Erronkarirako Bidaia

24
ERRONKARIRAKO BIDAIA 5.B MAILAKO IKASLEEK IDATZITAKO TESTUAK 1

description

5. mailako ikasleek idatzitako idazlanak Erronkariri buruz.

Transcript of Erronkarirako Bidaia

Page 1: Erronkarirako Bidaia

ERRONKARIRAKO BIDAIA

5.B MAILAKOIKASLEEK IDATZITAKO TESTUAK

1

Page 2: Erronkarirako Bidaia

ERRONKARI PAREGABEA DA!

Erronkari haranean ikusi genuena orain deskribatuko dut. Bidaia oso polita izan da guretzat, eta errepikatu nahi dut gehiago ezagutzeko.Haran hau Nafarroako mendialdean dago, Piriniotan. Haran menditsua da, ederra. Erronkarira joaten bazara ez duzu inoiz ahaztuko.

Iñigo Arista taldearekin abiatu ginen autobusean. Mendi eta haran asko ikusi genituen eta Aragoi ibaia izan zen naturako oparien aipagarriena. Esako urtegia ere ikusi genuen, Nafarratik pasatzen eta Aragoira iristen da.

Lehenengo, Burgira joan ginen. Herrira iristen ari ginela, Burgiko zubitik ibili ginen, Eska ibaia horrela zeharkatuz. Ibilalditxo bat egin eta almadia bat ikusi genuen liluratuta. Egurrez eginda zegoen, eta burnizko loturekin osatuta. Txalupa zahar bat bezalakoa da. Herrira iristean, hamaiketakoa jan eta herritik ibili ginen pertsonei galdetzen inkesta bateko galderak. Hori egin eta gero, inkesta zuzendu genuen denen artean. Asko ikasi genuen.

Hurrengo geldiunea Erronkarin izan zen. Nire ustez herri txikia eta zoragarria da. Erronkaritik gertu, Gaiarreren Mausoleoa ikusi genuen, hilerrian, hain zuzen ere. Erotzeko eraikuntza da. Ondoren, gazta fabrikatik pasa ginen. Gazta, Erronkari ibarreko janari ospetsuena da. Oso ona dago. Aspaldidanik, janzkera tipikoa dago Erronkarin. Gona gorria da eta alkandora zuria.

Natura Interpretazio Zentroa bisitatu genuen baita ere. Han, Erronkariko naturaren ezaugarriak ikasi genituen bideoak ikusten. Kamile hartza haranaren animalirik famatuena da, baina, momentu honetan, egoera arriskutsu batean dago; bertako monitoreak desagertu dela esan zuen, baina ez dakite.

Erronkari ikusi eta gero, Garden egon ginen. Lorategi batean bazkaldu genuen eta asko dibertitu ginen hostoak botatzen. Azkenik, Gardeko frontoian esku dantza oparitu genien Garde herriari eta beste eskolako neska-mutilei.

2

Page 3: Erronkarirako Bidaia

Bidai ikaragarri polita izan da. Oso ondo sentitu nintzen eta Nafarroako beste zonalde bat aztertu dut, horri esker.Dena den, paper txuri batean ezin dira idatzi Erronkari ibarrak dituen edertasun guztiak.

Gaiarreren Mausoleoa da. Almadiaren egunean egiten

dutena agertzen da argazkian

Julen

3

Page 4: Erronkarirako Bidaia

ERRONKARIKO BIDAIA

Gu urriaren 20an Erronkarira joan ginen. Herri hartara joan ginen egun zoragarri bat pasatzera, dibertitzera eta ikastera. Iñigo Arista taldearekin joan ginen. Erronkari Nafarroako mendialdean kokatuta dago. Gauza asko eraman genituen. Bakoitzak bere hamaiketakoa eta bere bazkaria. Horretaz gain, Gloriak (monitoreak) emandako bi fitxak bidaia bitartean egiteko eta estutxea.

Hasieran, Gloriak, autobusean, eskolan ikasi genuena errepasatzen hasi zen gurekin. Erronkarira joateko bidea apuntatu genuen errepideetako mapa batean, Nafarroako mapan, noski. Burgin almadia bat ikusi genuen eta hantxe bertan jan genuen gure hamaiketakoa. Ondoren, herrian bertan inkesta bat egin genuen herriko pertsonei galdetzen.

Hurrengo herria Erronkari izan zen. Segituan, herrian sartu eta... Gaiarreren Mausoleoa ikusi genuen! Zoragarria, benetan.Horrez gain, Natura interpretazio zentrora joan ginen. Hantxe bertan Erronkariko bideo bat ikusi genuen. Hori ikusi eta gero, beste bideo bat ikusi genuen baina Camile hartzarena. Camile hartza Pirinioetako hartzarik ezagunena da. Ez dakite bizirik dagoen ala ez. Batzuk pentsatzen dute bizirik dagoela Pirinioetatik lasai-lasai ibiltzen, baina beste batzuek pentsatzen dute hil egin dela, urte asko zituelako.

Azkenik, Burgin bazkaldu genuen; bazkaltzen genuen bitartean, hostoekin guda txiki bat egin genuen. Ondoren, Burgiko frontoian jaialdi bat egin genuen. Eskola guztiek parte hartu zuten. Guk esku dantza dantzatu genuen. Dexente ongi atera zitzaigun, baina inportanteena, denak

4

Page 5: Erronkarirako Bidaia

primeran pasatu genuela jaialdian, hantxe bertan lagun berri batzuk egin genituen eta.Niretzat bidaia zoragarria izan zen, interesgarria... Uste dut nire lagunentzat baita ere. Oso ondo sentitu nintzen, horregatik espero dut berriro hau bezalako bidaia bat egitea. Argazkian ikusten dena almadia bat da; lehen erreka zeharkatzeko erabiltzen zen horietakoa. MARCELA

5

Page 6: Erronkarirako Bidaia

Erronkariko Bidaia

Urriaren 20an Erronkariko haranera joan ginen Iñigo Arista taldearekin, ibarreko ezaugarriak ikasteko. Autobusean joan ginen eta bakoitzak bere gauzak eramaten zituen:

hamaiketakoa, jateko zerbait, karpeta eta estutxea. Autobusean, Gloriak, tutoreak, gauza batzuk esan zizkigun: nondik ari ginen pasatzen, paisaia nolakoa zen, ikusten genuena...

Burgira heldu ginenean, almadia bat ikusi genuen eta Gloriak esan zigun zertarako erabiltzen ziren... Almadiak ibaiak zeharkatzeko erabiltzen ziren, hain zuzen ere, Eska ibaia

zeharkatzeko eta kilometroak ibiltzeko uraren gainean. Almadia ikusi eta gero, hamaiketakoa hartu genuen oso gustura. Hor, jolas bat egin genuen.

Gero, autobusera igo ginen eta Erronkari herrira joan ginen. Herrian, Gaiarreren Mausoleoa ikusi genuen. 1996.urtean eraiki zen eraikuntza zoragarria da. Irudiak ideia ezberdinak irudikatzen dituzte. Mausoleoa, oso handia da eta hesiaz inguratuta dago seguritatez. Gaiarre abeslari eder bat zen.

Gero, Erronkarin, bideo batzuk ikusi genituen Erronkariri buruzko historiari buruzkoa eta beste batzuk: Camile hartzarena, paisaiarena... Batzuk uste dute Camile hilda dagoela baina beste batzuk ez. Nik uste dut hilda dagoela. Bidioetan ateratzen zen nola aurkitzen zituzten Camileren aztarnak, oso interesgarria zen.

6

Page 7: Erronkarirako Bidaia

Beranduago, Gardera iritsi ginen. Lorategi polit batean jan genuen. Jan eta gero, Gardeko frontoian jaialdi bat egin genuen eskola guztiekin: antzerkiak, dantzak...guk esku dantza egin genuen eta gero eskolara bueltatu ginen.

Nik oso ongi pasatu nuen Erronkariko haranean eta gauza asko ikasi nituen.

Lorea Ike

7

Page 8: Erronkarirako Bidaia

ERRONKARIRA EGINDAKO BIDAIA

Erronkarira egindako bidaia kontatuko dizuet. Espero dut ondo pasatzea testutxo honekin.

Urriaren 20an Erronkariko haranera joan ginen Iñigo Arista eta beste eskolako neska-mutilekin. Herri hori Nafarroako ipar-ekialdean dago, Pirinioetan, hain zuzen ere. Iñigo Arista taldeak gonbidatu gintuztelako joan ginen.

Joan baino lehen, Nafarroari buruzko gauza asko ikasi genituen. Bazkaria, hamaiketakoa, karpeta eta estutxea eraman genituen. Bidaian, haranak eta mendikateak ikusi genituen. Burgira iritsi eta almadia zahar bat ikusi genuen ibaiaren ondoan. Almadia txalupa zahar bat da, lehen ibaiatik jeisteko erabiltzen zutena, baina ibaia moztu zuten Esa urtegia egiteko eta handik aurrera, ez dira erabiltzen. Orain, urtero, egun finko batean, Almadiaren eguna ospatzen dute: ibaiatik jeitsi eta Esa urtegira ailegatu arte.

Ondoren, taldeka inkesta bat egin genion Burgiko jendeari, oso ongi portatu ziren gurekin.

Erronkari izan zen hurrengo herria gure bidaian. Bera haraneko herririk importanteena da eta gu leku zoragarri eta txukun batera joan ginen, Erronkariko hilerria, hain zuzen ere. Harrigarria izan zen Gaiarreren Mausoleoak hilerri erdia okupatzen zuelako. Gaiarre oso musikari famatua izan zen aintzinean eta hil zenean, Beinllure izeneko gizon batek egin zion Mausoleoa bere ohorez, lagun minak ziren eta.

Autobusean, Gloria izeneko irakasleak hiru behien zergen legenda kontatu zigun. Hamar minutu pasata, Erronkari herrira ailegatu ginen, Naturaren Interpretazio Zentroaren ondoan gelditu ginen; bertan, naturari buruzko

8

Page 9: Erronkarirako Bidaia

bideo ugari ikusi genituen; oso interesgarriak izan ziren, Kamile hartzarena, adibidez, haien artean.

Korrikan, autobusera igo eta minutu batzutan Garde herrian ginen, parke batean jateko. Parke handia zen eta belar asko zegoen inguruan. Bazkaldu ondoren, hostoekin jolastu ginen, eta oso dibertigarria izan zen. Ondoren, Gardeko frontoi handia eta zabalean, eskoletako guztiak sartu ginen eta Jaialdia egin genuen. Batzuk abestu, beste batzuk dantzatu … oso polita izan zen! Guk esku-dantza egin genuen besteen aurrean. Jaialdia bukatu zen eta denok beren autobusera sartu ziren.

Ordu erdi bat geroago, Iruñera iritsi ginen. Han, aita eta ama guztiak gure zain zeuden.

Niretzat, momentuz bidaiarik politena izan da. Berriro joateko irrikitan nago.Irakurle maiteok, testu hau bukatu da. Espero dut egun batean zuek haran horretara joatea eta nik bezain ongi pasatzea.

Josu

9

Page 10: Erronkarirako Bidaia

ERRONKARIKO BIDAIA

Urriaren 20an Erronkarira joan ginen Iñigo Arista taldearekin, Erronkari harana ikusi genuen eta bere ezaugarriak ikasi genituen. Erronkari Nafarroko Ekialdean kokatuta dago. Herri horretara gauza gutxi eraman genuen: motxila hamaiketakoarekin eta janariarekin batera, arkatza eta borragoma, besterik.

Bidaian mendi handiak eta zuhaitz asko ikusi genituen. Esako urtegia oso handia zen eta ur asko zegoen, bere ondotik pasa ginen.

Aragoi ibaitik pasatu ginen ordu erdi bat eta gero. Burgira iritsi ginenean almadia bat ikusi genuen , egurrez eginda zegoen eta enborrak garraiatzeko balio zuela esan ziguten; ondoren, zubi batetik pasa ginen eskuin eta ezkerrean ikusteko balio zuten balkoi bezalako lekuetatik.

Burgin inkesta bat egin behar genuen eta taldeka antolatu ginen, ez zegoen jende asko herrian horregatik ez genuen galdera asko egin, baina kale batetik pasatzen ari ginenean, andamio gainean zegoen batek erantzun zigun. Herria oso txikia zen. Nik asko gozatu nuen nire lagunekin beti farrezka eta oso pozik, hori bai zela gozatzeko bidaia.

Gaiarreren Mausoleoa oso polita zen; berak aintzinean tratu bat egin zuen Mariano Benlliurerekin, horretan, hiltzen zen lehenengoak besteari Mausoleoa egin behar zion. Obra zoragarria, benetan.Hori izan zen bidaian ikusi nuen gauzarik politena.

Bazkaldu baino lehen, bideo bat ikusi genuen erliebeko pantalla batean eta gero bazkaltzera joan ginen parke batera.

Niretzat oso bidaia interesgarria, asko ikasi nuen egun hartan eta oso ongi pasatu genuen , ez dut inoiz ahaztuko. Odei

10

Page 11: Erronkarirako Bidaia

ERRONKARIKO HERRIA

11

Page 12: Erronkarirako Bidaia

ERRONKARIKO BISITALDIA

Urriaren 20an Iñigo Arista taldearekin Erronkarira egindako bidaiari buruz idatzi behar dut. Gloria, gure tutorearekin, herriaren kokapena ikasi genuen, horrez gain, guk, haranera joan baino lehen, gauza guztiak prestatu genituen eta egun horretan, goizeko 9:00etan autobusera joan ginen.

Burgira iristean, paisaia eta mendi zoragarriak ikusten ziren. Herrian inkesta txiki bat egin genien herrikoei. Horrez gain, Almadia bat ikusi ahal izan genuen, almadia lehen garraiatzeko erabiltzen zen tresna zen baina egun batean urtegi bat egin zuten eta bidea moztu zuten, handik aurrera, ez dira erabiltzen. Beranduago, Gardera bazkaltzera joan ginen, oso polita zen, baina hotza egiten zuen. Horko herritarrak oso pozik bizitzen ziren. Gero, Gloriak Erronkarin pasatutako historia bat kontatu zigun:

“Bazen behin, herri Erronkari eta herria gudan zebilen musulmanekin eta zoritxarrez, musulmanek irabazi egin zuten; momentu horretan, Erronkariko emakumeek pentsatu zuten musulmanen erregeari burua mozteko eta hori egin zuten, burua beraien amantaletan ezkutatu zuten. Hori dela eta, Erronkariko janzkera tradizionala amantala gorria da”.

Gaiarreren mausoleoa ikusi genuen; bertan, hiru hilarri zeuden, suposatzen zen hor zeudela Gaiarreren gorputz zatiak, baina lur azpian daudela esan zuen Gloriak. Gero, Natur interpretazio zentrora joan ginen eta horretarako, herrira joan izan behar genuen, Mausoleoa hilerrian dagoelako.Esan bezala, Zentroan gauza paregabeak ikusi genituen: argazkiak, bideoak eta kontakizun bat 3 dimentsiotan ia benetakoa zirudien!!

12

Page 13: Erronkarirako Bidaia

Geroxeago, jaialdi bat egin genuen, guk esku dantza oparitu genien herrikoei; beste eskolakoek, berriz, dantzak, abestiak eta antzerkiak egin zituzten.

Niretzat bidaiak merezi egin zuen oso dibertigarria izan zelako; nire ustez hamarretik hamar jartzen diot, paregabea izan zelako eta oso ondo sentitu nintzelako, bidaia zoragarria izan da oso ondo pasatu dut, nire ametsetako bidaia!!

Hemen hainbat argazki jarri ditut : Erronkari herria, bere armarria, eta azkenik, Burgin almadiaren egunaren argazki bat.

Haira

13

Page 14: Erronkarirako Bidaia

ERRONKARIKO BIDAIA

Urriaren 20an Burgi, Garde eta Erronkarira joan ginen.

Autobusean eseri eta bidaia hasi.

Gloriak, gure tutoreak, esan zizkigun istorio batzuk eta istorio horiek harrigarriak ziren.

Bidaia bukatu zenean Burgira joan eta hor almadia bat ikusi genuen. Almadia hori erabiltzen zen gurutzatzeko ibaia eta lehen, beste garraio mota ez zegoenez, toki batetik bestera joateko baita ere.

Hori ikusi eta gero, hamaiketakoa jan genuen eta inkesta bat egin genien herrikoei. Galdera asko erantzuten zuten eta guk erantzunekin asko ikasi genuen.

Ziztu bizian, Erronkarira joan ginen.

Denbora batez, Garden gelditu ginen eta han bazkaldu genuen. Ondoren, jaialdi bat egin genuen eta bukatu zenean, Iruñera bueltatu ginen.

Ainara

14

Page 15: Erronkarirako Bidaia

Gure bidaia Erronkarira

Gu urriaren 20an, Erronkarira joan ginen Iñigo Arista taldearekin. Gloria gure tutorea zen eta gauza asko esan zigun zonalde horri buruz. Erronkari Nafarroan kokatuta dago, Ipar-Ekialdean. Motxila bat eraman genuen eta barruan estutxea arkatzarekin, baita bazkaria eta hamaiketakoa ere.

Autobusean Esa urtegia, Margak, Aragoi ibaia... ikusi genituen. Lehenengo, Burgira joan ginen eta hor almadia bat ikusi genuen. Almadiak ibaiak zeharkatzeko ziren eta hor zama eramaten zen. Geroxeago, hamaiketakoa jan genuen. Herrian bertan, beranduxeago, inkesta bat egin genien herrikoei; ez zegoen jende askorik, baina oso atseginak izan ziren.

Hortik Erronkarira joan ginen. Herrian egin genuen lehenengo gauza Gaiarreren Mauseleoa ikustea izan zen eta hiru zati zituela ikusi genuen. Mausoleoa oso polita zen, oso handia ere.

Geroago Interpretazio zentroa ikusi genuen. Zoragaria zen eta gauza asko zeuden, han erliebeari buruzko eta animaliei buruzko bideo batzuk ikusi genituen eta ongi azaldu ziguten.

Garderantz joaten, Gloriak musulmanen historioa kontatu zigun:Erronkaritarrek eta Musulmanek gerra bat izan zuten eta musulmanek irabazi zuten. Herriko andre batek, musulmanen buruzagiari burua moztu zion eta oihal batean sartu zuen eta odolarekin gorriz gelditu zen. Horregatik nesken gonak gorriak dira janzkera tipikoan.

15

Page 16: Erronkarirako Bidaia

Gardera iritsi ginenean, han jan genuen. Jan ondoren, jaialdi bat egin genuen eta guk esku dantza dantzatu genuen. Dibertigarria izan zen.

Hau izan da gure bidaia Erronkarira. Oso polita, dibertigarria eta paregabea izan da eta oso ongi pasa egin genuen.

Aritz

16

Page 17: Erronkarirako Bidaia

GURE BIDAIA IZUGARRIA

Urriaren 20an Erronkarira joan ginen Iñigo Arista taldearekin. Bidaian, gauza asko ikusi genuen, Gloria, gure tutorearekin. Erronkari Nafarroako ekialdean kokatuta dago Pirineotako haran batean. Orain duela urte asko, janzkera tipikoa erabiltzen zuten baina gaur egun bakarrik jaialdietan eta festetan erabiltzen dira. Gona gorriak dira historia batean gogoratzen dutelako .

Burgira iritsi ginenean, almadia bat ikusi genuen eta Gloriak esan zigun zertarako erabiltzen ziren lehen eta orain. Lehen, ibaiak zeharkatzeko eta materiala garraiatzeko. Gaur egun bakarrik jaialdietan lasterketak egiten dira.

Beranduago, Erronkarira joan ginen eta Gaiarreren Mausoleoa ikusi genuen. Hor Gaiarreren hilobia zegoen, Benllurrek egina.

Jarraian, Interpretazio zentrora joan ginen inguruko naturari buruzko argazki batzuk ikustera. Hor bertan inkesta bat egin genuen herrikoei galdetu genion.

Azkenik, Garden jan genuen eta frontoi batean guk eta beste ikastolakoekdantza batzuk egin genituen. Guk eta beste klasekoek esku dantza egin genuen.

Niretzat oso polita izan zen bidaia eta espero dut nire testua gustatu zaizuela.

Endika

17

Page 18: Erronkarirako Bidaia

Gure bidaia ikusgarria

Urriaren 20an Erronkarira joan ginen Iñigo Arista taldearekin. Badakizue non dagoen Erronkari, ipar-ekialdean, noski. Guk han gauza asko egiteko, karpeta eta estutxea eraman genituen baita hamaiketakoa eta bazkaria ere. Erronkarira joan baino lehen, Nafarroako ezaugarriak eta gauza asko ikasi genituen Vitorirekin.

Bidaian zehar mendilerroak eta haranak zeuden. Burgi bisitatu genuen lehenengo herria izan zen. Han almadia handi bat ikusi genuen eta zertarako erabiltzen zen kontatu ziguten.Gero, herrikoei inkesta bat egin genien. Galdera gehienak dendariek erantzun zituzten. Burgi aztertu eta gero, Erronkarira abiatu ginen.

Erronkarin Gaiarre Mausoleoa eta Natur Interpretazio zentroa bisitatu genituen. Erronkari herria ikusgarria da, baina ez ginen hor geratu, Gardera joan ginelako baizik.

Garden parke batean jan genuen eta oso ongi pasa genuen, hostoen borroka egin genuelako. Baina ez zen hor bidaia bukatu. Gardeko frontoian, talde guztiak elkartu eta bakoitzak dantza edo antzerkia erakutsi zuen besteen aurrean. Guk esku dantza dantzatu genuen.

Bidaia bukatzear zegoela, Iruñera bueltatzeko ordua heldu zitzaigun. Iruñerako bidea oso dibertigarria izan zen eta oso ongi pasatu genuen. Iruñera iritsi ginenean aita-amak gure bila etorri ziren eta hor bukatu zen gure bidaia ikusgarria.

Esperientzia hau oso-oso polita izan da eta oso ongi pasa dut. Berriro egitea gustatuko litzaidake.

Izarne

18

Page 19: Erronkarirako Bidaia

Erronkariko Bidaia

Urriaren 20an Erronkarira joan ginen. Goizean beti bezala eskolara joan ginen 9:00etan, baina 9:30etan Erronkarira joan behar genuen. Baina autobusa 10:02an iritsi zen eta denok aspertuta eta urduri ginen.

Bidaian Irunberriko arroilak ikusi genituen errepidearen ondoan eta aurrerago Esako urtegia ikusi genuen, eta ondoren Burgira iritsi ginen. Han almadiak ikusi genituen, ondoren hamaiketakoa hartu genuen.

Jarraian, Erronkarira joan ginen. Lehengo Gaiarreko Mausoleoa ikusi genuen, han bertan, kultura eta artea erakutsi ziguten eta Camilaren ibilbideak.

Azkenik, Gardera joan ginen eta han bazkaldu genuen; ondoren, festa txiki bat egin genuen Gardeko frontoian. Han 5.A eta 5.Beko lagunek esku dantza egin genuen Irurtzuneko lagunentzat. Dantza nahiko ongi atera zitzaigun eta publikoak txalo asko egin zuen. Gu baino lehenago beste kideek dantza bat eskeini ziguten eta guri asko gustatu zitzaigun.

Ni oso ongi sentitu nintzen eta gehien gustatu zitzaidana da Gardeko jaialdia, esku dantza oso ongi dantzatu genuelako. Gainera, nahiz eta lotsa handia eman besteen aurrean dantza egitea, besteekin batera dantzatu nuen. Eta oso harro sentitzen naiz ausartu egin nintzelako.

Jare

19

Page 20: Erronkarirako Bidaia

IZUGARRIA!

Gelan ginela, Vitorik irteera bat egitea pentsatu zuen Cristinarekin. Hori dela eta, guri esan ziguten eta oso pozik jarri ginen, irteera hori egin behar genuela pentsatuz. Dena den, guk gure gurasoei esan genien bizkor, Erronkarira joan behar ginela. Urriaren 20an, han ginen gelan denak, bakoitza bere motxilarekin. Dakizuenez, denak autobusera joan ginen eta bertan, Iñigo Arista talde bat aurkitu genuen.

Burgirantz joan ginen.Denok autobusetik, paisaiak, mendiak... ikusi genituen. Orduan, Burgira iritsi ginen, han hamaiketakoa hartu genuen eta almadia ikusi genuen. Almadiak, lehen garraioak ziren; hamaiketakoa hartu ondoren, herriko jendeari, inkesta bat egin genion.

Inkesta egin eta gero, Erronkarira iritsi ginen eta Gaiarreren Mausoleoa ikusi genuen. Geroxeago, Erronkariko Natura Interpretazio Museora joan ginen. Natura Interpretazio Museoan, bideo asko ikusi genituen.

Hori ikusi eta gero, Garderantz abiatu ginen. Hor lorategi batean, bazkaldu genuen. Gero, lorategiko hostoekin jolasten hasi ginen. Ondoren, frontoi batera joan ginen; han guztiek zerbait egin zuten, guk esku dantza bat oparitu genien beste eskolakoei.

Azkenean, den-dena bisitatu ondoren, autobusean sartu eta... Iruñera itzuli ginen. Gure gurasoak ikusi genituen, han gure zain.

Niretzat, bisita hau izugarria izan da. Oso ongi pasatu dut.

LIU

20

Page 21: Erronkarirako Bidaia

ERRONKARIKO BIDAIA ETA IBAIA

Errokariko bidaia kontatuko dizuet.

Urriaren hogeian Erronkarira joan ginen ibarra ikustera. Iñigo Arista taldearekin igaro genuen. Autobuseko monitorea deitzen zen Gloria, eta bidaia guztian lagundu zigun. Bidai oso polita izan zen.

Pasatu ginen mendi batetik Gaztelu izenekoa, gero leku batetik, buruko mina kentzen duena eta baseliza mendiko tontorrean duena. Bi katagorri ikusi nituen. Motxila eta berokia eraman genituen eta bi bokata.

Ailegatu ginen Burgira. Zubia pasa eta gero, Gloriak almadia bat erakutsi zigun. Galdetu zuen zertako erabiltzen ziren eta nik banekien, esango dizuet: ibaia zeharkatzeko erabiltzen ziren eta horrela egurra eramaten zieten beste herrikoei.Gero musulmanen istorio bat kontatu ziguten: bazen behin herri bat guda ari zela egiten beste batekin. Hil ziren asko, orduan, herriko emakumeek besteen erregea hil zuten eta neska batek bere zapian burua sartu zuen; hori dela eta, orain eramaten dira amantala gorria festetan.

Inkesta bat egin genuen emandako paperean, hor galderak zeuden.Galdera guztiei ez genuen idatzi baina gehienak bai. Gero, Erronkaritik pasa ginen, gauza asko ikusi genuen eta haien arteko bat Gaiarreren Mausoleoa da: marmol Italiarra eta bronzezkoa da. Hiru hilobi daude: goikoa bronzezkoa, bigarrena marmolez egina eta aingeruak daude.Gaiarre abeslari oso ona zen. Gaixotu zen, orduan, Benllurek Mauseloa bat egin zion.

Gardera bazkaltzera joan ginen, bero egiten zuen eta ondo pasa nuen lorategian. Gero dantzatzera; frontoian esku dantza egin genuen eta dibertigarria izan zen.Autobusean bueltatu ginen eta Eska ibaitik pasa ginen. Nafarroatik atera ginen eta une batean Aragoin sartu ginen, gero pelikula ikusi genuen. Oso dibertigarria. Oso pozik geunden eta hemen bukatzen dut bidaia. Manu

21

Page 22: Erronkarirako Bidaia

BIDAIA ZORAGARRIA

Urriaren 20an, Gloria eta Iñigo Arista taldearekin Erronkari ibarrera joan ginen. Lehenengo inpresioa polita izan zen, oso ondo sentitu nintzen. Herria ikusi genuen, eta zoragarria iruditu zitzaidan. Erronkari ibarra Nafarroako ekialdean dago, Pirinioen ondoan, hain zuzen ere.

Autobusetik gindoazela, oso gauza politak ikusi genituen, Marga izeneko are moduko arrokak, haran bat, zuhaitzak, loreak...baita mendiak ere.

Geroago, musulmanen istorioa kontatu ziguten:

Duela urte asko, musulmanek erronkaritarren aurka borrokatu zuten; orduan, Erronkariko andre batek musulmanen buruzagiari burua moztu zion eta bere mandalean gorde zuen burua. Horregatik orain emakumeen mandalak gorriak dira.

Beranduago, Burgira heldu ginen. Han almadia bat ikusi genuen. Hauek, lehen, garraio bezala erabiltzen ziren, oso handiak dira, txalupa baten antzekoak. Gloriak kontatu zigun non gordetzen zuten arropa eta janaria, ez bustitzeko. Geroago, Burgi herriko jendeari inkesta bat egin genien, oso gauza interesgarriak ikasi genituen haiek emandako erantzunekin.

Minutu batzuk geroago, Erronkarira joan ginen, han mausoleoa ikusi genuen. Mausoleoa Gaiarreren lagun batek eraiki zuen, eta berarekin apostu bat egin zuen, hiltzen zen lehenengoak besteari mausoleoa eraikiko zion.Gaiarre lehenengo hil zen eta Benllurek mausoleoa eraiki zuen.

Ondoren, Natur interpretazio zentroa bisitatu genuen; han Camileri buruz asko ikasi genuen, ba al dakizue Camil desagertu dela? Batzuk esaten dute hil dela beste batzuk Frantziara joan dela, ez dakigu zer gertatu den.

22

Page 23: Erronkarirako Bidaia

Gardera bazkaltzera joan ginen. Geroago jaialdi txiki bat egin genuen eskola askotako neska-mutilek, guk esku danta dantzatu genuen.

Azkenean, pena handiz, etxera bueltatu ginen. Oso ondo pasa nuen eta asko ikasi nuen. Ez dut inoiz ahaztuko 2010eko Urriaren 20a.

Lorea Echauri

23

Page 24: Erronkarirako Bidaia

ERRONKARI HARANA

Urriaren 20an Erronkarira joan ginen eta hori da orain kontatu behar dudana.

Autobusetik joaterakoan, mendi gris batzuk ikusi genituen eta Gloriak (gure tutoreak) esan zigun mendiak itsasoaren azpian egon zirela milaka urte atzera eta orain ikusten ditugun moduan geratu zirela. Bidetik, musulman istorio edo kondaira kontatu zigun ere.

Dakizuenez, Burgira joan ginen eta han, herriko jendearen laguntzarekin, galdera batzuk erantzun genituen; gero, denen artean, zuzendu genituen, baina lehenago, almadia bat ikusi genuen eta hamaiketakoa hartu ere. Ziztu bizian Gardera joan ginen, Gaiarreren Mausoleoa ikusteko. O Oso polita zen, baina tristea aldi berean, marmol eta brontzezkoa; angelu batzuk zituen eta emakume bat (negar egiten).

Geroago, Natur Interpretazio Zentrora joan ginen eta gauza asko ikasi genituen, Camile hartzari buruz, adibidez, hilda dagoen edo beste mendi batzuetara joan den. Pirineoei buruz zerbait ere ikasi dugu: nola sortu ziren eta abar.

Azkenik, bazkaria jan eta esku dantza egin genuen.

Oso ongi pasa nuen egun hartan!!!

Paula

24