Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi...

24
ELGOIBAR - 1027. zenb. XXIV urtea - 2017-03-17 Beitiatarrak, zuretik ezpala Ane eta Lucio Beitia

Transcript of Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi...

Page 1: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

ELG

OIB

AR

- 102

7. z

enb.

XXI

V ur

tea

- 201

7-03

-17

Beitiatarrak,zuretik ezpala

Ane eta Lucio Beitia

1027 azala:Maquetación 1 16/03/17 11:39 Página 1

Page 2: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

Iker Amutxastegi Fernandez2017ko martxoaren 13an hil zen, 41 urte zituela

Zu izan zara gure saltsa eta perejila; ez zaitugu ahazten.

Lekuederreko lagunak

Iker Amutxastegi Fernandez

2017ko martxoaren 13an hil zen, 41 urte zituela.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak.Ez zaitugu ahaztuko.

Rodisako lankideak

Iker Amutxastegi Fernandez

2017ko martxoaren 13an hil zen, 41 urte zituela.

Elkarren ondoan pasatutako uneak ez ditugu inoiz ahaztuko.

Zoragarria izan da zurekin konpartitzea.

2005eko zure lagun taldea.

1027 azala:Maquetación 1 16/03/17 11:39 Página 2

Page 3: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

3ZOZOAK BELEARI

Kaixo, Ana. Zer, Elgoibartik ere sumatuko da jada epelta-sunik, ezta? Hori esaten dit amak egunero behintzat,eguzkia berotzen hasi dela dagoeneko! Urteko momentuederra izaten da hau denontzat, bai horixe! Poztasun

handia ematen du zerura begiratu eta eguzki biribila ikusteak. Ba-dira, gainera, udaberri garaiarekin batera datozen ezkontzak.Eguraldi ona izango ote horren arrazoi?

Ziur nago hilabete gutxiren buruan ezkontzen diren hainbatlagun eta ezagun dauzkagula denok, eta egun handia izatendela esaten duten arren, egia da, burukomin galantak ere sortzendituela ezkontza batek!

Horregatik, gaur, ezkontzetan gizonezkoek eramaten dituztenjantzietan zentratuko naiz, askotan alde batera uzten dugun ge-neroa baita modan. Izan ere, argi dago emakumezkoen modariburuz askoz ere gehiago hitz egiten dugula. Ideia ona iruditzen?

Egia da gizonezkoak ezkontza garaietan lasaiago ibiltzen di-rela, hauen look-a oso estandarra izaten baita. Baina aizu, ustedut ez liratekeela hain eroso eta lasai egon beharko; izan ere,

horrelako egun baterako arropa aukeratzerakoan, patxada etaaxolagabekeria, batzuetan, ez dira lagun izaten: ez al duzu ustegazte asko ia mozorratuta joaten direla ezkontzetara? Azken bo-ladan, Elgoibar zein Mendaroko plazetan horrelako asko ikustendugulakoan nago ni...

Badauzkat nik hori saihesteko hainbat ideia, Ana! Bilatu di-tzagun freskoak diren elementu eta koloreak, irudi edo itxura “de-portiboa” duten zapata batzuk, praka pitilloak dituen jantzi bat,edo, zergatik ez, bi piezako look batekin ere ausartu gintezke,adibidez, cardigan bat erabiliz. Zer deritzozu proposamenhauei? Aurrerago aipatutako plazen irudia bestelakoa litzateke,ezta?

Hala eta guztiz ere, betiko look tradizionalari ere ongi deritzot,ez pentsa! Baina interesgarria iruditzen zait elementu txikiekin zeinkorbatarekin, alkandorarekin, zapatekin edo horien koloreekin erejolastea.

Beno, Ana, nik eman dut nire iritzia, eta orain, zure txandada! Bat egingo ote dugu?

ENEKO ITURBE

ANA ALBERDI

“Ez al duzu uste gazte asko ia mozorrotuta joaten direla ezkontzetara?”

Kaixo, Eneko! Bai, arrazoi osoa duzu, badirudi egu-raldi onak bihotzak ere alaitu alaitzen dituela, etaizan daiteke horren ondorio izatea udaberriko ezkon-tzen boom-a. Grazia egin dit Mendaro eta Elgoi-

barko plazen inguruan egindako komentarioak, baina batnator zurekin, batzuetan burua ere joaten zaigu lookak auke-ratzeko orduan, baita gizonezkoei ere.

Nik irailean izan nuen ezkontza, eta harritu ninduen gon-bidatu guztiak itxura antzerakoarekin ikusteak, oso klasiko,alegia. Aizu, gazteak baldin bagara, zergatik ez dugu,bada, betiko trajea baztertuko? Look sport-ago baten aldekoapustua egingo? Batzuetan, lehen ezkontzetako emozioa

dela iruditzen zait; traje, gorbata edo pajarita janzteko “ilu-sio” hori edo.

Gaur, gure irakurleei look proposamen bat egingo diet,zuk azaldutako look sport horren ildotik jarraiki. Zehatzaizango naiz. Lagun, zergatik ez ditugu alde batera utziko be-tiko traje beltz edo urdin ilun klasikoak eta look millenialagoaksortuko? Esaterako: txinatar formako galtza beige-ak, alkan-dora urdin argia, jaka urdin iluna eta zapata marroixka ba-tzuk?

Ziur nago ezkontzako apurtzaile estilosoena izateko au-kera izango duela horrelako look-a aukeratzen duen hurrengogizonezkoak. Egin orain zuen hautua.

“Lehen ezkontzetako ilusioa dela iruditzen zait; traje, gorbata edo pajarita janzteko ‘ilusioa’”

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 3

Page 4: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adiera-zitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa AndonegiKAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOARENARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizaba-laga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, NoraHadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, InmaMugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ain-hoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen An-sola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Paula Heras, EnetzEzenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, AnderMujika, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirreazal-degi, Maddi Mendibil, Haizea Beristain INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Azken asteetan izan da gizarteannolabaiteko burrunba elizaren mo-rroi jator batek eragin dituen sexu

erasoak direla eta. Aspalditik genekienzelibatoa onarturikoek zenbat min eraginduten beraien inguruan hezi eta hazi direnhaurrengan: eraso, sineskeri eta bekatuenbitartez.

Nik, ordea, ez dut egur gehiago botanahi su hortara.

Urrats bat gehiago emate aldera,esan nahiko nuke, nire lagun emaku-meek aitortu didatenez, beraiek jasan di-tuzten sexu erasoak familia giroan

gertatu direla eta denbo-ran errepikatu izan direla.Bortizkeria hori salatzea,aitortzea, benetan zailaegin zaiela, urteak igarobehar izan direla horretarako;

aita, osaba, koinatu, lehengusu,anaia, edo bizilaguna izan daite-

keelako askotan; eta noski, haur edogaztetxo batek, zer pentsatuko du bamaite duen horrek eragin dion minaz.Ba bera, biktima dela erruduna, berakegindako zerbaitek eraman duela eraso-tzailea egindakoak egitera.

Esan nahiko nuke baita ere, erasoarenmuga, ez dela pertsona guztiengan bera;

batek eraso bezala bizi duena, bestebatek ez duela horrela bizi. Eta zaila delaoro har ekintza bat gehiegikeria den edoez den zehaztea. Baina nik nahi ezdudan zerbait egin, esan, erakutsi… araz-ten badidate, hori nire ustez, erasoa da,berdin zait zer gertatu den, are gehiagobata haurra eta bestea heldua bada. Be-netan kentzen diona sexua aurkitzeko ino-zentzia da, berak aukeratzen duenarekinjolasean, eta horrek ondorio mingarriakekartzen dizkio biktimari bizitzan zehar.

Eta nola babestu, nola indartu gurehaur eta gazteak horrelako mamu batenaurrean?

Ba bere nahiak zeintzuk diren argi-tzen lagunduz, zerbait nahi ez badu, es-kubidea duela ezetz esateko, gertukoenlaguntza inkondizionala bilatzen treba-tuz, baina batez ere ez dut horrelakoriknahi esatera ohituz, baita musurik emannahi ez duenean ere…

Txanogorritxori ez zaio bizitzaerraza suertatzen otsoa teilatupe bereanbizi denean.

Pederastak etxean

ARANTZA ETXEBERRIA

“Txanogorritxori ez zaiobizitza erraza suertatzen

otsoa teilatupe bereanbizi denean”

Irakaslea

4

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4

Page 5: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

Iker Amutxastegi Fernandez2017ko martxoaren 13an hil zen, 41 urte zituela.

Betirako izango zaitugu gogoan.

Markel, Eritz eta Maierren ikastolako lagunen partez

Iker Amutxastegi Fernandez2017ko martxoaren 13an hil zen, 41 urte zituela.

Zure oroimenak indartzen gaitu.Markelen futboleko lagunak

Antonio Salazar Lopez2017ko martxoaren 14an hil zen, 98 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Iker Amutxastegi Fernandez2017ko martxoaren 13an hil zen, 41 urte zituela.

Denborak samina arintzen omen du,baina zure oroitzapen

goxoa ezerk ez du lausotuko.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 5

Page 6: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

MOTZIAN6

Iker Amutxastegi Elgoibarko bizilaguna hil zen istripuz astelehenean Azkaraten

Herri galdeketan posta bidez bozkatzeko aukera

Lanbide Heziketaren azokamartxoaren 29tik 31ra

30 bat zuhaitz landatu zituzten LH6koikasleek Zuhaitz Egunean

Istripu larria gertatu zen astelehen arratsaldean Azkarate gainean. Trailer batek arta-ziarena egin zuen eta lau auto jo zituen. Istripuaren ondorioz, hiru lagun hil eginziren eta beste bost zauritu. Hildakoetako bat Iker Amutxastegi Elgoibarko bizilaguna

izan zen. Peugeot 307 autoan zihoan. 41 urte zituen, eta jaiotzez eibartarra zen. Txi-rrindularitza munduan oso ezaguna zen, eta aurten Elgoibarko Lagun Taldea txirrindu-lari elkarteko zuzendaritzan zegoen. Otsailera arte Rodisako langilea izan zen etaorain Bernardo Ecenarron ari zen lanean, Azkoitin. Bi enpresetako langileek lanuzteaegin zuten martitzenean, senideei babesa erakusteko. Beste bi hildakoak Citroen XsaraPicasso autoan zihoazen nazionalitate errumaniarreko bi gizonezko izan zien. Ibilgailuhorretan 20 urteko gizonezko bat ere bazihoan, eta Donostia Ospitalera eraman zutenlarri zaurituta. Gainerako zaurituak 70 eta 68 urteko senar-emazteak (Mercedes auto-koak) eta Kia Ceed autoan zihoazen autoeskolako 58 urteko gidaria, eta 22 urtekoikasle emakumezkoa izan ziren.

Elgoibartik kanpo bizi diren elgoibarta-rrek ere izango dute aukera maiatzaren7ko herri galdeketan botoa emateko,posta bidez. Interesatuek mezu bat bidalibehar dute [email protected] helbi-dera, martxoaren 31 baino lehen. Ondo-ren, boto paperak eta bete beharrekobaldintzak zehazten dituen informazio-orriak jasoko dituzte. Maiatzaren 7an46.500 herritarri emango die hitza GureEsku Dagok Debabarrenean. Elgoibarren,adin eta kolore askotako 30 bat lagunekotaldeak hartu zuen galdera(k) erabakitzekoardura, eta adostu zituzten bi: Hauek dira:“Nahi al duzu gaur egungo estatus politi-koa aldatzea?” eta “Nahi al duzu euskalestatu independentea?”.

Martxoaren 29tik 31ra bitartean Deba-barreneko Udalek eta eskualdeko LanbideHeziketako zentroek #ABIAN Debabarre-neko III. Enplegu eta Lanbide HeziketaAzoka egingo dute, Debegesa garapenagentziarekin elkarlanean. Eibarren izangoda, Armeria eskolako patioan.

#ABIAN Azokak lana bilatzen ari direnpertsonen eta lanposturen bat betetzeko be-harrizana duten inguruko enpresen artekotopagune izan nahi du. Horrela, 70 lan-postu baino gehiago eskaintzen ditu, arlodesberdinetan. Lan bila dabiltzan pertso-nek debegesa.eus webgunean jaso deza-kete lan-eskaintza hauen guztien berri etabertan eman ahal izango dute izena, mar-txoaren 20a baino lehen. Data horretatikaurrera, martxoaren 27ra arte, lehen hau-taketa egingo da eta, azkenik, martxoaren29an, 30ean eta 31an, ABIAN Azokanbertan, euren lantaldeak osatzeko profesio-nal bila dabiltzan enpresek egingo dituzteazken lan-elkarrizketak.

Arg.: Maxixatzen

Zuhaitz Eguna ospatuzuten atzo Elgoibar Ikastolakoeta Herri Eskolako LH6ko ikas-leek. Urruzunon, Albitxurirenmagalean landatu dituztezuhaitzak Udal Brigadakolangileek lagunduta. Guztira30 bat zuhaitz landatu zituz-ten.

Hala, 2017ko ZuhaitzEgunean parte hartuko dutenikasleek jarraipena emandiete aurreko ikasturteetanbeste ikasle batzuek, baso batsortzeko abiatutako lanari.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 6

Page 7: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

ASTEKO GAIA 7

Justo Arriolaren A los pies del caballo liburuaren aurkezpenaegin zuten joan zen astean Elgoibarren, eta horren harira, he-roinak Euskal Herrian, Epainian eta, bereziki, Elgoibarren izan-

dako eraginari buruzko mahai-ingurua antolatu zuten GazteAsanbladak eta Errotatxo drogomenpekotasunaren prebentzio-rako elkarteak. Justo Arriola, Andoni Segundo Errotatxoko kideaeta Jabi Agirre 80ko hamarkadan Gaztetxeko kide izandakoakosatu zuten mahaia, eta Iñaki Larrañaga gaurko Gazte Asanbla-dako kideak gidatu zuen solasaldia. Kultur Etxeko hitzaldi gelatxiki geratu zen. Ikusleen artean 80-90eko garaia bizi izan zute-nak zeuden batetik, baina baita garai hura ezagutu ez zuten gaz-teak ere.

Justo Arriolak hartu zuen hitza lehenengo. Interneteko forobatean eztabaidan zebilela sortu zitzaion liburua idaztekoideia. Justok heroinaren zabalpenari buruzko tesi argia dauka.Bere ustez, indar polizialek ahalbidetu zuten heroinaren zabal-pena Euskal Herrian, eta hori arrazoitzeko hainbat eta hainbatargudio bildu ditu liburuan. Drogak munduan, Espainian etaEuskal Herrian izan duten eragina jasotzen du batetik, eta az-kenik, Elgoibarrera ekartzen du gaia. Heroinak 80ko eta90eko hamarkadetan Elgoibarren izandako eragina biltzen du.Tarte zabala hartu zuen gai honek mahai inguruan. Heroinaoso azkar zabaldu zen Elgoibarren, eta heroinan engatxatutakogazteen kopurua handia izan zen. Gazte horiei eta euren seni-deei laguntzeko sortu zen Errotatxo. Andoni Segundok azalduzituen zeintzuk ziren Errotatxoren hiru lan ildoak: drogomenpe-kotasuna zutenei eta senideei laguntzea, prebentzioa lantzeaeta erakundeekin zubi-lanak egitea. Eta egin behar izan zuten,bai. Jabi Agirre garai hartako Gaztetxeko kideak gogoratu zuengarai hartan gazteen eta Udalaren arteko harremanak zailakzirela. Maalan eraiki zuten estreinako gaztetxea. Gazteek eurekegin zuten lan guztia, eta helburua oso garbi zeukaten: gazteakbiltzeko leku bat zen Gaztetxea. Hasieratik heroinaren kontrakojarrera hartu zuten, herrian askok kontrakoa uste zuten arren.Oroitzapen onak ditu Gaztetxeari buruz, eta haiek egindako

lanari esker, gaur egun oraindik Elgoibarren Gaztetxea dago-ela adierazi zuen.

Mahai-ingurua bukatzear zela ikusle batek hartu zuen hitza,eta ETAk narkotrafikoaren kontra hartu zuen jarrera aipatu zuen.Bere ustez, ezin zen mahai-ingurua bukatu gai hura aipatu gabe.ETAk hainbat lagun hil zituen droga trafikatzea leporatuta, eta ho-rietako bi lagun Elgoibarren hil zituen: Patxi Zabaleta eta Sebas-tian Aizpiri. Ikusle honek esan zuenez, oraindik inork ez du frogatubi herritar horiek trafikatzaileak zirenik.

Justoren liburuan 61 abizen daude jasota heroinaren era-ginez Elgoibarren hildakoen artean, baina gehiago izan omenziren. Hasieran zenbatzen hasi zirela azaldu zuen Andoni Se-gundok, baina gerora zenbatzeari utzi zioten, askok ezkutatunahi izaten zutelako. Hala ere, Elgoibar da Bermeorekin bateraEuskal Herrian heroinaz jende gehien hil den herria. ‘Zergatik?’galdetu zuen ikusleetako batek Kultur Etxean. Andoni Segundokesandakoaren arabera, Osakidetzak berak ere ez dauka ho-rren azalpenik, baina gogoratu zuen garai hartan Udalak El-goibarren hartutako erabaki bat: botiketan xiringak saltzeadebekatu zuten. Onerako ari zirelakoan, sekulako kaltea eraginzuen horrek. Lapurretak hasi ziren, atxiloketak, sarekadak taber-netan... Sarekada horietako bat ekarri zuen gogora Jabi Agi-rrek. Lojantzi tabernan zegoen ostiral gau baten kafe bathartzen, Guardia Zibila iritsi zenean. Furgonetan sartu zituztenhogei bat gazte, eta Eibarko kuartelera eraman zituzten. Hogeigazte horiek zituzten droga-pilulak elkarren artean banatu zituz-ten furgonetan, inori ezer ez harrapatzeko, eta pilula poteakfurgonetan bertan geratu ziren. Sarekada hartan ere oso drogagutxi aurkitu zuten, “interesik ez zegoelako”. Justoren tesiarekinbat egin zuten Agirrek eta Andoni Segundok ere, eta salatuzuten droga salmentarako poliziaren baimen osoa zegoela. El-goibarren heroina lortzea oso erraza zela gogoratu zuten.“Denek zekiten nork saltzen zuen, eta non eskuratu zitekeen”.

Herri txikia da Elgoibar, eta 80-90eko hamarkadetan infernuhandi bilakatu zen.

u Heroinaren garai ilunak mintzagai

Jabi Agirre, Andoni Segundo, Justo Arriola eta Iñaki Larrañaga.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 7

Page 8: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

ERREPORTAJEA8

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 8

Page 9: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

ERREPORTAJEA 9

Beitiatarren erreleboaAita-alabak dira, jeltzaleak biak, eta herria zuzentzeko ardura zer den probatutakoak. Aita, Lucio Beitia, lau urtez izan zen Elgoibarkoalkate, 1983. urtetik 1987ra, eta alabak, Anek, bigarren urtea beteko du ekainaren 13an alkate karguan. Garaiak, Udalaren antolamenduaeta lan egiteko moduak ere asko aldatu dira bataren garaitik bestearenera, eta politika ikuskera bera izan arren, zaila egiten zaie bestearenlarrutik hitz egitea. “Hain aldatu da asko dena, ezinezkoa dela konparazioak egitea”, dio Anek. Gaia emanda ari dira berbetan, baina na-tural, etorri ahala. Bistan da alkate-ihiak bezainbat lotzen dituela Beitiatarrak hitz-jarioak eta umoreak.

Barre egiten diote elkarri argazkia ateratzeko udaletxekobalkoira irten arazi diegunean. Konplizitate handia nabarizaie. Argazkiak egin bitartean isilik egoteko eskatu dio

alabak aitari, baina ez dago haren hitz-jarioa apalduko duenik,eta serio jartzeko eginahalak egin arren, nekez eusten diotebarre urduriari. Ez zaie erosoa argazkirako posatzea, alabaribereziki. Naturaltasunez dio lanari ez dion erreparoa diola jen-deaurrean agertzeari, eta aukerarik balu, horixe baztertuko lukeelaalkate baten egitekoetatik. Aldamenean du aita, eta lasaiago ikus-ten zaio. “Urteek lasaitasuna ematen dute”, dio.

Elkarrengandik asko dute Lucio eta Ane aita-alabek. Elgoibarkoalkate izatera iritsi direlako ekarri ditugu hona, baina alkatetzazesan ditzaketenek edo izan dezaketen ikuskerak baino gehiagoberdintzen ditu izaerak. Kontraesana ere eman dezake, baina ez,“urduriak eta pazientzia handikoak” dira; hitz-jario handikoak etatematiak, “hasitako gauzak bukatu zaleak”. Alkatetzaz, baina,nork bere ikuskera du. Eta ez alferrik.

Oso garai ezberdinetan tokatu zaie alkate-ihia hartzea. “Denaegiteko zegoenean sartu nintzen ni udaletxean. Konparaziorik ereez dago; gaur dena da diferentea”, zehaztu du Luciok. 1983.urtean hartu zuen alkatetza, eta legegintzaldi bat bete zuen agin-tean. Debarra da sortzez, sei neba-arrebetan laugarrena, familiaabertzalekoa. Politikagintzara, baina, lagunekeraman zuten, ideologiak edo bokazioakbaino gehiago.

Francoren diktadura garaian ibilia zenbera ere manifestazioetan-eta, –“gazteakginen, eta borrokarako ere, gaur baino sasoihobea geneukan”–, baina politikak ez zuenbereziki erakartzen. Enpresa mundua zenberea. Lanbide Heziketan maisu ibilia zen or-durako Mekan, eta tratu handia zeukan or-duko Elgoibarko enpresa-jendearekin.Zubacor enpresa zuzentzen zuen beste lagunbatzuekin batera, eta Izpin, Pedrosanean, jar-dun osoz lan egin. “Eskola amaitu berritansortu genuen Zubacor zazpi lagunek. Orduanerreza zen. 50.000 pezeta bildu, eta baze-

neukan enpresa! Hori bai, irabaziak… Gutako batek hala esatenzuen: ‘Gure bilobek ikusiko al dute irabazirik!’, eta andrarik ereez zeukan berak [kar-kar]”. Enpresa zuen mundua, baina gauzakzer diren! Oso lagun zituen bi gizonek, Roman Galarraga Debakoalkate zenak eta Luis Arrieta Elgoibarkoak (1979-1983 legegin-tzaldia), afaritara gonbidatu zuten, eta tentatu zuten alkatetzarako.“‘Alkate ni? Nola izango naiz ni ba alkate, seigarren umea jaioberri dugunean etxean!’, esan nien, baina haiek baietz. ‘Errazegingo dok hik hau!’, bota zidaten. Etxera joan eta esan nionumez kargatuta neukan emazteari: ‘Nik ez dut nahi, baina zeregingo dut?’ Eta hark: ‘Zeuk ikusiko duzu hori!’”. Ez baietza, ezezetza; “okerragoa”. Aurrera egitea erabaki zuen berak hala ere,eta Luis Arrietak aurkeztu zuen hautagaitza alderdian. 1983komaiatzean hartu zuen kargua Luciok, eta hartu eta bat, lehenengoitolarria, “agintaldiko unerik ilunena, gogorrena”. Urak hartu zuenElgoibar abuztuan, Txiki Egunez —Babes zibilerako Legerik ereez zegoen artean–. “Zelako hondamendia! Gero etorriko zen oke-rragoa, 1988an, baina zer zen hura! Erraz gobernatuko nuelaherria? Letxes”. Egunak egin zituen etxeratu gabe.

Sanbartolomeak ziren, eta Deban harrapatu zuen hondamen-diak Lucio, oporraldian. Urak herria hartu aurretxoan, baina, El-goibarrera egin zuen bisita, jaietara etorriak ziren Ane eta Arantxa

alaben bila. “Errekari begiratzera ohituakgeunden euri asko egiten zuenetan, eta Men-darotik pasa aurretxoan, Kilimoi errekari erre-paratzeko eskatu zenigun. Handi-handizetorren, bizi-bizi. Tomas etorri zen gero De-bara zure bila, ibaia gainezka egitear zego-ela esanez. Hiru-lau bat egun egin zenituenetxeratu gabe”, gogorarazi dio Anek aitari.Gerrira arteko botak jantzi eta pala eskuanhartuta ibili zela oroitu du Luciok. “Botak ken-tzeke egin nituen hiru egun”. Ondo gogoandu Anek. Gidabaimena ateratzeko prestatzenziharduen garai hartan: “Norbaitek gidabai-mena atera ezean, autobusa erosi beharkozuela esaten zigun aitak, eta horretan ari nin-tzen, ikasten. Gaua zen, eta sukaldean nen-

- AINARA ARGOITIA -

Oso lagun zituen

bi gizonek, Roman

Galarraga Debako

alkate zenak

eta Luis Arrieta

Elgoibarkoak,

proposatu zioten alkate

izatea Lucio Beitiari

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 9

Page 10: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

goen. Iritsi zen aita, akabatuta, eta botak kentzen laguntzeko es-katu zidan. Eta Kentzen ari nintzela, lo seko gelditu zen”

Laguntasun eske pasatu zituen egunak hara eta hona Luciok.Udala %47an zorpetuta, herria lokaztuta, etxeko tailerra urak har-tuta… etsipenak ere hartu zuen. Jose Antonio Ardanza zen orduanforu diputatua eta harengana ere jo zuen. ‘Erosi behar dituzueneskabadorak eta trasteak, ezin gara orain dauzkagunak obretatikateratzen hasi-eta. Erosi eta konponduko gara gero’, esan zidan.Horregaitik dut oraindik hain hartueman ona berarekin”.

BESTE GARAI BATLan egiteko modua “goitik behera” aldatu

da, garaiak bezalaxe. Garai zailak zirenhaiek, gaurkoen aldean. Elgoibarren drogakontsumoa handia zen gazteen artean, etaegoera politikoa oso gaiztotuta zegoen. ETA-ren indarkeria, atxiloketak, langile borroka…“garai oso konplikatua zen”. 17 bat urte zi-tuen Anek, eta bazeukan ikusten zuenarenkontzientzia. “Askotan tokatu zitzaidan aita-ren kontrako kartelak ikustea. Dianan sartutajartzen zuten, edo akabatuko zutela idaztenzuten bere argazkiaren ondoan. Izen-abize-nekin jartzen zuten gainera: ‘Lucio Beitia Mu-gabure, akabatuko zaitugu’. Gogorra dahori etxekoentzat”. Indarkeria bere larruan

bizi zuenak hartu du hitza, behin Santander banketxeko atarianurkatik zintzilik jarri zutela oroitzeko. “Goizean tailerrera iritsi nin-tzean lankide mantxego bat etorri zitzaidan, estu. ‘Oye, Lucio,has visto lo que te han hecho. Te tienen ahorcado en la puertadel Santander’, berak. ‘Ah, bueno, tranquilo. Ya pasará’”, nik.Zer egingo nion ba!”. Hiru egun egin zituen Beitiak urkatuta, etatxikiteoan, beti saihesten zuen handik pasatzea. Udaltzainak “ezziren kentzera ausartzen edo ez zuten nahi” eta berak kendu zuenlaugarren egunean. “Nik orduan ere esaten nien kontrarioei etagaur ere bai: gauzak aurpegira esateko adorerik baldin badau-

kazue, bien; etorri eta konponduko gara,baina bestela, zeuek baretu zeuen haserrea,hori ez da-eta pertsonen jokabidea. Baina lauurte luze egiten dira, bai”.

Legegintzaldia bukatu zuen, baina berrirosaiatzeko gogorik gabe. Txikiteoan lagun za-harragoak ibiltzen zitzaizkion tentatzen, berriroaurkeztuz gero babestuko zutela esanez,baina lau urte nahikoa luze egin zitzaizkionbeste lau urtez ahalegintzeko. “‘Apuntáme siquieres para que me marche a Siberia, peroaquí no me ves más’”, esan nion lagun erdal-dun bati”. Udal politikan dena egiteko zegoengaraian sartu zen alkate Lucio, eta “bide urra-tzaile” izatea egokitu zitzaion bere taldeari.“Denen gusturik ez genuen egingo, baina ar-

Garai zailak

tokatu zitzaizkion

Lucio Beitiari

alkate garaian.

Elgoibarren droga

kontsumoa handia zen,

eta egoera politikoa

oso gaiztotua zegoen

ERREPORTAJEA10

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 10

Page 11: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

11ERREPORTAJEA

dura handiz bizi izan genuen guk, dedikazio handiarekin”. Ufalenostean konpondu zituzten ubideak eta zubiak, hitzartu zuten Men-daroko ur biltegitik ura ekartzea ere –”eta hori independentzia lor-tua zutela ordurako!”–, eta ospitalea Mendaron egin zedin erehamaika batzar eta bidaia egin zituen. Ernest Lluch zen orduanOsasun ministroa [ETAk hil zuen 2000. urteko azaroaren 21ean]eta gogoan du Mendaroko etxepe batean nola bildu ziren bera-rekin Juanito Loiola orduko Mendaroko alkatea eta beste zenbaitudal ordezkari. “Gizon zabala zen, gertukoa”. Madrilera ere joanziren gero 17 alkate ospitalak handiagoa izan behar zuela eska-tzera.

ALKATE, BESTEAK BESTELiberatu gabe erantzun zien Luciok alkate-ardurei eta bestela-

koei, baina hein handi batean emazteak [Ana Mari Arriolak]etxeko arduretatik “liberatu” zuelako. “Meritua emazteak dauka”,dio. “Sekulakoa, gainera. ‘Eta nola egiten zuen gure aitak galde-tzen duzu?’. Bada esango dizut: beste gauza askoren artean gi-zonezkoa ere bazen/bada gure aita. Hori bai, lehen eta orainere bai, etxeko babesik ezean jai dago hemen”. Generoarengaia atera du Anek, eta galdetu diogu alkatea gizonezkoa alaemakumezkoa izan, alderik ikusten duen. “Bai, kritika merkeakerrazago egiten zaizkio alkate emakumezkoari. Gehiago demos-tratu beharra daukagu guk denean”. Lanera irtetea bera ere gizo-nek askoz errazago dutela dio. “Guri eskaintzen digute zerbaiteta hor hasten gara gure mapa osatzen, zirkuito guztiak lotzeneta saretzen, eta hori baita laguntzailerik onenak inguratuta ere.Zirkuito guztiak batzeko gai bagara bakarrik ausartuko garabaietza ematera. Guk gehiago pentsatzen dugu edozer erabakiaurretik, hala hezi gaituztelako. Gizonezkoek errazago ematendute baietza”.

Alkatetzara aurkezteko asmoaz alabak berak informatu zuenLucio. “Satisfazio handia izan zen niretzat”, dio Luciok. “Poztunintzen”. Hiru gomendio eman zizkion alabari “Elgoibar bizi-garria” egiteko zuen erronkari heldu bezperetan: pazientzia iza-teko, denei entzuteko eta atea beti zabalikedukitzeko. “Ez nituen berriak aholku horiek.Niretzat gurasoak beti izan dira erreferente,eta askotan eskatu diet aholkua; baita lehenere. Hiru printzipio horiek beti jaso ditutetxean”. Familian bertan pentsakera ezber-dinekoak daudela esan du, eta asko ezta-baidatzen dutela. “Horrek ez du txarrik.Eztabaidatzea oso ona da, beti ere errespe-tuz eta errespetutik”. Luciok hartu du hitza.“Nik beti esaten diot aterik ez ixteko inori.Ordenagailuak-eta hasi zirenetik dena al-datu da, baina nire sasoian etxera ere deituizan zidan jendeak, hau edo beste esateko.Tratua gertuagokoa zen lehen. Dena aldatuda”. Anekdotak dozenaka konta ditzake

Anek, baina bat ekarri du gogora. Amak errekadu bat egiterabidali zuen behin, eta autorik ez garajean. Sakelako telefonorikere ez zen garai hartan, dei batekin aita non zen berehala ja-kitzeko eta abiatu zen plazaruntz, autoa han egongo zelakoan.“Hantxe zegoen kotxe txikia, zabalik, gehienetan bezala, behargenuenok hartzeko. Diputazioko norbait etorria zen Elgoibarreraeta harekin bazkaltzera-edo joana zinen zu”, esan du aitari be-gira.

Garaiak eta lan egiteko moduak aldatu dira bai, eta aldeona eta txarra ikusten dizkio alabak horri. Gaurko antolamen-dua, izapideak, tramiteak... dena da burokratikoagoa. “Gaursailak, taldeak... daude, eta nork bere zeregina dauka. ‘Alka-tea bere bakardadean’ hori beti egongo da, beti biziko du ha-lako bakardade moduko bat alkate batek, baina gure egitekoaasko erraztu da gure aitaren sasoitik. Gaur, bideak egindadaude, eta hauek, berriz, eurek sortu behar izan zituzten”.Garai politikoak ere baretu dira, eta alde horretatik ere “la-saiago” ari direla aitortu du, baina alkatea beti izango da al-kate, Lucioren hitzetan. “Hauek ere sekula ez dute denen gustuaegingo, ezin da-eta”. Hartuemanerako dohaiak ikusten dizkio,baina, alabari. Bere ikasketek eta gaur arteko bere ibilbide pro-fesionala oso lagungarri izango zaizkiola uste du Luciok, osokolektibo ezberdinekin lan egitea tokatu zaiolako Aneri. Irekia,gertukoa eta zorrotza izateko eskatzen dio eta egiteko beti he-rritarren alde. “Nik nire garaian kontrario nituen batzuk osolagun onak ditut orain. Batzuetan halakoak gara pertsonak.Atzo ez ginen elkarrekin jarriko argazkirako eta gaur elkarrekinhara eta hona. Denborak jartzen du jendea bere lekuan”. Ezdu horrek kezkatzen alaba: ”51 urte dauzkat eta ilea ere zurituzait”. Sinisten du talde-lanean eta garbi du zein duen erronka:“Elgoibartarrak Elgoibarren gustura bizitzea”.

Ez du, gaur, gehiagorako astirik Anek. Gobernu Batzordeadauka, Lucioren garaian batzorde iraunkorra esaten ziotena,eta zain dauzka gainerakoak. Lucioren hitz-jarioak, baina, ezdu etenik. 18:30ak dira. Txikiteo ordurako ordubete pasatxo

falta du, eta trago bat hartzera gonbidatugaitu. Alabak meritua duela dio; “merituhandia”, gaurko gizartea oso delako exijen-tea. “Lehen, premiei erantzuten genien, sortuahala; ez zegoen gaur besteko planifikazio-rik. Orain, dena aztertu behar da”. Kaleanbehera doala, ezker-eskuin agurtzen ditu he-rritarrak. “Elgoibar hau da. Sasoi batekookdenok ezagutzen dugu elkar, eta horri eutsibehar diogu”. Sozializatzeari izugarrizkogarrantzia ematen dio, eta txikiteoa “sakra-tua” egin du. “Agintzen daudenek ezagutubehar dituzte herritarrek, eta guk, besteok,jakin behar dugu Elgoibar denok egiten du-gula. Denok jarri behar dugu geuretik, etalagundu behar diogu elkarri”.

Erreferente izan ditu

beti Anek gurasoak,

eta alkatetzarako aitak

hiru aholku eman

zizkiola oroitu du:

izateko pazientzia,

denei entzuteko eta atea

beti zabalik edukitzeko.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 11

Page 12: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

ELKARRIZKETA12

Herriko Antzokiko oholtza futbol zelai bi-lakatuko dute datorren barixakuan, izanere, C.D. Elgoibarren mendeurreneko ekin-tzen barruan ‘Jokoz kanpo’ antzezlanataularatuko du Borobil Teatroak. 20:30eanhasiko da emanaldia, eta doan izango da.Futbola du oinarrian obrak, eta umorearenbitartez, Joseba Apaolaza, Asier Hormazaeta Asier Sota aktoreek futbolean jokozkanpo dauden hainbat balore erakutsikodituzte. Futbolaren munduari buruzko obrasatirikoa da, eta erreflexiorako bideaemango die ikusleei, bereziki, futboleanmurgilduta dauden guraso eta entrenatzai-leei. Joseba Apaolaza (Urretxu, 1960) ak-toreak eman dizkigu obrari buruzkoazalpenak.

w Zertan datza ‘Jokoz kanpo’ obrak?Obrak hitz egiten du, batez ere, maila

txikietako futbol taldeetan ematen direnhainbat gertakizunen inguruan. Epaiketamoduko bat egiten da, eta kasu honetanepaituak bi entrenatzaile dira, partida ba-tean, txapelketa bateko finalean, liskarre-tan hasi eta bai beraien artean eta baitaarbitroarekin borrokan bukatzen dutelako.Horrela hasiko da obra, eta hortik aurreraflashback moduko bat egiten dugu, kon-tatzeko nola iritsi garen egoera horretaraeta azaltzeko zeintzuk izan diren liskar ho-rren osagaiak. 15-16 eszenatan konta-tuko dugu istorioa. w Zein izango da zure papera?

Bi pertsonaia horien inguruan uniber-

tso moduko bat sortzen dugu, eta horreta-rako hainbat pertsonai desberdin ditugu.Gutariko aktore bakoitzak hiruzpalaupaper beteko ditu, kontakizunaren ildo na-gusiari laguntzeko. Nire pertsonai nagusiaManu da, bi entrenatzaileetako bat. 11urteko umeen taldea entrenatzen duManuk, eta beti irabazten ohituta dago.Horrez gain, beste entranatzailearenlagun minaren papera ere egiten dut, etabaita futbol botak saltzen dituen dendabateko langilearena ere. w Nori zuzendutako obra dela esangozenuke?

Publiko zabalarentzako antzerki ikuski-zuna da, baina bereziki, eskola kiroleanedo maila txikietako futbol taldeetan sar-

tuta dauden entrenatzaile eta gurasoen-tzako moduko obra da. 11 urteko muti-koen taldeetako entrenatzaileak diraprotagonistak, baina obraren diskurtsoaeta gakoak ulertzeko gutxieneko adin batizatea eskatzen du obrak. 14-15 urtetikaurrerakoek hobeto ulertuko dutelakoannago. w Realak eta Athletic-ek ere interesaerakutsi dute, antzezlanak sustatzen di-tuen baloreekin bat egiten dutelako.

Bai, hala da. Obrak diskurtso pro-pioa dauka, eta gainera, gaurkotasunhandiko gaia lantzen du. Horrelako liska-rren berri sarri izaten dugu, eta erakustendugu zein muturreko egoerak ematendiren, futbol profesionalean bereziki,

- AINHOA ANDONEGI -

u JOSEBAAPAOLAZAAKTOREA

“Irabazi nahi horretan oinarrituta hainbat jokabide zilegitzat eman ditugu”

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 12

Page 13: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

ELKARRIZKETA 13

baina maila txikiagoetan ere bai. w Nolabait esateko, futbolean jokozkanpo dauden baloreak kritikatzen dituobrak?

Kritikatu baino gehiago erakutsi egitenditugu egoera horiek, ikusleak berak erre-flexionatu dezan eta erabaki dezan iaegoera horiek zuzenak diren edo jokozkanpo dauden. Horrela bukatzen duguikuskizuna. w Bi entrenatzaileren arteko liskarrakdira obraren ardatz. Horrelakoak sarriikusten dira futbol zelaietan. Nola era-giten diete jokabide horiek umeei?

Gurasoek askotan gure jarrerak eta jo-kabideak kutsatzen dizkiegu gure seme-alabei. Gizarte honetan ere osonabarmen azaltzen dira zeintzuk direnarrakastaren bideak, eta kirola izan dai-teke horietako bide bat. Futbola bilakatuda hainbat frustrazioren erakusleiho, etanik uste dut jarrera horiek baztertu eginbehar direla. Obra honekin erakutsi nahidugu apur bat zein den egin beharrekobidea. Gurasook askotan nahi izatendugu gure semea futboleko izar izatea,eta nahi horretan hainbat muga zeharka-tzen ditugu gure portaeretan. Ikusi besterikez dago zenbat aldiz ematen diren arbi-troen kontrako irainak eta abar luze bat.Askotan gurasoak izaten gara umeakeurak baino okerragoak. w Futbolean eta kirolean, oro har, ira-baztearen baloreak indar handiegiaduela uste duzu?

Bai, izan daiteke, eta horrek kirolarenoinarria ezkutuan uzten du, lehiari lehen-tasuna emanez. Beste gauza guztien gai-netik, ematen du kirolean garrantzitsuenairabaztea dela eta irabazi nahi horretanoinarrituta hainbat jokabide zilegitzatematen dira askotan. w 11 urteko mutikoen talde bateko en-trenatzailea zara obran. Maila horietanfutbolak ez al luke jolasa izan behar,jokoa baino gehiago?

Bai, hala izan beharko luke, ni guztizados nago. Baina ez dakit zer gertatzenden. Kostatu egiten zaigu gauzei tamainahartzea eta hori da arazoa. Ez gara kon-turatzen futbolak hein handi batean plazer

bidea izan behar duela. Irabaztearengrina hori oso nabarmena da obrako bientrenatzaile horien artean. Umetatik eza-gutzen dute elkar, eta elkarren arteko lehiahandia dute. Beti nahi dute bestearen gai-netik gelditu eta hori lortzeko edozertarakoprest daude. Azken batean, lehia pertso-nalak gainditzeko askotan erabiltzen dira10-11 urteko umeak.

w ‘Garrantzitsuena parte hartzea da’esaldia askotan esaten da, baina, bene-tan sinisten dugu esaldi horretan alaahopean esaten dugu?

Diskurtso horrekin ere parodia bategiten dugu. Beti entzun izan dugu,bai, garrantzitsuena parte hartzeadela, baina nire pertsonaiak konben-tzimendu handiegirik ez dauka horre-tan. Esaldi hori esaten hasiko da,baina diskurtsoan nahastu egiten daeta esaldia bera amaitzea ere ez dulortuko. Esan beharra dago antzerkiobra hau umore klabean eginda dago-ela, ez dugu ahaztu behar antzerkiaegiten gaudela. Gure helburua ikusleeiune atsegin bat eskaintzea da, bainaera berean, kirolean agerian dagoenerrealitate hori taulara ekarri nahi izandugu. w Kiroltasunaren baloreak galdu egindirela uste duzu?

Erabat galdu direnik ez nuke esango,baina galzorian daude. Maila txikietanoraindik badaude, baina mailaz mailaigotzen, zenbat eta gorago igo, beste in-teres batzuk agertzen dira kirolean, kirol-tasunari mesederik egiten ez diotenak.Diru asko mugitzen du futbolak eta interesekonomiko handiak sortzen dira. Horren

aurrean kiroltasunaren baloreak galtzen jo-aten dira, eta jokoan bertan izan beharkoliratekeen balore nobleagoen falta naba-rikoa da. w Komunikabideek zenbaterainokoerantzukizuna dute kiroleko baloreensustatzean?

Nik aipatu nahi nuke kontu bat obranagertzen ez dena, baina uste dut aipatubehar dela, eta da apustuen kontua.Apustuen mundu hori indar handiz sartuda gure gizartean, eta medioek ere, lotsahandirik gabe, babesten egiten dute.Apustu etxeek indar ikaragarria hartu dute,eta horrek arazoak ekar ditzake. Beti exis-titu izan da ludopatia, baina gaur egunapustuen kontuak hartu duen dimentsioaikusita, etorkizunean arazo hau areagotuegingo dela esango nuke. w C.D. Elgoibarrek 100 urte bete dituaurten, eta mendeurreneko ekitaldienbarruan antolatu dute ‘Jokoz kanpo’obra. Zein mezu helaraziko zenieke klu-beko entrenatzaile, guraso eta ardura-dunei?

Nik, batez ere, gonbidapena egingonieke antzerkia ikustera etortzeko; ondopasatzera eta ikuskizunaz gozatzera.Obra honekin ikusiko dute nolakoak gareneta nola jokatzen dugun kirolean. Joka-bide horien inguruan pentsatzeko etahausnartzeko aukera ona eskaintzen duantzezlanak. Gu ez gaude hemen inorepaitzeko, baina gure obrak uste dut baliobehar duela gutxienez jokabide horieiburuz hitz egiteko eta pentsatzeko. Haus-narketarako bidea ematen du, baina du-darik gabe barre egiteko eta ondopasatzeko antzezlana da. w Zu zeu futbolzalea al zara?

Bai, beti izan naiz, ume-umetatik. Nireseme zaharrenak ere Real Union taldekojubeniletan jokatzen du, eta horrek aukeraeman dit mundu hori gertutik ezagutzeko. w Beste herri batzuetan taularatu duzueantzezlana. Nolako harrera izan du?

Oso ona. Antzerkia bi hizkuntzatan es-kaintzen dugu, euskaraz eta gaztelaniaz,eta orain arteko emanaldietan jendeakasko disfrutatu du. Ondo pasatzeko ikus-kizun atsegina da.

“Hausnarketarakobidea ematen du,

baina bereziki, barreegiteko eta ondo

pasatzeko obra da”

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 13

Page 14: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

14 K ilibarren

Kirola egiteko eta aisialdirako gune berri bat izango du Men-darok 2018 bukaerarako. Hala iragarri du Udalak. Ospi-tale azpiko parke ingurua egokituko du horretarako

[egurrezko parkea eta piramidea dauden ingurua] eta obrak627.000 euroko aurrekontua izango du, BEZ barne. Horietatik130.000 euro aurtengo aurrekontutik hartuko dituzte, eta gaine-rakoa altxortegi gerakinarekin finantzatuko dute. Padelerako kan-txa, kirola egiteko dozena bat makina, kirol anitzerako kantxa,skate-parke txikia eta haurrentzako txorrot-gunea eraiki asmo di-tuzte, besteak beste. Udalbatzaren Osoko Bilkurak onartu behardu proiektua ondorengo esleipen-tramiteak hasteko, baina Men-daron EHBilduk gehiengoa duenez, proiektuak badu argi berdea.Aurrez, baina, erakusketa publikoa jarriko dute jubilatuen loka-lean, obraren plano eta gainerako zehaztapenekin. Martxoaren18tik apirilaren 18ra egongo da erakusketa zabalik (astelehene-tan izan ezik); goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez,17:00etatik 21:00etara.Aspaldikoa da Mendaron kirolgune bat egiteko eskaera. He-

rriko hainbat lagun eta Udaleko hainbat ordezkari jardun diraOspas-Gaingo futbol-zelai zaharra egokitu eta futbol eskola sor-tzea aztertzen ere, Italiako A.C. Milan taldearen futbol eskolarekinelkarlanean, baina proiektu hori baztertu dutela jakinarazi du

Sonia Garcia alkateak –Gatikan (Bizkaia) du Milanek Mendaronsortu asmo zutenaren pareko eskola:http://msceh.com/gatika.php–. “Apustua beste bat da orain: ki-rola aire librean egiteko guneak lehenesten dira. Gipuzkoako ForuAldundiaren irizpideak jarraitu ditugu. Diputazioak dio gaur egundauzkagun baliabideak partekatu behar ditugula, bereziki baila-ran, eta haien ustez, frontoi estaliarekin eta ikastolako patioarekin,Mendarok beteta du bere ezaugarridun herri bati dagokionkupoa”, esan du Soniak. Mendaron kiroldegia eraikitzeko eskaeraere jaso dute Udalean, baina alkateak garbi dio kiroldegia ez li-tzatekeela bideragarria, mantenu-gastuek izugarri handituko luke-telako gastu publikoa. “Horrelako azpiegitura bat mantentzeaezinezkoa zaigu”. Hala, udaleko arkitektoari eskatu zioten ospitale azpiko gu-

nerako proiektua idazteko, eta duela hamabost bat egun aur-keztu zien hark zinegotzi guztiei. Proiektuan bi gune bereiztendira, espazio berean: batetik, kirolerako gunea. Padel pistaestaliak (olanazko estalkia izango du) eta estali gabeko kirolanitzerako kantxak hartuko dute hor espazio handiena. Haientartean, jarriko dituzte kirola egiteko hamabi makinak, pade-lerako kantxaren estalkipean, babesean, baina aire librean.Albo batera eraikiko dituzte skate-parkea eta komun publikoa,

Kirolerako eta aisialdirako gune berria sortuko du Mendaroko Udalak ospitale azpian

Parkearen ikuspegi bat, aisialdi gunetik begiratuta.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:08 Página 14

Page 15: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

KILIBARREN 15

eta iturria, beste aldera. Kirol gune horren albo batera aisialdirako gunea ere ego-kituko dute. Haurrentzako txorrotak jarriko dituzte, eta inguruan mahaiak eta aulkiak,ezinduentzako egokituak denak ere. 3.000 metro koadrotik gorako azalera izangodu espazio horrek guztiak. Gune berria egokitzearekin batera, ospitalera arteko arrapala ere berrituko dute,

eta obrak eskatzen dituen beste egokitzapen batzuk ere egingo dira, bereziki goikopartean. “Gaur, goiko parte horretako arrapalak %8ko malda dauka, eta irisgarri-tasun printzipioak betetzeko, gehienez, %6koa izan behar du, beraz tramo hori be-rritu eta onduko dugu. Era berean, gune berria Luzaide tabernarekin lotzeko bideaere egin asmo dugu”. Obrak noiz hasiko diren zehazterik ez dago, esleipen pro-zesua bera ere ez delako hasi oraindik, baina 2018. urteko udarako bukatutaegon beharko luke proiektuak, alkateak aurreratu duenez.

Beste zenbait obraEtxebarri parkea berritu du Udalak. Pergola kendu, ingurua txukundu eta mahai-jokoen

txokoa sortu du: partxisa, xake-taula, igel-jokoa, karta-jokorako mahaia eta laberinto batjarri dituzte. Ostiralean atondu zuten txokoa, bere argiztapen eta guzti. Kaleko argiakpizten direnean isotuko dira jolas-mahaiak eta aulkiak ere. Era berean, herriko aulki pu-blikoak berritzen ere badihardu Udalak. Markatuta dituzte konpondu beharrekoak etahasi dira berriak jartzen. “Margotzeko eta barniza emateko kendu ditugu batzuk, etaokerren daudenak, polietanozko aulkiengatik ordezkatuko ditugu”. Bestalde, herriko hain-bat gunetan, Mañuska kalean eta Trinitate kaleko plazan, lorontzi handiak jarriko dituzte,apaingarritzat.

Sustrai akordeoi taldearen

kontzertua, etzi

Sustrai akordeoi taldeak kontzer-tua eskainiko du etzi, hilak 19an,San Agustin kulturgunean(13:00etan). Maite Janeirok zuzen-duko du kontzertua.

Martxoaren 25eanizango da

Motxaila Eguna

Martxoaren 25ean, bihar zor-tzi, ospatuko dute Mendaron Mo-txaila Eguna. Ohi legez, Aitz Beltzkobazulora egingo duten ibilaldia-rekin hasiko dute eguna. 9:00etanbatuko dira, Gaztetxe parean etaoinez egingo dute gorako bidea.Han, Aitz Beltzen, hainbat ekintzaegingo dituzte: antzerkia, poesiaerrezitaldia, musika zuzenean....Ondoren, 15:00etan, herri bazka-ria izango da Gaztetxean. Tza-tziki, salmorejoa, motxailapotajeaeta motxailbesoa izango dira me-nuan. Bazkaritarako txartelak sal-gai daude dagoeneko Aitzbeltztabernan, 10 euroan. Bazkalos-tean, Urteko motxaila izendapenasaioa eskainuko dute Daradara-kustikek eta Inozentzio pailazoak.

19:00etan, gaztetxetik abia-tuta, poteoan irtengo dira, Agostieta Barrenarekin, eta gauerditikaurrera, erromeria izango daGaztetxean, Erokomeri taldeareneskutik. Bezperan, hilaren 24an,bertso saioa (22:00) izango daSan Agustinen, Unai Iturriaga,Alaia Martin, Julio Soto eta JoneUria bertsolariekin. Sarrerak sal-gai daude Txirristakan eta Mo-rroskillon, 5 euroan.

Aisialdi gunea, eta bigarren planoan, kirol gunea izango dena.

Skate-parkea, padeleko kantxa, eta kirol anitzerakoa.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:08 Página 15

Page 16: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

16 KIROLA

Korrikedada berriro martxan

Elgoibarko Udaleko Kirol Patrona-tuak eta Berdintasun Sailak, Korrike-dada egitasmoa jarri zuten martxan2014an, Mintxeta Atletismo taldearenlaguntzaz. Emakumeak korrika egiteraanimatzea da ekimenaren helburua,emakumeen artean kirola egiteko ohi-tura sustatzeko asmoz. Neguko etenal-diaren ostean, martxoaren 16an jarridute abian berriro. Eguenero izangodira saioak Mintxetan, 19:00etan.Lehen hilabetea debalde izango da.

Crystal Cup txapelketanhartuko du parte C.D. Elgoibarreko jubenilen taldeak

Ohorezko jubenil mailan dihar-duen C.D. Elgoibarreko taldeak Portu-galen jokatuko den nazioartekoCrystal Cup txapelketan parte hartukodu, apirilaren 12tik 16ra bitartean. Bi-daia eta egonaldiaren gastua handiadenez, errifak atera dituzte, eta horrezgainera, edariak eta Croqueta y Pre-sumida enpresaren bitartez lortu dituz-ten kroketak saltzeko postu bat jarrikodute gaur zortzi, hilak 24an, Maalakoparkean.

Ibon Serrano hirugarrenNeguko Triatloiko

Euskadiko Txapelketan

Erronkari Bailarako Neguko Tria-tloiaren 7. ekitaldia jokatu zutenmartxoaren 11n, Izaban, Nafarro-ako eta Euskal Autonomi Erkidegokotxapelak jokoan zirela. Beteranoe-tan hirugarren postua eskuratu zuenIbon Serrano elgoibartarrak. Sal-taka, bizikletan eta iraupen eskianlehiatu ziren parte hartu zuten 63 la-gunak.

Gipuzkoako taldeenarteko errendimendu txa-pelketa jokatu zuten Oña-tin, eta Lagunak PilotaEskolako benjaminen tal-deak (Ibon Viña, Iker Iza-girre eta Peru Bereziartua)irabazi zuen txapelketa,Aretxabaletako taldeariirabazita.

Lagun Taldeko jubenilak irabazle Deba eta Azpeitiko

lasterketetako taldekako sailkapenetan

Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolako jubenilen taldea, Ciclos Iturriaga, den-boraldi hasiera bikaina egiten ari da. Hiru lasterketa jokatu dituzte orain arte eta azkenbietan, Debakoan eta Azpeitikoan, onenak izan dira taldeka. Azpeitin jokatu zuten SanJose Sarian, gainera, hirugarren postua eskuratu zuen Jon Astigarraga taldekideak. 163txirrindularik parte hartu zuten, baina 56k bakarrik lortu zuten amaitzea, euriak eta hai-zeak asko zaildu zuelako proba.

Lagunak Pilota Eskolako benjaminen taldea

Gipuzkoako txapeldun

Iker Jausoro omenduko dute Haundiren etaAloña Mendiren arteko partidaren atarian

Mendiko istripuan hil zen Iker Jausoro omenduko dute C.D. Elgoibar eta Oña-tiko Aloña Mendi taldeek zapatuan Mintxetan elkarren aurka jokatu beharduten partida hasi aurretik (16:30). Oñatiarra zen Iker Jausoro eta Aloña

Mendi futbol taldeko jokalaria izan zen gaztetan. C.D Elgoibarrekin ere harreman han-dia zuen, Futbol Eskolako entrenatzaileetariko bat zelako. Bi taldeek, hortaz, omenaldiaeskainiko diete Jausororen alargunari eta senideei.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:08 Página 16

Page 17: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

KIROLA 17

EmaitzakFUTBOLAOrdizia 3 – Haundi 1 (Oho. erreg.)Elgoibar 3 – Segura 5 (1. erreg.)Bergara 3 – Elgoibar 0 (Oho. jub.)Elgoibar 5 – Urola 2 (Jub. 1. maila)Elgoibar 2 – Aloña Mendi 0 (Oho. kad.)Elgoibar 2 – Aizkorri 0 (Inf. 1.maila)Elgoibar 2 – Tolosa 3 (Inf. Txiki)ARETO FUTBOLAColo Colo 7 – Concepto Egile 2 (Nazional B)SASKIBALOIAAñorga Saskibaloia 45 – Viento Sur Elg. 53ESKUBALOIAMaristas 32 – Alcorta F.G. 25 (Senior giz.)Pulpo 12 – Lauko 32 (Senior emak.)Leizaran 30 – Salento 18 (Sen. giz.)Ereintza 26 – Beristain 26 (Jub. mut.)Zarautz 22 – Tecnifuelle Elg. 22 (Jub. nsk.)Urduliz 33 – Urkunde 23 (Kad. mut.)C. Astigarraga 28 – Aiala 29 (Kad. nesk.)Ereintza 12 – Cometel 16 (Kad. nesk.)Dario 19 – Usurbil 21 (Kad. nesk.)Bankoa 27 – Legazpi 27 (Kad. mut.)Modeltek 29 – Egia 22 (Inf. nesk.)Pneumax 12 – Urnieta 28 (Inf. nesk.)Leizaran 23 – Bacalaos Alkorta 14 (Inf. mut.)Murgil 30 – Usurbil A 15 (Inf. mut.)Bergara 28 – Txarriduna 31 (Inf. mut.)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 1816:30 Haundi – Aloña Mendi (Oho. erreg.)Domeka, 1910:30 Amaikak Bat – Elgoibar (Aleb. errend.)10:30 Aloña Mendi – Urola (Aleb. errend.)12:00 Ilintxa – Arrasate (Aleb. errend.)16:00 Elgoibar – Euskalduna (Oho. jub.)ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Zapatua, 1810:00 Txarriduna – Bidasoa (Inf. mut.)11:15 Bacalaos Alkorta – Bera Bera (Inf. nesk.)12:30 Cometel – Eibar (Kad. nesk.)16:00 Salento – Legazpi (Senior giz.)17:30 Beristain – Urduliz (Jub. mut.)19:30 Alcorta F.G. – Dominicos (Senior giz.)Domeka, 1910:00 Sanlo – Pulpo B (Aleb. nesk.)11:30 Astigarraga – Ereintza (Kad. nesk.)IMH Kiroldegian16:00 Lauko – Bera Bera (Senior emak.)17:30 Tecnifuelle – Kukullaga (Jub. nesk.)

Martin Hernandezek zazpigarren egin duPista Estaliko Espainiako txapelketan

Pista Estaliko Espainiako Gazte Mailako Atletismo Txapelketa jokatu zutenjoan den asteburuan Sabadellen. Mintxeta Atletismo Taldeko ordezkariMartin Hernandez eta Nerea Sasiain antxitxikariak jubeniletan lehiatu

ziren, 1.500 metroko eta 400 metroko lasterketetan, hurrenez hurren. Her-nandezek finalerako sailkatzea lortu zuen, eta zazpigarren egin zuen finalean.Sasiainek, berriz, ez zuen finalerako sailkapena lortu finalerdietako serieanhirugarren egin eta irabazlearengandik 51 ehunekora sailkatu ostean.

Debagoienako paraje eta mendiak ezagutzeko aukera izanzuten Morkaiko mendi taldeak ikastetxeekin elkarlanean antolatuzuen mendi irteran parte hartu zuten lagunek, eguraldiak gehiegilagundu ez zien arren. Gatzagako Dorletako Amaren santutegitikabiatu ziren, eta Aitzorrotzeko tontorreraino igo ziren. Hurrengoirteera Kalamua mendira izango da, apirilaren 9an. Ikastetxeetaneman behar da izena.

Aitzorrotzera mendi irteera egin zuen Morkaikok ikastetxeekin elkarlanean

Imanol Garaizabal

sentsazio gazi-gozoekin itzuli da Paraguaitik

Euskat Raid Team-Raidaventura.org taldearekin hartu du parte Imanol Garaiza-balek Paraguain jokatu den Guarani espedizioan. Bosgarren trantsiziora, kayakeanegin beharrekora, ez ziren garaiz ailegatu eta lasterketa nagusiko lehiatik kanpogelditu ziren. Proba motzagoan jarraitu zuten lehian, eta mendiko bizikletan amaituzuten raida. Hasiera oso ona eman zioten raidari, baina akats horrek baldintzatuzuen taldearen parte-hartzea. Hori dela-eta, burumakur amaitu zuten proba, ez zu-telako asmatu lasterketa gestionatzen. “Ez dakit ba beroak neuronak urtu zizkiguneta erabakiak bihotzarekin hartu genituen buruarekin beharrean”, azaldu du Garai-zabalek. “Tristea da gure erabaki okerrengatik kanpoan gelditzea, baina galtzendenean irabazten denean baino gehiago ikasten omen da”, gaineratu du.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:08 Página 17

Page 18: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

KULTURA18

Lorea Perez de Albeniz elgoibartarrak Ordago a pequeña ize-neko dokumentala zuzendu du Zesatenjuenaz ekoiztetxearekin,eta atzo aurkeztu zuten Gasteizen. Euskal Herriko historian be-

rebiziko garrantzia izan zuten Euskadiko elizbarrutiko misiolarienlana eta Bittor Garaigordobil Los Rios-eko (Ekuador) gotzain ohia-ren ibilbidea laburbiltzen du. Garaigordobilek 102 urte betekoditu aurten. Gaur egun, Urkiolako santutegiaren alboan Bizkaikoelizbarrutiak duen etxean bizi da, beste abade batzuez lagun-duta. Afizio handiz jokatzen du asteroko mus partida, eta hortikdatorkio izenburua dokumentalari. Izan ere, bere ikuspegiak, lanegiteko moduak eta Hego Amerikan bizi izandako aldaketek era-bateko aldaketa eragin zuten beregan eta elizbarrutiaren jardu-nean. Ondorioz, ordura arte inoiz planteatu gabeko moduan eginzuten lan, jarduera berritzaileak eta parte-hartzaileak bultzatuz,“bertako bizilagunen aldeko erronka eginaz eta euren kulturare-kiko errespetuan oinarrituz”.

Zesatenjuenaz Produkzioak ekoiztetxeak Itsasoari begira do-kumentala estreinatu zuen Elgoibarren 2015ean Lorea Perez deAlbenizen eskutik. Gaixotasun neurologikoa dutenen bizimoduaazaleratzen zuen Maier Gurrutxaga elgoibartarraren alaba Itxasoprotagonista zuen dokumentalak. Ordago a pequeña proiektua

erabat ezberdina izan arren, batak zein besteak oinarrian “elkar-tasuna eta autosuperazioa” dituztela azaldu du bi dokumentalonzuzendari Perez de Albenizek.

Domeka honetan ETB2n emango dute dokumentala,11:00etatik aurrera. Hego Amerikan ere ikusi ahal izango da do-kumentala, ETBSAT katean emitituko baitute. Domekatik aurrera,berriz, eitb.eus web orriko ETBko Nahieran atalean ere ikusgaiegongo da.

Lorea Perez de Albenizek zuzendutako ‘Órdago a pequeña’ dokumentala emango du ETB2k domekan

Elgoibarko dantzariak Beasaingo aurresku eta soinu zahar txapelketan

Merkataritza eta ostalaritza izango da 2018ko egutegirako argazki lehiaketaren gaia

2018ko egutegirako argazki lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankide-tzan, eta aurtengo gaia merkataritza eta ostalaritza izango da. Partaide bakoitzak, gehienez ere, sei argazki aurkeztu ahal izangoditu, baina pertsona bakoitzeko hiru argazki sarituko dira gehienez. Lanek originalak beharko dute izan. Elgoibarren jaio, bizi, ikasiedo lan egiten dutenek eta 16 urte baino gehiagokoak izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Epaimahaiak hamabi argazkiaukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gasta-tzeko 70 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren lanak 2017ko urriaren 11 baino lehen entregatu beharko dituzte Kultur Etxean (EuskaraSaila, Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar) edota [email protected] helbide elektronikoan.

Beasaingo aurresku eta soinu zahar txapelketa jo-katu zuten joan zen asteburuan, eta Elgoibarko InazioBereziartua Musika eta Dantza Eskolako zortzi dan-tzarik parte hartu zuten: Nahia Urbiola, Irune Arriola,Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Maddi Zabala, AimarAlmortza, Markel Goenaga eta Gaizka Uranga. IonLizarralde dantza irakasleak esandakoaren arabera,Elgoibarko dantzariak “ondo” aritu ziren.Hurrengotxapelketa Altsasun izango da martxoaren 26an.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:08 Página 18

Page 19: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

y Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon eta Hego Euskal Herrirako lan egingo duen komertzial teknikoa behar dugu.

y Baldintza ekonomikoak, erakutsitako balioaren araberakoak.y Enpresako autoa. y Baloratuko da euskara eta ingeles maila handia izatea.

Bidali curriculumak [email protected] helbidera.

Z o r i o n a k ,Julen, igan-dean, urtetxobat beteko duzu-lako. Etxekoen,eta bereziki,Alainen, eta Na-roaren partez!

O n g i - e t o r r i ,Maite Mendi-zabal Alonso!Zorionak Mar-txelo eta Amaia.

Z o r i o n a k ,Maddi, gaur 8urte egin dituzu-lako. Muxu askofamiliakoen par-tez. Ondo os-patu domekan!

Z o r i o n a k ,Kepa! Bihar 8urte beteko di-tuzu. Muxuhandi bat etxekoguztion partez.

Zorionak, Telmo eta Iñigo, atzo 5urte egin zenituztelako. Jarraitu horrela,txapeldunak! Mila muxu, etxekoen etabereziki Antxon eta Nerearen partez.

ZORIONAK ZURI

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,

edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Lara, zure urtebetetze on-dorenean. Zorionak, baita ere gureNastyari, egun gutxi barru 18 urtebeteko dituelako. Muxu pila bat bion-tzat, etxekoen partez.

Erretratu bakarreko agurra: 4,50€. Argazki bikoitza: 7€.Hirukoitza: 9€.Hiru lagunetik gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAKErretratu bakarreko agurra: 3,50€. Argazki bikoitza: 6€Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:08 Página 19

Page 20: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

MERKATU TXIKIA20

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Komunitatea behartuta al dago igogailua egokitzera, bi-

zilagun ezindu batek zailtasunak baldin baditu gurpildun

aulkiarekin sartzeko?

Ezindu batek traba arkitektonikoak kentzeko eskatzen baldin

badu, baina etxeraino igogailuan igo ahal badu, komunitatea ez da

behartuta egongo igogailua egokitzera, sekula ezin direlako na-

hastu beharra eta erosotasuna.

Aldiz, igogailuan sartzerik ez balu, alegia etxeraino igotzeko igo-

gailua erabili ezingo balu, komunitatea behartuta egongo litzateke

behar diren egokitzapenak egitera, legeak jasotakoa betetzeko.

Obra hori, gainera, komunitateko guztien artean ordaindu beharko

lukete, baita igogailuaren gastuak ordaintzetik salbuetsitakoek ere.

AHOLKUA: Derrigorrez egin beharreko obra baten ka-

suan, presidenteak batzarrera eraman dezake gaia, baina

ez da bozketarik egin beharko aurrera egin ahal izateko.

Ezinduentzako egokitzapenak komunitateko etxejabe guz-

tiek ordaindu behar dituzte, elkartasunaren printzipioagatik

inor ez dagoelako horrek ordaintzetik libre.

Enpresa kolaboratzailea:

ROSA Mª PINTADO

P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

LANA...................................EskaerakAdinekoak eta umeak zaintzeko edogarbiketa lanak egiteko prest nago. ( 638 920 358 / 602 193 095-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. ( 658 734 699-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prestnago. ( 645 891 307-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago.( 685 724 861 / 943 748 899-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest nago. Asteburutanere bai. Esperientzia daukat. ( 631 506 763------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, asteburue-tan. Interna ere bai. Esperientziarekin. ( 648 039 187------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, asteburue-tan. ( 632 026 510------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke.( 631 613 245------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zainduko nituzke, goizetan.Esperientzia eta erreferentziak ditut. ( 602 057 185------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Interna lanegiteko ere prest nago.( 649 044 223------------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko edo garbiketak egi-teko prest nago. Esperientzia daukat.( 612 493 242------------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzen edota garbiketa la-netan egingo nuke lan. Esperientzia.( 626 407 923------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia eta malgutasun osoa.( 612 550 377------------------------------------------------------------------------------------------Adinekok zaintzeko edo garbiketa lanakegiteko prest nago. Prestutasun osoa.( 666 197 835------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Esperien-tzia handia daukat. Orduka edo internamoduan. ( 697 665 452 ------------------------------------------------------------------------------------------Asteburuetan eta gauetan adinekoakzaintzeko prest nago.( 651 156 456------------------------------------------------------------------------------------------

Nagusiak zainduko nituzke. Interna mo-duan edo orduka lan egingo nuke.( 632 983 250------------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zainduko nituzke. Interna mo-duan lan egiteko prest nago.( 612 266 877------------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak edo umeak zaintzeko prestnago. Orduka edo interna moduan. Es-perientzia daukat. ( 602 490 595------------------------------------------------------------------------------------------Elkarte gastronomikoak eta etxeetakoportalak garbitzeko prest nago. ( 617 571 210------------------------------------------------------------------------------------------Etxeko lanak egiteko prest nago. Or-duka. ( 632 737 903------------------------------------------------------------------------------------------Luzila da nire izena eta adinekoak zain-tzen egingo nuke lan. Esperientzia dau-kat. ( 658 747 099------------------------------------------------------------------------------------------Gizona eskaintzen da adinekoak zain-tzeko. Esperientziaduna. ( 635 005 536

EskaintzaJatetxerako sukaldari laguntzailea etazerbitzaria behar dira. ( 620 810 120------------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarko taberna baterako enkargatuabehar da. Esperientziarekin. Bidali curricu-luma [email protected] helbi-dera.------------------------------------------------------------------------------------------Etxeko lanak egiteko pertsona behar dut.( 656 780 748

ETXEBIZITZAK.....................

AlokairuaPisua alokairuan hartuko nuke Elgoiba-rren. ( 688 895 568------------------------------------------------------------------------------------------Apartamentua alokatzen dut San Fran-tzisko kalean. Berrituta dago eta igogai-lua dauka. ( 616 708 247------------------------------------------------------------------------------------------Bi edo hiru logelako etxea hartuko nukealokairuan. ( 602 490 595------------------------------------------------------------------------------------------Bi edo hiru logelako etxea hartuko nukealokairuan. ( 688 723 121

Jose Gomez Garcia2017ko martxoaren 14an hil zen, 90 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:08 Página 20

Page 21: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

AGENDA 21

17 BARIXAKUA20:30 Balleta, aurrez grabatua: Romeoy Julieta. Herriko Antzokian. Sarrerak au-rrez erosteko Kutxabank bidez, edo zapa-tuetan, Herriko Antzokiko leihatilan,19:15etik 21:45era.

19 DOMEKA12:30 Musika: Udal Musika Bandarenkontzertua, Herriko Antzokian. Egitaraua:1. Oviedo (P. Marquina)2. Rapsodia Húngara nº2 (F. Listz)3. The millennium song (K. Vlak)4. Ansiedad (J. Sarabia)5. Café Latina (H. Kolditz)6. Benny, goodman memories (N. Iwai)13:00 Kontzertua: Sustrai akordeoi tal-dearen kontzertua, Mendaroko San Agus-tin kulturgunean.

24 BARIXAKUA20:30 Antzerkia: ‘Jokoz kanpo’. C.D. El-goibarrek antolatuta, Herriko Antzokian.22:00 Bertso saioa: Unai Iturriaga,Alaia Martin, Julio Soto eta Jone Uria.Mendaroko San Agustin kulturgunean.

Botika ordutegiak09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Guardiak09:00 - 22:0017 Barixakua IBAÑEZ*18 Zapatua GARITAONANDIA19 Domeka GARITAONANDIA20 Astelehena ETXEBERRIA21 Martitzena FERNANDEZ*22 Eguaztena YUDEGO23 Eguena ORUESAGASTI*24 Barixakua BARRENETXEA

20:00 - 22:00* Guardia Elgoibartik kanpora denean, asteburuetan ezik: BARRENETXEA (Elgoibar)Errosario, 26 - Tel.: 943 741 277

22:00 - 09:00MANDIOLA (Eibar) San Agustin, 3 - Tel.: 943 820 533

- FERNANDEZ: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142

- IBAÑEZ: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638

- ORUESAGASTI: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Zinea (Herriko Antzokian)

‘50 sombras más oscuras’

18 zapatua: 19:00 / 22:15VOS

19 domeka: 19:0020 astelehena: 21:30

‘El regalo de molly monster’19 domeka: 16:30

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:08 Página 21

Page 22: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

HITZ ETA KLIK22

“Batzuk bizikletan ibiltzeaz lotsa, baina norberak zergatik ez goza”

Irati Agirreazaldegi

Julen Ansola

Goize r ohartzendut bizi-

kleta. Erreka alda-menetik joatennaiz pedalei kol-

peka. Ez, ez da errekorren bat lortzekoentrenatzea nire meta, baina bai, ordula-riari jartzen diot arreta, trenera garaiz iritsibehar izaten dut eta.

Bizikletari klik egin eta pedalei ema-nez pixkanaka, gurpilak hasten dira buel-taka, gurpilak eta nire buruko hitzak erebai jiraka.

Gogoan dut bizikletan ibiltzen ikas-

teko erabili nuen Orbea. Gero oparitu zi-daten zuriak gehiago iraun zuen, ordea,baina ez dakit nonbaiten egongo ote dengordea. Oraingoa, lehenengo hura be-zala, berdea.

Eguzkipean lasai, buruan garai ba-teko bizikleten itzala eta ni aldameneandaukadanari segika. Euri tantak balira eznintzateke mantso eta nire baitan barne-ratuta joango apika. Horrelakoetan bide-gorrian ahalik eta azkarren joateagalarazten didatenei joaten naiz tirrinare-kin agirika.

Ez agiri, ez txirrin hotsa. Beroa alahotza. Batzuk bizikletan ibiltzeaz lotsa,

baina norberak zergatik ez goza. Bi-zikleta bati ikusi nion lehengoan matri-kula eta hori zen bere hitza, berehotsa, errepidean auto bat gutxiagoikusteak eman beharko ligukeela poza.

Alferrik dira txirrin, haserre eta be-rriketa. Bizikletan lasai joan ezeanbide txarretik azkar joateak zein gutxibalio duen konturatzeko emango bai-tigu beta. Etxeko pareta. Aparkatu dutbizikleta eta hurrengo goizera artehan egongo da itzalpean baino itza-laren kontra, ezkutuan edo gordeta.Bihar berriz ere gurpilak biraka hasikodira-eta.

1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:08 Página 22

Page 23: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

II. URTEURRENA

Patxi Ajubita Ayesta2015eko martxoaren 16an hil zen, 61 urte zituela.

Zure hutsuneakgure bizitza betetzen du,eta hala ere, ez da posible

zutaz oroitzeaeta irribarrerik ez egitea.

Maite zaitugu.

II. URTEURRENA

Lurdes Zubiaurre Pujana2015eko martxoaren 18an hil zen, 64 urte zituela.

Hainbeste maite zenituenzure bailara eta mendia,

zure alaba eta biloba txikia,lagunak eta sendia.

Guk ere maite zaitugu,egin lasai bidia.

Etxekoak

Justo Arriola Zubiaurre2017ko martxoaren 7an hil zen, 89 urte zituela.

Haren oroimenez meza, domekan, martxoaren 19an, izango da, 10:30ean Sallobenteko elizan.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Izan zarena, erakutsi duzun kemena,gure artean geldituko dazugandik jasotako dena.

1027 azala:Maquetación 1 16/03/17 11:39 Página 3

Page 24: Beitiatarrak, zuretik ezpala - barren.eus - barren.eus...2017/03/17  · otsoa teilatupe berean bizi denean” Irakaslea 4 1027 alea:Maquetación 1 16/03/17 12:07 Página 4 Iker Amutxastegi

Zure iritzia guretzat garrantzitsua delako.Mila esker BARRENi zure denbora eskaintzeagatik.

Emaiguzu BARREN komunikazio proiektuari buruz daukazun iritzia

BARREN Komunikazio proiektua herritarrekin eta herriarentzat eginiko proiektua da. Hori dela-eta, herritarrek proiektuari buruz duten iritzia ezagutu nahi dugu, komunikazio proiektua ho-betu ahal izateko. BARREN komunikazio proiektuak bi euskarri ditu: BARREN astekariapaperean eta barren.eus webgunea Interneten. Bi euskarri horiei buruzko galdeketa prestatudugu, eta hori betetzea eskertuko genizueke, gure bi euskarriak irakurleen beharretara ego-kitu ahal izateko.

w Sinplea eta erraza da inkesta betetzea.w Inkesta orria BARRENeko bulegoan eska dezakezu.w Inkesta online betetzeko aukera ere baduzu,

www.barren.eus atarian.

Inkesta entregatzeko azken eguna:Martxoak 31

Non entregatu? BARREN astekaria

(Nafarroa plaza 2, behea) edo Elgoibarko Izarra (Ubitarte 4 behea)

1027 azala:Maquetación 1 16/03/17 11:42 Página 4