atauni begira · 2016-08-24 · atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete...

8
atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete igaro da azken udal hauteskundeak egin zirenetik. Une hone- tan udal gobernuaren balorazioa egiteko ohitura izaten dute hainbat herritako alderdi edo talde ezberdinek. Gober- nuan daudenak balorazio positiboa egiten dute eta oposizioan daudenak aldiz negatiboa, balorazio hauek herrita- rrentzat ezagunak eta topikoak bihurtzen ari direlarik. Izan ere udal gobernuaren egunerokotasuna era garden eta uler- garri batean herritarrari helarazteko hau- tua ez da erraza eta askotan udal errealitatearen kontaketa hau, aurkari politikoaren kontra egiteko erabiltzen da. Honenbestez, sigletatik at egon beharko lukeen herritarrenganako udal zerbitzuen interpretazioa, edonori nekagarria egiten zaion alderdikerien joko interesatuan sartzen da. Herritarrei zerbitzua emateak sigletatik at egon beharko luke Herrigintzak, hausnarketa hau, urte- bete honetan udalean egindako ekarpen, azalpen, eskari, edo pro- posamenek izan duten erantzuna ikusita egiten du. Besteak beste honako gai hauetan eragin nahi izan dugu: - Aurrekontu proposamenak - 2015eko diru likidazioa eta honi bu- ruzko zenbait galdera - Zuntz optikoaren hedapenaren jo- rraketa - Gaztelekuaren egoera - Udaleko harrera ordutegiaren za- baltzea - Ergoienako lurpeko edukiontzien egoera - Bake, bizikidetza eta giza esku- bideen inguruko foru aldundiko plana aprobetxatzea - Goiener energia berriztagarrien kooperatibaren bazkide kolaboratzaile izatea - Udal eraikinen eraginkortasun ener- getikoaren azterketa egitea - Udal bitartekoen antolaketa eta kudeaketa batzordearen ordutegia adostea - Udaleko bi alderdien arteko komu- nikazio bideen berregituraketa - Kultur elkarteei banatzeko diru ko- puruaren gure proposamena - … Udal gobernu honek ezin du ulertu, hauek denak, herritarren zerbitzuaren hobetzearren erabilitako lan tresnak direla soilik eta ez partidu politiko bati kontra egitekoak. Hauetako zenbait gai- tan erantzuna jaso badugu ere, gehiene- tan ez dugu erantzunik jaso. Aldiz, apirilaren 26an udal gobernuak bidali zigun idatzi batean honelako esaldiak jartzen zituen: Hala eta guztiz ere, elkarrekin bildu eta gai batzuetan behintzat, adostasune- tara iristeko apustua egin genuen. HE- RRIGINTZAk herriarentzat interesgarriak deritzon proiektuak lantzen jarraituko du eta udal gobernuari aurkeztuko dizkio.

Transcript of atauni begira · 2016-08-24 · atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete...

Page 1: atauni begira · 2016-08-24 · atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete igaro da azken udal hauteskundeak egin zirenetik. Une hone-tan udal gobernuaren balorazioa

atauni begira

9. alea2016ko uztaila

ez du askorako eman

Urtebete igaro da azken udalhauteskundeak egin zirenetik. Une hone-tan udal gobernuaren balorazioa egitekoohitura izaten dute hainbat herritakoalderdi edo talde ezberdinek. Gober-nuan daudenak balorazio positiboaegiten dute eta oposizioan daudenakaldiz negatiboa, balorazio hauek herrita-rrentzat ezagunak eta topikoak bihurtzenari direlarik. Izan ere udal gobernuarenegunerokotasuna era garden eta uler-garri batean herritarrari helarazteko hau-tua ez da erraza eta askotan udalerrealitatearen kontaketa hau, aurkaripolitikoaren kontra egiteko erabiltzen da.Honenbestez, sigletatik at egon beharkolukeen herritarrenganako udal zerbitzueninterpretazioa, edonori nekagarria egitenzaion alderdikerien joko interesatuansartzen da.

Herritarrei zerbitzua emateaksigletatik at egon beharko luke

Herrigintzak, hausnarketa hau, urte-bete honetan udalean egindakoekarpen, azalpen, eskari, edo pro-posamenek izan duten erantzuna ikusita

egiten du. Besteak beste honako gaihauetan eragin nahi izan dugu:

- Aurrekontu proposamenak- 2015eko diru likidazioa eta honi bu-

ruzko zenbait galdera- Zuntz optikoaren hedapenaren jo-

rraketa- Gaztelekuaren egoera- Udaleko harrera ordutegiaren za-

baltzea- Ergoienako lurpeko edukiontzien

egoera- Bake, bizikidetza eta giza esku-

bideen inguruko foru aldundiko planaaprobetxatzea

- Goiener energia berriztagarrienkooperatibaren bazkide kolaboratzaileizatea

- Udal eraikinen eraginkortasun ener-getikoaren azterketa egitea

- Udal bitartekoen antolaketa etakudeaketa batzordearen ordutegiaadostea

- Udaleko bi alderdien arteko komu-nikazio bideen berregituraketa

- Kultur elkarteei banatzeko diru ko-puruaren gure proposamena

- …

Udal gobernu honek ezin du ulertu,hauek denak, herritarren zerbitzuarenhobetzearren erabilitako lan tresnakdirela soilik eta ez partidu politiko batikontra egitekoak. Hauetako zenbait gai-tan erantzuna jaso badugu ere, gehiene-tan ez dugu erantzunik jaso. Aldiz,apirilaren 26an udal gobernuak bidalizigun idatzi batean honelako esaldiakjartzen zituen:

“ Udal lana eta Gobernuan da-goen EHB taldearen egitasmoak, oz-topatzen ari zarete”

“. Ezin da etengabe besteen lanaoztopatzeko politikak egiten aritu.”

“ Zuen etengabeko eskaerahoriek, udal langileen eguneroko lanaikaragarri geldotu eta zailtzen du.Zuen eskaerari erantzun ahal izateko,bulego bertako lana atzeratzen arizaie herritarren eta gu guztion kalte-tan. “

Hala eta guztiz ere, elkarrekin bildueta gai batzuetan behintzat, adostasune-tara iristeko apustua egin genuen. HE-RRIGINTZAk herriarentzat interesgarriakderitzon proiektuak lantzen jarraituko dueta udal gobernuari aurkeztuko dizkio.

Page 2: atauni begira · 2016-08-24 · atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete igaro da azken udal hauteskundeak egin zirenetik. Une hone-tan udal gobernuaren balorazioa

gardentasun falta

Hamaika aldiz HERRI-GINTZAk udal gobernuari es-katu dio diru kontuenxehetasunak eman ditzan.Eta informazioa Excel forma-tuan emateko ere eskatu dio.Eskatutako informazioaordea, batzuetan bakarrikbidali digute, bidali digutenagehienetan berandu etaemandako xehetasunen for-matua, inoiz ez da izaten gukeskatutako Excel-ean, PDF-an baizik.

Gardentasunaezinbesteko oinarria

izan behar da

Gainera, alkateak apirilekoUdal-Bitartekoen Antolaketaeta Kudeaketa batzordearenbilera goizez deitu zuen,behin eta berriro, goizez bile-rara joateko gure ezintasunaazaldu diogun arren. Uz-taileko bilera berriz arrat-saldez deitu zuen, aurrezadostutako egun eta orduan.Hala ere ez dakigu au-rrerantzean, goizez deitukodituen aipatutako ba-tzordearen bilerak edo elka-rrekin adostutako egun etaorduan izango diren.

Beraz, Udal-BitartekoenAntolaketa eta Kudeaketabatzordearen bilerak guk ezin

dugunean egiteaz gain, gukeskatutako xehetasunen au-rrean, erantzuna, beranduedota informazioa aztertzekoformatu neketsu bateanematen badigute, gaur egun

hainbeste aldiz erabiltzen den“gardentasun” hitzak ez dubaliorik izango.

Herriko eraikin publikoetakofuntzionamendurako beharrezkoadugu energia eta baita kaleko argiteri-arentzako ere. Baina HERRI-GINTZAren ustez, funtsezkoa daeraginkortasuna bilatzea eta alferrik ezgastatzea.

Era honetan, gaur egungo herrikoeraikin publiko bakoitzaren eta herrikoargiteriaren egoera zehatza jakiteaoinarrizkoa da. Honek arloekonomikoa eta ekologikoa hobet-zeko bidea erakutsiko baitigu.

Horregatik, HERRIGINTZAkmartxoaren 22an sarrera emandakomozio eskaera batean, Ataungoudalari herriko eraikin publikoetanefizientzia energetikorako azterketaeta hobekuntzarako beharrezkoak

diren diru laguntzak bilatu eta pausuakemateko eskatu genion.

Apirilaren 22an erantzun zigutenarenarabera, “denbora dela udalak badaukaasmo eta proiektua martxan energiaefizientziaren arloan (udal eraikinak,kaleko argiteria,…) eta horretan laneandihardu”. Zer egin den, zer ez den egineta zer dagoen egiteko… ez dakigu.

Funtsezkoa daeraginkortasuna bilatzea

etaalferrik ez gastatzea

eraginkortasun energetikoaren azterketa

Page 3: atauni begira · 2016-08-24 · atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete igaro da azken udal hauteskundeak egin zirenetik. Une hone-tan udal gobernuaren balorazioa

Nagore Urdangarinek zinegotzikargua utzi du

2016ko maiatzaren 5eko udal osoko bil-

kuran Nagore Urdangarin Agirrek, EH

Bilduko zinegotziak, kargua utzi zuela

adierazi zitzaigun. 2016ko uztailaren

14ko udal osoko bilkuran, Haizea Mo-

reno Torresek zinegotzi kargua hartu du.

Diru laguntzak eskatzeko propo-samenak egin ditugu

2016ko ekainaren 29an Gipuzkoako Al-

dizkari Ofizialean Lurraldearen orekarako

inbertsioetarako diru laguntzen deialdia

argitaratu zen. HERRIGINTZAk, aukera

hori aprobetxatzeko bi proposamen he-

larazi dizkio udal gobernuari:

1. Behin baino gehiagotan eskatu dugun

energia efizientziaren azterketa egiteko.

2. San Martingo erreka ondoko baranda

berritzen hasteko.

Landagipuzkoa+

Gipuzkoako Foru Aldundiak 25 milioi bi-

deratuko ditu herri txikien garapenerako.

Albizturren ekainaren 2an egin zuen Gi-

puzkoako Foru Aldundiak Landagipuz-

koa+ programaren aurkezpena eta

bertan izan zen HERRIGINTZAren ordez-

karitza.

Ataungo udala herritarrei irekia

Gaur egun Ataungo udalbulegoko ordutegia honakohau da:

- Astelehenetik ostiralera,09:00etatik 14:00etara.

- Astearteetan 17:00etatik19:00etara

Udaleko bulegokolangileen lan ordutegia aldiz,astelehenetik ostiralera,08:00etatik 15:00etara etaastearteetan 17:00etatik19:00etara da.

Gure iritzizgarrantzitsua da,

udal bulegoen ordutegiaahal den

zabalena izatea

Horregatik, HERRI-GINTZAk Ataungo udalari zeraeskatu zion maiatzaren 10ekoidatzian:

“Udal langileek daukatenlan ordutegi osoan emandiezaietela arreta zerbitzuaherritarrei eta udalera hur-biltzen den edonori.”

Udal gobernutik eskaerahonen erantzuna ekainaren16an eman ziguten eta bertandionez:

“Batetik, herritarrei arretazkanpoko orduak beharrezkoakdiren beste barneko lan batzukegiteko erabiltzen direla.Besteen artean arretahobeagoa eskeintzekoprestakizunak egin.

Eta bestetik, herritarrei zer-bitzua ahalik eta gehien za-baltzeko asmoz, udalak beregaraian martxan jarri zituelazerbitzu telematikoak. Horrenbidez, bulegoko hainbattramite egiteko eguneko 24orduz eta urteko 365 egunezirekita dago.”

Irakurle bakoitzak ateraditzala bere ondorioak!

HERRIGINTZAko zine-gotziok ere, bulegoko arretazerbitzuaren ordutegi mu-gatua dela eta, zerbitzutelematikoak erabiltzerabehartuak izan gara.

Page 4: atauni begira · 2016-08-24 · atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete igaro da azken udal hauteskundeak egin zirenetik. Une hone-tan udal gobernuaren balorazioa

Baserri bideak

2016ko maiatzaren 9anGipuzkoako AldizkariOfizialean landa bideentzakolaguntzen oinarri arautzaileaketa 2016ko deialdia irakurrigenuen.

Eskaerak aurkeztekoazken eguna maiatzaren 26aizanik, HERRIGINTZAk,deialdirako egokiak izan zitez-keen lan batzuen pro-posamena luzatu zionAtaungo udal gobernuari ma-iatzaren 17an, aurrezdagokion zinegotziari berrieman eta gero. Honekmaiatzeko deialdi honen berriez zuela erantzun zuen, bainagure proposamena jasokozuela eta EH Bilduren iritzia

zein zen helaraziko zigutela.HERRIGINTZAk eskatu-takoarekin bat ez etorri arreneta epez larri ibili baziren ere,zorionez diru laguntza hori-etarako eskaria jasota geratuzen Gipuzkoako Foru Aldun-dian.

Eskatutako lan guzti-etarako diru laguntzak onar-tuak izan dira:

- Ergoienako zubia- Zelabear bidea- Aiztondoko zubia- Barandiaranberri bidea - Bordagazteluberri bideaEta ondorioz berritze lan

hauek aurtengo urtean zeharegin beharko dira.

Page 5: atauni begira · 2016-08-24 · atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete igaro da azken udal hauteskundeak egin zirenetik. Une hone-tan udal gobernuaren balorazioa

Zuntz optikoa auzo guztietara

HERRIGINTZAren as-paldiko helburua eta nahiaizanda gure herrian baliabidehonen zerbitzua ataundarroneskura izatea.

2016ko aurrekontuen pro-posamenean, HERRIGINTZAkgure herrian zuntz optikoa za-baltzeko diru kopuru bat izen-datzea eskatu zuen. Orainjakinda herriko zenbait leku-tara iritsi dela, oraindik justi-fikatuagoa dago gure eskaeraeta horregatik ahaleginak eginbeharko lirateke beste auzoakez daitezen baztertuta gelditu.

Aipatutako eskaera eginez,martxoaren 10ean udaletxeanidatzia sartu genuen. Apiri-laren 22an jaso genuenerantzuna ondorengo hau izanzen:

“Telefonica S.A. enpre-sarekin izandako kontaktuenarabera, alferreko instalazioaizango litzateke, seinalea ezinbaita San Gregorio baino urru-tiago iritsi.”

Hori erantzun eskasa irudi-tuta, gure aldetik erakundedesberdinetan zenbaitkudeaketa egin ditugu.

Alde batetik, badakiguEusko Jaurlaritzak esleipenbat egin duela. Horren araberaEuskal Autonomia Erkidegoko1600 puntu desberdinetarazuntz optikoa sartu behar duTelefonica enpresak. Puntuhoriek Eusko Jaurlaritzaren es-kumena diren zerbitzuakematen diren puntuak dira,hala nola, KZ guneak, eskolak,osasun etxeak… Begiratu eta

ziurtatu dugu zerrenda, bainazoritxarrez Aiako medikukontsulta ez dago puntu hori-etan sartuta.

Bestalde, GipuzkoakoForu Aldundiak aurkeztu duen“Landagipuzkoa +” progra-maren barruan, zuntz optikoazabaldu nahi da 2.500 biz-tanle baino gutxiago dituztenherrietan. Oraindik deialdirikegin ez badute ere, horretandabiltzala dirudi.

Ataungo herritar orok dueskubidea zerbitzu guztiakeskura izateko, San Martin etaSan Gregorio erdigunean bizidirenek bezala, Aia auzoaneta baita gure herriko zehardesberdinetan bizi direnekere. Ataungo udalaren bete-beharra da zerbitzu hauek,ahal duen neurrian, herritarreneskura jartzea. HorregatikEusko Jaurlaritza eta baitaGipuzkoako Foru Aldundiarenaurrean beharrezko izapideguztiak egiteko eskatu dioHERRIGINTZAk Ataungo udalgobernuari ekainaren 9ko es-kaeran

Horrez gain, kanpotik etorlitekeen laguntzaren zain ge-ratu gabe, udal gobernuariberriz proposatzen diogu(martxoaren 10eko idatzianbezala), zuntz optikoa herrianzabaltze-lanei ekiteko. Aurtenbertan hasita aurrekontuetandiru kopuru bat aurreikustekoeta helburu horrekin proiektubat prestatzeko etaaurkezteko herriari.

Zerbitzu hauherriaren garapenerako

funtsezkoa da

Page 6: atauni begira · 2016-08-24 · atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete igaro da azken udal hauteskundeak egin zirenetik. Une hone-tan udal gobernuaren balorazioa

Bizikidetza,

Martxoaren 21eanudaletxeko bi taldeokGipuzkoako Foru AldundikoBizikidetzaren eta Giza esku-bideen zuzendari nagusiaden Maribel Vaquerorekin bi-lera egin genuen.

Bilera honetan Foru Al-dunditik bake, bizikidetza etagiza eskubideen gaietanduten programa aurkeztu etahauen sustapenerako

bitartekariak izateko diru la-guntzen berri eman ziguten.

HERRIGINTZAk betidanikadierazi du, Ataunenhonelako lan baten premia,herritarren arteko bizikidetzanlaguntzeko.

Horregatik HERRI-GINTZAk udal gobernuari on-dorengoa eskatu zionapirilaren 6an udaletxean sar-tutako idatzi baten bitartez:

“Aurtengo GipuzkoakoForu Aldundiko Bizikidetzaeta Giza Eskubideetako Jar-duera Planean AtaungoUdalak ere parte hartzea etaondorioz apirilaren 29a bainolehen Ataungo Udalaren es-kaera Foru Aldundiraigortzea.

Horretarako, gure la-guntza eskaintzen dizuegueta zuek nahi duzuenean

elkarrekin bildu gaitezke gaihau jorratzeko.”

Gure proposamenhonen erantzunik

oraindik ez dugu jaso

Udalbiltzako kide

2016ko maiatzaren 5ekoudal osoko bilkuran, Ataungoudalak, Udalbiltzako partzuer-gokide izateko erabakia hartuzuen, EH Bilduren aldeko 4boto eta alkatearen kali-tatezko botoarekin. HERRI-GINTZA abstenitu egin zenbozketan.

2015eko urriaren 29koUdal-bitartekoen antolaketaeta kudeaketa batzordeko bi-leran, EH Bilduk aurkeztutako

2016ko aurrekontuetan au-rreikusitako partida bati buruzgaldetu genuenean, alkateakesan zigun erabakita zutelaUdalbiltzako kide egitea etaEUDELi ez ordaintzea (ha-rrezkero EUDELi buruz iritziaaldatu dute).

Udalbiltzako kide egitea,ofizialki maiatzeko udal osokobilkuran erabaki bazen ere,joan zen urrirako erabakiahartuta zuen EH Bilduko udalgobernuak eta Herrigintzariez zion inolako iritzirik eskatuez eta adostasunerako saia-kerarik egin ere.

Herrigintzako kideak2016ko maiatzaren 4eanbildu ginen Udalbiltzakozuzendari den Xanti Kiroga-rekin eta berak azaldu zizki-gun Udalbiltzaren helburu,proiektu eta ekimenak. Udal-biltza lantzen ari den hainbat

ekimen oso interesgarriak iru-ditu zitzaizkigun eta gure he-rrira zabaltzeko modukoakgainera. Horien artean, HE-RRIGINTZAk udal gobernuarieskatu dion energia berrizta-garrien aldeko apustuaren il-dotik, Udalbiltza berekideentzat, energia berrizta-garriak bultzatzeko energiahornitzaileen kontrataziorakoplegu eredu bat prestatzen arida (agian bukatuta izango dujadanik).

Udalbiltzak jorratzen duenIkerbiltza programa ere osointeresgarria iruditzen zaigu.Programa honen helburu na-gusia, egiten diren ikerketakEuskal Herriaren gara-penaren bidean kokatzea da.Gure ustez Ataunen ere badi-tugu hainbat arlo, ekimenhonen bidez garatu daitez-keenak. Horietako bat izan

liteke adibidez, Ataungoudalari HERRIGINTZAk es-katu dion energiaefizientziaren azterketaegitea.

Nahiz eta aipaturiko HE-RRIGINTZAren eskaera haueiAtaungo udalak oraingoz be-hintzat kasurik ez egin, agianUdalbiltzaren eskutik aurrera-pausoren bat emango du.

Page 7: atauni begira · 2016-08-24 · atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete igaro da azken udal hauteskundeak egin zirenetik. Une hone-tan udal gobernuaren balorazioa

babestu nahi ditugu

Herriko kirol eta kultur sus-pertzaile nagusienak direnelkarteen artean diru la-guntzak banatzeko orduanzein irizpide izan behar direnzehaztea konplexua bezaingarrantzitsua da HERRI-GINTZArentzat. Izan ere el-karte hauek diru publikoarenpremia dute beraien ekital-diak aurrera eramateko,jakinik ekintza hauek herrita-rrentzako beste ezinbestekozerbitzu mota bat bezalaulertu behar direla.

Maiatzaren 5eko udalosoko bilkuran kultur eta kirolelkarteen diru laguntzen ba-naketa taula aurkeztu zuenudal gobernuak. Taula hau,dagokion komisioan aurkeztugabea izateaz gain, ulergaitza(izenburu urriko taula), osatugabea (ekitaldi batzuenaurrekontuak falta ziren) etazenbait akatsekin (ekitaldi batbi aldiz eta aurrekontukobeste partida batean obra lanbatzuk sartuta) zegoela adie-razi genuen. Ondorioz, etaidazkariak horrela proposa-tuta, gaia beste ez ohikobilkura baterako uzteaerabaki zen, diru banaketaren

aurkezpen taula berri bat,argibide eta gardentasungehiagorekin bozkatzekobermea izateko asmoz.

Maiatzaren 16ko ez ohikoudalbatzan udal gobernuakaurkeztutako taula berriaosatuagoa eta zuzenagoaizan arren, HERRIGINTZAtaularen gehigarri bezalaaurkeztutako ondorengo tes-tuarekin oso kezkatuta azalduzen.

“2016. urtean Elkarteekaurkeztutako aurrekontuetanezberdintasunak daude. Etagehienak ez dituzte aurkeztu-tako ekintza aurrera ateratzea-

gatik jasotzen dituzten bestediru sarrerarik deklaratzen:publizitate, patrozinadore,beste instituzioetako diru-la-guntzak.

Hau orekatzeko 2017.Urteko deialdian irizpidekonkretuagoak lantzen arigara.

2016. Urteko justi-fikazioetan beraz, sarrerazuzenak soilik justifikatubeharko dira. Baina esanbezala, aurrera begira hau al-datu egingo da.”

EH Bilduren testuanulertzen dugunaren arabera,datorren urtean elkarteek

ekintzen sarrera guztiakdeklaratu behar badituzte,ekitaldi batzuen defizita or-daintzeko (udalak kulturekintzetan defizitaren %40 etakirol ekintzetan %30 la-guntzen du) elkarteek arazolarriak izango dituzte. Etahonela kultur eta kirol ekintze-tan herri bizia izatea arriskuanjarriko genukeela uste dugu.

Argudio honekin HERRI-GINTZAk ezezko botoa emanzuen eta ondorengo egune-tan proposamen bataurkezteko konpromisoahartu zuen.

Aurtengoa ez dadilaberriro gertatu

Ekainaren 27an HERRI-GINTZAk bere proposamenahelarazi zion udal gobernuari,irekia dela eta hitz egitekoprestutasuna adieraziz. Nahiduenak HERRIGINTZArenFacebookeko horman du es-kuragarri kultur eta kirolekintzen garapenerako dirulaguntzen gure pro-posamena.

http://www.calameo.com/read/004645270dad23d070852

Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko mozioa onartu dugu

Gehienetan lehen munduko buruzagien

interesak eragindako gerrateen ondo-

rioz, milioika lagun beraien lurraldeetatik

ihesi edo bertan larriki baztertuta egotea

behartuta egoten dira. Siria, Irak, Pakis-

tan, Sahara, Afganistan, Hego Sudan,

R.D. Kongo, Nigeria… bezalako herrial-

deetako egoerek, giza eskubideen urra-

keta larriak dakartzate eta honek bertako

biztanleengan sortzen duen sufrimendua

eta saminak, gutxienez gure kontzien-

tziak astintzera eraman beharko gin-

tuzke.

HERRIGINTZAK, pertsona hauei elkar-

tasuna eta instituzioen konpromisoaren

aldarrikapena adierazteko idatzi bat pro-

posatu zion EH Bildu-ri, eta honek pro-

posatutako aldaketa txiki bat egin

ondoren, uztailaren 14ko udalbatzan

onartu zen.

Honekin, Ataungo udalak errefuxiatuen

egoeraren larritasuna arintzeko beha-

rrezkoak diren baliabideak eskaintzen

jarraitu eta herritarrengan kontzientzia

piztuta mantentzeko konpromisoa har-

tzen du.

http://www.calameo.com/read/00464527

09f2ea9cf1f36

Page 8: atauni begira · 2016-08-24 · atauni begira 9. alea 2016ko uztaila ez du askorako eman Urtebete igaro da azken udal hauteskundeak egin zirenetik. Une hone-tan udal gobernuaren balorazioa

[email protected]

helbide elektronikoaren bidez jar zaitezke gurekin harremanetan

atauni begira

460.782,78 euro

2015 urtearen amaieranudalari 460.782,78 euro ge-ratu zaizkio etorkizuneangastu gehiagori aurre eginahal izateko.

Nola ulertzen da hau!Adibidez herriko

txukuntasun falta edotaErgoienako lur azpikoedukiontzien egoeraikusita. Edo zenbaitherritarren beharrakasebete gabe geratudirenean, “dirurik ezdago” arrazoi bezala

emanda

Urteko garai honetanherribidearen egoera tamal-garria da. Hainbeste lagunekegunero erabiltzen duenbidean belarra eta asunakbelaunetik gora, zuhaitzenadarrak ekiditeko makurtubeharra...

San Martingo plazakoparkingaren garbitasun faltanabarmena da.

Ergoienako lurpekoedukiontzien sistemak urte-bete egingo du geldirik.2015eko irailaren 2an egingenuen udalbatzarreanerabaki genuen, sistemakzuen matxura konpondubitartean bilketa zerbitzua

mantentzeko, behin be-hineko irtenbide bat ematealurpekoen gainean ohikoedukiontziak jarriz. Geroztikeskaera bera egin diogu udalgobernuari, alegia 2.000 eu-roko gastua zuen konponketahoni aurre egitea eta urteroherri guztiko lurpeko man-tentze-lanak aurreikustea etaegitea. Benetan ezin al du

udal honek zerbitzu hau beregain hartu?

HERRIGINTZAk 2016koaurrekontuetarako eginzituen proposamenakguztira ez dira 160.000

eurora iristen

Herri proiektu bat landu eta beharrezkoak diren lanak eginez,Ataungo udaleko aurrekontuak gehiagorako ematen duela iruditzen zaigu