Leitzako Udal Programa

12

description

Leitzako Udal programa

Transcript of Leitzako Udal Programa

Page 1: Leitzako Udal Programa
Page 2: Leitzako Udal Programa

2

Ilusioz eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukera aurrez aurre daukagulako.Era berean, ordea, ekonomia sistema neoliberala bulkatzen dutenek sortutako egoera larriagatik, ziurgabetasunez bizi ditugun garaiak dira.Indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkertiarra den eskaintza herritarrei egiteko, jauzi egin etaBILDU sortu dugu.

Maiatzaren 22an asko dago jokoan.

Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbi-deen eskenatoki itxaropentsu hau sendotzeko balio dezake.

Zure botoak, erakundeak abertzalea eta ezkertiarra den gehiengo sozialaren arabera osatzea ahalbideratu dezake, gure kasuan Nafa-rroako Parlamentuak erakusten ez duen errealitateari ateak zabalduz.

Zure botoak eskenatoki politiko berria azkartu dezake, He-rriarengandik hurbilen dauden erakundeak demokra-

tizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz herrito-rrek jasaten ditugun arazoen aurrean, egungo

aukera faltarekin amaitzeko aukera eskaini.

Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da!

BILDU koalizioak arduraz jokatu du une historiko honetan.

Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin honetara, herri honetako abertzaleon eta ezkertiarron indar me-taketa babestuz!

eusk

al h

erri

a

Page 3: Leitzako Udal Programa

3

Iepe leitzar!

Leitza ez da Euskal Herrian irla bat; atarikoan aipatu dugun gi-san ilusio eta aldaketa garaiak dira. Azken ordua arte gure geroa bes-teren eskutan egon den arren, lortu dugu gure eskubideak gailentzea eta hemen gara Leitzako gizon eta emakume ezkertiarrok eta abert-zaleok bat egin eta lanerako prest! Ilusioak egi bihurtzeko eta aldaketa horiek lortzeko daukagun tresnarik garrantzitsuenak herritarrok gara.Leitzarrok dugu herrian aurrera egin eta herrialdean aldaketaren atea irekitzeko giltza. Honatx, hurrengo orrietan, datozen lau urteetarako aurkeztu nahi dizkizugun arloz arloko egitasmoak; guztiak ere, Leitzako he-rrian eta herritarrengan pentsatuz proposatutakoak.

BILDU zu ere egitasmo honetara!

Maiatzaren 22an bozka-kutxak BILDUren aldeko bozkez bete behar ditugu gure lan egiteko modua auzolana eta partehartzea delako, jendartean emakumeari dagokion lekua emanen diogulako, gure hi-zkuntza euskara delako, gure kultura zaindu, garatu eta sustatuko dugulako, aniztasunak aintzat hartuz, ingurumena babestu eta era jasangarrian baliatuko dugulako, guztion ongizatea, bereziki gutxien dutenena, bermatzeko lan eginen dugulako, leitzarrok bertan bizi eta lan egiteko aukera izan dezagun borrokatuko dugulako, Leitzako etorkizuna diren gazteen alde eginen dugulako, gure burua nazio gisa eraikitzeko, autodeterminazioaren aldeko apustu garbia eginen dugulako, gatazka konpontzeko eta normalizazio politikoaren aldeko ekimenetan partehartuko dugulako,

bozkatubildu!

leit

za

bilduleitza

Page 4: Leitzako Udal Programa

4

SOZIOEKONOMIA bilduleitza

TURISMOA eta ZERBITZUAK -Leitzako Geltokia moldatzen jarraituko dugu, bertan turismo zerbitzuak ja-rriz: albergea eta BTT zentrua sortu, iada konprometituta dauden 300.000 €rekin. “Kotxera” izeneko eraikinari dagokionez, berriz, Europako dirulaguntzen barruan landuko dugu: herri kirolaren, Ingurutxoaren eta ohituren erakusleiho gisa. -Iberoko torrea eta ingurunea turismoko erakarpen modura egokitzen saia-tuko gara, horretarako, Goizuetako herriaren partehartzea ezinbestekoa izanen de-larik. -Plazaola Turismo Partzuergoaren eraginkortasuna sakontzeko ahaleginak eginen ditugu, besteak beste lehendakaritza hartzeko hautagaitza aurkeztuz.

AURREKONTUAK

-Aurrekontuak egin eta garatzerakoan zerbitzu publikoak eta sozialak kontu-tan hartzea lehentasunezkoa izanen dugu, sarreren eta irteeren arteko oreka man-tentzeaz gain. Horien lanketan herritarren partehartzea sustatuko dugu.

INDUSTRIA eta LANA -Ikuspegi lokalista hutsetik aldendu eta industriari dagokion garapenari es-kualdeko hedadura eman behar zaio gure ustez. Horretarako eskualdeko eragileen eta erakundeen elkarlana ezinbestekoa izanen da. -Leitzan I+G+B (I+D+I) sustatzeko industriagune ttiki bat bulkatzeko aukerak aztertu eta landuko ditugu. -Enpresek abiarazi behar dituzten inbertsioak sustatzeko aukerak zabalduz, Udaletik ekimen hauetan lagunduko dugu, beti ere, herriko garapen sozioekono-mikorako aberasgarriak izanez gero.

BESTELAKOAK

-Cederna-Garalur erakundearen ekimen sozioekonomikoan sakondu eta hautagaitza aurkeztu. -Abeltzantza eta nekazaritza bizibidetzat dituztenei, herri-lurretan, ur-bela-rretan… babesa eskaintzea. -Herriko komertzioak, zerbitzuak ... indartzeko ekimenekin jarraitu. -Bertako produktuei irteera egokia aurkitzeko herri-denda moduko proiek-tua martxan jartzen saiatu.

www.bildu.info

emanbotoa

Page 5: Leitzako Udal Programa

5

HERRI-LANAK eta HIRIGINTZA bilduleitza

2013an NAFARROAKO AZPIEGITURA PLAN BERRIA indarrean jarriko denez, ho-nako lan hauei eskainiko genieke lehentasuna: auzoetako eta baserrietako herri-bideen egokitzapenari, hainbat auzotako zoladurak egokitzeari (bereziki Alde Za-harrekoa), argiteria publikoa egokitzeari eta udaletxe atzeko argi-transformadorea kentzeari.

AMAZABAL AUZOko urbanizazio-lanak garatuko dira.

Proiektua eta dirulaguntza lotuta daudenez, lanak egitea izanen da hurrengo urrat-sa. Inbertsioa 850.000 € ingurukoa izanen da.

ETAP-a eginen da.

Kontsumorako ura behar bezala tratatzeko egin beharreko azpiegitura da hau. Ho-nen proiektua eta dirulaguntza lotuta daude aurrez, beraz, lanak egitea da hurren-go pausoa. Inbertsioa 770.000 €koa izanen da.

PATXI ARRAZOLA auzoa.

Auzo honetan dagoen aparkalekuen arazoa bistakoa denez, honi irtenbideak es-kaintzeko ahalegina eginen dugu.

HILERRIA HANDITZEA.

Obra hau jadanik Azpiegitura Planean sartuta dagoenez, proiektua ateratzea eta garatzea izanen da egitekoa.

OTEMOTZEKO UR-SAREA.

Egitasmo hau ere Azpiegitura Planean sartuta dago, proiektua esleitzea eta garat-zea egokituko litzaiguke, hortaz. Honek, uraren kontzesioen berrantolaketa eska-tuko du.

HERRIGUNEKO ETA BASERRIETAKO SEINALIZAZIOA.

Herriko leku-izenak agerian jarriz, seinalizazioa hobetzea

proposatzen dugu.

ALOKERA PUBLIKOA.

Hutsik dauden etxebizitzak alokairura bideratzeko egin

den lanketari jarraipena eskaini eta bide ematen saiatuko

gara.

Etxebizitza berrietan ere, alokairuzko etxebizitzak

aurrikustea sustatuko dugu.

PLAN MUNIZIPAL BERRIA ABIARAZI.

Hirigintza-plan berria egiteari ekin beharko zaio. OIEREIZMENDI ASTIBIA

www.bildu.info

emanbotoa

Page 6: Leitzako Udal Programa

6

MENDIA eta INGURUMENA bilduleitza

MENDIKO PLAN TEKNIKO berria egitea.

Hurrengo hamar urteetan mendian egin beharreko lanak eta kudeaketa zehaztuko dira plan honetan, hau da, Leitzan nolako mendia nahi dugun hitzartu eta horreta-rako abiarazi behar diren neurriak jasoko ditu.

HOBEKUNTZA LANAK.

Bitartean, aurreko planaren arabera, mendia egoera onean mantentzeko inber-tsioak egiten jarraitzea ezinbestekoa izanen da: aldabioak, garbiketak, azpiegitu-rak, larreen egokitzapena...

ABELTZANTZA AZPIEGITURAK.

Azken urteetako ibilbideari jarraipena ematea izanen da saiakera nagusia, hau da, herriko abeltzainekin elkarlanean, aziendentzat azpiegiturak hobetzea, lehen se-ktorea egonkortze aldera. Era berean, aska zaharren mantentzea ahalbidetzea ere interesgarritzat jotzen dugu.

ZABOR BILKETA – BIRZIKLAPENA – PIGRNa.

-Zabor bilketa zerbitzua amankomunatu denez, zerbitzu hau egonkortzen eta sa-kontzen ahaleginak eginen ditugu.

-Birziklapen politika sakonduko da: konpostajea, puntu garbia...

-Inposatu nahi duten zabor bilketa modeloari kontrajarriz, birziklapena sustatzen duen ereduaren alde lan eginen dugu.

KONTZIENTZIAZIOA.

Baliabide naturalak eta energia iturriak arduraz erabiltzeko kontzientzia za-baltzeko lana sakonduko dugu.

AITORETXARRI PELLEJERO

www.bildu.info

emanbotoa

Page 7: Leitzako Udal Programa

7

OSASUN ZENTROA.Beheko Landan osasun zentro berria kokatzeko ahaleginean eginen dugu lan; osa-sun etxea herri erdian kokatzea aspaldiko nahia eta egitasmoa da.

EGUNEKO ZENTROA.

Beheko Landan osasun zentro berria kokatzeko aukera egingarria balitz, gaur egun osasun zentroa dagoen eremuan eguneko zentroa kokatzeko aukera lantzea izanen litzateke gure apustua.

ZERBITZUAK GEHITU.

Aspaldiko urtetako ahaleginekin jarraituko dugu, osa-sun zerbitzu gehiago ezartzeko aldarrikapenarekin eta lanketarekin aurrera eginez: ginekologia, geria-tria, errehabilitazioa, psikologia, bestelakoak.

ONGIZATEKO PROGRAMAK.

Ongizate arloan indarrean diren programa des-berdinak mantendu eta ahal izanez gero, indartu eginen ditugu: etxez-etxekoa, familia interben-tzioa...

HERRI BABESA.

Herri babesa bultzatzen jarraituko dugu: su-hiltzaileak, anbulantziak... Era berean, su-teen aurkako mapa egiteari eta bereziki baserrien eta ureztapen zuloen koorde-nadak GPS bidez finkatzeari ekinen diogu.

GARRAIO PUBLIKOA.

Garraio publikoen zerbitzua hobetzekoeta egokitzeko lanean jarraitu eta proposamenak helaraziko ditugu.

JOSUNEMARZOL ORMAZABAL

OSASUNA eta ONGIZATEA bilduleitza

www.bildu.info

emanbotoa

Page 8: Leitzako Udal Programa

8

ANDONESALBARREDI AZURMENDI

HEZKUNTZA eta KIROLA bilduleitza

HEZKUNTZA AZPIEGITURAK HOBETZEN JARRAITU.

Erleta Eskolako eta Haur Eskolako azpiegiturak hobetzen jarraitzea ezinbestekoa da: igogailua, erai-kina arautegira egokitzeko lanak, jangela...

HEZKUNTZA ADARRAK.

Ziklo formatiboak lortzen saiatzea, gerorako apustu interesgarria da. Behin Erleta esko-

lako azpiegiturak egokituko balira, derrigo-rrezko hezkuntza osotasunean bertan ga-ratzeko aukera egonen litzateke, horrela ziklo formatiboetarako “Agrikola” eraiki-na libre geldituz.

KIROL AZPIEGITURAK.

Arlo honetan ere azpiegitura be-rriak gehitzeko edota daude-

nak hobetzeko saiakerak egin behar ditugu (erabi-lera anitzeko estalpea, futbol zelaian zoladura artifiziala...) eta eskualde ikuspegitik bertan egon daitezkeenak, amanko-

munean partekatzea sus-tatuko dugu.

HERRI KIROLAK: LAGUNTZA, SUSTAPENA.

Herri kirola hedatzeko gunea sortzeko saiakera eginen dugu (ikus sozioeko-nomia) eta kirol hauek egin eta gara

daitezen, lagunduz eta sustatuz jarrai-tuko dugu.

www.bildu.info

emanbotoa

Page 9: Leitzako Udal Programa

9

UEMA.

Leitza UEMAko kide den heinean, euskararen erabilera sakontzen ahaleginak eginen ditugu eta UEMA erakundea indartzeko lanean parte hartuko dugu.

EUSKARA MANKOMUNITATEA ETA BESTE-LAKOAK.

Euskara Mankomunitatea eta Euskara Zerbi-tzua gorpuzteko konpromisoari helduko diogu.

Euskararen normalizazioa sutatzeko ekimene-tan partaide izanen gara.

Herri mailan dauden komunikabideei (Ttipi-ttapa, Hitza, Karrape Irratia...) babesa eskainiko diegu.

ONINTZABENGOETXEA ZABALETA

EUSKARA eta KULTURA bilduleitza

www.bildu.info

emanbotoa

KULTUR EKIMENEI BABESA ESKAINTZEN JARRAITU.

Herriko kultur eta kirol ekimenak sustatzea, laguntzea eta antolatzea ezinbesteko ardura izanen dugu: Aurrera, Kultur Taldea, Atekabeltza Elkartea… Horretarako, egu-neroko kultura jarduera garatzeko baliabideak ugarituz joateko asmoa dugu: aulkiak, mahaiak, udaletxeko taber-na egokitzea...

KULTUR AZPIEGITURAK.

Urte luzez egindako saiakerekin jarraitzea izanen dugu bidea eta, noski, nahikotasun finantzieroa lortzea, kultur azpiegitura egokiak bideratu ahal izateko: zinea, Aieneko labaderoa...

MAXURRENEA HERRIARENTZAT IZAN DADIN ESKAERA BIDERATZEA.

2013an Barne Ministeritzari kontratua amaitzen zaiola kontutan izanik, Nafarroako Gobernuari kontratua ez be-rritzeko eskaera bideratuko diogu.

Page 10: Leitzako Udal Programa

10

IRATIBARANDIARAN OLAETXEA

EMAKUMEA eta GAZTERIA bilduleitza

AUKERA BERDINTASUNA.

Printzipio hau administrazioan bete eta beste alorretan betetzeko lanketa eginen dugu. Hasteko, berdintasun plana jarriko dugu martxan, batez ere 2. sektorean.

ERASOAK.

Edozein motatako erasoak nozitzen dituzten emakumeei erabateko babesa eskaini eta indarrean dauden protokoloak garatuko ditugu.

BIZIKIDETZA SUSTATU.

Bizikidetza ardatz hartuta, elkarbizitza programak sortu eta ikastaroak sustatuko ditugu.

EKIMENAK eta AISILADIA.

Gaztediak dinamika propioak zabaltzeko eskatzen dituen bitartekoei ahal den neu-rrian erantzuna emanen diegu. Ekimena, ordea, gaztediak berak izan dezan susta-tuko dugu.

ERREPRESIOA.

Jazarpen politikoa eta soziala jasaten duen talde garrantzitsuena dela kontutan izanik, babes lana bultzatuko dugu.

www.bildu.info

Page 11: Leitzako Udal Programa

11

ESKUALDEA bilduleitza

Leitza, Goizueta, Arano, Areso, Lekunberri, Larraun, Araitz eta Betelu.

Mendialdea Mankomunitatea egonkortzeko lanari ekinen diogu.

Musika Eskolaren egoera egokitzeko eta finkatzeko asmoz, zerbitzua mankomuni-tatean txertatzen saiatuko gara.

PIGRN (Nafarroako hondakinen gestio-plana) delakoaren aurrean, erabakiak amankomunean, eskualde gisa, hartzea eta bideratzea sustatuko dugu.

Eskualde ikuspegitik biomasa azpiegitura bideratzeko lanari jarraipena emanen diogu, gure mendien gestio integralaren alde.

Garapen sozioekonomikoan eraikita dauden industriaguneei lehentasuna eskainiko diegu; herrien arteko norgehiagokatik aldenduz; eskualdeko ikuspegia landu behar dugu, hori denontzat onuragarria delako.

Euskararen ofizialtasunaren eta normalizazioaren alde elkarrekin lan egiten jarrai-tuko dugu.

PDRSa, hots landa garapenerako plana, eskualdeko ikuspegitik landuko dugu: mota guztietako azpiegiturak, abeltzantza, ingurumena...

Garapen Agentzia eta turismo zerbitzua indartzeko saiakerak eginen ditugu.

Eskualderako osasungintzari eta ongizateari dagozkien zerbitzuak gehitzeko alda-rrikapenarekin aurrera jarraituko dugu.

emanbotoawww.bildu.info

Page 12: Leitzako Udal Programa

12

bildunafarroa

1. Maiorga Ramirez Erro2. Bakartxo Ruiz Jaso3. Aitziber Sarasola Jaca4. Koldo Amezketa Diaz5. Bikendi Barea Aiestaran6. Fernando Ibilcieta Olleta

7. Victor Rubio Martinez8. Karlos Ekiza Juaniz9. Julia Aranoa Astigarraga10. Oihana Lopez Goñi11. Aitor Etxarri Pellejero

BILDU osatzen dugun gizon eta emaku-meok Nafarroan bizi eta lan egiten du-gun pertsonak gara. Nafar jendarteari eskaintzen dioguna proiektu nazionala, abertzalea, aurrerakoia eta ezkertia-rra da. Geure aniztasunaren baitan, eta bazterkeriarik gabe, batzen gaituena lehenesteko gai izan gara. Nafar jendar-teari eskaintzen dioguna epe luzerako proiektu sendoa da, ausarta, konprome-titua eta koherentea. Nafar jendarteari eskaintzen dioguna, Euskal Herria aske eta demokratikoa eraikitzeko proiektua da. Nafarroa berri bat eraiki nahi dugu, Euskal Herria berri horretan errotuta. Bizi dugun momentu historikoari ausar-diaz aurre egingo dion eskaintza elekto-rala izanen da BILDU. Nafarroak behar duen sakoneko aldaketa soziala eta poli-tikoa bultzatzeko helburua dugu. Ildo ho-rretatik, hauteskunde hauetan gure esku dagoen guztia eginen dugu UPN gober-nutik kentzeko, hori baita ezinbesteko

lehen urratsa. Baina gure apostua ez da gobernu aldaketa soila egitea,

benetako aldaketa politikoa eragitea baizik, Nafarroan eta Euskal Herrian ire-kitzen ari den agertoki eta garai berria bultzatzeko eta sendotzeko asmoz.Hortaz, BILDU koalizioak bere esku dagoen guztia eginen du alternatiba abertzale, subiranista, aurrerakoia eta ezkertiarra sendotzeko, hemen eta ora-in, jendartearekin elkarlanean. Izan ere, aldaketa sozial eta politikoa gauzatzeko herritarren lana, inplikazioa eta mobili-zazioa ezinbestekoa baitira. Eta milaka herritarren atxikimendua dugula jakinda, maiatzeko hauteskundeetatik aurrera aldaketa martxan jartzeko ezinbesteko lanabesa izango gara, zalantzarik gabe.Ardatz horietatik abiatuz garatu dugu Nafarroako Parlamenturako geure pro-grama.Beste indar politikoek aldez aurretik izan dute horretarako aukera eta baldintza berberetan ez izan arren, geuk ere, gure proposamena herritar guztien eskura ja-rri dugu (www.bildu.info).

www.bildu.info

parlamenturako ere

bozkatubildu!