Argia.com webgunearen azterketa

12
1

Transcript of Argia.com webgunearen azterketa

1

SARRERA

ARGIA.COM atariaren analisi sozio-pragmatikoa egiterakoan helburu zehatza izan dut buruan:

lanaren amaieran ondorioztatzea, ea ahal bezainbeste eta modu estrategikoan ustiatzen ote dituen

ARGIAk bere esku dauden baliabideak, horrela, euskararen normalizazio-prozesua bizkortzeko eta

euskaldunen hiztun-komunitatea trinkotzeko.

Hasteko, ARGIA.COM zer den ulertzeko ARGIA aipatzea ezinbestekoa da. ARGIA aldizkari

erreferentea da Euskal Herrian. Eta gainera, euskal kazetaritzan ere pisu handia izan duen

argitalpen indartsua da. ZERUKO ARGIA bezala jaio zen 1919. urtean, kaputxinoen eskutik eta

ordutik, euskarazko prentsaren muinean dago. 60ko hamarkadako euskal kulturaren

berpizkundean aldizkari erreferentziala izan zen eta 1980an ARGIA bihurtuta protagonista izan da

euskarazko prentsak eta kulturak egin dituzten urrats guztietan.

ARGIA argitaratzen duen KOMUNIKAZIO BIZIAGOA S.A.L-k ordea, esparru berriak jorratu ditu,

astekariaren eskaintza zabalduz: argitalpenak, jolasak, produktu osagarriak, LUMA denbora-pasen

hilabetekaria... eta SAREKO ARGIAren bidez, ate handitik sartu da Interneten.

Gaur egun, ARGIA ezinbesteko erreferentzia da euskal kulturaren eta Euskal Herriko gertaeren

aktualitatea jarraitu nahi dutenentzat. Astekariak gaurkotasuneko gaien jarraipen zehatza egiten

du: elkarrizketak, erreportajeak, kronikak, iritzi artikuluak... Publiko zabal baten interesak uztartzen

dituen gai ugari lantzen du kazetaritzako hainbat estilo erabiliz. Informazio interesgarria, behar

bezain luze eta sakon emanda.

Gaztetasuna eta esperientzia batzen dituen talde batek osatzen du ARGIA. Izen handiko sinadurak

eta kolaboratzaile-sare zabala eta espezializatua ditu laguntzaile. Gainera, oso gertutik jarraitu ditu

teknologia berriak komunikazioaren alorrean zabaldu dituzten aukerak, eta Sare bidezko hainbat

zerbitzu jarri ditu euskal erabiltzailearen eskura. Euskarazko web gune osatuenetako bat da

ARGIA.COM, eduki eta zerbitzu ugarikoa. Web orrian bertan adierazten dutenaren arabera,

eguneko 5.000 sarrera ditu atariak eta hilero 390.000 orrialde inguru zerbitzatzen ditu.

Baina zer egiten du zehazki ARGIA.COMek euskararen normalizazion laguntzeko eta euskal

hiztunon komunitatea trinkotzeko? Zeintzuk dira bere bereizgarriak? Zein baliabide ustiatzen ditu

ongien? Txosten honetan bidez, hots, ARGIA.COM ziberkomunikabidearen azterketaren bidez,

aipatutako galderei erantzuna ematen saiatuko naiz.

2

IKUSPEGI SOZIOLINGUISTIKOA

ARGIA.COM euskaraz erakitako proiektua da eta bere hastapenetatik, prentsa idatziko proiektua

zenetik, hala izan da. Are gehiago, euskara oinarri hartuta egiten dute lan eta euskal hiztunok

ingurura begira ibili behar izan gabe informazio osatua naturalki euskaraz jasotzeko lan egiten

dute.

ARGIA astekariaren irakurleen ezaugarri nabarmenenak honakoak dira: gehienak goi-mailako

ikasketadunak dira, euskaldun alfabetatuak eta egoera ekonomiko egonkorra dutenak. Gazte

helduak dira: 25-55 urte bitartean dabitza hirutik bi. Eta ARGIA.COMen kasuan ere, profil

soziolinguistiko bera errepikatzen da: kultura eta euskara maila josoa duen erabiltzailea.

Askotariko edukiak eskaintzen dituzte. Eta eduki guztiak web orriaren goi aldean ageri den menu

batean antolatuta daude, bederatzi botoitan, era logiko eta eraginkorrean. Alde batetik

aldizkarirako sortutako eduki guztiak Sarean eskegitzen dituzte eta horiek deskargatu, inprimatu,

e-postaz bidali edota sare sozial bidez zabaltzeko aukera ematen dute. Gainera, hainbat gune

berezi ere badauzkate eta baita, eta gure analisian garrantzitsuena dena, Interneterako bereziki

sortu eta landutako produktuak. Sarerako lantzen dituzten eduki horiek ematen diote ARGIA.COM

atariari bere gainbalioa eta produktu horiek aztertuta ondorioztatuko dugu ea hedabidearen esku

dauden baliabideak modu egokian ustiatzen diren edo ez.

ARGIA.COM atariak euskarari eskaintzen dizkion bide berrien artean adierazgarrienak diren

ekarpenen deskribapena:

Informazioa > Hari@ : eguneko prentsan agertutako albiste, adierazpen eta iritziak jasotzen

dituen buletin elektronikoa da. Sarean kontsulta daiteke egunero edo e-postaz jaso daiteke, hala

egiten dute 2.800 harpidedunek, harpidetza doakoa da.

Bereziak > Bidaia kanalak : Kazetarien bidaia kronikak biltzen dituen atala. Bidaiek interes

berezia izan ohi dute, gudaren bat, gaurkotasunezko gertaeraren bat, gertakari berezi bat...

Multimedia : Bertan diotenez “bertsio digitaletik harago, argi berri bat Sarean” izateko sortu zuten

atal hau. Eta zazpi azpiatal ditu bere barnean:

> Beranduegi : Interneterako propio pentsatutako telebista saioa da Beranduegi. Astean b

3

ehin saio bat egiten dute eta www.beranduegi.tv helbidetik zuzenean sar daiteke, bideoak

vimeo-ko Argiaren kontuaren bidez sareratzen dira.

> Bideoak : elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak formatu arin eta azkarrean astero.

Batzuk Argiak ekoiztuak dira eta beste batzuk Interneten jasotakoak, euskaraz beti.

> Diaporamak : soinu naturalez, azalpenez ala musikaz girotutako argazki muntaia

berritzaileak. Argiak ekoiztutako lanak dira.

> Argazki galeriak : kanpoko zein bertako argazki bilduma ikusgarriak begiaren

gozamenerako. Argiak ekoiztutako lanak dira.

> Ekitaldiak : hitzaldi eta ekitaldi interesgarriak klik batean euskaraz. Batzuk Argiak

ekoiztuak dira eta beste batzuk Interneten jasotakoak, jatorrian euskarazkoak ez direnean

azpidatziz osatuak beti.

> Film laburrak : euskarazko film laburren hautaketa bat da, Argiak egindakoa.

Www.kortoak.com edo www.film-laburrak.com helbieetatik zuzenean sar daiteke kanalera.

> Dokumentalak : dokumental berri bat bi astean behin, hilabete bakoitzaren 1ean eta

15ean. Guztiak euskaraz edo euskarazko azpidatziekin. Www.dokumentalak.com helbidetik

zuzenean sar daiteke dokumental interesgarrien hautaketa honetara.

Blogak : atal honetan ARGIAko kazetarien blogak batzen dira. Horrez gain, Blog miran izeneko

txokoan euskal blogosferan argitaratutako hainbat sarreren hautaketa bat ere eskaintzen da.

Deskribatutako ekarpen horiek garrantzitsuak dira oso euskararen normalizazio eta garapenerako.

Izan ere, ARGIAk ez du euskara bera aztergai hartzen, ez du euskararen inguruan ardaztutako

atal berezirik baina eduki ugari eskaintzen ditu euskara mintzagai dutenak eta hizkuntzaren

garapenerako ezinbestekoak diren tresnak erabili eta sortzen ditu. Euskararen egoeraz mintzo da,

bultzatzaileez, ekimenez, berezitasunez... Euskararen inguruko informazioa lantzen du eta gaia

euskara ez denean ere euskaraz egiten du.

Ekarpenetan aipagarriena multimedia atala da. Izan ere, multimedia saila euskararen normalizazio

eta garapenari ekarpen handiena egiten dion ARGIA.COM-eko atala da. Sekzio hori lantzen

aitzindaria da eta euskaraz egindako bakarra, ezen ez baitago ARGIAk besteko multimedia

artxiboa duen beste euskarazko hedabiderik. Multimediaren aldeko apustu sendoa egin dute.

Interaktibitatea ere aipatu behar da. ARGIA.COM web orriak erabiltzaileenganako feedback-a

landu nahi du eta hartu eman hori euskaraz izatea nahi du. Bide horretan, nahi duen orok Hari@

buletina jaso dezake e-postaz, RSS jarioetara harpidetu daiteke nahi duen arloan edo sare sozial

bidez jarrai dezake ARGIAren produkzioa. Halaber, edukiak iruzkintzeko zein hainbat bideren

bidez zabaltzeko aukera ere eskaintzen zaio erabiltzaileari. Eta gainera, ARGIAk sortutako edukiak

4

Creative Commons lizentziapean daude. Hau da, eduki horiek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu

eta jendaurrean heda ditzakegu, beti ere lanaren egiletza aitortuz gero.

Beraz, ARGIA.COM hedabideak baliabide multimedia eta digitalek eskaintzen dituzten aukerak

ahal bezain beste ustiatzen dituztela baiezta daiteke, beti ere, bitarteko teknologiko zein

ekonomikoek uzten dieten neurrian. Horrela euskararen normalizazio eta garapenari laguntzeko

ahalegin nabaria egiten dute. Izan ere, euskara bezalako hizkuntza gutxitu batentzat biziki

garrantzitsua da Sareko presentziaren kalitatea. Ezin daiteke Interneten egon egoteagatik soilik,

jarrera pasiboek ez dute biderik egiten eta ARGIA horren jakitun da, horregatik, presentzia aktiboa,

berritzailea eta kalitatezkoa da beraien marka.

5

IKUSPEGI FUNTZIONALA

Estrategia berritzaileak erabiltzen dituzte beren asmoak komunikatzeko eta horrela, euskararen

normalizazioaren eta garapenaren aldeko ekarpenak egiteko.

Edukiaren sailkapena ez da erabiltzaileen profilen arabera egiten, ez da gaien arabera banatzen

informazioa. Bereizketak euskarria du oinarri. Hau da, ARGIA.COM atariko edukiak oro har,

euskarriaren arabera sailkatzen dira. Informazio atalean aurkitzen diren edukiak ARGIA

astekarikoak, Larrun pentsamendu hilabetekarikoak edo Hari@ buletin elektronikokokak dira

esaterako. Halaber, banaketa nagusia ere euskarriaren arabera egiten da. Informazio idatzia alde

batetik, produktu multimediak bestetik, aisialdi zein zerbitzuak beste alde batetik...

Publizitatea saila oso esanguratsua da ezaugarri hau indartzeko. Sail horretan argi ikusten da

erabiltzaileek publizitatea egiteko euskarriaren arabera banatutako lau aukera dituztela: astekaria,

larrun hilabetekaria, urtekaria eta ARGIA.COM. Esan bezala, web orriak ARGIAren produkzio osoa

barneratu eta eskaintzen du baina Sareko produkzioak ezaugarri propioak ditu. Horregatik,

Interneteko edukiak ere euskarriaren arabera banatuta daude eta banaketa argia da.

ARGIAren Interneteko atal garrantzitsuena multimedia saila da, horregatik multimedia euskarriko

produkzioak atal propio eta oso bat dauka. Gainera, azpisail batzuk helbide propioa ere

badaukatela ikusi dugu. Helbide independenteak izatearen arrazoia logikoa da: ARGIAren azpi

sail bati dagokion URL luze batean ez galtzeko estrategia bat da. Izan ere, helbide labur horien

helmuga beste aldrebesagoen bera da. Halaber, helbide independente horiek hiru produktu

estrategikori dagozkie: beranduegi web telebista, film laburrak eta dokumentalak. ARGIAren

Interneteko apustuak dira hirurak. Sarean web telebista propio bat lantzea eta kalitatezko film labur

zein dokumentalak euskaraz eskaintzea. Produktu horien aldeko lanketa gorago aipatutako

estrategia berritzailearen markoan kokatu behar da.

ARGIA.COM hedabide digitalaren komunikazio-eredua informaziozkoa da. Xede informatibo hori

betetzeko hainbat estrategia landu dituzte. Alde batetik, multimediaren aldeko apustua egin dute.

ARGIAkoak ez dira inozoak eta jabetu dira azken aldian ikus-entzunezkoak izan duen gorakadaz,

egun bideoa da nagusi beraz, bideoaren alde egin dute.

Halaber, erabiltzaileen arreta bereganatzeko ezinbestekoa da erabiltzaileengana heltzea. Horretan

ere egoki dabiltza eta hiru bide dituzte erabiltzaileengana heltzeko: e-postaz jasotzeko propio

egindako buletin elektronikoa, rss jarioa eta sare sozialetako kontuak. Sare sozialak ikaragarrizko

indarra hartu dute eta komunitate birtualak gero eta garrantzitsuagoak dira hedabideentzat.

6

Horregatik ARGIAk hainbat kontu kudeatzen ditu. Hona datuak: Twitter-eko kontuak 1.431

jarratzaile ditu, Facebook-eko kontuak 1.636 zale. Bide horretan, behin erabiltzaileen arreta

bereganatuta ARGIA.COM atariak jarrera aktiboa bultzatzeko bideak eskaintzen ditu. Albisteak

zabaltzeko eta iruzkintzeko aukeren bidez.

Laburbilduz, beraz, Internetek eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzen dituzte

erabiltzaileen eskakizunei erantzuteko, hots, asetasuna lortzeko. Hau da, komunikazio multmedia

eta digitalak berezko dituen propietateak era egokian ustiatzen dira euskarari eremu eta aukera

berriak zabaltzeko. Eta ondorioz, ARGIA.COM web orriak komunikazio-eredu dinamiko, berritzaile

eta erakargarria eskaintzen dio erabiltzaileari. Hori horrela da albisteak egunerokotasunez

berritzen direlako, parte hartzea ahalbidetzen delako eta kontinente erkargarri batean kokatuta

aurkezten delako azken produktua. Gainera, kontinenteaz gain, edukia ere erakargarria da,

bideoak erakargarritasun horretan biziki laguntzen du.

Gauzak horrela, kazetaritza parte-hartzailerako ateak irekitzen hasi da ARGIA eta bide horretan

segitzeko asmoa dauka, bere kazeta ibilbidean izan duen ereferentzialtasuna ardatz hartuta

baitoaz aro 2.0 honetan aurrera.

7

TESTU-DIMENTSIOA

Ziberkomunikabide baterako testuak ekoizterako orduan kontuan hartu beharreko irizpideak

hipertestua, multimediatasuna eta interaktibitatea dira.

Hipertestuaz baliatuta erabiltzaileari informazioan sakontzeko aukera esakin diezaiokezu, zure

informazio iturriak aurkeztu ditzakezu edota erabiltzaileari edukian zehar nahi erara nabigatzeko

askatasuna utz diezaiokezu. Bestalde, izaera multimediak markatzen du ziberkomunikabideeen

jarduna eta interkatibitatea izan behar da hedabidearen helburua, beraz, erabiltzaileari feedback-

erako bideak eskaini behar zaizkio.

Hiru ezaugarri horiek kontuan hartu beharrekoak dira edozein produktu multimedia

gauzatzerakoan eta ARGIA.COM atarian erabaki horiek egoki kudeatzen dituztela nabari da.

Bestalde, testuaren prozesamenduari dagokionean euskarriaren izaeraz gain, xede-taldearen

soslai linguistikoa ere kontuan hartzekoa da.

Alde batetik, mezuak diseinu, eduki eta estilo aldetik erakargarria izan behar du, era horretan,

irakurlea eta testuaren arteko lotura sustatzeko eta beste aldetik, edukia eta irakurlearen arteko

harremanean distrotsio gutxitu behar da. Horretarako, testuak erabiltzaileen ezaugarri

soziolinguistikoetara egokitu behar dira. ARGIAren xede-taldea zabala da, baina ezaugarri

amankomuna dute ia beti: kultura eta euskara maila jasoa. Genero informatiboa lantzen du

ARGIAk eta sortzen deun informazioa ongi hezitako publiko bati bideratua dago, informazio nahia

duen publikoarentzako da, luze eta sakon informatua egon nahi duen erabiltzailearentzako.

Informazio sakona ematen du ARGIAk baina ongi prozesatua. Ez dugu web orria irekiko eta testu

bloke hermetiko bat aurkituko, letra hutsez betetako edukiek ez gaituzte itoko. Titularrak eta

sarreratxoak bistaratzen ditugu lehen hartu emanean horrela, gehiago nahi izanez gero geuk

eskatuko dugu gainontzekoa. Estrategia egokia da gozokia erakutsi eta gordetzearena, egokia da

xede-taldearentzat eta erosoa da, iada ohituta baikaude formula horretara.

Lehenengo filtroa titularrarena da baina testuen prozesamendua errazteko, behin edukiko testuan

negritak, kursibak eta loturak erabiltzen dira. Horrez gain, multimediatasuna aplikatzen da, eta ia

beti testua argazkiz lagunduta agertuko da kasurik urrienetan ere. Media gehiagok testuen

prozesamenduan laguntzen dute, eta iada esan bezala, ARGIAk multimediatasuna sustatzen du,

bideo, audio zein argazki bidez.

Parte hartzerako bideak eskaintzen dira ia eduki guztietan eta produkzio propiokoak ez diren

8

produktuetan horien jatorri naturalerako lotura jartzen dute, era egokian adierazita beti, horrela

zeharka bada ere, parte hartzeko soziala ere bultzatzen da.

Testura itzulita, testu-ereduak aztertzeari ekingo diogu. ARGIA.COM atariko testuak hainbat

eredutakoak dira. Generoaren aldetik kronika, erreportaje, albiste zein iritziak aurki ditzakegu.

Euskarriaren aldetik testu idatzi zein ahozko testuak eta halaber, testuok aurrez paperean

argitaratuak edota Sarerako sortuak izan daitezke. Beraz, testu-moten errepertorio anitza oso

egokia da web gunerako. Izan ere, ziberkomunikabide digital batek ez luke sistematikoa izan behar

testu-ereduen erabileran, praktika horrek, nire uste apalean, eduki guztia uniformizatuko bailuke

eta trataeraren kalterako izango bailitzateke. Izan ere, gai bakoitzak trataera eta testu-eredu berezi

bat behar du euskarri digitalera egokitu eta igorlearen ikuspuntua edota interesa egoki erakusteko.

Aniztasun horren adibide egokia da Beranduegi web telebista. Euskaraz egindako lehen web

telebista da. Eta 10-15 minutuko dosian hainbat testu eredu biltzen ditu, bai forma zein hizkuntz-

eredu aldetik. Eta guztiak elkarrekin produktu multimedia oso bat osatzen dute, nahiz eta oso

hipertestuala ez izan, interaktiboa izaten ahalegintzen den produktua. Euskal panorama digitalean

berritzailea den edukia plazaratzen dute. Eta bide horretan sortzen duten ororekin, ikus-

entzunezkoentzako azpidatziak kasu baita ere, ekarpen nabarmena egiten diote

ARGIA.COMekoek euskararen corpusaren garapenari. Dudarik gabe, egun ez dago beste

hedabiderik ARGIA.COM desagertuz gero bere lekua bete ahalko lukeenik edota beraiek egiten

dutena ordezkatuko duenik, utsune handia utziko lukete.

9

ESTILOA

ARGIA.COM atariko hizkuntza eredua bere xede-taleari dagokiona da. Hau da, euskara batua eta

jasoa. Izan ere, ARGIA Euskal Herri osora begira ekoizten den produktua da, beraz, euskara

batuaren aldeko apustua beharrizan geografikoengatik beharrezkoa da eta baita beharrizan

komunikatiboengatik ere. ARGIAk eginaren eginaz euskara landu, erabili eta euskara hori

zabaltzen du, hots, euskarari arlo guztietarako balioa esleitzen dio, bide horretan erabiliz.

Bestalde, lagun arteko hizkeratik baino gertuago dago euskara jasotik, baina inoiz ez handi nahi

bati men eginez eta eruditoen erreinura kondenatuz hizkuntza. Jasoaren aldeko hautua bere

izaera eta tratamenduaren araberakoa da. Euskal kultur gaiak eta gaurkotasuneko gaiak era

formal batean tratatzen ditu, horregatik, helburuak hala eskatuta, kontaketa formala egiteko

hizkuntz eredu naturala da erabiltzen dena.

Oro har, molde bakarra da nagusi baina alderdi hori ez da modu sistematikoan kudeatzen.

Badaude beste molde batzuetako atalak eta erregistro zabalago bat eskaintzen duten edukiak.

Gutxi dira horiek, produktu gehienak errepertorio berari erantzuten baitiote baina logikoa eta

normala da hori. ARGIA.COM atariko eduki guztiak publiko jakin batentzako dira, xede-taldea ia ez

da aldatzen, beraz, errepertorioa ere ez aldatzea da ohikoena. Hala ere, esaterako Beranduegi

web telebistan edota blog batzuetan molde ireki eta aberatsa antzematen da. Luma bakoitzak bere

estiloa dauka eta atal bakoitzak bere xedea. Horregatik agian, eduki batzuk erabat informatiboak

dira eta beste batzuk, ironia lagun umore gaziz betetakoak.

Hizkuntzaren kalitateari dagokionez, ARGIA.COM ziberkomunikabideak ez du kalitatearen

kontrolerako berezko tresnarik baina bertan azaltzen diren testu eta ekarpenek hizkuntzaren

kalitatea zaintzen dute. Era horretan, euskararen normalizazio eta garapenean laguntzen dute beti.

Gainera, multimedia hedabideetan aurreikusten den estilora hurbiltzen dira testuok.

Multimediatasuna landuta eta hipertestuaren erabileran bidea eginez. Oraindik orain, hipertestua

gehiago ustiatu dezaketen herraminta dela deritzot baina hedabide digital bezala ondo egindako

kalitatezko produktua da.

ARGIA.COM atariaren lana beharrezkoa da euskararen normalizaziorako. Izan ere, bertako

produktuak kontsumitzerakoan erabiltzaileok gure hizkuntza-gaitasuna hobetu eta mantentzen

dugu eta gainera, kultur zein gaurkotasun gaiak euskaraz kontsumitzeko ohitura hartzen dugu.

Gure informazio kontsumoa euskaraz egiten dugu. Egun, oso garrantzitsua den auzi da hori.

Hiperpantaila bihurtu den gizartean bizi gara eta hiperpantaila horien hizkuntza nagusia erdera da.

Era horretan, euskaldunok euskararekiko lotura gal dezakegu eta inkontzienteki, pantailaz pantaila

10

diglosi egoera indartu. Horrexegatik, produktu onak sortu behar dira, erabiltzaileek gustura

kontsumituko dituztenak eta euskararen garapen zein normalizazioan lagunduko dutenak. ARGIAk

auzi horretan egiten duen lana ikaragarria da, eta multimedia atalarekin erabat asmatu duela uste

dut. Izan ere, azken aldian, gero eta ikus-entzunezkoagoa da gure Sareko kontsumoa eta

euskarazko Interneterako ikus-entzunezko produktuak sakabanatuta egon izan dira orain arte eta

ez da hedabideen aldetik horien produkziorako ahalegin berezirik egin. Erreferente bat da

ARGIA.COM eta lan ona egiten ari da. Orain erabitzaileona da txanda. Kontsumoa behar da

produkzioak segi dezan, eta euskara gure Sareko kontsumoan integratu behar dugu. Bide horretan

parte hartzerako bideak irekitzea beharrezkoa da, lan osoan zehar behin baino gehiagotan aipatu

bezala, ARGIAk interatibitatea ere egoki landu du eta kazetaritza parte hartzailerako ateak ireki

ditu.

11

ONDORIO OROKORRAK

Kalitatezko produktua da ARGIA.COM eta euskarari egiten dion ekarpena handia da. Sarean

euskaraz egin daitekeela erakutsi digu eta inguru multimediaren aukeretaz gozatzeko, informatua

egoteko, eztabaidak plazaratzeko... hizkuntza menperatzaileetara begiratu beharrik ez dugula

ikusarazten digu egunero. Haiek astekarirako erabiltzen duten leloak dioen bezala: Independentzia

astero ikusten da. Beste hitz batzutan esanda, euskara Sarera egokitu dute eta euskara Sarean

integratzeko lanean dabiltza.

Egungo komunikazio ereduak gune irekiak, modernoak eta erakargarriak eskatzen ditu eta ARGIA

bide onetik doa aurrera abiadura handiko autobide horretan. Garaiak markatuta, eduki digitalak

egunez egun aldatzen dira eta orain urtebete berria zena praktika zaharkitu bihurtu da honez gero.

Eta testuinguru horretan euskal komunikabideek ezin dute abiadura moteldu, egun ez dago galga

zapaltzerik, horrek, euskararen normalizazioa isunduko bailuke erruki gabe.

Komunikabideek erantzunkizun horri erantzuteko saiakera egin behar dute eta ARGIA ahalegin

horretan murgilduta dago. Bitarteko teknologikoak eskaintzen dituen bide guztiak ustiatu eta

euskara erabilgarri bihurtzen saiatzen da, bai informaziorako bai elkartrukerako plaza eskainiz.

Halaber, Sarearen beste ezaugarri garrantzitsu bat ere aipatu nahi nuke ondorio hauetan:

demokratizazioa. Internetek egitura horizontal bat eskaintzen digu eta ziberkomunikabideek egitura

horizontal horren ezaugarri demokratikoa beregain hartuta lan egin behar dute. Erabiltzaileok bide

horretan goaz aurrera, eta autobide horren helmuga bilakatuko da oraindik, ia utopikoa den

kazetaritza parte hartzailea.

Guztion arteko elkarlan horrek euskararen transmisioan lagunduko du. Lege gabe, betebehar

gabe... naturalki. ARGIA.COM atariak egiten duen bezala, komunikabideek kalitatezko produktuak

eskainiz, eta erabitzaileok gustoz horiek kontsumituaz, gure artean elkarbanatuz eta horien

inguruan eztabaidatuz. Laburbilduz, ia ohartu gabe, euskara kontsumo ohitura bihurtuz. Eta lan

horretan ARGIA.COM atariaren ekarpena, kalitatezkoa, duina eta kontzientea da.

12