Jaizkibel azterketa

download Jaizkibel azterketa

of 4

  • date post

    11-Aug-2015
  • Category

    Documents

  • view

    94
  • download

    7

Embed Size (px)

Transcript of Jaizkibel azterketa

  1. 1. Jon Arozena3.K
  2. 2. Jaizkibel Gipuzkoako mendi bat da, Oarsoaldea eta Bidaso beherea eskualdeenartean kokatua. Pasai Donibane, Lezo eta Hondarribiko udalerriek banatzendituzte mendi horren lurrak.Jaizkibel kate tertziarioko mendi eraketa bat da. 547 m garaia da, era 2.423,6 haluze-zabal. Bere muinorik altuena Allerru du izena.Jaizkibelen zatirik ederrena, seguraski itsas ertza da, harearriak oso itxuraberezia hartzen baitu olatuek astintzen duten lekuetan. Bere gandor luzeanhainbat gune interesgarri aurki dezakegu: Pasaia aldetik igotzen dengandorrean karlistek eraikitako hiru dorreak eta Hondarribi aldekoanGuadalupe ermita eta gotorlekua. Pasaia aldean, Puntak izenekoitsasmuturrean eskalada eremu bat dago, nahiko berezia, hareharrizkohormetan gora, txapaz josia eta igoerabide ugarirekin.
  3. 3. Jaizkibel mendia Gipuzkoako eta euskal kostaldeko natur gune garrantzitsuenetarikoa da, Natura2000 sarean barneratuta dagoena eta erkidego mailako katalogo eta hainbat babes forma dituelaere.15 kilometroko itsasertze hau EAEko kostalderik zainduenetariko da, pasai ikusgarriezosatua, besteak beste itsaslabar itzelak, ibarrak, itsasgaineko zelaiak eta formazio geologikobitxiak. Bestalde landare eta animali espezie anitzek dute Jaizkibel babeslekua, hauetako askoEuropa mailan interes handikoak edota espezie endemikoak, Armeria euskadiensisbezala, itsasertz honetan soilik bizi den landarea.Itsaslabarren eskuraezintasunari esker itsas hegazti kolonia garrantzitsuak finkatu ahal izandira, baita hegazti harrapari eta sarraskijaleen habiak ere, hauetako asko mehatxatuakdaudenak. Jaizkibeleko itsas hondo aberatsetan eta marearteko inguruneetan, Euskalkostaldeko Gelidium algaren populazio garrantzitsuena aurkitu daiteke, eta askotan itsasertzhonetan elikatzen diren izurde eta beste zetazeoak ere ikus daiteke.Itsas eremu honen aberastasunak eta bere babes beharra, Euskadiko Biologoen ElkargoOfizialak egindako proposamenean adierazten dira. Txosten honetan Lapurdiko muganbukatzen den itsasoko Natura 2000 Sareraino luzatuko den korridore ekologiko bat eratzeaproposatzen da.