Aldaize 36

20
[ 36.alea ] 2009ko abendua JOSEBA MUNARRIZ ETA NAHIA IRAOLA. ESKALATZAILEAK. “Eskalada ez da bakarrik zaletasun bat. Bizitzeko modu bat ere bada” // ILLATI 9 // ZE BERRI? UDALAK HERRIKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA BULTZATU ETA GARATZEKO EGITASMOA JARRI DU MARTXAN // KIROLAK 7 PASEOA AFIZIO: NEGU NAHIZ UDA, MAKINA BAT IZALDAR HERRI INGURUETAKO BIDEETAN BARNA IBILTZEN DIRA OINEZ KALEAN DA EUSKARA ELKARTEAREN 2010. URTERAKO EGUTEGI BERRIA. 8 ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 1

description

Aldaize aldizkariaren 36. alea

Transcript of Aldaize 36

Page 1: Aldaize 36

[ 36.alea ]

2009koabendua

JOSEBA MUNARRIZ ETANAHIA IRAOLA.ESKALATZAILEAK.

“Eskalada ez da bakarrikzaletasun bat. Bizitzekomodu bat ere bada”

/ / ILLATI9

// ZE BERRI?

UDALAK HERRIKONEKAZARITZA ETAABELTZAINTZA BULTZATUETA GARATZEKOEGITASMOA JARRI DUMARTXAN

/ / KIROLAK7

PASEOA AFIZIO:NEGU NAHIZ UDA, MAKINA BAT IZALDARHERRI INGURUETAKO BIDEETAN BARNAIBILTZEN DIRA OINEZ

KALEAN DA EUSKARAELKARTEAREN 2010.URTERAKO EGUTEGIBERRIA.

8

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 1

Page 2: Aldaize 36

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 2

Page 3: Aldaize 36

aldaize 36 > 3

illatiren txokoa

#36AALLDDAAIIZZEE:: Idiazabalgoherri aldizkariaAArrggiittaarraattzzaaiilleeaa:: lllati euskara elkartea [Pilar Eneaetxea_20213 IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 E-maila: [email protected] ]

EErrrreeddaakkzziioo ttaallddeeaa:: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, NereaGarcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, XabierUrteaga eta Izaskun Vazquez

AAllee hhoonneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaakk:: Ana Mari Ansalas,Idiazabalgo Agenda 21, Joseba Arrizabalaga,Aita Iparragirre Herri Eskola, Anttonio Berasate-gi, Maialen Jauregi, Nagore Telleria, Aitor Urtea-ga eta Mari Karmen Zelaia.

DDiisseeiinnuuaa eettaa mmaakkeettaazziiooaa:: ZUM Edizioak.

IInnppiimmaakkeettaa:: Gráficas Ona.

TTiirraaddaa:: 1.000 ale.

LLeeggee ggoorrddaaiilluuaa:: SS-0151/04

IISSSSNN:: 1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako ForuAldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza:

BIDALI ZURE DATUAK: [email protected], Pilar Enea etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

IILLLLAATTIIKKOO BBAAZZKKIIDDEEOOKK UURRTTEEKKOO BBAATTZZAARRRRAA EEGGIINN DDUUGGUUKRISIALDI EKONOMIKOA DELA-ETA, ALDAIZE ARGITARATZEA IZANGODA LEHENTASUNA, ETA AHAL IZANEZ GERO EGUTEGIA ERE EGIN NAHI DA.

Azaroaren 28an elkartu ginen hamalau bazkidePilarreneko ganbaran. Illati sortu eta lehenBatzarra egin genuenean 35 bat bazkide elkartuginen, baina azken aldian dozena bat bazkideinguru elkartu ohi gara. Aukeran nahiago bazki-de gehiago hurbilduko balitz, baina tira, elkartuginenok Batzarra aurrera eraman genuen etaondo gainera.

Gai nagusi bat izan genuen mahai gainean: kri-sialdia. Illatik badu “itsulapikoa”, urteetakokudeaketa egokiaren ondorioa dela esan gene-zake. Baina itsulapiko horretatik tira egiten noizhasi behar genukeen izan zen eztabaida. Illatirenlehentasuna Aldaize argitaratzea da eta horrela-xe jarraituko duela erabaki du Batzarrak.

Hori horrela, aldizkariaz aparteko gainerako eki-menak (egutegia, ekintza kulturalak…) egiteariuztea erabaki da, baldin eta urteko diru lagun -tzek horretarako ez badute ematen. Aldaize argi-taratzeko dirurik ez balego, orduan erabiliko li -tzateke aipatu dugun itsulapikoa. LehentasunaAldaizek du.

Dena den, dirua biltzeko ekimenak martxan jar -tzea aurreikusi da Batzarrean. Gazta Egunahartu da ekimenen bat gauzatzeko egun aproposgisa. Apirila aldera lan talde bat jarriko da mar -txan, dirua lortzeko ekimen hori antolatzeko.Norbaitek parte hartuko nahi balu, jarriZuzendaritzako edozein kideren batekin harre-

manetan. Eta besteri gabe, ideiak eman nahidituenak, guztiak ongi hartuko dira. Izan ere,dirua lortzeko bide asko dago, baina horietakougari agortuta edo “erreta” daude eta ideia ori-ginalen bila gabiltza.

22001100eekkoo eegguutteeggiiaa eettxxee gguuzzttiieettaarraa bbaannaattuu ddaa

Illatik 2010eko egutegia egin du eta Aldaizerenale honekin banatu da etxe guztietara. Egutegihonen gaia herriko leihoak izan dira. Gustukoaizango delakoan, disfrutatu.

IILLLLAATTII EETTAA AALLDDAAIIZZEERREEKKIINN HHAARRRREEMMAANNEETTAANN JJAARRTTZZEEKKOO:: 994433 118877447788AALLDDAAIIZZEE..IILLLLAATTII@@GGMMAAIILL..CCOOMM

ALDIZKARIAZ APARTEKO GAINERAKO EKIME-NAK (EGUTEGIA, EKINTZA KULTURALAK…)EGITEARI UZTEA ERABAKI DA, BALDIN ETA UR-TEKO DIRU LAGUNTZEK HORRETARAKO EZ BA-DUTE EMATEN

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 3

Page 4: Aldaize 36

4 < aldaize 36

iritzie

KKAAIIXXOO IIRRLLAANNDDAATTIIKK!!Oaingo hontan nei tokau omen zait idatzihau eittea, ta ze erremedio! Irlandan nabilabuztun hogeita zazpitik, Dublinen hainzuzen e.Ingelesa ikasteko helburue da nihona ekarri nauena ta gauza gehio re ikas-ten ai naiz.

Hiriburu zaharra da ta nun nahi pub bat aurki liteke, bertako jendek alaesaten do hemen elizea ta puba besteik ez daola. Zenbat banketxe etaenpresa haunditako eraikuntzak die modernok baino gaineatiko kale etaetxek zaharrak die. Lehen inpresioa zaindu gabe daolakoa izan nunbaino baztarrak txukun dare.

Eguraldie erotuta daie erabat, baino Euskal Herriko eguraldie re ez daikusgarri hoitakoa. Beraz, eguraldikin eztau aitzakik.

Lanen hasi ta eguneroko martxa hartu arte pixkat aspertu nitzen, bainobehin martxa hartu ezkeo, denbora hegaka doa. Enpresa berdinekin lauleku ezberdinetan lana ein det, erdi kamarero, garbitzaile eo bokadilokeitten. Jendekin harreman zuzena eukitzeko lan oso ona da eta berazinglesa hobetzeko re bai.

Hemengo jan ohikoa patatea da, kar, kar. Eozein gauza jaten da patakin.Pertsona berdinei patata prijituk, patata egosik eta patata purea zerbi -tzatzea tokau zait. Patataz aparte, espeziek pila bat ebaltzen dittue tazuetako batzuk dakizuen bezela, espezie asunto hau ta ni ezin gea alkarikusi. Baino suertea izan det normalen lana eiten deten lekun italiar batdau sukaldari ta bazkarie jartzen ai danen galdetu itten dit ea nahi deanzeozer apartatzea “belar zar” hoik bota aurretik. Eskerrak Francescoi!!

Ingleseko eskola batea ere juten naiz astelehen eta asteazkenetan,aldiko ia lau ordu, baino tarten atseden bat eiten deu ta gaitz erdi.

Munduko txoko guztitako jende ezautzen ai naiz, jende jatorra gehien-goa eta oso xelebrea re bai asko. Brasildarrak, indiok, MauriziarIrlatakok, alemanirrak, korearrak, japoniarrak, txinarrak, Italiakok, eus-kaldunen bat o beste eta espainiarrak. Irlandar mordoxka bat e ezautudet baino hok tabernan ezaututakok die,kar,kar, hok die hobenak.Dublingo pub-ik hobenen ezautu det jende pila bat, The Celt izenekoa.Taberna hontan lana eitten duten guztik ezautzen naue ta berta jutendan jende askok e bai.

Jun nitzen lehen eunen barran pinta bat edanez jarri eta lau bat irlan-darrekin ordu betetik gora hizketan eon nitzen. Batek bere etxera reeaman nau afaltzea. Irlandar jendea asko pozten da euskaldun jendeaikusten donen. Atea kontuk lehengo asteburun gizon batek esan zitenirlandarrak euskaldunetatik omen datoz, ta nola Celtetatik gatotzen....zerbeza batzuk eanez kontutan gustora eon ginen. Urrin laun pare batizan zien bixitan ta haiek ekarritako gaztai bat tabernan oparitu nien,festa earra preparau genun gaztai ta zerbezakin.

Ta beste gabe ea nor irixten dan lenago aldaize ala ni. See you soon!

NNEEGGUUAA AATTEE JJOOKKAAIIZZAALLEENN

Negua gainean dugu urteroko legez, etahonek sortzen duen zirrara berezi hori ereageri da Idiazabal alde honetan. Hotza, euria, haizea…Gutxiren gustu-koak dira, baina badakigu ez dagoela ezer denon gustukoa denik. Beraz,ziur badagoela lehen elur maluten zain dagoenik. Izan ere, badakigunegua nolakoa izaten den. Batzuk eskiatzera urrutira, eta beste batzukberriz elurrezko panpinak egitera Otzaurtera joatearekin konformatubehar. Krisiaren asunto honekin Otzaurte Baqueira bihurtuko ote zaiguaurtengoan? Nork daki.

Horrez gain, Gabonak ere ate joka ditugu. Opariak, turroia, bazkari etaafariak, festak… Patriketan galtzen ditugun kiloak geure gorputzetanjasotzen ditugu urteko sasoi honetan. Batzuk diote urtean behin direlaGabonak, eta behar baino diru gehiago xahutzeak ez dituzte larritzen.Beste batzuk aldiz, urtero dira kontsumismo honen tranpan eroriko ezdirela esanez. Baina nork ez du oparitxo bat jasotzea gogoko? Eta jaso -tzeko eman egin behar. Gainera, dagoeneko jostailuen iragarkia beste-rik ez dago telebistan eta ziur idiazabaldar gazteenek ondo asko pent-satu dutela aurtengoan zer eskatu Olentzerori. Horrez gain, zentrokomer tzial gehienak ere Gabonetako argiz josiak daude. Laster azaldu-ko da urtero elizako kanpandorrean jartzen duten izarra ere, Gabonakgerturatzen hari diren seinale modura.

Besterik gabe, gazteenek jaso ditzatela urte osoan txintxoak izatearrenirabazi dituzten opari guztiak eta gustura gera daitezela. Hain gazteakez garenok berriz, neguaren hoztasuna apur bat arintzeko jan eta edanegin beharko dugu (biak ere neurrian). Ez ahaztu urtearen sasoi berezihonek duen edertasunaz gozatzeaz, eta urteroko ohituraz urte berriarenhasierak festan harrapa zaitzatela!

[ HEMENDIK ] Idiazabal

mmaaiiaalleennjauregi

[ HANDIK ] Dublin (Irlanda)

aaiittoorrurteaga

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 4

Page 5: Aldaize 36

KKAALLBBAARRII00 BBAASSEERRRRIIRRAA IIRRTTEEEERRAAkolaborazioak [herri eskola]

aldaize 36 > 5

Udazkena aitzakiatzat hartuz urriaren 20an Kal-bario baserrira irteera egin genuen. Gela ba-koitzetik 2 ordezkari elkartu gara eta hauxe kon-tatu nahi dugu:

“Urriaren 20an 3, 4 eta 5 urtekoak Kalbario ba-serrira joan ginen. Hara iristean Ramon ikusigenuen. Sagarrak arbolatik hartu zituen eta ize-nak esan zizkigun: “reina de reinetas”, “bellade bosko”, “red star” eta “fugi”…

Sagastian sagar batzuk lurrean zeuden etabeste batzuk saskietan zeuden, probatu, jan edosaltzeko. Udareak ere bazeuden.

Lehenengo 3 urtekoak sartu ginen, sagarraketa udareak jatera eta on-onak zeuden. Ondo-ren, 4 urtekoak sartu ginen. Lehenengo saga-rrak ikusi eta probatu genituen eta gero udare-ak. Karnaben habiak ere ikusi genituen. Azke-nik, 5 urtekoak sartu ginen sagarrak jan eta

txarteletan izenak idaztera. Argazkiak ere ikusigenituen. Bukaeran udareak jan genituen.

Ramonek sagarrak salgai zituenez, batzuk erosigenituen. Talde batzuk lagunartean gelan jangenituen, eta beste batzuk, 2 urtekoak gonbida-tu genituen elkarrekin jateko”

LEHENENGO SAGARRAK IKUSI ETA PROBATU GE-NITUEN ETA GERO UDAREAK. KARNABEN HABIAKERE IKUSI GENITUEN

• Gabonak gerturatzen ari direla eta, izen-daturik daude jada gabon-kanten entseguegunak, abenduak 17 eta 22 hain zuzen ere.Gurasoak, konbidatuta zaudete ekintzahonetara.

LABURRAK

• Herri Eskolak aldatu berri du bere WEBorria. Helbidea berdina izaten jarraitzen du,hau da hhttttpp::////wwwwww..aaiittaaiippaarrrraaggiirrrree..nneett ber-tan eskolako zenbat berri, albiste, ikasleenlanak, eskolako zenbat dokumentu, irteerenberri e.a. eskuratu ditzakezue. Nahi izanezgero eskolarekin harremanetan jarri weborrialde berriak ematen dizue aukera.

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 5

Page 6: Aldaize 36

6 < aldaize 36

agenda 21eko txokoa

22001100EEAANN EERREE LLAANNEEAANNJJAARRRRAAIITTUUKKOO DDUUGGUU!!!!!!

IIZZAALL IIZZAANN AAKKTTIIBBOO

Ikasturte berriarekin batera hasiditugu Agenda 21eko foroak.Aurtengorako, gainera, tresnaberria izango dugu: Aldaizekotxoko berria. Orain arte, alerogure zutabean foroan izaten geni-tuen eztabaida, hausnarketa etaekintzen berri ematen saiatu izangara. Foroan landu izan ditugungaiak plazaratzeko baliatu duguzutabea.

Hemendik aurrera, foroko lanazgain, ingurumen eta iraunkortasu-narekin lotutako gaiak modu atse-ginago batean lantzen saiatukogara. Horretarako “salaketa-argazki”en txokoa izango duguaurrerantzean. Argazki hauenbidez Idiazabalen salagarriak iru-ditzen zaizkigun jokabide edo ego-

erak azalduko ditugu, eguneroko-an bizi ditugun egoera ezberdinekzer pen tsatua eman diezaguten.Salaketa argazkien atalak irekianahi du izan, eta beraz, zuenargazkiak ere gustora jasoko ditu-gu (argazkiak bidaltzeko [email protected] helbide elek-tronikoa erabil dezakezue).

Azkenik, gure txokoa, berri labu-rren atalarekin osatuko dugu.Labur-labur, interesgarri irudi tzenzaizkigun berriak azaltzen saiatu-ko gara.

Hona hemen gure txoko berrihonen aurkezpena. Ea aurreran -tzean guztiontzat interesgarriagoaden txokoa izatea lortzen dugun!!!

Blog estreinatu berria daukaguAgenda 21eko foroak. www.idia-zabal21.com helbidean Agenda21eko Foroaren bloga jarri dugumartxan. Gure blog hau, inguru-men eta iraunkortasunaren ingu-ruan Idiazabalen aipatzekoak iru-ditzen zaizkigun berri, iritzi etaabarrez osatu nahi dugu, ahaliketa modu sinple eta errazeneanazalduz.

“Izal aktibo izan” izena jarri diogugure blogari, blogaren bitartezingurumen gaiekiko herritarrenkontzientzia piztu eta herri gaie-tan parte-hartzea bultzatu nahidugulako. Lau urtez ari garaAgenda 21eko Foroan herritartalde bat hilero biltzen. Hainbatgai lantzen ditugu foroan, bainalantzen ditugun gai guzti haueninguruan forotik kanpo zein iritzidauden jakiteko mugak dauzkagu.Zentzu honetan gure blog hau

gure ikuspuntua azaltzeko erabil -tzeaz gain, herritarren iritziakjasotzeko tresna egokia izan dai-tekeela uste dugu. Honela, herri-tar guztiak gonbidatu nahi ditugugure bloga bisitatu eta beraieniritziak blogean azaltzera.

Artikuluak idazteko garaian, aha-lik eta modu sinple eta erakarga-rriena erabili nahi dugu.Horretarako, “ salaketa argazki”-ak argitaratuko ditugu. Sartzenditugun artikuluen inguruko iri -tziez gain, hilero berrituko duguninkesta bat ere plazaratu nahidugu blogean. Oraingo honetan,esaterako, azken aldian herriangertatu izan diren “bandalismo”ekintzen inguruko galdera luzatunahi izan dugu.

Gogoratu: klikatu www.idiazabal21.com etaeman zure iri tzia!!!!!

Laster Idiazabalen argazkianikusten dituzuen moduko panelakizango ditugu edukiontzien alda-menean. Asmoa, hondakinak non,nola eta noiz modu sinple eta

argian azaltzea, eta guztiontzatinformazio hau eskuragarri iza-tea da. Ea zer iruditzen zaizkizuenpanel hauek!!

HHOONNDDAAKKIINNEENN PPAANNEELLAAKK

BA AL ZENEKIEN?

Edukiontzi horia eezz ddaa ppllaassttiikkooeennedukion tzia, plastikozko, metalezko etabrika-ontziena baizik. Ontziak bota beharditugu bertara, eta ez edozein plastikoz-ko gauza (jostailu, hortzetako eskuilaetab.). ?

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 6

Page 7: Aldaize 36

aldaize 36 > 7

kirolak

JJoosseebbaa MMuunnaarrrriizzeekk eettaa NNaahhiiaa IIrraaoollaakk mmuunndduu zzaabbaa--lleekkoo hhaammaaiikkaa ttookkii bbiissiittaattuu ddiittuuzzttee eesskkaallaaddaa aaiittzzaakkiiaahhaarrttuuttaa.. LLaagguunn oossoo oonnaakk ttooppaattzzeekkoo aauukkeerraa eerree eemmaannddiiee kkiirrooll hhoonneekk.. EEsskkaallaattzzeeaa zzaalleettaassuunnaa bbaaiinnaa ggeehhiiaa--ggoo ddaa bbeerraaiieennttzzaatt,, bbiizziittzzeekkoo mmoodduu eerree bbiihhuurrttuu bbaaiittaa..

NNoorrkk nnoorrii ssoorrttuu zziioonn eesskkaallaaddaakkoo zzaalleettaassuunnaa??

JJoosseebbaa.. Ni hasi nintzen lehenengo eskalatzen. Urteasko daramatzat horretan. Orduan ez zegoen roko-dromorik eta ez zeuden gaur egungo erraztasunak.16 bat urterekin hasi nintzen. Hasiera batean pixka-naka, bakarrik edo lagunekin noizbehinka. 18 urte-tik aurrera hasi nintzen sarriago eskalatzen. 14-15bat urte daramatzat, beraz.

NNaahhiiaa.. Ni 18-19 urterekin hasi nintzen. Joseba garaihartan Frantzian zegoen ikasten eta ni hemen hasinintzen probatzen, Gasteizen ikasten nengoela.Asko gustatu zitzaidan eta Joseba Frantziatik buel-tatzen zenean elkarrekin joaten hasi ginen.

ZZeeiinn eezzaauuggaarrrrii bbeehhaarr ddiirraa eesskkaallaattzzaaiillee oonnaa iizzaatteekkoo??

NN. Lehenengo, motibazioa. Alderdi psikologikoa usteduguna baina garrantzitsuagoa da. Zure beldurrakgainditzea ezinbestekoa da. Eta gero konstantzia.Oso sarri ibili behar zara eskalatzen, izan ere, pixkabat utziz gero, azkar galtzen da ohitura. Eta azkenik,fisikoki, indarra eta teknika ere behar dira.

JJ.. Hori da, baina ezaugarri hauek kirol eskaladanibiltzeko behar dira. Alpinismoa oso desberdina da.

ZZeeiinn ddaa bbii eesskkaallaaddaa mmooddaalliittaattee hhaauueenn aarrtteekkoo ddeess--bbeerrddiinnttaassuunnaa??

JJ.. Kirol eskaladan paretak ekipatuta daude, aingu-raketa edo ainguraketa (“anclaje”) batzuk daude.Eta zailtasunaren arabera mailakatzen dira. Kiroleskaladan zuk zure limitea behartu behar duzu etamuga horretan behar diren mugimendu zehatzaketa indarra neurtu. Alpinismoa beste gauza bat da.

Izan daiteke, ainguraketa zuk zerorrek jarri beharizatea eta esposizioa handiagoa da.

ZZuueekk zzeeiinn eesskkaallaaddaa mmooddaalliittaattee eeggiitteenn dduuzzuuee??

NN.. Batez ere kirol eskalada. Builderra ere noizbe-hinka egiten dugu. Josebak lehenago egiten zuenalpinoa, baina nirekin konpartitzeko, kirol eskaladaegiten dugu normalean.

JJ.. Kirol eskaladan aipatu dugun beste aldaera horiere badago: Builderra. Builderra soka gabe egitenda eta lurrean koltxoiak jartzen dira. Harri txikiago-ak eskalatzen dira. Bi kasu hauetan erortzea jokoa-ren parte da. Kirol eskaladan eta builderrean eror -tzen ikasi egin behar da. Baina hauek biek ez dau-kate mendiko konpromisoa. Alpinismoa beste kontubat da, oso desberdina. Mendian gora joan beharzara, hotza egin dezake eta ezin zaitezke erori.Esaten genuen bezala, kirol eskaladan erortzeajokoaren barnean dago. Probatu, erori eta berriroprobatu ondo egin arte.

TTeekknniikkaa oossoo ggaarrrraannttzziittssuuaa aall ddaa eesskkaallaaddaann??

NN.. Bai. Batez ere nesken kasuan. Indar gutxiagodaukagunez, teknikaz baliatu behar gara. Jendeakpentsatzen du besoetan indarra izatea dela kontua.Baina hankak ere garrantzitsuak dira; baita orekaeta mugimendua ere.

JJ.. Askotan saiatzen zara bide bat egiten eta ezinez-koa egiten zaizu. Baina metodoa edo teknika kon-tatzen dizutenean, eta agian oso gauza txikia dafalta zaizun gakoa, beste ikuspegi batekin ikustenduzu bidea.

EEsskkaallaaddaa kkiirrooll aarrrriisskkuuttssuuaa ddeellaa uussttee aall dduuzzuuee??

NN.. Nik uste dut desberdindu behar dela alpinismoaeta kirol eskalada. Kirol eskalada ez da arriskutsua,printzipioz. Istripu bat gertatzeko faktore batzukbatu behar dira. Autoa gidatzen duzunean bezala.

Nik esango nuke oso segurua dela.

JJ.. Istripuak gertatu daitezke, baina ezin dira men-dian gertatu daitezkeen istripuekin konparatu.Agian erorketa txar bat gertatzea eta txorkatilaapurtzea. Baina ez da ohikoa. Baina beti ibili beharzara kontuz, noski! Soka ondo lotu eta beheko alde-an dagoenak ondo aseguratu behar zaitu.

HHoorrii hhoorrrreellaa iizzaannddaa,, eesskkaallaaddaann llaagguunnaarreennggaann kkoonn--ffiiaannttzzaa iizzaatteeaa ddeerrrriiggoorrrreezzkkooaa iizzaannggoo ddaa,, eezzttaa??

NN.. Bai, konfiantza lantzen laguntzen du kirol honek.Zuk ez baduzu konfiantza beheran zu aseguratzendagoen pertsonarengan, ezin zaitezke gorantz lasaijoan.

NNoonn eesskkaallaattzzeenn dduuzzuuee nnoorrmmaalleeaann??

NN..Toki askotan ibiltzen gara. Etxauri asko gustatzenzaigu, baina asko mugitzen gara, bai Euskal Herrianbaita kanpoan ere. Euskal Herrian toki oso onakdaude eskalatzeko. Urte sasoiaren arabera alda -tzen joaten gara, batzutan itzala bilatzen dugu,beste batzutan tenperatura. Udan Araotz (Oñati)edo Apellanizera (Araba) joaten gara. UdazkeneanAtaurira, Eulate edo Etxaurira... Katalunia, Aragoiedo Madrilen ere eskalatzen dugu. Gure oporraketa denbora libre guztia eskalatzen pasatzen dugu.Eta zubiak eta oporrak horretarako planifikatzenditugu.

EEuusskkaall HHeerrrriiaann zzaalleettaassuunn aasskkoo aall ddaaggoo??

JJ.. Asko handitzen ari da. Eta dagoena da, jendegarrantzitsuaren kontzentrazioa handia. Jendegehiago dabil, baliabide gehiago daudelako, roko-dromoak kasu. Dena dela, gaur egun jendea bestemodu batera sartzen da eskalada munduan.Hasieratik rokodromoan entrenatzen dute eta lehiaasko gustatzen zaie. Asko zuzenean entrenatzenhasten dira. Lehenago helburua ondo pasatzea iza-ten zen. Orain ere, noski, baina kirol kutsu gehiagodauka. Aspalditik dabilen jendea eta oraintsu hasidirenen artean desberdintasunak antzematen ditu-gu. Kiroldegian ikasi duen horrek, nahiz eta eskala -tzaile oso ona izan, ez ditu bidaiak eta abenturatxo-ak kontatzeko.

JJeennddee aasskkoo eezzaagguuttuu dduuzzuuee eesskkaallaaddaarrii eesskkeerr??

NN.. Bai, asko. Eta gainera adin oso desberdinetakojendea. Topo egin izan dugu 70 urte baino gehiagozituen jendearekin. Eta gazte jendearekin oso erososentitzen zena. Eskaladan hautsi egiten da mugahori, denok elkarrekin ibiltzen gara. Eskaladakeman digu aukera gure antzeko jendea ezagutzeko.Eskalada ez da bakarrik zaletasun bat. Bizitzekomodua ere bada, gauzak ulertzeko modua.Psikologikoki ikasteko aukera ematen du: zuremugak ezagutu eta zeure burua ezagutzeko aukera.

JOSEBA MUNARRIZ ETA NAHIA IRAOLA. ESKALATZAILEAK

““EESSKKAALLAADDAA EEZZ DDAA BBAAKKAARRRRIIKK ZZAALLEETTAASSUUNN BBAATT.. BBIIZZIITTZZEEKKOOMMOODDUUAA EERREE BBAADDAA””

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 7

Page 8: Aldaize 36

8 < aldaize 36

ze berri ?

UUDDAALLAAKK HHEERRRRIIKKOO NNEEKKAAZZAARRIITTZZAA EETTAA AABBEELLTTZZAAIINNTTZZAA BBUULLTTZZAATTUU EETTAAGGAARRAATTZZEEKKOO EEGGIITTAASSMMOOAA JJAARRRRII DDUU MMAARRTTXXAANN

Herriko ganaduzaleak elkartzen dituen batzordeaizan da abiapuntua Udalarentzat. Batzorde horre-tan ganadutik edo nekazaritzatik bizi diren base-rritarrek parte hartzen dute. Udalak batzorde ho-rretara jo du lehen sektoreari bultzada ematekopremia ikusi duelako. Mendi eta baserri Batzorde-ko buru da Ioritz Imaz alkatea eta bera ari da egi-tasmo hau gidatzen. Egitasmo honen lehen pau-soa sektorearen egoeraren berri jasotzea izangoda. Horretarako, Aztiker enpresa kontratatuko duUdalak herri osoan telefono bidezko inkesta egindezan. Datorren otsaila edo martxoa aldera egin-

go da inkesta hori eta batez ere gazteen iritziak-eta jaso nahi dira. Inkestako emaitzen araberaerabakiko da Batzordean ze pauso eman sektore-ari bultzada hori emateko. Uda ondorenaz gero,hainbat bilera egin dituzte ganaduzaleek eta Uda-lak. Hileko lehen astelehenetan elkartzen dira21:30etan. Norbaitek interesik balu, bileretara jo-ateko gonbita luzatu nahi izan du alkateak. Orainarte egin dituzten bileretan honako bi ondorio na-gusi atera dituzte: alde batetik, nekazaritza etaabeltzaintzak etorkizun beltza dute, ondorengorikez dagoelako honetan lan egiteko. Bestetik, sek-

torearen egoera zaila dela-eta, ez da diru-iturrioparoa, baloratu gabe dagoen sektorea da.2010ean sentsibilizazio kanpaina abiatuko dute,gai honen inguruko hausnarketa bideratzeko he-rritarren artean. Kanpaina horrekin nekazaritzaketa abeltzaintzak irtenbidea izan dezaten lortunahi da eta Idiazabalentzat lehen sektoreak duengarrantziaz ohartarazi nahi dute. Eta egin asmoduten inkesta horrek emango dituen emaitzakerabakigarriak izango dira egitasmoaren ildoakfinkatzeko.

UUDDAALLAAKK ““IIDDIIAAZZAABBAALL AASSTTEEAA””AANNTTOOLLAATTUU AASSMMOO DDUU BBIIAASSTTEE--RRIINN EETTAA IIDDIIAAZZAABBAALLEENN ““AARRAABBAAEERRRRIIOOXXAA AASSTTEEAA””

Oraindik erabat zehazteko badago ere, Udalalanean ari da Arabar Errioxako Biasteri herrianIdiazabali buruzko jardunaldiak antolatzeko.Lantzen ari dira gaia, zein ekimen edo jardunal-di antolatu daitezkeen ikusteko. Gaztaren ingu-rukoak, herri kirolak… datozen asteetan ze-haztuko da. Idiazabaldarrak Arabar Errioxarajoango diren bezala, hangoak ere gure herriraekartzea da helburua.

IIDDIIAAZZAABBAALLGGOO AAUUTTOODDEETTEERRMMII--NNAAZZIIOOAARREENN AALLDDEEKKOO HHEERRRRIIEEKKIIMMEENNAA GGOOIIEERRRRII MMAAIILLAAKKOOBBIIHHUURRTTZZEEKKOO LLAANNEETTAANN AARRII DDAA

Abenduaren 19an egin zuten bilera Guraso El-kartean. Ekimenak Goierriko herri guztietakoherritarrak gonbidatu zituen bilera horretara.Ideia eta ikuspegi ezberdinen topaleku bihurtuzen eta Ekimena Goierri mailako bihurtzekokonpromisoa hartu zuten.

2010ean Kataluniako ordezkaritza etorriko damartxoa aldera eta urrian berriz, eskoziarrak.

HHAAUURR EESSKKOOLLAA EERRAAIIKKIITTZZEEKKOOLLEEHHEENN FFAASSEEAA AAMMAAIITTUUTTAADDAAGGOO,, BBIIGGAARRRREENNAA AABBIIAATTUUKKOO DDAABigarren faseko obra-lanak egiteko baldintza-pleguak onartuko dira lehenik eta lehiaketaraaterako da ondoren, obrak zein enpresak egin-go dituen erabakitzeko. 2010-2011 ikasturteaeraikin berrian hastea du helburu Udalak.

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 8

Page 9: Aldaize 36

aldaize 36 > 9

ze berri ?

JJAASSOOKK EEGGOOEERRAA KKEEZZKKAAGGAARRRRIIAANN JJAARRRRAAIITTZZEENN DDUUEELLAA AADDIIEERRAAZZII DDUU LLAANNGGIILLEEEENN BBAATTZZOORRDDEEAAKKAbenduaren 3an greba eguna izan zutenJasoko langileek. Jasoko zuzendaritzak 123langileri eragingo liokeen lan erregulazioa aur-keztu zuen azaroaren 20an eta horren hariraegin zuten greba. Idiazabalgo fabrikan 188 lan-gile daude gaur egun, eta Olaberrikoan berriz,39. Lan erregulazio honek 123 langileri eragin-go lioke, onartuko balitz. Idiazabalen 92ri era-gingo lioke eta Olaberrian 31ri. Lan erregulaziohau Madrilera bidali dute eta han landuko dagaia, baina Langileen Batzordeak EAEn eraba-kitzea nahi du. Horregatik, abenduaren 3kogreba egunean Donostian dagoen LanDelegaziora joan ziren eskaera hori egitera.Foru Aldundira ere joko dute langileek gai haubideratzeko.

Azaroaren 20az geroztik, hilabeteko epea dagozabalik Zuzendaritzak eta langileek negoziatu

dezaten eta horretan ari direla adierazi duLangileen Batzordeak.

Langileen Batzordea egoeraren larritasunazohartuta dago eta horri aurre egiteko bideanegoziazioarena dela eta horretarako presta-suna adierazi du.

IILLLLAATTII EEUUSSKKAARRAA EELLKKAARRTTEEAAKK22001100EEKKOO EEGGUUTTEEGGIIAA BBAANNAATTUUDDUU EETTXXEE GGUUZZTTIIEETTAARRAA

Ohitura bihurtu du Elkarteak herriko egutegia.Sukalde asko eta askotan zintzilikatzen da. Aur-tengoan, herriko etxeetako leihoei eskaini zaietartea. Leiho bakoitzari, gainera, bertsoa jarrizaio, leihoaren ezaugarriak kontuan hartuta.Herriko bertsolariek jarritako bertsoak dira. Eagustuko duzuen.

UUDDAALLAA WWEEBB GGUUNNEEAA BBEERRRRIITTZZEEKKOO LLAANNEETTAANNAARRII DDAA

Udalaren atari nagusi birtuala da web gunehau. Hauxe da helbidea: http://www.idiaza-bal.info/eu/html/ Berritzeko lanetan ari dira,aspalditik martxan badago ere. Teknologiarenazken berrikuntzak txertatu nahi dituzte herri-tarrei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.

HITZAK EZ DU ZIGARROARENANTZIK!Tabernatan eta elkarte gastronomikoetan“iep” logoa duten hautsontziak banatu ditu-gu azken egun hauetan.

Hautsontzi horiek ateratzea IEP -Idiazabalgo Euskara Planeko ekimena izanda eta honen bidez Idiazabalgo herritarrenkontzientzietan eragin nahi izan dugu.

Zertarako? Gure eguneroko aisialdiko ekin -tzetan, musean ari garela, kafea hartzen,lagunarteko afarietan... erabiltzen dugunhizkuntza euskara izan dadin bultzatzeko.

Beraz, gogoratu zigarroa erretzen ari zare-tenean:

KKEEAA AAHHOOTTIIKK AATTEERREEAAZZ ZZIIGGAARRRROOAA GGAASSTTAA--TTUUZZ DDOOAA,, HHIITTZZAA AAHHOOTTIIKK AATTEERREEAAZZ,, BBEERRRRIIZZ,, EEUUSSKKAARRAAIINNDDAARRTTUUZZ DDOOAA

[ Herriko EuskaraPlana. Illati-Udala ]

Eraikina eraberritzeko lanak amaitzear daude.Hori dela eta, Udala eraikinaren barrua nolaantolatu lantzen ari da. Liburutegiaren egituraeta funtzionamenduaz ari dira hausnartzen,berritu eta eguneratu egin nahi duelakoUdalak. Garai berrietara egokitzea da asmoa.Teknologia berriek liburutegiari ekarri diezaio-keten onurak aprobetxatu nahi dira herriariahalik eta zerbitzurik hoberena emateko. KulturKomisioan aztertuko da liburutegiaren gai haueta deia luzatu du Udalak parte hartu nahi due-nak bileretara etorri dadin.

UUDDAALLEETTXXEE BBEERRRRIIKKOO OOBBRRAAKK OOTTSSAAIILLEEAANN ZZEEHHAARR AAMMAAIITTUUKKOO DDIIRRAA..

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 9

Page 10: Aldaize 36

10 < aldaize 36

ertzea [izal ezautuz]

EEZZTTEENNAAGGAA TTOORRRREEAA aannttttoonniiooberasategi

Bere ibileren berri emateko idazten zuenean,Luis Pedro Peña Santiagok oso gustukoa izatenzuen leku bakoitzeko kondairak jasotzea. BehinIdiazabal aldera etorri zelarik, EztenagaTorretik Oiarbidera joateko “urrezko galtzara”bat zegoela entzun eta halaxe idatzi zuen, hainbaitziren –zioen bere artikuluan- aberatsak bietxeetako jaunak.

Horrelako kondairek zenbateraino duten egia-tik, zenbateraino mitotik, ez da hemen epaitze-

ko kontua. Edozein moduz ere, ezin uka ematenduela zer pentsatua gaur mintzagai dugunEztenaga Torreak.

Izenak berak, hasteko. “Torre” izate horri begi-ratuz, aspaldiko garaietan murgiltzeko bideaematen digu, baliteke eta Erdi Aroko dorretxe-ekin zerikusia zuelako gorde izana. Egia daetxeak ez duela haien itxura guztiz kontserbatu,baina beraren egitura ez da inguruko baserriarrunten kidekoa ere. Gainera, hor ditu (behar-

bada, etxea lehenago izan zenaren erakusgarri)bere leiho bereziak, arku konopialdunak; arma-rri arkaiko hori (bi lehoi eta bi gaztelurekin);gainerako apaingarriak...

Etxearen izenak badu, bestalde, ezezagunak ohiduen misterio kutsua. “-aga” atzizki arruntaalde batera utziz, esan behar oso iluna delalehen osagarriaren jatorria; aspaldiko doku-mentu batzuetan “Estenaga” moduan ageri da(“Estensoro”ren parean “Eztensoro” ere ikus-ten den bezala). Autore batzuek diote latinezko“stagnum”en duela jatorria (gaztelaniazko“estanque”k eta antzekoek bezala).

“Eztenaga/Estenaga” izenaren aipamenak osoaspaldikoak dira, gainera; Behe Erdi Arokoakbai behintzat. 1384. urtean, esate baterako,Pedro Martinez de Emparan, AzpeitikoEnparango etxearen eta IdiazabalgoEstenagakoaren jabe zela diote dokumentuek.

Eztenaga Torreaz ari gara, baina, etxearekinbatera sartu beharrekoa da beraren ermitaere. Herriek geroago hartu zuten itxurakoakbihurtu baino lehen, Erdi Aroan zegoen auzuneeta eliza antolaketaren lekuko, beharbada?Zaila da esatea. Nolanahi dela, Santa Isabelenermita honetan zegoen Andra Mariaren irudiaere aspaldikoa zen (gotikoa). 1970. urte inguru-ra arte noizean behin meza ematen zen bertan.

Eztenagakoa zen, era berean, 1975 aldera arteerreka ondoan egondako errota (eta, lehenago,burdingintzarako zegoen gabia ere); dokumen-tuak, azkenik, Eztenagako bentaz ere mintzodira...Ez da erraza jakitea Eztenagako jaunekzenbat urre izango zuten pilatuta, baina gero-kooi makina bat jakingai utzi digute, urrea beza-la, oso preziatuak ezagutu eta pentsatzen jartzeko.

EGIA DA ETXEAK EZ DUELA HAIEN (TORREEN)ITXURA GUZTIZ KONTSERBATU, BAINA BERA-REN EGITURA EZ DA INGURUKO BASERRIARRUNTEN KIDEKOA ERE

EZTENAGA TORREA GAUR EGUNGO IRUDI BATEAN

ETXEAK LEHEN ZUEN ITXURA

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:55 Página 10

Page 11: Aldaize 36

PASEOA AFIZIOEgunero idiazabaldar ugarik erabiltzen di-tuzte herrian dauden hamaika ibilbideak,egunerokotasunean geroz eta presenteagodagoen kirol bat heltzeko: paseoa. Asko-rentzat afizioa soilik, beste askorentzat ki-rola egiteko modu bat edota osasuntsumantentzeko bide. Herria zeharkatzen etaOlaberri aldera edo Segura aldera darama -tzaten bideak, ordea, herritarrez gainezka

izaten dira.

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:56 Página 11

Page 12: Aldaize 36

erdin dio eguraldiak;eguzki betea, lainoitxia, euria edo elurraegin. Oinez ibiltzeaherritar askok parte-katzen duten afizioada. Herri-gunetik Ca -rre four supermerka-

tura doan bidea ibiltariz josita izaten da uda,udaberria, udazkena edo negua izan. Segurakoerrepide berriarekin batera eraikitako bidego-rria ere askoren ibil-leku berria da, baita herri-ko beste hainbat bide ere. Osasuntsua baka-rrik ez, esfortzu handirik eskatzen ez duena etaatsegina den aktibitatea da oinez ibiltzea. Lasai ibili edo paseatzeko ibilbidea eskain -

tzen duten bideak dira aktibitate hau gustukoduten gehienek aukeratzen dituztenak. Se -gurara doan bidegorria edota Carrefour super-merkatura daraman bidea, adibidez. Besteaskok, ordea, nahiago izaten dute izerdi pixkabat gehixeago bota, eta mendi ingurura gertu-ratzen dituzten bideak aukeratzen dituzte:Urtsuarana daraman bidea edota SeguraraAgerreko ermitatik edota Olaberriara Ojarbialdetik daramana, kasu. Norberarekin ongi sentitzeko, gorputza

mugitzeko edota kirol gogorragorik ezean, ari-nak egiteko. Lan egun gogor baten ondorenburua eta gorputza arintzeko, edota jai eguneguzkitsu batean paisaiaz gozatzeko. Arrazoiugari dira herritarrak paseatzera eramatendituztenak. Baina inolako dudarik ez dago:oinez ibiltzea osasuntsua da, eta gustagarria.

Paseatzea osoosasuntsua delaesaten da beti.Egia da ala miti-fikatuta dauka-gun jarduna da?

Ibiltzea osasunarentzat ona da, ez dagodudarik. Baina, helburuen arabera, pasea -tzea baino egokiagoa diren ariketak badaude.Paseoa intentsitatea oso baxuko ariketa da.Asko mitifikatu da oinez ibiliz gero gantzaerretzen dela, baina ez du zertan hala izanbehar. Gantza erretzeko gorputza intentsitatezehatz batean jarri behar da eta paseon osozaila da hori egitea.

Eta, nola egin liteke hori?Azpimarratu nahi dut ariketa egitea, edozeinmotatakoa izanda ere, beti dela onuragarriaguretzat. Baina, ariketa egiterako garaian,helburua zein den ikusi behar da. Gantzaerretzeko bada, zera ikusi behar dugu, bilekutan pilatzen dela gehien: azalaren azpianeta odolean. Odolekoa, intentsitate baxukokirolekin erre liteke, baina azal azpiko gantza

erretzeko intentsitate handiagokokirolak egitea beharrez-

koa da.Zenbai tg a n t z

daukagun eta hau non kokatuta dagoen medi-kuak edo soin hezkuntza eta kirol zientzietanlizentziatutako aditu batek esango digu, baitahori erretzeko zein kirol mota egin behardugun ere. Hala ere, paseatzea beti da ona.Helburuen arabera, baina, egokiagoak izanlitezke beste mota batetako ariketa fisikoak,intentsitate handiagokoak adibidez. Horrega -tik, baina, ez diezaiola inork paseatzeari utzi.Gutxinaka, kirol gehiago egitera ere animatudaitezela oinez ibiltzeko zaletasuna dutenak.

Nola? Zein maiztasunarekin?Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen duastean bost aldiz gutxienez 40 minutuko arike-ta egitea, jarraian. Nik, pertsonalki, gomenda-tuko nuke ariketa motak aldatzen joatea. Biedo hiru aldiz ariketa psikomotorea deritzonaegin liteke eta astean beste bi aldiz taldekokirolen bat. Errazagoa da jendearekin kirolaegitea. Horrekin batera, ariketa hori konpetiti-boa izatea gomendatuko nuke, memoriaduna.Irabazle bat eta galtzaile bat dituen ariketa,hobetzeko nahia asko bultzatzen baitu horrek.Jendea atxikitu ere egiten du horrek, ikerketaasko daude horren inguruan. Jende arruntakaskoz egoera osasuntsu hobea lortzen du ari-keta ezberdinak eginda. Baina, paseatzea betiere osasunarentzako oso ariketa onuragarriadela ez nuke ahaztu nahi.

IMANOL GARCIA, SOIN HEZKUNTZA ETA KIROL ZIENTZIETAN LIZENTZIATUA

12 < aldaize 36

B

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 16:58 Página 12

Page 13: Aldaize 36

aldaize 36 > 13

Idiazabal – SeguraKatetik aurrera, iaz estreinatu berri zen bide-gorriari jarraitu besterik ez zaio egin behar.Bizikleta zaleak Zegamara ere iristen diraorain, bide honen konponketak amaituta.Oinezkoek, ordea, denbora eta indar gehiagobeharko dute horretarako.

Idiazabal – UrtsuaranMendi aldera joatea nahiago dutenek auke-ratu ohi dute ibilbide hau. Benta Txiki pasata,Jaso ondotik pasatzen den bideari jarraituz,Goiburura eramaten du bideak. Hiruzpalaukilometro gehiago egin behar dira Urtsua -rana iritsi arte.

Idiazabal – OlaberriaKortan hasten den aldapari jarraiki, Nafarra -sagastiko baserrietan barrena Ojar bira artedarama bideak. Bertatik bi kilometro eskasbehar dira Olaberrira iristeko.

Idiazabal – CarrefourHerria gunetik N-I errepidera eramaten gai-tuen bideari jarraiki, BP gasolindegiak ireki -tzen duen bidetik aurrera, supermerkaturaarte eta zenbaitetan Beasaina iritsi arte ere,herritar askok paseatzen dute.

LEIRE CONTRERAS,IKASLEACarrefourrera edota Se -gurara joaten naiz oinez.Normalean, jada ohiturabat bihurtu baitzait.

Ordubete pasatzen dut paseoan gutxi gorabe-hera, baina badira egunak gehiago irautendudanak. Hori ezagun batekin topo egitendudanean izaten da, baina normalean ordu-bete egiten dut oinez. Lehen egunero joatekoohitura nuen, baina orain ez dut hainbestedenborarik izaten eta ahal dudanetan joatennaiz. Gustuko dudalako joaten naiz paseatze-ra eta, aldi berean, guztiz deskonektatzekobaliogarria zaidalako. Gustura sentitzen naizpaseatu ostean.

NIEVES GOTXIKOA, ETXEKO ANDREAPaseatzera ateratzen nai-zenean Carrefou rre ra joa-ten naiz normalean; bes-tela, Segura aldera jotzen

dut. Egunero joaten naiz paseatzera, arra -tsaldetan normalean. Astean zehar joatennaizenetan ordubete inguru egiten dut etaasteburuetan gehiago egiten saiatzen naiz.Zergatik joaten naizen paseatzera? Oso onadelako eta erabat osasuntsua. Denboradudanez eta atsegin dudanez, joan egitennaiz. Oso ondo sentitzen naiz gainera, berrirojoateko moduan.

ARANTXA EZIOLAZA, DENDARIANormalean ahizparekinjoaten naiz paseatzera,Carrefourrera daramanbidea egiten dugu. Ordu

eta laurden, ordu eta erdiz aritzen gara, egu-nero, astelehenetik ostiralera. Ebakuntza bategin zidaten eta ordutik azukrea oso altu gel-ditu zitzaidan. Horregatik, hori mantendunahian, botikak hartu ordez paseatzera joa-ten naiz. Oso ondo sentitzen naiz gainera, ari-nago. Hala ere, alfer samarra naizenez,sakrifizio pixka bat ere bada niretzat pasea -tzera joatea. Baina joaten naizenean osoondo sentitzen naiz, arinago.

BELEN GOYA, DENDARIASenarrarekin joaten naizCarrefourrera. Itzetik joa-ten gara eta ondoren Do -natonera. Buelta, be rriz,

Ampotik egiten dugu. Ordu eta erdiko itzuliaizaten da eta astean bitan joaten gara. Alfersamarra naiz baina egun osoa dendan zutikematen dudanez, komeni zait mugitzea;horregatik joaten naiz ibiltzera. Joan ondorenhobeto sentitzen naiz, joan aurretik dudanalferkeria horregatik izango ez balitz gehia-gotan joango nintzateke.

JAVI VAZQUEZ, LANGILEANormalean Segurara joa-ten naiz oinez, bidegorrianzehar. Bestela Olaberriarajoateko ohitura ere badut.

Normalean ordu eta erdi edo ordu eta laur-deneko paseotxoak egiten ditut. Lanetik kan-pora joatea tokatzen ez bazait egunero joatennaiz paseatzera gainera. Kirola egitea atse-gin dudalako egiten dut. Gainera, osasunera-ko ona denez, ez dut bi aldiz pentsatzen.Nekatuta izaten naiz paseoa amaitu ostean,baina oso ongi sentitzen naiz. Laneko kontue-tatik deskonektatzeko ere oso baliagarriaegiten zait paseatzea.

ZALEEN AHOTIK BIDEA BIDE

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 17:02 Página 13

Page 14: Aldaize 36

14 < aldaize 36

hizketan

BBeerree bbiizziittzzaakkoo bbiiddaaiiaarriikk lluuzzeeeennaa eeggiinn zzuueennuuddaazzkkeenneeaann AAnnaa IIssaabbeell MMuujjiikkaakk.. AAmmeerriikkaakkooEEssttaattuu BBaattuueettaarraa jjooaann zzeenn,, MMiicchhiiggaanneerraa.. HHiirruuaassttee eemmaann zziittuueenn bbeerrttaann eettaa eessppeerriieennttzziiaabbeerrrrii bbaatteekkiinn bbaakkaarrrriikk eezz,, llaagguunn bbeerrrrii bbaatteekkiinneerree iittzzuullii ddaa:: DDuuttcchheessss ((dduukkeessaa))..

Gaztetan, istripu baten ondorioz itsu geratuzen Ana Isabel Mujika. Denborarekin bainaharresia geroz eta txikiago bihurtu du. Orain,bere bigarren txakurrak, Dutchess-ek, horre-tan lagunduko dio. Ez da edozein txakur: txa-kur gidaria da. Amerikako Estatu Batuetara(AEBra) joan zen bere bila. Berarekin bateraEstatuko beste bost lagun ere, ONCEren bi-tartez, txakur gidari banarekin itzuli ziren.

BBiiddaaiiaa lluuzzee bbaatteekk zzuurree eegguunneerrookkoottaassuunnaaaallddaattuu dduu..

Bai, hala da. Urriaren 16an hasi nuen bidaiaeta azaroan itzuli naiz. Madrila joan nintzenlehendabizi. Han bidaide izango nituenekinelkartu nintzen eta denak elkarrekin, itzul -tzaile batekin batera, Chicagora eramangogintuen hegaldia hartu genuen. Detroit hiriraeraman gintuen hurrengo hegaldiak, etahirugarren hegaldian Rochesterrera iritsiginen, Michiganeko estatuan. Hogeita bostegun egin genituen bertan guztira. Bidaialuzea izan zen eta beldur handia nuen hasie-ran, baina esperientzia ahaztezina izan da,oso polita. Itzultzailearekin nahiz taldeko gai-nerako lagunekin oso ondo moldatu nintzeneta hori da garrantzitsuena.

HHaallaa eerree aassppaallddii eeggiitteekkoottaann zzeennbbiillttzzaann zzeerr--bbaaiitt zzeenn..

Bai, hala da. Prozesu oso luzea da hau.Formulario asko egin eta galdeketa askogainditu behar dituzu, mota askotakoak. Etahala ere, txakurra izateko gaitasuna duzulaerakutsi behar duzu. Lanerako dela demos-tratu behar duzu, ez dela maskota soil batizango. Izan ere txakur gidariak ez dizkieteedozeini eskaintzen. Ezin dira maskota beza-la eduki. Lehenengoz eskaera egiten duzune-

ANA ISABEL MUJIKA

““OORRAAIINN EEZZ NNAAIIZZ NNII BBAAKKAARRRRIIKK,, ‘‘DDUUTTCCHHEESSSS’’ EETTAA NNII GGAARRAA,,TTAALLDDEE BBAATT OOSSAATTZZEENN DDUUGGUU””

ANA ISABEL, DUTCHESS, BERE ZAKURRA ALBOAN DUELA

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 17:02 Página 14

Page 15: Aldaize 36

aldaize 36 > 15

hizketan

an honelako txakur bat izateko, gai zarelaonartzen badute gainerako paper guztiak eginbehar dituzu. Nik ondoren, bi urte eta erdi eginditut itxaron zerrendan. Nire txanda iritsitako-an, nire egunerokotasuna erakusten zuen bideobat grabatu beharra izan nuen, zure errutinaraeta izaerara gehien gerturatzen den txakur bateskaini ziezadaten. Oinez ibiltzeko moduari,daukazun abiadurari, guztiari ohitu behar zaiotxakurra. Baita zure altuerari edota izatekomoduari ere. Zure ezaugarrientzat egokia dentxakur bat ematen dizute. Ni oso urduria izangobanintz ez lidakete txakur urduri bat emango, ezbaikenuke talde on bat osatuko. Zuk nahi duzuntxakurra ere ez dizute ematen. Zuretzat egokiaden txakurra baizik.

IIkkaasskkeettaa pprroozzeessuu bbaatt iizzaann zzeenn bbiiddaaiiaa oossooaazzuurreettzzaatt..

Bai. Larunbat batez iritsi ginen ondorengo aste-ak pasako genituen ikastetxera eta asteazkenhorretan ezagutu nuen Dutchess. Bitartean,inguruan ezagutzeaz gain, irakasleekin laneanaritu ginen. Txakurra ezagutu aurretik hauekeramaten dituzten arnesak nola erabili behargenituen eta txakurrak eurak guk nola gidatubehar genituen ikasten aritu ginen. Ondoren,Dutchess ezagutu nuenetik itzuli arte, kaleanaritu ginen lanean. Kaleak ezagutzen, eskuineraedo ezkerrera noiz joan behar zuten erakusten,zuzen noiz jarraitu behar zuten, semaforoetannola geratu behar ziren edota zebra bideak etaespaloiak nola aurkitu behar dituzten…

IInnggeelleesseezz hhiittzz eeggiitteenn ddiioozzuu ‘‘DDuuttcchheessss’’--ii,, eezz ddaahhaallaa??

Bai, bai. Aginduak ingelesez ematen dizkiot,berak ingelesa soilik ulertzen baitzuen ni eza-gutu arte. Agindu guztiak ingelesez ikasi ditutnik, beraz. Orain ordea, gaztelera eta euskaraz-ko aginduak ere ari da ulertzen pixkanaka. Biokari gara zerbait ikasten: bata bestearen hiz-kuntzak.

EEddoonnoorraa llaagguunnttzzeenn zzaaiittuu eettaa ddeessbbeerrddiinnttaassuunnhhaannddiiaa iizzaannggoo ddaa hhoorrii.. ZZeerrttaann nnaabbaarriittzzeenn dduuzzuuggeehhiieenn??

Desberdintasun handia, izugarria dago bas-toiarekin ibiltzerako garaian edo Dutchessondoan izatean. Errepidea gurutzatzerakogaraian adibidez, eskailerak jaitsi eta igotzera-koan, espaloiak aurkitzerako garaian…Bastoiarekin joaten nintzenean aurkitu eginbehar izaten nuen guztia, oztopoak bilatu, nireburua kokatzeko. Eta normalena kolpeak har -tzea izaten zen, edozeren aurka tupust egitea.Bastoiarekin zerbait jo behar nuen non nengo-en jakin ahal izateko. Orain, Dutchess-ek gida -tzen nau, berak aurkitzen du dena. Errepideagurutzatu behar dudanean ere berak aurkitzendu zebrabidea non dagoen gurutzatu ahal iza-teko. Askotan tontakeriak dirudite baina nirihorrelako gauzek asko laguntzen naute.

EEzz zzaaiittuu sseegguunnddoo bbaakkaarr bbaatteezz bbaakkaarrrriikk uuzztteenn,,bbeerraazz..

Ez, ez. Eguneko 24 orduak ematen ditu nirekin.Lo egiten duenean bere ohean dago, baina bes-tela nire ondoan izaten da beti.

TTaallddee bbaatt zzaarreettee,, oorrdduuaann??

Bai, hala da. Jadanik ez naiz ni bakarrik,Dutchess eta ni gara. Baina gutxienez sei hila-bete eta urte bete artean beharko ditugu oso-tasunean talde bat izatera iristeko. Urte betebehar izaten da, irakasleek irakatsi zigutenez,benetan talde bat garela esan ahal izateko.Orduan ez omen dugu hitz egiteko beharrik ereizango, elkarrekin ia hitzik egin gabe ere ulertu-ko baikara. Oraindik elkarrekin ikasten ari gara.

BBeessttee ttxxaakkuurr bbaatt eerree bbaadduuzzuu eettxxeeaann.. ZZeerr mmoodduuzzmmoollddaattzzeenn ddiirraa??

Dutchess eta Lulu oso ongi moldatzen dira.Beldur handia nuen baina Rochesterretik lezioaikasita etorri nintzen. Kalean aurkeztu behar izangenituen, han ezagutu zitezen. Elkar usaintzeneta ezagutzen hasi zirenean etxera igo ginen etaordutik ez da inolako arazorik izan. Orain ere osoongi moldatzen dira elkarrekin: jolas egiten dute,askotan ohean ere elkarrekin egoten dira.Oraindik ez, baina etorkizunean bi txakurrekelkarrekin lo egiteko saiakera egingo dut.

EEttxxeekkooeekk zzeerr ddiioottee??

Gustura daude. Lan bat gehiago da, hori egiada. Baina niri izugarrizko laguntza eskaintzendit eta hori ezinbestekoa da. Dutchess-ek ema-ten didan segurtasuna eta konpainia izugarriharrigarriak dira.

DUTCHESS-EK EMATEN DIDAN SEGURTASUNAETA KONPAINIA IZUGARRI HARRIGARRIAK DIRA

AGINDUAK INGELESEZ EMATEN DIZKIOT,BERAK INGELESA SOILIK ULERTZEN BAITZUENEZAGUTU GINEN ARTE

LEHEN, BASTOIAREKIN, OZTOPOAK AURKITUBEHAR IZATEN NITUEN NON NENGOEN JAKI-TEKO. ‘DUTCHESS’-EKIN EZ DAGO OZTOPORIK

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 17:02 Página 15

Page 16: Aldaize 36

République Démocratique du Congo (RDC), oraingoizen ofiziala, Jamhuri ya Kidemokrasia ya Kongo kis-wahiliz, aurretik Kongo Belgiarra, Zaire edo CongoKinshasa bezala ere, ezagutu izan dena.1960an Belgikatik Independentzia lortu zuen 50 ur-

teko kolonizazioa eta gero. Oraindik nabarmenak dirahorren aztarnak, bakarrik 50 urte pasa baitira horigertatu zenetik.Kongo kontraesanek biltzen dituen herrialdea da,

adibide bezala: Afrikako hirugarren handiena, baliabi-de naturalak, meategia eta gaur egun dagoen minera-lik preziatuena “coltan”-a (munduko erretserben %80eta teknologia berrietan behar-beharrezkoa dena)hemen dago, beraz aberatsa da baina… munduko 2.pobreena kontsideratzen da. Argi dago zerbaitek ezduela koadratzen. Horrek zuzenean eragiten du berta-ko biztanleagorengan.Ni Idjwi uhartean (Kivu lakua) egon nintzen bi hila-

betez. Kongo Ekialdean, Ruanda eta Burundiren ondo-an.Bertara iristea zaila da eta neketsua. Pasa behardiren muga, burokrazia eta ustelkeria dela medio. Lehenengo Bukavu-ra iritsi behar da, Kivu Sud pro-

bintziako kapitalera. Belgikarren garaian Afrikako

perla bezala ezagutzen zena, lakuaren ondoan leku zo-ragarria zelako. Zoritxarrez gaur egun hori dena alda-tu egin da, konfliktoaren muinean aurkitzen da Bukavueta bertan mundu guztiko GKE, militar, NBE-ko kaskourdinak…Duen garrantzi estrategiko (lakuan sartzeko portu-

rik garrantzitsuenetako bat da), instituzional eta aba-rrengatik, gerraren une latzenak gertatu dira bertan.Ez da turistarik ikusten inguru hauetan, bertan ikus-

ten diren “zuriak” kooperanteak, militarrak, enpresa-rio, fraide edo mojak dira, benetan nahasketa bitxia.Horregatik bertako portura iritsi eta jendez beteta da-goenez, txuri bat agertzean, mundu guztia hasiko zaizu“mussungu-mussungu!!” oihuka (Kiswahili-z txuriaesan nahi du).Bertatik txalupa bat hartu (hemen “cayuco” bezala

ezagutzen ditugunak) eta lau bat ordu behar dira Idjwiuhartera iristeko, Afrikako handiena. 130.000 biztanleinguru ditu, eta 50km luzeran. Nekazaritza eta arran -tza dira bertako jarduerarik garrantzitsuenak, bertanez dago elektrizitaterik eta edateko ura komunitatebatzuetan jartzen ari dira, hemengo GKE bati esker, IC-LI (Lankidetzarako Ingeniaritza). Talde honekin aritu

naiz lanean denboraldi honetan.Bertakoak lakura jaisten dira ura hartzera hein handi

batean, bidoiak kargatu eta beraien etxeetako bideahartzen dute, oso irudi tipikoa da egon naizen Afrikakobeste lekuetan ere, Burundi edo Ruandan, esaterako.Gertatzen dena da, laku honek metano gasa duela etakaltegarria gertatzen dela osasunarentzat.Goizeko 6etatik arratsaldeko 6etara egoten da argi

naturala, bideak lur pistak dira, kotxeak apenas egon-go dira dozena erdi bat irla guztian (anbulantzia, eta la-nerako kamioiren bat…) motorrez ibiltzen dira ge-hienbat. Ni egon nintzenean garai lehorra zen, bainaorain urte bukaera honetan, izugarrizko zaparradakizaten dira eta lur guztia buztina denez,oso zaila izatenda batetik bestera mugitzea. Bertakoen hizkuntza Kihavu da, batzuk Kiswahili eta

eskolara joateko aukera izan dutenak frantsesa hitzegiten dute, beraz komunikazioa ez zen erreza izatenbatzuetan.Garai batean begetazio anitza eta animali dezente

ikusten omen ziren, gaur egun arrasatuta dago garaibatean oihana izan zena eta animaliarik ez da ikustenapenas. 1996 inguruan Ruandan izan ziren sarraskienondorioz bertatik ihes 50.000 pertsona inguru etorrizen irla honetara, horrek izan zuen eraginarekin, baibertako biztanlearengan, bai bertako paisaiarengan.Latza da bertakoei orduko oroitzapenak entzun etalaku horretan bizitakoa imajinatzea.Tristeena, horrelako sarraskiak gertatu behar direla

“Afrikaz” komunikabideetan hitz egiteko (zuriren battartean ez badago behintzat…) Zenbat mila hildako behar da notizia izateko? Nori in-

porta zaio bitartean “coltan”-a ilegalki Kongo-tikRuanda-ra eta bertatik mundu guztira ateratzen denbitartean…

16 < aldaize 36

iparrorratza

KKIIVVUU ((KKOONNGGOO--KKOO EERRRREEPPUUBBLLIIKKAA DDEEMMOOKKRRAATTIIKKOOAA))

[ diska ]“BERRI TXARRAK: PAYOLA”

IIzzeennbbuurruuaa::BERRI TXARRAK“PAYOLA”

Duela hamabost urte Le-kunberrin sortutako BerriTxarrak musika taldeak,seigarren diskoa kaleratuzuen irailaren 14an, Pa-

yola izenpean. Azken lan hau, Chicagon (AEB) grabatu zuten,Steve Albini soinu teknikariaren estudioan hain zuzen ere. As-tebetez gogor lan egin izanaren emaitza da. Hamaika kantuzegindako disko basa, oinarri-oinarrizkoa. Betiko mezuak, kantuhurbilak, autokritika pixka bat eta amorrua ere tarteko da.Jada oso ezagun diren rock doinuak, hirukote nafarraren aho tsetan

[ webgunea ]http://zopelana.org/englishtube/

jjoosseebbaaarrizabalaga

EENNGGLLIISSHHTTUUBBEEUda honetan Gorka Palaziok(EHUko irakasleak), aurrera ate-ratako proiektua da. Englishtube, bideoblog ireki bat da, noningelesa ikasi zein praktikatzeko baliagarriak diren materialakdauden eskegita. Edonori dago zuzendua, ez da adin-taldezehatz batera mugatzen. Bertan, ingeles maila aukeratu etaatzerriko hizkuntzarekin harremanetan egoteko aukera dago:hizkera, ahoskera, irakurketa, ulermena...landuz. Erraza daerabiltzen, lagungarria eta ingelesaren praktika ahalbidetzenduen web gune aparta.

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 17:03 Página 16

Page 17: Aldaize 36

aldaize 36 > 17

zaharrak berri

Plaza parean autoen abiadura moteldu etaoinezkoei lehentasuna emateko bidea estutuizanak eman du zeresana herrian. Trafikoaksortzen dituen arazoak ordea, ez dira gaur goi-zekoak. Orain ehun urte, lehen autoak agertuzirenean arratsaldeko zortzietatik aurreraautoan ibiltzea debekatu zegoen.

Radar, biribilgune, semaforo eta koskaz beterikdaude gaur egun errepideak. Autoen abiaduramoteltzeko eta oinezkoen segurtasuna berma -tzeko neurriak ugaritu egin dira. Kotxearekindugun menpekotasuna gero eta handiagoa dagure gizartean, ia etxe guztietan dago kotxebat gutxienez eta edonora joateko erabiltzenda.

Trafikoak sor zitzakeen arazoak aurreikusiz,Gipuzkoako lehen errepidea zabaldu eta lehenautoak agertu zirenean, Aldundiak neurriakhartu zituen automobilen erabileraren ingu-ruan. Behobiatik Etxegaratera arratsaldeko8etatik, goizeko 6etara autoan ibiltzea debeka-tu zen orain ehun urte. Hemen duzue 1903angipuzkera jatorrean Aldundiak publikatutakoiragarkia:

ADITZERA

Jainkoak daki zer oker ikaragarriyak ger-tatu litezken Probintzi ontan, ill onen26-ean, Paristik-Madrilla, gure kamiyoerrialetan, chimista bezela pasako diranautomovil izena duten eta, baforiarenbidez, neurririk gabe korritzen dutengurdi edo koche mota berriyakiñ.

Ala, nere aldetik eragotzi nairik alegiñguztian, desgrazi edo doakabe oyek, debe-katzen det, osoro, Probintziyako kamiyoerrialetan egun ortan ibiltzea, goizekoseyetatik arratseko zortziyak arte, persona,animali, gurdi eta beste orlako edozeingauz, Beobiya, Irún, Errenteriya,Donostiya, Lasarte, Andoaiñ, Billabona,Irura, Tolosa, Alegriya, Ikaztegiyeta,Legorreta, Isasondo, Villafranka, Beasain,Idiazabal eta Echegarate-ko mugaraño.

Neurriak hartuagatik ordea, errepideak “des-grazia edo doakabe” asko eman ditu ordutikhona, eta arrunta ere bilakatu da askotan.Garai automobilek ez zuten oraingoen poten -

tziarik izango, baina hala ere istripuak gertatu,gertatzen ziren.

Dokumentuetan aurkitu dugu Idiazabalen ger-tatutako lehen auto istripua ere. Aurreko tes-tua bezala, joan den mendearen hasierakoa da.Auto batek agure bat harrapatu zuen eta hilegin zen. 1905ekoa da eta ABC egunkariakabuztuaren 10ean honako berria argiratu zuenbere orrietan:

Por cierto, que esto de los auto-

móviles va tomando mal cariz. Ayer

hubo otro atropello en Idiazábal:

fue víctima un anciano. La gente

de los pueblos y del campo siente

aumentar su prevención contra

tales vehículos, y más que contra

ellos, contra la velocidad que

llevan, siendo de temer las repre-

salias. En algunas localidades se

habla de reestrablecer las anti-

guas cadenas, no por el impuesto,

sino por obligar á los automóvi-

les á detenerse á la entrada para

que sigan su marcha por las calles

con la velocidad moderada

AArrttaallddeeaann,, bbeettii aarrddii bbeellttzzeenn bbaatt

[ ESAERA ]

AAUUTTOOMMOOVVIILLAAKK CCHHIIMMIISSTTAA BBEEZZEELLAA

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 17:03 Página 17

Page 18: Aldaize 36

18 < aldaize 36

saski-naski

[ RZ ] mmaarriikkaarrmmeennzzeellaaiiaa

BBEELLAARRRRIIKKOOMMIINNAA ((IIII))Aurreko alean belarriko mina kentzeko aza eta berbenaren enplastuanola egin azaldu zigun Anamarik. Oraingo honetan, beste bi erremedio-ren berri emango digu.

> OLIBA OLIO EPELA

Bota oliba olioa eta lauzpabost kamamila lore zartaginera. Olioari ezzaio erretzen utzi behar, epeldu besterik ez du egin behar. Epela dagoe-nean, busti kotoia oliotan eta belarriko zuloan jarri, olio hori barrurajoan dadin. Egunean hiruzpalau aldiz egin daiteke. Zartagineko olioagorde egin dezakegu hurrengo aldirako, ez da bota behar.

> BERBENA UKENDUA

Hartu behatzarekin berbena ukendu pixka bat eta igurtzi ongi belarria-ren atzeko aldean dagoen sargunean. Egunean bizpahiru aldiz egitea ko-meni da.

OONNDDDDOO PPUUDDIINNGGAA> OSAGAIAK 8 LAGUNENTZAT

- Kilo erdi onddo- 3 tipula- 8 arraultza- Litro bat esne gain

> PRESTAKETA

Lehenik eta behin onddoak garbitu eta txikituko ditugu. Osagaietanaipaturiko hiru tipulak txikitu eta olio pixka batekin lapikoan egiten jarri-ko ditugu. Tipula bigunduta dagoenean aurrez txikitutako onddoaknahastuko dizkiogu eta onddoak egin arte utziko dugu. Hau egiten denbitartean, ontzi batean 8 arraultzeak botako ditugu eta onddoak egin-dakoan honekin nahastuko ditugu, ez ahaztu gatz pixka bat ere bota -tzea. Jarraian dena batidorarekin nahastuko dugu eta dena trituratutadagoenean esne gaina nahstuko diogu. Dena ondo ondo nahastuta dau-kagunean laberako ontzi batean jarriko dugu. Gero labean sartu150ªtan eta ordu betean prest izango dugu onddo pudinga. On egin!

[ LILI-MALLU ] aannaamariaannssaallaass

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 17:03 Página 18

Page 19: Aldaize 36

saski naski

D⁄⁄

⁄F

:S

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

[ ZE ASMA ]

ALE HAU IRAKURRI BADUZUE, ERRAZ ASMATUKO DITUZUE GALDERA GUZTIAK

A

U K

I G

A

R

BERBENA

I

T

T

DUTCHESSK

BO

EN

LAUG

AO

R

R

IRLANDA

E

aldaize 36 > 19

S⁄

Laster izango ditugu herriko umeakbaserritar jantzita, gabon-kantakabestuz tinbre-joka. Garaiari garai-koa dagokionez, ALDAIZEren aben-duko ale honetarako Gabon-jaietakoargazkia aukeratu dugu. 1965ko Ga-bonetako argazki honetan, herrikoneska talde bat ageri da abarka,gona, eta zapiekin baserritar jantzita.

Besteak beste, argazkian ageri dire-nak ondorengoak dira: Trini Aranbu-ru, Maribel Lizarazu, Pili Velasco,Sara Aldasoro, Koro Zabala, MariJose Mujika, Maria Angeles Aldanon-do, Pakita Loza, Pili Urkia, Pili Fer-nandez, Puri Urkia, Mari Kruz Gala-rraga, Mari Karmen Goiburu eta Se-gundi Iparragirre

F:::

““KKAAXXEERRIITTAAKK””11996655EEAANN

11..-- NNoollaa iizzeennaa dduu AAnnaa IIssaabbeell MMuujjiikkaarreenn ttxxaakkuurr bbeerrrriiaakk??22..-- ZZeennbbaaiitt ppaasseeoo bbiiddee aaiippaattzzeenn ddiirraa aallee hhoonneettaakkoo eerrrreeppoorrttaaiiaann??33..-- ZZeerr ddiioo ZZiirriikkaa IIrrrraattiiaakk??44..-- NNoonnggoo bbiizziippeennaakk kkoonnttaattuu ddiittuu JJoosseebbaa AAggiirrrreezzaabbaallaakk?? 55..-- ZZeerreenn uukkeenndduuaa ddaa bbeellaarrrriikkoo mmiinnaarreennttzzaatt aapprrooppoossaa??66..-- NNoonnddiikk iiddaattzzii ddiigguu AAiittoorr UUrrtteeaaggaakk??

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 17:03 Página 19

Page 20: Aldaize 36

Zirika Irratiegarbitu belarrie

Gabonzoriontsuakdenoi!

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10 14/12/09 17:04 Página 20