Aldaize 15

28
// GEHIGARRIA GARIA LANDATZEN ZENE- KO IDIAZABAL. Nekazaritza eta abeltzaintza herrian nagusi ziren garaian gari-soro ugari izaten zen. Artirina batez ere ogia eta taloak egiteko erabiltzen zen. *11 // ZAHARRAK BERRI 25 [ 15.alea ] 2006ko ekaina GEHIGARRI BEREZIA ALE HONETAN: HERRI ESKO- LAK 25 URTE BASERRIEN SEINALIZA- ZIO BERRIA IDIAZABALEN Udalak Idiazabalgo baserri guztietarako bidea adieraz- ten duten seinaleak jarri ditu. Bidegurutzeetan bide hura hartuta zein baserrita- ra hel daitekeen ageri da. KORDOKALDI: FRANCO ONDORENGO MUGIMENDUA KORDOKALDI: FRANCO ONDORENGO MUGIMENDUA 1.976AN SORTU ZUTEN HERRIKO HAINBAT GAZTEK TALDEA. GARAI HARTAKO KEZKEI ASTINDUA EMAN ASMOZ ELKARTU ZIREN. // ZE BERRI ? 8

description

Aldaize aldizkariaren 15. alea

Transcript of Aldaize 15

Page 1: Aldaize 15

/ / G E H I G A R R I A

GARIA LANDATZEN ZENE-KO IDIAZABAL.

Nekazaritza eta abeltzaintzaherrian nagusi ziren garaiangari-soro ugari izaten zen.Artirina batez ere ogia etataloak egiteko erabiltzenzen.

*11

/ / Z A H A R R A K B E R R I25

[ 15.alea ]

2006koekaina

GEHIGARRI BEREZIA ALEHONETAN: HERRI ESKO-LAK 25 URTE

BASERRIEN SEINALIZA-ZIO BERRIA IDIAZABALEN

Udalak Idiazabalgo baserriguztietarako bidea adieraz-ten duten seinaleak jarriditu. Bidegurutzeetan bidehura hartuta zein baserrita-ra hel daitekeen ageri da.

KORDOKALDI: FRANCO ONDORENGO MUGIMENDUAKORDOKALDI: FRANCO ONDORENGO MUGIMENDUA

1 . 9 7 6 A N S O R T U Z U T E N H E R R I K O H A I N B A T G A Z T E K T A L D E A . G A R A I H A R T A K O K E Z K E IA S T I N D U A E M A N A S M O Z E L K A R T U Z I R E N .

/ / Z E B E R R I ?8

Page 2: Aldaize 15
Page 3: Aldaize 15

aldaize 15 > 3

illatiren txokoa

MMAARRTTXXAANN DDAA BBAAII EEUUSSKKAARRAARRIIZZIIUURRTTAAGGIIRRIIAA

Maiatzaren hasieran aurkeztu genuen kul-tur etxean Kontseiluaren Bai EuskarariEgitasmoa; aurkezpen xumea, baina nahi-koa prozesu honi hasiera emateko. Bertanizan ziren Kontseiluko, Udaleko eta Illatikokideak.

Entzutera ere inguratu ziren hainbat herri-tar. Batez ere herriko komertzioei begirakoaurkezpena izan zen.

Udalak eta Illatik martxan jarri berri duteneuskara planaren barruan dago BaiEuskarari Ziurtagiria. Herriko komertzioeibegira egindako kanpaina da, euskara era-biltzeko konpromisoa zehazten duena.

Hala nahi duenak hainbat konpromiso harditzake: lehenengo hitza euskaraz egitea,produktuen prezioak euskaraz jartzea,erosketa txartela euskaraz egotea…Hartzen dituen konpromisoen arabera

maila bat hartuko du: bidean, zerbitzua eus-karaz eta lana eta zerbitzua euskaraz.

Argi dago komertzioek esfortzua egingodutela euskara erabiltzeko. Denbora behar-ko da emaitzak ikusteko, baina ekinarenekinez lortuko da. Hori bai, ez da komert-zioen konpromisoa bakarrik izan behar.Dendetan erosketak egiten ditugunok erekonpromiso bera dugu. Komunikazioak binorabide ditu eta norabide bakarrari helt-zea ez litzateke eraginkorra izango, bestenorabideak ez badu inplikazio hori erakus-ten. Denon esku dago Idiazabalen euskaragehiago erabiltzea.

# 15AALLDDAAIIZZEE:: Idiazabalgoherri aldizkariaAArrggiittaarraattzzaaiilleeaa:: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 e-maila: [email protected] ]

EErrrreeddaakkzziioo ttaallddeeaa:: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, MaddiGarcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, IruneUrteaga eta Xabier Urteaga.

AAllee hhoonneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaakk:: AmaiaIparragirre, Josune Mandaluniz, Ana MariAnsalas, Ibon Urkia, Mari Carmen Gonzalez,Aita Iparragirre Herri Eskola, Jose Maria Pazinstitutua (Argentina), Gaztetxea, AnttonioBerasategi.

DDiisseeiinnuuaa eettaa mmaakkeettaazziiooaa:: ZUM Edizioak.

IInnppiimmaakkeettaa:: Gráficas Ona.

TTiirraaddaa:: 1.000 ale.

LLeeggee ggoorrddaaiilluuaa:: SS-0151/04

IISSSSNN:: 1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak, Gipuzkoako ForuAldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruzlagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

Eusko JaurlaritzaKultura Saila

“EZ DA KOMERTZIOEN KONPROMISOA BAKARRIKIZAN BEHAR. DENDETAN EROSKETAK EGITEN DI-TUGUNOK ERE KONPROMISO BERA DUGU.”

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza:

BIDALI ZURE DATUAK: [email protected], kultur etxea 20013 Idiazabal edo utzi udaletxean

Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

Page 4: Aldaize 15

4 < aldaize 15

iritzie

NIEVESURZELAI,ETXEKOANDREAOso ondoi r u i t z e n

zait. Guk ezteu gehiegi eama-ten, etxen aprobetxatzen bai-teu, txakurjanetako. Gutxitanbialtzen deu hautza. Halare osoondo iruitzen zait. Holako gehioein beharko lieke. Ahal donak,aprobetxau dezala, ta eramandezala hautza olioa.

NNOONNGGOOAA ZZAARRAA??

Nongoa zara? Izalgoa naiz. Ez, Ziordiakoa naiz.Ez,.... beno.... eztakit..... Irribarra... eztabaidak...lagunen esanak: “Batekoa ala bestekoa, biherritakoa ezin zara izan!!” Hau buruhaustea!Eta nik bi lekutakoa izan nahi, eta ezin? Nirenortasuna galdu ote dut? EZ. Nire bizitza norabide desberdinetik joan da, bes-terik gabe. Nahita edo nahigabe horrela gertatu da eta gainera, poz-pozik.

Aspalditik hori izan da Izalen eta Sakana aldean izan dudan elkarrizketa asko-ren hasiera, ez da txarra, askotan norbaitekin berriketan hasteko aitzakia ede-rra izan baita. Nortasun bikoitz hori nola azaldu? Eta azkenean, BAI! euskaldu-na naiz eta kitto! Nafarroan gipuzkoar eta Gipuzkoan nafar, hori da koxka etabeti hala izango da, hitz-joko polita ezta? Hala ere Izal beti izango da txiki-txi-kitatik bizi izan naizen herria, HAN pasa nuen nere gazte denbora, HAN botanituen sekulako parrandak, HAN egin nituen betiko izango diren lagun asko,HAN bizi izan nituen istorio ahaztezinak, HAN daukat familiaren zati handi bateta HAN dauzkat nIre sustraiak, HAN, HAN, ...... HAN horrek hurrun dagoeladirudi baina hementxe daukat Izal, Ziordiatik 15 minututara, HAN esan beha-rrean HOR esan beharko nuke, ezta? Hori dena gogoratuz bihotza unkitu egi-ten zait, nire bizitzako zati handi-handia Izalen pasa baita, horregatik nire biho-tzeko zati handia betetzen du Idiazabalek.

Beste aldetik hementxe dut Ziordia, aspalditik hartu ninduen herri txiki eta poli-ta. Pixkanaka-pixkanaka hasi nintzen hemen geratzen, lana zela, lagunak zire-la, eta ohartzerako badaramatzat hamabost urte inguru. Ene!! Badira bai!!Konturatzerako zahartu ere egin garela, redio!! Eta herri xume honetan Izalenjasotako fruitu ederrenetako bat landatzen eta lantzen saiatu naiz. Bai, GUREEUSKARA, arazo politiko eta historiko aski ezagunak direnaren ondoriozNafarroan batipat erabat zapalduta egon den horrenbeste maite dugun hiz-kuntza. Saiatu gara euskara maitatzen erakusten, gure herriko hizkuntza delajakinarazten eta urteen poderioz Ziordia euskalduntzen joan da eta horrekharro sentiarazten nau, oztopoz beteriko bide horretan neuk ere bultzadatxobat eman diodanaren irudipenaz.

Beti egonen da aitzakiaren bat Izala itzultzeko, Sanblasak, kinto afaria, gabo-nak, lehengusu afaria, lagun arteko afariren bat. Ikusten duzuenez, aitzakiakdenak onak eta gainera jai giroan murgildurikoak, EZ DA TXARRA!! Lasterarte!!

GGEERRNNIIKKAATTIIKK IIDDIIAAZZAABBAALLAA

Bizkaiko Busturialdeko bihotzetik Goierrikobihotzera azkar batean pasatzen gara. Gauregun distantzia txikia dena ordea, hitzen dis-tantzia bihurtzen da niretzat.

Gernikatik eguazten batean abiatu eta asteazken batean iristen naizIdiazabala. Kirikolatza ikusten dut bide bazterrean; ez kirikolatza ez,Goierrin trikuak ikusten ditut. Hurrengo eguna ez da jada eguena, oste-guna da eta asteroko erosketak egitera noa. Okindegira sartu eta ohibezala librako bat eskatzen dut. Ez dit erantzuten dendariak eta pen-tsatzen dudana entzuten ez nauela da. AH! Ez nau ulertzen, librakoaesan beharrean ogi bat esan behar diot. Ondo hasi dut ba eguna!Erosketekin jarraitu behar dut eta berakatzak, mailukiak, madariak etaarrankariak zeuden lekuan orain baratxuriak, marrubiak, udareak etaamuarrainak daude. Jesus! Arrazoiz galdetzen dit amumak ea ongi jatendudan Gipuzkoa alde honetan.

Nire barikuan eta hemengo ostiralean ez dakit logurez esnatu edo izar-tu naizen. Oso eguraldi kaxkarra ari du. Bizkaian inetasia dela esangonuke eta tarteka ineztu bat edo beste ateratzen dela, baina ez dakitGipuzkoan zer ari duen edo zer ateratzen den. Galdetu eta Idiazabalenkazkabarra ari duela eta noizbehinka tximistek herria pizten dutela esa-ten didate. Eskerrak trumoia bietan dela trumoi! Asteburua aurrerantzdoa eta norbaitek zera galdetzen digu: jairako zer plan daukazue? Aiba!Zer jai ospatzen duzue ba? Nongo festak hasi dira? Ezetz! Hango dome-ka hemengo jaia dela! Festak beste batetarako utzi behar!

Astea bukatzen da eta baita asteko nondik norakoak ere. Hurrengoastean beste kontu, beste ohitura eta beste berba edo hitz berriren batikasiko dugu. BEJONDEIOLA BA EUSKARARI!

[ HERRIKO PLAZA ] Ze iritzi daukezu Sasietak egiten donolio bilketan ingurun?

[ HEMENDIK ] idiazabal

aammaaiiaaiparragirre jjoossuunneemandaluniz

[ HANDIK ] ziordia

J A S O N EM U J I K A ,IKASLEA

Nei earkiiruitzen zait.

Egie esan ez nau oso seguro gureetxen ette ote dan eo ez, bañooso ondo iruitzen zait holako gau-zak ettea. Daren bittarte aprobe-txau ein behar diela iruitzen zait.Gañea, ibilitako olio zikinekinetten dan gauza bakarrak, gehie-nak behintzet, botatzea izaten da.Berziklau baldin badaike, aurreahorrekin!

BELENGOYA,DENDARIE

Ondo irui-tzen zait.

Guk beti eamaten deu litro t’er-diko potea bete-bete einda,hamabost eunen gure etxen bil-tzen deuna. Etzait iruitzen gehio-tan jarri beharko lukeenik.Sasietan zerbitzu hau ondo dau,baño halare jendea kejatzen da,adibidez, erropa bilketan zerbi-tzukin. Askotan oso betetaeoten omen da kontenedorea, taerropa kanpon utzi behar izatenomen da. Egualdi txarra eittendonen dana bustitzen omen da,ta hori pena bat da. Halare,baterikin ta holako gauza elek-trikokin e halakon bat ein behar-ko litzekela iruitzen zait. Neipasatzen zaitelako igual izangoda, baño gehioi e pasauko zaie,holakokin ze ein eztakiela.Holako gauzantzako re igualjarri beharko litzeke holako zer-bitzue.

ARANTXAEZIOLAZA,DENDARIE

Oso ondoi r u i t z e n

zait. Guk biltzen deu, ta eama-ten deu gañea. Bestek eztakiteamango duen, baño danok einbehar genduke. Hamabosteunen gañea nahikoa biltzenda. Etzait iruitzen maizago jarribeharko lukeenik, partikula-rrantzako behintzet. Jatetxetanta sozidadetan gehio igualbeharko due, olio gehio ebal-tzen duelako, baño, partikula-rrantzako hamabost eunenondo jarrita daula iruitzen zat.

Page 5: Aldaize 15

KKOORRDDOOKKAALLDDIIBAI HITZXELEBREA !ZER OTE DA?Ez gara nahastu, ez. Gurealdizkaria beharrean, ez dugubeste bat atera. Eta alfertugarenik ere ez pentsa; beste-en lana gure balitz bezalapasa eta kitto. Posible ziteke-en, baina ez. Aldaizerenaurretik Idiazabalen euskarahutsean argitaratzen zenaldizkari baten berri emannahi dizuegu. Idiazabalen ai-tzindari izan zen kordokaldi.1977an atera zuen lehen aleaeta hilabetero 12 pezetarentruke eskura zitekeen plazanezartzen zuten mahaian.Kordokaldi aldizkari bat bai-no gehiago zen ordea. Gaztetaldea zen, eguneroko gaiezarduratuak zeuden neska-mutilez osatua. Jakin-minak,zenbait gairen aurrean zutenikuspuntua eta lanerakogogoak Idiazabal bizibe-rritzen lagundu zuenFrankismoaren ondorengourteetan

Page 6: Aldaize 15

6 < aldaize 15

erreportajea

Herriko gazteak biltzea polita litzatekeela pen-

tsatu zuen lagun talde batek. Gazteen arazo,

kezka eta interesei erantzuna emateko modua

izan zitekeela. Taldean lan eginez eta elkar era-

kutsiz, baita herri mailan euren ikuspuntua

zabaltzeko ere. Patxi apaizaren bultzada izan

zuten. Elizaren izenean sortu zen taldea. Mojek

lokala utzi zieten. Kale Nagusian, aurretik esko-

laurrea izandakoa eta josteko ikastaroak ema-

ten ziren lokala utzi zieten. Izena behar zuten:

hiztegiak miatzen hasi eta hara non hitz bitxi

bat: kordokaldi - soinu armoniatsua zuen, apro-

posa izan zitekeen – bi puntu: sacudida.

Astinaldia esan nahi zuen. Izena erabakia zego-

en.

1976ko martxoan egin zen taldearen azalpen

ofiziala. Ordurako bost hilabetetan elkartearen

nondik norakoak lotzen arituta zeuden.

Pixkanaka hasi zen jendea inguratzen.

Estatutuak ezarri zituzten. Lehendakaria, idaz-

karia, diruzaina eta aholkulariaz gain, batzorde-

etako ordezkariak zeuden. Bazkideak lau ba-

tzordetan banatzen ziren: kultura batzordea,

haurren batzordea, jolasen batzordea eta kiro-

laren batzordea. Talde ezberdinetakoak harre-

manetan egoteko bilerak egiten zituzten.

Intereseko gaiak jorratu eta ekintzak presta-

tzeaz gain, izaten zuten aisialdirako tarterik.

Jende multzoa biltzen den tokietan beti sortu

ohi da gaizki ulerturen bat: garbiketak buru-

hauste bat baino gehiago ekarri zituela gogoan

dute bertan ibilitakoek.

Taldearen lehen egitekoa musika ekipoa eros-

tea izan zen. Horren ondoren hasi ziren beste

zenbait ekintza eta jai prestatzen. Hala nola

haurrei zuzenduriko egitaraua osatu zuten;

umeen eguna, haurrentzako zinema, mendi irte-

erak, Artiedako udalekuak… Ekintza guzti

hauen atzean bizitza filosofia bat zegoen.

Haurrentzat urte osorako egitarau bete nahi

zuten. Heziketa urte osoan lantzen dela argi

baitzuten; nahikoa ez zela beraiei egun bat

eskaintzearekin. Disko eta liburu forumak ere

egiten zituzten. Hau da, musika talde bat edo

liburu bat hartu eta zer iruditu zitzaien eztabai-

datzen zuten lagun artean. Kultur astea anto-

latzen zuten, baita gazte festak ere. Lan horie-

tarako Kordokaldiko bazkide ez zirenekin

elkartzen ziren. Horrela ahalik eta gazte gehie-

nen artean antolatzen zen egitaraua.

Aisia eta kultura uztartzeaz gain, herriaren

etorkizunaz ere ardura agertu zuten.

Idiazabalgo lurralde antolamendurako plana

egiteko eskatu zuten besteak beste; martxan

jarri zedin lortu zuten. Gazte talde bat, herrita-

rrak zaborra errekara botatzeko zuten ohitura

aldatzen saiatu zen. Pilatutako zikinkeriari

1976. Franco hil berria zen. Beldurra ez zen desagertu.Ezjakintasun garaiak ziren. Optimismorako garaia batzuen-tzat. Ez omen zegoen fidatzerik zioten besteek. Garai gogo-rrak pasa zituzten zaharrenek. Atsekabeturik zeuden asko.Amorrua edo etsipena, indiferentzia edo baikortasuna;aldatzeko gogoa zuen gizarteak. Gazteria indartsu zegoen.Kaos guztiaren artean, demokrazia posible izango ote den

eztabaidatzen zen bitartean, ate berriak zabaldu ziren.Debekaturik zeuden liburu, disko eta filmak iritsi zirenmugaz beste aldetik. Urteetan ezkutatua egon zen informa-zioa jasotzeko grina piztu zen. Gazteak indartsu zeuden etahandik eta hemendik, batek eta besteak jakiten zuenarekinberaien jakin-minak asetzen saiatzen ziren. Horrela sortuzen Kordokaldi ere.

Page 7: Aldaize 15

aldaize 15 > 7

erreportajea

argazkiak atera eta Ursuaran errekaren ibil-

guan zehar ezarri zituzten, jendea konturatu

zedin zer nolako ondorioak eragiten zituen.

Urte nahaspilatsu haietan, gazteak berez duen

egarria eta ezezagunaren bat-bateko leherketa

batu ziren. Gazteak egindakotik ikasteko parada

eskaini zuen Kordokaldik. Ordura arte egonda-

ko mugimenduak elizatik edo politika mailatik

sortuak izan ziren. Ez ziren herrian egondako

lehen gazte taldeak: hala nola Luistarrak edo

Mariaren alabak indar handia izan zuten. Horiek

elizarekin oso lotuta egon ziren. Garai berriak

zetozen eta gazteek beste bide batzuk ere eza-

gutu nahi zituzten. Ordura arte isilean egon

ziren kontuak agertu ziren: kristautasuna ez

ziren beste erlijio batzuen berri izan zuten, psi-

koanalisia, familia, sexua… Aurreko hamarka-

detan lurperatuta egon ziren gai tabuak ager-

tzen ziren. Informatu eta lagun artean idei berri

haien inguruan jardun nahi zuten. Urte asko isil-

pean eman zituen gizarte batean nekez entzun

zitekeen horrelako solasaldirik.

Hasierako bazkideek berriei egin zieten leku.

Ugalde etxeko lokalak gaur Gaztetxea dagoena-

ri eman zion pasu. Idei zaharrek berriei eman

zieten txanda. Denbora ez zen izoztu, baina pix-

kanaka taldearen garra indarra galduz joan zen.

Kultur-etxea zabaltzearekin agur esan zuen

Kordokaldik.

1977ko urtarrilean kaleratu zuten lehen alea.

Izen bereko gazte taldea izan zen sortzailea.

Hilabetekaria izateko asmoz jaio zen.

Idiazabalen gertatzen zenaren oihartzun izan

nahi zutela esaten zuten aurkezpenean.

Herriko kontuen berri emateko tresna izateaz

gain, gazteen ikuspegia zabaltzeko modua ere

bazen. Euskara hutsean kaleratzen zen.

Herritarrak hizkuntzaren erabilerak duen

garrantziaz jabe zitezen nahi zuten.

Herriko hainbat pertsona ezaguni egindako

elkarrizketak irakur zitezkeen: txistulariei,

enterradoreari… Motz-motzak atalean

herrian gertatutako berriak zetozen. Kirolari

ere egiten zioten txokorik: kanpoan ere sona

zuten kirolariak baitzeuden Idiazabalen. Gai

jakin batzuen inguruko iritziak topa zitezkeen:

sexua, familia…gazte taldekoenak bai eta,

honetaz hitz egiteko guraso eta gazteekin

elkartzen zirenean izandako berriketak ere.

Interesgarritzat jotzen zituzten aldizkari eta

liburuen aipamenak argitaratzen zituzten

inork nahi izan ezkero hauetara jo zezan.

Kordokaldi elkartearen bilakaera ezagutzeko

ere balio zuen: batzarretan erabakitakoa,

egindako ekintzak, martxan zeuden planak.

Amaieran denbora pasak egoten ziren.

Herritarrek herriko kontuez, zituzten kezkak

eta iritziak zabaltzeko aldizkaria zen bada.

70. hamarkadan ez zen gaur egungo teknolo-

giarik. Aldizkari baten argitalpenak lan handia

eskatzen zuen. Kordokaldi hasieratik bukaera-

raino herriko gazteek egiten zuten.

Idazmakinan testuak idazten zituzten tintarik

erabili gabe. Orriak hizkien formez zulaturik

geratzen ziren horrela. Marrazkiak eta izenbu-

rua egiteko orratzez zulatzen zuten orria. Kaxa

moduko baten ezartzen zen beste orri zuri

batekin eta tela batez estalirik. Zapaldu eta

orrian zulotxoetatik pasatzen zen tinta. Hizkiak

orrietan geratzen ziren. Banan-banan orri

bakoitzarekin ariketa berdina errepikatzen

zen, 75-100 aleko tirada egin arte. Vietnamita

izena ezarri zioten makinari. Gero mahaia eza-

rri plazan eta jendeak noiz erosiko zain egon.

12 pezeta ale baten truke.

Batez ere herriko gazteek erosten zuten aldiz-

karia. Kordokaldi inguruan mugitzen zirenek.

Behin ordea erosle bereziren batzuk hurbildu

omen zitzaizkien. Goardia Zibilak bisita egin

zieten plazan zuten postura. Ale guztiak era-

man zituzten. Kaleratu ziren zortzi zenbakieta-

tik zazpi irakurri ahal izan ziren

KKOORRDDOOKKAALLDDII AALLDDIIZZKKAARRIIAAIDIAZABALEN GERTATZEN ZENAREN OIHARTZUN IZAN NAHI ZUEN.

UUMMOORREEAA GGAALLDDUU GGAABBEEUmorerik ez zen falta izaten. Nahikoa dabegirada bat hortaz jabetzeko. Hilabetebatean ez zuten alerik kaleratu. Hara nolaargudiatu zuten hutsune hura:

Egitarau dotoreaosatu zuten jaial-di handirako.

Kordokalditik mendi irteera bat antolatu zuten.“Martxa Monstruoa” izendatu zuten. Ez zen ezgauerdiko eztula izan: izal-otzaurte-aratz-sanadrian-aizkorri-aketegi-urbia-udana-brinkola-zerain-segura-izal. Ilustrazio bikaina zuten:

Page 8: Aldaize 15

8 < aldaize 15

ze berri ?

Denbora gutxian baserri bideetan eta herrikobazter askotan seinaleak jarri dituzte. UdalakIdiazabalgo baserri guztietarako bidea adieraz-ten duten seinaleak jarri ditu. Bidegurutzeetanbide hura hartuta zein baserritara hel daitekeenageri da. Idiazabalen 80 baserri baino gehiagodaude, eta bakoitzari seinalea ere jarri diote.Horiez gain, Santiago bidea nondik pasatzen denerakusten duten seinaleak ere jarri dituzte.Horiek Jaurlaritzak ipini ditu. Leku batzuetanbaserrietakoak eta Santiago bidekoak bata bes-tearen ondoan daude.

SSEEIINNAALLEE BBEERRRRIIAAKK

Elizako teilatua eta ataria berritzeko lanak egingodituzte datozen hiletan. Atariko obrak maiatzeanhasi ziren, eta teilatukoak urte amaierarakobukatuta egotea espero dute. Parrokia, Udala etaGipuzkoako Foru Aldundia ari dira bi proiektuetanelkarlanean. 240 mila euroko aurrekontua dutekonponketa lanek; kopuru horren %70 ForuAldundiak ordainduko du.

Atariko lanen helburua sarrera nagusia gehiagoez hondatzea da. Urteetan tenperatu aldaketek,haizeak eta eguzkiak atariko irudiei kalte egin die.Gipuzkoako Foru Aldundiak klima faktoreaksarrerari egindako kalteak neurtu ditu. Orainhondatutako zatiak konpontzeko eta atariababesteko obrak ari dira egiten. Madrilgo enpre-sa bat ari da lanean. Elizako sarrera nagusianaireztapen-ganbera bat egiten ari dira. Hortazgain, lan hauek ere egingo dituzte: ataria garbitueta pitzadurak konpondu. Berrikuntza bukatuta-koan elizako sarrera nagusia babesteko asmoa

ere badute. Nola egingo duten zehaztu gabe dagooraindik. Aukera bat baino gehiago daude; ata-riak duen aterpea handitzea, edo sarrerak babe-sa izan dezan inguruan zuhaitzak landatzea.Ataria berritzeko lanek 50 mila euroko aurrekon-tua dute eta irailerako bukatuko dituzte.

Erreteila egiten noiz hasiko diren erabaki gabedago, baina negurako teilatua berrituta egongoda. Proiektua bukatuta dago. Teilatuak duen egu-rrezko egitura bere hartan utziko dute. Hondatutadauden zatiak aldatuko dituzte; esate baterako,aldare gainean dagoen habe bat aldatu egingodute. 188 mila euro erabiliko dituzte teilatukoobra egiteko. Elizako teilatua berritzeko asmoaaspaldikoa da. Azken 3 urteetan Parrokia etaUdala Foru Aldundiari laguntza eske aritu da.Aurten jaso dute elizako obra guztiak egitekolaguntza. Gastatuko dutenaren %70 ordaindukodu Foru Aldundiak.

EELLIIZZAAKKOO TTEEIILLAATTUUAA EETTAA AATTAARRIIAA BBEERRRRIITTUU EEGGIINN BBEEHHAARRDDIITTUUZZTTEE240 MILA EUROKO AURREKONTUA DUTE BI OBREK

// BERTSO AFARIAIllati euskara elkarteak eta Idiazabalgobertsolari taldeak bertso afaria antolatudute ekainaren 30erako. Afaria Arretxeelkartean izango da 20:30ean.Bertsolari hauek hartuko dute parte:Maialen Lujanbio, Jokin Uranga, IbanUrdangarin (Osinaga txapelketako ira-bazlea) eta Txapi (Iker Zubeldia).Euskara elkarteko bazkideentzat doanizango da, gainerakoek 10 euro ordaindubeharko dute. Lehendabizi bazkideekizango dute afarirako izena ematekoaukera, eta, ondoren, beste guztiek.

// AGENDA 21

Sindikatoak itxura berria izango du las-ter. Kanpoko aldetik denda itxura hartu-ko du eskaparate eta guzti. Barruan ereizango dira aldaketak, baratzerako boti-kak gordetzeko gela berezia egin dute.Lokalean zoru berria jarri eta pintatuegin dute. Sindikatoak 60 bazkide ditugaur egun. Duela gutxi sindikato zaha-rreko lokala saldu zuten eta handik lor-tutako diruarekin ordainduko dituzteobrak.

// MUS TXAPELKETA ARRETXENArretxe Elkarteak mus txapelketa anto-latu du ekainaren 16rako. 21:30etanzabalduko da izena emateko aukera etatxapelketa 22:30etan hasiko da.

[ laburrak ]

Page 9: Aldaize 15

aldaize 15 > 9

ze berri ?

AARRTTZZAAIINN TTXXAABBOOLLAAKK EETTAA GGAALLTTZZAADDAAKK BBEERRRRIITTZZEEKKOOAAUUZZOOLLAANNDDEEGGIIAA UUZZTTAAIILLEEAANNESTATU OSOKO 40 GAZTE ETORRIKO DIRA IDIAZABALA PPEERRTTSSOONNAAIIAA EEZZAAGGUUNNAAKK

IIDDIIAAZZAABBAALLEENN Azken asteotan Idiazabalenantolatutako hitzaldietan etabestelako ekitaldietan pertso-naia ezagunak izan dira.

[ iruditan ]

Herri eskolaren 25. urteurrena ospatzeko eki-taldiak ekainaren 17an bukatuko dira. Egunhorretan ikasturte bukaera eta mende laurde-neko ospakizunen amaiera ospatzeko festaegingo da. Ikasleentzako jokoak, argazki era-kusketa, bazkaria eta musika eta dantza saioaantolatu dituzte. Festan 25 urte hauetan esko-lan ibilitako ikasleak bildu nahi dituzteantolatzaileek. Horretarako ahalegin bereziaari dira egiten. Ikasle izandako guztiei gutunabidali diete jaiaren berri emanez. Ikasturtehonetan egindako ospakizunen amaiera izan-go da ekainaren 17ko festa egun hori.

ZZAARRTTZZUUEELLAA25. urteurreneko batzordeak eta Udalak anto-latutako El Caserío zartzuela emanaldiak 500lagun bildu zituen. Zelaako kiroldegia beteegin zen Sasibil elkarte lirikoak, Sotto Voceorkestrak eta Urretxu-Zumarragako irrintzidantza taldeak emandako saioa ikusteko.Inguruko herrietako jendea ere etorri zen.

Ikusleak eta antolatzaileak gustura geratuziren. Goierrin zartzuela emanaldia egiten zenlehendabiziko aldia izan zen.

LLIIBBUURRUUAAEskolaren 25 urteetako historia biltzen duenliburua bukatuta dago. Eunate eta OihaneEliok egin dute Aita Iparragirre eskolarensorrera eta ondorengo urteetako bilakaerabiltzen duen liburua. Aurkezpena noiz izangoden zehaztu gabe dago.

[ Herri Eskolak 25 urte ]

UURRTTEEUURRRREENNAA BBUUKKAATTZZEEKKOO FFEESSTTAAEEKKAAIINNAARREENN 1177AANN

Eusko Jaurlaritzak Idiazabal aukeratu du udanantolatzen dituen auzolandegietako bat egiteko.Espainiako estatuko 15-17 urteko 40 lagun etorri-ko dira uztailean artzain txabolak eta Uzkanga etaAlbitxu lotzen dituen galtzada zaharberritzea. Bitxanda izango dituzte: uztailaren 3tik 16ra, eta17tik 30era. Txanda bakoitzean 20 laguneko tal-dea arituko da lanean.

Bi artzain txabola berrituko dituzte. Horietako baterorita dago. Gazteek harriak landu eta ondorenparetak egin beharko dituzte. Teilatua ere jarrikodiote. Konpondu beharreko bigarren txabolak

paretak zutik ditu, eta teilatua ere badu. Kasuhorretan, txabolaren ingurua txukuntzea izangoda egin beharrekoa. Teilatua eta paretak erehobetuko dituzte. Auzolandegira etortzen direngazteek egin beharreko beste lana UzkangatikAlbitxura doan galtzada zatia berritzea izango da.Bidea eta Uzkangako zubia txukunduko dituzte.

Gazteek Pilarrenean lo egingo dute. Lanaz gain,herria eta ingurua ezagutzeko aukera ere izangodute. Auzolandegia Eusko Jaurlaritzak antolatu du,Udalaren lana gazteentzako lo lekua prestatzeaeta denbora-pasarako ekintzak antolatzea da.

XXaabbiieerr EEuuzzkkiittzzee mmaarrttxxookkoo GGaannbbaarraakkooTTeerrttuulliieettaann..

IIññaakkii PPeerruurreennaa aappiirriilleekkoo GGaannbbaarraakkooTTeerrttuulliieettaann..

AAlleecc RReeiidd aappaaiizz iirrllaannddaarrrraa,, mmaaiiaattzzeeaann,,bbaakkeeaarrii bbuurruuzz hhiizzkkeettaann

Page 10: Aldaize 15

10 < aldaize 15

kolaborazioak [herri eskola]

Asteko edozein egunetan, eguerdiko 12:30akedo 16:30ak izan, Aita Iparragirre HerriEskolako ikasle eta irakasleek lan saioa amaituondoren, etxeratzeko asmoarekin irteten dire-nean, bat-batean, edozein izkinatik inurrienpare, autoak agertzen hasten dira seme-alabenbila.

Nahiz eta eskola inguruan dozenaka aparkalekulibre egon, mordoxka batek, autoak gaizki apar-katuta uzten dituzte. Bidearen karril bat, eskolaautobusaren geltokia; etxeetako garaje sarre-ra-irteerak… edozein lekutan!

Egoera ezaguna Idiazabalen. Kale Nagusia ere,

modu berdinean ikusi ahal izaten delako urtekoegun gehienetan eguerdi parteko orduetan.

Arazoa, Eskolako ikasle-irakasleen irteeretan,hau da 12:30tan eta 16:30tan nabarmendu egi-ten da, (geroz eta guraso gehiago ohitura txarhau hartzen ari direla atzeman dugu). Neurrihandiago batean gainera, asteazkenetan, esko-la garraioko autobusa ordu berean etortzendelako.

Arazoak hurrengo asteetan okerrera egingoduelakoan gaude, eskola inguruan hastear dau-den handitze eta hobekuntza lanak direla-eta:langile, hondeatzeko makinak, kamioi mugimen-

duak… Ez hori bakarrik. Gurutze Berri Auzokourbanizazio lanak ere laster hasiko dira.

Denon onerako eta gehien bat istripu eta arris-kuei aurre hartzeko,egokia litzateke, eskolarainguratzea oinez edo bizikletaz.

BBAADDAA GGAARRAAIIAA,, HHIITTZZEETTAATTIIKK EEKKIINNTTZZEETTAARRAA PPAASSAATTZZEEKKOO..

MMIILLAA EESSKKEERR

[ laburrak ]> Zorionez, Eskolan egin beharreko handitze-lanak hasi dira. Noiz amaituko ote dira?> Mila esker 25. urteurreneko ekintzetan parte hartu eta antolaketan laguntzaile zaituztegun guztioi.> Petrolioa garestitzen ari denez, denok oinez edo bizikletaz abiatu beharko dugu.

ZZEERRGGAATTIIKK EEZZ OOIINNEEZZ??

Page 11: Aldaize 15

aldaize 15 > 11

herri eskolak 25 urteGEHIGARRIA++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++

++++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++++ ++++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++

++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++ ++

Oroitzapenen zakua beteta datorkigu AitaIparragirre herri eskola 25. urtebetetzean.Inauteriak 1984. urtean, kultur astea 87an, 2 urtegeroago Zirika Irratiko lehen emisioa,Bartzelonako olinpiadekin batera kiroldegia ereinauguratu zuten. Orain dela urte gutxi, aldiz, jan-gela eta bi urtekoen gela jarri dituzte martxan.

Ibilbide luzea batzuentzat, atzo goizeko kontuakbesteentzat; Idiazabalgo historiaren zati garran-tzitsua denentzat. Mende laurdena beteta ere,oraindik gazte dago eskola; urteurrena ospatzekoekitaldiz gainezka, eta beste 25 urtez herrikofuntsezko eragile izaten jarraitzeko indarrez.

1981

-200

611998811

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1990

1991

1992

1993

1994

1995

1996

1997

1998

1999

2000

2001

2002

2003

2004

2005

22000066......

aita i

parra

girre

Page 12: Aldaize 15

12 < aldaize 15

1980-81 ikasturtean Idiazabalgo ikastolak etaGarikano Goñi eskola nazionalak bat egin zute-nean, herri eskola euskalduna eta publikoaeratu zen Idiazabalen: Aita Iparragirre herrieskola.

Aurretik, bi ikastetxeen artean aukeratu beharzuten gurasoek: ikastola ala eskola nazionala.Tradizio, ohitura, ideologia eta estilo oso des-berdinetako ikastetxeak. Arazo bakarra ez zenikastetxea aukeratzea, ordea, egoera harkherrian sortzen zuen banaketa baizik. Izan ere,eskola bietako haurrak gutxitan elkartzen zirenkalean jolasterako orduan. Frankismoak sortu-tako egoera soziopolitikoaren irudi zen eskolenegoera.

Bestalde, Idiazabalek ez zituen nahikoa haur biikastetxeetan gelak osatzeko, eta azpiegiturakekonomikoki sostengatzea zaila zen. Egoera ezzen egokia; ez haurrentzat, ez irakasle etagurasoentzat. Eta arazoa errotik konpontzekomodua Idiazabalen eskola bakarra eratzea zen.Errezeloak eta beldurrak, ordea, ugari zirenalde bietan, eta prozesua geldoa izan zen. Aldehorretatik, aurrera egiteko oinarrizkoa izan zenbateratze prozesua gestionatu zuen batzordemistoaren lana.

BBaattzzoorrddee MMiissttooaarreenn llaannaaHistoriak ere lagundu zuen eskola bateratuasortzeko prozesuan. Frankismoa amaitu ondo-ren, trantsizio garaikoa da egitasmoa, etamomentu historiko horretan ulertu behar daprozesua. Garai hartan, euskal erakundeakosatzen zihoazen neurrian, Hezkuntza Sailakeuskal eskola publikoa sustatzeko lanak hasizituen. Hiru hizkuntza ereduak finkatu eta lehen

ahaleginak herri euskaldun txikietan eginzituen; horretarako, laguntza teknikoa etababesa eman zituen. Idiazabalgo prozesuan ere

parte hartu zuten.

Hala, bi ikastetxeetako irakasleen, guraso tal-deen, Udalaren eta Eusko JaurlaritzakoHezkuntza Sailaren babesa izan zuen egitasmo-ak. Bi urteko lanaren ondoren, bateratze proze-sua erregulatu zuen oinarrizko txostena osatuzuen batzorde mistoak; oztopo ugari gaindituondoren, adostasun maila altua lortu zuen txos-tenak.

11997755eekkooaakk eeuusskkaarraarrii bbiiddeeaa iirreekkiizz1980ko irailean jaio zen Aita Iparragirre herrieskola; 3, 4 eta 5 urte zituzten haurrak elkarre-kin eta euskaraz ikasten hasi zirenean.1975ekoak ziren herri eskolako nagusienak, etahoriek ikasturteetan aurrera egin zuten heine-an, D eredua finkatzen joan zen ikastetxean.Irakasleentzat ere aldaketa nabarmena izanzen: eskola berria, lankide berriak, lanerakohizkuntza berria... Batez ere eskolako materialamoldatzeak eskatu zuen ahalegina. Ikastolaneskolak euskaraz ematen bazituzten ere, esko-lako materiala garai hartan ez zegoen oso gara-tua. Horregatik, lehen urteetan gaztelerazkoliburuetan euskarara itzulitako fotokopiak itsas-ten zituzten irakasleek.

AAllddaakkeettaakk hheezzkkuunnttzzaannGaur egun, kalitatezko eskolarako materialaukera zabala dago merkatuan, eskolak lantzendituen hiru hizkuntzetan gainera: euskaraz, gaz-teleraz eta ingelesez. Izan ere, ikasteko eta ira-kasteko teknikek eta metodologiek aurrerapengarrantzitsuak izan dituzte azken hamarkade-tan, eta, materiala hobetzeaz gain, ikasle-ira-kasle harremana aldatu egin da, ikaslearen par-tehartzea gelan handitu, eskolako materiala

herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: erreportajea

HHAAZZII EETTAA HHEEZZII,, HHEERRRRII MMUUIINNTTTTEEGGII

Page 13: Aldaize 15

aldaize 15 > 13

herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: erreportajea

egokitu da, gai berriak lantzen hasi dira (ingu-rumena, hezkidetza)... Eskolak berak dituenbaliabideak ere berritu dituzte; hala nola, kirol-degia, kirol materiala, teknologia berriak, libu-rutegia, psikomotrizitateko gela, eta abar.

Legeak ere gizartearen aldaketara egokituzjoan dira, eta eragina izan dute hezkuntza sis-temaren egituran. Alde batetik, zikloak berran-tolatuz (1996ko HSAOL Legearen ondorioz 6.maila arte ikasten dute haurrek) eta, bestetik,irakatsi beharreko edukiak zabalduz.Hezkuntzaren helburua, gaur egun, ez da kont-zeptuak ikastea bakarrik, baita egiten eta izatenikastea ere.

KKuullttuurraarrii bbuullttzzaaddaaHistorikoki, eskolaren funtzio nagusia pertsonahelduak eta arduratsuak heztea izan da. Gerobegira lanean, herrigintzan eta politikan jardun-go duten horien muinttegia da eskola. Eta,horretarako, baliabide bakarra ez dira ikastet-xeko ikasketa orduak. Hori dela eta, herri esko-lak esfortzu itzela egin du ekintza kulturalaksustatzen, haurren hezkuntza ekintzen osagarribaitira.

1984ko otsailean inauteriak berreskuratu ziren,antzinako idiazabaldarren ohiturari jarraituz.Hiru urte geroago, 1987an, lehen kultur asteaegin zen, eta, 1989an, Zirika Irratiko lehen emi-sio entzun zen. Gabonetako ospakizunek erebadute tartetxoa oroitzapenetan; bai gimnasiotxikiko antzerkiek, bai Olentzerorekin kantariibilitako egunak.

Dena den, haurren eta gaztetxoen artean ilusio

gehien piztu izan duten ekintza ikasketa bidaiaizan da. Ikasketa bidaiarako dirua lortzekosaldu beharreko polboroi, kamiseta eta loteria,nora joan erabakitzeko liskarrak, irakasleakkonbentzitzeko lanak... Aurrekariek bidaiakberak bezainbeste zirrara sortu izan dute.

BBeessttee 2255 uurrttee!!25 urte hauetan, 19 kinta atera dira herri esko-latik. Azken ikasturteetan, lehen promozioharen seme-alabak hasi dira eskolan. Herrieskolatik igaro direnen artean, batzuek atsede-naldiko esnea eta eskolako lehen txandal ber-deak gogoratuko dituzte; beste batzuek labora-tegia, aroztegia eta MUR-BER-BIR programa;gazteenek gatazken txokoa, Etxarri-Larraungobaserri eskola eta psikomotrizitateko gela.

Orain dela 25 urte abesten genituen kantakedota gustuko jolasak gaur egun eskolan ikus-ten baditugu ere, hezkuntzak eta eskolak biziizan duen garapena garrantzitsua izan da arloaskotan; betiere, gizartearen behar berrietaraegokituz. Baliabideak hobetu egin dira eta ikas-te-irakaste prozesuan aurrera egin da. Baina,batez ere, eskolako profesionalak aldatu dira.Iritsi diren berrien trebakuntzak eta urteakdaramatzaten horien esperientziak eta birzikla-penak lagundu egin du eskolako haurrei hez-kuntza egokia eta duina ematen, etorkizunekoprotagonista izango diren haurrak hezten.Beste 25 urtez kalitatezko eta euskarazko hez-kuntza ematen jarraituko duela esperoz, zorio-nak irakasleei, ikasleei eta gurasoei.

ZZOORRIIOONNAAKK HHEERRRRII EESSKKOOLLAA!!

EESSKKOOLLAAZZ KKAANNPPOOKKOO KKIIRROOLLAAEskola kirolaren lehen ekintzak 1981-82 ikasturtean hasi ziren.Lehen ikasturteetan Sustapen Kirolak programaren barnean hau-rrek hainbat kirol eta joko mota egiten zituzten herrian bertan: part-xisa, xakea, damak, sokatira, krosa, bizikleta-gynkana, atletismoa,baloi-tiroa eta futbola.

1984-85 ikasturtean hasi ziren ikastetxeen arteko kirol lehiaketak.Gerora antolatu zituzten Ordiziako atletismo olinpiadak etaIdiazabalgo herri krosa. 90eko hamarkada hasieratik eskolaz kanpo-ko kirolak gaur egun duen antolamendua osatu zuen, ikastetxeenarteko harremana sendotuz eta kirol aukera handituz.

Eskolatik bertatik bultzatzen da eskolaz kanpoko kiroletan partehartzea. Izan ere, haurrak kirola egiteaz gain, jendea ezagutzeko,eta egungo gizartean baliagarri izango dituen hainbat jarrera ikas-teko egokia baita: besteekiko errespetua, arauak jarraitzea, galtzeneta irabazten ikastea... Gaur egun, ikasleen ia %100ek parte hartzendu.

Eskolako patioko futbol zelaia inauguratzeko, eskola nazionalakfutbito txapelketa antolatu zuen 1979an.

UURRTTEEZZ UURRTTEE•1980-81 ikasturtea: herri eskola eratu zen,

eskola nazionala eta ikastola elkartzean.

•1983-84 ikasturtea: Garraio zerbitzuamartxan jarri zen eta inauteriak berresku-ratu ziren.

•1987-88 ikasturtea: Lehenengo aldizospatu zen aste kulturala

•1988-89 ikasturtea: D eredua ezarri zenherri eskolako maila guztietan.

•1989ko azaroa: Zirika irratiaren lehenemisioa.

•1992ko urria: kiroldegiaren inaugurazioa.

•1996-97: HSAOL (Logse) legeak ezarritakoberrantolaketaren ondorioz, 7 eta 8 mai-lako ikasleak Loinazpera.

•2000-2001 ikasturtea: 2 urtekoak ereeskolara.

•2003-2004: Jangela zerbitzua hasi zen.

•2005-2006: Udal haurtzaindegia ireki zen.

1

1 )

Page 14: Aldaize 15

14 < aldaize 15

herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: atzera begira

Gaur eskolan oso ongi pasatu dugu.Andereñoak esan digu margoen bila zihoala etagelan txintxo eta isilik egoteko. Segituan zeto-rrela. Nik ez dakit zergatik esaten digun hori.Gero errieta egiteko arrazoi gehiago izatekoagian, edo igual ez delako gutaz fio. Egia esan,beti egiten dugu zerbait bera joaten bada.Ahaztu egiten zaigu eskolan gaudela, eta oilate-gi itxura gehiago izaten du holakoetan guregelak. Bat armairura sartzen da, bestea kan-tuan hasten da eta denok zeinek baino zeinekaltuago hitz egiten dugu. Gero, itzultzen dene-an, bakoitza bere lekuan jartzen da ezer pasatuez balitz bezala. Badakigulako ez zaiola gustatubehar egiten ari ginena, eta agian gutako nor-bait patiora bidaliko duelako buelta bat emate-ra. Batzuetan, ordea, harrapatu egiten gaitu ezegitekoren bat egiten.

Goizean eskolara iritsi garenean, goiko aldeanpasilloaren bukaeran dagoen gelatxoetako batirekita zegoela ikusi dugu. Normalean itxitaegoten da. Beti aritzen gara hor zer ote dagoenasmatu nahian. Irakasleei galdetzen diegu etaesaten digute oroimena ezkutatzen dela hor. Nikez dakit oso seguru zer den oroimena. Eta aitor-tu behar dut beldur pixka bat ematen didala.Era berean, zirrara sortzen duen hitza erebada; jakin-mina pizten du. Nire lagunek ere ezdut uste esanahia dakitenik. Baina, hortaz hitzegiten dugunean, jakingo bagenu bezala aritzengara. Inork ez duelako gutxiago izan nahi etaasko dakigula erakutsi nahi dugulako. Behinaitonari galdetu nion zer ote zen oroimena etaesan zidan harribitxi bat bezalakoa zela, koskaaskokoa, itzalez eta argiz betea, eta bere alda-petan ibiltzen ikasten duenak eguzkia bere

eskuetan eduki ahal izango duela. Ez nuen osoondo ulertu zer esan nahi zuen. Batzuetangauza arraroak esaten hasten da, badirudizoratuta antzean dagoela. Dena den, niri gus-tatzen zait horrela hasten denean. Liburu batbezalakoa da, ipuinak kontatzen hasten da edo-zer galdetuta. Nik uste dut zaharrak eta umeaktxoratuta samar gaudelako konpontzen garelahain ongi.

Aitonak esandakoagatik, eskalatzaileak diraoroimenaren bila aritzen diren gizakiak.Harkaitzean gora joaten dira, eta kontu handizibili behar dute, bestela erori egingo baitira.Ondo pentsatu behar dute non jarri atzamarraketa hanka puntak. Horretarako, non daudengogoratu behar dute, nola igo diren, eta horrenarabera erabakiko dute hurrengo pausoa nor-

antz eman. Ez dakite zer topatuko duten, bainaausartak dira, oso ausartak. Gure gelako guz-tiok esaten dugu eskalatzaile izan nahi dugula,goitik, txoriak bezala, ikusi ahal izateko. Ustedut oroimena guztiok dugun gauza dela.

Bakarrik geratu garenean, andereñoari kasueginez, isili-isilik, hasi gara pasilloa zelatatzen.Gelako ateak irekita jarraitzen zuen. Inor ezzebilen inguruan, eta isilka-misilka pauso biziandenok gela hartara joan gara. Justu-justu sart-zen ginen. «Itxi atea, kontuz!», entzun da, etaondoren norbaitek isiltzeko xuxurla egin du.Erdian mahai bat eta alboetan apalak baino ezdaude. Urduritasunak jota-edo zomorrotxoaksartu zaizkidala zirudien tripan. Txokoan, gelakobi lagun barreari ezin eutsita atearen kontraeserita. Hura irudi barregarria!

Hasi gara liburu, kaxa eta kaxoi guztiak atera-tzen zeren bila genbiltzan jakin gabe. Hemenirrati zahar bat dago, “loroa” jartzen du! Etahemen berriz, kareta batzuk, apal honetan libu-ru mordoska, eta leiho ondoan argazki albummordoa. Koaderno honetan oroimena jartzendu! Egiten ari ginena utzi eta koadernoari begi-ratu diogu. Hemen barnean egon behar du oroi-menak! Txikia da. Itxi ate guztiak, sartu koader-notxoa jertsearen azpian, pasilloan inor ezzegoela egiaztatu eta gelara itzuli gara.Irakaslea itzuli da. Ez da ezertaz ohartu.

Jolastordua iritsi denean, denok korrika jaitsigara eta koadernoari begira hasi. Denok egonarte ez dugu ireki. Lehenengo orrian argazkizahar bat zegoen, herri eskolako lehenengoikasleak jartzen zuen. Azpian, izenak. Bat edo

beste ezagutzengenuen. Orriak pasat-zen hasi eta eskolakoargazkiak eta kontuaktopatu ditugu. Leheneskola nolakoa zen,oraingoa egin zutene-koa, kiroldegirik ezzegoenekoa, lehenordenagailuak ekarrizituztenekoa… Nikesango nuke eskolanahiko zaharra dela.Erabat aldatu da.Jartzen zuen lehengopisuan zegoela soinke-ta gela. Nola da posi-ble, ez dago-eta leku-rik. Ordenagailu batikusi dugu, zahar-zaha-rra. Idatzita zegoenazken orria, ikasle bat-

zuk bete zuten. Gure moduan oroimen hori zerote zen bila omen zebiltzan, eta halaxe sartuzirela gela hartara aukera izan bezain pronto.Topatu ere egin zutela, eta orduko eskola nola-koa zen deskribatuko zutela hurrena irakurtzenzuenak jakin zezan. Guk ere gauza bera egindugu. Erabaki dugu atzo eskolan egin genuenadeskribatzea, eta horrela jakingo zutela nola-koa den gure oroimeneko eskola. Bukaerangure izenak idatzi ditugu, eta ohar bat jarri duguesanez hura irakurtzen duenak momentu horre-tako Aita Iparragirre nolakoa den azaldu behar-ko duela. Gero bere tokian utzi dugu koadernoa.

Orain badakit zer den oroimena: historiarenmisterioa da oroimena. Aberatsa eta ausartada oroimena: gure eskola bezalaxe, horregatikegin ditu 25 urte. ZZOORRIIOONNAAKK!!

OORROOIIMMEENNAA EEZZKKUUTTAATTZZEENN DDEENN GGEELLAA

Page 15: Aldaize 15

aldaize 15 > 15

herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: elkarrizketa

NNooiizz hhaassii zziinneetteenn 2255.. uurrtteeuurrrreenneekkoo eekkiittaallddiiaakkpprreessttaattzzeenn??

04-05 ikasturtean hasi ginen gauzak antolatzen.Herri Eskolak 25 urte bete behar zituela-etaEskola Kontseiluan zerbait berezia egitea pro-posatu zen. Horretarako batzorde bat sortugenuen. Idiazabaldar guztiei egin genien deial-dia eta talde hori lanean hasi zen. Eskolakoikasle ohiak, irakasleak eta idiazabaldarrakbildu nahi genituen batzorde horretan. Hor bil-dutakoek erabaki genuen 25. urteurrena ospa-tzeko zein ekitaldi egingo ziren. Zartzuela ema-naldia ez , beste guztiak bilera horietan eraba-kitakoak izan dira.

NNoollaa aarriittuu ddaa llaanneeaann ttaallddee hhoorrii??

Hasieran bilera asko egin genituen egitarauosoa antolatzeko. Gerora lanak banatu egingenituen. Bakoitzak gauza baten ardura hartuzuen eta hala aritu gara. Ondo funtzionatu du.

Beti izaten da kargagehiago hartzen due-nen bat, baina oro harjendea asko inplikatuda.

TTaallddee hhoorrrreettaann nnoorrbbaaii--tteenn ffaallttaa ssuummaattuu aalldduuzzuuee??

Bai ikasle ohiena etaorokorrean gazteena.Jende hori antolaketalanetan ibili izan balitz,ziurrenera beste motabateko ekintzak antola-tuko genituen. Horrekpena ematen dit, adintalde bateko jendea-rentzat ez dugu ezerberezirik egin.

2255.. uurrtteeuurrrreenneekkoo oossppaa--kkiizzuunnaa EEsskkoollaarraa bbeeggiirraaeeggiinnddaakkooaa iizzaann aall ddaa??

Helburua herri osoarizabaltzea da, urte hauetan guztietan 800 batidiazabaldar pasatu dira eskolatik, ikastola,Eskola Nazionala eta Herri Eskola kontuan har-tzen baditugu. Ia herri erdiaz ari gara hizketan.Gure asmoa gurasoak eta ikasle ohiak inplikat-zea zen.

HHoorrii lloorrttzzeekkoo zzeeiinn eekkiinnttzzaa aannttoollaattuu ddiirraa??

Bereiztu beharra dago Eskola barruan etaherrian egindako ekintzen artean. Ikasleentzatantzerkiak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta ikas-taroren bat izan dira. Idiazabaldar guztientzakogauzak ere antolatu ditugu...

HHoorriieenn aarrtteeaann EEuusskkaall HHeerrrriikkoo GGaazztteeOOrrkkeessttrraarreenn kkoonnttzzeerrttuuaa,, eerrrroonnkkaa hhaannddii xxaammaa--rrrraa,, eezz??

Horretan zeresan handia Iñaki Telleriak izan du.Berarekin hizketan aritu ginen musikaren ingu-ruan zerbait egiteko. Berak, Idiazabala ekarri

zitezkeen ikuskizunen zerrenda egin zuen.Horien artean Gazte Orkestra zegoen. Iñakiorkestrako partaide izandakoa da, eta horriheltzea erabaki genuen. Hala, harremanetarakotelefonoren bat emateko eskatu genion Iñakiri.Zenbaki bat eman zigun eta guk gerentearenazelakoan, lasai asko deitu genion eta hizketanaritu ginen, gerora jakin genuen gizon huraKultura sailburuordea zela.

BBeelldduurrrriikk eezz aall zzeennuutteenn??

Bai, ez genekien jendeak nola erantzungo zuen,aldez aurretik perkustra emanaldiak ez zuenguk nahi genuen erantzuna izan. Batez ere gaz-teen hutsunea sumatu genuen. Uste dut gazte-engana ez garela iritsi. Behar bada errua gureaizango da, edo besterik gabe jendea beste bidebatetik dabil eta ez du horrelako gauzetan sartunahi. Falta hori sumatu dugu. Orain daudenikasleek eta gurasoek oso ongi erantzun dute,baina 30 urte inguruan dabilen jenderik ez daazaldu.

EEsskkoollaarreenn hhiissttoorriiaa bbiilldduukkoo dduueenn lliibbuurruuaa eerree aarriizzaarreettee pprreessttaattzzeenn??

Bai ekainean aurkeztuko dute lan hori. Horiizango da urteurren honetako gauza garrantzit-suenetako bat. Lan handia egiten ari dira etaespero dugu harrera ona izatea. Argazkiak bilt-zen eta dokumentazioa biltzen ordu asko pasa-tu dituzte egileek.

AAttzzeerraa bbeeggiirraattuuttaa,, 2255.. uurrtteeuurrrreennaarrii bbuurruuzz zzeebbaalloorraazziioo eeggiitteenn dduuzzuu??

Oso ona. Pozik eta nekatuta nago. Asko inpli-katzea tokatu zait, baina merezi izan du, espe-rientzia polita izan da. Hau herrirako geratukoda.

NNoollaakkoo eettoorrkkiizzuunnaa dduu HHeerrrrii EEsskkoollaakk??

Ona. Inplikazio handia dago, erronka handiakditugu, gainera laster obrak hasiko dira Eskolaneta horrek ere aldaketak ekarriko ditu.

JJOOSSEE LLUUIISS EELLIIOO:: ““EEZZ DDUUGGUU AASSMMAATTUU GGAAZZTTEEAAKK 2255..UURRTTEEUURRRREENNEEKKOO EEKKIITTAALLDDIIEETTAARRAA NNOOLLAA BBIILLDDUU””Jose Luis Elio duela 25 urte etorri zen IruñatikIdiazabala. Urte hauetan guztietan Aita IparragirreHerri Eskolako irakaslea izan da. Azken hilabeteotan25. urteurreneko ekitaldiak antolatzen ibili da. Taldehandia izan du inguruan: Maite, Mari Karmen,

Anttonio, Ion, Aloña, Lierni.... eta beste lerro pare batbetetzeko adina izen ere bai. Horrelakoetan, ordea,norbaiti tokatzen zaio gurditik tira egitea, eta JoseLuis aritu da lan horretan. Nekatuta, baina gusturahilabeteotan gertatutakoaz hitz egin du.

Page 16: Aldaize 15

16 < aldaize 15

herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: ekitaldiak iruditan

EEKKIITTAALLDDIIAAKK AANNIITTZZAAKK EETTAA OOPPAARROOAAKKAita Iparragirre, herri muinttegi 25 urtez lemapean hasi ziren 2005ko urrian Idiazabalgo herri eskola-ren 25 urteak ospatzeko ekitaldiak. Guraso, ikasle ohi eta irakasleek parte hartu dute batzorde anto-latzailean. Lan dezente egin behar izan dute ikasturtean zehar, baina emaitzak ikusita merezi izan du.

Urriak 8: herri eskolaren 25. urteu-rrena ospatzeko ekitaldien aurkezpe-na .

Urriak 8: PERKUSTRA kontzertua Urriak 15: herri eskolaren sorrerariburuzko mahai ingurua.

Urriak 28: bertso saioa eskolakohaurrentzat

Azaroak 17: kirolariekin solasaldia Azaroak 18: ipuin kontalaria ludote-kan

Azaroak 26: kantu afaria Arretxeelkartean

Abenduak 2: Jokulandia Abenduak 16: Ereski abesbatza Urtarrilak 4: Euskadiko GazteOrkestraren kontzertua kiroldegian

Urtarrilak 29: Printze Txikia antzezla-na Guraso Elkartean

Martxoak 17: herriko kirolariekinsolasaldia

Apirilak 28: Super Sue birziklapenariburuzko antzerkia ingelesez, BlueMango taldearekin.

Maiatzak 6: “El Caserío” zartzuela

2005:

2006:

Page 17: Aldaize 15

aldaize 15 > 17

herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: herriko plaza

ASUN URANGAGURASO ELKARTEKO KIDE OHIA

0011..]] Diferentzia oso handia dago lehengo esko-la eta oraingoaren artean. Dena ari da hobe-tzen. Gure garaiko gauzak ikusita, gure seme-alabak txikiak zirenekoak, gauzak asko aldatudira. Hobekuntza askok guretzat ez dute balioizan, ia berandu izan delako, baina gaur egunoso ondo dago Eskola.

0022..]] Egin ziren eta orain ere egiten ari direnaurrerapenak. Gu, adibidez, etxeko amak izangara, baina lana egiten dutenentzako haurtzain-degia edota jangela bezalako aurrerakuntzek,gauzak asko aldatzen dituzte. Guretzako ez dutebalio izan, baina gaur egun oso ondo dago. Horibehintzat, oso ondo dago.

0033..]] Momentuz ez dut uste halakorik gertatukodenik, baina hona ere jende asko etortzen arida… Jende asko etorri beharko liltzateke, haurgehiago jaio beharko lirateke, baina ez zait iru-ditzen halakorik izatera iritsiko garenik.

0044..]] Aberastasun handia, beste ezeren gaine-tik, eta egungo gurasoei laguntzak ere bai. Egunbai aitak eta baita amak ere lan egiten dutebiek, eta Eskolak, haurrak zaintzearen aldetik,erraztasunak eman ditu: haurtzaindegia, jange-la…

0055..]] Egia esan, ez naiz ekitaldi bakarrean ereegon. Baina hala ere, oso ondo iruditzen zaitegiten dena. Egiten den edozer, dena dagoondo. Erraz esaten da, oso erraz, herrikoEskolak hogeita bost urte egin dituela, bainaatzo zirudien, gure haurrak hor ikasten hasizirenean…

JOSUNE ALBERDIIKASLE OHIA

0011..]] Egia esan, aldaketa gehiegirik ez dut ikus-ten. Gu ikasle izan ginen garaian, adibidez,askoz ere ikasle gehiago ginen, eta orain ezdaude hainbeste Haur Eskolan. Gelak ere askozere txikiagoak dira…

0022..]] Gure garaian, ostiraletan tailerrak egitengenituen: josten ikasten genuen, edota makra-mea, gantxiloa edo eskulanak egiten ikastengenuen… Ikasturtean zehar agian bi hilabete-an edo hiruhilabetean behin jardueraz aldatzengenuen. Oso gauza polita zen, gustora aritzenginen horretan eta ederki pasatzen genuen.Orain, adibidez, faltan somatzen dut hori. Ezditut ikusten gaur egun haurrak horrelakorikegiten.

0033..]] Ez dut irudikatzen, eta irudikatu ere ez dutegin nahi. Ez litzaidake batere gustatuko hala-korik gertatzea. Herriak bere itxura galdukoluke, herri itxura galduko luke, eta ez litzatekeberdina izango, nire ustez behintzat.

0044..]] Egia esan ez naiz guzti-guztietan egon,baina egin diren gauzak oso ondo iruditu zaizkit.Oso ondo prestatu dira, eta antolakuntza ereederra izan da. Adibidez Zartzuela oso ondoegon zen, ekitaldi oso polita iruditu zitzaidan.Kontzertua ere gustatu zitzaidan.

ITZIAR ARAIZTEGI TELLERIAIKASLE OHIA

0011..]] Barrualdea, zonaldeak. Gela gehiago egindira… eskola txikia, adibidez, asko berritudute. Irakasleak behintzat, ez dira aldatu.Jangela eta haurtzaindegia ere hor daude…egia esan, barruan ez naiz aspaldian egon…

0022..]] Ni Eskolan nenbilen garaian nire momen-turik onenak eskola txikian pasatu nituela ustedut. Orain, ondoen dagoena kiroldegia dela ustedut. Nire ustez, orain berritzen ari direlako edo,baina gutxien gustatzen zaidana da eskola txiki-ko ikasleak handira pasatu izatea. Hor, adibidez,nahaspila ikusten dut.

0033..]] Orain ume asko sartzen ari dira eskolan.Gure garaian egon zen momentu bat ikaslegutxi egon zirena. Fisikoki aldatu egin da esko-la, egiturari dagokionez, instalazioari dagokio-nez. Hori bai, irakasleak ez dira askorik aldatu.

0044..]] Ez dut irudikatzen Idiazabal bi eskolekin.Agian Goierri aldetik etorriko litzateke jendea,baino ez dut uste arrakasta handirik izango zue-nik. Gainera, ez dut uste merezi duenik. Ondodago Beasainera eta herri handiagoetara ikas-tea joatea, jende gehiago ezagutzen da, erlazioberriak egiten dira...

0055..]] Oso-oso ondo iruditzen zaizkit. Gehiagotanegin beharko lirateke horrelakoak.Herriarentzat gauza asko egiten ari dira. Orainarte, eskolaren hogeita bostgarren urtemugaarte inoiz edo oso gutxitan egin diren ekimenakegin dira, eta seguruenik, urtemuga amaitzendenean ere egingo ez direnak.

GGAALLDDEEZZKKAA01. ZER USTE DUZU ALDATU DELA GEHIEN ESKOLAN?02. ZER GUSTATZEN ZITZAIZUN GEHIEN? ETA ORAIN? ZER DA ESKOLA GARAITIK GEHIEN GOGORATZEN DUZUNA?03. HERRI ASKOTAN, BI ESKOLA EDOTA HIRU IZATERA IRISTEN DIRA. IRUDIKATZEN AL DUZU HALAKORIK GURE HERRIAN?04. ZER USTE DUZU EMAN DIOLA ESKOLAK HERRIARI?05. AURTEN HOGEITA BOST URTE EGIN DITU ESKOLAK, ETA HORREN HARIRA EKITALDI ASKO EGIN DIRA ZER DIOZU HORREN

INGURUAN?

Page 18: Aldaize 15

18 < aldaize 15

herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: denborapasa

ERANTZUN GALDERA HAUEK HERRI ESKOLARI BURUZ DAKIZUNA NEURTZEKO:

EEZZEETTZZ AASSMMAATTUU!!Erantzunak: 1. Josefa Urdanpilleta. 2. Gurutze Baztarrika, José Luis Elío, Miren Urteaga eta Inmaculada Ariztimuño. 3. 19 promozio. 4. 1992. urtean.

01. Zein da Sor Dominikaren izena? 02. Zein irakaslek daramatzate 25 urte lanean Idiazabalgo Herri Eskolan?

03. Zenbat promoziok bukatudituzte ikasketak herri eskolan?

04. Zein urtetan inauguratu zen kiroldegia?

PUNTUAK LOTU:

Page 19: Aldaize 15

aldaize 15 > 19

hizketan

CAMINO GALARZA. 16 URTEZJUBILATUETAN TABERNARI

““KKOONNFFEESSAATTOOKKII BBAATTEENNMMOODDUUKKOOAA DDAA TTAABBEERRNNAA””

TTaabbeerrnnaakkooaa,, llaannaa ssooiilliikk ddaa aallaazzeerrbbaaiitt ggeehhiiaaggoo bbiihhuurrttzzeenn ddaa??

Egia esan, nahi edo ez egunosoan hemen zaude eta hemenaditu beharra dauzkazun gauzekazkenean lana bakarrik ez, zer-bait gehiago bihurtzen dute.Jendeari aurpegi ona jarri behardiozu, edukazioa izan behar duzueta haserre bazaude gorde eginbehar duzu... askotan ezin duzu,lehertu egiten zara, ezin duzugorde... baina beti eutsi behardiozu.

BBaarrrraarreenn aattzzeettiikk jjeennddeeaa mmoodduubbeerreeaann iikkuusstteenn ddaa??

Pentsatu ba! Adibide bat jarrikonizuke baina... barrutik jendeaezberdin ikusten duzu mozkortutadaudenean... Adibidez, barranzaude lanpetuta iritsi ezinik lane-an eta etortzen da bat eta “ebakibat!” eskatzen dizu begiratu ereegin gabe... eta ezta kasorik ere!Barruan zaudenean konturatzenzara horrela ezin dela, zerbitzariatope dagoela eta libre dagoenean

eskatu behar diozula.Momentu batzukdaude lanez lepo zau-dela eta ezin diozulakasurik egin.Horrelako gauzakkanpotik ez dira ikus-ten.

Eta gero... esamesaketa zurrumurruakasko entzuten dira.Ezetz esanda eredenoi gustatzen zaiz-kigu horrelako gau-zak eta tabernakhorretarako leku

aproposa dira, askotan herrikogauza asko jakiten lehenak izatengara tabernariok.

GGaazzttee jjeennddeeaa iibbiillii ddaa,, bbaatteezz eerree,,ttaabbeerrnnaa hhoonneettaann......

Bai, azkenean zure antzekoekinegiten zara ondoen, gazteekin.Zaharragoekin ere egon beharduzu eta horiekin ere gusturaegoten zara, baina bai, beti esti-matzen da zure moduko jendea-rekin egotea.

UUrrtteebbeetteekkoo iibbiillbbiiddee hhoorrrrii aauurrrreettiikkaattzzeerraa eerrrreeppaarraattuuttaa...... gguussttuurraa??

Orokorrean balorazioa positiboada, giro ona egon da, gazte jen-dea ibili da taberna honetan etaalde horretatik denei eskertze-koa da hori. Baina ez dut gezurrikesango, kontu txarrak ere izandira: borrokak izan dira, kolpeak,lapurretak ere bai... baina beno,aurre egin diogu eta orokorreanhemen egon den giroa ona izanda.

TTaabbeerrnnaakkooaa,, llaannaa ssooiilliikk ddaa aallaazzeerrbbaaiitt ggeehhiiaaggoo bbiihhuurrttzzeenn ddaa??

Lana baino gehiago da, lanabaino gehiago izatera iristen da.Jende askorekin laguntasunahartzen duzu, egunez egun jende-arekin egiten duzun harremanakkonfiantza sortzen du eta harre-man oso polita sortzen da.

BBaarrrraarreenn aattzzeettiikk jjeennddeeaa mmoodduubbeerreeaann iikkuusstteenn ddaa??

Ez, barraren atzetik jendea askozgehiago ezagutzen duzu, ez dakitkonfesatokia dela esan daitekeenbaina jendeak gauza asko konta-tzen dizkizu eta zuk ere jendearigauza asko kontatzen dizkiozu,bai, konfesatoki baten modukoada taberna. Harreman oso bere-zia sortzen da. Sekretuak ereezagutzen ditugu jendearenak,eta konfesatokia da, entzundako-ak ezin direlako kontatu, bestelaharreman hori moztu egingo bai-litzateke.

EErrrreettiirraattuueeii lloottuuttaa--kkooaa iizzaann ddaa zzuurreeoossttaallaarriittzzaa bbiiddeeaa......

Bai, orain gutxiagobaina bide horretatikjoan da. HasieranMari Karmen Matoseta biok plazakoahartu genueneanpare bat urte egote-kotan sartu ginen,azkenean, ordea,han hamar urte izanziren eta hemen iasei izan dira.

Orain, uste dut osta-laritzan egin beharreko bideaegin dudala eta nire aroa amaitudela. Eta uzteko arrazoi nagusianekea da, nekatuta nago asteanzazpi egun lan egiteaz. Zortez edozoritxarrez bi lekuetan ez dut jaihartzeko modurik izan eta osolotua da lana. Bestelakoan, lanabera atsegina da, jendearekinharreman handia duzulako, lagu-nak egiten dituzulako... lana gus-tatzen zait baina, oso lotua da.

1166 uurrtteekkoo iibbiillbbiiddee hhoorrrrii aauurrrreettiikkaattzzeerraa eerrrreeppaarraattuuttaa...... gguussttuurraa??

Bai, nik uste oso positiboa izandela. Jende guztiarentzat ez nin-tzen gustukoa izango, baina horileku publiko baten egotearenordaina da. Ezin duzu pentsatujende guztiarentzat jatorra izanbehar zarenik, baina nik usteondo joan dela. Niri oroitzapenatsegina geratzen zait, bainauste dut nire aroa amaitu dela.

BITTOR REGUEIRA. URTEBETEZ ODEIN TABERNARI

““HHEERRRRIIKKOO GGAAUUZZAA AASSKKOOJJAAKKIITTEENN LLEEHHEENNAAKK IIZZAATTEENNGGAARRAA TTAABBEERRNNAARRIIOOKK””

Odei eta Pilararreneako tabernariek orain arteko lanari utzi diote. Camino Galarza 16 urtez egon da jubilatuenean tabernarieta Bittor Regueirak urtebete egin du Odein. Biekin hizketan izan da ALDAIZE, tabernak uzterako atzera begirakoa egiteko.

Page 20: Aldaize 15

20 < aldaize 15

ertzetik [argentina]

JJOOSSÉÉ MMAARRÍÍAA PPAAZZ IINNSSTTIITTUUTTUUAAKK 5500 UURRTTEE BBEETTEE DDIITTUUAPIRILEAN HASI ZITUZTEN MENDE ERDIA OSPATZEKO EKITALDIAK

Apirilaren 25ean hasi ziren ospatzen Idiazabalen José María Paz institu-tuaren 50. urteurrena. Hezkuntza, kultura, hazkundea eta haurrenganakozein gazteenganako begirunea uztartzen ditu mende erdi honek. Egunhorretan eskolak urteak bete zituen, eta orduan hasitako ekitaldiek dato-zen asteetan jarraituko dute. Bukaerako jaia abuztuan egingo dute “topoegiteko eta nostalgiaren” jaiarekin.

Apirileko festa eguna arratsaldean hasi zen. Herri osoa bildu zen bertan.Gazteek eserlekuak erabiliz 50 zenbakia irudikatu zuten eskolaren parekokalean. Ospakizunetako banderari harrera egin zioten, eta Argentinakoereserkia kantatu zuten. Institutuko azken hiru zuzendariek hitzaldia eginzuten: Martha Ortegak, Daniel Vassiak eta Germán Martinattok. Ikaslegazteenek opariak banatu zituzten eta Juan Pablo Vassiaren kantuak ent-zun ziren. Ondoren, 50 ikasle atera ziren eskolatik (25 neska eta 25 muti-ko) eskuan kandelaz apaindutako pastel bana zutela. Eserleku bakoitzeanpastel bat jarri zuten. Bildutakoek kandelak itzali eta Zorionak abestuzuten. Bildutako guztiek topa egin zuten: ikasleek, irakasleek, zuzendari-tza taldekoek, gurasoek eta idiazabaldarrek. Askok begiak malkotan zituz-tela ikusi zituzten su artifizialak. Kolorez betetako 50 eztanda entzunezhasi ziren mende erdia ospatzeko ekitaldiak.

HHiissttoorriiaa1956. urtean sortu zen Bigarren Hezkuntzako José María Paz Institutuamartxan jarri zuen elkartea. Hauek ziren batzorde hartako kideak:Santiago Ortega, José Cignetti, Enzo Jaurena, Marcelo Torres, Juan

Marocco, Miguel Bertello, Teodoro Greising, Luis Guemberena, LuisSimoni, Angel Martini, Fermín Oliva, Enrique Marcantonio, Hilda deGarabello, Albino Martina, Angel Morsino, Víctor Bertello, Gino Rampini,Juan Manzotti, Ambrosio Uría eta Miguel Jaca.

Celia Garello de Frunek honela kontatu du orduan gertatutakoa:“Irakasle eta idiazabaldar talde batek Bigarren Hezkuntza herrian ema-tea nahi genuen kosta ahala kosta. Gazteentzat, eta, oro har, herriarent-zat ezinbestekoa zela ikusten genuen. Zazpigarren mailara arteko ikaske-tak eginda lana aurkitzea zaila zen. Buru-belarri hasi ginen; idiazabalda-rrekin, dendariekin eta herriko agintariekin bilerak egin genituen.Azkenean, institutua martxan jartzea erabaki genuen. Arazo eta gabeziaaskorekin hasi genuen ibilbidea, baina guztion lanarekin oztopoak gain-ditzeko gai izan gara”.

Ikastetxe berriaren helburua herritarrei irekitako eskola sortzea zen,guztiei aukera bera emateko doako hezkuntza eskainiko zuen zentroaosatu zuten. Hori izan da urte hauetako lan ildoa. 1956ko apirilaren 25eanhasi zen martxan institutua.

EErrrreeddaakkzziiooaa:: Stefanía Guemberena eta Maía Ines Ortega..AArrggaazzkkiiaakk:: Graciela de Frund eta Pablo Britos.

IIrraakkaassllee aarrdduurraadduunnaa:: Marta Montivero.

Page 21: Aldaize 15

aldaize 15 > 21

[izal ezautuz] ertzea

AGIRRE

Horrela ageri da idatzita aspaldiko mendeetatik hona, gure garaian“Agerre” esanda apartatu izan dugun etxearen izena.

Leku askotan daude “Agirre/Agerre” izeneko etxeak. Mitxelenak dioenbezala, gure arteko izen zabalduenetakoa da eta ez da harritzekoa besteosagarri batzuekin elkartuta azaltzea ere; Idiazabalen bertan ere, hordugu aspaldiko “Iparragirre”, gaurko egunean galdua; “Euzkiarre” ere,beharbada (“Eguzkiagirre?”).

Gure “Agirre/Agerre”ri helduta, jakin beharrekoa da –gure baserri zaha-rrenak bezala- XVI. mendean dagoela aurreneko aldiz dokumentatua(1568, 1588...); orduan egindakoak dira hemengo lehen baserriak. Garaihartan (1642 arte), Agirre Txipia ere bazen (gogoratu aurreko batean aita-tutako Ondramuño Txipia ere). Zaila da zer edo nolakoa izango zen esa-tea; baliteke baserri berria egin aurretik zegoen txabola modukoa izatea,beharbada, geroztik ere iraun egingo baitzuen aldi batez.

Izenaren formari begiratuz, jakingarria da 1813 arte, beti, “Agirre” taxu-koa ageri dela. Horrek ez du esan nahi, beti horrela ahoskatuko zenik.Seguruenera, hizketako fonetika bilakaerak ekarria izango zuen ordurako“Agerre” forma, baina ordu arte ez dut ikusi lehenagokoetan. Eta geroere bakan: 1949an; 1925 eta 1940an, berriz, “Agarre”. Izan ere, idatziz-ko hizkuntzak joera handiagoa baitu hitzen molde tradizionalari eustekoa.

Mitxelenaren iritziari kasu eginez, berriro ere, “agir-/ager-“ekin du zeri-kusia izenak; hortik etorri dira “agiri” eta “ageri” ere.

1922-25 ingurura arte izan zituen bizilagunak gure Agirrek. Badirudi ordu-tik hutsik egon zela eta, poliki-poliki, erortzera egin zuen. Orain dela hiruz-palau urte erabat bota zuten ia eroria zegoen etxea eta beraren ondokoermita bakarrik geratu da.

AGIRREKO SAN ESTEBAN

“Zer da ‘Agirre’ hori, gero? Ez al da, bada, beti ‘Agerre’ izan, ala?” esan-go dute herriko zaharrek.

“Zer da ‘San Esteban’ hori, gero? Ez al dute, bada, errotulu dotorean‘Doneztebe’ jarri oraintsu?”, esango dute gazte akademikoek.

Biek arrazoia, edo arrazoi pixka bat, behintzat. Eta hona nik ere neurea;izenaren idatzizko molde zaharra “Agirre” izan da eta XX. mendean ber-tan ere hala azalduko da (“Agerre” ere bai 1813tik, behin edo behin); san-

tua izendatzeko, berriz, “San Esteban” ohizkoa jarri dut, ez dut eta bes-terik ezagutu Idiazabalen.

Doneztebe lehen kristau martiria izan zen; Jerusalemen hil zuten harrika,Jesukristo gurutziltzatu eta bederatzi bat hilabetera. KristautasunaEuskal Herrira heldu zenean (III. mendean) lehen elizak egiten hasi zireneta, aurrerago, baita santuren baten zaindaritzapean ipini ere. Horrelakolehenak, V. mendean, Santa Maria, San Pedro, San Martin eta SanEsteban izan ziren. Beraz, baliteke Agirreko ermitakoa ere garai horreta-tik etortzea.

Edozein moduz, beraren inguruko lehen aipamen garbia 1787koa da;ermita Akutaingo jaunarena zen eta Agirreko maizterrek zaintzen zuten.Agirre Sorondok eta Lizarraldek diotenez (2000. urtea), baliteke erretau-la XVI. mendekoa izatea. Orobat esaten dute 1979 aldera eman zela mezaazkenekoz ermitan. Geroztik abandonatuta egon da eta Joxe KruzAranburuk gorde ditu bere ganbaran hango santuen irudiak. Jakinadenez, orain bi-hiru urte, Fermin Leizaolak eskatuta, Diputazioak txukindueta berritu egin du.

Garai batean -beste ermita batzuetara bezalaxe- maiatzean, Agirrekoraere errogatibak egiten ziren euri eskean. “Gorrin meza” ere ematen zen,gaitz horren kontrako konjurua botaz.

Gainera (Agirre Sorondo-Lizarralde), turmoi lainoak sumatuz gero, ermi-tako kanpantxoa jotzen omen zuten, elizako sakristaua ohartarazi etaberak ere kanpaiak jo eta harri arriskua galarazteko.

Abenduaren 26a da Doneztebe eguna eta ez dago egun horretako ospaki-zun bereziren baten notiziarik. Seguran bai, festa egiten omen zen etaegun horretan idiazabaldarrak jabe izaten ziren han.

AAGGEERRRREE // AAGGIIRRRREE aannttttoonniiooberasategi

JOXE KRUZ ARANBURUK AGERRE BASERRIARI BURUZ DATUAK BILDU ONDOREN EGINDAKOMARRAZKIA

Page 22: Aldaize 15

22 < aldaize 15

kolaborazioak [gaztetxea]

BBAADDAATTOORR SSUUZZKKOO GGAAUUAAGAZTE ASANBLADAREN ARGAZKI BILDUMA

Azken asteotan, urte guzti hauetako Gazte Asanbladarenargazkiekin bilduma osatzen ari gara. Gaztetxean dugun mate-riala dagoeneko digitalizatu badugu ere, badakigu jende askokargazkiak dituela etxean. Seguruenik zuk ere izango duzu IGAkantolatutako ekintzen baten argazkirik etxean gordeta: sanjo-anetakoak, goitibehera txapelketakoren bat, besterik gabegaztetxean aterakoren bat… hala bada, mesedez ekarri ezazugaztetxera gure albuma osa dezan, eskaneatu eta berehalaitzuliko zaizu.

Argakiez gain, bideoak ere jaso nahi ditugu. Hauek ere hortikzehar daude barreiatuak; ekarriko bazenituzte eskertukogenuke.

Argazki eta bideo bilketa amaitzean, herriko musika taldeenhainbat kanturekin batera, guztiarekin DVD bat osatu etaondoren herriko gazteei banatzea da asmoa.

ARTZAIRROKGazta egunaren bezperan, Gazte Asanbladak antolaturikGaztairrok jaia ospatu zen. Sutura trintxerpearren eta TxomeSound Sistem herritarren kontzertua ikustera jende ugaribildu zen eta leporaino bete zen gaztetxea.

Aurten ere Gazte Asanbladak usadio zaharra errepikatuko du eta udari suzkogauarekin egingo diogu ongietorria. Urtero bezala, txalaparta eta adarrarendeiari erantzunez sutondoan sorginak bildu eta dantzaz, irrintziz eta biraozgurtza egingo diogu Ama-Lurrari.

Sanjoan bezperako akelarrea prestatzeko ordea aurretik hainbat entsegu eginbeharko ditugu urtero ikasi arren ahazten zaizkigun dantzak gogoratzeko. Gaumagikorako prestaketak, ekainean zehar, zapatuero izango dira gaztetxeanarratsaldeko 5etan. Ekainaren lehen astean gainera, batzar berezia egingodugu Sanjoan sua prestatzeko, ideia berriak bildu eta lanean hasteko asmoz.Esan beharrik ez dago nahi duen guztiari luzatzen diogula gonbita.

Festa paganoan parte hartu nahi dutenek ahalik eta azkarren izena eman behar-ko dute Gaztetxean edo Odei tabernan.

LLAAPPUURRRREETTAA GGAAZZTTEETTXXEEAANNAste Santuaren aurretik lapurreta izan zen gaztetxean. Ateko sarraila palankaztxikitu eta 400 euro inguru eraman zituen lapurrak. Ekintza honen egileak (edoegileek) garbi eduki behar dute eraman duten diru hori Idiazabalgo gazteekeuren lanaren bitartez lortutakoa eta euren poltsikotik jarria dela interes kolek-tiborako. Kontzientziarik izan ezean horrelakoak gertatzen dira.

Egindako ekintza zikina, herriko gazteon eta Gaztetxearen aurkako erasoa da,putre eta zakurrik nazkagarrienak egin dezakeen adinako erasoa. Horiexenparean jarri da lapurra.

Argi eduki behar du baita ere ekintza zikin honen egileak, Gazte Asanbladakbitarteko guztiak jarriko dituela egindakoa argitzeko eta ez zaiola debalde ate-rako herriko gazteriaren eta Gaztetxearen aurka egindako erasoa.

GGUURREE SSOORROOAANN LLAAPPUURRRRIIKK EEZZ,, EEGGOONN BBAALLIIRRAA EERRRREE BBIITTEEZZ!!

Page 23: Aldaize 15

Arrantzako txapelketen

garaia martxoan hasten da

eta horietan parte hartzen

du Unai Urkia idiazabalda-

rrak. Esan digunez, martxoa

baino lehen hasten da erre-

ketako ur hotzetan sartu eta

entrenamendu saioak egi-

ten; batez ere Bidasoa erre-

kan ibili ohi da. Uztailaren

31n amaitzen da denboral-

dia.

Gipuzkoako txapelketarekin

ematen zaio hasiera; horren

segidan, EAEkora, Alta com-

petición-era eta azkenik

Espainia mailan egiten den

txapelketara. Jakina,

Espainiakora joateko aurre-

ko guztiak gainditu behar

dira lehenengo. Iaz Asturiasera joan zen Unai Espainiako Txapelketan

parte hartzera eta 10. postua lortu zuen. Pozik egotekoa da!

Aurtengo Gipuzkoako kanporaketan 3. postua lortu zuen eta ekainaren

11n jokatzerako EAEkoa. Zorte on, Unai!

Txapelketetan helburua da ahalik eta amuarrain gehiena eta ahalik eta

tamaina handienekoak harrapatzea. Hori bai, harrapatutakoak atzera

errekan uzten dituzte bizi daitezen.

Latigo izeneko modalitatean ibiltzen dira. Amua prestatzeko gaitasuna

omen da giltza, Unaik azaldu digunez. “Amuarrainek errekako mozorroak

jaten dituzte eta guk mozorro horien antza duten amuak sortu behar ditu-

gu inguruan ditugun gauzekin; esate baterako, erbi-ilea, untxi-ilea, oila-

rraren lumak...”. Trebezia eduki behar da ahalik eta imitaziorik onena egi-

teko, amuarrainek segituan nabaritzen baitute amua benetakoa den edo

ez. Amuarrainak ahoarekin amuari heltzen dionean tira egin behar zaio

lehenbailehen, berak amua utzi aurretik. Arrantzaleak lo hartuz gero, kito,

amuarraina galdu du.

Unaik dio errazago sartzen zaiela ziria aske utzitako amuarrainei, errekan

jaio eta bizi direnei baino. “Arrain-haztegietakoak botatzen dietena jaten

ohituta daude eta errekako amuarrainak azkarragoak dira”.

AAllddaaiizzeekkooookk zzoorrttee oonnaa ooppaa ddiizzuugguu UUnnaaii!!

aldaize 15 > 23

kirolak

MMAARRTTXXOOAANN HHAASSII EETTAA AABBUUZZTTUUAA AARRTTEE AAMMUUAARRRRAAIINNAARREENN AARRRRAANNTTZZAA TTXXAAPPEELLKKEETTEETTAANN PPAARRTTEEHHAARRTTZZEENN AARRIITTUUKKOO DDAA UUNNAAII UURRKKIIAAIAZ HAMARGARREN POSTUA LORTU ZUEN ASTURIASEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN. EKAINAREN 11NJOKATUKO DU AURTENGO EAEKO TXAPELKETA, LEITZARANEN.

MARTXOA BAINO LEHEN HASTEN DA ERREKETAKO UR HOTZETANSARTU ETA ENTRENAMENDU SAIOAK EGITEN; BATEZ ERE BIDASOAERREKAN IBILI OHI DA.

Page 24: Aldaize 15

24 < aldaize 15

iparrorratza

[ liburua ]“Brooklyngo erokeriak (Brooklyn Follies)”

(Paul Auster)

Paisaiaz, argiz, kolorez eta originaltasunez beteriko estatua delaFinlandia (Suomi) esan dezakegu. Herrialde gaztea dela esan ohi daErrusiarekiko independentzia 1917an lortu baitzuen. Helsinki da hiribu-rua, eta orokorrean eraikuntza modernoak ikusi ahal dira hiri osoanzehar. Hala ere, naturak presentziarik ez du galtzen txoko ezkutueneanere.

5,2 milioi biztanle bizi da Finlandian, eta horietatik %67 hirigunean. Datuharrigarritzat hartzen dute sarri, izan ere herri honen 3/4ak baso guneakbaitira. Gainera lurraldearen zati handienetako bat lakuek osatzen dute;190.000 laku inguru aurki daitezke.

Eraikuntza ikusgarri asko ikus daiteke Helsinkin, nabarmenenak, Alvar

Aalto arkitekto finlandiarrak diseinaturiko-ak, besteak beste Finlandiako etxea deri-tzona. Gainera, eta nahiz eta herrialdegarestia den gurearekin alderatuz, garraio publikoa erabiliz, bisita daite-ke hiri guztia, ordutegiari kasu handirik egin gabe. Tranbiak, autobusak,metroa, trenak... ia 5-10minuturo daude edonorako. Uda garaian gainera,maiztasun gehiagoz ibili ohi dira, izaten diren jaialdiengatik (HelsinginJuhlaviikot). Bestalde, jatetxe, taberna, diskoteka, zinema, antzezleku,etab luze bat aurki daiteke Helsinkin.

Helsinki ez da hala ere, Finlandiako txoko bakarra. Inguruetan aurkitzendira, garai bateko Finlandia hobeto islatzen duten, Porvoo, Turku, Espoo,Naantali... Herrialde txiki eta politak dira guztiak, inguruan lakua dutegehienek eta paraje ikusgarriak aurkitu daitezke inguru hauetan. Hegoaldetik Suedia begiz jotzen duen kostara mugituz geroberriz, Vaasa beza-lako hiri garrantzitsuak aurkituko ditugu. Herri txiki polit ugari dago kos-taldean, baina erdiko partea da jendeak gustukoen duena, batez ere uda-berritik aurrera. Izan ere, Jyväskylä bailaran Munduko Rally txapelketaizaten baita. Bertan Nestea Rally moduan da ezaguna, babesle nagusiamedio. Hala ere, Rallyaz gain, Saimma lakuan egiten diren eta bailaragehiena ikus daiteken zeharkaldiak dira gehien erakartzen dutenak. Lekuaipagarrienak agian, Kuopio eta Savolinna dira, eta agian gune hau daFinlandia benetan denaren islada.

Pixka bat iparrera joanez gero, erraz nabarmentzen da hegoaldean aurkidaitekeen mugimenduaren hutsunea. Rovaniemi hiria Santa Klausen sor-lekutzat hartzen da, eta Laponiarako pasabidea dela esaten. Zirkulu polararktikoan kokatzen da eta Finlandiako hiri gehienetan bezala, bada ikus-teko hamaika gauza.

Beraz, garai ederra hauxe bidaiatzea gustuko duen edonork paraje ederhauek bisitatu ditzan.

FFIINNLLAANNDDIIAA:: MMIILLAA LLAAKKUUEENN LLUURRRRAALLDDEEAAiibboonnurkia

IIzzeennbbuurruuaa:: Brooklyngo erokeriak (Brooklyn Follies)EEggiilleeaa::Paul AusterIIttzzuullttzzaaiilleeaa:: Oskar Arana

PPrreezziiooaa:: 18,50€

New Jersey-ko Paul Auster idazlearieuskarara itzulitako lehen liburua da.Liburua erraz eta zailtasunik gabe ira-kurtzen da. Erderetatik euskararaitzultzeko trebetasuna geroz etahobea dela antzematen da. Ea bidehorretatik jarraitzen dugun.

[ web gunea ]Euskal Mendiak

http://em.luberri.net

Euskal mendien web gune interesgarria honakoa. BertanEuskal Herriko tontor guztiak topatuko dituzu. Inguruanditugun mendi zoragarriez ohartarazteko atari polita da.Argazkiak nahiz ibilbideak kontsultatu daitezke. Urrutirajoan gabe ere, leku ederrak ditugu inguruan!

PORVOO

HELSINKI

Page 25: Aldaize 15

aldaize 15 > 25

zaharrak berri

Ariketa bat proposatuko dizuegu oraingoan. Itxi begiak eta ezarri zaitez-te duela 50 urteko Idiazabalen. Nola irudikatzen duzue? Batzuei gaztaro-ko irudiak etorriko zaizkizue gogora, besteei etxean entzundakoa, etabere herri propioa eraikiko duenik ere egongo da, hura ezagutu ez etaargazkietan ikusitakoa irudimenarekin elkartuz. Datozen lerro hauetanguk ere ariketa bera egin dugu. Aurreko mendean zehar Idiazabalek izanzuen paisaian bidaiatu nahi izan dugu. Industria Idiazabalen gailendu etaherri-gunea etxez bete aurretik ageri zuen itxuraren bila abiatu gara.

Nekazal herria zen. Ez dago zalantzarik. Behi batzuk baserri baten ondo-an, astoren bat garaiko garraiobide zabalduenari tiraka eta uda parteanfamilia osoa belarretan. Landa ingurune baten gure irudia da hori. Etahorrelaxe izango zen segur aski. Eta berdea. Mendiz inguraturiko toki haubaina txoko berdeagorik ba ote da ba? Norbaitek gaur egun Idiazabal zerkoloretakoa den galdetuko baligu, berdea dela erantzungo genioke.Zelaien berde bizia, pagadien berde aldakorra eta pinudien berde iluna.Urte batzuk atzera egin eta udan Idiazabal bisitatu ezkero ordea, bestekolorez margotuko genuke. Horia. Horia eta berdea nahastu egiten bait-ziren eguzkiak gehien berotzen duen urte sasoian.

Gariak egiten zuen Idiazabal hori. Herriko famili gehienen sostengu zenbaserria. Abeltzaintzatik eta nekazaritatik bizi ziren hauek. Etxeetakoohiko baratzeez gain, artoa, babak, patata, arbia eta garia ereiteaz ardu-ratzen ziren. Baita abereentzat belarra jasotzeaz eta zuhaitzen fruituakbiltzeaz ere. Urte osorako elikagaia ziurtatzen zuten horrela.

Mendialdeko lurrak basoek eta belardiek osatzen zituzten. Behe aldeanmosaiko itxuran galsoro, artasoro eta zelaiak tartekatzen ziren.Udazkenean landatzen zen garia. Hazia ernetzen egoten zen neguan.

Zenbat eta izozte eta elurte gehiago izan uzta hobea izango zela esatenzen. Udaberrian hazi, eta jada horixka uztail alderako, mozteko prontoegoten zen. Igitaiz mozten zen. Urteak aurrera egin ahala sega agertuzen. Luzeagoa zen eta errazagoa egin zuen lana. Puntan makila bat zera-man moztutako garia alde batera bilduko zuena. Eskuarearekin bildu etabahazak egiten ziren. Bahazak gari sortak ziren, gari landare batez biltzenzirenak. Gurdia hartu etxera eraman eta zintzilikatu egiten ziren lehorzitezen. Bero handiko egunak izan ezkero pare bat egun nahikoa izangoziren erabat lehortzeko. Aletu egin behar izaten ziren ondoren. Harriarenkontra bahazarekin joz gal-alea lortzen zen. Aurrerapenak iritsi ahala50.hamarkada inguruan lan hori egingo zuen makina bat iritsiko zen etxe-etara. Hark alde batetik alea banatzen zuen eta bestetik lastoa. Lastoaganaduari ematen zitzaion eta garia errotara eramaten zen ehotzera.Idiazabalen hiru errota zeuden. Oleakoa Ursuaranen, LopetegikoaBentaTxiki ondoan zegoena eta Oriakoa. Zenbat gari ehotzen zen jakitekoegurrezko kaxa moduko batzuk erabiltzen ziren. Hauetara botatzen zengaria eta gainetik makila batez berdindu egiten zen. Kaxa hartan sartzenzenaren arabera hainbat kilo edukiko zituen. Tamaina ezberdinak zeudeneta harren arabera izen ezberdinak hartzen zituzten. Lakairua deitzen zi-tzaion hiru kilokoari, Gaitzerua hamabi kilokoari (lau lakairu) eta anega48kilokoari (lau gaitzeru).

Irina ogia egiteko erabiltzen zen. XIX. mende amaieran etxe gehienetanogia egiten hasi ziren. Ordutik aurrera baserri gehienek izango zuten berelabe-sua etxearen kanpo aldean. Aste guztirako ogia egiten zen. Ogiazgain taloa ere izaten zen etxeetan, batez ere negu partean. Beroagoa zelaeta esnea taloarekin gosalduko zuten etxe askotan. Eta festa bezperetanzahia zeraman arto-ogia egiten zen: otasa. Etxean ogirik egiten ez zute-nek ez pentsa ez zutenik irin goxatua dastatzeko aukerarik, herrian biokindegi zeuden –eta.

Partzela geometrikoen zaintzaile ziren txorimaloen begiradapean alda-tzen zen jantziz Idiazabal. Industria indarra hartzen joan ahala, baserriakhustuz joan ziren eta ordura arte bizitzeko oinarrizko izan ziren lanakgarrantzia galdu zuten. Urtaroz urtaro gorri, berde edo hori izan zen pai-saia, berdintzen hasi zen orduan.

BBaakkooiittzzaakk bbeerree aassttooaarrii aarrrree[ ESAERA ]

GGAARRIIAA EERREEIITTEENN ZZEENNIIDDIIAAZZAABBAALLEENNHERRIAREN ITXURA ASKO ALDATU DA

Page 26: Aldaize 15

26 < aldaize 15

saski-naski

[ RZ ] [ LILI-MALLU ] mmaarriicarmenggoonnzzaalleezz aannaamariaannssaallaass

HHEEGGAALLUUZZEEHHOOSSTTOOPPIILLOOAA> OSAGAIAK

- 250 g. hostore- Hegaluze medailoi bat- Piper berde bat- Tomate frijitua

> PRESTAKETA

Moztu piper berdea gustuko duzun neurrira eta jarri zartagin batean fri-jitzen. Piperra egiten den bitartean, kazola edo zartagin batean frijituezazu hegaluze medailoia. Amaieran gehitu iezaiozu hegaluzeari piperfrijitua eta aurretik egindako tomatea.

Ondoren hostorea hartu ezazu eta sartu labean, honek dagokion tenpe-ratura lortu duenean. Nahi izanez gero, hostoreari forma eman diezaio-kezu: opila, laukia... Behin hostorea altxatu denean, atera labetik etaerditik moztu ezazu. Bertan hegaluzea, piperra eta tomatea jarri behardituzu. Bi aukera dituzu, hegaluze medailoia osorik jartzea hostoreanedo arraina puska txikiagotan moztea.

Behin hostorea beteta, jarri iezaiozu gaineko hostore estalkia eta prestduzu platera.

On egin!

AAKKNNEEAA SSEENNDDAATTZZEEKKOO

Aknea. Hainbat gaztetxoren buru-haustea. Ispiluan begiratu eta pikormalapartatuak ikusi behar!Larunbat gauerako desagertuko otedira? Zer egin dezaket? Erraza, AnaMariren esanetan.

Herrian badugu emari dezente dueniturririk. Kultur etxearen ondoandago, igerilekutik gertu. Ur-beltzadeitu izan zaio. Herritar ugari joanohi da bertara ur bila; bai edateko,bai janaria prestatzeko. Hartu urhori eta kotoi bat busti. Igurtzi aur-pegia kotoi horrekin.

Pasmo-belarra badugu etxean, eginhorren infusioa eta garbitu ur horrekin aurpegia. Ondoren, kamamilauretan bustitako zapiak jarri azalean pixka batean.

Berbena ukendua eginda edukiz gero, eman beldurrik gabe.

[ BERTSOA ]

Uda eta festak ara!Uztartuta datoz iadaEzin kexatugo garaHerri Eskolak hoitabost urteBaginen eta bagaraHamazazpian festa daJanaldi eta algaraAzaldu denok bertara!

Gehio ere bada hemenEkainak hogeitamarrenIllati talden izenen Bertsolariak: Uranga, Txapi,Urdangarin ta MaialenApari giro on batenDanok Arretxe ElkartenEa ba ikusten garen!!

IIoorriittzz IImmaazz BBaazzttaarrrriikkaaDoinua: ikusten duzu goizean

Page 27: Aldaize 15

aldaize 15 > 27

saski naski

[ ZE ASMA ] Honako irudi hauetan ageri denaren lehen hizkiak asmatutaherriko txoko baten izena osatuko duzu.

Erantzuna: OOjarbi, LLardizabal, AArdiak, RRobotak, IIllati, AAritzeder, GGazta, AAgirreko ermita.

D⁄⁄ ⁄

⁄⁄⁄⁄

F ;[ ARGAZKI ZAHARRA ]

1934an atera zuten argazkia lehen-go etxeko atarian. Bost belaunaldiagertzen dira argazkian. SegurakoDon Inazio medikuaren nahiezatera zuten, senitartekoekin zuenharreman ona zela-eta. Gutxitantopa zitezkeen bost belaunalditakofamiliak. Amona sendagileari hau-rrak munduratzen laguntzen ibil-tzen zen eta harremana zuen bestesenideekin ere. SegurakoEtxeberria argazkilariak atera zienargazkia. Egunkarian atera zirenbizi luzeko familiaren erakusgarri.

Eskerrak eman nahi dizkioguAgustina Aierberi urte hauetan guz-tietan altxor hau gorde etaALDAIZEren esku uzteagatik.

PAGOETA GOIKOKOAIERBE SENDIARENARGAZKIA

:SHHeerreenn--aammoonnaa:: Joxepa Goia (96urte) [11]

AAuurrrreekkooaarreenn sseemmeeaa;; bbiirrrraaiittoonnaa:: Antonio Aierbe (77urte) [9]AAuurrrreekkooaarreenn sseemmeeaa eettaa hhaarreenn eemmaazztteeaa;; AAmmoonnaa eettaa aaiittoonnaa:: Mª Inazia Goikoetxea [15] eta Tomas Aierbe (45urte) [13]AAuurrrreekkooeenn sseemmee--aallaabbaakk;; gguurraassooaakk eettaa iizzaabbaa oossaabbaakk:: Joxe [1], Julian [2], Alejandra [5] eta haren senar Elario Goikoetxea [3] , Juana [6],Joxepa [7], Jesús [8], Agustina [10] eta Mª Karmen [14].AAlleejjaannddrraa eettaa EEllaarriioorreenn sseemmee--aallaabbaakk;; bbiirrlloobbaakk:: Mª Luisa Goikoetxea (4urte) [12] eta Tomas Goikoetxea (2urte) [4]

1

89

10

11

12

1314

15

2 34

5 6 7

Page 28: Aldaize 15

01

02

HHEERRRRII EESSKKOOLLAARREENN 2255 UURRTTEEUURRRREENNEEKKOOAAZZKKEENN FFEESSTTAA

IILLLLAATTIIKK EETTAA HHEERRRRII BBEERRTTSSOOLLAARRII TTAALLDDEEKK AANNTTOOLLAAUUTTAA:: BBEERRTTSSOO AAFFAARRIIEE

Eskolaren 25 urteak ospatzeko festa handia antolatu da ikas-le, ikasle ohi, guraso, irakasle eta iraskasle ohientzat.

Ekainaren 17an izango da.

Egitaraua:- Argazki erakusketa- Bazkaria (15 euro)- Musika saioa- Dantza saioa

Bazkarirako tikeak herriko tabernetan edo eskolan erosi daitezke. Epea: ekainak 7.

Ekainen 30en izango da.

Afarie 20:30tan hasiko da, ondoren bertsok:

- Maialen Lujanbio- Jokin Uranga- Iban Urdangarin (Osinaldeko irabazlea) - Iker Zubeldia (Txapi).

Illati Euskara ELkarteko bazkideek izango dute lehentasunaafarira joateko.

Bazkideek doan, bazkideak ez direnak 10 euro.