Aldaize 39

20
[ 39.alea ] 2009ko ekaina MIKEL MENDIZABAL. MENDI LASTERKETETAKO KORRIKALARIA “Eguraldiak baldintzatu du guztiz aurtengo maratoia: bai lasterketa bera, baita ikusle kopurua ere” // HIZKETAN 14 // ZE BERRI? UDALETXE BERRIA ZABALIK ETA MARTXAN // KIROLAK 7 ANDER BARANDIARAN MUJIKA. ARTZAINA: “Gaur egun, zerbait egin nahi duenak, dirua gastatu behar du” 8 MAHAIAREN BUELTAN AZKEN HAMARKADETAN HERRI GUNEAN IREKITAKO JATETXE GUZTIEK EUREN ATEAK ITXI DITUZTE

description

Aldaize aldizkariaren 39. alea

Transcript of Aldaize 39

Page 1: Aldaize 39

[ 39.alea ]

2009koekaina

MIKEL MENDIZABAL.MENDI LASTERKETETAKOKORRIKALARIA

“Eguraldiak baldintzatu duguztiz aurtengo maratoia:bai lasterketa bera, baitaikusle kopurua ere”

/ / HIZKETAN14

// ZE BERRI?

UDALETXE BERRIAZABALIK ETA MARTXAN

/ / KIROLAK7

ANDER BARANDIARANMUJIKA. ARTZAINA:“Gaur egun, zerbait eginnahi duenak, dirua gastatubehar du”

8

MAHAIAREN BUELTANAZKEN HAMARKADETAN HERRI GUNEAN IREKITAKO JATETXE GUZTIEK EUREN ATEAK ITXI DITUZTE

Page 2: Aldaize 39
Page 3: Aldaize 39

aldaize 39 > 3

illatiren txokoa

# 39ALDAIZE: Idiazabalgoherri aldizkariaArgitaratzailea: lllati euskara elkartea [Pilar Eneaetxea_20213 IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 E-maila: [email protected] ]

Erredakzio taldea: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, NereaGarcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, XabierUrteaga eta Izaskun Vazquez.

Ale honetako laguntzaileak: Aita IparragirreHerri Eskola, Idiazabalgo Agenda 21, AntonioBerasategi, Aitziber Agirrezabala, Garazi Do-rronsoro, Gorka araiztegi, Ane Iparragirre eta-Belen Berasategi.

Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

Inpimaketa: Gráficas Ona.

Tirada: 1.000 ale.

Lege gordailua: SS-0151/04

ISSN: 1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako ForuAldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza:

BIDALI ZURE DATUAK: [email protected], Pilar Enea etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

Herri Urratsek 27 edizio egin ditu dagoeneko. Az-kena, duela aste gutxi, maiatzaren 9an ospatuzuen, “Euskara mihian, irria begian” lelopean.Iparraldeko ikastolek deialdi berezia egin zutenaurtengorako diru laguntza publikoan jaitsierakaurreikusi dituztelako.

Maiatzaren 9ko festara jende ugari hurbildu zennahiz eta eguraldiak batere ez lagundu. Hala ere,ez zen nahikoa izan eta behar duten dirua ezzuten biltzea lortu. Dirudienez, orain arte Seas-kak izan dituen bi diru-iturri handienetatik jaitsie-rak izango dituzte. Iparraldeko Euskal ErakundePublikotik (EEP) eta Eusko Jaurlaritzatik jaso izandute laguntzaren zatirik handiena.

Frantxua Maitiak Akitaniako Kontseiluaren le-hendakari-ordeak EEPrentzat eman ohi dituztenlaguntzak apaldu egingo direla adierazi du. Etahorren ondorioz, EEPko presidente Max Brisso-nek nabarmendu du "finantziazio emendatze ho-rren parte handiena” Seaskari bideratzekoasmoa dutela.

Jaurlaritzarekin ez dago oraindik gai hau finkatu-ta, lantzen ari dira, baina Seaskak kasu honetanere jaitsiera izango dela aurreikusi du.

Hori guztiori kontuan hartuta, Seaskari dirua bi-daltzea premiazkoa da. Seaskak lan oso garran -tzitsua egiten du bertako haurrek oinarrizko ikas-ketak euskaraz egin ditzaten bermatzeko. Hego-aldean baino baliabide gutxiagorekin ari diraIpar Euskal Herrian euskararen biziraupeneanlanean eta Hegoaldekoon laguntza behar dutebeste behin ere.

Krisialdiak ekonomikoak denok kolpatu gaitu,baita euskararen normalizazioan lanean gabil -tzanoi ere, bistakoa da. Politikariek diru murriz-ketak egiten dituztenean, ordea, erabaki politiko-ak egon ohi dira atzetik, beste hainbat arlotan ezbaitituzte halako murrizketa nabarmenik egiten.

Baina tira, hori guztiori ere, krisialdiaren ondo-rioa dela esan beharko dugu.

SEASKARI DIRUA SARTZEKO KONTU KORRONTEEN ZENBAKIAK:

KUTXA: 2101 0045970003310786EUSKADIKO KUTXA: 3035 0059820590731197

ILLATI ETA ALDAIZEREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: 943 [email protected]

IPARRALDEKO IKASTOLEK DIRU PREMIA DAUKATE

MAIATZAREN 9KO FESTARA JENDE UGARI HURBIL-DU ZEN NAHIZ ETA EGURALDIAK BATERE EZ LA-GUNDU. EZ ZEN NAHIKOA IZAN ETA BEHAR DUTENDIRUA EZ ZUTEN BILTZEA LORTU

ORAIN ARTE SEASKAK IZAN DITUEN BI DIRU-ITU-RRI HANDIENETATIK JAITSIERAK IZANGO DITUZTE.IPARRALDEKO EUSKAL ERAKUNDE PUBLIKOTIK(EEP) ETA EUSKO JAURLARITZATIK JASO IZAN DUTELAGUNTZAREN ZATIRIK HANDIENA

KRISIALDIAK EKONOMIKOAK DENOK KOLPATUGAITU, BAITA EUSKARAREN NORMALIZAZIOAN LANE-AN GABILTZANOI ERE, BISTAKOA DA. POLITIKARIEKDIRU MURRIZKETAK EGITEN DITUZTENEAN, ORDEA,ERABAKI POLITIKOAK EGON OHI DIRA ATZETIK

Page 4: Aldaize 39

4 < aldaize 39

iritzie

[ BERTSOA ]:Gastuen murrizketaZaigu iritsikoAurrez gutxi zuenak ez du edukikoinork nahiz ez ditugun neurriak begikoherriak ez du horren erraz etsikoberaien jornalikan ez baita jaitsiko

Ikusiaz herri hauNoraino daramanEtorkizunerako Beti Milaka planBaina egunekoaEzin du eramanMurrizketak eginazOrain hemen ta hanTxiroei kendu etaAberatsei eman

EGILEA:Gorka Araiztegi

DOINUA: bizkaiko aberatsak

BIZITZA UNIBERTSITARIOAEgunero herriko lagun eta familiako kidee-kin aste batez edota denbora gehiago ego-tetik edota soilik ikustetik, astero klaseaneta bestelako lagunekin eguna pasatzeraohitua naiz jada. Ama eta amonaren jakigozoak alde batetara utzi eta jende askorentzat prestatutako janariajatera ohitu naiz azkenean, nahiz eta gero aste bukaeran etxera joan-dakoan gustura eta pozik jaten dudan etxeko jana.

Jakina dugu unibertsitario baten bizia nolakoa den gutxi gora-behera.Haur Hezkuntzako ikasketak burutu nahita, Gasteizen nabil ikasten,Arabako hiriburuan. Karrera hau 3 urtekoa da, baina datorren urtetikaurrera 4 urtekoa izatera pasatuko da, denok dakigun bezala Boloniaprozesua martxan jartzen baita.

Aipatzekoa da hemengo eguraldia, hotz handia egiten baitu neguan, elu-rra noiznahi egiten du. Arrazoi hau dela medio, behin baino gehiagotangeratu behar izan dut Idiazabala joan ezinik, errepideak itxirik zeudela-ko, edota trenik ez zegoelako funtzionamenduan.

Klaseei dagokienez, nahiko erraz ohitu naizela esan daiteke “bizitza uni-bertsitarioa” delako horretara. Lehenagoko urteekin alderatuz gero,esan dezaket bai irakasle eta baita gelakideen aldetik ere gauzak ezber-dinak direla.

Lehen gela batean gehienez 20 pertsona egoten ginen, herri berekoakedota ondokoak, baina orain aldiz klasean berez 100 pertsonatik goragara, nahiz eta klasera 50 edo azaldu gutxi gora-behera. Jende berria-rekin harremanetan jarri beharrak egia esan ez dit gehiegi arduratzen,ondo moldatzen naiz horrelakoetara.

Irakasleei dagokienez, esan beharra dago unibertsitatean ez delaberaien behar printzipala edota helburu nagusia ikasleekiko gertutasu-na aurkitzea. Lehen irakasleekin harreman gehiago izaten genuen, orainordea gutxi dira gertutasun edo harreman hori aurkitu eta mantendunahi dutenak.

Idiazabalgo gazte asko Lazkaoko jaietan zebiltzan bitartean, eta apirila-ren 28an San Prudentzio eguna izanik (Arabako patroia) Armentiara joa-teko aukera izan nuen lagunekin. Egia esan, eguraldi paregabea egitenzuen, gehiegizko beroa beharbada. Goizean goiz esnatu eta ordu erdibateko bidea oinez eginik iritsi ginen. Bertan hainbat postu zeuden,erroskilak, izozkiak, taloak eta sagardoa erostekoa, baita ogitartekoakedo bazkaria erosteko hainbat txoko ere. Armentiako basilika inguratzenduen belardian eseri eta bazkaltzeko taloak jan genituen, ohiturarijarraituz. Esan daiteke jendea bertara eguzkia hartzera joaten delagehienbat, eta bertako giroa ikustera. 7ak aldera berbena hasi zen etagau aldera arte bertan igaro genuen eguna.

Gasteiz ospetsua egiten duten beste festa batzuk ditugu baita ere AndraMari Zuriaren jaiak, Zeledon bisitan etortzen zaigularik. Festa hauekabuztuaren 4tik 9ra arte irauten dute, beraz badakizue, baduzue besteaitzakia txiki bat Gasteizera bisita bat egitera etortzeko.

IRITSI DA UDABERRIAEta iritsi dela ematen du bost zentzumene-kin antzematen den urtaroa; egia esan, eznaiz ausartzen gehien gustatzen zaigunurtaroa dela esaten, batez ere bakoitzakbere xarma daukalako, baina bai esangonuke udaberriak zerbait berezia eskaintzen digula, agian, denboraldiilun eta hotz baten ondoren benetan desio eta behar dugunarekin dator-kigulako, egun luzeak, eguraldi ona…

Koloreak ere udaberrian sortzen direla dirudi, Oregi aldera begiratubesterik ez dago berde kolorearen indarra antzemateko eta gora begi-ra hasi gabe ere, lore desberdinez estalitako inguruko larre, harizti edopagadietara begiratuta ere bistakoa da udaberria bertan dugula.Halere, aurtengoan, apirilaren bukaeran gehienok neguko arropak gor-detzen eta eguzkitan goxatzen hasita geunden arren, maiatz hasierahoni gogor heldu diola neguak ematen du.

Kukua ere dagoeneko hemen zebilen, esaera zaharraren arabera AndraMari martxoko egunean ageri ez bada, bederatzi idi pareri gurdia lotueta bere bila joan behar omen da Erromako zubira. Aurten ere eztabeharrik izan ordea, bere garaian hemen zebilen. Baina egia esan, huraere giro honekin lumak ondo apaldurik ibiliko da, apiril bukaeran zuenkanturako indarra ere joan zaiola dirudi behintzat. Gero krisia egongoezta ba, gizajoak nahiko lan ibiliko du bere buruarekin besteei faboreegiten hasteko. Baina berriz laster da indarrean San Juanak inguru arte,eta oraindik entzun ez duzuenok badakizue, diru pixka batekin ibili, txan-pon gorriren bat sikiera ez da eta asko kostatzen. Ni urtea joan urteaetorri, beti dirurik gabe harrapatzen nau eta geroz eta konbentzituagonago kukuaren inguruko sinesmen zahar honek baduela indarra bategabe harrapatzen duenean behintzat.

Halere, kukua dirurik gabe entzun duzuenok ez etsi, udaberriak askora-ko ematen du, eta ziza tokiren bat bilatuta baldin bazaudete, ez zaudetegaizki zuek ere. Hori bai, argi ibili gero urteroko sorpresekin, biltzerajoandakoan espabilaturen bat beti izaten da gu baino lehenago pasatu-ta, eta noski, udazkenean orbelekin tapatuta koxkortzen utzita geneuz-kan onddoak eraman ziguteneko inuzente aurpegi berdina errepikatzenda urtaro honetan ere.

Udaberria, ziza, paisaia eta kukuarentzat aproposa izateaz gain, bara -tzei bizia emateko, paseatzeko, kirola egiteko, Txomenane sarreran ter-tulian egoteko edo besterik gabe umeen aitzakian plazan ibiltzeko ereparegabera dela esango nuke; denok ateratzen diogu etekina urtarohoni, eta azken finean, horrek egiten du hain berezia. Horregatik, aur-tengoan ere, ea udaberriaz gozatzeko aukera ematen digun oraindikhemen dabilen neguak eta ikusiko gara, Txomenane sarreran, plazan,paseoan, mendian, edota, zeinek daki, agian ziza tokiren batean.

[ HEMENDIK ] Idiazabal

garazidorronsoro

[ HANDIK ] Gasteiz

aitziberagirrezabala

Page 5: Aldaize 39

IPUIN HEGALARIAKAPIRILAREN 23AN LIBURUAREN EGUNA ZELAKO ESKOLAN HEGAZKINAK EGIN GENITUEN IPUINEKIN.

kolaborazioak [herri eskola]

aldaize 39 > 5

Zertarako eta nola?

Lehenengo, gelan irakasleak koloretako pape-rak eman zigun, urdinak, berdeak, arrosak,horiak..., orri bakoitza ipuin zati batekin.Irakurri genituen eta ze ipuinetakoak ote zirenpentsatzen aritu ginen.

Gero paper bakoitzarekin abioiak egin geni-tuen ondoren gela guztietako hegazkinak kirol-degian botatzeko. Patioan bota behar genituenbaina euria ari zuelako kiroldegian egingenuen.

Bakoitzak bere gelako koloreko hegazkinakhartu zituzten. Adibidez 2. mailakoen kolorea,gurea, horia zen. Oso ondo pasa genuen kirol-degian.

Gelara etorri eta ipuin zatiak irakurriz, horriguztiak ordenatu ondoren ipuin bat osatugenuen: “Harearen Kolorea” da gure gelakoipuinaren izenburua.

Orain gelan nahi dugunean irakurri dezakegu,oso polita da eta oso pozik gaude eskolan dugulako.

Apirilean, oporretatik bueltan, bigarren etabosgarren mailakoak elkarrekin irakurtzenhasi ginen.

Hasieran andereñoak esplikatu zigunean, ezgenuen oso ondo ulertzen nola izango zen,baina orain denok badakigu zer den.

Bosgarren mailakoak gelara etorri zirene-an, lotsatu egin ginen eta urduritasuna sen-titu genuen, oso handiak zirelako, baina pix-kanaka lasaitzen joan gara eta orain osogustura gaude eta ederki pasatzen dugu,konturatu garelako ez dela hain zaila handie-kin irakurtzea.

Astearte arratsaldetan biltzen gara eta ordu-erdibat aritzen gara bikoteka jarrita (handi bat etatxiki bat) . Batzuk gure gelan egoten gara eta bes-teak bosgarren mailakoen gelan.

Handiek hobeto irakurtzen laguntzen digute, gukgaizki esaten duguna, haiek zuzendu eta ondoerrepikatzen digute, horrela guk ikasteko.Gainera irakurritako liburuak gure mailakoakdira, imajinatu 5. mailako liburua irakurri bagenu,a ze desastrea, ez genuen ezer ulertuko; irakurriondoren elkarrekin komentatzen ditugu.

Noiz asteartea iritsiko zain egoten gara, oso ondopasatzen dugulako eta asko ikasten ari garelako.

Apirilean maila ezberdinetako umeak elkar-tu ginen taldeetan, hainbat leku eta ekintzenarauak lantzeko: komunak, pasiloak, patioa,jangela, txangoak, igeriketa ikastaroa, oi-nezkoen trena…

Ondoren, ume guztiak elkartu ginen kirolde-gian landutako arauak azaldu eta adosteko.

“READ ON”, JARRAITU IRAKURTZEN

ASANBLADAMaiatzaren 13an Aita Iparragirre eskolan tru-kerako azoka txikia antolatu zen. Aurreko egu-netan trukerako jostailuak eskolara eraman etaerakusketa bat antolatu zen; horrela besteekekarritako gauzak ikusteko aukera izan genuen.

Ostegun arratsaldean, kiroldegian mailabakoitzeko mahai bat zegoen eta bertan truke-rako jostailuak. Orduan tratuan hasi ginen.

Batzuk hasieran gaizki sentitu ziren gustukotratua ezin zutelako egin, beste batzuk aldiz,berehala egin zuten gustuko tratua, haserreal-diren bat edo beste ere egon zen, atzera bereetxera ekarritako jostailuarekin bueltatu zena...Emozioak pil-pilean zeuden: poza, inbidia, an -tsietatea, tristura... begietara begiratu besterikez zegoen. Azkenik gehiengo bat pozik joanginen etxera.

MERKATU TXIKIA

Page 6: Aldaize 39

6 < aldaize 39

agenda 21eko txokoa

HAURRESKOLAN ENERGIA GEOTERMIKOA EZARRIKO DA

Idiazabalgo Haurreskola berrian energia geo-termikoa erabiliko da berokuntza sistemarako.Baina zer da energia geotermikoa? Definizioz,lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen denenergia da.

Izan ere, lurrak bere barnean bero-erreserbaikaragarria du: lurrazalaren lehen 10 kilometro-tan metatutako potentzial geotermikoa mundukoikatz-erreserbena baino 2.000 aldiz handiagoada. Beste hainbat energia-iturri bezala, energiageotermikoa ere aspaldidanik ustiatu izan da.Duela 3.500 urte etruskoek ur termalak erabil -

tzen zituzten azaleko gaixotasunak trata tzeko,erlaxaziorako, eraikinak berotzeko eta landare-hazkuntzarako. Baina ustiakuntza termalak aldebatera utziz, XIX. mendean hasi zen geotermiaindustrialki ustiatzen, Italiako Lardarello-n, elek-trizitatea ekoizteko.

Nola ustiatzen da energia geotermi-koa?

Hiru energia geotermiko mota bereziten dira:altua, ertaina eta baxua.

Tenperatura ertain eta altuko energia geotermi-

koa (150 ºC-400ºC) lurrazaleko eremu aktiboe-tan gertatzen da, ehunka gradu zentigradotandauden harkaitzez baliatuta. Harkaitz horiekberotzen dituzten akuiferoak aprobetxatzen diraenergia elektrikoa ekoizteko. Horrekin batera,zenbaitetan, akuifero horiek etxeko ur berozhornitzeko, negutegiak berotzeko edo bainue -txeetan, ur termal gisa, ustiatzen dira.

Tenperatura baxuko instalazio geotermikoetan(100ºC >), aldiz, sakonera gutxiko eremuetanairearen eta lurraren artean dagoen tenperatu-raren alde txikiaz baliatuta aprobetxatzen da.Izan ere, metro gutxiko sakoneran lurraren ten-peratura egonkorra da. Horren ondorioz,neguan bero sentsazioa eta udan, ordea, freskosentsazioa izaten da. Tenperatura altuko ener-gia geotermikoan ez bezala, tenperatura baxukoenergia geotermikoa aprobetxatzeko ahalbideaedo potentziala leku guztietan dago, eta, beraz,ia nonahi erabiltzeko aukera dugu.

Azken mota honetako energia geotermikoa dahain zuzen ere Idiazabalgo Haurreskola berrianjarri dena. Azken batean, lurrazala zulatuz etabertatik ur beroa ateraraziz lortzen da eraikinaberotzea.

Lurpeko tenperatura oso konstantea da urteosoan zehar, giro-tenperatura baino hotzagoaudan eta beroagoa neguan. Gutxi gora behera10-20 metrotako sakoneran 10-15ºCtako ten-peratura izaten da. Hortik behera joanez,100m-ko 3ºCan igotzen da batez beste lurrekotenperatura.

Lurpeko hodien sistema baten bidez sartzen daairea edo izotzaren kontrako likidoa, gero erai-kinera bideratzen dena. Era horretan lortzenden beroari esker, tenperatura erosoa edo atse-gina izaten da eraikin osoan. Udan sistema alde-rantzikatu ahal da; izan ere, eraikinen hozketa-tik sortzen den beroa lurrean injektatu daitekehozteko.

Ur geotermikoak beste erabilera batzuk erebaditu; esaterako, Islandian, errepideen azpitikeraman edo bideratzen dute, errepideak izoztuez daitezen neguan.

Energia eskuratzeko sistema honen muga edooztopo handietako bat daukan prezioa da: egun,oraindik garestia da zundaketak egin, hodiaksartu eta sistema hau martxan jartzea.

Page 7: Aldaize 39

aldaize 39 > 7

kirolak

Zegama-Aizkorri maratoia bukatu etaordu batzuetara elkartu gara Mikele-kin. Beste 8 izaldarrekin batera partehartu du mendiko lasterketa ospetsuhonetan. Aurtengoa, gainera, bereziaizan da. Alde batetik, eguraldia benetanmakurra izan delako. Bestetik, taldebezala lehen aldiz parte hartu dutelako.

Zer moduz joan da lasterketa?

Ondo, gustura nago egindakoarekin. Baina gaur-ko lasterketa eguraldiak erabat baldintzatu du.Zorua oso gaizki zegoen, elurra tarte batzutaneta lokatza bide guztian zehar. Korrika egitekoarriskutsu zegoen, batez ere Arbelarreko jaitsie-ra. Gainera, lasterketa guztian hotza pasa dugu.

Hala ere, Idiazabalgodenak oso gusturagaude egindako denbo-rekin, baldin tzak zein -tzuk ziren ikusita.

Laugarren aldizparte hartu duzuaurten. Alde nabar-menik bazegoenaurreko lasterkete-kiko?

Eguraldiak baldintzatudu, bai gure karrerabaita ikustera etorriden jendea ere. Jendegutxiago zegoen aur-ten. Pena izan da, las-terketa honen ezauga-rri politena animatzeradatorren jendea baita

eta hori falta izan da gaur. Eta hala ere ezingara kexatu. Egiten zuen hotzarekin egon direnhoriek ere izan dute meritua guri animatzerajoanda.

Zer da gehien gustatzen zaizuna eta zerda gutxien gustatzen zaizuna mara-toian?

Mendia eta korrika gustatzen zaigu eta bi zale-tasun horiek eramaten gaituzte horrelako las-terketak egitera. Horrez gain, karrera horrekdaukan giroa da onena. Bazter guztietan dagojendea, dortsaleko izenetik animatzen zaituzteeta horrek indarra ematen dizu. Aurten oraindiketa politagoa izan da, taldea osatuta giro osoona baikenuen gure artean ere. Gutxien zergustatzen zaidan? Eskatzen duen sakrifizioa.Denbora asko eskatzen dute entrenamendueketa gauza batzuk uztea eskatzen du. Eta fami-liak gugatik zenbat sufritzen duen ikustea eregogorra izaten da. Maratoiaren data iristeanere kanpotik jasaten dugun presioa. Izan ere,ezagun denek galdetzen dizute ia aurten zedenbora egin behar duzun.

Elurra, haizea, lokatza, hotza, eta 40kilometro aurretik. Zerk laguntzen dizujarraitzen eta karrera bertan behera ezuzten?

Galdera ona... Baina horrenbeste denbora pasaeta gero hori prestatzen, badakizu zertara zoa-zen. Bagenekien eguraldi oso okerra izangozela eta asko hitz egin dugu horri buruz asteanzehar. Argi genuen zer topatuko genuen laster-ketan. Gaur ez gindoazen denbora on batenbila, baina egindako esfortzua eta gero, behin -tzat amaitu nahi genuen. Gainera Zegamakohelmuga oso polita izaten da. Eta gaur hiru izal-dar elkarrekin iritsita, are gehiago. Jon Urteagaeta Josu Telleriarekin batera sartu naiz.

Aurten Mendi Lasterketako taldeaosatu duzue. Zein helbururekin?

Mendi lasterketetan ibiltzen ginen jende talde -txoa zegoen herrian. Baina bakoitza bere kasaibiltzen zen bai entrenatzen, baita lasterketetanere. Horregatik pentsatu genuen ideia ona zelaelkartzea: genbiltzanok batera egiteko korrikaeta jende gehiago kirol honetara hurbiltzeko.

Eta lehen urtean helburu guztiak goitikgainditu dituzue.

Bai, erabateko arrakasta lortu dugu. Lehen las-terketa egin genuen talde bezala eta EuskadikoTxapeldun izan ginen Arratzun (Bizkaia). Lakekirabaziko genuela esaten zuen, baina guk ezgenion kasu gehiegi egiten... Eta azkeneanbeteranoari arrazoia eman behar izan genion!

Zeintzuk dira taldearen hurrengoerronkak?

Aurten oraindik badugu zer egina. Euskadikokopa izango da laster, baina hau txapelketa indi-biduala da. Eta hemendik aurrera lasterketaasko daude. Bakoitzak bere egutegia egingo du,baina saiatuko gara taldean joaten. Eta noski,hurrengo urtean ere saiatuko gara berriroEuskadiko txapeldun izaten.

Noiz arte jarraitzeko asmoa?

Momentuz ez dut bukaera ikusten. Disfrutatzennabil eta lesiorik tarteko ez badago behintzat,jarraitzekotan nago. Badakizu, amak egitekoesango baligu ziur nago ez genukeela parte har-tuko maratoian, baina horrela ez denez... Osogustura gabiltza!

MIKEL MENDIZABAL. MENDI LASTERKETETAKO KORRIKALARIA

“EGURALDIAK BALDINTZATU DU GUZTIZ AURTENGO MARATOIA:BAI LASTERKETA BERA, BAITA IKUSLE KOPURUA ERE”

Page 8: Aldaize 39

8 < aldaize 39

ze berri ?

HAURRESKOLAKO LANAKAMAITZEN ARI DIRA

Datorren ikasturtean Haurreskolaren eraikinberria izango dugu herrian. HaurreskolakPartzuergoak jarriko ditu langileak eta ekipa-mendua. Eraikina berriz, Udalarena izangoda. Bost gela izango ditu haurrentzat etabeste bat gehiago balio anitzetarako presta-tuta. Udalak egin dituen kalkuluen arabera,datozen urteetan guraso gazte ugari izangodira herrian eta hori aurreikusita, eraikinaprestatuta dago leku gehiago atera ahal iza-teko behar izanez gero. Dena den, oraingoeraikinarekin nahikoa izango dela pentsatzenda.

AMPOK EUSKARAREN EGUNAANTOLATU DU EKAINAREN11RAKOAurten ere, laugarrenez, antolatu du euska-raren aldeko festa. Ekainaren 11 arratsalde-an izango da, 17:30etan hasita. Hainbat lan-gileren arteko apustuarekin emango diotefestari hasiera. Ondoren, Ampoko langileakherri kiroletan arituko dira herriko herri kiroltaldearen aurka. Afari-merienda eta saribanaketak egingo dituzte eta antzerkia ereegongo da, “Euskarazetamol” izenekoa.Bukatzeko, triki-poteoa egingo da herrikotabernetan.

IGERILEKUA AURTENGODENBORALDIRAKO PRESTEGONGO DAUrak ihes egiten zuela-eta, eta zahartutazegoenez, berritzea erabaki du Udalak.Espainiako Gobernutik diru laguntza jaso dahorretarako. Erregadio automatikoa izangodu igerilekuko belardiak. Horretaz gain, eguz-ki-plakak jarriko dira igerilekuko eraikinarenteilatuan eguzkiaren energia hartzeko.Energia hori igerilekuko uraren tenperaturariepel eusten laguntzeko erabiliko da.

Energiaren Euskal Erakundeak herriko argite-riaren energi kontsumoaren inguruko azter-keta egingo du, eraginkortasuna handitu etakontsumoa ahalik eta gehien jaisteko zeinneurri hartu erabaki ahal izateko.

UDALETXE BERRIA ZABALIK ETA MARTXAN

Maiatzaren 15ean egin zen inaugurazio ekital-dia, maiatzaren hasieratik dagoeneko irekitabazegoen ere. Zahar-berritutako eraikinakberrikuntza ugari ekarri ditu, batez ere barrualdean. Sotoa atera diote eraikinari, lurraz-pian, eta biltegia izango da. Sotoaz gain, bestehiru pisu ditu guztira: eraikineko sarreran biareto daude; liburutegia izango dena eta aretonagusia, balio-anitzekoa, hitzaldiak eta tanke-rakoak egin ahal izateko. Lehen pisuanUdaletxeko bulegoak daude: idazkariena, alka-tearena, gizarte laguntzailearena eta ba tzar-gela. Bigarren pisuan, berriz, herriko ar -txibategia dago. Liburutegia oraindik jarri gabedago. Herrian talde bat egon da Udalaren gida-ritzapean liburutegiaren inguruan hausnarketaegiteko: nola antolatu, zein baliabide jarri,

funtzionamendua, dinamizazioa eta abar lan -tzeko. KZ Guneak ere liburutegian bertan izan-go du bere tokia. Barruko instalazioetan tekno-logia berriak ezarri dituzte. Ateak zabaltzekotxartel bereziak behar dira esate baterako.Udaletxearen barne egituraketa eta materialabereziki zaindu da (batez ere kristaleria) kan-potik ahalik eta argi gehien sartu ahal izateko.Horren adierazgarri dira ateak kristalezkoakizatearena eta teilatutik sartunea kristalarekinegin izana ere. Batek baino gehiagok galdetudu futbito aldera dauden lehioetan babesikjarri ez izanarena. Oso ezagunak eta adieraz-garriak ziren Kultur Etxea zenean lehioetanzeuden barroteak eta horregatik, antza denez,zer-esana eman du. Lehioak oso sendoak dire-la adierazi du Udalak.

EUSKARAREN EGUNEKO KARTELA

IGERILEKUKO LANAK

UDALETXEA KANPOTIK ETA BARRUTIK, INAUGURATU ZUTEN EGUNEAN

Page 9: Aldaize 39

aldaize 39 > 9

ze berri ?

IDIAZABALGO AUTODETERMINAZIOESKUBIDAREN ALDEKO HERRI EKIMENAGOIERRI MAILAKOA BIHURTU DAGOIERRIKO HAINBAT AURPEGI EZAGUNEK IGARTZAKO MANIFESTUA SINATU DUTE

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGIN DEZAKEGU!

Ogasunak emandako datuen arabera, iazIdiazabalen 1.319 errenta aitorpen eginziren. Horietatik 173 jaso omen ziren euska-raz. Ea aurtengoan kopurua handitze lortzendugun guztion artean.

Errenta aitorpena aurkezteko lau modudaude: programaren bitartez, autolikida-zioa, errenta mekanizatua eta paperezkoeredua erabilita. Edozein kasu aukeratutaere, lauetan dago euskaraz egiteko aukera.

Ordenadorezko programaren bitartez egi-nez gero, berak galdetzen dizu ea zein hiz-kuntzatan nahi duzun izatea Administrazioa-rekiko harremana.

Internet bidez eginda ere, hona hemen hiz-kuntza aukeratzeko txokoa:

Papereko bertsioan eginez gero, inprima-kian bertan duzu aukera euskaraz egin nahiduzula adierazteko.

[ Herriko EuskaraPlana. Illati-Udala ]

Arratzun izan zen mendi lasterketamaiatzaren 2an. Idiazabalen sortu berriden taldeko kideek parte hartu eta lehengaraipena lortu dute. 30 kilometro eginzituzten mendian lasterka eta taldekideguztien ahaleginari esker, taldeka puntugehien lortu zituzten, eta ondorioz, lehensaria lortu. Aldaizeren ale honetan, kiro-letako atalean, Mikel Mendizabal korri-kalaria elkarrizketatu dugu eta berakdioen moduan, pozik egotekoa da, tal-dea sortu berri eta dagoenekoEuskadiko Txapeldun bihurtu izana.

IDIAZABALGO MENDI LASTERKETAKO TALDEA EUSKADIKO TXAPELDUN

Idiazabalen sortu zen duela 2 urte Ekimena.Harrezkero, hainbat pauso eman ditu etamaiatzaren 22koa izan da ale hau itxi artekoazkena. Ekimena herritik Goierri osora hedatuda. Talde eragile bat sortu da eta bertan hain-bat goierritarrek parte hartzen dute, motor-

lana egiteko. Horretaz gain,gutxienez beste sei herritanlan taldeak sortu dira Ekime-na zabaltzeko lanean jardu-teko. Autodeterminazio es-kubidearen inguruko mani-festua adostu da eta atxiki-menduak lortzeko lanetan ja-rraituko dute. Hauek diramanifestuko lau zutabe na-gusiak: “Euskal Herria nazionaturala da”, “Euskal He-rriak bere etorkizuna eraba-kitzeko eskubidea du”, “Eus-kal herritarrok dugu autode-terminatzeko eskubidea” eta“Eskubide demokratiko uni-bertsala denez, Euskal He-rrian eta nazioartean eskubi-de horren eskaera egingodugu”. Oraingoz sinatu dute-nen artean eskualdeko aur-pegi ezagunak daude: Mar-

kel Olano, Patxi Aierbe, Xabier Mendiguren,Dionisio Amundarain, Marije Intxausti etaKarmele Aierbe. Idiazabaldarrak ere badiratartean: Asier Imaz eta Asier Oyarbide. Ekai-naren 5ean izango da Goierriko Ekimenarenaurkezpen ofiziala Larraitzen, eguerdian.

MENDI LASTERKETAKO TALDEA ARRATZUN

IGARTZAKO MANIFESTUKO AURKEZPENEAN JASO ZITUEN EKIMENAK LEHEN SINADURAK

Page 10: Aldaize 39

10 < aldaize 39

ertzea [izal ezautuz]

BUZTAROLATZA anttonioberasategi

Dokumentuei begiratzen badiegu,hasiera-hasierakoetatik dator jasoagaur aztergai dugun baserri honenizena Urtsuarango etxeen multzoan.XVI. mende bukaeratik gure garairaartekoetan, hutsik egin gabe agertu-ko da.

Ez, ordea, beti modu berean idatzita;ahozkoan ere, gaurko egunean, modubatean baino gehiagotan esanda en -tzungo duzu. Beraz, makina bat buru-hauste bai, beraren forma zuzenaerabaki eta zehazteko.

Horrelakoetan egin behar den azter-lanean arituko gara gaur. Hona jaso-tako formen oinarrizko sorta:• Huztarrolaça (1565)• Buztarrolaça (1584, 1610, 1611,

1631)• Ustarrolaça (1616)• Buztarolaça/Buztarolaza (1623,

1655)• Bustarolaza (1656, 1811)• Ustarolaza (1748, 1811, 1845)• Buztalaza (1887)• Ostaolaza (1950)• Ahoz jasoak: Buztaolatza,Buztolatza, Bustaolatza, Bustaaltza,Ostaolatza...Gauzak horrela, bada askatu beha-

rreko hainbat korapilo. Hona, labain -tzeko beldur handiz bada ere, nireahalegintxoa:

● Hasierako “b-/ø-“ txandakatzea.Izan liteke gaurko eguneko “buzta-

rri/uztarri” bikotearen parekoa(Koldo Mitxelenaren ustez, balitekelehen forma izatea zaharrena).

● “-zt-/-st-“ multzoen txandakatzea.Mitxelenak dio lehena dela jatorriz-koa (“Buztindegi/Bustindegi” bikotealitzateke horren adibide Idiazabalen).

● “-rr- > -r- > -ø-“ bilakaera.Bistakoa baita lehen forma delazaharrena. Mitxelenak aipatzen duen“arrats > *arats” bilakaerarenparekoa izan liteke; guk esatendugun “aatsalde”, alegia, bokal arte-an geratu ohi den “-r-“a eroriz(“lekutara > lekutaa”).

Gauzak horrela, ikusiz gure garairaheldu diren formak zein diren etahorietako bakoitzak zaharrekiko duenkidetasuna, hor duzu nire proposa-mena, izenburuan emana.

Beharbada, izenaren osagarrien esa-nahia garbixeago izango bagenu, era-bakia errazagoa izango litzateke,baina horretan sartzea beste abentu-ra bat da (are handiagoa). Bigarrenosagarria garbi samar dago (*olatza:txabola), baina aurrenekoa? “uzta-rri/buztarri”? Ur handiak, beldurga-rriak ere; kontu are handiagoz ibiltze-koak, gutxienez.

BASERRIAN ETA HAREN INGURUEK GARAI BATEAN ZUTEN ITXURA

ETXEAK EGUN DUEN ITXURA

Page 11: Aldaize 39

MAHAIARENBUELTANAzken hamarkadetan herri gunean

irekitako jatetxe guztiek euren ateak itxi dituzte

Page 12: Aldaize 39

Orain hilabete gutxi itxi zituen berejangelako ateak herri gunean irekitamantentzen zen azken jatetxeak: Muji-ka jatetxeak. Herri gunean kokatutakojatetxe bakarra zen, eta jangelarenateak ixtearekin batera, garai bateanborborka ziren jatetxeetako bakar batere ez da geratu irekita.

Idiazabalen “garai batean tabernak, bu-ruan adina ile!”, entzun dakieke, horrenoroitzapena duten herritar askori. Pix-kanaka, ordea, herriko jatetxe guztiekitxi dituzte ateak azken hamarkadan.Orain arte irekita izan diren jatetxeekaurretik herrian tradizioa ireki zuteneitestigua hartu zieten, baina oraingoan,ez da halakorik gertatu. Bidean galdu daikurra.

Albitxuko eta Benta Txikiko tabernakdira, atzera begira jarrita, herritarrekgehien gogoratzen dituzten jatetxeak.Mokau bat jateko toki aproposa ziren,baita ingurukoekin kontu ba tzuk egineta tarte alai bat pasatzeko lekua ere.Taberna eta jatetxeen helburuak ezbaitira aldatu denboraren joan etorria-rekin. Bazkaritarako edo afaritarakomodua, seguruenik, aldatu egin daordea. Trikitixaren giropean, sabaitikmakina bat lan tresna zintzilik zirela

gogoratuko dute herritar askok BentaTxiki. Bi errepideren artean, bakarrik ge-ratu den etxea da orain, garai batekooroitzapenen ahanzturan. Etxeko giroanagusitzen zen Albitxuko janlekuan ere,Jose Luis Iraolaren gidaritzapean, etxe-koen ohiko poztasun eta alaitasunare-kin. Txorixo muturra, arrautza frijituaketa haragiak osatzen zuten ordukootorduetako menu ohikoena etxetikkanpo egindako janaldiek. Laurogeitahamargarren hamarkadaren hasieranitxi zituen ateak Albitxuko tabernak, etaBenta Txikik ere hamar urte egin ditu itxita. Garai hartatik gaur egunera,ordea, gustuak baino muturrak ere al-datu egin dira.

Estanko zaharrak ere, bere barra altua-ren atzetik, makina bat afari zerbitzatuzituen bere garaian, Patxi Izagirre etaTeresa San Sebastianen eskutik. Urtetanzehar herriko tabako denda bakarraizandakoak lokaleko baldosa koloretsueta deigarriak izan zituen ezaugarri.Izagirrek eta San Sebastianek erretiratuartean jarraitu zuten barraren atzealde-an, Kale Nagusiko 34.ean.

San Sebastiandarren gidaritzapean, Jili-monen ere urte askoan egin zuen taber-nak irekita, oraindik herritar gehienekgogoratzen duten gasolindegi txikiarekinbatera. Segurara doan bidegurutzean,autoarentzako gasolina eskuratzera joa-ten ziren gehienek (herritarrak izan edoez) egiten zuten geldialdia bertan, taber-nako jatetxean.

Egun Alejandro Izagirreren gidari -tzapean eta ama Agustina Izagirrerenlaguntzarekin hotel zerbitzua eskain -tzen badu ere, Akelino Izagirre Zepaibertsolariak eta Agustinak berak irekizuten garai batean arrakasta handiaizan zuen Zepai jatetxea.

Gaztelu jatetxeak egun Mujika tabernaezagutzen dugun etxean ireki zituen le-hendabizikoz ateak, 1970. urtean. He-rritarren eta kanpotarren joan etorrihandia izaten zuten bertan, N-I errepi-deak ere herri gunea zeharkatzen bai -tzuen artean. Hemezortzi urte beran-duago, 1988an, autobiako lanak ikusi-ta, Etxegarate azpira jo zuten, herritikatera eta mendatea igotzen hasterakoeskuin aldera geratzen den etxera. Ber-tan eman zituzten Karmeli eta Juani

Azken hamarkadetanherrian ateak ireki eta

itxi dituzten jatetxeguztiek aldi berean ire-

kita jarraituko balute,proportzioan eskualde-ko eskaintzarik zabale-na zukeen herria izan-go li tzateke Idiazabal.

Azken berrogeitahamar urtetan zortzijatetxek ireki dituzte

ateak, eta, aldi berean,baita gehienek itxi ere.Egun, ez da jatetxerik

herri gunean.

12 < aldaize 39

Benta Txikiko giroa, Joan Ferrerosek"Goierriko Antzinako Bideak" liburuan

islatu zuen moduan

Egun bakarrik geratu daBenta Txiki, garai bateko

taberna jendetsuaren aldean

Page 13: Aldaize 39

aldaize 39 > 13

Imaz ahizpek urte andana, idiazabalda-rrei, goierritarrei eta batez ere Etxega-rateko mendatea pasatzen zuten kan-potarrei euren zerbitzua eskainiz. Au-rretik, baina, euren amak Etxegaratenireki zuen taberna, eta bertan ikasizuten ofizioa biek, herri gunera etor -tzerako.

Etxegaraten Sabina Goiburu eta SoteraArtagainek irekitako bi lehen jatetxeenaztarnak jarraitzen dituzte oraindik ereImaztarrek, Alai jatetxean. Etxegarategainean, astebururo (ia egunero ez esa-teagatik) jasotzen dituzte Marokora,Portugalera, Frantziara edota urrutia-gora doazen jendez betetako autobu-sak. Baita, ibilbidea autoz egiten dutenbidaiari edo turistak ere. Eta, zer esanikez, goiza mendian eman eta bertan el-kartzen diren ehiztariak ere. Inguruko-entzat bakarrik ez, kanpokoentzat eretopaleku bihurtu da Alai jatetxea. Etxe-garate gainak, ordea, hiru jatetxe eza-gutu ditu: Ongi Etorri, Buenos Aireseta egungo Alai. Lehendabiziko bien itxiera ezagutu dute herritarrek hamar-kada honetan Etxegarate gainean: in-guruan hiru jatetxe izatetik bakarraizatera pasa da urte gutxiren buruan.

Ateak guztiz itxi ez, baina herrian jate -txeko ateak itxi dituen azken taberna

da Mujika taberna. Bere taberna irekizuenetik ia mende laurdena bete dene-an (hogeita bi urte, hain zuzen ere),otorduak eskaintzen jarraitzen dutebertan Mari Karmen Mujika eta XantiAlberdik, baina, ez jangelan, orain arteegiten zuen moduan. Tabernan baka-rrik. Horregatik, baina, ez du etxea hu -

tsago izaten. Jendez gainezka izatendira tabernako mahaiak asteburu ge-hienetan. Berekin batera, herri guneanjatekoa eskaintzen duen bakarrenetari-koa da Pilar Eneko Lidia ere.

Horrek, ordea, ez du esan nahi jan leku-rik ez dagoenik. Herriko jatetxe bakarra,herri gunetik kanpo geratzen da orain.Goardiko Goardi jatetxea iazko udaz-kenean ireki zuten, eta herritarrak ba-karrik ez, goierritar ugari ere izaten dirabertan. Herri gunean jatetxerik ez iza-tearen desberdintasuna gutxi bada erenabaritu da.

Asteburuan, ordea, koadrilan, bikotea-rekin edota bakarrik etxetik kanpobaina herrian, etxetik gertu afaltzekoohitura zutenek, arazo batekin topoegin dute orain: autoa hartu behardute, gehienetan, norabait afaltzerajoan ahal izateko, horrek dakartzan on-dorio guztiekin; afal garaian egiten denalkoholaren kontsumoarekin lotutako-ak, gehienak. Herrira itzul tzeko autoagidatu behar izatea traba bihurtu daaskorentzat.

Tabernako lana, eta jatetxe batekoa zeresanik ez, gogorra da, eta helduak erre-tiratzen doazen heinean, geroz etagazte gutxiago dira lanbide horri heldunahi diotenak.

Azken mende honetan herrian ire-kita egon diren taberna eta jate -txeak izendatzen jarrita, asko bidean ahaztu daitezke. Ireki he-rritar askok ireki baitzituzten ta-bernak azken laurogei urtetan.Herriaren amaieran hasita, hirutaberna izan dira Jilimonen. Eta,ezin ahaztu, San Inazio jaietanbolatokian irekitakoa ere. Herrigunean, Kantoikoa, Nati, Nabarroedota Bentaberri ere alde baterautzi ezinekoak dira. Ezta UharkaOndoko taberna eta bertako tele-fonoa ere, Bittoriano Telleriaren

gidaritzapean, edota Urtsuaranenurtetan irekita egondakoa ere.Ilean adina ile diote askok garaibateko jatetxe eta taberna kanti-tateari erreferentzia eginez, baina,egun, eskuan adina hatz esanbehar: herri gunean jatetxerik ez,eta tabernak ere, bost konta dai-tezke.

Garai bateanburuan adina ile,orain eskuanadina hatz

Egungo Mujika jatetxean Gaztelujatetxea kokatzen zenean, orotarikoekitaldiak egiten ziren bertako jange-lan: ezkontzak, jaunartzeak, omenal-diak...

Mujika jatetxeko taberna, egun herrigunean jateko toki bakarrenetarikobat, Pilar Enearekin batera

Urtsuarango tabernak herritar nahizkanpotar ugari jasotzen zituen

Page 14: Aldaize 39

14 < aldaize 39

hizketan

ANDER BARANDIARAN MUJIKA.

“GAUR EGUN, ZERBAIT EGIN NAHIDUENAK, DIRUA GASTATU BEHAR DU”

Nondik datorkizu afizio edo ofiziohau, artzain izateko gogo hori?

Txikitatik izan dut baserrian bizi -tzeko gogoa. Betiko grin hori noiz-bait gauzatuko zenaren ilusio horre-kin egon naiz beti. Baserri munduanjaio nintzen eta horretan jarraitzekoasmoa daukat. Amasan nengoeneanere baserriari oso lotuta nengoen,etxe ondoan gure baratza geneukan,inguruan ere bagenuen baserri bat,eta nahiz eta gure baserria ez izan,bertakoei laguntzen ibiltzen nin -tzen.

Nolatan etorri zinen Idiazabala?

Egia esan kasualitatez. Baserrian bi-zitzeko nuen asmo hori bete nahianbatera eta bestera mugitzen hasinintzen, baserriren bat aurkitzekoasmoarekin.Beti bezala eragozpeniknagusia dirua zen.Orduan, Idiazaba-len aurkitu nuenez baserririk merke-ena, hona etorri nintzen

Artaldea duzu, artzain gaztea zara,baina hala ere, gaur egun fabrikanegiten duzu lan.

Bai halaxe da. Fabrikan nabil laneandenetarako dirurik ez dudalako. Bes-tela, niregatik izango balitz, ar -tzaintzatik biziko nintzateke. Bainaez da horren erraza, baserria ordain-du beharra dago, maileguari bueltaeman, ukuilu berria, jezteko makinaketa gaztandegiaren gastuk ere hordaude. Gastuak asko, beraz.

Garai batean artzaintza, gurasoen-gandik seme-alabetara pasatzenzen ofizioa zen. Gaur egun, Aran -tzazun ere badago artzain- eskolabat ofizio hau ikasteko. Zuk nondikikasi duzu?

Ni ez naiz inongo eskolan ibili, nirekabuz ikasi dut. Ardi bakan batzue-kin hasi nintzen artzaintzaren mun-duan murgiltzen. Poliki-poliki ardihoriek ugarituz joan ziren, oso gus-tukoa nuelako. Behiekin ere ibilinintzen. Bi azienda ezberdin badiraere, antzekotasun handiak dituzte,esne behia eta ardi behia oso ber-dintsuak dira. Gero nire bidea ja-rraitzeko, ardia aukeratu nuen behiesnea lurra jota dagoelako, eta gai-nera, eskatzen dituen instalazioakaskoz handiagoak eta garestiagoakdirelako. Horregatik, behiak alde ba-tera utzi eta ardiekin jarraitu nuen.Denborarekin, ardiekin jarraitunuen, asko gustatzen baitzitzaidaneta orain ez naiz damu.

Artzain izatea erabaki zenuen,Idiazabala etorri zinen bizitzera.Bizimodu aldaketa honek gastu

asko suposatuko zituen ezta?

Bai. Gastu handiak egia esan. Gauregun zerbait egin nahi duenak diruagastatu behar du. Gastu asko dira:makineria, ukuiluak, gaztandegia…Eta noski, hauetaz aparte tarteansortzen diren beste hainbat gastu.

Beti entzuten dugu bai EuskoJaurlaritzatik eta baita Diputazio-tik ere, artzaintza, nekazaritza etaabeltzaintza gainbeheran doazenofizioak direla eta diru-laguntzakematen direla hau ekiditeko. Egiaal da?

Laguntzak egon egongo dira, bainaniregana oraindik ez dira iritsi.Ukuilua egiteko asmotan nenbilene-an ibili nintzen galdezka. Hasierabatean, %35eko laguntza izangonuela esan zidaten, gaztea nintzela-ko. Behin ukuilua egin nuenean, la-guntza hori ezeztatu zidaten, fabri-kan lan egiten nuelako ez zitzaidalaegokitzen esanez. Orduan, ukuilua

Dagoeneko lau urte daramatza AnderBarandiaran amasarrakIdiazabalgo Gaztañaditxulobaserrian bizitzen.Artzantzaren geroaz hitzegiteko eta bere artzain izateko asmo horien berriizateko berarekin aritu gara solasean.

“Ni ez naiz inongo eskolan ibili, nirekabuz ikasi dut. Ardibakan batzuekinhasi nintzen artzain -tzaren munduanmurgiltzen”

Page 15: Aldaize 39

aldaize 39 > 15

hizketan

amaren izenean jarri nuen, %20ekolaguntza lortu nahian. Orduan erezuloak bilatu zituzten eta ezeztatuegin zidaten, amak agrarian bosturte kotizatuta ez zituelako. La-guntzak egongo dira, baina behin -tzat nire ukuilu koxkor horiek la-guntzarik gabe egindakoak dira.Amorrazioa ematen dit gazteentza-ko laguntzak daudela esaten dene-an. Bai, gazteentzako laguntzakegongo dira, baina denentzakoordea ez, eta hemen gauzak ez diraez zuriak edo beltzak izaten, tarteankolore asko dago, eta gu tarte horre-tan gaude.

Ardiek bere larrea behar dute.Zuek ba al duzue larrerik?

Guk gure larrea erabiltzen dugu,izan ere, lursail handia zuen etxeaerosi genuen. Honetaz gain, auzoko-en larreak ere erabiltzen ditugu,asko zahartu egin direlako edotabaserriko lanez aspertu direlakouzten dizkidate, Benta Txikitik hasieta nire etxeraino, Jaso aldera doa-zen larretan.

Artzainei egiteko debekatutakogaldera bada ere, zenbat ardi ditu-zue?

Beste behin artzain gazte bati galde-tu ziotenean erantzun zuen berdinaerantzungo dut: negurako ardi ge-hiegi eta udarako berriz, gutxiegi.

Ardiek denbora asko behar duteezta? Nola bizi duzu zuk hori? Fes-tak eta oporrak ahaztu behar dira,ezta?

Bai, denbora asko eskatzen du, goi-zen hasi eta iluntzararte lanean ego-tea eskatzen du. Arkume garaian,

gauez ere ibili beharra izaten da. As-kotan, lanera lo gutxi eginda edotalorik egin gabe joaten naiz, baina,nik ondo daramat hau, izan ere, gus-tuko lekuan aldaparik ez dago. Ba-serrian ez dago oporrik, beti dagozer egina. Festak tartean egiten di-tugu, baina hurrengo egunean logutxi eginda lanera joan behar iza-tean da. Horregatik, hurrengo egu-nean ez da egoten festarako gogohandirik.

Inguruko jendeak zer esaten dizubaserrian bizi nahi duzula esatean?

Lagunek ez didate ezer esaten, be-raiek baserrikoak dira, eta gehienakbaserritarrak. Arrebak eta anaiakaldiz, kale aldera gehiago jo dute etahoriek erotuta nagoela esaten dida-te. Hala ere, ezin nahiz kexatu, tar-tean laguntzera ere etortzen baitira.

Gaztak egiten dituzu ezta?nola?

Gazta egiten orain dela hiru urtehasi ginen. Orain, etiketak lortu na-hian gabiltza, Idiazabal elkarteansartzeko asmoarekin. Hala ere, exi-jentzia asko dago, eta honek bera-rekin gastuak dakartza. Gazta ezdugu lehengo erara egiten, bainaera berri berrira ezta ere, ez baitau-kagu makina automatizatutik. Tar-teko zerbait bezala definituko nuke.

“Negurako ardi gehiegi eta udarakoberriz, gutxiegi dauzkat”

Page 16: Aldaize 39

Aste Santuan Dragoiaren herrialderabidaiatu dugu. Pekingo aireportuazapaldu bezain laster, gure begiek mila-ka eta milaka txinatarrekin egin zutentopo. Eta egunek aurrera egin ahala,bisitatu genituen toki oro jendez gai-nezka zeudela ohartu ginen.Txinatarrek herrialde batetik besterabidaiatzeko ohitura handia dute azkenurteotan eta turista txinatarrez josirikdaude Txinako toki turistiko guztiak.Turista txinatar hauetako gehienentzat,beren herritik ateratzen diren lehenaldia da (nabaria da zeinentzat denlehen aldia,Txinan batere modan ezdagoen beren azal beltzaranak bereiz-ten ditu) eta guri begira-begira egotenziren eta disimuluz argazkiak ateratzenzituzten. Eta guk sarritan, argazkiaklasai ateratzeko esaten genien, unebatez gure irribarre hoberena atera etapertsona famatu sentituz.

Hainbeste jende egonda ere, herrialdenahiko segurua da. Lapurretak eta ezdira oso ohikoak eta txinatarrak daudebeti laguntzeko prest, nahiz eta hizkun -tza arazo bat den. Keinuen hizkuntzaere nahiko ezberdina da, batzuetanelkar ulertzeko nahikoa lan! Adibidez,zenbakien keinuak egiteko esku baka-

rra erabiltzen dute eta hortaz; sei,zazpi, zortzi... adierazteko modu berezibat dute.

Bazkaltzeko orduan iritsi ziren lehenkomeriak. Txotxak ekarri zituztenean,eta kutxilo eta tenedorerik ez! Hasierandezente kostatu zitzaigun arren, lasterikasi genuen. Eta jana? Niri, nahiko onairuditzen zait, hemengo jatetxe txinata-rretako janariarekin antzik ez du.Hemengo olio putzurik han ez da ikus-ten eta gauza arraroak probatu geni-tuen arren (astoa, dortoka…), ez dirahorren ohikoak jatetxetako menuetan.

Gure bidaia Pekinen hasi zen. Hanenperadoreen garaiko jauregi ederrakikusi genituen eta Pekingo alde zaha-rrean paseatu genuen. Ondoren hego-alderantz abiatu ginen. Xianen buzti-nezko gerlariak bisitatu eta gero, Txinahegoaldeko paisaia zoragarriez goza -tzera abiatu ginen. Azkenik, Shanghaikoetxe-orratz modernoen azpian txikisentituz itzuli ginen etxera.

16 < aldaize 39

iparrorratza

TXINA

[ webgunea ]: TWITTER » http://twitter.com

[ liburua ]: DE RERUM NATURA 3. Zaldieroa.

Microblogging deitzen den doako zerbitzua da Twitter sare soziala. Erabiltzaileek mikrosa-rrerak edo ”tweett” delakoak idazten dituzte, asko jota 140 karaktereko testuak.Facebook edo Tuentiren “zer ari zara pentsatzen” sarreren antzekoak dira. Nahi duzunaidatzi dezakezu: artikulu interesgarriei lotura bat, albisteak, argazkiak edo besterik gabenola sentitzen zaren edo zertan ari zaren. Enpresak eta erakunde gehienak ere bertandaude eta marketingean garrantzia irabazten ari den tresna da. Interesatzen zaizkizunerabiltzailearen jarraitzaile eginez ezagutuko dituzu azken momentuko albiste guztiak.Dagoeneko 100 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu twitter sareak. Oraingoz tresna ezdago euskaraz, baina bada euskara mundura erakusteko toki egokia.

DE RERUM NATURA 3. (ELKAR) : 18€Berriako irakurleek ondo ezagutuko dute De rerum natura komiki zinta. Zaldieroak (PatxiHuarte) egunero oparitzen digu kritika sozial eta politiko gordina, horretarako sortu dituenpertsonaia berezi ugarirekin. Elkar Argitaletxeak argitaratu berri du Zaldieroaren zintenazken bilduma edo aukeraketa, dagoeneko hirugarrena. Blog propioa ere badu komikigilenafarrak: http://zaldieroa.blogspot.com/

aneiparragirre

Page 17: Aldaize 39

aldaize 39 > 17

zaharrak berri

Idiazabalen, tradizio eta ohiturak gorde direnlekurik bada, hori Urtsuaran auzoa da. Aspaldikogaraietatik datozen erritoak gizaldiz gizaldi gor-detzen joan dira Urtsuaranen. Horietako ba -tzuen testigantzak duela 25 urte bildu zituenJuan Garmendia Larrañagak, eta 2007an “Ritosde solsticio de verano. Festividad de San JuanBautista” liburuan jaso zituen.

Garmendia, liburuaren egilea, 1985eanUrtsuaranen izan zen bertako erritoei buruzkoelkarrizketak egiten. Pagoeta Goikoa baserrikoAgustina Aierbe Goikoetxeari eta Olea baserri-ko Lorenza Ormazabal Mintegirekin egon zenorduan. Bi emakume hauek Sanjoanen ingu-ruan kontatu ziotena ekarri ditugu kontu zaha-rren atal honetarako.

Urtsuaranen gau magikoa ospatzeko, solstizio-ko sua sakabanatutako baserri guztietatik ikus-teko moduko lekuan pizten omen zuten.Baserrien arteko desafio eta konpetentziagisa, nork su handiena egingo aritzen omen

ziren. Sanjoan bezperan, subakarrik ez, kantuak ere izatenziren, urtsuarandarrek honakoesaerak kantatzen omen zituz-ten urteko gaurik motzenean:

• San Joan dala, San Joandala zapatu arratsaldean ,hamalau atso tronpeta jo -tzen azpi astoren gaiñean.

• Orra santa Zizili, lapikojo ta itzuli. Gaur SanJoan, bihar San Joan, etziSan Joan Bautista,Jesukristoren leengusua daSan Joan Ebangelista.

• Iaz, iaz ere San Pedrozan, aurten ere, aurten ereSan Pedro, zeruko giltzakberekin ditu San Pedrobezperan.

• Iru ale ta gaztaiña kaskalik ez, gaz-taiñari ontan sorgiñik ez. Emengo batekorko biri, balio badek etorriari!

Suaren txinpartak oraindik pizturik jarraitzenzuela, Sanjoan goizean, ihintzetan oinutsik ibil -tzea osasunarentzako ona zela entzun omenzuten betidanik Agustina eta Lorenzak.

Belar eta landareek ere izaten zuten beraienprotagonismoa Sanjoanetan. San Joan egune-an, goizean goiz, etxeko-jauna baserritik ateraeta gertuen zuen elorri-zuriaren adar ederre-nak mozten omen zituen.

Etxekoandreek ere izaten zuten beraien egite-koa goiz horretan. Andrazkoek mihilu, San Joanlorak, ezpalak eta sagar eta gerezi adartxobanarekin eta arto landare batekin lore-sortaegiten omen zituzten. Lore-sorta hauek SanJoan eguneko mezan bedeinkatzen zituztengero, eta behin bedeinkatuta ganbaran gorde -tzen zituzten ihartzen.

Bestalde, lore-sortaren zati bat, gizonezkoekhartutako elorri adarrarekin jartzen omen zen.Adarrari zartatu bat egin eta ezpal zati batekineta bedeinkatutako lore-sortaren zati batekinbatera gurutze forma ematen zitzaion. Gurutzehauek ateburuan edo baserriko atearen ondo-an jartzen ziren.

Ganbaran gordetako lore-sortak urte guztiangordetzen ziren funtzio ezberdinetarako: gana-dua gaixotzen zenean, mina zuen gorputz- zatiamanta batekin estali, eta ganbaran gordetakobelar hauek txingar gainean jarritako ontzibatera botatzen omen zituzten, honen lurrina-rekin animalia sendatzeko.

Tximista eta trumoiaren aurka etxea zaintzekoere erabiltzen zituzten Sanjoanetako belarrak.Eguraldi txarra zegoenean, erramu bedeinkatuzati bat eta ganbaran gordetako lore-sortarenbeste apurtxo bat erretzen zuten; Kandeleroegunean bedeinkatutako kandela bat ere piz-ten zuten.

Elorri-zuriaren adarra, berez, bedeinkatutadagoela esaten omen zen Urtsuaranen. Halaentzun omen zion Agustina Aierbek bere birra-monari. Soro edo larrean zebiltzala sekulaekaitza hasiko balitz, elorri adartxo bat hartubehar omen da tximista saihesteko.

Idiazabal, zeruko atea zabal[ ESAERA ]

SANJOANETAKO ERRITOAK URTSUARANEN

Page 18: Aldaize 39

18 < aldaize 39

saski-naski

[ RZ ] belenberasategi

TOMATEA, ERREMEDIO EZIN HOBEA ERREDURENTZAT

Oraingo honetan Aldaizekook ezdugu Anamarirekin egoterikizan. Dena den, lortu dugu atalhonetarako ekarpentxoa. Ekar-pena egin duenak bere izenik ezaipatzeko eskatu digunez, hitzbete egingo dugu. Herrian badu-gu jende ugari han eta hemenikastaroak egiten ari dena, erre-medio naturalen inguruan. Oraindela gutxi, hain zuzen ere, Uda-lak sendabelarrei buruzko ikas-taroa antolatu du eta arrakasta -tsua izan dela jakin dugu. Ea

bada, ikastaro horretan parte hartu dutenek atal honetarako ekarpenikegiterik duten hurrengo aleetarako.

TOMATEA ERREDURENTZAT

Tomatea landatzeko garaia heldu da eta jakia izateaz gain, beste zenbaitaplikaziotarako ere ezin hobea dela esatekoa da. Besteak beste, oliozein eguzki erredurentzat.

Horretarako, tomate bati zukua atera eta jogurt batekin nahastukobehar da, krema moduko masa bat egin arte. Ondoren, erredura guneanaplikatu eta hamabost bat minutuz eduki. Gero, ur epelaz garbitu. Honezgain, gomendagarria da kamamila uraz garbitzea.

Kremaz gain, tomate-xerrak jartzeak ere hobekuntza handia egiten duerredura guneetan.

JOGURTAREN POSTREA> 12 ONTZIRENTZAT OSAGAIAK

- 200gr esnegain.- 4 jogurt natural.- 5 limoizko logurt.- Esne kondentsatu pote txiki bat.- 2 limoiren zukua.

> PRESTAKETA

Lehendabizi, azukrerik gabe esnegaina harrotu (nata muntatu) beharda. Ondoren, esne kondentsatua, jogurt eta limoi zukuarekin nahastubehar da. Horiek denak ongi nahastu direnean, esnegaina nahastenzaio. Dena nahastuta daukagunean, ontzietan jarriko dugu, eta hauek 3bat orduz hozkailuan sartuko ditugu. Nahi izanez gero, egun batetik bes-tera ere utzi daiteke hozkailuan.

Aurkezpenerako, gainean bi limoi azal zati eta menta hosto pare bat jardaitezke.

[ LILI-MALLU ]

Page 19: Aldaize 39

saski naski

Ze asma?

aldaize 39 > 19

Idiazabalen udaletxe berria estreinatuberri dugun honetan, Kontzeju zaharreko argazkia ekarri nahi izandugu tarte honetara. Orain 60 urtekoUdal bulegoek gaur egunekoen antzgutxi zuten; garai hartan ez zegoen ezfaxik, ez ordenagailurik edo antzekorik. 1950. urtean ateratako argazki honetan,Pedro Jose Iparragirre, udaletxeko langilea eta Juan Mª Telleria, udalidazkaria ageri dira. Erretratuan agertzen den mahaiaoraindik gordeta dago; ludotekakoumeek erabiltzen dute orain eskulanak egiteko.

KONTZEJUZAHARREAN

OSATU EZAZU ONDOKO SUDOKUA. GOGORATU, 1 ETA 9 BITARTEKO ZENBAKIAK EZIN DIRA ERRE-PIKATU ZUTABE BAKOITZEAN, LERRO BAKOITZE-AN ETA 9 LAUKITXOKO KOADROETAN. ZORTE ON!

Iturria: www.sudoku-online.org

Page 20: Aldaize 39

milesker guztioi

IdiazabalgoUdala