Aldaize 38

20
[ 38.alea ] 2010eko apirila INMA ARANBURU, KIROLARIA: “Ez da ordu askorik behar kirola egiteko, bizitza ondo antolatzea eta nahi izatean datza gakoa” // HIZKETAN 14 // ZE BERRI? EUSKALTELEK ZERBITZUA ZABALTZEKO AZTERKETA EGINGO DU HERRIAN // KIROLAK 7 ONESKI ZUFIRIA: “Lehenago jendeak hil-kutxa ona hartzen zuen herriko jendeak zer esango zuen begiratuz, baina orain dirua begi- ratzen da” 8 HAMAIRUGARREN EDIZIOA EGINGO DU AURTEN GAZTA EGUNAK

description

Aldaize aldizkariaren 38. alea

Transcript of Aldaize 38

Page 1: Aldaize 38

[ 38.alea ]

2010ekoapirila

INMA ARANBURU, KIROLARIA:“Ez da ordu askorikbehar kirola egiteko,bizitza ondo antolatzeaeta nahi izatean datzagakoa”

/ / HIZKETAN14

// ZE BERRI?

EUSKALTELEK ZERBITZUAZABALTZEKO AZTERKETAEGINGO DU HERRIAN

/ / KIROLAK7

ONESKI ZUFIRIA:“Lehenago jendeak hil-kutxa ona hartzenzuen herriko jendeak zeresango zuen begiratuz,baina orain dirua begi-ratzen da”

8

HAMAIRUGARREN EDIZIOA EGINGO DUAURTEN GAZTA EGUNAK

Page 2: Aldaize 38
Page 3: Aldaize 38

aldaize 38 > 3

illatiren txokoa

# 38ALDAIZE: Idiazabalgoherri aldizkariaArgitaratzailea: lllati euskara elkartea [Pilar Eneaetxea_20213 IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 E-maila: [email protected] ]

Erredakzio taldea: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, NereaGarcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, XabierUrteaga eta Izaskun Vazquez

Ale honetako laguntzaileak: Agenda 21, Ana MariAnsalas, Anttonio Berasategi, Kontxi Garmendia,Aita Iparragirre Herri Eskola, Ioritz Imaz, Kason-go Lunda.

Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

Inpimaketa: Gráficas Ona.

Tirada: 1.000 ale.

Lege gordailua: SS-0151/04

ISSN: 1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru

Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza:

BIDALI ZURE DATUAK: [email protected], Pilar Enea etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) Gobernu al-daketa 2009ko udaberrian eman zen. AlderdiJeltzaleak Gobernuaren gidaritza galdu eta Al-derdi Sozialistak hartu zuen. Horren ondorioz,Eusko Jaurlaritzako sail guztietan izan ziren alda-ketak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzanere bai, noski.

Sailburuorde lanetarako Ramon Etxezarretaizendatu zuten, Patxi Baztarrika ataundarrarenordez. Sailburuordetza honen bidez, EAEko hiz-kuntza politika definitu, garatu eta aplikatu egi-ten dira. Politika horiek Administrazioaren ba-rruan (Jaurlaritzako sailetan, udaletan…) apli-katzeko dira batez ere, baina herritarron hizkun -tza eskubideak ere jasotzen dituzte. Guzti horre-taz gain, ordea, gizartean banatzeko diru lagun -tzak kudeatzen ditu. Diru publikoaren zati batEAEko euskara elkarte, euskara aldizkari, era-kunde eta abarretarako bideratzen da. Horrenkudeaketaren ardura ere Sailburuordetzarenada.

2009an Gobernu aldaketa izan zenean eta ikusitaagintariak beste alderdi politiko batekoak zirela,

euskalgintzan nolabaiteko kezka sortu zen. Illati-ren ustez, edozein aldaketa emanda ere, hizkun -tza politikan norabide aldaketa eman daiteke edoez. Baina tira, kudeaketa txukuna eta egokia egi-teko aukera guztiei eman beharko litzaieke ha-siera batean behintzat. Denbora kontua da ondo-rioztatzeko emandako aldaketak hoberako edotxarrerako diren, beti ere euskara elkarteen la-nari dagokionez.

Kontua da urtebete eskas pasatu dela Gober-nuan agintari berriak ditugunetik eta dagoeneko,Hizkuntza Sailburuordetzako bik kargua uzteaerabaki dutela, prentsan irakurri dugunez:Ramon Etxezarreta sailburuordea eta Igor Calza-da, Sailburuordetzako zuzendarietako bat, Etxe-zarretaren ardurapean egon dena. Utzi izanarenzergatiei ez die Illatik erreparatuko, bati edobesteari irakurrita ere, eurek jakingo dute ondo-en. Baina hamabi hilabete igaro eta kargua uzte-ak zer-pentsatua ematen du. Bi izendapen berriizan dira, euren lekuetarako: Lourdes Auzmendiataundarra Ramon Etxezarretaren lekurako etaIvan Igartua, Igor Calzadaren ordez. Denborakesango du.

ILLATI ETA ALDAIZEREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: 943 [email protected]

JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKA SAILBURU -ORDETZAKO BI KARGUDUNEK UTZI EGIN DUTE

URTEBETE ESKAS PASATU DA GOBERNUAN AGIN-TARI BERRIAK DITUGUNETIK ETA DAGOENEKO,HIZKUNTZA SAILBURUORDETZAKO BIK KARGUAUZTEA ERABAKI DUTE

DENBORA KONTUA DA ONDORIOZTATZEKO EMAN-DAKO ALDAKETAK HOBERAKO EDO TXARRERAKODIREN, BETI ERE EUSKARA ELKARTEEN LANARIDAGOKIONEZ.

// RAMON ETXEZARRETA ETA IGOR CALZADA,SAILBURUORDETZA UTZI DUTEN BI KIDEAK.

Page 4: Aldaize 38

4 < aldaize 38

iritzie

SARE SOZIALAK

Badira gure artean ingelesezko kontzeptuberri batzuk, gazteek egunero-egunero era-biltzen dituztenak eta ez hain gazteei atzera-kada besterik sortzen ez dietenak. Bai, horren modan dauden twitter,facebook, flickr,… Internet bidezko sare sozialak.

Hainbat gurasok zeharretik begiratuko die, beren seme alabek eskuaartean darabiltzaten tresna horiek zertarako balio ote duten galdera egi-nez. Zaharragoek ia galdutzat ematen duten gerra bezala hartzen duteeta gazteok berriz lagunartean hizketan hasi eta horietatik kanpo bagau-de jada badirudi ez gaudela onda berdinean… ona da? Txarra da?Gauza guztietan bezala, erabileran dago kakoa. Hala eta guztiz ere sare,sozialen alde egin beharrean nago, gizartea etengabe aldatzen doa, etaurte gutxian berria zahar geratzen da, baita internetak ematen dizkigunaukerak ere.

Herriko elkarte eta eragileek ere aukera bat gehiago dute sare sozialenbidez beren lana azaldu, gerturatu eta sustatzeko, gehienbat gazteakxaxatu nahi ditugunean.

Telebistak ere hasi dira geroz eta gehiago horrelako zerbitzuak eskain -tzen, El Conquistador programan lehen sms bidezko mezuak izaten zire-nak orain twitter bidez egiten dira, facebook orria ere badu… ikusten dageroz eta erabilera handiagoa ematen zaiela gauza hauei eta ahal denneurrian ezagutu behintzat egin behar ditugula.

Azkenaldian Gizarte Ongizate langileak bultzatuta jubilatuentzat Internetikastaroak egin dira gure herrian, ONA txartela dela-eta. Guk uste bainojende gehiagok azaldu du interesa gauza hauetan eta honek itxaropene-rako argi txiki bat pizten laguntzen dit, gazteoz gain, zaharragoek ereazkenean internetari eta bide batez sare sozialei, erabilera egokia bila-tuko diela. Denborak esango du oker edo zuzen nabilen. Ni behintzatsare sozieletan ere aurkituko nauzue, beste zerbait berria atera artebehintzat…

Onak izan!

[ HEMENDIK ] Idiazabal

ioritzimaz

KASONGO LUNDA GKE HAITIRA LAGUNTZA BIDALI DA

Kasongo Lunda GKEk Kongoko Kasongo Lunda eskualdean du bere proiek-tua. Baina Haitin izandako lurrikararen ondoren, Haitira diru laguntza bide-ratzea erabaki zen. Herriak Elkarlanean eta Euskal Elizbarrutiko Misioaktaldeekin batera, otsailaren 27an bi edukiontzi bidali ziren. Guztira 50.000kilo, materialez osatua.

Ondorengo tauletan ageri da Idiazabaldik bidali genuen guztia.Botikak etaesne hautsa erosi egin genituen eta janaria berriz, herritarrek emandakoada. Eskerrak eman nahi diegu janaria eta dirua eman duten guztiei.

KOPURUAGASAK 21.000BENDAK 10x10 300BENDAK 5x7 700KREPEZKO BENDAK 10x10 120KREPEZKO BENDAK 100JOSTEKO HARIA ORRATZEKIN 72BINILOZKO ESKULARRUAK 4.000METAZIMOL 2.000AMOXICILINA 2.000PARACETAMOL 2.000IBUPROFENO 2.000GASTUA GUZTIRA 1.876,81€

# BOTIKAK (Kasongo Lundak erositakoak)

KOPURUAPASTA 125 kiloARROZA 125 kiloAZUKREA 50 kiloLATAK 250 lataLEKAK 400 kiloOLIOA 140 litro

# JANARIAK (herritarrek emandakoa)

KOPURUAEsne hautsa 2.000 kiloGASTUA GUZTIRA 6.843,20€

# ESNE HAUTSA ( Kasongo Lundak erositakoa)

KOPURUAHerritarren diru laguntza 3.000 €

# DIRU LAGUNTZAK (herritarrek emandakoa)

Edukiontzia bidaltzeko gastuak (Kasongo Lundak jarritakoa): 1.000€

GUZTIRA HAITIRA BIDALITAKOA DIRUTAN:9.720,01€

Page 5: Aldaize 38

ELKARBIZITZA ETA MUGIKORTASUNAREN ASTEAMARTXOAK 1ETIK 5ERA ELKARBIZITZA ETA MUGIKORTASUN ASTEA OSPATU GENUEN ESKOLAN.

kolaborazioak [herri eskola]

aldaize 38 > 5

Asteazken goizean, goizeko 10:00ean, eskolaatarian jolas eta dantzatan hasi ginen. Ze ondopasa genuen!.

Astelehen arratsaldean ipuin kontaketa izangenuen. Guraso eta irakasle batzuk animatuziren hizkuntza ezberdinetan ipuinak kontatze-ra; horrela, ingelesez, katalanez, arabiarrez,frantsesez,… entzun genituen.

Ipuinak entzun ondoren, denok, patiora jaitsiginen merienda egitera. Bai goxoa zegoeladena!

Baina ez genuen hemen dena bukatu, Oinezkotrenean zigor auzoraino joan ginen, txikiek han-diei eskua emanda eta bueltan, plazan geldituginen bertso batzuk abesten.

Ostiralean oso arratsalde polita izan genuen.Jolas ezberdinetan ibili ginen: eraikuntzak egi-ten, aulki jokuan bueltak ematen, kotxe-karre-rak…. Joku guztiak gustatu zitzaizkigun.

Gurasoak eta irakasle batzuk prestatu zirenguri aurpegiak margotzeko.

> Eskola 2.0 programa barruan, L.H.5 mai-lako gela teknologia berriz erabat hornituageratu da.PDI, arbel digital interaktibo bat, 20 ordena-gailu mini-eramangarri, ekipo hauen bate-riak kargatzeko armairua eta gelarako wifilotura martxan daude jadanik. Oporrak pasaondoren ikasleak erabiltzen hasiko dira.

> http://www.aitaiparragirre.net eskolakoweb orrialdean bizikidetza eta ingurumenastearen irudiak ikusgai daude.

> Eskolako web orrialdeak 35.000 bisitariizan ditu jadanik.

> Eskolako eremu komunetarako araute-giak aztergai izango dira datorren hilabetee-tan.

> Apirilaren 23an, liburuaren eguna, “Ipuinhegalariak” izeneko ekintza egingo da HerriEskolan.

> Maiatzak 7an, “Jostailuak trukatzekoazoka” egingo da Herri Eskolako ikasleenartean.

LABURRAK

BA AL DAKIZUE ZER IZAN ZEN

GUZTI HONTATIK HOBERENA?

LAGUNEKIN JOLASTEA, ELKA-

RREKIN EGOTEA ETA DENOK

EKIPO BAT GARELA SENTITZEA.

Page 6: Aldaize 38

6 < aldaize 38

agenda 21eko txokoa

NORENA DA KALEA?

Sarritan aurkakoa pentsatzen dugun arren, autobat erosteak EZ DIGU INOLAKO ESKUBIDERIKEMATEN. Aitzitik, betebeharrak sortzen dizkigu,beste hainbat objektu pertsonal izateak ematendizkigunak bezalaxe. Hona hemen, hainbat arra-zoiengatik desitxuratuz joan den oinarrizko prin -tzipioa.

“Doan nire autoa aparkatzeko eskubidea” gizaeskubide bat delakoan gaude, baina gaiareninguruan hausnarketa txiki bat eginez hau honelaez dela ohartzen gara segituan.

Gipuzkoan etxebizitza metro karratuaren prezioa3.000€tik gorakoa da. Honela, etxean dauzkagungarbigailu edo hozkailuak 1.500€tik gora kontsu-mitzen dute “aparkaleku iraunkorraren” kontzep-tupean. Hala ere, inork ez du garbigailua eskaile-ra-buruan jartzen. Baina autoa erosten duenak,edonon 7 edo 8 metro karratuko espazio publikolibrea izateko eskubidea duela uste du.

Autoa erosten duen edonork egunez zein gauezaparkatzeko leku bat izan behar du eta era bere-an prest izan denbora batez uzteko lekuak “alo-katzeko”. Noski, merkeagoa litzateke arazo hauez planteatzea. Eta era berean, ez litzateke plan-teatu ere egin beharko gure herrietako kaleetanlau auto bakarrik ibiliko balira (duela zenbait urtegertatzen zen moduan). Garai hartan, orain 40urte inguru, auto gutxirekin, lurrazpiko aparkale-ku gabe eta kaleak erabat libre zeudela, autoarenhedatze azkar bat ematen hasi zen. Autoa haueknon utzi behar ziren planteatu ere egin gabe:kalean.

Azken finean autoaren erabilera ardurak “kanpo-ratzeraren” beste adibide bat besterik ez da(gizarte eredu honetan erabat hedatuta dagoenjarrera). Printzipio berdina jarraituz, industriekedozein gauza isurtzen zuten ibaietara. Askokosta zen konturatzea ibaiek ez dutela jabego pri-baturik eta are gehiago kostatu da ekoizpen pro-zesu berriak diseinatu eta kolektore sare etaaraztegi edo depuradorak egitea. Badirudi apar-kalekuekin neurri batean egoera antzeko bateangaudela: Kaleek ez daukate jabe pribaturik, kaleaEZ DA AUTO JABEENA, HERRITAR GUZTIENABAIZIK. Egun zalantzan jar genezake autoentzat

bideraturik daukagun azalera publiko guztia.Baina larriagoa da aparkalekuen kasua: geldirikdauden autoentzat izugarrizko espazio publikoabideratzen baita.

XXI. mendean gaude eta beraz, XXI. mendekoirtenbideak behar ditugu: erabilerak berriz erehierarkizatu behar ditugu, eta gure herri etahiriak berriz ere antolatu. Lehentasuna oinezkoeiemanez, bigarren maila batean autoz mugitzendiren herritarrak edukiko genituzke (kontutanizan hauek lehen multzoko berdinak direla,bainaordutegiaren arabera bigarren multzo honetansartzen direnak) eta azkenik herritar hauen apar-katutako autoak leudeke.

Ñabardura ugari dauzka gaiak: herritarrarenautoa ala kanpotik datorrenaren autoa izan, lane-rako behar dena, aisialdirako erabiltzen dena,etab. Arazoa konplexua da, eta beraz, soluzio sin-plerik ez dago. Baina milaka auto kaleetan pilatu-ta izatea eta aparkatzea eskubide bat dela pen -tsatzea ez da irtenbiderako bidea. Arazoa berada.

BA AL ZENEKIEN?

HORNITZAILEENTZAKOKARGA ETA DESKARGAGUNEA Kale nagusian sortzen diren trafiko arazo-ak direla eta, hornitzaileentzat karga etadeskarga gunea jarri da Xume inguruan.

Agenda 21eko Foroan, betidanik izan dugukaleko trafiko arazoei buruzko eztabaida.Azkenaldian, foroan arazoa areagotzen aridela ikusi dugu eta pixkanaka aparkatzera-koan dauzkagun ohiturak aldatu asmozekimen ezberdinak bultzatu nahi ditugu.

Zentzu honetan, herritar askok Xumeparetik ia plazaraino autoa kaminoarenerdian aparkatuta uzteko duten ohituratxarra kentzeko asmotan, karga eta des-kargarako eremua ezarriko da. Ondorioz,Kale Nagusiko 9. zenbakia duen bloketikaurrera goizeko 9etatik eguerdiko ordubiak bitartean, dendetako hornitzaileekbaino ezingo dute aparkatu. Beraz, ez daonartuko kafea hartu, ogia erostera joanedo dirua ateratzeko kotxea bidean uztea.

“DOAN NIRE AUTOA APARKATZEKO ESKUBI-DEA” GIZA ESKUBIDE BAT DELAKOAN GAUDE,BAINA GAIAREN INGURUAN HAUSNARKETATXIKI BAT EGINEZ HAU HONELA EZ DELAOHARTZEN GARA SEGITUAN”

“KALEEK EZ DAUKATE JABE PRIBATURIK,KALEA EZ DA AUTO JABEENA, HERRITAR GUZ-TIENA BAIZIK”

XXI. MENDEKO IRTENBIDEAK BEHAR DITUGU:ERABILERAK BERRIZ ERE HIERARKIZATUBEHAR DITUGU, ETA GURE HERRI ETA HIRIAKBERRIZ ERE ANTOLATU

Page 7: Aldaize 38

aldaize 38 > 7

kirolak

Inmak hogeita hemeretziurte ditu eta bi seme-ala-ben ama da. Lana, familiaeta kirola, hirurak, ongiuztartzen ditu. Gakoa ongiantolatzean dagoela dio.

Kirola oso gustuko duzulaargi dago. Noiztik egitenduzu?

Betidanik. Bai haurrak izan au-rretik eta baita ondoren ere,beti aritu naiz zerbaitetan.Lehen, agian, mendira jotzennuen gehiago, baina aspaldianbizikletan eta korrikan nabil.

Bizikletan eta korrikan…oinez ibiltzea ahaztukozaizu.

Bai! Kirola egiteko ez pentsadenbora askorik izaten dudaniketa gainera, gorputza nekatzeanahi izaten dudanez… Haurre-kin eskolara bizikletaz joatengara euririk ari ez duenetan.Biek gustuko dute bizikletanibiltzea eta kirola egiteaz gain,eskolara azkarrago iristen gara.Kirola bai, baina denbora kon-tua ere bada.

Pentsa daiteke bi seme-alabek kirolagustuko izango dutela etorkizunean…

Gaur egun behintzat oso gustukoa dute. Eta poz-tuko nintzateke kirola egiteko afizioari eutsikobaliote etorkizunean ere.

Lana duzu, senarra ere bai eta bi hau-rren ama zara. Eta gainera, kirolariheltzen diozu. Nola egiten duzu?

Bizitza ongi antolatzean dago gakoa. Badakitbeste ama batzuk elkarrekin geratzen direlakafea hartzeko, adibidez. Baina nik kirola egiteaaukeratu dut eta oso gustura sentitzen naiz,bizia bideratzeko aukera ona dela iruditzen zait.Inoiz hondartzara joan izan garenean, senarrabi haurrekin autoan eta ni bizikletaz joan izannaiz. Ba horixe, ondo antolatzea besterik ez da.

Emakumeek kirola egite-ko gizonezkoek bainotraba gehiago dituzte?

Argi dagoena da, gaur egunoraindik ere, emakumeok etxe-ra gehiago gaudela lotuta gizo-nezkoak baino eta hori erreali-tate bat da. Dena den, batzue-tan aitzakiatzat ere erabili izanda hori eta pena ematen dit ho-rrek. Bizitza ondo antolatu etanahi izatea da askotan atzetikdagoena. Ez da ordu askorikbehar kirola egiteko.

Gizonezkoek, oroharemakumezkoek bainoemaitza hobeak lortu ohidituzte.

Desberdintasunak ditugu, horijakina da. Hala ere, norberakikusi behar du nola bizi duen ki-rolaren kontu hau. Gertatu izanzait, bizikletan ibiltzera joan etanire aurretik amaitzeko gogozdauden gizonezkoak ezagutzea.Baina alderantziz ere bai: nirealdamenean elkarrekin joatekogogoz daudenak ere badaude.

Ez ote dira nahiago gerozeta proba gogorragoakgaur egungo gizartean?

Bai, horrela da. Leku guztietanari da gertatzen. Geroz eta proba gogorragoakaukeratzen ditugu. Garrantzitsua da norberakbere neurria ezagutzea. Sufritzen dut, bai, bainadisfrutatu egiten dut batez ere eta horixe dagustukoen dudana. Hortxe dago gakoa.

Amaitzeko, Inma, beste afiziorik ba alduzu?

Ez dut astirik beste ezertarako!

Besterik esan nahi baduzu, orain duzuaukera…

Neskak animatu nahi nituzke kirola egin deza-ten. Ederra litzateke taldean planak egitea. Ezdut esaten goi-mailako kirola egin behar denik,baina bai zerbait egin, gutxi bada ere. Eta talde-an ibiliz gero, errazagoa da animatzea.

INMA ARANBURU, KIROLARIA

“GAUR EGUN ORAINDIK ERE, EMAKUMEOKETXERA GEHIAGO GAUDELA LOTUTA GIZONEZ-KOAK BAINO ETA HORI ERREALITATE BAT DA.DENA DEN, BATZUETAN AITZAKIATZAT EREERABILI IZAN DA HORI ETA PENA EMATEN DIT.”

“BIZITZA ONGI ANTOLATZEAN DAGO GAKOA.BADAKIT BESTE AMA BATZUK ELKARREKINGERATZEN DIRELA KAFEA HARTZEKO, ADIBI-DEZ. BAINA NIK KIROLA EGITEA AUKERATUDUT”

// INMA ARANBURU

Page 8: Aldaize 38

8 < aldaize 38

ze berri ?

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAK HERRIKO KONTSUMOA NEURTUKO DUERABILTZEN DEN ENERGIA KOPURUA NEURTU ETA AURREZTEKOGOMENDIOAK ESKAINIKO DITU

Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE)lankidetza hitzarmena sinatu dute, herrian kon -tsumitzen den energia kopurua zenbateraino-koa den aztertu eta behar izanez gero, murriz-teko neurriak hartzeko helburuarekin.

EEE hasita dago dagoeneko azterketa-lanaegiten. Argiteria publikoak eta eraikin publiko-ek zenbat energia kontsumitzen duten ikertu-ko dute lehendabizi hainbat adituk. Udaletikbeharrezkoak diren baliabide guztiak eskaini-ko dizkiete horretarako, ahal den neurrian.Herriko argiteriaren eta eraikin publikoetako

kontsumoaren inguruan eskura duten infor-mazio guztia helarazi diote erakundeari, ber-tan azter dezaten.

EEEk Idiazabalen kontsumitzen den energiakopuruaren inguruko azterketa egindakoan,kontsumo hori murriztea guztiz beharrezkoadela iritziz gero, horretarako aholkuak eskai-niko dizkio Udalari, bide horretan zein neurrihartu beharko dituzten aurreratzeaz gain.Hori, ordea, azterketa amaitu ondoren ikusi,aztertu eta hala erabakiz gero, egin beharrekozerbait izango da.

EUSKALTELEK ZERBITZUA ZABALTZEKOAZTERKETA EGINGO DU IDIAZABALENSAREA HERRIRA, SEGURARA ETA ZEGAMARA ERAMATEA ERRENTAGARRI ZAION AZTERTUKO DU

Euskaltel telekomunikazio enpresa Goierrineskaintzen duen zerbitzua zabaldu edo ezaztertzen hasiko da. Orain hilabete inguruhorretarako aurreproiektua egiten hasikodirela jakinarazi zieten, Idiazabal, Segura etaZegamako alkateei, zerbitzua zabaltzekolehen pausoak emate aldera.

Idiazabalen, aurretik eginiko obrak baliatuta,Euskaltelen zerbitzua herrira eraman ahal iza-teko oinarrizko azpiegiturak eginda daude.Oraindik, ordea, zerbitzua bere osotasuneanhelarazi ahal izateko Olaberria inguruan,Castillo hotela eta Idiazabalekin muga egitenduen biribilgunera bitartean N-1 errepideak

irauten duen ibilbidean, lan horiek egitekodaude. Guztira 2,4 kilometroko eremuanazpiegitura lanak egitea eskatzen du horrek.

Hain zuzen ere, eremu horretan azpiegituralanak egin eta Idiazabalen (Segura etaZegamarekin batera) zerbitzua etxe guztietaraeramateak zenbaterainoko inbertsioa, bai tek-nikoki eta baita ekonomikoki ere, eskatukoduen eta hori errentagarria den edo ez azter-tu nahi du Euskaltelek lehen aurreproiektua-ren bitartez. Hala ere, lanak egineko erabakiahartuz gero, epe luzerako aurreikuspena izan-go litzateke.

EKAINAREN 11N OSPATUKO DU AMPOKEUSKARAREN EGUNAABIAN JARRI DUTE IDAZLAN,BERTSO ETA POESIA LEHIAKETA

Ampok honezkero tradizio bihurtu duenEuskararen Egunaren laugarren edizioa ospa-tuko du ekainaren 11n. Lankide arteko egunpasa polita egingo dute aurten ere, Ampo etaIdiazabalgo Herri Kirol Taldearen arteko herrikirol saioarekin, baita ondoren afariarekin, an -tzezlanarekin edota triki-bertso poteoarekinere.

Urtero bezala aurten ere idazlan, bertso etapoesia lehiaketa antolatu dute, parte hartu nahiduten 18 urtetik gorako goierritar guztientzat.

Beranduenez maiatzaren 24ean aurkeztubeharko dira lanak Ampon. Idazlan lehiaketanparte hartu nahi dutenek gehienez lau orrikolana idatzi beharko dute Lagun berri bat gaia-ren inguruan. Poesia eta bertso lehiaketanparte hartu nahi dutenek, berriz, gaia libreaizango da. Saridunen artean 2.000 euro ingurubanatuko dituzte.

Parte hartu nahi duten guztiek AmporenBultzada aldizkarian aurkituko dituzte argibideguztiak.

WEBGUNE BERRIAESTREINATU DUUDALAK

Udalak webgune ofiziala berritu du. www.idia-zabal.info helbide elektronikoan udalarenberri jaso ahal izango dute herritarrek eta gai-nontzeko interesatu guztiek. Gaurko -tasunarekin lotutako gaiak, obren ingurukoinformazioa, Udalaren inguruko berri edotazerga ordainketen berri ere jakin ahal izangodute herritarrek bide horren bitartez, baitagainerako udal zerbitzuen berri ere.

?

Page 9: Aldaize 38

aldaize 38 > 9

ze berri ?

AMPO, EUSKARAREKIN KONPROMETITURIK

Euskara Planaren barruan enpresekin erelan egiten da eta Idiazabalen. AMPO koope-ratibak garrantzia berezia hartzen du gaine-ra, kontuan hartu behar da aspaldian dau-katela enpresan bertan Euskara Plana.Harremanak sakondu eta elkarlanean ari -tzeko lehen bilera egin da martxoanAMPOko Euskara Batzordea eta Udalarenartean. Bertan AMPOko Euskara Batzordeosoaz gain Alkatea eta euskara teknikariaizan dira. Hasiera batean bi planen informa-zioa trukatuko dute, enpresei zuzendutakoaldizkariaren inguruan harreman batzuklandu eta AMPOk urtero antolatzen duenEuskara Festari begira elkarrekin zerbaitegin daitekeen aztertuko da.

Aste Santua pasa ondoren GurasoElkartearekin lehen bilera egingo da.Elkartearen hizkuntza irizpideak landukodira. Bestalde Guraso Elkartearekin etaeskolarekin gurasoen hizkuntza ohiturakaztertzeko asmoa dago. Azterketa horrenemaitzaren arabera hainbat ekintza plante-atuko dira.

[ Herriko EuskaraPlana. Illati-Udala ]

Udalak informazio taulak jarri ditu zabor edu-kiontziak kokatzen diren gune nagusietan.Zaborrak botatzerako garaian herritarrekinformazioa eskura izatea da helburua, edu-

kiontziak modu egokian erabil ditzaten. Zaborontziak nola erabili behar diren eta hondakinmota bakoitza nora bota behar den argitzendute panelek.

Udalak, Espainiako Gobernuaren E Planekodiru laguntzaren bitartez, igerilekuan eta fut-bitoan berritze lanak egin nahi ditu.Igerilekuko bi putzuen barru aldeak eraberri-tuko dituzte, baita azpiegitura osoa ingurat-zen duen hesia aldatu ere.

Futbitoan, hau inguratzen duen hesia kentze-az gain, lurra berdintzeko lanak ere egingodituzte, baita zeharkatzen duen ura biderat-zeko sistema aldatu ere.

IGERILEKUAN ETA FUTBITOAN BERRITZELANAK EGINGO DITUZTEUDA BAINO LEHEN AMAITU NAHI DIRA LANAK

Gipuzkoako Ur Kontsortzioa Igarondo base-rriaren ondoan egiten ari den uraren sanea-mendu sistemaren berritze lanak amaituta-koan, bertatik udaletxe berrira bitarteko ere-mua konponduko du Udalak.

Ur saneamenduan egiten ari diren lanak apro-betxatuko ditu Udalak eremu horretan urbani-zatze lanak egiteko. Igarondotik frontoirabitarteko eremuan lurra berrituko dute, etaondoren, baita frontoitik udaletxe berriradoan eremua ere.

INFORMAZIOA EDUKIONTZIETAN

IGARONDO BASERRITIK UDALETXE BERRIRABITARTEKO EREMUA BERRITUKO DUUDALAK

Page 10: Aldaize 38

10 < aldaize 38

ertzea [izal ezautuz]

BIDAURRE anttonioberasategi

Gorabehera asko izaten dira pertso-nen bizi tzan. Beste gabe igarotzendira batzuk, ia batere arrastorik utzigabe; beste batzuek, berriz, bizitzabide jakin batetik abiarazi eta era-maten dute... kontua gertatu etahandik urte askora ohartzen badaere norbera horretaz.

Beste horrenbeste esango nukeherrien historiaz ere. Eta berebizikogarrantzia hartutako gertaera horie-tako baten harian eraiki zelako gauraztergai dugun etxea ari naiz egitenitzulinguru hau; izate horri lotutasortu zelako beraren izena ere.

Azal dezagun kontua. Gehienokgogoan ditugu, oraindik, XX. mendeaitxuratu zuten aldaketa handi asko,baina komeni da jakitea XIX. mendeaere zalapartatsua izan zela eta gero-koen ernamuinak orduan sortu zire-la. Konparazio baterako -urte askoan probint-ziako erakunde eta agintarien artean aztertueta eztabaidatu ondoren- 1849an, Gipuzkoa etaGaztela artean kamino berria egiten hasi zen;bi urtean bukatu zituzten lanak.Ordu arte, bidenagusiak Donostia aldetik etorri eta,Beasainen, Zumarraga aldera egiten zuen; han-dik, Deba arrora pasatu eta, Gatzagan barrena,Arabara igotzen zen. Ondo kostata, ordea,bidea oso neketsua baitzen. Gauzak hobetunahian, hainbat aukera aztertu eta gero,Beasaindik Altsasura, Idiazabalen barrena,kamino berria egitea erabaki zen. Gutxi pentsa-tuko zuten orduan sortutako “Kale Berria”(horrelaxe izendatu baitzuten) ehun urte bainogehixeago pasatu ondoren nola jarriko zen(pentsa, automobil motordunen etorrera ereurruti zegoen, oraindik).

Urrutiko lekuen arteko komunikazioen ur sako-netan sartu gabe, geure ondokoari bete-beteanhelduz, jakin beharrekoa da berehala egin zire-la Kale Berriari itxura “urbano” samarra emanzioten eraikinak.

Itzulinguruari bukaera eman eta izenburuanjarritakoari helduz, esan -irakurle arretatsua,honezkero, konturatua izango den arren-Ubitarte aspaldikoaren parean, kamino berria-ren ertzean (“aurrean”, alegia) “Bidaurreko”etxeak izan zirela eraikin horietako batzuk:“Haundia” eta “Txikia” aurrena (1856. urtetikageri dira dokumentuetan). Haundia orain delaurte gutxi bota eta, beraren lekuan, etxe berriaegin zuten; Txikia, zutik dago oraindik.

Bidaurre Txikiaren kontran, Torre aldera, erre-mentari lantegia zegoen. Kaleko beste etxe

askoren kasuan gertatu den bezala,“Bidaurre”renean ere izena ez zen asko erabi-liko eta baita galbidean sartu ere. BadakiguXIX. mendearen bukaeran errementaria bizizela bertan eta hortik berarentzat -XX. mende-aren hasieratik, behintzat- “Ermentariarenea”izena zabaldu eta bera erabili izana; dokumen-tuetan ere ageri da hori (1953, 1959).

Lantegiaren gainean, bestalde, etxe berriaeraikitzen joan zelarik (zatika egin zuten, 1949-57 bitartean), berari “Bidaurre Berria” izenaeman zitzaion agirietan (1960). Baina baita jen-deak “Ermentariarenea” esanez jarraitu ere.Orobat inoiz (1959) dokumentatuta dagoen“Leon Etxea”. Inor nahas ez dadin, esan deza-gun izena Leon Esnaola jabearen deiturari zorzaiola.

ETXEAK EGUN DUEN ITXURA

Page 11: Aldaize 38

ARTZAINTZAREN TRADIZIOA

GAZTAREN IZENEAN

Page 12: Aldaize 38

Orain dela hamalau urte herrian egindakoEuskal Herriko Idiazabal Gazta txapelketa

izan zen egun urtero antolatzen den GaztaEgunaren abiapuntu. 1997. urtea zen hura.

Ordutik, urtero eta inolako etenik gabeantolatu da gaztaren eta artzaintzaren

inguruko eguna Idiazabalen. Aurten hama-hirugarren edizioa egingo du jaialdiak;

maiatzaren 2an izango da egun handia.

Idiazabal Gaztaren izen handiareninguruan, izen bereko herrian zer-bait egiteko beharretik abiatutahasi ziren hainbat herritar, duelahamalau urte inguru, zer egin otezitekeen eztabaidatzen, elkarlana-ren haritik. Gisa horretara antolatuzuen Idiazabalgo Udalak lehenGazta Eguna 1998ko maiatzekolehen igandean, Amaren Egunare-kin batera (lehen saiakera horrekinbatera eta herriko gaztaren aldezerbait egiteko beharraren ondotiketorri ziren Artzain Gazta elkartearilokala eskaintzea eta gazta museo-aren irekiera ere, beranduago).

Eskerrak emateko eguna da GaztaEguna, herriko artzainek urteetanzehar bertako gaztaren alde eginda-ko lana errekonozitzeko eguna.Gaztaren bitartez herriaren izenazabaldu dutenak eurak baitira. He-rriko hainbat artzain omendu dituhonezkero herriak, eta beste hain-beste omenduko ditu etorkizuneanere. “Ez da soilik herrian eginikoekimen bat. Herriaren alde, herrikogaztaren alde eta herriko artzainenalde eginiko jaialdi bat da GaztaEguna”, Ioritz Imaz alkatearen us-tetan. Aurten Inazio Mari Eziolazaeta Benito Eziolaza izango dira ur-tetan zehar artzaintzaren alde egin-dako lanagatik idiazabaldarrekomenduko dituztenak.

Andres Berasategi eta Juanito Li-zarralde aritu dira hasieratik, Uda-laren laguntzarekin, jaialdi hau an-tolatzen. Hamairu urte beranduago,lan horri eusten diote oraindik. Ar -tzantzaren mundua honek sortzendituen produktuekin, hauek herrita-rrekin eta guztiak mundu horri eginbeharreko errekonozimenduarekinuztartu nahi izan dituzte hamar urtebaino gehiagoko ibilbide honetan.

Argi dago gisako ekimenak herrikoproduktu izarrarentzat eta bere atzean dagoen guztiarentzat abe-rasgarri direla. Egun horretan plaza ingurura gerturatzen denak gaztaartzainaren eskuetatik zuzeneandastatu eta erosteko aukera izatendu, baita artzainekin beraiekin hitzegiteko parada ere. “Hain zuzen erehori da egun honek duen xarma”.

Artzainek, euren aldetik, garran tziahandia ematen diote egun honi. Ezsoilik urteetan barrena egindakoibilbidean arrakasta eskuratu duela-ko, baita artzainen eta kontsumi -

12 < aldaize 38

Page 13: Aldaize 38

aldaize 38 > 13

Herriko artzainekurteetan zehar bertako gaztarenalde egindako lanaerrekonozitzekoeguna da

tzaileen artean gertuko harremanalortzeko gaitasuna duelako ere.Gazta txapelketa askotan parte har -tzen dute urtean zehar, baina Idiaza-balen, kontsumitzaileak dira gazta-ren kalitatea epaitzen dutenak, etaez ohiko epaimahai bat. Ezaugarrihorrek ere xarma berezia ematendio Idiazabalgo Gazta Egunari.

Argitsua eta jendetsuaHein handi batean eguraldi onak la-guntzen duelako bakarrik ez, he-rrian atera litekeen argazkiak duenargiak ere egiten du Gazta EguneanIdiazabal argitsu. Udalak ez duinoiz herrira etortzen den jende

kantitatearen kontaketarik egin,baina esan daiteke milatik gora di-rela egun horretan plazan elkar tzendirenak.

Maiatzaren lehen eguna ez da soilikartzainen lanaren eta herriko izenaduen gaztaren erakustoki. Artzaint-zaren munduarekin lotura dutenmunduek topo egiten dute plazaneta inguruetan egun horretan: art-zain txakurren erakusketak, gaztamodu tradizionalean nahiz moder-noan eginez eskainitako erakustal-diak, gazta dastaketa, mamia dasta-tu eta erosteko au kera,gazta nolaketzen den ikusteko parada...

Aukera amaigabeak izaten diraegun horretan herrian, herritarnahiz kanpotarrentzat erakargarriakguztiak.

Berrikuntzak aurtenMaiatzaren 2an egingo den GaztaEgunaren hamahirugarren edizioakberrikuntza ugari ekarriko ditu. Au-rreko aste guztiak hainbat ekitaldiaurreikusi dituzte, urteroko mamitxapelketa edota Iban Mate Dolareajatetxeko sukaldariak gidatutakotxakolin eta gazta dastatzea kasu.Aurten, lehenengoz, herri bazkariaere egingo da Gazta Egunean, nor-malean goizean zehar ospatzen denjaia iluntzera arte luzatzeko helbu-ruarekin. Frontoian egingo da, etatxartelak herriko tabernetan erosiahal izango dira. Ondoren, Benta -zarre ko Mutiko Alaiak taldearekineuskal kantak abesteko aukeraizango da, liburuxka eta guzti.

Garrantzia handiaematen diote artzainek GaztaEgunari, kontsumi -tzaileekin harremanzuzena dutelako

# HERRI BAZKARIRAKO TxARTELAK HERRIKO TABERNETAN EROSTEKO AUKERA IZANGO DA.

# GAZTA EGUNEAN HERRITARRAK BASERRITARREZ JANZTEKODEIALDIA EGIN DU UDALAK.

# GAZTA EGUNAREN AURREKO EGUNEAN POSTUEN mUNTAKETAN LAGUNTZEKO DEIA ERE EGIN DUTE UDALETxETIK.

Page 14: Aldaize 38

14 < aldaize 38

hizketan

ONESKI ZUFIRIA EIZMENDI

“Lehen jendeak hiL-kutxa onahartzen zuen zer esangozuten begiratuz; orain diruabegiratzen da”

Ormaiztegiarra denOneski Zufiriak

dagoeneko hamar urtedaramatza herrian

bizitzen.Oso gusturadago daraman bizitzare-

kin. Donostiako Polloeehorztetxe munizipalean

egiten du lan eta osogogoko du bere lana.

Zer moduz Idiazabalen bizitzen?

Orain dela 10 urte etorri nintzen Or-maztegitik hona, nire senarra hemengoazelako. Oso gustura nago herrian, harre-man ona dut herrikoekin. Hasiera bate-an, ez nuen bizitza handirik egiten he-rrian, baina seme-alabak ditudanekin he-rrian ematen dut denbora guztia.

Zertan datza zure lana? Zenbat den-bora daramazu?

Donostiako Polloe ehorztetxe munizipa-leko finantza arloan egiten dut lan. Fami-liak bertara etortzen direnean, lehenengokontaktua nik izaten dut beraiekin, hil-dakoaren nortasun agiria eskatzen diet,ea asegururik duten galde tzen diet... da-tuak oro har. Ondoren, agente departa-mentura pasatzen dira, eta horiek erama-ten dute aurrera zerbitzua.

Polloen Donostiako 3 hilerriak (Polloe,Igeldo eta Altza), errauzketa-labea etaZorroaga Tanatorioa kudeatzen ditugu.Donostiako kasuan hilerri handiak diraeta panteoien kontzesioa(25, 35 eta 49urtetarako) kudeatzen dut. Donostiakohilerrietan 8.000 panteoi daudenez, lanasko ematen digu horrek, eguneraketakdirela eta. Donostiako jendeak ohituraeta tradizio handia du panteoi bat izatea.

Heriotzatik gertu lan egiten duzu.Horrek berezi egiten al du? Zermoduz daramazu hori?

Bizitza beste era batetara hartzea. Osopositiboa naiz. Bertako lankideok ezdiogu beldurrik heriotzari, naturaltasu-nez hartzen dugu, bizitzaren ondorio be-zala. Hildakoa ezezaguna denean ez dugehiegi eragiten, baina gaztea, haurra edoezaguna denean eragin egiten dit.

“(heriotza)normaltasunez�

hitz�egin�beharreko�gaia�da”�

Page 15: Aldaize 38

aldaize 38 > 15

hizketan

Heriotza bizitzeko moduak aldatuegin al dira? Lehen nola zen? etaorain? Aldaketarik bai?

Bai. Lehenago jendeak hil-kutxa onahartzen zuen herriko jendeak zer esangozuen begiratuz, baina orain dirua begira -tzen da. Gazteek batez ere, zerbitzua es-katzera etortzen direnean itxurari ez diobestelako garrantzirik ematen, diruahartzen du kontuan.

Lehen etxeetan gelditzen zen hildakoaeta gaur egun aldiz, beilatokira eramatendira.

Erraustea geroz eta gehiagok aukera -tzen al du?

Bai, hala ere, oraindik ez da gehiengoa.Gazte jende asko, baina edadeko jendeanez horrenbeste. Faktore asko dago auke-raketa hori egiteko garaian. Dirua askobegiratzen den gauza bat da eta errauske-ta merkeago ateratzen da. Esate batera-ko, maiz, errausketetan koroiak ekiditendiren gastuak izan ohi dira.

Hiltzea garestia al da? (sortzen direngastuak).

Bai. Ehorztetxe munizipal eta pribatuenartean ezberdintasun handiak daude dirukontuan. Horregatik, jendeari aurrekon-tua eska dezatela gomendatzen diet, ho-rrela, ehorztetxe ezberdinen prezioakkonpara ditzaten. Adibidez Polloen, es-kela baten prezioa 285€ dira, gehi %7BEZ-a, aldiz, pribatuetan 285€ gehi %16BEZ-a.

Polloen, zerbitzu arrunt baten (hil-kutxa,tramitazioa, gorputz prestaketa, koroia,eskela eta beilatokia) 2.500€inguru balio

du. Errausketa aldiz, merkeagoa da, 1800€ inguru, koroia, eskelak zein beilatokiaaparte.

Gustura al zaude zure lanarekin?Aldatuko zenuke?

Bai oso gustura nago nire lanarekin. Da-goneko denbora asko daramat eta eznuke aldatuko.

Hitz egiteko gaia al da?

Bai, normaltasunez hitz egin beharrekogaia da. Nire umeei askotan hitz egitendiet heriotzaz, ingurukoak hilko direla,gu ere hil egingo garela…noski, denboraasko barru gertatuko dela esaten diet.

Jendeak aldiz ez du naturaltasunez hitzegiten, hitz egiten badute gertatuko zaie-la uste dute. Hala re, normalean ez, bainajendeak interes handia du mundu honeninguruan. Beldur handia dago, eta egune-rokotasunean ekidin nahi den gaia da.Hitz egiten ez denez, gutxi jakiten da gaihonetaz. Hori dela eta, ingurukoren bathiltzean hainbat hanka sartze egiten dira,izan ere, gutxi dakite. Komeni da jakina-ren gainean egotea, eta noski, aurrekon-tuak aldez aurretik eskatuta izatea.Azken finean, egoera delikatu bat da, as-kotan hoberena nahi izaten dugu hilda-koarentzat eta ehorztetxeek badakite zersaldu, negozio bat da.

Merezi du segurua izateak?

Ez. 3 aldiz ordaintzen duzu zure hileta.Hilean portzentaje bat ordaindu beharduzu, eta hori biziko zaren urteekin bi-dertuz 2500€ baino askozaz gehiago irte-ten da. Asegurua dutenek pentsatzendute asegurura deitu eta beraiek egiten

dutela dena eta ez da horrela. Lehenengobeilatokira joan behar da eta bertan jar -tzen dira kontaktuan aseguru enpresare-kin zein estaldura dituen ikusteko. Lanaehorzte txeak egiten du eta ez aseguruak,jendeak uste okerra du. Komenigarriagoalitzateke, kontu korronte bat ireki eta hi-lean sartu portzentaje hori, horrela, hil -tzen zarenerako baduzu dirua aurreztuagastu horiek ordaintzeko.

Hildakoaezezagunadenean�ez�dugehiegi�era-giten,�bainagaztea,�hau-rra�edo�eza-guna�deneaneragin�egi-ten�dit.��

Page 16: Aldaize 38

Olite bisitatzeko arrazoirik nagusie-netakoa da bere gaztelua. XIII. etaXIV. mendeen artean eraikia,Europa osoko gaztelurik handi etaederrena zen garai bateanOlitekoa. Eta oraindik ere, ez duorduko xarmarik galdu. Nafarroakoerrege-erreginak hartu zituen urte-tan zehar. Orain, berriz, ehunkabisitari jasotzen ditu astebururo.

1925. urtean nazio-monumentuizendatua, ordutik eraikina eta bereinguruak berreskuratzen eta era-berritzen dihardu NafarroakoGobernuak. Egun oraindik ezin dagaztelua bere osotasunean ikusi.Baina honen hiru laurdenak ikusditzake bisitariek, egun batez zazpimende atzera egin eta Erdi Arokoerrege-erregina nafarren bizitokianmurgilduz. Gela erraldoiak, dorre-ak, eskailera borobilak, ezkutukopasadizoak, erreginaren lorate-giak… Guztiak daude ikusgaiOliteko gazteluan, 3,10 eurorentruke.

Olite bera ere, Erdi Aroaz geroztikgazteluaren inguruan hazitakoherria da. Antzinako kale, etxe etaeraikinak bizirik mantentzen dituoraindik, egungo jatetxe, dendaedota kafetegiekin uztartuta.

Ez dira urruti Erriberako paisaiakosatzen dituzten mahatsondozelaiak ere. Ardoa eta ardandegiakdira Oliteko bigarren protagonis-tak, eta produktu hau gustuko dute-nek, ardoaren museoa nahizherrian dauden hamarka ardande-giak bisitatzeko aukera ere badute.

16 < aldaize 38

iparrorratza

ERRIBERRI, ERDI AROKO IRUDI

[ webgunea ]: www.zirikairratia.tk

[ liburua ]: VIKINGOEN SORTERRIRA. Xabier Mendiguren Elizegi

ZIRIKA IRRATIAZirika irratiaren bloga duzue honakoa. Irratia berriro martxan jarri zuen herriko lantalde batek, eta garai batean bezala bertako albisteak larunbatero uhin bidez jasotze-ko aukera dugu. Baina oraingoan, astean zehar ere informatuta egon gaitezen, blogaere sortu dute. Herriko albiste ugari jasotzen ditu eta Zirika irratiko programazioa erebai. Herritarren iritzia jasotzen ere saiatzen da. Horretarako, iritzi inkesta ugari topa-tuko dituzu bertan. Animatu, sartu blogean eta egin zure ekarpena. Horixe da eta blo-gen ezaugarririk interesgarriena: irakurlearekin harreman zuzena sortu dezakeela.

VIKINGOEN SORTERRIRA (ELKAR) : 20,75€Idazle beasaindarraren azken liburua da Vikingoen sorterria. Oraingo honetan ipuin-bilduma idatzi duMendigurenek eta 7 narrazio jaso ditu obra honetan. Kontraesanen inguruan eratutako ipuinak dira:aita ezezagunaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kon-tatzera doan emakume heldua... Adituek esaten dute maisutasunez idatzitako liburua dela, egilearenibilbidean heldutasun eta sakontasunezko marka bat ezarriko duena, eta irakurlearen gogoan hunkidu-razko oroitzapen bat utziko duena.

EUROPA OSOKO GAZTELURIKHANDI ETA EDERRENA ZEN GARAIBATEAN OLITEKOA

Page 17: Aldaize 38

aldaize 38 > 17

zaharrak berri

Foru Aldundiaren Kultura eta EuskaraDepartamentuak Gipuzkoako

Errretablistika, III. Francisco deAzurmendi liburua aurkeztu du pasa

den martxoan. Egilea maria IsabelAstiazarain da, madrilgo Complutense

uniber tsitateko irakaslea.

Azurmendi XVIII. mende hasieran jaio zenIdiazabalen. Artista oparoa zen, artearen hain-bat alderdi menderatu zituen eta batez eremarrazkigile, erretaulagile eta eskultore gisanabarmendu zela erakusten digu liburuak.Liburuak 532 orri ditu eta elebitan idatzia dago.

Francisco Azurmendi Idiazabalen jaio zen1727. urtean eta Altzon hil zen 1796an. Baserri

giroan hazi arren, beste askok ez bezala, ira-kurtzen eta idazten ikasi zuen Azurmendik.Arkitektura ikasketak ez zituen egin (ez baitabere izena matrikulatuen artean agertzen),baina Ferrolen (Galizia) maisu ezagun batekinikasi zuela uste du Astiazarainek, eta P.I Lizardiizan zitekeela aipatu du.

Garai hartako artista ezagunen artean tokiaegitea kosta zitzaion arren, aurkitu zuen, etahorren ondorioa da berak utzitako ondarea.Dominen diseinuak egin zituen, baita erretau-letako erliebe narratiboak ere, marrazkiak ereegin zituen, baina batik bat erretaulen obretanaritu zen. 30 inguru egin zituela uste duAstiazarainek.

Azurmendiren lanak leku askotan ikus daitezke,besteak beste: Ataunen, Mutiloan, Ordizian,Seguran, Alegian, Donostiako Santa Marian,Santa Teresan eta San Frantziskon,Errenterian, Amasan, Andoainen, Lezon, Beran,Altsasun, Lekeition, Hondarribian...

XVIII. mendeko artista izanik, barrokoaren etaneoklasizismoaren artean ibili zen. Kalitatehandiko artistatzat jo du Astiazarainek bereliburuan.

Ebia egiteko, zazpi praile errezoan baino, hiru haize burrukaan gehiago dira

[ ESAERA ]

AZURMENDI, XVIII. MENDEKO ARKITEKTOAMARIA ISABEL ASTIZARAINEK GIPUZKOAKO ERRETABLISTIKA. III. FRANCISCO DE AZURMENDI LIBURUAIDATZI DU, ETA BERTAN AZURMENDI IDIAZABALGO ARKITEKTOAREN LANA JASO DA.

INGURUKO ELIZA ASKOTAN IKUS DAITE-KE AZURMENDIREN LANA

MAISU EZAGUN BATEKIN IKASI ZUENOFIZIOA FERROLEN

// MARIA ISABEL ASTIAZARAN LIBURUAREN AURKEZPENEAN.

Page 18: Aldaize 38

18 < aldaize 38

saski-naski

[ RZ ]

kontxigarmendia

HIPERTENTSIOA

Otsailean argitaratu genuen azken alean hipertentsioari aurre egitekogomendioak eman zizkigun Anamarik. Oraindik beste hainbat dituenez,oraingoan ere gai honekin jarraituko dugu. Anamarik gogorarazi du,anemia duenak aholku hauek tentu handiz hartu behar dituela, kaltega-rria izan daitekeelako.

ERREMOLATXA ENTSALADAErremolatxa gordina behar dugu. Egin pusketa txikietan, birrindu. Gehituhorri tipula txiki bat, baratxuri ale pare bat eta perrexila. Asten pare bataldiz jan behar da. Oliba olioa eta gatza bota, baina ozpinik botatzea ezda komeni. Horren ordez, erabili limoi tanta batzuk. Gatza ahalik eta gu -txien erabili behar da.

EDARI ALKOHOLDUNIK EZ, TABAKORIK EZ, KAFERIK ERE EZ.Anamarik dio hipertentsioa duenari osasuna ondo zaintzea komeni zaio-la. Euskaldunok gure egunerokoan erabat txertaturik ditugu alkohola,tabakoa eta kafea. Horiek kaltegarriak dira hipertentsioa dutenentzakoeta erabat uztea komeni da.

OSAGARRIAKElikadura sanoa egitea ezinbestekoa du hipertentsioa duenak. Horrenosagarri izango dira platanoa, haragi zuria eta arraina. Haragi gorriaahalik eta gutxien jatea komeni da.Astero tortillatxo bat jatea ere ondo datorkio. Gorringo batekin eta bi zu-ringorekin egindako tortilla egokia da, gatz gutxirekin eginda.

REDONDOA SALTSAN> OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

- 1,5 kilo inguruko redondo zatia- Bi tipula- Porru bat- Bi azenario

> PRESTAKETA

Lehendabizi, gorritu haragia oliotan. Ondoren, bota barazkiak eta utziosagai guztiak gehixeago egiten. Bota gatza eta koñak ona. Utzi lapikoasu baxuan ordu bete edo ordu eta erdi inguru, haragia ongi egindadagoela ikusten dugunera arte (horretarako, ziztatu haragia. Zuku arro-sa moduko bat ateratzen dela ikusten dugunean, kendu lapikoa su gai-netik). Kendu redondoa lapikotik eta utzi hozten. Sukaldariaren eta jale-en gustuaren arabera, pasa lapikoko barazkiak turmix-etik, edo utzidauden horretan. Haragia hotza dagoenean, xerratu, eta bota berrizere lapikora. Sagar xerratu bat ere ondo doakio redondoari, beti ere,sukaldariaren eta jaleen gustuaren arabera. On egin!

[ LILI-MALLU ] anamariansalas

- Koñaka- Gatza- Olioa- Sagar bat

Page 19: Aldaize 38

saski naski

Ze asma?

aldaize 38 > 19

Bestelako itxura zuen Idiazabalek orain50 urte, urteak ez dira alferrik pasa.Gaur egun ezagutzen ditugun etxe ge-hienak falta ziren orduan. Zigor, Gu-rutze Berri, Zepai… auzo horiek denakgeroagokoak dira. Orain mende erdibat Kale Nagusia eta Bikuña kaleabaino ez ziren herrian. Etxe eta base-rriek, zuhatz, zelai eta soroekin nahas-tuta marrazten zuten orduko Idiazabal.Geroagokoak dira baita ere, mojen ko-mentuan falta den zatia, udaletxe berria(orain arte hala izan dena behintzat),edo eta Usurbe gaineko antena. Nolademontre ikusten ote zuten telebistagarai hartan?

MENDEERDIA ATZERA

UDABERRIKO JOKO BAT PROPOSATZEN DIZUEGU ORAINGOAN.EA ASmATZEN DITUZUN DEFINIZIO HAUEKIN ZEINTZUK DIRENEZKUTATUTA DAUDEN UDABERRIKO FRUTAK.

EZKERRIK ESKUINERA

1. Udaberriko fruitu gorri haziz inguratua2. Rruitu txiki mardul eta hezurduna, gehienetan azalgorri iluna duena 3. Laharraren fruitua. Heltzean beltz diren baiamamitsuz osatutako fruitu konposatu eta jangarria da.4. Behealdean txortenaren aldean baino lodiagoa denpomo gozo eta jangarria den fruitua. 5. Kolore eta tamaina desberdineko drupa da, azalaleuna eta perikarpoa mamitsua eta gozoa duena.Freskoa, sikatua, konfitatua edo marmeladan kontsu-mitzen da 7. Sagarrondoaren fruitua, pomo jangarria dena. 9. Tamaina eta forma desberdineko hesperidioa da,barrualdea atal mamitsu edo zukutsuz osatua duena12. Kolore eta tamaina desberdineko drupa da, azalaleuna eta perikarpoa mamitsua eta gozoa duena.Freskoa, sikatua, konfitatua edo marmeladan kontsu-mitzen da 13. Kukurbitazeoen familiako landare belarkara, etza-na hazten dena. Hostoak handiak dira, eta loreakhoriak. Meloiaren antza baina mami gorria eta hazibeltzak dituen bere fruituagatik landatzen da14. Aktinidiazeoen familiako landare zurezko eta igo-karia, jatorriz txinarra dena, baina komertzialkiZeelanda Berrian eta klima epeleko beste hainbatlekutan kultibatzen dena. Fruta iletsu eta mai berdea.

GOITIK BEHERA1. Mugurdiondoaren fruitu konplexu gorri eta janga-rria, baia ugariz osatuta dagoena.3. Kolore desberdineko (gorria, beltza, hori-berdexka,zurixka, etab.) baia jangarria da. Ardoaren lehengaiada.6. Udareondoaren fruitua, behealdean txortenarenaldean baino lodiagoa den pomo gozo eta jangarriadena 8. Kolore berde edo horiko azal leun edo ildodun fruta,mami zurixka eta gozoa eta pipita ugari dituena.10. Papaiondoaren fruitua, baia-motakoa eta formaluzanga eta meloiaren antzeko mami horixka, gozo etajangarria duena. 11. 3 cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta janga-rria den fruitua.

Iturria: www.habe.com

Page 20: Aldaize 38

10:00Artzainek postuak irekiko dituzte.

11:00Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zahar etamodernoan.

11:30Gazta ketzen eta ardi mozte ikuskizuna, eskuz eta makinaz.

13:00Omenaldia Ignacio Mari eta Benito Eziolaza herritarrei.

13:30Sari banaketak: postu dotoreenari, gazta onenari.

14:30Herri-bazkaria eta Benta zaharreko mutiko alaiak musikariak.

OHARRAK

» Gazta dastatzeko aukera izango da2€ren truke.

» Mamia dastatzeko aukera izango da.

» Gazta onena saria, bildutako jendeareniritzia kontutan hartuta emango da.(2 €partehartzea)

» Gaztaia ketzen ikusteko aukera egongoda.

» Kanpoko denominazio gonbidatua:Menorkako Mahongo gazta.

» Trikitilariek eta txistulariek giroa alaitukodute.

» Hainbat artisau egongo dira beraienlanak erakusten.

» Hainbat jaki eta edari puesto egongoda.

» Euskal artzai txakurrak eta “Mastin”arrazakoak erakusgai.

» Artzaiak bere artaldearekin herriazeharkatuko du.

» Autobusa jarriko da aparkalekutik herrira gerturatzeko.