Aldaize 19

20
// ZE BERRI ? PRUDENTZIO ARANBURU “Turistei izugarri gustatzen zaie guaztandegian ematen diegun esplikazioa” 8-9 [ 19.alea ] 2007ko otsaila IDIAZABAL GAZTA ESPERIMENTATZEKO ETA HEDATZEKO ZENTROA Udalak, Nekazaritza Ministeriotik milioi erdi euro jaso ditu zentroa sortzeko. URTEARI ONGI ETORRIA 40 GRADUTAN Herritar talde bat Argentinan izan da Gabonetan BERTSO SARIKETAK IDIAZABALEN // ERTZETIK 12 // HIZKETAN 11

description

Aldaize aldizkariaren 19. alea

Transcript of Aldaize 19

Page 1: Aldaize 19

/ / Z E B E R R I ?

PRUDENTZIO ARANBURU

“Turistei izugarri gustatzenzaie guaztandegian ematendiegun esplikazioa”

8-9

[ 19.alea ]

2007kootsaila

IDIAZABAL GAZTA ESPERIMENTATZEKO ETAHEDATZEKO ZENTROA

Udalak, NekazaritzaMinisteriotik milioi erdieuro jaso ditu zentroa sortzeko.

URTEARI ONGI ETORRIA40 GRADUTAN

Herritar talde batArgentinan izan daGabonetan

BERTSO SARIKETAKIDIAZABALEN

/ / E R T Z E T I K12

/ / H I Z K E TA N11

Page 2: Aldaize 19
Page 3: Aldaize 19

aldaize 19 > 3

illatiren txokoa

HHEERRRRIITTAARRRREENN IINNPPLLIIKKAAZZIIOOAA HHAANNDDIIAAGGOOTTZZEENN AARRII DDAA PPIIXXKKAANNAAKKAA--PPIIXXKKAANNAA2006ko abenduan egin zuen Illatik bereurteko batzarra. Hamabost bat bazkidekparte hartu genuen eta urte osoari errepa-soa emateaz gain, 2007ari begira ere jarriginen.

Iazko urteari dagokionez, Illatik balorazioona egin du. Alde batetik, Illatik antolatutakoekintzetan bazkideen parte hartzea poliki-poliki handitzen doalako. Eta bestetik, herri-ko bertsolariekin, Udalarekin eta XapobixiAisialdi Elkartearekin harremanak sendotzenaritu garelako. Udaberrian antolatu genuenbertso afariak arrakasta ederra izan zueneta 2007rako atera berri dugun egutegiakere harrera ona izan du. Herritarrek eginda-ko lanak fruituak eman ditu!

Goierriko Kastakoak ere izan genituen gureartean. Herriko gaztetxoek parte hartu zuteneta horrek ikusle ugari erakarri zituelakoangaude. Aldaizeren beste sei ale eta gehigarribat argitaratu ziren 2006an eta 2007an ereasmo berarekin jarraituko dugu.

Udalarekin lan ugari egin dugu, batez ereKultura Komisioan parte hartuz eta herriaribegira martxan dagoen Euskara PlaneanUdalarekin batera gidaritza lanak eginez.2006an abiatu da egitasmoa eta ea 2007anaurrepauso gehiago egiten ditugun.

2007ari begira jarrita, berriz, ez dugu asko-rik aurreratu nahi. Baina aipatzea gustatu-ko litzaiguke epe laburrean Illatik antolatu-ko dituen lau ekintza:

• Futboleko porra herriko tabernetan: otsai-laren 10etik hasita, asteburuero porra anto-latuko dute Illatiko hainbat bazkidek. Eurobaten truke egin ahal izango dira apustuak.

• Sanblasetarako tabernetan euskal musikaduen CDa banatuko da, jaietan jarri dezaten.

• Martxoan zehar euskarazko film laburrakeskainiko ditugu Guraso Elkartean.

• Martxo bukaeran Korrika pasako daIdiazabaldik eta Illatik kilometroa erosteazgain, antolaketa lanetan parte hartuko du.

# 19AALLDDAAIIZZEE:: Idiazabalgoherri aldizkariaAArrggiittaarraattzzaaiilleeaa:: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 e-maila: [email protected] ]

EErrrreeddaakkzziioo ttaallddeeaa:: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, MaddiGarcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, IruneUrteaga eta Xabier Urteaga.

AAllee hhoonneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaakk:: Axun Aldanondo,Aiora Imaz, Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirreherri eskola, Gaztetxea, Anttonio Berasategi,Joseba Munarriz, Iñigo Imaz, Eba Iriberri, MartaMontivero de Britos.

DDiisseeiinnuuaa eettaa mmaakkeettaazziiooaa:: ZUM Edizioak.

IInnppiimmaakkeettaa:: Gráficas Ona.

TTiirraaddaa:: 1.000 ale.

LLeeggee ggoorrddaaiilluuaa:: SS-0151/04

IISSSSNN:: 1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako ForuAldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

ILLATIK ANTOLATUTAKO EKIN-TZETAN BAZKIDEEN PARTEHARTZEA POLIKI-POLIKI HAN-DITZEN ARI DA

ILLATIK ANTOLATUTAKO EKIN-TZETAN BAZKIDEEN PARTEHARTZEA POLIKI-POLIKI HAN-DITZEN ARI DA

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza:

BIDALI ZURE DATUAK: [email protected], kultur etxea 20013 Idiazabal edo utzi udaletxean

Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

Page 4: Aldaize 19

4 < aldaize 19

iritzie

KKAAIIXXOO,, MMIINNNNEESSOOTTAATTIIKK!!

Hementxe pasatu ditugu Gabonak etagure semeak, Jon eta Beñat, pozik dabil-tza hainbeste lehengusuren artean. Beraien aiton-amonen denbora-pasarik gustukoena arrantza da. Aurtengo udazkena, ordea, ezohikoaizan da; izan ere, orain arte ez du elurrik egin eta, lakuak

izoztuak badaude ere, izotzak ez du lodiera handiegirik (15 cm).Arrantzara joateko, aurrena, lau bat metro koadroko etxetxoa jartzendute lakuan. Etxetxoa kamioneta batekin eramaten dute. Aukeratutakotokian gurpilak kendu eta, izotz gainean dagoela, etxolak zoruan dituenzuloetatik izotza zulatzen dute. Zulatzerakoan, izotzak 20 cm izan behardu. Gero itxarotea besterik ez da falta, estufa eta guzti egonda ez dagohotzik pasatu beharrik; arrainek ez badute pikatzen berriz, lakuz aldatubehar. Izan ere, Minnesotak 10.000 laku ditu eta, horietatik ugari, etxe-tik gertu. Aurten oraindik ez dute aukerarik izan. Gu behin joan gara,baina oinez sartu ginen eta, arrainik hartu ez bagenuen ere, mutikoekdisfrutatu zuten. Zeinek daki, klima-aldaketa dela-eta, zenbat urtez izan-go ote diren gauza tradizio honi eusteko.

Badituzte beste ohitura batzuk niri beti zer pentsa eman didatenak.Bata, hotzik handiena izanda ere denak etortzen direla kamiseta motze-tan, aurten anaia bat eta osaba praka motzetan ere ikusi ditut. Horrenarrazoia, kanpoan ez dutela denbora asko ematen: etxetik autora etaberriro barrura. Bestea, zenbat izozki jaten dituzten. Uda izan edo neguaizan, amaren hozkailua beti egongo da izozkiz beteta, eta, inor etortzendenean, agurrarekin batera lehenengo gauza handik bat hartzea.Aipatzekoa, era berean, orain kafe ona aurki dezakedala; nire gustura-ko behintzat.

Ikusi arte, eta ondo pasatu festak!

KKAANNPPOORRAA IIRRTTEETTEEAA

Hemezortzi urteren ostean guri ere iritsi zaiguhorrenbeste amestutako adina. Oraintxeginen herriko plazan soka-saltoan edo herri-eskolako patioan jolasean, eta oraintxe gara unibertsitatearen altzoan.Urteak azkar joaten direla, alajaina! Betidanik hitz egin digute adinez nagu-si izateak dituen pagotxen gainean, baina nork pentsatu behin ona iritsi etahainbeste buruhausterekin topo egingo genuenik!

Aurten arteko Gabonek zerbait berezia sentiarazi izan digute. Amona-jan-tzia soinean jarri eta atez ate gabon kantuak kantatzeak xarma bereziaduela ezin ukatu. Orain, ordea, Gabonak igaro direnik ere ohartu al gara ba,gure ikasketak direla eta!

Gauza berbera datorkigu otsailaren hirua iristean ere. Herritar guztiak SanBlas jaietan erabat murgilduta dabiltzan bitartean, gu azterketetan aritukogara buru-belarri. Aurreko urteetako oroitzapenekin konformatu beharkodugu orduan ere. Eta hori lehen urtea dugunik, ez zaigu oraindik bateregeratzen!

Ikasleon bizitza hutsaren pare jartzen ari naizen honetan, esan nahikonuke, bere alde txarrak dituen bezalaxe, badituela alde onak ere. Egia esan,lehen Goierri ingurua munduaren azkena iruditzen zitzaigun bezala, aurtenEuskal Herriko hamaika herritako jende asko eta asko ezagutzea tokatuzaigu. Batak bizkaieraz galde egiten dio irakasleari, irakasleak Zarautzaldeko euskaraz erantzuten dio, jarraian Donostia aldeko baten hitzak en-tzuten dira, Gasteiz inguruko taldetxo bat beren euskaraz nola ari den en-tzuteko beta ere izaten dugu tartean behin, eta hurrena, Arrasateko,Bergarako edo Azpeitiko gazteen euskara ulerkaitza geureganatzeko nahi-ko komeri ibili arren, guztion artean, harreman aberasgarriak sortzen dira.

Kanpora irteteak, betiere gauza berriak ikusi eta ikasteko aukera parega-bea ematen digu. Hala esaten du egunero Donostiara joan etorrian dabilenbatek; beraz, zer esanik ez Gasteiza, Bilbora, Iruñera edo are urrunago joaneta beren bizitza eraberritu duten haiek guztiek, aipaturikoak baino des-berdintasun nabarmenagoak aurkituko baitzituzten etxetik kanpo bizitzean.

Dena dela, orain arteko egunek, hilabeteek eta urteek ziztu bizian ihes eginbadigute, geratzen diren bost urteak ere abiada berbera eramango dutenitxaropenarekin amaituko dut idatzi hau. Beste bat arte.

[ HEMENDIK ] Idiazabal

aaxxuunnaldanondo aaiioorraaimaz

[ HANDIK ] Minnesota

OIHANE UNANUE, NAIARA ESNAOLA,SAIOA ARANBURU ETA MAIALEN JAUREGUI

Ondo iruitzen zaku. Jendek ontzik eamatenzittun paella gehio hartzeati. Gehitxo aprobe-txatzen da.

[ HERRIKO PLAZA ]Ze iruitzen zazu Sanblasetan paella ordaindu behar izatea?

NAZARIO TELLERIA

Ondo. Berez ez litzeke kobrau beharko,baino ikusita jendea nola ibiltzen dan…Ondo. Konpromiso txiki bat da azkenen eurobat.

ARANTXA ARRIBAS

Oso ondo. Gainea, gehio kobrau beharlueke. Euro bat sinbolikoa besteik ez da.Jendea pasau eitten da.

Page 5: Aldaize 19

hitza jolasBADIRA 40 URTE ORAINGO IDIAZABAL-DARREN MEMORIAN GORDETZEN DENLEHEN BERTSOLARI TXAPELKETA EGINZENETIK IDIAZABALEN. ZEPAI SARIENTZUTETSUA IZAN ZEN GERO (1971-8), GAZTETXOENTZAKO AMPO SARIAONDOREN (1974-8), HERRIKO BERTSO-LARIEN TXAPELKETA GEROAGO (1991-2-3) ETA OSINALDE AZKENIK, AURTEN10. URTEURRENA BETETZEN DUENA.

HHIITTZZAA JJOOLLAASS......NNEEUURRTTUUTTAA

Page 6: Aldaize 19

6 < aldaize 19

erreportajea

960-70 urte artean egin zen orain-goen memorian gordetzen denlehen bertsolari txapelketa;Joakin Dorronsoro eta Atxukarroziren epaimahaikoan eta parte-

hartzaileak zazpi bertsolari, beno “bertsolaribaino atrebitu” esan dio Jexux AzurmendikALDAIZEri: Pedro Katarain, Benardo Oiarbide,Domingo Goiburu, Julian Goiburu, AntonioLegorburu, Jexux Azurmendi eta JuanitoIparragirre; azken honek irabazi zuen.

Ordutik gaurdainoko bertsolari sariketenberri jasotzeko Jexux Azurmendi bera, MielMari Imaz eta Juan Ramon Gerriko hartu dituALDAIZEk mintzakide, garaian-garaian sari-keta antolaketan ibili diren hiru herritar.

Segur aski sonarik handiena izan duen sari-keta 1971n abiatutako Zepai Saria izan da,1978a arte urtero egin zen sariketa GarikanoGoñi plazan (Gobernadore Zibilaren izenazeraman orduan herriko plazak). GaraikoUztapide, Basarri, Lazkao Txiki eta Zepaiberaren hurrengo belaunaldia jaso zuen berebaitan, “2. kategoriakoak” ziren parte har-tzaileak. Zepairen omenez eta bertsolari gaz-teei irtenbidea eman asmoz ekin zioten sari-ketaren antolaketari. Baina helburu bakarraez zen hori, Jexux Azurmendiren hitzetan,“garaiko egoera ikusita herrian euskaltzale-tasuna eta abertzaletasuna sortzea zen hel-burua eta herriko gazteak elkartuta laneanaritzea”.

Garai hartan “herria lozorrotik ateratzeko”bertso jaialdi asko antolatzen zirela dioJexuxek eta Idiazabalgoa ere giro horretansortu zela. Bide horretan ari zirenek, ordea,oztopoak ere ugari izan zituzten, “zentsuragogorra eta laguntasun eskasa” zegoelagogoratzen du Jexuxek, “Gobernadore,Guardia Zibilaren eta horien laguntzaileenaurka borrokatu behar izaten zen”. Borrokatubakarrik ez, sariketa aurretik gai guztiakbidali behar izaten ziren Gobernu Zibilera(gazteleraz, noski), behin baimena emandaUdalari agintzen zioten “aditu bat” bidaltzekosaioa zaintzera.

AHAL ZEN TOKITIK

Baina dena ezin da zaindu eta bertsolariekaukera guztiei heltzen zieten nahi zutenazaritzeko, eta gai-jartzaileek ere eskura jar-tzen zizkieten gaiak; “gaiek aukera ematenzuten politikan bustitzeko”, Jexuxen hitzetan.

Aukera horri heltzeagatik kartzelatik pasabehar izan zuten bertsolari batek bainogehiagok, tartean garai hartan EuskalHerriaren herri izaera zabaltzeko lan handiaegin zuten Jon Azpillaga eta Jon Lopategi.Izan ere, Gobernu Zibilera bidalitako gaiakmoldatzeko aukera izan bazen arren, Jexuxekdio “txibatoren bat izanez geo” laster joanbehar izaten zela Udaletxera.

Hala ere, 8 urtez ospatu zen Euskal Herrikobertsolarien Zepai sariaren antolaketa lane-tan bestelako arazoak bazirela gogoan duJexuxek, “hauek antolatzeko egin behar izangenituen kilometroak eta lanak pezetataraitzuli beharko balirateke…” hainbat enpre-sak emandako laguntzak ezinbestekoak izanziren. Lehen urtean orduan elkarrekin zirenSan Blas eta Gorrotxategi oilategien eskutik9.000 pezeta jaso zituzten bertsolariei milanapezeta eman ahal izateko. Aldeko faktoreakere baziren, jende asko biltzen zen plazansariketa ikusteko. 500-600 bat pertsonaJexuxen esanetan, eta hauen artean pasata-ko poltsatik bertsolariei bazkaria ematekoadina ateratzen zuten.

Batekin nahikoa ez eta beste sariketa batantolatzeari ekin zioten 1974an, gaztetxoenAmpo sariketa. 16 urte ingurukoetatik hasitaaurrerakoek kantatzeko aukerarik ez zuteladio Jexuxek eta orduan ekin ziotela txapelke-ta hau antolatzeari. Ampo lantegiko jantokianegiten zen kantuan eta 1978a arte iraun zuenhonek ere.

HUTSUNEA BETETZERA HERRI-KOAK

Sona handia hartu zuen zortzi urteko bertsosariketa aldi horrek, baina urte askoan antze-korik ez zen izan. 1991n etorri zen susperral-dia herriko bertsolarien eskutik. Bi sariketaabiatu ziren mendeko azken hamarkadakolehen urtean: kopla eta bertso idatziena etaherriko bertsolariena. 1991n, 92an eta 93anospatu zen herriko bertsolarien txapelketa.

Miel Mari Imazek gogoan du jairik jai taber-netan entzuten zenari forma nola eman zio-

AURREZ BERTSOLARIEI JARRIKO ZIZKIETEN LANEN BERRIBIDALI BEHAR IZATEN ZUTEN GOBERNU ZIBILERA, GAZTE-LERAZ. PENTSATUKO ZUTEN OIN GISA ERRIMARIK GABEHITZ HAUEK IKUSTEAN: ESQUINA, NEGRO, SAL, DIENTE.ERTZA, BELTZA, GATZA ETA HORTZA ZIREN, NOSKI.

ZERUKO ARGIA. 1974. RUFINO IRAOLAK BERTSO SORTAZEPAI SARIAZ

ZEPAIRI ESKEINIAZLAUGARREN OMENA,KANTUZ EGIN DIOTEAURTENGO NOBENA.IZAN DA TXAPELKETAAHAL LEIKEN ONENABIGARREN MAILAKOBERTSOLARI DANENA.ZEIN EJENPLO EDERRADAN HERRI HONENA

dokumentuak 1SONARIK HANDIENA IZAN DUEN SARIKETA1971N ABIATUTAKO ZEPAI SARIA IZAN DA

Page 7: Aldaize 19

aldaize 19 > 7

erreportajea

JEXUX AZURMENDI, INAZIO IMAZ ETA RAMON ASEGINOLAZA IZAN ZIREN ANTOLAKETA LANE-TAN BURU BELARRI ARITU ZIRENETAKO HIRU; AZKEN HAU FALTA DA ARGAZKIAN, BIZI ZENEGOERAREN ONDORIOZ.

1992KO PARTE HARTZAILEAK. EGOERA POLITIKOAREN ONDORIOZ SORTUTAKO IKA-MIKAKAURREKO URTEAN PARTE-HARTZAILE IZAN ZIREN BATZUK EZ EGOTEA ERAGIN ZUEN.

ten: “festetan beti aritzen ginen, oraingomoduan, bertsoa bota eta bota eta hasi ginenhorri txapelketa itxura emateko aukerak ba oteziren aztertzen”. Ezertan hasi aurretik, halaere, euren artean entrenamenduak egin zituz-ten, “izan ere, bertsoa bota botatzen genuen,baina ez genekien bat baino gehiago botatzekogai izango ginen”.

Baita izan ere! Hiru urtean herritarrak epaima-haiko baten zaintzapean aritu ziren bertsotan.Final guztiak Mujika jatetxean izan ziren etafinal erdiak berriz Axari, Otsoa eta Atxurbideelkarteetan, Urtsuaranen eta Albitxun. Ez zenjende faltarik izaten Miel Mariren esanetan,“bete egiten zen, kartzela Odeien egitengenuen eta Mujikanerako bidean pasilloa egi-ten ziguten, herri osoa izaten zen han”.

Ez zen maila makala izango sariketan, horrenfroga da lehen urtean Ramon Aldasoro Kani-ksariketa irabazi ondoren Osinalde sariketara-ko gonbidapena jaso zuela.

ZEPAITIK AXARIRA

1998an bete zuen Axari sariketak aurrekoakutzitako hutsunea, eta 20 urte atzera Amposariak izan zituen antzeko helburuak ditu: ber-tsolari gazteei kanturako aukera eskaintzea.Gabiriko Osinalde sariketan parte hartzekoadina zutenen kopurua asko hazi zen 90.hamarkada amaieran, “bertso eskolen ondo-rioz”, Juan Ramon Gerrikoren esanetan.Gerrikok berak gaztetxoen Osinalde sariketankantatzen zuenetik asko ugaritu zen bertsolarikopurua eta ezetz ez esatearren proposamenberria landu zutela dio Gerrikok, “Gabirikoekdeitu gintuzten gure herrietan Osinalderako

baliagarriak izango ziren sariketak antolatzeaproposatuz; inguruko batzuekin hitz egin nueneta Axari sariketa abiaraztea erabaki genuen”.1998an hasi ziren Gabiriko saiorako baliaga-rriak izango ziren Argi Berri (Ordizian), Aztirieta Axari sariketak.

20 urte lehenagoko arazo berarekin topatuziren, ordea, Gerriko eta konpainia, “lehen biurteak autofinantzaketa lan ikaragarria izanziren, laguntzarik gabe, dena ondo lotu beharizan genuen, galerarik ez izateko”. GeroraUdalaren laguntza jasotzen hasi ziren, “batezere Asier Oiarbide taldean sartu zenetik diruarazoak izateari utzi genion, Udalaren lagunt-za jasotzen hasi baikinen”.

Lehen urteetan bertsoaren inguruan zebilenjendea inguratu zela dio Gerrikok, baina geroaldendu egin zirela, “maila ona izan arren izenezagunak ez zirenez jende batek joateari utzizion”. Baina maila ona izan dela zalantzarik ezdu Gerrikok eta horren adibide du honakoa:“Sustrai Colinak herrian abestu zuenean hala-koak entzun genituen eta sei-zazpi hilabeteraDonostiako belodromoan zen Euskal HerrikoBertsolari Txapelketako finalean”.

Komeriak komeria, jendearen erantzuna onaizan da Axari sariketan, “elkartea jendez bete-ta izaten da, jendeak badaki zer entzuteradatorren”. 10. Axari sariketa izango da aur-ten, martxoaren 16an izango da hori eta izenhandirik ez, baina talenturik falta ez duten seibertsolari gazte arituko dira sariketagatik etaOsinalde sarirako txartel preziatuagatiklehian. A! Aurten ere ez da txerrikumarik fal-tako!

UUZTAPIDE BERA ETORRI ZEN 1976AN SARIAK EMATERA.

ZZeeppaaii ssaarriikkeettaakkoo iirraabbaazzlleeaakk::1971: Florentino Goiburu1972: Eusebio Igartzabal1973: Koxme Lizaso1974: Patxi Iraola 1975: Xabier Zeberio1976: Xanti Zabala1977: Jean Pierre Mendiburu1978: Bittor Agirre (sari berezia)

HHeerrrriikkoo bbeerrttssoollaarrii ttxxaappeellkkeettaa::1991: Ramon Aldasoro Kani1992: Miel Mari Imaz1993: Ramon Aldasoro Kani

* datuak

Page 8: Aldaize 19

8 < aldaize 19

ze berri ?[

laburr

ak ]

// AUTOBUS GELTOKI BERRIAKAurreko alean eliza ondoko geltokia aipatugenuen ALDAIZEn. Urte hasierarekin bate-ra, herriaren beheko aldean jarri zutenbeste geltoki bat, farmazia parean.

// IGARONDO PILOTALEKUAHainbat hilabetetan Igarondo pilotalekuko

taberna itxita egon ostean, Kimu elkarteak

festetarako alokatu du.

// GONZALO PELAEZEgan eta Trabuko taldeetan 20 urte luzezjotzen ibilitako idiazabaldarra hil zen aben-duaren 8an.

Beren etxeetan bizi ezin diren gazteak hartu-ko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi duenetxebizitzak. Etxeak sei gazterentzako tokiadu eta «emantzipazio pisu» izendatu dute.Izan ere, bertan hartuko dituzten nerabeak,adingabeak badira ere, autonomia gaitasunaduten gazteak izango dira, eta helburua hel-dutasuna lortzea izango da. Beren familiekin

bizi ezin dutenez, pisu horien bitartez gaz-teen babesa, hezkuntza eta garapena ber-matu nahi ditu Foru Aldundiak.

Pisua 2007ko lehen hiruhilekoan prestatu-ko dute Aldundiaren hitzetan. Zaldibianere beste etxebizitza bat erosi dute.

HHEEMMEENN DDIIRRAA SSAANN BBLLAASS JJAAIIAAKK 22000077

San Blas eguna larunbata dela eta, jai motzakizango dira aurtengoak. Motzak egun kopuruakontutan hartzen badugu, noski. Izan ere, eki-taldiz blai datozkigu herriko festak.

Lehen asteburuan kirola izan dugu nagusi: pla-ter hausketa, autokrosa, futbito txapelketakofinalaurrekoak, herri kirolak eta krosa. Urtetikurtera jendetsuagoa den herri krosak aurten27 ekitaldi bete ditu. Musikak ere izan du beretokia herriko festetan, aurten berrikuntzagarrantzitsuarekin: urtarrilaren 26an Pop-rocklehiaketa ospatu zen Igarondo pilotalekuan,herriko eta eskualdeko musika taldeak sustatu

asmoz. Umeen danborrada eta txistularialardea ere ez ziren falta izan, urterolegez.

Otsaileko lehen asteburuan ere izangodugu zeregina. Ostiralean, Kandelariaegunean, goizeko 11etan emango zaiehasiera ofiziala San Blas jaiei. Asteburuaekitaldiz bete-betea espero dugu: mozo-rroak, paella, musika, bertsolariak, tront-za txapelketa... Denon gusturako antola-tutako festak dira aurtengoak.

Hau guztiaz gain, Kultur Etxean bi era-kusketa izango dira. Alde batetik, herrita-rrek ikastaroetan egindako eskulanak.Eta bestetik, 1975 baino lehenagokoargazki bilduma. Bertan, herritarrek uda-letxean utzitako argazkien aukeraketaaurkeztuko da.

AAllddaaiizzeerreenn ppaarrtteezz,, oonnddoo ppaassaa SSaann BBllaassJJaaiiaakk!!

Agenda 21 foroa otsailaren 12an elkartukoda Pilarreneako ganbaran, arratsaldeko6,30etan. Urteko lehen bilera izango badaere, lan dezente egin dute dagoeneko. Izanere, azken bileretan foroa indartzearenbeharra sumatu zen. Horregatik, herrikohainbat taldeekin harremanetan jarri dirapartehartzea sustatu asmoz. Era berean,herritar guztiak gonbidatzeko egutegi fun-tzioa duen triptikoa bidaliko da etxeetara.

Otsailaren 12an ospatuko den foroaren hel-burua 2007an herriaren egoerari buruzkohausnarketa bat egin eta urteko ekintzakadostea izango da.

BIZIKLETAN IBILTZEKOMATERIALA ESKATZEKOEPEA ZABALIKKirol Elkarteko Txirrindulari Taldeak bizi-kletan ibiltzeko erropa berria aterako du.Kuloteak, maillota, txalekoa, eskula-rruak...Interesa izanez gero, Axari erropadendara joan, tailak-eta aukeratzeko.Otsailaren 10a arteko epea jarri duteeskariak egiteko

AAGGEENNDDAA 2211::22000077RRAAKKOO EEKKIINNTTZZAAPPLLAANNAA PPRREESSTTAATTZZEENN

GGIIPPUUZZKKOOAAKKOO FFOORRUU AALLDDUUNNDDIIAAKK PPIISSUU BBAATTEERROOSSII DDUU IIDDIIAAZZAABBAALLEENN

Page 9: Aldaize 19

aldaize 19 > 9

ze berri ?

Udalak Idiazabal gaztari buruzko esperimentazioeta hedapen zentroa eraikitzeko proiektu-aurreaidatzi du. 3,7 milioi euro kostatuko den eraikinaplanifikatu dute eta Madrilgo Nekazaritza,Arrantza eta Elikadura Ministerioak milioi erdieuroko diru-laguntza onartu du. Proposamenafinantzazio-bidean badago ere, Udaleko ordez-kariak baikor daude. Idiazabal gaztak herritikkanpora duen ospea eta interesa ikusita, pro-duktu hau sustatuko duen zentroa martxan jar-tzeko proposamena egin zuten Madrilen. Hala,zentro berriaren helburuak Idiazabal gazta ikert-zea, esperimentatzea eta zabaltzea izango dira.

Zentroa Pilarrenearen pareko zelaian eraikikodute, errekaren beste aldean, eta hainbat fun-tzio beteko ditu. Batetik, funtzio anitzeko audito-riuma egingo dute, kongresuetarako zein antzez-lanetarako. Bestetik, liburutegi tematikoa etaartxiboa eraikiko dituzte; bertan, gaztaren etaartzaintzaren inguruko materiala bilduko dute:artzaintzaren antropologia, soziologia eta histo-ria, landa-garapena, ekologia, ardi latxarengenetika eta ezaugarriak, eta abar. Liburutegiaetorkizuneko ikerketa eta lanen erreferentziapuntu bihurtzea da helburua. Gaztaren esperi-mentazio gunea izango da eraikinaren beste

espazio garrantzitsua.Bertan, laborategia, das-tatze gelak, biltegia etaprestakuntzarako gelaizango dira. Azkenik, era-kusketa aretoa ere izangodu eraikin berriak.

Kalitatea bermatzea daJatorrizko Deitura ziurtagi-ria lortu duten jakien hel-burua; horien artean,Idiazabal gaztarena. Bainahorretarako ezinbestekoada kalitatezko produktuakekoiztea, baita kontsumit-zaileari kalitatezko produk-

tuak identifikatzen erakustea ere. Hori horrelaizanik, trebakuntzaren alorrean lan handia izan-go du zentroak. Hainbat motatako jendea treba-tuko du zentroak; hala nola, artzainak, saltzaile-ak, kontsumitzaileak, eskolaumeak edota adi-tuak. Gazta dastatzeko tokia ere izango da erai-kinean; horretarako, kabina bereziak eraikitzeaikusi dute aurrez.

Idiazabal gazta esperimentatzeko eta hedatzekozentroa 2007 eta 2008 bitartean eraikitzea eta2009ko urtarrilean inauguratzea espero dute.Proiektuan Idiazabalgo Udalak, Idiazabal DOk,EHUko Farmazia Fakultateak eta Arazik,Idiazabal Gaztaren interpretazio zentroa kudea-tzen duen enpresak, parte hartu dute.

UUDDAALLAAKK IIDDIIAAZZAABBAALL GGAAZZTTAA EESSPPEERRIIMMEENNTTAATTZZEEKKOOEETTAA HHEEDDAATTZZEEKKOO ZZEENNTTRROOAA SSOORRTTUUKKOO DDUUESPAINIAKO GOBERNUAK 500.000 EUROKO DIRU-LAGUNTZAONARTU DU 22000077KKOO EEKKIINNTTZZAAKK

MMAARRTTXXAANN

2006ko azaroan egindako bileraren ondo-

tik, bi talde antolatu dira. Bata, herrian egi-

tasmo honen berri nola eman aztertuko

duena eta bestea berriz, komertzioetan

euskararen erabilera bultzatzeko giroa

sortzeko ekintzak pentsatuko dituena.

Epe laburrean, ordea, etorkinen gaia azter-

tuko duen beste talde bat sortuko da. Orain-

dik aztertzen ari da nola bideratu gai hau.

Talde hauen zeregina epe jakin baterako

izango da. Bakoitzari dagokion gaiaren in-

guruan hausnartuko dute, ondoren, Emune-

ko eta Udaletxeko teknikariek adostutako

bidetik lana egin dezaten. Norbaitek gai

horietan interesik balu eta parte hartzeko

nahia izanez gero, gustura hartuko da. Ho-

rretarako jarri harrema Emuneko Haritz

Urienekin edo Udaletxeko kultura teknika-

ria den Amaia Galparsororekin.

[ Herriko EuskaraPlana. Illati-Udala ]

// IDIAZABAL GAZTA ESPERIMENTATZEKO ETA HEDATZEKO ZENTROAREN FOTOMUNTAKETA.

Page 10: Aldaize 19

10 < aldaize 19

kolaborazioak [herri eskola]

Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasleak (5-12 urte bitartekoak) aben-duan Gipuzkoa mailako marrazki lehiaketa batean hartu zuten parte, gainagusia Olentzero zelarik: Olentzero gure herrian, Olentzero munduanedota Olentzero zibernetikoa, besteak beste.

Argazki oinean aipatzen diren bost neskato horiek izan ziren sariak ira-bazi zituztenak, baina sari potoloena denontzat Kursaleko GabonetakoPinerako sarrerak lortzea izan zen.

Hala, abenduaren 22an, lau autobusetan banatuta joan ginen: 165 haureta irakasleen gehiengoa. Hala denok ondo pasatzeko aukera izan genuen

KKUURRSSAAAALLEEKKOO GGAABBOONNEETTAAKKOO PPIINN--EERRAA BBIISSIITTAA

DONOSTIAKO KURSALEA JOAN GIÑEN ETA MARRAZKI LEHIAKETAN PARTE HARTUGENUEN ETA SARRERAK OPARITU ZIZKIGUTEN GABONETAKO PIÑEN JOLASTEKO. HANKOLTXONETAK, GAZTELUA, TRENA, PUZGARRIAK, ESPAZIOA, SASKIBALOIKO PORTERIA.ESKOLAKO HAUR GUZTIAK 4 AUTOBUSETAN JOAN GIÑEN DONOSTIRA

DONOSTIARA JUN GIÑEÑ AUTOBUSEN .SALTO-SALTO EGIN GENUN PARKE HAUNDI BATEN .ESKOLAKO UME GUZTIK JUN GIÑEN. GAZTELU,SALTO EGITEKO,TRENA,TXIRRISTAN ZAPA-TILAK KENDUTA IBILI GIÑEN. OSO ONDO ETA TXINTXO-TXINTXO PORTATU GIÑEN.GERO BOKADILOA JAN GENUN MOTXILATIK HARTUTA ESKOLAN.

PUZGARRIETAN JOLASTEN ARI GARA, LAGUNEKIN ONDO PASATZEN; BESTE ESKOLA BA-TZUETAKO HAURRAK ERE BAZUEDEN BERTAN

TXIKI PARK HAUNDI BAT EMATEN ZUEN. ARGAZKIKO PUZGA-RRIA GAZTELU BAT ZEN, ESKILARETATIK IGOTZEN GINENETA TXIRRISTAN BEHERA JEITSI. A ZE SALTO PILOA EGINGENUEN!!!

KURSALEKO MARRAZKI LEHIAKETAN SARIA IRABAZIGENUEN ETA OPARIAK EMAN ZIZKIGUTEN. HONAKO HAUEI:HODEI AZURMENDI, LEIRE AGIRRE, OLAIA AGILAR, MAITELOPEZ ETA ANE ALTOLAGIRRE.

Arga

zkia

k »

Page 11: Aldaize 19

aldaize 19 > 11

hizketan

GGaazzttaaiiaa eeggiitteenn aauurrkkiittuu dduugguu PPrruuddeennttzziiooOOnnddrraammuuññookkoo ggaazzttaannddeeggiiaann.. 8800 uurrttee bbeettee bbeerrrriiddiittuu,, bbaaiinnaa eezz zzaaiioo aannttzzeemmaatteenn llaanneerraakkoo dduueennssaassooiiaann.. 22000066.. uurrtteeaa uurrttee ggaarrrraannttzziittssuuaa eettaaooppaarrooaa iizzaann ddaa AArraannbbuurruu ggaazzttaannddeeggiiaarreennttzzaatt::OOrrddiizziiaakkoo ssaarriiaa eettaa EEuusskkaall HHeerrrriikkooaa eesskkuurraattuuddiittuuzzttee.. AAvviillaann,, KKaattaalluunniiaann eettaa TTiirroolleenn eerree aaiinn--ttzzaatt hhaarrttuu dduuttee OOnnddrraammuuññookkooeenn ggaazzttaaiiaa..JJuuaannjjoo,, JJaavviieerr eettaa JJeexxuuxx sseemmeeaakk iibbiillttzzeenn ddiirraahhaann eettaa hheemmeenn ttxxaappeellkkeetteettaann eettaa aazzookkeettaann..PPrruuddeennttzziiookk nnaahhiiaaggoo iizzaatteenn dduu eettxxeeaann ggeerraattuu..

SSaarrii gguuzzttiiaakk ggoorrddeettzzeekkoo lleekkuurriikk bbaa aall dduuzzuuee??

Bai, oraindik ere badaukagu lekua hemen (gaz-tandegian duten dendan) apal berriak jarritadaude. Lekua badago, baina sariak ordenatzekodenborarik ez daukagu. Bukatu berri den urteaoso ona izan da, kostako da berriro ere hain-beste sari ateratzea.

TTxxaappeellkkeetteettaarraa jjooaatteenn aall zzaarraa??

Ez, ez zait gustatzen. Behin Ordiziakoan izannintzen; gaztaia nire izenean aurkeztu zuten etajoan beharra izan nuen. Egin beharrekoak egineta segituan alde egin nuen.

BBaaiinnaa ggaazzttaannddeeggiiaann llaanneeaann aarriittzzeenn zzaarraa……

Gelditu gabe aritzen naiz. Askotan jendea gaz-tai bila etxera joaten da eta gaztandegiralaguntzen diet, hemen aukera handiagoa ego-ten da: gaztai erdia, laurdena…

GGaazzttaarreenn iinntteerrpprreettaazziioo zzeennttrrooaa iirreekkii zzuutteellaauurrtteeaa bbeettee ddaa.. NNaabbaarrmmeenndduu aall dduuzzuuee hhoorrii??

Bai asko notatu dugu, batez ere udan. Niri ezzait asko gustatzen turista jendea atenditzea,baina tarteka tokatzen zait. Hemen daukagunbideoa jartzen diegu eta beraiekin harremanaizaten dut. Azkenean besteak bezala inplikatzennaizela uste dut.

NNoonnggoo jjeennddeeaa eettoorrttzzeenn ddaa??

Katalanak asko. Gainerakoak leku askotakoakizaten dira, madrildarrak ere asko, baina

gehienbat katalanak. Asko gustatzen zaiehemen ematen diegun esplikazioa, arreta han-dia ipintzen dute eta galderak ere egiten dizki-gute. Eta gaztaia egiten ari bagara probatu ereegiten dute.

GGaauuzzaakk aasskkoo aallddaattuu aall ddiirraa aarrttzzaaiinnttzzaann eettaa ggaazz--ttaaggiinnttzzaann??

Bai. Gure arreba zaharrena etorri zen bisitanBilbotik eta, hemengo martxa ikusi zuenean,turistak etxe inguruan… harrituta geratu zen.Zera esan zidan: «Entretenituta bizi haiz hemenhi, bat ezagutu bestea ezagutu, guk Bilbon ezdiagu hainbeste jenderekin tratatu beharra iza-ten». Hura ere gustura geratu zen hemengomartxa ikusita.

NNooiizz hhaassii zziinneenn aarrttzzaaiinn??

Guri aita gazterik hil zitzaigun, eta orduan ahalzen moduan ibili beharra izan genuen. Amonabizi zen artean, eta amak nahikoa lan bazuen;orduan ez zegoen erretirorik. Beste kondizio ba-tzuk zeuden. Lanean hasteko moduan zegoenarrebak moja joan nahi zuen, eta gure amak ezzion asmorik zapuztu. Ni fabrikan lanean aritunintzen. Etxean bagenituen ardi batzuk eta semezaharrenak zuen benetako zaletasuna. Orduanhasi ginen artzaintza-mundu honetan lanean.

ZZuukk eerraakkuuttssii aall ddiieezzuu sseemmeeeeii ggaazzttaa eeggiitteenn??

Ikastaroak egin dituzte eta eguneroko lanakerakutsi die nola aritu behar duten.

AArrttzzaaiinnttzzaarrii zzeerr eettoorrkkiizzuunn iikkuusstteenn ddiioozzuu??

Esperantza txikia daukat. Asko kostatzen da lanhauek egitea. Gero esaten da gazta askokobratzen dela, baina atzetik duen lana ikusiegin behar da. Gure kasuan, anaien artean ongikonpontzen dira eta lanak beren artean bana-tzen dituzte; horrela gauzak egitea posible da.Neronek ere hamaika zulo ixten diet, askotaneskatzen didate laguntza.

PRUDENTZIO ARANBURU. ARTZAINA

““TTUURRIISSTTEEII IIZZUUGGAARRRRII GGUUSSTTAATTZZEENN ZZAAIIEE GGAAZZTTAANNDDEEGGIIAANNEEMMAATTEENN DDIIEEGGUUNN EESSPPLLIIKKAAZZIIOOAA””

ETXEAN BAGENITUEN ARDI BATZUK ETA SEMEZAHARRENAK ZUEN BENETAKO ZALETASUNA.ORDUAN HASI GINEN ARTZAINTZA-MUNDUHONETAN LANEAN.

“ESATEN DA GAZTA ASKO KOBRATZEN DELA,BAIAN ATZETIK DUN LANA IKUSI EGIN BEHARDA”

Page 12: Aldaize 19

12 < aldaize 19

ertzetik [argentina]

Idiazabaldar talde batek Argentinara bisita egin zuen Gabonetan. UrteBerri Egunean Idiazabalen izan ziren. Argentinako gure kolaboratzaileekbisita haren kronika egin dute ALDAIZErako.

Urtarrilaren batean ospakizun bikoitza izan zen Idiazabalen; batetik urteberriari harrera egin zitzaion, eta, bestetik, Euskal Herriko Idiazabaldiketorritako taldeko ordezkariak iritsi ziren. Argentinako hainbat leku bisi-tatu ondoren etorri zen taldea Idiazabala urteko lehendabiziko egunean.Aurretik Calafate ingurua, Perito Moreno glaziarra, Iguazuko ur-jauziaketa Kordobako probintzia bisitatu zituzten. Urte zaharra Belle Ville hirianpasatu zuten.

Idiazabalen Eliberto Fabali alkateak egin ziren harrera, berarekin bateraBiltzar Erabakitzaileko ordezkariak, herriko agintariak eta idiazabaldarrakizan ziren. Punta Este jatetxean bazkaldu zuten elkarrekin. Jana, edanaeta hizketarako aukera ere izan zuten. Kantuan bukatu zuten otordua.Ondoren bi Idiazabalen adiskidetze agiria berretsi zuten agintariek.Opariak trukatzeko astia ere izan zen. Ekitaldi horretan Idiazabalgo Udala(Euskal Herrikoa) Idiazabal Fundazioaren onuradun izendatu zuten.

Bi herrien arteko adiskidetzea 2000. urtean hasi zen. ArgentinakoIdiazabal sortu zela 90 urte bete ziren orduan. Antton Irizar alkateak eta

orduan Idiazabalgo alkate zen Miguel Martinattok sinatu zuten adiskide-tzea. Bi ordezkariek 1909an Demetrio Jauregialzok hasitako bideari izae-ra ofíziala eman zioten. Jauregialzok Argentinan zituen lurrak bertakotren konpainiari eman zizkion XX. mendearen hasieran geltoki bat egite-ko. Baldintza bakarra jarri zuen: geltokiari Idiazabal izena jartzea.

Bazkalondoan, 40 graduko tenperatura urruti ez zela, herria bisitatzekoaukera izan zuten idiazabaldarrek. Jose Maria Paz institutua ere ikusizuten eta, bertan, ikasleek praktikak egiteko dituzten teknologia labora-tegiak bisitatu zituzten. Laborategi horiek Euskal Herritik bidalitakolaguntzarekin jarri zituzten martxan. Ikasleek, irakasleek eta agintariektopa eginez bukatu zen ikastetxera egindako bisita.

Iluntzean alde egin zuten horko idiazabaldarrek hemengo Idiazabaldik.Hona egindako bisita eskertu nahi diegu Argentinatik eta idiazabaldarguztiei jakinarazi nahi dizuegu gure herriko eta etxeetako ateak zabalikdituzuela bisitan etorri nahi duzuenerako.

EErrrreeddaakkzziiooaa:: Marta Montivero de BritosAArrggaazzkkiiaakk:: Pablo Brito seta Juan Pablo Vassia.

UURRTTEEAARRII OONNGGII EETTOORRRRIIAA 4400 GGRRAADDUUTTAANNHERRITAR TALDE BAT ARGENTINAN IZAN DA GABONETAN

URTE BERRI EGUNEKO BAZKARIA IDIAZABALGO BI ALKATEAK

Page 13: Aldaize 19

aldaize 19 > 13

[izal ezautuz] ertzea

Aurreko batean, frontoi zaharraren pareanzegoen Ostatu Berriaz aritu ginen txoko hone-tan. Ostatu Zaharra ere izan zen, beraz,Idiazabalen; 1925. urte ingurua arte iraun zuenzutik plazan, gaurko eguneko kioskoaren etaarbolen lekuan, gutxi gorabehera.

Ostatu etxea galdu zen bezala, hitzak berak ere,gure artean, galtzera egin duela uste dut; ezdugu “ostatu” izenik erabiltzen edo ez dakigu zerzen. Herri txiki batzuetan bada, oraindik ere,garai bateko ostatua, baina orain “taberna”,“pub” “restaurant”, “hotel”, “area de servicio”,“hiper” eta antzekoetan ibiltzen gara; gero etamodernitate handiagoak sortu dira eta nagusituegin zaizkio Ostatu Zaharraren moldeari, gurehizkeran eta gure bizimodu berrietan lekurikgabe uzteraino ere. Aitatutako zerbitzu modernohorien guztien egitekoak bilduko zituen garaibateko Ostatuak; eliza ere zen bezala, bera izan-go zen herritarren beste bilgune nagusia (gizo-nezkoena, behintzat, dena esatekotan).

Enkantean ipini eta gero, errentan uzten zionkontzejuak errematatzaileari Ostatua; ostala-riak, hortaz, zerbitzua eskaini behar zuen. Bestehainbat eginbeharrekin batera, herritarrentza-ko ardoa, olioa eta horrelakoak ekartzea erebere esku egon ohi zen.

Gure garaian beste herri batzuetan daudenostatuak bezala, Idiazabalgoa ere kontzejuare-na zen. Idiazabalgo herriak Seguratik apartatu(1615) eta bere udala eratzerako ere jarriazuen ostatua. 1604. urtean erositako etxeetakobatean (“Casas Concejiles”) jarri bide zen eta1607tik aurrera, gutxienez, hasi zen errentanuzten; Pedro Urbizukoari eman zitzaion urtehorretan, “meson publico, camas, pan, bino ycevada” eskaintzeko baldintzapean.

Ostatuak, bestalde, bere baratzea zuen erreka-ra bitarteko zirrindaran; baita gaztainadia ere.

OOSSTTAATTUU ZZAAHHAARRRRAA 1925.URTE INGURURARTE IRAUN ZUEN

aannttttoonniiooberasategi

OSTATU ETXEA GALDU ZEN BEZALA HITZAKBERAK ERE GALTZERA EGIN DU

MESON PÚBLICO, CAMAS, PAN, VINO Y CE-BADA ESKAINTZEN ZITUEN OSTATUAK XVII.MENDEAN

Page 14: Aldaize 19

14 < aldaize 16

kolaborazioak [gaztetxea]

SSAANNBBLLAASSEETTAARRAAKKOO IITTXXUURRAA BBEERRRRIIAA IIZZAANNGGOO DDUU GGAAZZTTEETTXXEEAAKK

Azken asteotan begira jarrita gaude gaztetxean, urteroko ekintzak antolatu,taberna prestatu eta gaztetxea ere txukuntzen. Iaz egin genuen bezala fes-tetarako itxura berria aurkeztuko dugu.

Lehen lana parte guztiak margotzea izan da, aurreko marrazkiak ezabatu etaurdinez pintatu ditugu hormak. Honen ostean marrazki berriak egiten aritugara eta aurtengo festetarako amaituta izatea espero dugu.

Margotzeaz gain hainbat konponketa ere egin ditugu, esaterako oholtzaberriro muntatu eta margotu dugu San Blas jaietako ekitaldietarako.Datozen egunetan lan handia izango da dena txukundu eta taberna atontzen,lanera inguratzen den guztiaren laguntza estimatuta egongo da.Gainontzekoek festetan ikusi ahal izango duzue guztiaren emaitza.

FFeesstteenn jjaarrrraaiippeenn bbeerreezziiaa ggaazztteettxxeekkoo bbllooggeeaann

www.izalgoaztetxea.gaztesarea.net blogaren bidez jaiei jarraipen bereziaegingo diegu. Ekintzen berri ematea gain argazki eta bideoak ikusteko auke-ra ere izango da. Bestalde, Gazte Asanbladak antolatzen dituen goitibeheraeta futbito txapelketei zuzeneko jarraipena egingo zaie weblogaren bidez.

ERRIFAKGazte Asanbladak ateratako errifen zenbaki saritua urtarrilaren31n ezagutuko dugu. Irabazleak Zeraingo Ohiarte etxean afaltze-ko aukera izango du.

GABONETAKO EKINTZAKAurten ere gabonetan tradiziozkoak ditugun ekintzak antolatuditugu Gazte Asanbladan. Gabon bezperan eskean ibili ginen, aur-tengoan ibilbidea aldatu eta Urtsuaran aldean izan gara kantuan.Iluntze aldean berriz Olentzerori etorrera egin genion herriko pla-zan. Errege egunaren bezperan Monarkiaren aurkako afaria izangenuen Gaztetxean.

DATOZENAKAzarorako aurreikusita egon arren martxo aldera izango da“Drogak larrugorritan” saioa. Askagintza taldearen drogei buruzizan ditzakegun galderei eta kezkei erantzuna topatzen ahalegin-duko gara.

Oraindik zehazteke egon arren, hainbat musika talderen kontzer-tuak izango dira gaztetxean datozen asteetan eta martxoarenamaiera alderako Udaberri festa antolatuko dugu.

Honez gain asteroko bilerak ostiraletan izaten jarraituko dute, gaue-ko 10etan. Herriko gazte guztiok parte hartzera deiturik zaudete.

[ di-da ]

// GUZTIA TXUKUNTZEN NAHIKOA LAN DAGO ORAINDIK

Page 15: Aldaize 19

aldaize 19 > 15

kirolak

7700.. hhaammaarrkkaaddaann hhaassii zziirreenn IIddiiaazzaabbaalleennggooiittiibbeehheerraa ttxxaappeellkkeettaakk aannttoollaattzzeenn,,uurrttee lluuzzeezz oorrddeeaa lleehhiiaakkeettaa bbeerreezzii hhaauuggaalldduuttaa eeggoonn ddaa hheerrrriiaann,, GGaazztteeAAssaannbbllaaddaakk oorraaiinn 66 uurrttee bbeerrrreesskkuurraattuuzzuueenn aarrttee.. AAuurrtteenn eerree aannttoollaattuukkoo dduutteeeettaa ppaarrtteehhaarrttzzaaiillee eettaa iikkuussllee mmoorrddooaabbiilldduukkoo ddeellaa eessppeerroo dduuttee..

Orain hamarkada batzuk Idiazabalengoitibehera txapelketak egiten bazirenere duela ordutik galduta zegoen kirolhau herrian. Orain 6 urte gazte asan-bladako kideek berriro egitea pentsatuzuten eta hala hasi ziren antolaketalanetan. Oso arrakastatsua izan zenlehen edizio hura, inguruan ez zen goi-tibehera txapelketarik izaten eta kurio-sitate handia sortu, gainera herritarasko izan ziren euren tramankuluamuntatu eta lehen egiten zen bezalaGurutzetako aldapatik behera jaistenausartu zirenak.

Dokumentuen arabera 1920ko hamar-kadan jada erabiltzen ziren goitibeherakEuskal Herrian. Bere sorrera hamarka-da horretan finkatzen da. Garai hartan,umeek jostailurik ez zutenez irudimena-ri asko eraginez eta gurasoek lan egitenzuten lantokietako kamioi-hondakinenerrodamenduak erabiliz, goitibeherakeraikitzen zituzten. Ordutik asko aldatudira gauzek eta gaur egun ikusten direngoitibeherak oso landuak izaten dira gehienetan.Partehartzaileetako askorentzat goitibeherakbizitzeko modu bat dira eta orduak pasatzendituzte tailerrean konponketak eta hobekuntzakegiten. Dena den, edozerk balio dezake gaineanjarri eta aldapan behera jaisteko, eta horrek egi-ten du jarduera hau denentzako irekia etaoriginala.

San Blas egunean bertan izango da aurten 6.goitibehera txapelketa, urtero jendez gainezkaizaten dira Gurutzetako bide bazterrak abiadaikaragarrian jaisten diren tramankuluei begira.Partehartzaile ugari izaten dira Idiazabalgo fro-gan eta parte hartzaileen maila oso altua izaten

da, iazko lehiakideetako bat esaterako mundu-ko goitibehera txapelduna izan zen 2006an.Idiazabalgo goitibehera lehiaketa izaten da gai-nera Euskal Herriko goitibehera denboraldiairekitzen duena, eta urtean zehar jokatzen irenbeste 50ekin batera Euskal Herriko txapelketanagusirako puntuagarria izaten da.

Idiazabalgo txapelketan irteten diren goitibe-hera gehienak pneumatikozko gurpilak dituzte-nak izaten dira, dena den errodamenduzkoakdituztenak izaten dira eta urtero goitibeheraxelebreren bat ere bai. Sariak gainera denen-tzat izaten dira, bai azkarrenentzat eta baitaoriginalenarentzat ere.

Pneumatikoz eginiko gurpilak dituzten goitibe-herak dira abiada handiena hartzen dutenak,iaz inoiz baino azkarrago egin zuten bidea, etasegundo betengatik apurtu zuen aurrekomarka. 2005ean minutu bat eta 33 segundobehar izan zituen Gorrotxategi oilategitik elizaparera iristeko Etxabakoizko AlbertoFernandezek, iaz berriz 1:32an iritsi zen elizaparera Galgo eta Korredorren goitibehera.Errodamenduzko gurpilak dituztenen arten ereiaz inoiz baino azkarrago jaitsi zen, honelaZakilixuten goitibeherak bi minutu eta bederatzisegundo behar izan zituen irteeratik helmugarairisteko. Aurten lortuko ote dute errekorraapurtzea?

GGUURRUUTTZZEETTAAKKOO MMAALLDDAANN BBEEHHEERRAA ZZIIZZTTUU BBIIZZIIAANN

» 3 MODALITATE

ERRODAMENDUAK Bi eta zazpi parte-hartzaile artean jaistendira maila honetan goitibeheran. Batekgidari-lanean dihardu bolante aurrean etagainerakoek inertziak kontrolatzen dituzteeuren gorputzen pisuarekin. Gurpilakerrodamenduak dira, metalikoak.

PNEUMATIKOAK Goitibehera bakoitzean bi parte-hartzailejoaten dira. Batek gidatu eta balaztei era-giten die; besteak, berriz, irteeran goiti-behera bultzatu eta kontrapisua egiten dubihurguneetan. 110 Km/h-ko abiadurahar daiteke, eta gurpilak pneumatikozko-ak dira.

LIBREA Aurreko bi modalitateetan sartzen ezdirenak, eta nahi bezala egindakoak.Irudimenak agintzen du kasu honetan,era guztietako apaingarriak jartzen zaiz-kio goitibeherari eta parte-hartzaileenumore ona garrantzitsua dela esan beha-rrik gabe doa.

Page 16: Aldaize 19

16 < aldaize 19

iparrorratza

[ liburua ]“XX. mendeko poesia kaierak ”

(Apailatu bilduma)

Denok ikusi ditugu John Wayneren filmak; kolo-re gorriko harearrizko dorreak, basamortukokainoi misteriotsu horiek edota cowboy bakar-tiak… Gutxi batzuek agian gogoratuko dituzteMad Max filmeko basamortuko bide horiek;marra horiz pintatuak eta bukaerarik gabeak.

Bidaiatzeko modu asko dira eta guk Utahkobasamortuaren xarma eta eskalatzeko dugunzaletasunaren arteko koktel bat aukeratugenuen orain hiru urte pasatxo.

Utah Estatu Batuetako mendebal-erdialdeandago kokaturik, oro har lurralde lehorra da,baina 3000 metrotik gorako mendi apartak aurki

ditzakegu. Bertako biztanleen bi herenak mor-moiak dira eta horrek, nolabait ere, bizimoduaasko arautzen du. Adibidez, urtean biztanlekopuruaren arabera kontsumitu daitekeen alko-hol kantitatea neurtuta dago. Beraz, ahaztuestatu honetan garagardo latak sartzeaz.

Kirol abenturak baldin badituzu gustuko ? eska-lada, kainoi jaitsierak, mendi bizikleta, kayaka,eta abar? toki aproposa duzu Moab, estatuarenekialdean. Bertan mundu osoko fisura eskaladaezagunenak aurki ditzazkezu: Indian Creek,Castle Tower...

Hainbat parke nazional ere badago Utahn.

Horien artean, Monument Valley eta ArchesPark gomendagarriak dira, Estatu Batuetakoparke nazional guztien modura, turistentzakooso prestatuak. Monument Valleyn orain mendegutxi arte mila tributik gora bizi ziren, harriga-rria ia urik aurki ezin daitekeen toki baterako.Egun, tribu bakarra geratzen da, baina arbaso-en-eta arrastoak nonahi aurki daitezke. ArchesPark, berriz, ezaguna da bere harrizko arkuerraldoiegatik. Aipamen berezia merezi dute,era berean, Bryce Canyoneko orratzek etaZioneko pareta ikaragarriek.

Gaugiroa maite duzuenontzat basamortuko gauizartsuak sutondoan lagun artean igarotzeakbadu bere magia. Hori bai, goizean esnatzean ezahaztu oinetakoak astintzeaz, gauez eskorpioiekberotasuna bilatzen baitute. Eta azken gomen-dio bat: basamortutik autoarekin bazabiltza izanbeti gasolina depositua ondo beterik, ez baitabatere zaila ehun kilometro egin eta gasolinde-girik ez aurkitzea.

UUTTAAHH--KKOO BBAASSAAMMOORRTTUUAA

jjoosseebbaamunarriz

IIzzeennbbuurruuaa:: XX. mendeko poesiakaierak

EEggiilleeaa:: XX. mendeko 40 poesiaegile

AArrggiittaalleettxxeeaa:: Susa

XX. mendeko euskal poesia esanguratsuena bildu du Susa argi-taletxeak liburu hauetan. Bilduma osatzeko 40 liburu erabili dituKoldo Izagirrek. Berea da hitzaurrea ere. Mende batean askoaldatu da euskal poesia. Jarrera, ardura eta idazkera desberdi-netako egileak dituzte poesia kaierek. Egile bakoitzari koadernobat dagokio. Poesia ezagutzeko aukera paregabea zalantzarikgabe; hitzak jolas bihurtzen dira kaierak zabaltzean.

[ webgunea ]www.basqueliterature.com

Euskal literaturaren ataria dugu honakoa. Azken berriak,euskal literaturaren historia, egileei buruzko informa-zioa… Euskal idatzien txokoa, hain justu. Gero eta gehia-go dira idazlanei garrantzia ematen dieten webguneakInterneten. Hutsune hori betetzeko asmoz sortu duteeuskal literaturaren inguruko ataria.

Page 17: Aldaize 19

aldaize 19 > 17

zaharrak berri

Aurreko alean azaldu genuen bezala, Idiazabalek Segurarekin zuen men-pekotasuna 1615eko otsailaren 4an amaitu zen. Independentzia lortzekoprozesuak urteak iraun zituen. Horretarako, ezinbestekoak izan zirenSeguraren menpeko alderrien arteko elkartasuna eta pertsona jakin ba-tzuen laguntza; bai ekonomikoa, bai politikoa, bai bestelakoa.

Segurak bere menpe zituen inguruko herriak hainbat arrazoirengatikzituen haserre; hala nola, hiribilduaren hainbat gastu ordaindu behar iza-ten zutelako (horien artean San Adriango errepidea konpontzea1 edotaBatzar Nagusietara bidaltzen zen ordezkaritzak sorturikoak) eta alardee-tan parte hartu behar izaten zutelako. XVII. mendetik aurrera, garai bate-ko batasunaren abantailak desagertu ostean, Seguraren menpe zeudeninguruko herriak mendekotasun hori salatzen hasi ziren. Inguruko herriekMartin de Anchieta batxillerrarengana jo zuten; Ezkioko erretorea zen etaValladolideko Kantzelaritzan eskatzaile moduan aritzeko eskatu zioten.Egunean 2 dukeko soldata eskaini zioten. Bere lana 1605ean amaitu zuen,Seguraren aurkako auzia irabazi ostean. Handik aurrera, alardeak hiribil-duan egin beharrean inguruko herrietan egingo ziren; beraz, ingurukoherrien gastu militarrak gutxitzeko argudioa ontzat eman zuten 2.

Dena den, Segurarekin izandako liskarrak ez ziren politikaren alorrekoakbakarrik izan. 1606an Idiazabalgo eta Mutiloko elizetako bikarioak, bene-fiziodunek eta kabildoek Iruñeko gotzainaren epaia eskatu zutenSegurako bikarioaren eta kabildoaren aurka. Auzi horretan, LazkaokoJauregiko Maria de Lazcanoren laguntza izan zuten. Auzia Idiazabalgozenbait baserrik ekoitzitako sagarraren, gaztainaren eta abeltzaintzarenhamarrena ordaindu beharrak sortu zuen. Segurakoek zerga horren erdiahiribilduko Elizari zegokiola defendatzen zuten. Baserritarrak idiazabalda-rrak ziren, baina baserri-jabeak Segurakoak. Epaia hiribilduaren aldekoaizan zen arren, argi dago Seguraren eta Idiazabalen arteko harremanakozpintzen ari zirela3.

Auzi horiek sortzen zituzten kostuei aurre egiteko, zailtasun asko zeuden.Martin de Anchietak garai bateko -1608an Legazpi hiribildu bilakatu bai-tzen- alderrien aurkako epaia eskuratu zuen Gipuzkoako korrejidorearenaurrean (Azpeitia, 1613ko urriaren 3an). Auzi horri esker, badakiguordainketa atzeratu asmoz Legazpik eta gainerako inguruko herriek ai-tzakia eta traba ugari jartzen zizkiotela Anchietari, berak aurkeztu nahizuen kontu-emailetza atzeratuz. Horren arabera, 18.195 erreal zor zizkio-ten soldatatan eta aurreratutako diru-zenbatekotan.

Kopuru honi buruzko informazioa jaso zuten abenduaren 22anGurutzetako etxean Pedro de Oyarvide de Ynchausti zinpekoak eta Juande Gurruceta zinegotziak, Phelipe de Hercilla eskribauak kontatuta.Bazegoen bigarren zinegotzi bat ere, Martin Ochoa de Oria, eta bera izen-datu zuten idiazabaldarrek Juanes de Arresserekin batera herria ordez-katu zezan Anchietaren kontu-emailetzan. Botere-emate horri esker,badakigu Idiazabalek dirua zor ziela herriko zenbaiti, ziurrenez, auzotaraberatsenen artean egongo zirenei: Juan de Eguizaval de Urrutiari, Diegode Eztala lizentziatuari -herriko bikarioa-, Martin Ochoa de Oriari, Juan deLardiçavali eta Juan de Ormaçavali.

Legazpin bildu ziren 1614ko urtarrilaren 21ean herri guztietako ordezka-riak Anchietarekin eta beste hainbatekin zituzten zorrak tratatzeko.Legazpiko ordezkarien izenek argi uzten dute hiribilduaren sorrera bul-tzatu zutenen artean burdingintzak zuen lehen mailako garrantzia: JuanMartinez de Vicuña de Barrenolea, Diego Martinez de Vicuña eta LorençoLopez de Plazaola olagizonak ziren, eta herriko familia boteretsuenetakoburuzagiak. 1615eko otsailaren 4an Idiazabal hiribildu bilakatu zen, bainabadirudi Anchietari zor zitzaiona ordaindu gabe zegoela, eta, beraz,maiatzaren 21ean aldeko beste epai bat eskuratu zuen Anchietak, orduraarte ordaindu zitzaiona deskontatuz (730 duket)4 .

FFeelliippee IIIIII..aakk hhiirriibbiilldduu ttiittuulluuaakk ssaallttzzeenn ddiizzkkiieenn iinngguurruukkoo hheerrrriieeii

Inguruko herrien egoera ekonomikoa ez zen besterik ez bezalakoa;mende osoan ere hala-moduzkoa izan zen. Edonola ere, hiribildu tituluaerregeari erosteko ekimenek aurrera jarraitu zuten, Legazpik lortu zuenemaitza ona eredu gisa hartuta. Gipuzkoak, garai bateko pribilegio fiska-lei esker, Gaztelako lurralde gehienetan ordaintzen ziren zerga asko etaasko ez zituen ordaindu behar. Felipe III.ak Errege Ogasunaren zorreiaurre egiteko beste bide bat aurkitu zuen: Legazpik gogoz ordaindubazuen, zergatik ez zabaldu atea Gipuzkoako inguruko herri gehiagori?Erregeak bere ordezkari zuzenari, Gipuzkoako korrejidoreari, hiribilduberrien sorreraren bideragarritasuna aztertzea agindu zion 1614an. Horihorrela izanik, bideragarritasuna baieztatu ondoren, Tolosa, Ordizia etaSegura inguruko herriei hiribildu tituluak saltzen hasi zen. Legazpik 20duket ordaindu behar izan zituen auzotar bakoitzarengatik (220 auzotarzituen). Idiazabalek 300 auzotar inguru zituen hiribildu izatea lortu zue-nean. Ordurako, zorrek itota Errege Ogasunak salmentak garestitzea era-baki zuen5. Batzar Nagusietan 21 surekin botatu zezakeen6.Askatasunaren prezioa ez zen txantxetarako gauza izan: hiribildu izatealortzeko 70.795 erreal ordaindu behar izan zizkion Errege OgasunariIdiazabalek. Zenbatekoa erabakitzeko, erregearen ordezkari batek auzo-tar bakoitzeko diru kopuru bat ezarri zuen. Hiribildua sortu eta berehalaudal antolaketa eraldatu zen. Aurrerantzean, Udala honela osatu zen:alkatea, bi zinegotzi eta sindikoa. 1766an, kide berriak erantsi zitzaizkion:guztien bi diputatu7 eta personero bat8.

GGuussttookkoo lleekkuuaann aallddaappaarriikk eezz[ ESAERA ]

IIDDIIAAZZAABBAALL XXVVIIII.. MMEENNDDEEAANN ((22))

1) Interes berezia dauka errepideen gai korapilatsu honi buruzko lan hau: ACHÓN INSAUSTI, Jose Angel:Historia de las Vías de Comunicación en Gipuzkoa. 2/ Edad Moderna (1500-1833). Departamento deTransportes y Carreteras. Diputación Foral de Gipuzkoa. Donostia, 1998.2) GAO: CO LCI 452. 3) I(ruñeako) E(lizbarrutiko) A(giritegi) H(istorikoa): C/422-Nº1. Segura, 1606 4) GAO: CO LCI 4525) Garaiko beste bi hiribildu handik, Donostiak eta Hondarribiak, ez zuten oraingoan erregearen aurkako epai-rik lortu aurkako interesak handiagoak zirelakoan. Inguruko herrien eta Tolosaren, Ordiziaren eta Segurarenarteko liskarrak, eta arazo horiek Batzar Nagusiak «demokratizatzeko» erabili zituzten hiribilduen arrazoiaketa nondik norakoak era zabalagoan aztertzen ditu Susana Truchuelok bere liburuan. TRUCHUELO GARCIA,Susana: Gipuzkoa y el poder real en la Alta Edad Media. Dirección General de Cultura-Diputación Foral deGipuzkoa. Donostia-San Sebastián, 2004.6) Segurak bere garai bateko 176 suak 60ra gutxitzen ikusi zituen inguruko herrien askatasunaren ondorioz.Ordiziak galera nabarmenagoa izan zuen, eta aurrerantzean hiribildu txikien taldean geratu behar izan zuen.Tolosak su erdiak baino gehiago galdu arren, oraindik 155 su eta erdi izango zituen eta hiribildu nagusia iza-tetik bigarren postura pasatu zen Donostiaren atzetik. ZZ.EE.: El libro de los bollones. Iturriak 1. Kultura etaTurismo Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia, 1995.7) Gazteleraz diputados del común izenarekin ezagutzen zirenak.8) GOROSABEL, Pablo: Diccionario Histórico-Geográfico-Descriptivo. Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao, 1972,233 or.

iiññiiggooimaz

Page 18: Aldaize 19

18 < aldaize 19

saski-naski

[ RZ ] [ LILI-MALLU ] eebbaairiberri aannaamariaannssaallaass

IIZZTTAARR BBEETTEEAAKK> OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

- 4 oilasko izter hezurra kenduta

- 4 gazta lamina

- 4 urdaiazpiko-xerra

- 4 pipar gorri (Piquillo)

- Tipula 1

> PRESTAKETA

Izterrei hezurrak kendu, hori harakinak egiten du. Hasteko oilasko izterrakbete gazta lamina batez, urdaiazpikoz eta pipar batez. Ondoren, bildu etasokatxo batekin lotu. Irinetatik pasa eta olio kantitate handian frijitu.

Bitartean, kazola batean olioa bota eta sutan jarri. Tipula zatiak, txiki-txikieginda bota, eta sutan utzi kolorea hartu arte. Tipula biguntzen denean, txan-piñoiak, tomatea eta garagardoa gehitu. Nahi izanez gero, baita salda ere.

Bukatzeko, izterrak saltsara bota eta 10-15 minutuz utzi, honela saltsa lodi-tuko baita.

Beste modu batera ere egin daiteke. Nahi izanez gero, pateaz bete daiteke,honela oso kurioso geratzen da, eta zerbitzatzeko orduan urdaiazpiko takobatzuk ere jar daitezke. On egin!

GGAASSTTRROOEENNTTEERRIITTIISSAAAzken bolada honetan gastroenteri-tisa herritar askoren ahotan entzun dugu. Antza denez, herritar ugarikizan du. Anamarirekin hori gainditzeko erabili ohi dituen belarren ingu-ruan aritu gara:

IInnttxxaauurr hhoossttooaa

Lehortutako intxaur hostoa behar dugu. Hosto pare batekin nahikoaizango da. Hatzekin txiki-txiki egin. Baso bat ur irakite puntuan jarri etabota hosto zatitxo horiek. Bost minutuz egosten eduki eta utzi pixkatbatean epeldu dadin. Iragazkitik pasa hosto zatiak kentzeko eta botaurari limoi tanta batzuk. Ur hori hartu behar da bi egunetan. Bi egunhoriek segidakoak ez izatea komeni da. Gaur hartuz gero, etzi hartuhurrena.

AAppiiooaa

Apio berdea eta zuria daude. Biek balio dute, baina kontuan hartu ber-deak indar gehiago duela eta beraz, berdea erabili behar bada, kopuruajaitsi behar dela.

Hartu apioaren bi zuztar eta kendu azalean dituen hariak, ahalik etagehien. Txikitu hari horiek eta gehitu xehetutako perrexil pixka bat etatipula bat. Jarri litro bat ur irakiten eta bota guztia uretara. Bota koila-rakada bat oliba olio eta gatz pixka bat ere bai. Eduki egosten 10 eta 20minutu artean. Apio berdea erabili badugu, 20 minutuz eduki beharkoda. Egunean bizpahiru aldiz hartu behar da.

[ BERTSOA ] Pronostiko bat badut buruannahiz ez ausartu esatenKlima aldatu zaigula etahor bitxikeria aurteninoiz aurretik ez da gertatuholako gauzik IzalenLehenengo aldiz uda giroanSan Blasak ote izaten!!

Neurri zorotzak hartu beharrakontuak utziz aparteUra zeharo debekatzen dafestak bukatu bitarteKirolariei emango zaieardo pixka bat debaldedenon onean, hobe beharreznago neurriaren alde

Beroa egin edota elurrafestak dittugu ospatzenegun hoietan horregatikanez gera urduri jartzeneta gainera jende gehienaez da batere ohartzenea ba denok San Blas hauetxekondo ditugun pasatzen

Elurre MMiikkeell DDoorrrroonnssoorroo //// DDooiimmuuaa:: 8ko haundian, edozein

- Txanpiñoi-pote 1

- Tomate-pote txiki 1

- Irina

- Garagardo botila txiki 1

Page 19: Aldaize 19

aldaize 19 > 19

saski naski

D⁄⁄ ⁄

⁄F ;

:S

1965eko irailaren 12an ateratakoargazkia da, Ampo kooperatibareninaugurazio egunean ateratakoa.Argazkian hasierako langileak, gehie-nak idiazabaldarrak, apaiza eta mona-giloak agertzen dira

KKAATTUUEENN MMAATTXXIINNAADDAAPatxik buru hauste handia du. Ezin ditu bere katuak batu. Katuen matxinada gerta-tu da. Eskualde osoko katuak bildu dira ilargia atera denean. Zaintzailerik ez, etaPatxi artzainaren etxera sartu dira saguak. Ai ene! Gazta guztiak jango dituzte!Lagun diezaiogun katuak topatzen. Bizkor! Sei dira eta ez dute buztanik.

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

[ ZE ASMA ]

AAMMPPOORREENN IINNAAUUGGUURRAAZZIIOOAA

Page 20: Aldaize 19