Aldaize 17

20
// ZE BERRI ? TXOMETARRAK “Askotan bizilekua baino bere jabetzako etxea izate- ko beharra sentitzen du jen- deak” 8-9 [ 17.alea ] 2006ko urria AZAROAN INAUGURATUKO DUTE BASERRITARREN KOOPERATIBA BERRITUA Inaugurazio ekitaldia azaro- an izango da, baina Idiazabalgo Baserritarren Kooperatiba berritua udaz geroztik dago martxan. Herriko produktuak eta eko- logikoak salduko dituzte. JON MUGIKA. GARAGARDO FESTAKO ANTOLATZAILEA. “Normalean 3.000 euro inguru irabazten ditugu Garagardo Festarekin” EHIZA GARAIA KIROLA, AFIZIOA ALA NEGOZIOA? HEGO HAIZEAK ZERURA BEGIRA JARTZEN DITU IDIAZABALGO EHIZTARIAK. // KIROLAK 15 // HIZKETAN 11

description

Aldaize aldizkariaren 17. alea

Transcript of Aldaize 17

Page 1: Aldaize 17

/ / Z E B E R R I ?

TXOMETARRAK

“Askotan bizilekua bainobere jabetzako etxea izate-ko beharra sentitzen du jen-deak”

8-9

[ 17.alea ]

2006kourria

AZAROAN INAUGURATUKODUTE BASERRITARRENKOOPERATIBA BERRITUA

Inaugurazio ekitaldia azaro-an izango da, bainaIdiazabalgo BaserritarrenKooperatiba berritua udazgeroztik dago martxan.Herriko produktuak eta eko-logikoak salduko dituzte.

JON MUGIKA.GARAGARDO FESTAKOANTOLATZAILEA.

“Normalean 3.000 euroinguru irabazten dituguGaragardo Festarekin”

EHIZA GARAIAK I R O L A , A F I Z I O A A L AN E G O Z I O A ?H E G O H A I Z E A K Z E R U R AB E G I R A J A R T Z E N D I T UI D I A Z A B A L G O E H I Z T A R I A K .

/ / K I R O L A K15

/ / H I Z K E TA N11

Page 2: Aldaize 17
Page 3: Aldaize 17

aldaize 17 > 3

illatiren txokoa

HHEERRRRIIKKOO EEUUSSKKAARRAA PPLLAANNAA AAUURRRREERRAAMaiatza geroztik daukagu herrian euskara-

ren erabilera bultzatzeko egitasmoa.

Honezkero badakigunez, Udala, Illati eta

herritar talde batek du plan horren ardura.

Urtea bukatzera doa eta dagoeneko

2006rako aurreikusitako ekintza gehienak

eginda edo gutxienez bideratuta ditugu

(Zeberri atalean jaso ditugu ekintzok).

Illatikook oraingoz balorazio ona egin dugu.

Herri euskalduna izanagatik ere hainbat

hutsune baditugula ohartu gara eta horiek

gainditzeko bideak saiatzen ari gara.

Lehenengo aldia da horrelako zerbait egiten

duguna Idiazabalen eta hori poztekoa dela

uste dugu.

Konturatu gara herritar gehienak euskaldu-

nak izanagatik ere euskarari dagokionez

iritzi desberdin xamarrak ditugula.

Pentsatzen jarrita, ez litzateke horrela izan

beharko. Azken hiru hilabeteotan hainbat

sektoretako (enpresak, dendak, tabernak,

Udala, Eskola, elkarteak...) herritarren iri-

tzia jasotzen ahalegindu gara, eurak kide

diren sektore horretan euskarak zein leku

duen eta izan behar lukeenaren inguruan.

Atera dugun ondorioetariko bat da bako-

itzak bere bizipenak dituela bai euskarare-

kin eta bai gaztelaniarekin. Batzuek euska-

rari ematen diote lehentasuna, guztiaren

gainetik; euskaraz bizi dira egunero. Beste

batzuei ez zaie horrenbeste axola gaztela-

niaz ere bizitzea. Biak ala biak gustukoak

ditu, nahiz eta oro har, gaztelaniarako joera

izan. Eta beste batzuek berriz, euskaraz hitz

egiten ez dakite.

Guzti horiek ordea,herri berean bizi gara.

Kalean, dendetan, tabernetan... elkarrekin

bizi gara. Eta hortxe dago zailtasuna:

bakoitzaren bizipenak hain ezberdinak iza-

nik, nola demontre bultzatu euskararen era-

bilera? Nola adierazi herritar guztioi euska-

rak bere lekua behar duela herrian, biziko

bada? Nola erakutsi haurrei euskara ez

dela eskolarako bakarrik, kalerako, lagune-

kin aritzeko ere badela?

Saiatu, saiatu nahi dugu.

# 17AALLDDAAIIZZEE:: Idiazabalgoherri aldizkariaAArrggiittaarraattzzaaiilleeaa:: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 e-maila: [email protected] ]

EErrrreeddaakkzziioo ttaallddeeaa:: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, MaddiGarcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, IruneUrteaga eta Xabier Urteaga.

AAllee hhoonneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaakk:: Alaitz Alustiza, OierUrteaga, Ana Mari Ansalas, Aita IparragirreHerri Eskola, Gaztetxea, Anttonio Berasategi,Joxe Mujika, Maikel Batista.

DDiisseeiinnuuaa eettaa mmaakkeettaazziiooaa:: ZUM Edizioak.

IInnppiimmaakkeettaa:: Gráficas Ona.

TTiirraaddaa:: 1.000 ale.

LLeeggee ggoorrddaaiilluuaa:: SS-0151/04

IISSSSNN:: 1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako ForuAldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

NOLA ADIERAZI HERRITAR GUZTIOI EUSKARAKBERE LEKUA BEHAR DUELA HERRIAN, BIZIKOBADA? NOLA ERAKUTSI HAURREI EUSKARA EZDELA ESKOLARAKO BAKARRIK, KALERAKO, LA-GUNEKIN ARITZEKO ERE BADELA?

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza:

BIDALI ZURE DATUAK: [email protected], kultur etxea 20013 Idiazabal edo utzi udaletxean

Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

Page 4: Aldaize 17

4 < aldaize 17

iritzie

KKAAIIXXOO IIZZAALL

Barranquillan nago, Kolonbiako iparraldean,Karibe itsas ertzean. Industria portua dagohemen. Karibea den arren ez da hiri turisti-koa, ia 3 milioi biztanle ditu. Kaleen egituraberezia da, izorratutako espaloiak eta koskezbetetako errepideak daude. Hala ere Kolonbiako hiri seguruenetariko bat da,seguritatea, ordea, ez da erabatekoa. Baina, edonork Kolonbiaz duen iritzialeku honetan aldatu egiten da. 6 estratotan dago banatua. Banaketa klasis-ta da (aberatsenak estrato “6” an bizi dira, behartsuenak “0”an) leku arris-kutsuenak estrato “0”dun auzoak dira. (argi ibili beharra dago zenbait leku-tan), pobrezia handia dago. Hiria ezaguna da hiritarren izaerarengatik, ber-takoek “despreocupada” (axolagabea) dela diote, lasaia, eta oro har nahi-ko alaia.

Eta zer demontre egiten dut nik hemen? Infancia Feliz fundazioan ari naizlanean. GKE (ONG) bat da. Bertan mediku bat, psikologo bat (ni) abokatu bat,gizarte langileak eta boluntarioak aritzen gara. Infancia Felizen helburuahaurrei haurtzaro duina ematea da. Askoren gurasoak drogazaleak dira edogazteak (20tik beherakoak) edo hilda daude (erailak), prostitutak, edo lapu-rrak dira. Denak langabezian daude, kalean lana bilatzen saiatzen dira(kafea, fruta saltzen, autoen kristalak garbitzen, beraien gorputza saltzen…)Gobernuak ez du programarik pertsona hauei beharrezko zerbitzuak emate-ko. Horri aurre egiteko sortu zen fundazioa 2. estratodun auzo batean. Mailabaxuagoko jendea ere etortzen da.

Haur askok ez dute gurasoen arretarik eta oinarrizko beharrak ase gabedituzte: janaria eta ura (desnutrizio arazo asko daude), hemen ez dago haurlodirik. Gure betebeharra zera da: behar gehiena duten haurrei dohainikjanaria eskaintzea. Zerbitzua sustengatzeko laguntza programa bat dugu.Oinarrizko mediku zerbitzua ere eskaintzen dugu.

Neuri dagokidan arloa Psikologikoa da: haurrei eta familiei laguntza ematendiet. Kontsultan gehien ikusten diren arazoak hauek dira: tratu txar fisiko etapsikologikoak, sexu gehiegikeriak, doluak (erailketengatik), asistentzia psi-kosozialak (gatazken ebazpenak), aurrera ateratzeko norberarengan sines-ten laguntzea …

Arratsaldetan haurrentzat ludoteka zerbitzua zuzentzen dut. Eskolakoorduetatik kanpo, kalean, lapurren edota bortxatzaileengandik gertu egonordez han egoten dira. Eskolatuek etxeko lanak egiten dituzte, gainerakoeioinarrizko hezkuntza ematen zaie. Hala ere ludotekaren funtzio interesga-rriena baloreak erakusteko dinamikak lantzea da: errespetua (emakumeen-ganako, txikiagoenganako..), solidaritatea, talde lana, kooperazioa, espresioartistikoa , kirolak. Laguntzaile talde bat daukat. Gurasoei hitzaldiak eta ikas-taroak eskaintzen zaizkie: guraso eskolak, nerabeentzat sexu heziketa...

Lan asko dago eta Idiazabalek duen bakea, lasaitasuna eta ongizatea hemenimajina ezinak diren arren, nire ondorioa hau da: benetako beharra ikusiondoren zaila dela bertatik besoak gurutzatuta ateratzea, eta injustiziaaskoren aurrean inpotentzia eta amorrua pairatu arren oso lan polita delaegiten ari garena, beraz laster arte Idiazabal, gauza gehiago kontatuko nuke,baina ez dut lekurik…

MMUUGGIIMMEENNDDUUIIRRAAUUNNKKOORRRRAARREENN AASSTTEEAA

Ez da denbora asko igaro, Europako mugi-kortasun iraunkorraren astea izan denetik;irailaren 18tik 23ra eta irailaren 29 eta urriaren 1ean hain zuzen ere.Tartean irailaren 22an autorik gabeko eguna izan da, hori dela etaekintza ezberdinak egin direlarik, bizikleta martxa,jolasak etab. Izan ere,horretara behartu gaitu aurrerapauso eta modernitatez kargaturik dau-kagun mundu honek, baita bizimoduak berak ere, bakoitza bere erarainongo loturarik gabe liberalki mugitzen ohitu gera eta! Aurtengo astehonetako gai nagusia aldaketa klimatikoa izan da, hau ekidin nahi daauto kopurua murriztuz etab, baina... lortuko ote dugu, gure errepidetandabilen ibilgailu kopurua urtetik urtera gorantz doan garai honetan?Guztiok ados gaude garraio publikoa bultzatu behar dela esatekogaraian, autoak ahalik eta gehien konpartitu behar direla esatekogaraian. Baina ahaztu egiten zaigu autobusaren ordua ongi ez datorki-gunean edo geure erara ibili nahi dugunean.

Atzean gelditu dira etxe batean auto bat edukitzea luxua zen garaihaiek.Guztiak autobusean ibiltzen ziren garai haiek. Etxe denetan egon-go da garai batean azokara edo medikuarengana edo beste edonorajoateko egin behar izaten ziren peripezien berri emango duen norbait.Nire kasuan, adibide hori oraindik ere garbiagoa da. Urtsuarandarraizanik nire amak oraindik ondo asko gogoratzen ditu garai hartakogarraio moduak! Bertara biderik ez zegoenez, N1 errepidearen bidegu-rutzera irten behar zuten autobusa hartu ahal izateko. Ordiziako azoka-ra joateko Salvaterrana (oraingo Erro), ferian saltzeko eramaten zituz-ten gauza guztiak bertan sartuta. Edo Burundesa Donostia aldera,Idiazabal edo Beasaina iristeko.Gerora bertara bidea egin zenean SanSebastian delako bat joaten omen zen autobusarekin, Pesa agertu zenarte.Ni neu ere oraindik gogoratzen naiz Pesa gure etxe parean pasa-tzen zen garaiaz.Orain ordea bakoitza geure autoarekin ibiltzera ohitugara. Arrazoi hori izan zen autobus zerbitzua kentzeko indarrik handie-na. Ohitura txarrak hartu ditugu, kostako zaigu kentzea!

[ HEMENDIK ] idiazabal

ooiieerrurteaga aallaaiittzzalustiza

[ HANDIK ] barranquilla, Kolonbia

ARGOITZ URRESTARATZU ETA IÑAKIGONZALEZ

Korrika eittea ez juteko aitzaki bat gutxigo!Etsi-etsin hasi ein behar.Bestetik herrie apainduko do.

MARI KARMEN GOIBURU

Asko gustau zat nola jarri duen. OainSeguratik natorre ta ordubeten ein detbueltea. Lehen Carrefourrea juten nitzen,oain Segura aldea jungo naiz. Gainea, mar-kauta dau oinezkontzako eta bizikletantza-ko bidea. Hala hobe.

[ HERRIKO PLAZA ]Izaldio Segura dijon bide gorrie ebal-tzen dezu? Gustokoa dezu?

Page 5: Aldaize 17

EEHHIIZZAA GGAARRAAIIAA

Hamaika dira Idiazabalgo ehiztariak,hamaika ehizaren zaletasuna bizitzekomoduak. Batzuentzat denborapasa da,besteentzat kirol zaletasuna eta beste zen-baitzurentzat natura bizitzeko modua.Abuztuan hasita otsaila arte luzatu daitekeehiza egiteko aukera: usoak, galeperrak,basurdeak... Ohiturak ohitura, ehiza nego-zio indartsua denik ezin ukatu, ehizarakosortua dagoen azpiegitura eta darabilendiruari erreparatzen badiogu. Eta ehizarenhastapenak non diren ez badakigu ere,etorkizun oparoa izango duela argi dagomugitzen duen jendetza ikusita.

Page 6: Aldaize 17

6 < aldaize 17

erreportajea

U dazkenean, iraila amaitzearekinbatera, hasten gara nabaritzenuso garaia iritsi dela. Hego haizea

harrotzen hasten da, eta horrekin batera,herritar gehienen lepoak ere bai, zerura begi-ra. Urrira edo azarora bitartean irauten du,gurean behintzat. Ehiza garaia, hala ere,abuztuan edo irailean hasi eta otsaila arteluzatzen da. Izan ere, uso paseek herrianarrakasta badute ere, oilagorrak, eperrak,galeperrak eta basurdeak ere badutegarrantzia.

Abuztuan hasita, galeperrak izaten dira lehe-nak. Galeperra ehizatzera, ordea, EuskalHerritik kanpora joan behar dute herriko ehiz-tariek. Normalean Burgosko ehiza-barruti edopribatuetara joaten dira idiazabaldarrak.Protagonista, ordea, urrian iristen da: usoa.Udara iparraldean pasa ondoren, negua ingu-ru epelagoetan igarotzeko migrazioari ekitendio, eta guretik ere pasatzen da Afrikarakobidean. Migrazio hori ehizarako aprobetxatzendute askok eta askok.

» POSTU ONENAREN BILA

Eta usoa ehizatu nahi bada, toki egokia izateaezinbestekoa da. Bi postu mota daude: par-

tzuergoaren postuak eta diputazioak kudeatzendituenak. Lehenengo kasuan postuen erdiakherrien artean banatzen dira (Segura, Zegama,Zerain, Idiazabal…) eta herri bakoitzak berta-ko ehiztarien artean zozketatzen ditu postuak.Beste erdiak enkantean jartzen dira. AurtenAgiñaran 0 ehiza postuarengatik ordaindu dutediru gehien: 14.050 euro.

Diputazioaren postuak eskuratu ahal izateko

Xume tabernan ospatzen den zozketara joa-ten dira ehiztariak. Urriaren 11n hasi zireneguneroko zozketak eta azaroaren lehenen-go astean amaituko dira. Bi zozketa egitendira egunero: 7etan Maizpe inguruko pos-tuak eta 8etan Zegamakoak zozketatzen dira.Martin Mendizabalen hitzetan “Zegamakoakizaten du arrakasta gehien, izan ere, postugehiago dira, 65 inguru, eta besteak bainohobeak”. Aurtengo zozketak kolokan egondira azken unera arte, ezezagunek postu

ugari apurtu eta lurrera bota zituztelako. Denaden, Gipuzkoako diputazioak, postuen jabeaketa ehiza federazioak konponketak denen arte-an ordaintzea adostu dute eta usoaren ehizabermatu dute.

Zozketa jendetsuak egiten dira Idiazabalen.Modan dagoen kirola da ehiza “aurreko urtean220 pertsona inguru elkartu ginen egunik ere

“ZOZKETA JENDETSUAK IZATEN DI-TUGU IDIAZABALEN. 220 PERTSO-NA ELKARTU IZAN DIRA”

Page 7: Aldaize 17

aldaize 17 > 7

erreportajea

izan zen, 53 postuen zozketa egiteko. Ehiza eresaturatzen ari da” diosku Mikel Mendizabalek.Zaletasuna, ordea, gizonen artean mantentzenda oraindik. Oso gutxi dira ehiza egitera ani-matzen diren emakumeak.

» BASURDEAK ZUÑIGAN

Ehiztari askok, uso garaia amaitutakoan basur-dea ehizatu ohi dute. Idiazabalen, basurdeetarajoaten den koadrila handia dago. IñigoLizarraldek esan digunez, berak eta beste hain-bat idiazabaldarrek, beste herri batzuetakolagunekin batera, Nafarroako Zuñiga herriandute basurdetarako barrutia. 16 urtetik hasi eta80tik gora dituztenak elkartzen dira asteburue-tan basurdea ehizatzera joateko. Irailetik otsai-la arte dute barrutia hartuta, baina uso garaianez dira joaten.

Taldeka egiten dute ehiza, txakurrek lagunduta.Goizeko 7ak aldera elkartzen dira Idiazabalenehiztariak, eta 15-20 txakur ingururekin joatendira eguerdi-arteko buelta egitera. Egun ona toka-tuz gero 10 basurde ere botatzen omen dituzte,baina gehienetan askoz gutxiagorekin itzultzendira. Botatako basurdeak euren artean banatzen

dituzte jateko, eta noizbehinka elkartean ereelkartzen dira ehiztariak basurde-jana egiteko.

» ZALETASUNARI KRITIKAK

Baina zergatik ehizatzen du jendeak? Horixe daehiztari ez direnek beren buruari egiten diotengaldera. Kontua da zaila egiten zaigula askotanbesteon zaletasunak ulertzea. Mendizale etaekologisten kritikak jasotzen dituzte askotanehiztariek. Salbuespenak salbuespen, ehizarakopostu inguruak oso zikin egoten dira, elikatzekobehar ez diren animaliak hiltzen dira, arriskutsuagerta daiteke mendizaleentzat, zarata asko sor-tzen da... Pertsona askorentzat pasio bihurtu denjarduerak, kritika ugari jasotzen ditu.

Ehiztariek, ordea, beren zaletasuna defenda-tzen dute. Urteko hilabete bakarra da usoarenehiza eta beste askotan barruti pribatuetan egi-ten da. Gustuko den jarduera praktikatzea dahelburua, eta bakoitzaren afizioak errespetatubehar direla diote. Batzuen edo besteen arra-zoien aurrean, ordea, gauza bat ezin ukatu: ehi-zak jende eta diru asko mugitzen duela. Eta horihorrela den bitartean, ehizaren zaletasunakaurrera egingo duela dudarik gabe.

“BAINA ZERGATIK EHIZATZEN DUJENDEAK? HORIXE DA EHIZTARI EZDIRENEK BEREN BURUARI EGITENDIOTEN GALDERA”

EHIZAREN SALMENTA

Luma duten hegaztiak ezin dira beste hara-giarekin batera saldu eta hozkailu eta baimenbereziak behar dira. Horregatik, harategigehienetan ez dira ehizatutako animaliak sal-tzen. Gainera, Joxan Zabala harakinarenustez “Idiazabal oso herri ehiztaria da etaerraza da usoak lortzea erostera joan gabe.Harategiaren lana usoak nork dituen eta norknahi dituen jakitera eta elkartrukea egitenlaguntzera mugatzen da”.

EHIZA PLATEREAN

Ehizaren afizioa elkarte gastronomikoei edosozietateei lotzea ezinbestekoa da. Antzinean,ehiza biziraupenerako beharrezko jarduerabazen ere, gaur egun ez da ehizatzen behardena, ahal dena baizik. Ehizean botatakoa pla-terean prestatzea izaten da hurrengo pausoaeta aisialdiko jarduera, lagunekin elkartu etaafaria egiteko aitzakia bihurtzen da gehie-nentzat. Oraingoz, behintzat, hegazti-gripeakez ditu asko beldurtu gure ehiztariak.

INGURUNEA ZAINTZEA

Ehiztariek naturarekiko duten errespetuazalantzan jartzen da askotan. Izan ere, argaz-kikoa bezalako irudiak askotan topatzen diramendian. Salbuespenak badira, dudarik gabe,baina ehiztariek beren zaletasuna ingurume-narekiko begirune handiagoz egin behar dute-la pentsatzen dutenik ere bada.

WEBGUNE INTERESGARRIAK:

»» wwwwww..ffeeddeeccaazzaaggiippuuzzkkooaa..ccoomm::Gipuzkoako ehiza federazioarenwebgunea da. Bertan agertzen diraehizaren inguruko azken albisteak,baimenen inguruko informazioa,argazkiak...

» wwwwww..ppaalloommbbee..ccoomm::Frantzian antzemandako uso bandeiburuzko informazioa ematen du.Aurreko urtera arte doakoa bazenere, egun, inskribatu egin behar da.

Page 8: Aldaize 17

8 < aldaize 17

ze berri ?

Inaugurazio ekitaldia aben-duaren 1ean izango da,baina Idiazabalgo Base-rritarren Kooperatiba berri-tua udaz geroztik dago mar-txan. Lokala goitik beheraberritu eta txukundu duteeta denda itxura eman diote.“Denda berezia izatea nahidugu, produktu ezberdinakeskaintzen dituena” azaldudio ALDAIZEri MontseDelgado sindikatoko ardura-dunak. Ezberdina zergatik?“Herriko baserritarren pro-duktuak salduko dituguhemendik aurrera, baita jakieta bestelako gai ekologiko-ak ere. Idiazabalen horrela-ko eskaintzarik ez dago etaguk erreferente bihurtu nahidugu” azpimarratu duMontsek. Idiazabaldar askohorrelako produktuen bilainguruko herrietara joatendirela-eta herrian zerbitzuhori eskaini nahian datozherriko baserritarrak.

Hilabeteetan aritu dira guztia antolatzen.Lokalari itxura berria emateko obrak uda bainolehen hasi zituzten. Iaz sindikato zaharrekolokala saldu egin zuten eta orduan ateratakodiruarekin ordaindu dituzte berrikuntza lanak.

Aldaketa, ordea, ez da azalekoa izan “batzor-dea osatzen dugun 62 bazkideok sindikatoaribultzada eman beharra zegoela ikusi genuen.Gauza berriak eskaini beharrean geundela.Pentsua, baratzerako haziak eta botikak... hori

guztia bai, baina aurrera pau-soak egiteko unea zela ereikusten zen” gaineratu duMontsek. Sindikatoari ukituberria ematerakoan JakobaErrekondoren laguntza izandute. Usurbilgo NekazarienKooperatiba berritzen etabultzatzen eskarmentua duJakobak, eta nekazal munduaondo baino hobeto ezagutzendu. “Jakobak asko lagundudigu, guretzat huskeriak direngauzak, edo guri burura etorri-ko ez zitzaizkigunak garrantzi-tsuak direla erakutsi digu. Gukez dugun ikuspuntua duberak” jakinarazi du Montsek.

Hilabeteotan egindako lanaksindikatoaren martxa goitikbehera aldatu du. Hemendikaurrera ordutegi berria izangodu, goizetan 9:30etik13:00etara eta arratsaldetan16:30etik 19:30era, larunbate-tan goizetan egongo da zaba-lik. Produktu aukera zabala

erosi ahal izango da: jaki ekologi-koak (olioa, ardoa, mermeladak, pasta, zerea-lak, kontserbak...) Idiazabalgo baserritarrenproduktuak, baratzerako botikak, pentsuak,baserrirako tresnak, zapatak eta oilaskoakenkarguz erosteko modua ere izango da.

AABBEENNDDUUAANN IINNAAUUGGUURRAATTUUKKOO DDUUTTEE BBAASSEERRRRIITTAARRRREENNKKOOOOPPEERRAATTIIBBAA BBEERRRRIITTUUAAHERRIKO PRODUKTUAK ETA EKOLOGIKOAK SALDUKO DITUZTE

ARGAZKIETAN, SINDIKATOAK LEHEN ZUEN ITXURA ETA ORAINGOA IKUSI DAITEKE

>> LLEEHHEENN >> OORRAAIINN

[ la

burr

ak ]

// ELIZAKO TEILATUAUda hasieran elizako ataria berritzekolanak egin zituzten eta irailean hasi zirenteilatua berritzen. Udazkenarekin baterabukatuko dira elizako obrak.

// AUZOLANDEGIAKEusko Jaurlaritzak antolatutako auzolan-degietako gazteak lanean fin aritu zirenuztailean Idiazabalen. Argazkian duzuengaltzada eta artzain txabolak berritzenaritu ziren. Pilarreneko ganbaran hartuzuten ostatu.

// GOENKALEKO AKTOREAKKontu Odriozola (Maria Luisa) eta AinhoaAierbe (Leonor) izan ziren iraileanGanbarako Tertulietan. Ana MariAseginolaza eta Lurdes Intxausti idiazabal-darrak ere parte hartu zuten. Goenkaleriburuzko sekretuak eta Euskal Herrian akto-re izateak dituen gorabeherak aipatu zituzten.

Page 9: Aldaize 17

aldaize 17 > 9

ze berri ?

EEUUSSKKAARRAA PPLLAANNAARREENNLLEEHHEENN UURRRRAATTSSAAKKHonezkero ezaguna bada ere, Illatik etaUdalak herritar talde batekin batera,herrian euskararen erabilera areagotzekoplana daukate martxan jarrita.

Joan den udaberrian hasi ziren lanak. Honahemen orain arte egindako hainbat lan:

• Herriko komertzioetan Bai EuskarariZiurtagiria jarri da martxan. Oraingoz hirukomertziok heldu diote, aurrera begirakomertzioetan eragiteko lanak indartuko dira.

• Guardi Gaineko hainbat enpresa txiki etaertainekin bi bilera egin dira. Guztien arte-an, guztien indarraz baliatzeko, elkarrekinegin daitekeenaz eztabaidatu da. Urteabukatzerako lehentasunak jarriko dira,2007an horietatik abiatzeko.

• Herriko elkarteekin (kirol, gastronomi-ko...) bilera egin da beraien beharrez hitzegiteko. Inkesta bat ere bete dute elkartee-tan euskarak duen presentzia jasotzeko.

• Herrian haur jaio berri bat erroldatzenduenari sehaska-kantak dituen liburua etaCDa oparitzen zaio.

• Urtero legez, euskara ikasteko eskolakantolatu dira eta martxan daude.

[ Herriko EuskaraPlana. Illati-Udala ]

1392 pertsonak bisitatu dute uztailean, abuz-tuan eta irailean Idiazabalgo GaztarenInterpretazio Zentroa. Konparatzeko aurrekourteetako daturik ez dagoen arren, Gazta etaTurismo Batzordeak eta Arazi (museoa kude-atzen duen enpresa) gustura daude emaitza-rekin. Bisitari gehienak abuztuan etorri ziren,824, uztailean 321 turistek bisitatu zutenmuseoa eta irailean 247 lagun zenbatu dituz-te. Gehienek museoa bisitatzeaz gain amaie-

ran eskaintzen den dastaketa ere aukeratudute.

Bazter askotako jendea etorri da udara hone-tan Idiazabala, baina idiazabaldar askok zuensusmoa berretsi egiten dute datuek: gehie-nak, 561, katalanak dira. Zerrendan atzetikmadrildarrak eta Gipuzkoa, Bizkaia etaGoierriko herrietatik etorritakoak daude.Urrutiagotik etorritakoak ere badaude: Italia(5), Argentina (4), Austria, Burgos (4),Castello (4), Dominikar Errepublika (3),Andorra (2), Murtzia (2), Leon (2), Asturias(2), Valladolid (2), Errioxa (2). Gehienak muse-oa ikusi ondoren Aranburu anaien gaztandegi-ra bisita egin dute.

Udako hilabeteetan Zentroa astelehenetikostiralera egon da zabalik, eta abuztuan turis-mo bulego zerbitzua eskaini du. Zerbitzuhoriek eskaini ahal izateko beste langile batkontratatu dute udako hilabeteetarako.Udazkenarekin batera Zentroak ohiko ordute-gia, asteburuetan egoten da zabalik, berres-kuratu du. Museoa zuzentzen duen enpresaekitaldi eta jarduera berriak prestatzen ari dadatozen hilabeteetarako.

11440000 LLAAGGUUNNEEKK BBIISSIITTAATTUU DDUUTTEEGGAAZZTTAARREENN MMUUSSEEOOAA UUDDAANNGEHIENAK ABUZTUAN ETORRI DIRA; HERENA KATALANAK DIRA

JATORRIA KOPURUA

KATALUNIA 561

GIPUZKOA 163

MADRIL 139

GOIERRI 105

BIZKAIA 105

ARAGOI 44

VALENTZIA 41

ANDALUZIA 39

KANARIAR UHARTEAK 38

ESTATU BATUAK 34

FRANTZIA 21

TURISTA GEHIENEK ONDRAMUÑOKO GAZTANDEGIAN AMAITZEN DUTE BISITA

Page 10: Aldaize 17

10 < aldaize 17

kolaborazioak [herri eskola]

Berriro ere Idiazabalgo neska-mutikoak zor-tziak aldera esnatzen hasi beharko dute.Irailaren 8an hasi zen ikasturtea AitaIparragirre Herri Eskolan. Bazen hotsa etazarata Eskola atarian. Batzuk gogotsu, bestebatzuk ordea (txikiak) familiakoen besoetatikezin aldendurik, malkoak iheska zituztela.

Aurten 194 ikasle izango dira guztira eta“zezentxo” hauek “toreatzeko” 19 irakasle ari-tuko dira lanean. Talderik handiena, 2 urtekoe-na izango da 26 ikasleekin eta txikiena berriz(kopuruz, ez ordea tamainaz) 6. mailakoena, 13baitira.

Iazko moduan, jangela zerbitzua adinekoenlokalean egongo da; aurten gainera, zerbitzuhau, ikasle gehiagok izango dute zeren eta,eguerdiko autobus zerbitzua kendu egin da.Eskerrak eman beharrean gaude adinekoei,egiten diguten mesedeagatik. MILA ESKER.

Egoera hau aldatuko da Eskolako handitzeobrak amaitzen direnean. Arduradunak esandigunez, datorren ikasturte hasierarako izangoda. Ikusiko dugu horrela den edo atzerapenenbat izaten den.

Obrak direla medio, ikasturte hasiera nahikozaratatsua jasan genuen, eskolak hasita zeudeneta langileak han zebiltzan buru belarri: leihoakkokatzen, komunak muntatzen, paretak margot-zen... Egia esan obrak neketsuak eta desatsegi-nak izaten dira, baina zein ederra izaten denemaitzak ikustea.

Ikasle kopurua kontutan izanik, oraintxe bokarten(antxoen) pare gaude, estu-estu, agian neguan,hotza egiten duenean abantaila izango dugu.

Irakasleetan ere aldaketak izan dira: irakaslebatzuk utzi egin gaituzte eta beste batzuk lagunizango ditugu aurten. Ongi etorria eman nahigenieke: Belen Lopetegi, Belen Azurmendi,Sulzana, Marian eta Ainhoari

Zuzendaritza Taldean ere aldaketak izan ditugu,Mariaje Gonzalez de Galdeano, orain artezuzendari izan duguna, tutore lanera bueltatuda, 4 urteko taldearekin. Orain arte hirugarrenzikloan tutore lanak egin dituen Josune Jauregibeasaindarra izango dugu datorren urteetanikastetxeko arduradun nagusia. Mila eskerMariajeri egindako lanagatik eta zorte onJosuneri.

L.H.6

BBEERRRRIIRROO BBUUEELLTTAANN!! AALLDDAAKKEETTAA EETTAA BBEERRRRIIKKUUNNTTZZAA AASSKKOORREEKKIINN

2255..UURRTTEEUURRRREENNAARREENN BBEEHHIINN--BBEETTIIKKOO AAUURRRREEKKOONNTTUUAADIRU SARRERA DIRU IRTEERA TOTALA

DIRU LAGUNTZAK 24720 24720ANAGRAMADUN MATERIAL SALEROSKETA 3346 4354,44 23711,56EGUTEGI SALEROSKETA 1952 2152,96 23510,6PROPAGANDA MATERIALAK 1415,14 22095,46JOKULANDIA 1051 21044,46KOBRATU EZ DUTENEI DETAILEAK 334,53 20709,93PERKUSTRA 600 8084 13225,93LOTERIA SALEROSKETA 7500 6000 14725,93KANTU AFARIA 420 670,93 14475EGO 3370 4640 13025BANKUKO GASTUAK 12,58 13192,42INTERESAK 10,63 13203,05AMAIERAKO BAZKARIA 5010 9358 8855,0525.URTEURRENEKO LIBURUA 2165 6192,7 4827,35TXONTXONGILO EMANALDIA 856 3971,35TXANTXO DANTZA 60 3911,35MENDI FESTA 230,62 3680,73ERAKUSKETA 246,59 3434,14ANTZERKIA INGELESEZ 427,5 3006,64AZKEN BAZKARIKO EKINTZA GASTUAK 2133,88 872,76KOBRATU GABE 70€ JOXEPI GARBIKETAK 70 802,76

[ laburrak ] •2 urteko gelan 26 neska mutiko hasi dira.

•Obrak hasi dira. Noiz amaituko ote dira?

•Jangelan laguntzaile gisa, Mari CarmenElorza, Arantxa Lazkano herritarrak etaMila Begiristain, segurarra arituko dira.Irakasle arduraduna berriz, MarianValdivielso izango da.

•Eguerdietan izaten genuen eskolagarraio zerbitzua kendu egin dute, erabil-tzaileek, jangela zerbitzua erabil dezakete.

IRAILAK 22, ESKERRAK KOTXERIKGABEKO EGUNA ZELA!!IRAILAK 22, ESKERRAK KOTXERIKGABEKO EGUNA ZELA!!

Page 11: Aldaize 17

aldaize 17 > 11

hizketan

ZZeerrggaattiikk eerraabbaakkii zzeennuutteenn eettxxee hhaauu ookkuuppaattzzeeaa??

Aurrez Kaletion bileretan ibili ginen eta bage-nuen kezka etxebizitzen inguruan; eta batzukbesteek baino gehiago, gure bizia hastekobeharra ere bagenuen. Ez genuen ikusten gureburua 40 urteko kreditu baten sartuta.Azkenean, etxea bizitzarako oinarria da etahorren pribatizazioarekin lanbide bati lotutaegon behar duzu, hipotekaren arabera ibilibehar zara.

Etxebizitza duina eskubidea da, baina ikaraga-rrizko prezioan daude eta bankuarena da zureabaino gehiago. Azkenean, bankuarekin ezkontzeaezinbesteko egiten dizute eta hori, guk defenda-tzen dugun gizarte ereduaren aurka doa.

Orain Idiazabali begiratzen diozu eta dena lan-tokiaren bueltan dago, kapitalaren bueltan, etagarai batean ez zen horrela eta badirudi moduhorretan bizitzea dela aukera bakarra. Etxe batizatekotan jornala finkoa behar duzu.

BBaaddiirruuddii bbaattzzuueettaann,, bbiizzii eerreedduuaa bbaakkaarrrraa ddeellaa,, eezzddaaggooeellaa hhoorrttiikk aatteerraattzzeerriikk.. ZZuueekk bbeessttee bbiizzii eerreedduubbaatteenn aarraabbeerraa aarriittzzeekkoo hhaauuttuuaa eeggiinn dduuzzuuee,, uusstteedduuzzuuee hheerrrriittaarrrreekk hhoorrii uulleerrttuu dduutteellaa??

Jendeak uste dugu ulertu duen bakarra izandela guk jabe bati bere jabetzako zerbait kendu

diogula, kontuan izan gabe jabe horrek zein ego-eratan duen etxea, 40 urtean hutsik izan duelaalferrik galtzen utzita, ze zentzu duen horrek…

Eraikin honek ez zuen erabilpenik eta ez zuenasmorik erabiltzeko ere. Guk gure proiektuaabiarazteko oinarria behar genuen, eta proiek-tu horrek eskatzen zuen lan finko baten menpeez bizitzea. Kontua ez da lanik egin nahi ezdugula, lana egin nahi dugu baina bizitzeko etaez bizi lanerako.

Badakigu bizitzeko lan egin behar dela eta egi-ten dugu, baina gure beharrizanak asetzeko lanegin nahi dugu. Diote lanak dakarrela duintasu-na, baina besteentzat lan egiteak ez dakarinolako duintasunik, zapaltzen ari zaizkizune-an… duintasuna ekarriko luke norberarentzatlan egiteak, baina ez beste batzuk aberasteko.

ZZeerr eeggiinn aahhaallkkoo lluukkeettee eerraakkuunnddee ppuubblliikkooeekk??

Idiazabalen kasuan uste dugu badela lekuadagoen beharra asetzeko etxe gehiago eginbeharrik gabe. Askotan gainera, bizilekua baino

bere jabetzako etxea izateko beharra sentitzendu jendeak, berea izango den zerbait izatea.

Etxe hutsak alferrik galtzen uzten dituzte; gero,gaizki daudela esateko eta botatzeko, horiengainean pisuak egin eta dirutzak irabazteko.Izan ere, oso erraza da baserri zahar bat bota-tzea eta horren lekuan 10 pisuko etxe bat erai-kitzea, bakoitzeko milioi saila kobratuz. Aldiz,baserri hori berreskuratu ahalko litzateke, bizi-berritu eta lehengoari eutsi. Baina horrek ez dudirurik ematen eta beraz ez da horren alde egi-ten. Gure herriaren kasuan ere agerikoa danortasuna galtzen ari dela, dena berritzen arida neurrigabe… bide honetatik jarraitutaIdiazabal Lazkaroen berdina izango da etaLazkao Ataunen berdina…

BBeennoo,, sseennttiippeenn ““ppeerrttssoonnaallaaggooeeii”” hheelldduuzz……oonnddoo jjooaann aall ddaa lleehheenn uurrttee hhaauu??

Bai, oso ondo. Saiatu gara hainbat ekimen egi-ten kitarra eta sukalde ikastaroekin. Baratzakere itxura ona hartu du. Orain, asmoa dugukanpora begirako lan gehiago egitea, antzer-kiak direla edo kontzertuak direla… Izan ere,orain arte etxeak behar handiak zituen, itukinakkonpondu eta bizitzeko moduan jartzeko. Lanhandiak egin behar izan ditugu barrutik txukunjartzeko, oso utzita zegoen. Orain, gogoa duguherrira begira kontuak egiteko.

““AASSKKOOTTAANN BBIIZZIILLEEKKUUAA BBAAIINNOO BBEERREE JJAABBEETTZZAAKKOO EETTXXEEAAIIZZAATTEEKKOO BBEEHHAARRRRAA SSEENNTTIITTZZEENN DDUU JJEENNDDEEAAKK””BADA URTEBETE TXOMENANE ETXEAN HERRIKO HAINBAT GAZTEK BIZI BERRIA ABIATU ZUTENETIK.URTE ASKOAN HUTSIK ETA UTZITA EGON DEN ETXE BAT KOLOREZ BIZI BERRITU NAHI IZAN DUTE.URTEA PASATA, EUREKIN IZAN DA ALDAIZE, TXOMETARREKIN.

ETXE HUTSAK ALFERRIK GALTZEN UZTEN DI-TUZTE; GERO, GAIZKI DAUDELA ESATEKO ETABOTATZEKO,

Page 12: Aldaize 17

12 < aldaize 17

ertzetik [argentina]

Akutain aurkitu nahian etorri ziren lehenengoz Idiazabala Miguel AngelJaka eta Maria Olga Bereziartua. Izan ere, lehenaren aitona, DemetrioJauregialtzo, Akutain Garakoako semea zen. Orain dela hogeita hamarurte gertatu zen hori.

Hiru hamarkadaren buruan, aurten berriro itzuli dira Euskal Herrira, uda-berrian. Miguel Angel eta Maria Olga, biak ere euskaldun jatorrikoak, etasustraietara bueltatu nahi izan dute. “Zure sustraietatik urrun bizi zare-nean, ona izaten da noizean behin, edo gutxienez bizitzan behin, zurefamiliaren oinarrietara itzultzea, eta nola bizi ziren ezagutzea, nondikzatozen jakin ahal izateko”, dio Miguel Angelek.

Bere aitona, Demetrio Jauregialtzo, Akutaingoa zen, eta Euskal Herrianbeste asko eta askok egin zuten bezala, Argentinaza joan zen, halabeha-rrak eraginda. Urteak aurrera joan ahala, jatorri italiarreko neska bate-kin maitemindu eta ezkondu zen. Familia bat eratu zuen, eta gogor jarrai-tu zuen lanean, hil zen arte. Ez zuen berriro ere Euskal Herrira itzultzekoaukerarik izan.

Hiru seme-alaba izan zituen Demetriok. Miguel Angel bere biloba da.Lanbidez arkitektoa da, baina idaztea ere atsegin du. Sasi-idazletzat dubere burua: “soy un escritor con mucha cara”, dio algara artean.Gaztetan Maria Olga ezagutu zuen, jatorri euskalduneko neska bat.Aitaren aldetik Etxeberria-Barinagan ditu sustraiak, eta amaren aldetikAzpeitian. Ezkondu, eta hiru seme alaba izan dituzte.

Rosarion bizi dira, bakoitza bere lanbideetan murgilduta: bata etxegin-tzan, idazketan bestea. Gogoan dute, oraindik ere, herrira, Idiazabala,etorri ziren lehenengo aldia. Akutaina joan nahi izan zuten, MiguelAngelek bere aitonaren etxea ezagutu zezan. “Andre batekin sartu ginen,eta hantxe, kalaz egindako lore sorta handi bat zegoela ikusi nuen “.Bertan oraindik ere jendea bizi zela pentsatu zuen Miguel Angelek, etaagian, bere familiarekin loturarik zuenen bat ere aurkituko zuela pentsa-tu zuen. “Eta lore hauek?” galdetu omen zuen Migule Angelek. “Zuek eto-rri zaretelako jarri ditut”, erantzun omen zion Akutain erakutsi zion andrehark. Miguel Angelek ez zuen familiartekorik aurkitu, Rosariotik irtenzenerako pentsatzen zuen moduan, baina andre haren jarrerak, berak

dioen moduan, asebeteta utzi zuen. “Gogoan nuen, aitonak nola esatenzidan, euskaldunak bereziak ginela”, kontatzen du Miguel Angelek, harro.

Demetriok beti erakutsi omen zizkien bere ondorengoei, euskaldunen ohi-turak eta bizimoduak. Pertsona onak izan behar zutela erakutsi zien txikitxikitatik, eta argentinarrek “palabra de vasco” bezala ezagutzen dutena-ren jatorria ere erakutsi zien. “Argentinan, palabra de vasco esatea, ezda edozein gauza”, dio Miguel Angelek. “Zuhurtasuna erakusten du,baina baita konfidantza eta benekotasuna ere. Badakizu euskaldunenhitza ez dela alferrikakoa, euskaldunek hitza ematen dutenean bete egi-ten dutela”. Eta halakoxea omen zen Demetrio Jauregialtzo idiazabalda-rra ere: gizon serioa, zuhurra, eta hitzekoa.

Miguel Angelek ez zuen denbora luzez ezagutu Demetrio, baina hark utzitakourratsa sakona izan dela dio. “Bizitzan ikasi ditudan balore gehienak, etagarrantzitsuenak, harengandik ikasi nituen. Eta gehienak, denak ez esateaga-tik, euskal kulturarekin edota euskal jendearen ezaugarriekin lotuta daude”.

Orain dela hogeita hamar urte etorri zirenean, euren sustraiak aurkitunahi zituzten, eta baita lortu ere. Aurten, bidaia luzeago bat egiteko asmo-tan etorri dira hona. Portugal aldera egin zuten Idiazabal utzi zutenean,apirila inguruan. “Behin iberiar penintsulara etorrita, ez genuen EuskalHerria berriro ere ukitu gabe utzi nahi, ezta pentsatu ere”.

Gainera, Maria Olgak bere sustraietara jotzeko aukera izan du.Idiazabalen egon ziren zenbait egunez, baina bertatik, txoko eder askoezagutzeko aukera izan zuten. Inguruko herrietan izan ziren, baina baitaAzpeitian eta Barinagan ere, Maria Olgaren sustraien bila. Denbora gutxizegon dira Idiazabalen Euskal Herrira egin duten bigarren bisita honetan,baina aberatsa izan dela diote biek.

Istorio polit batez gain, ordea, gehiago ere utzi dute Miguel Angelek etaMaria Olgak Idiazabalen. La signorina Contosso izeneko liburua utzi duherrian Miguel Angelek. Horrek ematen dio, berak dioen moduan, sasi-idazlearen titulua. “Amaren jatorriari begira idatziriko liburu bat da”, dio.Egunen batean aitonaren jatorriari begira, halakorik egingo ote duen gal-detuta, “nunca es tarde para eso”, erantzun digu.

IIDDIIAAZZAABBAALLAA SSUUSSTTRRAAII BBIILLAAMIGUEL ANGEL JAKA ETA MARIA OLGA BEREZIARTUA HERRIAN IZAN ZIREN APIRILEAN, FAMILIAKOINFORMAZIOAREN BERRI JAKIN NAHIAN

Page 13: Aldaize 17

aldaize 17 > 13

[izal ezautuz] ertzea

Askok dugu gogoan N-1 kaminoa herriaren erdi-erditik pasa-

tzen zen garaia; orain, saihesbidea egin zenetik, guztion bis-

tan dago, benetako Kale Nagusi izateko nola aldatu den.

Askoz lehenagoko urteetara joz (1849-51 bitarteko kontuak

dira hauek), gero N-1 izango zen kamino berri hura egiteak

ere utzia zuen bere arrastoa herrian; Beasaindik Altsasura

ebaki zen, Idiazabalen barrena. Ordutik “Kale Berria” izan

zen haren alboan, etxe berriak egin ziren: Bidaurre, oraintsu

bota dituzten Zubimusu eta Iturralde eta bi Gionak (handia

eta txikia).

Giona Txikiak, gainera (kamino berriaren ertzean eraikitako

beste etxe batzuek bezalaxe), egiteko berezia izan zuen

bidaiarientzat. Ordurako bazegoen Ostatua herrian, baina

aurrerantzean Giona Txikia ere ostatu izan zen: “Ostatu

Berria” (“Casa Posada Nueva”, “Nuevo Parador”, garaiko

dokumentuetan). Bidaiarien zaldi kotxeak barrura sartzeko

ate handia ere bazuen (Rikardoren denda aldera).

Lehenagokoa, berriz, “Ostatu Zahar” bihurtu zen.

1880. urtetik aurrera, “Giona Txikia” deitura ageri da doku-

mentuetan etxea izendatzeko. XX. mendearen hasierako urte-

etan ere aipatuta dago, baina inon ezer esan gabe beraren

jatorriaz.

Kontu ezaguna da kaleko etxeen izenek ahaztu eta galduta

geratzeko izan den joera eta Giona Txikiaren kasua ez dugu

bestelakoa. Jendeak gogokoago izan zituen etxean bizi zire-

nen izenak beraren berri emateko eta horrela sortu eta era-

bili ziren “Ignaziorenea”, “Pellorenea” eta “Naparrarenea”

bezalakoak. Azken izen hau 1950-1970 aldera etxe honetan

egon zen “Bar Navarro”ari lotua, jakina. Horra, beraz, etxea-

ren sorrerako zioa azken aldiraino ere iritsia.

1990ean etxe zaharra bota eta berria egin zuten beraren

lekuan.

GGIIOONNAA TTXXIIKKIIAA IDIAZABALGO “OSTATU BERRIA” IZAN ZEN.

aannttttoonniiooberasategi

1880. URTETIK AURRERA, “GIONA TXIKIA” DEITURA AGERIDA DOKUMENTUETAN ETXEA IZENDATZEKO.

Page 14: Aldaize 17

14 < aldaize 16

kolaborazioak [gaztetxea]

KKUURRTTSSOO BBEERRRRIIAARRII BBEEGGIIRRAAUUrrttee aammaaiieerraarraa bbiittaarrtteeaann,, hhiittzzaallddiiaakk,, oossppaakkiizzuunnaakk eettaa GGaabboonneettaakkoo eekkiittaall--ddiiaakk iizzaannggoo ddiirraa.. GGaazztteettxxeeaarreenn 66.. uurrtteeuurrrreennaarrii bbeeggiirraa,, aallddaakkeettaakk iizzaannggoo ddiirraaGGaazzttee AAssaannbbllaaddaarreenn wweebb gguunneeaann..

Aurtengo kurtsoari begira hainbat ekimen prestatzen hasita gaude.Azarorako bi hitzaldi antolatu ditugu: Urriaren hasieran eta “Ikuiluko berri-ketaldiak” ekimenaren barruan, Beñat Hach-Embarek Ormaiztegiarra izan-go da gurean Saharari hizketan. Bere aita zenaren herriak bizi duen egoe-ra eta etorkizuna nola ikusten duen kontatuko digu Beñatek.

Azaroaren amaiera aldera berriz, drogak izango ditugu hizpide. Askagintzataldekoak etorriko dira Gaztetxera gai honi buruz hitz egitera. Askagintzataldeak, hainbat ikuspuntutatik, droga-mendekotasunen fenomenoa modunormalizatzailean eta ez debekatzailean lantzen du, debekuaren aldekojarrerak baita banalizazioaren aldekoak ere salatuz. Drogak beti egon dire-la, daudela eta egoten jarraituko dutela uste dute eta haiekin mendekota-sunik gabe bizitzen ikasi behar dugula. Prebentzio ekintza hartu dute oina-rritzat eta ekintza honen oinarriak heziketa eta gizarte eta kultur eraldake-tak direla uste dute.

Abenduan, egitaraua oraindik zehaztu gabe badago ere, Gaztetxearen 6.urtemugako ekitaldiak izango dira. Gabonak alderako berriz, Olentzerorenetorrera eta ohiko ekintzak antolatuko ditugu.

GGaazztteettxxeekkoo wweebb gguunneeaann eerree aallddaakkeettaakk

Udazkenarekin batera, gure blogak ere aldaketa batzuk izango ditu.Azaroaren amaiera aldera urte bat beteko da Zopizarren Idiazabalgo gazte-on komunikazio gunea habian jarri genuenetik eta bada garaia soinekoberria janzteko.

Dagoeneko martxan dagoen berrikuntzetako bat ZopizarrenPress izango da.Zuzenean zure emailean berri destakatuenak jasotzeko zerbitzua.ZopizarrenPress-ek gainera Idiazabalgo gazteon informazio agentzia izangoda [email protected] helbidean zuk bidalitako berriak jasoko ditu-gu (beti ere herriarekin eta herriko gazteekin zerikusia izan beharko dute).

Harpidetza egiteko, [email protected] -era honako esaldia bidalibeharko duzue: BAI NAHI DUT + izen abizenak + zure posta helbidea.(mezuaren kostua 0,00?)

Blogaren edukietan ere aldaketak izango dira. Abendutik aurrera www.izal-gogaztetxea.gaztesarea.net web gunean, atal berriak izango dira eta lotura

BURLATAKO GAZTETXEAREAREN ALDEKOKONTZENTRAZIOAGoierriko Gazte Asanbladek deiturik, urrian eraitsi zutenBurlatako Gaztetxearen aldeko ekimena egin zen Idiazabalen.Udaletxe azpian kontzentrazioa egin ondoren, manifestazio zara-tatsua izan zen Kale Nagusian zehar.Urriaren 10eko euri zaparrada ez zen oztopo izan iluntzerakoGoierriko Gazte Asanbladek deiturik zegoen desalojoen aurkakomobilizazioan. Iluntzeko 8etan hasi da elkartaratzea, udaletxekoarkupeetan Burlatako Gaztetxeari babesa erakutsi asmoz.Eguraldiak animaturik, Desalojo gehiagorik ez! zioen pankartaaterki moduan hartu eta Idiazabalgo kaleetatik barrena manifes-tazioa egin genuen. Hotsa ere ez da falta izan, bertaratutakoeninstrumentuez gain, trumoi eta tximistak ere lagun izan diraburrunban.

gehiago ere izango dituzue, esaterako orain gutxi gehitu ditugu zerren-dara Herriekiko Elkartasuna atala edo komunikabideen atalean nabiga-tzen duzun bitartean musika eskaintza bikaina eskaintzen duenRadioKulturarako lotura.

Bloga egiten lagundu nahiko bazenu eta ideia eta proposamen berriakedukiz gero, gustura hartuko genuke zure laguntza.

[ di-da ]

Page 15: Aldaize 17

aldaize 17 > 15

kirolak

LLaauuggaarrrreenn eeddiizziiooaa eeggiinn dduu aauurrtteenn GGaarraaggaarrddooFFeessttaakk,, eettaa aannttoollaattzzaaiilleeaakk eezz ddaauuddee kkeexxaattzzeekkoommoodduuaann,, eezz aarrrraakkaassttaarrii ddaaggookkiioonneezz bbeehhiinnttzzaatt..JJoonn MMuujjiikkaa jjaaiiaallddiiaa oossppaattzzeenn hhaassii zzeenneettiikk aarrii ddaaaannttoollaakkeettaa llaanneettaann,, ddeennaa aattoonnttzzeenn.. LLaauuggaarrrreenneeddiizziiooaakk aatteeaakk iittxxiittaa,, GGaarraaggaarrddoo FFeessttaarreenn iinngguu--rruuaann hhiittzz eeggiinn nnaahhii iizzaann dduugguu bbeerraarreekkiinn..

NNoollaa hhaassii zziinneetteenn,, oorraaiinn ddeellaa llaauu uurrttee,,GGaarraaggaarrddoo FFeessttaa aannttoollaattzzeenn??Areto futbolean diru premia zegoela ikustengenuen beti, eta garagardo festa horri aurreegiteko aukera bezala ikusten genuen. Garaihartan Lazkaon egiten zuten, Ordizian erebai… Egiten hasiz gero hain zaila ez zirudielaeta, horrela hasi ginen. Lazkaotar batekin hitzegin nuen, nondik nora eta zertan mugitzenhasi behar nuen galdetu nion. Hasiera bateanhornitzaileekin hitz egin beharko nuela esanzidan. Interesaren arabera sartzeko edo ez,edota beste hornitzaile batzuekin hitz egitekoesan zidan… azkenean tratante moduan ibilibehar izaten da, batzuekin eta besteekin nego-ziatuz: zer ekarriko diguten, nola, ze preziotan,ze kondiziotan…

HHoorrttiikk jjaaiiaallddiiaa eeggiitteenn ddeenneerraakkoo ttaarrttee hhoorrrreettaannoorrddeeaa,, llaann hhaannddiiaa eeggiitteenn dduuzzuuee……Bai, bai. Azken finean lanik handiena beraiekegiten dute, hornitzaileek. Ni, nire aldetik, aldeguztietan eskaerak egiten ibiltzen naiz: gara-gardoarekin, egunean bertan izaten diren aulki,mahai etabarren eskaerekin… Sukaldearidagokionez, Jabi Sanchez eta JuanmaGarciarekin hartu eman ona dugu. Lehenengourtean laguntza eskatu nien ni ez bainintzen gaiikusten, eta baiezkoa eman zidaten. Ordutikazken lau urteotan nirekin ibili dira. Sukaldeari

dagokiona beraiek eramaten dute nagusiki.Tartean jokalari guztiak sartzen dira, laguntzaemateko.

NNoollaa aannttoollaattzzeenn zzaarreettee ddeenneenn aarrtteeaann llaann eeggiitteekkoo??Taldeak egiten ditugu, denok nahastuta: ba-tzuei sukaldean tokatzen zaie, hurrengo egune-an agian barran egon behar izaten dute, bestebatzuk garbiketan aritzen dira… Batzuek agianez dute sukaldean aritu nahi izaten, besteaskok nahiago izaten dute sukaldea. Azkenfinean, batzuek beraien lehentasunak adieraz-ten dituzte, eta horren arabera taldeak osatzenditugu.

LLaauu uurrtteerreenn oonnddoorreenn,, hhoobbeettuu eerree eeggiinn dduuzzuuee,,aakkaattsseettaattiikk iikkaassiizz,, eezzttaa??Bai, bai. Azken finean hasieran zein akats egondiren ikusita, hurrengorako horiek saihestensaiatu behar dugu. Beti egoten da zerbait, aka-tsen bat edo beste. Baina urtetik urtera, azke-nerako arazorik egon ez dadin saiatu behardugu. Noski, arazo mekaniko edo matxurarenbat badago hori ez dago gure esku, baina gureakatsak saihesten saiatu behar dugu.

HHeellbbuurruu nnaagguussiiaa ddiirruuaa lloorrttzzeeaa iizzaanniikk,, llaauu uurrttee--rreenn oonnddoorreenn,, lloorrttuuttzzaatt jjoottzzeenn aall dduuzzuuee??Diruari dagokionez areto futbolean defizita iza-ten dugu. Gure helburua defizit horri ahal denpusketarik handiena kentzea izaten da.Momentu honetan 60 bat lagun ibiliko dira fut-

bolean. Guzti hori mugitzeak, gutxi gora-behe-ra, bederatzi mila euroko aurrekontua suposa-tzen du. 9.000 euro ordea, zifra handia da jada.Noski, adin guztietako jendea dago areto futbo-lean: gazteagoak, helduagoak… batzuk diruajartzeko moduan daude, baina horretan saiatuzgero hori izango litzateke errazena.

GGaarraaggaarrddoo ffeessttaarreekkiinn zzeennbbaatt ddiirruu iirraabbaazztteenndduuzzuuee??Azken edizioko kontuak oraindik bukatu gabedaude. Aurreko edizioetan gure gorabeherakizan ditugu, arazoak… horiek saihesten saiatunahi dugu, ea behingoz, hainbeste lan egin ondo-ren etekinak bestelakoak izaten diren. Izan ditu-gu urteak hiru mila euro garbi atera ditugu-nak… batzuetan gehixeago edo gutxixeago,baina zifra horren inguruan ibili gara urtero.

HHeerrrriiaakk dduueenn hhaarrrreerraarrii ddaaggookkiioonneezz,, bbaalloorraazziiooppoossiittiibbooaa eeggiitteenn dduuzzuuee??Oso positiboa. Jendea oso ondo portatzen da.Jendea joan egiten da, eta agian pixka batharritzen duena hori izaten da. Familia osoakagertzen direla, gurasoak eta han geratzendirela eguna luzatu nahian edo… Ingurukoherrietatik ere etortzen dira, eta kanpoko jen-dea ikustea ere tokatu zaigu. Niretzat, aitzakia-rik ez dugu: jendeak hamarreko bat merezi du.

GGuuttxxii ggoorraa--bbeehheerraa zzeennbbaaiitt jjeennddee iinngguurraattzzeenn ddeennbbaa aall ddaakkiizzuu??Zail xamarra da hori jakitea, baina aurten eginditugun kalkuluen arabera, jartzen ditugunmahai guztiak beteko balira kolpetik hirurehuneta berrogeita hamar edo laurehun pertsonaartean egongo lirateke.

HHaaiinn eemmaaiittzzaa oonneekkiinn,, bboossggaarrrreenn eeddiizziiooaarreekkiinnppeennttssaattzzeenn aarrii aall zzaarreettee??Oraindik goiz da horretan pentsatzeko. Hasierabatean, pasatzen denean ahaztu nahi izatenduzu, baina data inguratzen den heinean, berri-ro ere martxan hasten gara.

Egia esan asteburu hori, data hori pixka bat fin-katuta dago, lau urteren ondoren. Bosgarrenbat egongo dela pentsatzen dut. Zein modutaraez dakit, baina egongo dela, bai.

JON MUGIKA. GARAGARDO FESTAREN ANTOLATZAILETAKO BAT

““NNOORRMMAALLEEAANN 33..000000 EEUURROO IINNGGUURRUU IIRRAABBAAZZTTEENN DDIITTUUGGUU GGAARRAAGGAARRDDOO FFEESSTTAARREEKKIINN””

“BOSGARREN BAT EGONGO DELAPENTSATZEN DUT. ZEIN MODUTARA EZDAKIT, BAINA EGONGO DELA, BAI”

“NIRETZAT, AITZAKIARIK EZ DUGU:JENDEAK HAMARREKO BAT MEREZIDU”

Page 16: Aldaize 17

16 < aldaize 17

iparrorratza

[ liburua ]“Euskara jendea: Gure hizkuntzaren historia, gure

historiaren hizkuntza ”(Juan Karlos Etxegoien, Xamar)

Nozedo, Portugalgo iparraldean kokatzen da,TRAS OSMONTES probintzian. Chaves hiritik 25 kilometrotaradago. 75 biztanleko herrixka txiki bat da. Jende gutxibizi da bertan, garai batean horrela izan ez bazen ere.Gehienak zaharrak dira. Gazte gutxi gelditzen da ber-tako nekazaritza mundua bultzatzeko, eta hirietaraalde egiten dute bizimodu desberdin baten bila. Uztaila

eta abuztuan ordea, emigrante ugariiristen da, 200 pertsona inguru izaterairitsiz. Herria berpiztu egiten da, urtesasoi guztian ez bezalako mugimen-dua somatzen da.

Fruta, fruitu lehorrak, barazkiak, zere-alak,… biltzen ditu bertako jendeakurte guztian. Ogiaz, gehienbat emaku-meak arduratzen dira, gizonezkoakbaratzean edo abereekin daudenbitartean. Produktu aipagarrienak txe-rrikia eta ardoa dira. Ia denek dutebarrikatxo eder bat etxe azpian norbe-rak eginiko ardoz beterik eta tximinienaldamenean, txorixoak ke artean tan-tonka lehortuz. Etxean eginikourdaiazpikorik ere ez da falta izaten.

Harrizko etxe eta bideak, txakur koa-drilak alde batetik bestera elkarri koz-

kaka jolasean, asto eta idiak gurdiari tirakapatata zakuak eramanez, oiloak etxekoandrearengandik ihesi hurrengo afarian platerean izateko beldur,… ErdiAroan egotea bezala da bertan egotea.

Mendian barrena sartu ezkero, pinuak, haritzak eta batez ere arbustoluzexka mota berezi bat ikus daiteke. Zuhaixka mota hau oso arriskutsuabihurtzen da suteetan, uda parteko suteetan kalteak areagotuz. Hektareaugari erre dira azken urte hauetan Portugalen. Suak kalte handiak sortuditu. Landaretzaz gain aipagarriak dira mendi muinoetan ageri diren formabereziko harri handiak; fraga izenaz ezagutzen dira. Zutabeak balira bezalaoreka desafiatuz altxatzen dira. Nola da posiblea naturak horrelako gauzakegitea?

Inguruko herriek ere, horrelako berezitasunak dituzte. Nozedok horretaz gain,badu harro egoteko beste arrazoi bat: bailarako herririk zaharrenetakoa da.

PORTUGALGO TRAS OS MONTES (NOZEDO)

EERRDDII AARROORRAA BBIIDDAAIIAATTUU NNAAHHII??

mmaaiikkeellbatista

IIzzeennbbuurruuaa:: Euskara jendea, Gure hizkuntzarenhistoria, gure historiaren hizkuntzaEEggiilleeaa::Juan Karlos Etxegoien, Xamar

AArrggiittaalleettxxeeaa:: Pamiela

PPrreezziiooaa:: 31€

Euskal Herriaren historiaren ingu-ruan idatzi du Juan Karlos Etxegoien Xamar-ek. Euskarazmintzo den jendearen historiatik abiatu da lan hau egin ahalizateko. Artzain eta nekazari herrietatik hasi eta gaur eguneraarteko hizkuntzaren inguruko informazio garrantzitsuenak bil-tzen saiatu da: testigantzak, data esanguratsuak, agiriak etaabar. Euskararen eta euskaraz hitz egiten dutenen historiaezagutzeko aukera polita, liburu atseginean jasota.

[ webgunea ]http://www.nekatur.net/catalogo.asp?idioma=2#ficha

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako nekazaritza turismoko etalanda etxeen gida eskaintzen du web gune honek.Euskaraz dago beste sei hizkuntzekin batera. Bertan aur-kitu dugu hain justu, Idiazabalgo Korta baserriko MariaLuisa Urrestaratzuk Zerainen duen Oiharte landa etxea.

HHiirrii ggaarrrraannttzziittssuuaakk: Chaves, Vilapouca ,Vila Real,Vidago, Pedras sal-galdas. Gaueko giroa ezagutzeko aukera ematen dute, egun pasaegiteko, parkeak, museoak, diskotekak, pub-ak, bowling-a, kartinga,piszina,… Txikia da Portugal, baina ez da munduan begirik osoa ikusiduenik, seguru!

Page 17: Aldaize 17

aldaize 17 > 17

zaharrak berri

KKlliikk bbaatteeaann ddeennbboorraa ppoollttssiikkooaann ggoorrddee ddeezzaakkeegguu aarrggaazzkkii bbaatt aatteerraattzzeeaann.. UUnneejjaakkiinn bbaatteeaann ttookkii hhoorrrreekk dduueenn iittxxuurraa jjaassoo ddaaiitteekkee.. OOrrooiimmeennaarreenn llaagguunnttzzaazzeettaa ssoorrmmeennaa eerraabbiilliizz,, aattzzeerraa eeggiinn eettaa ddeennbboorraann bbiiddaaiiaattzzeekkoo aauukkeerraa eemmaatteenndduuttee aarrggaazzkkiieekk.. IIrraaggaanneekkoo sseennttssaazziiooaakk bbeerrppiizzttuu eeddoottaa sseennttiimmeenndduu bbeerrrriieekkiinnjjoollaass eeggiitteekkoo bbeettaa eemmaatteenn ddiigguuttee..

XVI.mendean argazki kamararen aurrekaria izan zen kamera iluna asmatuzuten.Gatzak eta halurozko zilarretan geratzen ziren irudiak. Urteek aurre-ra egin ahala kamara zabaltzeko lentea ezarri zitzaion. Hurrengo mendean,ordura arte erabili ziren gela ilunak utzi eta egurrezko kaxa txiki eta era-mangarriak asmatu ziren. Gatzak aztertzen jarraitu zuten eta horretan arizirela, argiak gatzean zuen eraginaren araberako zela emaitza ohartu ziren.Argazkiaren historia ordea ez da 1816. urtera arte hasten. Garai honetan,argiak zilarrezko gatzetan emultsio kimiko bat izanaz lortu zen lehen irudia:erabilitako kamera motari Dagerretipoa deitu zitzaion, Dagerre asmatzaile-aren omenez. Dagerretipoa zen industria iraultzan metodorik erabiliena;familia burgesetan egoten zen eta erretratuak ateratzeko erabiltzen zituz-ten gehienetan. Hala ere, bazuen beste erabilpenik. Paisaien argazkiak ate-ratzen zituzten, margolanak baino merkeagoak baitziren. Dagerretipoagaur egun Polaroid bezala ezagutzen dugun kameraren aitzindaria da;momentuan lortzen diren argazkiak dira.

Negatiboz lortutako argazkiak berriz, kloruro zilarrez estalitako paperenbidez lortzen ziren. Gero paperera pasa behar ziren. Argazkigintzak merka-taritzarako bidea 1888.urtean hartu zuen, Kodak argazki etxeak ehunargazkiko karreteak atera zituenean. Bultzada handiena, argazkien inpre-sioan emandako aurrerapen industrialei lotuta etorri zen. Zuri-beltzekoargazkigintzan 1935etik hona ezer gutxi aldatu dela esan dezakegu.Koloreetako lehen argazkiek argazkigintzaren iraultza ekarri zuten. Lehenteknikak XIX. mendean ezagutu baziren ere, 1907ra arte ez zen argazki-gintza mota berria merkaturatu. Kolore modernokoa 1935ean ezagutarazizen eta ordudanik hobetuz joan da. 1990ean beste argazki metodo bat azal-du zen: argazki kamera digitala. Argazki hauek duten geroz eta kalitatehobeak, eta kostu gero eta txikiagoak, argazkigintza mota puntakoenarenbultzada ekarri du.

Argazkiek erabilpen ezberdina izan dute. Militarra, instituzioei dagokienazein pertsonala edo kolektiboa. Idiazabalen lehen aldiz argazki kamera batikusteak ikusmina sortuko zuen segur aski. Aurreko mendearen hasierangertatuko zen hau. XX.mendearen lehen erdian kamera ez zen gauza arrun-ta. Aberatsek eta argazkilariek baino ez zituzten.

Herriko argazkiak bada, ospakizun berezietan ateratzen ziren. Festak zire-nean, herriz herri ibiltzen ziren argazkilariak etortzen ziren. Argazkiren batgustuko edukiz gero, beraiengana jo eta eros zitezkeen. Etxean atera nahizirenean, argazkilariarekin eguna adostu eta etxera etortzen zen argazkiakateratzera. Bi argazkilari mota zeudela esan daiteke: bailarakoak, ezagu-

nenak eta argazkiak atera nahi zituenak haiengana jotzen zutenak, eta ibil-tariak, herriz herri ibiltzen zirenak. Urteroko sanblasetarako zita galdu ezeta herrian ospetsu egin zenik ere bazen: siete costillas bezala ezagutzenzutena esaterako.

Astigarreta, Segurako Etxeberria, Alzuri senar-emazteak eta Josetxo Marinargazkilariek ospea hartu zuten Goierrin. Amerikara joan eta senitartekoeibisitan argazki kamera eskuan etorri zenik ere egon zela gogoratzen dutebatzuek. Don Antonio apaizak ere bazuen argazki kamera. Gustuko omenzuen irudiak izoztea eta ospakizunen bat zenean klik eta klik aritzen omenzen kamerari probetxu atera nahian.

Urteak aurrera egin ahala argazki kamera etxe batzuetara ere iritsi zen.Koloretako argazkiekin etorri zen argazki munduaren orokortzea.Argazkigintzan lan egitea pentsatu zuenik ere egon zen Idiazabalen.80.hamarkada inguruanEstensoroko Agustin IparragirreNAN egiteko argazkiak ateratzenhasi zen bere etxean, eta aurre-rago argazkigintzan arrakastahandia lortuko zuen Fotoetxe eresortu zen.

Udalak argazkiak atera nahizituenean, bailarako argazkilarieideitzen zien. Hala, NANIdiazabalen egiten zenean, uda-letxean ateratzen ziren horreta-rako beharrezko argazkiak.

Idiazabalgo aireko argazkiak erebadaude. 1954an atera zituztenlehenak Amerikako EstatuBatuarrek. Francok estatukomapa egin nahi zuen, bainaEspainiak ez zuen baliabiderikhorrelako lan bati ekiteko.Horregatik, lurraldeko argazkiakateratzeko eskubidea eman zienamerikarrei. 60.hamarhadaezkero, hegaldi gehiago egindira. Argazki hauek lurraldeaaztertzeko aukera paregabeaeskaintzen dute. Ikusgai daude interneten www.gipuzkoa.net orrialdean.

Argazkiak iraganeko altxorrak dira. Mende bateko historia biltzen dutenpaperezko bitxiak.

AArrddoo eeggoossiiaarreenn ppaarrtteezz,, hhoobbee kkaattiilluu bbaatt ssaallddaa bbeerroo[ ESAERA ]

MMEENNDDEE BBAATTEEKKOO HHIISSTTOORRIIAA AARRGGAAZZKKIITTAANNIDIAZABALGO LEHENENGO AIREKO ARGAZKIAK 1954AN ATERA ZITUZTEN

Page 18: Aldaize 17

18 < aldaize 17

saski-naski

[ RZ ] [ LILI-MALLU ] jjooxxeemujika aannaamariaannssaallaass

MMOONNDDEEJJUU BBEELLTTZZAAKK> OSAGAIAK

TipulaPorruaArdiaren seboaPiper gorriaOreganoaKanelaPerrexilaOdotaGatza

> PRESTAKETA

Tipulak eta porruak garbito eta txikitu egiten dira. Ardiaren seboarekinegosiko ditugu, baina biak eltze ezberdinetan, tipulak denbora gehiagobehar baitu egosteko. Ondoren ontzi batera atera et adena nahastenda; piperrak, oreganoa, kanela, perrexila, gatza eta odolarekin batera.Bukatzeko agosten jartzen dira, irakitera iritsi gabe, eta ordu bat pasaondoren eginda gelditzen dira.

EEZZTTAARRRRIIKKOO MMIINNAAPoliki-poliki giroa hozten hasiko zaigu dato-zen asteetan. Eta horrekin batera katarroa, gripea eta nola ez eztarri-ko mina agertzea ohikoa izango da. Anamarik hainbat erremedio emandizkigu. Hona hemen bat. Besteak abenduko alean jarriko ditugu:

Dilista edo lenteja txikiak behar ditugu. Sartu kafea ehotzeko errotaneta txiki-txiki eginda jarri. Ondoren, bi baso ur irakiten jarri. Irakin pun-tura heldutakoan, bota bi koilarakada xehatutako lenteja.

Eragin eta eragin papilatxoa lortu arte. Bildu papila hori zapi batean etajarri eztarrian.

Kontuz ibili: lentejak erre egiten du eta.

Enplasto hori bi orduz eduki goizean. Iluntzean berriz, egin berriro papi-la eta zapian jarritakoan, bota ezti pixka bat. Ondoren, jarri beste biorduz eztarrian. Egunean bi aldiz hiru egunetan zehar jarri behar da.Gehiago behar izanez gero, egun bat txanda pasa egin eta beste hiruegunetan jarri.

[ BERTSOA ]

Haudek hau parajeahemen diagunaerrexa den pasatzenhorrela egunabaina ikuste al dekhor beheko laguna?Lasai etzeukan eta Punteri txukuna

Bokadiloa poltsanTa arma eskuanMajo saiatzen dittukGu hurbildutakuanBaina ez al zeudenan baOraindik treguan?Juxtu horregatikanFallatuko zuan!

Aurten e(re) zorionezEtzaiu ezer jazoOingon ez gaittun eroiHurrengon akasoAlperrik aizate taEgizue kaso!Gu bagoatza etaKartutxoak jaso!

2 uso punttuka

IIoorriittzz IImmaazz BBaazzttaarrrriikkaa

Page 19: Aldaize 17

aldaize 17 > 19

saski naski

[ ZE ASMA ]

D⁄⁄ ⁄

⁄⁄F + ;[ ARGAZKI ZAHARRA ]

:S

1950 hamarkadaren erdialdean aterata-ko argazkia da. 1955an komunioa eginzuten idiazabaldarrak agertzen dira.

Goiko aldean ezkerretik hasita: PepitaGorrotxategi (katekista), Angel Imaz,Eduardo Aseginolaza, D. Antonio eta D.Hilario (apaizak), Jose AntonioIparragirre, Jose Luis Imaz, RosinaAranburu (katekista).

Erdian: Jose Etxeberria, Jose LuisMujika, Kontxi Urkia, Mari CruzLizarazu, Ana Mari Albisu, MaribelAseginolaza, Mari Karmen Lasa, KontxiUrteaga, Leandro Zabala, JuanitoAlbisu.

Beheran: Pello Galarraga, Pedro MariMujika, Jose Maria Imaz eta GoitoLizarralde.

HHaammaaiikkaa aallddiizz ppaassaa iizzaann ggaarraa eelliizzaakkoo oonnddookkoo aarrttzzaaiinneennoommeenneezz eeggiinniikkoo eessttaattuuaarreenn aauurrrreettiikk.. BBaaiinnaa zzeennbbaaiitteettaanniirraakkuurrrrii dduugguu bbeerrttaann aaggeerrttzzeenn ddeenn bbeerrttssooaa?? EEaa ffaallttaa ddiirreennhhiittzzeettaattiikk zzeennbbaatt aassmmaattuu ddiittzzaakkeezzuunn!!

Artzantza danez gure herriko izen onaren ______bertan dauzkazu arkumetxoatxakurra eta ______apatza, txurka eta malatzatxintxarri eta ______mundu guztian ezaguna danIdiazabalgo ______

EErraannttzzuunnaakk:: sustraia, artzaia, uztaia, gaztaia

Page 20: Aldaize 17