Aldaize 13

20
IDIAZABALEN ERRE AL DAITEKE? TABERNETAN BERDIN ERRETZEN DA, ENPRESETAN TABAKOAREN LEGEA BETETZEN ARI DIRA // ZE BERRI ? IDIAZABAL DANTZAN. Idiazabalen dantzarako tra- dizioa egon da azken hamarkadetan. Arkaitz eta Axari taldeak dira horren erakusgarri. Axari taldeak ehun dantzari zituen 80. hamarkadaren erdialdean. 8-9 // HIZKETAN 11 // ZAHARRAK BERRI 17 [ 13.alea ] 2006ko otsaila IDIAZABALGO EUSKARA PLANA OTSAILEAN AURKEZTUKO DA. Herritar talde batek, Udalak eta Illatik datozen lau urte- rako plan estrategikoa adostu dute. MILA AGIRRE BARANDIA- RAN. LIBURUTEGIKO ARDURADUNA. “Orain, haurrek internetez egiten dituzte kontsultak”

description

Aldaize aldizkariaren 13.alea

Transcript of Aldaize 13

Page 1: Aldaize 13

IDIAZABALEN ERRE AL DAITEKE?T A B E R N E T A N B E R D I N E R R E T Z E N D A ,

E N P R E S E T A N T A B A K O A R E N L E G E AB E T E T Z E N A R I D I R A

/ / Z E B E R R I ?

IDIAZABAL DANTZAN.

Idiazabalen dantzarako tra-dizioa egon da azkenhamarkadetan. Arkaitz etaAxari taldeak dira horrenerakusgarri. Axari taldeakehun dantzari zituen 80.hamarkadaren erdialdean.

8-9

/ / H I Z K E TA N11

/ / Z A H A R R A K B E R R I17

[ 13.alea ]

2006kootsaila

IDIAZABALGO EUSKARAPLANA OTSAILEAN AURKEZTUKO DA.

Herritar talde batek, Udalaketa Illatik datozen lau urte-rako plan estrategikoaadostu dute.

MILA AGIRRE BARANDIA-RAN. LIBURUTEGIKO ARDURADUNA.

“Orain, haurrek internetezegiten dituzte kontsultak”

Page 2: Aldaize 13
Page 3: Aldaize 13

aldaize 13 > 3

illatiren txokoa

EEUUSSKKAARRAAKK EERRRROONNKKAA IINNTTEERREESSGGAARRRRIIAAKK22000066RRAAKKOO IIDDIIAAZZAABBAALLEENNIazko abenduan Illatiren Batzar Nagusiaegin genuen. Hamazazpi lagun inguru elkar-tu ginen eta hausnarketa polita egin genueneuskarak Idiazabalen izan behar duenlekuaren inguruan. Izan ere, IllatikUdalarekin elkarlanean Idiazabalerako eus-kara plan bat diseinatzeko bidea jarri duabian. Herritar talde bat elkartu da eta kidebakoitza sektore batekoa da(kirola, enpre-sa mundua, gurasoak, dendariak...), hala,norbera bere esperiantzian oinarrituko daeuskarak etorkizun hurbilean presentziahandiagoa izan dezan pixkanaka egin beha-rreko lanaz aritzeko garaian. Horretarakokontuan hartu ditugu Eusko JaurlaritzarenEuskara Biziberritzeko Plan Nagusiak(EBPN) eta Kontseiluaren Herrietako BaiEuskarari Ziurtagiriak diotena. Hainbatherritan bati edo besteari heldu diote, bainageuk, elkartu garen hausnarketa taldehorrek, pentsatu dugu biekin batera lan egi-teko ahaleginak merezi duela, elkar osaga-rriak direla uste dugulako; bien helburuaherrian euskararen erabilera areagotzekolanak egitea baita.

Datozen hilabeteetan egiten ari garenarenberri emateko aurkezpen bat egitekoasmoa dugu eta bidelagunak topatzekosaiakera egingo dugu, noski. Oraingozherriko txoko guztiak aztertu eta euskara-ren erabilera areagotzeko zer egin daiteke-en adostu dugu. Hori nola eta nork egin era-bat zehaztu gabe badago ere, horretan arigara.

Illatik euskaraz irakurtzeko ohitura bultza-tzeko herri aldizkaria sendotzea izan du hel-buru eta bide horretan aurrera egin duenezbeste erronka bati ere heltzeko garaia delaerabaki du. Zeuk ere herriko euskararenitsasontzira igo nahi baduzu, zatoz, gogotsugaude. Itsasontzira igotzeko bideak erraz-teko konpromisoa ere geurea denez, eaherritar guztiak igotzea lortzen dugun.

# 13AALLDDAAIIZZEE:: Idiazabalgoherri aldizkariaAArrggiittaarraattzzaaiilleeaa:: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 e-maila: [email protected] ]

EErrrreeddaakkzziioo ttaallddeeaa:: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, MaddiGarcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, IruneUrteaga eta Xabier Urteaga.

AAllee hhoonneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaakk:: IrantzuArrizabalaga, Jon Ander Intsausti, Ana MariAnsalas, Aita Iparragirre Herri Eskola, JoseMaria Paz institutua (Argentina), Gaztetxea,Anttonio Berasategi, Puri Urkia, Oihane ElioBBeerrttssooaa????????

DDiisseeiinnuuaa eettaa mmaakkeettaazziiooaa:: ZUM Edizioak.

IInnppiimmaakkeettaa:: Gráficas Ona.

TTiirraaddaa:: 1.000 ale.

LLeeggee ggoorrddaaiilluuaa:: SS-0151/04

IISSSSNN:: 1697-512X

Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak, Gipuzkoako ForuAldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruzlagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentoa

Eusko JaurlaritzaKultura Saila

“EUSKO JAURLARITZAREN EUSKARA PLANA ETAKONTSEILUAREN BAI EUSKARARI PLANA ELKAROSAGARRIAK DIRELAKO EKIN DIEGU BIAK BATE-RA MARTXAN JARTZEARI”

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bazkidetza:

BIDALI ZURE DATUAK: [email protected], kultur etxea 20013 Idiazabal edo utzi udaletxean

Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

AALLDDAAIIZZEERREENN IIRRUUDDII BBEERRRRIIAAAldaize esku artean hartu bezain pronto ohartzeko modukoa da irudi aldaketa nabarmena egin dio-gula. Halaxe da, bai. Dagoeneko bi urte badira Aldaize kaleratzen hasi ginenetik eta itxura berritzeaerabaki dugu, baina edukia mantenduta. Irakurle: eskertuko genizuke zure iritzia emango bazenigu,gustura jasoko dugu.

Page 4: Aldaize 13

4 < aldaize 13

iritzie

IRAITZ URKIANi ez naiz izan. Gainea ez det ezautzen zehelburukin ein dan eta zenbait jendejuten ai dan. Egie esan bertan zer daun eez dakit

EIDER KATARAINEz naiz eon. Turismoa bultzatzeko baliokodo. Dana dala artzantza bea bultzatzekoez dauke etorkizunik, ez do sektorenetorkizune aseguratzen. Beste gauzabatzuk e ein beharko die hortako.

ANDER BERASATEGIEon naiz ta ondo daula uste det. Politteiruttu ziten. Idiazabalek gaztaia dala tadauken famea kontun izanda ondo iru- -tzen zat holako leku bat sortzea.

Hamahiru urte, dedio! Azkar asko juten diilaurteek geo! Bai, bai, kontuk etatzen hasinaiz ta 1993. urten utzi gendun P.Santamaria eta biok orduarte gurea izanzan Xume taberna.

Hantxe pasau gintzen gaztetako urteikgehienak, gustora baino gustorago.Herritar gehienak ezautzen gintzen, ta giro ikaragarri onen eusten gion-dun gure arteko hartu-emanai.

Urtek aurrea ein ala, bakoitzek bere bidei heldu beharrak Iruna ekarrinittun. Bertan seitzen det oaindire, eta pozik hemen e. Opari gaiek sal-tzen dittun dendari ein nitzen eta, lehenago bezelaxe, bezeron esanetaseitzen det.

Ezin ukau “euskera matte izan deala beti”, eta, bizi naizen lekun bizita,gure euskerekin izan dean atentzioa indartu ein tzaiala esan daiket.Nere kixako burruka antzeko baten sartuta naille eten be; izan e, den-dara datorren jendeik gehiena erderaz ez bada frantsesez zuzentzen danereana eta nik, berriz, euskeraz erantzuten diet irripartsu, hortikaurrea, moldau ein behar!.

Apur bat “hiritartuta” ere sentitzen naiz. Gogoko det nere burue kaletikdallen jendetza arten nahastea eta “ezezagun somatzea”. Inoiz ez naizkonparazion aldekoa izan baino, azkar aitzekotan, Izalgo lasaitasunenbaino erosoago sentitzen naizela aitortzeko modun naiz.

Bihotzak hainbeste zirriztu dauzke, ordea!... Familik nahiz herrin dauz-kean launek sarritan erakartzen naue Izala. Tabernako lanen aittu nin-tzenen ez bezala, aukerea izaten det oain zenbaitt ekintza gertutikjarraitzeko; esate bateako, Herri-Krosa dela eta, plazako zubin ikusikonazue, urtea jun, urtea etorri, korrikalarik animatzen eo animatzailekzaintzen, eta, bazkalondon berrize, umeen tanborradei begik kendureein be.

San Blasak izaldar guztikin batea pasatze aldera, nere lan-egutegin“gorriz” agertzen da otsailen 3 e eta benetan asetzen nau paella earraketa laun giron berotasunek.

Txirrindulari lasterketa dauket azkenik gogon. Aurten e eingo duelakon,jakin, nere laguntzaik behar izan ezkeo esku bat botatzeko prest nauke-zuela!

Irun aldeti, adiorik ez, laister arte baizik!

Ongi dibertitzeko mutil eta neskak, aski dirabi esku eta hiru pezta, aste egunez jai eta jaiegunez festa, jolasa bezelako zorionik ezda!! Abesti hori hartu, pezetak euro bihurtu,eta segi aurrera! Herriko festak iritsi aurre-ko egunetako usaina gustatzen zait, herrita-rrak antolaketa-lanetan eta tabernariak azken orduko prestaketak egi-ten. Herritarrak euren artean erlazionatzeko eta hitz egiteko aukeraparegabea izaten dira festak. Kalera atera eta ia beti dago dibertitzekoekintzaren bat; denen gustoko ekintzak antolatzea izaten da, ordea,koxka. Festak beti izango dira festa, baina aldatu, asko aldatu dira, horiukaezina da! Ez da urte asko atzera egin behar aldaketa ikusteko. 28urte dauzkat, beraz oraindik gazte ikusten dut neure burua. Daukadanesperientzia apurra da nire ikuspuntua azaltzeko erabiliko dudan tres-na. Lehen, festa egiten zenean, denok sentitzen genuen zerbaitetanlaguntzeko, parte hartzeko edota ekintza bereziren bat antolatzekobehar soziala. Orain, aldiz, berdin zaigu herriko festetako ekintza histo-rikoenak antolatzeari ere uzten badiogu, esku bat botako duen jenderikez dagoelako. Beharbada, adinean aurrera joan ahala gastatzen doanenergiarengatik izango da, baina, nire ustez, herri bat pertsona multzoabaina gehiago da. Pertsona horien harremanak, dinamikak, ematen dionortasuna herriari, eta orduan izaten du herriak benetako izena etaizana. Orduan izaten dira festak herriarenak. Hemendik herriko festetanparte hartzera deitu nahi zaituztet denei; mugitu, saltseatu, gozatu etasaiatu egun hauei txispak ateratzen, seguruaski hurrengo urteetangogoratuko dugun anekdotaren bat gertatuko zaigu eta.

[ HERRIKO PLAZA ]Ze iruitzen zazu iriki berri dan gaztaian interpretazio zentroa?

[ HEMENDIK ] idiazabal

jjoonnanderiinnttxxaauussttii iirraannttzzuuarrizabalaga

[ HANDIK ] irun

Page 5: Aldaize 13

Tabakoaren Aurkako Legeak ez du baterealdatu Idiazabalgo tabernetako egunerokomartxa. Gehienek lehengoan jarraitzendute: erretzaileei ez zaie galarazpenik jarri.Lege berria, ordea, ez da taberna eta jate-txeei begira egindakoa soilik; galarazpenazabalagoa da. Oro har, IdiazabalenTabakoaren Aurkako Legeak eraginik izanal du? Estankoan lehengo moduan saltzenda, farmazian erretzeari uzteko botikeneskaria handiagoa da. Enpresetan ere izandu eragina. Garaiz da galderari erantzunzehatza emateko. Legearen inguruan ezja-kintasun eta zalantza asko daude, etatabernek behin betiko erabakia hartzeko 8hilabeteko epea dute. Denborak erakutsikodu asko sutan jarri dituen Legeak herrianondoriorik izan duen. Erretzaileen eta erre-tzaile ez direnen arteko borrokan datuobjektiboak ere badaude: iaz Araban,Gipuzkoan eta Bizkaian 2.500 lagun,Idiazabalgo biztanle kopurua baino gehia-go, hil ziren tabakoak sortutako gaitzekjota.

HHEEMMEENN EERRRREE AALL DDAAIITTEEKKEE??

erreportajea

aldaize 13 > 5

Page 6: Aldaize 13

6 < aldaize 13

erreportajea

Xumetik Batzokira eta handik Xaloara doanerretzaileak zigarroa itzaldu gabe sartu ahalizango du taberna horietara. Idiazabalen gau-zek lehengo moduan jarraitzen dute.Tabernetan erre daiteke. Tabakoaren AurkakoLegeak ostalaritzan eta lantegietan ditu ondo-rio nagusienak. Dena den, badirudi legea ustebaino arinagoa dela. Tabernariek, baitaIdiazabalgoek ere, debekua bezeroak galtzea-rekin lotzen dute. Aukera garbia izan da,beraz: gehienek erretzaileen alde egin dute.

Herriko taberna batzuetan erretzeko baimenaematen duten kartelak jarri dituzte. Besteaskotan, berriz, ez da aipamenik egiten. “Osoinformazio gutxi daukagu Lege honen inguruan,administrazio publikoak ez digu ezer jakinara-zi”, salatu du Batzokiko Sarak. Batzokian erre-tzen utziko dute. Hala ere, ez berak ez herrikobeste tabernariek ez dakite nor arduratuko dengaiaz. “Tabernako atean jartzeko kartel ofizia-lik ere ez dugu jaso”, adierazi du Sarak. Izanere, taberna bakoitzak kartel bat jarri beharkodu kanpoaldean bezeroak establezimenduhorretan erre ahal izango ote duen jakin dezan.Xume tabernako Beatriz ere bat dator

Sararekin: “Inork ez digu ezer esan, eta gubehintzat, ezer egin baino lehen zain gaude”.Ostalariek Lege honekin bat egiteko zortzi hila-beteko epea dutenez, uda arte itxarongo dute-la adierazi dute behin betiko erabakia hartzeko.

Bezeroek hala eskatu dietelako, Xaloan,momentuz, erre ahal izango da. “Bezeroekesan zidaten hobe nuela zegoen horretanuztea, eta horixe egin dut” adierazi duSalomek. Xaloarena kasu berezia da, legeakdioena ondo aztertu beharrean daude tabernaizateaz gain bertan ogia ere saltzen baitute.Hori dela eta, erabakia hartzea ez da errazaizan. “Ogia saltzen dudanez, erretzea debekatubeharko dudala esan didate. Informazio telefo-nora deitu beharko dut horren inguruan galde-tzeko”, gaineratu du Xaloako arduradunak.

Izan ere, tabernan edo jatetxean erretzenuztea edo debekatzea ez dago jabearen eskusoilik. Establezimenduan erre daitekeen ala ezehun metro koadro baino gutxiagoko lokalenjabeek aukera dezakete soilik. Ehun metrotikgorakoek erretzaileentzako eremua ipinibeharko dute, eta beste bat erretzen ez dute-

NNOONN EERRRREE DDAAIITTEEKKEE??KKiirroollgguunneeeettaann eerrrree aall ddaaiitteekkee??Idiazabalgo kasuan, kiroldegian eta pilotale-kuan ezingo da erre, baina bai Arizkorretakofutbol zelaian, leku irekia delako. Igerilekuanerretzerik ez da izango, 18 urte baino gutxiagoduten haurrak sartzen direlako.

LLaannttookkiieettaann eerrrree aall ddaaiitteekkee??Laneko espazioetan ezin da erre, ezta kanporairekiak diren tokietan ere; ez balkoietan, ez

leihoetan. Erretzaileentzako diren tabernetanere bertako langileak kanpora atera beharkodira, berdin kamioi gidariek ere (kamioiaenpresakoa bada behintzat). Salbuespenik erebada, ordea; etxeak espazio pribatu direnez,etxeetako garbitzaileek erre dezakete.

EEttaa ttookkii ppuubblliikkooeettaann??Antzokietan eta zinemetan erre daiteke, baitaautobus geltokian ere. Ezin da erre osasunzentroan, ikastetxean, kultur etxean, liburute-gian eta publikoari arreta emateko lekuetan.

HERRIKO TABERNA BA-TZUETAN ERRETZEKO BAI-MENA EMATEN DUTEN KAR-TELAK JARRI DITUZTE.BESTE ASKOTAN, BERRIZ,EZ DA AIPAMENIK EGITEN.

Page 7: Aldaize 13

aldaize 13 > 7

erreportajea

nentzat. Hasiera batean ez da halakorik gertatugure herrian. “Hasieran pentsatu genuen atze-ko aldea erretzaileentzat uztea, baina ez daukazentzu handirik”, adierazi du Salok, Xaloan,atzeko aldean dagoen gelari buruz ari da. Bereesanetan, txikiteoan dabilena ez omen da ber-tara joango bera bakarrik erretzera, koadrilaapurtu egiten baita.

EESSTTAANNKKOOAA EETTAA FFAARRMMAAZZIIAA

Lege berriak eztabaida eta ezjakintasun ugariagerian utzi badu ere, helburu nagusia erre-tzaileak murriztea da. Askok urte berriarekinbatera helburu hori jarri diote beren buruari.“Oro har, erretzeari uztea erabaki duten pertso-nak urte askoan erre dutenak direla uste dut”,esan du Klik estankoko Amaiak. Ez omen duhalako aldaketarik nabarmendu jende gaztea-rengan. “Azkenaldian, gainera, tabako markamerkeagoak merkaturatu dira, eta hamar ziga-rroko paketeak edota zigarro solteak ere salduizan dira, gazteak erakarri nahian edo”, argitudu. Urtarrilaren batetik, ordea, hogei zigarrokopaketeak soilik saltzen dituzte. Denborarekin,gainera, tabako marken prezioak parekatu egin-go dituzte, batzuen eta besteen artean aldehandirik egon ez dadin. Horrez gain, hemendikaurrera, tabakoa estankoetan eta makinetansoilik saldu ahal izango da, eta makina horietanezingo da tabakoaren publizitaterik erantsi.Estankoan uzten zituzten sosak farmazian gas-tatzea erabaki dutenak ere badira. Tabakoauztea erabakitzen duen askorentzat abiapuntuabotikara joatea da. Azken asteotan jende gehia-go joan da Idiazabalgo farmaziara erretzeariuzteko metodoen bila. “Nik uste dut, hein handibatean, aspaldian ikusten ari garen iragarkienpresioak handitu duela erretzeari uztekonahia”, azaldu digu Maribik. Hiru produktudaude botikan erretzeari utzi ahal izateko: niko-

tina duten txikleak, partxeak eta antsietateamurrizteko pastillak. Pastillak dira Idiazabalengehien saltzen ari direnak.

AAMMPPOONN EETTAA JJAASSOONN DDEEBBEEKKAATTUUTTAA

Ez dira, ordea, tabernak, estankoa edo farmaziaaldaketa nabaritu duten bakarrak. Legearendebekua lan esparrura ere iritsi baita, eta,Legearekin batera, eztabaida. Erre nahi duenaklantegitik kanpora atera behar du, erretzekoegokituta zeuden geletan ere ezin baita erre.Ampon eta Poyamen Legea betetzen dute, bule-goetan behintzat. “Lehen bulegoan erre zitekeneta orain erre behar duten garaian kanpora ate-ratzen dira”, adierazi du Nagore Ugartek.Erretzen ez dutenek gustura hartu dute Legea.“Lasaitu ederra hartu dugu, goizean goizetiktabako usaina hartzea ez zen batere atsegina”,gaineratu du Nagorek.

Herriko kooperatiban, Legea indarrean ipintze-ko gutxi falta zela ikusita, urtea amaitu bainolehen hasi ziren neurriak hartzen. "Duela laubat hilabete erretzeari uzteko ‘ikastaro magiko’horietako bat antolatu zuten. Erdia enpresaketa beste erdia norberak ordaintzen zuen, etabadira utzi diotenak ere! Bejondeiela.Bestelakoan, ezer berezirik ez dugu egin.Batzuek Legeari kasu egin diote, beste batzuekoraindik ez. Hala ere, lantokian gutxiago erre-tzen dela esan liteke”, azaldu dute Poyamekolangile Bittor Esnaolak eta Egoitz Zufiriak.

Jasoko egoera berezia da. Lantoki barruanerretzea debekatu egin dute eta kalera erretze-ra irten nahi duenak enpresaren instalazioeta-tik atera beharra dauka. Horrek zera eskatzendu erre nahi den zigarroko ehun bat metro ibil-tzea. Lege berria indarrean sartu zenetik jende-ak komunetan erretzen duen susmoa dute.

TTAABBEERRNNAARRIIEEKK ZZEERRDDIIOOTTEE??

SSaalloommee ((XXaallooaa))::Kartela jarri dugu tabernan, baina ez da ofiziala.Bezeroek esaten didate herri txikia izanda, hobedela taberna dagoen-dagoenean uztea. Gainera,iruditzen zait erretzen uzten ez badugu tabernanbezeroak galduko ditugula. Izan ere, haurrak sardaitezke erretzaileentzako tabernetan gurasoe-kin badaude.

BBeeaattrriizz ((XXuummee))::Erabakia hartu eta egokitzeko lanak egiteko zort-zi hilabete ditugunez, oraindik ez dugu ezer egin.Tabernak 100 m2 baino gehiago dauzka, etaerretzaileentzat zein toki utzi erabaki beharkodugu. Kartel ofizialik ere ez da iritsi, inork ez diguezer esan eta gu zain gaude oraindik.

SSaarraa ((BBaattzzookkiiaa))::Lege hau tontakeria dela uste dut, inork ez diokasurik egingo. Gure tabernak ez du debekatukoerretzea eta ez dut uste erabaki horrek bezerogutxiago izatea eragingo digunik. Izan ere, hau-rrak sar daitezke gurasoekin. Ni erretzailea naizeta, era berean, langilea; horregatik ezin dutbarra barruan erre. Kanpora ateratzen naiz.

Page 8: Aldaize 13

8 < aldaize 13

ze berri ?

Apirilean hasiko dira Zepai ondoko lursaileanetxe berriak eraikitzen. Udalak 60 etxebizitza egi-teko lekua erosi du inguru horretan; oraingoz,ordea, 21 etxebizitzako eraikin bakarra egingodute. Udalak erosi zuen lursaileko zati bakarraerabiltzeko baimena eman dio Gipuzkoako ForuAldundiak. Aurrerago eremu osoan etxeak erai-kitzeko egin beharreko tramiteak egingo dituForu Aldundiak. Hala ere, Udalak ez du presarik.Idiazabalen sortzen den eskariaren arabera eginnahi dituzte etxeak. “Herriaren tamainari eutsinahi diogu, eta idiazabaldarrek jarritako erritmo-ari jarraituko diogu. Beharra dagoela ikusitakoaneraikiko ditugu gainerako etxeak”, azaldu dioAntton Irizar alkateak ALDAIZEri.

Udaberrian egiten hasiko diren 21 etxeak hirumotatakoak izango dira: bi gelakoak, hirukoaketa duplexak. Interesa duten herritarrek datozenhilabeteetan izango dute izena emateko aukera.Aurten hasiko den eraikinaren alboan geroagobeste bi egingo dituzte; hogeita bat etxebizitza-koa bata, eta hemezortzikoa bestea. Hala, Zepaiinguruan hiru eraikin berri eta 60 etxebizitzaizango ditu guztira Idiazabalek.

Udalak egingo dituenez gain, beste enpresa erai-kitzaile batek 18 etxebizitza egingo ditu. Bi bloke-tan izango dira etxebizitza horiek, eliza ondoan,Gernikako arbolaren plazaren atzean. Obrak uda-berrirako hasita egongo dira.

UUDDAABBEERRRRIIAANN HHAASSIIKKOO DDIIRRAA ZZEEPPAAII OONNDDOOAANN EETTXXEEAAKK EEGGIITTEENN21 ETXEBIZITZAKO ERAIKINA EGINGO DU UDALAK ERREPIDE ERTZEAN

Apiriletik aurrera, urtea amaiera aldera arte,Bikuña kalean ibiltzea ez da lan erraza izango.Eliza ondotik hasi eta Kalbarioko ermita bitartekokaleak berritzeko asmoa du Udalak. 2006koaurrekontuaren zati handi bat, mila euro bainogehiago, obra horretarako erabiliko dituzte.

Udalak egindako proiektuan agertzen denez,Bikuña kalearen hasieran, elizatik Otezabalgobideguretzera arte, joan eta etorri egin ahal izan-go dute autoek. Hortik aurrera, norabide bakarraizango du. Apaiz etxearen alboan autoek Mujikaalderako bidea hartuko dute. Izan ere, handikaurrera oinezkoentzako bidea egingo dute. Zatihorretan sindikato inguruan bizi direnek bakarrikizango dute autoz ibiltzea. Jose Galo Zudairekalean beste hainbeste egingo dute. Urbanizaziolan horietan ur eta gas azpiegiturak ere berritukodituzte.

Proiektua onartuta dago eta laster lehiaketaraaterako du Udalak. Lanek idiazabaldarrei trabaasko egingo dietela eta, Udalak esperientzia duenenpresa baten esku utzi nahi ditu obrak, ahaliketa enbarazu gutxien egin dezaten.

BBIIKKUUÑÑAA AAUUZZOOKKOO UURRBBAANNIIZZAAZZIIOOAA AAPPIIRRIILLEEAANN HHAASSIIKKOO DDAA

//// TTXXOOMMEENNAANNEEKKOO AARRBBOOLLAAKKTxomenaneko parkean aldaketa nabar-mena gertatu da: sarreran zeuden bipinu handiak bota egin dituzte. Guztirabost zuhaitz moztu dituzte. Botatakoarbolak ihartuta eta gaixorik zeuden.Kendutakoen lekuan beste bost landatu-ko dituzte. Sarrerako bi pinuak botatzekolanek ikusmina piztu zuten. Argazkietan,urtarrilaren 16an eta 17an arbolak nolabota zituzten ikusten da.

[ iruditan ]

Page 9: Aldaize 13

aldaize 13 > 9

ze berri ?

Illati euskara elkarteak eta Udalak egindakohitzarmenetik sortutako euskara plana otsai-lean aurkeztuko diete herritarrei. EuskoJaurlaritzaren EBPN (Euskara BiziberritzekoPlan Nagusia) eta Kontseiluaren BaiEuskarari ekimenak uztartu, etaIdiazabalako euskara plana egin dute herri-tar talde batek, Udalak eta Illatik. Plan estra-tegikoak datozen lau urteetan euskararenalde herrian egin beharreko ekimenak etajarduerak biltzen ditu.

Sektorez sektore zein behar dauden aztertu,eta horiei zer erantzun eman zehazteko 14laguneko batzordea aritu da lanean . Hauekdira batzordean aritu direnak: AsierOyarbide (Udala), Eider Alustiza (Illati), JoseLuis Alustiza (Illati), Angel Oiarbide(Indarzabal), Ion Mujika (kirola), UnaiAzurmendi (kirola), Aratz Imaz (kirola) Ion

Esnaola (herri-eskolako guraso elkartea),Eider Dorronsoro (enpresa), IrantzuArrizabalaga (Administrazioko langilea),Xabier Urteaga (komunikabideak), Ana Goñi(komertzioa) eta Jose Luis Garmendia(komertzioa).

Bilera horietan EBPNk eta Bai Euskarariakordioak proposatutako arloak aztertudituzte: irakaskuntza, euskalduntzea, familia,administrazioa, teknologia berriak, lan mun-dua, aisia, kirola, erlijioa, komunikabide-ak…. Bakoitzean Idiazabalen zer premia etagabezia dauden zehaztu dute. Datozen urtee-tarako lana ondokoa izango da: Jaurlaritzaketa Kontseiluak gure herriko beharrei aurreegiteko zehaztuta dituzten ekimenak egitea.Horretarako, Udala eta Illati elkarrekin aritu-ko dira lanean.

EEUUSSKKAALL HHEERRRRIIKKOO GGAAZZTTEEOORRKKEESSTTRRAA IIDDIIAAZZAABBAALLEENNEskaintza onari erantzun ona eman ziotenherritarrek. 400 lagun baino gehiago bilduziren Zelaako kiroldegian urtarrilaren 4anEGOren kontzertua entzuteko. Aita Iparragirreherri-eskolaren 25. urteurrena ospatzeko eki-taldia izan zen; ikasturtean egingo dituztene-tatik garrantzitsuena. 25. urteurreneko ba-tzordeko kideak gustura daude erantzunare-kin. Idiazabaldar asko ere etorri ziren, etakanpoko jenderik ere izan zen.

Joachim Harder zuzendaria buru zutela, EGOko 80 musikariek Z. Kodalyren, A. Coplanden eta L.V. Beethovenen obrak interpretatu zituzten.Joachim Harder zuzendariak obra bakoitza interpretatu aurretik lehen azalpenak eman zituen. Kodalyren lana aurkezterakoan ondokoa aipa-tu zuen: “Idiazabal bezala urruti, galduta dagoen leku bateko doinuak dira”. Urtarrileko emanaldiak idiazabaldar askori normalean hiribu-ruetan ematen dituzten kontzertuak “urrutiko parajeetan” entzuteko aukera eman zien.

HHEERRRRIIRRAAKKOO EEUUSSKKAARRAA PPLLAANNAA OOTTSSAAIILLEEAANN AAUURRKKEEZZTTUUKKOO DDUUTTEEHERRITARREK, ILLATIK ETA UDALAK LANDU DUTE EGITASMOA

GANBARAKO TERTULIAK

Jose Maria Setien eta Andoni Egañaizan dira Ganbarako Tertulietako gonbi-datuak abenduan eta urtarrilean.

““EEuusskkaall HHeerrrriikkoo eelliizzaarrii bbaakkee pprroo--zzeessuuaann bbiittaarrtteekkaarriittzzaa eesskkaattzzeennbbaazzaaiioo,, GGoottzzaaiinneenn BBaattzzaarrrraakk,,MMaaddrriillddiikk eezziinnggoo dduu hhoorrii eerraaggoottzzii””

““HHuurrrreennggoo bbeerrttssoollaarrii ffiinnaalleeaanniizzaannggoo nnaaiizz,, nniikk eerree bbaaddaauukkaatt ffiinnaallbbaatt iikkuusstteekkoo ggooggooaa””

©Goierriko Hitza

©Goierriko Hitza

[ Herri Eskolak 25 urte ]

Page 10: Aldaize 13

10 < aldaize 13

kolaborazioak [herri eskola]

Informatika ikasten duten bitartean, gure eskolari buruzko zenbat gerta-karien berri emateko, guraso talde bat martxan jarri da. Talde honen historia, joan zen ikasturtean hasi zen. Eskolatik informatikainguruko prestakuntza jasotzeko eskaintza luzatu zitzaien guraso guztiei.

8-10 gurasoko taldetxo bat osatu zen eta astelehen eta ostegun goizetanaritu ziren irakasle taldearekin bat, bakoitzak zekiena, besteekin truka-tzen. Modu horretan eman zituzten informatika munduan lehenengourratsak. Ikasturte amaieran esperientzia baloratu eta, partaideek, posi-tibotzat jo zutenez, aurten ere antzeko eskaintza luzatzea erabaki zen.

Horrekin batera, pentsatu zen guraso talde honek eskola komunitatearizerbitzu bat eskaini ziezaiokeela. Proposatu eta onartu. Helburua, garbia:

ikasitako eduki informatikoak eta Eskolako tresneria erabiliz eskolakomunitatean informazioa ematea.Momentuz, hiru amek osatzen dute aurtengo taldea eta Eskolako familieiaurkeztu diete jadanik beraiek egin nahi dutena.

Esan nahiko genuke, taldea irekia dela eta edozein momentutan partaideberriak onartzeko prest daudela. Inork ez dezala beldurrik izan, ez dabeharrezkoa informatika ezagutzak izatea. Astean bi egunetan elkartzendira, astelehenetan eta ostegunetan. Doan da, ez dago ezer ordaindubeharrik, joan ezin denean nahikoa izaten da taldeko norbaiti abisatzea,ez da izaten inongo konpromisorik. Beraz lerro hauek erabili nahi ditugutalde honetako partaide izan nahi duen edonor animatzeko.

2255.. UURRTTEEUURRRREENNEEKKOO LLEEHHEENNEENNGGOO ZZAATTIIAARREENNDDIIRRUU BBAALLAANNTTZZEEAAUrtarrilaren 20an, 25. urteurreneko batzordeak azter-tu zituen diru gorabeherak (ikus alboko taula). Saiohorretan baita ere, urteurrenaren lehenengo balora-zioa egin eta bigarren zatirako egitaraua zehaztu zen. Atal honetaz baliatu nahi dugu, eskerrak emateko dirulaguntza eman duten denei eta antolatutako ekintzetanpartaide izan ditugun herrikide nahiz kanpotar guztiei.Gogoratu nahi dizuegu baita ere, antolatzen direnekintza guzti-guztiak herriari irekiak daudela, eta edo-nor izan daitekeela partaide

IIKKAASSII,, PPRRAAKKTTIIKKAATTUU,, IINNFFOORRMMAAZZIIOOAA EEMMAANN,, OONNDDOO PPAASSAATTUU

[ laburrak ]

EEkkiinnttzzaakk DDiirruu ssaarrrreerraa DDiirruu iirrtteeeerraa GGuuzzttiirraa

Diru laguntzak 15120 - 15120

Anagramadun material salerosketa 2147 4354,44 12192,56

Egutegi salerosketa 1680 2152,96 12439,6

Propaganda materialak - 1315,12 11124,48

Jokulandia - 1051 10073,48

Kobratu ez dutenei detailea5 - 334,53 9738,95

Perkustra 600 8084 2254,95

Loteria Salerosketa 7495 6000 3749,95

Kantu afaria 420 670,93 3499,02

EGO 3370 4640 2229,02

Bankuko gastuak - 9,08 2219,94

Interesak 6,45 - 2226,39

IINNAAUUTTEERRII DDAANNTTZZEENN IIKKAASSTTAARROO--TTAAIILLEERRRRAAUrtarrilaren 27an, otsailaren 10ean eta 17an, Herri Eskolaninauteriko dantzen ikastaro tailerra egingo dute irakasle etaikasleek, Ostadar dantza taldeko kideekin. Ea modu honetan,inauterietako desfilea oraindik ere ederragoa izaten den.

EESSKKOOLLAAKKOO OOBBRRAAKKGeroz eta denbora gutxiago geratzen da Eskolako obrak hasteko. Hori bai, ez dakigu noiz hasiko diren.

Page 11: Aldaize 13

aldaize 13 > 11

hizketan

Badira urteak bai, 23! Herriko haur denen lehenerreferentzietako bat izan da mende laurdenhonetan Mila, Idiazabalgo Liburutegiko ardura-duna. Aldi honetan ALDAIZEn atzera begirakoaegin nahi izan dugu berarekin, pasa direnenoroitzapen onenak eta okerrenak gogoratuz.

GGooggooaann aall dduuzzuu llaanneeaann hhaassii zziinneenneekkoo lliibbuurruutteeggiihhuurraa??

Liburutegia ez zegoen oraingo lekuan, Correoszaharra izan zenekoan zegoen. Handik 85eanetorri ginen oraingora. Hura askoz ere gela txi-kiagoa zen eta oso desberdina oraingoarekinkonparatuz gero. Jendea ere askoz gehiagoibiltzen zen; bai irakurtzen, bai lanean eta baitadenbora pasa ere.

OOrraaiinnggoo lliibbuurruutteeggiiaa iikkuussiittaa eettaa hhuurraa ggooggooaannhhaarrttuuttaa,, ddeennaa iizzaannggoo ddaa ddeessbbeerrddiinnaa aallaa??

Bai, adibidez, lehenago nobelen atalean liburudenak elkarrekin izaten ziren, ez zeuden egilea-ren edo izenaren arabera antolatuta. Orain,berriz, idazleen lehen hiru hizkien arabera dagoantolatuta dena eta bilaketa askoz erosoagoada.

EEssaann ddiigguuzzuu,, hhaassiieerraann jjeennddee ggeehhiiaaggookk eerraabbiill--ttzzeenn zzuueellaa lliibbuurruutteeggiiaa......

Dezente gehiago izaten ziren orduan liburute-gian. Orain teknika berriekin, internetekin

batez ere, ikusten dugu haurrek ordenagailue-kin hona etorri gabe egiten dituztela kontsul-tak. Haurrak, gainera, oso urte gutxirekin has-ten dira tresna hori erabiltzen.

AAzzkkeenn uurrtteeeettaann lliibbuurruutteeggiiaann eerree tteekknnoollooggiiaabbeerrrriiaakk aapplliikkaattuu ddiittuuzzuuee......

Bai, zerbitzu berri bat jarri genuen abian libu-rutegian. Sistema horren bitartez erretserbaegin liteke eta oraingoz, liburua dagoen lekurajoan beharko genuke liburua hartzera. Halaere, asmoa bada eskatzen den liburutegitikeskatzen den liburutegira liburuak ekartzeko.Liburutegi gehienok sarean gaude eta horfondo bat dago liburu guztiekin eta kontsultaegin dezakezu dauden liburu guztietan.

LLiibbuurruutteeggiiaa ddaarraabbiilltteenn jjeennddee mmoodduuaarrii bbeeggiirraattuu--ttaa zzeerr aannttzzeemmaatteenn dduuzzuu??

Nik uste dut liburutegian jende heldua ez delainoiz asko ibili. Normalean eskolako umeak ibiliizan dira. Momentu honetan txikientxoenakibiltzen dira gehien bat, eskolan hasi berri dire-nak, irakurtzen ikasten hasi direnak, lauzpabosturte ingurukoak dira bazkide finenak.

Beste batzuk etortzen dira eskolarako libururenbat edo behar dutenean, baina maizen etortzendirenak horiek, ez dut esango etortzen direnenkopuru handiena direnik, baina bai maizenetortzen direnak.

Lanera, irakurtzera, kontsultak egitera...etorri ohi da jendea, baina liburutegi honetandenok pasa dugu denbora pasa etorri eta ixilikegon ezinda egoten ginen garaia...

Gero eta gutxiago daude, egia esan, halakoak.Beste modu batean lan egiten da eta ikusten dainternet tarteko dela liburutegiak ez dituelahaurrak gehiegi erakartzen. Baina egia da taldebat etortzen dela lanera eta langileenak direlaeta oso langileak ez diren horiek beti sortzendute arazo gehixeago.

AAttzzeerraa bbeeggiirraattuuttaa zzeerr ddaa llaann oonneekk eemmaann ddiizzuunnoonneennaa??

Agian, nahiko egunean nagoela umeen genera-zio pasadizoan. Eta pentsa zenbat pasa diren!Honezkero helduak direnetatik hasi eta orain-txe liburutegira etortzen hasi direnetara denakgogoan ditut.

EEttaa ookkeerrrreennaa??

Batez ere haserretuta ibiltzen garenean har-tzen ditugun beroaldiak... esaten diozu zeureburuari “posible ote da horrela ibiltzea, ez otedakite zertarako den liburutegia?”, eta azaltzendiezu hau librea dela, sarrera librea dela etadenok daukagula eskubidea hemen egoteko,baina ez dute ulertzen sarrera librea dela etaegoteko era bat dagoela.

MILA AGIRRE BARANDIARAN. 23 URTE LIBURUTEGIAN LANEAN.

““OORRAAIINN,, HHAAUURRRREEKK IINNTTEERRNNEETTEEZZ EEGGIITTEENN DDIITTUUZZTTEE KKOONNTTSSUULLTTAAKK””

NIK USTE DUT LIBURUTE-GIAN JENDE HELDUA EZDELA INOIZ ASKO IBILI.NORMALEAN ESKOLAKOUMEAK IBILI IZAN DIRA.

Page 12: Aldaize 13

12 < aldaize 13

ertzetik [argentina]

NNEELLSSOONN CCAASSTTRROO,, AARRGGEENNTTIINNAAKKOO KKAAZZEETTAARRII EEZZAAGGUUNNEENNAA,, IIDDIIAAZZAABBAALLEENNMEDIKU ETA KAZETARI OSPETSUAREN AITA IDIAZABALGOA ZEN

JJoosséé MMaarrííaa PPaazz iinnssttiittuuttuukkoo iirraakkaasslleeeekk eettaa iikkaasslleeeekk ggoonnbbiiddaattuu bbeerreezziiaa iizzaanndduuttee iikkaasstteettxxeeaann:: NNeellssoonn CCaassttrroo,, AArrggeennttiinnaakkoo kkaazzeettaarrii eettaa nneeuurroollooggoo eezzaa--gguunnaa.. CCaassttrroorreenn aaiittaa IIddiiaazzaabbaallggooaa zzeenn eettaa ffaammiilliiaa bbiissiittaattzzeenn iizzaann zzeennhheerrrriiaann.. IInnssttiittuuttuukkoo iikkaasslleeeekk eettaa iirraakkaasslleeeekk bbiissiittaa hhaarreenn kkrroonniikkaa eeggiinn dduutteeAALLDDAAIIZZEErraakkoo

Argentinak duen kazetari ezagunena familia giroko jai bat ospatzera eto-rri zen Idiazabala. Nelson Castro mediku neurologoa da, Buenos Aireskounibertsitatean ohorezko matrikularekin lortu zuen titulua. Ondoren kaze-taritza politikoari buruzko masterra egin zuen Estatu Batuetan. Munduosoko 1500 kazetariren artean, berak lortu zuen ikasketa horietarakobeka. Haren lana askotan saritu dute; besteak beste, Martin Fierro,Konex Fundazioa, Broadcasting eta Asiseko Santa Clara sariak eskuratuditu.

Gaur egun, “Puntos de vista” irratsaioa egiten du La Red irratian goizero,astelehentik ostiralera. Telebistan ere aritzen da, Todo Noticias (TN) katean“El juego limpio” saioa egiten du ostegunero. Eta La Nación eta Página/12egunkarietan iritzi artikuluak idazten ditu. Egunotan Castro jauna“Enfermos de poder” (Ediciones B- Grupo Z) liburua aurkezten ari da.

Gainera, Argentinako kazetari-rik sinesgarriena eta errespe-tatuena da.

Argentiako ErrepublikakoKazetaritza IndependentearenDefentsarako Elkarteko kideada. Munduko foro eta eztabai-dagune askotan parte hartzendu, gaur egungo gaien ingu-ruan iritzia emateko.

Castro doktoreak Idiazabalenditu sustraiak. Bere aitaIdiazabalen jaiotakoa da, etabere familiako batzuk oraindikere hemen bizi dira.Familiarteko ospakizun battarteko etorri zen Idiazabala.

José María Paz institutuakgonbitea eginda hitzaldia eman zuen eskolan. Argentinak behar duenaldaketa gerta dadin gazteek zer egin behar duten aztertu zuen. Ikasleeketa irakasleek gaurkotasuna, hezkuntza, Uruguaiko gatazka edotaArgentinan egin sortu zen ALCAren (Ameriketarako MerkataritzaraAskerako Esparrua) goi-bilerari buruzko galderak egin zizkioten. Eskolanditugun teknologia tailerrak ere bisitatu zituen, eta, datorren urtean, gureikastetxeak 50 urte betetzen dituenerako berriro ere etorriko dela agin-du zuen.

Castro jaunaren lanari buruz luze jardun genezake, baina berak duen titu-lu garrantzitsuenari buruz arituko gara. Castro pertsona ona eta handiada. Familiarekin atseden hartzera etorri, eta horietako ordu batzuk gurieskaini izanak argi uzten du hori. Modu horretan jokatuta, Castro jaunakondokoa azaldu du berriro ere: Argentinaren etorkizunarekin eta hez-kuntzarekin duen konpromisoa.

EErrrreeddaakkzziiooaa:: Bosgarren urteko ikasleak.AArrggaazzkkiiaakk:: Juan Pablo Vassia

AArrdduurraadduunnaa:: Marta Montivero de Britos

Page 13: Aldaize 13

aldaize 13 > 13

[izal ezautuz] ertzea

Iturri? Bai, baina hori baino askoz gehiago ere bai. Gaurko eguneko auto

eta kamino zale moderno guztiek erraz entendi dezaten… autopistako res-

top/zerbitzugune horien aurrekari autoktonoa.

Bentaiturri zuten geraleku garai hartan, gure kaminoan barrena, eguzki bila

zihoazen lehen turista bakanek; nola ez, baita motorrari arnasa pixka bat

hartzen uzteko geldialdia egiten zuten kamioizaleek ere edo -zergatik ez-

beste gabe, bizarra kendu, ondo freskatu, bazkaria prantatu eta siestatxoa

egin ondoren, presa handirik gabe abiatuko ziren txofer patxarosoek.

Eurekin batera, gurdia karga-karga eginda udazkenean garotatik zetozen

baserritarrak, askan idiei edaten emateko.

Baina, hango zaborra eta zikina! orduko neurrikoa, jakina, (ez restopetakoa

adinakoa) baina handia, nolanahi ere; han behean, pare samarrean zegoen

Ugarkazabaletako urtegiko ura irteten zen orduan Idiazabalgo etxeetako

kaniletatik eta alkateak iturria kentzeko eskatu omen zuen... ipini zuten

“Agua no potable” errotulu kategoriko hura, baina alferrik.

Restop modernoen garaipena ekarri zuen bezalaxe, autoen olde geroz eta

handiagoak gure iturria eraman zuen; kaminoak hirugarren bidea ere

behar zuela eta, 1970 aldera, iturria kendu egin zuten; ondoren, harriei

banan-banan zenbakia ipini eta gorde; Juanito Urzelai ibili zen lantegi har-

tan. 1979an, eskola berriaren ondoan berreraiki zuten iturria, dotore.

“Noizkoa zen iturri zaharra?” galdetuko du baten batek. Pentsa lezake

kaminoa egin zen garaian (1849-1851) altxatua zela eta, seguruenez, ez da

oso oker ibiliko. Edozein moduz, lehenago ere izango zen zerbait han;

1797tik aurrera dago dokumentatua Bentaiturri izena. Eta, nondik nora

horrelako izena? Guk dakigula, hor ez da bentarik izan sekula. Edo, izango

zen Ugarkazabaletako etxe zaharrean (1723)? Hara gure restop lehena,

oso-osoa.

BBEENNTTAAIITTUURRRRII1797TIK AURRERA DAGO DOKUMENTATUA IZENA.

JUANITO URZELAI, JESUS MARI COLLADO ETA MARITXUARRIZABALAGA, ORAIN HERRI ESKOLA ONDOAN DAGOEN ITURRIAN.

aannttttoonniiooberasategi

Page 14: Aldaize 13

14 < aldaize 13

kolaborazioak [gaztetxea]

MMIILLAAKKAA BBIISSIITTAA GGAAZZTTEETTXXEE BBIIRRTTUUAALLEEAANNDUELA BI HILABETE IREKITAKO GAZTETXEKO WEBLOGAK IA 10.000 BISITARI IZAN DITU

Abendu hasieran estreinatutako gazte asanbladaren blogak milaka bisitajaso ditu martxan daraman denbora apurrean. Gaztetxearen bosgarrenurteurrenari loturiko notiziak jasoz hasi zuen ibilbidea weblogak, eta,ordutik, gazte asanbladak antolaturiko ekitaldi guztien berri eman du.Gabonak baino lehen, 4000 bisita baino gehiago jaso zituen, eta urtarri-laren bukaerarako bisitarien kopurua bikoiztu egin da. Ez da marka txa-rra, ez horixe!

Olentzeroren etorrera, gazte asanbladaren festetako programa, futbitotxapelketaren sailkapena eta beste hainbat albiste argitaratu ditugudagoeneko. Guztietan irakurriena Gabon-eskeko argazkiak biltzen zituenaizan da. Iruzkin ugari ere jaso dute albisteek; izan ere, argitalpen guztieiburuz iritzia emateko aukera ematen zaie bisitariei.

Hemendik aurrera ere irekita jarraituko du gaztetxe birtualak, Gabonetanbezala herriko festetan ere ez dugu oporrik izango. Aitzitik, jaietarakoantolatutako ekitaldi guztien berri emango dugu. Horrez gain, atal berriaksortzeko asmoa ere badugu, eta laster lehiaketatxo bat ere antolatuko dawww.izalgogaztetxea.gaztesarea.net helbidean.

Gaztetxe birtualak eduki duen harrerarekin oso gustura gauden arren,oparitxoekin datozen bisitak ere eskertuko genizuke. Gaztetxea bezalaxe,weblogak ere denon ekarpenak jaso nahi ditu; beraz, bidali itzazue zuenargazki, iritzi, berri, deialdi, artikulu eta abarrak amaraunean argitara di-tzagun.

AAUURRTTEENN EERREE GGUURREEKKIINN JJAAII IIZZAANNGGOO DDUUZZUUEEBeste hainbatetan bezala, gazte asanbladak festetarako egitaraua osatudu. Ekintzak beste urteetako sanblasetako berak izango dira, bai eta leloaere: “Gurekin jai duzue!”Gazte jolasak otsailak 3an izango dira futbitoan, eta goitibehera txapel-ketaren 5. edizioa otsailaren 4an jokatuko da Gurutzetako aldapan behe-ra. Bestalde, festetako azken egunean, 5ean, futbito txapelketa nork ira-baziko duen erabakiko da. Jaietan etxean geratu beharko dute, beraz,parte-hartzaileek txapela etxera eraman nahi badute.

EETTXXEE Data zehazteke baldin badago ere, otsailean entzun ahal izango dugu Etxebakarlaria gaztetxeko tabladuan. Arrakasta handiko lehen lana aurkeztu-ko du Izalen 21 urteko gazte honek. Lehen diskoari “Zatoz nirekin” izen-burua jarri dio. Gonbidatuta zaude.

MMAARRTTXXOOAAKK 88Emakume langilearen eguna dela eta, asteburu horretarako ekintzatxobat ari gara prestatzen. Emakumeak izango dira protagonista, noski.

[ datozenak ]

Page 15: Aldaize 13

Festetan Idiazabalen kiroletan arrakastarik handiena duen ekimena,

herritar gehienen ustean, herri-krosa da. Txirrindulari probak ere,

urteak joan urteak etorri, garrantzia lortu du. Baina, bai festetan, bai

festak hasi aurreko garaian, ohiko bihurtu dena herriko futbito txapel-

keta da. Neguko irudia izaten da gure herrian futbitoko argiak piztuta

izatea, eta jende ugari inguruan jokalariei animuak ematen ikustea.

Udazkenean hasten diren partidek Sanblasetan izaten dute final han-

dia. Aurten, otsailaren 5ean izango da, 17.00etan, futbitoan.

Aurtengoa laugarren urtea da futbito txapelketa etenda egon ostean

herriko gazteek berreskuratu dutena; “garai berriak” bizi ditu, beraz.

Lehenengo ahaleginetik orain zazpi urte ingurura arte, parte hartzen

zuten taldeek antolatzen zuten. Hiru urtez ez zen txapelketarik izan.

Orain lau urte, ordea, berriro ere heldu zioten ohiturari. Garai berri

honetako lehen bi urteetan, Andoitz Imaz aritu zen antolaketa lanetan:

taldeak izendatu, partiduak antolatu… Azken bi urteetan Mañu Garcia

aritzen da antolaketa lanetan.

Aurten zortzi talde aritu dira elkarren aurka: Etxezar, Barrigitas,

Haitow, EAK, Tuberias, Arantzazuko Ama, Pitbull eta Hezur Beltzak.

Final erdiak Tuberias, Haitow, Etxezar eta Barriguitas taldeek jokatuko

dituzte. Bi talde irabazleek izango dute jokoan txapela.

FFiinnaallaauurrrreekkooaakk jjookkaattuu aauurrrreettiikk ttaallddee bbaakkooiittzzaarreenn ppuunnttuuaakk::

Etxezar . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 39

Haitow . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28

Tuberias. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 26

Barrigitas . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20

EAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16

Hezur Beltzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13

Pitbull . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13

Arantzazuko Ama . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10

GGooll ggeehhiieenn ssaarrttuu ddiittuueenn jjookkaallaarriiaa:: Iñigo Lizarralde, 34 gol (Tuberias)

GGooll gguuttxxiieenn jjaassoo dduueenn aatteezzaaiinnaa:: Elortxa, 31 gol (Etxezar)

FFiinnaall aauurrrreekkooeettaann jjookkaattuuttaakkoo ppaarrttiiddaakk::

Etxezar eta Barrigitas; Haitow eta Tuberías

aldaize 13 > 15

kirolak

AASSPPAALLDDIIKKOO EEKKIIMMEENN BBAATTEENN ““GGAARRAAII BBEERRRRIIAA””OTSAILAREN 5EAN JOKATUKO DA FUTBITO TXAPELKETAKO FINALA, ARRATSALDEKO 5ETAN

HIRU URTEZ TXAPELKETARIK IZAN EZ ZEN ARREN,BERRIRO HELDU ZITZAION OHITURARI; DUELA LAUURTE, HAIN ZUZEN ERE.

Page 16: Aldaize 13

16 < aldaize 13

iparrorratza

[ liburua ]Riomundo (Jon Maia)

Afrika ipar-ekialdean kokatzen den herrialdea dugu Tunez. Musulmana badaere mendebaldeari, batez ere turismoa dela-eta, irekia dagoela ikus daite-ke, Europako kutsua nabari zaio, alegia. Monumentu, eliza eta etxe ikusga-rri anitz daude bertan. Nork espero du basamortu erdian Star Wars filmekodekoratu bat aurkitzea? Edo etxe troglodita batean bizi den familia bisita-tzea?

Hala ere, Europako kulturarekiko badute ezberdintasunik; esaterako, ema-kumeekiko jokaera oraindik ere oso atzeratua dutela ikusi ahal izan nuen,ia-ia bertan geratu nintzen hainbat gameluren truke!

Hirien antolaketa, batez ere hiri turistikoena, zoratzeko modukoa da.Autoak alde guztietatik dabiltza, ez dute legerik, ausartena iristen da lehe-nengo bere helmugara. Eta ausardia hori ez dute soilik errepidetan erabil-tzen, Zoko deritzaien merkatu ikusgarrietan ere erakusten dute; hau da,apustu gogorrena eta zorrotzena egiten duenak erosiko du gustuko zerbait.

Paisaia ederrak ditu, kostatik basamortu sakonera irits gaitezke kilometrobatzuren buruan. Basamortuak edozeinen interesa pizten du, izan ere, kilo-metro askotako ezereza nola aldatzen den ikus dezakezu bat-batean, oasibat agertzen denean; gainera, hotel ikusgarri bat izan dezake aldamenean,igerileku eta guzti. Bitxia benetan desertuko ur horren erabilera.

Hirietako zoramena gustuko ez duenak herrietan dagoen patxadara ingu-ratzea besterik ez du. Herritarrek lan egiten dute, noski, baina beroak nekehandia sorrarazten dienez urruti geratzen dira hemengo eguneko zortziorduko lanak. Bat baino gehiago ikusten da kale bazterrean, itzalean, goizerdian siestatxoa egiten, edo zergatik ez, tabernan, lagunekin te zoragarribat dastatzen.

Historia handiko herrialdea da, zibilizazio asko pasa dira bertatik ekialdetikmendebalderako bidean: feniziarrak, erromatarrak, arabiarrak... Horienguztien aztarnak bisitatu daitezke eta herri horren benetako balio histori-koa ulertu.

Bisitatzeko moduko herrialdea da beraz Tunez, saltzaile sutsuei, hareari,kontrasteari, edari gozoari eta espeziadun janariei aurre egiteko gai baza-ra behintzat. Ausartuko al zara?

TTUUNNEEZZ ooiihhaanneeelio

IIzzeennbbuurruuaa:: RiomundoEEggiilleeaa:: Jon Maia SoriaAArrggiittaalleettxxeeaa:: Txalaparta

PPrreezziiooaa:: 16€

Jon Maia bertsolaria dugu, iazkoBertsolari Txapelketako finalista izangenuen. Kantaria ere badaKaridadeko Benta musika taldean.Oraingoan liburua idatzi du eta ira-kurtzeak merezi duela uste dugu.Euskal Herrira bizitzera etorritakoeninguruko eleberria da eta horienbizipenak azaleratzen ditu.Irakurterreza, di-da irakurtzekohorietakoa, euskaraz.

[ webgunea ]www.trafikoa.net

http://www.trafikoa.net/index.asp?menu=11&lang=eu

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren ataria duzuehau. Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoaren berrimomentuoro jakiteko aukera ematen du. Bi hizkuntzetaradago, euskarazkoa aukeratu dugu guk

Page 17: Aldaize 13

aldaize 13 > 17

zaharrak berri

Dantza doinu baten arabera egiten den gorputz mugimendua ez ezik, kul-turaren adierazgarri ere bada. Gizakiak antzinatik egin du dantzan. Lehenerlijio eta magia kutsua jaso bazituen ere, azken garaietako mugimen-duek gorputzaren erritmo-jolasa sormen lan bezala azaldu digute.Iraganeko kulturaren ondare ere bada, ordea, eta herri tradizioak ohitu-ra horiek mantentzen jakin du.

Euskal dantzak erromerietako eta ospakizunetako egitarauan agertzendira oraindik ere. Idiazabalen, bertako ohiturak mantentze aldera, dantza-taldeak sortu ziren, dantzak irakasteko eta jendaurrean ezagutarazteko.

Aurreko mendearen erdialdera, Pello Gorrotxategi eta Errekaldeko JoxeMari ibiltzen ziren herriko mutil gazteei dantzan erakusten. Apaiz etxea-ren azpialdean egiten zituzten dantzan erakusteko saioak. Zortziko talde-ak izaten ziren. Hiru talde zeuden; bat zaharrena eta bi hasi berrienak.Festetan edo ospakizun berezietan egiten zuten dantzan herritarrenaurrean. Orduan, herriko plaza elizaren aurrean dagoena zen. Han dan-

tzatzen zituzten agurra, banakoa, binakoa, zortzikoa, txangarrangoa,makila-dantza eta aurreskua, beste batzuen artean. Eta, gauerako, fron-toi zaharrera hurbiltzen ziren.

Geroago Arkaitz dantza taldea sortu zen. Aurretik dantzan ibilitako gazte-ek elkartzea eta tradizioari eustea erabaki zuten. Irakaslea kanpotiketortzen zen. Lehenengo Tolosatik; gero, Ordiziako Garate. Horiek etorriezin zutenean, antolaketan ibilitako gazteek erakusten zuten. Maila onekotaldea osatu zuten.

Hamar bat urteko hutsunearen ondoren, 1979an berriro, haurrak eta gaz-teak hankak txistu eta trikiti doinuekin nahasten ikasten hasi ziren arte.Axari dantza taldea jaio zen urte hartan.

Axariko irakasle izango zirenei sortu zitzaien ideia. Antton Irizarrek etaJesus Mari Larrea zegamarrak soldaduskan ezagutu zuten elkar 1977an.Larrea Zegaman ibiltzen zen dantza irakasle ordurako, eta Idiazabalenere horrelako zerbait martxan jarri zitekeela otu zitzaien. Urtebeteberanduago, etxera bueltatzean, proiektua betetzeko lanean hasi ziren.Iñaki Etxeberria ere eurekin hasi zen lanean. Lasarteko ERKATZ taldeare-kin harremanetan jarri ziren, eta harreman estua lortu zuten, gainera. Gurasoen komisioa osatu zuten, eta lan bikainak egin zituzten. Hala nola,dantzari jantziak. Tolosan oihalak erosi zituzten eta eurek egin. Diru kon-tua zabaldu zuten, eta kuota txikia izan arren, taldeko lanak emaitza onakekarri zituen. Dantzarako materiala ere lortu zuten. Hala, EusebioAseginolaza arotzak arkuak, makilak ezpatak eta beste zenbait tresnaegin zituen.

1980an egin zuten lehen emanaldia jende aurrean. Txikienek ipurdi-dan-tza eta San Petit egin zituzten; handienek, berriz, Iribasko Ingurutxoa etaImotzeko esku-dantza.

Urtea bete ondoren, bertakoak hasi ziren lanean. Haur askok eman zuenizena eta 100 lagun inguruko taldea osatzera iritsi ziren. Dantza soltekoeskolak ere eman zituen Joxe Joan Ugalde dantzari trebeak hasieran.Gerora, bertako irakasleak izan ziren. Idiazabalen festak zirenean edotaospakizun bereziak gertatzen zirenean dantzatzen zuten. Horiez gain,Goierriko beste zenbait herritara ere joan ziren. Urrunago daudenLegazpin edota Alegian ere erakutsi zuten oinetako abilezia, etaNafarroako hiriburura, Iruñera, ere iritsi ziren. Autobusean joaten ziren.Joandako herrian, etxeetan gonbidatu hartzen zituzten bazkaltzeko.

Dantzariek urtean egiten zuten ahalegina saritze aldera, irteerak antola-tzen zituzten. Orduan elurretara joatea ez zenez orain bezain ohikoa,autobusa hartu eta jolasera joan ziren. Artxandako aisialdi parkera ereegin zuten bisita. Horrez gain, afariak ere egiten zituzten dantzari guztie-kin Albitxun.

Txistulariekin harremana izatea beharrezkoa zen. Txikienentzako dantzakbeti berberak zirela-eta, berria asmatzea otu zitzaien antolatzaileei.Nazariok musika egin zuen, eta dantza irakasleek pausoak sortu zituzten.

Hiru urteren buruan, Antton Irizar bakarrik geratu zen lanean. 1988anutzi zuen dantza taldeko ardura alkatetza kargua zela-eta. Nekane,Maitere, Ane edota Ana-Mari gogoan izango dituzte harrezkero “dantzaritxiki” izan zirenetako askok.

Azken urteetan ere egin dituzte dantza ikastaroak. Ea ba berriro piztendiren azken boladan moteldurik daude txinpartak, eta Izalgo plazanTxangarrangoa, Agurra edota Makil dantza ikusteko modua dugun.

AAllddaappaann bbeehheerraa,, aassttooaa ttiirraakkaarrii[ ESAERA ]

HIRU DANTZA TALDE EGON DIRA HERRIAN AZKEN URTEETAN

IIDDIIAAZZAABBAALL DDAANNTTZZAANN

Page 18: Aldaize 13

18 < aldaize 13

saski naski

[ RZ ] [ LILI-MALLU ] ppuurriiurkiaaalluussttiizzaa aannaamariaannssaallaass

KKAARRDDUUAA TTXXIIRRLLEEKKIINN> OSAGAIAK

Kardua Limoi erdi batGatzaTipula batTomate batPiperrautsa (gozoa)Irin pixka bat

> PRESTAKETA

Garbitu ondo kardua; hariak ondo kendu. Gutxi gora-behera 10 zenti-metroko puskak egin eta egosten jarri. Bota limoi erdia uretara etabaita gatz pixka bat ere. Egosten utzi kardua bigundu arte. Ondoren, urhori gorde gerorako eta kardu zati horiek zatitu, puska txikiagotan.Azken horien erdiak arrautza-irinetan pasatu eta besteak bere horretanutzi. Kardua dagoeneko prest dago, baina saltsa egin behar dugu orain:jarri ontzi batean tipula, tomatea (txikituta eta azala kenduta), pipe-rrautsa, irina eta gatza. Eduki sutan pixka batean eta bota kardua egos-teko erabilitako ura saltsari, beti ere saltsari eman nahi diogun lodie-raren arabera. Gehitu karduak eta txirlak (itxita daudela bota, saltsanzabalduko dira). On egin.

MMAANNDDAARRIINNAA EETTAASSAAGGAARRRRAABai fruta gozoak! Osasuntsu mantentzeko ezinbestekoakizateaz gain, badute bestelako erabilerarik:

> MANDARINAMandarina jaten dugunean azalagorde eta lehortzen utzi. Udazkenekoeta martxoa eta apirila aldeko man-darinak indartsuenak dira.Mandarina azala eztula edota eztarri-ko azkura kentzeko erabiltzen da:mandarina erdi baten azal lehorrajarri egosten 10 minutuz baso baturetan eta edan ur hori. Astean 5-6aldiz edan dezakezu. Gustua garratzaizan dezakenez, bota ezti pixka bat.

Mandarinak gorputzak behar dituen bitamina asko ditu eta, gainera,gibelarentzako oso ona da, baita gripeari aurre egiteko ere.

> SAGARRAAna Marik sagar ugari dauzka etxeko hainbat tokitan jarrita. Bai, hala-xe da. Bere esanetan sagarrak birusak jaten ditu. Jarri sagar bat etxe-ko gela bakoitzean eta utzi bertan sagarra kontsumitu arte. Gero, kendueta jarri beste bat. Ez duzu birusik izango etxe osoan.

[ BERTSOA ] San Blasak:

Osteunen haur jolasak,ostiralean disfrazak,larunbatean batzuri zopak,jaien bitter-kas-ak...Aztu hotz eta euri jasak,gora festa ta gau pasak !eta guztiok al dan ondonapasa aurtengo San Blas-ak.

DDooiinnuuaa:: Guardia zibilak hau dio

EEggiilleeaa:: Asier Oyarbide

Page 19: Aldaize 13

aldaize 13 > 19

saski naski

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

[ ZE ASMA ] Asmatu herriko zein txokoetakoak diren

( 1 )

( 3 ) ( 4 )

( 2 )

Asmatu al duzu? 1.-Pilar Eneako Kioskoa. 2. Gernikakko Plazaren atzeko etxea. 3. Elizako ate nagusia. 4. Hilerri zaharreko plaza.

FFrraannccoo IIddiiaazzaabbaallddiikk ppaassaattzzeenn zzeellaakkoo--eeddoo,, EEttxxeeggaarraatteekkoo mmiikkeelleettee eettxxee ppaarreeaann ggaarraaii hhaarrttaakkoo ddaannttzzaarriieeii aatteerraattaakkoo aarrggaazzkkiiaa.. GGuuzzttiieenn iizzee--nnaakk jjaakkiitteerriikk eezz dduugguu iizzaann.. MMoodduuaa iizzaanneezz ggeerroo,, hhuurrrreennggoo aalleeaann aatteerraakkoo ddiittuugguu..

AAzzkkeenneekkoo iillaarraann,, eezzkkeerrrreettiikk hhaassiittaa: Dorita Iraola, Loren Ariztimuño, Maria Iparragirre, Maria Pilar Iparragirre, Maitere Mujika, Maribel del Rio, KarmenEziolaza (ustez)

EErrddiikkoo iillaarraann: Lutxi Iparragirre, Arantxa Eziolaza, Maria Luisa Oiarbide, Mertxe Telleria, (…), Enkarna Oiarbide, Arantxa Eziolaza, Maria Jesus.

BBaarrrreenneekkoo iillaarraann:: Juanita Mujika, Mari Kruz Jaka, Nieves Eziolaza, Pilar Oiarbide eta Dolores Goiburu.

Page 20: Aldaize 13