Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira...

11
Atsotitzak

Transcript of Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira...

Page 1: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

Atsotitzak

Page 2: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

●● Zozoak beleari ipurbeltz

●● Ogi gogorrari hagin zorrotza

●● Lan lasterra lan alferra

●● Hitzontzi, hutsontzi

Ba al dakizu zer den atsotitza? Hona hitz horren jatorria: atso + hitza; alegia,“atsoen —edo eta agureen— esana”. Bestela esanda: «Urteek emandako jakitu-ria eta eskarmentuagatik, gure zaharrek jakin eta darabiltzaten esaera zaha-rrak.»

Gainera, badira zenbait atsotitz horren aipamena egiten dutenak:Zaharren esaerak, guztiak jazoerak

Zahar hitz, zuhur hitz

Ikasi du zaharrak, erakutsi beharrak

Baleki gazteak, baleza zaharrak (ahal balu)

Page 3: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

AHOZKO POESIA

48

Zehaz dezagun aurreko orrialdeko atsotitzen esanahia. Behean dituzun aukeretatik marka ezazu atsotitzbakoitzaren esangura edo mezua ondoen biltzen duena.

1. «Zaharren esaerak, guztiak jazoerak»

A ❍ Esaera zaharrek beti egia erakusten dute. C ❍ Zaharrak beti kontu-kontari.

B ❍ Zaharrek hitza betetzen dute. D ❍ Zaharrei edozer gauza gertatzen zaie.

2. «Zahar hitz, zuhur hitz»

A ❍ Hitz zaharrak hitz seguruak izaten dira.

B ❍ Atsotitzak jakituriaz eta zentzunez beterik egoten dira.

C ❍ Segurtasuna ematen du hitz zaharrak erabiltzeak.

D ❍ Zaharrak hitz egiten du, eta zuhurrak ere bai.

3. «Ikasi du zaharrak, erakutsi beharrak»

A ❍ Erakutsiaz, hau da, irakatsiaz bi bider ikasten da.

B ❍ Nekezena ez da ikastea, irakastea baizik.

C ❍ Bizitzak, beharrak irakatsi dio zaharrari.

D ❍ Zaharrak ikasi duena gazteei irakatsi behar die.

4. «Baleki gazteak, baleza zaharrak»

A ❍ Gaztea jakinminez egoten da; zaharra, berriz, irakasteko prest.

B ❍ Orain gazte direnak laster zahartuko dira.

C ❍ Zaharrak beti gazte agertu nahi izaten du.

D ❍ Gazteak zaharraren jakituria falta du eta zaharrak gaztearen indarra.

Honaino zaharrei buruz aritu bagara ere, ez dira zaha rrak atsotitzen erabiltzaile bakarrak—edo ez luke-te izan behar—. Hala ere, egia da sasoiko jendeak, baserrikoak bereziki, aberastasun askoz handiagoa izanohi duela atsotitzetan gazte jendeak baino; halaber, euskara ere jatorrago erabiltzen dute gehienetan. Izan ere,lotuta egon ohi da atsotitzen jabe izateanorberaren euskara joritasunarekin.Atsotitz bil tzaile nekaezina den GotzonGaratek dioenez, euskararen munduan«atsotitzen jabe egiten dena noranahikoaegiten da».

Atsotitz esateko grekozko hitza pare-mia da. Hortik dator paremiologia berba,nazioartean «atsotitza azter tzeko jakin -tza» esangurarekin erabilia.

Euskaraz badira beste berba batzukatsotitz esateko: esaera zahar, errefrau etazahar hitz dira behinenak, beste batzuenartean. Hala eta guztiz ere, denetan ze -ha tzena den atsotitz erabiliko dugu aurre-rantzean.

Page 4: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

Ikus ditzagun beste ale batzuk. Jarraian datozen atsotitzen azpian, zenbait baieztapen agertzen da.Aukeratu eta markatu egia direnak.

1. «Zer ikusi, hura ikasi»

A ❍ Irakaspen jakin bat ematen du. D ❍ Hitz joko hutsa da.

B ❍ Zelanbaiteko errima eta erritmoa dauka. E ❍ Galdera moduan eraturik dago.

C ❍ Hitz gutxitan emana da: elipsia nabarmena da.

2. «Atzerri, otserri»

A ❍ Aho korapilo ezaguna da. D ❍ Ez du aparteko esanahirik.

B ❍ Erbestea latza eta zakarra dela adierazten du. E ❍ Hitzen amaierek errima dute.

C ❍ Esaldi luzeago baten forma laburtua, murriztua da.

3. «Kea den tokian sua»

A ❍ Bigarren aditza (da) kenduta dauka, eta horrek trinkoago bihurtzen du.

B ❍ Metafora batez baliatzen da zerbait sakonagoa adierazteko.

C ❍ Esaldi txepela: begien bistakoa dena dio.

D ❍ Fenomeno fisiko baten azalpen sinplea da.

4. «Zozoak beleari ipurbeltz»

A ❍ Esanahi argia du, metaforikoki adierazita badago ere .B ❍ Aditza kenduta edo isilduta dauka: «esaten dio».

C ❍ Animalien bizimoduan eta jokabidean oinarriturik dago.

D ❍ Ipuin batetik ateratako esaera zentzugabea da.

E ❍ Ezaguna da, herriak erabiltzen du.

5. «Ogi gogorrari hagin zorrotza»

A ❍ Gauzak zelan gertatzen diren azaltzen du.

B ❍ Hitz arrunten bitartez zerbait sakonagoa ematen du aditzera.

C ❍ Jokabide bat proposatzen edo aholkatzen du.

D ❍ Gastronomiari buruzko esaera bitxia da.

•• Markatu dituzun baieztapenak ondo daudenentz egiaztatu ostean, azter itzazu egia direnak eta beraietatikondorioak atera; hauen sintesi gisa, egizu zerrenda bat atsotitzen ezaugarriekin:

• ................................................................................................................................................................

Atsotitzen ezaugarriak

AHOZKO POESIA

49

Page 5: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

AHOZKO POESIA

50

Hurrengo zerrendatxoan, badira zortzi atsotitz direnak eta bi ez direnak. Bila itzazu zortzi atsotitzak.

1. ❍ Zelako egurra halako ezpala

2. ❍ Gizona ez da ogiarekin bakarrik bizi

3. ❍ Ahoa bete haginekin utzi

4. ❍ Sortzeak hiltzea zor

5. ❍ Bistatik urrun bihotzetik urrun

6. ❍ Lanean buru-belarri gabiltza

7. ❍ Haurrak hazi nekeak hasi

8. ❍ On eginaren pagua, ate ostean palua

9. ❍ Lan lasterra, lan alferra

10. ❍ Lapurrak lapurrari laztan

Idatz itzazu lerro hauetan atsotitzetatik bereizi dituzun bi horiek, alegia, atsotitz ez direnak:

• ................................................................................................................................................................

• ................................................................................................................................................................

Zertan dira bi horiek atsotitzetatik desberdinak?

A ❍ Laburragoak dira.B ❍ Ez dira metaforikoak.C ❍ Ez dute irakaspen edo aholkurik.D ❍ Zerbait esateko modu adierazkorragoa darabilte, beste barik.

Bi horiek, hortaz, ez dira atsotitzak, esamoldeak baino, eta haietatik ahalik argien bereizi behar dira.

Irakurri arretaz atsotitzok. Hurrengo orrialdean zenbait testuinguru duzu, beraietan hauetako atsotitz bat era-bil dezazun, egokiena. Bat soberan da.

1. ❍ Hilda gero, salda bero

2. ❍ Urrutiko intxaurrak hamalau; bertara ezkero, lau

3. ❍ Hitzontzi, hutsontzi

4. ❍ Kanpoan uso, etxean otso

5. ❍ Gizonak ekin, Jaungoikoak egin

6. ❍ Arnasa hartu eta putz egin, biak batera ezin

7. ❍ Loak gaztea ekarri; loak zaharra eraman

8. ❍ Egia, askoren erregarria

9. ❍ Izena ez da izana

Esamoldeak

Page 6: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

1

2

3

4

5

6

7

8

Ba, zera, etxea erosi omen zuen han hondartzaren aurrez aurre. Baina erosi bai,ordaindu ostera... Eta hori andre ezaguna izanik herrian, entzute handikoa;atera kontuak: Miren Etxenagusia Jauregizar. Hala ere, esaten den bezala,

.................................................................................................................

Parrandak eta ikasketak bateratsu eraman ezinik dabil, ez baititu ez batzuk ez besteak utzi nahi. Jakina,

.................................................................................................................

Berba larregi egiteagatik etorri zaio hainbeste hanka sartze egitea. Badakizu:

.................................................................................................................

Mundu honetan hobe biziez arduratzea; hil direnak, hobe ahaztu. Esaerak dioena:

.................................................................................................................

Lagunartean jatorra ei da oso; familian, berriz, a ze pirria! Betikoa:

.................................................................................................................

Gizakiak bitartekoak jar ditzake gauzak aurrera ateratzeko, behin eta berrizsaiatuz. Hala ere, gauza horiek azken burura eramatea ez dago gure esku. Izan ere,

.................................................................................................................

Ez da, ba, horrenbesterako izango; hara,

.................................................................................................................

Gauzak diren moduan entzutea edo ikustea ez da beti atsegina izaten; gogo-an izan esaera zaharra:

.................................................................................................................

•• Bakoitza bere lekuan jarri duzula ziurtatu ostean, idatz ezazu jarraian soberangelditu den atsotitza:

.................................................................................................................

Zein da atsotitz horren esanahia?

1. ❍ Lo egitea komenigarria da edonorentzat.

2. ❍ Loaren bitartez bizkortzen da gaztea eta hiltzen da zaharra.

3. ❍ Lo jaiotzen da umea; lo gelditzen da zaharra nonnahi eta noiznahi.

4. ❍ Gaztea beti bizkor; zaharra beti motel.

AHOZKO POESIA

51

Page 7: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

AHOZKO POESIA

52

A Beheko zerrendan hamabi atsotitz dituzu. Horietako zazpi irudiren batekin lotu daitezke: bila itzazu irudi-atsotitz bikoteak. (95. orrialdeko irudiak itsatsi behar dituzu)

1. ❍ Umearen zentzuna, etxean entzuna

2. ❍ Etxe hutsa, gerra hutsa

3. ❍ Abendua gau huts eta jai huts

4. ❍ Zor zaharra, zor txarra

5. ❍ Gau alaiak, goiz tristeak

6. ❍ Ez duenak ezin gal

7. ❍ Kaltea dagianak bizarra lepoan

8. ❍ Arrats gorri, goiz eguzki; goiz gorri, arrats euri

9. ❍ Odolak su gabe diraki

10. ❍ Zenbat buru, hainbat aburu

11. ❍ Balizko olak burdinarik ez

12. ❍ Alferraren kolpea zuzena

..................................................

Page 8: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

•• B Berridatzi kanpo geratu diren atsotitzak eta egizu horientzat egokia izan litekeen irudi baten deskribapena.

1. .................................................................................................

........................................................................................................

........................................................................................................

2. .................................................................................................

........................................................................................................

........................................................................................................

3. .................................................................................................

........................................................................................................

........................................................................................................

4. .................................................................................................

........................................................................................................

........................................................................................................

5. .................................................................................................

........................................................................................................

........................................................................................................

DESKRIBAPENA

DESKRIBAPENA

DESKRIBAPENA

DESKRIBAPENA

DESKRIBAPENA

Beheko zerrendetako atsotitz batzuk parekoak dira. Egitzazu bikoteak.

Agindua zor

Zelako egurra, halako ezpala

Gizona ez da ogiarekin bakarrik bizi

Joanak joan

Bistatik urrun, bihotzetik urrun

Elur urte, gari urte

Itsu baino hobe oker

Kea den tokian sua

Jakiteak ez du ogirik jaten

Otsoak ez du otsokirik jaten

Zu nolako, besteak uste halako

Gaur egin ahal baduzu, biharko ez utzi

Hilda gero, salda bero

Haritz eroriari orok egur

Errementariaren etxean zotza burduntzi

Ogi gogorrari hagin zorrotza

Gau alaiak, goiz tristeak

Egin ezazu on, ez jakinagatik non

Ero baina bero

Hobe behin, behin ere ez baino

Al mal tiempo buena cara

Piensa el ladrón que todos son de su condición

De tal palo tal astilla

Ojos que no ven corazón que no siente

Lo prometido es deuda

Año de nieves, año de bienes

El saber no ocupa lugar

Dios los cría y ellos se juntan

Del árbol caído todos hacen leña

No solo de pan vive el hombre

En casa de herrero cuchillo de palo

Noches alegres, mañanas tristes

Lo pasado, pasado

Haz bien y no mires a quién

Más vale tarde que nunca

En el reino de los ciegos el tuerto es el rey

El muerto al hoyo y el vivo al bollo

No hay humo donde no hay fuego

No dejes para mañana lo que puedas hacer hoy

Ande yo caliente y ríase la gente

1 23456789

1011121314151617181920

1 234567891011121314151617181920

AHOZKO POESIA

53

Page 9: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

AHOZKO POESIA

54

1. Nola bizi, hala hil

2. Filosofia baino inportanteagoa oilozopia

3. Arabarra jan ta berotu; bizkaitarra jan ta

hotzitu

4. Andre ttikia beti gazte

5. Ehun ahaide baino adiskide on bat hobe

6. Non sarraskia, han saiak

7. Tximinoa gorago, uzkia ageriago

8. Hitzetan eder, eginetan lander

9. Adinarentzako sendabelarrik ez

10. Egarri denarentzat edari txarrik ez

11. Auzoa hiletan eta gu opiletan

12. Dirua galgarri

13. Aberatsa infernuko laratza; pobrea zeruko

lorea

14. Eskale ona emale txarra

15. Hiru gauza munduan alferrik galtzen: baso-

an egurra, alferraren indarra eta pobrearen

arrazoia

16. Non ilundu, han ostatu

17. Elurra bere aroan asegarri; handik kanpoan

gosegarri

18. Harri erabilik ez du biltzen goroldiorik

19. Usteak erdia ustel

20. Nori berea da zuzenbidea

21. Mihi bako arrana ugerrak jan

22. Batzuk fama, beste batzuk lana

23. Etorkizun ikuskizun

24. Zorri hil biztua gaiztoena

25. Idia ez da bakarrik uztartzen

26. Lotsagabeentzat mundua

27. Arrain handiak txikia jaten du

28. Zorra pagau ala palagau

29. Frailearen dozena hamahiru

30. Alferraren etxean behia antzu eta andrea

ernari

31. Saldua galdua

32. Ondo bizitzeko militarraren soldata, apaiza-

ren lana eta maisuaren bakazioak

33. Etxeko lapurra txarrena

34. Osasuna munduko ondasuna

35. Eguzkia nora, zapiak hara

36. Dagoenean bonbon; ez dagoenean egon

37. Geroa alferraren leloa

38. Bakoitzak bere opilari su

39. Ardo gozoak lau begi eta oinik ez

40. Auzoko behiak erroa luze

41. Ez altxa sarea arrain guztiak sartu artean

42. Usoak joan, sareak heda

43. Oinezkoari muzin, zaldizkoari ezin

44. Agudo eta ondo usoak hegan

45. Gezurrak buztana labur

Atsotitzak Herri Literaturaren emaitza dira, ez baitira pertsona jakinbatek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer bainolehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotikpaperera, mendeen joan-etorrian bilduma gero eta sendoagoak eginez.

Bilduma klasikoen artean bi dira funtsezkoenak: bata Refranes ysentencias, XVI. mendeko egile ezezagun batek idatzia, 539 atsotitzbatuz; bestea Oihenart poeta zuberotarrak utzi zigun XVII. mendean,706 atsotitz argitara emanez. XX. mendean Azkuerena eta Zabalarenaizan dira oraintsu arte biltze lan garran tzitsuenak.

Baina euskal atsotitz bildumarik zabalena eta joriena GotzonGaratek eginikoa da; hogeita zazpi urtean zehar Euskal Herriko baz-terrik bazter eta euskalki guztiak arakatu ditu eta lan erraldoia gauzatudu: 13.000 atsotitzeko bilduma, den-denak herritarren ahotik jasoak.

Horietako zenbait landuko dugu ondoko ariketan.Gotzon Garate

Page 10: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

Ondoren, atsotitzen zenbait ezaugarri edo joera aipatzen dira. Goiko zerrenda aintzat hartuta, ezaugarrihoriek dituzten hiruzpalau atsotitz bil itzazu.

1. Umorea:

• Frailearen dozena hamahiru

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

7. Paralelismoa:

• Nola bizi, hala hil

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

8. Paralelismoa kontrastean:

• Aberatsa infernuko laratza; pobrea zeruko lorea

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

9. Paralelismo sailkatua:

• Hiru gauza munduan alferrik galtzen: basoan

egurra, alferraren indarra eta pobrearen arra-

zoia

• ............................................................

............................................................

• ............................................................

10. Tropoak:

(metafora, sinekdokea, metonimia, imajina...)

• Idia ez da bakarrik uztartzen (metafora)

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

2. Aholkua:

• Ehun ahaide baino adiskide on bat hobe

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

3. Baieztapena:

• Andre ttikia beti gazte

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

4. Laburtasuna. Elipsiak:

• Dirua galgarri

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

5. Aliterazioa:

• Oinezkoari muzin, zaldizkoari ezin

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

6. Bertso itxura:

• Hitzetan eder, eginetan lander

• ............................................................

• ............................................................

• ............................................................

AHOZKO POESIA

55

Page 11: Ahozko literatura > Atsotitzak · batek eginak eta idatziak; ahozko literaturaren altxorra dira ezer baino lehen. Altxor hori hainbat paremiologok bildu eta aldatu izan du ahotik

AHOZKO POESIA

56

Markatu erantzun zuzenak. Puntu bakoitzean aukera bat baino gehiago izan daitezke zuzenak.

1. Atsotitzak aztertzea helburu duen jakintza:

A ❍ Antropologia B ❍ Etnologia C ❍ Paremiologia D ❍ Psikologia

2. Atsotitz hitzaren baliokideak:

A ❍ Errefrau B ❍ Zahar hitz C ❍ Esamolde D ❍ Esaera zahar

3. Atsotitzetan gehien eta ondoenik jakiten dutenak:

A ❍ Hiritarrak B ❍ Unibertsitarioak. C ❍ Baserritarrak D ❍ Gazte jendea

4. Esamoldearen eta atsotitzaren arteko desberdintasunak:

A ❍ Ez dago alderik; sinonimoak dira. D ❍ Atsotitza laburragoa da.B ❍ Esamoldeak ez du irakaspenik; atsotitzak bai.C ❍ Atsotitzak halako erritmoa eta errima izaten ditu; esamoldeak ez, gehienetan.

5. Esamoldearen ezaugarriak:

A ❍ Zerbait esateko modu adierazkorra da. C ❍ Idatzia da, atsotitza ez bezala.B ❍ Bizitzari buruzko irakaspenen bat ematen du. D ❍ Errimatua da eta zahar-zaharra.

6. Atsotitzen ezaugarriak (I):

A ❍ Batzuk bertso gisakoak dira, erritmoz eta errimaz. C ❍ Trinkotasun handia dute.B ❍ Esaldi arrunt-arruntak dira: subjektua, objektua D ❍ Maiz umoretsuak izaten dira.

eta aditza.

7. Atsotitzen ezaugarriak (II):

A ❍ Hizkuntza eta elementu arruntak badituzte ere, beste esanahi bat daukate, sakonagoa.B ❍ Kantatzekoak dira.C ❍ Sarri metafora moduko baliabideetara jotzen dute.D ❍ Askotan, erakusten duten egitura paralelismo bidezkoa da.

8. Atsotitzen ezaugarriak (III):

A ❍ Herri Literaturarenak dira, izan: ahozkoak eta anonimoak.B ❍ Elipsia sarri agertzen da, bereziki aditzarena.C ❍ Aspaldian jendeak biltzaileen liburuetatik buruz ikasi zituen.D ❍ Atsotitz asko dakiena euskara joriaren jabe izaten da.

9. Euskarazko atsotitz biltzeari buruz:

A ❍ Garrantzizko lehen bilduma XVI. mendekoa dugu: Refranes y sentencias.B ❍ Lehen bilduma hori anonimoa da, ez du bere egilearen izenik agertzen.C ❍ Bilduma horrek hiru milatik gora ale ditu.D ❍ Bilduma horrek 539 ale ditu.

10. Gotzon Garateren atsotitz bildumaz:

A ❍ Aurretik egindako guztien bateratze lana da.B ❍ Bildumako atsotitzak Garatek berak jasoak dira den-denak, urteetan baserritarrei entzunez eta bilduz.C ❍ Bildumak1.300 atsotitz ditu.D ❍ Bildumak 13.000 atsotitz ditu: euskarazko atsotitzetan sekula egin den handiena.