Ahozko kreatinaren gehigarria oso entrenatuta dauden ...€¦ · Ahozko kreatinaren gehigarria oso...

109
Ahozko kreatinaren gehigarria oso entrenatuta dauden kirolarien errendimendurako laguntza ergogeniko gisa Jakintza-arloa: Medikuntza Egilea: IÑIGO MUJIKA ANTON Urtea: 1999 Zuzendaria: JUAN JOSE GOIRIENA DE GANDARIAS Unibertsitatea: UPV-EHU ISBN: 978-84-8438-356-7

Transcript of Ahozko kreatinaren gehigarria oso entrenatuta dauden ...€¦ · Ahozko kreatinaren gehigarria oso...

Ahozko kreatinaren gehigarria oso entrenatuta dauden kirolarien errendimendurako laguntza ergogeniko gisa

Jakintza-arloa: Medikuntza

Egilea: IÑIGO MUJIKA ANTON

Urtea: 1999

Zuzendaria: JUAN JOSE GOIRIENA DE GANDARIAS

Unibertsitatea: UPV-EHU

ISBN: 978-84-8438-356-7

Hitzaurrea

Hamabi urte eta erdi igaro dira jada “Ahozko kreatinaren gehigarria oso entrenatuta dauden kirolarien errendimendurako laguntza ergogeniko gisa” izenburua daukan tesia aurkeztu nuenetik. Hamabi urte eta erdi eta orain niretzako hain berezia izan zen tesi hari bigarren bizitza bat izateko aukera ematen zaio Udako Euskal Unibertsitatearen ekimen baten bitartez. Tesi haren historiak Frantziako Saint-Étienne hirian dauka hasiera, han igaro bait nituen zenbait urte nire lehendabiziko tesia egiten, Ariketa Muskularraren Biologian hain zuzen ere. Euskal Herrira itzultzerakoan, Jean Monnet Unibertsitatean egindako doktoregoaren baliozkotzea lortzeko bospasei urte beharko nituela jakin nuenean, laburragoa izan zitekeen bide bat hartzea erabaki nuen: Frantzian egindako doktorego-ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitatean baliozkotzea eta tesi berri bat idazteari ekitea. Garai hartan ahozko kreatinaren gehigarrien erabilera kirol fisiologiaren arloan pil-pilean zegoen gaia zen. Izan ere, zenbait ikerlanek erakutsitakoaren arabera kreatinaren irensketak ahalezko efektu ergogenikoak eduki zitzakeen, gihar-nekearen agerpena atzeratuz eta intentsitate altuko ariketa errepikatuen arteko errekuperazioa erraztuz. Kreatinaren gehigarrien erabilera kirolarien artean izugarri hazten ari zen, baina haiengan izan zitzakeen ondorioak era zientifikoan aztertzeke zeuden. Horixe izan zen beraz nire tesiaren helburua, ongi entrenatuta zeuden kirolariengan kreatinaren gehigarriaren irensketak intentsitate altuko ariketak burutzeko gaitasuna areagotu ote zezakeen aztertzea. Nire tesia osatzen zuten ikerlanak goi-mailako kirolariak aztertuz gai honi buruz mundu mailan egin ziren lehendabizikoak izan ziren, eta nazioarteko zientzi-aldizkarietan hiru argitalpen emateaz gain, ahozko kreatinaren gehigarriei buruzko aditua bilakatu nintzen nahi gabe. Tesia osatzen duten hiru ikerlanak hirurehun eta berrogei alditik gora aipatu izan dira beste ikerlanetan, eta nik neuk gai honi buruzko dozenaka hitzaldi eman dut munduan zehar. Gaur egun PubMed datu-basean mila eta hirurehun ikerlan baino gehiago dago kreatinaren gehigarriari buruz. Datu hauek ikusita, kreatinaren gehigarriaren gaian aitzindari izan nintzela esan daiteke!

Baina tesi honek izan dezakeen balio zientifikoaz gain, niretzako izan zuen, eta oraindik daukan balio sentimentala azpimarratuko nuke. Izugarri garrantzitsua izan zen niretzat tesia euskaraz idatzi eta defendatu ahal izatea, baita hunkigarria ere, gure herriaren hizkuntzarekiko sentitzen dudan maitasuna dela eta. Ez zen lan erraza izan: alde batetik tesia ingelesez idatzi eta ondoren euskaratu behar izan nuen, lanbidez itzultzaile ez garenontzat horrek suposatzen dituen zailtasunak gaindituz; beste aldetik tesiaren gaian adituak ziren epaimahaiko kide euskaldunak bilatu behar izan nituen, baita aurkitu ere. Tesia aurkeztu nuen 1999ko ekainaren 23aren gauean, EITBko Teleberri saioan nire euskarazko tesiari buruzko aipamena egin zen, egun haietan gure hizkuntzak jasandako erasoren baten berriarekin kontrajarriaz. Izan dadila Udako Euskal Unibertsitatearen ekimen hau euskaraz eginiko ikerkuntzarako bultzada berri bat.

Iñigo Mujika, Gasteizen, 2011ko irailaren 28an

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA FAKULTATEA

FISIOLOGIA DEPARTAMENDUA

AHOZKO KREATINAREN GEHIGARRIA OSO ENTRENATUTA DAUDEN KIROLARIEN ERRENDIMENDURAKO LAGUNTZA

ERGOGENIKO GISA

Doktorego-Tesia

IÑIGO MUJIKA ANTON

1999

“Gizakiak nonahi natura eta patua

gaitzesten ditu. Baina bere patua bere

izaeraren eta bere grinen, bere okerren eta

bere ahulezien oihartzuna besterik ez da”.

Demokrito

AURKIBIDEA

1. IKERLAN BIBLIOGRAFIKOA....................................................................31. IKERLAN BIBLIOGRAFIKOA (I. Ikerlana)................................................4

1.1. SARRERA.......................................................................................41.2. KREATINA ETA FOSFOKREATINAREN EGINKIZUN METABOLIKOAK.................................................................................61.3. AHOZKO KREATINAREN GEHIGARRIA ETA KREATINA EDUKIA GIHARREAN.......................................................................161.4. KREATINAREN GEHIGARRIAREN ERAGINA GORPUTZ­MASAREN GAIN................................................................................211.5. AHOZKO KREATINAREN GEHIGARRIA ETA ERRENDIMENDUA SPRINT MOTAKO ARIKETETAN................241.6. AHOZKO KREATINAREN GEHIGARRIA ETA ERRENDIMENDUA IRAUPEN LUZEKO ARIKETETAN..............291.7. KREATINAREN GEHIGARRIAREN ERAGINA ENERGI METABOLISMOAREN GAIN............................................................311.8. KREATINAREN GEHIGARRIAREN ALBO­EFEKTUAK.......341.9. IKERLAN BIBLIOGRAFIKOAREN LABURPENA..................37

2. IKERLAN ESPERIMENTALA...................................................................402. IKERLAN ESPERIMENTALA (II. eta III. Ikerlanak)................................41

2.1. HELBURUAK...............................................................................412. IKERLAN ESPERIMENTALA...................................................................44

2.2. METODOAK.................................................................................452.2.3. Kreatina edo plazeboaren gehigarriak.........................................492.2.4. Odol­amoniakoa..........................................................................502.2.5. Odol­laktatoa...............................................................................512.2.6. Gernu­kreatinina..........................................................................522.2.7. Analisi estatistikoak....................................................................52

2. IKERLAN ESPERIMENTALA...................................................................542.3. EMAITZAK ETA EZTABAIDA..................................................55

3. SINTESI ETA ONDORIOAK......................................................................763. SINTESI ETA ONDORIOAK......................................................................774. GAUZATZE ETA GOMENDIOAK............................................................804. GAUZATZE ETA GOMENDIOAK............................................................81ESKERRONAK................................................................................................84AIPAMENAK...................................................................................................86

1. IKERLAN BIBLIOGRAFIKOA....................................................................31. IKERLAN BIBLIOGRAFIKOA (I. Ikerlana)................................................4

1.1. SARRERA.......................................................................................41.2. KREATINA ETA FOSFOKREATINAREN EGINKIZUN METABOLIKOAK.................................................................................61.3. AHOZKO KREATINAREN GEHIGARRIA ETA KREATINA EDUKIA GIHARREAN.......................................................................161.4. KREATINAREN GEHIGARRIAREN ERAGINA GORPUTZ­MASAREN GAIN................................................................................21

1.5. AHOZKO KREATINAREN GEHIGARRIA ETA ERRENDIMENDUA SPRINT MOTAKO ARIKETETAN................241.6. AHOZKO KREATINAREN GEHIGARRIA ETA ERRENDIMENDUA IRAUPEN LUZEKO ARIKETETAN..............291.7. KREATINAREN GEHIGARRIAREN ERAGINA ENERGI METABOLISMOAREN GAIN............................................................311.8. KREATINAREN GEHIGARRIAREN ALBO­EFEKTUAK.......341.9. IKERLAN BIBLIOGRAFIKOAREN LABURPENA..................37

2. IKERLAN ESPERIMENTALA...................................................................402. IKERLAN ESPERIMENTALA (II. eta III. Ikerlanak)................................41

2.1. HELBURUAK...............................................................................412. IKERLAN ESPERIMENTALA...................................................................44

2.2. METODOAK.................................................................................452.2.3. Kreatina edo plazeboaren gehigarriak.........................................492.2.4. Odol­amoniakoa..........................................................................502.2.5. Odol­laktatoa...............................................................................512.2.6. Gernu­kreatinina..........................................................................522.2.7. Analisi estatistikoak....................................................................52

2. IKERLAN ESPERIMENTALA...................................................................542.3. EMAITZAK ETA EZTABAIDA..................................................55

3. SINTESI ETA ONDORIOAK......................................................................763. SINTESI ETA ONDORIOAK......................................................................774. GAUZATZE ETA GOMENDIOAK............................................................804. GAUZATZE ETA GOMENDIOAK............................................................81ESKERRONAK................................................................................................84AIPAMENAK...................................................................................................86

Ikerlan esperimentala - Metodoak 3

1. IKERLAN BIBLIOGRAFIKOA

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 4

1. IKERLAN BIBLIOGRAFIKOA (I. Ikerlana)

1.1. SARRERA

Eliteko kirol lehiaketetan parte hartzen duten kirolarien artean gehienetan ematen

diren denbora ezberdintasunak hain txikiak izanik, errendimendu mailan lorturiko

hobekuntzarik txikienak ere oso ondorio garrantzitsuak erakar ditzake lehiaketan

lorturiko sailkapenaren gain. Honen ondorioz, bai kirolariek, bai entrenatzaileek eta

baita kirol zientzialariek ere entrenamenduko teknikez gaineko errendimendua

hobetzeko metodoen bila dihardute etengabe. Metodo hauek laguntza ergogeniko izenaz

ezagutzen dira oro har. “Ergogeniko” hitzaren jatorria grekoa da, eta orokorki lan

ekoizpena adierazten du. Kirol errendimenduaren arloan, “energia erabiltzeko gaitasuna

areagotu dezakeen edozein bide, energi ekoizpena, kontrola eta eragingarritasuna barne”

adierazten du hain zuzen ere (Williams 1992; Williams 1995).

Williams-en arabera (1992), laguntza ergogenikoak kategoria ezberdinetan sailka

daitezke. Kategoria hauek laguntza mekanikoek (kirol ekipamendu arinagoak,

aerodinamikoki diseinaturiko txirrindularitza ekipamenduak eta igerilariek

hidrodinamika hobetzeko erabiltzen duten ilekenketa esate baterako), laguntza

psikologikoek (hipnosia, estres eta antsietatearen kontrola adibidez), laguntza

farmakologikoek (kafeina, esteroide anaboliko-androgenikoak eta eritropoietinaren

erabilera adibidez), laguntza fisiologikoek (bikarbonato sodikoa, zitrato sodikoa eta odol

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 5

infusioak esate baterako) eta elikapen laguntzek [karbohidratoak, bitaminak eta kate

adarkatudun aminoazidoak adibidez (Williams 1992)] osatuko lituzkete hain zuzen ere.

Laguntza ergogeniko farmakologikoak eta fisiologikoak errendimendua artifizialki

hobetzearren ezohizko kantitateetan hartu egiten direnez, Nazioarteko Batzorde

Olinpikoak (NBO) emandako dopingaren definizioarekin bat datoz. Honen ondorioz,

laguntza farmakologiko eta fisiologiko gehienak NBOk debekaturiko substantzien

zerrendan agertzen dira. Hau ez da gertatzen, ordea, elikapen gehigarriekin.

Errendimendua hobetzeko gaitasuna potentzialki edukiko luketen substantzia

elikagarrien artean, kreatina monohidratoa bilakatu da ospetsuen eta jaso du atentziorik

handien azken urteetan. Kreatinaren gehigarriaren eragina ariketa egiterakoan lorturiko

errendimenduaren gain nahiko ondo ikertu da lagun geldikorrengan edo arinki

entrenatuta dauden lagunengan, betiere laborategiko kondiziopean. Oso entrenatuta

dauden kirolariek lehiaketetan parte hartzen dutenean, edo lehiaketa moduko ariketak

egiten dihardutenean, honelako gehigarriak eduki dezakeen eraginari buruzko

ezagumenak, ordea, oso eskasak dira. Izan ere, laborategian egiten diren errendimendu

neurketek inoiz gutxitan irudikatzen dituzte kirolariek benetako lehiaketetan zehar

aurkitzen dituzten kondizioak. Horretaz gain, laguntza ergogenikoekiko erantzun mailan

sarritan ematen den lagunarteko aldaberatasuna ez dago aipatu beharrik ere. Beraz,

laborategian lorturiko errendimenduaren hobekuntza bat lehiaketan lorturiko

errendimenduan derrigorrean islatu egingo dela ez dago pentsatzerik, oso entrenatuta

dauden edo elitekoak diren kirolariei buruz aritzerakoan bereziki. Kreatinaren

gehigarriak kirol errendimenduaren gain eduki dezakeen eraginari buruzko datu

zientifikoak oso eskasak eta eztabaidagarriak diren arren, gehigarri honen erabilera

mundu osoko kirolarien artean oso hedatuta dago.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 6

1.2. KREATINA ETA FOSFOKREATINAREN EGINKIZUN METABOLIKOAK

Kreatina (Kr), edo azido metilguanidinoazetikoa, arginina, glizina eta metionina

aminoazidoez osaturiko nitrogenodun konposatu naturala da (1. Irudia). Giza gorputzean

gibelak, areak eta giltzurrunek endogenoki sintetizatzen dute (Balsom eta lank. 1994;

Bessman eta Carpenter 1985; Volek eta Kraemer 1996; Wyss eta Wallimann 1994).

N C

N H

H

NH2+

H  C3

CHH

COO_

1. Irudia. Kreatinaren egitura kimikoa (Wallimann, Curr. Biol. 4: 42-46, 1994).

Sintesi endogenoaz gain, Kr elikagaietan ere aurkitzen da, arrainean, haragian eta

animali jatorriko beste produktuetan batez ere, barazki batzuetan oso kantitate hutsalak

aurki daitezkeen bitartean (1. Taula).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 7

Elikaduraren bitartez Kr exogenoa hartzeak Kr endogenoaren biosintesiaren

kontrolaren gain nolabaiteko eragina daukala dirudi, feedback mekanismo baten bitartez

(Balsom eta lank. 1994).

Gorputzean ematen diren Kr-ren kontzentraziorik altuenak gihar eskeletikoan

aurki daitezke, gorputz osoko Kr eduki guztiaren % 95-98 inguru hain zuzen ere.

Kantitate honetako % 40 inguru Kr librea da, eta fosforilatutako Kr edo fosfokreatina

(PKr) eduki guztiaren % 60 da (2. Irudia).

1. Taula. Zenbait janaritako Kr-edukia (Balsom eta lank., Sports Med. 18: 268-280,

1994).

Janari-mota Kreatina-edukia (g.kg-1)

Arraina

Bakailaoa 3,0

Sardinzarra 6,5-10,0

Lengoradua 2,0

Izokina 4,5

Atuna 4,0

Haragia

Txahalkia 4,5

Txerrikia 5,0

Bestelakoak

Esnea 0,1

Ahabiak 0,02

Gihar eskeletikoaz gain, bihotza, espermatozoideak, erretina eta burmuina dira

Kr-ren kantitate garrantzitsuak dauzkaten beste ehun batzuk. Gorputzean ematen den

Kr-ren banaketa honek Kr sintesi-guneetatik erabilera-guneetara odol zirkulazioaren

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 8

bitartez garraiatzen dela adierazten du (Balsom eta lank. 1994; Bessman eta Carpenter

1985; Volek eta Kraemer 1996; Wyss eta Wallimann 1994). Kreatina eta PKr-ren

kontzentrazioak gihar eskeletiko ezberdinen kapazitate glukolitikoarekin

koerlazionatzen dira, IIa eta IIb motetako zuntzek I motako zuntzek baino kontzentrazio

altuagoak dauzkatelarik (Wyss eta Wallimann 1994).

N C

N P

H

NH2+

H  C3

CHH

COO_

O

O

O

_

_

2. Irudia. Fosfokreatinaren egitura kimikoa (Wallimann, Curr. Biol. 4: 42-46, 1994).

1.2.1. ATP-PKr sistema

Gihar-barneko PKr-k energi metabolismoan oso eginkizun garrantzitsua dauka

gihar eskeletikoaren uzkurduran zehar, ariketa fisikoan zehar eta errekuperazioan zehar.

Izan ere, iraupen motzeko ariketa maximoan zehar PKr adenosin difosfato (ADP)

bitarteko adenosin trifosfato (ATP)-ren birsintesiaren arduradun da neurri handi batean,

kreatina kinasaren (KPK) erreakzio itzulgarria dela medio (3. Irudia)

ATP + KrKreatina kinasa

ADP + PKr + H+

3. Irudia. Kreatina kinasaren erreakzio itzulgarria.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 9

Energi-erabileraren bitartez ATPren maila murrizten ari den guneetan

erreakzioak eskubirantz jotzen du, eta ezkerrerantz ordea ADPren maila gutxituz doan

mitokondrietako energi ekoizpen guneetan.

Gihar-biopsiaren teknika erabiliaz, ariketan zehar gihar eskeletikoan gertatzen

diren aldaketa metabolikoak nahiko zehaztasun handiz ikertzea posible da. Teknika

honen bitartez, zenbait ikertzailek intentsitate altuko eta iraupen laburreko ariketan

zehar ATP birsintetizatzeko PKr-k daukan garrantzia erakutsi dute (Bogdanis eta lank.

1995; Bogdanis eta lank. 1996; Gaitanos eta lank. 1993; Greenhaff eta lank. 1996a;

Hirvonen eta lank. 1987; Hultman eta lank. 1991; Karlsson eta lank. 1972; Katz eta

lank. 1986; McCartney eta lank. 1986; Näveri eta lank. 1978; Trump eta lank. 1996).

Beste ikertzaile batzuek PKr-ren garrantzi hau erresonantzia magnetiko nuklear

espektroskopiaren bidez baieztatu dute (Blei eta lank. 1993; McCann eta lank. 1995).

Ikerkuntza hauetatik ariketa baten hasieran ematen diren PKr-ren degradazio-maila

altuek glukolisiaren bitarteko energi ekoizpenaren atzerapena konpentsatzen dutela

ondoriozta daiteke, 2. Taulak erakusten duen bezala.

2. Taula. Fosfokreatinaren degradazioaren eta glukolisiaren bitarteko ATPren ekoizpen

anaerobikoa uzkurdura maximoan zehar giza gihar eskeletikoan (Greenhaff, Int. J.

Sports Nutr. 5: S100-S110, 1995; Greenhaff eta lank., Biochemistry of Exercise IX, 219-

242, 1996; Hultman eta lank., Biochem. Soc. Trans. 19: 347­353, 1991). 

ATPren ekoizpena (mmol.s-1.kg-1 gihar lehor)

Iraupena (s) PKr Glukolisia

0-1,3 9,0 2,0

0-2,6 7,5 4,3

0-5 5,3 4,4

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 10

0-10 4,2 4,5

10-20 2,2 4,5

20-30 0,2 2,1

0-30 2,1 3,7

Goiko taulan ikus daitekeenez, bai PKr-ren degradazioaren bitarteko eta baita

jatorri glukolitikoa duen ATPren ekoizpen maila gutxituz doa gihar-uzkurduraren

iraupena luzatzen den heinean. Gihar-uzkurduraren 20. eta 30. s-en artean, adibidez, PKr

eta glukolisiaren bitarteko ATPren ekoizpen mailak bide hauen ekoizpen mailarik

altuenen % 2 eta % 40 dira bakarrik, hurrenez hurren. Jaitsiera hauek gihar-indar

ekoizpenaren jaitsieren ondorio zuzena (hau da, ATPren birsintesi eskakizunen

murrizketaren ondorio), edo ATPren birsintesi-maila urriegi baten ondorio diren ziur

esaterik ez dagoen arren, gihar-laginetako glukogeno edukia ATPren ekoizpena

ahalbidetzeko behar bezain oparoa dela adierazi beharra dago, PKr-ren edukia ia-ia

agortuta agertzen den bitartean (Hultman eta lank. 1991).

Bestalde, gizakiengan burututako zenbait ikerketak adierazi dutenez, PKr-ren

erabilgarritasunak II motako gihar-zuntzetan egundoko eragina edukiko luke iraupen

laburreko ariketa maximoaren errendimenduaren gain. Izan ere, 4. Irudian irudikatzen

denez, giharraren kitzikadura elektriko baten ondorioz, II motako zuntzen PKr-ren

hustuketa-maila I motako zuntzena baino altuagoa da, eta kitzikadura amaitzerakoan II

motako zuntzen hustuketa ia-ia osoa da (Greenhaff eta lank. 1996a; Hultman eta lank.

1991).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 11

201000

20

40

60

80

100

IndarraPKr I zuntzetanPKr II zuntzetanATP I zuntzetanATP II zuntzetan

Kitzikadura denbora (s)

Inda

rra 

(has

iera

koar

en %

),  

AT

P et

a PK

r (m

mol

  kg 

   gi

har 

leho

r).

­1

4. Irudia. Gihar-indar isometrikoaren ekoizpena, gihar-PKr eta gihar-ATP kontzentrazioak I eta II

motetako gihar-zuntzetan, atsedenaldian eta 50 Hz-ko aldizkako kitzikadura elektrikoaren ondoren

(Greenhaff eta lank., Biochemistry of Exercise IX, 219-242, 1996; Hultman eta lank., Biochem. Soc.

Trans. 19: 347-353, 1991).

Beraz, batez ere II motako zuntzetako PKr-ren erabilgarritasunaren jaitsierarekin

batera ematen den ATPren birsintesi-maila beherakorra ez litzateke indar ekoizpena

mantentzeko nahikoa izango, nekearen agerpena gertatuz (Greenhaff eta lank. 1996a).

Izan ere, PKr-ren erabilkortasunaren eta indarra ekoizteko ahalmenaren artean erlazio

estuak daudela frogatu dute zenbait ikerlanek (Bogdanis eta lank. 1995; Bogdanis eta

lank. 1996; Katz eta lank. 1986; Sahlin 1986). Horrez gain, iraupen laburreko ariketa

maximoan zehar nekea PKr edukiaren jaitsierarekin laktato kontzentrazio areagotu

batekin baino erlazio estuagoa daukala iragarri egin da (Katz eta lank. 1986, Sahlin

1986).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 12

Bestalde, goian aipatutako emaitzak eta lehendik literaturan agertutakoak (Sahlin

1986; Sahlin eta lank. 1979) kontuan izanik, 20 s-tik gorako uzkurdura jarraiaren muga

PKr-ren erabileraren mailan datzala iradokitzea onargarria dela aditzera eman da, eta

erabilera-maila agian ADPren fosforilazio mitokondrialaren mailaren araberakoa izango

zen (Hultman eta lank. 1991). Sprint baten osteko PKr-ren birsintesi-maila, hain zuzen

ere, gaitasun aerobikoaren adierazgarri den 4 mmol.l-1-ko odol-laktato kontzentrazioari

dagokion oxigeno-kontsumo maximoaren portzentaiarekin erlazionatuta dagoela frogatu

da (Bogdanis eta lank. 1996). Are gehiago, 5. Irudian adierazten denez, akidura eragiten

duen uzkurdura isometriko (belaunaren luzapena) baten ondoren, ariketan zehar

erabilitako PKr-ren birsintesirik ez da ematen gihar-zirkulazioa butxatu egiten denean

(Sahlin 1986). Aurkikuntza honek ariketaldi baten ostean ariketa berri bat egiteko

gaitasuna berreskuratu ahal izateko prozesu oxidatzaileek duten garrantzia aditzera

ematen du.

43210­10

25

50

75

Zirkulazio butxatuta

Atsedenaldia (min)

PKr 

(mm

ol  k

g    

giha

r le

hor)

.­1

Uzkurdura

5. Irudia. Uzkurdura isometriko (belaunaren luzapen maximoak) akigarri baten osteko PKr-ren

birsintesia (Sahlin, Biochemistry of Exercise VI, 323-343, 1986).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 13

1.2.2. Fosfokreatinaren lantzadera energetikoa

Goian aipatutakoaz gain, PKr-k lantzadera funtzioa beteko lukeela aipatu da,

energia handiko fosfatoak mitokondrietatik gihar eskeletikoen zelula-barneko ATP

erabilera-guneetara garraiatuz (6. Irudia). Lantzadera energetiko gisa aritze hau KPK

entzimaren 2 isoforma ezberdinen bitartez betetzen da. Hauetariko bat zitosolikoa da,

eta beraren bitartez ATP kontsumitzaile den gihar-uzkurduran zehar osatutako ADPren

birfosforilazioa lortzen da, PKr-ren haustura dela medio. Besteak, mitokondriaren

kanpo-mintzean kokatuta, aurreko erreakzioan osatutako Kr-ren birfosforilazioa gerta

dadin ahalbidetzen du, mitokondria-barneko prozesu oxidatzaileen bitartez

berriztaturiko ATPren hausturaren bidez (Bessman eta Carpenter 1985; Bessman eta

Geiger 1981; Bessman eta Savabi 1990; Meyer eta lank. 1984; Wyss eta Wallimann

1994).

ADPATP

KPK

ADPATP

Kr

Kr PKr

PKr

Erlaxazioa Uzkurdura

ATPasa miofibrilarra

Mintz mitokondriala

KPK

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 14

6. Irudia. Fosfokreatinaren lantzadera energetikoaren adierazpen eskematikoa (Bessman eta Geiger,

Science 211: 448-452, 1981; Bessman eta Savabi, Biochemistry of Exercise VII, 167-178, 1990).

1.2.3. Fosfokreatina protoi indargetzaile gisa

Fosfokreatinaren eginkizunen artean, ATPren hidrolisiaren produktu diren H+

protoien indargetzea aipatu beharra dago. Kreatina kinasaren erreakzioa ATPren

berreraketaren aldekoa denean, H+-ak erabiltzen dira, 1.2.1. atalean agertzen den

erreakzioan ikus daitekeenez. Indargetze ahalmen honek zelulen azidifikazioari aurre

egiten laguntzen dio, ondorioz ohizko pH-a mantentzen lagunduz (Volek eta Kraemer

1996). Izan ere, iraupen luzeko iskemia baten ondoren hartutako gihar laginetan PKr eta

laktato edukien artean alderantzizko erlazio bat dagoela iragarri egin da, zein ariketaren

intentsitateari, iraupenari edo motari buruz independientea baita (7. Irudia). Laktato

areagotuaren eta PKr murriztuaren arteko erlazio hau H+ ioien kontzentrazioaren

igoeraren ondorio dela azaldu da, H+ ioien kontzentrazioaren igoerak KPKren

erreakzioaren oreka PKr-ren hausketarantz desplazaraziko baitu (Sahlin 1986). Era

berean, erlazio honek azido laktikoaren metaketak eragiten duen H+ ioien igoeraren

PKr-ren bitarteko ahalezko absortzioa erakusten du, hau da, PKr-ren indargetzaile

funtzioa.

Kreatina kinasaren erreakzioan indargetutako edo ekoiztutako H+ ioi kantitatea

pH-aren araberakoa da. Atsedenean (pH ≈ 7,08) H+ ioien indargetzea 6,7 mmol.l-1 gihar

ura-koa da, baina pH-aren jaitsiera bat gertatzen denean, gihar-nekearen kasuan esate

baterako (pH ≈ 6,40), indargetzea 12,0 mmol.l-1 gihar ura-koa izatera pasatzen da.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 15

Intentsitate altuko eta iraupen laburreko ariketa bat egiterakoan, metatutako PKr-ren

ahalmen indargetzailea ia-ia zeharo erabiltzen da, honen ondorioz gertatuko litzatekeen

pH-aren igoera 0,1-0,2 unitatekoa izanik. Honela, pH-a 7,0-tik 6,4-ra jaisten denean,

PKr-ren erabilerak zelula-barneko ahalmen indargetzailearen % 38 suposatzen duela

kalkulatu egin da. Azkenik, PKr-ren ahalmen indargetzaileari dagokionean gihar-zuntz

eta lagun ezberdinen artean izaten diren ezberdintasunak KPKren aktibazio-maila

aldakorren ondorio direla aipa daiteke (Padilla 1990).

0

20

40

60

80

100

PKr 

(mm

ol  k

g    

giha

r le

hor)

.­1

0 20 40 60 80 100

Laktato (mmol  kg    gihar lehor). ­1

7. Irudia. Fosfokreatina eta laktato edukiak giza izterreko koadrizeps giharrean (Sahlin, Biochemistry of

Exercise VI, 323-343, 1986).

1.2.4. Fosfokreatina glukolisiaren modulatzaile gisa

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 16

Kreatinaren beste eginkizun posible bat glukolisia modulatzea izango litzateke.

Fosfokreatina edukia glukogenolisiaren erregulatzaile garrantzitsu bat izan daitekeela

erakutsi dute zenbait ikerkuntzak (Sahlin 1986). Fosfokreatinaren murrizketak

glukogeno fosforilasa aktibatuko du, dagokion fosfato inorganikoaren (Pi) igoeraren

bitartez, zein kantitate mugatzailean agertzen baita entzimarentzat erabilkor. Bestalde, Pi

fosforilazio oxidatzailearentzako substratuetariko bat denez, bere kontzentrazioaren

igoera batek metabolismo aerobikoa igoaraziko duela espero daiteke (Sahlin 1986).

Bestalde, bat-bateko gihar-ariketa bizi baten bitartean fluxu glukolitikoaren

maila ehundaka aldiz igo daiteke. Une berean PKr-ren kontzentrazioa jaitsi egiten da,

gihar aktiboetan KPKren erreakzioaren bitarteko ATPren berrikuntza-behar azkarra dela

eta. In vitro saioek erakutsi dutenaren arabera, PKr-ren mailaren jaitsierak glukolisia

bizkortu egin dezake. Dirudienez, PKr-ren kontzentrazio fisiologikoen eraginez

glukolisiaren entzima nagusi den fosfofruktokinasa (PFK) partzialki inhibituta geratuko

litzateke. Ariketa bizi bat egiterakoan, PKr-ren kontzentrazioa jaitsi egiten da, honela

PKr-k PFKren gain ezartzen duen inhibizioa desagertuko litzateke eta ondorioz

glukolisia bizkortuko litzateke. Glukolisi maila bizkortuak ATP erabilgarri gehiago

ekoizten du gihar aktiboaren energi eskakizun handituei erantzun ahal izateko (Volek

eta Kraemer 1996).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 17

1.3. AHOZKO KREATINAREN GEHIGARRIA ETA KREATINA EDUKIA

GIHARREAN

Plasman eta gihar eskeletikoan aurki daitezkeen ohizko Kr-ren kontzentrazioen

balioak 50-100 µmol.l-1 eta 124 mmol.kg-1 gihar lehor dira hurrenez hurren. Kreatina

zenbait zelula motatan Na+-ren menpeko den “neurotransmisore” garraiatzaile taldearen

bitartez, zein taurinaren garraiatzailearekin eta GABA/betaina garraiatzaileen

azpitaldeko kideekin erlazionaturik baitago, barneratzen da (Volek eta Kraemer 1996).

Antza denez, intsulinak eta triiodotironinak Kr-ren sarrera zelula-barnera areagotzen

dute, bihotz digitalikoak diren ouabainak eta digoxinak, eta baita E bitaminarik ezak ere,

sarrera hau murriztu egiten duten bitartean. Sintesi endogenoa Kr-rik jaten ez duten

lagunek maila normalak mantendu ditzaten egokia den arren, barazkijaleek Kr-maila

basal baxu samarrak dituztela aipatu da, egunero haragia jaten duten lagunekin

alderatuz. Kreatina eta PKr egunero % 1,6 inguruko mailarekin ematen den erreakzio

ezentzimatiko itzulezin baten bitartez kreatininan degradatzen dira. Ondoren, kreatinina

difusio bidez giltzurrunetan iragazten da, eta azkenik iraizketa gernuaren bitartez

gertatzen da. Giharrean ematen den Kr-ren konbertsioa PKr-n eta honen degradazioa

kreatininan 8. Irudian adierazten da.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 18

Gihar-PKr edukia harako maila bateraino hustu egiten denean ATP

birsintetizatzeko ahalmena, eta ondorioz energia ekoizteko gaitasuna, nabarmenki

murrizten direnez, gihar-uzkurdurarako PKr-ren erabilgarritasuna iraupen motzeko

ariketa supramaximoetan lor daitekeen errendimenduaren faktore mugatzaile izan

daitekeela aipatu ohi da (Hirvonen eta lank. 1987; Hultman eta lank. 1991; Katz eta lank

1986). Beraz, gihar-Kr-ren eduki guztiaren igoera batek intentsitate altuko gihar-

ariketan zehar gertatzen den PKr-ren edukiaren hustuketa mugatuko lukeela ondoriozta

daiteke. Honekin batera, ATPren birsintesi mailaren jaitsiera mugatuko litzateke,

ADPren fosforilazio mailaren areagotzea dela medio. Ariketan zehar lor daitekeen

errendimenduaren gain mekanismo honek eragingo lituzkeen onura potentzialak aipatu

dira kirolariek Kr ahoz hartzearen justifikazio gisa.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 19

N

C

CH

COO

NHH  N

H  C

22

3

2

­

N

C

CH

COO

NH  N

H  C

32

3

2

­

PO­H

KREATINA

FOSFOKREATINA

N

H

C

CHN

C O

HN

2

CH 3

ATP

ADPMg2+

PiH   O2

KREATININA

8. Irudia. Giharrean ematen den Kr-ren konbertsioa PKr-n eta honen degradazioa kreatininan (Volek eta

Kraemer, J. Strength and Cond. Res. 10: 200-210, 1996).

Oraintsuko ikerketek iraupen motzeko ahozko Kr-ren gehigarriaren eragina

gihar-Kr eta PKr-ren kontzentrazio osoaren gain aztertu dute, biopsia orratzaren teknika

erabiliz lortutako gihar-laginak aztertuz. Harris eta lankideek (1992) erakutsitakoaren

arabera, 20 g Kr monohidrato ahoz irensten badira egunean, alboko bastoko Kr-ren

kontzentrazio osoa % 20-50 igoaraz daiteke 2 egunen ondoren; gainera, gehigarria

hartzen den garaian zehar ariketa azpimaximoa egiten bada igoera hau areagotu daiteke

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 20

(Harris eta lank. 1992). Oraintsuko ikerketa batean iradoki denaren arabera, Kr-ren

harrera-mailan ikusitako areagotze hau ariketak eragingo lukeen intsulinarekiko

sentiberatasunaren igoera baten ondorioa izango litzateke (Green eta lank. 1996). Izan

ere, Kr-ren gehigarria karbohidratoekin batera irensten denean, gorputz osoan gordetzen

den Kr-ren kantitatea igo egiten dela iragarri da, igoera hau intsulinak Kr-ren harreraren

gain daukan areagotze efektuarekin erlazionatuta egonik (Green eta lank. 1996).

Kreatinaren gehigarriaren bidez giharrak hartzen duen Kr guztiaren % 20-30 inguru PKr

forman metatu egiten da (Casey eta lank. 1996; Harris eta lank. 1992). Gihar-Kr

(Balsom eta lank. 1995; Casey eta lank. 1996; Febbraio eta lank. 1995; Green eta lank.

1996; Greenhaff eta lank. 1994a; Greenhaff eta lank. 1994b; Hultman eta lank. 1996;

Rossiter eta lank. 1996; Ruden eta lank. 1996; Söderlund eta lank. 1994) eta PKr-ren

(Casey eta lank. 1996; Febbraio eta lank. 1995; Hultman eta lank. 1996; Kurosawa eta

lank. 1997; Kurosawa eta lank. 1998) kontzentrazioan ikusitako igoera hau 5 edo 6

egunetan zehar 20 g.egun-1 gehigarri estandarra erabili duten beste ikerketa batzuek

baieztatu dute (9. Irudia). Hultman eta lankideek (1996) gihar-Kr-ren kontzentrazio

osoan % 20ko antzeko igoerak ikusi zituzten 6 egunetan zehar 20 g.egun-1 gehigarri edo

28 egunetan zehar 3 g.egun-1 gehigarri emanez (Hultman eta lank. 1996).

Dena dela, literaturan emaitza kontrajarriak ere aipatu dira. Odland eta lankideek

(1997) ez zuten Kr edo PKr-ren balioetan igoerarik ikusi 3 egunetan zehar Kr-ren

gehigarria hartu ondoren. Hala ere, ikerketa horretan irentsitako Kr-ren kantitate osoa

(60 g) ikertzaile gehienek erabiltzen dituzten 100 edo 120 g-ak baino nabarmenki

baxuagoa izan zen (Odland eta lank. 1997).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 21

100

110

120

130

140

150

160

Kr hartu aurretik Kr hartu ondoren

Kr 

osoa

  (m

mol

  kg 

    g

ihar

 leho

r).

­1

5

10

15

20

25

30

35

40

105 110 115 120 125 130 135 140

Hasierako Kr  (mmol  kg     gihar lehor). ­1

Kr 

igoe

ra  (

mm

ol  k

g    

 gih

ar le

hor)

.­1

r = 0,84 P < 0,01 n = 8

9. Irudia. Goian: 5 egunetan zehar ahozko Kr-ren gehigarria hartu ondoren gihar-Kr-ren kontzentrazio

osoan gertatzen diren banan-banako aldaketak (Greenhaff eta lank., Am. J. Physiol. 266: E725-E730,

1994). Behean: hasierako gihar-Kr-ren kontzentrazioaren eta goian aipatu den gehigarria hartu ondoren

gertatuko aldaketen arteko erlazioa, goian aipatutako ikerlaneko datuak erabiliaz kalkulatuta.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 22

Sei astetan zehar egunero 2 g Kr irensten zituzten emakumezko igerilariak

aztertuz antzeko emaitzak iragarri dira oraintsu (Thompson eta lank. 1996). Kreatina

harrerarik eza hau Kr-ren gehigarri kantitate txikiarekin erlazionatuta egon liteke, zein

eguneroko Kr-ren galerak orekatzeko nahikoa izango bailitzateke, ez ordea gihar-Kr-ren

eduki osoa igoarazteko. Zenbait ikerketak ez dute atsedenaldiko gihar-PKr-ren mailan

inolako igoerarik erakutsi, gihar-Kr-ren kontzentrazio osoan esanguratsuak ziren % 15-

18ko igoerak ikusi zituzten arren (Balsom eta lank. 1995; Greenhaff eta lank. 1994a).

Oraintsuko ikerlan batek hasierako Kr-ren kontzentrazio osoa Kr-ren harreran

eragiten duen faktore mugatzaile bakarra ez dela iradoki duen arren (Casey eta lank.

1996), ahozko Kr-ren gehigarria irentsi ondoren gihar-Kr-ren kontzentrazio osoan

ematen diren igoerak hasierako Kr-ren kontzentrazio osoarekiko alderantziz

proportzionalak direla iragarri da, 9. Irudiak adierazten duen bezala (Greenhaff eta lank.

1994a; Harris eta lank. 1992). Behin Kr-ren gehigarriaren bitartez Kr-maila igoaraztea

lortu egin dela, gihar-Kr-ren kontzentrazio osoan lortutako maila altu hori egunero 2 g-

ko dosia irentsiz manten daiteke aurrerantzean. Dena dela, giza gihar eskeletikoak Kr-

ren kontzentrazio osoari dagokionez goi-muga bat dauka dirudienez, 150-160 mmol.kg-1

gihar lehor inguruan hain zuzen ere.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 23

1.4. KREATINAREN GEHIGARRIAREN ERAGINA GORPUTZ-MASAREN

GAIN

Sarritan iragarri denez, epe laburrean zehar ahoz Kr hartzeak gorputz-masaren

igoerak dakartza (Balsom eta lank. 1993a; Balsom eta lank. 1993b; Balsom eta lank.

1995; Greenhaff eta lank. 1994a; Stroud eta lank. 1994; Volek eta lank. 1996;

Ziegenfuss eta lank. 1998). Masaren igoera hau ur-erretentzioaren ondorio dela aipatu

ohi da, baina proteina uzkurgarrien sintesi mailaren igoera baten ondorio izatearen

posibilitatea ere iradoki da (Balsom eta lank. 1993a; Balsom eta lank. 1994). Azken

hipotesi honen alde, Kr-ren egitura analogoa daukan azido ß-guanidinopropionikoarekin

(ß-GPA) eginiko ikerlanen emaitzak aipa daitezke. Izan ere, ß-GPA-k eta Kr-k ia egitura

kimiko berbera dutenez (10. Irudia), ß-GPA inhibitzaile lehiakorra da Kr mintz

sarkolemalan zehar garraiatzeko unean (Freyssenet eta lank. 1994).

Laborategiko arratoiei 6-10 astetan zehar ß-GPA ahoz ematen zaienean, gihar-

ATP, Kr eta PKr-ren edukiak % 80, 50 eta 90 murriztu egiten dira, hurrenez hurren, eta

ß-GPA-ren forma fosforilatua giharrean metatu egiten da. Dena den, ß-GPA fosforilatu

hau KPKrentzat oso substratu txiroa denez, ezin du PKr ordezkatu, eta ondorioz gihar

eskeletikoak PKr-ren hausturaren bitartez energia ekoizteko gaitasunaren jaitsiera

nabarmena jasaten du (Freyssenet eta lank. 1994). Horretaz gain, ß-GPA irentsi duten

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 24

animaliek gihar ultraegituran anormaltasunak jasaten dituzte gihar-barneko Kr-ren

hustuketa dela eta, esate baterako mioharizpien galerak eta II motako gihar-zuntzen

hipotrofia (Laskowski eta lank. 1981; Shields eta lank. 1975; van Deursen eta lank.

1994; Wyss eta Wallimann 1994).

N C

N H

H

NH2+CH

COO_

H  C3

H

10. Irudia. Azido ß-guanidinopropionikoaren egitura kimikoa (Freyssenet, Doktorego-tesia, Université

Jean Monnet - Saint-Etienne, 73. orr., 1995). Egitura honen eta 1. Irudian agertzen den Kr-ren egituraren

arteko kidetasuna nabaria da.

Iradoki denaren arabera, Kr-k proteina miofibrilarraren biosintesia eta proteina

uzkurgarrien parteko aminoazidoen harrera estimulatuko lituzke (Bessman eta Savabi

1990). Horretaz gain, Kr-ren gehigarriak II motako gihar-zuntzen diametroaren (Sipilä

eta lank. 1981) eta koiperik gabeko gorputz-masaren igoera (Earnest eta lank. 1995)

eragiten dituela aipatu da. Beste ikertzaile batzuek, ordea, ez dute inolako Kr-ren

eraginik aurkitu proteinen sintesiaren gain (Fry eta Morales 1995).

Oraintsuko ikerlanek aipatu duten bezala, ohizko 5 eguneko iraupena duen

ahozko Kr-ren gehigarriaren desagerpen-denbora gihar eskeletikotik ez litzateke 28

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 25

egun ingurutik gorakoa izango (Febbraio eta lank. 1995; Hultman eta lank. 1996). Epe

hau aski luzea izango litzateke gihar-masaren igoera eragin ahal izateko. Dena den, Kr-

ren irensketaren osteko gorputz-masaren igoerak gehigarria 5 egunetan zehar hartu

ondoren ikusi ohi dira, epe hau gihar-hipertrofia bat eragin ahal izateko garbiki

motzegia delarik, bereziki giharren haziera erlatiboki motela den prozesua dela kontuan

hartuz (Booth eta Thomason 1991; Kannus eta lank. 1992). Beraz, zelula-barneko ur-

erretentzioa izango litzateke ikusitako pisu-igoerak adieraziko lituzkeen mekanismorik

onargarriena. Oraintsuko ikerketa batean Kr-ren irensketarekin batera izan zen gernu-

bolumenaren jaitsierak hipotesi hau zeharo egiaztatzen ez badu ere, honen alde egiten

du behintzat (Hultman eta lank. 1996).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 26

1.5. AHOZKO KREATINAREN GEHIGARRIA ETA ERRENDIMENDUA

SPRINT MOTAKO ARIKETETAN

Zenbait ikerketak iraupen motzeko Kr-ren gehigarriak errendimendua hobetu eta

iraupen laburreko eta intentsitate altuko ariketa errepikatuak egiterakoan gihar-nekearen

agerpena atzeratu dezakeela baieztatu dute, betiere lagun geldikorrengan edo arinki

entrenatuta zeuden lagunengan (11. irudia).

121086420120

130

140

150

KreatinaPlazeboa

Errepetizioa

Peda

l fre

kuen

tzia

 (bir

a  m

in   

).

­1

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 27

11. Irudia. Zikloergometroan egindako intentsitate altuko 6 s-ko 10 errepetizioen azken 2 s-tan lortutako

errendimendua, 6 egunetan zehar Kr edo plazeboaren gehigarria hartu ondoren (Balsom eta lank., Scand.

J. Med. Sci. Sports 3: 143-149, 1993).

Izan ere, zikloergometroan intentsitate altuko eta 6 s-ko 10 ariketaldi

egiterakoan, eta baita 6 s-ko 5 ariketaldi egin ondoren burututako intentsitate altuko eta

10 s-ko ariketa bakarra egiterakoan ere, lan eskakizunak gehigarria irentsi ondoren

hobeto mantentzen zirela iragarri da (Balsom eta lank. 1993a; Balsom eta lank. 1995;

Söderlund eta lank. 1994).

Kreatinaren gehigarriak eragindako antzeko efektuak min 1eko errekuperazioak

tartekatuz burututako 30 belaun luzapen isozinetiko maximoak egiterakoan (Greenhaff

eta lank. 1993), eta zikloergometroan, 4 min-ko errekuperazio tarte batekin burututako

30 s-ko 2 ariketa maximo egiterakoan (Greenhaff eta lank. 1994b) ikusi dira. Ariketa-

protokolo berbera erabiliaz, Casey eta lankideek (1996) klub mailako kirolariek beraien

lan ekoizpen maximoa eta osoa % 4 hobetu zezaketela erakutsi zuten duela gutxi, eta

hobekuntza hauek gihar-Kr osoaren igoerarekin positiboki erlazionatuta zeuden (Casey

eta lank. 1996). Lau egunetan zehar 35 g.egun-1 Kr irentsi ondoren, zikloergometroan

eta 6 min-ko errekuperazioak tartekatuz 30 s-ko 3 ariketa burutu zituzten lagunek % 14

hobetu zuten batez beste (Havenetidis eta lank. 1995).

Emaitza hauek eta antzeko batzuk (Earnest eta lank. 1997; Johnson eta lank.

1997; Volek eta lank. 1996; Ziegenfuss eta lank. 1998) kontuan izanik, Kr-ren

gehigarria intentsitate altuko eta iraupen motzeko ariketa errepikatuak egiten dituzten

entrenatuta ez dauden edo arinki entrenatuta dauden lagunentzat laguntza ergogenikoa

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 28

dela ondoriozta daiteke. Efektu ergogeniko hau ariketa aurreko gihar-Kr eta PKr-ren

kontzentrazio altuago baten bidez eta ADPren birfosforilazio-maila areagotu baten bidez

lortzen da ziurraski (Greenhaff eta lank. 1994a; Greenhaff eta lank. 1994b; Harris eta

lank. 1992; Söderlund eta lank. 1994).

Dena dela, emaitza kontrajarriak ere iragarri dira. Zenbait ikerkuntzak ezin izan

dute zikloergometroan burututako ariketa supramaximo errepikatuak egiterakoan Kr-ren

gehigarriak eragindako inolako efektu ergogenikorik erakutsi (Burke eta lank. 1996;

Febbraio eta lank. 1995), ez eta elektrikoki edo nahita eragindako belaun-luzatzaileen,

oinpeko-flexoreen, ukondo-flexoreen eta sorbaldako barne-errotatzaileen gihar-

uzkurduretan zehar ere (Gilliam eta lank. 1998; Hamilton-Ward eta lank. 1997; Harridge

eta lank. 1994; Rawson eta lank. 1998). Odland eta lankideek (1997) 3 eguneko Kr

irensketak 30 s-ko zikloergometro test maximo bakar batean lortutako potentziaren gain

zeukan eragina aztertu zuten. Gehigarriak gihar-Kr eta PKr-ren edukiaren gain inolako

eraginik izan ez zuenez, ikertzaile hauek ez zuten Kr, plazebo eta kontrol kondizioen

artean ezberdintasunik aurkitu, ez potentzia maximoari, ez batez besteko 10 eta 30 s-ko

potentziari, ez eta neke portzentaiari zegokionez ere (Odland eta lank. 1997). Cooke eta

lankideek (1995) oso antzeko ikerkuntza burutu zuten, itsu bikoitza diseinua eta 5

eguneko gehigarria (20 g.egun-1 Kr monohidrato) erabiliaz. Aurretik aipatutako lanean

bezala, potentzia maximoa, potentzia maximoa lortzeko behar izan zuten denbora, lan

osoa, eta potentzia maximoarekiko jaitsiera portzentaiaren bidez kalkulatutako neke

indizea aztertuta, ez zuten taldeen artean eta taldeen barnean ezberdintasun

esanguratsurik aurkitu (Cooke eta lank. 1995).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 29

Entrenatuta ez dauden lagunengan sarritan iragarri diren Kr-ren gehigarriaren

onurak ez dira lehiaketaren antzeko ariketa bakarrak burutzen dituzten oso entrenatuta

dauden kirolariengan ikusi. Earnest eta lankideek (1995) pisuak jasotzen entrenatuta

zeuden lagunak zikloergometroan 30 s-ko 3 ariketa maximo 4 min-ko errekuperazio

tarteekin burutzerakoan, pisu libreekin eginiko banku-pressa errepetizio maximo bakarra

burutzerakoan eta pisu maximoaren % 70ko zamarekin ahal bezainbeste jasoaldi

burutzerakoan aztertu zituzten, Kr-ren gehigarria irentsi baino lehen eta irentsi ondoren.

Lagunek zikloergometroan eta pisu-jasotze azpimaximoetan hobekuntza esanguratsuak

lortu zituzten. Kirolari dagokionez espezifikoagoa zen ariketan (hau da, pisu libreekin

eginiko banku-pressa errepetizio maximoa) % 6ko errendimendu hobekuntza ikusi zen,

baina gorputz-masarekiko zuzenketa egiterakoan hobekuntza hau desagertu egiten zen

(Earnest eta lank. 1995).

Oraintsuko ikerlan batean, ondo entrenatuta zeuden 18 kirolarik 60 m-ko 3

lasterketa burutu zituzten 2 min-ko atsedenaldiko tarteekin, 7 egunez Kr monohidrato

edo plazeboaren gehigarriak ahoz hartu baino lehen eta hartu ondoren. Korrikaldi

bakoitzean 20-30 m, 40-50 m eta 50-60 m-ko tarteak filmatu ziren, eta parte hartzaileek

aztertutako tarte bakoitzean lortu zituzten lastertasunak analizatu egin ziren. Ez zen 2

taldeen arteko inolako ezberdintasunik ikusi (Redondo eta lank. 1996). Beste ikerketa

batean, arinki entrenatuta zeuden 2 korrikalari taldek 300 m-ko 4 korrikaldiko testa

burutu zuten ahoz Kr edo plazeboa hartu aurretik eta hartu ondoren. Azken 300 m-ko

korrikaldia Kr taldean azkarragoa izan zen arren, korrikaldi guztien denbora osoan ez

zen inolako ezberdintasunik ikusi 2 taldeen artean (Harris eta lank. 1993).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 30

Burke eta lankideek (1996) 5 eguneko Kr edo plazeboaren gehigarriaren

ondorioak aztertu zituzten eliteko igerilariek 25, 50 eta 100 m-tan lor zitzaketen

errendimenduaren gain, bakoitzak bere estilo nagusian. Ikerkuntza honek ez zuen

inongo Kr-ren ondorio ergogenikorik erakutsi (Burke eta lank. 1996).

Ondo entrenatuta dauden kirolariek lehiaketaren antzeko sprint ariketa bakarra

burutzen dutenean Kr-ren gehigarriak dituen ondorioei buruzko datuak oraindik oso

urriak badira ere, ez dirudi entrenatuta ez dauden lagunengan sarritan ikusi diren Kr-ren

gehigarriaren ondorio ergogenikoak oso entrenatuta dauden kirolariengan aurki

daitezkeenik. Honelako lagunen kasuan, Kr ahoz hartzearen onura potentziala

intentsitate altuko ariketak behin eta berriro burutzeko gaitasunaren hobekuntza

posiblean datza, entrenamendu saioetan dela edo errendimendua esfortzuen

errepikapenean dautzan kirol lehiaketetan dela (futbola eta saskibaloia esate baterako),

baina posibilitate hau egokiro ikertzear dago.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 31

1.6. AHOZKO KREATINAREN GEHIGARRIA ETA ERRENDIMENDUA

IRAUPEN LUZEKO ARIKETETAN

Kreatinaren gehigarriaren efektuak iraupen luzeko ariketa jarraian zehar ere

aztertu dira. Ariketa azpimaximo bat burutzerakoan lor daitekeen errendimenduaren

gain Kr-ren gehigarriak edukiko lukeen ahalezko eragin ergogenikoaren mekanismo

teorikoa, Kr zitosolikoak daukan ATP mitokondrialaren hartzaile eginkizunean datza

(Bessman eta Carpenter 1985; Bessman eta Geiger 1981; Bessman eta Savabi 1990;

Meyer eta lank. 1984), hala nola Kr-ren eduki areagotuak ariketa osteko errekuperazioan

zehar PKr-ren birsintesia hobetzeko duen ahalmenean (Greenhaff eta lank. 1994a).

Honek, zelula-barneko Kr erabilgarria igoaraziz ATPren ekoizpen mitokondriala, eta

beraz oxigeno kontsumoa eta iraupen-ariketan lorturiko errendimendua, igoaraziko

liratekeela aditzera ematen du (Stroud eta lank. 1994).

Balsom eta bere lankideek (1993b), ondo entrenatuta zeuden korrikalariak

erabiliaz, 6 egunetan zehar Kr irenstea iraupen-ariketan lortutako errendimendurako

interesgarria ez zela frogatu zuten. Izan ere, korrikalariek ez zuten uhal birakariaren

gainean akitu arte eginiko korrikaldi azpimaximo batean zehar inolako hobekuntzarik

erakutsi. Are gehiago, beraien errendimendua zelaian burututako 6 km-ko korrikaldian

esanguratsuki motelagoa izan zen. Autoreek gorputz-pisuaren igoera hein handi batean

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 32

behintzat errendimendu gaiztotze honen arduradun izan zitekeela iradoki zuten. Uhal

birakarian lortutako oxigeno-kontsumo maximoa eta ariketa bitarteko bihotz-maiztasuna

ez ziren gehigarria irentsi eta gero aldatu (Balsom eta lank.1993b).

Beste ikerlan batzuek Kr-ren gehigarriak uhal birakariaren gainean eginiko

intentsitate hazkorreko ariketa azpimaximoan eta errekuperazioan zehar neurtutako

oxigeno-kontsumoaren gain, arnasketa-gasen elkartrukearen gain eta odol-laktato

kontzentrazioaren gain eraginik ez duela erakutsi zuten (Green eta lank. 1993; Stroud

eta lank. 1994). Are gehiago, oraintsuko ikerketek 7 egunetan zehar eta 28 egunetan

zehar Kr ahoz irensteak ez zuela oso intentsitate altuko eta abiadura moteleko banku-

pressa eta jesarrera kontzentrikoak burutzerakoan neurtutako gihar-erresistentzia

isozinetikoa aldarazten adierazi zuten (Almada eta lank. 1995; Grindstaff eta lank.

1995).

Orora, emaitza hauek Kr-ren gehigarriak iraupen luzeko ariketetan ez duela

errendimendua hobetzen adierazten dute, ez eta ariketa mota honetan gertatzen den

erantzun metabolikoa aldarazten ere.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 33

1.7. KREATINAREN GEHIGARRIAREN ERAGINA ENERGI

METABOLISMOAREN GAIN

1.7.1. Adeninako nukleotidoen degradazioaren gaineko eragina

Gihar-barneko ATPren hidrolisi maila prozesu oxidatzaileen, glukolisi

anaerobikoaren edo PKr-ren hausturaren bitarteko ADPren birfosforilazio maila baino

altuagoa denean, ATP miokinasaren erreakzioaren bidez bersintetizatzen da, eta

adenosin monofosfatoa (AMP) ekoizten da (12. Irudia).

ADP + ADP ATP + AMPMiokinasa

12. Irudia. Miokinasaren erreakzioaren bitarteko ATPren birsintesia eta AMPren ekoizpena.

AMP purinako nukleotidoen zikloaren lehenengo erreakzioan desaminatu egin

daiteke adenilato desaminasa entzima dela medio (13. Irudia), adeninako nukleotidoen

edukia murriztuz eta inosin monofosfatoa (IMP) eta amoniakoa ekoiztuz (Lowenstein

1990; Sahlin eta Broberg 1990; Tullson eta Terjung 1990; Tullson eta Terjung 1991).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 34

Kreatinaren gehigarria ahoz hartuz lorturiko gihar-PKr-ren kontzentrazioaren

igoerak ADPren birfosforilazioa areagotu egingo luke gihar-ariketan zehar, eta honen

ondorioz adeninako nukleotidoen degradazioa murriztuko litzateke.

AMP

IMP

ADENILOSUKZINATO

H   O2

NH 3

Fumarato

Aspartato + 

GTP

GDP + Pi

AM

P desam

inasa AS 

sintetasa

AS liasa

13. Irudia. Purinako nukleotidoen zikloa (Lowenstein, Int. J. Sports Med. 11: S37-S46, 1990; Tullson eta

Terjung, Exerc. Sports Sci. Rev. 19: 507-537, 1991).

Intentsitate altuko ariketa bat burutu ondoren gertatzen den amoniako,

hipoxantina eta IMPren metaketa adeninako nukleotidoen degradazioaren adierazgarri

da (14. Irudia). Zenbait ikerketak ariketa osteko odol-amoniakoaren (Birch eta lank.

1994; Greenhaff eta lank. 1993) eta hipoxantinaren (Balsom eta lank. 1993a)

kontzentrazio baxuagoak aipatu dituzte Kr-ren gehigarria hartu ondoren, eta honek ADP

bitarteko ATPren ekoizpen-mailaren igoera iradoki egiten du. Beste ikerketa batzuek,

ordea, ez dute Kr-ren gehigarria hartzearen ondorioz degradazio produktu hauetan

inolako aldaketarik ikusi (Balsom eta lank. 1995; Febbraio eta lank. 1995).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 35

ATP ADP AMP IMP hipoxantina urato

adenilosukzinato

AMP desaminasa

NH3

14. Irudia. Adeninako nukleotidoen degradazioko produktuen ekoizpenaren adierazpen eskematikoa

(Wagenmakers eta lank., Int. J. Sports Med. 11: S101-S113, 1990).

Dena dela, degradazio-produktu hauei buruzko emaitzak ez dira inoiz oso

entrenatuta dauden edo eliteko kirolariekin eginiko ikerlanetan aipatu.

1.7.2. Glukolisiaren gaineko eragina

Zenbait ikerkuntzak ahozko Kr-ren gehigarriak iraupen motzeko eta intentsitate

altuko ariketa ezberdinak burutu osteko gihar eta odol-laktatoaren kontzentrazioen gain

duen eragina aztertu dute. Ikertzaile batzuek, beraiek aurkitutako ariketa osteko laktato

kontzentrazio murriztuetan oinarrituta, intentsitate altuko ariketan zehar ATPren

birsintesiak glukolisi anaerobikoarekiko duen menpekotasuna ahozko Kr-ren gehigarria

irentsi ondoren murriztu egiten dela iradoki dute (Balsom eta lank. 1993a; Söderlund eta

lank. 1994). Honen ondorioz gihar-barneko pH-ren jaitsiera mugatu eta nekearen

aurkako erresistentzia areagotu egingo lirateke.

Hala eta guztiz ere, emaitza kontrajarriak ez dira falta. Izan ere, entrenamendu-

maila ezberdinak zeuzkaten lagunak aztertuz, zenbait ikertzailek ariketa osteko gihar eta

odol-laktatoaren kontzentrazio aldagabeak (Aaserud eta lank. 1998; Birch eta lank.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 36

1994; Burke eta lank. 1996; Casey eta lank. 1996; Ensign eta lank. 1998; Febbraio eta

lank. 1995; Greenhaff eta lank. 1993; Greenhaff eta lank. 1994b; Odland eta lank. 1997;

Terrillion eta lank. 1996; Volek eta lank. 1996) edo areagotuak (Greenhaff eta lank.

1994a) iragarri dituzte Kr irentsi ondoren. Emaitza hauek Kr irensketak intentsitate

altuko ariketan zehar bide glukolitikoak ez dituela aldarazten iradoki egiten dute.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 37

1.8. KREATINAREN GEHIGARRIAREN ALBO-EFEKTUAK

Gaur egun ezagutzen denaren arabera, Kr-ren gehigarriak eragiten duen albo-

efektu bakarra 1.4. atalean aipatutako gorputz-masaren igoera da. Kreatinaren

gehigarriaren irensketak Kr-ren sintesi endogenoa ezereztatzen duela ere gauza jakina

da. Honek Kr-ren gehigarriaren irensketa amaitzerakoan ezereztatze hau itzulgarria ote

den galdekizuna sortarazten du. Galdera honi erantzun diezaiokeen gizakien gain

eginiko ikerlan zuzenik ez dagoen arren, animaliekin egin diren ikerlanek Kr-ren

gehigarria irensten den bitartean ezereztatuta dagoen transamidinasa aktibitatea, zein

Kr-ren sintesi prozesuan amida taldearen argininatik glizinarako transferentzia

katalizatzen baitu, Kr-ren irensketa amaitzerakoan ohizko balioetara itzultzen dela

garbiki erakutsi dute (Balsom eta lank. 1994; Hultman eta lank. 1996).

Zientzi literaturan klinikoki esanguratsuak diren Kr-ren gehigarriaren albo-

efektuak iragarri ez diren arren (Kreider 1998: Maughan 1995), zenbait txostenek Kr-

ren gehigarriaren kaltegabetasunari eta albo-efektuei buruzko kezkak adierazi dituzte.

Kreatina amino azidoz osatuta dagoenez, Kr-ren gehigarriak giltzurrun-estresa areagotu

eta gibel-kalteak eragin ditzakeela iradoki da (Kreider 1998). Dena dela, ezein ikerlanek

ez du klinikoki esanguratsuak diren gibel-entzimen igoerarik iragarri Kr-ren

gehigarriaren ondorioz (Kreider eta lank. 1998). Gainera, Poortmans eta lankideek

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 38

(1997) erakutsitakoaren arabera, Kr-ren gehigarriak giltzurrun-estresaren adierazgarrien

gain ez du inolako eraginik. Ondorioz, ez dirudi Kr-ren gehigarriak giltzurrun-estresa

areagotzen duenik, ez behintzat gomendatutako dosiak irensten direnean.

Zenbaitetan ingurugiro bero edo hezeetan gogor entrenatzen diren kirolariek Kr

irensten dutenean gihar-karranpak sarriagotan jasango lituzketela aipatu da (Kreider

1998). Teoria hau proposatzen dutenek Kr-ren gehigarriak gihar-barnera fluido sarrera

handiak sortaraziko lituzkeela aipatzen dute, eta ondorioz elektrolitoen oreka aldarazi,

deshidratazioa eragin eta estres termikoa areagotuko lirateke. Dena dela, ondorio

ezezkor hauek ez dira orain arte ezein ikerlanetan aipatu.

Kreatinaren gehigarriak zaintiratuak eta gihar-kizkurguneak gertatzeko aukerak

areagotu ditzakeela iragarri dute ere zenbait txosten anekdotikok. Hau adieraziko lukeen

teoriaren arabera, Kr-ren gehigarriak erlatiboki azkarrak diren indar eta gorputz-masa

igoerak eragin ditzakeenez, hezur, giltzadura eta lotailuen gain lesioak eragingo

lituzkeen gehiegizko estres-maila ezar daiteke. Hala ere, ezein ikerlanek ez du lesioen

maiztasunaren igoerarik iragarri Kr-ren gehigarria irentsi ondoren.

Oraintsuko ikerketa batek entrenamenduan zehar Kr irensten zuten 80 lagunen

artean eta plazeboak irensten zituzten 84 lagunen artean albo-efektuen maiztasuna

ikerlan-ondoko galdera-sorta baten bidez aztertu zuen. Emaitzek gihar-arazorik eza

adierazi zuten entrenamenduan zehar Kr edo plazeboak irensten zituzten lagunen artean.

Dena dela, arazo gastrointestinalak esanguratsuki altuagoa zen maiztasunaz ematen

ziren plazeboaren gehigarriak irensten zituztenen artean, Kr-ren gehigarria irensten

zutenekin alderatuz. Emaitza hauek zenbait entrenamendu baldintza ezberdinekin batera

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 39

Kr-ren gehigarria irensteak gihar-karranpa, zaintiratu, gihar-kizkurgune edo arazo

gastrointestinalen maiztasuna igoarazten ez duela aditzera ematen dute (Kreider eta

lank. “inprimatzear”). Ondorio hauekin bat datoz Grindstaff eta lankideek igerilari

gazteekin lan eginez aurkitutako emaitzak (Grindstaff eta lank. 1997), hala nola Kreider

eta lankideek unibertsitate-mailako amerikar futbol jokalariekin aurkitutakoak (Kreider

eta lank. 1998).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 40

1.9. IKERLAN BIBLIOGRAFIKOAREN LABURPENA

Laburbilduz, orain arte egin diren ikerlanek aztertu eta frogatutakoaren arabera,

egunero 20 g Kr inguru ahoz hartzeak, 5-6 egunetan zehar, atsedenaldiko gihar-Kr-ren

kontzentrazio osoa nabarmenki igoaraz dezake lagun geldikorrengan edo arinki

entrenatuta dauden lagunengan. Zenbait ikerlanek adierazten dutenez, igoera honen

heren bat gutxi gorabehera PKr moduan metatuko litzateke. Dena den, igoera hauek ez

dira inoiz zuzenki frogatu oso entrenatuta dauden kirolariengan.

Zenbait ikerlanek, gehienetan entrenatuta ez dauden lagunekin eta laborategiko

kondizioetan burutuak, ahozko Kr-ren gehigarriak sprint motako ariketetan

errendimendua hobetu dezakeela frogatu dute, intentsitate altuko ariketak

errepikatzerakoan gihar-nekearen hasiera atzeratuz. Efektu ergogeniko honen

mekanismo eragile nagusia gihar-Kr eta PKr-ren kontzentrazio altuago batek

ahalbideturiko ADPren birfosforilazioaren areagotzea izango litzateke (15. Irudia).

Beste ikertzaile batzuek, ordea, ez dute Kr-ren eragin ergogenikorik aurkitu antzeko

kondizioetan burututako ikerketetan.

Oso ikerketa gutxik aztertu dituzte Kr-ren gehigarriaren ondorioak oso

entrenatuta dauden edo elitekoak diren kirolariek beraien kirolean espezifikoak diren

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 41

sprint-motako ariketa bakarrak burutzen dituztenean, baina aztertu egin dutenek ez dute

inolako errendimendu hobekuntzarik erakutsi. Honek adierazten duenez, gehigarri-mota

hau ez litzateke sprint-motako errendimendurako laguntza ergogenikotzat jo beharko

honelako populazioetan. Beraz, ez dirudi oso entrenatuta dauden kirolarien artean hain

zabalduta dagoen lehiaketa aurretik Kr ahoz hartzeak justifikazio zientifikoa duenik.

Entrenamendu intentsibo garaietan kirolariak entrenamendu saioetan zehar intentsitate

altuko ariketak burutzeko duen gaitasuna areagotzeko, edo errendimendua esfortzu

errepikatuak egitean dautzan kirol lehiaketetarako Kr hartzea potentzialki interesgarria

izan liteke, baina hau egiaztapen zientifikoaren beharra daukan hipotesia baino ez da.

Kreatinaren gehigarriak iraupen luzeko ariketaren gain eduki dezakeen eraginari

buruzko datu zientifikoek aditzera ematen dutenez, Kr ahoz hartzeak ez du honelako

ariketan zehar errendimendu maila hobetzen, are gehiago, ondorio ergolitikoak

erakarriko lituzke, gehigarri honek gorputz-masaren gain eragiten dituen efektuen

ondorioz ziurraski.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 42

Gihar­[Kr] eta [PKr]

Ariketaurreko Kr erabilgarria

KPK erreakzioan zeharko fluxua

PKr birsintesia

[PKr] hurrengo ariketaren hasieran

Gihar­errendimendua

Zelularen hidratazio 

egoera

Proteinen sintesia

II motako zuntzen 

diametroa

Koiperik gabeko masa

Entrenamenduaren intentsitatea

Ariketaurreko PKr 

erabilgarria

Glukolisiarekiko dependentzia

[Laktato]

pH

Nekearen hasieraren atzerapena

[H  ]+

15. Irudia. Gihar-Kr eta PKr-ren maila areagotuek gihar-errendimendua hobetzeko jarraituko lituzketen

ahalezko mekanismoen adierazpen eskematikoa (Volek eta Kraemer, J. Strength and Cond. Res. 10: 200-

210, 1996).

Kreatinaren gehigarriak energi bide ezberdinen ondorioz ekoizten diren

metabolitoen kontzentrazioen gain duen eragina aztertuz (amoniakoa, hipoxantina, IMP

edo laktatoa esate baterako), gehigarri honek ariketa egin bitartean energi

metabolismoaren gain duen eragina ikertu ohi da. Literatura zientifikoan argitaratu diren

honi buruzko emaitzak ez dira inondik ere eztabaidaezinak, intentsitate altuko ariketan

zehar Kr-ren gehigarriak adeninako nukleotidoen degradazioa murriz dezakeela edo

aldarazten ez duela erakutsi izan baita. Gauza berbera esan daiteke bide metaboliko

glukolitikoari dagokionez.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Metodoak 43

Zientzi literaturan iragarri denaren arabera, Kr-ren gehigarriak eragiten duen

albo-efektu bakarra gorputz-masaren igoera da. Beraz, gaur egun arte argitaratutako

ikerlanak oinarritzat hartuz, Kr-ren gehigarria ahoz irenstea kaltegabeko eta arriskurik

gabeko prozedura dela baiezta daiteke.

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Emaitzak eta eztabaida 44

2. IKERLAN ESPERIMENTALA

2.1. HELBURUAK

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Emaitzak eta eztabaida 45

2. IKERLAN ESPERIMENTALA (II. eta III. Ikerlanak)

2.1. HELBURUAK

Ikerlan bibliografikoan aipatutako guztiaren arabera, argiro ikus daiteke ahozko

Kr-ren gehigarriaren balioa laguntza ergogeniko gisa ez dela inondik inora

dudagabekoa. Izan ere, eragin ergogenikoa aurkitu duten ikerlan gehienek, oso

entrenatuta zeuden kirolariak ez aztertzeaz gain, ez zuten errendimendua lehiaketaren

antzeko ariketa espezifikoak burutzerakoan neurtu. Lehiaketarekiko espezifikotasun

honek sprint bakarreko kiroletan eta sprint errepikatuak egitean dautzan kiroletan

lehiatzen diren oso entrenatuta dauden kirolariak aztertzea eskatzen du.

Igeriketa esfortzu bakarreko kirolen artean kokatuko litzatekeen ariketa-mota da,

lehiaketei dagokionean behintzat. Futbola, ordea, intentsitate altuko aldizkako ariketaldi

errepikatuak eskatzen dituzten kirolen adibide izango litzateke. Izan ere, jokalari

profesionalak partidu oso baten joko denboraren % 8-18 inguru intentsitate altuko

korrikaldiak burutzen jarduten dira, eta joko denboraren % 70-80 ibiltzen edo

intentsitate baxuz korritzen aritzen dira (Bangsbo eta lank. 1991; Reilly eta Thomas

1976; Van Gool eta lank. 1988; Withers eta lank. 1982). Horrez gain, jokalari bakoitzak

10-19 sarrera burutzen ditu, hala nola gehienetan jauzi batekin batera emandako 9-13

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Emaitzak eta eztabaida 46

burukada (Bangsbo eta lank. 1991; Ekblom 1986; Withers eta lank. 1982). Gainera,

joko-mailaren eta partidu batean burututako intentsitate altuko ariketa kantitatearen

arteko erlazio bat dagoela iragarri egin da (Ekblom 1986).

Ikerlan esperimental hau osatzen duten 2 ikerketen helburu orokorra ahozko Kr-

ren gehigarriak oso entrenatuta dauden kirolarien errendimenduaren gain eta energi

metabolismoaren gain eduki zezakeen eragina aztertzea izan zen, betiere aipatu berri

diren 2 kirol-motak kontuan izanik, eta egindako errendimendu neurketak eta testak

kirolari hauek lehiaketetan zehar egin behar zituzten ariketa-motak eta kondizioak

errepikatzen, edo behintzat ahalik eta egokien imitatzen, saiatuz.

Zehaztuz, ikerlan esperimentala osatzen duten ikerlanen helburu nagusiak

honako hauek izan ziren:

1. Ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta zeuden kirolarien gorputz-masaren gain

eduki zezakeen eragina aztertzea (II. eta III. Ikerlanak).

2. Ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta zeuden kirolarien sprint errendimenduaren

gain eduki zezakeen eragina aztertzea (II. eta III. Ikerlanak).

3. Ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta zeuden kirolarien iraupen luzeko

errendimenduaren gain eduki zezakeen eragina aztertzea (III. Ikerlana).

4. Ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta zeuden kirolarien ariketen arteko

errekuperazio ahalmenaren gain eduki zezakeen eragina aztertzea (III. Ikerlana).

Iñigo Mujika

Ikerlan esperimentala - Emaitzak eta eztabaida 47

5. Ahozko Kr-ren gehigarriak ariketan zeharreko energi metabolismoaren gain eduki

zezakeen eragina aztertzea, betiere oso entrenatuta zeuden kirolariengan (II. eta III.

Ikerlanak).

6. Ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta zeuden kirolariengan inolako albo-

efekturik eduki zezakeen aztertzea (II. eta III. Ikerlanak).

Iñigo Mujika

Sintesi eta ondorioak 48

2. IKERLAN ESPERIMENTALA

2.2. METODOAK

Iñigo Mujika

Sintesi eta ondorioak 49

2.2. METODOAK

2.2.1. Lagunak

Guztira, 37 lagunek borondatez parte hartu zuten II. eta III. Ikerlanetan.

Hauetariko 20 nazio eta nazioarte maila zeukaten igerilariak ziren (9 emakumezko eta

11 gizonezko), eta gainerako 17ak 2. B mailan jokatzen zuten futbolari gazteak (3

atezain, 5 atzelari, zelai erdiko 8 jokalari eta 3 aurrelari). Lagun hauen guztien ezaugarri

fisikoen laburpena 3. Taulan agertzen da.

3. Taula.  Lagunen   ezaugarri   fisikoak.   Balioak   batez   bestekoak   ±   desbidazio estandarra dira. 

Emakumezkoak Gizonezkoak

Ikerlana Adina

(urteak)

Altuera

(cm)

Pisua

(kg)

Adina

(urteak)

Altuera

(cm)

Pisua

(kg)

II. Ikerlana (n = 20) 19,3 ± 2,8 169 ± 5 62,2 ± 6,9 20,5 ± 2,2 183 ± 6 78,3 ± 6,2

III. Ikerlana (n = 17) 20,3 ± 1,4 180 ± 6 74,8 ± 5,5

Ikerketetan parte hartzea borondatez erabaki baino lehen, ikerlanen helburu eta

arrisku potentzialei buruzko ahozko eta idatzitako informazio zehatza eman zitzaien

lagun guztiei. Ondoren, idatzitako baimen formulario bana izenpetu zuten. Bestalde,

Iñigo Mujika

Sintesi eta ondorioak 50

lagun guztiek edozein unetan beraien partaidetza amaitutzat jotzeko eskubide osoa

zeukaten.

Bai igerilariak eta baita futbolariak ere orojaleak ziren, eta inork ez zuen

ezohizko haragi kantitate handirik jaten.

2.2.2. Errendimendu-testak

Errendimendu-test guztiak zelai-testak izan ziren. Beraz, test hauek egiterakoan

kirolariek lehiaketetan burutu behar dituzten ariketen antzeko ariketak burutu behar izan

zituzten. Era berean, lehiaketetan aurkitu ohi dituzten kondizioen antzeko kondizioak

birkreatu ziren.

2.2.2.1. II. Ikerlana

Ikerlan hau denboraldiko 35. astearen ondoren egin zen, entrenamendu bolumen

handiko garai baten bitartean (45.000 m.aste-1 inguru). Lagun bakoitzak sprint

errendimenduko igeriketa-testak 2 aldiz burutu zituen, 7 eguneko aldeaz.

Errendimendu-saio bakoitzaren aurreko astean zehar, lagun bakoitzak entrenamendu-

egitarau berbera bete zuen, bai intentsitateari, bai bolumenari eta baita maiztasunari

dagokionez ere. Errendimendu test saio biak gorputz-masa neurtu eta gero, ordu berean

eta esperimentu-kondizio berberak mantenduz burutu ziren. Testak 25 m-ko igerileku

estalian egin ziren, 600 m-ko eta intentsitate baxu-ertaineko beroketa estandar bat

burutu ondoren. Beroketa-gisa, igerilariek 200 m egin zituzten crawl estiloan, jarraian

25 m estilo bakoitzean, 25 s-ko errekuperazio tarteekin, beste 200 m norberaren

Iñigo Mujika

Sintesi eta ondorioak 51

lehiaketa estiloan eta azkenik 4 aldiz 25 m norberaren lehiaketa estiloan berriro ere, 45

s-ko errekuperazio tarteekin. Errendimendu-testak 25, 50 eta 100 m-ko 3 igerialdi izan

ziren hurrenez hurren. Igerilariek lehiaketaren antzeko irteera egiten zuten, beraien

entrenadoreak ematen zituen irteera aginduak jarraituz. Lagun bakoitzak bere estilorik

onenean burutu zituen 3 igerialdiak, bana-banaka. Igerialdien artean 300 m-ko

errekuperazio aktiboko igerialdia eta 20-25 min-ko errekuperazio geldoa eginarazi

zitzaien. Igerilariei test bakoitzean ahalegin maximoa egin zezaten agindu zitzaien.

Igerialdietan lortutako denborak 2 ikertzailek neurtu zituzten kronometroen bidez, eta

bien arteko batez bestekoa kalkulatu eta gorde egin zen.

2.2.2.2. III. Ikerlana

Esperimentu-prozedurak denboraldiko azken partidua jokatu eta 3 egun geroago

hasi ziren. Jokalariek bitan burutu zituzten errendimendu-testak, 7 eguneko aldeaz.

Lagun guztiak talde berdineko kideak zirenez, antzeko entrenamendu-saioak burutu

zituzten esperimentu-garaian zehar. Esperimentu-prozedurak ezagunak ziren lagun

guztientzat. Bi test-saioak lagunak pisatuz hasi ziren (Seca 708, Hamburg, Alemania),

eta atseden egun baten biharamunean burutu ziren, ordu berean eta esperimentu-

kondizio berberak mantenduz. Jokalariek banan-banan burutu zituzten test guztiak.

Jokalari bakoitzak errendimendu test bakoitzean ahalegin maximoa egiteko agindua eta

ikertzaileen ahozko kemenak jaso zituen. Errendimendu-testak (16. Irudia) 10 min-ko

beroketa estandar baten ondoren hasi ziren, intentsitate baxuko aurrerakako, albokako

eta atzerakako korrikaldiak, zenbait azelerazio-korrikaldi, intentsitate hazkorreko

saltoak eta luzatze-ariketak barne.

Iñigo Mujika

Sintesi eta ondorioak 52

Kontramugimendudun jauziaren testa (KMJT). Hasierako KMJT Ergojump

ukipen-plataforma (Newtest OY, Oulu, Finlandia) baten gainean burututako goranzko 3

jauzi maximo burutzean zetzan. Jauziak zutikako jarrera batetik hasita eta

prestakuntzako kontramugimendua zilegituz burutu ziren, 30 s inguruko

errekuperazioaz eta jokalariek prestakuntza eta jauzi osoan zehar eskuak gerrian

mantendu behar zituztelarik. Airean igarotako denborak plataformarekin konektatuta

zegoen kronometro digital baten bidez neurtu ziren, eta denbora hauen bitartez jauzian

lortutako altuerak kalkulatu egin ziren (Bosco eta lank. 1983). Jokalari bakoitzaren 3

jauzien artetik onena gorde egin zen.

Sprint errepikatuen testa (SET). Hiru minutu KMJT burutu ondoren, lagun

bakoitzak 15 m-ko 6 sprint maximo egin zituen, 30 s-ko errekuperazio denborak

tartekatuz. Sprint bakoitzaren aurreko irteera jarrera norberak hautatzen zuen. Korrikaldi

bakoitzari hasiera ematerakoan, lagunek lurretik 0,4 m-ko altueran kokatuta zegoen

zelula fotoelektrikoa (Newtest OY, Oulu, Finlandia) zeharkatzen zuten, honela

kronometro digital bat martxan jarriz. Irteeratik 5 m eta 15 m-ra beste zelula

fotoelektriko batzuk zeuden kokatuta, hurrenez hurren denbora partzialak eta amaierako

denborak neurtzeko.

Aldizkako erresistentzi testa (AET). Aurreko testa burutu eta 8 minutu

beranduago, 3 atezainak izan ezik beste jokalariek beste ikertzaile batzuek

deskribatutako AET burutu zuten (Bangsbo eta Lindquist 1992; Bangsbo 1994).

Laburki, test honen iraupena 16,5 min-koa da. Denbora honetan, jokalariek 15 s-ko eta

intentsitate altuko 40 ariketaldi eta 10 s-ko eta intentsitate baxuko 39 ariketaldi

aldizkatzen dituzte. Intentsitate altuko ariketaldietan, jokalariek futbol-zelaiko penalti-

Iñigo Mujika

Sintesi eta ondorioak 53

arearen inguruan markatuta dagoen zirkuitua jarraitzen dute, 40 m aurrerantz, 8,25 m

atzerantz, 95,25 m aurrerantz eta slalom batean zehar, 8,25 m alboka zirkuituaren

barnealdeari bizkarra emanez eta 8,25 alboka zirkuituaren barnealderantz begiratuz

korritzen dutelarik. Intentsitate baxuko ariketaldietan, jokalariek zirkuituaren

barnealdera eta azken intentsitate altuko ariketaldian lortutako lekura buelta egiten dute

jogging lasaian. Testaren emaitza intentsitate altuko 40 korrikaldien buruan korritutako

distantzia da.

Errekuperazioko KMJT. Aldizkako erresistentzi-testa burutu eta berehala,

jokalariak AET egiten zuten penalti-arearen aldamenean kokatuta zegoen beste

Ergojump ukipen-plataforma batera korrika abiatzen ziren, lehenbailehen

kontramugimendudun jauzi bat egitera. Jarraian, beste 2 jauzi egin behar izan zituzten, 3

eta 5 min-z errekuperatu ondoren, hurrenez hurren.

KMJT3 Jauzitako 

Onena

SET

3 min

6 x 15 m Sprint 30 s Errekuperazio

8 min.

AET

40 x 15 s Korrikaldi 10 s Errekuperazio

Jauzi 1

0 min

Jauzi 1Jauzi 13 min2 min

Errekuperazioko KMJT

16. Irudia. Errendimendu-testen adierazpen eskematikoa (III. Ikerlana). KMJT: kontramugimendudun

jauziaren testa; SET: sprint errepikatuen testa; AET: aldizkako erresistentzi testa.

Iñigo Mujika

Sintesi eta ondorioak 54

2.2.3. Kreatina edo plazeboaren gehigarriak

2.2.3.1. II. Ikerlana

Hasierako oinarrizko errendimendu saioaren ondoren, igerilariak Kr

monohidrato gehigarri taldean (KREATINA, n = 10) edo plazebo taldean (PLAZEBO,

n = 10) sailkatuak izan ziren. Bi taldeek antzeko ezaugarri fisikoak eta errendimendu

maila zeuzkaten.

Kreatina eta plazeboaren gehigarriak itsu bikoitza esperimentu-prozedura

erabiliaz eman zitzaizkien igerilariei. KREATINA taldeak 5 g Kr monohidratoko

(ERGOMAX C150) 4 dosi irentsi zituen egunero, 5 egunetan zehar. PLAZEBO taldeak,

bere aldetik, laktosa plazebo bat hartu zuen dosi berberak jarraituz. Lehenengo

errendimendu saioa burutu eta 2 egun geroago hasi ziren 2 taldeak gehigarriak irensten,

bigarren errendimendu saioaren aurreko egunean amaitu zutelarik.

2.2.3.2. III. Ikerlana

Hasierako errendimendu kontrol saioaren ondoren, jokalariak Kr

monohidratoaren gehigarri taldean (KREATINA, n = 8) edo plazeboaren gehigarri

taldean (PLAZEBO, n = 9) sailkatuta geratu ziren. Taldeak ezaugarri fisikoei eta test

ezberdinetan lortutako errendimendu mailari zegokionez berdinak ziren.

Iñigo Mujika

Sintesi eta ondorioak 55

Itsu bikoitza esperimentu-prozedura erabili zen jokalariei Kr edo plazeboaren

tratamenduak ematerakoan. KREATINA taldeak 5 g Kr monohidratoko (CREATINA

ENERVIT) 4 dosi irentsi zituen egunero, 6 egunetan zehar. Aldi berean, PLAZEBO

taldean sailkatuta zeuden jokalariek maltodextrinak irentsi zituzten dosi berdinekin.

Hasierako errendimendu kontrol saioaren biharamunean eta bigarren errendimendu

saioaren bezpera artean irentsi zituzten jokalari guztiek zegozkien gehigarriak.

2.2.4. Odol-amoniakoa

2.2.4.1. II. Ikerlana

Igerilariei ermami batetik 20 µl odol-laginak hartu zitzaizkien errendimendu-test

bakoitza burutu eta min 1 beranduago, bertan odol-amoniakoaren maila neurtzeko.

Lagin bakoitza amoniakoaren kontzentrazio-maila zehazteko berehala analizatu zen,

metodo erreflektometriko bat erabiliaz (Ammonia Checker II, Kyoto Daiichi, Kagaku

Co., Ltd., Japonia; Menarini Diagnostics, Italia).

2.2.4.2. III. Ikerlana

Futbolari bakoitzari belarri-gingilatik 20 µl odol-lagin bakarra hartu egin

zitzaion SET burutu eta 3 min geroago. Goian aipatutako metodo erreflektometriko

berbera erabiliaz (Ammonia Checker II, Kyoto Daiichi, Kagaku Co., Ltd., Japonia;

Menarini Diagnostics, Italia) aztertu ziren amoniakoaren kontzentrazioak.

2.2.5. Odol-laktatoa

Iñigo Mujika

Sintesi eta ondorioak 56

2.2.5.1. II. Ikerlana

Igeriketa-test bakoitzaren osteko (min 1) laktato-mailak zehaztu ahal izateko

ermamitik odol-laginak (20 µl) ere hartu zitzaizkien. Odol osoko laktato-

kontzentrazioak entzimatikoki neurtu ziren, LA 640 laktatoaren analizagailua (Roche

Bioélectronique Kontron, Suitza) erabiliaz, Geyssant eta bere lankideek (1985) adierazi

zuten bezala.

2.2.5.2. III. Ikerlana

Odol-laktatoa neurtzeko belarri-gingilako odol-laginak (25 µl) atera zitzaizkien

ere futbolariei, SET eta AET burutu eta 3,5 min beranduago. Odol osoko laktatoaren

kontzentrazioak entzimatikoki zehaztu ziren, YSI 2300 STAT Plus (Yellow Springs

Instruments, Yellow Springs, OH, Estatu Batuak) analizagailu baten bidez.

2.2.6. Gernu-kreatinina

III. Ikerlaneko errendimendu-test egun bakoitzaren gauean zehar, 12 orduko

gernu-laginak bildu ziren horretarako erabiltzen diren edukiontzitan. Bilketaren

ondoren, lagin guztien gernu-bolumena neurtu zen, eta ondo nahastutako laginetan

gernu-kreatininaren kontzentrazioa espektrofotometriaren bidez neurtu zen berehala,

Synchron CX7 tresna bat erabiliz (Beckman Instruments Inc., Brea, CA, Estatu Batuak).

Iñigo Mujika

Sintesi eta ondorioak 57

2.2.7. Analisi estatistikoak

2.2.7.1. II. Ikerlana

Bestelakorik aipatu ezean, talde balioak batez bestekoak ± desbidazio estandar

bezala adierazten dira. Zientzi literaturan Kr-ren gehigarriak gihar-Kr edukiaren gain

duen eraginari dagokionez sexu arteko ezberdintasunik aipatu ez denez, igerilari guztiak

talde bakar bat bezala hartu ziren, gizonezkoak eta emakumezkoak barne. Student-en

lagin ezberdinentzako t testak esperimentuaren hasieran 2 taldeen artean ezberdintasunik

ez zegoela erakutsi zuen. Talde bakoitzean gehigarria irentsi aurretik eta irentsi ondoren

neurtutako aldagaien balioen arteko konparaketak bariantza analisi baten bidez burutu

ziren. Esangura estatistikoaren maila P < 0,05 balioan ezarri zen.

2.2.7.2. III. Ikerlana

Talde-balioak batez bestekoak ± desbidazio estandar bezala adierazten dira,

bestelakorik aipatzen ez den bitartean. Esperimentuaren hasieran 2 taldeen artean

ezberdintasunik ez zegoela baieztatzeko Student-en lagin ezberdinentzako t testa erabili

zen. Talde bakoitzaren barneko konparaketak (gehigarria hartu aurretik edo gehigarria

hartu ondoren) neurketa errepikatuentzako bide bakarreko bariantza analisia erabiliaz

egin ziren. Esangura estatistikoa P < 0,05 bezala definitu zen.

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 58

2. IKERLAN ESPERIMENTALA

2.3. EMAITZAK ETA EZTABAIDA

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 59

2.3. EMAITZAK ETA EZTABAIDA

2.3.1. Gorputz-masa

II. Ikerlanean, gorputz-masaren igoera bat ikusi zen KREATINA taldean

gehigarria hartu eta gero (71,7 ± 10,1 kg-tik 72,4 ± 9,8 kg-ra, P < 0,05). Gorputz-

masaren igoerak talde honetako kide guztiengan gertatu ziren, bakar batengan izan ezik,

eta igoeraren heina 0,2 eta 1,6 kg artekoa izan zen. PLAZEBO taldean, ordea, ez zen

inolako aldaketa esanguratsurik izan (70,4 ± 11,1 kg-tik 70,1 ± 10,6 kg-ra).

III. Ikerlanean ere KREATINA taldeak bere gorputz-masa esanguratsuki igo

egin zuen gehigarria irentsi zuen egunetan zehar, 73,8 ± 5,7 kg-tik 74,4 ± 6,0 kg-ra (P <

0,05). Talde honetako 8 jokalarien artetik 6k beraien gorputz-masa 0,4 eta 1,4 kg artean

igo zuten, bakar batek masa mantendu eta beste batek 0,6 kg galdu zuen. PLAZEBO

taldearen gorputz-masak, ordea, aldagabe iraun zuen garai esperimentalean zehar (75,7

± 5,4 eta 75,9 ± 5,8 kg gehigarria irentsi aurretik eta irentsi ondoren, hurrenez hurren).

Horrez gain, gernu kreatininaren iraizketak gora jo zuen gehigarria hartu ondoren

KREATINA taldean (215,1 ± 69,9 vs 262,8 ± 60,4 mg.dl-1, P = 0,09). PLAZEBO

taldean, ordea, aldagabe iraun zuen (165,2 ± 45,2 vs 176,8 ± 52,9 mg.dl-1). Gernu-

bolumena ez zen tratamenduarekin batera aldatu ezein taldetan. Tratamendua baino

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 60

lehen 46,4 ± 9,0 ml.h-1 eta tratamenduaren ondoren 39,3 ± 13,4 ml.h-1 izan zen

KREATINA taldean, eta 67,7 ± 23,4 eta 55,0 ± 18,4 ml.h-1 PLAZEBO taldean.

Ikerlan esperimental hauetan gihar-Kr eta PKr-ren edukiak neurtu ez ziren arren,

gehigarria hartu ondoren II. Ikerlaneko KREATINA taldeko 10 lagunen artetik

bederatzirengan ikusi zen 0,4 eta 1,6 kg arteko gorputz-masaren igoerak, eta III.

Ikerlanean KREATINA taldean neurtu egin zen batez besteko 0,6 kg-ko gorputz-

masaren igoerak, igerilari eta futbolari talde hauetan “Kr-ren metaketa” bat erdietsi zela

iradoki egiten dute. Izan ere, 2 ikerlan hauetan erabilitako Kr-ren irensketa protokoloa

giza gihar eskeletikoan “Kr-ren metaketa” bat lortzeko era eragingarria dela frogatu da

behin eta berriro (Balsom eta lank. 1995; Casey eta lank. 1996; Febbraio eta lank. 1995;

Green eta lank. 1996; Greenhaff eta lank. 1994a; Greenhaff eta lank. 1994b; Harris eta

lank. 1992; Hultman eta lank. 1996; Kurosawa eta lank. 1997; Kurosawa eta lank. 1998;

Maughan 1995; Myburgh eta lank. 1996; Rossiter eta lank. 1996; Ruden eta lank. 1996;

Söderlund eta lank. 1994; Vandenberghe eta lank. 1996; Zehnder eta lank. 1998). Esate

baterako, 5 eguneko Kr-ren gehigarriaren irensketaren ondoren gorputz-masaren igoera

esanguratsu bat iragarri da ikerlan batean, zeinean gihar-Kr-ren kontzentrazio osoaren

igoera nabarmenak, hala nola gihar-PKr-ren edukia hustarazi zuen intentsitate altuko

gihar-uzkurduraren osteko errekuperazioan zehar PKr-ren birsintesi maila bizkortuak

aurkitu baitziren (Greenhaff eta lank. 1994a). Era berean, zenbait ikertzailek mota

berbereko Kr-ren gehigarriaren irensketarekin batera antzeko 0,4-2,1 kg inguruko

gorputz-masaren igoerak ematen direla iragarri dute (Balsom et lank. 1993a; Balsom eta

lank. 1993b; Balsom eta lank. 1995; Engelhardt eta lank. 1998; Green eta lank. 1996;

Greenhaff eta lank. 1994a; Stroud eta lank. 1994; Volek eta lank. 1996; Ziegenfuss eta

lank. 1998). Gainera, kreatininaren formazio-maila gihar-Kr-ren kontzentrazioarekin

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 61

zuzenki proportzionala dela aipatu da (Hultman eta lank. 1996), eta gernu-kreatininaren

iraizketa goratuta neurtu zen III. Ikerlanean Kr-ren irensketa-garaiaren ondoren.

Masa-igoera hauek adieraz ditzaketen mekanismo-arduradunak argiro finkatu ez

diren arren, 2 aukera iradoki dira: proteina uzkurgarrien sintesiaren igoera edo

gorputzeko ur-eduki osoaren igoera. Zenbait autorek, hain zuzen ere, Kr-ren

gehigarriaren osteko gorputz-masaren igoera proteinen sintesi mailaren igoera eragingo

lukeen nitrogenoko balantze positibo bati egotz liezaiokeela aditzera eman dute (Balsom

eta lank. 1993a; Balsom eta lank. 1994; Ziegenfuss eta lank. 1997). Izan ere, Kr-n

hustuta zeuden giharretan anormaltasun ultraegituralak ikusi egin dira, mioharizpien

galerak eta II motako zuntzen hipotrofia barne (Laskowski eta lank. 1981; Shields eta

lank. 1975; van Deursen eta lank. 1994; Wyss eta Wallimann 1994). Bestalde, Kr-k

proteina miofibrilarren biosintesia eta aminoazidoen sarrera proteina uzkurgarrietan

eragiten duela iragarri da (Bessman eta Savabi 1990), beste ikerlan batzuek efektu

eragingile hau erakusterik izan ez duten arren (Fry eta Morales 1995). Ahozko Kr-ren

gehigarriak II motako gihar-zuntzen diametroa (Sipilä eta lank. 1981) eta pisatze

hidrostatikoaren bidez neurtutako masa gihartsua (Earnest eta lank. 1995) igoarazten

dituela frogatu da. Emaitza hauek, ordea, Kr-ren gehigarriak ikerlan honetan baino garai

luzeagoetan zehar erabili ziren ikerlanetan aurkitu ziren. Gihar-haziera erlatiboki motela

den prozesua izanik (Booth eta Thomason 1991; Kannus eta lank. 1992), 5 egunetan

zehar gehigarria irensteak epe motzegia dela dirudi gihar-hipertrofia eragin ahal izateko.

Beraz, aukera hau indar entrenamenduarekin batera eginiko iraupen luzeagoko Kr-ren

irensketa garai baten ondorioz gertatzeak onargarriagoa dirudi (Becque eta lank. 1997;

Earnest eta lank. 1995; Kirksey eta lank. 1997; Kreider eta lank. 1996; Kreider eta lank.

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 62

1998; Peeters eta lank. 1998), ikerlan guztien adostasuna ematen ez den arren (Larson

eta lank. 1998).

Beste autore batzuek, ordea, Kr-ren irensketa hasterakoan gertatzen den gernu

bolumenaren jaitsiera ikusita, aurkitutako gorputz-masaren igoera azkar hauek gorputz-

uraren gordetze batekin erlazionatuta daudela iradoki dute (Hultman eta lank. 1996). III.

Ikerlanean gehigarria irentsi ostean gernu-bolumenaren jaitsiera esanguratsurik neurtu

ez bazen ere, eskura dauden datuetan oinarrituta ur-gordetze batek eragindako gorputz-

masaren igoeraren aukera ezin da baztertu. Izan ere, gorago aipatu diren autoreek Kr-ren

irensketaren hasierako bizpahiru egunetan zehar neurtu zuten gernu-bolumenaren

jaitsiera nabarmena, irensketa-garaiaren amaierarako ohizko mailara itzuli zen (Hultman

eta lank. 1996).

2.3.2. Errendimendua sprint motako ariketetan

II. Ikerlanean, igerilariek beraien mailarik onenaren % 94,2 ± 2,2-a eman zuten

errendimendu-testetan, gehigarria irentsi baino lehen eta aurreko denboraldian 100 m-

tan norberak lortu zituen denboren arteko konparaketaren arabera. Errendimendu-maila

hau ez zen taldeen artean ezberdina izan. Banan-banako eta taldekako 25, 50 eta 100 m-

ko errendimendu-testetan lortutako denborak, hala nola 3 testetako denboren batuketak

4. Taulan agertzen dira. Ez 3 igerialdietan, ez eta 3 hauen batuketan ere, ez zen

errendimendu aldaketarik ikusi ezein taldetan. Hala ere, KREATINA taldeak

errendimendu denbora motelagorako joera erakutsi zuen 25 eta 50 m-tan, hurrenez

hurren 13,93 ± 1,78 s-tik 14.08 ± 1.82 s-ra (P = 0,07) eta 30,37 ± 3,59 s-tik 30,78 ± 4,00

s-ra (P = 0,05) pasatuz.

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 63

4. Taula. Banan-banako eta taldekako errendimendu denborak Kr edo plazeboaren

gehigarriak irentsi aurretik (Pre) eta irentsi ondoren (Post). G: gizonezkoa. E:

emakumezkoa. Bi taldeen balioen arteko ezberdintasunak ez ziren estatistikoki

esanguratsuak.

25 m (s) 50 m (s) 100 m (s) Guztira (s)

Laguna Sexu

a

Estiloa Pre Post Pre Post Pre Post Pre Post

Kreatina

1 G Crawl 11,67 11,72 25,78 25,47 56,18 55,75 93,63 92,94

2 G Crawl 12,25 12,23 26,64 26,80 58,36 57,27 97,25 96,30

3 G Crawl 12,78 12,92 27,95 27,94 60,50 59,44 101,23 100,30

4 G Tximelet

a

12,14 12,18 27,24 27,29 60,00 59,91 99,8 99,38

5 G Bular 13,12 13,51 30,07 30,18 66,28 66,41 100,93 100,02

6 E Bizkar 14,35 14,36 30,70 30,97 66,97 68,46 112,02 113,79

7 E Bizkar 14,86 15,60 31,46 32,91 68,67 70,32 114,99 118,83

8 E Bizkar 15,58 15,82 32,48 32,88 68,82 69,02 116,88 117,72

9 E Bular 15,60 15,60 34,56 35,82 75,38 77,87 125,54 129,29

10 E Bular 16,91 16,89 36,86 37,49 79,82 79,77 133,59 134,15

13,93 14,08 30,37 30,78 66,10 66,42 110,40 111,28

DS 1,78 1,82 3,59 4,00 7,57 8,33 12,88 14,05

Plazebo

11 G Crawl 12,12 12,17 26,00 26,13 55,99 55,89 94,11 94,19

12 G Crawl 12,67 12,79 27,65 27,40 58,61 59,01 98,93 99,20

13 G Tximelet

a

12,26 12,27 27,26 27,33 61,41 60,42 100,93 100,02

14 G Tximelet

a

13,17 12,81 28,36 28,24 62,48 63,35 104,01 104,40

15 G Tximelet

a

12,91 13,18 29,14 29,23 65,43 64,78 107,48 107,19

16 G Bular 13,79 13,97 31,05 30,91 67,17 67,92 112,01 112,80

17 E Tximelet

a

13,39 13,39 29,67 30,04 63,91 65,32 106,97 108,75

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 64

18 E Bizkar 15,05 15,09 32,10 31,70 68,42 67,22 115,57 114,01

19 E Bizkar 16,96 16,31 35,10 34,95 73,19 72,70 125,25 123,96

20 E Bular 16,14 16,11 36,65 37,47 80,93 80,88 133,72 134,46

13,85 13,81 30,30 30,34 65,75 65,75 109,90 109,90

DS 1,66 1,52 3,46 3,58 7,26 7,17 12,20 12,13

PLAZEBO taldeak igerialdi ezberdinetan lortutako denborak gehigarriaren

irensketa-garaiaren aurretik eta ondoren alderatuz ez zen ezberdintasun esanguratsurik

ikusi. Gauza bera esan daiteke Kr irentsi zuen taldeari buruz. Azken talde honek, dena

dela, bere sprint-errendimendua txartzeko joera erakutsi zuen. Gorputz-masaren eta

errendimenduaren aldaketen artean erlazio esanguratsurik aurkitu ez zen arren, joera hau

lehenago aipatutako gorputz-masaren igoerarekin erlazionatuta egon liteke. Izan ere,

uretan zehar atoian doan gorputz batek aurkitzen duen jarkiera hidrodinamikoa (hau da,

jarkiera pasiboa) gorputz-masari buruz, eta honekin harreman estua daukaten beste

parametroei buruz (gorputz-masa/altuera ratioa edo gorputz-gainazalaren azalera

adibidez) proportzionala dela frogatu da (Chatard eta lank. 1990a; Lavoie eta Montpetit

1986; Van Tilborgh eta lank. 1983). Gorputza uretan zehar libreki mugitzen ari denean

aurkitzen duen jarkiera (hau da, jarkiera aktiboa) gorputz-masarekin ere erlazionatuta

dago (Huijing eta lank. 1988). Gainera, igeriketaren energi kostua indar hidrostatikoari

buruz alderantziz proportzionala da, zein gorputz masarekin erlazionatuta dagoen beste

parametro bat baita. Indar hidrostatiko altu batek flotagarritasuna areagotzen du eta

igerilariari flotazio eta irristaketa-jarrera hobeago bat mantentzen laguntzen dio,

murgildutako gorputz-azalera eta jarkiera hidrodinamikoak gutxituz (Chatard eta lank.

1990b). Beraz, gorputz-masaren igoera batek aldi bereko jarkiera indarren igoera eta

igeriketa-mekanikaren aldaketa eragin litzake, eta ondorioz igeri egiteko energi

gastuaren igoera.

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 65

II. Ikerlanaren emaitzak literaturan lehenago iragarritako datuekin bat ez datoz,

zeintzuk antzeko Kr-ren irensketa garai baten ondoren ariketa maximo errepikatuak

burutzerakoan errendimenduaren hobekuntzak erakusten baitzituzten entrenatuta ez

zeuden lagunengan. Izan ere, Kr-ren gehigarria hartu zuten lagunek zikloergometroan

intentsitate altuko eta 6 s-ko 10 ariketaldi burutzerakoan eskatzen zitzaien lan

intentsitatea erraztasun handiagoz mantentzen zuten irensketa-garaiaren ondoren

(Balsom eta lank. 1993a). Zikloergometroan 6 s-ko 5 ariketaldi burutu ondoren

intentsitate altuko eta 10 s-ko beste ariketaldi bakar bat burutzean zetzan ikerkuntza

batean antzeko emaitzak lortu ziren (Söderlund eta lank. 1994). Ondo entrenatuta ez

zeuden baina fisikoki aktiboak ziren lagunek minutu bateko atsedenaldiak tartekatuz 30

s-ko belaunaren 5 luzapen isozinetiko maximo burutzerakoan, 5 egunetan zehar Kr

irentsi eta gero bigarren eta hirugarren ariketaldietan indar maximo handiagoa garatzen

zutela erakutsi da (Greenhaff eta lank. 1993). Era berean, zikloergometroan 4 min-ko

atsedenaldiez tartekatuta 30 s-ko 2 ariketaldi maximo burutu zituzten entrenatuta ez

zeuden lagunek bigarren ariketaldian zehar lan handiagoa burutzeko gai izan ziren Kr-

ren gehigarria irentsi eta gero, batez besteko ATPren degradazioa % 50 murriztu zelarik.

Kreatina irensteak, ordea, ez zuen burututako lanaren gain eta ATPren galeraren gain

eraginik eduki ariketako lehen 30 s-tan zehar (Greenhaff eta lank. 1994b). Oro har,

emaitza hauek guztiek ahozko Kr-ren gehigarria lagun geldikorrentzat edo arinki

entrenatuta dauden lagunentzat intentsitate altuko eta iraupen laburreko ariketaldi

errepikatuetan zehar gihar-nekearen hasiera atzeratzeko bide eragingarria dela argiro

aditzera ematen dute. Zenbaitetan 4 asteko iraupena eduki dezakeen efektu ergogeniko

hau (Ziegenfuss eta lank. 1998), ariketaren aurreko gihar-Kr eta PKr-ren eduki areagotu

baten bitartez adieraz daiteke (Greenhaff eta lank. 1994a; Greenhaff eta lank. 1994b;

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 66

Harris eta lank. 1992; Söderlund eta lank. 1994). Gihar-uzkurduran zehar PKr-k ATPren

degradazioa arintzeko indargetzaile funtzioa betetzen duenez (Bessman eta Savabi

1990), eta Kr-ren gehigarria hartu duten lagunengan ariketaldien arteko errekuperazio

tarteetan zehar gihar-PKr-ren birsintesi maila altuagoa ikusten denez (Greenhaff eta

lank. 1994a), ADPren ATPrako birfosforilazioa aldizkako gihar-ariketaldi jarraietan

zehar areagotu egiten da.

Goian aipatu diren emaitzek, ordea, ez dute lehiaketaren antzeko sprint-ariketa

bakarra burutzerakoan errendimenduaren hobekuntzarik adierazten (adibidez 100-400

m-ko korrikaldia edo 25-100 m-ko igerialdia). Birch eta bere laguntzaileek (1994) 5

egunetan Kr-ren gehigarria irentsi ondoren potentzia maximo, batez besteko potentzia

eta burututako lan guztiaren areagotze bat erakutsi zuten 4 min-ko errekuperazioak

tartekatuz burututako zikloergometroko 30 s-ko 3 ariketetariko lehenengo bietan, arinki

entrenatuta zeuden lagunengan. Antzeko ariketa protokolo bat, baina Kr-ren irensketa

garai luzeago bat erabiliaz (14 egun), Earnest eta bere lankideek (1995) pisuak jasotzen

entrenatuta zeuden lagunak aztertu eta % 13, % 18 eta % 18ko hobekuntzak erakutsi

zituzten lehenengo, bigarren eta hirugarren ariketetan, hurrenez hurren. Lagun berdinek

kirolari dagokionez espezifikoagoa zen ariketa bat burutu zutenean (pisu libreekin

eginiko banku-pressa errepetizio maximoa) oraindik ere esanguratsua zen % 6ko

hobekuntza ikusi zen 28 egunetan zehar gehigarria hartu ondoren, baina hobekuntza hau

gorputz-pisuari buruz zuzentzerakoan deuseztatu egiten zen. Are gehiago, entrenatuta

zeuden 2 korrikalari taldek Kr edo plazeboa irentsi aurretik eta irentsi ondoren 300 m-

ko 4 korrikaldiko testa egin zutenean, ez zen taldeen arteko ezberdintasunik ikusi

korrikaldien denbora osoan, Kr taldearen azken 300 m-ko korrikaldia azkarragoa izan

zen arren (Harris eta lank. 1993). Beste ikerlan batek ez zuen Kr-ren gehigarriaren

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 67

eragin esanguratsurik aurkitu potentzia maximoaren gain, potentzia maximoa erdiesteko

behar izan zen denboraren gain, burututako lan kantitatearen gain edo neke-indize baten

gain zikloergometroan eginiko 15 s-ko test maximo bakar bat burutzerakoan, hau da, II.

Ikerlan honetako 25 m-ko igerialdiaren iraupenaren antzeko iraupena zeukan ariketan

(Cooke eta lank. 1995). Odland eta bere laguntzaileek (1997) zikloergometroan

burututako 30 s-ko ariketa baterako antzeko emaitzak iragarri dituzte, baina ikertzaile

hauek gihar-Kr eta PKr-ren eduki osoaren gain eraginik izan ez zuen 3 eguneko Kr

irensketa protokolo bat erabili zuten. II. Ikerlanaren emaitzekin bat, oraintsuko ikerketa

batzuek Kr-ren irensketak oso entrenatuta dauden korrikalari eta igerilariengan korrikan

(Redondo eta lank. 1996) eta igeriketan (Burke eta lank. 1996) sprint gaitasuna

hobetzen ez duela erakutsi dute. Honi dagokionez, aurreko ikerkuntzetan erabilitako

kirolari dagokionez espezifikoak ez diren ariketak egiterakoan (zikloergometroan

intentsitate altuko ariketak edo belaunaren luzapen isozinetiko maximoak laborategian,

esate baterako) II. Ikerlaneko igerilariek beraien errendimendu maila hobetu zezaketen

aztertzea interesgarria izan zitekeen.

III. Ikerlaneko SETn 2 taldeek lortu zituzten errendimendu-balioak 14. eta 15.

Irudietan irudikatzen dira. KREATINA taldeak 5 eta 15 m-tan errendimendu denbora

azkarragoak erdietsi zituen 6 sprintetan gehigarria irentsi ondoren. Hobekuntza hauek 1.

sprintaren 5 m-tan eta 2. sprintaren 15 m-tan estatistikoki esanguratsuak izan ziren, eta

2. sprintaren 5 m-tan (P = 0,07), eta 1. eta 3. sprinten 15 m-tan (P = 0,07 eta P = 0,06,

hurrenez hurren) esangura estatistikoaren maila ozta-ozta gainditu zuten. Sei sprinten

denboren batuketan (5,81 ± 0,14 vs 5,68 ± 0,17 s, P < 0,05 eta 13,88 ± 0,41 vs 13,74 ±

0,47 s, P = 0,05, 5 eta 15 m-tan, hurrenez hurren) eta batez besteko denboretan (0,97 ±

0,02 vs 0,95 ± 0,03 s, P < 0,05 eta 2,32 ± 0,07 vs 2,29 ± 0,08 s, P = 0,07, 5 eta 15 m-

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 68

tan, hurrenez hurren) hobekuntzak ere ikusi ziren. Batek izan ezik, lagun guztiek

denbora azkarragoak lortu zituzten. PLAZEBO taldeak denbora azkarragoak lortu

zituen gehigarria hartu ondoren lehenengo 3 sprintetan (17. eta 18. Irudiak). Esangura

estatistikoa, hala ere, 3. sprintaren 15 m-tan lortu zen bakarrik. Lehenengo eta 3.

sprinten 5 m-tan lortutako denborek azkarragoak izaterantz jo zuten (P = 0,08). Ez

denboren batuketak (5,79 ± 0,14 vs 5,72 ± 0,16 s 5 m-tan, eta 13,79 ± 0,27 vs 13,74 ±

0,32 s 15 m-tan), ez eta batez besteko denborak (0,97 ± 0,02 vs 0,96 ± 0,03 s 5 m-tan,

eta 2,30 ± 0,04 vs 2,29 ± 0,05 s 15 m-tan) ez ziren esanguratsuki aldatu talde honetan.

17. Irudia. Bost m-ko sprint-denborak Kr edo plazeboaren gehigarriak irentsi aurretik eta irentsi

ondoren. *-k 2 kondizio hauen arteko ezberdintasun esanguratsu bat adierazten du. Balioak batez

bestekoak ± akats estandarra dira (III. Ikerlana).

18. Irudia. Hamabost m-ko sprint-denborak Kr edo plazeboaren gehigarriak irentsi aurretik eta irentsi

ondoren. *-k 2 kondizio hauen arteko ezberdintasun esanguratsu bat adierazten du. Balioak batez

bestekoak ± akats estandarra dira (III. Ikerlana).

Kreatinaren gehigarriak gorputz-pisua garraiatu behar ez den ariketetan, esate

baterako txirrindularitzan, igeriketan edo belaunaren luzapen isozinetikoetan, sprint

errendimendua hobetu dezakeela erakutsi da (Balsom eta lank. 1993a; Balsom eta lank.

1995; Casey eta lank. 1996; Greenhaff eta lank. 1993; Grindstaff eta lank. 1997; Jacobs

eta lank. 1998; Kreider eta lank. 1998; Peyrebrune eta lank. 1998, Theodorou eta Cooke

1998). Orain arte egin diren ikerlanen artetik, ordea, III. Ikerlan hau oso entrenatuta

dauden kirolariek 2,5 s azpiko iraupena duten sprint-korrikaldi errepikatuak egiten

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 69

dituztenean Kr-ren balio ergogenikoa erakusten duen lehena da. SETko lehen 3

sprintetan 2 taldeek lortu zituzten denbora azkarragoak gehigarria hartu eta gero.

Hasierako hobekuntza hau errekuperazio efektu baten ondorioa izan liteke, ikerkuntza

denboraldiko azken partidua jokatu eta berehala egin baitzen, eta ikerkuntzak iraun zuen

astean zehar entrenamendu mailaren murrizketa nabarmena gertatu zen. Dena dela,

KREATINA taldeak bakarrik mantendu zituen denbora azkarragoak gainerako 3

sprintetan. Kontuan hartuz i) 6 s edo gutxiagoko iraupena daukaten sprint-ariketetan

zehar ATPren ekoizpena ia soilik energi iturri anaerobikoen menpe dagoela (Gaitanos

eta lank. 1993; Hultman eta lank. 1991; Serresse eta lank. 1988); ii) Kr-ren irensketak

gaitasun anaerobikoa eta oxigeno-mentsa akumulatu maximoa areagotzen dituela

(Jacobs eta lank. 1997); iii) eta, SETren ondoren neurtutako odol-laktato balioetan

oinarrituta, bide glukolitikoak energi ekoizpenari eginiko ekarpena erlatiboki baxua izan

zela onartuz, honako emaitzek SETren bigarren erdian KREATINA taldean PKr-ren

bitarteko ATPren birsintesi maila areagotu egin zela aditzera ematen dute. Kreatinaren

gehigarria hartu zuten lagunek odol-laktatoaren kontzentrazio berbera eragin zuen lan

kantitate handiago bat burutu zutela aipatu behar da, gorputz-masa handitua gorabehera

azkarrago korri egin baitzuten. Aurkitutako hobekuntza futbol lehiaketetan

errendimendurako abantaila mardula izan liteke, jokalari bakoitzak partidu bakoitzean

60-90 sprint inguru burutzen ohi ditu eta, horietariko bakoitzean batez beste 15-25 m-ko

distantzia ibiliz (Reilly eta Thomas 1976; Withers eta lank. 1982). Izan ere, 5 m-tan

lortutako 0,02 s-ko batez besteko hobekuntza eta 15 m-tan lortutako 0,03 s-ak 10,3 eta

19,3 cm-ko distantzietara itzul daitezke hurrenez hurren, aurkaria gainditzeko eta,

adibidez, baloiaren jabetza lortzeko behar adina.

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 70

Emaitza hauek ongi entrenatuta zeuden eta 25 s-ko atsedenaldiak tartekatuz 40

m-ko 8 sprint burutu zituzten eskubaloi-jokalariengan (Aaserud eta lank. 1998), eta

izotzean 30 s-oro hasitako 90 m-ko 6 sprint egin zituzten hockeylariengan (Jones eta

lank. 1998) egindako oraintsuko ikerkuntzen emaitzekin bat datoz. Dena dela, III.

Ikerlaneko aurkikuntzak oso entrenatuta dauden lagunengan orain arte iragarritako beste

emaitza askorekin ez datoz bat. Redondo eta lankideek (1996) 2 min-ko atsedenaldiak

tartekatuz 60 m-ko 3 lasterketa burutu zituzten hockeylari eta futbolariengan ez zuten

Kr-k eraginiko hobekuntzarik iragarri. Oraintsuko ikerlan batean, Smart eta lankideek

(1998) ongi entrenatuta zeuden futbolariek 30 s-ko atseden tarteekin burutu zituzten 20

m-ko 30 sprintetan ez zutela errendimendua hobetzen ikusi zuten. Emaitza hauen eta III.

Ikerlaneko emaitzen arteko ezbaia korrikaldi kopuruaren ezberdintasunarekin

erlazionatuta egon liteke, zein energi iturriek ATPren ekoizpenari eginiko ekarpen

erlatiboaren gain eragina eduki bailezake. Izan ere, sprint errepikatuetan zehar

metabolismo aerobikoarekiko menpekotasuna errepikaldi kopuruarekin batera igo

egiten dela frogatu da (Bogdanis eta lank. 1996; Gaitanos eta lank. 1993). Are gehiago,

30 s-ko atsedenaldiak tartekatuz burututako 40 m-ko 15 sprinten ostean neurtutako ondo

entrenatuta zeuden lagunen oxigeno-kontsumoa oxigeno-kontsumo maximoaren % 66ra

igo zen (Balsom eta lank. 1992). Energi iturri aerobikoekiko menpekotasunaren

areagotze honek PKr-ren erabilgarritasunaren igoerak eduki zezakeen potentzial

ergogenikoa minimiza lezake. Izan ere, 45 s-tan zehar jauzi errepikatuak egiterakoan

Kr-ren gehigarriak eragindako ondorio ergogenikoak metabolismo anaerobikoaren

ekarpena jaisten den arabera desagertzen direla iragarri da (Bosco eta lank. 1997).

Bestalde, ezein taldek ez zuen KMJTn aldaketa esanguratsurik erakutsi

gehigarriaren irensketa-garaiaren ondoren. KREATINA taldeak hurrenez hurren 47,4 ±

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 71

6,0 eta 46,8 ± 6,0 cm saltatu zituen gehigarria hartu baino lehen eta hartu ondoren.

Talde honetako 2 lagunek beraien kontramugimendudun jauziaren altuera hobetu, batek

mantendu eta beste bostek txartu egin zuten. PLAZEBO taldearen balioak 47,1 ± 4,5 eta

47,1 ± 4,8 cm izan ziren hurrenez hurren, eta test honetan lortu zuten errendimendua 5

lagunek hobetu eta beste lauk txartu egin zuten.

Atsedeneko egoeran, Kr-ren gehigarriak ez zuen kontramugimendudun jauzian

errendimenduaren hobekuntzarik eragin III. Ikerlanean. Honen antzeko epe laburreko

Kr-ren irensketa prozedura baten ondoren, Balsom eta lankideek (1995) eta Miszko eta

lankideek (1998) ez zuten jauzi bertikalean hobekuntzarik aurkitu fisikoki aktiboak

ziren gizonezkoengan eta emakumezko softball-jokalariengan, hurrenez hurren.

Irensketa prozedura luzeagoek, ordea, gizonezko amerikar futbol-jokalarien eta atleten

jauzi bertikalarentzat Kr-ren gehigarria onuragarria dela aditzera eman dute (Goldberg

eta Bechtel 1997; Stout eta lank. 1997). Ezberdintasun hau Kr-k gorputz-masaren gain

eragiten dituen aldaketekin erlazionatuta egon liteke. Gorago aipatu den bezala, epe

laburrean gertatzen diren gorputz-masaren igoerak gorputzeko ur-edukiaren igoera baten

ondorio izango lirateke ziurraski, zein grabitatearen indarra gainditzea eskatzen duten

ariketen errendimendurako kaltegarri izango bailitzateke, jauzi bertikala besteak beste.

Ordea, epe luzeko Kr-ren irensketak indar entrenamenduarekin batera gihar-ehunaren

haziera eragiten baldin badu, lehenago aditzera eman den bezala, honek jauzi

bertikalaren errendimenduaren hobekuntza eragin lezake.

2.3.3. Errendimendua iraupen luzeko ariketetan

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 72

III. Ikerlanean gehigarria hartu aurretik eta hartu ondoren AETren errendimendu

balioak ez ziren estatistikoki aldatu KREATINA (1.747 ± 61 vs 1.751 ± 61 m, hurrenez

hurren) eta PLAZEBO (1.743 ± 49 vs 1.760 ± 47 m, P = 0,09) taldeetan.

Kreatinaren irensketak ez duela gorputz-pisua garraiatu behar den ariketetan

iraupen luzeko errendimendua hobetzen, eta are gehiago, eragin kaltegarri bat eduki

lezakeela erakusten duten aurretiko emaitzak badaude literaturan (Balsom eta lank.

1993b). III. Ikerlanean, KREATINA taldeak ez zuen AETren errendimenduan inolako

aldaketa esanguratsurik erakutsi tratamenduaren ondoren, gorputz-masaren igoera

gertatu zen arren. Oraintsuko ikerkuntza batean lortutako datuen arabera eragin

ergolitiko baten eza AETren aldizkako izaerarekin erlazionatuta egongo litzateke. Izan

ere, triatloilari talde batek iraupen luzeko ariketa baten barnean tartekatuta zegoen

intentsitate altuko ariketaren errendimendua hobetu zuen, Kr-ren irensketak iraupen

luzeko errendimenduaren gain eraginik eduki ez zuen arren (Engelhardt eta lank. 1998).

Antzeko protokolo bat erabiliaz, Godley-k (1997) 62 s-ko hobekuntza bat aurkitu zuen

laborategian 25 km-ko erlojupekoa burutu zuten eta ongi entrenatuta zeuden

txirrindulariengan, hobekuntza hau estatistikoki esanguratsua izan ez zen arren. AET

futbolaren aldizkako jarduera-profila irudikatzeko eta jokalariaren erresistentzi-

gaitasuna lehiaketan ebaluatzeko diseinatu egin zen (Bangsbo 1994; Bangsbo eta

Lindquist 1992). Beraz, ez ditu energi ekoizpen bide aerobikoak bakarrik suspertzen,

baizik eta anaerobikoak ere, AETren osteko odol-laktatoaren balio altuek eta testa

burutu eta berehalako jauzi egiteko gaitasun gutxituak adierazten duten bezala.

Ondorioz, litekeena da Kr-ren irensketak eragindako fosfagenoen erabilgarritasun

areagotuak gorputz-masarekin erlazionatutako eragin ergolitikoa eragin gabe utzi izatea.

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 73

2.3.4. Ariketen arteko errekuperazio ahalmena

III. Ikerlaneko errekuperazioko KMJTn 2 taldeen errendimendua gehigarria

hartu ondoren txartu bazen ere (3 jauzien batez besteko altuerak Kr-ren irensketaren

aurretik eta ondoren hurrenez hurren 47,1 ± 4,4 vs 45,0 ± 5,5 cm, P < 0,05 KREATINA

taldean eta 45,7 ± 3,7 vs 42,4 ± 2,9 cm, P < 0,05 PLAZEBO taldean izan ziren),

KREATINA taldearen AETren osteko jauzietako errendimenduak estatistikoki

aldagabea iraun zuen gehigarria hartu eta gero atsedenaldiko KMJTrekin alderatuz (19.

Irudia), PLAZEBO taldeak errendimendu txarragorako joera erakutsi zuen bitartean (P

= 0,07 eta P < 0,05 lehenengo eta 2. jauzietan, eta P = 0,07 hiru jauzien batez

bestekoan).

19. Irudia. Errekuperazioko kontramugimendudun jauziaren testan (KMJT) lortutako errendimendua

atsedenaldiko KMJTko errendimenduaren portzentaia gisa adierazita, Kr edo plazeboaren gehigarriak

irentsi aurretik eta irentsi ondoren. *-k 2 kondizio hauen arteko ezberdintasun esanguratsu bat adierazten

du. Balioak batez bestekoak ± akats estandarra dira (III. Ikerlana).

Bi jokalari taldeek AETren ostean jauzi egiteko gaitasunean jaitsiera bat jasan

zuten gehigarriaren irensketa-garaiaren ondoren. Aurkikuntza hau nahiko harrigarria eta

eskura dauden datuen bitartez adierazpen zailekoa izan arren, AETren osteko PKr-ren

errekuperazio murriztu baten ondorio izan zitekeela iradoki daiteke, ikerkuntzaren

astean zehar eman zen entrenamendu-mailaren jaitsiera nabarmenak eragindako

ahalezko desentrenamendu efektu batekin erlazionatuta. Izan ere, PKr-ren birsintesia

oxigenoaren menpe dagoen prozesu bat da, zein fosforilazio oxidatzailearen mailaren

eta gihar-pH-ren errekuperazioaren bitartez mugatuta baitago (Blei eta lank. 1993;

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 74

Bogdanis eta lank. 1996; Bogdanis eta lank. 1995; Näveri eta lank. 1978; Sahlin eta

lank. 1979), eta ongi entrenatuta zeuden lagunengan eginiko ikerlanek erakutsi dutenez

7 eguneko desentrenamenduak gaitasun oxidatzailearen jaitsiera, gihar-glukogeno

edukiaren murrizketa, ariketa osteko odol-oreka azido-basearen alterazio handiagoa eta

potentzia eragiteko gaitasunaren jaitsiera eragin ditzake (Costill eta lank. 1985; Neufer

eta lank. 1987). Beraz, faktore hauek gehigarriaren irensketa-garaiaren ondoren aurkitu

zen AETren osteko jauzi-errendimenduaren jaitsieraren eragileak izan zitezkeen. Dena

dela, KREATINA taldea PLAZEBO taldea baino atsedenaldiko KMJTrekiko jauzi-

errendimenduaren maila erlatibo altuago bat mantentzeko gai izan zen, gihar-fosfageno

eduki areagotu baten ondoko PKr-ren errekuperazio erraztu bat adieraziz. Emaitza

honek futbol-lehiaketetako errendimenduaren gain eragin handia eduki lezake, partidu

baten azken minutuetan airetik datozen baloien jabetza erraztuko lukeela, eta futbolean

honelako jokaldiek azken emaitzan eragin handia izaten ohi dutela kontuan izanik.

2.3.5. Energi metabolismoa

Igerilari talde bakoitzaren odol-amoniakoaren kontzentrazioak errendimendu-

test bakoitzean 20. Irudian adierazten dira. Gehigarria irentsi aurretik eta irentsi ondoren

neurtutako balioak KREATINA taldean alderatzen direnean, amoniakoaren

kontzentrazioa esanguratsuki (P < 0,05) jaitsi egin zen 50 eta 100 m-ko testetan (86,0 ±

24,3 µmol.l-1-tik 71,4 ± 18,9 µmol.l-1-ra eta 106,3 ± 31,8 µmol.l-1-tik 81,2 ± 20,6

µmol.l-1-ra, hurrenez hurren). PLAZEBO taldean amoniakoaren kontzentrazioaren

jaitsiera esanguratsua (P < 0,05) ikusi zen 50 m-ko testan ere (96,2 ± 13,7 µmol.l-1-tik

78,9 ± 14,1 µmol.l-1-ra).

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 75

20. Irudia. Odol-amoniakoaren kontzentrazioak Kr edo plazeboaren gehigarriak irentsi aurretik eta

irentsi ondoren. *-k 2 kondizio hauen arteko ezberdintasun esanguratsu bat adierazten du. Balioak batez

bestekoak ± akats estandarra dira (II. Ikerlana).

Odol-amoniakoaren kontzentrazioa intentsitate altuko ariketan zehar adeninako

nukleotidoen degradazioaren adierazgarritzat jo daiteke. Izan ere, giharrean ATPren

hidrolisi mailak prozesu oxidatzaile edo anaerobikoen (glukolisi anaerobikoa eta PKr-

ren puskaketa) bitarteko ADPren birfosforilazio maila gainditzen duenean, ATPren

birsintesia miokinasaren erreakzioaren bitartez gertatzen da, eta AMPren ekoizpena

ematen da. Ondoren, AMP purinako nukleotidoen zikloaren lehenengo erreakzioan (hau

da, adenilato desaminasaren erreakzioan) desaminatuta gerta daiteke, adeninako

nukleotidoen edukiaren hustuketa eta IMP eta amoniakoaren ekoizpena eraginez

(Lowenstein 1990; Sahlin eta Broberg 1990; Tullson eta Terjung 1990; Tullson eta

Terjung 1991). Ikerlan honetan eta beste zenbait ikerlanetan (Birch eta lank. 1994;

Earnest eta lank. 1998; Greenhaff eta lank. 1993; Myburgh eta lank. 1996; Peyrebrune

eta lank. 1998) Kr-ren irensketaren ondoren aurkitutako ariketa-ondoko odol-

amoniakoaren kontzentrazio murriztuek ADPtik ATPren formazio maila areagotu bat

iradoki egiten dute, adeninako nukleotidoen degradazio txikiago bat ahalbidetuz.

Kreatinaren gehigarriaren irensketaren bidez lortutako gihar-PKr-ren edukiaren igoerak

ADPren birfosforilazio areagotu hau adieraziko luke. Dena dela, aurkikuntza hau

aintzakotzat hartu baino lehen, II. Ikerlan honetako 50 m-ko lasterketan plazeboa irentsi

zuen taldean ariketa-ondoko odol-amoniakoaren kontzentrazio gutxituta aurkitu zela ere

aipatu beharra dago.

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 76

III. Ikerlanean burututako SETren ondoren neurtu ziren odol-amoniakoaren

kontzentrazioaren balioak 21. Irudian agertzen dira. Balio hauek gehigarria hartu

ondoren jaitsi ziren, bai KREATINA taldean (119,5 ± 44,8 µmol.l-1-tik, 81,1 ± 17,6

µmol.l-1-ra, P < 0,05) eta baita PLAZEBO taldean ere (103,1 ± 27,9 µmol.l-1-tik, 66,0 ±

17,0 µmol.l-1-ra, P < 0,01).

21. Irudia. Sprint errepikatuen testaren (SET) ondoko odol-amoniakoaren kontzentrazioak, Kr edo

plazeboaren gehigarriak irentsi aurretik eta irentsi ondoren. *-k 2 kondizio hauen arteko ezberdintasun

esanguratsu bat adierazten du. Balioak batez bestekoak ± akats estandarra dira (III. Ikerlana).

Kreatinaren gehigarria hartu eta gero SETren ostean ikusitako odol-

amoniakoaren kontzentrazioaren jaitsiera ere aurretik argitaratu diren emaitzekin bat

dator (Birch eta lank. 1994; Earnest eta lank. 1998; Greenhaff eta lank. 1993; Myburgh

eta lank. 1996; Peyrebrune eta lank. 1998). Emaitza honek sprint-korrikaldi

errepikatuak egiterakoan AMPren desaminazioaren murrizketa erakusten du, Kr-ren

gehigarriaren ondorioz ATPren birsintesi maila altuagoak lor daitezkeela aditzera

emanez, aldi berean adeninako nukleotidoen degradazio-mailaren igoerarik eman gabe.

II. Ikerlaneko emaitzei buruzko eztabaidan aipatu den bezala, goian iragarritako

aurkikuntza zuhurtasun handiz interpretatu behar da, plazeboaren gehigarriaren

ondorioz ariketa-ondoko odol-amoniakoaren kontzentrazio murriztu bat ere aurkitu

baitzen.

Odol-laktatoaren kontzentrazioa, bestalde, igerialdiaren distantziarekin bat igo

zen, bai KREATINA taldean eta baita PLAZEBO taldean ere. Hogeita bigarren Irudian

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 77

ikus daitekenez, Kr edo plazeboaren gehigarriak irentsi aurretik eta irentsi ondoren

neurtutako odol-laktatoaren kontzentrazioak alderatzerakoan ez zen inolako

ezberdintasun esanguratsurik aurkitu.

22. Irudia. Odol-laktatoaren kontzentrazioak Kr edo plazeboaren gehigarriak irentsi aurretik eta irentsi

ondoren. Balioak batez bestekoak ± akats estandarra dira (II. Ikerlana).

Ahozko Kr-ren gehigarriaren ondorioz intentsitate altuko eta iraupen laburreko

ariketa ezberdinen osteko gihar eta odol-laktatoaren kontzentrazioak jaitsi (Balsom eta

lank. 1993a; Söderlund eta lank. 1994), aldaketarik gabe mantendu (Birch eta lank.

1994; Greenhaff eta lank. 1993; Greenhaff eta lank. 1994b; Odland eta lank. 1997;

Terrillion eta lank. 1996; Volek eta lank. 1996) edo igo (Greenhaff eta lank. 1994a)

egiten direla iragarri da. Emaitza aldakor hauek oinarritzat hartuta, ikertzaile batzuek

intentsitate altuko ariketan zeharreko ATPren birsintesiaren glukolisi anaerobikoarekiko

menpekotasuna Kr-ren gehigarriaren irensketaren ondoren murriztu egiten dela iradoki

dute, ondorioz gihar-barneko pH-ren jaitsiera mugatuz eta nekearekiko erresistentzia

areagotuz (Balsom eta lank. 1993a; Balsom eta lank. 1994; Söderlund eta lank. 1994).

Beste ikertzaile batzuek, ordea, ariketa maximoa egiterakoan Kr-ren irensketak bide

glukolitikoak aldarazten ez dituela uste dute (Birch eta lank. 1994; Greenhaff eta lank.

1993). II. Ikerlanean aurkitutako emaitzak bigarren hipotesi honekin bat datoz.

Era berean, III. Ikerlanean Kr edo plazeboaren gehigarriak irentsi aurretik eta

irentsi ondoren SETren eta AETren osteko odol-laktatoaren kontzentrazioen alderaketa

egiterakoan ez zen inolako ezberdintasun esanguratsurik ikusi (23. Irudia).

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 78

23. Irudia. Sprint errepikatuen testaren (SET) eta aldizkako erresistentzi testaren (AET) ondoko odol-

laktatoaren kontzentrazioak, Kr edo plazeboaren gehigarriak irentsi aurretik eta irentsi ondoren. Balioak

batez bestekoak ± akats estandarra dira (III. Ikerlana).

III. Ikerlanean neurtu ziren balioen arabera, Kr-ren gehigarriak ez zuen

SETekiko odol-laktatoaren erantzuna aldarazi, test honetan errendimenduaren

hobekuntza eman zen arren. Aurkikuntza honetan eta lehenago argitaratu diren antzeko

aurkikuntzetan oinarrituta (Aaserud eta lank. 1998; Birch eta lank. 1994; Casey eta lank.

1996; Ensign eta lank. 1998; Greenhaff eta lank. 1993; Peyrebrune eta lank. 1998),

sprintetan denbora azkarragoak lortu ahal izateko ziurraski erdietsi ziren ATPren

birsintesi maila altuagoak glukolisi anaerobikoarekiko menpekotasuna areagotu gabe

eman zirela iradoki daiteke. Izan ere, III. Ikerkuntza honetan erabilitako Kr-ren

irensketa prozedura berdin baten ondorioz 150 mmol inguruko energia handiko fosfato

gehiago erabilgarri egongo liratekeela zenbatetsi da (Jacobs eta lank. 1997). AETren

ondoko odol-laktatoaren kontzentrazioak, zeintzuk test protokolo berberarentzako

Bangsbo eta Lindquist-ek (1992) iragarritakoak baino zertxobait altuagoak baitziren, ez

ziren ezta ere Kr-ren irensketaren ondoren aldatu. Emaitza hau ongi entrenatuta zeuden

lagunek zelai gorabeherakor batean 6 km-ko korrikaldi bat burutu ondoren lortu

zenarekin bat dator, zeinean odol-laktatoaren balioak III. Ikerkuntzan neurtu ziren

balioen antzekoak baitziren (Balsom eta lank. 1993b).

2.3.6. Albo-efektuak

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 79

Parte hartu zuen ezein lagun ez zen ondoeza gastrointestinalaz, gihar-arazoez

edo Kr-ren gehigarriarekin erlazionatuta egon zitekeen beste inolako albo-efektuaz kexu

agertu, ez II. Ikerlanean ez eta III. Ikerlanean ere.

Kirolarien artean Kr-ren gehigarriaren irensketa nahiko berria den jokabidea

izanik, irensketa honek osasunaren gain eduki litzakeen arriskuei buruzko kezkak sortu

dira, gehienetan gertaldi bereziei buruzko txostenen ondorioz, baina inoiz ez klinikoki

esanguratsuak diren ikerlanen emaitzetan oinarrituta (Kreider 1998; Maughan 1995), lan

honetako ikerlan bibliografikoaren 1.8. atalean adierazi den bezala.

Adibidez, ahozko Kr-ren gehigarriak animaliekin eginiko ikerkuntzetan barne

Kr-ren sintesia ezereztatzen duela ikusita, kirolariek Kr epe luzera irentsi ondoren

beraien barne Kr-ren sintesia modu iraunkorrean ezereztatuko ez ote duten aipatu da.

Horrela izatekotan, Kr-ren gehigarria irensteari utzi egin dioten kirolariek Kr-rik ezak

eragiten dituen eta 1.4. atalean aipatzen diren gihar-anormaltasunak jasango lituzkete,

eta, oraingoz behintzat, ez da inoiz horrelako sintomarik iragarri.

Kreatinaren gehigarriaren irensketak sarritan eragiten dituen plasma eta gernu-

kreatininaren igoerak giltzurrun-estresaren maila areagotu baten ondorio izan litezkeela

aipatu da. Izan ere, oraintsuko ikerlan batean lagun bakar baten giltzurrun-funtzioaren

narriadura Kr-ren gehigarriaren ondorio zela baieztatu da (Pritchard eta Kalra 1998).

Dena dela, txosten honetako ondorioak, beste ikertzaile batzuen kritika zuzenak

jasotzeaz gain (Greenhaff 1998; Poortmans eta Francaux 1998), Kr-ren gehigarriak

lagun osasuntsuengan giltzurrun-estresa igoarazten ez duela aditzera ematen duten

Iñigo Mujika

Gauzatze eta gomendiak 80

zenbait ikerlanen ondorioekin ez datoz bat (Engelhardt eta lank. 1998; Kreider 1998;

Kreider eta lank. 1998; Poortmans eta lank. 1997; Vandenberghe eta lank. 1997).

Zenbait gihar eta gibel-entzimen (kreatina kinasa, laktato deshidrogenasa,

aspartato aminotransferasa, alanina aminotransferasa edo gama-glutamil transaminasa,

esate baterako) agerpen areagotuak gihar-gaixotasun degeneratiboaren, miokardio-

infartuaren edo/eta gibel-gaixotasunaren adierazgarri gisa erabili ohi dira. Kreatinaren

gehigarriaren irensketaren ondorioz, hauetariko entzima batzuen kontzentrazioa igo egin

daitekeela egiaztatu da (Kreider 1998; Kreider eta lank. 1998). Dena dela, intentsitate

altuko ariketa fisikoak gihar eta gibel-entzimen agerpena ere igoarazten du, eta gihar-

entzimen kontzentrazioa ariketaren intentsitatearen eta entrenamenduak eragindako

estres-mailaren adierazgarri bezala erabiltzen da sarritan. Beraz, iragarri diren gihar eta

gibel-entzimen igoerak entrenamenduaren intentsitatearen ondorio izango lirateke, eta

ez Kr-k eragindako inolako patologiaren ondorio. Izan ere, Kr-ren gehigarria irensten

zuten lagunek aldi berean intentsitate altuko entrenamendurik jarraitzen ez zuten

ikerlanetan ez dira honelako entzima-maila altuak aurkitu (Engelhardt eta lank. 1998;

Kreider 1998; Sipilä eta lank. 1981).

Kreatinaren gehigarriak odol-bolumenaren gain, egoera elektrolitikoaren gain eta

odol-presioaren gain ondorio kaltegarriak eragin litzakeela aipatu den arren, ondorio

hauek ez dira esperimentalki egiaztatu (Harris eta lank. 1992; Kreider 1998; Kreider eta

lank. 1998; Sipilä eta lank. 1981). Beste horrenbeste esan daiteke Kr-ren gehigarriari

egotzi zaizkion bestelako eragin kaltegarriei buruz, gihar-karranpak, zaintiratuak, gihar-

kizkurguneak eta arazo gastrointestinalak esate baterako.

Iñigo Mujika

Eskerronak 81

3. SINTESI ETA ONDORIOAK

Iñigo Mujika

Eskerronak 82

3. SINTESI ETA ONDORIOAK

Doktoretza-tesi hau osatzen duten 2 ikerlan esperimentalak aurkeztutako helburu

orokorrei (hau da, ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta dauden kirolarien

errendimendu espezifikoaren eta energi metabolismoaren gain eduki dezakeen eragina

aztertzea) erantzuna ematen saiatu ziren. Honela, II. Ikerlanaren emaitza nagusiek

adierazi zutenez, 5 egunetan zehar hartutako ahozko Kr-ren gehigarriak (guztira 100 g

Kr) ez zuen oso entrenatuta zeuden igerilari talde baten sprint-errendimendu espezifikoa

hobetu, are gehiago, errendimendu hori txarrera jo zezakeela ikusi zen. Bestalde, ariketa

osteko odol-amoniakoaren kontzentrazioa esanguratsuki jaitsi zen Kr-ren gehigarria

hartu zuen taldean, odol-laktatoarena aldatu ez zen bitartean, igerialdien ondorioz

adeninako nukleotidoen degradazioaren murrizketa gertatu zela eta metabolismo

glukolitikoak berdintsu jarraitu zuela aditzera emanez.

III. Ikerlanaren emaitzek aurrekoaren antzekoa zen “Kr-ren metaketa” estrategia

batek (20 g.egun-1 6 egunetan zehar) ongi entrenatuta zeuden futbolariei mesede egin

ziezaiekeela erakutsi zuten, gehigarriak sprint errepikatuetako errendimendua hobetu

baitzuen, eta aldizkako erresistentzi ariketa akigarri baten osteko jauzi egiteko

gaitasunaren jaitsiera mugatu baitzuen. Horrez gain, III. Ikerlanaren energi

metabolismoari buruzko emaitzak II. Ikerlanaren emaitzekin bat datoz, Kr-ren

Iñigo Mujika

Eskerronak 83

gehigarriak ariketa-ondoko odol-amoniakoaren kontzentrazioa murriztu baitzuen, odol-

laktatoaren kontzentrazioa aldarazi ez zuen bitartean.

Lan honetako 2.1. atalean agertzen diren helburu nagusi zehatzak kontuan

izanik, II. eta III. Ikerlanetatik honako ondorioak atera daitezke:

1. Ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta zeuden igerilari eta futbolarien gorputz-

masa 0,6-0,7 kg igoarazi zuen batez beste, banan-banako igoerak 0,2-1,6 kg-koak izan

zirelarik. Gorputz-masaren igoera azkar hauek gorputzeko ur-eduki osoaren igoeraren

ondorio direla dirudi.

2. Ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta zeuden igerilari eta futbolarien sprint

bakarreko errendimendua ez zuen hobetu, ez igeri, ez korri, ez eta jauzi egiterakoan ere,

emaitza hauek goian aipatutako gorputz-masaren igoerekin erlazionatuta egon

daitezkeelarik. Dena dela, futbolariek 6 sprint korrikaldi errepikatuetan lortutako batez

besteko denbora % 2,1 eta % 1,3 azkarragoa izan zen Kr-ren gehigarria irentsi eta gero,

5 eta 15 m-tan hurrenez hurren. Eragin mesedegarri hau ATPren birsintesia areagotuko

lukeen PKr-ren erabilgarritasunaren igoera baten ondorio izan liteke.

3. Ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta zeuden futbolarien iraupen luzeko

errendimenduaren gain ez zuen inolako eraginik eduki, ez mesedegarri, ez eta kaltegarri

ere. Agian, ariketaren iraupen luzeak eragiten duen energi bide oxidatzaileekiko

menpekotasunaren areagotzeak, hala nola gorputz-masaren igoeraren eragin

ergolitikoak, PKr-ren erabilgarritasunaren igoerak eduki zezakeen potentzial

ergogenikoa ezereztu lezakete.

Iñigo Mujika

Eskerronak 84

4. Ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta zeuden futbolarien ariketen arteko

errekuperazio-ahalmena hobetu egin zuen, bai SETn eta baita errekuperazioko KMJTn

aurkitutako emaitzek adierazten dutenaren arabera. Emaitza hauek ahalezko gihar-

fosfagenoen eduki areagotuaren ondorioz gertatuko litzatekeen PKr-ren errekuperazio

erraztu bat adieraziko lukete.

5. Ahozko Kr-ren gehigarriak sprint-igerialdi eta korrikaldietan zehar adeninako

nukleotidoen degradazioaren gain eragina eduki zezakeela ondoriozta daiteke,

aurkitutako odol-amoniakoaren kontzentrazioen % 17-32 inguruko jaitsierek AMPren

desaminazioaren murrizketa iradoki egiten baitute. Alabaina, igerialdien, SETen eta

AETren osteko odol-laktatoaren kontzentrazioen aldaketarik ezak Kr-ren gehigarriak ez

zuela ariketa hauetan zehar glukolisi anaerobikoarekiko menpekotasuna areagotu edo

murriztu aditzera ematen du.

6. Ahozko Kr-ren gehigarriak oso entrenatuta zeuden igerilari eta futbolariengan ez zuen

gorputz-masaren igoeraz gain inolako albo-efekturik eduki, kirolariek berek II. eta III.

Ikerlanen ondoren adierazitakoaren arabera. Dena dela, 2 ikerlan hauetan jasotako albo-

efektuei buruzko datuak azalekoak direla kontuan hartu beharra dago.

Iñigo Mujika

Aipamenak 85

4. GAUZATZE ETA GOMENDIOAK

Iñigo Mujika

Aipamenak 86

4. GAUZATZE ETA GOMENDIOAK

Orain arteko ikerkuntzak kontuan hartuta, ahozko Kr-ren gehigarriak intentsitate

altuko aldizkako ariketaren errendimenduaren gain eragin ergogenikoa eduki dezakeela

baiezta daiteke, bai entrenatuta ez dauden lagun osasuntsuengan eta baita oso

entrenatuta dauden kirolariengan ere. Kreatinaren gehigarriaren ohizko irensketa

prozedura akutua izan den arren (hau da, 20 g.egun-1, 5-6 egunetan zehar), zenbait

ikerkuntzak “Kr-ren metaketa” eta gihar-Kr-ren eduki osoaren maila areagotuak garai

luzeagoan zehar egunero 3 g Kr inguru irentsiz lor daitezkeela adierazi dute (Greenhaff

1995a; Greenhaff eta lank. 1996a; Hultman eta lank. 1996; Kreider 1998; Volek eta

Kraemer 1996). Antza denez, Kr-ren gehigarriaren irensketaren ondoren Kr giharrean

“harrapatuta” geratuko litzateke, eta gihar-eduki areagotuak hilabete inguruko iraupena

izango luke gehigarriaren irensketa berririk gabe (Febbraio eta lank. 1995; Hultman eta

lank. 1996). Gainera, Kr-ren gehigarriarekin batera glukosa edo karbohidrato sinpleak

hartuz, Kr-ren sarrera eta metaketa giharrean areagotu daiteke (Green eta lank. 1996).

Dena dela, Kr-ren gehigarriaren irensketak batez beste gihar-Kr eta PKr-ren edukiak %

10-30 inguru igoaraz ditzakeen arren, igoera hau hasierako gihar-edukiei buruz

alderantziz proportzionala da (Greenhaff 1995b; Greenhaff eta lank. 1994a; Harris eta

lank. 1992). Gihar-Kr-ren metaketa-mailaren eta ariketan zehar lortutako errendimendu-

hobekuntzaren mailaren artean erlazio estua dagoenez (Greenhaff 1995a; Greenhaff eta

Iñigo Mujika

Aipamenak 87

lank. 1996b, Rossiter eta lank. 1996; Volek eta Kraemer 1996), irensketa prozeduraren

aurretik gihar-Kr eta PKr-ren maila urriak (hau da, < 120 mmol.kg-1 gihar lehor)

dituzten lagunengan espero daitezke errendimendu hobekuntzarik nabarmenenak

(barazkijaleak diren kirolariak, esate baterako).

Kreatina eta PKr-ren maila areagotuek intentsitate altuko gihar-ariketan zehar

ATPren degradazioa gutxitu dezakete, ADPtik ATPren birsintesi-mailaren igoera baten

ondorioz ziurraski (Greenhaff eta lank. 1994a; Greenhaff eta lank. 1994b; Söderlund eta

lank. 1994). Fosfokreatinaren erabilgarritasun areagotuak energi iturri gisa, bere protoi

indargetzaile ahalmenaz gain, ATPren birsintesi-maila igoaraziko luke glukolisi

anaerobioarekiko menpekotasuna areagotu gabe. Honela, glukolisi-maila altuekin batera

gertatzen diren laktato eta H+-en kontzentrazioen igoerak atzeratuko lirateke, giharrak

denbora luzeagoan zehar indar-maila altuak ekoitz ditzan ahalbidetuz (Kurosawa eta

lank. 1998; Söderlund eta lank. 1994). Gihar eragileetan, eta bereziki II motako gihar-

zuntzetan (Casey eta lank. 1996; Myburgh eta lank. 1996), PKr-ren erabilgarritasun

areagotu batek aldizkako ariketan zehar gerta daitezkeen errendimenduaren hobekuntzak

adieraziko lituzke, atsedenaldi-tarteetan ATP eta PKr-ren birsintesi maila altuagoak

emango bailirateke (Casey eta lank. 1996; Greenhaff eta lank. 1994a; Greenhaff eta

lank. 1994b; Söderlund eta lank. 1994). Mekanismo hauek kirol lehiaketan bertan eragin

dezaketen ondorio onuragarriaz gain, entrenatzen diren lagunak nekea agertu baino

lehen intentsitate altuagoekin eta denbora luzeagotan zehar entrenatzeko gai izan

daitezke, PKr-ren maila areagotuak epe luzera mantentzen dituzten neurrian. Ondorioz,

intentsitate altuagoko entrenamendu kantitate handiagoak moldaketa sakonagoak

eragingo lituzke, betiere atsedena kirolariarengan ezarritako eskakizun berriekiko egokia

baldin bada.

Iñigo Mujika

Aipamenak 88

Oro har, Kr-ren gehigarria errendimendurako onuragarria izan daiteke ariketa

fisiko eta kirol-mota ezberdin askotan parte hartzen duten lagunentzat. Energi iturri gisa

PKr-ren menpekotasun nabarmena daukan edozein ariketatan edo kiroletan parte hartzen

duten lagunek, bereziki aldizkako izaera duten ariketetan parte hartzen dutenek, gihar-

Kr eduki areagotuen onurak jaso ditzakete, bai lehiaketan bertan eta baita

entrenamenduaren kalitatea hobetuz ere. Dena dela, pisu-maila ezberdinetan sailkatuta

dauden kirol-lehiaketetan parte hartzen duten kirolariek Kr-ren gehigarriaren irensketa

akutuak gorputz-masaren igoera azkarrak eragiten dituela kontuan hartu beharko lukete.

Azkenik, zientzi literaturan iragarri den Kr-ren gehigarriaren albo-efektu bakarra

sarritan ikusi ohi den gorputz-masaren igoera denez, Kr-ren gehigarria ahoz hartzea

kaltegabeko elikadura prozedura segurua dela baiezta daiteke.

Iñigo Mujika

Eskerronak 89

ESKERRONAK

Tesi hau osatzen duten ikerlanak ondoren aipatzen diren erakundeetan egin dira,

1995. urteko martxoaren eta 1998. urteko urriaren artean: Laboratoire de Physiologie -

GIP Exercice, Faculté de Médecine Jacques Lisfranc, Université Jean Monnet, Saint-

Étienne; Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea, Gasteiz; Centro de Investigación y

Medicina del Deporte, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutoa, Iruñea.

Tesi honetako epaimahaikideei zinezko eskerronak adierazi nahi nizkieke, nire

lanaren ebaluaketa egitea onartzean egin didaten ohoreagatik.

Honako lagunak eskertu nahi ditut ere:

Sabino Padilla Doktore Jauna, azken urteotan eskeini dizkidan lankidetza, laguntza

eta adiskidetasun etengabeak eta ordainezinengatik.

Juan José Goiriena Doktore Jauna, tesi hau gauzatu ahal izateko eman dizkidan

laguntza eta kritika konstruktibo erabakigarriengatik.

Jean-Claude Chatard Doktore Jauna, ariketaren fisiologiari buruzko ikerkuntzaren

arloan naizena hein handi batean berari zor diodalako.

Lucien Lacoste Jauna, Frédéric Barale Jauna eta Manolo Los Arcos Jauna, beraien

lankidetza bikainagatik eta ariketaren fisiologiari buruzko ikerkuntzarekin erakutsi

duten jarrera aurrerakoiagatik.

Iñigo Mujika

Eskerronak 90

Iñaki Friera Jauna eta Iñaki Aldako Jauna, tesi honen hizkuntz kalitatea

ziurtatzeagatik.

Bide batez, Laboratoire de Physiologie - GIP Exercice-ko eta Centro de

Investigación y Medicina del Deporte-ko kide guztiak lan honen atal ezberdinetan zehar

eskaini didaten laguntza eta lankidetzagatik eskertzen ditut, eta are gehiago beraien

adiskidetasunagatik.

Bestalde, Centre Permanent d’Entraînement et de Formation du Sport de Haut

Niveau de Toulouse eta Dauphins du Toulouse Olympique Étudiant Club-eko igerilariak

alde batetik, eta Club Atlético Osasuna-ko futbolari gazteak bestetik benetan gogoz

eskertu nahi nituzke, ikerlan ezberdinetan borondatez eta ardura osoz parte hartzeagatik.

Amaitzeko, jaso bitzate nire eskerrik beroenak etxekoek, hala nola beraien

laguntza, ardura, ulerkortasuna eta jasankortasuna eskaini didaten eta izendatu ez

ditudan guztiek.

Iñigo Mujika

Aipamenak 91

AIPAMENAK

AASERUD R, GRAMVIK P, OLSEN SR, JENSEN J. Creatine supplementation delays

onset of fatigue during repeated bouts of sprint running. Scand J Med Sci Sports 8:

247-251, 1998

ALMADA A, KREIDER R, WEISS L, FRY A, WOOD L, BULLEN D, MIYAJI M,

GRINDSTAFF P, RAMSEY L, LI Y. Effects of ingesting a supplement containing

creatine monohydrate for 28 days on isokinetic performance. Med Sci Sports Exerc

27: S146, 1995

BALSOM PD, EKBLOM B, SÖDERLUND K, SJÖDIN B, HULTMAN E. Creatine

supplementation and dynamic high-intensity intermittent exercise. Scand J Med Sci

Sports 3: 143-149, 1993a

BALSOM PD, HARRIDGE SDR, SÖDERLUND K, SJÖDIN B, EKBLOM B.

Creatine supplementation per se does not enhance endurance exercise performance.

Acta Physiol Scand 149: 531-523, 1993b

BALSOM PD, SEGER JY, SJÖDIN B, EKBLOM B. Maximal-intensity intermittent

exercise: effect of recovery duration. Int J Sports Med 13: 528-533, 1992

BALSOM PD, SÖDERLUND K, EKBLOM B. Creatine in humans with special

reference to creatine supplementation. Sports Med 14: 268-280, 1994

BALSOM PD, SÖDERLUND K, SJÖDIN B, EKBLOM B. Skeletal muscle

metabolism during short duration high-intensity exercise: influence of creatine

supplementation. Acta Physiol Scand 154: 303-310, 1995

Iñigo Mujika

Aipamenak 92

BANGSBO J. Fitness Training in Football. A Scientific Approach. Bagsværd,

Denmark. HO+Storm, pp. 88-97, 1994

BANGSBO J, LINDQUIST F. Comparison of various exercise tests with endurance

performance during soccer in professional players. Int J Sports Med 13: 125-132,

1992

BANGSBO J, NØRREGAARD L, THORSØ F. Activity profile of competition soccer.

Can J Spt Sci 16: 110-116, 1991

BECQUE MD, LOCHMANN JD, MELROSE D. Effect of creatine supplementation

during strength training on 1RM and body composition. Med Sci Sports Exerc 29:

S146, 1997

BESSMAN SP, CARPENTER CL. The creatine-creatine phosphate energy shuttle.

Annu Rev Biochem 54: 831-862, 1985

BESSMAN SP, GEIGER PJ. Transport of energy in muscle: the phosphorylcreatine

shuttle. Science 211: 448-452, 1981

BESSMAN SP, SAVABI F. The role of the phosphocreatine energy shuttle in exercise

and muscle hypertrophy. In: Biochemistry of Exercise VII. Champaign, IL. Human

Kinetics, pp. 167-178, 1990

BIRCH R, NOBLE D, GREENHAFF PL. The influence of dietary creatine

supplementation on performance during repeated bouts of maximal isokinetic cycling

in man. Eur J Appl Physiol 69: 268-270, 1994

BLEI ML, CONLEY KE, KUSHMERICK MJ. Separate measures of ATP utilization

and recovery in human skeletal muscle. J Physiol 465: 203-222, 1993

BOGDANIS GC, NEVILL ME, BOOBIS LH, LAKOMY HKA. Contribution of

phosphocreatine and aerobic metabolism to energy supply during repeated sprint

exercise. J Appl Physiol 80: 876-884, 1996

Iñigo Mujika

Aipamenak 93

BOGDANIS GC, NEVILL ME, BOOBIS LH, LAKOMY HKA, NEVILL AM.

Recovery of power output and muscle metabolism following 30 s of maximal sprint

cycling in man. J Physiol 482: 467-480, 1995

BOOTH FW, THOMASON DB. Molecular and cellular adaptation of muscle in

response to exercise: perspectives of various models. Physiol Rev 71: 541-585, 1991

BOSCO C, LUHTANEN P, KOMI PV. A simple method for measurement of

mechanical power in jumping. Eur J Appl Physiol 50: 273-282, 1983

BOSCO C, TIHANYI J, PUCSPK J, KOVACS I, GABOSSY A, COLLI R,

PULVIRENTI G, TRANQUILLI C, FOTI C, VIRU M, VIRU A. Effect of oral

creatine supplementation on jumping and running performance. Int J Sports Med 18:

369-372, 1997

BURKE LM, PYNE DB, TELFORD RD. Effect of oral creatine supplementation on

single effort sprint performance in elite swimmers. Int J Sport Nutr 6: 222-233, 1996

CASEY A, CONSTANTIN-TEODOSIU D, HOWELL S, HULTMAN E,

GREENHAFF PL. Creatine ingestion favorably affects performance and muscle

metabolism during maximal exercise in humans. Am J Physiol 271: E31-E37, 1996

CHATARD JC, BOURGOIN B, LACOUR JR. Passive drag is still a good evaluator of

swimming aptitude. Eur J Appl Physiol 59: 399-404, 1990a

CHATARD JC, LAVOIE JM, LACOUR JR. Analysis of determinants of swimming

economy in front crawl. Eur J Appl Physiol 61: 88-92, 1990b

COOKE WH, GRANDJEAN PW, BARNES WS. Effect of oral creatine

supplementation on power output and fatigue during bicycle ergometry. J Appl

Physiol 78: 670-673, 1995

COSTILL DL, FINK WJ, HARGREAVES M, KING DS, THOMAS R, FIELDING R.

Metabolic characteristics of skeletal muscle during detraining from competitive

swimming. Med Sci Sports Exerc 17: 339-343, 1985

Iñigo Mujika

Aipamenak 94

EARNEST CP, BECKHAM S, WHYTE BO, ALMADA AL. Effect of acute creatine

ingestion on anaerobic performance. Med Sci Sports Exerc 30: S141, 1998

EARNEST CP, SNELL PG, RODRÍGUEZ R, ALMADA AL, MITCHELL TL. The

effect of creatine monohydrate ingestion on anaerobic power indices, muscular

strength and body composition. Acta Physiol Scand 153: 207-209, 1995

EARNEST CP, STEPHENS DP, SMITH JC. Creatine ingestion effects time to

exhaustion during estimation of the work rate-time relationship. Med Sci Sports

Exerc 29: S285, 1997

EKBLOM B. Applied physiology of soccer. Sports Med 3: 50-60, 1986

ENGELHARDT M, NEUMANN G, BERBALK A, REUTER I. Creatine

supplementation in endurance sports. Med Sci Sports Exerc 30: 1123-1129, 1998

ENSIGN WY, JACOBS I, PRUSACZYK WK, GOFORTH HW JR, LAW PG,

SCHNEIDER KE. Effects of creatine supplementation on short-term anaerobic

exercise performance of U.S. Navy Seals. Med Sci Sports Exerc 30: S265, 1998

FEBBRAIO MA, FLANAGAN TR, SNOW RJ, ZHAO S, CAREY MF. Effect of

creatine supplementation on intramuscular TCr, metabolism and performance during

intermittent, supramaximal exercise in humans. Acta Physiol Scand 155: 387-395,

1995

FREYSSENET D. Influence de l’état énergétique sur le métabolisme mitochondrial de

la cellule musculaire. Doktorego-tesia. Université Jean Monnet - Saint-Etienne, 1995

FREYSSENET D, BERTHON P, GEYSSANT A, DENIS C. ATP Synthesis kinetic

properties of mitochondria isolated from the rat extensor digitorum longus muscle

depleted of creatine with ß-guanidinopropionic acid. Biochim Biophys Acta 1186:

232-236, 1994

FRY DM, MORALES MF. A reexamination of the effects of creatine on muscle protein

synthesis in tissue culture. Acta Physiol Scand 153: 207-209, 1995

Iñigo Mujika

Aipamenak 95

GAITANOS GC, WILLIAMS C, BOOBIS LH, BROOKS S. Human muscle

metabolism during intermittent maximal exercise. J Appl Physiol 75: 712-719, 1993

GEYSSANT A, DORMOIS D, BARTHÉLÉMY JC, LACOUR JR. Lactate

determination with the lactate analyser LA 640: a critical study. Scand J Clin Lab

Invest 45: 145-149, 1985

GILLIAM JD, HOHZOM C, MARTIN AD. Effect of oral creatine supplementation on

isokinetic force production. Med Sci Sports Exerc 30: S140, 1998

GODLY A. Effects of creatine supplementation on endurance cycling combined with

short, high-intensity bouts. Med Sci Sports Exerc 29: S251, 1997

GOLDBERG PG, BECHTEL PJ. Effects of low dose creatine supplementation on

strength, speed and power events by male athletes. Med Sci Sports Exerc 29: S251,

1997

GREEN AL, GREENHAFF PL, MACDONALD IA, BELL D, HOLLIMAN D,

STROUD MA. The influence of oral creatine supplementation on metabolism during

sub-maximal incremental treadmill exercise. Proc Nut Soc 53: 84A, 1993

GREEN AL, SIMPSON EJ, LITTLEWOOD JJ, MACDONALD IA, GREENHAFF PL.

Carbohydrate ingestion augments creatine retention during creatine feeding in

humans. Acta Physiol Scand 158: 195-202, 1996

GREENHAFF PL. Renal dysfunction accompanying oral creatine supplements - reply.

Lancet 352: 233, 1998

GREENHAFF PL. Creatine and its application as an ergogenic aid. Int J Sports Nutr 5:

S100-S110, 1995a

GREENHAFF PL. Creatine: its role in physical performance and fatigue and its

application as a sports food supplement. Insider 3: 1-4, 1995b

GREENHAFF PL, BODIN K, CASEY A, CONSTANTIN-TEODOSIU D, GREEN A,

SÖDERLUND K, TIMMONS J, HULTMAN E. Dietary creatine supplementation

Iñigo Mujika

Aipamenak 96

and fatigue during high-intensity exercise in humans. In: Biochemistry of Exercise

IX. RJ Maughan and SM Shirreffs (Eds.). Champaign, IL. Human Kinetics, pp. 219-

242, 1996a

GREENHAFF PL, BODIN K, SÖDERLUND K, HULTMAN E. Effect of oral creatine

supplementation on skeletal muscle phosphocreatine resynthesis. Am J Physiol 266:

E725-E730, 1994a

GREENHAFF PL, CASEY A, GREEN A. Creatine supplementation revisited: an

update. Insider 4: 1-2, 1996b

GREENHAFF PL, CASEY A, SHORT AH, HARRIS R, SÖDERLUND K,

HULTMAN E. Influence of oral creatine supplementation on muscle torque during

repeated bouts of maximal voluntary exercise in man. Clin Sci 84: 565-571, 1993

GREENHAFF PL, CONSTANTIN-TEODOSIU D, CASEY A, HULTMAN E. The

effect of oral creatine supplementation on skeletal muscle ATP degradation during

repeated bouts of maximal voluntary exercise in man. J Physiol 476: 84P, 1994b

GRINDSTAFF P, KREIDER R, BISHOP R, WILSON M, WOOD L, ALEXANDER

C, ALMADA A. Effects of creatine supplementation on repetitive sprint

performance and body composition in competitive swimmers. Int J Sports Nutr 7:

330-346, 1997

GRINDSTAFF P, KREIDER R, WEISS L, FRY A, WOOD L, BULLEN D, MIYAJI

M, RAMSEY L, LI Y, ALMADA A. Effects of ingesting a supplement containing

creatine monohydrate for 7 days on isokinetic performance. Med Sci Sports Exerc

27: S146, 1995

HAMILTON-WARD K, MEYERS MC, SKELLY WA, MARLEY RJ, SAUNDERS J.

Effect of creatine supplementation on upper extremity anaerobic response in females.

Med Sci Sports Exerc 29: S146, 1997

HARRIDGE SDR, BALSOM PD, SÖDERLUND K. Creatine supplementation and

electrically evoked human muscle fatigue. Clin Sci 87 (Suppl.): 124-125, 1994

Iñigo Mujika

Aipamenak 97

HARRIS RC, SÖDERLUND K, HULTMAN E. Elevation of creatine in resting and

exercised muscle of normal subjects by creatine supplementation. Clin Sci 83: 367-

374, 1992

HARRIS RC, VIRU M, GREENHAFF PL, HULTMAN E. The effect of oral creatine

supplementation on running performance during maximal short term exercise in man.

J Physiol 467: 74P, 1993

HAVENETIDIS K, COOKE CB, KING RFGJ, BUTTERLY R. The effect of creatine

supplements on repeated 30 s cycle sprints in man. J Physiol 483: 122P, 1995

HIRVONEN J, REHUNEN S, RUSKO H, HÄRKÖNEN M. Breakdown of high-energy

phosphate compounds and lactate accumulation during short supramaximal exercise.

Eur J Appl Physiol 56: 253-259, 1987

HUIJING PA, TOUSSAINT HM, MACKAY R, VERVOORN K, CLARYS JP, DE

GROOT G, HOLLANDER AP. Active drag related to body dimensions. In:

Swimming Science V. Champaign, IL. Human Kinetics, pp. 31-37, 1988

HULTMAN E, GREENHAFF PL, REM JM, SÖDERLUND K. Energy metabolism and

fatigue during intense muscle contraction. Biochem Soc Trans 19: 347-353, 1991

HULTMAN E, SÖDERLUND K, TIMMONS JA, CEDERBLAD G, GREENHAFF

PL. Muscle creatine loading in men. J Appl Physiol 81: 232-237, 1996

JACOBS I, BLEUE S, GOODMAN J. Creatine ingestion increases anaerobic capacity

and maximum accumulated oxygen deficit. Can J Appl Physiol 22: 231-243, 1997

JACOBS KA, LEENDERS NYJM, SHERMAN WM, NELSON TE, LAMB DR,

MILLER EC. Creatine (Cr) supplementation and swimming. Med Sci Sports Exerc

30: S264, 1998

JOHNSON KD, SMODIC B, HILL R. The effects of creatine monohydrate

supplementation on muscular power and work. Med Sci Sports Exerc 29: S251, 1997

Iñigo Mujika

Aipamenak 98

JONES AM, ATTER T, GEORGE KP. Oral creatine supplementation improves

multiple sprint performance in elite ice-hockey players. Med Sci Sports Exerc 30:

S140, 1998

KANNUS P, JOZSA L, RENSTRÖM P, JÄRVINEN M, KVIST M, LEHTO M, OJA

P, VUORI I. The effects of training, immobilization and remobilization on

muskuloskeletal tissue. 1. Training and immobilization. Scand J Med Sci Sports 2:

100-118, 1992

KARLSSON J, NORDESJÖ L-O, JORFELDT L, SALTIN B. Muscle lactate, ATP, and

CP levels during exercise after physical training in man. J Appl Physiol 33: 199-203,

1972

KATZ A, SAHLIN K, HENRIKSSON J. Muscle ATP turnover rate during isometric

contraction in humans. J Appl Physiol 60: 1839-1842, 1986

KIRKSEY KB, WARREN BJ, STONE MH, STONE MR, JOHNSON RL. The effects

of six weeks of creatine monohydrate supplementation in male and female track

athletes. Med Sci Sports Exerc 29: S145, 1997

KREIDER RB. Creatine supplement: analysis of ergogenic value, medical safety, and

concerns. JEPonline 1, 1998

KREIDER RB, FERREIRA M, WILSON M, GRINDSTAFF P, PLISK S, REINARDY

J, CANTLER E, ALMADA AL. Effects of creatine supplementation on body

composition, strength, and sprint performance. Med Sci Sports Exerc 30: 73-82, 1998

KREIDER R, GRINDSTAFF P, WOOD L, BULLEN D, KLESGES R, LOTZ D,

DAVIS M, CANTLER E, ALMADA A. Effects of ingesting a lean mass promoting

supplement during resistance training on isokinetic performance. Med Sci Sports

Exerc 28: S36, 1996

Iñigo Mujika

Aipamenak 99

KREIDER RB, RASMUSSEN C, RANSOM J, ALMADA AL. Effects of creatine

supplementation during training on the incidence of muscle cramping, injuries and

GI distress. J Strength and Cond Res “inprimatzear”.

KUROSAWA Y, IWANE H, HAMAOKA T, SHIMOMITSU T, KATSUMURA T,

SAKO T, KUWAMORI M, KIMURA N. Effects of oral creatine supplementation on

high and low-intensity grip exercise performance. Med Sci Sports Exerc 29: S251,

1997

KUROSAWA Y, KATSUMURA T, HAMAOKA T, KUWAMORI M, SAKO T,

KIMURA N, SHIMOMITSU T. Effects of oral creatine supplementation on muscle

oxydative capacity during dynamic grip exercise. Med Sci Sports Exerc 30: S141,

1998

LARSON DE, HUNTER GR, TROWBRIDGE CA, TURK JC, HARBIN PA,

TORMAN SL. Creatine supplementation and performance during off-season training

in female soccer players. Med Sci Sports Exerc 30: S264, 1998

LASKOWSKI MB, CHEVLI R, FITCH CD. Biochemical and ultrastructural changes in

skeletal muscle induced by a creatine antagonist. Metabolism 30: 1080-1085, 1981

LAVOIE J-M, MONTPETIT RR. Applied physiology of swimming. Sports Med 3:

165-189, 1986

LOWENSTEIN JM. The purine nucleotide cycle revised. Int J Sports Med 11: S37-S46,

1990

MAUGHAN RJ. Creatine supplementation and exercise performance. Int J Sports Nutr

5: 94-101, 1995

McCANN DJ, MOLÉ PA, CATON JR. Phosphocreatine kinetics in humans during

exercise and recovery. Med Sci Sports Exerc 27: 378-387, 1995

McCARTNEY N, SPRIET LL, HEIGENHAUSER GJF, KOWALCHUK JM,

SUTTON JR, JONES NL. Muscle power and metabolism in maximal intermittent

exercise. J Appl Physiol 60: 1164-1169, 1986

Iñigo Mujika

Aipamenak 100

MEYER RA, LEE SWEENEY H, KUSHMERICK MJ. A simple analysis of the

“phosphocreatine shuttle”. Am J Physiol 246: C365-C377, 1984

MISZKO TA, BAER JT, VANDERBURGH PM. The effect of creatine loading on

body mass and vertical jump of female athletes. Med Sci Sports Exerc 30: S141,

1998

MYBURGH KH, BOLD A, BELLINGER B, WILSON G, NOAKES TD. Creatine

supplementation and sprint training in cyclists: metabolic and performance effects.

Med Sci Sports Exerc 28: S81, 1996

NÄVERI H, REHUNEN S, KUOPPASALMI K, TULIKOURA I, HÄRKÖNEN M.

Muscle metabolism during and after strenuous intermittent running. Scand J Clin

Lab Invest 38: 329-336, 1978

NEUFER PD, COSTILL DL, FIELDING RA, FLYNN MG, KIRWAN JP. Effect of

reduced training on muscular strength and endurance in competitive swimmers. Med

Sci Sports Exerc 19: 486-490, 1987

ODLAND LM, MACDOUGALL JD, TARNOPOLSKY M, ELORRIAGA A,

BORGMANN A. Effect of oral creatine supplementation on muscle [PCr] and short-

term maximum power output. Med Sci Sports Exerc 29: 216-219, 1997

PADILLA S. Aptitud bioenergética del corredor a pie. Doktorego-tesia. Euskal Herriko

Unibertsitatea, 1990

PEETERS BM, LANTZ CD, MAYHEW JL. Effect of creatine supplementation on

body composition, strength, and muscular endurance in resistance trained males.

Med Sci Sports Exerc 30: S140, 1998

PEYREBRUNE MC, NEVILL ME, DONALDSON FJ, COSFORD DJ. The effects of

oral creatine supplementation on performance in single and repeated sprint

swimming. J Sports Sci 16: 271-279, 1998

Iñigo Mujika

Aipamenak 101

POORTMANS JR, AUQUIER H, RENAUT V, DURUSSEL A, SAUGY M,

BRISSON GR. Effects of short-term creatine supplementation on renal responses in

men. Eur J Appl Physiol 76: 566-567, 1997

POORTMANS JR, FRANCAUX M. Renal dysfunction accompanying oral creatine

supplements - reply. Lancet 352: 234, 1998

PRITCHARD NR, KALRA PA. Renal dysfunction accompanying oral creatine

supplements. Lancet 351: 1252-1253, 1998

RAWSON ES, CLARKSON PM, MELANSON EL. The effects of oral creatine

supplementation on body mass, isometric strength, and isokinetic performance in

older individuals. Med Sci Sports Exerc 30: S140, 1998

REDONDO DR, DOWLING EA, GRAHAM BL, ALMADA AL, WILLIAMS MH.

The effect of oral creatine monohydrate supplementation on running velocity. Int J

Sport Nutr 6: 213-221, 1996

REILLY T, THOMAS V. A motion analysis of work-rate in different positional roles in

professional football match-play. J Hum Mvmt Stud 2: 87-97, 1976

ROSSITER HB, CANNELL ER, JAKEMAN PM. The effect of oral creatine

supplementation on the 1000-m performance of competitive rowers. J Sports Sci 14:

175-179, 1996

RUDEN TM, PARCELL AC, RAY ML, MOSS KA, SEMLER JL, SHARP RL,

ROLFS GW, KING DS. Effects of oral creatine supplementation on performance

and muscle metabolism during maximal exercise. Med Sci Sports Exerc 28: S81,

1996

SAHLIN K. Metabolic changes limiting muscle performance. In: Biochemistry of

Exercise VI. B Saltin (Ed.). Champaign, IL. Human Kinetics, pp. 323-343, 1986

SAHLIN K, BROBERG S. Adenine nucleotide depletion in human muscle during

exercise: causality and significance of AMP deamination. Int J Sports Med 11: S62-

S67, 1990

Iñigo Mujika

Aipamenak 102

SAHLIN K, HARRIS RC, HULTMAN E. Resynthesis of creatine phosphate in human

muscle after exercise in relation to intramuscular pH and availability of oxygen.

Scand J Clin Lab Invest 239: 551-558, 1979

SERRESSE O, LORTIE G, BOUCHARD C, BOULAY MR. Estimation of the

contribution of the various energy systems during maximal work of short duration.

Int J Sports Med 9: 456-460, 1988

SHIELDS RP, WHITEHAIR CK, CARROW RE, HEUSNER WW, VAN HUSS WD.

Skeletal muscle function and structure after depletion of creatine. Lab Invest 33: 151-

158, 1975

SIPILÄ I, RAPOLA J, SIMELL O, VAMAS A. Supplementary creatine as a treatment

for gyrate atrophy of the choroid and retina. New Engl J Med 304: 867-870, 1981

SMART NA, MCKENZIE SG, NIX LM, BALDWIN SE, PAGE K, WADE D,

HAMPSON PK. Creatine supplementation does not improve repeat sprint

performance in soccer players. Med Sci Sports Exerc 30: S140, 1998

SÖDERLUND K, BALSOM PD, EKBLOM B. Creatine supplementation and high

intensity exercise: influence on performance and muscle metabolism. Clin Sci 87

(Suppl.): 120-121, 1994

STOUT JR, ECKERSON J, NOONAN D, MOORE G, CULLEN D. The effects of a

supplement designed to augment creatine uptake on exercise performance and fat-

free mass in football players. Med Sci Sports Exerc 29: S251, 1997

STROUD MA, HOLLIMAN D, BELL D, GREEN AL, MACDONALD IA,

GREENHAFF PL. Effect of oral creatine supplementation on gas exchange and

blood lactate accumulation during steady-state incremental treadmill exercise and

recovery in man. Clin Sci 87: 707-710, 1994

TERRILLION KA, DOLGENER FA, KOLKHORST FW, JOSLYN SJ. Effect of

creatine on aerobic and anaerobic metabolism in skeletal muscle in swimmers. Med

Sci Sports Exerc 28: S36, 1996

Iñigo Mujika

Aipamenak 103

THOMPSON CH, KEMP GJ, SANDERSON AL, DIXON RM, STYLES P, TAYLOR

DJ, RADDA GK. Effect of creatine on aerobic and anaerobic metabolism in skeletal

muscle in swimmers. Br J Sports Med 30: 222-225, 1996

THEODOROU A, COOKE CB. Effect of long-term creatine supplementation on elite

swimming performance. J Sports Sci 16: 62-63, 1998

TRUMP ME, HEIGENHAUSER GJF, PUTMAN CT, SPRIET LL. Importance of

muscle phosphocreatine during intermittent maximal cycling. J Appl Physiol 80:

1574-1580, 1996

TULLSON PC, TERJUNG RL. Adenine nucleotide degradation in striated muscle. Int

J Sports Med 11: S47-S55, 1990

TULLSON PC, TERJUNG RL. Adenine nucleotide metabolism in contracting skeletal

muscle. Exerc Sports Sci Rev 19: 507-537, 1991

VANDENBERGHE K, GILLIS N, VAN LEEMPUTTE M, VAN HECKE P,

VANSTAPEL F, HESPEL P. Caffeine counteracts the ergogenic action of muscle

creatine loading. J Appl Physiol 80: 452-457, 1996

VANDENBERGHE K, GORIS M, VAN HECKE P, VAN LEEMPUTTE M,

VANGERVEN L, HESPEL P. Long-term creatine intake is beneficial to muscle

performance during resistance training. J Appl Physiol 83: 2055-2063, 1997

VAN DEURSEN J, JAP P, HEERSCHAP A, TER LAAK H, RUITENBEEK W,

WIERINGA B. Effects of the creatine analogue ß-guanidinopropionic acid on

skeletal muscles of mice deficient in muscle creatine kinase. Biochim Biophys Acta

1185: 327-335, 1994

VAN GOOL D, VAN GERVEN D, BOUTMANS J. The physiological load imposed on

soccer players during real match-play. In: Science and Football. T. Reilly, A. Lees,

K. Davids and W.J. Murphy (Eds.). London - New York. E. & F.N. Spon, pp. 51-59,

1988

Iñigo Mujika

Aipamenak 104

VAN TILBORGH L, DALY D, PERSYN U. The influence of some somatic factors on

passive drag, gravity and buoyancy forces in competitive swimmers. In:

Biomechanics and Medicine in Swimming. Champaign, IL. Human Kinetics, pp. 207-

214, 1983

VOLEK JS, KRAEMER WJ. Creatine supplementation: its effect on human muscular

performance and body composition. J Strength and Cond Res 10: 200-210, 1996

VOLEK JS, KRAEMER WJ, BUSH JA, BOETES M, INCLEDON T, CLARK KL,

LYNCH JM, KNUTTGEN HG. Creatine supplementation: effect on muscular

performance during high-intensity resistance exercise. Med Sci Sports Exerc 28: S81,

1996

WAGENMAKERS AJM, COAKLEY JH, EDWARDS RHT. Metabolism of branched-

chain amino acids and ammonia during exercise: clues from McArdle’s disease. Int J

Sports Med 11: S101-S113, 1990

WALLIMANN T. Dissecting the role of creatine kinase. Curr Biol 4: 42-46, 1994

WILLIAMS MH. Ergogenic and ergolitic substances. Med Sci Sports Exerc 24: S344-

S348, 1992

WILLIAMS MH. Nutritional ergogenics in athletics. J Sports Sci 13: S63-S74, 1995

WITHERS RT, MARICIC Z, WASILEWSKI S, KELLY L. Match analyses of

Australian professional soccer players. J Hum Mvmt Stud 8: 159-176, 1982

WYSS M, WALLIMANN T. I-4 creatine metabolism and the consequences of creatine

depletion in muscle. Mol Cell Biochem 133/134: 51-66, 1994

ZEHNDER M, RICO-SANZ J, KÜHNE G, DAMBACH M, BUCHLI R,

BOUTELLIER U. Muscle phosphocreatine and glycogen concentrations in humans

after creatine and glucose polymer supplementation measured noninvasively by 31P

and 13C-MRS. Med Sci Sports Exerc 30: S264, 1998

Iñigo Mujika

Aipamenak 105

ZIEGENFUSS T, GALES D, FELIX S, STRAEHLE S, KLEMASH K, CONRATH D,

LEMON PWR. Performance benefits following a five day creatine loading procedure

persist for at least four weeks. Med Sci Sports Exerc 30: S265, 1998

ZIEGENFUSS TN, LEMON PWR, ROGERS MR, ROSS R, YARASHESKI KE.

Acute creatine ingestion: effects on muscle volume, anaerobic power, fluid

volumes, and protein turnover. Med Sci Sports Exerc 29: S127, 1997

Iñigo Mujika