Ipuinen ahozko kontaketa

22
IPUINEN AHOZKO KONTAKETA Egileak: Paula Muñoz Martínez, Leire Sánchez Cela, Maria Ugarte Arrabal, Olatz Unda Espinosa eta Nora Uriarte Cosgaya.

Transcript of Ipuinen ahozko kontaketa

Page 1: Ipuinen ahozko kontaketa

IPUINEN AHOZKO

KONTAKETAEgileak: Paula Muñoz Martínez, Leire Sánchez

Cela, Maria Ugarte Arrabal, Olatz Unda Espinosa eta Nora Uriarte Cosgaya.

Page 2: Ipuinen ahozko kontaketa

Datu orokorrak

• Izena: Endika.

• Abizena: Unda.

• Adina: 7 urte.

• Hizkuntza eredua: D

• Kurtsoa: Bigarren maila, lehenengo zikloa.

• Testu generoa: ahozko ipuina.

• Gaitasuna: ahozko hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna, mintzatzeko gaitasuna.

• Ipuina: Amets egiteko ipuinak: Leirek ez zuen sorginetan sinesten.

Page 3: Ipuinen ahozko kontaketa

  Ondo Hobetu beharra

Intonazioa ondo egiten du.  Intonazio bera

erabiltzen du elkarrizketetan, galderetan, harridura esaldietan...

Tonua modu egokian erabiltzen du:

Argi eta ozen hitz egiteko ardura du.

  Ipuin guztia tonu berean kontatzen du.

Ideien arteko loturak ondo egin (kohesioa).

  Eta lokailua erabiltzen du soilik.

Ideiak ondo hautatu, ordenatu eta mailakatu (koherentzia).

  Zenbaitetan ipuinaren aria galtzen du eta ez dio ipuinari amaiera ematen.

Gorputz postura eta keinuen erabilera ona du.

  Alde batera eta bestera mugitzen da bestelako keinuak egin barik

Hiztegi aberastasuna dauka. Adinarekiko hiztegi egokia.  

Esaldiak osatzen ditu. Esaldiak bukatzen ditu.  

Zuzentasun gramatikala zaintzen du.   Ergatiboetan eta deklinabideetan akatsak egiten ditu.

Jariotasuna.   Asko kostatzen zaio euskaraz aritzea eta eten handiak egiten ditu esaldien artean.

Ebaluazio taula

Page 4: Ipuinen ahozko kontaketa

AURKITUTAKO AKATSAK

• Intonazio bera esaldi guztietarako

• Ipuin osoan zehar tonu berdina

• “Eta” lokailua soilik.

• Postura berdina beti.

• Keinurik ez.

• Ideien artean kohesio gutxi.

• Geldialdi asko.

• Jariotasun gutxi.

• Zuzentasun gramatikala.

• Hiztegi sinplea.

Page 5: Ipuinen ahozko kontaketa

AKATSAK HOBETZEKO JARDUERAK

Page 6: Ipuinen ahozko kontaketa

1. JARDUERA

• Izena: Ipuin nahasia

• Helburua: Ipuinaren egituraz jabetzea, honen atal desberdinak ordenatuz, testu koherenteak eta kohesiozkoak sortzeko.

• Deskribapen laburra: Irakasleak ikasleei fitxa bana emango die. Fitxa horretan ipuin baten zatiak agertuko dira, eta desordenatuta egongo dira. Ikasleek testuko zatiak ordenatu beharko dituzte, ipuin osatu eta ulergarri bat agertuz.

1. SAIOA

Page 7: Ipuinen ahozko kontaketa

2. JARDUERA

• Izena: Ipuin nahasia

• Helburua: Ikasleek ipuin osoa entzutea, irakasleak ipuin osoa ordenean kontatuz eta arreta berezia gorputz mugimenduei eta intonazioari jarriz, ikasleek ipuin bat ondo nola kontatzen den jabetzeko.

• Deskribapen laburra: Ikasleek ipuina ordenatu ondoren, irakasleak ipuina ozen irakurriko du ikasleek egin dutena zuzentzeko eta aldi berean, ipuin bat ondo kontatzeko jarri behar den intonazioa, egiten diren keinuak… behatzeko.

Page 8: Ipuinen ahozko kontaketa

3. JARDUERA

• Izena: Ipuin nahasia

• Helburua: Ipuinaren ideia nagusia zein den identifikatzea, izenburua asmatuz, ipuinaren ulermen orokorra bermatzeko eta ziurtatzeko.

• Deskribapen laburra: Ikasleek ordenatuta eta zuzenduta duen ipuinerako izenburu bat asmatuko dute, modu horretan, testuko ideia nagusia identifikatuz.

Page 9: Ipuinen ahozko kontaketa

4. JARDUERA

• Izena: Ipuin nahasia

• Helburua: Ipuinaren ezaugarriak identifikatzea, ipuinan zehar agertzen diren pertsonaiak, denbora, tokia eta ekintzak aztertuz, ipuin bateko funtsezko ezaugarri edo elementuak zeintzuk diren jakiteko eta hauek ulertzeko.

• Deskribapen laburra: Irakasleak ipuina kontatu ostean, ikasleek ipuinaren zenbait ezaugarri aztertuko dituzte. Horretarako talde txikitan egonda, ipuinean agertzen diren pertsonaiak, hauek egiten dituzten ekintzak, agertzen diren lekuak, denbora… zehaztuko dute.

Page 10: Ipuinen ahozko kontaketa

5. JARDUERA

• Izena: Esaldi motak bereizten

• Helburua: Esaldi bakoitzak duen intonazioa ondo egiten ikastea, haien entzumena eta errepikapenaren bidez.

• Deskribapen laburra: Ipuin bat entzutea, eta intonazio zehatz bat duten esaldiak errepikatu.

2. SAIOA

Page 11: Ipuinen ahozko kontaketa

6. JARDUERA

• Izena: Tonua eta tinbrea lantzen

• Helburua: Ahozko ariketa ezberdinen bidez, tonu eta tinbre egokia erabiltzen ikastea.

• Deskribapen laburra: Talamakisaki hitza errepikatu tonu desberdinekin: harridura, galdera, tonu aspergarria, bihurria…

Page 12: Ipuinen ahozko kontaketa

7. JARDUERA

• Izena: Lokailuak eta antolatzaileak ikasten ditugu

• Helburua: Ipuin baten egitura aztertzea, bertan agertzen diren lokailu eta antolatzaile ohikoak aztertuz, ipuinen kohesioa lantzeko.

• Deskribapen laburra: Ikasleei lokailu desberdinak emango zaizkie, eta hauek sailkatu beharko dituzte ipuinen hasierakoak, erdikoak edo bukaerakoak diren arabera.

3. SAIOA

Page 13: Ipuinen ahozko kontaketa

8. JARDUERA

• Izena: Ipuinak kontatzen ditugu gorputzaren laguntzaz

• Helburua: Ipuin bat gorputzaren laguntzaz kontatzea, taldekideen artean ipuin bat sortuz eta antzeztuz, gaitasun kinestesikoa garatzeko.

• Deskribapen laburra: Borobilean, ipuin bat sortu eta antzeztuko dute. Horretarako, lehenengoak ipuina hasteko esaldi bat esan, eta gorputzaren bitartez antzeztu behar izango du. Bigarrenak, lehenengoaren esaldia kontuan izanik, koherentzia duen beste esaldi bat aipatu eta interpretatu behar izango du. Horrela jarraituko dute ipuina amaitu arte.

Page 14: Ipuinen ahozko kontaketa

9. JARDUERA

• Izena: Ipuin mutua deszifratzen dugu!

• Helburua: Ipuin mutu bat izanda, eszenetan gertatzen dena ahoz sortzea, jariotasuna eta argitasuna landuz.

• Deskribapen laburra: Ikasleek argazki bakoitzeko eszena azaldu beharko dute modu egokian eta argitasunez azalduz.

4. SAIOA

Page 15: Ipuinen ahozko kontaketa

10. JARDUERA

• Izena: Testu zati baten hutsuneak bete.

• Helburua: Testu baten hutsuneak betetzea, testu bat emanez, haien hiztegia aberazteko.

• Deskribapen laburra: Irakasleak ikasle bakoitzari testu bat emango dio. Testu honetan hutsune batzuk egongo dira eta hitz horien ordez irudi bat izango dute. Haiek irudia interpretatu eta hitz hori idatzi beharko dute.

5. SAIOA

Page 16: Ipuinen ahozko kontaketa

11. JARDUERA

• Izena: Deklinabideak

• Helburua: Hitzen deklinabide markak jartzea, esaldiak osatuz, ipuinetan deklinabidea ondo erabiltzeko.

• Deskribapen laburra: Emango zaien esaldiei deklinazio, alboan duden zerrenda erabilita, marka jarri.

Page 17: Ipuinen ahozko kontaketa

12. JARDUERA

• Izena: Ergatiboak aurkitu

• Helburua: Ergatiboen garrantzia ikustea, ipuin batean daudenak azpimarratuz, esaldien sintaxian arreta jartzeko.

• Deskribapen laburra: Ikasleei ipuin bat emango zaie, zeinetan ergatiboak azpimarratu beharko dituzten.

Page 18: Ipuinen ahozko kontaketa

13. JARDUERA

• Izena: Ipuin bati amaiera eman

• Helburua: Ipuin baten amaiera asmatzea, ipuin bukatugabe bat emanez, sormena eta ahozko diskurtsoa lantzeko.

• Deskribapen laburra: Irakasleak ipuin baten hasiera emango die ikasleei haiek ipuinaren amaiera asmatu dezaten.

6. SAIOA

Page 19: Ipuinen ahozko kontaketa

14. JARDUERA

• Izena: Ipuin kontalariak

• Helburua: Ipuin bat kontatzerakoan beraien burua zuzentzea, ipuinaren kontaketa grabatuz, ipuin kontaketa egokia egiteko.

• Deskribapen laburra: Ikasle bakoitzak aurreko saioan sortutako ipuina kontatuko dute klase aurrean eta irakasleak banan-banan grabatuko die. Ikasleek beraien grabazioa ikusita, auto-ebaluazioa egingo dute akatsez ohartzeko eta hauek hobetzeko asmoz.

7. SAIOA

Page 20: Ipuinen ahozko kontaketa
Page 21: Ipuinen ahozko kontaketa

15. JARDUERA

• Izena: Blogeko ipuinak

• Helburua: Ipuin bat modu egokian eta hauen ezaugarri guztiak kontuan hartuz, ipuin bat kontatzeko gaitasuna garatzea, norberaren ipuina grabatuz eta blog-era igoz, aurretik ikasitako guztia praktikan jartzeko.

• Deskribapen laburra: Ikasleak pasaden saioan kontatutako ipuina berriro kontatuko dute baina izandako akats guztiak zuzentzen saiatuz. Irakasleak ikasleen ipuin kontaketak grabatuko ditu eta blog-era igoko dituzte denok haien hobekuntzak eta prestatutako ipuinak ikusteko aukera izan dezaten.

8. SAIOA

Page 22: Ipuinen ahozko kontaketa

Ondorioak

• Ikasleek ahozko gaitasuna jorratzean, klasean aurkezpenak egiterakoan erabili behar dituzten keinuak, tonua...ezagutzea.

• Euskararen erabileraren hobekuntza orokorra.

• Euskararen ahozkotasunarekin loturiko egoeren aurrean autoestima eta motibazioa indartuagoa sentitzea.

• Ikasgelako giro lasaia eta errespetuzkoa sortzea, hitz egiteko aukera emanez eta errorerako tartea eskainiz.

• Ipuinen irakurketarako eta azalpenak emateko ohitura handitzea.