Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA:...

21
393 Ikastaria. 16, 2008, 393-413 Historiaren ikerkuntzan ahozko lekukotasunak ohiko lanabesak dira, baina zer gertatzen da leku- kotasun horiek jasotzea eta historia bera idaztea ikaskuntza tresna bilakatzen dugunean? Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak ideia horri heldu eta ahozko historiako proiektua taxutu eta garatu du, haur hez- kuntzatik hasita derrigorrezko bigarren heziketakorainoko ikasleak ikerlari bihurtuz. Lan honetan proze- su hori nola egin zen ulertzeko gakoak azalduko ditugu, hezkuntza formal zein ez-formaleko inguruma- rietan ere historia beste era batez ikastea abentura ziragarria dela erakutsiz. Giltza-Hitzak: Lekukotasun pertsonalak. Ahozko historiako eskola proiektuak. Historiaren didaktika. Los testimonios orales son instrumentos habituales de la investigación histórica, pero ¿qué pasa cuando convertimos la recogida de esos testimonios y la redacción de la propia historia en herramien- ta de aprendizaje? La Ikastola Bihotz Gaztea de Santurce se ha hecho eco de esa idea y ha prepara- do y desarrollado un proyecto de historia oral, convirtiendo a los alumnos, desde educación infantil hasta educación secundaria obligatoria, en investigadores. En esta obra explicaremos las claves para comprender cómo se ha llevado a cabo este proceso, demostrando que aprender historia de otra for- ma puede ser una aventura impresionante, tanto en la educación reglada como en la no reglada. Palabras Clave: Testimonios personales. Proyectos escolares de historia oral. Didáctica de la historia. Les témoignages oraux sont des instruments habituels dans les travaux de recherche historique. Mais, qu’arrive-t-il lorsque nous transformons la collecte de ces témoignages et la rédaction de la pro- pre histoire en outil d’aprendizaje ? L’Ikastola Bihotz Gaztea de Santurce s’est fait l’écho de cette idée et a mis au point et développé un projet d’histoire orale, en transformant en chercheurs les élèves de l’enseignement primaire et secondaire. Nous offrons, dans cet ouvrage, les clés pour comprendre le déroulement de ce processus, qui a montré que découvrir l’histoire d’une manière différente peut s’a- vérer une aventure passionnante, aussi bien dans l’enseignement réglementé que non réglementé. Mots Clé : Témoignages personnels. Projets scolaires d’histoire orale. Didactique de l’histoire. Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua (We owe our existence to them! Oral history project of the Bihotz Gaztea Ikastola [Basque-medium school]) Fernández, Idoia UPV/EHU. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fak. Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila. Tolosa Hiribidea, 70. 20018 Donostia Zuazola, Miriam; Bilbao, Jesús Mª Bihotz Gaztea Ikastola. Grupo San Juan de Dios, s/n. 48980 Santurtzi Jaso: 07.06.14 BIBLID [1137-4446 (2008), 16; 393-413] Onartu: 07.12.03

Transcript of Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA:...

Page 1: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

393Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Historiaren ikerkuntzan ahozko lekukotasunak ohiko lanabesak dira, baina zer gertatzen da leku-kotasun horiek jasotzea eta historia bera idaztea ikaskuntza tresna bilakatzen dugunean? SanturtzikoBihotz Gaztea Ikastolak ideia horri heldu eta ahozko historiako proiektua taxutu eta garatu du, haur hez-kuntzatik hasita derrigorrezko bigarren heziketakorainoko ikasleak ikerlari bihurtuz. Lan honetan proze-su hori nola egin zen ulertzeko gakoak azalduko ditugu, hezkuntza formal zein ez-formaleko inguruma-rietan ere historia beste era batez ikastea abentura ziragarria dela erakutsiz.

Giltza-Hitzak: Lekukotasun pertsonalak. Ahozko historiako eskola proiektuak. Historiaren didaktika.

Los testimonios orales son instrumentos habituales de la investigación histórica, pero ¿qué pasacuando convertimos la recogida de esos testimonios y la redacción de la propia historia en herramien-ta de aprendizaje? La Ikastola Bihotz Gaztea de Santurce se ha hecho eco de esa idea y ha prepara-do y desarrollado un proyecto de historia oral, convirtiendo a los alumnos, desde educación infantilhasta educación secundaria obligatoria, en investigadores. En esta obra explicaremos las claves paracomprender cómo se ha llevado a cabo este proceso, demostrando que aprender historia de otra for-ma puede ser una aventura impresionante, tanto en la educación reglada como en la no reglada.

Palabras Clave: Testimonios personales. Proyectos escolares de historia oral. Didáctica de lahistoria.

Les témoignages oraux sont des instruments habituels dans les travaux de recherche historique.Mais, qu’arrive-t-il lorsque nous transformons la collecte de ces témoignages et la rédaction de la pro-pre histoire en outil d’aprendizaje ? L’Ikastola Bihotz Gaztea de Santurce s’est fait l’écho de cette idéeet a mis au point et développé un projet d’histoire orale, en transformant en chercheurs les élèves del’enseignement primaire et secondaire. Nous offrons, dans cet ouvrage, les clés pour comprendre ledéroulement de ce processus, qui a montré que découvrir l’histoire d’une manière différente peut s’a-vérer une aventure passionnante, aussi bien dans l’enseignement réglementé que non réglementé.

Mots Clé : Témoignages personnels. Projets scolaires d’histoire orale. Didactique de l’histoire.

Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea

Ikastolako ahozko historiako

proiektua

(We owe our existence to them! Oral history project of

the Bihotz Gaztea Ikastola [Basque-medium school])

Fernández, IdoiaUPV/EHU. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fak. Hezkuntzaren

Teoria eta Historia Saila. Tolosa Hiribidea, 70. 20018 Donostia

Zuazola, Miriam; Bilbao, Jesús MªBihotz Gaztea Ikastola. Grupo San Juan de Dios, s/n.

48980 Santurtzi

Jaso: 07.06.14

BIBLID [1137-4446 (2008), 16; 393-413] Onartu: 07.12.03

Page 2: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

394 Ikastaria. 16, 2008, 393-413

ATARIKOA

Historiaren ikerkuntzarako ahozko iturrien erabilpena historia bera bezainzaharra dela esan genezakeen arren, egia da horien erabilpena XX. mendearenerdialdetik aurrera, historia sozialaren jaiotzarekin batera, nabarmenki zabalduzela. Gune ezberdin batzuk aipa genitzake zabalkunde garaikide horretan: PaulThompson buru dutela Essex-eko Unibertsitateko taldea (Thompson, P. 1984,1988; Fraiser, R. 1979,1985, 1986a, 1986b) Oxford-eko Ruskin CollegenRaphael Samuelek (Samuel, R. 1984) bultzatzen zuen History Workshop izenekoproiektua, Provencen lan egiten duen Philippe Joutarden (Joutard, P. 1984,1986)taldea eta Estatu Batuetan Studs Terkelen ekarpenak eta 1967.etik aurrera TheFoxfire Book proiektuak izandako arrakasta (Fernández, I. 1993).

Ahozko iturriak hobetsi eta haiek erabilita ikerketa historikoko lan esangura-tsuak egiteaz gain, aipatutako inguru horietako egileek historiak jendartean betebeharreko funtzioaz ere ohartarazten digute:

La historia oral no es necesariamente un instrumento de cambio, eso depende

del espíritu con que se la utilice. No obstante, la historia oral puede ser

realmente un medio de transformar tanto el contenido como el propósito de la

Historia. Puede usarse para cambiar el enfoque mismo de la Historia y abrir

nuevas áreas de investigación; puede romper barreras entre profesores y

estudiantes, entre generaciones, entre instituciones docentes y el mundo

exterior; y en la escritura de la Historia –sean libros, museos, radio o películas–

puede devolver a la gente que hizo y vivió la Historia un lugar central a través de

sus propias palabras (Thompson, P. 1988:11).

Paul Thompsonen hitz hauekin hagitz argi geratzen da zein izan den orainaurkeztera goazen ahozko historiako proiektuko ideia nagusietakoa: historia eginzutenei hitza eman eta, kasu honetan, belaunaldi berri bati kontatu, harremanhorretan heziketa prozesua sortaraziz. Ez baita gurea interes historiografiko soila,baizik eta historiak bizitzarekin harremanetan jarri eta bertan subjektu rola erejoka dezakegula komunikatzea (Freire, P. 1997, 1999).

Halaber, ahozko historia bere adiera hezitzailean aintzat hartuta burutu direnesperientzia desberdinak aztertu eta gure egin ditugu, bat bera ere eredu hartugabe, baina guztietatik atera daitezkeen ideiak, aholkuak eta behin-behinekoziurtasunak gurera ekarri eta berregokituz. Luze joko luke guztiak aipatzea bainabereziki erabilgarria iruditu zaigu gai honetan ia klasiko bat bilakatu den T. Sitton,G. Mehaffy eta O. L. Davis-en lana (1989).

Lan honen egituran ere prozesuak izan duen filosofia bera islatu nahi dugu.Gauzak horrela, Hastapenak gogoan eta Zenbait ondorio izeneko atalek ikastola-ko pertsonek idatzirikoa da, hain justu beren esperientziaren ikuspegitik eginikoekarpen bizia. Gainerakoan, hots, Ahozko Historiako proiektua: oinarri teoriko-praktikoak, Proiektuaren garapen praktikoa: nola egin dugu, Ahozko historiakonarratibak: euskarri anitzak eta polifonikoak izenekoetan proiektuaren alderdipedagogiakoa azaldu nahi dugu, prozesua taxutzeko irizpide teorikoak eta aurre-ra eramateko urrats praktikoak. Ahozko historiako proiektuak bertatik bertara

Page 3: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

sortu behar direla uste dugun horietakoak garen arren, esperientzien azalpenzehatzak beste berri batzuk bultzatzeko baliagarriak izan daitezkeelakoan gaude,eta asmo horrekin idatzi dugun ondorengoa. Argigarria izan dakizun.

HASTAPENAK GOGOAN

2006 urtean Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolan ez zegoen ea zereginik.600 bat ikasleren formakuntza arlo akademikoan, euren orientazio eta jarraipentutoriala, familiekiko harreman estuari eutsi beharra, nahi zutenentzako eskolazkanpoko ekintzak, bazkariak, autobusak eta abar. Ikasleekin batera 50 bat per-tsona elkarlanean; irakasleak, ez dozenteak, bolondresak. Kooperatibaren orga-nuen kudeaketa, gobernuarekiko harremanak, eta zer esanik ez euskal kurrikulu-mari buruzko hausnarketa sakon bat. Hori guztia baino ez. Urte lasaia, beraz.

Urte lasaiagoa izan zitekeen ikastolaren 40 urteurrenera heldu ez bagina,baina heldu ginen. Hasiera batean hori ere ez zegoen argi. Sukaldez sukalde,pertsona engaiatu batzuen etxeetan, hasi zen ikastola honek laster egin zuen batBihotz Gaztea Elkarteko beste talde kulturalekin eta eurekin batera eman zituenbere ibilbideko lehenengo urteak.

Ikastola guztien sorreran, geurean halaxe da dudarik gabe, euskara etaEuskal Herriarekiko maitasunean oinarritutako hezkuntza proiektuak daude.Ikastola sortu zutenen asmoan ez zegoen instituzioaren beraren promozioarenhandinahia, historia ospatzeko gogoa, protokoloaren grina. Zerbait freskoago etasinpleagoa zen: familia euskaltzalek euren seme-alabak euskalduntzeko gurazuten eskola euskalduna sortu.

Horretan ari ginen Ikastola 40 urteurrenera heldu zen momentuan. Problemabat –ezbairik gabe– baina konpongarria. Aurrekontuetan diru kopuru bat gorde,herriko antzokiren batean ekitaldi hunkigarri bat antolatu, oroigarriak, zaharreneiomenaldi bero bat eta ikastolako gaur eguneko ikasle bikote eder baten lore eskain-tza, musuak, aurreskua eta halakoetan egiten diren beste ekintza guziak, politikarilustrosoren bati eginiko gonbidapena eta bere diskurtso motibagarria barne.

Ohiko jai horrezaz gain, gurean ez zen faltako ikastolaren historia bildukozuen liburua. Edizio zaindua, azal gogorra, kalitatezko papera, argazki zaharrakzuri-beltzean eta modernoak kolorez. Denetarik egongo zen. Eskerrak emateko,liburu horretan, ikastolaren historian egon diren guztien izenen zerrenda ere jarribehar genuen, modu horretan norbaitek bere izena behar zen tokian aurkitzen ezbazuen, behar bezain nabarmenduta –edo larriagoa dena– besterik gabe izenaaurkitzen ez bazuen, haserrealdi eder baterako gaia topako zuen.

Urteurrenaren antolamenduan hasteko prest geundenean, Idoia Fernan-dezen izena heldu zitzaigun bulegora. Lehenengo urteetako ikasle ohia, herrikoneska beraz, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle dagoena, dokto-re eta gainera tesia ikastolen historiaren inguruan egin zuena. Bikain. Bagenuenliburua idatziko zigun norbait: espezialista, ikastolarekin harremana duena, jaki-tuna. Ezin hobeto.

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

395Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Page 4: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

“Desde Santurtzi a Donostia” joan ginen berarekin hitz egitera. Ez zigun ezetzesango: gaiaz bazekien zerbait, aspaldian zegoen ikastolen sorreran interesatu-rik, bere herriko ikastola zen azken batean. Bazeuden bera limurtzeko argudioezberdinak, behar izanez gero bihotzeko xantaia egiteko modua ere bagenuen.

Unibertsitateko bulegoan eserita irri zabal batez egin zigun abegi. Santurtzitikgentozen eta, beraz, aurkezpen txartelik ez genuen behar. Ilusionaturik zegoelaantzematen zen argi eta garbi. Ezin errazagoa izango zela jabetu ginen berehala.Gauzak horrela, luzamendutan galdu gabe, ausartu ginen galdera egiten: “Idoia,idatziko al diguzu zeuk ikastolaren historiaren liburua?” Erantzuna borobila: “ez”.Momentu horretantxe hasi zen ikastolaren ahozko historiaren abentura.

“Ikastolaren historia guztien artean idatzi behar dugu”, zioen Idoiak. Zenbaitkomunitateen iragan hurbila batu eta eraikitzeko prozedurari jarraituko geniolaazaldu zigun. Ikastolaren ibilbidean zehar protagonisten lekukotza zuzeneanoinarriturik egitura narratibo eta korala eraikiko dugu. Ikasleak eta lekukoak elka-rri begira jarrita transmitituko zaigu ikastolaren ondarea, eta gero gure historiaidatzi, marraztu, kantatu, grabatu eta noski ospatuko dugu.

Hitz hutsak? Pedagogia teorikoa? Planteamendu pedagogiko modernoabazen, baina konplexua. Ikastola osoaren errekurtsoak beharko ziren koordinatu,orain ditugunak eta iraganeko asko ere bai. Adin ezberdinetako ikasleen gaitasu-nak kontuan hartu, irakasle ezberdinen igurikapenak gogoan eduki, programazio-etan ekintza berriak sartu beharra, lan egiteko ekanduak eta inertziak aztoratu...gauza asko ikutu behar ziren.

Hasiera batetik Idoia Fernandezek argitu zigun zalantza: pedagogian dokto-rea, ikastolara etorri eta gurekin batera lokatzetan sartu zen lehenengo momen-tutik. Irakasle taldea gidatuz, zuzendaritza orientatuz, ikastolako protagonistenizenak eta kontaktuak ekarriz, argazkiak bilduz, herriko elkarteekin tartekari lanaeginez, lekukotzen amaierarik gabeko grabazio ordu luzeak aztertuz, pedagogiapraktikoko ikasgaia eman digu. Bihotz Gaztez eskerrik asko.

Donostiara soluzioaren bila joan ginen eta abentura baterako gonbitea ekarrigenuen bertatik. Ikasturtearen bukaerara hurbiltzen ari garen momentu honetan,hasiera batean itsutzen gintuen gandua garbitzen ari da eta abenturaren bukae-ran, guztion artean zerbait konpartitzeko dagoela ari gara deskubritzen. Pertsonaaskok eta askok euren senperrenez ikastolaren ibilbidean zehar utzi duten onda-rea, utzi duten altxorra.

AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko Bihotz Gaztea ikas-tolako 40 urteurrena dela-eta ahozko historiako heziketa-proiektua aurrera era-matea izan zela. Kontua da formulazio hori egitasmoa ahalbidetzeko oraindik ereaskoz ere gehiago mamitu behar zela, batez ere filosofia pedagogikoari dagokio-nez. Prozesu horretako sustatzaile ginen aldetik, ikastolako komunitatearenga-naino iritsi beharra ikusten genuen (gurasoak, irakasleak, ikasleak eta lekukoak)

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

396 Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Page 5: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

eta horretarako oinarrizko ideia batzuk finkatu behar genituela ikusi genuen.Honako hauek:

• Historia jendeak egiten du, ez da liburuetan dagoen zerbait baizik eta jen-dartean iraganean egin den zerbait. Beraz, historiako subjektuei emanbehar zaie hitza iraganaren interpretazioa egin dezaten. Lekukoak eta leku-kotzak dira ahozko historiako proiektuaren ardatzak.

• Lekukoen testigantzak jaso egin behar dira, eta horretarako tresna nagusiaelkarrizketa da.

• Lan hori ikerketa lana egitea da. Proiektu honetako ikerlariak ikastola hone-tako ikasleak eta irakasleak izango dira. Denak dira ikerlariak eta bakoitzakegingo du ikerketa bere neurrian, hau da, iraganaren interpretazioa euska-rri eta formatu desberdinetan bueltatuko zaie historiako protagonistei.

Orain, testuan txertatzen ditugunean, batek pentsa lezake ideia apaingarriakdirela esperientziari itxura emateko, baina ez da horrela. Hiru ideion inguruan,batez ere irakasleekin, hizkuntza komuna eraikitzeko lan saio desberdinak eginbehar izan genituen guztiok ideiak esanahi berarekin ulertu ahal izateko eta oina-rrizko komunikazioari bermeak jartzeko. Esan dezagun, hastapenetan zail samaregin zitzaiela proiektua “ikustea”, hau da, lekukoen testigantzak gure lehengainagusia zirela, eta, elkarrizketak gure tresna.

Ideia teoriko-praktiko hauekin, oro har, bi asmo nagusi bete nahi genituenikastolari begira. Alde batetik, ikastolako iraganaz jabetu, hari buruzko narratibadesberdinak ekoitziz; eta bestetik, proiektuaren bidez ikastolako sorreran etahastapenetan bizi zen komunitate zentzua berreskuratu, irakasleak eta ikasleakikerlari rolean jarriz eta euren arteko sinergiak bilatuz. Ikus daitekeenez, ez ginenesku hutsik abiatzen, nahiz eta prozesua guztiz zabalik abiarazi eta partaide uga-ri biltzen duen proiektu guztietan bezalaxe ziurgabetasuna handia izan.

PROIEKTUAREN GARAPEN PRAKTIKOA. NOLA EGIN DUGU?

Lo esperado no se cumple y para lo inesperado un dios abre la puerta.

Eurípides

Ez da erraz azaltzen askotariko aldeak izan dituen proiektu bat. Aldez aurreti-koak zerrendatu ditugu baina zinez konplexua da prozesua gertatu den bitarteanzein ideia eta urratsak diren funtsezkoak hitzez jartzea, egin denaren ideia globaleta ulerkorra aditzera emateko. Ez zen aldez aurretik egin plangintza edo diseinubat prozesua bera gidatzeko baizik eta aipatu ditugun ideiak buruan genituelarik,gogoeta-ekintza ziklo etengabe bat. Beraz, teoria pedagogikoari dagokionez, ezda ikuspegi determinista batekin aritu, ez da helburuen lorpenari begira taxututa-ko planifikazio baten arabera jaio eta garatu den prozesua. Gure artean sarrikomentatu dugun bezala, orden printzipio bat zegoelarik (zuzendaritza taldekokideei egokitu zaie, nagusiki prozesuaren ikuspegi globala zuten neurrian, planifi-

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

397Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Page 6: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

kazio orokorreko ekintzak egitea) kaosean eta ziurtasunean aritzea beharrezkoazen, benetan proiektu sortzaile eta zabala bultzatu nahiez gero. Edgar Morinekdioen bezala “Es necesario a aprender a navegar en un océano de incertidum-bres a través de archipiélagos de certeza” (Morin, 2001:21). Egia da era horre-tan jokatzeak talka egiten duela eskolan azken aldi honetan hainbeste zabalduden logika arrazionalitzailearekin, baita gure ziurtasun eta kontrol nahiekin ere,baina guk ere uste genuen behin-behineko ziurtasunekin eta etengabeko ziurga-betasunarekin jokatu beharrean geundela, are gehiago heziketa lanetan bagen-biltzan. Hau esanda, eginiko bideari mugarriak jarri nahi gabe nondik norakobatzuk zehazten ahaleginduko gara, beti jakinda tokian tokikoak direla eta zentzuhorretan ez dutela asmo orokortzailerik.

Esan genezake proiektuan sortze-lanerako gune desberdinak egon direla,ikuspegi global batetik eraiki eta berreraiki direnak baina aldi berean autonomo-ki autoerregulatu direnak. Gunea esatean ez gara zentzu hertsian toki fisikoazedo eragile multzo jakin batez ari, ahozko historiako proiektua autonomoki bainahelburu eta zentzu partekatu batez lanean diharduten azpi-prozesuez baizik,elkarreragileak eta elkarren menpekoak. Honakoak dira:

1. Komunitatearen gunea. Nahi bada, gune honek ikasgelaz kanpokoa har-tuko luke bere baitan. Lehenik eta behin urteurreneko ikurra diseinatu da,hain zuzen ere ikastolako sorrerako pasarte mitiko bat baliatuz. Izan ere,ikastolako sortzaileetako batek, Antolin Eguzkitza zenak, duela hamabostbat urte eginiko elkarrizketa batean kontatu zuen lau lagun mendira perre-txikotan joan ziren batean otu zitzaiela ikastola egiteko ideia eta Seat 600batean luze eztabaidatu ondoren hura martxan jartzeko erabaki irmoa har-tu zutela. Zer esanik ez ordurako Euskal Herrian eta areago, gertukoherrietan (Algorta edo Portugalete kasu), ikastolagintza xumeki hasitazegoela baina pasarteak indarra hartu du egiazkoa izateaz gain egoerariirudi bat atxikitzen zuelako. Guk uste dugu une honetan sorrera mitiko hauikastolako ume guztiek Seat 600ari esker ezagutzen dutela. Ikurra zabal-du eta sozializatzen joan da zuzendaritzak dituen ohiko bideetatik sentsi-bilizazioa egin den neurrian: asanbladan eta ikastolako organo desberdi-netan aurkeztuz, eta familia guztiengana aldizkaria bidaliz, ospakizunerakomaterialak (txanoak, kamisetak, motxilak…) eginez etab.

Gune horretan ere koka dezakegu lekukoen batzordearen lana. Izan ere,ahozko historiako proiektua hasiaz batera lekukoak aurkitzeko eta eurekinharremanetan jartzeko sortu zen batzorde bat. Batzordearen eraketa hau-xe izan zen:

• Ikastolako andereño bi, hasierako urteetatik daudenak.

• Ikastolako idazkaria. Ikasle ohia.

• Ikastolako andereño bat. Ikasle ohia eta gaur egun ikastolako ama.

• Gaur eguneko aita bat. Ikasle ohia eta hasierako urteetako familiabultzatzaile baten semea.

• Zuzendaritzako kide bat.

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

398 Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Page 7: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

Batzorde honen lana nagusiki lekukoen zerrendak egin, perfilak zehaztu(noiz egon diren ikastolan, zenbat denboran, zergatik diren esangura-tsuak…), harremanetan jarri eta beste lekuko gehiago bilatzea izan da.Horrez gain, datuak biltzen joan ziren, argazkiak jaso eta kudeatu…Finean, ikerketa kualitatiboan erabili ohi dugun lekukoak aurkitzeko elur-bolaren teknika bera baina eskola ingurumarian.

2. Irakasleen gunea. Ikastolako klaustroan aurkeztu ondoren, irakasleentalde bat eratu zen, non ikas-zikloak eta etapak ordezkatuta zeuden. Taldehonetan ikasle batek, UPV/EHUko aholkulariak eta zuzendaritzako kide bikere lan egin dute. Hasieratik bagenekien gune hau funtsezkoa eta ordez-kaezina zela proiektua aurrera eramateko. Proiektu zabal batek, zeineandenek ikastolako historia biziarekin, hau da lekukoekin, harremanetan jar-tzen zen eta hortik historiaren narrazio bat sortzen zen, ahalik eta jendegehienen engaiamendua behar du eta hori ez da berez kausitzen.Kanpoko eragileak, kasu honetan UPV/EHUko aholkulariak, ardura teknikohandia zuen gune honetan, eta zentzu horretan bideratzaile rola hartu etapartaideen ezagupen praktikoa erabiliz prestakuntza gune gisa irudikatuzuen espazio hau1.

Gune honetan burutu den lanak hiru ardatz izan ditu:

a. Hasiera batean, umeekin eta lekukoekin lanean hasi aurretik,proiektuaren inguruan hizkuntza komuna eraikitzeko eta partaideenkonpromisoa lortzeko saio batzuk egin ziren, zehazki astero bat ordubetekoa, modu alternoan talde naturalean (ziklo, mailako irakaslee-kin) eta ordezkari zirenak kanpoko bideratzailearekin. Hizkuntzakomunaren saiakera nagusia ideia ulertzera zuzendu zen, eta, modupraktikoan helburu komun bat formulatzera. Elkarrekiko lanak hona-ko esaldira eraman gintuen:

Bihotz-Gaztearen, hau da, Santurtziko ikastolaren historia elkarlanean

idatzi nahi dugu. Hori lortzeko, lehenengo urteetatik orain arteko prota-

gonisten lekukotzez baliatuko gara.

b. Hizkuntza komuna taxutzen joateaz batera, zentzua ekoitzi nahi ge-nuen, hau da, ahozko historiako proiektuak, zuzendaritzatik etorriden arren eta kanpoko eragile batek bideratzen duen arren, irakasle-ek modu kolektiboan jabetzen diren proiektua izatera igaro behar du.Amaraun bat eraikitzea izan zen horretarako erabili genuen irudia,sare bat non denak elkarrekintzan dauden baina hierarkiarik ezdagoen. Gure ustez, puntu honetan dago proiektuen arrakastaren

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

399Ikastaria. 16, 2008, 393-413

1. Esan dezagun prestakuntza, kasu honetan, gogoeta-ekintza jardun bezala ulertzen dugula, eztrebakuntza teknikoa emateko jardun gisa. Izan ere, bideratzaileak baldintza egokiak sortarazi beharzituen taldekideek euren egoera zehatzetatik prozesu propioak sor zitzaten. Kasu honetan kanpotikezarria zetorrena ahozko testigantzak jaso behar zirela zen; beste guztia, besteak beste, nola uztartuideia hori bakoitzaren curriculumean, nola, noiz, zein ekintza motarekin… zabalik zegoen, ikas-mailabakoitzak eta bertako irakasleek askatasun osoa zuten prozesua itxuratzeko.

Page 8: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

gako garrantzitsuetako bat, alegia, nolako baldintzak sortu behardiren ingurumari jakin batean ideia bat indibiduala izatetik kolektiboaizatera. Sarri askotan, ideiak “kanpotik” eramaten/ekartzen ditugueta espero dugu, beste inon ondo funtzionatu dutelako-edo, gureanere ondo ateratzea. Zaku bete hauts. Horrelako planteamendumekanizistek funtsa ahaztu egiten dute, alegia, ideiak ekintza esan-guratsuak bilakatzeko pertsonen “iragazitik” pasatu behar direla etapertsonekin konektatu ezean, distira-gabeko klonak baino ez direla.Zenbat proiektu eder, ekoitzi diren jatorrizko egoeran guztiz onak izandirenak, beste toki batera eramaterakoan arrastaka doazen proiektuzamatsu ez ote diren bilakatu.

Gure esperientziak esaten zigun ahozko historiako proiektua besteenerabakimenpean jarri behar genuela, hau da, irakasleek askatasunosoa izan behar zutela egitasmoa aurrera eraman nahi zuten ala ezerabakitzeko, eta onetsiz gero proiektua itxuratzeko autonomia bainaaldi berean laguntza eta kontrastea eman behar zitzaizkiela.

c. Behin proiektua egiteko lehen onespena gertatu ondoren, behetikgorako proiektua eraikitzeari eta goitik beherako zentzua ematea-ri ekin genion; hau da, denok helburu esplizitu bat idatzirik genuelaeta irakasleek bere mailan eginiko jardueraren diseinuari ekin zioten,ondoko eskema komuna genuelarik:

Ikasleekin burutuko den hezkuntza zikloa

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

400 Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Page 9: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

Modu operatiboan aritzeko, berriz, Ahozko historiako unitateen deskribapenaizeneko txantiloia (1. eranskina) eta lekukoen fitxa (2. eranskina) eman geniz-kien, lanaren atal batzuk bederen irizpide berdinekin gauzatzen joateko. Diseinufase hau oso sortzailea izan zen; irakasleek behin oinarrizko ideiaz jabetu ondo-ren bakoitzak bere gelan zer egin nahi zuten erabaki zuten, beti ere ikasleekzuten adina eta ahalmenari egokituz: ipuinak, ibilbide gidatua Santurtziko ikasto-la egon den eraikinetatik, argazki bilduma, irratsaioa, marrazki lehiaketa, aldizka-ria, bertso-papera, denbora lerroa, komikia, rap emanaldia, bloga, ikastolakohistoriako bideoa…

Tokian tokiko, edo gelaz gelako diseinuak eztabaidatu eta kontrastatu eginziren banan banaka, zentzu gehiago emateko eta kanpotik geunden eragileekproiektuaren ikuspegi globala eta komunari koherentzia emateko. Diseinuetanjardueren hezkuntza zentzua “ikusi” eta “ikustarazi” behar genituen, antolakun-tzako mapa bateratu batean txertatzeaz gain (3. eranskina).

3. Ikasleen gunea. Aurreko gunean eginikoa gauzatzeko gunea dugu hau,zentzu hertsian ahozko historiako lekukotasunak zuzenean lan egiten denunea. Ikastolako historian engaiatuta egon ziren pertsonekiko elkarrizke-tak, gelaz gela prestatu ziren irakasleen gunean partekatutako elkarrizke-ta gida bat aintzat hartuta (4. eranskina) eta ingurumari bakoitzak beharzuen moduan egokituta. Egokitzapen hau garrantzitsua da, zeren ikasleenadinari eta ikaskuntza interesari lotu behar baitzaio, horregatik galderenformulazioa bera tokian tokiko moldaketa jaso zuen, baita ikasleek eurekprestaketan pentsatutako galdera berriez osatu ere. Ahozko historiakokanpo-lan hau egiteko orduan, prozesuari norabide zehatza jarri ziotenerabaki batzuk hartu ziren. Ondoko hauek:

– Lekukoen soslaiaren arabera, bi motatako elkarrizketak antolatuziren. Alde batetik ikastolako historia ezagutzeko funtsezkotzat jotzenziren testigantzak (sorrerako unekoak, edota ikastolaren ibilbideanjauzi kualitatiboak eman diren unetan egondako pertsonak); eta bes-tetik historiako partaideak izanda, garai jakin bateko eguneroko bizi-tzaren testigantza emango zutenak (ikasle-ohiak, guraso-ohiak…).

– Ikastolako historia idazteko esanguratsuak ziren pertsonen elkarrizke-tako ardura DBHko ikasle eta irakasleei esleitu zitzaien, eta arlo tek-nikoa enpresa profesional baten ardurapean egon zen (bideo graba-keta eta azken bideoaren edizioa). Bestelako elkarrizketak LHkoikasle eta irakasleen ardura izango zen, eta grabazioak egotekotanikastolako baliabideak erabilita egingo ziren.

– Elkarrizketen aldi hau trinkoa eta motza izango zen, aste betekoa hainjustu, eta zuzendaritzaren aldetik antolakuntza eta plangintza zehatzaexijitu zuen (espazioak, denbora, baliabideak, jendeari harreraegin…).

Orotarik hemeretzi elkarrizketa profesional egin ziren, eta beste hamabostbideo arrunta erabiliz orotarik 28 orduko grabazioa.

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

401Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Page 10: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

AHOZKO PROIEKTUAREN NARRATIBAK: EUSKARRI ANITZAK ETA POLIFONIA

Orain arte prozesuaren ezaugarriaz aritu bagara, azken produktuez ere zer-bait esan beharra dagoela uste dugu. Produkzioa anitza izan da baina arretaberezia jarri diogu gelatik kanpoko loturak eraikitzeari, alegia, taldeen eta pro-duktuen arteko sinergiak indartzeari. Horrexegatik planifikazioan bertan aurreiku-si genuen ikas-maila bakoitzaren emaitzak edo produktuak beste produktukolektiboagoko batean kokatzeari eta uztartzeari. Produktu zabalago edo biltzailehauek, besteak beste, erakusketa mundiala, aldizkaria, altxorra eta bideoa izandira.

Eskema baten bidez honela laburbil daiteke produktuen arteko uztarteta:

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

402 Ikastaria. 16, 2008, 393-413

AHOZKO HISTORIA / PRODUKTU EZBERDINAK

Hartutako lekukotzak Ikasle parte-hartzaileak Etapa parte-hartzaileak

40 600 (guztiek) HH, LH, DBH (ikastola osorik)

Lanak taldeka edo kurtsoka Lanak etapaka Ikastolaren lanak

HH Ipuina

HH Bertso fitxa HH Erakusketa mundiala pasabidean

HH Puzzle fitxa

LH 1 Ibilbidea “atzo eta gaur”

LH 2 Irratsaioa

LH 3 Biñeta. Marrazki lehiaketa DVD

LH 4 Rap-a LH 40 urteurreneko aldizkaria

LH 5 Bertso paperak Dokumentu dibulgatiboa:

Kronologiaren lerroa Ikastolaren historia laburra

LH 6 40 Urteurrenaren aldizkaria Ikastolaren altxorra

DBH 1 Galdera eta erantzunen

jokua. Frankismoaren 40 urteurreneko jaialdia

girotzea

Erakusketaren aurkezpen Blog-a

multimedia

DBH 2 Komikia DBH Erakusketa

DBH 3 Erakusketa ibiltaria

Elkarrizketak Altxorra

DBH 4 Elkarrizketak

Ikastolaren altxorra

Page 11: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

Etapetako proiektu kolektiboak, kurtso ezberdinetako umeek egindakoezosatu dira ondorengo deskribapen xumeetan ikusi ahal denez:

• Erakusketa mundiala: HH-ko geletan eginiko fitxekin eta marrazkiekin eta-paren pasabidea apaindu da. Ez da falta urteurrenaren ikurra, ikastolarenkotxea, ume guztien artean paper puskez osatua.

• Aldizkaria: LH-ko lanik onenak batzeko sortua. Bertan, bertso paperak, his-toria komik bidez, biñetarik onenak, ikastolaren egoitza ezberdinetatik txi-kiek egin duten ibilbidearen erreportaia, pasadizoen bilduma eta abar.

• Blog-a: ikastolako web orrialdean esteka baten bidez beste espazio hone-tara jo daiteke bertan lan ezberdinak eskegitzeko edo ikusteko.

• Erakusketa: herrira eraman daitekeen ikastolaren objektuen bilduma.Argazkiak, garai ezberdinetako material pedagogikoak, ikastolaren aldizka-riak, txandalak, logotipoaren bilakaera eta abar.

• Ikastolaren altxorra: altxor-kutxa bat da. Bertan aurten ikasleek gure histo-riaren inguruan egin dituzten lanik ederrenak gordetzen ari dira. Txikien irra-tsaioak adibidez, familiei kopia bana diskoan eman ostean, ale bat altxorre-an gorde da. Gauza bera egin da LH-ko aldizkariarekin eta DVD formatuanegin diren lekuko guztien grabazioekin. Altxorrean ere DBH 4. mailako ikas-leek ere euren altxor pertsonal bat sartzeko aukera izan dute, mezu banare-kin. Klaustroak, noski, bere espazioa dauka altxorrean objektu edo mezubat sartzeko, eta Artezkaritza kontseiluak, azkenik, mezu misteriotsu batsartuko du altxor barruan. Altxorra urteurreneko jaialdian itxiko da eta 10urte barru, ikastola 50 urteurrenera ailegatzen denean, zabalduko da berri-ro. Produktu honek iragana eta etorkizuna lotu nahi ditu nolabait.

ZENBAIT ONDORIO

Abentura edo bidaia honen bukaeratik gertu gaudela zenbait oldozpen eginditzakegu ikasturte honetan ikasi dugunaz –ikasi edo birgogoratu zenbait kasutan–.

Ikasi dugun lehengo ideia historiaren barne dinamismoa da. Ikastolaren sor-tzaileek ez zuten aurreikusten euren proiektu ttipia gaur eguneko ikastolarentamainara helduko zenik. Ez zekiten momenturen batean materialgintza estan-darizatuko zenik, IKTak euskalduntzeko premia helduko zitzaigunik. Historia eten-gabe aldatzen doa baina instituzioak ez luke iparra galdu behar horren aldakorrakdiren errealitateen artean.

Hasierako urteetan, garai hartako zapalkuntzari aurre eginez, seme-alabakeuskaraz hezteko arrisku handiak hartzeko prest zeudela erakutsi digute ordukogurasoek. Euren eredua ikusita, galdera pare bat utzi digute mahai gainean.Gaur egun ere, abiaburu horiek zutik al diraute guretzat? Ez al dugu arazoberrien zirimola honetan ikastolaren sorrerako asmoak eta ametsak ahazteko

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

403Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Page 12: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

arriskua?

Filosofia albo batera utzita, ikasleek askotxo ikasi dutela pentsatzen dugu.Batetik ikastolaren historiaz badakite zerbait: txikienek hasierako urteetako egoi-tzak bisitatu dituzte, eta nagusienek lekukoen motibazioak barrutik ezagutu.Denek dakite eurena ez dela beste edozein ikastetxe bezalakoa, herri ekimenkooperatibo eta euskaltzalea dela ulertu dute, bakoitzak bere adinak uzten dionneurrian.

Honez gainera margotu, fotografiatu, dantzatu, kantatu, idatzi, irakurri, gal-detu, arretaz entzun, laburbildu, ordenatu, hausnartu egin dute. Lanik onenakaukeratu dituzte, guztienak baloratu ostean. Etapa eta kurtso ezberdinetakoikasleek trebezia ezberdinak landu dituzte, proiektu malgu honi esker.

Baina trebeziez gain, proiektuak balioen hezkuntzan sakontzeko abagune balio-tsuak oparitu dizkigu. Ikasleek esker onekoa izateko beharra ikusi dute eta pertso-na konprometituen lanak ekartzen dituen fruituak baloratzeko aukera izan dute.

Ikasleengandik irakasleek ere izan dute zer ikasia: ikastolari begiratzekomodu maitekor eta xaloa. Askotan ikastolek hartu duten dimentsioek ez digutelaguntzen proiektua ulertzerakoan. Enpresa ikuspegia sartzen da begietatik, ira-kasle asko gazteak dira, eta askotan herri ezberdinetakoak eta zail bilakatzen daikastolaren sorrerako balioak eta herrian dituen sustraiak eurekin konpartitzealehenengo momentutik. Irakasleek orokorrean, ikasleen ikastolarako begiradatxeratsuan izan dute zer kopiatua.

Lekukoak ondorio hauetan aipatu behar ditugu, nola ez, modu berezian.Historia ezagutzeko ez dago modu sarkorragorik eta egiazkoagorik historia horrenalma mater-a izan direnen ahotsak entzutea baino. Lehenengo urteetako zenbaitemakume ekarri beharko lirateke gogora momentu honetan. Euren etxeetan,Haur Eskola bat edukitzeko prest egon ziren emakume haiek. Ebakuazio planikgabeko etxebizitza haietan beste familien seme-alabak klandestinoki zaintzekoprest egon ziren emakume ausartak. Ikastolako lehenengo andereñoak, eurenprofesionaltasuna inongo materialik gabe frogatu behar izan zutenek ere guremiresmena irabazi dute.

Familiak, jakina, eduki behar ditugu hizpide. Hodeien gainean sustatutakoproiektuak euren ondare pribatuarekin bermatzen zituztenak. Arratsaldeetakoordu luzeak herriko proiektu honekin euren elkarbizitzari denbora lapurtzen ziote-nak.

Lekukoen altxorraren erakusgarri ederrenetakoa, hala ere, euskaltzaletasunada. Zenbat euskaltzale –nahiz eta euskaldun izan ez– egon ziren ikastolarensorrerako urteetan eta historian zehar ikastolak sufritu dituen hainbat kinka zai-letan. Euskaldunak izan gabe, seme-alabak euskalduntzeko hezkuntza-sistemaarrotz baten azpian, arriskuak hartzeko prest egon diren familia eta norbanakoak.Mundu globalizatu eta eleaniztun honetan, non hizkuntzak nonahi eskura ditu-gun, gure ikasleek eta guk geuk galdu dugu euskaraz ikasi, mintzatu, ikasi etalan egiteko dugun aukerak suposatzen duen poza. Aitortu behar da gure garaiko

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

404 Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Page 13: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

gazte askok euskaraz ikasteko zortea izan dutela eta ez dituztela horretarainoiristeko izan diren nekeak behar beste baloratzen.

Bestalde, ikastolaren balioen artean betidanik izan dugun balio bat berpiztenedo berrindartzen lagundu digu proiektuak: elkarlana. Elkarlana, ospe ona duenarren, ez da erraza praktikan. Gauza sinpleak aldrebesten ditu maiz, lasterbideaikusten dugun momentu askotan partaidetzaren laberintuetan sartzen gaitu usu.Hori horrela izanda, ikastolaren historia ongi aztertuz gero, pentsa liteke ikastolakondoen funtzionatu duela familien eta profesionalen indarrak batera etorri dire-nean.

Horrezaz gain, aurton argi gelditu zaigu guztien elkarlanak ondorio biderka-tzailea eduki ahal duela denok batera geure arteko sinergiak indartzen ditugune-an. Hasierako ganduak, lausoak, eta lainoak desagertzen joan direnean, oskar-bia atera da. Ikastola osoak sortu duen lana pertsonen gaitasunetatik haragobaitoa, konplexu, agian kaotiko, baina dudarik gabe askoz aberasgarriagoa dela-ko.

Lan guztiaren ondorioz, gure eguneroko zereginak hobeto ulertzen ditugu,eta hori ez da gutxi. Era esanguratsu batean lan egiteak gizatiarrago bilakatzengaitu. Egiten ari garenaren zentzuak duintzen ditu geure ahaleginak. Urte osokolanaren ostean, oskarbi eta ospel guztiekin argi duguna zera da: umeak euska-raz, zientzia eta hizkuntzetan, askatasunean eta giza balioetan hezteko proiektukooperatibo bat dugula. Eta hori altxor bat dela. Santurtzin altxorrak BihotzGaztea dauka.

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

405Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Page 14: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

AHOZKO HISTORIA

UNITATEAREN

DESKRIBAPENA

Ekintzaren IZENBURUA2

Etapa / maila Arloa

Irakasleak

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

406 Ikastaria. 16, 2008, 393-413

2. Jarduera zer izango da: irratsaioa, erreportaia, erakusketa....

3. Nahiz eta erantzun guztiak jakin ez, komeni da ahal den heinean zehatzak izatea.

4. DBH-n, aukerako asignaturetan, adibidez, ez dute gelak osorik parte hartzen...

5. Zer landuko duzue: historiako zein momentu, historia osorik?, urte konkretu batzuk?, pasar-te zehatz bat?

1. ERANSKINA

ALDE TEKNIKOA3

Hasiera data

Bukaera data

Zenbat saio

Zenbat ikaslek hartuko dute parte4

Beharko diren baliabideen zerrenda

HISTORIAREN ETAPA5

Page 15: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

407Ikastaria. 16, 2008, 393-413

6. Zer egingo dugu ekimena koherentziaz eta zentzuz ikastolako zereginean uztartzeko; besteera batez esanda, zelan girotuko dugu ekintza?

7. Esan, kronologikoki ordenatuta, unitate honetan proiektua aurrera ateratzeko eman behardiren urratsak, hau da, zertan datzan konkretuki: elkarrizketa prestatu, egin , informazioa bildu,argazkiak ordenatu, aldizkaria sortu, kopiatu... (adibideak baino ez dira). Gogoratu hemen LEKUKO-TZA dela klabea.

8. Deskribatu laburki zein eta nolakoa izan behar duen azkenean sortuko den produktoa.

GIROTZEA6

AZKEN PRODUKTUA8

UNITATEA PAUSUZ PAUSU7

UNITATEAREN FASEAK

Page 16: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

408 Ikastaria. 16, 2008, 393-413

2. ERANSKINA

LEKUKOEN FITXA

AHOZKO HISTORIA – 40 URTEURRENA

Abizenak Izena t? Ezkontidea / bikoteat? t?

Ikastolarekiko harremana Noiztik Noiz arte

Multzokatzeko irizpidea: (ikasle, irakasle, sortzaile, bultzatzaile,...)

OHARRAK:

Page 17: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

409Ikastaria. 16, 2008, 393-413

ETAP

AIR

AKAS

LEAK

Ikas

lePR

OD

UKT

OA

EPEA

LEKU

KOAK

Leku

koPL

AZAR

AKET

ASI

NER

GIA

K

MAI

LAKo

puru

aH

asie

raBu

kaer

ako

puru

a

Izena

kIp

uina

/ be

rtso

fixa

/ puz

le fi

txa

urta

rrila

mar

txoa

kIze

nak

Kom

enik

o lit

zate

ke ip

uina

ren

kont

aker

a30

nola

bait

grab

atze

a et

a po

ster

ra

LH 1

. zik

loar

ekin

HH20

21

erak

uste

ko m

odua

n ja

rtzea

.

Izena

kpa

sabi

de a

pain

keta

mun

dial

aot

saila

mar

txoa

Izena

kHH

-ko

pasil

uan

egite

n ar

i dire

n bi

tarte

an D

VD-a

n gr

abat

u be

har d

a um

een

lana

.

LH 1

Izena

k42

Ibilb

idea

aben

dua

Izena

k1

Ikas

tola

ren

egoi

tzeta

tik ib

ilald

ia a

zalp

enak

Izena

kAr

gazk

i bild

uma:

atzo

eta

gau

rur

tarri

lam

artx.

2Ize

nak

Arga

zkie

n oi

nak

idat

zi be

har d

ituzte

HH-k

oekin

kon

takt

ua

LH 2

Izena

k45

Irrat

saio

a: h

iru z

ati i

zang

o di

tu, l

ehen

en-

otsa

ilak

mar

txoak

Izena

k6

CD b

atea

n gr

abat

uko

dago

an ip

uin

bat i

kast

olar

i bur

uz, b

igarre

-

29

nean

ikas

tola

ren

hist

oria

ri bu

ruzk

o ga

l-de

rak

eta

hiru

garre

nean

leku

koei

egin

goza

ien

elka

rrizk

eta.

LH3

Izena

k37

Mar

razk

i leh

iake

ta: i

kast

olak

o ge

rtaer

aur

tarri

lak

otsa

ilak

Izena

k4

Erak

uske

ta b

idez

pla

zara

tuko

da.

Hon

ezEl

karri

zket

ak e

giten

ditu

gun

best

e gu

ztiok

pas

adiza

xel

ebre

akxe

lebr

eak.

Era

kusk

eta

bat e

gingo

299

gain

era

iraba

zlea-

ak g

azbi

ald

izkar

ian

kont

atu

beha

r dizk

iegu

lan

hone

tan

dabi

ltzan

eidu

te la

nekin

.pu

blika

lite

zke.

LHk

o pa

silua

n er

e

LH4

Izena

k44

40 u

rteur

rene

ko R

AP-a

, DVD

bat

ean

otsa

ilak

mar

txoak

Izena

kDV

DEz

dut

e le

kuko

rik, b

eraz

elik

atu

beha

r dira

bes

te ta

ldee

ngan

dik

grab

atu

beha

r dut

e.9

21

LH5

Izena

k

45

Berts

o pa

pere

n txa

pelke

taur

tarri

lak

mar

txoak

Izena

k3

DVD

eta

Gazb

i Ald

izkar

ia15

2

Izena

kHo

rmiru

dia:

kro

nolo

giare

n le

rroa

urta

rrila

kur

tarri

lak

Izena

k2

Horm

irudi

a eu

ren

pasil

uan

jarri

dai

teke

Horm

irudi

a be

tetze

ko p

osto

ntzi

bat j

arrik

o du

te e

ta b

este

831

tald

eeta

tik e

karp

enak

ber

tan

jaso

ko d

ituzte

lerro

an ip

intze

ko

LH 6

Izena

k45

Aldi

zkar

ia 4

0 ur

teur

rena

ren

mon

ogra

fi-ur

tarri

lam

artxo

akIze

nak

2Eb

alua

tu b

ehar

ko d

a no

n et

a no

la

LH-k

o be

ste

prod

uktu

en b

ildum

a iza

n be

har d

u. A

sier F

onta

lek

koa.

Elka

rrizk

etak

, den

bora

pas

ak,

9 ?

bana

tu A

ldizk

aria

3. h

ilabe

tean

em

ango

die

lagu

ntza

.ar

gazk

iak,

bes

tela

ko e

karp

enak

…ba

natu

ko d

a

DBH

1Ize

nak

Preg

unta

s y

resp

uest

as. L

engu

a ar

loa.

aben

dua

otsa

ilaIze

nak

0Jo

las

bat:

gald

era

bild

uma

bat

Gara

i hor

reta

ko te

stua

k m

anej

atuk

o di

tuzte

eta

test

u ho

riekin

31Es

kola

eta

ingu

rum

aria

fran

kism

oare

nel

ikatu

ko d

ute

3. e

ta 4

. mai

lako

en g

irotze

a. G

alde

rak

LH-k

oga

raia

nal

dizk

aria

n er

abil

litez

ke te

st a

ntze

an.

AH

OZKO

HIS

TO

RIA

2006-2

007 I

KAS

TU

RTEA

Page 18: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

410 Ikastaria. 16, 2008, 393-413

ETAP

AIR

AKAS

LEAK

Ikas

lePR

OD

UKTO

AEP

EALE

KUKO

ALe

kuko

PLAZ

ARAK

ETA

SIN

ERG

IAK

MAI

LAKo

puru

aH

asie

raBu

kaer

ako

puru

a

DBH

1Ize

nak

* 17

Powe

r poi

nt (s

tory

boa

rd):

DBH

3 m

aila

n

mar

txoak

mar

txoak

Izena

k0

Ludo

teka

n ja

rri a

hal d

a et

a er

akus

keta

Tekn

olog

ia k

lase

ko la

na e

likat

zen

dute

.

(Kom

u.eg

ingo

den

era

kusk

etar

en a

urke

zpen

530

herri

ra ja

itsiz

gero

, har

a er

e er

aman

go d

a.Ta

ilerra

)m

ulti

med

ia. D

iapo

sitib

en m

onta

jea

mu-

sika

eta

mez

u ez

berd

inek

in. E

stire

kin m

a-te

rial b

ilket

a et

a pr

edise

inua

edo

zirri

bo-

rroa

egin

go d

ute.

(Kom

unika

zio ta

ilerra

).

Powe

r poi

nt (m

onta

jea)

:DBH

3 m

aila

neg

ingo

den

era

kusk

etar

en a

urke

zpen

mul

ti m

edia

. Dia

pisit

iben

mon

taje

aDB

H 1

Izena

k*

31m

usika

eta

mez

u ez

berd

inek

in. I

bone

kinm

artxo

am

artxo

a?Ize

nak

Ludo

teka

n ja

rri a

hal d

a et

a er

akus

keta

Powe

r poi

nta

erak

uske

tare

n al

de m

ulti

med

ia iz

ango

da.

mat

eria

l guz

tiak

hartu

eta

mon

taje

herri

ra ja

itsiz

gero

, har

a er

e ra

man

go d

a.in

form

atiko

eta

din

amiko

a eg

ingo

dut

e.(Te

knol

ogia

)

DBH

2Ize

nak

29Ko

miki

am

artxo

akm

artxo

akIze

nak

Kom

ikiak

era

kusk

etar

ako

form

atoa

nBe

stee

n el

karri

zket

etaz

elik

atze

n di

ra. E

giniko

kom

ikia

1222

egin

go d

ira.

erak

uske

tan

egon

go d

a.

DBH

2Ize

nak

* 29

Fran

kism

oa G

izarte

arlo

an. D

okum

enta

-Ize

nak

Bild

utak

o do

kum

enta

zioa

erak

uske

tare

nDo

kum

enta

zioak

era

kusk

etar

en e

ta D

VD-a

ren

girot

zera

kozio

a bi

ldu

leza

kete

ikas

leek

.gir

otze

test

uak

izan

litez

ke.

balio

ko d

ute.

DBH

3Ize

nak

* 17

Elka

rrizk

etak

DVD

-an

(pre

ntsa

taille

rra)

urta

rrila

kot

saila

kIze

nak

10Ta

lde

hone

n DV

D pr

ofes

iona

lare

kinTa

lde

hone

tako

gra

bazio

ak b

este

tald

een

lana

elik

atuk

o du

te.

2216

bate

ra k

opia

tu li

teke

.

DBH

3Ize

nak

39Er

akus

keta

mar

txoak

mar

txoak

Izena

kLu

dote

kan

jarri

aha

l da

eta

erak

uske

ta1

30 ?

herri

ra ja

itsiz

gero

, har

a er

e er

aman

go d

a.

DBH

4Ize

nak

41 *

Erre

porta

ia: i

kast

olar

en h

istor

iari

aben

dua

aben

dua

Izena

k2

Blog

-ean

.La

n ho

nekin

elik

atu

beha

r dut

e bl

oga

eta

DVD-

abu

ruzk

o er

repo

rtaia

DBH

4Ize

nak

41 *

40 u

rteur

rena

ren

bolg-

a. Ta

lde

ezbe

rdi-

urta

rrila

mar

txoa

Izena

kPl

azar

aket

a sa

rean

egin

go d

a W

ebTa

lde

ezbe

rdin

etak

o la

neta

tik e

likat

u be

har d

ira.

neta

ko la

nak

blog

esk

egiko

ditu

zteor

riald

etik

eske

gita.

DBH

4Ize

nak

41

DVD

prof

esio

nala

ren

stor

y bo

ard.

urta

rrila

otsa

ilaIze

nak

9

ZEUS

pro

dukz

ioak

DVD

pro

fesio

nala

Tald

e ha

ueta

n eg

iniko

a bl

og-e

ra e

re e

ram

an b

ehar

da.

Ikasle

ek p

rest

atuk

o du

te k

azet

ari p

rofe

-ga

ratu

ko d

u DB

H 4

mai

lako

en la

na e

tasio

nale

k eg

in b

ehar

dut

en g

raba

zioa

eta

best

e ta

ldee

n la

na e

rabi

liz.

mon

taje

a. Ik

asto

lako

altx

orra

.

∑60

0∑

40

ERAI

KIKO

DU

GU

NA

PASA

BID

EAP

AIN

KETA

MU

ND

IALA

IPU

INA

Bert

so f

itxa

Puzl

e fit

xaAL

DIZ

KARI

ABL

OG

ERAK

USK

ETA

Mul

timed

iaD

VD

Page 19: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

411Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Elkarrizketarako gidoia.

2007/1/8ko bileran lantzeko proposamena.

Kontuan hartu beharrekoak:

• Garrantzitsuagoak dira interesguneak galderak baino.

• Galderak ondo formulatzea ere garrantzitsua da, eta horregatik, aldez aurretik prestatu, entsaiatueta naturaltasunez egin ahal izatea komeni da.

• Galdera guztiek ez dute balio (kontakizuna sortzeko baliogarriak direnak nagusiki).

• Galderak egokitu behar dira elkarrizketatuaren arabera, interesguneak ez.

• Elkarrizketa giroa sortu behar da, eta ikasleek, euren neurrian, sortu behar dute. Rol-Playing/antzezpenen garrantzia.

Interes-guneak Galdera posibleak

Motibazioak Zergatik ikastola sortu?Zergatik ikastolara joan?Zerk bultzatu zintuen zure haurra ikastolara bialtzera?Zure ustez, gurasoek zergatik bialdu zintuztenikastolara?

Ezagupena/harremanetarako Noren bidez heldu zinen ikastolara?lotunea (DBH)

Testuingurua Zein zen euskararen egoera zu ikastolan sartu zinengaraian?Nolakoak ziren beste eskolak?Zer aipagarri gertatzen ari zen Euskal Herrian?Nolakoa zen orduko Santurtzi?

Ikastola-esperientziaren deskribapena Nolakoa zen orduko ikastola? Zer gogoratzen duzu orduko ikastolaz?Non zegoen, nolakoa zen? Nortzuk ziren andereñoak?Nondik ateratzen zenuten dirua andereñoei ordaintzeko?Zein liburu erabiltzen zenuten?(Hoberena da galdera bakarra egitea lekukoak bereakonta dezan. Beste galderek esan duena osatzekobalio behar dute)

Aldaketen ikuspegia (DBH) Ikastolan egon zaren denboran zein nolako aldaketaesanguratsu atzeman dituzu?Noiz eta zergatik gertatu ziren aldaketa horiek?Zu sartu zinen garaian, aldaketa handia suertatu zenikastolan. Zer dela eta gertatu zen aldaketa hori?

Pasadizua Zer gogoratzen duzu atseginez ikastola garaitik?Zer zen txarrena?Umeren batek eginiko bihurrikeririk handieneakontatuko al diguzu?Kontatuko al diguzu garai hartako xelebrekeriren bat?

4. ERANSKINA

Page 20: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

Ekarpena/Proiekzioa Zuk orain X urte dituzu. Ikastolan egoteak zerekarri/ahalbidetu/eman dizu?Pertsona bezala zertan lagundu dizu?Ikastolan izan ondoren, nolakoa harremana izan duzueuskararekin eta euskal kulturarekin?

Aholkua/Proiekzioa Zein mezu bialduko zenioke ikastolan ikasten dagoenume/gazte bati?

AURRERA BEGIRA...

– Maila bakoitzean elkarrizketak egokitu eta birsortu ikasleekin batera.

– Elkarrizketatuekin harremanetan jartzeko prozedura jakin bat zehaztu (komuna denontzat).

– Bideoak grabatzeko prozedura jakin bat zehaztu, baita kopiak ere egiteko (kontuan hartuta, norkerabili behar dituen besteek eginiko bideoak).

– Egutegia osatu, elkarren arteko lana koordinatu ahal izateko.

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

412 Ikastaria. 16, 2008, 393-413

Page 21: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako … · AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko

BIBLIOGRAFIA

FERNANDEZ, Idoia (1993). Ahozko historia proposamen didaktiko gisa: oroimen histori-koaren eraikuntza kolektiboa. Tantak, 10, UPV/EHU, 23-40. orri.

FREIRE, P. (1997). A la sombra de este árbol. Bartzelona: El Roure.

FREIRE, P. (1999). Autonomiaren pedagogia. Donostia: Eusko Ikaskuntza.

ELLWOOD, S. (1985). Quién es... Paul Thompson? Debats, 12.

FRASER, R. (1979). Recuérdalo tú mismo, recuérdalo a otros. Historia oral de la guerracivil española. Barcelona: Critica.

FRASER, R. (1985). Mijas. República, guerra y franquismo. Barcelona: Bosch.

FRASER, R. (1986a). Escondido. El Calvario de Manuel Cortés. Valencia: Edicions Alfonsel Magnànim.

FRASER, R. (1986b). En busca de un pasado. La mansión, Amnersfield, 1933-1945.Valencia: Edicions Alfons el Magnànim.

JOUTARD, P. (1986). Esas voces que nos llegan del pasado. México: Fondo de culturaeconómica. JOUTARD, P. (1984). El tratamiento del documento oral. Debats, 10.

SAMUEL, R. (biltz.). (1984). Historia popular y teoría socialista. Crítica. Bartzelona; SAMUEL, R. (1984): Desprofesionalizar la historia. Debats, 10.

SITTON, T.; MEHAFFY, G., & DAVIS, O. L. (1989). Historia Oral. Una guía para profesores(y otras personas). México: Fondo de Cultura Económica.

THOMPSON, P. (1984). La historia oral y el historiador. Debats, 10.

THOMPSON, P. (1988). La voz del pasado. La historia oral. Valencia: Edicions Alfons elMagnànim.

Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua

413Ikastaria. 16, 2008, 393-413