ABENTURAZKO IPUINAK 6B

72

description

IPUINAK 6. MAILA

Transcript of ABENTURAZKO IPUINAK 6B

UHARTE MISTERIOTSUA

MAYIRA AIZPURUA 2011-12 IKASTURTEA

LH 6.B

Bostoneko kai batean itsasontzi bat zegoen abiatzeko zain. Azkenean abiatu ziren uharte batera oporrak pasatzera.

Itsasontzian emakume bat zegoen, Amaia deitzen zen eta 38 urte zituen eta lau lagunekin zihoan bi neska, eta bi mutil bere izenak hauek ziren : Emma, Ainhoa, Alex eta Julen; bostak oso lagunak ziren horregatik oporrak elkarrekin pasatzea pentsatu zuten. Uharteko bidaian gustora joan ziren. Baina egun batean...

Egun lasai batean urrutian laino ezberdin batzuk zeuden, gero eta gertuago haize gehiago zegoen; bat-batean ekaitza hasi zen eta jendea zorabiatu eta erortzen hasi zen. Euri eta haize gehiegi zegoen eta itsasontziak kontrola galdu zuen. -Lagundu!!!!-esan zuen Ainhoak.

Ordu erdi eta gero ekaitza gelditu zen, baina ekaitzaren ondorioz uharte ezezagun batean esnatu ziren: -Baina non demondre gaude?-galdetu zuen Alexek. -Ba... egia esan ez dakit-Emma eta Julen. Ainhoa esnatu zen- Zer gertatu da?-Ainhoa galdezka. -Itsasontziak kontrola galdu du eta galdu egin gara-Julen. Bost lagunak kapitaina aurkitu zuten,

-Kapitaina, kapitaina esnatu!-. Esaten zioten, baina ez zen esnatzen . Geroago kapitaina esnatu eta honela esan zuen: -Hau esatea ez da erraza baina... itsasontzian zetorren beste jendea galdu dugu-. Emma negarrez hasi zen; -lasai-esaten zioten. Julen bere mobila atera eta deitzen saiatu zen baina koberturarik ez zegoen.

Uhartearen barrualdera joan ziren eta zulo batera erori ziren, eta ba al dakizue zer aurkitu zuten??? baaa...... Herri bat!!!!! Herri horretan etxeak zeuden, etxe asko zeuden, eta etxe horien lehioak puskaturik. Herri hura oso lasaia zen, haizea egiten zuen, eta dena hautses betea zegoen. 6 neska-mutilak beldur pixka bat zuten; Eta herri horretan kobertura zegoen, beraz, Julenek guraso denei deitu zien eta aste batzuk barru etorrik ziren; bitartean sei lagunak herria ikusi zuten eta bat-batean jende asko agertu zen. Bi aste eta gero gurasoak agertu eta harri eta zur geratu ziren. Hor bizitzea erabaki zuten eta eta oso pozik bizi ziren.

¡BUKAERA!

MIKEL ALVAREZ LH-6.B 2011-12 IKASTURTEA

Duela urte batzuk, Canadan, Jouny izeneko gizon bat bizi zen. Jouny baxua eta biboteduna zen. 41 urte zituen eta ia egunero arropa berdina eramaten zuen: Txapel beixa, alkandora beixa, praka beixak...

Jouny oso jatorra zen eta exploradorea zenez beti atzera eta aurrera ibiltzen zen bidaiatzen. Egun batean Ozeano Baretik itsasontzi batean uharte berri baten bila zebilela bat batean behe lainoa sortu zen. Behe lainoak itsas ontziko kapitainari ez zion ezerrez ikusten uzten eta azkenean harri baten kontra talka egin zuten.

Itsas ontzia ondoratu zen, zorionez

Jouny bizirik atera zen baina kapitaina ez.Jouny igerian gertuago zeukan uharteraino iritsi zen.Uhartean beltzaran bat zegoen.Jouny beltzarana ikusi eta segituan lagunak egin ziren.Beltzaranak Jilli deitzen zela esan zion. Jillik bere bizia kontatu zion. Bere gurasoak saski batean sartu eta uharte horretan utzi zuten. Hizketan ari ziren bitartean Jounyk bi harrikin eta hosto lehorrekin sua egin zuen. Jillik Jouny lo egitera bere kobazulora gonbidatu zuen.

Hurrengo egunean, Jouny esnatu eta segituan Jillik gosaria prestatu zion: Koko esnea eta bananak.Jillik Jounyri uhartean sumendi bat zegoela esan zion.Orduan, segituan prestatu, makil bat suarekin hartu eta sumendia aztertzera joan ziren. Sumendian zeudela, itsasontzi bat uharte ondoan ikusi zuten.

Itsasontzia kruzero bat zen. Orduan Jouny eta Jillik ke seinalak egiten hasi ziren eta minutu batzuen ondoren itsasontziko kapitainak ikusi eta barkatxo bat bidali zuen. Jounyk Jilliri ea berarekin joan nahi zuen galdetu zion eta Jillik baietz esan zuen. Jouny Canadarara itzuli zen baina lagun berri batekin.

Urte bat pasa ondoren, han daude bere afrikar jatetxean janaria saltzen.

IÑAKI ARTETXE 6.B 2011-2012

Goiz batean, Patxoko izeneko mutil bat futbolean zebilen. Patxoko argala eta ile-horia zen eta begi berdeak zituen. Oso atsegina zen jende guztiarekin. Asteburuetan, goizeko 9:00etatik gaueko 8:30ak arte entrenatzen zen futbolean.

Patxokok beti eramaten zituen gozokiak patrikan, zapore

ezberdinetakoak. Hurrengo egunean Pakitorengana, bere entrenatzailearengana joan zen. Pakito beltzarana zen eta begi beltzak zituen. Pakitok Patxokori futoboleko bota berriak oparitu zizkion, baloiari fuerteago emateko. Patxokok oparia ireki eta gero, botak jantzi eta baloiari ostiko bat eman zionean, baloia Afrikaraino joan zen; hain urruti joan zen, bila joatea erabaki zutela.

Hurrengo egunean hegazkina hartu eta Afrikara joan ziren, baloia bilatzera. Aurrena, oihanerako bidea hartu zuten; oso bide estua zen eta landare asko zeuden. Ia-ia ez zuten ezer ikusten, eta bat-batean, gorila bat agertu zen.

Hura ezustekoa! A ze animalia puska, badaezpada geldirik geratu ziren. Orduan, Patxoko bere gozokietaz gogoratu zen. Eskua poltsikoan poliki-poliki sartu eta gozoki bat atera zuen. Gorilak gozokia jan eta hitzegiten hasi zen! Orduan, Patxokok eta Pakitok denbora batean isilik eta harriturik geratu ziren; azkenean, Gorilak hauxe esan zuen: -Zertan ari zarete mutilak? -Eta Patxokok, honela galdetu zion gorilari:

- Nire ekipoan egon nahi al duzu? -Orduan, honela erantzun zion gorilak: -Bai, noski. Patxokok ez zuen baloia aurkitu, baina, Gorilak bai.Horregatik, Afrikako sabanara joan ziren, ea han baloia aurkitzen zuten. Hara iristean, pila bat animalia ikusi zituzten, eta horietako bi Patxokoren ekiporako onak izango zirela pentsatu zuten. Animalia horiek geopardo bat eta jirafa bat ziren. Eta gorilari egin zioten bezala, geopardoari eta jirafari bi goxoki eman zizkieten eta berehala hizketan hasi ziren. Geopardoak honela esan zuen:

- Ni Afrikako atletarik azkarrena naiz. -Eta jirafak esan zuen:

- Eta ni Afrikan hobekien errematzen duena naiz. - Patxokok, oraingoan ere, ez zuen baloia aurkitu, baina ekiporako hitz egiten zekiten 3 animalia zituen.

Hiru animalia elkartu eta gero, Afrikan baloirik ez zegoenez, ba, Ipar-Polora abiatzea erabaki zuten. Hara iristean, agure zahar bat ikusi zuten txabola bateann, eta hura zer zen ikertzera joan ziren Patxoko eta Pakito. Azkenean, agureak esan zuen: -¡Te vendo la foca! –Agureak gazteleraz hitzegiten zuen; horrregatik, Patxokok hauxe esan zion: -¿Por qué me quieres vender la foca?- eta esan zion agureak: - Porque me come toda la comida y porque esta mas pachoncho y rechoncho que una ballena! Orduan, Patxokok foka erosi zion agure zaharrari 24€gatik. Foka erosi eta gero gozokia eman eta puzker luze bat bota zuen fokak: prataprataprat! - Eta honela esan zuen: -Ze ondo geratu naizen! Foka potoloa ekiporako erosi eta gero, pinguinoaren bila joan ziren, Patxoko eta Pakito entrenatzailea. Patxokok, tranpa modura, gozokiak jartzen aritu zen pinguinoa harrapatzeko, pinguinoak oso azkarrak direlako. Azkenean, Patxokok pinguino pila bat ikusi zituen; orduan, honela esan zion Pakitori: - Begira, han dauden pinguino haiek izeberg batetik ari dira txirristatzen uretara. Orduan, pinguino bat harrapatzera joan ziren biak.

Azkar-azkar joan ziren harrapatzera mugimendu bizi batekin; guztiek egin zuten hanka, bat izan ezik. Pingüino hori oso despistatua ematen zuen, horregatik harrapatzea erraza izan zen. Besteak baino txikiagoa zen, begiak okertuak zituen, tontolapiko itxurarekin, baina oso moñoñoa zen. Ekipoa osorik zegoen; orduan, ligako konpetizioan jokatzea erabaki zuten. Gainera, fokak bazeukan lagun bat, ekipoan jokatzeko prest zegoena; hartz-txuri bat

zen, nahiko handia bera. Hartz harek hauxe esan zien: - Kriston hatzamarkadak egingo dizkizuet aurpegian! Jokalari bakoitzaren posizioak hauek ziren:

Azkenean, Patxoko eta Pakito finalera iritsi ziren eta oso urduri zeuden guztiak. Ñuen kontra jokatu zuten; lehengo galtzen joan ziren, baina gero buelta eman zioten partiduari eta 5 eta 4 irabazi zuten. Saria, kopa handi bat izan zen. Liga bukatutakoan guztiak beren etxeetara abiatu ziren eta beren eguneroko bizitza arruntarekin jarraitu zuten, Patxokok izan ezik, futbolean urrezko baloiaren saria jaso zuelako.

OCTOPUS

6.B ikasturtea

MARKEL CORETTI

2011-2012

Bazen behin 2011ko urtean familia aberats bat. Aita, Armando deitzen zen, Ama, Andrea eta bi umeak Markel eta Iñaki. Aita 18 urterekin marinan egon zen eta horregatik itsasoa asko gustatzen zitzaion.Aita oso fuertea zen, eskuineko besoan ankla baten tatuagea zeukan bibotea ere bazuen. Ama oso altua zen baina ez zuen ia indarrik eta oso karakter txarra zuen, ile luzea zeukan.Umeak berdinak ziren altuak eta fuerteak ilea luzea zuten kolore ilunekoa. Egun batean familia osoa itsasontzi erraldoi bat alkilatu zuen.Itsasontzia OCTOPUS ,olagarroa bezala, deitzen zen.Ozeano Atlantikora joateko asmoa zuten oporrak pasatzera.Ozeano Atlantikora iristen ari zirenean zurrunbilo beltz txiki batzuk zeuden. Itsasontzian kapitan gaizto eta itsusi bat zegoen. Kapitain gaiztoa bere GPS-an ikusi zuen zurrunbilo erraldoi batera zihoaztela eta orduan OCTOPUS itsasontzian zegoen azken salbamentuko itsasontzitsoa hartu zuen,familia osoa bakarrik OCTOPUS itsasontzian utziz. Itsasontzia zurrumbilora asko urbildu zenean golpeak entzun ziren.Orduan aita

itsasontziko barandilara hurbildu zen eta zurrunbiloa ikusi zuen eta familia osoari abisatu zion.Ama korrika batean kapitainarengana joan zen baina kapitaina ihes egin zuela konturatu zen.Orduan S.O.S seinaleak bidali zituen baina inork ez zion kasurik egin.Zurrunbilora iristen ari zirenean itsasontzia erditik puskatu eta itsaso azpira joan zen.Familia osoa zurrunbiloan zegoela itsasoak xurgatu egin zituen eta urruneko uharte batean agertu ziren.Orduan aitak, amak eta umeak egur pila bat hartu zuten eta mendi txikitxo bat egin zuten. Bi harriekin sua eman zioten eta urrutitik zihoan itsasontzi batek suak ateratzen zuen kea ikusi zuen eta familiaren bila joan zen eta itsasontzi horretan etxera bueltatu ziren.

ANDER ETA BERE AITA

KANARIASEN

JOSELIN CRUZ

LH6.MAILA B

Bazen behin 11 urteko mutil bat Ander izenekoa.Ander bere amarekin eta bere aitarekin Parisen bizi zen.Ander altua zen, ile motza eta marroia zeukan begiak bezala. Oso alaia zen eta futbola eta dantza gustatzen zitzaizkion.

Ama oso zorrotza zen bere lanarekin, eta bere

aita, berriz, oso eskuzabala, Anderri nahi zuena egiten uzten zion.

Udako egun batean Ander bere aitarekin joan

nahi zuen Kanariasera oporretara, baina bere amak ezin zuen, lana egin behar zuelako. Orduan Ander eta bere aita, biak bakarrik joan ziren. Iritsi zirenean, irteera bat egitera joan ziren hango herria ezagutzera eta dena oso polita zen eta asko gustatu zitzaien. Eskultura asko ikusi zituzten, argazki asko egin zituzten eta gero bazkaltzera joan ziren jatetxe batera. Han ganbak eta gauza gehiago jan zituzten. Bukatu zutenean joan ziren apartamentu batera, Anderren aitak erosketak egin behar zituelako afaltzeko.

Bitartean Ander parkera joan zen, apartamentu

aurrean parkea zeukatelako. Parkean jostailu pila

bat zeukaten: Igerilekua, pin pon jokoa,… Parkea oso haundia zen eta bera bakarrik zegoen, jolasten ari zenean neska polit bat ikusi zuen. Neskak ilea horia zeukan, begiak urdinak eta ilea oso luzea. Ander berarengana joan zen eta bapatean neska desagertu egin zen. Ander korrika joan zen aitari gertatutakoa kontatzera,baina aitak ez zion sinetsi, eta Ander aitarekin haserretu zen.

Hurrengo egunean Ander berriz parkera

bueltatu zen, oraingoan beste ume batzuk zeuden eta beraiekin futbolera jolastu zuen.Jolasten ari zela bapatean berriz neska ikusi zuen, lagunei esan zien baina inork ez zuen ezer ikusten. Hala ere Ander neskaren atzetik joan zen eta korrika zihoala paper bat aurkitu zuen, bertan “Santa Cruz kalea” zegoen idatzita. Ez zekien zer esan nahi zuen eta pentsatzen pasa zuen gau osoa urduri eta beldurtuta. Goizean apartamentuko postontzian sobre bat aurkitu zen barruan jartzen zuen “zaharra eta haundia da”. Orduan Ander konturatu zen zerbait bilatzeko pistak zirela.Ondo pentsatu ondoren Kanariaseko mapa bat hartu zuen eta Santa Cruz kalea non zegoen bilatu zuen. Hara joan zenean etxe zahar bat eta haundia aurkitu zituen.

Momentu horretan konturatu zen neska hori bere irudimena izan zela. Etxea asko gustatu zitzaion eta azken egunerarte garbitzen eta txukuntzen egon zen.

Bere gurasoei sorpresa bat eman nahi zien, han

bizitzen geratu nahi zuen. Aitari dena kontatu zion eta amari deitu zioten sorpresa bat zeukatela esateko.Amak hasieran ez zuen joan nahi, lana zeukalako Parisen, baina azkenean Anderrek esan zion oso garrantzitsua zela eta lortu zuen ama Kanariasera joatea.

Ama iristean Anderrek sorpresa erakutsi zion eta bere amari izugarri gustatu zitzaion eta han geratzea erabaki zuten.

URPEKARI BERRIA

Haritz Etxegarai

2011-12 IKASTURTEA LH 6.maila B

Bazen behin 1965 familia pobre bat, pobreak ziren amak ez zeukalako lanik eta hori gutxi balitz ez zeukaten dirurik janaria erosteko eta zakarrontzitik hartzen zuten janaria, noizbehinka jendeak zopa beroa ematen zien eta asko disfrutatzen zuten. Familia hau Londresen bizi zen eta bizimodu txarra zeramaten, amak 39 urte zituen, ile horia eta lisoa zeukan, oso argala zegoen eta beraren alabari zer edo zer gertatzen bazitzaion azkar arduratzen zen.Alaba ,berriz, ile lisokoa zen ama bezala, argala eta peka asko zituen, segituan jartzen zen urduri eta oso jatorra zen. Egun batean bazihoazen kale zikin batetik

eta alabak zer edo zer distiratsua ikusi zuen.

Gerturatu eta bi euroko txanpona zen. Amak esan

zion loteria erosteko baina alabak horrela

erantzun zion:

-Ama, baina ez litzateke hobeto izango janari

pixka bat erostea- Horrela erantzun zion amak:

-Bai baina, aurten esan dute munduko loteria

handiena hemen eroriko dela, gainera sobratzen

zaigun diruarekin janari pixka bat erosiko dugu.

-Bai,ados.

Hor joan zen alaba loteria dendara eta bi euroko

txanponarekin loteriako txartel bat erosi zuen eta

amarengana joan zen.

Bi egunetara etxe bateko leihotik begira

zeuden, eta numeroak esaten hasi zirenean denak

koinziditzen zuten, zenbaki batek izan ezik baina

ordu erdira esan zuten azken zenbakia eta oso

pozik zeuden munduko loteria handiena zelako

beraiei tokatu zitzaiena.

Londreseko etxerik eleganteena erosi zuten,

baina egun batzuetara deitu egin zieten esanez bi

miloi horiek ezin zituztela bidali eta bakarrik

erdia bidaliko zietela. Miloi bat eurotan eman

beharrean diru hori balio zuen urpekari bat

emango zietela.

Amak baietz esan zien baina urpekariak

benetan funtzionatzen zuen galdetu zion. Gizonak

baietz erantzun zion.

Astebete pasa ondoren, urpekaria etxera

iritsi zenean alabari sekulako gogoa etorri

zitzaion, eta amari eskatu zion proba zezakeen.

Amak honela erantzun zion:

-Ez dakit ba … Utzi pentsatzen … Beno ,nahi

baduzu utziko dizut urpekaria erabiltzen baina

kontuz!

Hor joan zen alaba urpekarira, eta

ontziratzerakoan botoi bat sakatu eta urpekaria

martxan jarri zen.

Itsasoan zebilela olagarro erraldoi batekin

egin zuen topo, eta olagarroak

eraso egin zion bere 8 tentakuluekin baina

urradura bat bakarrik egin zion suertez

urpekariari, alabak misil bat bota zion, bestela

bere burua eta urpekaria arriskuan zeuden.

Bi ordu pasatu ziren eta oso gasolina gutxi zeukan,

pentsatzen hasi zen nolatan bukatu zitzaion

horren azkar gasolina.

-Atzera bueltatuz, ez zaigu ezer pasa um, um… A

bai!! Olagarroak hortxe egingo zidan urradura,

gasolina filtroan. Kaka zaharra! Esan zuen alabak.

Bueno irakurria zeukan algek balio zutela gasolina

egiteko. Ate guztiak miatu zituen,eta ate

horietako batean urpekari baten trajea zegoen

eta jantzi egin zuen ,Kaskoak eta linterna ere

bazituen, beraz, dena aurkitu zuen. Trajea jantzi

eta berehala irten zen.

Bazihoan ia-ia 20 kilometrotara eta ez zuen

algarik aurkitzen, baina beste 10 kilometro egin

zituenean alga asko aurkitu zituen. Horietako

batzuk jangarriak ziren eta jan egin zituen, gose

handia baitzuen. Besteak gasolina egiteko erabili

zituen eta urpekaria martxan jarri zuen.

Azkenean Londresera iritsi zen eta amak kriston

besarkada eman zion negarrez eta esan zion:

- Oso kezkatua nengoen alabatxo. Zergatik ez

zara lehenago etorri?

- Urpekariari gasolina bukatu zitzaion eta alga

berezi batzuen bila joan nintzen, baina bi ordu

tardatu nituen eta gainera maskota oso berezi bat

ekarri dut, olagarro bat da - Baina non sartuko

dugu?- Galdegin zion amak.

- Komuneko baineran, horrela elkarrekin bainatuko

gara.

- Ikusiko dugu, baina sar zaitez zure

olagarroarekin etxean, pentsatuko dugu zer egin.

Alabak esperientzi berria kontatu zion amari

afaltzen zuten bitartean, eta olagarroa baineran

aurrera eta atzera igerian zebilen bitartean.

Geroztik alaba, urtero irteten da itsasora bere urpekarian eta maskota kuttunarekin.

Non ote dago altxorra?

2011-12 AITOR IKASTOLA L.H 6.MAILA B ANNE GOMEZ

Dena arratsalde batean hasi zen. Pariseko Rue Montaliment kaleko Haway tabernan. Hiru lagun, Jack, Julieta eta Patrick izenekoak hitz-eginez eta hitz- eginez, bat-batean Patrickek abenturazko bidai bat egin nahi zuela proposatu zuen. Bere lagunak, Julieta eta Jack berarekin ados zeuden. Eta Jack Julio Verneren antzeko abentura bat egin nahi zuen. Munduari buelta eman.Eta berarekin ados zeuden eta dena prestatzen hasi ziren eta hurrengo astean abentura guztia hasi zen.

Lehenengo Txinara joan ziren. Oso handia zen asko gustatu zitzaien. 1300 milloi biztanle baino gehiago bizi ziren. Jende asko bizi zen herrialde horretan. China munduko biztanle gehien dituen herrialde bat da. Ondoren Julietak esan zuen: -Eeeei!!! zer iruditzen zaizue Egiptora joaten bagara? Egipto bisitatzea ilusio asko egiten dit. -Niregatik bai! Ideia hori gustatu egin zait, orain Patricki galdetu beharko diogu, gauzak hobe taldean galdetzea.-esan zuen Jackek. -Bai, beno, neuretzat ere ideia ona da. Nire ustez, baita ere bidaia hori egitea ideia ona iruditzen zait.-esan zuen -Orduan zertan ari gara itxoiten?? -esan zuen Julietak. -GOOOAZEEN BAAA!!!!- esan zuten hirurak

Iritsi zirenean, Egiptoko basamortura joan ziren Tutankamonen tunbak eta piramideak bisitatzera. Han zeudela, hiru piramide ikusi zituzten ordenean bata bestearen ondoan txikienetik handienera ordenatuta. Oso arraroa iruditu zitzaien. Hara zihoazela, Julietak Lurrean pergamino bat aurkitu zuen enrroiatuta tubo bat bezala eginda.

Ura ikusi eta segituan lurretik hartu egin zuen,

irrikitan zegoen pergamino horretan ze jartzen zuen jakiteko. Eskuan zeukala, bere bi lagunei garrasi egin zien: -Eeeee mutilaaaak!! Ikusiii zeer aurkiiitu duuudaaan!! -Zeer? Zer aurkitu duzu?- esan zuten Jackeck eta Patrickek. Pergamino bat aurkitu dut! Zer izango ote da ba?-esan zuen Julietak. -Ez dakiit, irekii irekii!- esan zuen Patrickeck

Ireki zuenean, Konturatu ziren, altxor baten mapa bat zela! Oso pozik jarri ziren, Eta segituan Mapa horrek esaten zuena egiten hasi ziren, altxorra aurkitzeko irrikitan zeuden eta. Sarrera piramide txikienean zen. Han zeudela eta, hasi egin ziren. Hor hiru lagunak pixkat beldurtu egin ziren. Baina altxorra aurkitu nahi zutenez aurrera

jarraitu zuten. Maparekin ari zirela, tunel batekin topo egin zuten,tunel horretako paretetan marrazki eta letra arraroak zeuden, baina ba zegoen marrazki espezial bat. Baina bazuten arazo bat, tunel horretatik ez zegoen irtenbiderik pareta zegoen, baina mapan bideak jarraitu egiten zuen. Konturatu ziren mapan asmakizun bat idatzita zegoela, irakurri eta segituan konturatu ziren zer esan nahi zuen, egin eta bidea ixten zuen pareta desagertu egin zen. Oso harriturik pixkanaka-pixkanaka gerturatzen joan ziren. Tuneletik ateratzerakoan bidea segitu zuten eta bat-batean paretetatik sugeak ateratzen hasi ziren eta ziztu bizian atera ziren handikan, sugeak despistatu zituztenean bidea segitu zuten. Horrela Denbora asko pasa zuten baina momentu batean Tutankamonen hilobia aurkitu zuten, ireki egin nahi zuten baina beldurra zeukaten; azkenean ireki egin zuten. Hor altxor bat aurkitu zuten... urez beteta joyak eta gauza pilo bat balore handikoak.. eta noski altxorra beraientzat hartu zuten. Beraien herrialdera iritsi zirenean,beraien famili eta

lagunei kontatu zietenean ezin zuten sinetsi baina ikusterakoan sinetsi egin zuten oso harrituta zeuden.Millonarioak egin eta oso ondo bizi izan ziren betirako..

Anne Gomez

2011-12 IKASTURTEA ENEKO NOGUEIRA LH 6.B MAILA

Egun hartan dena hasi zen. Ion, Markelen aita liburu bat irakurtzen ari zen. Liburu hori ``Viaje al Centro de la tierra´´ zen. Markel Tedi bere txakurrarekin jolasten ari zen. Ion, aita, exploradorea zen. Markel handitan arkeologoa izan nahi zuen. Tedik beti Markelekin egon nahi zuen, baina Markel ikastolara joaten zenean eta Ion Markelen aita lanera joan behar zuenean Tedi etxean bakarrik geratzen zen.

Ion 40 urteko gizon bat zen, Markel bere

semeak 10 urte zituen eta txakurrak urte bat zeukan. Euskal Herrian bizi ziren, Donostian. 2000 urtean zeuden. Martxoaren 21. egunean.

Hurrengo egunean Larunbata zen eta Ionek pentsatu zuen liburua bukatu zuenean berak bidai hura egin nahi zuela baina beste modu batean. Egongelara joan zen eta pentsatzen hasi zen. Azkenean bururatu zitzaion ez munduaren bihotzera joatea Julio Verne bezala baizik eta Mundua zeharkatzea, hau da, mundua zeharkatzea barnealdetik Euskal Herritik hasita, orduan lurraren beste aldean aterako ziren. Markel etxera sartu zen eta entzun zion mundua zeharkatuko zuela eta galdetu zion Markelek bere aitari: -Aita mundua zeharkatuko duzu? Eta aitak esan zion: -Agian, nola dakizu? -Entzun egin dizut, zurekin joan naiteke? -Ez oso arriskutsua da. -Jo.

Ionek kalkuluak egin zituen eta mundua zeharkatzen bazuen Australian aterako zen. Markelek plan bat zeukan maleteroan sartuko zen eta Ionekin joango zen mundua zeharkatzera. Ion prestatu zen eta kotxean sartu zen. Markelek berdina egin zuen eta kotxearen maleteroan sartu zen Tedirekin. Ion ez zen konturatu. Arrikrutzeko kobazulora lasai-lasai joan zen. Markel berdin. Arrikrutzen zeuden emozioz beteta. Ion oraindik ez zen konturatu Markel maleteroan zegoela. Ionek gauzak hartu zituen eta sartu zen, Arrikrutzera eta Markel bere atzean zegoen. Sartu ziren. Harria ukitu zuen. Bat batean Markelek esan zion: -Kaixo eta Ion: -Zer zabiltza hemen? -Zurekin joan nahi dut! -Ez!! -Mesedez aita! -Beno bale...... Ionek krak-krak entzun zuen! Gora begiratu zuen eta harri bat erori zen! Korrika hasi ziren eta harria erori zenean irteera itxi zuen eta ezin izan zuten atera. Orduan dena hasi zen. Mundua barrutik esploratzeko bidaia egitera zihoazten. Linternak hartu zituzten eta esploratzeko tresnak jarri zituzten.

Orduak pasa zituzten eta ia-ia mantuan zeuden. Beroarengatik nabaritzen zuten. Bero handia zegoen. Mantua lurrazaleko bigarren geruza da. Mantua magmaz osatuta dago. Bat-batean Tedi zaunka hasi zen. Ikusi zuten magma zetorrela eta korrika hasi ziren. Paretan harri handi bat zegoen. Harri horrengana joan ziren eta salto egin zuten harriaren gainera. Magma harriaren azpian zegoen. Magma azkenean bukatu zen eta abenturarekin segitu zuten. Mantura iritsi ziren. Bero izugarria zegoen. Magman flotatzen zegoen harri handi batera joan behar ziren bestela biderik ez zeukaten. Harri handia bat ikusi zuten. Harri horren gainera salto egin zuten. Bat-batean magman zurrunbilo bat hasi zen. Oso bizkor zihoazten. Ezin zuten ezer egin eta zurrunbilotik behera joan ziren. Bide batean behera oso azkar zihoazten. Lehen baino bero gehiago zegoen. Markelek beldurra zeukan eta Tedi besarkatzen zuen. Ionek esan zion ez larritzeko ez zela ezer pasako. Zurrunbiloan zeudenean Ion ia-ia erori zen baina Markelek besotik heldu zion ez erortzeko. Kanpo-nukleora zihoazten. Mantua bezala zen baina bero gehiago egiten zuen. Kanpo-nukleoa lurraren hirugarren geruza zen. Orain kanpo-nukleoan zeuden. Bide bat behar zuten barne-nukleora joateko. Markelek ur-jauzi bat ikusi zuen baina magmakoa zen! Ikaragarria zen! Oso handia zen ordu erdi erortzen egon ziren. Baina arazo bat zeukaten, bazekiten lurra harrizkoa zela eta ez magmakoa. Barne-nukleoko lurra ikusten zuten eta lurrera erori baino lehenago

salto egin zuten. Bero izugarria zegoen. Barne-nukleoa lurreko azken geruza zen baina presioarengaitik lurra solidoa zen. Krater bat zegoen eta lurra piskatxo bat ikusten zen. Hortik gora igo behar zuten baina nola? Esploratzeko tresnetan engantxeak eta sokak zituzten baina goraino joateko nahikoa ez zen. Bi egun pasa ziren eta bat-batean lurrikara bat egon zen. Harriak erortzen ziren. Harri batek Tedi ia-ia zapaldu zuen, baina zapaldu baino lehenago pterosaurio batek harrapatu zituen Tedi, Ion eta Markel. Peterosaurioak bere kabira eraman zituen. Plan bat bururatu behar zitzaien bestela hil egingo ziren! Eta bururatu zitzaien pterosaurioa domestikatu egiten bazuten kraterretik gora joango zirela eta Australian aterako zirela. Pterosaurioa domestikatzea zaila izan zen baina lortu zuten. Kraterrerantz zihoazten eta beste harri bat erori zen baina pterosaurioak eskibatu zuen. Kraterretik gora zihoazten abiadura ikaragarrian. Azkenean atera ziren eta pterosaurioak hirira eraman zituen. Hegazkina hartu behar zuten. Pterosaurioa joan zen eta Ion, Markel eta Tedi aeroportura joan ziren. Hegazkinaren tiketak hartu zituzten eta bertan sartu ziren. Hegan zeudenean pterosarioa ikusi zuten hegan egiten bere taldearekin. Markelek pterosaurioari agurtu zuen. Azkenean etxera bueltatu ziren eta Ionek ipuin bat egin zuen eta ospetsuak izan ziren.

NON GAUDE? LH 6. maila B Josune Pascual

Orain dela 20 urte bazen kuadrila bat, 12 partaide ziren, 6 neska eta 6 mutil. 6 neska horiek antzekoak ziren Patxa, Zuriñe, Laura, Xanna eta Kristina deitzen ziren. Mutilak ere antzekoak ziren beraien izenak Patxiku, Julian, Morizz, Antxon, Martin eta Patrizio ziren. Egun batean uharte batera joatea pentsatu zuten. Ondo pentsatu eta gero... Madagaskarrera juatea erabaki zuten, Patxikuk oso polita zela esaten zuelako eta guztiak exploratu nahai zutelako. Kuadrila osoa autobusez Madrilgo aireportura juan zen. Madagaskarrera juateko, hegazkina ia-ia galdu zuten Patxikuk jende guztiarekin hitz egiten zuelako. Azkenean ez zuten galdu!! 10 ordu eta gero … Madagaskarrera iritsi ziren. Jaistean Patxak esan zuen: -Hau oso handia da, ez gera galduko? Morizzek eratzun zion: -nik uste det ezetz, Patxikuk hau ezagutzen duelako. Patxiku ez zen ondo gogoratzen Madagaskar nolakoa zen eta xanna horregatik beldurtu egin zen.denak aserre zeuden Patxikurekin eta bidea bilatzea erabaki zuten. Bidea bilatzea hari zirela, Morizzek estropezu egin eta ibai batean erori zen. Min handia hartu zuen eta ezin zen mugitu. Sakelekoak begiratu zituzten, eta inork ez zeukan koberturarik, orduan batzuk erabaki zuten Morizz zaintzea eta beste batzuk mediku bat bilatzea Morizz sendatzeko.

Handik gertu zegoen herriska batean mediku bat aurkitu zuten eta korrika baten Morizz eta besteak zeuden lekuraino eraman zuten. Medikuak Morizz sendatu zuten, eta denei herriskara eraman zuten. Medikuak Pepe deitzen zen, eta Pepe erakutsi zion denoi nolako den Madagaskar. Kuadrila osoa eta Pepe oso ondo pasatu ziran herriska ortan . Beraiei falta zitzaion 2 egun bueltatzeko Donostira. Pepek gonbidatu zitun kuadrila osoari festa batean. Festa ortan kokakola gusanitoak eta abar … Zeuden jateko, beraiei gose handia zeukaten, geroago

herriko guztiak etorri zidaten Peperen festan eta denok hasi ziren dantzatzen. Hurrengo egunean bueltatu behar ziren Donostira. Patriziok esan zuen: -nik gustora egon naiz Madagaskarrean. Denak esan zuten espero dutela berriz bueltatzera Madagaskarrera, Peperi ikusteko, eta esan zuten ez zutela inoiz hastuko, esan zuten Peperi -Agurrrr!!!!!!!!!!!! Pepeeeeeee!!!!!!!!!!! Beste egun batean bueltatuko garaaaaaaaa!!!!!!!! (eta egazkinez juan ziren)

BUKAERA!!!!

William eta Katen historia. LH.6B 2011-12 Ikasturtea Andrea Perdiguero Urretabizkaia

Duela urte asko, 1920eko Oxford Street kaleko Londreseko hirian, Kate eta William izeneko senar

emazte bat bizi zen, Kate argazkilari famatu bat zen, Londres osoko hoberena, urtero, urtero erreportaje berri bat egin behar zuen, bestela lanik gabe geldituko zela esaten zion bere nagusiak, baina idea guztiak agortu egin zitzaizkion, Londres guztiko argazkiak aterata zituelako. -Zerbait desberdina izan behar du, argazkilarien munduan inork ez duena lehenago egin! Esan zuen Kate-ek.William pentsakor jarri zen eta halako batean salto handi bat egin eta… -Badaukat!!! -Zer?! Esan zuen Katek ilusioz beterik. -Munduari buruz! -esan zuen William-ek -Nola egingo dizkiot argazkiak lur planetari?? -Ez neska. Munduko herrialdeko gauza famatuenei. William exploradorea zen eta lurrari buruz gauza berriak ikastea izugarri gustatzen zitzaion, eta gainera ez zuten arazorik izango diru kontuekin, diru pila bat zeukatelako.

-Bai oso ideia hona da! Paris-en Eiffel dorrea, Indian Taj Mahal gaztelua, Espanian Barzelonako Sagrada familia eliza, bisitatuko ditugu. -Orduan erabakita dago oraintxe bertan nihoa tiketak hartzera hurrengo astean Indiara goaz eta!!! William aireportura joan zen eta 2 ticket eskatu zituen Indiara joateko. Hurrengo egunerako goizeko 8 tarako. Kate eta William maletak egiten hasi ziren, -Bakarrik beharrezkoena eraman behar dugu, bestela astoak bezala ibiliko gara. Argazki kamara behar beharrezkoa , ez ahaztu hori behintzat!!- esan zion brometan Williamek. -Ez hori ez dut ahaztuko! Jajaj. Maletak bukatu eta ohera joan ziren hurrengo egunean goiz esnatu behar zutelako, bestela dirigiblea galduko zuten. Hurrengo goizean iratzargailuak ez zuen jo eta 8 bost gutxitan esnatu ziren. -Korri Dirigiblea galduko dugu eta!! Esan zuen katek- korrika jantzi ziren eta taxian joan ziren ziztu batean.Hara iritsi zirenean dirigiblea iá aireratu zen baina oihuka hasi ziren eta soka bat bota zieten igotzeko, lehenengo maletak igo ziren korapilo batekin helduta, eta maletak igo zituztenean beste bi soka bota zituzten Kate eta William igotzeko. Katek bere maleta hartzera joan zenean korapiloa askatu egin

zen ia ia lurrera erotzen zen baina ondoan zegoen

neska batek hartu egin zuen. -Mila esker! Esan zuen katek- zu gatik ez balitz ez dakit zer egingo nukeen. -Ez horrengatik neska! Soumya dut izena. Soumyak jantzi arraro bat zeukan jantzita eta bere azalaren kolorea marroixka zen.Bere jantziaren kolorea berde pistatxo bat zen eta gainetik tela transparente bat bezala zeukan jarrita, sari

izenekoa. -Nora zoazte? Ni Indiara, Londresera joan nintzen egun batzuk igarotzera baina ni Indiakoa naiz. -Gu, ere! Munduaren kapital inportanteenak bisitatzera goaz, eta Indian Taj-Mahal gaztelua bisitatu nahi dugu,-esan zuen William ek- baina ez dakigu indioz ezertxo ere eta zona hori ez dugu ezagutzen. -Nahi baduzue ni zuekin noa eta den dena esplikatzen dizuet eta horrela jendearekin komunikatzen languntzen dizuet.

Hara iritsi zirenean Soumya-ri gizon beltz bat ari zion itxaroten, maletak hartu eta esan zien -Ba al goaz? -Eta hori?-esan zuen Williamek -Ah ez nizuen esan? Printzesa bat naiz Soumya printzesa, Taj Mal gaztelura iristen garenean, argazkiak atera eta nire gazteluan lo egiten gera zaitezkete. -Bai oso ideia ona da!- Williamek -Ez bazaizu importa…- Katek -Ez neska nire gazteluak 16 gela edo gehio dauzka eta gainera bakarrik bizi naiz.

Hurrengo goizean… -Agur esateko garaia iritis da. -Bai barkua zain daukagu. -Eta orain nora zoanzte?-Soumyak -Espaniara, Sagrada Familia bisitatzera. -Urrengo arte! -Agur!!! –barkutik Kate eta Williamek barku bat hartu zuten Espaniara iristeko, han Roberto izeneko guia bat kontratatu zuten,Robertok Sagrada Familia eliza erakutsiko zien. 2 aste eta ondoren azkenean iritsi egin ziren eta portuan Roberto zegoen baina ez zekiten nolakoa sen,

inoiz ez zutelako ikusi, baina esan zien kartel txuri batean “Roberto naiz” jarriko zuela jakiteko zein zen, azkenean aurkitu egin zuten, mutil alto, begi marroi avellana eta ile marroia zeukan, berak Sagrada Familia erakutsi zien eta Katek argazkiak

ateratakoan Robertok Barcelona osoa erakutsi zien, aste 1 gelditu ziren deskantsatzen, hotel bat hartu zuten. Aste hori pasa zenean, Parisera joateko ordua iritsi zen. -Beno orain Parisera joan behar dugu eta, hara iristean croasan bat probatu nahi nuke ,hoberenak dira eta!-Williamek irrifartsu. -Baita nik ere, jajaj!! -Dirigiblean montatu eta 2h iraun zituzten zeruan bueltaka. Katek Parisen lagun bat zeukan eta hiria berak erakutsiko zien, bere lagunaren izena Faviela zen. Iritsi zirenean han zegoen itxaroten, kate korrika joan zen berarengana aspaldian ez zirelako ikusi.Argazkilarien karrera juntu egin zutelako ezagutzen ziren, oso lagun onak ziren.Iritsi eta segituan joan ziren Eiffel dorreari argazki bat

egitera baina horren aurretik Williamek croasan bat erosi zuen. -Ummmmmm orain badakit zergatik esaten dute munduko hoberenak direla. Argazkia atera

eta iluntze arte gelditu ziren, -eta orain nora goaz?-katek -kate, maitea urte honetako bidaia bukatu dugu, orain Londresera bueltatu behar dugu. -Oso motza egin zait, hurrengo urtean berriro egingo dugu? -Bai!! Eta Rusia, Usa, eta Australia bisitatuko ditugu! -Hurrengo urteko udara iristeko irrikaz nago… Eta horrela segitu zuten urtero,artero 3 leku desbedin bisitatzen, mundu guztia bisitatu arte

Aitor ikastola 2011-12 Ikasturtea L.H 6.maila

Ander Pollacino

Bazen behin Lyonen, Frantzian, 36 urteko bikote bat, mutila Borja deitzen zen, 2,10m neurtzen zuen eta beti atearen markoaren kontra jotzen zuen. Neskak, berriz, Sandra izena zeukan 1,70m neurtzen zuen, beltzarana zen eta asko gustatzen zitzaion hondartzara joatea, biak arkeologoak ziren.

Egun batean Pariseko gobernuak guttun urgente bat bidali zien, Paskuako islara joan behar zirela orain dela milioika urte bizi zen ugaztun baten fosila aurkitu behar zutela esanez.

Ez zuten ia denborarik eduki maletak egiteko, Pariseko Orlyko aeroportura joan ziren gobernuak jarritako taxian eta hegazkina hartu eta Paskuako islara abiatu ziren. 36 ordu geroago eta eskala eginez “Caracasen” azkenean iritsi ziren Paskuako uhartera. Hotelera iristean beraien ekipaia utzi zuten, ateratzean gizon zahar batek kontatu zien ordu batzuk lehenago lurrikara bat egon zela eta Moai famatuetako bat desagertu zela. Moaiak orain dela milioika urte Paskuako islan eskulpitu zituzten estatua baliotsu batzuk dira.

Ugaztunaren fosilaren bila ari zirela, bat batean Moaiekin topo egin zuten eta Moai desagertuaren tokian tela arraro bat besterik ez zuten aurkitu, orduan dendaz-denda hasi ziren begiratzen ohiala nongoa zen jakiteko, begiratzen ari zirela konturatu ziren denda horretan lehengo egunean lapurreta bat egon zela eta denda horretan tela horrekin txaketa batzuk saltzen zituztela, baina lapurrak lapurtu egin zituzten.

Iluntzen hasi zen eta hoteletik bueltan Borjak eta Sandrak bi pertsona hitz egiten ikusi zituzten, Moai bati buruz ari ziren. Orduan erabaki zuten zutabe baten atzean izkutatzea hobeto entzuteko, Sandra zegoen lekutik ikusi zuen gizon horiek beraiek aurkitu zuten tela berdineko bi txaketa zeuzkatela eta gizon horietako batek txaketa puskatua zeukala, orduan erabaki zuten poliziari deitzea. Poliziaren sirena entzutean lapurrak korrika hasi ziren ihes egiteko, Sandra eta Borja zeuden kolunmaren ondotik pasa ziren.

Orduan zangartekoa jarri eta bi lapurrak lurrera erori ziren, ondoren korrika batean polizia etorri zen eta atxilotu egin zituzten.

Komisarian lapurrak onartu zuten mohaia beraiek lapurtu zutela aleman milioidun baten enkarguz, Wen Envastaiger deitzen zen eta bilduma ospetsurako Moaia nahi zuen. Aste bat geroago milioiduna atxilotu eta hirurak batera kartzelara eraman zituzten. Hirurak kartzelan zeudenean hasi ziren Moaia aurkitzen. Begiratu eta begiratu baina Moaia aurkitu gabe zeuden poliziak.

Sandra eta Borja oso azkarrak zirenez, Moaia lapurtu zuten bi gizonei esan zieten: - Moaia dagon tokia esaten badiguzue libre utziko zaituztegu. Gizon horietako bat tontoa zenez esan zuen: -Bale, Moaia irlako iparraldean, ATXISSSSS!! Dagoen kobazulo batean izkutatuta dago, ATXISSSSS!!. Orain libre utziko gaituzue? – Baaaaaaa ez!! Erantzun zien Sandrak

Orduan poliziari esan eta Moaia aurkitu zuten. Bost egun geroago Parisera bueltatu ziren, Orliko

atean limosina bat zeukaten eta udaletxeraino eraman zituzten, han Frantziako eta Paskuako irlako presidenteak zeuden, bakoitzari domina bat ipini zioten, eta gainera Hawaiko uharterako bi asteko oporrak!!.

Hawaiko irlan Borjak pentsatu zuen detektibe konpainia bat egitea, Sandrari kontatzean Sandrak baietz esan zuen, eta horrela arkeologia utzi eta detektibe egin ziren.

Aspaldi hasi zen dena 1935ko apirila 6ean. Egun

horretan 5 urteko neska bat azaldu zen Donostiako portuan. Galdurik zegoen, bere gurasoek bakar bakarrik utzi zutelako. Neskak Maddi zuen izena. Oso jatorra ematen zuen. Orduan mutil batekin topo egin zuen:

- Kaixo – esan zuen Maddik. - Kaixo – mutilak. - Galdurik nago!!! Ba al dakizu non egin dezakedan

lo? - Nahi baldin baduzu nire etxean lo egin dezakezu! - Eskerrik asko benetan- erantzun zuen Maddik. - Hitz egiten jarraitu zuten eta lagunak egin ziren

mutilak Patxi zuen izena, 17 bat urte zituen. Maddi neska altua zen, Ilea marroi argikoa zuen eta begiak berde argixkak. Buruan moñoa eraman ohi zuen, neska polit eta jatorra zen. Patxi, berriz, arrantzalea zen, portuan bizi zen. Patxi ere altua zen, rubioa eta begi marroikoa. Patxi jatorra zen baina urduri xamarra ere. Maddi Patxiren etxean bizi zen. Maddi handitu ala Patxiren lagun handiagoa egin zen. Neskak, arrantzaleari lagundu egiten zion. Benetan pozik bizi ziren elkarrekin. Patxi lanean zegoen bitartean Maddi Patxiren amarekin egoten zen. Beste batzutan biak elkarrekin joaten ziren arrantzatzera.

Egun batean goizeko 5etan oso itsasontzi arraroa sartu zen Donostiako portuan. Itsasontzia handia zen, zaharra zela ematen zuen eta gainera bandera beltz bat zuen jarrita. Oso arraroa zen bandera beltza edukitzea, ez zeukan marrazkirik. Orduan Maddi eta Patxi esnatu egin ziren kalera atera ziren zer gertatzen zen ikustea. Patxi txalupara gerturatu zen, ondoren txalupara igo zen txalupako jabeak nor ziren ikustea. Txalupako barruko eskaileretatik jaitsi zen eta han tripulazio bat ikusi zuen, bilera moduko batean zeuden. Bat-batean batek Patxi ikusi egin zuen eta korrika atera ziren denak. Patxi harrapatu nahian baina Patxi ere korrika hasi zen eskaileretatik gora bat-batean bat goitik azaldu zen eta Patxi harrapatu egin zuen bera oihukatzen saiatu arren:

- Maddiiii!!!!!! – oihukatu zuen. Orduan piratek barkua mugimenduan jarri zuten eta

Patxi soka batez lotu zuten eta ahoan galtzerdi lodi bat sartu zioten. Horrela ezin izan zuen hitz egin. Maddi itsasontzi mugitzen ari zela ikusita Igeldo mendira igo zen, katalejoekin eskuan, eta itsasontziari begiratu zion. Banderari begiratzean konturatu zen banderaren beste aldean marrazki bat zegoela, buru hezur bat zen, orduan konturatu zen itsasontzikoak piratak zirela. Ondoren Maddi korrika portura jaitsi zen eta han zeuden guztiei gertatutakoa kontatu zien. Orduan guztiak korrika

itsasontzi batera igo ziren, beste itsasontzia harrapatzeko asmoz. Maddi ere itsasontzira igo zen ezin baitzuen portuan gelditu eta besteek Patxi salbatu ezin bazuten berak salbatuko zuen. Gainera ez zen egongo inor iritziz aldatuko zionik:

- Ni zuekin joango naiz!!! Ez naiz portuan geldituko!! Esan zuen Maddik. Egunak pasa ala piratak geroz

eta urrutiago zeuden. Horrelako egun batean dei bat jaso zuten. Beste itsasontzi batetik zetorren:

- Bai? – esan zuen kapitainak. - Zuen laguna dugu! Patxi izenekoa – erantzun zuen

piraten kapitainak. - Bai gure laguna da ze egin dezakegu?? - Bahitua dugu.Eraman 10milla euro Igeldoko

sagardotegira, eta horrela igandeko goizeko zazpitan faroan egongo da Patxi.

- Iganderako lortu behar zuten dirua eta jadanik astelehena zen. Dirua lortzen saiatu behar ziren. Pentsatu egin behar zuten. Maddik bankura joateko esaten zuen. Baina kapitainak karrera batean parte hartzeko esaten zuen eta hala egin zuten. Baina noski karrerarena ez bazen ondo ateratzen bankura joango ziren dirua lortzea. Asteazkenean zen karrera eta igeri egiteko karrera bat zen, noski ez zen adituentzat zaleentzat zen. Karrera Kontsan hondartzan hasten zen eta Zurriola hondartzan bukatu. Ez zen Maddi bakarrik apuntatu Patxi

ezagutzen zuten ia denak apuntatu ziren. Entrenatzen jardun zuten ahal zuten denbora guztia ordua iritsi arte. Ordua iritsi zenean denak bainujantzia jarrita Kontsa hondartzan zeuden prest. - 1,2,3, yaaaa!! – oihukatu zuen epaileak. Denak igerian hasi ziren, hasieran ezezagun bat

jarri zen lehenengo baina hondoren Maddik aurreratu zion. Gogo handiz egiten zuen igeri baina olatuak kontran zetozen. Olatu batek txiri-buelta batzuk emanarazi egin zion baina Maddi buzeatzen atera zen berriro. Jadanik Urumea ibaian zeuden Maddik ahal zuen indar gehienarekin egiten zuen igeri. Irabazi egin zuen.

- Lehenengo Maddi gelditu zen. - Bigarren kapitaina. - Hirugarren Patxiren ama. -

Lehenengo postuan 6.000 euro ematen zituzten, Bigarren postuan 3.000 euro eta hirugarren postuan 1.000 euro. Denak elkartzen bazituzten 10.000 euro zituzten. Beraz ez zuten bankuan dirurik eskatu behar.

- Primeran Patxirentzako dirua!!!! – Maddik - Tomaaa!!!!!!!!!! – oihukatu zuten denek.

Larunbata iritsi zenean 10.000 euroak Igeldoko tabernara eraman

zituzten eta tabernariari eman zizkioten. Sobre betean zeuden gordeta, “Patxirentzat” zegoen idatzita sobrean. Eman eta portura bueltatu ziren. Orduan piratak tabernan sartu ziren eta sobrea eskatu, tabernariak Patxirentzat jartzen zuen sobrea erakutsi zien eta piratek hori hartu zuten. Hurrengo eguna zen, igandea zen eta goizeko bostak. Orduan piratek Patxi faroan utzi zuten, bi ordu egon zen asperturik baina azkenean bere lagunak azaldu ziren. Soka moztu eta festa bat antolatu zuten Patxiren omenez.

IRATI SARRIGUREN AITOR IKASTOLA 6B

Bazen behin uharte batean bizi zen neska bat. Neska Ane izena zuen eta jaio berria zen 2.000 urtean jaio zen. Bere aita itsasoko ikertzailea zen. Oraintxe bertan 2003 urtean gaude. Ni Ane naiz eta nere amak esan dit 11 urtekin abentura bat biziko dudala. Orain 3 urte ditut eta nere aita itsasora joango da berriz, baino joan baino lehen teleskopio bat oparitu dit. 8 urte pasa ondoren, orain 11 urte ditut eta nere aita ez da bueltatu. Beno oso lotsatia naiz eta ez dut lagunik. Nere etxera joan naiz eta nire teleskopioarekin itsasora begira gelditu naiz eta bat-batean beste uharte bat ikusi dut. Mapetan ez dena azaltzen.

Korrika joan naiz nere lagunei esatera, ziztu bizian etorri dira nere etxeko teleskopioa ikustera eta erakustera nindoala uhartea desagertu egin da eta neska guztiak farrez hasi dira. Orduan amorru bizian motxila bat hartu, janaria, ura, era argazki kamera sartu eta ezer esan gabe, irten

egin naiz itsasora. Ordu erdi bat ibili naiz, igeri egiten, oso nekatua nago, uhartea oso urruti dago eta azkenean zorabiatu egin naiz. Orain esnatu naiz, eta ur azpian nago, ezin dut arnasa hartu eta oihu egin dut: - LAGUNDU! Ematen du ez nauela inork aditu, baina izurde batek entzun dit

eta salbatu egin nau! Uretatik irteterakoan uhartea oso gertu ikusi dut eta nere laguna izurdeak uharteraino eraman nau. Uhartea oso handia dela dirudi eta horregatik beldur pixka bat dut. Hala ere ikertzen hasi naiz. Bat-batean oihu bat entzun dut,eta pentsatu dut: - A ze beldurra! LAGUNDU!!!. Oso nekatua nago, eta orduan eseri eta bokata bat jaten hasi naiz. Argazki kameran nire txikitako argazkiak daude. Eta berriz oihu hori entzun dut , eta altxa egin naiz, uharteari buelta bat ematen hasi naiz. Azkenean, txabola bat aurkitu dut sartu egin naiz eta gizon bat dago, ez dakit zer egin, edo ihes egin edo berarengana hurbildu eta hitz egin. Azkenean bigarren aukera burutu dut eta berarengana

hurbiltzen ari nintzenean berak ihes egin du korrika, eta pentsatu dut.

-Nora joan ote da ? Berehala bere bila hasi naiz, baina ez dut aurkitzen. Azkenean konturatu naiz uhartearen izkinean sumendi bat dagoela. Eta sumendia igotzen hasi naiz. Orain sumendiaren gailurrera joan nahi dut eta eskalatzen hasi naiz. Sumendiaren puntan gizona dago eta korrika joan naiz bera ez eskapatzeko eta hau esan diot -kaixo: nor zara? Zergatik zaude hemen? Eta berak buelta eman du eta esan dit -kaixo Ba ez dakit oso ondo nor naizen, hemen galduta nago duela zortzi urte. Eta pentsatu dut nere aita dela, eta esan dut: -AITA! Zeu zara! Korrika joan naiz berari besarkada bat ematera eta berak esan dit bat-batean, ezustean: -Ze aita? NI ez naiz zure aita. Oso triste jarri naiz eta negar eta guzti egin dut. Bat batean, sumendia piztu egin da. Eta korrika joan gara bere txabolara. Han asalbu gaude , eta idei bat bururatu zait, nire kameran nire txikitako argazkiak daude, eta erakutsi egin dizkiot, eta nitaz gogoratu da eta besarkada bat eman dit. Lurrikara hasi egin da bat-batean, Eta ziztu bizian joan gara uhartearen puntaraino, hor goian dinosauro bat dago, eta beldurtua geratu naiz,

guregana joan da eta nire aitak harrapatu du, eta garraxi egin dut -AITA!!!!!! Bat batean, uhartea 2 zatitan banatu da, azkenean uhartea ondoratu egin da. Uretan nago eta nire laguna izurdea aurkitu dut. Deitu egin diot eta neregana etorri da. Beraren gainean jarri naiz eta ur kanpora atera nau, bat batean nere aita igerian ikusi dut. Eta biok batera, hobeto esanda biok izurdearen gainean gure uhartera bueltatu gara eta nere aita orain dena gogoratzen du. Oso pozik nago . Oso nekatua nagoenez nere ohera joan naiz siesta bat egitera. Bitartean nere aita denei esan die nik bera aurkitu dudala eta dena. Esnatzerakoan telebista jarri eta ni ateratzen naiz, nire aitarekin, eta nere aita niri pasatako dena kontatzen ari da, osopozik nago eta garraxi egin du – IUPI!!!!!!!!!!!!!. Etxetik atera naiz eta uharteako neska guztiak nire lagunak egin dira eta berriz garraxi egin dut – IUPI!!!!!!!!!.

Korrika joan naiz nere aitari besarkada bat ematera eta esan dut – Eskerrik asko aita!!!! zuregaitik uharteko neska guztiak nere lagunak egin dira!. Oso pozik nago!. Orain ez naiz baterez lotsatia. Gaua denez etxera joan naiz, eta oso polita dago itxasoa eta nere teleskopioarekin itsasoa begira gelditu naiz, eta bat batean uhartea berriz atera da uratetik eta ez dago 2 zatitan banatua, batean baizik. Papel bat hartu egin dut

eta neri gertatu zaidan dena idatzi dut. Seguru seguru seguru nago uharte hori, uharte majikoa dela.

IRATI

DABIDEN ERRESKATEA

LH 6.B 2011-2012

IKER TORRA

Bazen behin Dabid izeneko mutiko bat. Dabidek 14 urte zituen ile oria zuen eta altua zen. Bere gurasoak oso aberatsak ziren baina, hala ere, etxetik kanpo egoten ziren hilabeteak eta hilabeteak negozio kontuetan. Berez Dabid oso alaia zen baina bakarrik bizi zenez triste zegoen. Dabid lau pixuko mantsio ikaragarri batean bizi zen. Mantsioa oso modernoa zen eta bere gurasoak ez zeudenez segurtasun sistema berriena zuen. Gau batean Dabid lotan zegoela bi lapur mantsioan sartu segurtasun sistema desaktibatu eta Dabid bahitu egin zuten. Lapurretako bat potoloa zen eta kriston sudurra zuen, bere izena Bobi zen. Bestea oso altua zen eta aurpegia granoz beteta zeukan, bere izena Toni zen.

Bi lapurrek Dabid zaku batean sartu eta itxasontzi zahar batean sartu zuten. Uharte ezezagun batera eraman nahi zuten erreskatea eskatzeko baina bidean ekaitz izugarri batek harrapatu eta itsasontzia ondoratu zuen. Korronteak eramanda Dabid uharte misteriotsu batera iritsi zen.

Hango landareekin egindako armekin animaliak hil eta janez bizirik iraundu zuen. Eskolara joan gabe denbora asko egon zenez andereñoak aitari deitu zion eta konturatu orduko

mobila lokalizatu eta itsasontziak bidali zituzten eta Dabid erreskatatu zuten eta andik aurrera denak batera bizi ziren.

Duela bi urte, 2009ko ekainaren 24ean, nire Aitona eta

amona bizi diren herritik gertu, laguntalde bati iratxo batzuekin

istorio harrigarri bat gertatu zitzaiola entzun nuen.

—Iratxoekin?

—Bai, bai iratxoekin. Ondo entzun duzu.

—Baina Xabi, iratxoak, horiek ume kontuak dira.

—Bai, horixe bera erantzun nuen nik ere, baina jakin mina piztu

zitzaidan.

Lau lagun ziren: Idoia, Maier, Mikel eta Haritz.

Idoia neska argia zen, akaso asko irakurtzen zuelako; nahiko

gozozalea zen eta beti zeraman poltsikoan gozokiren bat,

txokolate zatiren bat edo gaileta apurrak.

Maier Idoiarekin maiz haserretzen zen, berari txukuntasuna

gustatzen zitzaiolako, baina haserrea berehala pasatzen zitzaien

nesken arteko sekretutxoak kontatzeko, ahal zuen guztietan

agintzen zuen.

Mikel mutil bakartia zen nahiko mesfidatia, badaezpadan

beti motxila prest edozertarako zeukana. Motxila barruan zer

zegoen jakitea ezinezkoa zen, baina mago baten kapelua bezain

misteriotsua zen.

Haritz denetan ausartena zen, ez zuen ezerren beldurrik, beti

sartzen zen arazotan. Eskerrak lagunak inguruan zituen beti.

Beno istorioa Idoiaren etxeko ganbaran hasi zen, amak trasteak

deitzen dituen gauzen artean; dena nahiko desordenatua zegoen,

eta Maier gauzak txukuntzen hasi zen. Koaderno bat aurkitu zuen,

eta koadernoan altxor bat non zegoen jartzen zuen. Arratsaldean,

kalean lagunekin elkartu zirenean, haien aurkikuntzaren berri

eman zieten lagunei.

—Zer izango ote da altxor hori? -galdetu zuen Haritzek.

—Ba hemen jartzen du -esan zuen Idoiak-. Liburu bat omen da.

—Ea ba zer liburu mota den -galdetu zuen Maierrek-.

—Aspaldiko kanta bilduma bat da -erantzun zuen Idoiak-.

—Goazen bila! -esan zuen Haritzek-.

Zoritxarrez, Udaletxera zerga ordaintzera joana zen tipo batek

haien ondotik pasatzean entzun egin zituen, eta alkateari esan

zion.

—Altxor hori aurkituko dugu, eta ospetsua egingo da herri hau -

esan zuen alkateak-.

—Hori da -esan zuten Turismo bulegokoek-, horrela aberatsak

egingo gara -gehitu zuten-.

—Basoan omen dago -esan zuen tipoak-.

Artean, lagunak basora joan ziren, eta han Idoiak ipotx bat

aurkitu zuen. Oso atsegina iruditu zitzaionez, txokolate pusketa

bat eman zion, baina zoritxarrez ipotx hura diabetikoa zen eta

zorabiatuta joan zen.

Honen ondoren altxorraren bila jarraitu zuten, eta herri

nimiño bat aurkitu zuten; han ipotxak bizi ziren, eta nola ez,

haiekin haserre zeudenez, ez zen komeni hurbiltzea. Zergatik

zeuden haserre? Ipotx diabetikoaren zorabioaren errudunak

zirelako. Ipotxek, gainera tranpak jarri zituzten, eta Idoia, Maier,

Haritz eta Mikel tranpa batean erori ziren.

Ipotxek tranpan erori zirela ikusita, haiekin hitz egin eta

barkatu egin zituzten, jakinik asmo txarrik ez zutela... eta altxorra

bilatzen lagundu zioten lagun taldeari.

Altxorra aurkitu zutenean, Alkatea eta Turismo bulegokoak

altxorra lapurtu nahi izan zieten, baina lortu gabe.

Idoia, Maier, Haritz eta Mikel etxera itzuli ziren, eta abentura

gehiago bizi izan zituzten, baina hori beste istorio bat da.

ALTXORRAREN BILA

DANI VILANOVA 2011-12 IKASTURTEA LH.6B MAILA

Egun bateko goiz batean Haizea egunero bezala bere aitonarekin mendira joan zen..Haizea hamaika urteko neska zen, ile beltza zuen, bere begiak urdin urdinak ziren eta bere familia pobrea zelako arropa gutxi zuen, baina, Haizea neska alaia zen eta berari ez zitzaion importa bere familia pobrea izatea.Bere aitonak Joxemari izena zuen, 56 urteko gizon bat zen, ile txuria zuen, betaurreko txikiak, potoloa eta alaia zen.

Joxemarik mendian kobazulo bat aurkitu zuen zuela urte batzuk eta Haizeari oso polita iruditzen zitzaion kobazulo hura. Goiz horretan kobazulora joan ziren Joxemari eta Haizea.Etxera bueltatu ziren bazkaltzeko.

Joxemariren etxea egurrezkoa zen, oso handia zen, bi logelak zituen, komun bat, sukaldea eta Haizearen etxeko zati onena iruditzen zitzaion tximinia zen eta gau guztietan tximinian berotzen zen.

Hurrengo egunean Joxemariri gutun bat ailegatu zitzaion honela esaten zuena:

“ Joxemari eta Haizea:

Amona karmen hil da eta herentzia utzi dizue.

Hurrengo astean Irlandan bere hiletara gonbidatzen zaituztegu.

Miren Urlabiola

Joxemari eta Haizea lehenengo itsasontzia hartu zuten Irlandarako. Joxemari eta Haizea Irlandara iritsi zirenean amona Karmenen hiletara joan ziren.Amona karmenen hileta eliza batean ospatu zen, eta denak negarrez zeuden.Haizeak eta Joxemarik herentzia al zuten azkarren hartu nahi zuten han gaizki sentitzen zirelako eta hala gertatu zen .

Elizatik atera zirenean kaxa ireki zuten eta mapa bat zegoen kaxa barruan. Mapa, mapa fisikoa zen horrek esan nahi zuen mapan erliebea ateratzen dela mendiko erliebea.

Eta mapan mendi handi batean gurutze bat zegoen, eta Joxemarik esan zion Haizeari:

- Haizea zergatik izango da mendi handi batean gurutze bat egotea?

Eta Haizeak erantzun zuen:

- Altxor bat edo zerbait holakoa egongo delako.

Eta Joxemarik pentsatu zuen hurrengo egunean mendi horretara joatea ea zer zeukan berezia. Joxeamari eta Haizea mendira joan zirenean konturatu ziren sumendi bat zela eta sumendira igotzea pentsatu zuten.

Haizeak sumendiaren kraterrean zegoenean Haizea kraterretik bera erori zen eta Joxemari zulora bota zen bi aldiz pentsatu gabe, baino zuloa oso handia zen eta Haizea erori zenean txorkatila okertu zuen eta ezin zuen txorkatila mugitu eta Joxemari gainean eraman zuen sumendiaren bide batetik.

Altxorraren barruan dirua eta gauza gehiago zeuden eta Joxemari oso pozik jarri zen.Haizeak altxorraren gauzak ikusi zituenean bere begi urdinak horiak bihurtu ziren .

Haizeak eta Joxemarik altxorra beraien etxera eraman zuten eta Joxemariren etxea hobetu zuten eta Haizeak arropa eta guzti erosi zuen eta oso pozik izan ziren bere bizitza osoan.