Gure abentura-ipuinak

45
6.A Taldea 2012/13 ikasturtea

description

abenturazko ipuinak

Transcript of Gure abentura-ipuinak

Page 1: Gure abentura-ipuinak

Kaixo; ni Tom naiz. Garai batean gimnasiora joaten nintzen denbora libre nuenean. Cnn-ko kazetaria nintzen orduan eta

6.A Taldea

2012/13 ikasturtea

Page 2: Gure abentura-ipuinak

Londresen bizi nintzen. Oso rubioa nintzen eta naiz, nahiz eta, ile txuriak agertzen hasita nagoen; begi berdeak ditut eta oso altua naiz.

Egun batean nire nagusiak erreportari lanak egitera bidali ninduen Robertekin, kamerarekin, New Jersey-era, Sandy urakana hurbiltzen ari zelako. New Jerseyra iritsi eta non topatzen gara hiri osoa prestatzen ari zela iritsi behar zuen horretarako:etxeak eta supermerkatuak ixten ari ziren eta familiak autobusetan, autoetan…herritik urruntzen. Sandy hurbiltzen ari zen eta Robert eta nik pentsatu genuen prestatuko babeslekuetan sartzeko egokiena zela. Sandy iritsi zen. Kazkabarra, haizea, trumoiak, tximistak, denetik izan genuen.

Robertek kamara piztu zuen, nik mikrofonoa hartu eta New Yorkekin konektatu genuen. Mikrofonoa hartu eta hau esan nuen:

-Kaixo New Jersey-tik. Sandy zeru gainean dugu. Biztanleek etxeak hustu egin dituzte eta hiritik alde egin dute. Etxeak eta bestelako eraikinak erori dira. Horietako bat, zubi baten gainean erori da, eta bidea moztuta geratu da. Zutik geratu diren etxeetan ez dute ez urik ezta gasik edo argirik ere. 7 pertsona hil egin dira dagoeneko eta 5 ospitalean daude.

-New Yorketik: Eskerrik asko informazio horrengatik.-Erantzun zigun Cnn-ko berri-aurkezleak.

Robert eta biok ura nahi genuen eta polizia bati galdetu genion:

-Ba al dakizu ura non aurkitu dezakegun?Eta poliziak:-Ura hemen ez dago, inguru hauetan ez behintzat.Eta guk: -Bada, beharrezkoa dugu.Poliziak orduan erantzun zigun:-Hiria zeharkatu behar duzue horretarako, baina debekatuta dago.

Robert-ek esan zidan bera aterako zela inor konturatu gabe.Nik orduan,oso arriskutsua zela eta ez joateko,esan

Page 3: Gure abentura-ipuinak

nion, baina ez zidan kasurik egin. Ni babeslekuan gelditu nintzen eta Robert uraren bila abiatu zen.

Irratia piztu eta etengabe berriak ematen ari ziren. Horietako bat, New Jersen beste eraikin bat erori zela izan zen. Nik Robertaz pentsatu nuen momentu batetaz, baina, gero, ez nion garrantzirik eman. Lo geratu nintzen oso nekatuta nengoelako. Esnatu eta konturatu nintzen ordu asko igaro nituela lotan.

-Robert?, Robert?- Neure buruari galdetzen nion ez bainintzen gogoratzen Robert ur bila joan azena.

Sandy urakana urruntzen ari zen. Sakelako telefonoa hartu eta Roberten dei galdua neukan eta Roberti deitu nion. Telefonoa hartu zuten baina konturatu nintzen Robert ez zela, eta esan nuen.

-Kaixo nor zara?.Eta erantzun zuten-Suhiltzailea naiz, ezagutzen al duzu pertsona hau?-Bai, noski. Nire lankide da.-Ni larrituta, zerbait gertatzen zenaren susmoa nuen.-Zer gertatzen da?-Zure laguna ospitalera eraman behar izan dugu.-Suhiltzaileak Eta erantzun nuen-Eskerik asko.-Eta moztu zuen

Furgoneta hartu eta ospitalera abiatu nintzen. Bide motzetik joan nintzen baina moztuta zegoen eta buelta eman behar nuen. Iritsi nintzenean Roberten gelara joan nintzen eta tuboak, orratzak, botikak… zituen gorputzetik zintzilik. Sakelako telefonoa hartu nuen eta nire nagusiari deitu nion gertatutakoa kontatu nion. Nagusiak esan zidan -Erreportajea eginda dago?. Tomek erantzun zion: -Bai. Nagusiak. -Posiblea da Robert New Jersey-tik New York-era ekartzea?.-galdegin zidan -Ez, ezinezkoa da.-Erantzun nion.Berak orduan: -Nik Roberten familiari deituko diot eta New Jersy-era joango gara, zuk informatuta egon gertatzen diren gauza guztietaz.-Eta moztu genuen.

Page 4: Gure abentura-ipuinak

Gelan nengoela, mediku bat etorri zen eta kanpoan itxoiteko eskatu zidan, horrelaxe egin nuen. Denbora luzez aritu zen barruan sendagilea. Tarte horretan nire nagusia eta Roberten familia etorri ziren.Agurtu ginen eta mediku bat barruan zegoela esan nien. Irten zenean: -Notizi txarrak, Robertek gurpileko aulkia beharko du mugitzeko. Ezin izan dugu ezer egin hankak salbatzeko.

Ni Robert familiarekin utzi eta New York-era itzuli nintzen.Ez nuen bere berririk gehiago izan. Berak berriz denbora dezente igaro zuen ospitalean. Handik, New York-era joan zen berriro ere.

Baziren behin bi mutil etxe berdinean bizi zirenak. Bi mutilak Antton eta Iñaki zuten izena, beti lagunekin egoten ziren. Antton eta Iñaki Donostian bizi ziren, kaiaren inguruan. Anttonek ile marroia, begi urdinak zituen eta mutil bizkorra zen. Futbola asko gustatzen zitzaion. Iñakik berriz, ile rubioa zuen, begi urdinak eta bizkorra ere bazen. Bere ametsa, handitan GENDARMERI (carabinete) izatea zen. Etxean bi animali zituzten, txakur bat REX izenekoa eta hamster bat KRIKET izenekoa.

Page 5: Gure abentura-ipuinak

Egun batean kaiara zijoaztela, mutil batekin, Mateo izenekoa, topatu ziren. Mateok egunkari bat zeukan, eta bertan berri bat zetorren:”Arriskua: Bihar, tsunami bat espero da Donostiako kostaldean”.

Hurrengo eguna iritsi zen, eta goizean-goiz, Antton, Iñaki eta Mateo kaiara joan ziren, bertan zegoen jendeari jakinaraztera tsunami bat iritsiko zela. Horrela, jendearen artean ere, zabaltzen hasi zen berritxar hura.

Hiru mutilak Urgullera joan ziren, bertaik tsunamia nola zetorren ikusi zuten.

Santa Clara irla urararekin bete eta arrastako Donostiako erdialdera eta Alde Zaharrera urez eta irlaren zatiekin bete zen. Ez zekiten nola jaitsi eta gaua Urgullen igoro zuten.

Anttoni ideia bat bururatu zitzaion.

-Eroritako enborrekin txalupa bat egin dezakegu- esan zuen.

Halaxe egin zuten. Uretara bota ziren eta Donostiako kaleetaraino iritsi ziren. Donostiako kale bat ondo agertu zen, eta gainera etxe hoietan bere lagun bat bizi zen. Antton eta bere lagunak begiratzera joan ziren, Anttonen lagunek hilda zegoela uste zuten baina ictus bat eman zion.

Page 6: Gure abentura-ipuinak

Garai batean Japoniako herri txiki batean bizi nintzen Shikoku izenekoa.

Nik Leo izena dut eta 22 urte nituen eta begi urdinak,

ile horia eta betaurreko ditut. Beti mahuka motza eta marradun jertse bat eramaten nuen galtza bakeroekin. Oso

jatorra nintzela esaten zuten besteek.Nik zukuak egiten zen fabrika batean egiten nuen

lan. Nagusiak askotan botatzen zidan bronka berandu

iristeagatik edo zerbait gaizki egiteagatik.

Egun batean fabrikan nengoela dardarak sumatu nituen lantegian, eta zuku ugari erori eta lurretik barreiatu egin zen. Lantegitik irten beharra zegoen bestela gainera erori eta bertan geratuko ginen. Nagusiak baimena eman zigun fabrikatik ateratzeko.

Page 7: Gure abentura-ipuinak

Kalera joan nintzenean jendea korrika ikusi nuen eta beraien atzean olatu handi bat zetorrela. Korrika hasi nintzen baina olatua harrapatu eta egurrezko ohol batek buruan eman eta konortea galdu nuen.

Esnatu nintzenean dena hondatuta zegoen:Zuhaitzak erorita, etxeak puskatuak, egurrak lurretik…Bat batean, ume bat garrasika entzun nuen:-Ama, aita! Non zaudete?- Nik garrasi egin nuen esanez:-Non zaude mutiko?-Hemen, hostoen azpian- erantzun zidan. Mutikoak, zikina bazegoen ere, ikusten zen ile beltza zeukala eta begiak marroiak, txinatarren modura rasgatuak. Orduan sorbaldan hartu nuen eta galdetu nion:-Nola deitzen zara mutiko?-Jon izena dut- erantzun zidan.-Non daude zure gurasoak?-Galdetu nion.-Ez dakit. Olatu handi hori etorri denean banandu egin gara- Negar zotinka erantzun zidan.

Aurrerantz nindoala hildakoen gorpuak ikusi nituen eta Joni begiak tapatu nizkion eta galdetu zidan:–Nire gurasoak Tokioko erresidentzia batean egongo dira? Oinez joatea erabaki nuen. Halako batean auto bat zetorren eta eskuarekin gelditzeko eskatu nion. Lortu nuen, gelditu zen eta esan nion:-Eramango al gaituzu Tokiora?-Noski baietz.-Erantzun zuen. Tokioko bidea hartuta bat batean zuhaitz bat zegoen bidearen erdian eta galdetu nion trafiko zuzentzaileari:-Bide hau moztuta al dago?-Bai.-Erantzun zidan.-Nondik joan gaitezke?- oso urduri nengoen.Horrelaxe erantzun zidan:-Badago bide bat baina oso arriskutsua da. Atzera jo behar duzue eta gero lehenengo bidegurutzea ezkerrera hartu, kilometro batzuk egin behar dituzu eta hantxe topatuko duzue.Kontuz ibili bidea luzea eta arriskutsua baita.

Orduan, berak esandakoa egin genuen. Ezkerrera joan ginen eta bidea benetan arriskutsua zen. Zuhaitz

Page 8: Gure abentura-ipuinak

eroriak, adar sendoak, harritzarrak….. Autoa ezin zuen pasa eta orduan Jonek galdetu zidan:-Galdu egin al gera?Nik erantzun nion.-Ez-ez nuen larritu nahi eta gezurra esan nion. Txoferra berehala konturatu zen.

Bidean aurrera egin genuen, iluntzen hasita zegoen eta bat-batean, hortxe aurre-aurrean Tokio agertu zitzaigun. Gidariak Tokion utzi gintuen eta alde egin zuen.

Erietxetan galdetzen hasi behar genuen. Batean eta bestean ibili ondoren, azkenean Shan Shi izeneko erresidentzia batera iritsi ginen eta hortxe topatu genituen Jonen gurasoa. Jon gurasoen lepora salto bat eginez besarkatu zituen. Begiak bustiak zituen; hura poza.

Hantxe utzi nituen eta ni berriz ere nire herrira itzultzea lortu nuen beharra zuenari laguntzera. Denboraldi batean, huraxe izan zen nire lanbidea.

Gaur egun, nire kontura, zukuak egiteko lantegi txiki bat daukat, eta badakizue, Jonek nirekin lan egiten du.

AMAIERA

Page 9: Gure abentura-ipuinak

Nik Garazi dut izena, eta 11 urte ditut. Asko gustatzen zait ahizparekin esploratzea.

Txindoki mendian bizi naiz, baserri handi batean: ama, aita, amona eta ahizparekin. Gurasoek 42 urte dituzte. Amona oso arraroa da 60 urte ditu baina ez du hitz egiten. Ez ditut lagun asko eta ahizparekin egoten naiz gehien. Laia du izena eta 6 urte ditu. Aitonataz ez dakigu ezer, batzuk, hilda dagoela esaten dute eta beste batzuk, aldiz, galduta. Ni bizi naizen baserria handia da eta oso zaharra, eta urrutian itsasoa ikusten da. Tira, berdin dio orain guzti horrek, kobazulo bateko istorioa kontatuko dizuet, izan ere, Laia eta biok, askotan joaten gara kobazuloak esploratzera.

2006ko abenduaren 7an, Laia eta ni kobazulo batean sartu ginen, eta bat-batean sarrera harri erraldoi batez itxi egin zen Hotsak entzuten hasi ginen, uraren hotsak ematen zuten.- June, han erreka bat dagoela ematen du!- Lurpeko urek eratuko zuten erreka hori lur iragazgaitz bat ez zutelako topatu.-adierazi nion.- Goazen, agian irteera handik dago!-Laiak

Erreka bazterretik joan ginen, baina dena lokatza zenez uretara erori ginen.- June, lagundu ez dakit igerian! - Egin zuen oihu Laiak.- Hemen nago! harrapatu zaitut, lasai, aterako gara, nola edo hala!- Erreka txikitzen doa han! – Laiak pozik.

Page 10: Gure abentura-ipuinak

Erreka txikituz zihoan eta nola-hala irtetea lortu genuen.- Blai eginda nago June.- Esan zuen laiak.- Baita ni ere.-Iletik ura kendu nahian.

Aurrera jarraitu genuen, eta zerbait mugitzen zela konturatu ginen. Urreratu ginen pixka bat, eta emakume talde bat ikusi genuen. Izututa eta hitz totelka hauxe esan genien:- Kaixo nortzuk zarete?- Kobazulo honetako sorginak gara. Eta zuek nora zoazte, nondik zatozte, nor zarete?....- Gu, zuek bezala pertsonak gara baina ez dakigu sorginkeriarik egiten. Kobazulo hau esploratzera etorri gara eta atea itxi zaigu. Irten egin nahi dugu gure etxera itzultzeko.-Esan nuen nik.- Lagunduko diguzue?-Laiak.- Guk ezin dizuegu lagundu, ez gara inoiz hemendik atera. Halere,gaua gurekin pasa dezakezue.- Ei, itxaron, ni prest nago hemendik ateratzeko zuekin baina lehendabizi gaua hemen pasa beharko duzue. Nik janaria prestatzen dudan bitartean presta ezazue txoko hori gaua pasatzeko.

Afaldu ondoren, leizearen gune horretara, emandako lo-zaku moduko batzuetan sartu eta lo egiten saiatu ginen. Bat-batean sabaitik ura erortzen hasi zen eta minutu batzuetara belaunetaraino urez beteta geunden. Beste sorginak zeuden gunera joan ginen.- Zer pasatzen da?- Nik urduri- Ura dator sabaitik!-Sorgin pekadun batek. - Ura? Uholdeak!!!!!!!- Beste sorgin sudurluze batek.- Denak babes lekuetara!!!!.-Sorginek.

Pixka bat gorago gelditzen zen zabalgune batera igo ginen, eta bertan gelditu ginen uholdeak bitarte. Bat-batean sorgin zaharrena uretara erori zen. Ez zekitenez igerian ez berak ez beste sorginek ere ez (Laiak ez noski) ni joan behar izan nintzen salbatzera. Hartu nuen sorgina eta atera nuen uretatik. Denak txaloka hasi ziren.- Ez dago txalo egiteko astirik ura badator.- esan nuen nik.- Gu ere hartu nahi gaitu berarekin eramateko.-Laiak.Orduan denak, uzkurtuta geunden. Minutu batzuk geroago,

Urak berriz ere bere bidea hartu zuenean, jaitsi ginen. Sorginen bizileku hura, dena lokatzez zikinduta geratu zen. Sorginek dena aipatu ziguten uholdeei buruz. Aldegiteko ordua genuen guk, baina, hura ikusita, geure laguntza eskaini genien, izan ere, haiek gurekin oso ondo portatu ziren.

Page 11: Gure abentura-ipuinak

Beraz, txukundu eta gero, agur esateko unea iritsi zen. Sorgin ausarta, Laia eta hirurok, habiatu ginen irteerarantz.- Goazen lagunok!- Sorgin-ausartak animatuz.

Bat batean harri handi bat irteera oztopatzen zuela aurkitu genuen.- Akabo, ezingo gara inoiz irten!.- Laiak erdi negarrez.- Bai, amonaren koilarearen forma bera du ateko sarrailak. Gainean jarriko dut ea zorte pixka batekin irekitzea lortzen dugun!- Esan nuen.-Primeran!-Sorgin-ausartak pozik.Atea ireki zen eta…- Irteera!!!!!!!!!!- Laiak pozik- Aupa!!!!!!- sorgin ausartak saltoka.- Goazen!!!!- Esan nuen nik.

Etxera joan ginen eta gurasoei dena kontatu genien.- Azkenean, jainkoari esker, sorgin bat!!!!!!!!!!!!- Amonak poz-pozik.- Amona hitz egin duzu!- Nik are pozago.- Jakina, nire ametsa bete da. Ni txikia nintzenean sorginekin jolasten nintzen, baina, egun batean desagertu egin ziren. Zuen aitona ezagutu nuenean ezkondu egin ginen. Eta zuen ama jaio berria zenean, sorginen bila joan zen aitona. Baina ez zen bueltatu. Geroztik ezin izan dut hitzik egin. Baina zuek nire txikitxoek bat ekarri didazue eta oso pozik jarri naizenez hitz egitea lortu dut.Pozik bizi izan ginen guztiok eta hilabete batzuk

geroago…- Aitona!!!!!!!!!!!!!

Page 12: Gure abentura-ipuinak

Bazen behin Laura izeneko neska bat.11 urte zituen eta bere ama eta anaiarekin bizi zen, New Yorken, izan ere,Aita egun batean arrastorik utzi gabe desagertu egin zen .Laurak ile motza, beltza eta lisoa zeukan.Begiak marroiak eta handiak.Oso dibertigarria eta maitagarria zen.Beti zinta more bat zeraman ilean.Bere anaiak 3 urte dauzka eta Urko izena du.Bere ama haurdun zegoen.

Egun batean pistinara joan ziren Laura,ama eta Urko.Ailegatu eta gutxira ,ama eta Urko pistinara barruan zeuden eta Laura berriz kanpoan helatu bat jaten. Bat-batean haizea oso bortitza bihurtu zen eta urakan bat iritsi zen. Laurak esan zuen negarrez:-Ama,Urko kontuz!Laura pistina barrura sartu zen, baina Urko eta ama urakanak harrapatu egin zituen. Laura nola edo hala irten zen,eta, oihuka esan zuen:-Ama, Urkooo non zaudete?Ez zuen erantzunik jaso.Handik gutxira norbaiten ahotsa entzun zuen:-Lagundu-lagundu mesedez!Laurak bertara joan zen,eta ez zegoen inor.Ume baten ahotsa zen.Laura oihuka hasi zen:-Non zaude!Umeak, kotxea zegoen toki aldera joateko esan zion.Laura joan zen baina, iritsi zenerako, umea hil egin zen kotxearen barruan. Laurak jarraitu zuen Urko eta amaren bila. Denbora luzez aritu zen Urko eta amaren bila.Halako batean Urkoren ahotsa entzun zuen

-Laura!Kaos hartan hartu zuen Laurak Urko besoetan.Ondoren amari entzun egin zioten eta amak

Page 13: Gure abentura-ipuinak

besarkada handia eman zien Laura eta Urkori. Ama negarrez hasi zen:-Tripako min handia daukat, ez dakit zer gertatuko den umearekin.-esan zien.Nola edo hala, oinez abiatu ziren eta errepide batera iritsi ziren. Autobus bat zetorrela ikusi zuten. Laurak keinuak egin zizkion txoferrari eta Carla (ama) eraman zuten autobus batean ospitalera.Hantxe ospitalean,sendagileek lortu zuten umea salbatzea eta tripatik ateratzea.Oso-oso pozik zeuden guztiak. Gelan zeudela, bat-batean atea jo zuten. Laurak atea ireki egin zuen eta hara zer sorpresa:-Aita!!!-Esan zuen Laurak aitaren besoetara salto bat eginez.David,aitak Carlarengana joan zen besarkada ikaragarri bat eman zion.Negarrez hasi zen eta:-Eskerrak bizirik zaudetela denak.Zer egin duzue bizirik egoteko?-galdetu zien.-Pistinan geundela, tsunamiak harrapatu gaitu baina Laurari esker salbatzea lortu dugu.-esan zuen amak,eta segidan-eta zuri,zer gertatu zaizu?-Auto istripu bat eduki nuen eta ospitalean ingresatuta egon naiz denbora guzti honetan.Zuek ez kezkatzeko ez nizuen ezer esan,baina orain sendatuta nago eta ongi nago.-Bada, arrazoia duzu, oso kezkaturik egon gara. Uste genuen hilda zeundela nonbaiten. Eskerrak. Begira, Maialen, nahiz eta, oso larri jaio, bizirik dago. Zure antza du.-esaten dio Carlak begiak malkoz beteta.

Handik aste betera, ospitaletik irten ziren Carla eta Maialen eta denak batera etxeko bidea hartu zuten.

Page 14: Gure abentura-ipuinak

Bazen behin Egian, Donostiako auzo batean, bizi zen hamaika urteko neska bat. Malenek, gaztain koloreko ile lisoa zuen eta begiak kolore berdinekoak. Honek, garaiko arropa zeraman soinean: mahuka motzeko kamiseta, galtza piratak, kiroletako zapatilak eta Olentzerok oparitutako belarritako polit batzuk. Abestea gustatzen zitzaion, baita FBIra jolastea abenturazalea zen eta. Honek bazituen bi lagun: Leire eta Jon, eta abentura guztiak elkarrekin pasatzen zituzten.

Larunbatero gelditzen ziren tokiren bat ezagutzeko eta bertan jolas gogokoenetara jolasteko.

Behin, Aizkorri mendira joan ziren, beste batean, Zumaia-Debako Flych-etara joan ziren…

Egun batean, telefonoak jo zuen Malenen etxean, Jon zen:

-Bai? Nor da?-galdetu zuen Malenek-.

-Kaixo Malen! Jon naiz.

-Ah! Kaixo Jon!-Malenek berriz- Zer nahi duzu?

-Badakit nora joan gaitezken gaur arratsaldean.-zioen Jonek-.

-A bai?-esan zuen Malenek-.Nora, eta zer ordutan?

-Urdazubi izeneko kobazulo batzuetara joan gaitezke.-Jonek-. Diotenez, oso politak dira eta hiru ordu laurdenetan bertan gaude. Hiruak aldera plazan geldituko bagina garaiz iritsiko gara.

-Bale! Oraintxe bertan deituko dut Leire ea zer iruditzen zaion. Agur!-Agur!

Biek telefonoa eskegi zuten.

Leireren erantzuna baiezkoa izan zen.

Page 15: Gure abentura-ipuinak

Hiruretan agertu ziren Malen, Jon eta Leire beraien gurasoekin abiatzeko prest. Familia bakoitzak autoa hartu zuten.

Hasieran ez zuten aurkitzen non zegoen Urdazubi-Urdax bazekiten Zugarramurdi inguruan zegoela baina kostatu zitzaien aurkitzea. Bertaratu zirenean, gurasoek ez zeukaten gogo handirik kobazuloetara sartzeko.Kafetxo bat hartzen gelditu nahi zuten.Bisita gidatua zela ikusirik, bakarrik sartzen utzi zieten.

Barruan zeudelarik, harri eta zur gelditu ziren. “Zenbat estalaktita eta estalagmita!!!” pentsatu zuten hiruek bere kolkorako.

Bat-batean, Jonek behar ez zen tokian sartu zuen hanka eta zulo batera erori zen.

Malen eta Leire beregana joan ziren korrika baina ezin izan zuten gauza handirik egin. Jonek txorkatila okertu zuen eta ezin zuen igo. Malenek eta Leirek eskua luzatu zioten ea lortzen zuten igotzea baina beraiek ere erori ziren zulora.

Ordu erdi pasa zen eta desesperatuak zeuden hiruak Malenek galdera hau egin zuen arte:

-Zer soinu da hori? Uraren soinua ematen du!

-Bai, bai! Ur-hotsa da hori!-erantzun zion Leirek-.

-Eta niri zer inporta zait ura gertu baldin badago!-Jonek desesperatuta-.

-Horrek esan nahi du, hemen, gertu, irteera bat dagoela!-Malenek-.

Page 16: Gure abentura-ipuinak

-Nola egongo da erreka hemen gertu!-Jonek- Gure hezurrak gelditzen direnean aurkituko gaituzte eta sobrak zakarrontzira botako dituzte etorkizuneko arkeologoek-.

Baina Malenek arrazoi zuen: gertu, Donibane Lohitzunen itsasoratzen zen Urtxume izeneko erreka txiki bat zegoen.

Beraien gurasoak, Leire, Malen eta Jon ez zeudela ikusirik,kezkatu egin ziren. Kobazuloak itxi egin behar zituzten eta hiru haurrak ez ziren atera.

Azkar abiatu ziren kobazuloen sarrerara ezkutuan.Sartu zirenean, ahotsak entzun zituzten: beraien seme-alabak ziren.Korrika, haiek zeuden zulora joan ziren. Iritsi zirenean ez zekiten nola lagundu.Haurrek hitz egiten jarraitu zuten ezin zela ezer egin ikusita.

-Pfff!-Leirek-.Jonek arrazoi du, ez gara aterako hemendik.

-Ez galdu itxaropena, nola edo hala aterako zarete!-Malenen aitak-.

Ez zekiten zer egin Leirek zulo bat ikusi zuen arte.

-Hori argia da!!!

Denak harriak kentzen hasi ziren irteera bat aurkitu zuten.Errekara bota ziren denak gurasoak gehituta.Zuhaitz baten adarrean eutsi eta igo ziren denak eta izugarrizko besarkada eman zuten elkarren artean.

Page 17: Gure abentura-ipuinak

Bazen behin, 12 urtekoa Victoria izeneko neska bat. Bere ahizpa eta bere aitarekin bizi zen Estatu Batuetan. Bere ama motor istripu baten ondorioz hil zen. Bere aitak, Jack izena zuen eta Victoriaren ahizpak berriz Bella. Victoriak ile marroia zeukan eta luzea, begiak urdinak eta beti zeraman zinta urdin bat lazo batekin buruan; soinean berriz, beti darama soineko more bat eta botak beltzak.

Egun batean, familia honek, erabaki zuen New Yorkera

oporretara joatea. Maletak prestatu zituzten New Yorkera joateko. Aireportura iritsi ziren, eta, billeteak hartu, nortasun-agiria erakutsi eta azafata batek esan zien:

-Igo hegazkinera.-

Page 18: Gure abentura-ipuinak

Bi ordu besterik ez ziren igaro hegazkinean zeudela, orduan Victoriak esan zion bere aitari:

-Noiz iritsiko gara?-aspertuta zegoen.-Laster iritsiko gara, ez kezkatu.-aitak erdi lotan.Iritsi zen bada hegazkina lurreratzeko momentua.Hirurak jaitsi eta hotelera joan ziren atseden hartzea.Ondoren hotelera joan eta maletak desegin eta hiria bisitatzera joan ziren. Handik egun batzuetara, hotelean oporretan zeuden lagun batzuk ezagutu zituzten bi ahizpek:Ana, Marina eta Natalia. Arratsaldean hoteleko parkean geratu ziren. Gauean ikuskizun bat zegoen umeentzat, gazteentzat eta zaharrentzat. Hurrengo egunean erosketa batzuk egiteko geratu ziren. Diru asko zuten eta asko gustatzen zitzaien gastatu eta gastatu ibiltzea. Hurrengo egunean entzun zuten tsunami bat egongo zela baina esan zuten telebistan ez kezkatzeko.

Hurrengo egunean, tsunami bat agertu zen, eta dena txikitu zuen. Batzuk hil ziren, beste batzuk berriz izugarrizko zauriak egin zituzten. Bere aita zauritutako bat izan zen eta ospitalera eramatea lortu genuen zerbait zuen ala ez ikusteko. Sendagileak honela esan zidan:

-Adar batek sabelean zauri handi bat egin dio. Ebakuntza bat egin behar diogu eta egun batzuk bertan igaro beharko ditu.

Orduan operatu zuten ospitalean, eta oso ondo sendatuta geratu zen. Bere alaba, Victoria, zauritua ere agertu zen eta etxera bidaldi zuten bere zauriak sendatuta. Bella, Victoriaren ahizpa, desagertu zen tsunamiaren ondorioz eta bere gorputza oraindik ez dute aurkitu.Azkenean Jack eta Victoria eraman zuten etxera hegazkinez.Handik ordu batzutara, Victoria esan zuen:- Noiz iritsiko gara? Negarrez hasi zen.

Page 19: Gure abentura-ipuinak

Eta esan zuen aita: -Zer gertatzen zaizu? Victoriak esan zuen: -Bellarekin asko gogoratzen naiz eta...

Ni Omar naiz eta 13 urte ditut. Ni, mutil altua naiz, ile kizkurra eta marroia, begi urdinak ditut,bi itsaso txikiren moduan. Ahoa txikia dut eta hortzak ongi kokatuak. Galtza motzak eta kamiseta zahar batekin joatea gustatzen zait. Oinetan deportibak eramatea gustako ditut. Ni Brasilian bizi nintzen, baino oporretara Australiara joan nintzen. Nere herria gogoko dut, Brazilia da.

Egun batean, ni eta nere lagunak futbolean jolasten ari ginela, hegazkin bat kontrolik gabe lurreratzen ari zen, eta harritu egin ginen. Orduan, ni zer gertatu zen ikustera joan nintzen eta nahigabe hegazkineko zati batek hanka zeharkatu zidan. Nire lagunak niri laguntzera etorri ziren eta ospitalera eraman ninduten. Ospitalean ingresatu egin ninduten eta nire lagunak hegazkineko pilotu eta bidaiariak laguntzera joan ziren. Gizon bat ez zegoen oso zaurituta, bere telefonoa utzi zien eta anbulantziari deitu zioten eta nirekin batera ingresatu zuten.

Page 20: Gure abentura-ipuinak

BI HILABETE PASA ETA GEROOOOO……

Medikuak gaizki nengoela esan zidan eta hanka galdu nezakeela. Ni oso urduri nengoen, hurrengo egunean bigarren operazioa egin behar zidaten eta hanka gabe geratu nintekeela esan zidaten, baina nik ez nuen nahi beldurtuta negongoelako. Orduan, nire lagunak etorri ziren:-Kaixo, zer moduz zaude zure lehenengo operazioarekin?-Bueno, hobeto nago baina bihar bigarren operazioa egingo didate eta beldurturik nago hanka gabe geratu naitekeelako.- Erantzun nion.-Lasai, ez da ezer gertatzen.Gu, zure ondoan egongo gara gela honetara sartzen zarenean- kontsolatu zuen lagun batek.-Eskerrik asko, zuek oso lagunak polita dira.-Jajajjajajjajjaj!!!!!!!!!!!-3 lagunak pare egiten du komentario ori.

2 URTE PASA ETA GEROOOO………

Omar bukatu du 37 operaziotik eta zure etxea joan zen. Iritsi zenean, susto bat hartu zuen:-Aaaaaaaaaaaahhhhhhhh!!!!!!!! Zu nor zara?? Zergatik zaude nire etxean??? -Aaaaaaaaaaaaahhhhhhhhhh!!!! Joer, ze susto eman dit, ni inmobiliaria naiz eta hau ez da zure etxea, hau banketxea dira.-Nola???? Begira, hau ez da zure etxean, hemen ez dira bizitzen !!!!INOR,Bi urtez!!!!-Badakit, hau nire etxea da eta ezin izan dut ospitalean nengoelako.-AAAhhhhhhhh!!!! Orduan hau da zure etxea???? -Bai, eta jun emerdik!!!!!! Edo ertzaintza telefonoz deitu.Hau amenaz bat da !!!!JUN EMENDIK!!!!!- Bai, bai agur.

BUKAERAN….

Bukaeran Omar hasiz joan zen, gero eta gehiago. Gertatzen zenaz jabetzen hasi zen eta……

ZORIONTSUA IZAN ZEN!!!!!!!!!!!

Page 21: Gure abentura-ipuinak

Bazen behin neska bat Hawaiikoa zena eta Maui izenekoa. Maui, hondartzatik gertu bizi zen bere gurasoekin etxe batean. Bere amak Nihoa izena zuen eta asko gustatzen zitzaion dantzatzea; bere aitak Necker izena zuen eta asko gustatzen zitzaion igeri egitea.

Mauik ile horia eta luzea zeukan, loredun xingola batekin apainduta; begi urdinak, bi itsaso txiki bezala eta sudurra eta belarriak txikiak zituen. Gorputzez argala eta liraina zen. Jantzi berdina zeraman gehienetan; gona luze bat, sabela agerian uzten zion kamiseta; eta oinetan, berriz, sandaliak batzuk.

Behin, Mauiri bururatu zitzaion irteera bat egitea bere lagun eta gurasoekin Mauna-loa sumendia gertutik ezagutzera. Maui joan zen bere amarengana eta esan zion:

-Ama,joan ahal gaitezke gu hirurok nire lagunekin Mauna-loa sumendia bisitatzera?

-Bai, noski!- Amak-Aupa zu , deitu al ditzakezu nire lagunen gurasoak ea

uzten dien gurekin etortzen? -Ongi da.-Handik gutxira.- Maui deitu diet eta esan

dute baietz. -Aupa!, ni orain gauzak prestatzera noa.Maui gauzak prestatzen zihoan bitartean bere lagunek

tinbrea jo zuten. Prest zeuden Mauna-loa sumendira joateko. Iritsi zirenean ikusi zuten zein handia zen sumendia eta esan zuen Mauik:

-Ama, aita, igo gaitezke sumendira gu bakarrik?-Ez Maui, zuek bakarrik ezin zarete igo sumendira, oso

arriskutsua da.-Bada, orduan zuekin, baino mesedez utzi.-erregutu

zion.

Page 22: Gure abentura-ipuinak

-Ongi da, itxaron pixka bat- amakGurasoak hasi ziren etxera eramateko harri batzuk

biltzen Mauiri erakusteko eta Mauik esan zuen:-Ama, aita, benga.. utzi harriak jasotzeari eta goazen! -Ongi da, goazen.-aitak etsituta. Igo zirenean sumendira ikusi zuten ze distantzia

zegoen beheraino. Paisaia zoragarria zen: zerua gorrixka ikusten zen eta zuhaitzak eta palmondoak berde-berde. Denbora asko pasa zuten hari begira.

Baina berandu egiten ari zen eta aitak esan zuen: -Tira, goazen behera, etxera joateko ordua da eta.

-Ongi da.-Mauik pozik.Etxera iritsi zirenean eta afaldu zutenean amak

erakutsi zizkion Mauiri hartutako harriak eta esan zion:-Begira Maui, harri hau oso berezia da, badakizu

zergatik? Lehenago laba zelako.-Bai, lehenago laba zen eta nola da eta orain harria

dela?-Mauik -Bada begira, laba sumenditik ateratzen danean,

hotzarekin gogortu eta solidotu egiten da eta magma harria sortzen da.

-Guau!!! Eta zer dakizu gehiago hortaz?-Askoz gehiago baina orain berandu da eta lotara joan

behar duzu. Bihar kontatuko dizut gehiago, adibidez, nola gertatzen diren erupzioak.

Hurrengo goizean gosaldu eta gero, Maui hondartzara joan zen. Jende asko zegoen eguzkia hartzen.

Bat-batean isiltasun handia sumatu zen hondartzan eta mugimendu bat bezala nabaritu zuten. Itsasora begiratu zuten eta olatu ikaragarria ikusi zuten, gutxienez, 30 metrokoa. Tsunami bat zen. Maui eta bertan zegoen jende guztia, korrika noraezean, garrasika hasi ziren:

-Tsunami bat!!!!!!! Azkar!!!!! -Nire alaba? Non dago nire alaba?- Negar batean

gizonezko batek.Mauik, lortu zuen bere gurasoengana etxera iristea eta

esan zien:-Aita, ama, goazen hemendik tsunamiak harrapatu

baino lehen!!!!Eta tsunamiak, lehertu zenean, Maui, bere guraso eta

ia-ia bertan zegoen jende guztia harrapatu zuen. Mauik lortu zuen itsas azpitik ateratzea eta tontor txiki batera

Page 23: Gure abentura-ipuinak

igotzea. Handik, aita igerian ikusi zuen uretatik irten nahian. Honek, Maui ikusi eta garrasika esan zion: -Maui!!!! Maui!!!!

-Aita!!!!!!!-Mauik negar batean.-Itxaron hor zuregana noa-Aita, non dago ama?-Maui-Ez dakitMaui eta bere aita hasi ziren ama bilatzen leku

guztietatik baino ez zuten aurkitzen.Mauik ezin zuen gehiago oso ahula zegoen baino bat-batean aurkitu zuen txoko bat eta esan zuen: -Aita etorri, txoko bat aurkitu dut. Hementxe geldituko gara gaua pasatzen.Bihar gauzak hobeto ikusiko ditugu eta ama aurkitzea lortuko dugu.

Hurrengo goizean Maui eta aita hasi ziren laguntza bilatzen eta gizon batzuk ikusi zituzten eta esan zien aitak:

-Aizue, mesedez! Laguntza behar dugu-Bai noski gu jendea laguntzea bidali gaituzte. Esan

digute tsunami bat gertatu dela. Igo hegazkin horretara eta eramango zaituztegu aterpe batera, ados?

-AdosIritsi zirenean aterpera etorri zen emakume bat Carmen

deitzen zena eta esan zuen:-Kaixo, ni Carmen naiz eta nire lana da familiak

elkartzea eta toki berri batera eramatea bizitzeko; orduan esango dizkidazue zuen izenak eta zein bilatzen duzuen? Ea esan!

-Ni Maui naiz-Ni Necker naiz-Oso ondo eta zein bilatzen duzue?-Ba Nihoa deitzen den nire emaztea -Oso ondo, itxaron hemen mesedez-OngiEmakumea hasi zen bilatzen leku guztietatik eta hasi

zen esaten:-Nihoa, Nihoa mesedez erantzun Nihoa, Nihoa…-Niiii-Kaixo Nihoa. Carmen naiz, zure familia aurkitu dut eta

eramango ditut zugana ados?-Ados-erantzun zuen Nihoak pozez zoratzen-Necker, Maui-Zer?-galdetu zion aitak emozionatuta

Page 24: Gure abentura-ipuinak

-Etorri nirekin mesedez!-erantzun zien emakumeak, ikusiko duzu ze sorpresa

-Ongi-erantzun zuten itxaropenez betetaBat-batean ahots ezagun bat entzun zuten:-Necker,Maui-esan zuen amak pozez.-Ama? Ama!!!-Ai ze poza!!! -Bueno orain guztiak elkartuta zaudetela eramango

zaituztet beste toki batera bizitzera.-Ze toki?-Ba…, Donostiara ongi?-Ongi!!!-Ba igo hegazkinera!!! Iritsi zirenean Donostiara eta ikusi zutenean bere etxe

berria liluraturik gelditu ziren. Handik aurrera oso pozik bizi izan ziren, baina tsunamia ezin izan zuten ahaztu.Kontxara joaten ziren bakoitzean olatuak begiratzen zituzten.

Nire istorioaNik Abril dut izena. Donostian bizi naiz, nire ama aita eta nire 2 ahizpa eta anai handiekin. Begi handi eta marroiak ditut. Eskubaloira eta saskibaloira jolastea gustatzen zait.Nire anaiak Harri du izena, eta, abestea gustatzen zaio bere beste 4 lagunekin.

Nire bi ahizpak beti batera dabiltza. Handienak, Maddik,

Page 25: Gure abentura-ipuinak

disenatzailea izan nahi du. Beste ahizpak, Ane du izena, eta, arkeologoa izan nahi du.

Orain gertatu zitzaidana kontatuko dizuet:

Harriren urtebetetzea zen. Abeslaria izateko aukera bat eman genion. Asko gustatu zitzaion, eta aste bat barru hasiko zela esan zioten. Bere taldeari abisatu zion.

Aste bete pasa zen , bere taldearekin gelditu eta batera joan ziren. Ni etxean bakarrik ez gelditzeko, beraiekin joan nintzen. Iritsi zirenean gela batean sartu zituzten, eta ni bitartean, etxerako lanak egiten jarri nintzen.

Handik ordu betera, bukatu zuten. Aste bete barru itzultzeko esan zieten.Igogailuan sartu ginenean han zegoen neska bat gurekin sartu zen:

-Kaixo! -Esan zigun.-Kaixo –Erantzun genion.

3. pisuan geundela igogailua gelditu egin zen. Ateak irekitzen saiatu eta pixka bat zabaltzean neskak burua atera eta oihuka hasi zen, laguntza

eskatzen.Bat batean igogailuak kriston abiadura hartu eta emakumearen burua 2.pisuan gelditu zen. Gorputza gurekin joan zen beheraino.

Ateak irekitzen saiatu ginen, eta azkenean lortu genuen. Harrik eskua eman eta korrika etxerako bidetik joan ginen. Bidean etxe bateko zati handi bat erori zitzaidan hankan gainean. Harrik eta bare lagunak harria kentzen saiatu ziren:

-Abril saiatu zaitez hanka ateratzen!- Harria indarrez kendu nahian.

Azkenean, atera nuen baina kriston zauria egin nuen.Bizkarrean hartu zidaten eta txandaka eraman zidaten etxeraino. Ama, aita, Maddi eta Ane, kotxe batean igotzen ari ziren:

-Itxaroon!- esan zuen Harrik korrika zihoan bitartean.

Page 26: Gure abentura-ipuinak

Aita guregana etorri eta laguntza kotxean igotzen lagundu zidan:

-Baina zertarako joan behar gara? – esan nuen nik eta amak horrela erantzun zidan:

-Gure etxe ondoko mendia, lurrikararen ondorioz, seguruenik, harri zatiak eta zuhaitzak erori egingo dira. Hemendik alde egin behar dugu.- Amak soinean zuen zapia jarri zidan zaurian. Autoa Iruñatik eta Gasteizetik pasatzen da. Gu Gasteizen geldituko gara hango hotel batean.

Bidean geundela, ume txiki bat ezagutu nuen. Ur zuen izena eta 3 urte zituela esaten zuen denbora guztian. Berarekin egon nintzen jolasten ez aspertzeko.

Iruñara iritsi ginen. Urrek joan egin behar zuen. Kotxea martxan jarri eta Gasteizera joan ginen:

-Asper-asper eginda nago. Noiz iritsiko gara?-Esan nuen nik.

-Lasai egon zaitez Abril laster iritsiko gara.-Erantzun zidan amak.

Gasteiz jartzen zuen kartela ikusi genuen. Hanka mugitu ezinean, eserita gelditu nintzen. Aitak, autoa gelditu zenean, jaisten lagundu zidan. Hotela gertu zegoen eta amak besotan hartu nindun. Iritsi ginenean 157. gelara joateko esan ziguten.

Egunak eta egunak pasa genituen hotelean. Donostiara bueltatzeko gogoa neukan. Bi aste pasa ziren, trena hartu eta etxera iritsi ginen. Nire zauria hobeto zegoen.

Harrik bere ametsa lortu zuen. Abeslari famatua egin zen. Maddi eta Ane disenatzaileak izan ziren. Ni saskibaloiko talde batean sartu ninduten eta orain ni ere famatua naiz.

Page 27: Gure abentura-ipuinak

Bazen behin Luzia izeneko neska bat 10 urte zituena. Gaztain koloreko ile luzea zuen eta begiak ere marroiak. Lagun asko zituen eta askotan joaten ziren parkera edo plazara jolastera. Anai txikiago bat ere bazuen Mikel izenekoa. Luziak eta Mikelek Larpa izeneko txakurra zuten. Gurasoekin bizi baziren ere, aita gauean soilik ikusten zuen. Gipuzkoako itsas bazterreko herri txiki batean bizi ziren, Getarian.

Egun batean, Luzia eta Mikel etxe ondoan jolasten ari zirela telefonoak jo zuen eta berehala hartu zuen Luziak:-Bai, nor da? –esan zuen Luziak- Ah! Naroa zer nahi duzu?-Ba……… ba…………beldurtu egingo zara- Naroak totelka-Ez, ke ba, ni oso ausarta naiz- erantzun zion Luziak.-Bueno, bale, bada. Egunkarian irakurri dut tsunami bat etorriko dela eta nola zu itsas bazterrean bizi zaren………- Bukatu gabe geratu zen Naroa.

Page 28: Gure abentura-ipuinak

-Zer TSUNAMI BAT!!!!!!!????- esan zuen garrasika.Orduan,bere ama ganbaratik jeitsi zen zer gertatu den esanez. Luziak Naroak esan ziona kontatu zion eta Mikelen bila joan zen azkar-azkar:-Zer gertatzen da?-esan zuen MikelekLuzia bere gelara igo zen gehien gustatzen zitzaizkion jostailuak hartu zituen eta Larpari deitu zion Mikelen gauzak hartzeko eta toki seguru batean uzteko. Bat-batean aita etorri zen eta Mikel korrika joan zen tsunami hitza esanez. Aita, harrituta, Luziari deitu zion eta Luziak Naroak esandakoa kontatu zion. Aitak, orduan, Naroari deitu zion:-Kaixo Naroa-Bai, nor zera?- Galdetu zuen onek.-Luziaren aita naiz eta tsunami bat datorrela esan omen diozu zer dakizu hortaz?-Bai egia da egunkarian irakurri dut.-Naroa ziurtasunez-Bueno, bale, eskerrik asko, agur-Agur- eta moztu egin zuten.

Ordubete beranduago, bazkaria prestatu eta azkar bazkaldu zuten maletak eta, prestatzen hasi ziren eta bat batean telefonoak jo eta Luziak berehala hartu zuen. Amona zen!!!-Zer nahi duzu amona?-Zure amak deitu egin du eta ez geunden etxean.-Ama, amonak deitzen zaitut.-Luziak-Ai! Eskerrak ama iritsi zarela.Entzun al duzue zerbait?Ez? Inguru hauetara tsunami bat omen dator eta etxea apurtuko digunez, joan gaitezke zure etxera mendi magalean nola dagoen?-Noski. Ongi da etorri. Agur.

Luzia oso pozik jarri zen eta jostailuak gorde zituen lekura joan zen eta amari eman zizkion.-Ama, joan gaitezke Mikel eta biok amonaren etxera?-Aita joaten baldin bada bai bestela ez; bost minutu izango dira- erantzun zion amak maletak prestatzen zituen bitartean.-Larpa, etorri –esan zuen aitak- lotu egin

Page 29: Gure abentura-ipuinak

behar zaitut aitona eta amonaren etxera joan behar dugu.Ea, Amonaren etxera noa. Nork etorri nahi du?.-Galdetu zuen aitak.-Mikelek eta biok- Esan zuen garrasika Luziak. Amona eta aitonaren etxea mendi magalean zegoenez, ez zen ura ailegatu. Iritsi zirenean,umeak poz-pozik zeuden. Afaltzeko garaia zen baina ama ez zen agertu eta momentu horretan, zarata bat entzun zuten eta balkoira atera ziren eta ama korrika ikusi zuten tsunamia atzean zuela. Zoritxarrez harrapatu egin zuen. Luziak pena handia hartu zuen eta negarrez hasi zen. Mikelek Luzia negarrez ikusi zuen, bera ere negarrez hasi zen.Hondamendia pasa zenean, amaren bila jeitsi ziren oso zaurituta zegoen baina ez zegoen hilda. Ospitalera eraman zuten eta han ingresatu zuten. Etxea ez zen guztiz apurtu baina konpondu arte aitona eta amonaren etxean geratu ziren. Konpondu zutenean, ama sendatu egin zen eta etxea ikusi zuenean poz-pozik jarri zen sasoitsua eta indartsua egin zutelako. Geroztik ez zen tsunamirik ez ezer ez egon eta poz-pozik bizi izan ziren.

Page 30: Gure abentura-ipuinak

Duela hamabi urte Miren izeneko neskatxa bat bizi zen Donostiako etxola batean kai inguruan. Bera bakar bakarrik bizi zen. Mirenek begi urdinak zituen zeruaren modukoak.Lepoa txikia zuen. Ilea horia zen. Pixka bat potola da. Kiroletan gelako onena zen. Mirenek 15 urte zituen. Beti arropa berdinarekin zihoan institutura. Lagun bakarra zuen, Iker izenekoa.

Egun batean telebistatik Mirenek entzun zuen Irlandan itsas ikara gogorra gertatu zela eta tsunami alerta piztu zuten olatu handien beldur olatu handi horiek Donostia aldera ziurtatu zuten eta telebistak behin eta berriro esan zuten behin eta berriro albiste hori.

Bat-batean, etxola dardarka hasi zen,. Miren txundituta geratu zen sofatik ezin altxatuta. Ostean, Miren konturatu zen etxea apurka-apurka erortzen ari zela. Eta ura salako leihotik sartu egin zen eta Miren sofatik altxa egin zuen eta etxe barruko korronteak sukaldeko leihotik bota zuen Miren.Traste pila bat bere gainera zetozen ikusi zuen eta mina sentitu zuen

Zutik zegoen farola bat ikusia zuen kalean,gertu. Gogor heldu zion eta etxe batetik ahots bat entzun zuen:-Laguntza!!! Nire etxea erortzen hari da!!!!-Ezin dut ezer egin!!! Nik ere laguntza behar dut

Hori esatean etxea erori egin zela ikusi zuen Mirenek.

Laguntza eskatu ziona gurpildun aulkian zegoela konturatu zen.Gurpildun aulkikoak ezin zuen ezer egin hondoratzen hasi zen uretan

sufritzen eta borrokatzen ikusi hondoren, ito egin zen.Miren negarrez hasi zen.

Bat-batean farola erori egin zen zurrunbilora. Bueltaka eta buelta Miren geroz eta mareatuago eta konortea galdu egin zuen mareoarengatik. Miren esnatzen denean Santa Klara uhartean

Page 31: Gure abentura-ipuinak

agertu zen. Mirenek ez zekien non zegoen. Handik Donostia txikituta ikusi zuen eta negarrez hasi zen. Une berean Iker izeneko mutiko bat gerturatu zitzaion Mireni: altua zen begi urdinak itsasoaren modukoak.Egunak pasa egunak etorri lagunak egin ziren eta janaririk gabe zeuden biak. Mirenek egurrak ikusi zituen eta txalupa bat egitea erabaki zuten biek.Beraien etxera iritsi zirenean dena suntsituta zegoen Donostia guztia ura zen orduan ez zeukaten non lo egiteko.Irlan lo egiten zuten biok beti .2urte pasa ondoren dena bion artean berrekin zuten eta azkenik jendea etortzen hasi zen beste lurraldeetatik.

BUKAERA

Page 32: Gure abentura-ipuinak

Bazen behin, Andy izeneko 12 urteko mutiko bat. Andyk ile horia zeukan, eta begi marroiak. Bere aitarekin eta amonarekin bizi zen. Amak, kotxeko istripu bat eduki zuen, eta horren ondorioz, hil egin zen. Andy Londresen jaio bazen ere, duela gutxi Tailandiara joan zen bizitzera bere aitaren lana zela eta. Mutil alaia zen, lagunkoia eta eskuzabala, hala ere, batzutan agintari samarra izatea gustukoa zuen. Asko atsegin zuen, bere aitarekin hondartzara joatea.

Egun batean, aita eta amonarekin hondartzara joan zen eguna pasatzera. Bat-batean, dardara bat sumatu zuten eta lurrikara bat zela ohartu ziren. Kostaldeko ura barruraka sartu zen. Jendea korrika iheska eta oihuka hasi zen. Urrutitik, olatu ikaragarri bat ikusten zen eta jendearen larritasun hain handi zen, nondik atera ez zekiela eta irteera guztiak oztopatu zituztela. Andyk, kezkatua, hala esan zion bere aitari:-Aita! Hil egingo gara!-. eta aitak erantzun zion:-Ez kezkatu eta niri jarraitu-. Erantzun zuen.Amona, atzean gelditu zen eta aita bere bila joan zen. Andy esan zion:-Andy, zu hemen geratu amonaren bila joaten anisen bitartean.-Hantxe geratu zen mutikoa. Bere aita inurri bat bezain txikia ikusten zuen baita amona ere.

Bat batean, olatua beraiengana iritsi zen, eta Andyk kezkatuta oihu egin zuen:-Aita,amona! Non zaudete!.-garrasi batean.Andyk lortu zuen kaos hartatik jendearen gainetik irtetea. Korrika bere herriaren ondoan dagoen mendi batera iristea lortu zuen. Blai eginda zegoen, lokaztua goitik behera. Han,

Page 33: Gure abentura-ipuinak

Fredirekin (gelako lagun bat) topo egin zuen eta galdetu zion:-Fredi! Zertan ari zara zu hemen?-arnasestuka.-Nire ama hil…korri gero hitz egingo dugu!-.erantzun zion.Mendiaren tontorrera joan ziren korrika eta asko nekatu ziren, eta horren ondorioz egarria eduki zuten. Han gertu, iturri bat zegoen, eta ura edatera joan ziren baina urik ez zegoen:-Kaka zaharra! Hemen urik ez dago! Hemendik iturri gehiago daude?- Ez, ez dago. Amarekin pila bat aldiz etorri naiz, eta bakarra dago.Bi lagunak,herria nola zegoen ikustera joan ziren. Tsunamiaren ondorioz, guztia puskatua eta urez beteta zegoen.Atzetik, -Andy!-Entzuten zen.Biak buelta eman zuten eta Andyren aita zegoen:-Aita! Ondo zaude! Eskerrik bizirik zaudela! Non dago amona!- Eemm…bidai luze bat egitera joan da. Zein da zure laguntxo hau?-.esan zuen aitak.-Fredy naiz. Andyren gelako lagun bat. Nire ama hil egin da eta bakarrik nago-.-Nahi duzu gurekin etorri?Mutikoak, baietz esan zuen eta familia berri bat osatu zuten.

Page 34: Gure abentura-ipuinak

AINARA ETA TSUNAMIABehin batean, Donostiako auzo batean, bazen Ainara izeneko

neska bat. Ile luzea eta begi berdeak zeuzkan eta oso jatorra zen. Amari beti laguntzeko prest zegoen.

Halako batean etxeko leihotik begira zegoela, bere auzoko kaletik gora kriston olatua zetorrela ikusi zuen. Etxean bakarrik zegoenez portalera atera eta korrika teilatura igo zen. Han bere bizilagunekin topo egin zuen, denak ikusi bait zuten tsunamia zetorrela. Kale guztia urez beteta zegoen eta egoeraren larritasunaz konturatu ziren ura dena suntsitzen ari zela ikusita.

Bat-batean, Ainararen telefonoa deika hasi zen:- Bai? Nor da? –Eran-tzun zuen Ainarak.- Ainara! Non zaude? –Erabat larrituta bere amak telefonearen bes-taldetik.- Ama! Beldurtuta nago! Teilatura igo naiz beste bizilagunekin. Zu non zaude?- Ni Intxaurrindon nago Onintzarekin. Honeraino ez da ura iritis eta ihesi etorri gara.- Hara ama! Helikopte-ro bat dator gu erreska-tatzera! Intxaurrondora eramango gaitu!- Ados, orain arte. – Eta telefonoa eskegi zuen.

Handik minutu gutxira, helikopteroa Intxaurrondo aldean azaldu zen.

Page 35: Gure abentura-ipuinak

Helikopteroan Ainara azaldu zen lehiotik ama eta Onintza agurtzen. Agurtzen ari zen bitartean Onintzari esan zion:- Ametzagainako parkean elkartuko gara! Ongi?Onintzak erantzun zion:- Ongi! Han ikusiko dugu elkar!

Ametzagainako parkean, hirurak elkartu zirenean besarkada handi bat eman zioten elkarri.

Onintza Bodegas Otegi

Page 36: Gure abentura-ipuinak

Bazen behin, Luca izeneko mutil bat, 8 urtekoa. Bere gurasoekin eta bi anaiekin bizi zen Italian. Lucak ile kizkurra,marroia eta motza zeukan,begiak berriz, handiak eta urdinak, bi aintzira txikiren modura. Soinean arropa puskatua zeraman ez zeukalako dirurik arropa berria erosteko.

Beraien herria Vesuvio sumendiaren ondo-ondoan zegoen.

1999garren urteko egun batean, Luca eta bere ama Vesuvio sumendira eskursio bat egitea bururatu zitzaien. Luca bere bi anaiekin hamaiketakoa prestatzen ari zen bitartean, irratia ere entzuten zuen.Ama, berriz, inori ezer esan gabe, lehenago joatea pentsatu zuen, bidea gogoratzeko, ez baitzen oso ondo gogoratzen nondik joaten zen tontorrera.

Halako batean irratiko musika moztu eta berri txar bat eman zuten: “Bi ordu barru, Vesubio sumendiaren leherketa espero zen”

Luca entzundakoa amari esatea joan zenean, ez zuen inon topatu.

-Ama non zaude,ama!-garrasikaKezkatzen hasita zegoen, ez baitzuen inon topatzen eta bi anaiei galdetu zien. -Non dago Ama?-kezkatuta -Ez dakigu -esan zuten bi anaiek.Luca pentsatzen hasi zen eta susmo bat zuen, bezperan zerbait adierazi baitzion.Luca bere bi anaiei esan zien Ama, Vesuvio sumendira joan zela, ezer esan gabe.

Berehala, Aita etxera etorri zen eta galdetu zuen. -Non dago ama? -Vesuvio sumendira joan da ezer esan gabe.-hiru anaiek batera. -Baina,ez daki sumendia gaur erupzioan jarriko dela?-esan zuen aitak kezkatuta. -Ez, ez daki- esan zuen Lukak negarrez. -Goazen, ama salbatzera- esan zuen anaietako batek.

Page 37: Gure abentura-ipuinak

Aita eta hiru anaiak ama salbatzera joan ziren Vesubio sumendira. Oraindik, ordubete falta zen lehertzen hasteko.Mendian banatu egin ziren, anai zaharrena eta Luca alde batik eta aita eta anai txikiena bestetik.

Lucak eta bere anaia topatu zuten harkaitz batean eserita eta esan zuten.

-Ama azkar goazen hemendik sumendia erupzioan jarriko dela. -Iruditu zaizkit. Hots arraro batzuk entzun ditut eta ez nekien zer ziren. Nolaz jakin duzue bada?

-Irratian esan dute. Aitak ere bazekien.-Luca arnasestuka.

Ama, aita eta hiru anaiak korrika joan ziren,herrira,eta herriko guztiei jakinarazi zieten gertatu behar zuena. Herriko guztiak korrika joan ziren ondoko herrira.Harea iristean , bertako herritarrei esan zieten Vesuvio sumendia lehertzear zegoela eta ez zeukatela nun sartu gau horretan. -Gelditu gaitezke zuen etxeetan gau batez?-galdetu zuten Lucak eta beste lagun batek. -Bai, baina, bihar zuen herrira itzultzekotan. Ados?- esan zuen beste herriko batek. -Ados. Hurrengo egunean, beraien herrira joan ziren eta etxeak, kaleak guztia suntsituta zegoen. Jendea ez zekien zer egin eta beste herri batera joan ziren bizitzera. Luca,bi anaiak, ama eta aita Alemaniara joan ziren bizitzera. Alemanian Lucak arreba bat eduki zuen, Julieta izenekoa. Bertan oso pozik bizi ziren.