6 Bko abentura ipuinak

45
Abentura IPUINAK ARANTZABELA IKASTOLA 6. B 2014ko URRIA

description

2014-2015 ikasturtea

Transcript of 6 Bko abentura ipuinak

Page 1: 6 Bko abentura ipuinak

Abentura

IPUINAK

ARANTZABELA IKASTOLA 6. B 2014ko URRIA

Page 2: 6 Bko abentura ipuinak

Ume Bakartia

Udazkeneko egun bat zen. Makalain hirian familia txiro bat bizi zen, ama, aita eta mutil gazte batek osatzen zuena. Andoni izeneko mutila oso bakartia zen, ez zituen lagunik eta egun guztia bere amari laguntzen aritzen zen. Mutiko jatorra eta langilea zen. Begi marroiak zituen, baita ilea ere, baina azal beltzarana zuen. 11 urte zituen baina ezin zen ikastolara joan, dirurik ez zutelako. Amak Andoniri ogiaren bila joatea eskatu zion, eta Andonik esandakoa egin zuen. Hamar minutu igaro ziren eta Andoni oraindik ez zen etxera iritsi. Aitak erupzio bat gertatuko zela esan zion amari, eta amak erantzun zion: -Ni ez naiz inora joango, Andoni ogia erostera joan da eta oraindik ez da iritsi. -Baina hemen gelditzen bagara ez gara bizirik aterako-erantzun zion aitak. -Berdin zait, ni Andoni etxera etorri arte ez naiz hemendik mugituko-esan zuen haserre amak. Aitak ama eskutik hartu eta tren geltokira eraman zuen. Tren batera igo ziren Mariste herrirako bidean. Ama Andonigaitik oso kezkatuta zegoen baina ezin zen bueltatu, eta amak eta aitak trenean aurrera jarraitu zuten. Andoni etxera iristean ama ez zegoela konturatu

Page 3: 6 Bko abentura ipuinak

zen eta aita non zegoen ez zekien. Bere logelara joan zen eta ohar bat aurkitu zuen:

Andonik bere gurasoek esandakoa egin zuen. Dirua hartu eta tren geltokira joan zen. Maristera joateko txartela erosi zuen eta trena iristean gora igo zen. Bi ordu pasatu ondoren Maristera iritsi zen eta tren geltokitik bere osabaren etxera joan zen. Bere gurasoak osabaren etxean zeuden eta haiek ikustean asko poztu zen. Guztiak elkarrekin bazkaltzen hasi ziren eta denak oso pozik zeuden. Bi egun ondoren, Kandul sumendiaren erupzioaren ondorioz, Malakain hiria suntsitu zen.

Amaia Zunzunegui

Page 4: 6 Bko abentura ipuinak

AINHOAREN BIDAIA

Bazen behin Ainhoa izeneko neskatila bat, 19 urte zituen. Ainhoak ile marroia zeukan, baita begiak ere, oso lasaia eta jatorra zen. Oporretan Kanaria irletara joatea nahi zuen, baina ez zekien zein irletara joan, eta azkenean Lanzarotera joatea erabaki zuen. Baina bidaia hobea izateko bere barkuan joatea pentsatu zuen. Aste bat igaro ondoren bidaiari ekin zion. Hiru egun zihoan bidaiatzen eta oso ondo moldatu zen, bera konturatu baino lehen Lanzaroteko portura iritsi zen. Iritsi bezain laster irla guztia ezagutzera joan zen, alde batetik bestera ibili zen. Bazkaldu ondoren hondartzara joan zen eta gero Timanfaia sumendia ikustera. Bat- batean gameluan ibiltzea bururatu zitzaion, eta horrela egin zuen. Ainhoari menditik ibiltzea asko guztatzen zitzaion, baita igeri egitea ere, orduan igeri egitera joan zen eta ondoren paseotxo bat ematera. Bi ordu ondoren lainotzen hasi zen eta baita ere lurrikara txiki bat sumatu zuen, ekaitza bat zela pentsatu zuen, baina ez zen euria hasi. Hurrengo egunean gauza bera gertatu zen, eta hurrengoan ere, baina lurrikara gero eta gogorragoa zen. Jendea, kezkatuta irla horretatik joaten hasi zen, zientzalariek ordea, ez kezkatzeko esan zuten, ez zela ezer gertatzen, sumendi asko zegoen lekuan normala zela hori gertatzea. Ostean, Timanfaiatik gasak ateratzen hasi ziren eta

Page 5: 6 Bko abentura ipuinak

sekulako lurrikada gertatu zen. Beldur handia sumatzen zen biztanleen artean. Azkenean, Ainhoak barkua hartu zuen eta Euskal Herrira bueltatu zen, bere familiarekin. Egun bat beranduago tsunami batek irla suntsitu zuen. Euskal Herrira bueltatzeko denbora gehiago behar izan zuen. Baina azkenean Bilboko portura iritsi zen, eta handik Gasteizera joan zen. Bere familiakoei dena kontatu zien eta ez zioten sinisten, baina albiste baten ikusi ondoren, sinetsi egin zioten, eta bere ahizpak galdetu zion: -Zergatik ez duzu albiste bat idazten gertatu zaizuna kontatzeko?- eta erantzun zion: -Oso ideia ono da, baina gazteentzako ipuin bat egingo dut! Eta horrela egin zuen.

AMAIERA!!!

Amaiur Legorburu

Page 6: 6 Bko abentura ipuinak

GAU MISTERIOTSUA Udako gau bero batean, Iker, bere lagunekin, hondartzan zegoen festa bat ospatzen, bere lagun bat hurrengo astean eskontzen zelako, eta 26 urte zituen, Paul deitzen zen.Paulek itsas-ontzi bat alokatu zuen itsasotik bueltatxo bat emateko. -Sartu lagunak! Itsasotik buelta bat ematera joango gara! -esan zuen Paulek poz-pozik. -Baina... segurua izango da gauez itasotik ibiltzea? -galdetu zuen Ikerrek. -¡Bai mutil! Argiak ditut eta janaria ere-erantzun zion harro-harro Paulek. -Bueno...Bale...horrela esaten baduzu... Eta lagun guztiak itsas-ontzian igo ziren. Paulek motorra piztu zuen; mugitzen hasi ziren, eta hortik gutxira abiadura handia hartu zuten, eta abiadura handiagotzen hasi zenean, Ikerren urduritasuna ere handiagotzen hasi zen. -Paul, badakit oso petardoa naizela baina, lehen euki dugu elkarrizketa bat, eta, ahaztu egin zait galdetzea ea begiratu duzun itsasoan ze eguraldi egingo duen. -Ez, baina seguru eguraldi ona egiten duela, ¡lasai! -erantzun zion Paulek. Ordu bat pasatu zen, eta guztiak oso ondo pasatzen ari ziren, Iker izan-ezik. Ikerrek txikitatik itsasontzietako pelikulen zalea zen, eta ia guztietan edo tsunami batek ondoratzen zuen, edo motorrak gaizki zihoazen,... Eta orduan, itsasontzia modu arraroan hasi zen mugitzen. Inor ez zen konturatu, Iker izan-ezik; guztiak dantzan eta saltoka zeudelako, baina Iker ez. Korriketan hasi zen Iker Paulerantz, eta esan zion: -¡Itsasontzia mugitzen ari da oso modu arraroan! Ikusi! -Hasi zen ohiuka. Paul diskotekatik irten eta kanpora atera baino lehen olatu izugarri bat ikusi zuen. -¡Aaaaah! Lagun guztiei abixatuko diegu, azkar! Paul eta Iker ahal zuten gehien egin zuten korrika, baina olatu hori azkarrago hurbiltzen zen beraiengana. Lagunek ez zieten sinesten, baina leihoruntz begiratzerakoan aldatu zuten iritziz. BAM! Entzun zen nola jotzen zuen olatuak itsasontzia.Hurrengo egunean, lagunak, irla ezezagun batean aurkitu ziren; baina bi neska desagertu egin ziren. -¿Non gaude? -galdetzen zuten guztiok. -Lasai, pelikuletan ikusi dudan moduan lehenengo irlatik eman behar dugu buelta bat, ea beste norbait aurkitzen dugun, eta bestela nik dudan bengala bat botako dugu- Esan zuen Ikerrek. -¿Eta zergatik ez dugu botatzen bengala zuzenean?-galdetu zuen Mirenek. -Ba...Nire moduan logikoagoa delako, eta gainera, igual jateko zerbait aurkitzen dugu- Erantzun zuen Ikerrek. Orduak eta orduak pasa zituzten ibiltzen baina ez zuten ezer aurkitu, hiru koko izan-ezik. Orduan, guztiek erabaki zuten bengala lehen bai lehen jaurtitzea. BOM! Naroak tiroa bota zuen, nahi gabe erreskatatuko zien hegazkinari eman zion; baina ezkerrak pilotoa bizirik atera zen. -Zer egiten duzue hemen?- galdetu zuen pilotoak. -Historio luze bat, begira, gu hondartzan geuden eta... -Lasai berdin du- moztu zion pilotoak.- Eskerrak nire mobila dudan. Pi-pi-pi-pi.- Markatu zuen pilotoak. -Bueno neska- mutilak ordu batean etorriko dira gure bila. -Yupiii!- Hasi ziren guztiak oihuka. Ordu bat pasa zen eta bila etorri zitzaien.

Page 7: 6 Bko abentura ipuinak

Handik aurrera itsasoan ibiltzeko ze eguraldia egingo zuen kontsultatu egin behar zutela ikasi zuten.

ANE

Page 8: 6 Bko abentura ipuinak

END OF THE WORLD

Munduaren amaiera

Estatu Batuak Washington DC, 2014 Urriaren 23, USA-ko

armadaren basean:

-Jon komandantea. Presidentea duzu telefonoan.

Esan zidan soldadu batek.Telefonoa hartu eta hauxe esan nuen:

-Kaixo nire presidentea. Zer nahi duzu?

-Zu ahal zara Jon komandantea?

-Bai

-Etorri Etxe Zurira

Etxe Zurira joan nintzen lehen aldia zen eta ez nekien zer esano

zidan. Iritsi nintzenean, izugarrizko etxe hartan sartu nintzen eta

presidenteak mundua amaitu egingo zela esan zidan eta hori ez

gertatzeko, bomba bat hartu eta hegazkin batekin Kotopaxi

sumendira bota behar genuela esan zidan.

Nik ez nekien nondik hasi, milioika bizitza nire eskuetan zeuden.

Orduan hegazkin bat hartu eta Moskura joan nintzen . Moskun

presidenteak esan bezala, Brams parkera joan nintzen . Han bomba

aurkitu nuen eta maletin batean sartu nuen.Estatu Batuetan nengoela

bomba hegazkin - kaza batean jarri eta Kotopaxi sumendirantz joan

nintzen (ni pilotua ere ba naiz)

Azkenean bomba jaurti baino minutu batzuk lehenago estralurtar

batzuk etorri ziren! Orduan nire atzealdean beste kaza batzuk

etorri ziren ni laguntzera. Izugarrizko borroka egon zen. Besteak

han zeuden bitartean ni bomba jaurtitzera joan nintzen. Bomba

jaurti eta...lurra erditik hautsi zen! Sumendi guztiak erupzioan sartu

ziren, lurrikarak, tsunamiak...Azkenean dena zuria ikusi zen

eta...BOOM!!!

ARITZ I

Page 9: 6 Bko abentura ipuinak

LUR HILTZAILEAREN TALDEA

Egun normala zen gure protagonistarentzat: egunero bezala zerealak hartu zituen gosaltzeko, dutxa bat hartu zuen eta jantzi egin zen. Gero poliziaren plaka eta pistola hartu eta gerrikoan jarri zituen. Polizia zen. Baina ez edozein polizia mota: poliziaren kapitaina zen. Hori egin eta gero, bere autoan montatu zen. Hori gertatu zenean telefono mugikorrari deitu zioten eta hartu zuenean ahots batek esan zuen: -Egunon, Johnson kapitaina! Zer moduz? Galdetu nahi nizun zer nahiago zenuke bazkaltzeko: janari txinatarra edo kebab bat? -Kebab bat nahiago dut- erantzun zuen barrezka Steve Johnson da gure protagonista. 32 urte ditu eta 1,78 m neurtzen ditu. Ile marroia du eta begiak kolore berekoak. Oso pertsona normala da lodieraz eta betaurreko karratuak erabiltzen ditu. Oso umore ona dauka, baina lana guztiaren aurretik jartzen du.

Elkarrizketa horren ondoren autoa arrankatu eta polizia departamendura zihoala poliziaren irratitik esan zuten: -Auto guztiei, auto guztiei. 10-30 bat militar basean. Lapurreta armekin militar basean. Soldadu bat zaurituta dago, anbulantzia bat behar dugu. -Hemen 50-5 autoa. 10-4, ulertuta. Horra noa.- erantzun zion Stevek irratitik. Horren ondoren, sirenak piztu eta abiadura oso handian militar basera joan zen Brooklyn-eko zubitik. Iritsi zenean, polizia bat zauritutako soldaduari zauria tapatzen ari zion, gehiago ez odoltzeko. Orduan soldaduak, totelka, esan zuen: -Ha-harrapatuko di-dituzue nire la-lagunak hil di-dituztenak? -Bai, harrapatuko ditugu- esan zuen Stevek oso larri- baina eutsi anbulantzia iritsi arte. Bat-batean, soldaduak irrifar txiki bat egin eta, hil egin zen. Momentu horretan anbulantzia iritsi zen suhiltzaile-kamioi batzuk atzean zituela, eta Stevek anbulantzia gidariei suhiltzaileen basera bueltatzeko esan zien, soldadua zaurien larritasunaren ondorioz hil zelako. Bi minutu geroago, Steve lekua aztertzen ari zenean, bere lankidea agertu zen. Bere lankidea John McGarret deitzen zen. Ile beltz eta begi berdeak zituen. Nahiko argala zen 19 urte bakarrik zituelako eta Steve bere irakaslea zen. John, Steve agurtu eta hau esan zion: -Kapitain, 9mm-ko bala-zorro batzuk aurkitu ditut, ametrailagailu batenak bezalakoak, eta pistola bat zegoen atearen ondoan. Laborategira bidali ditut. -Zerbait eraman dute lapurrek?-galdetu zuen Stevek -Bai,-erantzun zuen John- lurrikarak sortzeko makina bat. Prototipo bat da, baina Brooklyn suntsitu dezake. Ordu erdi geroago kotxean zeuden, poliziaren laborategira bidean, eta bat-batean lurra mugitzen hasi zen, eraikinen puskak eta kaleargiak botaz. Astindua hasi bezain laster amaitu zen eta Steve eta John kotxetik irten ziren. John irratitik suhiltzaileei deitzen ari zen bitartean, Steve harri batzuen azpian zegoen emakume bat salbatzen saiatzen zen. Emakumea konorterik gabe zegoen eta zauri handi bat zeukan buruan, odola zeriola. 5º hiribidean kalte garrantzitsuak zeuden eta Manhattan argindarrik gabe geratu zen. Hurrengo egunean, Steve eta John kafetegi batean gosaltzen ari zirenean, Steveri telefono mugikorrera deitu zioten eta Stevek hartu eta esan zuen: -Bai?

Page 10: 6 Bko abentura ipuinak

-Egunon Johnson kapitaina. Laborategitik deitzen dut. Zure ikasleak emandako pistolan Al Miller izeneko gizon baten aztarnak ditu. Miller Bronx distrituan bizi da kalexka batean. Oraintxe bertan Millerren helbidea hemango dizut. -Eskerrik asko. Agur. Hamar minututan Steve eta John kalexkan zeuden, arropa taktikoa jantzita. Bakoitza Al Millerren etxearen atearen albo batean jarri ziren eta Stevek “Al Miller! New Yorkeko polizia! Atera eskuak begi-bistan dituzula!” oihukatu zuen. Etxean inor ez zegoela zirudienez, Johnek atea ostiko batez ireki eta biak etxera sartu ziren pistolekin. Steve logelan Al Miller hilda aurkitu, telefono mugikor bat eskuaren ondoan zuela. Orduan Stevek telefonoa hartu eta azkenengoz deitu zuen zenbakira deitu zuen. Momentu bat geroago telefonotik esan zuten: -Al, iritsi zara Times Square-era? Stevek telefonoa itzali eta Johni esan zion kotxean sartzeko. Sirenak piztu eta Times Square plazara joan ziren ziztu bizian. Bidetik, Johnek irratitik SWAT- ari eta polizia kotxe guztiei abisatu zien Times Square plazara joateko, lurrikara sortu zuten pertsonak han zeudelako. Iritsi zirenean gizon batzuk ametrailagailuak atera zituzten eta poliziari tiroka hasi ziren. SWAT-a iritsi zen momentuan, Johni sorbaldan eman zioten. Steve anbulantzia bati deitzen ari zen, beste poliziak armatutako gizonak hiltzen zituzten bitartean. Azkenean bakarrik gizon bat gelditu zen eta hark arma bota zuen beste polizia batzuk hurbiltzen ari zirenean atxilotzeko. Ordu erdi geroago, Stevek atxilotutako gizona galdekatu zuen eta hark esan zuen Bill Socom deituriko gizon batentzat lan egiten zuela. Steve berehala konturatu zen Bill Socom “Hedgehome” deituriko eraikitzaile enpresaren zuzendaria zela. Steve hara joan zen eta Bill Socom-en bulegoan sartu eta esan zuen: -Bill Socom. Atxilotuta zaude lapurretaz eta hilketaz. Steve eraikinetik atera zen, Socom jauna atxilotuta zeramala eta kotxean sartu zuen.

Steve, Socom jauna era galdekatu zuen poliziaren basean, eta esan zion gizon batzuk kontratatu zituela makina lapurtzeko. Horrela lurrikara bat sortu ahal zuen eta eraikinak bere enpresa konponduko zituen, Socom jauna aberatsa bihurtuz. Stevek Socom jauna gartzelera bidali zuen. Bi ordu geroago, Steve John bisitatzera joan zen ospitalera eta esan zion: -Zer moduz, John? -Beno-esan zuen Johnek- beste egun bat jasango dut.

AMAIERA

Aritz L. de L.

Page 11: 6 Bko abentura ipuinak

IRLAKO SUMENDIA Asiako irla txiki batean Aitor izeneko mutiko bat bizi zen, 12 urte zituen. Bere anaia Oihane deitzen zen, 11 urte zituen. Asian sumendi handi bat zegoen horra joan ziren bere gurasoekin ikustera, baina 30 kilometro egin behar zituzten sumendira joateko. 30 kilometro horiek basamortu batean pasatu zituzten, eta orduan, ur asko eraman behar izan zuten. Aitor, Oihane eta gurasoak hasi ziren ibiltzen eta ama oso nekatuta zegoenez pixkat deskantsatu zuten. 20 minutu eta gero hasi ziren ibiltzen eta ibiltzen eta sumendira iritsi ziren, sumenditik 80 metrotara zeuden. Bat- batean lurra mugitzen hasi zen eta Aitorrek esan zuen: -sumendi hori erupzioan dago, atzo ikasi nuen ikastolan.

Eta irlako jende guztia korrika joan zen, bakoitza bere etxera, baina basamortuan ibili behar ziren. Denok korrika asko egiten egin zuten beren etxeetara iritsi arte. Basamortuan sua zegoen eta harearekin behera joaten zen, baina su gehiago zetorren. Eta gurasoek esan zuten: joan behar gara irla honetatik eta ura eta janaria hartu zuten. Hamar minutu eta gero itsasotik joan ziren olatu asko zeuden. Bi ordu pasa eta gero itasotik irla sutan zegoen baina Aitor eta bere familia itsasoan zeuden eta beste irla batera iritsi ziren. Irla horretan ez zegoen sumendirik eta telebista asko zeuden.Telebistan ikusi zuten irla, baina itsasoak sua guztiz itzali zuen. Beraien irla oso itsusia geratu zen baina ez zitzaien ajola eta Aitorrek etxe bat egin zuen, hantxe bizitzera geratu ziren.

Asier 6.B

Page 12: 6 Bko abentura ipuinak

Ekuadorreko bukaera

Bazen behin (Irailaren, hasieran egun polit batean), Ekuadorren bizi zen familia oso-oso aberatsa. Mutikoak 11urte zituen, Jon deitzen zen eta lapurra zen. Neskak 9 urte eta Maitane deitzen zen. Familia sumendi baten ondoan bizi zen, oso polita zen KOTOPAXI sumendia, eztanda egiten bazuen kontu handiarekin ibili behar izaten ziren. Jon eta Maitane beti bezala joan ziren sumendira hango harriak hartzera. Gero berriro joan ziren baina bere txakurrarekin handik korrika egitera, jolastera...lagunik ez zeuzkatenez ezin zuten beraiekin jolastu sumendian. Etxera itzuli ziren eta bere aitak proposatu zien 12 km korrika egitea, baina Maitanek ez zuen nahi, Jonek bai, denbora guztian saiatu zen Maitane beraiekin joateko, azkenean baietz esan zuen eta korrika egitera joan ziren hirurak. Poliki hasi ziren, baina gero martxa hartu zuten. Animaliak ikusi zituzten: txoriak, basurdeak... Orduan gelditu ziren, igelak ikusi zituzten eta beraiengana joan ziren. Maitane putzu batean erori zenez etxera joan behar izan zuten. Etxean zeudenean telebista jarri zuten, berrietan ikusi zuten KOTOPAXIK eztanda egin zuela eta laba 8 km orduko zihoala. Konturatu zirenerako laba atearen ondoan zegoen eta ezin ziren atera, laguntza eskatzen zuten bitartean izotza eta ura botatzen zuten ez hurbiltzeko. KOTOPAXIk hiriak eta herriak suntsitu zituen, Ekuador osoa suntsitzen ari zen. Jonek laguntza eskatzen zuen baina inork ez zion laguntzen, baita esan zuen dirua itzuliko ziola jende guztiari, ez zuela inoiz gehiago lapurtuko eta jostailuak itzuliko zizkiela. Orduan pentsatu zuten eta lagundu zieten. Helikoptero batekin atera zituzten eta leku seguru batean utzi zituzten, eta Txinara joan ziren Ekuador guztia suntsituta zegoelako, han lagun onak egin zituzten eta txinatarrez hitz egiten ikasi zuten, bere lagunekin jolasten zuten beti. Handik aurrera, Jonek eta Maitanek ez zuten gauza txar gehiago egin, bestela ez zuten lagunik izango eta ondo bizi izan ziren.

BEÑAT

Page 13: 6 Bko abentura ipuinak

RABBIT-MAN ETA ZENTRAL ELEKTRIKOA

Orain dela 5 urte, Rabbit-Man izeneko pertsona bat bizi zen. Egun batean bere etxean lagun batekin zegoela, Ly izenekoa, robot -pirata batzuk bere etxera sartu ziren Ly bahitzera. Robot-piratek sumendian zeukaten zentral-elektrikara bidali zuten Ly emakumea. Orduan Rabbit-Man Ly berreskuratzera joan zen. Rabbit-Man sumendira iritsi zenean Ly kaiola batean sartuta ikusi zuen,Lyk zentral-elektrika suntsitu behar zuela ezan zion.Bide estu batetik sartu zen eta bat-batean 2 robot-pirata atera ziren, orduan Rabbit-Man borrokan hasi zen eta azkenean beraiekin akabatu zuen. Lokatzez osatuta zegoen zuloa pasatzen saiatu zen, baina ezin izan zuen. Orduan salto batez beste aldera pasatu zen. Rabbit-Manek dinamita pote batzuk hartu eta zentral-elektrikara estalki batzuekin ikusi zuen.Rabbit-Manek ideia bat euki zuen, dinamita estalkien kontra botatzea. Baina bat-batean robot bat bombak botatzen hasi zen, orduan, berarekin borrokatu eta dinamita zentralaren kontra bota zuen.Zentrala apurtu eta bat-batean sumendia erupzioan hasi zen. Rabbit-Manek Lyk zuhaitz baten enborra hartu eta labaren gainean surfeatzen hasi zen.Itsasontzi bat hartu eta etxera bueltatu ziren.

.

DAVID ARANA

Page 14: 6 Bko abentura ipuinak

BIDAIA ZOROA

Udako egun batean, Ainhoa, 11 urteko neska errubia, atsegina, begi berdeak zituena eta oso ausarta zena, ikastolan zegoen eta etxera joateko txirrina jo

zuten. Bere lagunak agurtu eta etxera joan zen. Etxean sartzean bere gurasoak

albiste txar bat eman zioten. Aitak esan zion:

- Japoniara joan beharra dugu Ainhoa, nik lanpostu bat aurkitu dudalako.

Ainhoa oso triste jarri zen eta, korrika, bere logelara joan zen. Negarrez hasi

zen, bere lagunak eta bere etxea utzi behar zituelako. Orduan, bere amak esan

zion:

-Ainhoa, lasai egon, han lagun gehiago egingo dituzu eta zure lagunekin

harremanetan egongo zara. Benga, orain hasi gauzak prestatzen, bihar gauean

joango gara eta.

Ainhoa bere gauzak prestatzen hasi zen. Ordu erdi ostean ohera joan zen.

Hurrengo egunean, bere lagunei esan zienean oso triste jarri ziren.

Gauean bere gauzak prestatzen bukatu zuen eta aeroportura joan ziren.

Maletak hegazkinera sartu, eta Japoniarako bidea hartu zuten.

Japoniako bidean Ainhoak mobila hartu eta bere lagunei mezu bat bidali zien

eta hegazkinean lokartu zen. Esnatu zenean Japonian zegoen. Egia esan asko

gustatu zitzaion. Hiriburua oso polita zen, hondartza zeukan, denda asko,

hiritar asko... Oso pozik jarri zen. Bere etxe berrira joan ziren eta itsasoko

bistak ziten. Bere logela oso handia zen eta egongela ere. Etxea asko gustatu

zitzaion eta hondartzara joan ziren toalla eta bainujantzia hartuta. Lagun asko

egin zituen hondartzan. Etxera bueltatu ziren eta bere gurasoak erosketak

egitera joan ziren. Ainhoa etxean bakarrik zegoen eta telebista ikusten hasi

zen. Bat-batean albisteetan ikusi zuen tsunami bat egongo zela Japonen. Ainhoa

oso urduri jarri zen eta bere gurasoak etorri zirenean guztia kontantu zien.

Jende askori abisatu zion.

Hori zela eta, Euskal Herrian zuten etxeruntz abiatu ziren eta bi egun ostean

tsunamia gertatu zen eta guztiak salbatu ziren Ainhoari esker.

Page 15: 6 Bko abentura ipuinak

Bere lagunei guztia kontatu zien eta oso pozik jarri ziren. Azkenik, bere aitak

lanpostu berri bat lortu zuene, betiko etxean gelditu ziren eta betiko eskolara

joan zen.

Idazlea: Eider

Page 16: 6 Bko abentura ipuinak

NOLAKO TXANTXA DA HAU?

Udaberriko egun bero batean, etxean nenbilela, konturatu nintzen nire aita eta ama Cubara udan joateko bidai bat prestatzen ari zirela. Hor hasi zen hau guztia. Ni Garazi naiz, 12 urte ditut eta ile marroia eta begi marroiak ere. Gasteizen bizi naiz nire ahizpa eta gurasoekin. Hilabete batzuk beranduago, aireportuan genbilen, hegazkina hartzeko prest. Bidaiak asko iraun zuen orduak eta orduak. Iritsi ginenean oso nekatuta geuden eta hotelera heldu ginenean lo-seko geratu ginen ohean. Niri asko gustatzen zait beroa eta ura. Gurasoei esan nien: – Ni hotel guztia ikustera noa, beharbada zerbait interesgarria izango du-eta. – Ados, baina ez urrundu gehiegi eta gogoratu gure logela 242a dela!- erantzun zuten. Hoteletik atera nintzen eta eguraldi oso ona egiten zuen. Igerilekura hurbildu nintzen, jende asko ikusi nuen eta denak oso ondo pasatzen ari ziren. Gero berriro barrura sartu nintzen eta igogailuan negoela galdera askotan etorri zitzaizkidan burura: – Non gaude? Zer hiri da hau? Zein logelan daude nire gurasoak? Gero pixka bat gogoratzen hasi nintzen nire gurasoek esan zidatenaz eta logelara joan nintzen. Atean nengoela gizon bat hurbildu zitzaidan. Urduri eta kezkati zegoela konturatu nintzen. Esan zidan: ¡Tienes que huir, dentro de cuatro horas va a venir un tsunami!-. Hori esan eta korriketan joan zen. Logelan sartu eta gizon ezezagunak esan zidana kontatu nien. Nire aitak eta amak txantxa bat zela pentsatu zuten eta telebista ikusten jarraitu zuten. Hondartzara joatea proposatu zuen nire ahizpak. Joan ginen eta ni oso arduratuta nengoen. Eguzkitan etzan nintzenean dena ahaztu zitzaidan. Esnatu nintzenean olatu handi bat tsunami bat bezalakoa ikusi nuen eta ohartu nintzen eguraldia lainotzen hasi zela, horrek beldur pixka bat eman zidan. Besteei deitu egin nien eta hauek ere beldurtu egin ziren. Lasterka hasi ginen baina beranduegi zen. Olatua aurrean geneukanean, desagertu egin zen. Arraroa izan zen. Orduan zuhaitzetik lehengo gizona atera zen.

Page 17: 6 Bko abentura ipuinak

Azkenean ohartu nintzen txantxa bat izan zela. Ikusi nuen nola nire familiak barre egiten zuen eta ere beste gizon batzuk atera ziren. Jabetu nintzen zinemako estudio batean geudela eta pelikula bat egiten zeudela.

ENARA 6.B

Page 18: 6 Bko abentura ipuinak

EUSKAL TSUNAMIA

2014-Ko Abenduaren 31an gertatu zen, oso eguraldi ona egiten zuen eta itsas ondoko hondartza guztietan, telebista handi bat jarri zuten 2014. urteari amaiera emateko. 10 minutu falta ziren 2015. urtean sartzeko, baina bazegoen gizon bat Jon deiturikoa urteberriak lanean pasatzen zituenak bere borondatez. Berak olatuak ikertzen lan egiten zuen, baina, gauza arraro bat ikusi zuen, ETB eta Euskal telebista eta irrati guztiei informazioa emateko tsunami handi bat zetorrelako Euskal Herrirantz. Mundu guztiak hurbilen zegoen edozein auto hartu, auto horretan sartu eta noraezean zihoazen beldurraren-beldurrez itsasertzetik atera nahian, baina kotxe gehiegi zegoen ateratzeko. Bost segundu falta zirenean 2015.urtea izateko tsunamia kostaldean sartu zen, hirietara eta herrietara heltzerakoan tsunami horrek dena apurtu zuen, Bilboko punturik altuenak bakarrik ikusten ziren, hau da Iberdrolaren dorrea, San Mames... besteak, berriz, jausita zeuden, apurtuta edo urak estalita. Donostiatik berriz, oso gauza gutxi ikusten ziren beste gauza guztiak jausita zeudelako edo urak estali

Page 19: 6 Bko abentura ipuinak

zituelako. Kostaldean zeuden pertsonak bakarrik salbatu egin ziren, kotxearekin Gazteiz aldera joan zirenak. Besteak, berriz, gehienak hil egin ziren. Kostaldeko herri eta hiri guztiak guztiz suntsituta zeuden eta milaka hildako utzi zituen, eta Frantziako zati bat ondo kaltetu zuen. Europa eta Asiako helikoptero eta hegazkinak bidali behar izan zituzten jendea salbatzeko edo hildakoak handik ateratzeko. 10 urte behar izan zituzten kalterik txikienak konpontzeko, eta den-den-dena behar den bezala uzteko 20 urte behar izan zuten, eta bizitzen jarraitu zutenak etxe berriak egin zizkieten boluntario batzuk, eta dena normaltasunera itzuli zen.

Amaiera!!! Eneko Etxebarria 6.B

Page 20: 6 Bko abentura ipuinak

GURASOEN BILA

Egun batean kostaldeko herri txiki batean Unai bizi zen.Unaik 13

urte zituen, potoloa eta itsusia zen, eta telebista ikustea asko

gustatzen zitzaion.

Egun batean, bere gustoko marrazki bizidun batzuk ikusten zegoela,

marrazkiak gelditu eta azken orduko notiziak emititzen hasi ziren,

bere herrian lurrikara bat egongo zela esaten zuten .

Unai izutu egin zen, eta negarrez hasi zen, zeren eta hilko zela

pentsatzen zuen. Hurrengo astean, ikastolan zegoela, bere

irakaslearen mahaiaren gainean zegoen sismografoak gauza arraroak

egiten zituela ikusi zuen, eta ikastolako zapaia erori zen bere

mahaiaren aurrean.Inor ez zen zauritu, baina klasetik ebakuatu

zituzten.Jarraian, olatu erraldoi baten zarata entzun zuten eta Unai

eta bere klasekideak aurretik eraman zituen. Unai esnatu zenean

ospitale batean zegoen, eta medikuek (Koman) bi hilabete egon zela

esan zioten, esan zioten ez zekitela bere familia non zegoen.

Orduan Unai altxatu eta bere gurasoen bila joan zen. Ospitaletik

ateratzerakoan etxe guztiak erdi suntsitutak zeuden, bere etxea

ikusi zuenean guztiz apurtuta zegoen.Hori ikustean Unai oso triste

jarri eta negarrez hasi zen. Baina bere familiaren argazki bat hartu

eta aurrera jarraitu zuen, bidean zaurituen kampamentua ikusi

zuen, kampamentua, zikina eta apurtuta zegoen.Hantxe bere

gurasoak ikusi zituen beraiekin gelditu, etxe berri bat erosi eta

handik aurrera posik bizi ziren.

HARITZ D.H.

Page 21: 6 Bko abentura ipuinak

Bizirik iraundu

Duela hiru urte hiri handi-handi batean familia aberats bat bizi zen. Familia aita, ama eta anai arrebak osatzen zuten. Familia hau oso mimatua zen, aberatsak zirelako, orduan, zerbait nahi bazuten momentuan lortzen zuten. Udaberrian Ander, Maider, aita eta ama haien herrira joaten ziren, eta herriaren ondoan itsaso izugarria zegoen. Herri hau Langu zen eta etxea oso dotorea zen. Udaberria iritsi zenean familia osoa Langura joan zen, asteburua pasatzera. Larunbatean Maider bere lagunekin geratu zen herriko plazan Maider plazara iritsi zenean bere lagun guztiak berari itxoiten ari zirela ikusi zuen. Maiderrek bere lagun guztiak ikusi zituen bai, neskak eta mutilak, eta mutilen artean Ander zegoen! Ander eta Maider hitz egiten hasi ziren eta Anderrek Maiderri azaldu zion bilera bat zela irteera bat egitelko, herriko mendira. Ordu batzuk pasa ondoren adostu zuten igandean mendira irteera bat egingo zutela. Maider piskat harrituta geratu zen, baina azkenean bera ere animatu zen irteerara joateko. Igandea iritsi zen eta Maider eta Ander dena prestatzen ari ziren. Ordua iritsi zen Maider eta Ander geratu ziren tokira joateko, plazara. Denak iritsi zirenean, mendira abiatu ziren. Ordu bat ibiltzen egon ondoren dardara txiki bat nabaritu zuten, hiru minutu pasa ondoren, beste dardara bat nabaritu zuten, baina handiagoa. Bat-batean lurrikara bat gertatu zen eta mendian galdu ziren. Ez zekiten zer egin oso ume mimatuak zirelako, baina haien lagunak beraiei nola bizirik iraundu erakutsi zieten, eta horrela bizirik iraundu zuten auto batek beraieik jaso arte. Aita eta ama guztiak beraiei itxoiten ari zitzaien eta plazara iritsi zirenean denak pozik joan ziren etxera.

Irati P

Page 22: 6 Bko abentura ipuinak

BENETAKO OPORRAK!

Lau pertsonek osatzen zuten Peioren familia eta bere urtebetetzea ospatzen ari ziren. Julenek Japoniarako txartela oparitu zion. Pilik, Groelandiara joateko txartela, eta Iratik, Ponpeiara joateko txartela. Handik bost egunetara Japoniara abiatu ziren. Japonian 3 egun pasa behar zituzten eta bostgarren egunean zarata handi bat entzun zen eta bat- batean ¡¡¡boom!!! tsunami batek dena suntsitu zuen. Denak eskuak emanda zeuden baina 30 minutu pasa ondoren, Japoniako ospitalean esnatu ziren. Handik Groenlandiara abiatu ziren, eta han 5 egun pasa behar zituzten baina tsunamiagatik, bi egun egon ziren. Poz-pozik egon ziren etxetxo batean, glaziarren erdian. Jarraian, Ponpeiara abiatu ziren. Ponpeian bost egun pasa behar zituzten, baina laugarren egunean Vesuvio izeneko sumendi batek eztanda egin zuen eta Pilik eta Iratik zauriak egin zituzten. Berriro Ponpeiako ospitalean esnatu ziren, eta etxera bueltatu ziren. Hori dela eta, Peiok eta bere familiakoek erabaki zuten ez zirela joango inoiz gehiago tsunami, edo sumendiak zeuden lekuetara.

Idazlea: IRATI G.

Page 23: 6 Bko abentura ipuinak

FAMILIA ABERATSA

Bazen behin aberatsa zen familia bat, eta txakur bat ere

bazuten.

Ama, aita eta umea gazteak ziren. Udaberriko egun polit

batean hirian zegoen sumendira igotzea pentsatu zuten

eta bideari ekin zioten.

Ailegatu zirenean harrituta geratu ziren guztiak, baina

sumendiak erupzionatu behar zuelako buelta eman eta

korrika batean etxera itzuli ziren.

Orduak pasatu zirenean familia lasai geratu zen.

Hurrengo egunean, arratsaldean, telbistan entzun zuten

haiek zeuden hiritik gertu tsunami bat gertatatuko zela.

Hori entzunda, maletak prestatu eta beste toki batera

joan ziren. Ordu batzuk pasatu zirenean hiri batera

ailegatu ziren eta han etxe bat erosi zuten. Hilabete

batzuk pasatu zirenean hiri horretan asper – asper eginda

zeuden.

Umeak galdetu zuen ea lehengo tokira itzuli zitezkeen

eta aitak eta amak baietz ezan zioten, horrela, kotxea

hartu eta bidean ordu batzuk eman ondoren, lehenbizi

ziren hirira abiatua ziren.

Ailegatu zirenean hirurak zoriontsu zeuden. Etxera igo eta

maletak desegin zituzten .

Aste bat pasa ondoren, sumendiak erupzionatu zuen eta

orduan amak esan zuen: joan zaitezte guztiok beste toki

batera, eta ni hemen geratuko naiz, etxean, hil arte.

Orduan aita, umea eta txakurra ateraino joan ziren, ireki

zuten baina berandu zen, horregatik guztiak etxean geratu

ziren.

Handik gutxira sumendiak laba botatzerai utzi zion, famila

poztu zen.

Page 24: 6 Bko abentura ipuinak

Urte asko pasa zirenean aita, ama eta txakurra zaharrak

zirenean egun batean hirurak hil ziren eta umea bakar -

bakarrik geratu zen, etxea zaharra izan arte, eta gero hil

arte.

Idazlea: Jokin

Page 25: 6 Bko abentura ipuinak

X MISIOA Hilabeteak zeramatzan Jonh Miller, Estatu Batuetako Ranger taldeko komandantea, behar zituen gizonak bilatzen: mediku bat, frankotiradore bat, zientzilari bat eta soldadu soil bat. Azkenean Washington D.C. en aurkitu zituen. Lehenengo Mike medikua eta talde txiki baten tenientea, ondoren, M. deitzen zuten frankotiradore bat, soldadu soil bat Steve izenekoa eta, bukatzeko, Bob izeneko zientzilari milionarioa. Taldea osatuta plana esplikatu zien: Tailandian sumendi bat esnetu egin zen baina Koreako miliziak menpe zeukan sumendia. Horregaitik ehun mila milioi dolar baino askoz ere gehiago eskatzen zuten, bestela, laba zegoen urtegi modukoa irekiko zuten herri asko suntzituko zituen. Horregaitik joan behar ziren Tailandiara. Ez zien ezer gehiago esan. Taberna batean gelditu ziren eta zuzenean aerodromo militar batera joan ziren. Han armatu egin ziren, zientzilaria ere, eta B2 izeneko hegazkin bat hartu zuten. Gezien punten itxura zuen ezin zuten detektetu. 1200km orduko zioanez , lau ordueta erdian iritsi ziren Tailandiara. Ez zuten aireportu batean lur hartu, basoaren alde batean baizik. Hegazkina kamuflatu ondoren han ikusi zuten sumendia, oxidianaz egindako harresi batez inguratuta. Harresi hori izango zen labari pasatzen uzten ez zion gauza bakarra. Korear gizon eta emakume asko ikusi zituzten ere, edozein arriskuri aurre egiteko prest. -Orain zer?-galdetu zuen Mikek, baina Miller komandanteak ez zuen erantzun. Hasieran apur bat galduta zeuden baina Boben GPS portatilarekin berriro ere kokatu egin ziren. Basoan txuriune bat aurkitu zutenean kanpamentua montatu zuten -Bihar goizean-esan zuen Millerek-sumendira hurbilduko gara Bobek aztertzeko eta tresnaren bat asmatzeko erupzioa gelditzeko. Guztiei ideia ona iruditu zitzaien. Gau lasaia izan zen. Lehen guardia M.k egin zuen ondoren Mikeri abisatu zion bere txanda zela eta lotara joan zen. Hurrengo goizean sumendirantz abiatu ziren. Sumendira iritsi, Bobek inbestigatu eta ulertu zuen handik bost metrora zegoen zulo batean tubo bat sartuta laba zulo batera eraman ahal zutela. Tuboa ipintzen zegoenean Koreako soldaduak ikusi zituzten hurbiltzen. Tiroka hasi ziren Bobek makina bukatu zuen, eta talde txikiak bizitzarekin defendatu zuten Bob eta tresna. Laba gelditzea lortu zuten, baina Mike larri zaurituta zegon. Guztion artean hegazkinera eraman zuten eta hegazkina eraldatu ondoren harresia bombardeatu zuten. Ahalik eta azkarren joan ziren Estatu Batuetara baina beranduegi zen, Mike jada hilik zegoen. Egilea: Julen Ziarrusta Sanz

Page 26: 6 Bko abentura ipuinak

HARITZEN ABENTURA

Haritz bere aiten baserrian bizi da. Haritz mutiko jatorra eta zintzoa

zen.

Bere herria errege gaizto batek menperatzen zuen. Egun batean Haritz

herritik paseatzen zihoala agure batekin egin zuen topo, agurea negarrez

zegoen, eta esan zion: Nire semea erregeak harrapatu du eta bihar hilko

duela ez badio bere alabari barre eragiten. Orduan Haritzek esan zuen

nik salbatuko nuke baina ez daukat ezer haraino heltzeko.Agureak bere

zaldia utziko ziola esan zion. Eta Haritz bere bidaian abiatu zen.Haritzek

bidaian basozain batekin egin zuen topo, basozaina negarrez zegoen eta

Haritzek galdetu zion: zergatik zaude negarrez?- eta basozainak

erantzun zuen:

-Erregeak esaten du bihar basoko zuhaitz guztiak behera botako dituela

bere alabaren egurrezko etxetxoa egiteko.

Eta basozaina ez zegoen ados.

Haritzek esan zion ez arduratzeko, berak konponduko zuela. Eta

Haritzek bere bidaiari jarraitu zion.

Azkenean heldu zen gaztelura. Sartu eta berehala azaldu zizkion kexak

erregeari, erregea ez zegoen ados, eta arazoak ez ziren konpondu. Baina

bat-batean erregeari gauza bat otu zitzaion, Haritzek bere alabari barre

eragiten bazion erregeak errege izateari utziko zion, baina bestela

Haritz hilko zuen. Orduan Haritz urduri ipini zen, baina berehala

konpontzeko ideia bat euki zuen. Erregeari bere alabarekin hitz egin ahal

zuen galdetu zion.

Erregeak baietz erantzun zuen. Orduan Haritzek galdetu zion alabari:

- Zein da zure nahia?

Berak erantzun zuen:

- Familia normal bat izatea.

Page 27: 6 Bko abentura ipuinak

Orduan Haritzi ideia bat otu zitzaion:

Pailazoarena egitea eta alabak barre egingo zuen. Orduan, erregeak

errege izateari utzi beharko zion eta familia normal bat izango zen.

Berari ondo iruditu zitzaion eta Haritzek esandako guztia egin eta bete

egin zen.

Herritar guztiak pozik ipini ziren eta handik aurrera Haritz izan zen

erregea, baina errege ona.

KERMAN

Page 28: 6 Bko abentura ipuinak

TXINAKO BASOAN

Txinan ba zegoen ume bat Jon deitzen zena eta 12

urte zituena. Oso ondo bizi zen bere familiarekin. Bere

etxe ondoan baso handi bat zegoen. Lagun asko zituen

eta klasea bukatu eta gero gelditu zen berarekin

jolasteko. Porteriak egin zituzten jertseiekin eta lagun

batek ekarri zuen baloia. Beranduago Jon joan zen

etxera.

Jon etxera iritsi zenean jolastea nahi zuen eta bere

aitak esan zion ezin zuela etxean baloiarekin jolastu.

Bere ama afaria prestatzen ari zen. Amak esan zuen:

“afaltzera!” eta Jon haserre ipini zen. Afaria bukatu

eta gero lotara joan ziren hirurok.

Hurrengo egunean, etxetik atera zen buelta bat

ematera. Berak nahi zuen basoa ikustea eta sartu zen.

Basoaren berdetik joan zen eta han animaliak ikusi

zituen, banpiroa, zebrak, lehoiak eta abar. Hasi zen

korrika baina hiru bide zeuden eta ez zekien nora joan.

Hartu zuen ezkerrerra baina ez zen bere etxeko bidea

eta galdu egin zen. Gaua heldu zen eta harri batzuen

ondoan geratu zen lotan. Oso beldur zen baina

azkenean lotan geratu zen. Bere gurasoak oso

kezkatuta zeuden eta bere bila joan ziren. Egun osoa

pasatu eta ez zuten aurkitu.

Bat-batean oihuak entzun zituen, bere gurasoenak

ziren. Etxera bueltatu ziren. Oso pozik zeuden.

Hurrengo egunean bere lagunak joan ziren bere etxera

eta Jonek kontatu zien gertatu zitzaiona.

Hurrengo astean ikastolara pertsonai famatu bat

heldu zen. Futboleko jokalari famatu bat zen eta

Page 29: 6 Bko abentura ipuinak

bakoitzari kamiseta bana ekarri zion. Denak oso pozik

jarri ziren. Futbol talde bat egin ahal zutela pentsatu

zuten. Bostak iritsi zenean lagun guztiak futbolean

jolastu zuten. Partido bat egin zuten eta mundu osoan

ikusten zen. Jonen familiak bideoari esker dirua

irabazi zuen. Orduan, herriko jendeak sua lortu eta

umeek ez zuten hotzik izan inoiz .

LANDER

Page 30: 6 Bko abentura ipuinak

LURRIKARA TEIDEN

Urtarrilaren zazpian familia bat oporretan zegoen, eta Teidea ikustera joan ziren. Bat-batean gizon bat agertu zen, eta esan zuen: - zertan ari zarete hemen? Eta familiakoek esan zuten: -Oporretan gaude- eta gizonak esan zuen oso arriskutsua zela, eta joan zen. Baina familiak ez zuen kasurik egin eta Teideareen tontorrera joan ziren, oso polita zen barrutik eta kanpotik. Bat-batean lurrikara bat egon zen eta familia erori zen sumendiaren barrura, eta gizonak ikusi zuen nola erortzen ziren, baina ez zekien Teidearen barruan herri bat zegoela. Bakarrik zekien laba asko eta oso beroa zegoela. Gizona familia non zegoen begiratzera joan zen baina ez zeuden. Familiakoek ez zekiten non zeuden eta hasi ziren bilatzen jendea edo irteera bat. Bat-batean txartel bat ikusi zuten, eta bertan herriaren izena “Loza” jartzen zuen. Orduan ibiltzen hasi ziren Lozara iritsi arte, oso nekatuta zeuden eta ura nahi zuten eta iturri batean gelditu ziren ura edatera. Ura edan ondoren, berrio ibiltzen hasi ziren, herrira ailegatu arte. Herria ikusi zutenean oso pozik jarrri ziren jendea ikusi zutelako. Herritarrak familietan bizi ziren ziren eta beti elkarrekin zeuden. Denok joan ziren iritsi berriak ezagutzera. Ura eta janaria eman zieten, baina oraindik ez zekiten nola itzuli etxera (Gasteizera).

Lozakoek ez zegoela irteerarik esan zieten, baina ez zela behar, oso ondo biziko zirelako beraiekin. Ez zekiten zergaitik, baina ez zeuden kezkatuta. Hiru aste pasa eta gero oso zoriontsu zeuden eta bat-batean portal bat zegoen eta herriko jendeak esan zuen ez zutela ikusi inoiz baina bazekitela Gazteizera joateko bidea zela. Gure protagonistek Lozan gelditzea nahiago zutela esan zuten eta horrela, bertan zoriontsu bizi izan ziren.

MAIALEN

Page 31: 6 Bko abentura ipuinak

ZUHAIXKA BELDURGARRIA

Duela ez asko gertatu zen historioa hau, lagun talde bati gertatu

zitzaion, Euskal Herriko mendi batean.

Lagun taldea lau pertsonek osatzen zuten: Maider, Ane, Mikel

eta Imanolek. Hamabi eta hamahiru urte zituzten. Eta mendian

zeudela (Aiako Harrietan) zuhaixka bat mugitzen ikusi zuten,

eta denek harriturik eta beldurturik begiratu zioten batak

besteari. Orduan pentsatu zuten haizea izango zela eta lasai-

lasai eseri ziren hamaiketakoa jatera.

Baina zuhaixka berriro mugitu zen eta guztiak beldurtuta

korrika jon ziren beste leku batera. Eseri orduko zuhaixka

berriro mugitu zen eta berriz korrika hasi ziren eta horrela

denbora askoan. Guztiak zuhaixka harrapatzera joan ziren, eta

zuhaixka alde batera mugitu eta guztiak zuhaixkaren atzean

zegoen ibaira erori ziren. Ura hain azkar zihoanez erori bezain

laster behe-ibilgura iritsi ziren, eta Hondarribiko portuan

zeuden arrantzale batzuk, beraien etxera eraman, lehortu, eta

eguna elkarrekin pasatzera gonbidatu zituzten.

Hurrengo egunean beraien etxeetara erama zituzten.

MAREN

Page 32: 6 Bko abentura ipuinak

JAPONIA ETA ESTATU

BATUEN LEIHAKETA Kaixo !-amatxo etxera itzuli zen.

Barkatu oraindik ez naiz aurkeztu, nire izena Remis da eta New Yorkeko

Manhatanen bizi naiz. 11 urte ditut eta nire ama oso arraroa da. Anaia bat dut,

bera adoleztentzian dago , eta Beñat du izena. Bi egun barru Hallowen izango

da eta nire aita Krist oso urduri dago (berrari asko guztatzen zaizkio sustoak

ematea). Kontatuko dizuet egun batean gertatu zitzaidana: Nire etxea hain dekoratuta zegoen, eliza zahar beldugarri bat ematen zuela.

Gau hartan, normala zen bezela, albistegiak ikusi genituen denak batera sofan.

Gau hartako albistegian esaten zuten Japonia eta Hawaiien artean kristoren

lurrikarak zeudela (8 gradutakoak gutxienez) eta 2.000 pertsona zauritu ziren,

beste 1.000 pertsona ez zituzten aurkitu. Gainera laguntza eskatzen zuten,

zeren eta, ematen zuenez (Ripsewwio georgrafoak esan zuenez) – Japoniak

zituen 3 plaka kontinenetalak kanpo eragileen eraginez urtzen hasita zeuden.

Magman zulo handia zegoen. Nik etxean, ez nuen tuturik ere ulertzen.

Orduan aitak horrela mintzatu zitzaidan - Kanpo nukleoa barruan dagoen kapa

da eta izugarrizko beroa dagoenez era solidoan daude harriak. Magma eta

kanpo-nukleoaren artean dagoen esfera nolabait apurtu egin da eta justo

Hawaii eta Japonia arteko plakak barneratzen ari dira. Momentu horretan nire

aniak gehitu zuen - Obamak esan duenez ez du lagunduko arazo horretan.

Japonek gerra planeatu dio- Amak oihuka esan zuen: Glaziarren fiordoagatik!!!! Ze

tontakeria, denok elkarri lagundu behar diogu, ez dago eskubiderik. Zenbat

gauza gertatu diren egun sinple batean. Aita oso kezkatuta zegoen. Bazekien

gerrara joango zela. Txarrena zen Japonian gertatutako lurrikarak hedatzen

ari zirela.

Eguna zen, orduan altxatu egin nintzen. Dena ametsa izan zen, gosaltzera

nihoan momentuan karta bat zegoen. Orduan irakurtzen hasi nintzen:

Kaixo familia!-ni Krist naiz . Guerrara noa eta musu handi bat ematen dizuet. Biharko

Hallowen ni gabe pasatu beharko duzue, karta geihago bidaliko dizuet

informazioarekin.- Agur.

Ezzzz- garrasi egin nuen. Orduan aita izkutatuta zegoen bidetik atera egin zen. -

Inozente inozente, jajaja. -Ni ere barrez hasi nintzen.- Uf, ze lasaitasuna orain.

Egilea: Mehdi Bounaaj

Page 33: 6 Bko abentura ipuinak

SUMENDIA

Euskal Herrian Ainhoa deituriko neskatxa bat bizi zen , berak ile

marroia zeukan begiak berdeak eta ile marroia. Ainhoa oporretan

zegoen eta etxean aspertuta, ez zekien zer egin. Bere aita loteria

erostera joan zen eta segituan etxera iritsi zen:

- Kaixo aita! - esan zuen Ainhoak.

- Kaixo Ainhoa - esan zuen aitak.

- Oporretara joan nahi dut - esan zuen neskak.

- Nik ere - esan zuen aitak.

- Aiba! loteria tokatu zaigu! - esan zuen oso pozik aitak.

- Ze ondo! Orain oporretara joan ahal gara! - esan zuen Ainhoak.

- Bai! Nora joan nahi duzu?

- Nik Hawaiiera joan nahi dut – esan zuen neskak.

- Ondo da! Bihar joango gara orduan! - esan zzuen aitak pozez

zoratzen.

- Ze ondo! - esan zuen Ainhoak.

Korriketan amari deitzera joan ziren eta dena kontatu zioten. Ama

poz pozik jarri zen. Bera etxera bueltatzean maletak egiten hasi

zen bere logelan. Hurrengo egunean hegazkina hartzera jon ziren

Page 34: 6 Bko abentura ipuinak

eta 7 ordu egon ziren hegazkinean. Denbora pasa zen eta azkenean

iritsi ziren Hawaiiera, planoak hartu eta hotelera joan ziren. Han

maletak desegin eta segituan Kilauea sumendia ikustera joan

ziren, oso polita iruditu zitzaien, baina, soinu indartsu bat entzun

zuten eta Ainhoak izututa galdetu zuen:

- Zer da zarata hori?

- Ez dakit, baina, hemendik joan behar gara azkar! – esan zuen

bere aitak urduri.

- Bai! eta azkar! - erantzun zuen bere amak.

Korriketan hotelera joan ziren, sumendiak eztanda egin zuelako.

Maletak hartu eta taxi batera igo ziren, Euskal Herrirantz.

Iritsi zirenean Kambrilsera abiatu ziren eta Ainhoak oso ondo pasa

zuen. Azkenean, ez zuen hain gaizki pasatu eta hotelean primeran

pasa zuten!

AMAIERA!!!!!!

Nahia C.

Page 35: 6 Bko abentura ipuinak

UME GALDUA Egun batean herri txiki batean lurrikara bat egon zen eta herri osoa

suntsitu egin zen eta denok herritik joan egin behar izan zuten.

Mikelen familia txiroa zen eta haien etxeak kalte gehien jaso zituena

izan zen, horegatik oso triste jarri ziren.

Orduan Mikelen familia gauzak jaso eta joan egin ziren herritar

guztiekin.

Basora iritsi zirenean Mikel galdu zen eta gurasoak konturatu

zirenerako oso urrun zegoen. Mikel gelditu zen eta konturatu zen

galduta zegoela eta oihuka hasi zen.”AMA!! AITA!!” baina bere

gurasoek ez zuten entzun, handik zebilen andre batek entzun zuen

eta berarengana joan zen eta galdetu zion :

-Galduta zaude ?

Eta Mikelek erantzun zuen: -Bai

Eta andreak esan zuen: -Zenbat urte dituzu? Eta laguntza behar

duzu?

Eta Mikelek erantzun zuen-: 5 urte ditut eta bai, laguntza behar

dut!.

-Ongi da.- Esan zuen andreak- nahi baduzu nirekin eramango zaitut.

-Eskerrik asko. -Esan zuen Mikelek.

Orduan biok andrearen etxera abiatu ziren.

Bere etxera iritsi zirenean Mikelek andrearen telefonotik bere

amari deitu zion eta andrearen laguntzaz non zegoen eta mesedez

bere bila joateko esan zien

Page 36: 6 Bko abentura ipuinak

Gauean iritsi zen bere familia andrearen etxera. Han afaldu eta lo

egin zuten. Hurrengo egunean etxe bat bilatu zuten, ez zutenez

etxerik aurkitu aurkitu zituzten gauzekin eta herriko jendearen

laguntzaz etxe handi eta polit bat egitea lortu zuten eta zoriontsu

izan ziren betirako. Naia Pacheco

Page 37: 6 Bko abentura ipuinak

EZINEZKOA

Udako egun polit batean sei lagun elkartu ziren Tailandiara joan nahi zutelako,

Jon, 15 urteko mutil bat, Leire 14 urtekoa, Xabier eta Eneko 15 urteko bikiak,

eta beste bi lagun, Oihane eta Julen, 19 eta 20 urtekoak, nagusienak ziren.

Bidaia konfirmatuta zegoen eta goizeko 10:00 joan behar ziren. 9:30 ziren eta

Leire oso urduri zegoen, dena prestatuta zuen eta azkenean etxetik atera zen.

Aeroportura iritsi zenean bakarrik falta zen Oihane iristeko, eta bi minutu

barru, Oihane iritsi zen. Seirak 10:30etan hegazkina hartu zuten eta joan ziren

Tailandiara. Iritsi zirenean seirak pozik-pozik hotelera joan ziren. Gauzak utzi

zituzten eta hondartzara joan ziren.

Hondartzan ezin ziren bainatu, bandera gorria zegoelako.

Jateko ordua iritsi zen eta joan ziren taberna batera. Leirek espagetiak eskatu

zituen, Jonek makarroiak, eta besteek paeia.

Jan eta gero hoteleko igerilekura joan ziren, hondartzan oraindik bandera

gorria zegoelako. Igerilekuan, bikiek ekarritako pilota gorri batekin jolasten ari

ziren, eta haizeak pilota eraman zuen igerilekutik kanpora.

Guztiak begiratu zuten aurrera eta palmerak hasi ziren erortzen, tsunamia zen.

Oihanek eta Julenek hasi ziren oihukatzen:

-Igerilekura bota!

-Uretara bota!! Azkar!

Eta Jon, Xabier, Enekok eta Leirek uretara bota ziren.

Oihanek eta Julenek berdin egin zuten.

Tsunamia gertatu eta gero uretan Oihane eta Jon topatu ziren eta zuhaitz

batera igotzera joan ziren, beste tsunami bat gertatzen bazen zuhaitzan

seguru egoteko. Orduak pasa eta gero, bi mutil agertu ziren, eta Oihanek eta

Jonek laguntza eskatu zioten, orduan bi mutil horiek eraman zituzten hospital

batera, Oihane gaizki zegoelako, eta Jon bitartean joan zen Julen, Leire,

Xabier eta Eneko bilatzera. Azkenean Oihane sendatu zen eta Xabier, Eneko,

Leire, Jon, Oihane eta Julen topatu ziren eta ondo bizi ziren.

Naiara Barrera

Page 38: 6 Bko abentura ipuinak

NUEVA YORKEN KAOSA Behin Nueva York hiriaren inguruan meteorito batek itsasoaren gainean kolpatu zuen. Hurrengo egunean, 80 tsunami sortu ziren eta Pepe itsaso ondotik zebilela hil egin zen. Tsunamiak ere etxe orratzak apurtu zituen, polizia eta denetatik (FBI) joan ziren eta bat -batean, gizon bat Oihan deitzen zena bere lagun batekin pasatu ziren. Laguna David deitzen zen eta asmatzailea zen, hori dena ikusi ondoren David-en laborategira joan ziren. Ordu batzuk pasatu ondoren bi lurrikara sortu ziren eta David-ek bere makina batekin dena gelditu zuen. Denok pozik gelditu ziren eta David Estatu Batuetako presidentea izendatu zuten, baina oraindik asmatzilea ere bazen. Hiru urte pasa ziren eta hiru lurrikara egon ziren David -ren makinak ez zuten funzionatzen , orduan, beste makina bat egin zuen . Hori dana pasata, Oihan FBI-ko nagusia izendatu zuten jende guztiari lagundu ziolako, azkenean, kaosa bukatu zen eta denok pozik bizi ziren.

OIHAN R.

Page 39: 6 Bko abentura ipuinak

BIDAIA LUZEA

Orain dela ehun urte, Oslon, Aritz deituriko ume bat bizi izan zen. 11 urte zituen, altua, guapoa, eta esku-zabala zen.Oso zintzoa zen etxeko lanak (mahaia jarri, platerrak garbitu...) egiten zituen. Egun batean, basora, egurra hartzera joan zen. Basoan zegoela, zuhaitzak bilatzen, galdu egin zen. Irteera bilatzen ari zen bitartean zaldi, elur-orein eta beraien kumeak aurkitu zituen. Aritz harriturik geratu zen, eta galdetu zien: -Zergatik zaudete hemen bakarrik eta ez zuen taldearekin? Eta zaldiak erantzun zion: -Urteko irtenaldia egitera joan dira eta gu galdu egin gara. Hori esatean familia guztia negarrez hasi zen. -Nik lagunduko dizuet, esan zuen mutikoak. Nondik doaz? Estokolmo, Helsinki, Reykjavik, Mosku eta Kopenhaguetik Bale ba hasiko gara, goazen. Bidean ari zirela Pipi galtza Luzerekin topo egin zuten. Eta Aritzek galdetu zion: -Kaixo, ikusi ahal duzu hemendik elur-orein talderen bat? -Ez, baina igual ABBA taldeak bai. Bilatzen eta bilatzen, ABBA taldearekin topatu ziren. Aritzek galdera berdina egin zuen eta baietz erantzun zioten, Helsinkira joan zirela. Helsinkin zeudela Artturi limari Virtane (kimikako nobel saridunarekin) eta Ragnar Granitekin (medikuntzako nobel sariduna)-rekin topo egin zuten.

Galdera berbera egin zieten -Bai, esan zuen Ragnarrek. Moskura joan dira lo egitera. Hobe izango da hemen lo egitea, esan zuen elur-oreinak. Hurrengo egunean Moskura joan ziren. Moskun zeudela Neil Amstronekin aurkitu ziren eta galdetu zion kume batek: -Ikusi ahal duzu hemendik elur-orein talderen bat? -Bai Kopenhaguera joan dira, barkatu, baina, espaziora joan behar naiz aaagguurrr! Kopenhaguen zeudela Kristian IV-rekin topatu ziren, berak bazekien elur-orein taldea bilatzen ari zirela eta ezer ezan gabe itsasontzi bat prestatu zien.

Page 40: 6 Bko abentura ipuinak

Zaldiak denborarik ez zegola pentsatu zuen eta itsasontzia hartu eta Reykjavikera joan ziren. Reykjaviken, Julian Assagerekin elkartu ziren eta beraren ondoan elur-oreinak zeuden. Elkartu zirenean Islandia eta Norvegiaren artean dagoen itsasoa izoztu zen eta Oslora joan ziren. Xabier

Page 41: 6 Bko abentura ipuinak

JAPONIAKO TSUNAMI ERRALDOIA Udaberriko egun bero batean, Vitoria-Gasteizen, Dani izeneko ume bat etxean zegoela horrela hasi zitzaion mintzaten bere aitari: -Kaixo, aitatxo, zer moduz? -Ni ondo seme, eta zu? -Ni ere ondo nago, baina nora goaz oporretan? Irrikitan nago nonbaitera joateko! -Aurten zure amak eta nik pentsatua genuen Japoniara joatea, baina ez dakigu azkenean joango garen ala ez. -Bai, bai, Japoniara joan nahi dut!.-Baina nola joango gara? -Hori da arazoa, seme! -Baina hegazkinez joan ahal gara, ezta? -Ba igual arrazoia duzu.Baina lehenago zure amarekin hitz egin behar dut, ados? -Ondo da, aita. Hurrengo egunean bere ama, aita,anaia eta bera, bazkaltzen ari ziren bitartean, hitz egiten hasi ziren: -Japoniara joan nahi dut!!! -Lehenengo hegazkin txartelak hartu behar dira, gero hotela bilatu, eta azkenik, mapa batzuk hartu. -Dena hartu ondoren baietz ala eztz esango dizuegu, ados? -Bai. Oporrak iritsi ziren eta Dani eta bere anaia irrikitan zeuden beraien gurasoen erantzuna jakiteko. Azkenean hau esan zieten: -Zorionak mutilak, Japoniara goaz! -Bai? Benetan esaten duzu? Ze ondo! -Eta noiz hartuko dugu hegazkina? -Hiru egun barru, eta aste bat egongo gara Japonian, baina bereziki Suzuka hiriaren inguruan. -Ze ondo, ezta mutilok? -Bai oso ondo, ama! Hiru egun pasa ziren eta Loiuko aireportura joan ziren, han hegazkina hartu eta Japoniarantz abiatu ziren. 12 ordu geroago Suzukako aireportura iritsi ziren eta Danik esan zuen: -Zergatik egiten du euria, aita? -Ez dakit seme, baina badakit aste osoa eguraldi hau izango dugula. -Gutxienez disfrutatuko dugu, ezta? -Bai, Dani.

Page 42: 6 Bko abentura ipuinak

Taxi bat hartu eta hotelera abiatu ziren, hara iristerakoan, atezain altu eta dotoretsu batek Japoniako agur berezi bat egin zien. Daniri eta bere anaiari asko gustatu zitzaien. Hotelean sartu zirenean neska batek beraien logelako txartela eman zien. Logelan sartu eta maletak utzi zituzten, bi ordu igarota logelatik atera eta harrerako neskari hau galdetu zioten: -Non aurki dezakegu informazio postu bat? Orduan, mapa bat atera eta boligrafoarekin azaltzen hasi zitzaien. Kalera atera eta neskak esandako bidetik joan ziren. Iristerakoan Daniren aitak bere japoniar hiztegiarekin zera galdetu zion: -Zer ikusi ahal dugu Japonian zehar? Neskak hau eratzun zion: -Adibidez, Suzukan, automobilismoko zirkuito bat dago bertan noria erraldoi bat dago, hara igotzean sekulako paisaiak ikusiko dituzu baita ere kostaldeko barrakoiak, faro zaharrak eta abar bisitatu ahal dituzue, eta eliza pilo bat ere. -Eta irtenaldirik ahal daude? -Bai, baina horiek beste leku batzuetan hartu behar dituzue. -Eskerrik asko! – Esan zion aitak. Erlojura begiratu eta eguerdiko ordubiak zirela konturatu zen, orduan, zera esan zuen aitak: -Eguerdiko ordubiak dira, bazkaltzera ala Suzukako noriara joan nahi duzue? -Noriara, noriara mesedez!!! -Esan zuten Danik eta bere anaiak. -Ados, goazen ba!- Eta autobusa hartu eta harantz abiatu ziren. Bertan kristoren ilara zegoen, baina azkenean igotzea lortu zuten. Daniri asko gustatu zitzaion baina bere anaiari ez. Bazkaltzeko orduan jatetxe japoniar batean jan zuten, janaria oso ona zegoela esan zuen Daniren anaiak. Arratsaldean irtenaldi bat egin zuten Suzuka hobeto ezagutzeko. Daniri ez zitzaion asko gustatu, eta bere aitak galdetu zion: -Zergatik ez zaizu gustatzen? -Ba, Gasteizekin konparatuta oso desberdina delako eta klima oso txarra delako. -Baina mundu guztia ez da berdina! -Esan zion bere aitak. Gaua iritsi zen eta denak oheratu ziren. Hurrengo goizean gosaldu eta azkar batean jantzi ziren, kostaldera joan nahi zutelako. Kostaldera iritsi zirenean Dani ikaratu zen itsasoa ikusterakoan, ez zen ikusten zuen lehenengo aldia baina itsaslabar asko zeuden eta oso altuak ziren. Egun osoa igaro zuten kostaldean, bazkaltzeko orduan bokata batzuk jan eta bisitarekin jarraitu zuten. Joateko eguna iritsi zen eta maletak egin eta

Page 43: 6 Bko abentura ipuinak

Suzukako aireportura joan ziren. Baina tifoi bat gertatu zen Japonian sekulako tsunamiak sortzen. Dani eta bere anaia larritu ziren baina beraien gurasoek lasaitu zituzten. Beste bi egun egon ziren. Japonian tifoia pasa zenean, berriz ere, aireportura joan eta hegazkina hartu zuten, 12 ordu pasa ondoren Loiuko aireportura iritsi ziren. Gero kotxea hartu eta Gasteizera itzuli ziren, etxera iristerakoan maletak desegin eta bainu bero bat hartu zuten. Eta azkenean, denak pozik eta alai bizi izan ziren.

ANDER 6.B

Page 44: 6 Bko abentura ipuinak

AURKIBIDEA ABENTURA IPUINAK IZENBURUA IDAZLEA 1 Ume bakartia Amaia

2 Ainhoaren bidaia Amaiur

3 Gau misteriotsua Ane

4 End of the world Aritz I.

5 Lur hiltzailaren taldea Aritz L. de L.

6 Irlako sumendia Asier

7 Ekuadorreko bukaera Beñat

8 Rabbitt-man eta zentral elektrikoa David

9 Bidaia zoroa Eider

10 Nolako txantxa da hau? Enara

11 Euskal tsunamia Eneko

12 Gusasoen bila Haritz D.H

13 Bizirik iraundu Irati P.

14 Benetako oporrak Irati G.

15 Familia aberatsa Jokin

16 X misioa Julen

17 Haritzen aventura Kerman

18 Txinako basoan Lander

19 Lurrikada Teiden Maialen

20 Zuhaixka beldurgarria Maren

21 Japonia eta Estatu Batuen leihaketa Mehdi

22 Sumendia Nahia C.

23 Ume galdua Naia P.

24 Ezinezkoa Naiara

25 Nueva Yorken kaosa Oihan

26 Bidaia luzea Xabier

27 Japoniako tsunami erraldoia Ander

2014ko urria Arantzabela Ikastola 6. Maila B

Page 45: 6 Bko abentura ipuinak