Ipuinak haurrentzat

6
ANIMALIEN HIRU IPUINAK

Transcript of Ipuinak haurrentzat

Page 1: Ipuinak haurrentzat

ANIMALIENHIRU

IPUINAK

Page 2: Ipuinak haurrentzat

TXANOGORRITXU

Behin batean ba omen zen baserriko

neskato bat, sekula ikusi den ederrena;

ama xoraturik zeukan eta amona are

gehiago. Emakume on honek txano

gorritxo bat eginarazi zuen

neskatoarentzat, oso ongi ematen ziona,

hain ongi, ezen leku guztietan

Txanogorritxo deitzen baitzioten.

Amak, opiltxoak egosi eta egin zituen

egun batean, esan zion:

-Hoa amonarengana nola dagoen ikustera, gaixorik dabilela entzun dinat-eta; eramazkion opiltxo

bat eta gurin-ontzitxo hau.

Txanogorritxo berehala abiatu zen amonaren etxe aldera, beste herri batean bizi baitzen. Basoan

barrena zihoala otso jaunarekin topo egin zuen, eta neskatoa jateko gogo bizia piztu zitzaion, baina

ez zen ausartu, basoan zeuden aizkolari batzuk zirela medio. Otsoak nora zihoan galdetu zion;

neskato gajoak, artean ez baitzekien otsoari entzuten gelditzea arriskutsua dela, esan zion:

-Amona ikustera noa, amak eman dizkidan opiltxoa eta gurin-ontzitxoa eramatera.

-Urruti bizi al da? ngaldetu zion otsoak.

-Oh, bai! nesan zuen Txanogorritxok- Han urrutian ikusten duzun errota igaro eta hantxe, herriko

lehendabiziko etxean.

-Ederki bada! nesan zuen otsoak- Neuk ere joan nahi dinat bera ikustera, nik bide hori hartuko dinat

eta hik hango bide hura, eta ikusiko dinagu biotatik zein iristen den aurrena.

Otsoa bere indar guztiaz ziztu bizian biderik motzenetik joan zen, eta neskatoak biderik luzeena

hartu zuen, distraitu zelarik urrak hartzen, tximeletei segika eta aurkitzen zituen loretxoekin sortak

egiten. Otsoa berehala iritsi zen amonaren etxera; atea jo zuen. Kax-kax.

-Nor da?

-Txanogorritxo, zure iloba nesan zuen otsoak ahots aizunez-, eta dakarkizut amak zuretzat bidaltzen

dituen opiltxo bat eta gurin-ontzitxo bat.

Amonak, ondoezik zegoelako ohean etzanda, oihu egin zion: -Tira egion maratilari eta libratuko

dun krisketa. Otsoak maratilari tira egin eta atea zabaldu zen. Amona gaixoarengana jauzi

egin eta ziplo irentsi zuen; izan ere, hiru egun emanak zituen deusik jan gabe. Berehala atea itxi eta

amonaren ohean sartu zen, Txanogorritxoren zain, zein beranduago ate joka etorri baitzen. Kax-kax.

Page 3: Ipuinak haurrentzat

-Nor da?

Txanogorritxo otsoaren ahots sendoa entzutean ikaratu egin zen, baina amonak eztarria marrantatua

zuela iritzita, honako hauxe erantzun zuen:

-Txanogorritxo, zure iloba, eta dakarzkizut amak zuretzat bidaltzen dituen opiltxo eta gurin-ontzitxo

bat.

Otsoak, ahotsa doi bat eztituz, oihu egin zion: -Tira egion maratilari eta libratuko dun krisketa.

Txanogorritxok maratilari tira egin eta atea zabaldu zen. Otsoak, barrura

zetorrela ikusirik, manten azpian ezkutatzen zen bitartean esan zion: -Laga itzan opiltxoa eta gurin-

ontzitxoa ogi-kutxaren gainean eta hator nirekin

ohera. Txanogorritxo erantzi eta ohean sartzerakoan, harritu egin zen amona atorra

hutsean nolakoa zen erreparatu zuenean. Honela mintzatu zitzaion:

-Amona, nolako beso handiak dauzkazun! -Heu hobeto besarkatzeko, laztana.

-Txanogorritxo, zure iloba nesan zuen otsoak ahots aizunez-, eta dakarzkizut amak zuretzat

bidaltzen dituen opiltxo bat eta gurin-ontzitxo bat.

-Amona, nolako hanka handiak dauzkazun! -Arinago ibiltzeko, laztana. -Amona, nolako belarri

handiak dauzkazun! -Hobeto entzuteko, laztana.

-Amona, nolako hagin handiak dauzkazun! -Heu jateko, laztana. Eta hitzok esanda, otso gaiztoa

Txanogorritxoarengana oldartu eta jan egin zuen.

Page 4: Ipuinak haurrentzat

HIRU TXERRITXOAK

BEHIN BATEAN BASOAREN ERDIGUNEAN BIZI ZIREN HIRU TXERRITXO ETA BEREAMA . OSO ZORIONTSU ZIREN ARREN OTSOA BETI HAIEN ATZETIK IBILTZEN ZENHAUEK JATEKO ASMOZ . HIRU TXERRITXOEK OTSO HONETATIK ALDE EGITEKO,

ETXE BAT EGITEA ERABAKI ZUTEN, BAKOITZA BEREA.

TXERRI TXIKIAK LASTOZKO ETXE BAT EGIN ZUEN HAU ARINAGO AMAITZEKO ETAJOLASTERA JOATEKO.

TXERRI ERTAINAK EGURREZKO ETXEA EGITEA ERABAKI ZUEN. BERE ANAIA TXIKIABEREA AMAITU ZUELA IKUSI ZUELAKO ETA BERAREKIN JOLASERA JOAN NAHI

ZUELAKO.

NAGUSIA ZEN TXERRITXOA ORDEA ARDREILUZKO ETXEA EGITEKO LANEANZIHARDUN JO ETA KE.

TXERRI NAGUSIA ERRIETA EGIN ZIEN BERE ANAIEI HAIN ALFERRAK IZATEAGAITIK BAINA HAURK EZ ZIOTEN JARAMONIK EGIN. BAT-BATEAN OTSOA TXERRI TXIKIAREN ATZETIK IRTEN ZEN ETA HONEK BERE LASTOZKO ETXETXOARAINO KORRIKA JOAN ZEN. BARRURA SARTU ZEN TXERRITXOA ETA OTSOA KANPOTIK PUTZ ETA PUTZ EGIN ZUEN …

ETA LASTOZKO ETXETXOA LURRERA ERORI ZEN!! TXERRITXOA OSO BELDURTUTA BERE ANAI ERTAINAREN ETXERA ABIATU ZEN. EGURREZKO A ZEN ETA, BERAZ, BERE ETXEA BAINO GEHIAGO AGUANTATUKO ZUEN. OTSOA TXERRITXOAREN ATZETIK JOAN ZEN. TXERRITXOA ETXEAN SARTU ZEN ETA OTSOA KANPOTIK PUTZ ETA PUTZ EGIN ZUEN ETA EGURREZKO ETXEA LURRERA BOTA ARTE.

BI TXERRITXOAK HANDIK ARINEKETAN IRTEN ZIREN. ARNAS ESTUKA OTSOA BERAIEN ATZETIK ZIHOALA, ANAI NAGUSIAREN ETXERA HELDU ZIREN.

Page 5: Ipuinak haurrentzat

ETA ETXEA EZ ZEN ERORI! ORDUAN, ESKAILERA LUZE BATEKIN TEILATURAINO IGO ZEN TXIMENEATIK SARTZEKO, BAINA TXERRITXO NAGUSIAK TXIMINIAN URA ERAIKITEN JARRI ZUEN. OTSOA TXIMENEATIK JAITSI ZEN ETA ERAIKITEN ZEGOEN URARA JAUSI ETA ERRE ZEN.

HANDIK BASO GUZTIAN ZEHAR ENTZUTEN ZIREN OHIUAK EGINEZ IHES EGIN ZUEN OTSOAK ETA ESAN OHI DA, HANDIK AURRERA BERRIRO TXERRITXOAK JAN NAHI EZ ZITUELA IZAN.

Page 6: Ipuinak haurrentzat

AHATETXO ITSUSIAUrtero bezala, ahate-amak arrautzak berotu behar

zituen eta baserriko animalia guztiak ahatetxoak

ikusteko irrikitan zeuden, hauek beti baserriko

ederrenak zirelako. Eguna heldu zen eta

ahatetxoak poliki-poliki arrautzetatik ateratzen

hasi ziren. Animalia guztiak ahatetxo jaio berriak

lehenengo aldiz ikusteko, arrautzen inguruan

elkartu ziren.

Sei ahatetxo atera ziren arrautzetatik, ahate-amaren

eta bere lagunen algarekin lagunduak. Guztiak pozaren pozez zeudenez, ez ziren konturatu oraindik

arrautza handiena zabaldu gabe zegoela. Bat batean jaiotako ahatetxoak eta bertan zeuden animalia

guztiak ireki gabeko arrautza begiratu zuten. Hortik gutxira arrautza zabaltzen hasi zen eta bertatik

ahatetxo irribarretsu bat atera zen. Hau bere anaiak baino askoz handiagoa zen eta hauek baino

askoz itsusiagoa. Ahatetxoa triste zegoen bertan maite ez zutela konturatu zelako. Egunak pasa eta

ahatetxoa ziztu bizian hazi zen. Oso ergela eta baldarra zen eta geroz eta itsusiago. Bere anaiak

barre egiten zioten itsusia eta baldarra zela esanez. Ahatetxoa bere izaeragatik maitatuko zuten

lagunak bilatzea erabaki zuen. Goiz batean animalia guztiak lotan zeudenean, hesiaren zulo batetik

ihes egin zuen, bere bidaiari hasiera emanez.

Bidaian ezagututako igel batek, bere adorea lantzen lagundu zion eta horrek bidaiarekin jarraitzeko

behar zuen indarra eman zion. Igelak ahatetxoari, berari hilea hazten zitzaionean ederra izango zela

esan zion.

Negua iritsi eta ahatetxoak janaria elurrean bilatu behar izan zuenez, hiltzeko zorian egon zen.

Azkenik udaberria iritsi eta ahatetxoak aintzira batean, inoiz ikusitako hegazti eder batzuk topatu

zituen. Guztiz dotore eta xarmantak ziren eta beraien mugitzeko era benetan nabaria zen.

Ahatetxoak beraiei urbildu eta euren parean igeri egiteko baimena eskatu zien.

Zisneak erantzun zioten: - Noski baietz, gutako bat zara!! Eta ahatetxoak erantzun zien: - Ez ezazue

nitaz barrerik egin. Badakit itsusia naizela!! Baina hori ez da barre egiteko arrazoia! - Begira ezazu

zure isla aintziran -esan zuten zisneek- ikusiko duzu nola ez ditugun gezurrik esaten. Ahatetxoa bere

isla uretan ikustean guztiz liluratuta geratu zen. Neguan, ahatea zisne eder batean bilakatu zen!!

Ahate itsusi eta baldar hori, aintzirako zisne eder eta xarmantena zen oraingoan. Orduan ahateak

bere laguna igelari, burua ile luzez bete zitzaiola jabetu zen. Eta honela ahatetxo itsusia, maitatzen

zutenekin batera zoriontsua izan zen betirako.