6. Kiliko aldizkaria

22
1 Kaixo lagunok! Hemen gaude berriro. Gure aldizkariaren seigarren alea argitaratu dugu, ahalegin handiz. Zuen gustokoa izatea espero dugu. Ondo pasa! Editoriala. 2. Erakusketa. Tintin. 4. Inauteriak. 6. Elkarrizketa: Aitor Ortega. 8. Animaliak. 10. Kirolak. 12. Papiroflexia. 14. Ba al zenekien…?. 15. Errezetak. 18. Entretenigarriak. 22. Esaera zaharra eta erantzunak Zbakia: 6

description

Liburutegiko umeek garatutako aldizkaria

Transcript of 6. Kiliko aldizkaria

Page 1: 6. Kiliko aldizkaria

1

Kaixo lagunok!

Hemen gaude berriro.

Gure aldizkariaren seigarren alea argitaratu dugu, ahalegin handiz.

Zuen gustokoa izatea espero dugu.

Ondo pasa!

Editoriala.

2. Erakusketa. Tintin.

4. Inauteriak.

6. Elkarrizketa: Aitor Ortega.

8. Animaliak.

10. Kirolak.

12. Papiroflexia.

14. Ba al zenekien…?.

15. Errezetak.

18. Entretenigarriak.

22. Esaera zaharra eta erantzunak

Zbakia: 6

Page 2: 6. Kiliko aldizkaria

2

Kaixo neska-mutilak!!!!!:

Hemen gaude liburutegiko umeak Tintinen erakusketari buruzko infor-mazioa emateko .

Tintinen egilea Georges Remi izan zen eta Hergé bezala ezagutzen zen, 1907an jaiota Bruselan. Betirdanida-nik erakutsi zuen oso marrazkilari ona zela. Tintin pertsonaia abenturaz bete-tako bidaiaria sortu zuen. Joan zen le-kuetanra ikusi zuen Tintin.

Liburutegian erakusketa bat egon zen eta 5 urtetik gorako umeak pasatu ziren; ordenagailuak informazioare-kin, komikiak, horma-irudi bat... eta azkenean film txiki-txiki bat ikusi ge-nuen

ORAIN KOMIKI TAILER BAT DAGO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Egilea; Mercedes Etxegarai Urrutia

Page 3: 6. Kiliko aldizkaria

3

Page 4: 6. Kiliko aldizkaria

4

Kaixo lagunok!!!!!:

Zelan zaudete? Gu oso ondo eta espe-ro dugu zuek ere ondo egotea.

Badakizue inauterietan zertaz mozo-rrotu ginen?

Batzuk txinatarrez, afrikarrez, egip-tarrez, besteak indioez, mexika-rrez, gautxoz eta azkenak peruta-rrez.

Gimnasioan izan zen euria egin zue-lako baina, berdin-berdin, oso ondo atera zen guztia.

Espero dugu hurrengo urteko inaute-riak ere oso ondo ospatzea eta noski, oso ondo pasatzea.

Egilea: Mercedes Etxegarai Urrutia

Page 5: 6. Kiliko aldizkaria

5

Page 6: 6. Kiliko aldizkaria

6

Kaixo:

Gaur Aitor Ortegari elkarrizketa bat egingo diogu aita izan delako.

Aitor gure eskolako Heziketa Fisikako irakaslea da.

- Kaixo Aitor, zelan?

- Zer sentitu zenuen zure umea lehenengo aldiz ikustean ?.

- Poz haundia sentitu nuen.

- Zer egin zenuen ?.

- Gerra handia ematen dizu gauean ala oso lasaia da ?.

- Eta oso ondo lo egiten du gauean zehar.

- Maitagarria al da?

- Bai eta oso irribarretsua.

- Mesedez Aitor, esan egia, zu orain aita zara eta pixkatxo bat dastatu duzu, imaginatu ez zarela aita, gustatuko litzaizuke aita izatea? Zergatik?

- Bai. Esperientzia oso polita delako.

Ondo Oso ondo Bikain

Zorabiatu Besarkatu Musu bat eman

Lasaia Zaratatsua

Page 7: 6. Kiliko aldizkaria

7

- Orain ez, baina hemendik bi urtetara, beste seme-alaba bat izango zenuke?

- Agian bai, baina ez daukat oraindik ziurtatuta.

- Handiagoa denean Plentziako eskolara etorriko da ala bes-te batera?

- Ez, ez !!. Beste batera joango da.

- Zer uste duzu dela gehien gustoko duena egitea?

- Jolastea bere txintxirriarekin, eta jatea.

- Noiz jaio zen?

- Urriaren 22an jaio zen.

- Zein adin dauka?

- Bost hilabete, besterik ez.

Egileak: Mercedes Etxegarai eta Xabier Velasco.

Page 8: 6. Kiliko aldizkaria

8

Informazio iturria;

“Animaliak”, Ttarttalo argita-letxea.

Argazkiak:

Wikipedia

EGILEA:

ANE MENTXAKA

Erbia, bere lehengusu untxiarekin konparatzen bada, baditu hainbat xehetasun bereizgarri: belarrietan, hanketan ( erbiak atzekoak askoz lu-zeagoak ditu ) eta begietan (erbiak betilerik ez dauka ) .

Atzeko hanken luzerari zor dio bere bizkortasun ospetsua ( 80 km/h). Sigi-saga egiten du korrika eta, noizik behin, 7 m-ko luzerakoak izan daitezkeen jauziak eginez. Erbiak ez du gordelekurik hondeatzen, untxiak egiten duen bezala, horren ordez txokoren bat aurkitzen du at-seden hartzeko eta umaldietarako . Araldian emeak 1tetik 7ra kume egi-ten ditu. Erbikumeak begiak zabalik eta larrua ilez ongi jantzia dutela jaiotzen dira, eta lehen egunetik gai dira belarra jaten hasteko. Karras-kari guztiei bezala, erbiari hortzak hazi eta hazi egiten zaizkio eta horre-gatik hortzak karraskatu egiten ditu eten gabe gastatzeko, bestela ge-hiegi haziko litzaizkioke eta ezin izango luke jan.

Page 9: 6. Kiliko aldizkaria

9

Informazio iturria;

Argazkiak: Wikipedia eta google EGILEA:

ANE MENTXAKA

Buru zabala du, mutur zorrotz samar batean amaitzen dena.

Aho handia dauka, hortz triangeluar handiak ditu, zapal eta ertz ze-rradunez horniturikoak, goi barailako hortzak handiagoak izaten dituzte.

4-7 metroko izaten da, baina 13 metrokoak ere ikusi izan omen di-ra.

Jatun handia da, arrainak, hegaztiak eta ugaztunak jaten ditu.

Oso arriskutsua da.

Egilea: Julen Martinez Informazio iturria: http://es.wikipedia.org/wiki/

Carcharodon _carcharias

Page 10: 6. Kiliko aldizkaria

10

Errugbia zabaldutako kirola da, baina batez ere lurralde anglosaxo-niarretan: britaniar koloniak Pazifikoko uharteak eta batez ere europar lurraldeak nabarmenduz. Kontaktuzko jokoa da, non oso beharrezkoak diren trebetasuna, indar fisikoa eta taktika.

Euskal Herrian, batez ere, Iparraldean oso kirol ezagun eta jokatua da, zaletu eta jarraitzaile ugari dituelarik. Hegoaldean berriz, askoz ere modu apalagoan jokatzen da.

Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere arau askoz betetakoa da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa da kirol honetan eta prestakuntza fisikoa eta baita psikologikoa oso be-harrezkoak. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk era-biltzea batez ere burua eta ahoa babesteko, baina batez ere joko hau ez da arriskutsua jokalari guztiek elkarrekiko duten errespetuagatik.

Honetan datza errugbiaren funtsa eta oinarria, besteekiko eta arauekiko errespetuan. Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidat-zen eta partidua bukatu bezain laster aurkariak lagun bihurtzen dira. Hirugarren Zatia deiturikoa ere bada: Parte hartzaile guztiak etxeko tal-dearen elkartean batzen dira lagun giroan eta garagardo batzuk dituztela eskuan.

Page 11: 6. Kiliko aldizkaria

11

Errugbiaren Historia Euskal Herrian

Euskal Herrian, Errugbi modernoa lehenengoz XIX. mendeean amaieran agertu zen Ipar Euskal Herrian. 1897. urte aldera, Baionako Lizeoko Errugbi Taldeko jokalari izan nahi zuen 20 urtetako gazte Lan-datar baten albiste badugu. Errugbiko jokalari hauek Baionako Harresien inguruan zuten errugbi zelaia, eta garai hartan, beste Baiona eta Biarrit-zeko errugbi taldeen aurka lehiatzen ziren. 1898. urtean, Biarritz-Sporting-Club et de l'«Amicale des anciens de Jules-Ferry » taldea sortu zen. 1902. urtean « Biarritz Stade » zelaian jokatzen zutelarik, 1913ko apirilaren 26an Biarritz-Sporting-Club taldearekin batu eta Biarritz Olym-pique behin-behineko izena hartu zuten.

Inolako zalantza edo ezbairik gabe, ohitura handiago dago Ipar Euskal Herrian kirol honetan Hegoaldean baino. Izan ere, Frantzia eta Europa mailan emaitza onak lortu ditu azken urteotan Biarritz Olympi-queko taldeak. Baionako Aviron ere aritzen da Frantziako lehen mailan. Beste zenbait errugbi talde: U.S Nafarroa, Sport Atletique Mauléonais , Saint-Jean-de-Luz Olympique Rugby.

Beti ere maila apalagoan, Hego Euskal Herrian ere badaude zen-bait errugbi talde esanguratsuak: Getxo R.T., Bera Bera Rugby Taldea, Ordizia Rugby Elkartea, Gernika Rugby Taldea, Torpedo gorria eta Gure Plentziako Kakarraldo, besteak beste.

Egileak: Joseba Gonzalez

Informazioa eta argazkiak: WIKIPEDIA

Page 12: 6. Kiliko aldizkaria

12

Hasi egiten!:

1.-Tolestu laukia erditik eta

zabaldu berriro.

2.-Tolestu bi puntak biak er-

dian elkartu arte.

Materiala

ºKolorinetako pape-

ra

ºArtaziak

3.-Beste bi puntak ere.

Page 13: 6. Kiliko aldizkaria

13

4.-Atzerantz tolestu.

ARGAZKILARIA: Iraia Aced IDAZLEA: Iraia Aced

5.-Tolestu erditik berti-kalki.

6.-Erdiraino tolestu

7.-Irudiari begiratuz tolestu bustana eta burua.

8.- Bukatzeko, tolestu gorputza-ren atzeko zatia .

ETA HORRELA AMAITZEN DUGU ESKULANAREKIN.

Page 14: 6. Kiliko aldizkaria

14

IPARRALDEKO AMERIKARRAK

Colonen garaitik, europarrek Amerikako biztanleei indiarrak deitu diete, batez ere iparraldekoei. Artiko aldean zein hegomendebaldeko basamortuetan bizi ziren eta beren bizikeran ezberditasun nabarmenak zeuden.

Iparraldean, cree tribuak, altzeak eta karibuak ehizatzen zituen. Iparrekialdean ostera, beste tribu batzuk, huronek eta irokiarrek, neka-zaritzari ekiten zioten.

Egileak: Camila Hernandez eta Ainhoa Elorza

INFORMAZIO ITURRIA Antzinako Gizakiak. ALTEA-DESCLÉÉ

ARGAZKIA: new.taringa.net

Europarrak heldu aurretik, erre ka eta ibaia ertzetako lur emankorrak lantzen zituzten eta beste batzuk udan, bufaloak ehiz-tatzen zituzten. Europarrekin harremanetan hasi eta gero zaldiekin zaletu ziren eta ehizean laguntzeko erabili zituzten. Bu-falo talde handia lautadetako in-diarrentzat oso garrantzitsu bi-lakatu ziren. Honela beren haragia jateko, beren narrua janzteko eta etxeak egiteko eta beren adarrak eta hezurrak tresnak egiteko erabili ahal zituz-ten.

Page 15: 6. Kiliko aldizkaria

15

OSAGAIAK: (6 lagunentzat)

• kakao gailetak (Oreo motakoak): 30

• gazta krema: 400gr

• esnegain likidoa harrotzeko: 400gr

• lorontzi itxurako ontzi 1

• azukrea: 2 koilarakada

NOLA PRESTATU:

1. Esnegain harrotu eta nahastu gaztaz.

2. Zapaldu eta txikitu gailetak, baina hautsa bezala utzi gabe.

3. Kapak egin. Gailetaz hasi eta bukatu, krema tartekatuz.

4. Hozkailuan sartu 24 orduz.

Egilea: Nahia Gonzalez.

Informazio iturria: Sukaldean, jolasean. HIRIA

30 min +24 ordu

Page 16: 6. Kiliko aldizkaria

16

OSAGAIAK:

-2 dezilitro esnegain

-2 dezilitro ur

-300 gramo azukre

-2 koilarakada esne-hauts

-100 gramo kakao-hauts edo txokolate ontza

EGITEKO ERA:

LEHEN URRATZAK:

Mikrouhinetan erabiltzeko moduko ontzi bat behar dugu , ezer baino le-hen.

Badakigu metalezkoa ezin izango duela. Ontzi horretan nahastuko ditu-gu esnegaia ,ura , azukrea eta esne-hautsa. Kontu handiz berotu dugu, gainezka egin ez dezan eta ,batez ere, geu erre ez gaitezen.

Nahasketa beroa denean, txokolatea gehituko diogu eta hagaxka edo sar-dexka baten laguntzaz dena nahastuko nuke zopa krematsu baten itxu-ra hartzen duen arte.

Page 17: 6. Kiliko aldizkaria

17

ZERBITZUA:

Era askotan zerbitza dezakegu, baina hemen banako ontzi sakonetan zer-bitzatzea proposatzen dizugu eta fruitu zatituak bertan jarrita: marrubiak, mugurdiak, masustak, mandarinak, bananak, kiwiak, mahatsak... Hauxe da osasungarriena. Era honetan "aurkikuntzak" izango ditugu. Alabaina, bestelakoak ere jar ditzakegu: bizkotxoa edo madalenak zatiak, ogia...

BESTELA ERE BAI

Ba al dakizu suitzarrek nola jaten dute "fondue" izenekoa?. Geuk ere ant-zerako zerbait egin dezakegu, baina gazta urtuaren lekuan txokolatearekin. Ont-zia mahaiaren erdian jarriko dugu eta bertan sartuko sardexkaz harrapatzen ditugun fruitu eta gainerakoak. Lagunekin tarte on bat pazatzekon mo-dua ere izan daiteke txokolatea horrela jatea. Hartu nahi duzun litxarke-ria zure sardexkarekin, sartu txokolate zopatan eta ahora.

Egileak: NAHIA GONZALEZ ETA IRAIA ACED

Informazio iturria eta argazkia: Txikichef. Hariadna.

Page 18: 6. Kiliko aldizkaria

18

Esaten dio emazte-ak senarrari:

-Zentzugabe hori!. Ez al zizun mendikuak erretzea galerazi?.

-Bai, baina auto-istripuz hil dela jakin dut oraintxe.

Telefonoz.

- Zerbitzu Sekretuen egoitza al da?.

-Barka, baina ezin di-zut esan.

-Aizu,999,99,99 al da?.

-Ez ba.666,66,66 da hau.

-Ene ba! . Denak hankaz gora markatu ditut!.

Jatexean.

-Zerbitzari!. Ekar eza-zu beste zopa bat, honek euli bat dauka eta.

-Lasai, gizona, pla-teraren ertzean dago-en armiamak laster jango du eta.

Mozkorren arteko kontuak .

-Badakik zer ordu den?. -Bai, bazekiat.

-A, eskerrik asko

Egilea: GERALD AREVALO MEN-

DIETA

Page 19: 6. Kiliko aldizkaria

19

Egilea: Nahaia Martinez

Osatu hitzak animaliei begiratuz.

Page 20: 6. Kiliko aldizkaria

20

ARAUAK: ARAUAK: ARAUAK: ARAUAK: Bilatu hurrengo koadroan eskolako aurreko eta aurtengo 10 mozorro. Bilatu hurrengo koadroan eskolako aurreko eta aurtengo 10 mozorro. Bilatu hurrengo koadroan eskolako aurreko eta aurtengo 10 mozorro. Bilatu hurrengo koadroan eskolako aurreko eta aurtengo 10 mozorro.

Goitik behera, eskerretik eskuinera, eskuinetik eskerrera eta zeharkatuta aurkituko Goitik behera, eskerretik eskuinera, eskuinetik eskerrera eta zeharkatuta aurkituko Goitik behera, eskerretik eskuinera, eskuinetik eskerrera eta zeharkatuta aurkituko Goitik behera, eskerretik eskuinera, eskuinetik eskerrera eta zeharkatuta aurkituko

dituzu.dituzu.dituzu.dituzu. Egilea: Nahia GonzalezEgilea: Nahia GonzalezEgilea: Nahia GonzalezEgilea: Nahia Gonzalez

LOTU ANIMALIAK EUREN KOLOREEKIN

A B C D E

1 2 3 4 5

Egilea: XABIER MATUTE

G A U T X O Z Z R M

E F O X M I N N I E

G R L I I A F G M X

I I G N H H B Z T I P K L A P A T X E K

T A M T O Ñ R F Q A O R D A T E M O K N

A L P R G O B U X O

R S L R A U R E P S

W I T A R T A L O G

Page 21: 6. Kiliko aldizkaria

21

Idatzi zenbakia segidari jarraituz.

C- 1.235-1.238-1.241-1.244-1.247-1.250-1.253-

Egilea: Xabier Velasco.

ARAUAK

Zenbakiak ezin dira le-

rro, zutabe edo lauki

bakoitzean errepikatu.

¡Ea falta diren zenba-

kiak topatzen dituzun!.

Zenbakiak 1etik 9ra

daude kokatuta.

B- 1.343-1.350-1.357-1.364-1.371-1.378-

A- 52-55-58-61-64-67-70-73-76-79-

2 3 5 6

7 3 8 1

5 4

2 9 4 8

4 5 7 3

8 6

6 1 7 9

9 1 2 4

Egilea: Nahaia Martinez

Page 22: 6. Kiliko aldizkaria

22

Egilea: Paul Liz

8 1 2 3 4 5 6 7 9

4 7 3 2 9 6 8 1 5

9 5 6 8 7 1 2 4 3

6 2 5 9 3 4 1 8 7

3 9 7 6 1 8 5 2 4

1 4 8 5 2 7 9 3 6

2 8 4 7 5 9 3 6 1

5 6 1 4 8 3 7 9 2

7 3 9 1 6 2 4 5 8

B S T X E R R I A

X H G

A I U

K A R D I A

U

A R K U M E A

R

A

SUDOKU HITZ EZKUTUAK

G A U T X O Z Z R M E F O X M I N N I E

G R L I I A F G M X I I G N H H B Z T I P K L A P A T X E K T A M T O Ñ R F Q A O R D A T E M O K N A L P R G O B U X O R S L R A U R E P S W I T A R T A L O G

HIZKI-ZOPA

Zoriontsu izateko ez dago aberatsa izan beharrik.

EZETZ LOTU…

A—4, B—2, C—5, D—3, E—1

SEGI, SEGI...

A—82, B—1.385, C—1.256