57 - 2005 abendua

20
2005/12 57. ALEA SORO GUZTIETAN DAGO LURRA ETA HARRIA BI ERLOJUREN HISTORIA JARDUNIAN MAIDER OLAZABAL

description

deskribapena

Transcript of 57 - 2005 abendua

Page 1: 57 - 2005 abendua

2005/12 57. ALEA

SORO GUZTIETAN DAGO LURRA ETA HARRIA BI ERLOJUREN HISTORIA JARDUNIAN MAIDER OLAZABAL

Page 2: 57 - 2005 abendua

DUELA URTEBETE inguru Margari adiskideak 12 mila euro ordaindu behar

izan zituen kartzelatik libratzeko. Horrekin nahikoa ez, eta Madrilgo

Audientzia Nazionalak ez du Margari pakean uzteko asmorik, nonbait.

Sumarioak aurrera jarraitzen duela, eta beste 20 mila euroko diru-

erantzukizuna (responsabilidad pecuniaria)

eskatu dio Audientziak.

Horrela bada, Margariri diruz laguntzeko prest

dauden guztiei, honako kontu korrontean egokia

iruditzen zaien kopurua sartzeko eskatzen

diegu:

k.k: 2101 0033 25 0125235291

DANBOLIN-ZULO KULTUR ELKARTEKO BATZORDEA

MARGARI E IZAGIRRE ARANBURU, DANBOLIN

ALDIZKARIAREN SORTZAILE TALDEKOA ETA

DANBOLIN-ZULO KULTUR ELKARTEKO

BATZORDEKO KIDEA

Page 3: 57 - 2005 abendua

AA TT AA RR II KK OO AA .. …hamar, hamaika eta hamabi. Kito! Aurtengoaere egin dugu, osatu dugu dozena (hilabete dozena, alegia). 2006. urteak erebeste dozena bat hilabete ekarriko digu, onerako nahiz txarrerako. Abendua hilaproposa izaten da urteko balantzea egiteko, urtean zehar egindako gauza oneieta txarrei buruz hausnartzeko. Batzuk (gehien-gehienak) Gabonetako apartekoordainsaria kobratzeko irrikan izaten dira; beste batzuk, berriz, triste jartzen di-ra, inoiz baino gehiago botatzen baitituzte faltan gure artean ez daudenak.

Kontuak kontu, abendua hil egokia izaten da hurrengo urtearen lehenbiziko egu-netik bertatik zertan hobetuko garen pentsatzen jartzeko, asmo onen zerrendaosatzeko (lagunak ongi zaintzea, kirolaegitea, lanpostu on bat aurkitzea…).Kontuan izan, ordea, ez dagoela urtearenhasierari begira egon beharrik hoberaegiteko. Hileko lehenbiziko eguna, hama-bostaldiko lehenbiziko eguna eta astekolehenbiziko eguna ere ez dira egun txa-rrak asmo onak gauzatzen hasteko.

Txarra eta hotza neguan sarritan egitenduen eguraldia da. Eguraldi txarrari aur-pegi ona jarri behar zaiola esaten dutebatzuek, eta, nire ustez, ona Eguberri bi-garrena izaten da neguan. Hori ere ustebaino lehenago igaroko da, eta, kontura-tzerako, egunak luzatzen hasiko dira, etaeguzkia berotzen. Hondartza egunak ereez ditut hain urrun ikusten. Orduantxeizaten gara pozik ni eta gainerako berozale porrokatuak!

Orain, ordea, hotz egiten du, neguaren atarian gaude eta bertan da urte bukaera,baita Errege eguna ere. Ikustekoa izaten da haurren ilusio aurpegia bezperan etaErrege egunean bertan. Hori ez dago diruarekin ordaintzerik. Nolanahi ere, jen-dea hasia da honezkero dirua alferrik gastatzen, alferrikako gauzak erosten. Di-ruak ez omen du zoriontasunik ematen, baina batzuek ederki asko pasatzen dutekreditu txartela astintzen. Zer pentsatuko lukete horri buruz Hirugarren Mun-duan gosez hiltzen ari direnek? Dena den, ez dago hain urrutira joan beharrikestu eta larri eta egunean egunekoarekin bizi denik aurkitzeko.

Azkenean, egia izango da, gainera, Gabonetan bihotza bigundu egiten zaigula! Ezda izango, behintzat, kanpoan egiten duen beroagatik, ez horixe. Pentsatzen ja-rrita, horiek ez ziren atariko honetan jorratu nahi nituen gaiak. Uuummm! Pri-merako aitzakia aurkitu dut oraintxe hurrengo batean ere danbolinen beste zer-bait idazteko. Datorren urtera arte!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Olaia sa leg i

34 6 810 1214 17 18 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

SS OO RR OO GG UU ZZ TT II EE TT AA NNLL UU RR RR AA EE TT AA HH AA RR RR II AA

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OOKK AA LL EE // BB AA LL EE

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

AA GG EE NN DD AA

HH EE RR RR II KK OO BB AA ZZ TT EE RR RR EE TT AA NN

JJ AA RR DD UU NN II AA NNMM AA II DD EE RR OO LL AA II ZZ OO LL AA

BB II EE RR LL OO JJ UU RR EE NNHH II SS TT OO RR II AA

Page 4: 57 - 2005 abendua

enb idoa I .

H i r i :Aspaldian zuei edo Danbolinekoei enbidorik idatzi ezizanak nabarmen jaitsi zidan idazteko joera, baina garaibatean ez ninan besterik egiten. Gainera, sentimen-duak askatu eta adierazteko biderik egokiena iruditzenzitzaidanan. Beharbada, garaiotan, baloreak desager-tzen ari zaizkigun honetan, barnean sentitzen dinagu-na agertzea ez dun erraza. Hiri idaztea otu zitzaidanan.Agian, nostalgiak jota… Jakingo bahu neure barneanzenbat aldiz idatzi dinaten… Eta hik badakin liburu batbetetzeko adina idazteko izango nukeela (ji, ji, ji). Az-

ken boladan gainera, barneari begira nabilen,… Udazkena ote? Eta egia aitortzeko, nahikosamindura zeukanat: urriko azken hego-haizee-kin batera Kotto lagunaren hilketa zela eta gurebihotzak –gure dinat, zeren herriko lagun askobaititun– kolpeka hasi zitunan, malkoak isurinahi eta ezin, ezin kanpora atera. Sufrimenduabera ere kanpora ezina. Hau dun marka! 14urte besterik ez nizkinan Polizia anaiaren bilaetorri zenean. Harrezkero ia 15 urte pasa di-tun. Tartean anaiaren etxeratzea bertan harra-patu huen eta ondo gogoan ditinat hitzok:"Behintzat anaia etxean den” eta erantzutenninan: anaia eta ahizpa asko nituela, oraindik,etxeratzeko. Neure koinatetatik hasita. Guztizhunkitu hintzen.

Ia-ia 15 urte eta gero, erraz aipatzen dinat baina sufri-mendua areagotzen didaten zergatiak bere horretanirauten dinate. Egun horietan hirekin izandako hitzakizan nitinan gogoan eta neure buruari esan nionan az-ken errepresaliatua etxean izan arte ahotsik gabekoenahotsa izango nintzela.Azken finean, neska, horregatik estimatzen dinat heu-re Suitzako herrixka hartatik Euskal Herriarekiko hainbesteko interesa eta maitasuna izatea. Ja-kin bazekinat, teknologia berriak erabiliz hemengo egoera politikoaz asko jabetzen haizela, etapozgarria dun; euskaldun asko baino hobeto jabetu gainera.Askotan nazioartetik onespen, aitorpen eta interes gehiago adierazi izan dun; agian, beharbada,apika Euskal Herrira itzultzen haizenerako beste eskenatoki berri batean egongo gaitun… Na-zioarteko begiralea izan nahi?Muxuak

Gordeta ez-kutuan laganunbaiten takasorik ez egingehiago!

Laxaro Garate

77 urte

Puf! haserre-tu. Baina, aguan-tatu egin behar!Ni oso esker one-koa naiz.

kanttati Unanue

50 urte

Z e r e g i t e n d u z ug u s t u k o e z d u z u no p a r i b a t j a s o t z e nd u z u n e a n ?

M aider Ibarguren

Page 5: 57 - 2005 abendua

ahiz etaaspaldian haurrak aitaedota amarengandikgertu egoteko beharradutela sentitu, Esnea-ren Ligak Bilbon ama-ren edoskitze garaiariburuz antolatutako II.Nazioarteko Sinposiu-mean egon ondoren,ondorio hauek ateraditugu:· Haur jaioberriekberen aita/amarekinazala azalaren aur-ka egoteko beharradutela. Abantailak:

-Haurrari segurtasun handia ematen dio.-Ezagutzen duten egoeraren (haurdunaldiaren) jarraipen bezala sentitzen dute.

-Behar dutenean elikatzen dira.-Lotura sortzeko mesedegarria da.-Edoskitze garaia hasten eta irauten laguntzen du.-Pisu irabazte eta tenperatura kontrol hobea egiten da.-Arnas eta bihotz maiztasunaren egonkortasun handiagoa lortzen da.-Apnea egoerak gutxitzen dira.-Garapen psikomotorea hobea da.-Amak bere buruarekiko duen segurtasuna eta konfiantza handitzen da.

Honek guztiak etxerako itzulera errazten du eta haurraren garapen eta hezkuntza-rako oinarri sendo bat bihurtzen da, ama-haurra banatzeak (garbitzeko, frogak egi-teko...) sortzen duen eta beharrezkoa ez den estresa saihestuz. Hainbat ikerketek frogatu dute edozein jaioberriri eskaini diezaiokegun laguntzahoberena dela. Zegokienean jaiotako haurrentzat garrantzitsua baldin bada, areeta garrantzitsuagoa da goiz jaiotzen edota gaixotasunen batekin jaiotzen direnen-tzat. “Kanguru ama” metodoan (kanguruak beraien gainean eramaten dituzte hau-rrak irteteko prest egon arte eta hortik dator izena), amarekiko kontaktu hobeaedukitzeko haurrari arropa guztia kentzen zaio. Ondoren, haurra amaren bular gainean jar-tzen da amaren arroparen azpitik (aitak ere egin dezake nahi izanez gero). Haurraren tenpe-ratura oso aldakorra izaten denez, inkubagailuek tenperatura mantendu besterik ez dute egi-ten (aspektu fisikoa) eta azken ikerketek amaren gorputzak inkubagailuek baino askoz erehobeto egiten dutela lan hori baieztatu dute. Horrez gain, “kanguru ama” metodoarekin as-pektu fisiko, psikologiko eta emozionala babesten dira.Gaur egun aurrerapen teknologiko asko ari gara ikusten, baina gizakiari gure aukeretan sines-ten erakutsi eta konfiantza itzuli behar diogu eta teknologia beharrezkoa den gauzetarakobakarrik erabili.

Hartu egitendet neretzat etahantxe egotenda, erabili gabe.Beraiek ilusiozjoaten dira opa-ria erostera ta…

Ander Telleria

10 urte

Nik ze esan-go det ba. Disi-mulatu pixkabat, nola esangodezu ba etzaizu-la gustatzen, ho-ri desprezioa da.

M. Rosario Korta

70 urte

5Ahal den

ondoena disimu-latu, zer egingodet ba?

M. Antonia Artano

20 urte

Isildu etaondo dagoelaesan. Erregala-tutakoa hartuegin behar da.Alaba baldinbada ez, esatenzaio: “Aittu,kanbiauianhau!”, baina,kanpokoa badaba, ez.

Kontxita Izeta

74 urte

N

e nbidoa 2 . Nerea Mend izaba l

Page 6: 57 - 2005 abendua

fatimak, Khalilek eta Muddsarrek egoera ezberdinetan hartugintuzten elkarrizketarako. Lehenak etxean, goizeko tarte batean,bi umeak alboz albo zituela; beste biek Goikoetxe baserrian,eguneko lanaldiaren amaiera aldera, behien artean. Batean umeenloak eragindako isiltasuna, bestean behiak jaisteko tresnen hotsa.

Fatima Atlas handian jaio zen, Marokon, eta berberea da; Khalil etaMuddsar Pakistanen jaio ziren. Hirurak musulmanak, Zestoa dute bizile-

ku orain. “Euskal-Herria Kaxmir bezalakoa da, menditsua. Zuhaitz asko da-go han ere”, diote bi lagunek. Fatimaren herrian ez dago ez urik, ez argirik,eta jendea behera jaisten da, bizitzera. “Herri erdia nire senideak dira. Sena-rrari aurkezten nizkion. ‘Hau nire osaba, hau nire lehengusina, hau... ’ etahark esaten zidan ‘Ene, hau gehiegi da!’.

Pakistanen nekazaritza sektore garrantzitsua da eta bi mutilak eskarmen-tu handikoak. Hori bai, “hemen makinak daude, traktoreak; han, berriz,

dena eskuz egin behar”. Khalil eta Muddsar elkarrekin etorri ziren, orain iaurtebete. Khalil, Errioxan mahats biltzen aritu zen hasieran; Muddsar, be-rriz, ardiak zaintzen Zerainen. Legeak agindu bezala, hemen egon ahal iza-teko paperak behar zituzten eta Goikoetxeko Jose Ramonekin hitz egin zu-ten. “Lan egin nahi dut. Inor behar al duzu?”. Bi hilabete igaro dira harrez-kero. “Goizeko 6:30ean jaiki, eta 11,30ean libre. Azpeitira edo Azkoitirajoaten gara, eta arratsaldez, hiru bat orduz lan egiten dugu. Gero, dutxatu,jan eta ohera. Ondo dago. Bost egunean bakarrik! Lanik egiten ez baduzu,zer jango dugu? Lan egin behar! Ni naiz familiako nagusiena orain. Aita gai-xorik dago, eta anaia gaztea da”.

Lanaz gain, lo ere han egiten dute, baserrian. Legearen arabera, urtebete-an nekazaritzan baino ezin dute lan egin, eta urte eta hiru hilabetez ase-

guru soziala ordaindu behar dute. Horrela urte gehiagotan geratzeko aukeraizango dute, eta aurrerantzean fabriketan edo beste edonon lan egin ahalko

SORO GUZTIETAN DAGOLURRA ETA HARRIA

“Hemen lan egiten dugu.Jatorrak gara. Pakistanen

musulmanak, kristauak etahinduak bizi gara. Denokdauzkagu festa berdinak:

Gabonak. Erlijioen artean ezdago arazorik”

Page 7: 57 - 2005 abendua

datozkionean mihira, beren hizkuntzan, arin, neu geratzen natzaie haiei be-gira, behiak jabeari nola. Urduera, Pakistango hizkuntza ofiziala ote? Hitzegokia topatu nahian “Do you speek english?” galdetu dit, eta nik neure arte-an, “Jaungoikoa!”.

Jaungoikoarengan sinesten dute hirurek. Edozein musulmanek bete beha-rrekoa da egunean bost otoitz egitea, baina pakistandarren ustez ez erre-

zatzea ez da arazoa; garrantzitsuena fedea izatea da. Fatimak ere, laguntzahandikoa dela deritzo errezatzeari, baina ez musulmana delako. Ez di-

tu han ohitura diren buruko zapia eta txilaba janzten. “Ba-tzuek zapia kalerako janzten dute, itxura emate-

ko, baina etxe barruan nahi dutena egitendute. Nik ez dut gustuko hori. Minigona jan-

tzi nahi badut, minigona jantziko dut eta kale-an hala ibiliko naiz. Zergatik ibili itxurakeria-

tan? Gizon batek galdetu zidan ea zergatik eznuen zapia janzten, eta nik otoitz egiten banuen

bihotzez egiten nuela erantzun nion”. Ramadansasoia pasa berri dute

Zestoan gustura sentitzen direla diote hirurek.Khalil eta Muddsar asteburuetan jaisten dira

herrira, edo beste musulman batzuekin elkartzendira, beren hizkuntzan hitz egin, hango musika en-

tzun eta filmak ikusteko. “Bost egunean gaztelaniazhitz egiten ahalegintzen gara, eta…” (mihia askatzeko

nahiaren keinua).

Fatimak “Etorri nintzenean apur bat triste egon nin-tzen. Normala da. Jende guztia lanean ari zen. Nire

senarra lanean. Elurra eta euria, baina ondo”. Lagunenizenak ere aipatu zizkigun, argazkiak ikusi bitartean. Izan

ere, herriko zenbait (Zigorren lagunak) lehendik ezagutzenzituen, eta Zestoan lasai eta gustura egongo zela esaten

zioten; etortzera animatzen zuten. “Oso jatorrak dira. musulmanak ere jato-rrak dira. Mundu guztian dago lurra eta harria. Hemen lurraz gain, harriakere egongo dira, ezta? Leku guztietan dago jende ona eta jende gaiztoa”.

Umeek agindu ziguten elkarrizketa amaitu zela. Behien marrumen arteanagurtu genuen elkar.

dute. Euskal Autonomi Erkidegoan,Gipuzkoan baino ezin dute lanegin. “Ezin gara kanpora joan. Urte-bete egon behar dugu Gipuzkoan.Hau arazo handia da. Hemen ezdaude horrenbeste behi eta ardi.Valentzian, Murtzian, eta abarlan aukera handiagoa dago. He-men nekazaritzan gutxi”.

Fatimak ere bulegoz bulegoibili behar izan zuen Ma-

rokkon, agiriak lortu eta ho-na etorri ahal izateko. Ma-rokon sukaldean, eta etxe-ak garbitzen aritu zen.Zortzi anai-arreba, familiazaintzen zuen, eta ezzuen eskolara joatekoaukerarik izan. “Penahandia daukat, bainahala izan zen. Nire us-tez eskola oso inpor-tantea da. Bizitzenlaguntzen du, gauzaaskotarako baliodu. Lana nahi ba-duzu, ikasi eginbehar. Orain erelan egin nahi dut.Berdin dit gizonekoentzako la-netan, etxeetan…”. Orain bi urtehasi zen bere hizkuntza, tamazight-a, ikasten, baina zaila irizten dio,txinera bezalakoa. Gaztelaniaz etaeuskaraz errazago moldatzen deladio. Koadernoa eskura, “Bat, bi, hi-ru... Nahi duzu? Ondo/Bien” etaidatzitako guztia irakurri zigunozen. Eugeniok eta Kontxik lagun-tzen diote. “Euskara ikasi nahi dut,baina dena azkar egin nahi dut.Jendearekin hitz egiten ahalegin-tzen naiz”. Muddsarrek ere ikasi di-tu bere lehen hitzak euskaraz:“egun on, gabon, arratsalde on, po-liki-poliki”. Geure artean ere astiro-astiro, elkar ulertzen saiatzen gara.Khalilek hobeto hitz egiten du gaz-telaniaz, eta hark hartuko du berelagunaren ahotsa, baina hitzak ez

7

A lazne o la i zo la

Page 8: 57 - 2005 abendua

Erraustegiaren inguruko galdeketa egin zenetik urtebete pasa denean,

U r o l a K o s t a B i z i r i k taldekoek hitzaldia antolatu zuten.

Jubilatuak urteroko bazkarian.!

Mari Karmen Azpeitiaabenduaren 17koorgano kontzer-tuan.

danbolinzulo

X. Ume Ibilaldia.Inoiz baino jendegehiago atera ze-nez, ezin emanizan zioten oparibana parte hartzailebakoitzari. Ez daseinale txarra!

Santa Zezilia eguneko kontzertua.

Page 9: 57 - 2005 abendua

Iraeta. Santa Ines Txapelketako partidak hasita daude da-goeneko. Urtarrilaren 22an jokatuko dira finalak.

9a l e / b a l e

K A L E . KIROLDEGI ATARIKO ZIRIKAR-TEETATIK URA SARTZEN DA BEHEKO SOLAIRUKO

KANTXARA. NOIZBAIT IRTENBIDEREN BAT BILA-TU BEHARKO ZAIO ARAZO HORRI!

B A L E . HERRIKO HAINBAT LEKUTAN

BARANDAK JARRI DITUZTE.

kUdalta lde 2 1ek 2006ko eguteg i rako Borja Gomezen argazki hau aukeratu du.

S a n t a L u z i a e g u n e a n ikasturtekoazken egunetan harrapatu ditugu jos-tunak. Otsailean hasiko den ikastaroberrirako izen-ematea Kutxan eginbeharko da.

Page 10: 57 - 2005 abendua

ZEIN DA FISIOTERAPEUTAREN LANA?Zenbait tekniken bitartez, gorputzari arazo ba-tzuei aurre egiten laguntzea.

ZEINTZUK DIRA TEKNIKA HORIEK?Kasu bakoitzak berea eskatzen du. Batzuk masa-jea, besteek estiramentuak, giharrak sendotzea…gauza asko egiten ditugu.

ORAIN ARTE NON EGIN DUZU LAN?Zestoako Bainuetxean hasi nintzen eta gero hainbat zentrotan aritu izan naiz:Ordizian, Azpeitian, Donostiako Ospitalean eta gaur egun, Zumaian ari naiz.

ZENTROAK ETA BAINUETXEA AIPATU DITUZU. LAN OSO EZBERDINA IZANGO DA

BAINUETXEAN EGIN BEHARREKOA ETA ZENTRO BATEAN EGIN BEHAR DENA, EZTA?Bai noski, oso lan ezberdina da. Bainuetxean ematen nituen masajeak lasaiga-

rriak izaten ziren, batzuetan terapeutikoak ere ematen nituen,baina orokorrean erlaxatzeko masajeak izaten ziren. Zentroeta-ra, edozein motatako lesioak dituzten pertso-nak etortzen dira: haurrak, lesio neurologiko-ak dituztenak, ligamentoak apurtuta dituzte-nak… kasu bakoitzean beharrezkoa denterapia erabiltzen da.

ZER MODUZKO ESPERIENTZIA IZAN DA LAN MOTA HAIN EZ-BERDINETAN ARITZEA?Oso esperientzia ona izan da. Lan bakoitzean gauza ezberdinak ikasi ditut, ba-koitzean bizipen ezberdinak izan ditut eta kasu diferenteekin egin dut topo.

Lankideekin ere asko ikasten da, bakoitzakiritzi ezberdina baitu.

ZEIN LAN MOTA DUZU GUSTUKOEN?Zalantzarik gabe errehabilitazioan egitenden lana. Errehabilitazioko lana egitea oso

"Arazohandiena ezer

ez egitekoagintzen

diezunean izaten da"

ardunianmaiderolazabal 23 URTE DITU ETA HIRU URTE BARTZELONAKO ESCOLES UNIVERSITARIESGIMBERNAT UNIBERTSITATEAN IKASTEN PASA ZITUEN. DUELA BI URTEITZULI ZEN HERRIRA FISIOTERAPIAN DIPLOMATURIK. GAUR EGUN,FISIOTERAPEUTA BEZALA EGITEN DU LAN ETA FUTBOL DENBORALDI

HONETAN ZESTOAKO FUTBOLTALDEKO FISIOTERAPEUTA IZANGODA.

J

Page 11: 57 - 2005 abendua

1polita da, esker onekoa.Jendeak aurrera nola egitenduen ikusten duzu, norma-lean behintzat, aurrera egi-ten baitute, oso polita da.Batzuetan gogorra da, bai-na hori pertsonaren arabera da, batzuekin lan egitea oso zaila da etabeste batzuekin berriz errazagoa. Normalean minari aurre egiten has-ten direnean, asko sufritu arren, motibatu egiten dira eta beraiek ereasko ahalegintzen dira.

DENBORALDI HONETAN ZESTOAKO FUTBOL TALDEKO FISIOTERAPEUTA

IZANGO ZARA. ZER MODUZ ARI ZARA LAN BERRIAN? ZEINTZUK IZATEN

DIRA FUTBOLARIEN OHIKO LESIOAK?Oraingoz behintzat oso gustura nago. Orain arte kirolariak ere tra-tatu ditut, eta kirolari bakoitzak lesio jakin batzuk izaten ditu, kirolbakoitzean gorputzeko atal zehatz bat lantzen delako gehiena. Fut-bolarien kasuan, lesio ohikoenak gainkargak, zaintiratuak, tiroiak…

izaten dira.

ZERGATIK IZATEN DIRA LESIO HORIEK? ARRAZOI ZEHATZIK

BA AL DAGO?Kasu bakoitza ezberdina izaten da. Lesio batzuk besterik ga-be gertatzen dira, agian gaizki zapaldu duelako. Beste ba-tzuek gorputza gehiegi behartzen dute etakasu gehiegirik egiten ez bazaio lesio seriobilakatu daiteke.

FUTBOL TALDEAREKIN LANEAN HASI ZARENE-TIK, IKASI AL DUZU ZERBAIT?Bai, dudarik gabe, beti ikasten da zerbait etanik oraindik asko dut ikasteko. Ez darama-

tzat urte asko lanean eta oraindik ikasteko ga-raian nago, gainera gaixoek ere azalpenak ematendizkizute eta horrela ere beti ikasten da zerbait.

FUTBOLARIEK KASU EGITEN AL DIETE ZURE GO-MENDIOEI?Denetik dago. Arazo handiena ezer ez egitekoagintzen diezunean izaten da. Inori ez zaio gus-tatzen partida jokatu gabe gelditzea, nahiago iza-ten dute nola edo hala partida jokatu eta gero ge-

rokoak.

ZEINTZUK DIRA GAUR EGUNGO GIZARTE-AN DAUDEN LESIO EDO MIN OHIKOENAK?Gehienak bizkarreko minarekin etorrizaizkit; postura txarragatik, estresagatik,ordenadore aurrean pasatzen diren ordukopuruagatik… Laneko posturak ere ezdira zaintzen eta horrek denborarekineragina izaten du. Nire ustez, gaur egunez gara asko zaintzen, beti presaka gabil-tza eta ez diegu horrelako gauzei kasugehiegi egiten. Eta horri gehitu beharzaizkio pertsona bakoitzak dituen ajeak.Asko zabaltzen ari den beste gaixotasunbat fibromialgia da.

FISIOTERAPEUTAK BERE LANEAN JARRAI-TZEKO, IKASTEN SEGI BEHAR DUELA USTE

AL DUZU? HAU DA, KARRERA EGIN ETA

KITO AL DA, ALA IKASKETAK EGUNERA-TZEN JARRAITZEKO BEHARRA DAGO?Ikasketak eguneratzen jarraitu behar da.Karrera amaitu eta burutik pasa zitzaidanlehenengo gauza “eta orain zer?” izanzen. Iruditzen zitzaidan lanean hastekonahikoa ez nekiela. Eguneroko kasuei au-rre egiteko nahikoa ikasten da, baina bes-telako ikastaroetan ikasitakoa zerbaitgehiago da eta ondo etortzen da.

KARRERA AMAITU ZENUENETIK IKASTA-ROREN BAT EGIN AL DUZU?Bai, ikastaro batzuk egin ditut, erreflexu-terapia adibidez, eta gaur egun osteopatiaikasten ari naiz.

FISIOTERAPIA GAITZ GUZTIEN SENDABI-DEA DELA USTE AL DUZU?Ez noski, ez fisioterapia eta ezta besteezer ere. Azken finean, sendabide guz-tien artean bakar bat osatzen da. Batzue-tan beharrezkoa da pilula batzuk hartzea,edo masajea ematea, akupuntura ere

hainbat kasutan ona da, erreflexuterapia ere ona da… Ez dutezer baztertzen, nire ustez mota guztietako terapiak osaga-rriak dira.

N aiara Expos i to A lberd i

1

Page 12: 57 - 2005 abendua

BI ERLOJURENh i s t o r i aAIZARNAN JAIO, BIZI, ETA SUSTRAIAK BERTAN DITUGUNOK ASKOTAN

ENTZUN DITUGU HERRIAN DAUDEN BI ERLOJUEK DITUZTEN KANPAIEN

SOINU EDO DANBATEKOAK; ELIZAKO DORREAN DAGOENARENAK ETA

SANTA ENGRAZIKO ERMITAKOARENAK.

Dorrean dagoenak egunak dituen orduak eta horren lau zatiak adie-razten ditu. Santa Engrazikoak berriz, lau zatiak ez, baina orduak bi al-diz tartean atsedenaldi txiki bat utzita, bigarrena hobeto entzun ahalizateko.

Egunak dituen orduak eta bere zatiak adierazten, dorrean dagoen er-lojuak eta bere kanpaiak daramatza urterik gehienak. 1883an hasi etagaur eguneraino lanean aritu da, bere orratzek eta engranajeek ez duteizan opor handirik XIX. mendetik honaino.

Aurrera begira berriz, erloju horrek opor luzeak hartuta dituela esan-go nuke. Gaur egun, tresneria guztiak geldirik dauzka: engranajeak isil-isilik daude, eta lanerako zintzilik zituen harrizko pisu handiak lurreanetzanda lotan dauzka, eta motor elektriko txiki-txiki baten bitartez era-biltzen ditu orratzak. Azkena egin dioten konponketan, tresneria guztia,baztertu eta herdoilaren mende utzita dago.

Erloju honek badu bere nortasun agiria: Fabricado en Aguinaga de Usurbil por Benito Yeregui. Año 1883

Dorrean dagoen erloju zahar honek gainean kanpai handi bat daukaoso egoki hornitua. Moldean ateratako idazkia dauka buelta osoan esal-di batekin. Honela dio esaldiak: METAL PODEROSO QUE CON MIVOZ I SONIDO A EL INFIERNO CONFUNDIDO NO LE CONCEDOREPOSO SANCIA ENGRAACIA SOI). Nortasun agiriaren bila ahaleginaeginagatik ezin izan dut lortu nahiz eta azalera guztia begiratu.

Dorrean dagoen kanpaiak adina ez, baina Santa Engraziko ermitan

Page 13: 57 - 2005 abendua

daukagunak ere, badaramatza urte ba-tzuk lanean. 1914an hasi eta gaur egune-raino, egunak dituen 24 orduak bailaraguztira zabaltzen jarduna dugu. Honekorduak bi aldiz adierazten ditu, lehenagoaipatu dugun bezala, atsedenaldi txiki ba-tekin. Dorrean daukagunak ez, baina ho-nek bere engranajeak eta tresna guztiakmartxan dauzka oraindik, olioz ondoigurtzita gainera, nahiz eta lan batzukegiteko elektrizitatea erabili.

Honek ere badu bere nortasun agiria: Yeregui y cía construcciones

Zumaya año 1914

Orduak adierazi ahal izateko, erlojuhonek ere, bere kanpaia dauka, eta segu-ru nago gainera, erlojua baino askoz urtegehiago daramatzala gailur horretan. Or-duak adierazten hasi baino lehenago ere,beste zerbait adierazteko erabili zutelaesango nuke. Benetan kanpai handia er-mita baterako, neurri horretakoak ez diraasko ikusten mendian dauden ermitetan.

Kanpaia handia baldin bada ere, esaeraez du askoz txikiagoa: Apateiko ahariakjaso zuela gailurrera dio esaerak. Ez dakitesaera hori euskal mitologiaren barruansartu ala egiazkotzat hartu, baina egiaizateko ahari handia behar zuen izan, ho-rrelako balentria lortzeko.

Nahiz eta orduak neurtzeko bi erlo-juek, gaur egun, garrantziarik ez izan,XIX. eta XX. mendeetan, inportantziahandia izan dute herrian. Eguneko zeregi-nak zatitzeko asko erabili dira beraiendoinuak: soroan eta mendian lan egiteko,kalerako eta eskolarako, elizarako orduakzehazteko, eta abar.

Gaur, zein ordutan bizi garen jakinnahi badugu edonon dauzkagu erloju edoordulariak: logelan, sukaldean, autoan,eskumuturrean... Atzera begiratzen badu-gu ordea, 1883ra arte, nabaria da aipatuditugun bi erlojuak asko erabili zituztelabizitzako alor askotan. Iraganean atzera-go begiratzen badugu, ez da azaltzen er-lojurik herrian, baina seguru nago eguz-kiarekin orduak neurtzen zituen erlojurenbat izango zela hormaren batean.

Bi erloju eta bere bi kanpaiak dituguAizarnan, ondare bezala hartu behar ditu-gunak. Bertan bizi garenoi beraien doi-nuak entzundakoan, aspaldiko oroitzape-nak etortzen zaizkigu gogora. Gaur be-raien egoera ikusi nahian begiratu bat

bota eta hiru iritzi moldatzera iritsi naiz,azterketa sakonik egin gabe, azal-azaletik.

Bat: Apateiko aharia nahastu ez bazengailurrera jasotzean, dorrean dagoen kan-paiaren esaldia irakurri, eta hori, ermitandagoenari dagokiola. Bi: dorrean dagoenerlojuaren konponketa ez dela izan osoegokia, Santa Engrazikoaren berritzeare-kin konparatzen badugu. Hirugarrena: gi-zaldi bat baino luzaroagoan erabili ditu-gun erlojuak zaintzeak merezi duela, his-toria bat dutelako Aizarnakoherriarentzat.

31

JON EGIGUREN

Page 14: 57 - 2005 abendua

serriaren aurrean dagoen ataka ze-harkatu eta Haitzbakarrera iritsi ga-ra, pistaz. Urrutitik ikusten denhaitz eder horrek erakarri gaitu etabide hori egitera bultzatu. Kareha-rrizko monolito txiki horrek, ez di-gu ordea, bidea erakutsi. Xoxoteraigotzeko bidea ezagutzen ez dugu-

nez, eta eguraldiak tontokeriarik ezegiteko esan digunez behin eta berriz,

marra zuri-horiak jarraitzea erabaki du-gu. Zeharka-zeharka eskuinera jarraitueta pagadiak, pinudi landatu berriak, la-rreak igaro ondoren, Ondarbaso ikusi

dugu eta Ondarbasotik Izarraitzera doanbidearekin topo egin dugu. Pauso lasai

eta hizketa leunak utzi, eta arnas es-tuak hasi zaizkigu. Hurritz artean

gora, hankak altxatuz, iratxoedo galtzagorriren bat begiradugula dirudi. Arantza zuri,

pago txiki eta hurritzen biluz-tasuna zuriz janzten du elurrak.

Ederra dago ingurua eta erasokorzerua; hodei beltz, zuri, gris... tonu

guztietakoekin estalita. Altzifrelandaketak datoz ondoren eta,

bat-batean, bide irekia, baina zuritasu-nak itsutua. Nondik ote da? Oinatz batzuktopatu ditugu. Bihurgunea ezkerretara,bihurgunea eskuinetara eta berriro garbiikusi dugu bidea. Pista jarraitu eta Erloko

bidegurutzera iritsi gara. Ezkerretara Erlo.Nahi izanez gero, gailurrera iritsi eta buelta.

Baina, eguraldia horrela dagoela, babesean izangogara ondoen. Pistara iritsi eta bidez bide Xoxote-

ko aterpetxera iritsi gara. Elurrak astindu kanpo-an eta barrura. Sua piztuta eta arrautza frijituak

prest, jendea kontu-kontari egoteko. Zeinengoxo eta ondo! Paradisua bertan!

Estres egoerak gure helburuak murriztuegin ditu, gutxiagorekin konformatzera

behartu gaitu eguraldi txarrak. Guri beza-la, gainerako bizidunei ere gauza beragertatzen zaie. Zuhaitz hostoerorkorrekhostoak galdu eta neguan irautea dutehelburu bakarra. Animalia askok eta as-kok ere horrelako jarrera dute eta negupartean, zuloan sartu eta irautea dute hel-buru, lozorroan edo erdi esna. Gu ordea,gizakiak gara, eta gaur egungo oinetako,polaina, galtza, zamarra eta txapelekinedonora irits gaitezke.

Sabela beteta, eskuak eta hankak goxa-tuta, aterpetxe barruan gaudela, desa-

fioa bota dugu: "Orain Orandara guk nahidugun bidetik jaitsiko gara!". Kanpora ir-ten eta panorama aldatu egin da zeharo;bizirauteko egarri diren bi bizidun gara

H E R R I K O B A Z T E R R E T A N

Orandatik Ondarbasora,Xoxoteraigotzeko

iibbiillbbiiddeeaarreenn hhaassiieerraaeettaa bbuukkaaeerraa

AZPEITIKO

ORANDA BASERRITIK IZARRAITZERA JOATEA IZAN DA GURE NAHIA

HILABETE HONETAKO TXANGOAN. BIDEA GARBI IKUSI GENUEN MAPAN ETA

IBILBIDEA EGITEKO ASMO GARBIA GENUEN. ORANDATIK HAITZBAKARRERA,ETA HANDIK EZKERRERA JARRAITUZ, XOXOTERA AILEGATUKO GINEN. BAINA

EGURALDIA EZ ZEN BIDE BERRIAK EGITEKO MODUKOA. ELURRA GOIAN-BEHEAN, HAIZEA ZEHARKA ETA DENBORAZ ERE JUSTU GENBILTZANEZ, MARRA

ZURI-HORIAK JARRAITUZ BETIKO TOKIRANTZ JOAN GINEN,ONDARBASORANTZ.

Zestoatik Azpeitirako errepidean, Badiolegiko bihurgunea eta berehala,gasolindegia baino lehentxeago, eskuineko bidean gora egin eta Oran-

dako gainera iritsiko gara. Orandabekoa baserrian hasiko dugu ibilbidea. Ba-

Page 15: 57 - 2005 abendua

GG oo rr ee tt ee xx aaee tt xx ee kk oo

aa rr mm aa ii rr uu aa nnMendizale gutxi, osogutxi gurutzatu ge-nuen mendi buelta hu-ra egin genuen egunpetral hartan. Horrexe-gatik ez zen jenderikibiliko Izarraitz mendi-katean, eguraldia pe-tral-petrala zelako; le-henengo metroetanelur bustia atertu gabeeta gainera zeharka;zenbat eta gehiago igo,izara zuria oso polita,baina metroak elurrik

gabe baino nekezago egiten genituen. Hotza, euria, elurra,haizea... baina okerrena laino-itsua. Ezin ikusi eta ezin bideberriak probatu. Petralaren petralaz, goretexarekin akordatu ginen. Ez damerkea haizeari, elurrari eta hotzari aurre egiteko erostenditugun arropetan erabiltzen duten material berezi hori,baina horretarakoxe da: eguraldi zakarrari aurre egiteko.Mendi buelta eginda gero pentsatu genuen egun hartan ja-beek ez zutela goretexa paseatzera atera, etxeko epeleanutzi zutela. Triste zegoen Izarraitz larunbat zakar hartan,goretexak bisitan ez zitzaizkiolako joan. Ezin esango dugueguraldi txarrarekin mendira joatea baino gauza hoberik ezdagoenik, baina Euskal Herrian mendira joateko beti zerurabegira jarriz gero jai du-gu! Goretexak ez al dugehiegi balio etxeko ar-mairuan egoteko?

L iern i Arr ie ta , On in tza I rure ta

berriro ere. Haize finak gure goretexak ebaki egiten di-tu eta barrengo arropak izoztu. Biok ados gaude: le-hengo lepotik burua. Dakigun bidetik jaitsiko gara.Marseillako Gaston Rebuffat mendizale eta idazle fa-matuak zioen bezala: “Alpinistarik onena, bizirik da-goena”. Halako batean eguraldia baretu egin da: "Bes-te bidea aurkitzen ausartu izan bagina...". Baina men-dia beti hor dago eta berriro ere etorriko gara.Beherakoan, paisaiari so gelditu gara: harrobia eta lai-noak eta zuhaitzak elurraren pisuarekin oker-okereginda. Pisu hori dela-eta, zuraren osagaiak diren lig-ninak eta zelulosak barne tentsio latzak jasan beharkodituzte. Bidea ere, adarrez estalita dago.

Halako batean, elurra urtzen hasi da eta zorua lo-kaztuta eta labainkorra dago. Adi, hanka non jar-

tzen den. Ondarbasora iritsi aurretik, ezkerrera doanbihurgunean, marra zuri-horiak ikusi ditugu eskuine-an eta bertatik itzuli gara Orandara. Ibilaldia ederraizan denaren zapore goxoa eta aterpetxeko arrautza-ren gorringoarena gurekin ekarri ditugu.

51

Haitzbakar

Oranda behekoa

Page 16: 57 - 2005 abendua

MOTA GUZTIETAKO ERREBELATUAKerrebelatu digi ta la eta karreteakarnet argazkiak: NAN, gida baimena...estudioko argazkiak

Page 17: 57 - 2005 abendua

71

••ARROABEAN ETXE BABESTUAK EGITEKO HITZARMEN BERRIA

BEHAR DA

Arroabeko Rezola lur eremuan, babes ofizialeko 35 etxebizitzen susta-pena bideratzeko, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailarekin lankidetza-hitzarmena onartzeko proposamena egin zuten azken udalbatzarrean,baina ez zen onartu. Izan ere, Bagoaz herri plataformak hitzarmen tes-tuari honako baldintzak gehitzea proposatu baitzuen: Babes ofizialekoetxebizitzetan izena emateko Zestoan erroldatuta egon beharko da,epe zehatz baten barnean; etxe denak saltzen ez badira alokairuan ja-rriko dira; eta azkenik, etxeak eskuratzeko lehentasuna Arroabeko biz-tanleek izan beharko dute, ondoren zestoarrek, gero zestoarrak izaneta bertan bizi ez direnek, eta azkenik beste guztiek.Udaleko alderdi guztiek ontzat eman zituzten ekarpen horiek eta, on-dorioz, Eusko Jaurlaritzarekin adostu beharreko hitzarmena ez zen on-tzat eman udalbatzarrean. Orain, proposamen horiek aurkeztuko diz-kio Udalak Eusko Jaurlaritzari, eta onartzen baditu gaia berriro ereudalbatzarrean aztertuko da.

••GABONETAKO ARGI BERRIAK IPINI DITUZTE

Gabonak gainean direla-eta udaletxeko langileek Gabonetakoargiak jarri dituzte herriko kaleetan. Aurten, inoiz baino argi gehiagoipini dituzte, herritarren eskariei eran-tzunez. Orain arte Erdi kalean eta pla-zan baino ez zituzten jartzen, bainaaurten Gurutze kalean, Portale kalean,Laranjadiko zuhaitzetan, Kale Okerre-an, Eliz kalean eta Erdi kalean ere ipini-ko dituzte. Udaletxean, aurreko urtee-tan apur bat urri geratzen zirela ikusizuten, eta herritarrek ere eskatzen zu-tenez, argi gehiago jartzea erabaki dute. Beste herrietan ere, Zestoanbaino argi gehiago ipintzen dutela adierazi dute Udalekoek.

••UDALEKO INGURUMEN ARLOKO TEKNIKARIARI

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zestoako Udalak lankidetza hi-tzarmena sinatu zuten gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden tal-deentzako zentro bat sortzeko. Mari Carmen Marin, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizartera-tzeko foru diputatua, Zestoako alkatea den Gorka Unanue, eta ItziarMartinez de Apellaniz, Gizarteratzeko eta Enplegurako zuzendari nagu-siak hartu zuten parte ekitaldian.Azaroan egin zen udalbatzarrean landuzuten gai hori, hau da, Eguneko Zentro-aren gainean babestutako apartamen-tuak egiteko proposamena. Bagoaz herriplataformak ez zuen onartu proiektua.Argi utzi zuten, ordea, proiektuaren aur-ka ez daudela, baina bere garaian be-raiek aurkeztu zutena egokiagoa irudituzitzaien.Lau apartamentu eraikitzeko proiektua dago: bi apartamentu 48 metrokoadrokoak izango dira, eta beste biak 55 metro koadrokoak. Lehenen-goek, bi oheko logela, sukalde-jangela eta komuna izango dituzte. Biga-rrengoak, berriz, bi logelakoak izango dira, bakoitzean ohe banarekin;sukalde-jangela eta komuna ere izango dute.525.000 euroko aurrekontua egin dute proiektua gauzatzeko, eta bost ur-teko epean egingo dituzte lau apartamentu babestuak.

u d a l e k o b e r r i a k

Urola Kostako Udal Elkarteak Gabo-netako neurriz gabeko kontsumoaprebenitzeko kanpaina berri bat susta-tu du “Kontsumo arduratsua zure es-ku” lelopean. Gabonetan murgiltzenari garela jakitun izanik eta, Egube-rrietan gure gizartean kontsumoa bai-no gehiago, kontsumismoa nagusitzendelakoan dago elkartea.

Gai horretaz jendea sentsibilizatze-ko, pasa den abenduaren 2an bi kalehezitzaile ibili ziren Zestoan. Kale-he-zitzaileek triptiko bana eman zietenherritarrei. Esku-orri horretan ardu-raz kontsumitzeko zenbait praktika onagertzen ziren, esate baterako, “erosibeharrezkoa dena bakarrik”, “erosketazure poltsa edo orga eramanez egin”edo “saihestu erabilera bakarreko pro-duktuak”. Triptikoan 2006ko poltsiko-ko egutegia agertzen zen, eta gogora-razten zen arduraz kontsumitzeko–besteak beste “erosketak egiteko”–praktika onak urteak dituen 365 egu-netan aplikatu behar direla. Gainera,hainbat opari erakargarriren zozketanparte har-tzeko zen-baki batzuen tripti-koak. Hala-ber, hezitzaileek behin eta berriz era-bil daitezkeen poltsak banatu zituzteneguneroko erosketetan erabiltzeko.Poltsa horiek erabiliz gero, behin era-bili ondoren alferrikakoak bihurtzendiren plastikozko poltsa ugari aurrez-tu dezakegu.

INFORMAZIO GEHIAGO: Tel. 943 89 00 45

www.urolakosta.orgagenda [email protected]

KKOONNTTSSUUMMOO AARRDDUURRAATTSSUUAAUU RR OO LL AA KK OO SS TT AA NN

Page 18: 57 - 2005 abendua

urTTAARRRRIILLAA

01 IIGGAANNDDEEAA

Agiro Mendi Taldeak, urterobezala, irteera antolatu du Er-lo mendira “Euskal PresoakEuskal Herrira” lemapean.

05OOSSTTEEGGUUNNAA

Errege Magoak 18:30ean iri-tsiko dira Akoara. Lehenen-go, San Joan egoitzan utzikodituzte opariak; 19:00etanherriko kaleetara gerturatu-ko dira.

08 IIGGAANNDDEEAA

Meza garaian(11:00etan) Zumaiako Jubila-tuen abesbatza, Aizarnakoelizan. Ondoren kontzertua,eliza bertan. Zuzendaria:Agustin Zubimendi.

santa inesak Iraetan

13 OOSSTTIIRRAALLAA

Gaueko 22:00etan XVII.Mus Txapelketa azkarra Be-koetxe merenderoan.

14 LLAARRUUNNBBAATTAA

VIII. Biatloi Herrikoia.

15 IIGGAANNDDEEAA

Eguerdiko 12:00etanSanta Ines pala eta esku pilotako finalerdiak.

21 LLAARRUUNNBBAATTAA

Santa Ines eguna. 10:00etan txupinazoa. 11:00etanmeza nagusia eta 14:00etan Gure Ordeka Elkartean baz-kide bazkaria. 17:30ean pailazoak. 23:30ean dantzaldia.

22 IIGGAANNDDEEAA

Goizeko 11:00etan Zestoako Musika Bandaren ka-lejira eta 12:00etan, Santa Ines txapelketako finalak.17:30ean herri kirolak.

••Bainika ikastaroa. Bukatzear dago aurtengo baini-ka ikastaroa, baina datorren urtean ere berriro

ekingo diote ikastaro berriari eta izen ematea irekita da-go jada. Kutxa da ikastaroarenantolatzailea eta bertaneman behar da izena. Informazio gehiago nahi izanezgero deitu 943 852 980 telefonora (Isabel Etxaniz irakas-lea)

••EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) eskuratunahial duzu? Bada, ez egon azken egunera arte zain.

AEKn lagunduko dizute horretan. Udaleko euskara zer-bitzura (943 147 010) edo Mikelats euskaltegira (943 151089) deituta. Hasi prestatzen, azken momentuko mirari-rik ez dago eta! Gogoratu ,matrikula Udalak ordaintzenduela.

abEENNDDUUAA

23 OOSSTTIIRRAALLAA

Ertxiña Musika Es-kolaren kontzertua,20:00etan, udaletxe azpian.

24 LLAARRUUNNBBAATTAA

Olentzero Kantuztaldekoak goizeko 9:00etanaterako dira Gurutzetik etaauzoz auzo ibiliko dira pre-soei laguntzeko dirua bil-tzen. Arratsaldeko 16:30ean,berriz ekingo diote Uztapideplazatik hasita.•Jaiotza bi-ziarekin ateratzen den talde-ak, berriz, arratsaldeko17:00etan hasiko du ibilbi-dea Eliz Ondotik.•Horiezgain, Zestoako Musika Ban-dak kontzertua eskeiniko du13:00etan, udaletxe azpian.

26 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Soroperi eguna.9:00etan, Idiakaitz TxistulariTaldearen diana.Barazki eta fruta lehiaketa.Urolako Ezti lehiaketa. Zesto-ako Gazta eta Sagardo lehia-keta. Urola aldeko Oreka bio-elkarteak ekoiztutako produktuekologikoen erakusketa. Horiez gain, Segurako talogileak etabeste salmenta-postu franko izango dira.11:00etan, Felix Astorkia eta Adrian Larrañaga trikitilariak. Idia-kaitz txistulari taldearen kalejira.12:00etan, Barazki eta Fruta, Ezti eta Gazta eta Sagardo lehiake-tatako sari banaketak. Jarraian Felix Astorkia eta Adrian Larra-ñaga trikitilariak.12:30ean, Idiakaitz txistulari taldearen saioa. Bertso txikiteoaMaialen Lujanbio eta Jexux Irazurekin .13:30ean, Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.16:30ean, Zoro-jolasak (guraso eta umeentzako jolas saioa plazan).18:30ean, Ertxiña Musika Eskolako Banda Txikiaren emanaldiaUdaletxe azpian.19:30ean, Incansables txaranga, afalordura arte.22:30ean, Incansables txaranga goiz aldera arte.• “Preso eta Iheslariak etxera” lemapean elkarretaratzea,12:30ean, Banco Guipuzcoano aurrean.

30 OOSSTTIIRRAALLAA

“Preso bat egunkari bat” Mus txapelketa.

31 LLAARRUUNNBBAATTAA

Etxeratek deituta, elkarretaratze isila “Euskal PresoakEuskal Herrira” lemapean gaueko 20:00etan. Goizaldeko1:30ean euskal preso eta iheslari politikoen aldeko brindisaegingo da plazan.

a g e n d a

Page 19: 57 - 2005 abendua
Page 20: 57 - 2005 abendua

IIGGNNAACCIIOO AARRTTEETTXXEE AALLBBEERRDDIIgguurruuttzzee kkaalleeaa,, 11 ZZEESSTTOOAAtteell .. 994433 114477 440033 -- 660000 554444 773344

I LU M I N A Z I OA, P O RT E R O AU TO M AT I KOA K

E T X E B I Z I T Z A KO I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K . . .

G O X O T A S U N A E R A I K I T Z E N

EKAINELEKTRIZITATEA

B E R O G A I LU P E RT S O N A L I Z AT UA K

urru t i ko ag in te e ta guz t i !