117 (2003ko abendua)

42
2003ko ABENDUA, 117. ZENB. DOHAINIK BALENTZIAGAko langileen etorkizuna kolokan BIZITZA GUZTIAN BORROKATZEN DUTENAK DIRA BEHARREZKOAK 2004ko egutegia

description

[Balentziagako langileen etorkizuna kolokan] [Pako Aristi Idazle hasiberrientzat konfiantza lortzeko bide bat izaten dira horrelako lehiaketa] [Estitxu eta Ixiar Eizagirre: komunikabideetan Zumaia entzun orduko, belarriak tente jartzen zaiz] [Erlaxatzeko bi bide ezberdin] [Martxel Toledo: Euskal selekzio ofizialak lortzeko borondate eza da oztopo handiena] [Kirolak: orain arteko lana neurtzen] (+268)

Transcript of 117 (2003ko abendua)

Page 1: 117 (2003ko abendua)

2003ko AB

EN

DU

A,

117. ZE

NB

. DO

HA

INIK

BALENTZIAGAko langileen etorkizuna kolokan

B I Z I T Z A G U Z T I A N B O R R O K A T Z E N D U T E N A K D I R A B E H A R R E Z K O A K

2004ko egutegia

Page 2: 117 (2003ko abendua)

zkenekoa. Kitto…aur-tengoz esan nahi dugu.2003 urtea ere badoa,eta berarekin aurtengoBaleikeren jarduna. Ho-rrelakoetan azterketaegiteko ohitura izatenda, baina gu neurtzen

gaituena zu zarenez, zuretzat lagakodugu lan hori. Inporta ez bazaizu,beti ere…

Guk, bien bitartean, gureari eutsi-ko diogu. Urteko azkenekoa dela-eta,aldizkari mardula prestatu dizugu.Ia-ia, denda handietatik bidalita,behin eta berriro buzoia gainezkauzten dizkiguten iragarki potolohorien antzekoa. Orrialde kopuruezari gara, ez edukiaz.

Abenduko Baleikek ze berri atale-an denetik uztartzen du oraingoan.Poza eta tristura. Poza euskarazko

egunkari berri bat, UROLA-KOS-TAKO HITZA laster gure arteanizango deneko albisteak eman digu.Tristura, berriz, herriko hainbatenpresek eta langilek bizi duten kri-siak eman digu.

Bisajea alaitzeko Ixiar eta EstitxuEizagirre ahizpa erdi zumaiarrekinjardunian aritu gara. Jator askoakbiak ere.

Ur haunditan lasaitasunez bizi-tzen ikasteko bi bide erakutsiko dizki-zugu: Tai Chi Chuan, eta kontrolmentala. Lasai, ez pentsa Asia alde-raino joan garenik, Zumaian bertanematen dituzte-eta ikastaroak.

Gabonak datozela-eta, lehen betiesaten zen turroia zetorrela gabone-kin. Orain esan daiteke, euskal selek-zioak etortzen direla gabon garaian.Baina turroiarekin gainezka egiteko

joera dagoen bezala, euskal selekzio-en jardunak gosea kendu ere ez diguegiten. Izerdi patsetan MartxelToledo, ESAITeko kidearekin hitzegin dugu.

Irakurketarako tartean, ze letuan,dendarien elkarteak antolatutako lite-ratur lehiaketa irabazi duen OlatzIruretagoienaren ipuin dotoreaizango duzue.

Hauxe, zerbait nabarmentzekotanAbenduko Baleike. Beste gauzamordoa ere badira, baina horiek aur-kitzea zure lana izango da. Ah, por-tzierto, datorren urtean ez galtzeko2004ko egutegia oparitzen dizugu.

Ondo bukatu urtea, eta datorrene-ra arte!!

A

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email:[email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzio batzordeaIbon ManterolaEneko DorronsoroItxaso Ibarra

Aitor ManterolaGurenda Serrano

KoordinatzaileaAitor Manterola

KazetariakEneko DorronsoroIbon ManterolaItxaso IbarraAitor ManterolaGurenda Serrano

KolaboratzaileakMiriam Romatet, Dani Carballo, BelenGolmaio, Ixiar eta EstitxuEizagirre, Karmelo Arroiabe,Gorka Ormazuri,

Xabier Aizpurua, IbonAizpuruaIzaga Garzia, Beñat Fernandez deArroyabe, Ihintz Linazisoro, EgoitzLizaso, Garikoitz Telleria,Natur Taldea, AnderHormazuri, Juan LuisRomatet

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaBaleike

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitakoesanen eta iritzienerantzukizunik.

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Argazkilaria: Eva Franco

Alberto ElosegiXenpelar Dokumentazio

Zentroa(Jon Maiaren argazkia)

txootx!

Page 3: 117 (2003ko abendua)

4 2 0 0 3 k o A B E N D U A

atia irekita

LEHEN, GARAI batean, bai egoten ginela aginaldoarenzain...!Orduko aginaldoek eta oraingoek ez dute zerikusi-rik, horixe entzun diot orain gutxi edadeko bati, eta egiaizango da, baina egia dena da lehengo beharrak eta orain-goak ezberdinak direla; lehen familia askotan "premia"zegoen, orain gure artean egoerarik okerrenean dagoenakere "premia" hitzaren benetako balioa ezagutzen ote du?

Denetik dugu, eta horrek arriskua dakar: gauzakberen benetako balioa galtzen ari dira. Eguberri garaihonetan, dirua barra-barra botatzen dugu garaian, haus-narketarako gai bat baino gehiago bururatzen zait.

Gure etxeetako zenbat sukaldetan egingo dira otordubereziak?, Baina egia esan behar bada bereziak lehen izan-go ziren, zeren urtean jaten ez dugun zenbat jaki dastatzendugu eguberri garaian? Opariena da bestea. Zer oparitu ezdakigula ibiltzen gara, arrazoia, denetik dugula eta nahizeta opariek beti egiten duten ilusioa, asmatzea oso zaila da.

Aginaldoak...lehen a zer nolakoestimazioa!, orain azala erebadugu nagusiari zer aginaldoeman eskatzeko...(Aizu, gureetxean botilak baino hobetourdaiazpikoa, edo ematen digu-zun urdaiazpiko merke horren truke, txanponak berakhobeto!)

Nik gauza hauek guztiak ikusi eta entzun ondorenpentsatu ohi dut: zein da benetako egoera! Gure gizarte-an bakea eta ulermenaz gain zer behar da? Edo benetakobeharrik ba al dago, edo ba al dugu? Okerrena da gazte-txoei zer erakusten ari garen eta nola ari garen ohi-tzen...Gure gaztetxoek jakingo al dute gauzen benetakobalioa zein den, eta zenbat kostatu zaien gure aurrekoeigu horrela bizitzeko?

Aginaldo hitzak ez al du bere benetako balioa galdu?

Aginaldo garaia badator

Arritxu Iribar

Erribera kalea Tel. 943 861523

Amaiako PlazaTel. 943 14 31 35

Page 4: 117 (2003ko abendua)

52 0 0 3 k o A B E N D U A

ZUHAITZETAKO HOSTOAK lurrera erortzean biluz-tuta uzten dituzte inguruko basoak, adar soilduak baka-rrik geratzen zaizkie oraintxe zuhaitzei. San Martinakpasa ondoren hasten omen da benetako negua, eta aur-ten ere horrela izan da, nahiz eta pixkat bat gehiago luza-tu den bere izena daraman udaratxoa, "veranillo SanMartin", alegia.

Lurrak ere eman ditu aurten eman beharreko fruituak,uzta bilduta dago. Batzuentzat uzta-bilketa besteentzatbaino hobeto joango zen, baina guztiek egin dituzte aha-leginak lurrak emandakoa jasotzen. Batzuek babarruna(nahiz eta aurten urte exkaxa izan), beste batzuek txakoli-na egiteko mahatsa, besteek berriz sagardoa egiteko saga-

rra, intxaurrak, txerria ere hasita, e.a... Bueno! Gosete handiren bat etorrita

ere ez dago beldurrik, ez horixe!Negu usaina gero eta handia-

goa da bazterretan, eta lehen elurmalutek ere zuritu dituzte EuskalHerriko mendi-ttonttorrak, baitattonttorrak ez diren leku batzukere. Jendea, udaberrian gordetautzi zituen eski edota snow-ko tablari hautsak kentzenhasia da mendian goitik behera lehenengo jatsierak egite-ko. A ze elur-griña dedio!

Tira, badator negua... On dagizuela!

Hostoak lurrera erortzean

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

Ibon Aizpurua

Page 5: 117 (2003ko abendua)

6 2 0 0 3 k o A B E N D U A

trinidade santua

Hau enbidoa!! Xa2ren aholkulari bihurtu behar berelehenengo partehartzean. Ez daukak lotsarik, motel!.Egia duk, Mcjob, ximaurwork edo nahi duan bezaladeituta ere, lan kontua ez dela samurra. Gainera,Mcjob hauen aurrean, Karmelok esan bezala, Mcurtugabe ibili behar baduk lanik topatu al duk?! Hau dahau dilema! Nik, egia esan, ez diat horrelako egoerarik bizitu eta, gezurrabadirudi ere, lan bila hasi eta ia berehala topatu nian lana eta,gainera, Mcjob izan beharrean Arzaklan motakoa. Baina ezindiat ukatu lan kontu horrek izugarrizko bertigoa sortu beharduela. Dena dela, bertigo kontu hori ez duk lan bila dabilenarensentimendua bakarrik, lana duenak ere ( hik, Karmelo, ondo

esan duan bezala) pasatzen dizkik honelakoak eta nirelana ez duk salbuespena; are gehiago, beti aipatu izanduk irakaskuntza bertigo gehien sortzen dutenlanbideen artean eta ez duk ez arazo txikia. Zulo ilunaduk beldur kontrolaezinak sortutakoa eta irtenbidea ustebaino zailagoa eta motelagoa duk. Nik, dakidala, behin

sentitu diat honen antzeko bertigoa, hasi berritan, AEKnGasteizen, eta ez zioat inori opa egunero sentitzen nuen beldursakon eta ilun hura. Distantziak dena bere lekuan jartzen duelaeta, beharbada, horixe duk guk ere bertigo egoeretan eginbeharko genukeena: distantzia hartu eta gauzak bere lekuanikusi, puztu gabe, dena baita erlatiboa.Aholku bat ematekotan Xa2 hauxe esango nikek hire hizkuntzan:hmn dn lsi hrtza bzlkrik z zgk + zknen lrtko dk zozr. Sgru!

Ai ene!!!!! Lagundu!!! Ese O Ese!!!112!!!! Pantaila aurrean lerdoaurpegiarekin gelditu naiz, gure Trinirenherena zerekin hasi behar dudan ezdakidala. Hirutik bateko parte hau

betetzea, 1/3 alu hau itxuratzea, maixu Ramonen garaikozatikiak ulertzea bezain zaila zela jakin izan banu... Baina kitto! Etorri zait zeresana. Portugalen ezagutu genuen lanmundua baldintza txarrekoa baldin bazen (Aluga-se, GoianBego!), mundu guztian erabat nagusitzen ari den zaborkontratuen gaia ere ez da txantxetako. Analisi zorrotzetarakoespazio eta gaitasunik ez ordea, eta kutixi bat ekarri dut. Delako zabor kontratu edo zarama lan hauei deitzekoizen berria asmatu dute, auskalo nongo bulegoxelebretan: "McJob" omen da sindikalismoa maionesaeta ketxuparen pare jartzen duen kontzeptu berria.Langileen eskubideak nahiko Mcalak baldin baziren,Mcina bat izerdi bota beharko da berriz ere, Mcabenzotz!!! McJob alajaina, ingelesak ekarri du orain eregurera abangoardia kontzeptuala. MerkeJob edoXimorWork bezelakoek ez al digute balio? Bibotedun prestu horrek, emaidak aholku, lan mundurasalto egiteko bertigoz natxiok eta!

Epikaixo arraioa¡¡ Ur sakonetan bataiatu haiz gureTrinidadeko eliza santu honetan. Gaur egungo lanmunduaz jarduteak eragiten duen zirrarak hireilekizkur hori ere berehala tentetuko likek. Baditukurte batzuk AGE musika taldeak "Lana txarra da"abesten zuela, eta hori orduko lan baldintzak oraingoak baino hobeakzirela. Mc Joberi buelta emateko Job santuak baina pazientzia gehiagobeharko diagu.Izena aldaketak Izana aldatu nahi dik, baina hori ezinezkoa denez, harenizkutatzearekin konformatzen dek. Hori modan zegok, eta zirugiaplastikarekin batera zirugia kontzeptuala ere gureganatu diagu.Corporación Hitzestetika moduko zentru ezezagun batean , izena edokontzeptoa "operatu", esangura goxoago eta ederrago idurikatzeko. Historiaren zehar lan baldintza desberdinak izan dituk, batzuk besteakbaino hobeak, baina lan harremana beti bakarra izan dek: esplotazioharremana, lan indarraren esplotazioa. Kontzeptu hau zaharkitua dagoelaesango ditek, irribarretxo bat tarte, marxista nostalgikoei dagokiela etab..Ez duk apenas inon irakurri edo entzungo, ez aipatzean desagertuko balitzbezala, baina hor jarraitzen dik eguneroko bizitzan bere betiko gordintasunosoarekin. Demokrazia ekonomikoaz ez dik inork ezer aipatzen.Beno, nik ere bertigoak sentitzen dizkiat noizbehinka, eta sendagileakdioenez, burua askotan makurtzeagatik omen, beraz, altxa burua, betepetxua eta aurrera. Eta hi Gorka, maisuok ere bertigoak sentitzen aldituzue zeuen lanetan ? .

Ai eneee ¡¡¡¡Xa2 Gehibilau

Gorka Ormazuri

Ez Mcurtu ¡¡¡Karmelo arroiabe

Ai ama!!

Page 6: 117 (2003ko abendua)

72 0 0 3 k o A B E N D U A

ze berri?

Europako ontzigintza astintzen ariden krisia Zumaiara ere iritsi da

Azaroaren bigarren hamabostaldianjoan zen momentuz BalentziagaOntziolako laurogei bat langileekegin duten azken itsasontzia. Orainlanik gabe daude, eta lanik gabekotarte honetan ikastaroak egiten aridira langileak. Nagusiak ari dira parebat itsasontzi egiteko kontratuaknegoziatzen, baina oraindik ez dakitelan horiek Zumaian egitea lortukodutenik. Langileak estutzen hasitadaude, eta etorkizuna beltz samarraikusten dute. Momentuz, gaboneta-tik bueltan enpresak hamabost egu-neko oporrak eman dizkie. Negozia-tzen ari diren lanak lortzen ezbadituzte, jakin ahal izan duguenplegu erregulazioa egiteko arriskuadutela. Nagusiek langileei ezer esanez badiete ere, aukera ilun hori hordago. Zoritxarrez, inguruko hiruontziolatan egoera horretara iritsidira.

Hala ere, badira itxaropena izatekodatu batzuk. Garai honetan kontra-tua bukatzen zitzaien langileei berri-tu egin diete kontratua, eta horrekitxaropena zabaldu du langileen arte-an. Baita enpresak lantegian egindituen zenbait inbertsiok ere. Den-borak esango du etsipena ala itxaro-pena nagusituko den.

Krisi bortitz honen motiboak Asiaaldean bilatu behar omen dira. Azke-naldian, lehen Europan egiten zituz-ten itsasontziak Asian egiten ari dira.Arrazoia, bat eta bakarra: paraje haie-tan esku lana Europan baino askozmerkeagoa izatea. Kalitatea hobea da

Europako ontzioletan, bainadiruari erreparatzen diotearmadoreek. Horri EuropakoBatasunak ematen dituenlaguntza eskasak gehituz gero,krisiaren motiboak ageriandaude.

Zumaiako beste lantegibatzuetan egoera ez dahobeaEgurkorena da nabarmentzekoa.Lan eskaera asko jaitsi zaie, eta zen-bait egunetan langile askok jai eginbehar izan dute lanik ez dagoelako.Momentuz, irauteko badute lana,baina etorkizuna dago kolokan.Orain altzairuen azoka batzuk egitendira, eta horren esperoan daude lan-gileak. Eskaerarik jaso ezean, orainurte batzuk bezala, Egurkoko langilebatzuek beste enpresa batzuetara jobeharko dute lanera.

GKN Dribeline-n (lehen AyraDurex zena) gertatzen ari dena ereaipatzekoa da. Ontziolaren eta Egur-

koren aldean, enpresa handia da, etagainera, multinazional erraldoi batenbarruan dago. Horrek krisiaren ondo-rioak gutxitu egiten dituela dirudi,baina azaroan ebentual batzuk kalerabota dituzte. Beste ebentual guztieabendu erdialdean bukatzen zaiekontratua, eta horiekin gertatzendenak esango du etorkizuna nolakoaizango duten GKN Dribeline-n.

Krisi garaian da ekonomia, etahorrek era batera edo bestera guztiakastintzen ditu. Dudarik gabe, egoeratxarra gehien nozitzen dutenakenpresa txikiak dira. Ea egoera irauli,eta hurrengo batean albiste pozga-rriagoak kontatzeko moduan garen.

Larri dabil Balentziaga Ontziola

Page 7: 117 (2003ko abendua)

2 0 0 3 k o A B E N D U A

ze berri?

8

Elkarrik 2004ko martxotik aurreraegingo duen Bake Konferentziarenaurkezpena egin zuen Jonan Fernan-dezek Oxforden

Aurkezpenean Elkarriko koordinatzailenagusia den Jonan Fernandezekberaien ekimena zein izango den, etazergatik antolatu duten azaldu zuen.Hasi, duela urtebete bukatu zen BakeKonferentziaren laburpenarekin hasizen. Lau helburu bete zituzten, bainabat ez. Lortutakoak hauexek dira: nazio-arte mailan izugarrizko laguntza; gizar-tearen parte hartzea; Bake Konferen-tzian izan ziren alderdi politikoenarteko elkarrizketarako metodologia;eta akordioaren bi zirriborro. Bete ezzuten helburua, aldiz, hauxe: bi zirribo-rroak akordio publikoan gauzatzea.

Urtebete honetan gauza asko gerta-tu dira, eta gehienak txarrak. Egoerahorren aurrean Elkarrik bi jarreraikusten zituen: etsi ala eutsi. Bigarre-nari helduta antolatu dute Bake Kon-ferentzia.

Eskaera EskubideaBi helburu izango ditu 2004ko martxo-an hasiko den Bake Konferentziak.Batetik, gizarteari garrantzia eman; etabestetik, elkarrizketa defendatu egoerazail honetan.

Martxoa iritsi bitartean, gizartearen

parte hartzea izango dagarrantzitsua. Hori lortzeko,Elkarrik demokrazian osogutxi erabiltzen den EskaeraEskubidea erabiliko du.Gizartean, gutxienez 100.000sinadura lortu, eta EuskalAutonomia Erkidegoko etaNafarroako parlamentuetaraeramango dituzte sinadurahoriek eskaera honekin:alderdi politikoen elkarrizke-tarako mahaia osatzea.100.000 sinadura nahikoa diraParlamentuek eskaera horitramitatzeko. Martxoan eramangodituzte bildutako sinadurak bi parla-mentuetara. Gizartearen parte hartzezuzenarekin Bake Konferentziari babe-sa eman nahi zaio.

Beste helburua bizi dugun egoerazail honetan elkarrizketa defendatzeada. Blokeo egoeran gaudela azalduzuen Jonan Fernandezek. Lau faktoredira egoera honetan gauzkatenak:indarkeria; elkarrizketaren ukazioa;aniztasunaren ukazioa; eta herri boron-datea ukatzea. Elkarrik blokeoa gaindi-tzeko kontrako argumentuak erabiltzenditu: indarkeriarik eza; elkarrizketa;aniztasuna; eta herri borondatea erres-petatzea.

Azken urteetako blokeo egoerakjarraitzen badu ere, badira aldatu diren

gauza batzuk. Onerako eta txarrerako.Txarrera egin dugu Batasunaren ilegali-zazioarekin. Onera, berriz, mahai gai-nean dauden proposamenekin. Azkenhoriek aukera latza direla azaldu zuenFernandezek. Proposamenak lautanbanatu zituen: Eusko Jaurlaritzarenestatutu berria; PSE-EEren estatutugehiago; PPren estatutu gutxiago; etaezker abertzaleko alderdien estatutuberria baino gehiago.

Garbi esan zuen Jonan Fernandezek.Proposamen horien eztabaidan dagokonponbidea. Hortik kanpoko guztiagatazka eta sufrimendua luzatzea delagaineratu zuen. Aukera latza da orain-goa, baina aukerak mehatxu handiakizango ditu. Estatuaren eraso bortitzaeta indarkeria aipatu zituen.

Etsi ala eutsi

Page 8: 117 (2003ko abendua)

92 0 0 3 k o A B E N D U A

Urola-Kostako herri guztietakoalbisteen berri euskaraz emangoduen egunkaria laster izango dagure artean

Tolosaldean ekin, eta Oarsoaldeaneta Lea- Artibain jarraipena izanduen proiektua gure bailarara iristekolanean ari gara. Datak ematea arrisku-tsua bada ere, otsaila hasierarako kale-an izatea espero da. Azkoititik Oriorabitartean dauden 11 herrietako albiste-ak bilduko ditu egunkari berriak.

Proiektuaren bultzatzaileak Euska-razko Komunikazio Taldearen baitandagoen Bertako Hedabideak enpresa,eta Urola-Kostako euskara elkartegehienak dira. Azkoitiko eta Oriokoakizan ezik, gainontzekoak sartu diraproiektuan. Baita Baleike ere.

Bi helburu nagusi izango dituHITZAk: batetik, euskararen norma-lizazioa lortzeko bidean jendeakeuskaraz irakurtzeko ohitura har-tzea. Eta bestetik, herriz herrikoinformazioa jasotzen duten egunka-rien artean HITZA erreferentzia iza-

tea. Horretarako kalitatezkoa etaanitza izango den egunkaria presta-tzen ari gara.

UROLA-KOSTAKO HITZA kude-atuko duen enpresak hiru ardatz izan-go ditu: Bertako Hedabideak, bailara-ko euskara elkarteak eta gizarteeragileak. Bertako Hedabideak enpre-sak % 35eko parte hartzea izango du;euskara elkarteek % 45ekoa; eta gizar-te eragileek % 20koa. Gizarte eragilebakoitzak enpresan sartzeko 150 euroipini beharko ditu.

HITZAren diru iturriakTamaina honetako proiektuak diruabehar du aurrera egiteko. Hiru bideerabiliko dira dirua biltzeko: publizi-tatea; harpidetzak; eta diru laguntza

publikoak. Harpidetzari dagokionez,lehen bizpahiru hilabeteetan dohainbanatuko da, baina gero borondatez-ko laguntza eskatzeko asmoa dago.Laguntza hori urtean 40 eurokoaizango da. Helburua da aurrera eginahala, autofinantziazioa gero eta han-diagoa izatea.

Baleike eta HITZA osagarriak diraAzaroko Baleiken aipatu genizuenaldizkariari buruzko bilera egitekoakginela. Bilera egin genuen, eta ber-tan jendeak Baleike eta HITZA osa-garriak izango ote ziren kezka azal-du zuen. HITZAren sorrerarekinaldizkariko atal batzuk aldatu eginbeharko ditugu, gehienbat albisteakbiltzen dituena. Lan hori HITZAkbeteko du, baina beste ataletan ezdugu aldaketa handirik egin behar-ko. Gainera, bileran hainbat propo-samen berri plazaratu ziren, eta pix-kanaka joango gara proposamenhoriek gorpuzten. Bilera probetxu-garria izan zen, eta garbi gelditu zenBaleikek etorkizuna duela.

HITZA badator

KAZETARIAKEskatzen da:

- Euskaraz jakitea ezinbestekoa da.- Kazetaritza ikasketak izatea, Kazetaritza ikas-ten egotea, edo kazetari lanetan esperientziaizatea.

- Autoa izatea.Kontuan hartuko da:

- Eskualdekoa izatea.- Eskualdea ondo ezagutzea.- Quark X Press programa ezagutzea.

BANATZAILEAK UROLA-KOSTARAKO- Lan baldintzak: egunean 4 ordu.- Goizeko 9:00etatik 13:00etara.- Astean sei egun. Asteartetik igandera.

KOMERTZIALAEskatzen da:

- Euskaraz jakitea ezinbestekoa da.- Izaera dinamikoa izatea eta harremanetarakogaitasun edukitzea.

- Autoa izatea.Kontuan hartuko da:

- Eskarmentua izatea antzeko lanetan.- Eskualdekoa izatea.- Eskualdea ondo ezagutzea.

KUDEATZAILEAEskatzen da:

- Euskaraz jakitea ezinbestekoa da.- Izaera dinamikoa izatea eta harremanetarakogaitasuna edukitzea.

- Kudeaketa mailan ezagutza izatea.- Autoa izatea.

Kontuan hartuko da:- Eskarmentua izatea antzeko lanetan.- Eskualdekoa izatea.- Eskualdea ondo ezagutzea.- Ofimatika ezagutzak izatea.

Interesatuek deitu lehenbailehen 943 300228 telefono zenbakira

Epea: abenduak 17Kurrikulumak nora:

Idazkaritza@bertako .netBanatzaileen kasuan deitu:

943 300228 telefono zenbakira

Urola- Kostako Hitzak lanpostu hauek bete behar ditu:

Page 9: 117 (2003ko abendua)

10 2 0 0 3 k o A B E N D U A

ze berri?Mozioa gora, mozioa behera

Azaroko Udal batzarrean mozio askoeztabaidatu zituzten herriko alderdipolitikoek

Saltsa handi samarrak izan zituzteneztabaidetan. Batez ere, bi gaitan:inmigranteen auzian, eta Euskal Herri-ko Nortasun Agiriarenean. Bi gai horie-tan ika-mika handiak izan zituzten.Inmigranteen auzian, azaroko Baleikenazaldu genizuen Ezker Batuak errol-dako datuak Barne Ministerioari ezemateko proposamena aurkeztu beharzuela. Aurkeztu aurkeztu zuen, etaonartu ere bai. EBak berak eta Izusta-rrik aldeko botoa eman zioten proposa-men horri; EAJ eta EA abstenitu eginziren; eta PSE-Eek kontrako bozaeman zuen. Gai horri buruzko eztabaida, ordea, ezzen hor bukatu. EAJk gai berari buruz-ko beste mozio bat aurkeztu zuen.Alderdi jeltzalearen ustez, ez daukazentzurik Barne Ministerioari errolda-ko datuak ez ematea, Espainiako

Gobernuak datuhoriek INEM-enbitartez jaso ahaldituelako.Mozio horrenbozketan, EBkizan ezik, gai-nontzeko guz-tiek aldeko bozaeman zuten.Onartu eginzuten, hortaz.Ondorioz, bi mozioak, bai EBrena etabai EAJrena daude onartuta. Udaletikesan digutenez, Barne Ministerioakdatuak eskatzen dituenean erabakikoda mozio bietatik zein erabili.

EHNABeste gai korapilatsua EHNArena izanzen. Euskal Herriko gatazkarekin zeri-kusia duten beste gai askotan bezala,alderdi abertzaleek ez zuten elkar hartu.Harritzekoa. Kontua da, bi mozio aur-keztu zituztela, bat Izustarrik, eta bestea

Eusko Alkartasunak. Izustarrirena berakbakarrik babestu zuen; EBa abstenituegin zen; eta EAJk, EAk eta PSE-EEkezezko botoa eman zuten. Ondorioz, ezzuten onartu.Beste mozioa, EArena, onartu zuten.EAJ eta EA alde azaldu ziren; Izustarrikontra; EBk abstentzioaren alde eginzuen; eta PSE-EEk kontrako bozaematea erabaki zuen. Orain ikusi egin beharko da Udalaknola bideratzen duen EHNA egitekoprozesua.

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Page 10: 117 (2003ko abendua)

112 0 0 3 k o A B E N D U A

EHNA: sinbolismotik erabilgarritasuneraAbenduaren 13an eta 14an EuskalHerriko Nortasun Agiria egitekoaukera izango da Oxforden

Udalbiltzak orain urte batzuk martxanjarritako ekimena herri askotan eginda. Orain, gure herrian, Zumaian izan-go dugu EHNA egiteko aukera gaihorretan sentsibilizatuta dagoen herri-tar batzuen bitartez. Ekimenaren ardu-ra hartu dutenek bi helburu dituzte:ahalik eta jende gehienak EHNA egi-tea; eta eguneroko bizitzan jendeakEHNA erabiltzea. Euskaldunak garelaera sinbolikoan adierazteaz gain, egu-nero erabiltzeko balio behar du euskal-dunon nortasun agiriak.

Herriko hainbat eragileren babesadu ekimenak. Batzuk aipatzearren,Arte Taldearena, Bertsolari Elkarteare-na eta Triatloi Taldearena. Beste erabateko babesa ere eman dakiokeeladiote. Esaterako, dendariei, kirol elkar-teei, bankuei eta Udalari eskatzendiote euren jardunean EHNAren era-bilera onartuz ekimen hau babestea.

Udalean mozioaAldameneko orrian irakurri duzuenbezala, azaroko Udal batzarrean EuskoAlkartasunak aurkeztutako mozioaonartu zuten, eta Izustarrirena atzerabota. Onartu ez arren, ekimenarekinaurrera egitea erabaki dute, eta aben-duaren 13an eta 14an Oxforden izango

da EHNA egiteko aukera.Bi mozio aurkeztu beha-rrean, aldekoek bat egineta bakarra aurkeztekosaioa egin zutela aipatudigute, baina EA eta EAJ-ren erantzunik ez dutelajaso gaineratu digute.

Udalaren babesik ez iza-teak eragozpenak sortukodizkietelakoan daude.Babesarekin gauzak askoerraztuko ziren, erakunde-en babesa garrantzitsuadelako gizarteri ekimenbat aurkeztekogaraian. Bainaorain ere, besteaskotan bezala,abertzaleek ezdute bat egin, etabakoitzak bere alde-tik jo du.

EHNA egitekoAbenduaren 13a eta 14a, larunbata etaigandea, Oxforren atzealdean (Errota-ko izkinatik sartuta), ordutegi honekin: - Larunbatean goizeko 11:30-13:30 eta

arratsaldeko 17:30--19:30etara- Igandean goizez bakarrik: 11:30--13:30.

Bi egun horietaz aparte, ordea, izangoda aukera egiteko, hainbestean behin,eta adieraziko dugu bere garaian.Bestalde, EHNA egiteko, honakoak

behar dira:•4 argazki, karnet tamainakoak•Errolda-agiria, Udalak ematen duena

(ez da ezinbestekoa norbera joatea,eta telefonoz ere eskatzea badago)

•15 euro•14 urtetik beherakoek, gainera, fami-

lia-liburuaren fotokopia (eskatzailearidagokion zatiarena) ere eramanbeharko dute.

Page 11: 117 (2003ko abendua)

12 2 0 0 3 k o A B E N D U A

Idazle urrestildarra Julene Azpeitialiteratur lehiaketako epaimahaian daaurten ere. Abenduaren erdialderaerabakiko dute nortzuk diren irabaz-leak. Emango al digu primiziarik?

Lanez gainezka harrapatu dugu Pako.Poesia liburua argitaratu berri du, bainabere etorriak ez du etenik, eta orainbeste asmo batzuekin dabil.

Epaimahaiko batek zeri erreparatzen diobaten lana edo bestearena aukeratzekogaraian?Bi interes gune izaten dira, zer kontatzenden etan nola kontatzen den, hau da,gaia eta idazkera. Lehenengo galbaheahizkuntzarena da, ideiarik politena ezinliteke onartu gaizki idatzia badago. Txu-kun idatzita dagoen lan baten aurrean,beste merezimenduak bilatzen hastenzara: gaia, ikuspuntua, dokumentazioa,ezustea, pertsonaien sinesgarritasuna,testuaren indarra, bukaera, ea folio kopu-ru egokian idatzia dagoen...

Lan dezente dituzu irakurtzeko. Igande-ko mezatan apaiza sermoia egiten arideneko momentua txarra ez lanak irakur-tzeko…Normalean une horretan egunkaria ira-kurtzen dut, gainera gero eta sermoilaburragoak egiten ditu, alfertzen ari daapaiza ere, eta ez dit ezertarako denbo-rarik ematen. Lehen egunkaria amai-tzen nuen, gaur ez naiz nazioartekoalbisteetara ere iristen.

Horrelako lehiaketak zertarako dira?Idazle hasiberrientzat eta konfiantzalortzeko bide bat izaten dira, lehenengooniritzi publikoa euren idazlan batenaurrean, hori garrantzitsua da. Geroidazten jarraituko al duen edo ez, ezdakigu. Eta herriari ematen dio halakoukitu kultural bat, idazleen harrobia

zaintzen ari direla edo iradokitzen duenukitu bat, gero askotan horrela ez izateagerta litekeen arren.

Zu zeu ez zara oso lehiaketa zalea,baina epaimahaian zaude. Kontraesanaez al da?Kontraesanak! Zer egingo genuke bizi-tzan horiek gabe! Aspertu, dudarikgabe! Ni ez naiz ipuin-epaile askotanizaten urtean zehar, Zumaiako hauhalako gauza afektibo bat edo da, etabatez ere oso ondo antolatua dagoela-ko hartzen dut parte, eta ondo ordain-dua. Aurten Euskadi sarietarako epaileizateko deitu zidaten, eta ezetz esannuen bi arrazoi horiengatik, antolaketaeta ordainketagatik. Ez ziren nire gus-tukoak.

Bestalde, Zumaian literatur tailerraeman zenuen orain bizpahiru urte.Gure herrian ba al da literatur girorik?Ba al duzu harremanik tailerrean partehartu zutenekin?Hain zuzen ere, galderak banaka egiteada tailerrean erakutsi nuen gaietako bat.Harremana badut tailerreko hainbatekin,eta giroa badagoela esango nuke, txikiabaina existitzen dela aitortzeko adinakoa.Gainera, nire ikasleek atera dituzte libu-ruak eta sariak, Azkue anaietako bateketa Joseba Ossak, esate baterako. Ez dut,

noski, nire meritutzat jotzen; haiekbazeukaten talentua ni agertzerako.

Oraintxe argitaratu duzu poesia liburubat. Zertaz da? Zein gai jorratzen dituzu?Eskerrak zenbat orri dituen ez duzungaldetu. Ez da elegantea hori galdetzeaidazle bati. Elegantea da liburua iraku-rri eta esatea, aizu, 52. orrian halakodiozu, zergatik?

Etorkizunerako proiekturen bat?Badauzkat hainbat asmo, bai, bainagehiegi zehaztu gabe oraindik. Nobelaeder bat idatzi nahi nuke, baina lehe-nengo istorio bat agertu zain nago. Etagero "ederra" egiteko gauza izango nai-zen ikusteko dago.

Berriro lehiaketara bueltatuta, primizia-rik ematerik bai?Ba ez, baina aurreko urteetako espe-rientzia kontuan izanda, zera agertunahi nuke: normalean hogeitaka ipui-netatik bost edo sei egoten dira onak,edo zortzi, saria edozeini ematekomodukoak, eta pena ematen digunabarmendu diren guztiak saritu ezi-nak. Beraz, irabazten ez dutenei hauesango nieke: ez duzu irabazi, bainapentsa ezazu zurea beste seirekin baterairabazi zezaketenen artean geratu dela.

ze berri?Pako Aristi: "Idazle hasiberrientzat konfiantza lortzeko bide bat izaten dira horrelako lehiaketak"

Page 12: 117 (2003ko abendua)

132 0 0 3 k o A B E N D U A

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan, lehenengourratsa Udala aholkatuko duen Aholku Batzordea osatzeaizango da. Herriko taldeak eta eragileak bilduko ditu batzor-de horrek. Herriko taldeek eta eragileek jaso dute dagoenekoBatzordean parte hartzeko gonbitea. Udala erantzunen zaindago, eta behin erantzunak jasota lanerako prest izango daAholku Batzordea.

Euskararen AholkuBatzordea osatzen

Dirua bildu eta kongotarrei laguntzekoekintzak antolatzen jarraitzen duZumaiako Kongolagun taldeak. Rifaateratzea erabaki dute oraingoan. Hirusari zozketatuko dituzte: lehenengosaria Imanol Elortza margolari getaria-rraren koadro bat izango da; bigarrenaiaz antolatutako erakusketako hiru koa-dro; eta hirugarrena erakusketa hartakobeste bi margolan. Erribera kaleanlehen zapata denda zegoen tokianizango dira boletoak saltzen. Zenbakisaritua umeen loterian saritutako beraizango da. Beraz, urtarrilaren 5a bainolehen erosi beharko dira boletoak.

Santo Tomas bezperan ere badutezerbait antolatzeko asmoa. Kofradiakoplazan postua jarriko dute, eta txistorra

eta gainontzeko jeneroa salduta atera-ko duten dirua kongotarrei laguntzekoizango da.

Bestalde, azaroaren 1ean Itziarkoazokaren barruan,postua jarri zuten,baina eguraldi txa-rragatik azokak ezzuen nahi adinakoarrakastarik izan.Kongolagun talde-koak eta laguntzai-leak umore onezaritu baziren ere.

Itziarko tristuraalaitzeko, ordea,Kongoko berri onakjaso zituzten. Non-

bait, egoerak zertxobait hobera egin duazkenaldian. Gainera, Justo Osak abianjarritako tailerra ondo doa, eta gero etalan eskari gehiago jasotzen dituzte.

Irakasleak eta ikasleak bildu ziren. Oraingoak etalehengoak. Bertsolari Eskolakoak ere bertaratu ziren,eta guztien artean festa dotore askoa egin zuten.

Festa egoitza berria inauguratzeko

Kongoren aldeko ekimen gehiago

Page 13: 117 (2003ko abendua)

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

14 2 0 0 3 K O A B E N D U A

Tolosan jokatutako azken finalaurreko-an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa-ko finalerako txartela nahiko errazlortu zuen gure ordezkariak. Lehenpostua bera ere esku-eskura izan zuenJonek, baina azkenean 3 puntuko alde-arekin Irazuk hartu zion aurrea. Bi"beteranoekin" batera Jon Martin oiar-tzuarrak ere saio dotorea egin zuen etahirurak izango dira Irunen abendua-ren 14an jokatuko den finalean.

Saioa konfiantza handiz eta oso seguruhasi zuen Jonek, zortziko handian ofi-zioka eta oso ondo jarraitu zuen hama-rreko txikian ere. Puntukako ariketa Ira-zurekin ohartzerako amaitu zitzaioneta bakarkako lanean nabarmendu zengehien zumaiarraren kategoria. Osozentratuta eta Karidadeko Bentarendoinu luze bat hartuta —habanerarenneurrikoa— , bi bertso bikain botazituen. Pena izan zen, ordea, azken ari-ketan bete-betean ez asmatzea, 6 pun-tuko motzean seriotik hartu zutelakoMantxi eta biek umore puntua eskatzenzuen gaia.

Kontuak kontu, finalean da Jon Maiaeta gauza handiak egiteko aukerarekin,gainera. Zumaiako Bertso Eskolak baz-karia eta autobusa antolatu du Irunerajoateko. Bazkaria Zumaia Hoteleanizango da, arratsaldeko 14:00etan. Auto-busa hotelaren paretik 15:30ean irtengo

da. Bidaiak 5 euro balioko du, bazkariak15, eta sarrerak 15. Zumaia Hotelean eta

Metro tabernan daude txartelak salgai.Goazen Jon animatzera!!

ze berri?Jon Maia finalean

Sekula neska baten laztanik jaso gabeko mutilzaharraren papereanabestu zuen Jon Maiak.

Neska ederra hurbildu zaio, eta ukitu orduko diru eskean hasi. (bertso bakarra izan arren, bi zutabetan ipini dugu)

Afari ikaragarriaskotan ohi det gozatumusean pixka bat egin ta lagunekin jokatuurteak hala joan dira azkenean mutilzahartusaiatu izanagatikbizitza ez zait aldatu (bis)

bakarrik hilko ote naizhori al da nire patuetxean irrati zahar batta sukaldean bi katuneska hurbildu zait etaesku batez ferekatubehar desberdinak bainabeharrak elkartu gaitu (bis).

Page 14: 117 (2003ko abendua)

152 0 0 3 K O A B E N D U A

Marea beltzik ez omen zegoen. Ezzela hainbesterako zioten. Prestigekisurtzen zuen galipota hari mutu-rren antzekoa zela esan zuen nor-baitek. Eskerrak!! Gure herrikohondartzak eta haitzak ederki zikin-du zituen galipota zikinak. Urtebe-te da lehen arrastoak iritsi zitzaizki-gunetik. Baina lasai, pozik egonbeharko genuke, azkenean denoipixkat tokatu zaigu eta.

Urte beltza

Page 15: 117 (2003ko abendua)

16

jardunian

2 0 0 3 k o A B E N D U A

azetari eta pedagogia lanetan aridiren bi bertsozale amorratuhauen aita zumaiarra da.Badute, hortaz, Zumaiatik zer-bait. Estimatzen dute gure

herria, elkarrizketan konturatuko zare-ten bezala.

Zer moduz Gipuzkoako Bertsolari Txa-pelketa?Estitxu Eizagirre: Uste baino hobeto.Lehenengo kanporaketa gainditzea ezus-tekoa izan zen, eta bigarrena pasatzea zeresanik ez. Finalaurrekoan kantatzea izu-garria izan zen. Nik sekula egin dudansaiorik garrantzitsuena zen, eta urdurixamar aritu nintzen. Hala ere, txapelke-tan egindakoaz oso oroimen ona daukat.

Bi dira. Bat bitan edo bi batean. Ixiar Eizagirre eta Estitxu

Eizagirre. Bi zenbakia magikoa da beraientzat. Bi herri:

Hernani eta Zumaia. Bi ofizio: pedagogia eta kazetaritza.

Bi afizio: bertsoak eta hitz egitea. Bi dira: bikiak.

B E R T S O L A R I A KE S T I T X U E T A I X I A R E I Z A G I R R E

" KomunikabideetanZumaia entzunorduko,belarriak tentejartzen zaizkigu"

K

Page 16: 117 (2003ko abendua)

172 0 0 3 k o A B E N D U A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

Ahizpak nola ikusi du Estitxu txapelketan?Ixiar Eizagirre: Ondo. Kanporaketetan oso lasai ikusi nuen.Gero, finalaurrekoan nahiko zurbil zegoen, baina ondo ikusidut. Hori bai, entzule bezala oso urduri egon dena ni izan naiz.

Txapelketa azken txanpan dago. Zein izango dira aurrene-ko hirurak?Estitxu: Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio.Ordena ez dakit, baina hirurak izango dira punta-puntan. Ixiar: Niretzat Maialen, Irazu eta Jon Maia.

Orain gutxi izan dira mundu mailako ahozko inprobisa-tzaileen jardunaldiak, hemen Euskal Herrian. Zer moduz-ko esperientzia?Estitxu: Bi gauza nabarmenduko nituzke. Batetik, mundu-ko ahozko inprobisatzaile guztiak elkar ezagutzeko osogarrantzitsua izan da. Eta bestetik, denek esan dute guztie-tan antolatuena eta garatuena bertsolaritza dela. Guztiakados daude, hemengoak eta kanpokoak, bertsolaritzakbideratu behar duela etorkizunean ahozko inprobisatzaile-

en mugimendua. Alde horretatik, oso bide emankorra ire-kitzen da bertsolaritzaren ikuspegitik.

Bertsolaritza zer da zuentzat? Zer eskaini dizue?Ixiar: Inguru bat eskaintzen digu. Afizio bera dugun laguntaldea biltzeko aukera emateaz gain, ilusioak eta proiek-tuak banatzeko parada ematen digu. Asteko ordu gehienakelkarrekin igarotzen ditugu.Estitxu: Gure bigarren familia eta koadrila da. Gurasoekinbaino denbora gehiago egoten gara bertsotako lagunekin.Txapelketa garaian, egunero elkartzen gara, eta planak etabertso afariak, adibidez, denon artean antolatzen ditugu.Ilusioak eta proiektuak partekatzen ditugu. Bertsolaribatentzat, akaso, beste zerbait izango da bertsolaritza, bainabertsolari sentitzen ez garenontzat horixe da.

Bertsolariak ez zaretela diozue. Zer da, orduan, bertsolariizatea?Ixiar: Hor dezenteko sesioak izaten ditugu. Bertsoa bota-tzen dakien edonor ez da bertsolaria. Herri mailan eta

“Bertsolaritzakbideratu behardu etorkizunean

ahozkoinprobisatzaileenmugimendua”

Page 17: 117 (2003ko abendua)

18 2 0 0 3 k o A B E N D U A

izan daiteke, baina hortik kanpo jendeak ez du bertsolaribezala ezagutzen. Konparazio baterako, hondartzan fut-bolean aritzen dena herri mailan futbolaria izango da,baina herritik kanpo ez dute horrela ikusiko. Bertsolariizatea guk horrela ikusten dugu.Estitxu: Norberak pentsa dezake bertsolaria dela, bainakanpoko jendeak bertsolari bezala ezagutu behar du ber-tsolari izateko. Adibidez, Jon Maia kanpora doanean ber-tsolari bezala ezagutzen dute. Hori da bertsolari izatea.

Hernani aldean, sekulako koadrila biltzen zarete bertsoenjiran. Zein da arrakasta horren sekretua?Ixiar: Talde lana da sekretua. Hasieretan ikastoletara jozuten umeak biltzeko, eta taldea osatu zen. Harrezkero,talde bakoitzak bere dinamika izan du. Taldeak berak sortuditu irakasleak. Irakaslerik ez zen momentuan taldeakberak egin du aurrera. Orain umeei filosofia hori erakustenari gara, talde egituraren dinamikarena.Estitxu: 11 eta 16 urte bitarteko taldeari irakasten diegubertsotan. Gu ez gaudenetan beraiek dira klasea aurreraeramaten dutenak. Eta hori da belaunaldiz belaunaldi

irakatsi behar dieguna.Ixiar: Talde egituraren beste helburuetako bat da bertso-lari gazte hori 15 urterekin ez nazkatzea. Bertsolari izate-ko nahiko temosoa izan behar da. Horrez gain, inguruantaldea badaukazu errazagoa izango zaizu goi mailarakopausoa egitea. Beste kontu bat da goi mailan noraino iri-tsiko zaren, baina, gogoa izanez gero, eta inguruan taldeabaduzu errazagoa da. Alde horretatik, Hernanin guk seku-lako mauka daukagu.Estitxu: Pentsa, gure taldean biltzen gara Irazu, Maialen,Mendiluze, Zelaia, eta beste zenbait. Irakaslerik ez dago.Elkarrengandik ikasten dugu. Elkarri zuzenketak egiten, etaaholkuak ematen aritzen gara, eta hori oso garrantzitsua da.

Zumaian ere bada bertso eskola, eta zuek biak gureherrian egin zenuten zuen aurreneko saioetako bat. Okerez bagaude, gainera, baserritarrez jantzita… Estitxu: Egia da bai. Hura izan zen gure lehenbiziko saio-etako bat. Tabernaz taberna ibili ginen, eta oso polita izanzen. Herri honek aukera dezente eman dizkigu, ez dakida-na da merezi duen bezala erantzun diogun.

Page 18: 117 (2003ko abendua)

Rikardo Arregi kazetaritza saria irabaztea zer izan da zuen-tzatEstitxu: Etorri behar zuen momentuan etorri zen. Urtegogorra izan da aurtengoa. Pello Zubiria gure zuzendariaeraman zuten, Egunkaria itxi…badakit denon arriskumaila ez dela bera, baina ezegonkortasun egoera bateanzaude. Gainera, hiru urte daramagu elkarrizketak egiten,eta beti dituzu zalantza hauek: norbaiti gustatuko al zaiz-kio? Irakurriko al dituzte? Onak al dira? Sariak, alde horre-tatik ziurtasuna eman digu.Ixiar: Norbaitek irakurtzen dituen gutxieneko ziurtasun bateman digu saria irabazteak.

Zenbat elkarrizketa egin dituzue?Estitxu: Urtean 50en bat. Laugarren urtea hastear gaude,ba… 150 edo.

Elkarrizketak prestatzeko zein teknika erabiltzen dituzue?Estitxu: Zuk gurekin egin duzun gauza bera.Elkarrizketatuen ahalik eta datu gehien bildu, espiatu,Interneten bilaketa handia egin, libururen bat idatzi badu-te irakurri. Inguruko lagunei ere galdetzen diegu, halakorizer galdetuko lioketen. Nahiz eta ez ezagutu, horrek askolaguntzen digu. Elkarrizketatuen ezagunen batzuekin ereharremanetan jartzen gara datuak biltzeko.

Sari garrantzitsua, dudarik gabe Rikardo Arregirena. BainaZumaia aldean sari goxoagoren bat ere irabazita zaudete…Ixiar: Baleiken izan zen. Gogoan dut aitak bidali zuelaerantzuna gure izenean. Asmatu, eta pastelarekin etxeragustura asko.

Telebistan ere ibiliak zarete, Sorginen Laratza saioan. Zermoduzko esperientzia izan zen?Ixiar: Onetik eta txarretik izan zuen. Nahiz eta probatuondoren aurrera segi ez, horrek ez du esan nahi esperien-

tzia txarra izan zenik. Konturatu ginen medio horretarakoez genuela balio, txarrak ginela. Telebista mundua ezagu-tzeko balio izan zigun, eta egia esateko kolpe handi sama-rra hartu genuen, batez ere barruko planteamenduengatik. Estitxu: Planteamenduarekin ados egon ez arren, gidoiakegiten, behintzat, laga ziguten. Gure saltsak egiten uztenziguten, eta alde horretatik nahiko ondo. Bestalde, pertso-na batek lotsa guztiak galtzen ditu telebistan. Gainera,saioa eman eta hurrengo egunean kaleko jendeak zuri tele-bistan esanarazitako guztiak gogoratzen dizkizu. Kalekojendearentzat telebistan azaltzen duzun nortasuna dazurea, eta hori nahiko eskizofrenikoa da. Telebistaren bestealderdi txarretako bat da, zure eguneroko bizitzan dituzunmila arazoak alde batera utzi eta beti aurpegi berarekinazaldu behar zarela.Telebista ezagututa, planteamenduaz gain, zer da aldatubeharko litzatekeena?Ixiar: Gu adin txarrean sartu ginen telebistan. Rebeldesamarrak ginen, eta gauzak argi eta garbi genituela pentsa-tzen genuen. Gu genbiltzan zuzen, eta gainontzekoak

192 0 0 3 k o A B E N D U A

IXIAR ETA ESTITXU EIZAGIRRE ahizpabizkiek 24 urte beteko dituzte laster. IxiarrekPedagogia ikasi zuen, eta EstitxukKazetaritza. 11 urte zituztenetik bertsoeskolan sartuta dabiltza, eta ez dute atera-tzeko intentziorik. Parrandazaleak dira, etaelkarrizketan aritzea ofizioa eta afizioa dute-la diote.

“Kaleko jendearentzattelebistan azaltzen duzun

nortasuna da zurea, eta horinahiko eskizofrenikoa da”

“Norbaitek irakurtzen dituen gutxieneko ziurtasunbat eman digu saria irabazteak”

Page 19: 117 (2003ko abendua)

20 2 0 0 3 K O A B E N D U A

oker. Hori horrela izanda, telebistan bada bere lanpostuagordetzeagatik gauzak aldatzeko eskatu ere egiten ezduena, nahiz eta konturatu beste era batean egin beharkolitzatekeela. Barruko zentsuraz gain, norbere autozentsurahori ere badago.Estitxu: Beraiek agintzen zuten gauzak nola egin.Adibidez, Iñurrategi anaiei guk elkarrizketa era bateanegingo genien, baina telebistakoek zioten ezetz, jendeariez zitzaiola gustatuko. Orduan esaten duzu: herri berdine-an bizi al gara? Ixiar: Zentsura politikoaz aparte, bestelakoa ere badago.Hemengo bizimodua telebistara eraman beharrean, kan-potik kopiatzen dute. Eta hori da ona, eta kitto!! Ez dakitnongo bazterrean biluzte batek arrakasta badu, hemen ereprobatu egiten da, pentsatu gabe agian hemengo jendearibeste zerbait gustatzen zaiola.Estitxu: Anjel Alkainek sekulako arrakasta du. Zergatik?Hemengo umorea darabilelako, bera den bezalakoa ager-tzen delako.

Baleikeko kolaboratzaileak ere bazarete. Trinidadia saile-an egur asko jasotzen al duzue? Edo eman gehiago?Ixiar: Ez, gurekin txintxoak dira.

Estitxu: Zalantza genuen Zumaian bizi ez garenez, nolaerantzungo ote genuen. Baina guretzat oso ariketa polittada. Besteak idatzitakoari erantzutea ederra da.

Lan aldetik etorkizuna nola ikusten duzue? Argian segi-tzeko intentziorik bai, edo beste proiekturen bat daukazueburuan?Ixiar: Orain Hik hasi irakaskuntzako aldizkarian hasi naiz.Horrek nik ikasitako Pedagogia karrerarekin lotzeko aukeraematen dit, eta gustura nago. Argian ere kontentu nago,baina beti pentsatu izan dut nire eremuan ez nagoela.Orain Hik hasi aldizkariak biak uztartzeko aukera ematendit, Pedagogia eta Kazetaritza, eta gustura nago. Bestalde,kobratutako lanetatik aparte, gogoa daukat BertsozaleElkartean lanean aritzeko, eta badakit egunen batean horsartuko naizela, kobratzen edo kobratu gabe. Bertso esko-lan jarraitzeko gogoa ere badut.Estitxu: Nik ere Argian segituko dut, baina pentsatzen arigara hiru urtez elkarrizketak egiten aritu eta gero, garaiadela beste sailen batean lan egiteko, eta elkarrizketak bes-teren batek egitea. Bestalde, Ixiarri bezala, niri ere gustatu-ko litzaidake Bertsozale Elkartean aritzea, baita bertso esko-len munduan jarraitzea ere.

Page 20: 117 (2003ko abendua)

212 0 0 3 K O A B E N D U A

Bizkiak zaretela eta, sekula ez al duzue elkarrengandikurruti izateko gogorik sentitu?Estitxu: Karrera aukeratzerakoan ezberdinak ikastea era-baki genuen. Lehentasunak antzekoak genituenez,Ixiarrek bat aukeratu zuen, eta nik beste bat. BeraDonostian gelditu zen Pedagogia ikasten, eta ni Bilborajoan nintzen Kazetaritza ikastera. Astean zehar elkarikusi ez arren, telefonoz egunero hitz egiten genuen, etaastebururo etxeko gelan sartu, eta elkarri kontuak esatenegoten ginen. Dagoeneko etsita gaude. Hala ere, orain ezgara elkarrekin bizi.

Dena banatzen al duzue?Estitxu: Saiatzen gara.

Mutilak ere bai?Estitxu: Plana egin genuen, baina ez zitzaigun ondoatera.

Ondo atera zitzaizuena Lizardi sarian egin zenutenaizan zen. Kontatu zer arraio egin zenuten.Ixiar: Biok heldu ginen finalera, eta erabaki genuen nikEstitxuren izenean kantatzea, eta berak nire izenean.Gure asmoa zen, kartzelako saioan kanpora irten, erropadenak aldatu eta nik nire izenean eta berak bere izeneanabestea. Gaizki atera zitzaigun, Estitxu izan zelako kar-tzelan aurrena kantatzen.Hala ere, primeran pasagenuen. Bertso onenaren saria nik irabazi nuen, bainaEstitxuren izenean. Orduan, saria banatzerakoan Estitxuesan zuten, eta bera jaiki zen. Ederra aurpegia!!Estitxu: Kuriosoa izan zen sari horrena. Hurrengo egu-nean jende guztiak ni zoriontzen ninduen. Aitak esatendit bizitza guztian egin dudan gauzarik onena ahizpakegin didala.

Inor ez al zen konturatu zuen amarruaz?Ixiar: Bertso eskolako batzuk bai, baina epaileak ez zirenkonturatu.

Bizkiak izatearen bentajak. Bestalde, hernaniarrak izanarren aita zumaiarra duzue. Zenbatean zarete zumaiar?Beraneanteak adina bai?Ixiar: Hemen ibiltzen diren eibartarrak adina bagara,behintzat. Familiaren zati bat hemen daukagu, eta egunhandietan etortzen gara. Umetan ere uda Zumaian pasa-tzen genuen.

Estitxu: Erdiz erdi daukagu. Astebururo hona etortzenginen, eta Hernanin erdi zumaiarrak deitzen ziguten, etahemen eibartarrak. Aspaldian gure kaxa ibiltzen gara, etaastebururo ez gara etortzen. Baina Zumaia berezia daguretzat. Komunikabideetan Zumaia entzun orduko,belarriak tente jartzen zaizkigu.

Uda eta hondartza aipatuta, ezagunak dira zuek hon-dartzan egindako futbol saioak…Ixiar: Hau lotsa zaharra!! Nondik atera duzu hori? Osoumetan izango zen, ez dakigu-eta futbolean ibiltzen.Estitxu: Osaba denak elkartutakoan aritzen ginen futbo-lean, baina zahar samarrak zeuden, eta norbaitek minhartu arte han ibiltzen ginen gu.

KATE MOTZEAN

Gaurko bertsolari batEstitxu: Jon Sarasua, baina ez da gaurkoa.Ixiar: Maialen.

Bertsolari klasiko batEstitxu: Lazkao TxikiIxiar: Gaurkoa ere bada, baina Joxe Agirre.Liburu bat:Estitxu: "Dejame que te cuente" . Psikologo batek ida-tzitako ipuinak dira.Ixiar: "Obabakoak"

Pelikula bat:Estitxu: "El piano"Ixiar: "Amelie"

Disko batEstitxu: Joseba Tapiaren gerrako kantuena, "AgurIntxorta maite"Ixiar: Sabinarenak gustuko ditut.

Herri batEstitxu: AranoIxiar: Hernani

Estitxu edo IxiarEstitxu: Hau Ixiar eta ni EstitxuIxiar: Hori da!!

“Bertso onenaren saria nik irabazi nuen, baina Estitxuren izenean”

Page 21: 117 (2003ko abendua)

22 2 0 0 3 k o A B E N D U A

ur haunditan

Erlaxatzeko bi bideezberdinErlaxatzeko bi bideezberdin

ORONDA KULTUR Etxe-ak hainbat ikastaro antolatuditu udazken honetan. Ikas-taro hauen artean batzukKutxaren laguntzarekin

ematen dira, besteak berriz Udaletxe-ak antolatutakoak dira. Aurten honakoikastaro hauek daude martxan: Photos-hop, Vainica, Punto smock eta nido deabeja, Sukaldaritza, Perkusio Afrika-rra, Pintura tailerra, Kontrol Mentalaeta Tai Chi Chuan. Ikastaro gehienakmaiatza bitartean emango dira, baina

beste batzuk dagoeneko amaitzeardaude.

Guk hurrengo lerroetan izen bitxie-na duten biak izango ditugu izpide,Kontrol Mentala eta Tai Chi Chuan.Horretarako Arantxa eta Violarekinelkartu gara beraien ikastaroen berrieman diezaguten.

Kontrol Mentala urrian hasitakoikastaroa dugu, eta hurrengo asteanemango diote amaiera. Urte batzukbadaramatza martxan ikastaro honek.Arantxak esan digunez, 20 pertsona

hasi ziren ikastaroan eta horietatik 11kjarraitu dute ikastaro osoan zehar.Ikastaroak aurrera jarraitzen duen hei-nean, beti jaitsi egiten da ikasle kopu-rua. Adin guztietako jendea dago kla-sean, 20 urtetik hasi eta 65erabitartekoa. Jendea arrazoi askorengatikjoaten da bertara, batzuk KontrolMentala horren izen arraroa entzun-da, kuriositate hutsez hurbiltzen dira,baina asko erlaxatzen ikasteko joatendira.

Ikastaroan erlaxazioa da garrantzi-

Zenbat aldiz entzun ote dugu gauregungo bizitzeko moduarekin ezindela lasaitasunean eta pozik bizi.

Hala ere, hori lortzeko teknikakbadira, esaterako, kontrol mentala

eta Tai Chi Chuan.

Zenbat aldiz entzun ote dugu gauregungo bizitzeko moduarekin ezindela lasaitasunean eta pozik bizi.

Hala ere, hori lortzeko teknikakbadira, esaterako, kontrol mentala

eta Tai Chi Chuan.

F

Page 22: 117 (2003ko abendua)

232 0 0 3 k o A B E N D U A

tsuena, eta norberak bere bizitzarenardura hartzen ikasteko ariketak egitendira. Teknika ezberdinak ikasten dituz-te jakiteko ia benetan nahi duguna egi-ten dugun: lo egiteko teknikak, ikaste-ko, arazoak konpontzeko, min suabeak,buruko minak eta odoljario txikiakmozteko teknikak. Gehienbat osasunahobetzeko teknikak ikasten dituzte ber-tan. Gauean lo ondo egin, eta hurren-go egunean datorkiguna lasai hartzekoteknikak. Erlaxazioa adin guztientzakoda ona, eta ondorioz teknika hauekguztiok erabiltzeko modukoak dira.Gazteentzako jakiteko ze bide hartubehar duten bizitzan, eta zaharrentza-ko jakiteko aurretik daukaten bizitzanondo bizi behar dutela.

Klaseetan jarraitzen duten ikasleakerabat erlaxatzea lortzen dute. Batzukharritu egiten dira beraien gorputzanola erlaxatzen den igartzen dutenean.Aparkatzerakoan leku librea errazagoikusteko teknika bat ere badago, eta jen-dea erabat harritzen da hala gertatzendela nabaritzen duenean. Ikastaroaamaitzen dutenek, bi edo hiru aldizerrepikatu egiten dute. Izan ere, ikasta-roak hilabeteko iraupena duenez, motzgeratzen da benetan teknikak landunahi dituztenentzat. Behin pare batikastaro burututa, askok beren etxeetanlantzen dituzte ikasitako teknikak.

Arantxak teknika hauek zein onakdiren erakutsi nahi die bertara hurbil-tzen direnei. Berak dioenez teknikahauek pozik bizitzen laguntzen digu-te, eta ikasleak pozik bizitzea lortunahi du.

Tai Chi Chuan Kutxak antolatutakoikastaroa dugu. Lehendabiziko urtezari dira Zumaian ikastaro hau ematen.Viola da bertako irakaslea. Ikastarohonetan astelehenero 18 ikasle biltzendira. Guztiak 28 urtetik 60ra bitarteko-ak dira, gehienak emakumezkoak. Ikas-leak arrazoi askorengatik hurlbitzendira, batzuk mugitu nahi dutelako, bes-teak estresa kanporatu nahi dutelako.Badaude lagunak gomendatu dietelakoetortzen direnak ere. Violak dioenezikastaro guztietan egoten dira emaku-me gehiago, nahiz eta, maila igotzendoan heinean gizonezkoen kopuruahandiagoa den. Profesionalen arteanere gizonezko gehiago topatzen dira.

Azken 20 urteotan Tai Chi Chuanmendebaldeko lurraldeetan entzutehandia lortzen ari da. Tai Chi termino-

aren itzulpena egitea ez da batere erra-za izaten, eta askok "lo mas supremo"moduan definitu izan dute. Chuanhitzak ukabilkada esan nahi du, etaberaz borrokarako artea bezala ulertzenda. Tai Chi-a Ying Yang sinboloarenbitartez adierazten da.

Tai Chi Chuan antzinako Txinatikdatorkigun artea da. Bere oinarrizkonozioak Tao edo bidea izeneko filoso-fiatik datoz. Tao, biolentzia eta tentsioaalde batera utzi eta lasaitasunez eta eramaitekor batean bizitzen erakustenduen bidea da. Antzinako txinatarrekgerran borrokatzeko teknika eta argita-sun bide bezala erabiltzen zuten.

Ikastaroan erlaxazioada garrantzitsuena, eta

norberak berebizitzaren ardurahartzen ikasteko

ariketak egiten dira.

Askok eta askok berenetxeetan lantzendituzte ikasitako

teknikak.

Page 23: 117 (2003ko abendua)

24 2 0 0 3 k o A B E N D U A

ur haunditan

Tai Chi Chuanek bost elementu bil-tzen ditu bere baitan: forma, arte mar-tziala, Ch’i Kung eta ariketak. Medita-zioa beste laurak koordinatzeko tresnada. Klaseetan gehienbat forma lantzendute.

Violak bere klaseetan lehenik etabehin ikasleei kanpoan uzten dutenare-kin erabat deskonektatzen laguntzendie. Norbera bere buruarekin konekta-tzen. Izan ere, ikasleak kanpoko zerbai-tekin pentsatzen badaude zaila egitenda Tai Chi Chuan egitea. Horretarakomusika lasaia eta ariketa sinple eta eraberean konplexuak egiten hasten dira.Ondoren, teinkaketen bidez artikulazio-ak lantzen hasten dira. Norberaren zail-

tasunekin konektatzeko ariketak ere egi-ten dituzte. Horren bidez, norberak zail-tasun batekin topo egiten duenean sor-tarazten dion tentsio hori kanporatzensaiatzen dira. Bikoteka ere egiten dute

lan, Tai Chi Chuan praktikatzerakoorduan kontaktua oso garrantzitsuabaita. Violak dioenez korrika egitekoahalmena guztiok dugun doai naturalbat da, eta gorputza askatzen laguntzendu. Bost edo hamar minutuz korrikaegitea ere ona izaten da, baina, leku fal-tagatik ezin izaten dute atal hori egin.Meditazioa ere Tai Chi Chuan en partebat den arren ikastaro honetan ez dutelantzen.

Violak dioenez, "Tai Chi Chuanulertzeko modurik onena praktikatzeada. Nabaritzeko zer den. Hobeto senti-tzeko balio dezake, baina ezin daitekedenentzako egokia izan".

Tai Chi Chuanek bostelementu biltzen ditu

bere baitan: forma, artemartziala, Ch’i Kung etaariketak. Meditazioak

beste laurakkoordinatzen ditu.

Page 24: 117 (2003ko abendua)

252 0 0 3 k o A B E N D U A

Viola Tai Chi Chuaneko irakaslea da Gipuzkoako hain-bat herritan. Alemaniarra da, eta hamar urte daramatzaEuskal Herrian.

Zenbat urte daramatzazu Tai Chi Chuaneko klaseakematen? 15 edo 20 bat urte.

Urte horietan zehar klaseak emateko modua aldatu da? Bai, erabat. Egunero jaikitzen zarenean ez zara berdinsentitzen eta horrek klasea modu batera edo besteraematea dakar. Gertaera batek edo besteak klasea emate-ko modua aldatzen du.

Ikasleak klasera lehendabizikoz etorri zirenean, bazeki-ten zer aurkituko zuten? Ez, inoiz ez dute jakiten zer den. Estresatutako jendeasko etortzen da erlaxatu nahi dutelako. Beste batzukmugitzeko beharra sentitzen dute eta horregatik etor-tzen dira. Mugimendua eta erlaxazioa konbinatu nahiizaten dituzte.

Klasean 30 urtetik gorako jendea dago. Tai Chi Chuanadin guztietan praktikatzeko egokia da? Adin bakoitzean atal ezberdinak lantzen dira.Gazteenekin arte martziala gehiago lantzen da.Klaseak dinamikoagoak izaten dira. Adina aurreradoan heinean ariketa suabeagoak egiten dira. Arte

martziala alde batera uzten da.

Alemanian ere ibilia zara klaseak ematen. Bada alderikbien artean? Alemanian emakumeen tailer batean ematen nituenklaseak. Han jendeak gehiago daki honen inguruan.Parkeetan ere ikusten da jendea praktikatzen. Hemenbaino zabalduago dago.

Modan dagoen zerbait da? Bai. Gizakiaren sufrimendua handia da eta bere arazo-ak konpontzeko irteerak bilatzen ditu. Badirudi irtenbi-de hauek beste kulturatan topatzen dituela.

Askotan pentsatzen dugu, arte martziala edo medita-tzeko modu bat dela. Hala da? Arte martziala Tai Chi Chuanen alde bat da. Baina ezda borroka gogor bat. Ez diete elkarri minik ematen.Bien artean dagoen errespetua ikaragarria da.Meditazioa ere beste parte bat da. Niretzako Tai ChiChuan bide espiritual bat da.

Zein da Tai Chi Chuan praktikatzen duenaren perfila? Bere burua ezagutzen duen pertsona da. Bere gorputza,adimena eta sentimendua lotzea ditu helburu.Norberaren ezagutza handiagotzen du. Erlaxatzeko gai-tasuna izan behar du. Pertsona urduri batek ezin du TaiChi Chuan egin.

VIOLA EGETER:

"Gizakiaren sufrimenduahandia da, eta bere arazoak konpontzeko irtenbideak bilatzen ditu"

Page 25: 117 (2003ko abendua)

26 2 0 0 3 k o A B E N D U A

inkestaGALDERA HONI ERANTZUN DIOZUE:

Ibarretxeren plana aurrera aterako al da?

Duela urtebete Ibarretxek planaren berri eman zueneanpoztu egin nintzen. Zerbaiten beharra ikusten nuen, blokeoegoeratik irtetzeko. Egia esan ez dut osorik irakurri, soilik

prentsan azaldu diren laburpenak gainbegiratu ditut. Ezinba, gauza handirik esan. Garbi dagoena da, proposamenbat dela, zuzena edo okerra, baina proposamen bat. Eta

gauden egoeran egonda, bada zerbait. I aki

Ibarretxen planak gauza bat garbi uzteko baliyo izan du:espaiñolak oso demokratak diala!! Earra elementuak!!Geyenak penetan daude Frankok indar geyena zun

garaian bizi ez izanaz. Plana aurrea ez ateatzeko, Iturgaitzhorrek botoi asko zapaldu berko ditu (uaindik ez badue

Parlamentutik bialdu, noski!!)Euskaldun bat

Uaintxe naskauta gabe politiko alu habekin.Majo kobrau, ta hobeto bizi. Hoixe eiten dute,besteikan ez!! Danak dia igualak, danak. Ikusizenbat jende ai dan sufritzen, ta halare lasai.Jun antzarrak perratzea, zuek gabe hobeto

moldauko gea-ta!!Patxiku

Ibarretxe plana gora, Ibarretxe plana behera.Besterik ez dagoela ematen du, eta euskal

presoen egoera negargarria zer? Horiek ez aldute eskubiderik? Asko entzuten diegu politikoeigiza eskubideen alde daudela, baina noren giza

eskubideez ari dira? Presoen eta eurensenideenak ondo ahaztuta dituzte.

Joxepa

Plana aurkeztia-ta oso ondo dao, baina horiaurrea emateko garaian, ikusita faxista

españolak eozer eiteko kapaz diala, ez dakitPNVk ez dun galtzetan kaka eingo beste

askotan bezela.Anjel

Abertzale guztiok batu beharko genukeaurrena. Gero gerokoak. Lizarra Garaziko

garaietara bueltatzea litzateke egokiena, bainaorduko akatsak errepikatu gabe. Horretarako

ezinbestekoa ikusten dut ETAk su-etenaematea, abertzaleon nahiari kalte besterik ezdiolako egiten. ETAk egiten dituen astakeriakikusita, askotan pentsatzen dut hor agintzen

dutenak ez ote diren espainolak izango.Gora gu !!

Page 26: 117 (2003ko abendua)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Erribera kalea, 6Tel. 861155

272 0 0 3 k o A B E N D U A

Erantzunak bidaltzen dituzuenon artean BERRIA EGUNKARIAREN 5 AG E N DAzozketatuko ditugu. Bidali erantzunak!!

HAUXE DA HILABETE HONETAKO GALDERA:•Munduko errepide garestiena ez bada, ez da urruti ibiliko.•Konpondu eta berriz ere obrak. Beti dabiltza horrela.•Orain tunel ikusgarria egiten ari dira.•Betirako konponbiderik ez daukala dirudi.

Noiz edo noiz konponduko al dute Zumaia eta Getariaarteko errepidea?Erantzunak helbide honetara bidali: [email protected]

Page 27: 117 (2003ko abendua)

Amaiako plaza

* Odontologia orokorra * Ahoko prebentzio eta * Periodontzia errehabilitazioa * Endodontzia * Protesia * Inplantologia * Hortz estetika

28 2 0 0 3 k o A B E N D U A

olarro zopaBertsolaritza

AZKAO-TXIKI bertsolari artistakaskotan kantatu zuen Zumaian ere,Euskal Herriko beste leku gehiene-tan bezala. Bai herrian bertan,

eta baita Artadin nahiz Oikian ere.Zenbat bertso eta txistez gozatu otegintuen bere bizitza osoan! Baina lazkaota-rrak umoreaz gain, bazekien sentimenduenur sakonetan igeri egiten ere. 1987ko santelmoetako jaial-dian gai hauxe jarri zitzaion goierritarrari:

“Oinazea eta minari bi edo hiru bertso kantatu behardizkiozu, Joxe Migel”

LZumaiako Bertso Eskola

Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago-1- -2-

Mina zer degun oso zaila da Minez dagonak aztutzen ditubertsoetan esatea adiskide ta lagunaktriste bizi dan norbait badago minarentzako txarrak baitiraoinaze minez betea arratsak eta egunakberetzat ere naigabe asko inoiz neuri´re emanak ditualbokoentzat kaltea halako estuasunakta minez bizi diran haiekin minaren berri ez du emangoJauna, erruki zaitea inoiz probatu ez dunak

-3-Hiru bertsotan eman nai ditutSardina zarren berriakmami askorik ez duteeta begiak gorriakbarrena motel dagoeneanditugu bizigarriaksagardo ona aukeran badakentzen dira egarriak

IKIAN JAIO zen 1558an. Francisco de Zuma-ya pintorearen alabarekin, Isabel de Ibiarekinezkondu zen 1582an.

Etxabe bere aitaginarrebak kontratatuzuen 1590ean, Puebla de los Angeleseko katedralzaharrerako bi erretaula egiteko: San Migelieskainitakoa eta erretaula nagusia.

Margotu ere egin zuen. 1592an dominikoen-tzat bi lan egin zituen: Mexiko Hiriko komentu-ko Rosarioko Ama Birjina, eta Santo Domingo-ren irudia Txiapaseko komenturako.

Mexikon, batez ere, erretaulak egin zituen.Ezagunenak aipatzearren: Xochimilco-koa1605ean; Tlatelolco-koa 1609an; eta Jesus Mariakomentuko erretaula nagusia 1620an.

Liburu ezagun bat ere argitaratu zuen Balta-sar Etxabek. 1607an izan zen, eta izenburua luzesamarra du: “Discurso de la antigüedad de lalengua cantabro vascongada”. Euskararen jato-rria aztertu zuen artista oikiarrak.Hainbeste lan egin eta gero, Mexiko Hirian ber-tan hil zen 1623an

OLazkao-txiki ZumaianBiografiatxoaBaltasar Etxabe

(1558-1623)

Page 28: 117 (2003ko abendua)

292 0 0 3 k o A B E N D U A

OAN DEN hilean Jose-fran Ispizuak NORMALI-ZAZIOA aitatu zuen,maiuskulaz gainera, Balei-keko bere idatzian. Zenbat

aldiz entzun eta irakurri otedugu hitz hau? Euskara-ren normalizazioa lortubehar dela, legeak egin(eta aplikatu) behar dire-la euskararen egoera nor-malizatzeko, euskara normaldu arte gure hizkuntza hil-tzeko arriskuan dagoela... Baina, zer da ba euskaranormala izatea? Ez al da ba normala gure hizkuntza?Ematen du ezetz: imajinatu dena delako arrazoi batenga-tik (lanagatik, norbaitenganako maitasun sutsu eta itsua-gatik...) atzerrira joan behar duzuela bizitzera, demagun,Parisera. Frantsesa? Arrastorik ere ez (mon amour, etajuxtu-juxtu). Baina zein da kontua? Ba iritsi eta berehalafrantsesa ikasi beharko duzuela, bestela nola arraio eginerosketak? Eta lanekoekin nola hitz egin?

Zatozte orain Paristik (bai, gure kantuko artistak beza-la) gure herrira, edo nahiago baduzue, gure Herrira. Iru-ditzen al zaizue Parisen frantsesa behar den bezalahemen euskara behar dela? Erosketak egiteko eta lanaegiteko? Zergatik eta zertarako behar da hemen euskarajakitea? Parisen frantsesa normalizatuta dago. Eta hemeneuskara? Legeak behar al dira hemen euskaraz egiteko?Legeak, nahi dituzuen guztiak. Baina Parisen frantsesanormal-normala da bertakoek frantsesez egiten dutelako,eta beste arrazoi askoren artean, seguruenik ez daukatela-ko batere konplexurik frantsesez egiteko. Eta gure herrianeta Herrian? Konplexuak? Erantzuna: Josefranen urrikoartikulua. Astindu norbere usteak eta jarrerak eta norma-lizatu gaitezen!

J STRES HITZA ¨stringere’ grekotikdator, eta tentsioa esan nahi du.Estres maila bat beharrezkoa dagorputza bizi-baldintzetara egoki-tzeko. Hori estres normala litzate-

ke; hau da, kanpo-baldintzen aurrean gorpu-tzak martxan jartzen dituen sistemen aktibazioa.Gorputzak baldintza estresore hauenaurrean(gaixotasunak, lana, faktore psikologiko-ak, nekea…) erresistentzia egiteko ohitura har-tzen badu, neke fasera pasako da, sintomatolojiaguztiarekin: urduritasuna, buruko mina, lo eginezina, muskuloetan tentsio eta mina, antsieda-dea, neke fisiko eta mentala…Guzti honek,estres maila gehiago igoko du.

Garrantzitsua da norbere buruari begira-tzea, estresa onartzea, zerk eragiten digun uler-tzea, eta ahal den heinean irtenbidea bilatzea. Ezinbes-tekoa da dieta egoki eta osasungarria: kafea, alkoholdunedariak, azukrea, gatza, haragia eta esnekiak kendu, etazekale integral, legunbre eta fruitu eta barazki frexkoakjan. Lagungarri izango zaizkigu zenbait sendabelar etabeste hainbat osagarri natural:B taldeko bitaminak, Cbitamina, kaltzioa, kromoa eta zinka. Sendabelar ego-kienak "adaptojenoak" dira: ez dira lasaigarriak, eta gor-putzari baldintza estresoreak gainditzen lagundukodiote:ginseng(3 motakoak daude, jakituriaz eta kontuzerabiltzekoak dira, zenbait pertsonari kalte handiak egindakizkiokelako), rodiola, ashwaghanda(landare hindua),eskisandra eta astragaloa(medikuntza txinarra), regaliza,hiperikoa(antsiolitiko naturala), kamamila eta pasiobelarra...

Lasaituko gaituzten teknikak eta kirola lagungarriakizango dira:arnasketa, yoga, tai-chi, meditazioa, masaiak...

EIbon Manterola

EuskaraNormalizazioa gora,normalizazioa behera

DietetikaEstresa

IzagaGarciaDietista

Page 29: 117 (2003ko abendua)

30 2 0 0 3 k o A B E N D U A

izerdi patsetanEUSKAL SELEKZIOAK

Urte sasoi honetan, euskal selekzioek lagun arteko parti-dak jokatzen dituzte. Ofizialtasunik ezean, lagun arteko-ekin konformatu behar. Une egokia, beraz, ESAIT, Eus-kal Herriko Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeko kide denMartxel Toledorekin hitz egiteko.

Zumaian harrapatu dugu, emaztea zumaiarra izanik sarri etor-tzen delako gure herrira. Eguraldi txarra da kanpoan, eta, zori-txarrez, euskal selekzioen gaian ere laino beltzak ugari dira.

Beno Martxel, Gabonak gainean ditugu, eta urtero garaihonetan euskal selekzioek partidak jokatzen dituzte. Nolabizi du ESAITek garai hau?Martxel Toledo: Euskal Selekzioen aldarrikapena egitekoaukera bezala ikusten dugu. Hori bai, noiz arte jarraitubehar dugu horrela, lagun arteko partidak bakarrik joka-tzen? Alde horretatik gu nahiko kritikoak gara, gure ustezzerbait gehiago egin beharko litzatekeelako. Baina besterikez dagoen bitartean, lagun artekoei eutsi behar.

Ez al zaizue iruditzen jendea Gabon garaian jokatutako par-tidekin bakarrik konformatzeko arriskua dagoela?Martxel: Egia da jendea ohitu egin dela Gabonetako par-tidekin, eta horrek konformismora eraman dezakeela gizar-tea. Aurtengo udan futboleko selekzioak kanpora joatekoaukera izan zuen, baina garbi ez dakigun zerbaitegatikaukera hori ez zen gauzatu. Horrelakoek konformismoamantendu besterik ez dute egiten.

Euskal Selekzioak kanpora ateratzea garrantzitsua da, ezta?Martxel: Dudarik gabe. Futbolekoek hori lortu nahi dute,urtean bi partida jokatzea, bat etxean eta bestea kanpoan.Bestalde, eskubaloiko nesken selekzioa kanpora joan izanda. Baina gure ustez, kirol federazioek ez dute benetansinesten zerbait lortu daitekeenik.

ESAITekoek kirol federazioei ausardia falta egotzi izan diezue.Martxel: Bai, horrela da. Beti daude Madrili begira, hark zeresango. Eta garbi dago, Madrilek sekula santa ez duela bai-menduko euskal selekzioek txapelketa ofizialetan jokatzea.

Orduan, kirol federazioek eta Eusko Jaurlaritzak zer eginbeharko lukete?Martxel: Ezinbestekoa da nazioarteko federazioekin harre-man zuzenak izatea. Ibarretxe plana zabaltzeko-eta, atze-

rrian hainbat bulego zabaltzeko asmoa dute. Hori osoondo dago. Ba,kirolean ere antzeko zerbait egin beharkolukete. Atzerrian bulegoak ireki, eta hara bidalitako pertso-nak nazioarteko kirol federazioekin harremanetan jarri.Futbolekoak, jakin badakigu, ezezkoa emango liokeela ofi-zialtasunari, baina beste kirol bateko federazioren bati,akaso, ondo etor dakioke euskal selekzioak berak antolatu-tako txapelketa ofizialetan parte hartzea. Baina horretara-ko mugitu egin behar da. Ezin da Madril noiz eta nolakonbentzituko zain egon, eta garai hauetan oraindikgutxiago. Filosofia eta mentalitate kontua da, gure ustez.

Madrilek jartzen dituen oztopoak aipatu dituzu, baina horiekgutxi ez, eta aurten etxean bertan beste bat sortu da: futbole-ko Nafarroa selekzioa. ESAITek zer dio?Martxel: Izorratzeko egin dutela. Egia da, Nafarroako Par-lamentuak kirolaren legea onartuta duela, eta eskubideabadaukala bere selekzioak izateko. Baina giroa dagoenbezala egonda, probokazioa irudikatzen zaigu. Bestalde,Euskal Herri zatituaren adierazgarri ere bada: herri bezalabat eginda bageunde, selekzio bakarra legoke. ESAITek biselekzioen partidak bultzatuko ditu, baina " Bat eta ofizia-la" aldarrikapena egiteko.

Euskal Selekzioa izateko gogoa erakutsi du euskal gizarteak,baina hala ere, ofizialtasuna lortzea urruti dago. Zein da iadenok nahi dugun helburu hori lortzeko bidea?Martxel: Egia da gizarteak behin eta berriz azaldu duela eus-kal selekzioen aldeko jarrera. Guk egindako inkesta bateanemaitzak ikusgarriak izan dira. Baita federazioen aldetik ere.Baina hitzetatik ekintzetara pasatzerakoan dago koska. Gizar-tearen borondate hori federazioek, eta batez ere federazioen

Martxel Toledo: "Euskal selekzio ofizialak lortzeko borondate eza eta koherentzia faltadira oztopo handienak"

Page 30: 117 (2003ko abendua)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

312 0 0 3 k o A B E N D U A

gainean dagoen Eusko Jaurlaritzakbideratu behar du.. Baina ez dakiguzenbaterainoko borondatea duten. Ofi-zialtasuna lortzeko zirrikitu juridikorenbat bilatu beharko genuke, baina horre-tarako ezinbestekoa da mugitzea.Borondatea izanez gero, lehen aipatu-tako atzerriko bulegoak irekitzea ondolegoke. Guk hortik ikusten dugu bidea.

Euskal Federazioak ESAITen eskuetanbaleude gauzak aldatuko al lirateke?Martxel: Eskerrak ez dauden!!(barre egiten du). Guk nahi dugu-na horixe da, euskal federazioetangure jendea sartu. Orain daudenakkirol mundukoak izan arren, pen-tsaera politiko jakin batekoak dira,eta horiek goiko aginduen zainegoten dira. Gure kontra sekulako-ak esan zituen Joxerra Garai daEusko Jaurlaritzako kirol arduradu-na. Ez dugu esaten horiek denakeuskal selekzioen alde ez daude-nik, baina bai beste mentalitate batbehar dela. Madrilekin apurtubehar da. Ezin gara haien zainegon. Eta apurketa hori egiteko ezdaude prest gaur egun federazioe-tan eta erakundeetan daudenak.Adibidez, iaz Nafarroan izan zirenpilotako munduko txapelketak zire-la-eta, guk Euskal Federazioari hauxe proposatu genion:“selekzio denak hemen daudenez, txapelketa paraleloaantola dezagun. Komunikabideetan izugarrizko garrantziaeman, eta benetako txapelketa guk antolatukoa dela zabal-duko dugu”. Ezetz erantzun ziguten, ezin zela, etab.2003an Gasteizen horrelako zerbait antolatzeko asmoazutela, eta dirua horretarako bideratu behar zela. 2003 iabukatu da, eta txapelketaren arrastorik ere ez.

Eusko Jaurlaritzak kirolaren legea onar-tu berri du. Hortik zerbait lortzerikbai?Martxel: Ez, euskal selekzio ofizialaklortzeko ez du ezertarako balioko.Ibarretxeren planaren inguruan sortu-tako publizitatearen barruan koka-tzen dugu lege hori.

Etorkizunari begira, zein dira ESAITenasmoak?

Martxel: Gure egituretan jendeberria sartu, eta 2004an egingodiren federazioetako hauteskundee-tan gure jendea sartzen saiatu. Etaez badugu lortzen, gutxienez, fede-razioei bultzada eman aurrerapau-soak emateko.

“Madrilekin apurtu

behar da. Ezin gara

haien zain egon”

EUSKAL SELEKZIOAK

Page 31: 117 (2003ko abendua)

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

32 2 0 0 3 k o A B E N D U A

izerdi patsetan

Herriko kirol talde gehienek udazkenean hasten dituztedenboraldiak. Hasi eta hiru hilabetera, beraiengana joangara zertan diren jakiteko.

Lau kiroletan ari direnen jarduna aztertu dugu: futbolarie-na, pilotariena, eskubaloilariena eta saskibaloiko jokalarie-na. Eta kirola izanik, itxura guztietako emaitzak izan dituz-te denboraldiaren lehen zatian.

Zumaiako Futbol Taldea: trantsizio urteaFutboleko arduradunekin hitz eginda, lasai daudela naba-ritzen zaie. Aurten zazpi talde ditu lehian Zumaiakok.Emakumezkoen talde nagusia Emakumezkoen Liga dei-tzen zaion txapelketan ari da, eta oso lan txukuna egiten,gainera. Iaz ere denboraldi bikaina egin zuten, eta horriesker neska koskor ugari gerturatu zaie futbolean jokatzekoasmoarekin. Jende asko zutela ikusita, futbol 8ko txapelke-tan taldea ateratzea lortu dute, eta oso ondo ari dira.

Gizonezkoei dagokionez, bost talde dira ZumaiakoFutbol Taldearen baitan. Talde nagusia 1. Regional mailan

ari da, eta aurtengoa trantsizio urtea dutela esan digute.Iaztik hona jokalari asko falta zaizkie, eta talde berria egi-ten ari dira. Horrek denbora behar du, baina, hala ere, pix-kanaka konfiantza hartzen ari dira, eta orain sailkapenarenerdialdean dira.

Maila bikainean dabiltzanak gazteak dira. Adin horre-tako 1.mailan daude, eta aurrena dira sailkapenean. Den-boraldi hasieran uste zutena baino maila hobea ari diraematen, eta orain igotzeko asmoekin daude.

Kadeteek oso talde gaztea dute, eta Ohorezko Mailanhori garesti ordaintzen da. Denboraldi hasieratik dabiltzaatzealdean, baina adin horretan garrantzitsuena jokatzenikastea denez, klubeko arduradunak lasai daude.

Kadeteen azpian haurrak edo infantilak daude. Hauekere oso mutil gazteak dituzte taldean, eta helburu nagusiafutbolean jokatzen ikastea bada ere, emaitza onak lortzenari dira.

Aurten lehenengo aldiz, alebinen taldea ere badago.Haur hauen ardura dutenen helburu bakarra umeei futbo-lean jokatzen erakustea da.

Orain arteko lana neurtzenKIROL TALDEEN ERREPASOA

Page 32: 117 (2003ko abendua)

332 0 0 3 k o A B E N D U A

Pilota: Z.K.E.ren helburua erakustea daEskuz, palaz, eta zestaz aritzen dira zumaiar pilotariak, etaez gutxi, gainera. Denera hamasei bikote aurkeztu dituzteaurtengoan. Gehienak zestakoak dira, hamar bikoterekin.Denetik egin dute orain arte Gipuzkoako Txapelketan.Kadeteak finalerako sailkatu dira, eta seniorretako lau biko-teetatik hiruk aukerak dituzte finaletan izateko. Bat ereaukerarik gabe daudenak gazteak dira.

Eskuz sei bikote dira Gipuzkoako Txapelketan lehiandirenak: haurren mailan bat; kadeteetan beste bat; eta gaz-teetan eta seniorretan bina. Nabarmentzekoa da gazte mai-lako Iribar anai bikiak egiten ari diren lana. Gazteetako 1.mailan dabiltza, eta oso lan txukuna egiten, gainera. Halaere, Zumaiako Kirol Elkartearen helburua pilotariak egi-tea da, pilotan erakustea. Gero, norbaitek goranzko bideaeginez gero, hobeto, baina helburu nagusia ez da hori.

Bukatzeko, palaz bi bikote aritzen dira, biak ere senio-rrak. Batek larruz jokatzen du, eta besteak gomaz. Larruzari diren Josu Unanuek eta Pello Carballok final erdietansartzeko aukerak dituzte. Gomaz ari diren Iñigo Alkorta etaJoseba Urbietarentzat esperientzia berria da aurtengoa,baina hala ere dotore moldatzen dira.

Zumaiako Saskibaloi Taldea: mailari estuasunik gabeeusteaIaz maila mantentzeko zirenak eta ez zirenak igaro ondo-ren, aurtengorako helburu bat eta bakarra dute zumaia-rrek: mailari estuasunik gabe eustea. Hasi ondo hasi ziren,baina azkenaldian, lesioak tarteko, pattal aldia izan dute.Hala ere, sailkapenean eroso daude, larritasunik gabe.Euren atzetik dauden taldeei erraz samar irabazi dietelaikusita, lasaitasuna da nagusi taldean. Badirudi denboraldihasieran ipinitako helburua beteko dutela. Horretarako,gainera, azken orduko fitxaketa bat egin dute. Bizpahiruurtez jokatu gabe egon den zarauztar bat ekarri dute, etagustura dira bere lanarekin.

Pulpo Eskubaloi Taldea: sekula baino talde gehiagoAurtengoan marka guztiak hautsi dituzte eskubaloikoek.Bederatzi dira liga ezberdinetan ari diren taldeak. Gizo-nezkoetan talde nagusia 1. Nazional mailan da, eta ondo

hasi baziren ere, lesio ugari izan dituzte azkenaldian.Horregatik, beherantz egin dute azken partidetan, bainaklubeko arduradunak lasai daude. Jokalari guztiak osatuta,badakite taldeak gorantz egingo duela. Bigarren taldeaGipuzkoako 2. mailan dabil, eta aurrena doaz. Helburuaigotzea dute.

Euskal Ligan ari diren mutilen gazte mailako eta kade-teen taldeak denboraldi oso desberdinak egiten ari dira.Kadeteak bikain ari dira, eta gorantz begira daude. Gaztemailakoak, berriz, partidarik irabazi gabe dira azken pos-tuan. Bi taldeon helburua mailari eustea da.

Mutilekin bukatzeko, haurren taldea aipatu behar.Lehen aldiz ari dira federatu bezala, eta helburua bakarrada: eskubaloian jokatzen ikastea.

Emakumezkoetan, talde nagusia Euskadiko Txapelke-tan ari da, eta maila bikaina ematen, gainera. Mailaz igo-tzeko asmoa dute.

Euskal Ligan ari dira gazteak eta kadeteak. Iazko den-boraldia bukatuta igo ziren maila gogor horretara, etalehen urtea izanik, esperientzia falta ari dira nabaritzen.

Haurretan ere atera dute nesken taldea. Mutiletanbezala, helburua ikastea da.

Page 33: 117 (2003ko abendua)

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

34 2 0 0 3 k o A B E N D U A

zarrak berri

Beste garai batzuk ziren haiek. Moila itsasontziz bete-ta egoten zen, eta zumaiar asko hortik bizi ziren. Gauregun egoera zeharo aldatu da, eta Zumaiako portuanoso itsasontzi gutxi egoten dira.

ZUMAIA HISTORIA liburuko argazkiak.

M O I L A B E T E I T S A S O N T Z I

Page 34: 117 (2003ko abendua)

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

352 0 0 3 k o A B E N D U A

Page 35: 117 (2003ko abendua)

RPS: 066/02

36 2 0 0 3 k o A B E N D U A

kultura

rromatar inperioa:100 urte K.a.

Egun argia zen hura. Eguzkia Erroma ederrarengainean zegoen dena argituz. Biztanleak oihalzurietatik esnatzen ziren bitartean.Mendi urrunean entzuten da, lehenengo

txoriarekin batera lehenengo korneta soinua:- Jaiki erromatarrak jaiki!!!!! Egun berria hastera doa, mugimugi!!!!! Jaiki eta lanera!!! Honelako ahots zakarrakentzuten ziren Erroma hirian. Erromatarrak esnatu ziren etalanera doaz, gogor lanera.Zaldiak hartuz, jantzi dira eta beraien larruzko oinetakoekindenak atarian bildu dira:- Entzun!!! Entzun!!! Erromatar gogorrok!!! Hemenda zuekin gure Enperadore miretsia, agur dezagundenok!!!!!Enperadore boteretsua benetan eta baita jakintsuaere. Erromatarrik ez, bera garaituko duen ausardiaduenik.Denak ilaran jarri ziren beraien zaldi eder etagarbiekin. Herrirantz zihoazen eguneroko lanera,beraien burua goretsiz eta ohorea mantenduz.Honelako egunak izaten ziren Erroma ederrean.Egun lasaiak normalean.Enperadorea patxadatsu ezarririk zegoen aulkiarenmagalean, bere emazte ederrari begira aginduakematen zituen heinean.

Emazte benetan ederra zuen Enperadoreak. Polita etaemakume ona, egun hartako haizeak bere ile leun eta luzeaorrazten zuelarik. Hala ere Erregea benetan itsusia zen,belearen mokoaren antzeko sudurra zuen.Herrian jendea lanean zebilen, harantz eta honantz gelditugabe. Eguneroko legea den bezala zerbait nahi duenakizerdia bota behar du. Gogor ziharduten Erromakobiztanleak, janaria lortuz eta eguneroko ogia zeukatelakopozik abestuz.Hala ere, bazegoen kale ertz batetan, mutil gazte bat, amakbidalitako sagar ederrak saltzen zituena.Jende askok ez zuen sagar gozo haien zaporea gozatzekogogorik izaten, ezta familia eta seme harekiko errukia ere.

EEEEDendarien Elkarteko literatur lehiaketa irabazi duen ipuina argitaratu dugu. Egilea: Olatz Iruretagoiena Udabe, 13 urtekoa

E r r o m a t i k Z u m a i a r a

Page 36: 117 (2003ko abendua)

372 0 0 3 k o A B E N D U A

Egunak hostoak airean bezala zihoazen; hilabeteak, lehoibizkor batzuk bezala eta baita urteak ere.2 urte pasa ziren jada.Mutikoa sendotuz zihoan eta gurasoak berriz geroz etaahulagoak zeuden. Nekazaritzako lanakurritzen hasiak ziren familia umilhartan. Aita, oso goibel eta ahulsentitzen zen, lore batek inguruan sasi handiakdituenean bezala.Aita, goizero bezala jaiki eta beraien baratztxikira joaten zen egunez egun barazki gehiagoegongo zelako esperantzaz eta ahuldura hura,ugarituko zen beldurrez. Bitartean erromatarrakederki ziharduten beraieneguneroko bazkaria jaten,eta eguneroko betebeharrakeginez.Semeak laneanziharduen bitartean, kale zabaletatik, erromatar soldaduakziren ageri. Honela momentu hartan erromatar batmutilaren aurrean kokatu zen. Mutikoak begietarabegiratzen zion begirada zorrotzez.Erromatarrak saskian zuena ikusiz:- Ei mutilak! JA JA JA begira ezazue mutiko honek saskianduena!!!- barrez zituen erromatar soldaduak.Nork erosi nahiko dizkio sagar miserable hauek.-Ez dakit, erromatar jauna, baina asmo ona eta sagar gozohauek probatu nahi dituenak seguraski- erantzun zionmutilak beldurrik gabe-.Erromatar soldadua haserre bizian jarri zen mutilarenerantzunagatik. Sagar bat hartu eta probatzen hasi zen:

- Aizu, erromatar jauna, sagar hauek nireak dira. Nork emandizu probatzeko baimena? Erromatar soldadua gorrotobizian saskia lurrera bota zuen, eta alde egin ere.Mutikoak ondo ikasia zuen bai, erromatarrak garaitu ezinakzirela eta kontuz ibili beharra zeukatela.Mutila amorru biziz etxera joan zen. Etxeko atea ireki etagogor itxi zuen. Amak zer gertatu zitzaion galdetzean honekhonela erantzun zion:- Ama hau onartezina da benetan, onartezina da!!!- Zer duzu, seme. Lasai zaitez, mesedez, eta konta dena aitaeta niri.- Kalean nengoen. Bildutako sagar gorriak saltzen.- Seme, ba al dakarzu dirua?

ZE LETUA

Page 37: 117 (2003ko abendua)

38 2 0 0 3 k o A B E N D U A

kultura

- Ez ama, zoritxarrez ez. Baina mesedez utz iezadazuamaitzen. Kalean nengoen eta erromatarrak etortzean…Mutil gazteak amari gertatutakoa kontatu zion. Gurasoakbenetan ez ziren harritu. Nabaria baitzen benetan,erromatarren harropuzkeria.- Tira, seme, lasai hadi eta entzun ezak aitak dioena-honelahitz egin zion aitak erromatarren isekei garrantzirik emangabe eta lasai-.- Ez du merezi, kankailu batzuei kasu egitea, lasai hadi.- Ez, aita, ez naiz lasaituko hau dena amaitu arte.Honela esanda, gurasoak aho bete hortz geratu ziren.Egoera latza zen benetan, baina hala ere kezkatuta zeudensemearen egoeraz.Aita ahul zegoen, oso ahul, baina gizon benetan gogorrazen, zezen baten parekoa.Errenka zebilen etxe txiki eta heze haren sukaldean zehar.Kanpora irten zen bere makil zaharra harturik.Semea zelaian zegoen, zelaian amorraturik bidezko ez direngauzei aurre egiteko prest.Aita hurbildu zitzaion:- Seme lasai hadi. Ez zegok irtenbiderik. Mundua,aristokratez betea zegok eta gu miserable batzuk besterik ezgaituk, haien menpe bizi gaituk, uler ezak.- Ez aita, hau ez da honela geratuko. Zin dagizut, esklabuakaske izango direla, saltzaileak saltzaile eta gudariek lege onadefendatuko dutela. Zin dagizut, aita!! Zin!!!!Hitz hauek esanda mutilak korrika bizian alde egin zuen.Noraezean zebilen hara eta hona irtenbide baten bila. Aitakbazekien semea leiala zela eta baita gogorra ere. Esandakoa

beteko zuela. Baina nola? Nola alda zezakeen legea etaharropuzkeria? Nola lanbideak bideratu?Galdera hauek egiten zizkion aitak bere buruari. Mutikoagaztea zen benetan eta oraindik bizi osoa zuen aurretik.Biziak lagun ziezaiola mesedez, eta ikas zezan mutil gaztehark.Mutil gaztea Enperadorearen jauregira abiatu zen. Bereamak erakutsia zion txiki zenetik gauzak hitzez konpontzenzirela.Baina ba al liteke pertsona harroputz haiekin?Oso zaila zuen gazteak, bai. Berak ere bazekien.Hala ere mendi gailurreko jauregi ederrera bideratu zen.Nekea zerion aurpegian, eta oinetan, baina gogortasunaodolean.Bidean zihoala, erromatar batzuk bidea igarotzen ikusizituen. Zaldi eder eta eleganteak zituzten, ez zen Erromanpertsonarik haiek bezalako zaldiak zituenik.Honela zuhaitz baten atzean ezkutatu zen, eta zelatangeratu, erromatar haiek ziotenaren jakin minez:- Entzun duzu gobernadoreak eman digun agindua. Herriandauden saltzaileen produktu guzti guztiak bota etadesegingo ditugu hurrengo gauerdian, baita lurrak erre ere.Erromatarrak aldentzen joan ziren eta mutila harriturikgeratu zen. Harriturik eta beldurrez.Hau entzunik, bira eman eta aldendu egin zen; ulertu zuenharroputz horiekin gauzak ezin zirela hitzekin konpondu.Zerbait pentsatu beharra zegoen. Baina zer?Mutila herrirantz eta inguruan zeuden nekazarien bila joanzen, arazo honi aurka egiteko. Nekazari eta abeltzaintzamunduan ziharduten pertsona askorekin egin zuen topo.

Page 38: 117 (2003ko abendua)

392 0 0 3 k o A B E N D U A

Denak batuera lor zezaketen burutapenen bat eta arazoakonpondu lasai bizitzeko. Gauerdia baino lehen bildu zirennekazari eta abeltzainak. Hitz eginez konponbidea bilatunahi izan zuen. Eta arraroa badirudi ere, zera pentsatuzuten: beraien produktuak lehenbailehen beste nazio etaestatuetara bidaltzea, honela salbu egongo ziren jakiak etamerkataritza.Arrantzaleak ere bat egin zuten eta itsasontziz garraiatuzituzten produktuak Europa osoan zabalduz.Honela Euskal Herrira ere produktuak iritsi ziren, eta baitamerkataritza sortu ere. Mutila harro zegoen egin zuten lanazbaina hori bai, lana ez zen izan mutikoarena bakarrik,taldelan osoarena baizik.Zumaiara ere iritsi zirenproduktuak.

ZE LETUA

Page 39: 117 (2003ko abendua)

40 2 0 0 3 k o A B E N D U A

kultura

BRITAINIA HANDIAN 40ko hamarkadaren amaieratik50eko hamarkadaren amaiera arte Ealing Studios zeritzanprodukzio-etxea jarri zen abian. Bereizgarri batekin: filmmerkeak, herri xehearen bizimodua agertuko zutenak etaumorearekin eginak izango ziren. Ealingen kontratupeanlan egindako zuzendari handienetako bat Mackendrickizan zen. Produkzio-etxehonentzat egin zituen bostfilmetatik The ladykillershau izango da onena, ziuraski: boskote batek aberastu-ko duen lapurreta eginbeharra dauka. Etxe bat alo-kairuan hartuko dute etxe-koandreari musikariak dire-la esanez. Txelo etabiolinen kaxetan gordetzendituzte armak. Boquerinirenminuetoa diskoan martxandutela burutuko dute egitas-moa. Etxekoandre bera era-biliko dute lapurtutako diru-garraiolari, berak ezer jakingabe, baina... Beti da baina-ren bat. Hasieratik bukaeraarte umore finez blaitutakofilm zoragarria. Bere garaian ikusleak eta zinema-ko kritikoak harrituta utzi zituen film hau denbo-rak are hobea egin du. Aktoreen lana miresgarria,zuzendaritza milimetrora zainduta, technicolorrenerabilera txapela kentzekoa. Hitz batean esanda:ikuslearen argitasunean sinesten duen film jostala-ria eta dibertigarria.

Musikari edo lapurrak?

El quintetode la muerte (2(The ladykillers,Bretaina haundia,

1955)

Zuzendaria: Alexander

Mackendrick Aktoreak:

Alec Guinness, CecilParker, Herbert Lom,Peter Sellers, Dany

Green, Katie Johnson

Abenduak 11,osteguna, 22:15ean

Page 40: 117 (2003ko abendua)

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

412 0 0 3 k o A B E N D U A

S.O.S SUMMER of Sam filmeanbezala, oraingoan ere Spike Lee--kalbo batera utziko du bere mikrokos-mos afroamerikarra eta drama gogorbati helduko dio, bere garaian Do theright thing filma egin izana eskertugenion zinemazaleon pozerako. Izanere, aurreko filmean, Bambozzled ize-nekoan –zoritxarrez, inor ohartu gabejoan zen pelikula–, Leek argi erakutsizuen sormenean heldutasunera iritsia zela,eta ohiko bere diskurtsoa agortu ondoren,beste etapa bati ekin behar ziola. Film hau,La última noche, nahitaez egin behar zuenberritze horren adibide garbia da: besteak bes-te, pertsonaiak oso ondo landuta daude etaNew York hiria –iraila-ren 11ren ondoren fisiko-ki eta emozionalki ahul-dua– nola erabiltzenduen oso interesgarriada. Eszenografia egokihonetan, droga trafika-tzaile batek (EdwardNorton bikainak) beregurutze-bidea eginbeharko du, espetxeansartu eta behin betikobere munduarekin hau-tsi aurretik askatasuneanegingo dituen azken 24orduetan.

Egun luzeaZE IKUSIYA

La últimanoche

(2(25th hour, EstatuBatuak, 2002)

Zuzendaria: Spike Lee Aktoreak: EdwardNorton, Rosario

Dawson, Barry Pepper,Philip Seymour Hoffman

Azaroak 20, osteguna, 22:15ean

Aita Mari zinean

Page 41: 117 (2003ko abendua)

42

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

tientuan!!ABENDUA ETA GABONAKTxipli, txapla pum!

- Abenduaren 16ean: Kursaalaretora V.GabonetakoGospelKontzertura (sarrerak kulturetxean- 943-861056) ___

- Abenduaren 6an: JorgeOteizaren museoraTel:943-143396

- Urtarrilaren 17an: Gasteiz:Artium museoa-Alde Zaharra-Santa Maria katedrala

- Herrian kultur irteerak:abenduaren 6a eta urtarrilaren24ean

- Trekking/natur irteera:urtarrilaren 25ean

- JOSTAILUEN ERAKUSKETA:Txatxilipurdi elkarteareneskutik, abenduaren 3tik 6ra.Ikustorduak: 17.00etatik20.00etara Alondegia aretoan.

- "NOS CASAMOS ENPRIMAVERA" argazkierakusketa. Abenduaren 22tikaurrera Alondegia aretoan.KUTXAren Fototeka.

- ZUMAIAKO V. ESKAPARATELEHIAKETA

Eskaparateak prest egon beharkodute abenduaren 11tik 30erabitartean.

Saribanaketa, 30ean 20.15etanForonda kultur etxean.

Izenematea eta iformazioa kulturetxean (943.861056)

- GABONETAKO BERTSOPAPER-LEHIAKETA (oinarriak kulturetxean)

- SUKALDARITZA AURRERATUA– Kutxa Aulak Tel: 943-44.08.63

- SUKALDARITZABEJETARIANOA – Kutxa Aulak

- HAURREN PLASTIKA:

urtarriletik ekainera, astearteeta ostegunetan.

Izenematea Forondan urtarrilaren15a arte (943-861056)

- INTERNET – k.z.gunean 943-862866

4, osteguna 19.00etan kulturetxean, hitzaldia "Gaur egungoidazle baten erronka etaarazoak", Joxe Mari Iturralde

7 eta 8 17.00etan haurrenzinema "Shin Chan"

10, asteazkena 18.30etan GizarteZentruan, hitzaldia: JAIMEALTUNA-Urtxintxa Eskola:"Jolasa eta Jostailua: nolaaukeratu jostailu egokia"

11, osteguna 17.30etan HaurLiburutegian, Apika taldearenipuinkontaketa saioa "Ni neu, zuzeu"22.15etan zineforum saioa "Elquinteto de la muerte"

12, ostirala 22.00etan AitaMarin, antzerkia "CABARETLATINO"

14. igandea 12.00etan AitaMarin, haur antzerkia "Muzziki"MARIA ETA JOSE ikastetxeakantolatuta, arratsaldeko 5etan“GABONETAKO JAIALDIA”.Ikastetxeko ikasle guztiekprestatutako ikuskizunekingozatzeko aukera.

17, asteazkena 19.00etan kulturetxean, hitzaldia "Koloreen etazenbakien tratamendua euskalusadioan", Patziku Perurena

19, ostirala 18.00etanII.Klarinete Topaketen barne,Ipuin-musika-kontaketa, kulturetxean.19.00etan Aita Marin,ZUMAIAKO BIDEOArenaurkezpena.

20, larunbata eguerdian etaarratsalde partean KofradianSanto Tomas festa.16.30etan Gaztetxolan, SantoTomas festa

18.30etan Maria eta Josearetoan, II.Klarinete Topaketenbarne, Amaiera Kontzertua

21, igandea 17.00etan haurzinema "Olentzero"

23, asteartea 22.15etanzineforum saioa "La últimanoche"

24, asteazkenaEguerdiko 12etatik aurrera,MARIA ETA JOSE ikastetxekoikasle, irakasle eta gurasoenkorua kalez kale ibiliko da.Lortzen duten dirua Indiarakoizango da."Niño Jesusen eskian", GabonKoruaren saioak kalez kale,..Gabon GiroaArratsaldez Gabon AbestienLehiaketa18.30etan Jaiotza ikuskizunaEusebio Gurrutxaga plazan.

25, osteguna 13.00etan UdalMusika Bandaren Eguberrikontzertua

26, ostirala Gaztetxolan, "LagunIkustezina"-opari elkartrukea

27, larunbata 19.00etan Erriberakalean, Bertso-poteoa JokinSorozabal eta Anjel MariPeñagarikano bertsolariekin.

28, igandea 11etatik aurrera,"Gabonetako Parkea" Odietapelotalekuan17.00etan haur zinema "Esquíacomo puedas"

30, asteartea 18.30etan Artadikoelkartean, Bertso-erronka afari-meriendan22.15etan zineforum saioberezia "ALIEN el 8º pasajero"

2, ostirala 22.00etan Aita Mariaretoan, Gabonetako Bertso-saioa

4, igandea 12.00etan Aita Marin,haur antzerkia "Zirko Ttipia"18.30etan Errege Magoentzateskutitzen jasotzea

VI. Joanito Dorronsoro saria1. Lehiaketa honetan edozein

zumaiarrek har dezakeparte.

2. Parte-hartzaile bakoitzakgehienez lan bakarraaurkez dezake eta gaiahonakoa izango da:

Kaleko giroa Zumaian3.Bi kategoria bereizten

dira: gaztetxoena (18 urtebitartekoak) eta helduena (18urtetik gorakoak).

4.Gaztetxoek 4 eta 8 bertsobitartean egin beharko dituzte.Helduek, berriz, gutxienez 6bertso egin beharko dituzte etagehienez 10. Doinua eta neurrianorberak nahi dituenak izangodira.

5.Lanak idazmakinaz edoordenagailuz idatzita aurkeztubeharko dira, orriaren aldebakarretik idatzita.

6.Lanak Foronda kultur etxeanaurkeztu beharko dira, 2003koabenduaren 29a baino lehen.

7.Lanak egilea nor den adierazlezakeen inolako daturik agertugabe aurkeztuko dira.Lanarekin batera gutunazal itxibatean parte-hartzailearen datupertsonalak eta telefonoajarriko dira. Gutunazalarengainean eta lanaren hasieranezizen bat jarri beharko da.

8.Epaimahaiak hala erabakikobalu, lehen 2 sariak emateazgain aipamen berezi bat edobatzuk egin ahal izango dira.

9.Saritutako eta saritu gabekobertsoak argitaratzekoeskubidea izango du ZumaiakoBertso Eskolak, besteargitalpen baten barruan nahizargitalpen berezi batean.

10. Sariak 2004ko urtarrilaren2an Aita Mari zinemanjakinarazi eta banatuko dira,bertsolari gazteen saioarenamaieran.

SARIAKGaztetxoetan:1. saria: Txapela, oparia eta 50 2. saria: Oparia eta 30 Helduetan:

1. saria: Txapela,oroigarria eta 200

2. saria: Oroigarria eta 125

BERTSO-POTEOA, trikitilariekin.Abenduaren 27an, larunbatean.Erribera kalean, iluntzeko 7akaldera hasitaJOKIN SOROZABAL ETAANJEL MARI PEÑAGARIKANO

BERTSO-TOPAKETA AFARI-MERIENDANAbenduaren 30ean, iluntzeko6:30etan. Artadiko elkartean

Gaztetxoen arteko saioa:ZUMAIA-ZARAUTZTarte batean: BERTSOA ETAMAGIA, Jon Martin eta AlainM. Urrutia

Aurrez pilota-saioak eta jolasakBERTSO-SAIOA

Urtarrilaren 2an, gaueko 10etanAita Mari zinemanEKAITZ GOIKOETXEAIÑAKI GURRUTXAGAGORKA IRIBARIÑIGO IZAGIRREJOKIN URANGA IKER ZUBELDIA

Gai-jartzaile: ITZIAR eta ESTITXUEIZAGIRRESarrera: 3 euro

Amaieran VI. bertsopaper-lehiaketako sariak banatukodira.

GABONETAKO V. BERTSO-ASTEA

GABONETAKO VI.BERTSOPAPER-LEHIAKETA

URTARRILA

ABENDUA

IKASTAROAK

DEIALDIAK

ERAKUSKETAK

IRTEERAK KULTURALAK

Page 42: 117 (2003ko abendua)

www.dornutegi.com