2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

13
ORDIZIA, HIRIHEZITZAILEA ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA PROIEKTUA Ordizia Hezi-Gunea edo ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA. Proiektuan hiria bera, bere esanahi osoan, eragile hezitzaile bat da. Horrela betikoak izan diren eremuez gain, eskolak eta Kultur Etxeaz gain, eremu berriak, gune berriak, gehitu nahi ditu. Hau lantzeko Ordiziako Udal ordezkari, teknikari, Euskal Herriko Unibertsitatea eta herriko hainbat elkarteen artean elkarlanean aritu dira. Eta azken hilabeteetan, hainbat eragileek, lan ildo ezberdinak planteatu eta elkarrekin hainbat proiektu diseinatu dituzte. Lan ildoetako bat belaunaldien arteko harremana izan da, eta ildo horretan LEHEN, ORAIN ETA GEROKO ESKOLA proiektua diseinatu da. Ekimen honetan Ordiziako ikastetxeak (Jakintza Ikastola, Ordiziako Institutua, eta Urdaneta eskola publikoa), Jubilatuen Elkartea, Kimetz elkartea eta Hitzaro Elkartea daude. Proiektu honen xedea zera da, pertsona helduak eta gazteak beraien eskolarekiko bizi izan dituzten esperientzi eta bizipenak konpartitze. Proiektu honetaz aparte BESTE EGITASMO BATZUK DISEINATU DIRA eta elkarte ezberdinak ere parte hartu dute, hots, Goierriko Bertso eskolako bertsolari gazteek,

description

2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

Transcript of 2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

Page 1: 2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

ORDIZIA, HIRIHEZITZAILEA

ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA PROIEKTUA

Ordizia Hezi-Gunea edo ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA. Proiektuan hiria bera, bere esanahi osoan, eragile hezitzaile bat da. Horrela betikoak izan diren eremuez gain, eskolak eta Kultur Etxeaz gain, eremu berriak, gune berriak, gehitu nahi ditu.

Hau lantzeko Ordiziako Udal ordezkari, teknikari, Euskal Herriko Unibertsitatea eta herriko hainbat elkarteen artean elkarlanean aritu dira. Eta azken hilabeteetan, hainbat eragileek, lan ildo ezberdinak planteatu eta elkarrekin hainbat proiektu diseinatu dituzte.

Lan ildoetako bat belaunaldien arteko harremana izan da, eta ildo horretan LEHEN, ORAIN ETA GEROKO ESKOLA proiektua diseinatu da. Ekimen honetan Ordiziako ikastetxeak (Jakintza Ikastola, Ordiziako Institutua, eta Urdaneta eskola publikoa), Jubilatuen Elkartea, Kimetz elkartea eta Hitzaro Elkartea daude. Proiektu honen xedea zera da, pertsona helduak eta gazteak beraien eskolarekiko bizi izan dituzten esperientzi eta bizipenak konpartitze.

Proiektu honetaz aparte BESTE EGITASMO BATZUK DISEINATU DIRA eta elkarte ezberdinak ere parte hartu dute, hots, Goierriko Bertso eskolako bertsolari gazteek, Ordiziko auzoetako festa batzordeak, Ordiziko hainbat elkarte..Ekimen zehatzak datozen egunetan egingo dira.

Jarraian egindako ekimenen zerrenda:

Page 2: 2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

Apirilaren 20an

Ordizia Hiri Hezitzailea proiektuaren baitan, Belaunaldien artean bizipenak konpartituz gaiaren inguruko ekimena izan zen da asteartean, hilak 20, 18.00etan Jubilatuen egoitzan, “El Florido pensil” filmaren proiekzioa eta jarraian, Felix Etxeberriak (EHUko irakasleak) gidatutako solasaldia. Ekitaldia jubilatuei zuzenduta egon zen.

Page 3: 2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

Apirilaren 26an

Apirilaren 26an iragarrita bezala, Jakintza ikastolako DBH 1eko komunikazio taldea, Maider Bartolomeren gidaritzapean Ordiziako jubilatuen etxera hurbildu zen.

Gure ikasle taldeak bazuen bete beharreko eginkizun garrantzitsu bat arratsalde horretan. Azken bi urte hauetan lantzen joan da Ordizian Hiri Hezitzailearen proiektua. Ordiziako Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatearen gidaritzapean partaide izan gara Ordiziako eskola, elkarte edo eragile ezberdinak. Proiektuaren lehen fasea egin den honetan, iritsi da ekintza ezberdinak garatzeko unea.

Arratsaldeko 15:30etarako, jubilatuen etxeko Batzar Aretoa leporaino beteta zegoen eta gure ikasleen zain zeuden bertara hurbildutako aiton amona eta/edo gurasoak.

Oholtza gainean, antzerki mutuak eskaini ziren eta gorputz espresioaren bidez, bertara hurbildutakoen arreta lortu zuten gure antzezleak.

Esango genuke gustura irten zirela aiton amonak eta baita gure ikasleak ere. Zalantzarik ez dago belaunaldi ezberdinen arteko proiektuak, harremanak edo transmisioak oso interesgarriak direla. Denok ikasten baitugu besteengandik, kasu honetan gure ikasleak hurbildu dira jubilatuen etxera eta hurrengoan jubilatuak etorriko dira gure ikastolara, izan ere, sekulako altxorra eta jakinduria baitute beraiekin. Esan dugunaz gain, garrantzitsuak diren beste balore batzuk lantzeko oso baliagarriak dira lanketa hauek. Saioaren amaieran horixe izan zen azpimarratu genuena, batez ere ikasleek jarri zuten gogoa, arreta eta interesa aiton amonak gustura uzteko.

Amaitzeko, ekitaldian ateratako argazki sortarekin uzten zaituztegu. (Jakintza Ikastola)

Page 4: 2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

Apirilak 26an

Herriko Jubilatuak Institutuan bisitari. Atzoko eta gaurko eskola konparatuz

Apirilak 26an, Jubilatuen elkarteko 10 bat lagunek bisitatu zuten Ojanguren Institutua. Eta atzoko eta gaurko eskola konparatzeko aukera izan zuten. Ikasleek asmo, esperientzi eta ideiak kontrajartzeko aukera ere izan zuten. Harritura gelditu ziren gaur egungo eskoletan nola proiektuen inguruan egiten duten lana.

El lunes 26 de julio, para impulsar el encuentro de personas mayores y jóvenes, miembros de la Junta del Hogar del jubilado de Ordizia visitaron el Instituto Ojanguren para conocer de cerca la vida escolar de nuestros alumnos/as.

Page 5: 2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

Maiatzaren 13a,

Maiatzak 13, ostegunean eta arratsaldez Urdaneta Ikastetxeko ikasle eta Kimetz elkarteko partaideen arteko Topaketa

Kimetz elkarteak Barrena Kultur gunean duen lokaletan bildu dira elkarteko partaide batzuk eta Urdaneta Ikastetxeko 2. Zikloko ikasleak (Ikastetxeko aldizkaria-tailerreko partaideak). Topaketa hauen helburua elkarren berri jakitea da eta ondoren ikastetxeko aldizkarirako informazioa biltzea da.

El jueves, 13 de mayo alumnos de la escuela Urdaneta se han reunido con miembros de la asociación Kimetz, para intercambiar experiencias. Así ello alumnos de 2. Ciclo de ESO, participantes del taller de comunicación han visitado el local donde trabajan en los talleres de manualidades los miembros de Kimetz, en el local situado en el Centro Cultural  Barrena.

Page 6: 2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

maiatzaren 31an,

Hiri Hezitzailea proiektuaren barnean, hirugarren ekitaldia burutu dugu gaur, maiatzaren 31an, Jakintza ikastolako DBH 2ko komunikazio taldeak.

Hasi aurreko urduritasunak soinetik kenduta, arratsaldeko 15:30ean, dotore dotore jantzita, agertu dira gure artistak Jubilatuen Batzar Aretora. Gaur egun arrotza egiten zaigun eskola zaharra, une batez, begien bistan izan genuen, bere janzkera, ohitura eta erritoekin. Entzuleen artean zegoen jendeari barre algara bat baino gehiago eragin dio antzezpenak.

Gertuagoko bizipenak izan dira, gaur egungo eta etorkizuneko eskola azaldu dutenekoak. Dena den publiko artean zegoen bakarren batek komentatu du antzerki honetan gertatutako aldaketak baino handiagoak gertatuko direla etorkizuneko eskolan.

Beti bezala, denbora izango da horren lekuko eta egindako aipamenari arrazoia eman edo kenduko diona. (Jakintza Ikastola)

Page 7: 2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

Maiatzak 25

Ordizia Hiri Hezitzailea proiektuaren barnean “Belaunaldien arteko bizipenak konpartituz” gaiaren inguruan, ekimen polita eta guztiz aberasgarria gauzatu dugu ikastolan.

DBH4ko ikasleek “El florido pensil” pelikula ikusi eta landu ondoren, jubilatuekin egiteko solasaldiaren zain geratu ginen, horrela, asteartean, bertan izan genituen Belen Maiza Udaleko Kultura zinegotzia eta egitasmoaren bultzatzailea, Joxe Garmendia EHUko irakaslea eta Jubilatu Elkarteko bost kide.

Helduek beraien gaztaroan izandako bizipenak gurekin konpartitu nahi izan zituzten, horretarako; garaiko eskola, sinesmenak, lan munduaren gorabehera edota aisiarako aukerak eta moduak azaldu zizkiguten.

Ikasleek adi-adi entzun zituzten haien gazte garaiko kontuak eta benetako ikasgai bat landu zuteneko inpresioarekin geratu ziren. Ekimen polita eta aberasgarria benetan. (Jakintza Ikastola)

Page 8: 2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

ekainaren 14an

Hiri hezitzailea ekimenaren barruko jaialdia egingo dute ekainaren 14an, 11:00etan hasita: Umore Ona abesbatzak, Jakintzako LH2 ikasleen abesbatzak eta Urdanetako LH5 eta 6ko ikasleen perkusio taldeak parte hartuko dute.

Page 9: 2010-06-21 JARDUERAK PAUSOZ PAUSO

Ekainaren 21a

EBALUAZIO BILERA

Esan bezala, datorren astelehenean, hilak 21a, goizeko 9:30etan EBALUAZIO BILERA izango dugu Barrenan. Bilera ordu betekoa izango da. Bertan, Ordizia Hiri Hezitzailea proiektuaren martxa aztertuko dugu: indarguneak, hobeagotu beharreko urratsak eta datorren urtera begirako asmoak.

Opor aurreko azken ekitaldia:

Ekainaren 23a

MAJORI AUZOAN BERTSO ESKOLAKO BERTSOLARI GAZTEEN SAIOA.Arratseko 19:00-21:00