MGZ Jarduerak

27
1

description

 

Transcript of MGZ Jarduerak

Page 1: MGZ Jarduerak

Jon Otegi, Koldo Portal, Aritz Pérez eta Ander Iturburu 1.

1

Page 2: MGZ Jarduerak

Aurkibidea

1. jarduera -> 4-52. jarduera -> 6-73. jarduera -> 8-94. jarduera -> 10-125. jarduera -> 13-156. jarduera -> 16-21

2

Page 3: MGZ Jarduerak

Ingurumena eta giza garapena. Mugagabeko hazkundea mundu mugatuan.

Gaur egun, adituak mugagabeko garapen bati buruz hitz egiten dute, eta pentsatu dute baliabide mugatuak dituen mundu honetan ea posible den mugagabeki garatzea. Ezinezkoa dirudi eta

momentuz ala da, zergatik? arrazoi hauengatik:

Page 4: MGZ Jarduerak

Normala eta ohikoa denez, pertsona guztiok behar fisiologiko nagusi batzuk asetu behar ditugu adibidez: elikagaiak jan, edan, arnasa hartu, lo egin eta hainbat gehiago. Honek baldintzatzen du ekonomiaren garapena eta guk behar fisiologiko horiek asetzeko behar ditugun produ

ktuak lortzeko egiten dugun kontsumoa; izan ere, biztanleriaren beharrak ondo eta guztiz zertzea kontuan hartu behar da.

Munduko populazioa konstanteki gehiegi handitzen ari da (2020. urterako 9 mila milioi lagun izango gara mundu osoan eta gaur egun 7,5 mila millioi lagun gara.), eta geroz eta elikagai, baliabide eta energia iturri gehiago eskuratu behar ditugu hazkunde hori guztiz asetuta gelditzeko. Egunen batean, ez dugu izango behar ditugun beharrezko elikagairik eta medikamenturik ekoiztuko eta baliabiderik gabe geratuko gara, gainera jendeak pentsatzen du hori oso urrun dagoela baina hori gertatzen ari da orain.

Argi dago, herrialde garatuetako pertsonek bizi-itxaropen handiagoa dutela herrialde txiroak baino edo garatzen ari diren herrialdeak baino. Aldi berean, ekonomia garatuagoa eta haziagoa dute. Beste aldean, herrialde txiroek baliabide naturalak dituzte baina ezin dituzte hauek erabiltzeko teknologiarik eta horregatik ez dute beraien ekonomia sustatzen, etortzen dira herrialde garatuak eta beraiek erabili eta gelditzen dituzte.

Argi eta garbi dago ezin ditugula baliabideak konstanteki ekoiztu ezta ustiatu, ez dutelako betirako hor egongo, noizbait bukatu egingo direlako. Gainera, planetarik eta errekurtsorik gabe

4

Page 5: MGZ Jarduerak

geratuko gara laster eta egun hori iritsi arte, ez gara konturatuko munduarekin bukatzen ari garela eta ez dugula ezer egin edo aldatu problema honekin akabatzeko edo konpontzeko. Horrela jarraituta 70 urte barru petroliorik ez da egongo, egongo den kutsaduragatik ez da egongo ozono geruzarik, ez da geratuko edateko ur onik eta tenperatura lau eta sei graduren artean igo egingo da. Oraingoz gure kontsumismoarekin jarraitu

dezakegu baina momentu batean munduarekin pultsua egingo dugu, eta nork daki zeinek irabaziko duen, hau ekiditzeko munduari aurreratu behar gara.

Horrela jarraitu nahi dugu? Errekurtsorik gabe geratu nahi gara?

Artikulo batzuk:

http://mexico.cnn.com/opinion/2014/05/22/opinion-este-planeta-tiene-limites

Zer gertatuko da baliabideak agortzen ditugunean?

Gaur egun, gehiegizko energia agortzen ari gara eguneroko bizitzan. Oraingoz, beharreko energia ekoizten eta izaten dugu, baina noizbait iritsiko da egun bat non ezingo dugu gure gastu energetikoari aurre egin. Askotan, jende asko esaten du egin behar duguna batere energia ez erabiltzea eta antzinarora itzultzea da eta beste askok diote energia guztia agortu behar dugula, eta ostean, antzinarora itzuli behar garela. Azkenean, bietan gertatzen dena gauza bera da, baina hori da bide egokia?

Page 6: MGZ Jarduerak

Pertsona askok ahal duten energia guztia erabiltzen dute, ondorioetan pentsatu gabe, eta guztiok hori eginez gero, planeta suntsituta utziko genuke, eta lehen zuten bizimodu berdina izango genuke. Hori ez gertatzeko, beste askok uste dute energia ez dela erabili behar, baina hori eginez ere antzinarora bueltatuko ginateke. Hau ez gertatzeko ez gara horretara heldu behar, eta energia

berriztagarriak erabiltzen hasiz gero eta kontsumoa murriztuz gero, gaur egun dugun gizartean bizi ahal izango ginateke.

Gizakiok behar asko ditugu, eta behar horiek asetu behar ditugu. Behar horiek ahalik eta azkarrago eta errazago asetzeko, gizarteak zenbait gauza asmatzen ditu eta zenbait irtenbide bilatzen dizkio gizakien beharrei. Baina hau ez da beti ona ingurumenerako, askotan bilatzen dugun bakarra gure erosotasuna da, ingurumenean izan litekeen eraginetan pentsatu gabe. Horregatik gure erosotasunaren eta mundua zaintzearen arteko oreka bilatu behar dugu. Baina beste behar asko ditugu alde batera utzi ahal ditugunak, eta kontsumo handia eragiten dizkigu-tenak, eta behar horietan ahalik eta gutxien kutsatu behar dugu planeta, eta ahal izanez gero, ez kutsatu.

Orain arte lortu dugun gizartea mantentzeko eta mundua kaltetua ez izateko, energia-iturri berriztagarriak erabiltzen hasi behar gara, pixkanaka erregai fosilak alde batera utziz, lehengaiak ez amaitzeko eta kutsadura asko murrizteko. Erabiltzen den energia guztia energia-iturri berriztagarrietatik etortzea lortzen badugu, baliabideak agortu gabe eta gaur egun dugun gizartea ez mantenduz, gizakien erosotasunean pentsatzen hasteko aukera izango genuke, mundua kaltetu gabe.

6

Page 7: MGZ Jarduerak

Energia berriztagarriak etorki-zuneko energia bezala ezagutzen dira, eta hauek bultzatu behar dira etorkizuneko energiak benetan bihurtzeko. Hauei aukera eman behar diegu, baina erregai fosilen ekoizleek ez dituzte energia iturri ekologikoak gogoko, beraien diru iturrirako txarra edo kaltegarria izan ahal delako, baina ez dago beste irtenbiderik, ezin dugu urte gutxi batzuetan, petrolioa edo gas naturala. Orduan, gure irtenbiderik

hoberena energia berriztagarriak dira, beste gure ekoizpena jaitsi beharko genuke, eta gaur egungo gizarteari begiratuz gero, ezinezkoa da.

Gainera denbora aurrera doan ahala, gure planetaren denbora ere agortzen, eta gizartea aurrera jarraitzeko problema gehiago izango ditu. Ingurumena errespetatu behar dugu, eta hau errespetatuz gero lortuko dugu aurrera jarraitzea.

Orain hasten bagara energia berriztagarriak erabiltzen, era progresiboan utzi ahal ditugu erregai fosilak alde batera, baina, gure lan guztia azken momenturako uzten baldin badugu, ezingo diogu gure gastuari aurre egin eta antzinarora bueltatu beharko gara.

Argi dago gure eskuetan dugula, badakigu zer egin behar dugun eta nola egin behar dugun. Soilik geratzen da, gizakiok gure partetik jartzea eta kutsatzeari uztea.

Lurreko baliabideak

Aditu askok diote naturako baliabideak agortzear daudela. Baina zeri egiten diogu erreferentzia baliabide edo

errekurtso natural esaten dugunean? Natura baliabideak naturan aurkitzen ditugun elementuen osotasuna dira. Ez

Page 8: MGZ Jarduerak

dira eraldatzen, hau da, naturak proportzionatzen ditu gizakiak ezer egin gabe. Hauek baliagarriak dira gizartearentzat, ongizatean lagundu eta modu zuzen(mineralak, materia prima, elikagaiak) zein modu ez zuzen batean garapena sortzen dutelako.

Bestalde, baliabide artifizialak aurki ditzakegu, hitzak berak esaten duen bezala, gizakiak ekoizten dituen baliabideak dira prozesu kimiko edo fisiko baten bitartez. Adibidez, kortxoa, plastikoak, alkohola eta abar.

Baliabide naturalak hiru multzotan sailka ditzakegu. Hasteko, berriztagarriak ditugu, erabiltzeagatik agortzen ez direnak dira berriro agertzen direlako neurri berdinean; adibidez, eguzki-erradiazioa, mareak, ura, haizea, lurzorua eta abar. Gero, baliabide potentzialki berriztagarriak ditugu, berez ez direnak berriztagarriak baina hain

azkar ekoizten direnez berriztagarritzat hartzen direnak; esaterako, basoak, azukre-kanabera, animaliak, zerealak, zura, erretxina, fruituak eta horrelako beste hainbat. Azkenik, baliabide ez berriztagarriak topa ditzakegu, erabiltzeagatik agortzen direnak, orduan, ezin ditugu berriz ekoiztu edo erabili; besteak beste, gas naturala, petrolioa eta ikatza.

Baliabideez gain, energia iturriak ere irizpide berdinaz sailka ditzakegu. Lehenik, berriztagarriak ditugu, agortezinak edo berriztagarriak direnak. Hauen adibide Eguzki-energia, eolikoa, geotermikoa, hidraulikoa, maremotriza, biomasa eta hidrogenoa dira. Iturri hauek igortzen duten energia energia elektriko bilakatzeko, hainbat zentral eraikitzen dira, energia eolikoa aprobetxatzeko, adibidez, aerosorgailuak ditugu, edo energia hidraulikoa aprobetxatzeko, presak.

Bestetik, energia ez berriztagarriak ditugu, mugatuak direnak. Hauek bi taldetan sailka ditzakegu: energia edo erregai fosilak (lurzoruan aurkitutako hidrokarburoak), petrolioa, ikatza eta gas naturala, besteak beste;

8

Page 9: MGZ Jarduerak

eta energia nuklearra (erreakzio nuklearretan askatzen den energia), plutonioa eta uranioa erregaitzat duena. Bi erreakzio nuklear mota daude, fusioa eta fisioa. Fusioa da, bi atomo nukleo batzen direnean, beste atomo nukleo handiagoa sortuz, izarretan gauzatzen da; baina,

Lurrean oraindik ezin izan da gauzatu, ikertze prozesuan baitago. Aldiz, fisioa, nukleoa bi zatitan banatzean datza, zentral nuklearretan gauzatzen da. Bien kasuan, energia kantitate handia askatzen da, fusioan gehiago, aldiz.

http://www.elcomercio.com/tendencias/aumento-poblacion-planeta-prueba-recursos.html

Planetako larrialdia

Page 10: MGZ Jarduerak

Gaur egun, gizakiok hainbat arriskuri egin behar diegu aurre. Arrisku hauek naturan izan ditzakete eragina, gizakion baliabideak suntsituz, murriztuz edo hondatuz, gizakiok eraikitako etxebizitzak, fabrikak edo energia-zentralak kaltetuz edo gizakia bera hiltzeko-arriskuan jarriz ere. Jarraian, arrisku hauek aztertuko ditugu, ondorio kaltegarrienetan zentratuz eta gizakiongan izan ditzaketen eraginak jorratuz. Lurrean hainbat eskualde desagertzen ari dira, adibidez, Artikoa.

Hasteko, natura-arriskuak ditugu, ezustekoak direnak, ia saihestu ezin ditugunak. Hauek lau taldetan sailka ditzakegu: geologikoak, atmosferikoak, biologikoak eta kosmikoak.

Natura arrisku geologikoak hainbat sorleku izan ahal dituzte; kanpokoak, barnekoak eta bien arteko nahasketak. Hauen adibide ditugu, lurrikarak, hauek eragindako tsunamiak, lur-jausiak, sumendiak… etb. Hauek izugarrizko eragina izan dute Historian zehar. Adibiderik argientzat 2004ko Sumatrako iparraldeko lurrikara (230000 lagun baino gehiago hil zirenak haren erruz) eta 2011ko Japoniako lurrikara eta tsunamia (ia 16000 lagun hiltzeaz gain, Fukushimako hondamendia eragin zuena). Horrez gain, Indonesiako Tanbora sumendiak 1815ean 82.000 lagun inguru hil zituen (Indonesia da sumendi-erupzio larri gehien jasan dituen herrialdea, zortzirekin).

Natura arrisku atmosferiko desberdinak daude, bero boladak, kazkabarra, urakanak edo ekaitz elektrikoak, adibidez. Bero boladak oso arriskutsuak izan daitezke, esaterako, 2003. urtean 10000 lagun hil zituen bero bolada batek, Frantzian eta Erresuma Batuan. Gainera, sute asko eragin ditzakete. Urakanek hil asko utzi ahal dituzte ere, adibidez, 1970. urtean Bangladeshen 500.000 lagun hil zituen hauetako batek.

Arrisku biologikoak ere kontuan hartzekoak dira. Hauen artean gaixotasunak dira nagusi. Mailetan sailkatzen dira gaixotasunok, 1. mailakoek arrisku maila txikiena dute, eta 4.ekoek, aldiz, arrisku handiena daukatenak dira. Lehenengo mailan, bakterio infekzioso batzuk daude eta beste zelula eta bakterio ez infekzioso batzuk. Bigarren mailan, hainbat birus, gripea edo HIESa daude, baten bat. Hirugarren mailan, aurreko mailan baino hainbat gaixotasun askoz kutsakorragoak eta hilkorragoa. Azkenik, laugarren mailan, gaixotasun hemorragiko guztiak daude, eta guztiz kutsakorrak direnak: ebolak, adibidez, aurtengo epidemiaren ondorioz, Guinea, Sierra Leona eta Liberian 2000 lagun baino gehiago kutsatu eta mila baino gehiago hil ziren. Dena den, hauez gain, arrisku

10

Page 11: MGZ Jarduerak

mespretxagarrizko faktoreak ere kontuan hartu behar dira. Usoen zirinek, esaterako, hirietako eskultura eta artelanak honda ditzakete.

Arrisku kosmikoak Lurraren kanpotik datozen arrisku guztiak dira. Era desberdinekoak izan daitezke, asteroideak, izpi kosmikoak, kometak edo meteoritoak. Hauek dakartzaten arriskurik handiena da, Lurraren orbitan sartzea eta Lurraren aurka talka egitea (gogora dezagun Lurrera erori zen azkeneko meteoritoak dinosauroak akabatu zituela!).

Beste alde batetik, arrisku antropikoak bereiz ditzakegu. Hitzak berak esaten duen bezala, gizakiok sortutako arriskuak dira, paradoxikoki geure buruei kalte egiten dietenak, askotan kontzientziatu gabe eta saihesten saiatu gabe.

Hasteko, gatazkek sortutako arriskuak ditugu. Ezin dugu aipatu gabe utzi II. Mundu Gerrak utzi zituen ondorio latzak: 60 milioi hil inguruez gain, Hiroshima eta Nagasakin jaurti ziren lehergailu nuklearrek ondorio latzak ekarri zizkion ingurumenari, dena kutsatuta geratu zen. Horrez gain, ez dugu ahaztu behar ere gatazka belikoek sortzen duten kontaminazio akustikoa, armak eta gerrarako beharrezko kontuak (instalazioak, itsasontziak, hegazkinak, GPSak…) ekoizteko behar diren baliabideak eta suntsitu behar den lurraldea eta honek guztiak suposatzen duen gastua, beste hainbat kontuetarako bideratu daitekeena (ingurumena babesteko, esaterako).

Artikoaren egoera

Page 12: MGZ Jarduerak

Artikoa Lurreko iparraldeko muturrean dagoen eskualdea da. Barnean Ozeano Artikoaz gain Kanada, Errusia, Groenlandia, Ameriketako Estatu Batuak, Norvegia, Suedia, Finlandia eta Islandiako zati batzuk ere ditu. Eskualdea izoztutako ozeanoaz eta zuhaitzik gabeko permafrostez osatuta dago.

Azken urte hauetan, Artikoko izotza urtzen hasi da berotegi efektua dela eta. Gaur egun 2000. urtean zegoen izotzaren erdia baino gutxiago geratzen da, eta hau gertatzearen errudun bakarrak gizakiak gara. Hau horrela jarraituz gero, gutxi barru artikoa guztiz desizoztuko da. Hori dela eta, itsasoaren maila asko handituko da eta zenbait herri eta hiri desagertuko dira itsasoaren azpian geratuko direlako. Honekin batera, Europako eta Asiako tenperaturak oso baxuak izatea eragingo du eta tenperatura hauek ez dira egokiak izango bertan bizitzeko. Gainera, Artikoan bizi diren zenbait espezie desagertuko lirateke.

Hau ez gertatzeko Artikoan dagoen petrolioa ateratzeari eta petrolioa erabiltzeari utzi beharko genioke, erregai honek bero kantitate handia isurtzen duelako. Beste neurri garrantzitsu bat ur beroa ahalik eta gutxien erabiltzea da, nahiz eta pertsona asko horretan ez pentsatu. Izan ere, xahutzen dugun urak 150 kg. CO2 baino gehiago sortzen ditu urte batean.

Artikoaren egoera hobetzen saiatuz gero, urte batzuk eta gero, poloaren egoera hobetuko litzateke, baina izotza lehen bezalakoa izateko denbora asko behar da.

Aldaketa klimatikoa

12

Page 13: MGZ Jarduerak

Aldaketa klimatikoa guztion ardurako gaia da, denok eragiten dugu eta denoi eragiten gaitu. Elkarrekikotasun kontu baten aurrean gaude. Aldaketa klimatikoaren ondorio nagusietako bat, berotze globala dugu.

Berotze honen eragile nagusia berotegi-efektua dugu. Baina zertan datza zehazki berotegi-efektua? Eguzki erradiazioa Lurrera iristen denean, energiaren zati batek berriro atmosfera zeharkatu eta bero-kantitate bat Lurrean geratzen da,

tenperatura egoki batean mantenduz. Bero-kantitate hori Lurrean geratu dadin, berotegi-efektuko gasak (BEG) daude, erradiazio horri atmosfera zeharkatzen uzten ez diotenak. BEG hauek naturalak edo gizakiok eraginak izan daitezke. Garrantzitsuena ur-lurruna dugu, baina beste hainbatek ere eragina dute: karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), nitrogeno oxidoak (NOx), ozonoa (O3) eta klorofluorokarbonatoak (ClFC) besteak beste. Berotegi-efektu honen gehiegitasunak berotze-efektua eragiten du, lurrazalaren, atmosferaren eta ozeano eta itsasoen bataz-besteko tenperaturen igoera.

Hala eta guztiz ere, aldaketa klimatikoaren eragile nagusia gizakiok gara. Gu gara BEG gehien ekoizten duen izakia: kotxeek izugarrizko kontaminazioa igortzen dute, baita fabrika eta erregai fosilak erabiltzen dituzten energia-zentralek ere.

Aldaketa klimatikoa gertatuz gero, hainbat eragin izango ditu, tenperaturen aldaketa eraginetako bat da. Tenperaturen aldaketak gertatuz gero, 2070. eta 2100. urteen artean 4 gradutatik (neguan) eta 7 gradutara (udan) igo daitezke tenperaturak. Beste eragin bat poloen desizoztea da. IPCC-ren datuen arabera, 1960. urtetik gaur egunera arte izotzaren % 10 desagertu da, zenbait glaziar eta izotz-bloke desizoztu direlako. Adibidez Europako glaziarren % 88 atzerapenean dago; hau da, 9 glaziarretatik 8 desizozten ari dira. Desizozte hau dela eta, itsasoaren maila igotzen ari da. Zientzialariek uste dute 2100. urterako 15 cm eta 95

Page 14: MGZ Jarduerak

cm-en artean igoko dela itsas maila, horrek eragina izango du Espainian, adibide bat izan daiteke Kantauri aldeko geografiaren aldaketa hondartza asko desagertuko direlako.

Euria egitearen patroiak aldetzen ari direnez, uraren presioa handitzen ari da, ibaien emaria aldatzen ari da eta ur-azpiko ur kantitatea handitzen ari da; hori dela eta, lehorteak ugariagoak eta luzeagoak dira. ONU-ren azken datuen arabera, azaleraren herena lehortzen hasi da, eta % 6aren egoera ezin da lehen zegoenera bueltatu. Lehorteak ez dira ugaritzen ari diren muturreko fenomeno meteorologiko bakarrak; adibidez, elur-jausiak, urakanak, uholdeak eta abar ugaritzen ari dira

azken urteetan. Muturreko fenomeno meteorologiko hauek zenbait eragin dituzte gure planetan, eta horiek konpontzea gastu ekonomiko handiak eragiten ditu; adibidez, 1980. urtearen eta 1990. urtearen bitartean 131.000 milioi dolar baino gehiago gastatu zituzten fenomeno meteorologikoak eragindako suntsiketak konpontzen Estatu Batuetan. Fenomeno meteorologiko hauen beste eragin bat pertsonak beste herrialde batera bizitzera joatea da, haien etxea edo herrialdea suntsitu delako eta ez dutelako dirurik konpontzeko.

Adituek uste dute animalia espezie asko desagertuko direla, % 15 eta % 37 bitartean. Honek beste espezie inbaditzaile batzuk toki gehiago izatea eragingo du, eta espezie hauek zenbait ekosistema kaltetu ditzakete.

Tenperatura aldaketak direla eta, zenbait baliabide galduko dira, eta horren ondorioz, gizaki gehiago hiltzea eragingo du, gehien bat gutxi garatutako herrialdetan. Datuen arabera urtero 150000 pertsona hiltzen dira klima aldatzeagatik.

14

Page 15: MGZ Jarduerak

Eragin guzti hauek ez gertatzeko, Kyotoko Protokoloa sortu zen. Protokolo honetan zenbait herrialdek parte hartzen dute. Bere helburua klima aldaketa eragiten duten sei gasen emisioak gutxitzea da, klima aldaketa geldiarazteko.

Gas hauen emisioak murrizteko neurri bat energia-iturri ez berriztagarriak erabiltzeari uztea da, eta erabiltzekotan eraginkortasunez erabili. Beste neurri bat teknologia berriak erabiltzen hastea da, hauek lehen zeudenak baino energia gehiago sortu dezaketelako. Gas naturala erabiltzen hasiz gero, gas emisioak asko murriztuko ziren.

Beste neurri bat energia-iturri berriztagarriak gero eta gehiago erabiltzea da. Eguzki-energia eta haize-energia guztiz aprobetxatuz, erregai fosil guztiek sortzen duten energia berdinduko zuten. Biomasa ere oso garrantzitsua izan daiteke, baina hau erabiltzeko, gero erabilitako landareen kantitate berdina landatu ahal den ikusi behar da.

Garapen jasangarria: Praktika onak eta ekintza-konpromisoa

Page 16: MGZ Jarduerak

Lurra edozein arriskutik kanpo uzteko, garapen jasangarria aurrera eraman behar dugu. Baina zeri deritzogu garapen jasangarri? Bada, jasangarritasuna gaur egungo beharrak betetzen dituen garapen sozial, ekonomiko eta teknologikoa da, betiere ondorengo belaunaldietako baliabideak eta aukerak arriskuan jarri gabe.

Garapen hau Herman E. Daly ekonomialariak definitu zituen “Dalyren erregelak” jarraitu behar ditugu. Hiru dira erregelak. Lehenaren arabera, baliabide naturalak ez dira erabili behar horien berritze-tasa baino erritmo handiagoan; hau da, ezin ditugu hauek xahutu era natural batean berritu baino lehen. Bigarren erregelak dio baliabide natural berriztaezinak beste berriztagarri batzuek ordezten dituzten erritmoan erabili behar direla; hau da, baliabide berriztaezinen ustiaketa iraunkorra izango da baldin eta ordezko baliabideen sorkuntzaren berdina bada. Hirugarren eta azken erregelak esaten duen bezala, hondakinen isurketek eta kutsadurak ez dute gainditu behar ekosistemen asimilazio- eta autoarazketa-gaitasuna. Hiru erregela hauek betetzeko aurrerapauso handiak egin behar dira bai maila politikoan, bai herritarren kontzientziazioan eta baita bizimodu pertsonalean ere.

Hainbat neurri politiko har daitezke etorkizun iraunkorra geureganatzeko. Hasteko, kutsadura eta hondakin-isurketa mugatuz, beharrezkoa izanez gero isunak jarriz. Deforestazioa ere kontrolatu beharra dago, baita beste zenbait baliabideen ustiapena ere, berriztaezinak direnenak batez ere, erregai fosilena (hala nola, petrolioa eta ikatza) besteak beste. Oso

16

Page 17: MGZ Jarduerak

garrantzitsua da ere energia berriztagarrien garapena sustatzea, hauen eraikuntza edota ikerkuntzarako diru-laguntzak emanez; gauza bera egin beharko litzake birziklapenaren kontuarekin. Ezin dugu ahaztu baliabide hauek ustiatzen edota eraldatzen dituzten langileen eskubideak: ez goaz inora tratu justurik ez badugu haiekiko eta beste herrialdeei onura ekonomiko, teknologiko eta sozialik egiten ez badiegu; izan ere, etorkizun iraunkorra lortu nahi badugu, beharrezkoa da munduko herrialde guztietan ematea, eta ez pribilegiatu batzuetan besterik gabe, ikaragarrizko desoreka sorraraziz. Bestalde, berdintasuna eta ekologiaren babesa sustatzen dituzten erakundeei laguntza eman beharko litzaieke.

Aipatu beharrekoa da gizartea kontzien-tziatzeko lanaren sus-tapena. Garapen iraun-korra gerta dadin, nahi-taezkoa da banako ba-koitza munduaren egoe-raz jabetzea eta mundu-ari aurrera egiten lagun-tzea. Horretarako, bide errazena kanpaina anitz aurrera eramatea da,

edo halaber, hezkuntza-prozesuan gazteei munduak jasan ditzaken arriskuei buruz jakinaraztea. Horrez gain, azpimarratzekoa da herrialdeen buruzagiak ere kontzientziatu egin behar direla, aurretik aipatutako neurriak aurrera eraman ditzaten; betiere populazioa neurrien beharraz jabetzen bada, sakrifizio handi bat suposatu badezake ere.

Lehen esan bezala, hainbat alderditan egin behar dira aurrerapausoak. Dena dela,  ez dugu ezer lortuko banako bakoitzak ez badu bere harri-koskorra ekartzen. Jarraian, garapen jasangarri hau egia bilakatzeko hainbat aholku: energia eta baliabideen murrizketarekin lotua, birziklapen eta berrerabilpenarekin...

Hasteko, denok ezagutzen dugun uraren arazoa dugu. Ura oso baliabide garrantzitsua da eta horrela jarraituz gero ez dugu ur garbirik izango edateko edo gure beste beharrik asetzeko. Hau ekiditeko zenbait neurri hartu ditzakegu: txorrota istea erabiltzen ez garenean, dutxan xaboia ematen gabiltzanean edo hortzak garbitzean; itoginen kasuan albait lasterren konpontzea; dutxa hartzea bainua beharrean; emaria murrizten

Page 18: MGZ Jarduerak

duten txorrotak edota komun-ponpak instalatu eta beste hainbat eta hainbat kontu.

Argien kontsumoa murriztea ere oso sinplea da, gela batetik ateratzen garenean argiak itzaltzeaz gain, kontsumo gutxiko bonbilak erosteko aukera dugu gaur egun (tradizionalak 100Weko potentzia dute, kontsumo baxukoek 20W izaten dituzte). Bestalde, beste hainbat trukotxo ere baditugu; besteak beste, telebista guztiz itzaltzea “stand by” delakoan utzi ordez, edo ahalik eta entxufe gutxien erabiltzea aldian. Poltsikoari ere zertxobait laguntzen diogu honela!

Berogailu eta aire girotuen kontsumoa ere gutxiagotzeak lagundu egiten dio garapen iraunkorrari, behar beharrezkoa denean bakarrik erabiliz eta ahalik eta potentzia txikienean. Horrez gain, berogailuan aurrezteko, komenigarria da leihoak ondo isolatzea (kristal bikoitza ipiniz). Bestalde, berogailua piztearen ordezkoa giza-beroa izan daiteke (ulertzen bagaituzue, kar kar kar).

Bolo-bolo dabilen beste kontu garrantzitsu bat garraiobideena da. Batetik, komenigarriena da bizikleta edo beste ibilgailu mekaniko bat erabili ezean kotxe elektriko bat erostea gasolinazko tradizionalaren ordez edo garraio publikoa erabiltzea. Lehenaren bidez, atmosfera kutsatzen duten gasen emaria esponentzialki murrizten dugu, baita erregai fosil baten beharra eta soinu-kutsadura ere. Garraio publikoa erabiliz, autobusaren kasuan esaterako, 60 pertsonak kotxe bana erabiltzea ekiditen dugu, kutsadura, zarata, espazioa eta arriskuak behera eginez.

Elektrotresnetan kontsumitzen den energia txikiagotzeko, hainbat aholku dauzkagu: arropa-garbigailua eta plater-garbigailua goraino beteta daudenean martxan jartzea, arropa lehorgailua alde batera utzi eta arropa era tradizionalean eskegitzea, aparailu energetikoki eraginkorragoak erostea, hozkailuaren atea denbora luzean zabalik ez uztea… eta abar. Horrez gain, paperaren kontua aipatzekoa da. Ahalik eta gutxien xahutzeko zenbait trikimailu erabil daitezke: orriak bi aldeetatik erabiltzea, haien espazioa maximoan okupatzea, paper

18

Page 19: MGZ Jarduerak

birziklatua erabiltzea, baliabide informatikoak erabiltzea paperaren ordez… eta beste hainbat.

Energia eta baliabideen murrizketaz gain, kontsumismoaz ere arduratu behar gara. Baztertu egin behar dugu eta kontsumo arduratsua bultzatu. Ezinbestekoa duguna besterik ez erostea dugu helburu. Horretarako luxu, opari eta gutizia puntualak mugatzea komeniko litzaiguke. Zaharkitzapen programatuari ere arreta jarri behar diogu: berehala apurtzeko eta beste produktu berri bat erosteko programatua dagoen hori erostea ekidin behar dugu eta benetan iraunkorrak diren produktuak erosi. Honek, halaber, zaborraren sorreraren txikiagotzean lagunduko du, baita baliabide naturalen gehiegizko ustiapenaren murrizketan ere.

Gaztelaniazko hiru “R”ak deritzenen artetik (reducir, reciclar y reutilizar) azkeneko biak ere funtsezkoak ere ditugu. Birziklatu gabe hondakinen kopurua izugarri handituko da. Hori gauzatzeko keinu txiki bat besterik ez dugu egin behar: zaborrontziaren ondoan beste hiru edukiontzi gehitu eta beirak, paperak eta plastikoak behar bezala banatu (maiz laugarren edukiontzi bat gehitzen da, aluminioa bereizteko). Birziklapena hobetzeko gomendio txiki batzuk ere baditugu: esne edo beste

edozeren brick-ak, baita kartoizko kaxak guztiz ireki (birziklatze zentrokoentzat mesede bat egiten ari zaren bitartean, leku gehiago egiten ari zara hondakin gehiago birziklatzeko); ez itzazu tapoirik bota beiraren edukiontzira, ezta tatrabrickik kartoienera (plastikoekin batera doaz!)... eta abar. Baina, informazio gehiago behar baldin baduzu hainbat baliabide erabil ditzakezu, Interneten, esaterako hainbat webgune aurki ditzakezu. http://elreciclaje.org/ da adibide bat.

Azkenik, berrerabilpenaren kontua dugu. Ahal dugun guztia berrerabiltzea komeni zaigu, ahalik eta gutxien zakarrontzira botatzeko. Adibidez, plastikoko poltsak, supermerkatuetakoak, erabili bezain laster bota

Page 20: MGZ Jarduerak

beharrean, beste egun batzuetan erabili ditzakegu berriro. Baina hainbat eta hainbat truku original aurki ditzakezu mundu osoan zehar! Gazta marragailu zaharra belarrikoak uzteko txoko bilakatu dezakezu! Lepokoak eta bestelako bitxiak egin laten tapakiekin! Teontziak loreontzi gisa erabil ditzakezu! Utzi ezazu imajinazioa aske!

Guk dugu etorkizun iraunkor bat sortzeko erantzukizuna. Gure esku dago hurrengo belaunaldiari mundu berri bat uztea, garapen iraunkor batean oinarritua. Baina horretarako, kontsumoa murriztu, birziklatu eta berrerabili egin behar dugu. Eraiki dezagun mundu hobe bat! Prest al zaude zure jokabidea aldatzeko? Mundua arriskuan dago, lagun iezaiozu!

20