2. ORRIALDEA 2015ko martxoaren 20,...

8
2015ko martxoaren 20, Ostirala Número: 370 Abian da Korrika 2015! Urepelen hasi zen, atzo, euskararen aldeko lasterketarik han- diena. Nafarroatik gaur eta bihar igaroko da martxoaren 28an Bilbon bukatuko den ekimena. 2. ORRIALDEA OHITURAK Erriberako erromesak, Xabierrerako bidean ibilaldiaren lehenengo asteburuan. FERMÍN PÉREZ-NIEVAS XABIERRALDIEN 75. URTEURRENA Ospakizuna Eguraldia alde izan zuten arren, soilik 8.000 pertsona izan ziren Xabierreko Gaztelura abia- tu ziren ibiltariak. 4-5. ORRIALDEAK HISTORIAREN TXOKOA ROALD AMUNDSEN, HEGO POLORA IRITSI ZEN LEHENENGOA 8. ORRIALDEA NAFARROAN BARRENA EULATEKO ANDRE MARI ELIZA, MISTERIOAREN ATARI 6. ORRIALDEA

Transcript of 2. ORRIALDEA 2015ko martxoaren 20,...

Page 1: 2. ORRIALDEA 2015ko martxoaren 20, Ostiralastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/03/26/ikasberri-entero-20-de... · eta gau-eskola zein euskaltegien egu-neroko lana indartzeko dirua

2015ko martxoaren 20, OstiralaNúmero: 370

Abian da Korrika 2015!Urepelen hasi zen, atzo, euskararen aldeko lasterketarik han-diena. Nafarroatik gaur eta bihar igaroko da martxoaren 28an Bilbon bukatuko den ekimena. 2. ORRIALDEA

OHITURAK

Erriberako erromesak, Xabierrerako bidean ibilaldiaren lehenengo asteburuan. FERMÍN PÉREZ-NIEVAS

XABIERRALDIEN

75. URTEURRENAOspakizuna Eguraldia alde izan zuten arren, soilik 8.000 pertsona izan ziren Xabierreko Gaztelura abia-tu ziren ibiltariak. 4-5. ORRIALDEAK

HISTORIAREN TXOKOA

ROALD AMUNDSEN, HEGO POLORA IRITSI ZEN LEHENENGOA

8. ORRIALDEA

NAFARROAN BARRENA

EULATEKO ANDRE MARI ELIZA, MISTERIOAREN ATARI

6. ORRIALDEA

Page 2: 2. ORRIALDEA 2015ko martxoaren 20, Ostiralastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/03/26/ikasberri-entero-20-de... · eta gau-eskola zein euskaltegien egu-neroko lana indartzeko dirua

22015ko martxoaren 20, Ostirala

EUSKARA Korrika 2015

NAHASTE-BORRASTE

BERTSOLARITZA

Erabakita gelditu da NBTX15-eko finala

Eneko Lazkozek ez zuen hutsik egin igandean Bur-latako entzunaretoan jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan eta finalera zuzenean eramango duen azken pasea eskuratu zuen. Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Aritz Saragueta, Migel Mari Elosegi Luze eta Oier Lakuntzak bete zituzten, hurrenez hurren, gaine-rako postuak. Hartara, erabakita gelditu da dato-rren martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finalean parte hartuko duen bertsolari zortziko-tea: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Ander Fuentes ‘Itturri’, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.

EUSKARA

‘Jon eta Jone’ EITBren fikziozko saioa, Ikasbil atarian ikusgai

Euskadi Irratiaren eta HABEren arteko lanki-detzari esker, “Jon eta Jone”ren atal guztiak Ikasbil atarian aurkituko dituzue, gidoi eta guz-ti. Horrez gain, B2 eta C1 mailetako euskara-ikasleentzat jarduerez hornituko dira eta ata-rian eskegi. “Jon eta Jone” fikziozko saioaren helburu nagusia entzuleari tarte entreteniga-rria eskaintzea da. Horretarako, gaien eta egoe-ren aukeraketa asko zaindu da eta ahozko ere-duan oinarrituta idatzi ditu gidoiak Koldo Almandoz zinemagileak. Hizkera naturala era-biltzen du, etenaldi, errepikapen edo elipsiak bere horretan azalduz.

LITERATURA

Janosch idazle alemaniarraren ‘Neuk sendatuko zaitut, Tigre’ argitaratu du Pamielak Pamielak Janosch idazle eta ilustratzaile ale-maniarraren ‘Neuk sendatuko zaitut, Tigre’ argitaratu du, Ainhoa Irazustabarrenaren itzulpenarekin. Adiskidetasunaz hitz egiten duen istorio honetan, tigre bat eta hartz bat dira protagonista nagusiak. Tigre txikia gaixo-tzean, hartz txikia arduratuko da hura zain-tzeaz, eta basoko animalia guztiek lagunduko diete animalien ospitalera. Egiazko adiskide-tasuna, are gehiago, une zailetan erakusten dena, da irribarrea pizten duen kontakizun samur honen muina.

EUSKARAREN ALDEKO

LASTERKETA HANDIENAKorrika 2015 Atzo atera zen Urepeletik eta 11 egunez gelditu gabe Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketak

2013ko Korrikako irudia, Iruñeko kaleetan barrena. IBAN AGUINAGA

Diario de Noticias

Atzo hasi zen, Urepelen, euska-raren aldeko lasterketa erral-doia. 11 egunez gelditu gabe,

Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte.

Zer da Korrika? Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko laster-keta erraldoia da. Gure hizkuntza-ren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien egu-neroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bil-bora zeharkatu zuen 1. Korrika anto-latu zenetik, euskararen alde anto-latzen den ekitaldirik jendetsuena

eta garrantzitsuenetakoa da. Ordu-danik, 18 Korrika eta 34 urte igaro dira.

2015eko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak

hemeretzigarren aldiz. Bi mila kilo-metro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako mila-ka korrikalarirekin, gau eta egun gel-ditu gabe.

Korrika hasi eta amaitu arte,

lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika hel-mugara iristean irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean

IBILBIDEA

KORRIKA NAFARROAN, BI EGUNEZ

3 Martxoaren 20an: Dantxarinea,

Urdazubi, Amaiur, Arizkun,

Arizkun, Elbete, Elizondo,

Gartzain, Irurita, Ziga, Aniz,

Berroeta, Almandoz, Alkotz,

Iraizotz, Gelbentzu, Markalain,

Ollakarizkieta, Unzu, Orrio, Aki-

rriain, Arre, Atarrabia, Uharte,

Atarrabia, Burlata, Sarriguren,

Mendillorri, Lezkairu, Mutiloa,

Arrosadia, Azpilagaina, Zabal-

gunea, Alde Zaharra, Txantrea,

Antsoain, Errotxapea, Doniba-

ne, Iturrama, Zizur Txikia,

Barañain, Donibane, Sanduze-

lai , Buztintxuri, Artikaberri.

3 Martxoaren 21ean: Berriozar,

Aitzoain, Berriobeiti, Irurtzun,

Madotz, Astitz, Alli, Lekunberri,

Uitzi, Leitza.

gordetzen dena.

Euskal Herritik, Euskal herriarentzat Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioe-tan. Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berresku-ratzearen alde egindako hautua era-kusten du. Korrika Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da. Bi urterik behin egiten den lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak gora egiten du eten-gabe, Korrikaren antolaketan mila-ka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitar-tean ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.

Page 3: 2. ORRIALDEA 2015ko martxoaren 20, Ostiralastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/03/26/ikasberri-entero-20-de... · eta gau-eskola zein euskaltegien egu-neroko lana indartzeko dirua

2015ko martxoaren 20, Ostirala 3

LEHIAKETAK Literatura

IRUÑEKO GAZTEENTZAKO XXV. LITERATUR LEHIAKETALiteratura eta gazteak Iruñeko Udalak antolatuta, 14 eta 19 urte bitarteko gazteek euren poesia edo narrazio lanak maiatzaren 5a arte aurkeztu ahal izango dituzte.

Gazte bat Iruñeko Gazteluko Plazan, irakurtzen. UNAI BEROIZ

Diario de Noticias

Iruñeko Udalak gazteentzako lite-ratur lehiaketa baterako deia egin du. Lehiaketak bi modalita-

te ditu: Poesia eta Narrazio labu-rra.

Lehiaketa honetan bizitokia edo ikastetxea orain Iruñean duten gaz-teek hartzen ahal dute parte, bal-din eta lanak aurkezteko mugae-gunean 14 urte beteta eta 19 urte baino gutxiago badituzte.

Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate eta hizkuntza bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta gaztela-niaz edo euskaraz idatziak, jato-

XEHETASUNAK

3 Iruñeko Gazteentzako Literatur

Lehiaketa: 14 eta 19 urte bitar-

teko gazteei zuzenduta, bi

modalitatetan aurkeztu ahal

izango dira lanak, poesia eta

narrazio laburra.

3 Epea: Idazlanak Gazteendako

Argibide Bulegoan aurkeztuko

dira, Gaztediaren Etxean (Zan-

goza kalea, 30), 2015ko maia-

tzaren 5eko (asteartea) 14:00ak

baino lehenago. 3 Sariak: Hiru sari banatuko dira.

375, 190 eta 125 eurokoak,

hurrenez hurren.

rrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Lan bera ezin izanen da itzulita aurkeztu bi hizkuntze-tan.

Idazlanek ondoko luzera izanen dute. Poesian, 14 bertso, gutxienez, eta 40, gehienez. Narrazio labu-rrean 2 orri, gutxienez, eta 5, gehie-nez, betiere tarte bikoitza utzirik eta bakarrik alde batetik mekano-grafiaturik.

Idazlanak Gazteendako Argibide Bulegoan aurkeztuko dira, Gazte-diaren Etxean (Zangoza kalea, 30), 2015ko maiatzaren 5eko (asteartea) 14:00ak baino lehenago, ondoko eran: lan bakoitzeko 5 kopia aur-keztuko dira, gutunazal itxi baten

barruan, izenorde batez sinaturik eta kopia bakoitzean lehiakidearen adina adierazita. Gutunazalaren kanpoko aldean, ondoko testua idatzi behar da: “Iruñeko Gazteen-dako Literatur Lehiaketa. 2015 urtea.” Horretaz gain, hizkuntza, modalitatea, lanaren izenburua, egilearen izenordea eta adina jarri beharko dira.

Gutunazal horren barnean beste gutunazal bat sartuko da, itxita; horren kanpo aldean egilearen ize-nordea idatziko da, eta barne aldean orri bat sartuko da, egilea-ren ondoko datu pertsonalak adie-razita: izena eta bi abizen, helbi-dea, telefonoa eta oraingo ikas-

tetxea helbidea Iruñean finkatua ez badu.

Sariak Hiru sari emanen dira, modalita-

te eta hizkuntza bakoitzeko: Lehen saria, 375 euro; bigarren saria, 190 euro; eta hirugarren saria, 125 euro.

Halaber, saritzat 75 euro duten bina akzesit ematea proposatu ahal izanen du epaimahaiak modalita-te bakoitzeko. Epaimahaiak eman gabe uzten ahalko ditu aurreikusi-tako sariak oro edo horietako ba-tzuk. Saritu gabeko lanak Gazte-diaren Etxeko Gazteendako Argi-bide Bulegotik erretiratu ahalko dira, 2015ko abenduaren 31ra arte.

Page 4: 2. ORRIALDEA 2015ko martxoaren 20, Ostiralastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/03/26/ikasberri-entero-20-de... · eta gau-eskola zein euskaltegien egu-neroko lana indartzeko dirua

42015ko martxoaren 20, Ostirala

GAUR EGUN Xabierraldia

ERROMES GUTXIAGO 75.

URTEURRENEANLehenengo asteburua Eguraldia alde egon arren, 8.000 erromes eta ibiltari izan ziren Xabierreko Gaztelura abiatu zirenak, Francisco Perez apezpikuak emandako mezan parte hartzera.

Erromesak Iruñerrian, Xabierrerako bidean. UNAI BEROIZ

Diario de Noticias

ElBeroa eta eguraldi ona urteko lehenengo Xabierrerako bidearen ezaugarri nagusiak

izan ziren. Bidearen 75. urteurre-nean, milaka izan ziren makila eskuan eta txapela buruan, Xabie-rreraino abiatu ziren pertsonak. Eguzkitako krema ezinbesteko lagun izan zen, izan ere, eguna aurrera joan ahala termometroak gora egin zuen 20 graduak eman arte. Zerua, halaber, garbi manten-du zen. Lehenengo erromesaldi egun honetan, azken bi edizioetan egin den bezala, meza berezi bat

Haur, gazte eta heldu,

denetarik ikusi zitekeen

urtero garai honetan

egiten den ibilaldian

eskaini zen: erromesaren ongi eto-rri meza. Eukaristia Xabierreko Gazteluaren atarian egin zen. Bes-talde, erromesaldia hurrengo egu-nean bukatutzat eman zen, Fran-zisko Perez apezpikuak eman zuen bigarren meza batekin, leku berean.

Adin guztietako lagun eta seni-deek eguneko lehenengo orduan ekin zioten Xabierrerako bideari, non kirolak, tradizioak eta erlijioak bat egiten duten. Askorentzat, ezin ahaztu, eguneko unerik onena gosariaren ordua izan zen, duda-rik gabe.

Santi, Mikel Jaso, Fermin Urtado,

Iñaki Buldain eta Silvia Gonzalezek osatzen zuten taldeak Monrealen egin zuen lehenengo geldialdia, indarberritze aldera. Halaxe azaltzen zuten Xabierrera abia-tzeko gogoa: “Duela urte asko hasi ginen Xabierreko bidea egiten. Pentsatzeko eta ipurdia gogortzeko balio duen eguna da”, zioten txantxetan. Beroa eta bidea gailen-tzeko era onena “oinetako onak eramatea eta iristerakoan garagar-do freskagarri bat hartzea” dela zio-ten, gainera. Ibiltarietako batzuk txistorra eta txingarra bitartez aset-zen zuten gosea, inguruko erromes askoren inbidiarako. “Gure tra-

dizioa da”, zioten Iñaki Goñi, Anto-nio Osta, Rafa Arregui eta Lourdes Osesek, “euria egin izan duenean ere egin dugu barbakoa”.

Urtero bezala, Xabierrerako bidean gazte, heldu eta zaharren aurpegiak ikusi ahal izan ziren. Txikienek talde handitan egin zituzten errepideko ibilbideak, energiaz gainezka denbora guztian. “Honakoa bezalako egun baten alderik honena denbora guztia elkarrekin egon gaitezkeela da”, zioen 15 urte inguruko neska talde batek, Jesuitarretako ikasleak. “Oso goiz jaiki gara hona etortzeko, bai-na ez zaigu inporta, eskolara joa-

Milaka pertsona abiatu

ziren Xabier aldera,

eskuan makila eta

buruan txapela jantzita

Page 5: 2. ORRIALDEA 2015ko martxoaren 20, Ostiralastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/03/26/ikasberri-entero-20-de... · eta gau-eskola zein euskaltegien egu-neroko lana indartzeko dirua

2015ko martxoaren 20, Ostirala5

teko goiz jaikitzea baino hobea da”, esaten zuten barrezka. Beraiek, bes-te ehunka pertsonek bezala, Xabie-rren igaro zuten gaua, hurrengo egu-nean ospatzen zen mezara joan ahal izateko.

Judasen Benta ezinbesteko geldial-dia izan zen, bai indarberritzeko, bai laguntza jasotzeko behar izanez gero. Izan ere, bertan kokatu ziren, bideko beste hainbat gunetan bezala, Guru-tze Gorriko zein Hera masaje zentro-ko boluntarioak. Egun guztian zehar, ehunka ibiltari lagundu zituzten. “Beste urteetan baino pertsona gutxiago etortzen dira giharretako arazoekin, baliteke beroagatik iza-tea, hotzak min gehiago eragin deza-keelako muskuluetan”, adierazi zuen masajistetako batek.

Xabierraldiaren nondik-norakoak Martxoko lehenengo bi asteburue-tan, eta Graziaren bederatziurrena-rekin bat, Nafarroa osoko milaka erromesek betetzen dituzte Xabierko gaztelura doazen errepideak, santua gurtzeko Batzuk kirola egiteak mugi-tuta eta beste batzuk erlijio sentimen-duak bultzatuta, adorea behar da Iru-ñetik, adibidez, Xabierreraino dau-den 50 kilometro baino gehiagoak ibiltzeko.

Xabierraldien jatorria XIX. mende-tik dator. 1885. urtean, kolera epide-mia batek jo zuen Nafarroa, eta Dipu-tazioak laguntza eskatu zion San Frantzisko Xabierkoari. Gaixotasu-na Nafarroatik uxatuz gero, oinez joanen zirela denok, prozesioan, agindu zioten.

Santuak erreguak entzun zituen, eta horrela jaio zen tradizio herrikoi hori, egun xabierraldi izena hartu duena. Heldutakoan, neke-neke egin-da, erromesak gaztelu aurreko zelai-gunean bildu eta meza entzuten dute, apezpikua buru dela.

San Frantzisko Xabierkoaren bizitzaren gain Frantzisko Xabierkoa familia noble batengan jaio zen, eta Joan Jatsukoa-ren eta Maria Azpilkuetakoaren sei-garren semea izan zen. Xabierren aita gizon garrantzitsua zen Nafa-rroako erresuman. 19 urtetan, Fran-tzisko Parisera joan zen Sorbonako unibertsitatean ikasteko eta han San Ignazio Loiolakoa ezagutu zuen. San Ignaziorekin batera sortu zuen Jesu-sen Konpainia.

Orduan lotu zitzaion munduko bazterretan Berri Ona erakusteari. Hura 11 urteko ibilbide gorabehera-tsua izan zen Afrikako eta Asiako hamaika herrixka eta hiritan barre-na, harik eta 1552ko abenduaren 3an biriketako minak jota hil zen arte, noiz eta Txinako inperioan sartzeko zorian zegoenean. 46 urte zituen. Bost mende geroago, ibili zen leku guztietan mantentzen da bere bizi-tza eta lanaren arrastoa, eta bere sor-lekuan, Nafarroan, egiazki maite dute, egiazki gurtu eta miresten dute.

Erromeak lehenengo Xabierraldiko mezan parte hartzen.

Hirurogehita hamabost Xabierral-dik hamaika istorio eta pasarte biltzeko haina ematen dute. Istorio horietako protagonistetako asko oraindik ere ibilaldia egiten jarrai-tzen duten horietakoak dira. Talde horren baitan biltzen dira Uhar-teko Lagunak Elkarteko kideak,

Andana bat istorio eta pasarte biltzen dituen bideagaur egun boluntarioki salda eta jana ibiltari eta erromesei eskaint-zen dizkietenak. Duela urte batzuk, izan ere, beraiek ziren zapatak jan-tzi eta Xabierrerainoko bideari eki-ten zietenak. Talde honetako kideak tradizio honen eramaile dira, izan ere, ohiturak biltzen

dituen haina urte ere badituzte ba-tzuk. Javier Etxeberria,beteranoe-nak, halaxe kontatzen zuen: “1960-1965 inguruan ardo botila bat lur-peratzen hasi ginen bideko gune zehatz batean eta, hurrengo urtean, lurpetik ateratzen genuen beste berri bat haren ordez ezartzeko”.

Urtean aurrera joan ahala, tra-dizioari heutsi diote eta edizio guz-tietan euren “altxorra” lurpetik ate-ratzen dute, izan ere, “aski gozoa egoten jarraitzen du” ardo beltzak. Beraientzat, erlijioak baino, tra-dizioak dauka pisua ekitaldi hone-tan.

Antonio Gómez, Javier Butini eta Javier Etxeberria, lurperatu zuten botila eskuan duela. UNAI BEROIZ

Page 6: 2. ORRIALDEA 2015ko martxoaren 20, Ostiralastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/03/26/ikasberri-entero-20-de... · eta gau-eskola zein euskaltegien egu-neroko lana indartzeko dirua

62015ko martxoaren 20, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Eunateko Andre Maria eliza

Ehorzketak aurkitu dira klaustroa-ren zutabeen artean eta hilobi bat ere badago sarrerako ate ondoan. Besteak beste, erromesen maskor horietako bat agertu zen. Beraz, horrek guztiak esan nahi du erro-mesak lurperatzeko eliza izan zela.

Oin oktogonala du -Jerusalemgo Hilobi Santuak eta Donejakue bideko beste bi eraikuntzak beza-la- eta arkupe eder batez dago inguratua. Guztira, 33 arku dira eta kapitelak apainduak daude. Abside pentagonalak eta epistola-

Donejakue bideko elizarik berezienetako batri atxikitako dorre txikiak hausten dute oin oktogonalaren harmonia. Dorre horrek oin karratua du. Kanpoaldeko hormetan leiho kalatuak eta itsuak tartekaturik daude eta bi ate ditu: iparraldekoa Bidearen aurrean, oso dekoratua, eta beste xumeago bat sartaldera.

Silarrizko hormetan bi altuera nabari dira eta angelu bakoitzean bina zutabe daude elkar gainka paratuak.

Erdi Aroko eliza honetatik oso hurbil, Olkotzen, San Migel eliza dago. Eunatekoa bezalako ataria

du baina alderantziz egina. Eleza-harraren arabera, Eunateko ata-ria egiteko enkargua jaso zuen hargin-maisua haserretu egin zen, bera kanpora joana zelarik, natu-raz gaindiko indarrak zituen erral-doi batek hari aurrea hartu eta lana egin zuelako. Apezak erron-ka bota zion harginari antzeko lana hiru egunetan egiteko. Har-ginak balentria handi hori egin zuen, betiere sorginek, sugeek eta araoek lagundurik, baina emaitza hauxe izan zen: ataria berdin-ber-dina da baina alderantziz egina. Atari hura ikusi eta erraldoia sumindu zen. Orduan, harginari sekulako zartakoa eman eta Olko-tzeraino bidali zuen airetik.

IZPIRITUAREN

HARRIZKO

EDERTASUNAErromanikoa Eunateko Andre Maria eliza paisaia lau eta ireki baten erdian kokatzen da, bere izpiri-tualtasuna gehiago nabarmendu besterik egi-ten ez duena.

Eunateko Andre Maria Elizaren kanpoko aldea. AINARA IZKO

Diario de Noticias

Ilunabarraren itzalak bere begi belzkara zabaltzen duenean edo egunsentiaren lehen argi txintekin

batera. Horra zein den unerik onena Donejakue bideko elizarik eder eta liluragarrienetakoa ikusteko, hots, Eunateko Andre Mariaren eliza (1170), xumea, bitxia eta misteriotsua. Hantxe dago zelai baten erdian zutik Garesera iritsi baino lehen, soroz eta alorrez inguraturik.

Inguru osoak ekiloreen kolorea hartzen du udan. Tenplu erromani-ko hau paregabea da, oin oktogona-la duelako eta klaustroak eliza bera inguratzen duelako. Misterioa dario alde guztietatik, ez baitakigu zein den bere jatorria, eta barnealdeak ez du sosegurako aukerarik ematen.

Hori bai, badakigu tenplua errome-sentzako ospitalea izan zela, hilda-koen kanposantua, ibiltarientzako argia eta gidaria, kristauen gurtza tokia eta, azkenik, Lurreko santute-

gia indar esoterikoen bila ari dire-nentzat. Harritu eta liluratu eginen zaitu bere geometria misteriotsuak, hunkitu erabat bere barnealdeak. Eta izanaz gain, izena ere misterioari lotua dago: zergatik “ehun ate”? Saia zaitez igartzen.

Muruzabalen (Itzarbeibar), - Done-jakue bidearen ibilbide tolosarrean, eta bide horrek Orreagatik datorre-narekin bat egin baino lehentxeago- hantxe dago zutik bakardade gorrian Eunateko Andre Mariaren eliza ikus-garria, hots, arkitektura erromani-koaren ale bitxia, bakana, paregabea, ederra.

Monumentu nazionala da. 1170ean eraikia, ez dago batere argi nork egin zuen. Zenbait historialarik diote tenplarioek altxatu zutela eta San Joan ordenako ospitalea izan zela. Aldiz, herri tradizioaren arabera, erregina edo andre batek eraikiarazi zuen, hileta kapera izan zedin, eta emakume hori hantxe omen datza, harrien azpian.

‘El monje’ pelikulako eszena batean ageri da. CEDIDA

Eliza erromanikoa, larrez inguraturik. GRUPO LIMAGRAIN

EUNATE

Page 7: 2. ORRIALDEA 2015ko martxoaren 20, Ostiralastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/03/26/ikasberri-entero-20-de... · eta gau-eskola zein euskaltegien egu-neroko lana indartzeko dirua

2015ko martxoaren 20, Ostirala 7

KLASK!

ANTZERKI GAZTEAREN BIGARREN TOPAKETA, ATARRABIAN.Joan zen igandean

itxi zen Antzerki Gaztearen Bigarren Topaketan izena

emateko epea. Topaketa “sormenaz eta antzerkiaren

magiaz gozatzeko” aukera bezala aurkezten da eta apiri-

laren 10a eta 11n ospatuko da Atarrabian. Tailerrak

euskara eta gaztelaniaz eskainiko dira eta 12 eta 20 urte

bitarteko gazteak bilduko ditu. OSKAR MONTERO

VILLATUERTAKO BESTAK. Villatuertan San Veremundo bestak ospa-

tu zituzten duela gutxi. Herriko bestei suziriaren jaurtiketarekin eman zioten

hasiera eta afari herrikoia eta dantza izan zituzten ondoren. Errebotean forja era-

kusketa ezarri zuten, polikiroldegian ipuinak irakurri zituzten eta zezen ikuskizu-

na eskaini zen. Egun handian santuaren irudiaren prozesioa egin zen. M.GONZÁLEZ

OBERENAREN 75 URTEURRENA. Oberena

bere 75 urteurrena ospatzen ari da eta, ekimen nagu-

sien artean, Zitadelan arte erakusketa bat ezarriko

dute ekainean, zale eta jarraitzaileen eskutik, eta Maite

Izurdiaga Berrando kazetariak ‘Aupa Oberena’ liburua

argitaratu du. Ekimen kulturalez aparte, entitateak

bestelako aktibitateak ere egingo ditu taldeko kideen-

tzat, batez ere uda aldean ospatuko direnak. Halaber,

elkarteko beste taldeentzat zuzendutako aktibitateak

ere egingo dira. UTZITAKOA

EKIMEN SOLIDARIOA TUTERAN. ‘Afrika bihotzean’ lemari jarrai-

tuz, Tuterako Anunciata Ikastetxeak Operación Bocata delakoa ospatu zuen.

Ekimen honen bitartez bildutako guztia bi proiektutara bideratuko da: Kame-

runen nerabeei lanbide heziketa ikastaroak eskaintzen dituen batera eta

Marfileko Kostan ospitaleak laguntzera bideratutako beste bat. UTZITAKOA

LESAKAN ZUHAITZAREN EGUNA OSPATU ZUTEN. Egu-

raldi txarrak ez zuen Lesakako Zuhaitzaren Eguna ospatzea ekidin. Dene-

tara, 136 zuhaitz izan ziren landatu zirenak. Horien artean, 50 pago, 50

haritz, bi gereziondo eta 4 intxaurrondo. Landaketan, Arcelor Mittaleko

langileek ere parte hartu zuten. UTZITAKOA

Page 8: 2. ORRIALDEA 2015ko martxoaren 20, Ostiralastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/03/26/ikasberri-entero-20-de... · eta gau-eskola zein euskaltegien egu-neroko lana indartzeko dirua

82015ko martxoaren 20, Ostirala

HISTORIAREN TXOKOA Roald Amundsen

IDATZI GAITZAZU...

JARRI ZAITEZ HARREMANETAN GUREKIN:

Zuen argazki, iruzkin edo albistean helbide hone-tara bidali ditzakezue:

AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO ARGITALPENA:

3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NN. Arigita, F. Pérez-Nievas,

J.A. Martínez eta M. Mindegia.

IPAR ETA

HEGOAREN BILAAitzindaria Roald Amundsen Poloetako lurrak ikertu zituen abenturazale handienetako bat izan zen, Antartidara iritsi zen lehenengoa.

Roald Admunsen esploratzailea.

Diario de Noticias

Roal Engelbregt Gravning Amundsen 1872ko uztailaren 16an sortu zen. Poloetako

lurrak ikertu zituen abenturazale handienetako bat izan zen: Hego Poloraino lehenengoz iritsi zen Antartidako espedizioa gidatu zuen eta lehenengoa izan zen Ipar-ekial-deko bidea zeharkatzen, Atlantikoa Pazifikoarekin lotuz.

Gainera, Ipar Poloaren gainetik hegan egin zuen lehenengo airezko espedizioan parte hartu zuen. Amundsenek itsas marinel bezala esperientzia zabala zuen eta bizirau-pen teknika asko zituen, horietako asko neguko kiroletako esperien-tziatik, eskimalen bizimodutik eta aurretik egindako espedizioetatik ateratakoak. Irteera desberdinetan nabigazio, eski, ingeniartiza airenau-tiko eta abiazio ingeniaritza talde onak izan zituen alboan. Amundsen 1928ko ekainaren 18an desagertu zen, Artiko inguruan erreskate ope-razio batean zegoen hegazkinean zebilela.

Hegomuturra, amets betea Antartikan, De Gerlacheren biral-

dian parte hartu ondoan (1897-1898), Gløa 47 tonatako ontzia erosi eta Norvegiatik abiaturik (1903ko ekai-naren 17), Groenlandiako kostaldea kurritu, Barrow eta Lancaster itsa-sarteak zeharkatu eta Gilen Erregea-ren Lurrera iritsi zen. Bertan eman zituen bi urte. Izan ere, bere lehe-nengo helburua Ipar Poloa konkis-tatzea bazen ere, Robert Peary esta-tubatuarrak aurrea hartu ziola ohar-tu zenean bere ideia bertan behera utzi zuen. Dease itsasartea igaro ondoan Alaskako itsasertzean ego-

XEHETASUNAK

NON DA ZER?

3 Hegoburua edo Hego poloa:

Hegoburua edo Hego poloa

planeta batean hegoalderen

dagoen puntua da, biraketa

ardatzak planetako hegoal-

deko lurrazala zeharkatzen

duen lekua. Lur planetan,

hegoburua Antartikaren gai-

nean ezarria dago, iparburutik

2600 bat kilometrora. Roald

Amundsen norvegiarra izan

zen lehena leku horretara

heltzen, 1911. urtean. Geroztik

ailegatu direnen artean aipa-

tzekoa da Sir Edmund Hillary

(1958). Hego Sandwich uhar-

teak kontutan hartu gabe,

hegoburutik gertuen dagoen

lekua Txile da, eta Ushuaia da

gertuen dagoen hiria, Argenti-

nan kokatua, eta gertuen

dagoen herria Puerto Williams

da, Txilen.

kitu zen eta 1905-1906ko negua ber-tan eman zuen. 1906. urtean iritsi zen Bering itsasartera.

1911. urtean Antartikarako biraldia antolatu zuen, eta bera izan zen Hegoburura heldu zen lehena, 1911ko abenduaren 14ean. Bere prestaketa fisikoak eta zakurrek tiratutako tri-neoen erabilerari esker lortu zuen bere helburua, kasu honetan, Nor-begiako bandera zintzilikatzeko ametsa betez. Scott baino hilabete lehenago iritsi zen. Hegazkin istri-pu batean hil zen, Iparraldeko Lur-buru aldean, Nobile italiarrari laguntza ematera abiatu zen batean (1928).

300 urte Antartikara iristeko

Antartida ikusi omen zuen lehen esploratzailea Gaztelako Gabriel palen-tziarra izan zen, XVII. mendean. XVIII. mendean, Bouvet de Lozier nahiz James Cook itsasgizonek ezin atzeman izan zuten kontinentea bera. Espedizioak aniztu egin ziren XIX. mendearen lehen erdialdean: W. Smith, Bransfield, Palmer, Bellingshausen, Davis (kontinentean leho-rreratu zen lehena, 1821), Weddell, Dumont d´Urville, Wilkes, Ross. Hala-ko aurkikunde garrantzitsurik egin gabe mende erdia egin ondoan, XIX. mendearen bukaeran Antartikarako espedizio berriak antolatu ziren: Gerlache de Gomery (lehen negua Antartikan, 1898), Scott, Nordenskjöld, Charcot, Schackleton, Roald Amundsen. 1900an, Erresuma Batuko Robert Falcon Scott zuzenduriko Discovery espedizioa 82º17’ latitude-ra ailegatu zen. 1911an Roald Amundsen Hego Polora ailegatu zen aben-duaren 14an eta Scott 1912ko urtarrilaren 17an.