Ikasberri gabonak 2014

download Ikasberri gabonak 2014

of 20

  • date post

    06-Apr-2016
  • Category

    Documents

  • view

    225
  • download

    0

Embed Size (px)

description

 

Transcript of Ikasberri gabonak 2014

  • IKAS BERRI

    IKAS BERRI

    www.durangojesuitak.org

    2014ko Abendua 46. alea

    LAGUNTZAILEA

    Lege gordailua: SS/1382-2009

    3 Begira Berriro, Begira Barrutik

    4 San Jose Jesuitak 15-20

    5 Las razones de Ellacuria, Arrupe y las Nuestras

    6 Irakurketaren Bidetik

    7 IKT Heldutasun Asterketak

    8 Zientziarekin Solasean

    9 Batxilergoko Bizimoduan Barrena

    10 Azoka

    11 Empresa bisitak

    12 Euskararen Nazioarteko Eguna

    13 Juanjo Moreno Durangaldea Hazten eta Hezten

    14 Euskaraz Kampoko Ekintza Berriak

    15 Multikirola Taldeak

    16 Ongi Etorriak Ikastetxeko Kirol Mundura

    17 XXII. Valentin Juaristi Txapelketa

    18 Antiguos Alumnos

    19 Ate Irekiak

  • 2Alaitz Lopez - 5D

    Paule Gomez - 1B Ekie Unamuno - 2B

    Nerea Astarloa - 3B Amaia Imaz - 5B

  • 3ORAIN ARTEIrailetik Ignaziar astera arte Indar Lerroen kartelak berriro begiratzera gonbidatu gaitu. Irailean bizi izandako udari begiratu genion berriro eta udan zehar jasotako bizia eta sua antzeman genituen. Kurtso hasieran gonbidapen berri hori sakontzen hasi ginen eta konturatu ere konturatu ginen berriro begiratzeko, gure interese-tatik, gure mundu txikitik, gugandik atera behar genuela. Horrela gehiago ikusten genuen eta errealitatean dagoen aniztasuna antze-man ahal genuen. Poza eta tristura, guda eta bakea, bertakoak eta etorkinak, altuak eta txikiak, indartsuak eta ahulak,...

    Bada errealitatea anitza gero!! Kolorez beteta baitago!! Maitasuna-ren gorria, fedearen urdina, egunsentiaren horia, itxaropenaren berdea horrela dio aurtengo abestiak. Lehen Hezkuntzakoak dantzatzen eta abesten ez dituzu oraindik ikusi? Web orrian sartu eta disfrutatu.

    Eta gu, gure Jainko Aitak bezala, aniztasun hori eta munduan dau-den desberdintasunak, are gehiago injustiziak, ikustean, ez gara ezer egin gabe gelditu behar. Horrela, mundu honetan ikusle izateari utzi eta errealitatearen protagonista bihurtu behar dugula pentsatzen dugu. Konpromezua hartu behar eta nahi dugula, Jesusek egin zuen bezala. Aurten batxilergoko boluntarioak inoiz baino gehiago dira. 2. DBHko kurtso osoak Kolonbiako proiektuaren ahotsa bihurtzea erabaki du. Solidaritate astean entzungo dituzu beraien ahotsak!! Bizkaiko Elikagaien Bankuak aurten ere eskatu digu haien janari bilketan parte hartzea eta Arrupe Elkarteak hainbat pertsona-rekin batera parte hartu izan dugu.

    Kartelaren erdian ume batek Jesus seinalatzen duelako gonbidapena

    ere ikusi dugu. Jesusek bere bizitzan, bere munduan sartu eta bere ba-rruko suarekin beste hainbat su piztu zituen. Adibidez, azaroan Igna-ziar astean ikusi dugunez, El Salbadorreko UCAko martiriak, Ellakuria eta kideak, Jesusen suagatik hil ziren. Sei jesuita horiek, El Salbadorreko egoerari behin eta berriro begiratzean, haien unibertsitatetik konpro-mezua hartu zuten, haien interesetatik ateratzekoa. Eta haien suak argi bihurtu ziren El Salbadorreko jendearentzat. 25 urte pasa ondoren El Salbadorreko herriak gogoratzen ditu, guk egin dugun bezala aurtengo Ignaziar astean, Arabako eta Bizkaiko hainbat erakunde jesuitarekin batera. 4. DBH-koek ezagutu dute Bilbon dagoen Ellakuria Funda-zioa, etorkinei harrera egokiagoa ematen saiatzen dena.

    Ignaziar astean Jesusek piztutako beste hainbat su ere ezagutu eta jaso ditugu. Nobizioak etorri ziren eta 14 gazte eta heldu horiek dauzka-ten suen lekukoak izan gara. Haiek ere erakutsi digute Jesus, kartelean umea egiten ari den bezala. Haiek Jesuita izan nahi dute, gure Jesuiten etxean dauden jesuitek bezala, mundua hobetzeko irrikaz. Beraz, gure suak oraintxe piztuta daude. Irrika hori gure bihotzean ere baitago.

    GABONAK HELTZEANJesus jaio zela adierazteko unea heldu zaigu. Ospakizun hauetan gure interesetan, gure mundu eta familia txikian geratu ahal gara ala, gure Jainko Aitak erabaki eta egin zuen bezala, xume-xume, munduan sar gaitezke eta pixkanaka-pixkanaka munduan dagoen aniztasuna eta des-berdintasunak kontutan harturik konpromezua hartu ahal dugu. Ea aurtengo Gabonetan mundua apalki aldatzen jarraitzen dugun. Utzi barruan dagoen suari pizten!! Suak pizten dituen sua izan daiteke!! BEGIRA BERRIRO GABONEI, BEGIRA BARRUTIK GABO-NEI !! Ez geratu barruan, sentitzen duguna bidera dezagun mundua hobetzeko. Xume-xume Jesus jaioberriak egin zuen bezala.

    BEGIRA BERRIRO, BEGIRA BARRUTIKMichael Pastor SJ (mpastor@durangojesuitak.org)

    Kurtso honetan eta orain arte lelo horrek mugitu gaitu, ikastetxeko horma guztietan dago eta oraintxe Ikasberriren azalean, baita izendegian ere. Aurtengo Indar Lerroen leloak berriro begiratzera gonbidatzen gaitu. Are gehiago, oraintxe, Gabonak heltzean, gonbidapena indartsuago eta biziago bihurtzen da lelo honen atzetik Gure Jainkoak hartu zuen erabakia baitago. Horregatik Ikasberrirekin batera 2015eko egutegi txiki bat helarazi dizugu, bertatik ere Indar Lerroek gonbidatzen jarraitzen dute.

  • 4SAN JOSE JESUITAK 15-20: begira barriro, barrutik

    Gure etxeko lehioak eta ateak guztiz zabaltzeko mo-mentua hurbiltzen ari da. Urtarriletik aurrera barrura begiratuko dogu, barriz ere: gure etxeko gela guztiak, bazter guztiak begiratu, arakatu. Begi bat barrura zuzenduko dogu, gure etxeko bazter guztietara, baina bestea gure ingurura, kanpora zabalduko dogu: inguru hurbiletik hasita, Durangotik, baina urruneko mundu unibertsalera zabalduz. Hori izango da gure erronka urtarriletik aurrera, guztion erronka eta guztioi lu-zatutako gonbidapena. Ateak guztiz zabaltzen diranean danok sartzeko aukera ematen da: ikasle guztiak, familia guztiak, irakas-le eta langile guztiak, gure Ikastetxean eragiten daben elkarte eta erakunde guztiak.

    Ateak zabaltzerakoan eta begiak zabalik izaterakoan nahien, beha-rren, ametsen arteko orekaren lorpenean borroka polita hasten da. Gure nahia beti izan da gure ume eta gazteak gizarte-errealitatera hurbiltzeko egoerak eta ekimenak indartzea, errealitate desbardinei buruz hausnartzea, aurreiritziak gainditzeko, elkarlanean jarduteko. Gure ikasleak gizartea aldatzeko eragile bihurtzeko nahiak bultzatu gaitu.

    Gure nahietariko bat aniztasuna eta kulturartekotasunaren kudeake-tan eredu izatea da, horretarako, aniztasuna agerian jarri eta sustatzen ahalegindu gara, irakaskuntza-eta ikaskuntza-estrategien bitartez, pastoral arloko ekintza guztietan eta paraeskolarren espa-rruan ere beste jarduera batzuen bitartez.

    Gure ikasleek gaitasun desbardinetan daukiezan lorpen mailaren hobetzea bermatzeko, ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen doguz gure hezkuntza-erantzunak, aniztasunari erantzun emateko behar di-ran banakako neurriak abiarazteko konpromisoa daukagu.Gure nortasunaren eta gizartearen pluraltasunaren arteko oreka lortze-ko lan egiten jarraitu nahi dogu. Durangoko errealitatean parte-hartze aktiboa izan nahi dogu, beti ere justiziaren defentsan.

    Hiru hizkuntzatan hizkuntza gaitasuna hobetzen lagunduko deuskue-zan metodologien indartzeari ekingo deutsogu: hirueletasunari, Inge-lez proiektuari eta HTB proiektuari bultzada emanez.

    Argi daukagu irakasle guztiak, gainerako langileak eta familiak in-plikatzea guztiz funtsezkoa dala; hau da, gure gain hartu behar dogu kalitatezko hezkuntza lortzeko erantzukizuna: kulturatekotasunean oi-narritutako, eredu inklusiboa barneratuz, ikasteko aukera errealak ema-nez gizartetik baztertuak izateko arrisku handiena daukien kolektiboei, elkarlana bultzatzen daben jarduerak eta metodologiak ikasgeletan gehiago eta era egituratuan erabiliz, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna indartuz, hezkuntza-eredu barriak eta barritzaileak sortuz, beti ere gure Misio eta Ikuspegian oinarritu behar direnak.

    Oinarri sendoak izan nahi dauazan gure JESUITAK 15-20 proiektua eskola-arrakastarako, bizitza-arrakastarako eta zorion-arrakastarako bide motibagarria izatea nahi dogu

    Eva Rodrguez (erodriguez@durangojesuitak.org)

  • 5LAS RAZONES DE ELLACURA, DE ARRUPE.Y LAS NUESTRASEva Rodrguez (erodriguez@durangojesuitak.org)

    Durante la Semana Ignaciana que hemos celebrado del 17 al 21 de noviembre, recordamos el 25 aniversario del martirio de los jesuitas de la UCA y el 107 aniversario del nacimiento del Padre Arrupe. Hace 25 aos asesinaron a Ig-nacio Ellacura, Segundo Montes, Ignacio Martn-Bar, Amando Lpez, Juan Ramn Moreno, Joaqun Lpez y Lpez, Elba Ra-mos y a su hija Celina. Estos asesinatos fueron el resultado de una lucha personal, comunitaria, frente a la enorme y brutal desigual-dad social, la pobreza sangrante, la violencia estructural que se viva en El Salvador. Frente a esta realidad, nuestros mrtires se implicaron en los problemas econmicos, sociales y polticos de su tiempo y de su contexto; trataron de repensar su universidad (la UCA) como una institucin al servicio de las causas injustas a las que deban dar respuesta. Articularon un mensaje que hoy sigue siendo necesario: trabajar por el bien de la humanidad, el dilogo para buscar la paz justa como alternativa razonable a la violencia, el anlisis riguroso de la realidad que contribuya a su transformacin, la liberacin de los pobres.

    25 aos despus de su muerte, estas ideas siguen siendo necesarias. Las cosas han cambiado, s. Pero sigue siendo necesario analizar hoy las estructuras econmicas y sociopolticas, estemos donde estemos, para entender en qu direccin debemos dirigir nuestras transfor-maciones. Ahora nos toca a nosotros y nosotras, como antes les toc a otros, leer con rigor el tiempo que nos ha tocado vivir, asu-mirlo con responsabilidad, hacernos cargo de la realidad con todos sus conflictos y con todos sus retos, y echar a andar con fe, creati-vidad y deseos de justicia. Ahora nos toca tambin mirar y actuar en los mismos conflictos con otros apellidos: la globalizacin y la sostenibilidad, la crisis econmica y las desigualdades sociales,