SENDAVIVA -...

8
2016ko martxoaren 18a, Ostirala Zenbakia: 404 Planetarioak 23 urte bete ditu Iruñeko Planetarioak 23 urte daramatza espaziora irekitzen den leihoa izaten. Urtez urte, bere eskaintza eta baliabideak berritzen joan da. 2. ORRIALDEA AISIA ETA NATURA Uraren ibilbideak arrakasta handia izan ohi du beroa ari duenean. D.N. SENDAVIVA , BERRIRO IREKITA 13. denboraldia Parkeak bere denboraldi berriari ekingo dio bihar, hainbat nobedaderekin: magia, uda eta Halloween izango dira gakoak. 4 ETA 5. ORRIALDEAK HISTORIAREN TXOKOA UMBERTO ECO: IDAZLE ETA PENTSALARIA 8. ORRIALDEA NAFARROAN BARRENA CASTEJONEKO MUSEOA: EBRO IBARRA EZAGUTUZ 6. ORRIALDEA

Transcript of SENDAVIVA -...

Page 1: SENDAVIVA - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2016/03/21/ikasberri... · arriskuan dauden Nafarroako arraei (Auriko aldia, betiu behiak edo Nafarroako

2016ko martxoaren 18a, OstiralaZenbakia: 404

Planetarioak 23 urte bete ditu Iruñeko Planetarioak 23 urte daramatza espaziora irekitzen

den leihoa izaten. Urtez urte, bere eskaintza eta baliabideak berritzen joan da. 2. ORRIALDEA

AISIA ETA NATURA

Uraren ibilbideak arrakasta handia izan ohi du beroa ari duenean. D.N.

SENDAVIVA, BERRIRO IREKITA13. denboraldia Parkeak bere denboraldi berriari ekingo dio bihar, hainbat nobedaderekin: magia, uda eta Halloween izango dira gakoak. 4 ETA 5. ORRIALDEAK

HISTORIAREN TXOKOA

UMBERTO ECO:

IDAZLE ETA

PENTSALARIA

8. ORRIALDEA

NAFARROAN BARRENA

CASTEJONEKO

MUSEOA: EBRO

IBARRA EZAGUTUZ

6. ORRIALDEA

Page 2: SENDAVIVA - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2016/03/21/ikasberri... · arriskuan dauden Nafarroako arraei (Auriko aldia, betiu behiak edo Nafarroako

22016ko martxoaren 18a, Ostirala

AISIA Iruñeko Planetarioa

LEIHO BAT ESPAZIORA

BEGIRATZEKO23 urte Iruñeko Planetarioa, Yamaguchi parkean kokatzen dena, 1993an ireki zen eta urtero milaka ikasleren bisita jasotzen du.

Javier Armentia Planetarioko zuzendaria, bisitari batzuekin.

Diario de Noticias

ElIruñeko Planetarioa kultur zen-troa da eta astronomia kontue-tan eta unibertsoaren misterioe-

tan erabat barneratzeko aukera ema-ten dio bisitariari.

Jarlekutik mugitu gabe, proiekzioe-tara joaten den jendeaespazioan barrena bidaiatzen hasten da. Bidaiak gauza liluragarriak ikusteko parada ematen du: bederatzi mila izar zeruan, orduak, egunak eta urteak nola azkartzen diren, ortzi berriak, izarren jaiotza eta heriotza, espazioaren eta denboraren legeeta-tik ihes egiteko modua eta, azkenik, unibertsoaren sorrera.

Yamaguchi parkean dago, Antso Ramirez kalearen ondoan, Iruñeko Planetarioaren kupulak hogei metro

ditu diametroan. Munduko handie-netakoa da. Lotu uhala, bidaia hasi baita...

Iruñeko Planetarioak itxura zilin-drikoa du eta kolore okre eta urdine-tan egina dago. Era horretako plane-

tariorik handiena da Espainian. Bere ohiko proiekzioez gain, ugari ere egi-ten dira erakusketak eta mintzaldiak. Urtero, berrehun milatik gora bisi-tari izaten ditu. Ez da harritzekoa Infanta Cristina Borboikoak 1993an

zabaldu zuen zentro hau hiriko erre-ferentzia bihurtu izana kulturan, zientzian, turismoan eta hezkuntzan.

Auditorioa du eta proiekzio gela zabala kupula handi batean azpian. Ortzia bere osoan hartzen du eta

XEHETASUNAK

3 Tornamira: Jende guztiaren-

tzako proiekzioak izaten dira

eta lantzen dituzten gaien

artean, batzuek astronomia

gure kultur ingurunearekin lo-

tzen dute. Denboraldi bakoit-

zean, Planetarioak hainbat

programa eskaintzen ditu.

Hona hemen programa horien

izenburu erakargarriak: ‘Luces

en la noche’, ‘Mirando hacia lo

alto’, edo haurrentzakoak: ‘La

noche del vampiro’ eta ‘Izar

eskola’.

3 Proiektoreak: Proiektore nagu-

siaz gain, gelan badira garden-

kietarako 50 proiektore eta

hogei efektu berezi, den-denak

informatika bidez kontrolatuak.

Puntako teknologiarekin bate-

ra, hiru bideo-kanoi erabiltzen

dira mugitzen ari diren irudiak

emateko.

horrek aukera ematen du zeru izar-tsuaren simulazio ezin hobea egi-teko. Gainera, inolako arriskurik gabe, gure jarlekuan eserita gaude-la, unibertsoaren historia osoan mur-gilduko gara.

Eraikinak 4.000 metro karratu ditu bi solairutan banatuak. Solairu nagu-sian kultur jardueretarako eremu nagusiak daude: auditorioa, era-kusketa gela nagusia eta proiekzio gela.

240 lagunentzako tokia du audito-rioak eta mintzaldi, biltzar eta mahai inguru ugari egiten dira. Erakuske-ten eremu nagusian, eta zodiakoa-ren ikurrak gordeta dauzkan beira-arasa baten azpian, ikusgai jartzen dira arte eta zientzia erakusketak, bai eta gizarte eta kultur intereseko bes-te jarduera batzuk ere.

NAHASTE-BORRASTE

EKIMENAK

Nafarroa Bizirik Fundazioak Nestor Basterretxearen Enneco obra entregatu dio Etxarri Aranatzeko Udalari

Patxi Abasolok, Fundazioko lehendakariak, Nestor Basterretxea eskultore ezagunaren Enneco obra entregatu die Etxarri Aranatzeko alkate Eneka Maiz, kultura zinegotzi Lur Larraza eta kultura teknikari Amaia Ijurrari. Etxarri Aranatzeko Udalak Enneco proiektua-ren finantzazioarekin lagundu du beste hain-bat herriren moduan, esaterako, Arbizu, Arruazu, Uharte Arakil eta Bergara. Eskert-zeko, artistak proiektuari laguntzeko sortu

zuen Enneco eskultura-lana jaso dute. Egileak zioen obra honek estatuaren gogortasuna eta mendeetan zehar Nafarroak jasan duen erre-presioa adierazten dituela, baina baita herri-tarrek beraien kultura eta hizkuntza mantent-zeko bilatu dituzten moduak ere. Basterretxea proiektuaren sustatzaileetako bat izan zen bere bizitzako azken urteetan.

MUSIKA

Ruper Ordorika abeslariak kontzertu akustikoa eskainiko du bihar, Iturrama Civivoxean Eszenatokiak zikloari amaiera emateko, Ruper Ordorika abeslariak bere kantarik onenak joko ditu kontzertu akustiko batean, bihar, Iturra-

mako Civivoxean. Sarrerak 6 euro balio du. Euskal artistak bakarka emanen ditu bere kan-tuak. Hainbat garaitako abestiak dira, guztiak ere diren bezalakoak bere ederrean emanak. Ordorikak bestelako proposamena dakarkigu oraingoan, aski eta sobra erakutsi baitu gau-za dela mugaz gaindi ibiltzeko, bai bere ohiko taldearekin, bai bakarka. Ruper Ordorikak bere ahotsa dauka, denontzat aski ezaguna dena; eta ederki zaintzen ditu testuak, parega-bea du ikuspegi musikala. Gure kantaria gai da tradizioa molde garaikide arriskutsuenei uztatzeko, eta ospe ukaezina du euskal musi-kan; hortxe daude, konparaziora, hark sortu-tako kantuak, arras konposizio iradokitzaileak, besteak beste Joseba Sarrionaindia eta Ber-nardo Atxaga idazleen testuetan oinarritzen direnak.

Page 3: SENDAVIVA - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2016/03/21/ikasberri... · arriskuan dauden Nafarroako arraei (Auriko aldia, betiu behiak edo Nafarroako

2016ko martxoaren 18a, Ostirala 3

IKASTETXEAK Ekimenak

HAUR ETA GAZTEAK, ESZENATOKIAN NAGUSIHarrera beroa Haur eta Gaztetxoen Jaialdiaren bigarren emanaldia Lodosan ospatu zen joan zen asteburuan, ikastetxe desberdinetako 15 talderen parte-hartzearekin

Lodosan parte hartu zuten artisten taldeko argazkia. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Orkoienetik igaro ondoren, joan zen larunbatean, Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaial-

diaren bigarren edizioa Lodosara iritsi zen. Nafarroako hainbat ikas-tetxetako haur taldeak eszenarat-zea eta euskal musika sustatzea helburu duen jaialdiaren emanal-diari 18.00etan eman zi-tzaion hasiera, publikoaren harrera beroarekin. Denetara, 15 taldek parte hartu zuten emanaldi jende-tsu honetan.

Euskal Kantuzaleen Elkarteak, Nafarroa Oinez eta Lodosako Uda-laren laguntzarekin antolatu zuen emanaldi hau. Aurtengo Nafarroa Oinez Viana eta Lodosako ikasto-len artean antolatzeak eraman du Lodosara jaialdia, izan ere, Nafa-rroa Oinez ospatzen den herrian burutzen da jaialdi honen ekitaldi bat urtero.

Nafarroako lau ikastetxe publiko eta ikastola desberdinetako 100 haur, gazte eta musikari oholtzara atera ziren guztira 15 kanta eskai-niz.

Lodosa a capella talde gonbida-tuak eman zion hasiera ekitaldia-ri, Txoriak txori eta Maitia galde egin zautan kantekin. Gero talde desberdinen txanda izan zen. Tafa-llako partaideek 8 ur edalontzi, Zarena zarelako eta Muskaria zaharreko abestu zuten. Olibako Ama Birgina Eskola Publikoak Kax-kax atean, Baldorba eta Loretxoa eskainiko zuen. Elizon-doko neska talde batek Aberriaren mugak kantatu zuen eta, azkenik, Lodosako Ibaialde ikastolakoek Airez aire dabil, Txanpon baten

truke eta Xalbadorren heriotzan prestatu zuten emanaldirako.

Jaia Tuterako Muskharian tal-deko bisitarekin amaitu zen. Saioa-ri agurra emateko partaide guztiak oholtzara igo eta ikusleekin bate-ra Guk euskaraz eta Euskaraz Bizi Nahi dut abestu zuten txaloen artean.

Dagoeneko bere 21. ediziora iritsi den Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiaren helburua Nafarroako haur eta gaztetxoen euskararekiko eta kantuarekiko zaletasuna piztea da. ■

Haur eta Gaztetxoen

Kantari Jaialdiaren 21.

edizioa da aurten

ospatzen ari dena

Page 4: SENDAVIVA - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2016/03/21/ikasberri... · arriskuan dauden Nafarroako arraei (Auriko aldia, betiu behiak edo Nafarroako

42016ko martxoaren 18a, Ostirala

GAUR EGUN Aisia eta natura

SENDAVIVA, HIRU PARKE EREMU BAKAR BATEAN13. denboraldia Bihar emango zaio irekiera denboraldi berriari eta, ohiko animaliez gain, hiru giro desberdin nabarmenduko dira parkean: magia, udara eta Halloween.

Hegazti arraparien ikuskizuna parkean arrakasta gehien duenetako bat da. D.N.

Diario de Noticias

SSendavivak bere 13 denboraldia-ri ekingo dio asteburu honetan, hiru parke bateratzeko erronka-

rekin. Hala, bisitariek proposamen berriak aurkituko dituzte parkera ber-taratzen diren bakoitzean. Aurreko kanpainan 181.988 bisita izan zituen guneak (Nafarroako lehenengo gune turistikoa da) eta oraingo honetan 220.000 bisitarien markara iritsi nahi dute arduradunek. Hauxe izanen lit-zateke Manu Aierdi lehendakari ordearen iritziz lortu beharreko hel-buru borobilena. “Zenbateko horre-tara iristetik hurbil gaude, baita gogo-

‘Amets gaiztoen zinea’

finko mantenduko da,

eta ez soilik Halloween

garaian

tsu egon ere”, azpimarratu zuen Ruben Gonzalez parkearen kudea-tzaileak. Denboraldi berriak nobeda-de garrantzitsu bat dakar, izan ere, hiru giro desberdin uztartuko ditu parkeak, garaiaren arabera. “Parkea desberdina izatea nahi dugu, denbo-raldi bakar batean bisita bat baino gehiago egiteko aukera zabaldu”, adie-razi zuen Gonzalezek. Maiatzan Magiaren Hilabetea ospatuko da eta horretarako mago hoberenak berta-ratuko dira, hala nola Jorge Blas, kar-tel-burua izango dena. Uztailan, Sen-davivak udararekin bat egingo du eta uretako aktibitateek izango dute pro-tagonismo nagusia, baita Ruben Gon-

zalezek argitu nahi izan ez zuen “hau-rrentzako ikuskizun berezi batek ere”.

Azkenik, Halloween garaian parkea leku “beldurgarri” batean bilakatuko da. Nola ez, edonola ere ohiko aktibi-tate eta jarduerez gozatzeko parada izango da kasu guztietan. Maitena Ezkutari Nafarroako Gobernuko Turismo zuzendariak esan bezala, parkeak gobernuaren bultzada guz-tia dauka eta betetzen duen papera “ezinbestekoa da Erriberaren garape-narentzat”. Ezkutarik adierazi beza-la, familia turismoko erreferente bat da Sendaviva, gero eta ohikoagoa den turismo mota. Zuzendariak azpima-rratu zuenez, alor hau lantzekoa da

kontutan izanda haurrek “%30ean erabakitzen dutela familiaren turis-mo gunea zein izango den”. Alde horretatik, Nafarroaren kokapena turismorako ezin hobea dela ere aipa-tu zuen.

Parke zirraragarria, haur eta helduentzat Sendavivak, familia osoarentzako abentura eta dibertsioa eskaintzen dituen Nafarroako parkeak, entrete-nimendu, natura eta emozioaren arteko konbinazio ederra jartzen du bisitarien esku. 120 hektareako azale-ra du, eta Espainiako handiena da; Nafarroako Foru Komunitateko Erri-

Maiatza magiaren

hilabetea izango da eta,

besteak beste, Jorge Blas

magoa izanen da bertan

Page 5: SENDAVIVA - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2016/03/21/ikasberri... · arriskuan dauden Nafarroako arraei (Auriko aldia, betiu behiak edo Nafarroako

2016ko martxoaren 18a, Ostirala5

beran dago, hain zuzen ere, Arguedas herrian, Errege Bardearen ondoan (UNESCOk Biosferako Erreserba izen-datua du), Tuteratik 15 kilometrora.

Dibertsioa ziurtatuta dago parkean; izan ere, edozein pertsonak gozatzeko moduko hogeita hamar atrakziotik gora daude.

Hona hemen harrigarrienak: esta-tuko Tubing handiena, Tirolina han-dia (Europako handiena), Bobsleigh delakoa, Uraren labirintoa, Erorketa askea, Etxe sorgindua edo Bunper akuatikoak.

Zirkuak zur eta lur utziko ditu kar-para joandako ikusleak pailazoz eta akrobataz osatutako show batean; umore eta adrenalinaren nahasketa onena familia osoarentzat.

Entretenimenduak ez du parerik hegazti harraparien hegaldien era-kustaldiari esker. Bertan, besteak bes-te, honako hauek ikusteko parada iza-ten da: belatzen abiadura, arranoen planeatzea, zapelatzaren hegaldia, zapelatz arruntaren ehiza-simula-kroa, edo sai klase batzuen lurrera-tzea, haien artean Andeetako kondo-rrarena.

Urtez urte, Sendavivako animalia-familia handia gero eta zabalagoa da, eta gaur egun, 200 espezietako 800 animalia baino gehiago daude par-kean: lehoiak, tigreak, hatz arreak, ipar-katamotzak, zebrak, elandak, surikatak, wallaby kanguruak, ostrukak, tximino mottodunak...

Gainera, Sendavivak bertako espezieak zaintzeko programetan par-te hartzen jarraitzen du, desagertzeko arriskuan dauden Nafarroako arrazei (Aurizko zaldia, betizu behiak edo Nafarroako behorra) laguntzen ari-tzen diren elkarteekin elkarlanean.

Osagarri horiekin (atrakzioak, ikuskizunak eta animaliak), Sendavi-va erreferentziako turismo-helmuga bilakatu da Nafarroan.

Haur talde bat, behia nola deizten den ikasten.

Dibertsioa eta beldurra Beldurraren Ibilbidean. Familia bat, astoei jatera ematen.

Page 6: SENDAVIVA - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2016/03/21/ikasberri... · arriskuan dauden Nafarroako arraei (Auriko aldia, betiu behiak edo Nafarroako

62016ko martxoaren 18a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Castejón

Castejonek historiaurreko hainbat aztarnategi arkeologiko daude, Cerro de la Brea, Cerro del Soto, El Castillo eta el Montecillo izenekoak. Horrez gain, udalerriaren mugetan eginiko indusketetan, erromatarren garaiko brontze eta keramikazmo txanpon eta objektu ugari aurkitu dituzte. Castejonen historiako lehen aipamena, 1229. urtekoa da. Jada XII. mendean bazen gaztelu bat Ebro ibaiaren eskuinaldeko herri hontan. Leku estrategikoa izan da betidanik, Iruña eta Madril arteko erret-bidearen igarobidea eta ibaia-

Historiaurretik gaur arte, garapen handiko herriaren ondoan egoteagatik, defentsa-rako tokia. Antzina, ibaia zeharkat-zeko txalupa bat zegoen.

Sortu zen lehen momentutik, herria nobleziaren jabetza izan zen, XV. mendean esaterako Beau-mondarren familiakoa. 1672an Tuterak Castejonen lurretan zegoen La Barca izeneko gunea sal-du zion Arguedasko herriari. 1802an Castejonek ez zeukan labo-rantza lurrik, lur guztiak larre lurrak zeuden. 1850. urtean Caste-jonek biztanle bakarra zeukan, herrian bizi zen artzain bat. XIX.

mendearen erdialdeko erreforma administratiboarekin batera Cas-tejon Valtierrako udaleko kontze-ju bihurtu zen, eta ondoren Core-llakoa.

XX. mendearen hasieran Irune-rako eta Bilborako burdinbideak eraikitzearekin batera, Castejon, bi trenbideak bat egiten zuten herria aukeratu zen. 1927ko urriaren 4an udalerri bihurtu zen, Corellatik banatzean.

Herriak gaur duen hirigintza eta kaleen antolamendua modernoa da, eta eraikuntza gehienak azken hamarkadetan altxatu dira. Dena den, eraikuntza berrien artean 1675ean egindako Quiros bizkon-deen jauregia nabarmentzen da.

TRENBIDEAREN

HISTORIA BAINO

GEHIAGOHistoria Castejoneko Museoak herriak eta Ebro ibarrak 2.000 urte-tan izan duen garapena azaltzen digu. Halaber, kultur etxearen funtzioa ere betetzen du.

Castejoneko Museoaren sarrera. M.A. GALILEA

Diario de Noticias

Erriberako gozotasunek erakarri bazaituzte eta Nafarroako hegoalderantz jo baduzu jada-

nik, zergatik ez atera txartela denbo-ran barna bidaiatzeko eta XIX. men-dearen hasierako trenbidearen mun-dua aurkitzeko? Horretarako onena Errioxako mugatik hurbil-hurbil dagoen Castejón herrian geratzea da.

Castejongo udalerriak Valtierrako udalerriarekin egiten du muga ipa-rraldean, Tuterarekin ekialde eta hegoaldean, Corellarekin hegoal-dean, eta Errioxako Alfaroko udale-rriarekin mendebaldean. Ebro ibaiak eta Lodosako ubideak zeharkaturik, herria ibaiaren gorabeheren menpe egon da historian zehar. Horrez gain, gurutzabide garrantzitsua da, Bizkai-tik eta Nafarroa eta Gipuzkoatik dato-zen pertsonen igarobide naturala iza-nik. XX. mendearen hasieran Irune-rako eta Bilborako burdinbideak eraikitzearekin batera, Castejon, bi

trenbideak bat egiten zuten herria aukeratu zen. 1927ko urriaren 4an udalerri bihurtu zen, Corellatik banatzean.

RENFE geltokiaren ondoan, bere ekonomatua izandakoan, hain zuzen, Trenbideari buruzko Museo didaktikoa dago gaur egun. Garai horietako giroa birsortzen du, eta trenbide-iraganari buruzko doku-mentazioa, kartografia eta argazkiak biltzen ditu.

Halaber, antzinako tresnak aurki-tuko dituzu, ondoko hauek nabar-menenak direlarik: farol bilduma zoragarria, 1824. urteko suhiltzaile-gurdia, 1925eko lurrun-makina eta trenbide-orratzak aldatzeko meka-nismoaren erreprodukzioa (trenbi-deko zein obretako langileek era-biltzen zuten material osoa). Museoak tamaina handiko maketa du ere, eta tren batzuk ibiltzen dira horretatik. Maketak Castejóngo 1867ko geltokia eta 1930eko trenbi-de-adarkatzea islatzen ditu.

Castejoneko geltokiaren maketa, 1945ean zegoen bezala. F. P-N.

Borrokalarien ehorzketaren irudikapena. F. P-N.

CASTEJÓN

Page 7: SENDAVIVA - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2016/03/21/ikasberri... · arriskuan dauden Nafarroako arraei (Auriko aldia, betiu behiak edo Nafarroako

2016ko martxoaren 18a, Ostirala 7

KLASK!

MAGIA ZIKLOA RIBAFORADAN. Joan zen astean

Ribaforadako Magiaren 2. Astea ospatu zen. Edizio honetan

hainbat izan ziren aurkeztutako nobedadeak, esaterako, ‘Magia

hurbiletik’ ikuskizuna, Madriletik etorritako Mago talde batek

aurkeztu zuena. Magoak herriko hainbat lekutan egon ziren

euren ikuskizuna eskaintzen: liburutegian, kultur etxean, musika

eskolan... Talde txikitan, majia eta kultura bazter guztietara era-

matea izan zen helburua. Ikastetxean, bestale, Patri Zenner

magoaren (Familiako Magiaren Sari Nazionalaren eta Eszena

Magiaren Nazioarteko Sariaren irabazlea) ikuskizunaz goza-

tzeko parada izan zuten, Pedro III eta Asier Viejorekin batera

ikasleekin solasteko aukera ere izan zuenak. D.N.

ELURRA ERROIBARREN. Erroibarreko bi haur, neguaz gozatzen.

Elurrak Nafarroako iparraldea zuriz jantzi zuen joan zen ostegunean, baita

aste honen hasieran ere. Txikienek harrera ona egin zioten elurrari, izan ere,

jolasteko parada ikaragarria eskaini zuen, autoa hartu behar izan zutenek

kontrakoa pentsatuko duten arren. D. N.

ELVIRA ESPAÑA IKASTETXEKO IKASLE TALDE BAT TUTERAKO UDALETXEAN EGON ZEN. Elvira España ikastetxeko ikasleek Erri-

berako hiriburuko udaletxea bisitatu zuten joan zen

astean. Lehen Hezkuntzako 2. mailako 48 ikasle bildu

ziren bertan, hiru irakaslerekin batera (Irene Foronda,

Ana Navas eta Adriana Rodríguez). Osoko bilkuren are-

toan, 7 eta 9 urte bitarteko haurrek Tutera eta Udalaren

lanaren inguruko galderak egin ahal izan zizkieten uda-

leko kideei. D. N.

Page 8: SENDAVIVA - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2016/03/21/ikasberri... · arriskuan dauden Nafarroako arraei (Auriko aldia, betiu behiak edo Nafarroako

82016ko martxoaren 18a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tudela

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Umberto Eco (1932-2016)

FILOSOFIAREN

OIHARTZUNA‘Larrosaren izena’ eleberriaren egileari agurra Idazle eta kazetari italiarra otsailan hil zen, europar kulturan hu-tsune ikaragarri bat utziz.

Umberto Eco idazlea. CARMEN SIGÜENZA

Diario de Noticias

Umberto Eco (Alessandria, 1932ko urtarrilaren 5a - Milan, 2016ko otsailaren 19a) Italia-

ko idazlea eta intelektuala izan zen, Erdi Aroan, semiotikan, filosofian, kritika literarioan aditua, 1980an Il nome della rosa (”Arrosaren ize-na”) izeneko eleberria idazteagatik ezaguna da batik bat. Semiotika azterketak egin ditu batez ere.

Turingo Unibertsitatearen lagun-tzari esker (1954), Ecok Italiako Irrati Telebistan lan egin zuen, eta Turingo Unibertsitateko irakasle ere izan zen (1956-64). Florentzian eta Milanen eskolak eman zituen, eta azkenik, 1971n, BoloniakoUni-bertsitateko irakasle izendatu zuten.

Hasierako lanak estetikaren ingu-ruan egin zituen: Opera aperta (1962, “Lan irekia”) da horietan eza-gunena; lan horretako tesien ara-bera, musika modernoak, poesia sinbolistak eta kontakizun mota berriak (Kafka, James Joyce) mezu irekiak, zalantzazkoak, eskaintzen dituzte, entzuleak edo irakurleak interpretazioan eta haien sorkun-tzan parte har dezan.

Ondoren, komunikazioaren eta semiotikaren eremuan murgildu zen, eta zenbait lan argitaratu zituen: A Theory of Semiotics (1976, “Semiotikaren teoria”) eta Semiotics and Philosophy of Lan-guage (1984, “Semiotika eta hizkuntzaren filosofia”), biak inge-lesez idatziak. Literatura kritikaz, historiaz eta komunikazioaz ida-tzitako lan ugarien arteko batzuk hizkuntza askotara itzuliak izan dira.

Ecoren eleberri ezagunenak, Il

LABURREAN

3 Intelektual saritua: Besteak bes-

te, honako sariak eman dizkiote

Umberto Ecori: Frantziako Oho-

rearen Legioa 1993an, Astu-

riasko Printzearen Komunika-

zioa eta Humanitatea saria

2000 urtean eta Europako Lite-

ratura Saria 2004ean bere ibilbi-

de oparoagatik. Halaber, mundu

guztiko 25 unibertsitate desber-

dinetako honoris causa dokto-

rea izendatua izan da, besteak

beste, Madrileko Compluten-

sea, Tel Avivekoa, Atenasekoa

eta Berlinekoa.

3 Kolaborazioak: Bere bizitzako

azken urteetan, Umberto Eco

idazle italiarrak bere bizitza aka-

demikoa eta literarioa hitzaldi,

jardunaldi eta komunikabideeta-

ko kolaborazioekin tartekatu

zuen.

nome della rosa (1981, “Arrosaren izena”), XIV. mendean Italiako monastegi batean gertatutako hilketa misteriotsua du gaia, baina sakonean egia da, teologia, filoso-fia eta historiaren ikuspegitik zalantzan jarri eta aztertu nahi dena. Liburu hori mundu osoan best seller izan zen. 1986an Jean Jacques Annaudek eleberri horre-tan oinarritutako film bat zuzendu zuen. Ospe handia eman zion hurrengo lanak ere, 1989 argitara-tutako Il pendolo di Foucault (”Fou-caulten pendulua”) izenburukoak.

Idatzitako eleberrien 30 milioi ale baino gehiago saldu zituen.

‘Larrosaren izena’

1980an idatzi zuen Ecok. XIV. mendean Italian Liguria eskualdeko Apeni-

noak mendilerroan dagoen monasterio batean girotua dago, Gilen Basker-

villekoa eta bere laguntzailea den Adso Melkoa hilketa batuk ikertzera ber-

taratu dira. Mundu osoan eleberriak 50 milioi ale baino gehiago saldu zituen.

1327. urtea, Joan XXII.a aitasantuaren agintealdia, Gilen Baskervillekoa fran-

tziskotar fraidea eta bere laguntzailea den Adso Melkoa Italia iparraldeko

abadia batetara bertaratu dira, han gauzatu diren hilketa batzuk ikertzera.

Bestalde, datozen egunetan abadia berdinean Aitasantua eta Germaniako

Erromatar Inperio Santuko Enperadorearen ordezkariak ere bildu behar dira,

frantziskotarren adar berriaren ustezko hereziari buru mintzatzera. Gilen eta

Adso bertaratu eta fraide gazte baten hilketa ikertzen hasiko dira. Istorioa

aurrera doan arabera fraide gehiago egoera bitxietan hilik agerten hasiko

dira, fraideen artean abadian antikristoa dabilenaren zurrumurrua hedatuz.