148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta...

30
2006ko URRIA, 148. ZENB. DOHAINIK “KOLORE” ARGAZKIA, BALEIKEN IRABAZLE www.baleike.com

Transcript of 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta...

Page 1: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

2006ko UR

RIA

, 148. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

“ K O L O R E ” A R G A Z K I A , B A L E I K E N I R A B A Z L E

www.baleike.com

Page 2: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

orain 10 urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5

ze berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

olarru zopa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

elkarrizketainaxio letamendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12

erreportajeapiraguismoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15

euskaraxabier azkue . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .21

kulturagaztetxola . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .23parrokiko organoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .25zinemaldi soziala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .27

zine forum . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .29

agenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45e-maila: [email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

e-maila: [email protected] batzordea

Xabier Azkue, Gurenda SerranoKoordinatzailea

Itziar MoraKazetariak

Itsaso IbarraMaitane Urbieta

Itziar GarateIzaskun UrbietaMaitane Agirre

Iure AlzibarAbelin LinazisoroHaize GalarragaMikel OlasagastiJoseba Alkorta

KolaboratzaileakJuan Luis Romatet, Xebas Leiza,Miriam Romatet, Dani Carballo,

Unai Gijarro, Joanito Dorronsoro, Eneko Dorronsoro,

Xabier Aranguren, Xabier Aizpurua,Ibon Aizpurua, Izaga Garzia,

Beñat Fernandez de Arroyabe, Jon Maia, Eguzki Agirrezabalaga,Natur Taldea, Ander Hormazuri,

Aitor Manterola, Iker G. Cobeaga Azalaren argazkiaInes Aseginolaza

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaImanol AzkuePublizitatea

tel. 943 86 15 [email protected]

InprimategiaAntza Inprimategia

(Lasarte-Oria)Tirada

1.100 aleLege gordailua: SS-405/94

ISSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

“Jendeak esaten zidan ondo eginbehar nuela, zaletuak zain nituelaeta kriston giroa ari zirela sortzen”

Oier Aizpurua

txapelduna!

BALEIKEren bulego ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan 12etatik 13etara eta ostegunetan 18etatik 19etara

Page 3: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

librean

4 2 0 0 6 k o U R R I A

Bat esan eta bestea

egin. Hau predikatu eta

hura praktikatu.

Kontraesanen erresuma

hedatua daukagu oso.

Que me quiten lo

bailao! esamoldea bizi

filosofia bihurtu dugu.

Nola esan, neu ere

leporaino lokatzetan

sartuta nagoela

kontraesanen kontu

honetan. Orain hilabete batzuk, EZkontza izeneko

artikulua idatzi nuen bazter honetan. Eta bihar ezkontza

batera noa. Aurreko astean beste batean izan nintzen;

gainera, ohorezko agurra egin genien elizatik irtetean.

Aste honetakoei ezkontzako gonbidapenak egin nizkien.

Baina hala eta guztiz ere, ni ziur nago oraindik

ezkontzen zirko honekin ez nagoela batere ados.

–Ba, orduan ez joan, ez egin gonbidapenak, ez

kolaboratu, ez baleude bezala… Zuk ezetz, eta segi zeure

bideari.

Erraza da esatea, eta hemen idaztea. Baina, nola esan,

batzuetan neure bidea aldatu egin didatela iruditzen zait.

–Besteei errua botatzen orain ere, errazena.

Arrazoi. Eman diezaiogun buelta. Kontraesanen

antipodetan dago, aldare sakrosantuan, Koherentzia

izeneko kontzeptu ezezaguna. Gehiengo handi batek

onartua daukagu kontraesanekin bizi behar dugula, eta

guztiz koherentea izatea ezinezkoa dela. Pako Aristik

idatzi zuen, institutuetan irakatsi beharko luketen poesia

batean: Hau da Euskal Herria: burges putaz beteta

dagoen munduko herririk iraultzaileena. Militantea

eskiatzera doa, funtzionarioa Chiapasen izan da… eta

horrelakoak. Etengabe bila genitzake kontraesanak. Eta

pozik bizi gara, normala balitz bezala. Ni behintzat bai.

Hori gutxi balitz, koherentzia mantentzen saiatzen

direnak erradikaltzat jotzen ditugu. Bai ezkerrekoak,baita

eskuinekoak ere.

–Ez dago guztia muturrera eraman beharrik.

–Ez du besterik buruan, obsesionatuta dago.

–Koherentziak ez du bizi kalitateak adina balio.

–Horretarako bakarrik bizi da.

Alegia, guk ez dugu kontraesanak gainditzeko ahaleginik

egiten, eta egiten dutenak gurutziltzatzen saiatzen gara.

Okerrena da, kontraesan hauek betiere eredu atzerakoien

aldekoak izan ohi direla, eta norberaren jarrera txiki

horiekin mantentzen dela sistema osoa. Eta amorrua

ematen du. Baina berdin jarraitzen dugu. Eta bihar

ezkontza.

xa2

atximurka & brossa

K O N T R A ?

Page 4: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

Orain 10 urte… erdi-abesten etorri zitzaigun Mofli"Nola aldatzen diren gauzak…", Taosa Boys (zein dirahoriek…), askatasun baloreak…Horiek denak ez dakit aldatuko ziren, baina antzekojarraitzen dugu beste gauza batzuetan… eta bestelagalde diezaiotela "Emakumearen orgasmoari buruz" ida-tzi zuenari… Orain 10 urte bezala, oraintxe ere oso gaur-ko artikulua iruditzen zait niri, zoritxarrez…

Orain 10 urte, Ixiar Arrizabalaga egin genion elkarrizke-ta. Garai hartan Lugoko Bonxen zegoen kartzelan Ixiar.

Ordura arte igarotako kar-tzelaldia eta ezagututakoespetxeak nolakoak izan ziren, esperientziaketa egindako harremanei buruz hitz eginzigun Ixiarrek orduko hartan. Honetan erealdatu al dira gauzak…? Bueno, Ixiar kaleanda, baina… Hitz egin beharko genuke,akaso, berarekin…

Orain 10 urte, hiru urte bete ziren Txatorenhilketaz. Eta oraindik ere jakin gabe jarrai-

tzen dugu…

Orain 10 urte,bestalde, karmel-darrak 125 urteegiten zituztengure artean, etaorduko aldizka-rian genioen zegarrantzitsua zen

haientzat garai berrietara egokitu beharra…Gurasoei eta ikasleei galdetu behar. Haur-tzaindegian sartzea, behintzat, merkeagoada eta…

orain 10 urte

Kirolariak, orgasmoak eta kartzela

52 0 0 6 k o U R R I A

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Page 5: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

Egiguren eta Lopezek eman dute txapelketako ezusterikhandiena. Biak iragan astean etorri ziren Daniatik, eta par-tida luzeetara egokitzeko astirik izan ez duten arren, bikainibili dira. Uda garaian onean izan ziren kinieletan. Egigu-renek bi urte zeramatzan Euskal Herrira partida luzeakjokatzera etorri gabe.

Azkenean, onenak Goikoetxea eta Enbil.Zesta Puntako Munduko Txapelketako finala jokatu aurre-tik garaipena ospatzen hasiak ziren Zumaian; izan ere,

munduko txapelduna zumaiarra izango zen. Zakila Biranere bozgoragailuetatik eman zuten berria: «Gotzon Enbileta Iñaki Goikoetxea zumaiarrak finalera iritsi dira eta,beste zumaiar bat izango dute arerio, Imanol Lopez».

Bi zumaiarrek azken partidan 35 eta 25 menderatuzituzten Egiguren II. eta Lopez. Finala txapelketa osokoneurketarik onena izan omen zen eta oso tanto ikusgarriakikusi ziren.

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

6 2 0 0 6 k o U R R I A

ze berri

Goikoetxeak eta Enbilek,laugarren titulua

Munduko zesta-punta Txapelketakofinalerdien ondoren jakin zen:Gernikako Jai Alai frontoian finalnagusia jokatuko zuten laupilotarietatik hiru, zumaiarrak,Zumaiako harrobitik irtendakoak.

Page 6: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

Azkenean, onenak Goikoetxea eta Enbil izan ziren. Hurrengo eguneko prentsa guztian aipatzen zenez, lau

pilotarien artean Goikoetxearen lana nabarmendu beharda, Zumaiakoa finaleko onena izan zen eta.

Partida gogorra izan omen zen. Bi zumaiarrak berenjokoa egitera irten ziren, azken txanpan beste bikoteakbehera egin zuen fisikoki, eta hor irabazi ziten Enbilek etaGoikoetxeak. Gotzon Enbilek hurrengo egunetako pren-tsan adierazi zuenez, aurkariak nekaraztea izan zen finalairabazteko beren estrategia.

Garaipena Goikoetxeak eta Enbilek eskuratu zuten, Egi-guren II.a eta Imanol Lopez bikotea gailenduz (35-25). Lope-

zen hitzetan, «Oso gustura aritu ginen 22 tantoetara arte. Han-dik aurrera, pilak agortu zitzaizkigun eta ezin izan genionbuelta eman partidari». Era berean, txapelketa prestatzekodenborarik ez dutela izan aitortu zuen zumaiar gazteak:«Duela 2 aste etorri ginen AEBetatik, eta dagoeneko bagoaz».

Iluntzean, ongi etorria eta omenalditxoa egin zietenUdalak eta herritarrek txapeldunei. Txarangaren laguntzazErribera kaletik Kofradiara abiatu ziren, eta geroago, SanJuan Iturrira.

Urrian zesta puntako banakako txapelketa jokatukodute eta hilabete amaieran, berriz, AEBetara joango omendira. Datorren udan itzuliko dira berriro ere etxera.

72 0 0 6 k o U R R I A

Era guztietako instalazioak etxebizitza, pabiloi eta herriko argietan

Munduko laugarren

txapela irabazi

berritan Gotzon

Enbilek: "Hau izan

da txapelik

gogorrena; inork ez

dezala pentsa erraz

irabazi dugunik"

Goikoetxearekin

batera egindako

ibilbide oparoak eta

herenegungo finalean

hiru zumaiar presente

izateak agerian uzten

du herrian nolako

harrobia dagoen.

Page 7: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

8 2 0 0 6 k o U R R I A

ze berri

BALEIKEren Udako II. Argazki LehiaketaGorka Zabaletaren argazkiak sekulako arrakasta izan dute.

Zorionak eman behar dizkiogu; izan ere, bi lagunentzako afariaz

gain liburu sorta ere irabazi du...

Badakigu zein den Baleikeren 2006ko Argazki Lehiaketakoargazkirik onena: “Kolore” argazkia aukeratu du epaimahaiak,eta Gorka Zabaleta da egilea. Beraz, txapelari eutsi dio!

Gorkak, beste batzuk bezala, argazki ugari bidali ditu eta,egia esan, epaimahaikideek oso puntuazio ona eman dietebere argazkiei. Gauzak horrela, oso zaila izan zaie irabazlea

aukeratzea, baina azkenean, "Kolore" argazkiak eramango dusaria: bi lagunentzako afaria.

Epaimahaiak oso puntuazio ona eman dio argazki bitxibati ere: Peio Romatetek bidali zigun Deabrua argazkiari.

Epaimahaia Juan Ramon Llavorik eta Karmelo Fernan-dez Arroiabek osatu dute.

Gorka Zabaletaren “Kolore” izeneko

argazkiak irabazi du lehiaketa.

Page 8: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

92 0 0 6 k o U R R I A

Baleike.com-eko irabazlea

Bestalde, baleike.com-eko erabiltzaileek ere erabaki duzuezein den liburu sorta eramango duen argazkirik onena:berriz, Gorka Zabaleta! Kasu honetan, hainbat argazkikjaso dute antzeko puntuazioa; berdinketaren aurrean, botokopuru gehiago jaso dituena atera da irabazle: La gaviotaargazkia.

Sartu eta ikusi zein argazki ederrak parte hartu dutenlehiaketan! Argazki artxiboan sartu eta Kultura karpetarenbarruan dago Argazki Lehiaketa 06 albuma.

Aurten, iaz baino argazki gehiago jaso ditugu (33) etahamar bat lagunek hartu dute parte bere argazkiekin. Segihorrela!Parte hartu duzuen argazkilari guztioi animo hurrengo

urterako ere!

Goiko

argazkiak

webguneko

erabil-

tzaileen

saria jasoko

du.

Horrelako

argazki

ederrak bidali

dizkiguzue.

Page 9: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

10 2 0 0 6 K O U R R I A

ze berri

Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazidute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallyaRomatetek argazki digitalen atalean irabazi zuen, eta Llavorik diapositiben atalean.

Argazki rallyko irabazleak etaudaleko ordezkariak.

IRUDIA: J. L.ROMATET

Rallya irailaren 16an egin zen, Olarro Egunean. Euria ugariegin zuen hasieran, eta argazkilariek zailtasun handiak izanzituzten argazki onak ateratzeko.

Parte hartzaileek hainbat irudi aurkeztu behar zituzten,zenbait gai kontuan hartuta: olagarroa, festa, Zumaiako txo-koak, gastronomia,etab.

Hamahiru argazkilarik hartu zuten parte bi kategoriatan:argazki digitalen eta diapositiben ataletan.

Epaimahaikideak Fermín Etxeberria, Txema Fernándezeta Aitor Leizak osatzen zuten. Urriaren 4an elkartu ziren,eta sari banaketan esan zutenez, nahikoa eztabaidatu zutensariak nori eman erabakitzeko.

Diapositiben atalean bigarrena Patxi Badiola izan zen,hirugarren Fernando Anza eta bertako argazkilari onenarensaria Javier Carballorentzako izan zen.

Argazki digitaletan, Peio Romateten atzetik geratu zenCarlos Mediavilla, hirugarren Iñaki Etxenagusia, eta bertakoonena Carlos Callejo.

Sariez gain , irabazleek Zumaiako San Pedro parrokiarenerreprodukzio lanak jaso zituzten opari.

Sari banaketaren aurretik, lehiaketan parte hartutakoargazki guztiak ikusi ahal izan ziren. Argazki rallyko argazkionenak erakusketan ikusi ahal izango dira, 2007ko OlarroEgunaren baitan.

Horretaz gain, esan behar dugu, Luis Llavorik erronkahandi bat izango duela orain; izan ere, bere argazkietatik seiaukeratuak izan dira Pyrenaica aldizkari ospetsuaren XXIV.mendiari buruzko argazki lehiaketarako. Aldizkari ezagune-ko arduradunek lau argazkilariren lanak hautatzen dituzte,eta horien irudiak argitaratu. Luis Llavoriren argazkiakaldizkariaren 224. zenbakian ikus ditzakezue. Gero erabaki-tzen dute aipatutako lau argazkilarietatik nork irabazi duenlehiaketa.

Page 10: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

112 0 0 6 K O U R R I A

olarru zopa

OSAGAIAK (6 lagunentzat)

•• 66 ggaalleeppeerr

•• 550000 gg ppoottxxaa ((ggaarrbbiittuuttaa))

•• 22 ppiippeerr bbeerrddee

•• 11 ttiippuullaa,, 44 aazzeennaarriioo

•• ttoommaattee ssaallttssaa bbaassookkaaddaa bbaatt

•• kkooññaakk bbaassookkaaddaa bbaatt

•• 22 bbaarraattxxuurrii aallee

•• ttxxeerrrrii ggaannttzzaa ppuusskkaa bbaatt

•• hhaarraaggii ssaallddaa

•• ggaattzzaa

Nola prestatu:Potxak sutan jarri kazuela batean. Ur hotza jarri potxak erabatestali arte. Su motelean egin, eta ura lurruntzen doan heineanur epel apur bat bota. Prozesua behin eta berriz errepikatupotxak eginda egon arte; samurrak egon behar dute, baina oso-rik. Gatza bota, behar hainbat.Bestalde, galeperrak sutan jarri txerri gantzarekin. Horri gehituazenarioak, baratxuria, piperrak eta tipula. Ondoren, koñakabota, eta tomate saltsa eta haragi salda ere bai. Bertan utzi egi-ten, 45 bat minutuan.Behin eginda dagoenean, galeperrak atera eta geratzen den sal-tsa iragazi. Gatza bota.Bukatzeko, saltsa horretatik pixka bat potxei bota (sukaldariaknahi hainbat); galeperrak erdibitu eta potxekin jarri. On egin!

Oharra: potxak freskoak izanbehar dute (garaikoak). Ezdira uretan beratzen jarribehar. Gainera, plater honekbaditu beste aukera batzukere; esate baterako, txirlekin,langostinoekin eta abarrekinjar daiteke.

OSukaldaritzaPotxak galeperrekin

Beñat Fernandez de ArroyabeSukaldaria

Page 11: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

12 2 0 0 6 k o U R R I A

elkarrizketa

Gaur egun Donostian bizi zaigu Inaxio, baina bere herria ez duahaztu eta bihotzean darama. 60ko hamarkadan, jubenila zela,atletismoan aritu zen 400 metroko hesi lasterketan eta pisu jaur-tiketan. Hala ere, bere kirol ibilbidea ez zen atletismora mugatu,futbolean eta palan ere aritu baitzen. Azken horretan, Gipuzko-ako zein Espainiako Txapeldun izatea lortu zuen.

Harritu egin al zaitu Zumaiako herriak omendu nahi izatea?Harritu baino gehiago, sorpresa izan zen niretzat. Izan ere,banekien lasterketa hau antolatzen zutela eta orain sei-zazpi urteinguru herriko atleta ohiak omentzen zituztela. Baina nik ustenuen omendutakoek oraindik ere lasterketetan parte hartzenzutela beterano mailan. Oker ez banago, Xalbador omenduzuten lasterketan parte hartu zuen egunean.

Sorpresa, gainera, bikoitza izan zen, aspaldidanik kanpoanbizi naizelako eta nire herria nitaz gogoratzea pozgarria eta aldiberean harrigarria delako.

Omenaldian, zure bihotz zumaiarra goraipatzen zen, nahizeta Donostian bizi. Hainbesterako al da? Zumaiartzat dut neure burua, bertan jaioa naizelako. Emazteaeta seme-alabak ere bertakoak ditut. 1974an, lan kontuak zirelamedio, herria utzi behar izan nuen, Donostiara joateko. Halaere, Zumaian genuen etxea mantendu genuen eta beti uda iga-rotzera herrira etortzen ginen. Beti eraman izan dut Zumaiabihotzean. Gero, gainera, kirol mailan, nahiz eta Donostianbizi, Zumaiako kluben izenean hartu izan dut parte.

Garai haietan atletismoa ez zen oso ohiko kirola. Nolatan hasizineten praktikatzen?1961ean, hamabost urterekin, hasi nintzen atletismoa praktika-tzen. Eskolan kirol batzuk egitera bultzatzen gintuzten: eskupilota, futbola edota atletismoa. Nik atletismoa aukeratu nuen,eta hondartzara joaten ginen lasterketak egitera.

Hala ere, benetan atletismoaren "zomorroa" Joseba Yere-guik, Joseba "Artia"-k, Xalbadorrek eta Miguel Angel Urangak

inaxio letamendi kirolaria

"Atletismoaren hutsunea handia da"

X. Zakila Bira lasterketa korritu zen iraileko azken

larunbatean, eta urtero bezala atleta izandako herritar bat

omendu zuten, aurten Inaxio Letamendi.

Makina bat lasterketa ezagutueta irabazi ditu Inaxiok.

JOSEBA ALKORTA eta MIKEL OLASAGASTI

Page 12: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

132 0 0 6 k o U R R I A

piztu ziguten. Haien atzetik gazte koadri-la bat hasi ginen atletismoa praktikatzen,eta asko lagundu ziguten. Urte haietan,lagun horien bitartez, Club AtleticoZumaia sortu zen, eta Miguel Angel pre-sidente zen.

Gaur egun Club Atletico Zumaiarenberri askorik ez dugu. Zein zen bere jar-duera?1961ean sortu zen eta Miguel Angel zenpresidente. Laguntzaile eta federatibomoduan Luis Mari Aizpurua, MarianoBerastegi, Juanito Linazasoro eta FerminElosua. Astelehenetan, Bar Cantabriconbiltzen ginen eta han hasi zen txapelke-tetan parte hartzeko grina.

Urte haietan Gipuzkoako txapeldunizan ginen, talde gisa, hiruzpalau urtean.

Beraz, herrian bazegoen atletismozaletasuna?Bai, noski! Zegoen zaletasunarekin, gauregun probak egiten diren moduan,Amaiako plazan atletismo proben txapel-keta antolatzen zen: 100 metro, plazaribuelta errelebotan, pisu jaurtiketa, luze-ra jauzia… Maiatzaren 1ean izaten zentxapelketa eta jendetza biltzen zen plazainguruan.

Zein izan zen zure lorpenik handienaatletismoan?Nire lorpenik gogoangarriena, Gipuzkoako 400 metroko hesilasterketan lortutako txapeldunordetza izan zen. Horri esker,Gipuzkoako selekzioaren deialdian sartu nintzen Palentzian

jokatuko ziren Espainiako txapelketetan partehartzeko. Bertan, kontsolazio finalean garaipe-na lortu nuen.

Gaur egun, atletismoa praktikatzeko kirolde-gia daukagu herrian, baita korrika egitekoleku ugari ere. Garai hartan, non entrenatzenzineten?Egia esan, entrenamendu aproposak egiteko ezzegoen leku egokirik herrian. Hondartzan ibil-tzen ginen, eta Udalari makina bat eskaera eginondoren, gaur egun Maria eta Jose ikastetxeadagoen zelaietan entrenatzeko nolabaiteko"pista" egitea lortu genuen. Guretzat hura egun-doko atletismo pista zen.

Gure materialak ez ziren egokienak. Adibidez, altuera jauziaegiteko kanabera eta lokarri batzuk ipintzen genituen. Nik etaTxominek hesi lasterketetan hartzen genuen parte, eta entrena-tu ahal izateko bi makila eta antxoa kaxak erabiltzen genituenhesi gisa.

Amaiako plaza

“Joseba Yereguik,

Joseba "Artia"-k,

Xalbadorrek eta

Miguel Angel

Urangak piztu

ziguten

atletismoaren

"zomorroa" ”

Page 13: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

14 2 0 0 6 K O U R R I A

elkarrizketa

Herrian baditugu goi mailako kirolariak, bainaatletismoan ez dago ez talde ez kirolaririk. Penaedo hutsunea sentitzen al duzu?Pena bai, 60ko hamarkadako urte haiek gogoan-garriak izan zirelako. Gainera, orain Zumaiankirol giro bikaina bizi da eta lehengoaren aldeanerraztasun handiak daude atletismoan aritzeko.

Zergatik uste duzu galdu dela atletismoarenpraktika Zumaian?Eskolan ez da lantzen, eta gero, gainera, atzetik ezbadago talde bat edota jende multzo bat hori sus-tatzen duena, zaila da aurrera ateratzea. Gainerakirolak boladak bizi ditu eta agian atletismoarena etorriko da.Hala ere, bakarka aritu diren korrikalariak izan dira herrian gero-ra ere.

Egungo atletismoan dena kontrolatua dago, bai prestakuntzafisikoaren alorrean, baimedikuntzan. Zein iritziduzu horren gainean?Kirolaria kontrolatzeaondo iruditzen zait.Baina kontrol horrekneurrikoa izan behar du,bestela kirolariari presiohandia sartzen baitzaioeta horrek emaitzetaneragin negatiboa izanbailezake. Lehen gauzaknaturalagoak ziren.

Atletismoan modalitateaskotan aritua zara. Zer-gatik?Gurea klub txikia zen.Horregatik, txapelketetan

puntuak lortzekodenetik egin beharizaten genuen. Nik,adibidez, pisu jaurtiketan eta 100 m-ko lasterketan zein 400 m-kohesi lasterketetan hartzen nuen parte.

Arraroa egin daiteke hain proba ezberdinetan parte hartzea,baina nik ikusi nuen hesi lasterketetan edo pisu jaurtiketan mailaona eman ahal nuela. Beraz, bietan parte hartzen nuen Klube-rako puntuak biltzeko.

Lasterketak korritzeko bidaia bat baino gehiago egingozenuen, eta anekdota bat baino gehiago biziko zenuen.Lehen aipatu dudan Palentziako bidai hartara hiru zumaiar joanginen, mutil koskor batzuk ginela. Bertan, entzun genuen txoko-latea jatea oso ona zela lasterketan indarra izateko; horren ondo-rioz, han ibili ginen txokolate tabletak jan eta jan, inongo neu-rririk gabe.

Bestalde, Klubean ere anekdota polit bat bizi izan genuen.Orduan sei ibiltzen ginen lasterketetan parte hartzen, eta hasie-ran zapatila "bambekin" aritzen ginen denok. Baina gero, dirupixka bat lortu genuenean, iltzedun zapatila pare bat erosigenuen Klubean Bernaberen neurrira, bera baitzen maila altue-na zuena. Horren ondorioz, hanka neurria txikiagoa zuenakkotoia sartzen zuen zapatiletan; hanka neurri handiagoa zuenak,berriz, lanak izaten zituen zapatila haiekin lasterka ibiltzeko.

“Gu klub txiki bat

ginen; horren

ondorioz, txapelke-

tetan puntuak

lortzeko denetik

egin behar izaten

genuen”

Page 14: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

152 0 0 6 K O U R R I A

Xabi Osarentzat eta Oier Aizpuruarentzat denboraldia ezberdinaizan da. Xabi Osak dioenez, "urte hasieratik ondo ibili gara. Espai-nia mailan ondo eta horrek animatu gaitu bukaerara gogotsu iris-teko". Oier Aizpuruarentzat, aldiz, urte gogorra izan da: "Neguanlesioarekin oso gaizki pasa nuen. Mina zela eta dena uztekotanegon nintzen. Nire helburua munduko txapelketa zen, besteestropadak mundiala prestatzeko eman beharreko pausoak ziren.Urtea gaizki hasi zen, baina amaiera ona izan du".

Frantzian, Tremolat hirian, jokatu zen mundiala irailaren20tik 24rako astean. Xabi izan zen bertan uretaratu zen lehen-dabiziko zumaiarra. Azaldu duenez, lan asko egin behar izanzuen estropadan: "Bakarra geratu zitzaidan ondoan eta azkenorduan irabazi egin zidan. Hasieran, hamar aurrenetan geratze-

erreportajea

Itxas-gainek irabazitako mundiala

Urte guztian egindako lanak amaiera aparta izan du

piraguistentzat. Espainia mailan, ehun talderen artean

bederatzigarren geratu dira, eta Xabi Osak mundialean

lorturiko zilarrezko dominarekin eta Oier Aizpuruaren

garaipenarekin ezin hobeto amaitu dute denboraldia.

Lan handia egin dute gurekirolariek lortu dutena lortzeko.

ITSASO IBARRA

Page 15: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

16 2 0 0 6 K O U R R I A

ko asmoa nuen, bainahobeto joan zen, bigarrenamaitu nuen eta oso gustu-ra nago".

Lorturiko garaipenarigarrantzia kentzen entzundiogu askotan Xabiri, bainaoraingoan aitortu du egini-koak meritua baduela: "Ezdigute ezer oparitu, sekula-ko lana egin dugu. Zorteaeduki dut, Oierrek urteanzehar asko lagundu didala-ko. Berarekin entrenatunaiz eta gauza asko ikasiditut".

GaraipenaIgandean, 14:30ean, iritsi zitzaion Oierri uretaratzeko unea.Zain zituen Zumaiatik astean zehar eta egun berean bertaratu-tako hainbat zale. "Estiratzen ari nintzela, jendeak esaten zidanondo egin behar nuela, zaletuak zain nituela eta kriston giroa arizirela jartzen", dio Oierrek. Piragua hartu eta berotzera uretarairten zirenerako, bi aldeetara zumaiarrak zituen a por ellos oihu-katzen: "Ilea laztu egin zitzaidan, oilo ipurdia jarri, eztarriankorapilo bat, eta begiak malkotan irten nintzen uretara".

Zirkuitua biguna zen, eta estropada arraroa izan zela azal-du du Oierrek: "Aurreneko porteoan fuerte sartu ginen, estro-pada gogorra egin nahi genuen. Hasieran hiru talde joan ginenaurrean. Guk errelebo gogorra eman genuen, baina norvegia-rrek gero ez zuten erreleboa eman nahi izan eta geratu eginginen. Talde handia elkartu zen berriro. Horrek estropada zail-du egin zuen; taktikoki eta psikologikoki, beti atzera begiraibili behar baituzu jakiteko nor doan gaizki". Talde handiaelkarrekin iritsi zen azken kilometroetara eta bertan erabakizen txapelduna. Hiru kilometroren faltan erritmoa azkartuzhasi ziren Aizpurua eta Busto eta 250 metro falta zirela, baze-kiten garaipena beraiena zela: "Erritmo aldaketa gogor bat

erreportajea

Erribera kalea, 6Tel. 861155

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

“Ilea laztu zitzaidan,

oilo ipurdia jarri,

eztarrian korapilo

bat, eta begiak

malkotan irten

nintzen uretara”

Page 16: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

172 0 0 6 K O U R R I A

egin behar genuen oraindik, eta ezer txarrik gertatu ezean,garaipena gurea zen".

Xabier Osa ere han zen ikusle eta adierazi digu kanpotikikusteko oso estropada polita izan zela. Oierrek ere, gauza beredio: "Sentitzea hor zumaiar asko zeudela, kolore laranja ikustea,eta beraien aurrean irabazi behar nuela jakitea polita eta hunki-garria izan zen. Gainera, pasa dudan urtea pasa eta gero, azke-neko metro horietan amorru dena etorri zitzaidan gogora; jakin-da jende asko zain zegoela ea noiz eroriko nintzen, katxaperoakbotatzeko galtzen banuen… Amorru hori dena burura etorrizitzaidan, eskuak jaso eta oihu egin nuen irabaztean, liberazioaizan zen".

Guztien festaAsteartean zaletu batzuk joan ziren Xabier Osa ikustera eta igan-dean jende gehiago joan zen, goizeko 05:00etan Zumaiatik auto-busez irtenda. Ehun zaletu baino gehiago egon ziren Tremola-ten. "Giroa sortu nahi genuen eta hala egin genuen. Denetikegin genuen: sei metroko pankarta jarri, karrakak, trikitilariak…Jendeak guri argazkiak ateratzen eta filmatzen jardun zuen", dioXabi Osak. Oier ere zumaiarrek jarritako giroaren lekuko izanzen: "Aurreko egunetan kotxeetan etorritako zaleekin egon nin-tzen, baina ez nekien gradetan zein giro ari ziren sortzen. Orain,Interneten ikusitako argazkie-tan ikusi dut jendea estropa-dari begiratu beharreanzumaiarrei begira egon zela".

"Mundiala festa bat izanda, Klubaren festa. Urte hone-tan lan pila egin dugu, eraguztietako lanak. Gure jendeamundialean ikustea eta, gai-nera, aurrean, oso polita izanda guretzat. Azkenean denokirabazi dugu. Amaieran inorkez zuen esaten Oierrek iraba-zi du, Irabazi in deu! esatenzuten", dio Xabier Osak.

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

“Amaieran inork

ez zuen esaten

«Oierrek irabazi

du», «Irabazi in

deu!» esaten

zuten”

Page 17: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

18 2 0 0 6 k o U R R I A

Merezitako esker onaMunduko lau txapel irabazi ditu dagoeneko Oierrek, baina ez dubeste kiroletan dagoen aitorpen bera ikusten. "Lehenengo mun-dialan jendeak esaten zuen: Sevillan izan da eta zortea izan du.Bigarrengoan, zorte gehiago. Hirugarren eta laugarrenean kon-turatu dira hor lan asko dagoela. Bada garaia, ohartzeko hordagoen lanaz".

"Batzuk ari dira esaten Oier profesionala dela eta normaladela mundiala irabaztea. Jendeari iruditzen zaio entrenatzendela eta kito. Baina ez da hala. Goiz eta arratsalde entrenatzenda, ez dauka oporrik, ez jaiegunik, ez dauka kaleko batek duenbizimodua. Bizimodu oso gogorra darama, eta domina bat lor-tzeko bizitza jartzen du, ez diote ezer oparitzen. Batzuek kritika-tu egiten dute, eta hori ez da bidezkoa", dio Xabier Osak. Azken garaipen honekin aitorpena ez bada lortzen, ez dela lor-tuko uste du Oierrek: "Domina honek hemen dagoen mailabaloratzeko lagungarria izatea nahi dut. Hemen egiten dugunabaloratzeko, urtero domina asko irabazten ditugu. Beste kirole-

tan emaitza txikiagoak lortzen dira eta berehala goraipatzen dira.Herriak aitorpena egin behar dio talde osoari. Daukagun mailahandia da eta hori baloratu egin behar da".

Piraguismoa ezagutzea "Talde itxia izatearen fama dugu, baina pixkanaka ari gara famahori kentzen. Guk jendeari gure kirola erakutsi nahi diogu, kirol-degira joaten diren moduan hona etortzea nahi dugu. Gure kiro-la eta afizioa erakutsi nahi diegu. Ibai eta itsaso berezia dugu.Goazen denok horrekin gozatzera", dio Xabi Osak.

Lantxekin edo barkoarekin behar baino olatu gehiago ate-ratzen joaten direnei ere gonbidapena egin die Oierrek pira-guan ibiltzera joateko: "Olaturik ez egiteko eskatzen dugunean,zerbaitegatik da. Piragua oso ezegonkorra eta hauskorra da;olatu txiki batekin entrenamendu osoa izorra daiteke. Ni ibaianlanean ari naiz, eta lan hori errespetatzea nahi dut. Uretan hitzeginda ez dugu lortzen errespetatzea, eta ea horrela lortzendugun".

Page 18: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

192 0 0 6 k o U R R I A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

ZOZKETA!!

Zumaiako txokoakAsmatzen duzuenon artean, Txapartegik emandakotarta eder bat zozketatuko dugu. On egin!

GALDERA:Beheko plazatik abiatuta, Odietaedo Arrukale aldera egingo dugu, bota berri duten frontoitxikiaren ondotik: Torreberri, "Zubitxo", Iturrikoa, Iturrigoikoa…,eta Iturriko zulotik gora jarraituko dugu, aldapan. Ezkerraldekobide edo pista bat hartuta, argazkiko eraikin bitxi eta txikihonetara iritsiko gara. Ura biltzeko balio du, iturria eta aska erebadauzka eta "ponte" izenez da ezaguna. Ponte honen ondokopista piketik jarraituta, menditxo baten gainera iritsiko gara,gainean baserri bat duenera. Handik behealdera begiratuta,Zumaiako bista zoragarria da. Baina mendi gaineko baserriaribegiratuko diogu: nola izena du?

Arrasto bat: urte askotan hutsik egon da, erori beharrean, etaduela gutxi berritu dute, baita pintatu ere, kolore gorrixkarekin.

Erantzunak [email protected] bidal, Baleikeko buzoian utzi(Juan Belmonte 29 behea) edo 943 86 15 45 telefonoan emanazaroaren 3a baino lehen. Erantzunekin batera izen-abizenak etatelefono zenbakia adierazi.

Zumaia eta inguruakez ditugu behar bezala

ezagutzen, altxor txikien jabe gara

eta askotan ez garakonturatu ere egiten…

Txoko honeklagunduko digu guretxokoak ezagutzen.

Parte hartu eta

zorte on!!Aurreko zenbakiko erantzuna: Andikaraerreka (edo Andikaerreka)Irabazlea: Nagore Osa

Page 19: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

2 0 0 6 k o U R R I A20

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

bazkideen txokoa

Literatur emanaldietarako sarrerak!Azaroaren 3an EZKATAK (Leire Bilbao).

Azaroaren 24an TXIKIRA BETI HORDAGO! (Bertol Arrieta).

Emaitzak web orrian jarriko ditugu, dagokion egunaren aurretik.

Zorte on!!BALEIKEk eta TXINPA RTAk antolatutako literatur emanaldiak.

Txoko berri honetan, zozketa bidez sariak emango ditugu hilero. Baina, erne! Parte hartzeko bazkide izan behar duzue !! Idatzi [email protected] helbidera, zuen izen-abizenak eta telefonoa adieraziz. Bestela, deitu telefonoz (943 86 15 45) edo utzi zuen mezuaBALEIKEren buzoian. Mezuak bidaltzeko azken egunak: urriaren 27a (azaroaren 3ko emanaldirako) eta azaroaren 17a (azaroaren 24ko emanaldirako).

Kultur Errota egitasmoaren barruan...

Urola Kostako Kultur Zirkuitua:

• Urriak 20, HAMAR MEZU ETA DEI BAT, Azkoitian

• Urriak 27, MUGALDEKOAK, Zestoan

• Azaroak 3, EZKATAK, Zumaian

• Azaroak 24, TXIKIRA BETI HORDAGO!, Zumaian

Page 20: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

212 0 0 6 k o U R R I A

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

euskara

EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) garatzeko ardura hartu berri du XabierAzkuek. Udaleko Euskara Zerbitzuan jarduten du, beste euskara teknikariarekin batera.

xabier azkue ebpn-ko euskara teknikaria

Erronka handiena barrura begirakoa izango da

Normalizazioko euskara teknikari berriaren bulegora sartuta,prest ditu Xabierrek guretzako zenbait paper. Nonbaitetik hasibehar eta...

Zer egitasmo dituzue orain eskuartean?Alde batetik euskalduntzearekin lotuta dauden bi egitasmo ditu-gu: gurasoen euskalduntzea eta etorkinentzako AISA ikastaroaGurasoentzako gida aurtengo berrikuntza bat da: gurasoei ahol-kuak ematen zaizkie euskararen transmisioaren inguruan; izan ere,azpimarratu nahi da zer garrantzitsua den transmisioa. Eta horrenosagarri dira haurren ordutegian eskaintzen diren ikastaroak. Aurten, ikastaroak merkatariei ere eskaini zaizkie; izan ere, gura-soen ordutegi bera egokia izan daiteke batzuentzat. Erantzunaere uste baino handiagoa izan da. Aurten hogei bat lagunekizena eman dute, iaz baino askoz gehiago. Etorkinena ere aipatzekoa da; izan ere, aurten egin da lehenda-bizikoz, eta ez genekien zenbat jendek izena emango zuen.

Bestalde beste egitasmo batzuk ere badituzue eskuartean,ezta? Julene Azpeitia Lehiaketa, adibidez; zenbat zumaiaraurkezten dira? Urtetik urtera aldatzen da. Iaz bost lagun edo izan ziren. Litera-tur tailerra antolatzen den urteetan, adibidez, nabaritzen dahalako igoera bat datuetan. Nire kezka parte hartzearekin baino gehiago dago banaketarekinlotuta. Orain dela urte batzuk egin zen hamabost urtetan ateta-rako ipuinen bilduma, baina, gero ez da ezer gehiago egin.Hedapen egokiagoa eman beharko litzaioke liburuari, eta, agian,argitaletxeren batekin hitz egin edo...

Herriko hizkera aztertzeko bekaren ideia nondik nora sortu zen?Beste saiakera bat egon zen, orain dela urte batzuk, eta erdibi-dean edo bukatu gabe geratu zenez, orain erabaki da berriro egi-tea. Oraingo honetan, eta, kostaldeko herri bat izanik, garrantzihandiagoa eman nahi zaio arrantzaren inguruko terminoei, etaeskakizun zehatz horixe egin da.

Zertarako balioko du ikerketak?Bada, adibidez, herriko gazteen hizketa moduan eragin nahibada, ikerketa honek balioko du. Askotan bekatu hauxe eginizan da ikastetxeetan: euskara ona eta euskara batua parekatu,herriko hizkera ia-ia galaraziz. Bai eta guraso eta seme-alabenarteko transmisioan ere. Beraz, horren inguruan zerbait eginbehar balitz, derrigorrez beharko da horrelako ikerketa bat.

Egitasmoez hitz egin dugu, eta orain zure lanaz: argi dauzka-zu euskara teknikariaren eginkizunak zein diren?Postu honen titulua edo, hauxe da: EBPNko teknikaria, eta pla-nari lotuta dago. Ez da euskara zerbitzua indartuko duen tekni-karia. Plan batean sartu da Udala, lan horietan laguntza emanedo ardura hartuko duen pertsona izango da EBPNko teknikaria.EBPNri lotutako lanak dira orain arte egin ditudan gehienak etaaurrerantzean ere halaxe izango da. Horrek ez du esan nahiitzultzeko lan bat iristen bada, eta Udaleko Euskara Teknikariakheldu ezin badio, bada, nik lagunduko ez diodanik, edo oso lanhandia bada, akaso kanpora bidaliko da... Baina batez ereEBPNrekin lotutako lanak izango dira. Hor badago talde bat, Aholku Batzordea, herriko taldeek euska-rarekin nolabaiteko kezka duten norbanakoez osatua. Eta talde

Page 21: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

hori dinamizatu eta talde horrekiko hartu-emanak lantzea ereizango da teknikari honen eginkizuna. Izan ere, EBPN planakguztion lana eskatzen du.

Baina barrura (Udalera) begirako lanak ere izango dira?Bai. Udalean eta Udaletik hurbil dauden erakunde batzuetanegin izan dira azterketa batzuk, diagnostiko bat eta diseinu bat,baina gero ez da egon baliabiderik horiek martxan jartzeko Uda-lean. Horrek ez du esan nahi egoera txarra denik edo ezer eginez denik; saio batzuk egin dira euskara erabiltzeko, jendeakjarraitu du perfilak egiaztatzen eta trebatzen, baina era planifi-katuan egitea falta izan da. Gure erroka handia, hortaz, horixeizango da nirea eta beste euskara teknikariari ere bai.

Zer da, orduan, Udalean egin behar dena?Diseinua egin behar da. Ekintzak egin dira, liberazioak, itzulpe-nak eta irizpideak egiten dira; baina politika bat falta da zehaz-teko; euskara ordenantzak, esaterako. Lan handiena, erronka,hauxe izango da: azkeneko urte hauetan gauzak nola aldatudiren aztertu, ikusi, eta zein neurri hartu erabaki.

Zer gehiago landuko duzue EBPNren baitan?Erronka handiena, esan dugun horixe izango da, barrura begira-koa edo. Bestela, badira urtero errepikatuko diren lanak; delatransmisioari begira, dela urteroko zenbait ekintza. Esaterako,aurten gurasoentzakogida atera dugu, datorren urtean agian

Kike Amonarriz etorriko da beste hitzaldibat ematera (iaz bezala). EBPNk proposa-tzen dituen puntuak lortzeko ekintzakpentsatu eta garatu.

Zein puntu dira garrantzitsuenak?Barrukoa deitu dugun hori da

handiena. Izan ere,Udalaz gain badirabeste erakunde batzukere zerikusia dutenakUdalarekin; kiroldegia,esaterako, enpresa pri-batu batek kudeatzen

du, baina Udalak ere badu zeresana. Hizkuntza irizpideak bete-tzen ez badira, adibidez, proposamenak egin ditzake, edo lizen-tziak berritu behar diren garaian, eskaerak egin ditzake. Beraz,horiek aztertzea ere izango da lan bat.

Kiroldegiaren kasua aipatu duzu; horrelakoetan, benetan baal du Udalak ahalmenik edo eragina izateko indarrik? Ez dakit zenbaterainokoa izango duen, ahalmena. Hori zehazteaez da hainbeste teknikariaren lana izango, eta oraingoz ez ditutnik egin horrelako saiakerak, baina esango nuke egiteko ahalme-na baduela, eta egiteko asmoa era bai.Esan dudanez, guk orain barrukoan jarri nahi dugu indarra. Etahori egiten dugun heinean gero kanpokoari ere helduko diogu.Zumaia Lantzen ere, adibidez, beste horrelako kasu bat izangoda. Udalak hor parte du, baina horrek ez ditu betetzen Udalakdituen irizpideak edo EBPN planean proposatzen diren zenbaitpuntu.

Ba al dago hizkuntza irizpideak betetzen diren edo ez neur-tzeko biderik? Bueno, esaten dizut, eginbeharren artean irizpide horiek finka-tzea izango da gure lan bat, Udalaren inguruan edo dauden era-kunde horientzako irizpideak finkatzea eta horiek betetzekoeskatzea. Gero, horiek beteko diren edo ez ikusiko da, eta Uda-laren esku egongo hor eragina egitea.

Egin beharreko beste lanik aipatu nahiko zenuke?Lehendik esandakoez gain, lan munduan ere erronka handia da,eta horren barruan merkataritzan edo zerbitzuetan euskara sus-tatzea. Guk ez dugu zuzeneko esku-hartzerik egingo, lagunduegingo dugu, lehen ere egin den bezala; esaterako, merkatari-tzarako poteak ateraz, edo ikastaroak antolatuz, edo esku-orriakkaleratuz.

Zer moduz doa lan-munduaren arloko lana?Urrian emango da, hain zuen, industriako enpresekin eratu denbatzordearen berri eta bi urteko lanaren ondoren azaroa garaiona izan daiteke orain arte egindako lanaren berri emateko.Enpresak plan hauek egin dituzte, enpresa gehiago sartzekogaraia den edo ez, etab...

22 2 0 0 6 k o U R R I A

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

euskara

Page 22: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

2 0 0 6 k o U R R I A 23

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

Zein da gaztea eta zein ez? Nork erabakitzen du non dago-en gaztaroaren muga? Udalaren iritziz, hogeita hamar urteartekoak gazteak dira eta hori erakusten du Gaztetxolareninguruan hartutako erabakiak: lehen hamabi-hamasei urtebitartekoentzat zegoen eskaintza 30 urte artekoentzat luza-tuko dute.

Adin luzapenarekin batera ekintzak aldatu egingo dira.Hezitzaileek esan digutenez, "orain arte aisialdia eta gazte-en arteko harremana lantzeaz arduratu" izan dira gehien-bat. Badirudi, azken urteotan gazteen aisialdiaren antolake-ta mugatu egin dela eta horretatik ateratzen laguntzea daGaztetxolaren helburua.

Helduagoentzat, berriz, beste gauza batzuk eskaintzeada asmoa, Lide Amilibia zinegotziak esan bezala "adinbakoitzak behar ezberdinak baititu". Besteak beste, ordena-gailuak jarriko dira eta horien bidez bekeninguruko informazioa, bidaiei buruzkoeskaintzak, kooperazio proiektuen berri,lan eskaintzak ezagutzeko erraztasunak...lortzeko aukera izango da.

Horrez gain, hainbat ikastaro egitekoasmoa edo gogoa azaldu dute hezitzaile-ek: euskal dantzak, tinbalak, sukaldaritza,sexualitate tailerrak, etab. Baina hezitzai-leei gustatuko litzaieke gazteak beraienga-na joatea proposamenak egitera. Aldi bere-an, Lide Amilibia eta hezitzaileak bat egindute beraien adierazpenetan eta esan

digute "Gaztetxolako ekintzak kanporaatera" nahi dituztela "herriko taldeekinerlazionatuz, besteak beste, kultur taldeak,Natur Taldea eta Algorri Interpretazio Zen-troa". Aurretik ere badute esperientzia bestetalde batzuekin, aurreko ikasturtean NaturTaldekoekin irteera bat egin baitzuten etahandik harremana sortu baitzen gaztetxoeta helduen artean. Hori ikusirik, hezitzai-leek uste dute adin aldaketa horri esker"helduagoak gazteen erreferente bihurtu-ko" direla. "Izan ere, gazteek beraien gura-

kultura

Nora joan?Joan den ostegunean hasi zen Gaztetxolako ikasturte berria. Orain Alondegian dauden

arren, datorren urte hasierarako lokal berria estreinatzea espero dute Kantauri enparantzan.

Baina ez da hori izango berrikuntza bakarra, barne aldaketak ere izango baitira.

Sartzeko adinazabaltzearekin"helduagoakgazteen errefe-rente bihurtuko"direla uste dutehezitzaileek.

IURE ALTZIBAR eta MAITANE AGIRRE

Page 23: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

24 2 0 0 6 k o U R R I A

kultura

so ez diren helduak ikusiko dituzte". Elkar-keta une jakinetan bakarrik gertatuko da,talde bakoitzak ekintza jakin batzuk izangobaititu adinaren arabera.

Azaldu bezala, bereizita egongo direnarren, elkarren berri izango dute, lokalabera izango delako eta hezitzaileak erearduratuko direlako horretaz. Sarrera Ger-nikako parketik izango duenlokal horrek 117 m_ izango ditueta hainbat gune izango ditu.Lide Amilibiak esan digunez,"sartu eta ezkerretara biltegi bategongo da; eskaileretatik igo etabulegoak egongo dira, ordena-gailuak izateko. Gaztetxolakkomun bakarra izango du bainaezinduentzat egokitua. Sukal-dea izatea ere planteatu dugu,ikastaroak eman ahal izateko;lasai egon, eztabaidatu, lagunberriak egin eta antzekoetarakoedo mahai jokoetarako guneak ere egongo dira. Bestalde,eskulanak egin eta mahai tenisean jolasteko mahaiak egon-go dira, baita mahai futbola eta eskenatoki txiki bat ere".

Auzokoak beldurrezHonen guztiaren beste ikuspuntu bat jasotzeko, Kantaurienparantzako auzokideengana jo dugu. Izan ere, han bizi

direnek bilera egin zuten gai honetaz hitzegiteko eta Udalera alegazio bat bidaltzeaerabaki zuten. Bertan jartzen duenarenarabera, Gaztetxolan elkartzen diren gaz-teek beraien etxe azpian kalteak sortukodituzten beldur dira. Horregatik, eskatzendute gazteentzako gune hau inguruanbizilagunik ez duen leku batean jartzeko.

Bizilagun batek adierazi digu-naren arabera, badakite horre-lako lokalak beharrezkoak dire-la, baina Gaztetxola Aita Mariauzategian zegoenean gertatu-takoa errepikatuko den beldurdira.

Gai honen inguruan, Uda-leko zinegotziak esan digu"gaztea dagoen lekuaren kan-poan beti egongo da mugimen-dua, baina hori onartu beharre-ko gauza da. Gainera, aldedenetan dago, bai ludoteka

batean, baita tabernan ere. Hala ere, kontrola egon egongoda, hezitzaileak bertan egongo direlako. Hor behean gazte-ak egongo dira, baina eskubidea dute beste adin tartekoekbezala".

Hau guztia nola amaituko den urtarriletik aurrera jakin-go dugu, orduan hasiko baita Gaztetxolaren funtzionamen-du berria.

Klaseak urrian hasi dira baina oraindik ezda berandu. Animatu zaitez!

Beken ingurukoinformazioa, bidaieiburuzko eskaintzak,etabarren berri lordaiteke.

Page 24: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

San Pedro parrokian aurki ditzakegun artelanez hitz egitera-koan, Antxietaren erretaula, kaperetan dauden erretaula fla-menkoak edota Mendaro Marinelaren botozko taula aipatzendira. Baina harri horma horiek beste altxor batzuk ere gorde-tzen dituzte, eta horietako bat 1890. urtean Parisko "StoltzFrères" etxeak eraikitako organoa dugu.

Mendeetan zehar, elizak fedearen adierazle izateaz gain,herrien bilgune, gotorleku eta ikur izan dira. Horrela uler dai-teke orduko parroko zen Manuel Gabriel Beobidek, afaribatean, "herriko indarrei" eginiko eskaria. Urola ibaian,Arrangoletako paduretan eta kaian egin behar ziren obrenproiektuaren onespena ospatzen ari zirela, parrokiarako orga-no berri bat erostea eskatu zuen, herriaren etorkizunerakohain garrantzitsuak izango ziren lan haien eta herritarrekzuten fedearen adierazle izan zedin.

Organo zaharrari buruz oso gutxi dakigu. Estilo barrokoiberikokoa zen, gaur egun Aizarnan, Ataunen edota Aietekoparrokian aurki ditzakegunen antzekoa. Organo harekin zeri-kusia duen lehenengo albistea 1554. urtean aurkitzen dugu,baina ez dakigu noiz eraikia izan zen, ezta nork egin zuen ere.Juan Bautista Olaecheak XVIII. mendean ospatzen ziren SanPedro jaiei buruz egindako deskribapenean agertzen duenmoduan, organo hark, txistuarekin eta abesbatzarekin batera,paper garrantzitsua betetzen zuen San Pedro eguneko mezanagusian. Urte haietan guztietan hainbat konponketa jasanzituen, baina badirudi azkenaldi hartan ia mutututa zegoela.

Manuel Gabriel Beobidek egindako eskari hark 1888koabenduaren 25ean egindako udal bilkuran jaso zuen erantzu-na, hurrengo agirian idatzita geratu zen bezala:

"En la villa de Zumaya a veinticinco de Diciembre de milochocientos ochenta y ocho, congregados el Pueblo en su salaCapitular, correspondiendo a la expresa escitación que apelan-

252 0 0 6 k o U R R I A

S a n P e d r oP a r r o k i k o

S t o l t z o r g a n o a

IKER GONZALEZ COBEAGA

Page 25: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

26 2 0 0 6 k o U R R I A

kultura

do a los sentimientos religiosos y caritativos de sus feligreses hadirigido el cura ecónomo de la Parroquia en la Misa que acabade celebrarse… se tomó entre otros el siguiente acuerdo:

Ratificar igualmente el encargo que teniendo a las especia-les condiciones que concurren a Don José Ignacio Aldalur hizoal mismo la Junta de Fábrica para que gestionara… la adquisi-ción de un órgano adecuado a esta Parroquia… precio de sesen-ta mil reales, autorizándole para que entable las condicionesfacultativas que juzgara oportuno"

Jose Ignacio Aldalur, azkoitiarra izanik, Azpeitiko Soreasu-ko San Sebastian parrokiko organista zen. Karlistadak zirelaeta, Parisera alde egin behar izan zuen eta bertan garai harta-ko organo egile famatuenekin harremanetan hasi zen. Orga-nogintzak garai bakoitzeko teknologia aurreratuenak erabiliizan ditu eta garai hartan, Parisen organoaren mundura hain-bat aldaketa ekarriko zituen une bat bizi zen: organo erroman-tikoaren sorrera. Bi proiektu aurkeztu ziren: Cavaille-Coll etxefamatuarena bata, eta Stoltz etxekoa, bestea. Azken etxe horihasieran bigarren mailako organoak egiten hasi zen, bainadenborarekin kalitate handiko lanak egin zituen, eta Zumaiandugun organoa da horren adibide. Organo erromantiko garran-tzitsuenekin parekatzen badugu, Zumaiako organoa txikia da,15 erregistro (soinu ezberdin) besterik ez baitu. Hala ere, berekostua ez zen izan hain txikia, garaiko 16.100 pezeta balio izanbaitzuen. Diru hori hainbat erakunde eta lagunen artean bilduzen: Udala, parrokoa, garai hartako alkate zen Eusebio Gurru-txaga, Marinelen San Telmo Kofradia eta beste diru laguntzatxikiago batzuk, besteak beste.

Organoaren muntaketa lanak 1890eko apirilean amaituziren eta Jose Ignacio Aldalurrek buruturiko azterketan ageriangeratu ziren organoaren ezaugarriak. Nahiz eta 15 erregistrobesterik ez izan, guztiak kalitate handikoak ziren eta guztirasoinu eder eta orekatua sortzen zuten. Horren arrazoia maisubaten eskuetan aurki dezakegu, organoaren harmonizazioa(hodi guztiei azken ukitua ematea eta organoaren soinuarenberdintzea) garai hartako harmonizatzaile onenetakoa zen Fer-

nand Princek burutu baitzuen. Aipatzekoa da Azkoitiko Cavai-lle-Coll organo famatuan urtebete igaro zuela dena behar zenmoduan jartzen.

Ordutik hona, organo hau joaz gozatu dugunok Aldalurrenhitzak berretsi izan ditugu. Azpimarragarriak dira, besteakbeste, organo jole eta musika egile handia izan zen Luis Urte-agaren hitzak. Hamabost urtez San Pedro parrokiako organojolea izan ondoren, Donostiako San Bizente elizara joan zeneta bere hitzetan parrokia hartako Cavaille-Coll-Mutin orga-noko oboeak ez zuen Zumaiakoaren kalitate eta gozotasunik.Bestalde, organo honen beste ezaugarri bat parrokiaren tamai-narekin daukan oreka da, bere soinuekin eliza osoa ederkibetetzen baitu.

Hori guztia kontuan izanik, esan dezakegu parrokiakoorganoa artelan eder bat dugula. Hala ere, koadro edo eskultu-ra batekin gertatzen ez den bezala, organo batek beste zerbaitbehar du bere edertasunaz gozatzeko: kutxa erraldoi horrenbarruan dauden eztainuzko, berunezko eta egurrezko hodieta-tik (925 inguru) musika aterako duen organo jole baten lana,alegia.

Page 26: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

272 0 0 6 k o U R R I A

1 . E G U N A

• RAWEKE IRA/ Manipulazio genetikoa.DOKUMENTALA: Zeelanda Berria. 2002, 58 minutu.Sinopsia: Raweke ira dokumentalak, iritzi tradizionalen inkes-ta baten bitartez, ingeniaritza eta organismoen manipulaziogenetikoa aztertzen du, beti ere maorien ikuspegitik, eta age-rian agertzen da maori askok trans-espezie delako ingeniaritzagorrotatzen dutela. Gainera, tribu askotan oso kezkatuta ager-tzen dira, gero eta gene eraldatu gehiago sartzen ari delako eli-kaduraren katean. Dokumentalak ikuspegi orekatua eskaintzendu, Zeelanda Berriko zientzialari batzuen arteko elkarrizketaeta guzti; eta lehen hezkuntzarako zientzia-proiektu bateanjartzen du arreta, pil-pilean dagoen gai polemiko honen hain-bat alderditan argia egiteko asmoz.

• WICHIDOKUMENTALA: Argentina, 2002, 24 minutu.Sinopsia:Wichiak, Okat komunitatea, Pilcomayo ibaiarenertzetan, Saltako probintzian, Argentinar Errepublikako ipa-rraldean. Antzina, ehiztari-biltzaileak; gaur egun,ordea, zurienpresio ekonomikoa eta gaixotasunak direla eta, gazte askokgauza positibotzat jotzen du taldea utzi eta, etorkizun hobebaten bila, herri eta hirietara jotzea.

• KINJA IAKAHA/ Egun bat herrixkanDOKUMENTALA: Brasil, 2003, 40 minutu.Sinopsia: Waimiri eta Atroari herri desberdinetako sei indiar,Amazonian daudenak, beren familien eguneroko bizimodua-ren berri ematen dute. Cacau herrian. Irudi horiek "Egun batherrixkan" osatzen dute, beren bizimodua eta naturarekinduten harreman sakona agertzen duten eszena intimoz beterik.

2 . E G U N A

• LURRA GURE ITXAROPENA- PANAMA PLANARIAURRE EGINEZDOKUMENTALA: Mexiko, 2003, 29 minutu.Sinopsia: Mexikar komunitateetan Puebla Panama Planarenpolitikak nola ari diren ezartzen erakusten du dokumentalhonek, baita Istmoaren Iparraldeko indigenek inposaketa honinola egiten dioten aurre ere.

• BELDURRA GAINDITUZFIKZIOA: Bolivia, 2004, 55 minutu.Sinopsia: Emakume indigena borrokan, dagokion lekua har-tzeko, aintzat hartua izateko eta bere ahotsa entzunarazteko.Istorio honek aymara familia baten eguneroko bizimodua ager-

Z I N E M A L D I S O Z I A L A

u r r i a r e n 16 t i k 19 r a , 2 2 : 0 0 e t a n

Indigenek egindako fikzio eta dokumentalak

Page 27: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

28 2 0 0 6 k o U R R I A

kultura

tzen digu; patu hobe baten bila, goi-lautadatik Bolibiako LaPaz iparreko behe-lurretara aldatzen den familiaren istorioa.

• HITZ ZAPATISTAK INJUSTIZIAREN KONTRADOKUMENTALA: Mexiko, 2002ko abendua, 34 minutu.Sinopsia: Indigenen duintasunaren aldeko mobilizazioa(2001),Mexikoko herri indiarren autonomiaren aldeko borrokan dihar-duen mugimendu nazionala. Zer gertatu zen Txiapaseko komu-nitate autonomoetan ibilaldiaren ostean, eta zer-nolako erantzu-nak eman zizkien botereak indiarren eskaerei. 1994tik honamatxinaturik dauden indigenen komunitate zapatistentzat, gauregun inoiz baino gehiago, bizitza duin baten aldeko borrokak egu-neroko erresistentzia-ekintza izaten jarraitzen du.

3 . E G U N A

• JOHNNY GREYEYES / Johnny Begi grix Fikzioa: Kanada, 2000, 76 minutu.Sinopsia: Bere aita tiroka hil zutenetik, Johnnyk espetxeaneman du ere bizitzaren zatirik handiena. Han " familia berribat" egin du, barruan preso dagoen emakume bat ezagutu du(Lana) eta berarekin maitemindu da. Baina espetxetik kanpo-koa zama handia bihurtu da emakumearentzat, bere familiazatitua berriro elkartzen saiatu denean. Ameriketako emakumeindiarren arteko harremanen gaia landu den lehen aldia.

• EMAKUMEAREN BIZITZA ERRESISTENTZIA-BORROKANDOKUMENTALA: Mexiko, 19 minutu.Sinopsia: 1994an, " Emakume zapatisten lege iraultzaileak"argia ikusi zuen, eta harrezkero biztanleen segmentu honenegoera zalantzaz beterik dago. "Emakumearen bizitza erresis-tentzia-borrokan" emakume zapatistek hainbat galderei ema-ten dizkieten erantzunez osaturik dago. Eguneroko bizimo-duan girotuta, batez ere etxe barruko espazioetan, bideo honek

aukera eskaintzen digu ikusteko nolajoan diren gauzak aldatuaz komunitatehauetako gizarteetan. Erresisten-tziaren oinarrian diren emakumehauek, beren testigantza emateaz gain,argitzeke dauden hainbat kontu plan-teatzen dute.

4 . E G U N A

• HERIOTZA SIONENDOKUMENTALA: Peru/AEB, 2003, 25 minutu.Sinopsia: 70eko hamarkadan petrolioa aurkitu zuten Achuare-ko jendearen betiko lurren azpian, Peruko Amazonas ingurukoleku isolatu batean. Orduz geroztik, kutsadurak izugarrizkoeragina izan du Corrientes Ibaian barrena bizi diren komuni-tateetan, non indigena asko abandonaturik sentitzen diren etabere kasa defendatu behar diren.

• JOKAERAK ALDATUZ: EKITATEA SORTUZDOKUMENTALA: Bolivia/ Euskadi. 2004. 50 minutu.Sinopsia: Errealizadore indigenek Euskal Herrian filmatuduten dokumentala. Gizarteak gizonezkoekin erlazionatzendituzten lanak egiten dituzten emakumeekin elkarrizketak.

• FUSILA, METRAILA, HERRIA EZ DA ISILDUKODOKUMENTALA: Bolivia, 2003, 17 minutu.Sinopsia: Bolivian, 2003ko otsailean eta urrian gertatu zirenak,Gonzalo Sanchez de Losada gobernutik irtetea eragin zutenek,indarrean zegoen sistema politikoaren goitik beherako errefusaekarri zuten. Herria mobilizatu egin zen eta, premiazko etaberme handieneko eskaeren artean, Biltzar Konstituziogileaeratzea exijitu zuen.

Page 28: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

Z I N E F O R U M

Lau gazte britainiar dira2001. urteko amaierankokatzen den istorioerreal honen protagonis-tak. Horietako batezkontzera doa Pakista-nera eta bere lagunakoporretan iritsiko dira,bide batez senide batzukbisitatzeko asmoz. Afga-

nistango muga zeharkatzen dutenean, ordea, amesgaizto ikaragarribatean murgilduko dira. AEBetako tropek Al Qaedako laguntzaile tali-banak direla argudiatuz hiru gazte atxilotu egingo dituzte, eta laugarre-na desagertu egingo da. Tortura krudelak jasan ondoren, Guantana-mora eramango dituzte, eta han oinazeak beste bi urte luzetanjarraituko du. Ondoren aske utziko dituzte errugabetasuna aitortugabe. Mezu garbi batekin itzuliko dira etxera: "Kontatu munduarihemen gerta-tzen dena, zuen ardura da".Benetako istorioa linealtasunarekin ageri da, protagonista errealen hitzaketa lau aktore gazteren eszenak tartekatuta. Whitecrossek hilabete osoapasatu zuen hiru gazteak elkarrizketatzen eta hortik abiatuz estilo aldetik2002. urteko In this world-en tankera duen filma lortu dute. Beraiek bizi-takoaren lekukotasuna da filma hiru gazteentzat; zuzendariarentzat,berriz, gizartean eztabaida eragiteko modua. Gaur egun, 500 preso ingu-ru daude Guantanamon eta gutxi batzuk baino ez dituzte epaitu. Winterbottomen izena nahitaezko erreferente bihurtu da gaur egungozineman. Beste erakustaldi baten aurrean gaude, eta garbi azaltzen dunahi duena egin dezakeela. Salaketa zinema zuzena, pasa den otsaile-an merezimendu osoz Berlinaleko zuzendari onenaren zilarrezko har-tza jasotzeko balio izan zuena.

Azaroaren 2an, gaueko 10:15ean

Camino a Guantánamo Zuzendaria: Michael Winterbottom eta Mat Whitecross Aktoreak: Riz Ahmed, Farhad Harun, Arfan Usman

Gizonezko eta emakumezkoa euren buruaz beste egitenahalegindu ondoren, suspertze ospitale batean ezagutueta aurreranzko ibilbidea elkarrekin egitea erabakiko dute.Euren arazoak gainditu ezinik bizi diren bikote honenistorioa kontatuko digu filmak eta amour fou deritzanaizango da, hain zuzen, biziko dutena, hau da, arazoak etaegoerak azken muturreraino eramaten dituztenak. Pelikula Hanburgoko turkiar komunitatean dago kokatutaeta Fatih Akin zuzendariak ondo baino hobeto asmatu duazaltzen zer desberdintasun dagoen Hanburgoko turkiarkomunitatea eta Turkia bertako kulturaren artean. Filmagogorra da, baina samurtasunean ere asmatzen du etabatez ere bere iraganak baldintzatuta bizi den emakumebaten istorioa da, etorkizun zalantzatirantz doan emaku-mezkoaren independentzia nahiaren bilakabidea kontatu-ko digu, hain zuzen. Azpimarragarria Istanbul atzeandutela aldian behin azaltzen den musika talde baten ere-serkiak eta, batez ere, Sibel Kekilli emakumezko aktorea-ren lan egiatia, pasioz betea, askatua eta aurreiritzirikgabea. Izugarri ona.

Azaroaren 16an, gaueko 10:15ean

Contra la pared Zuzendaria: Fatih Akin Aktoreak: Birol Ünel, Sibel Kekilli, Catrin Striebeck

292 0 0 6 k o U R R I A

Page 29: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki

INFORMAZIOA: Foronda Kulturetxean 943-861056

YOGA: Astearte eta ostegunetan

18:30ean kultur etxean.KONTROL MENTALA:Urriaren 21etik azaroaren 25ra,

larunbatetan 10:30etan.PINTURA TAILERRA:Astelehenetik ostegunera.

Urriaren 2tik aurrera.Antolaketa bilera: irailaren28an, 19:00etan, kultur etxean.BI ARRI:

Eskulanak, Tifany, Patchwork etaJosteko lan txikiak.

Urritik ekainera. Egunero, goizeta arratsaldez, Alondegiaeraikuntzan.

Informazioa eta izen ematea: 64685 42 90 / 660 98 32 89HAUR PLASTIKA TAILERRA

Urriaren 8tik ekainera. Astelehenedo Asteartean, 17:30etik19:00etara. Matrikula: 100euro.

TAI CHI: Osatze taldea (beste ikastaroetan

ibili direnentzat), ostegunetan18:00etan.

Matrikula: 25 euro.SABEL DANTZALarunbat goizetan, urriaren

21etik abenduaren 30era,10:30etik 13:30era.Hasiberrientzat etaHobekuntza. Matrikula: 30euro.KUTXA GELAK/AULAS KUTXA:

Tai Chi, eskulanak, photoshop. Informazioa eta izen ematea:

www.kutxasocial.net edo902540040 tel.zkian.K.Z.Gunea: Internet ikastaroak.Informazioa: 943-862866HELDUEN ZAINTZA: "El estrésdel cuidador de personasmayores"

Urriaren 23tik 27ra, Brankaeraikuntzan.

Informazioa eta izen ematea:LAHAR ELKARGOA, 943-474182.

- Maketa dirulaguntzak: herrikotalde gazteentzat. Eskaerakaurkezteko epea: azaroaren 24abitartean.

- ASTE MIKOLOGIKOA: urriaren27tik 29ra, Alondegia aretoan.

Informazioa, Turismo bulegoan943-143396

Txangoak:-Urriak 28: Artajona-Tafalla-Olite -Azaroak 18: La Arboleda-

TrapagaBisita gidatuak:-Geologikoa: urriak 14 eta 22,

azaroak 19 eta 25-Kulturala: urriak 12 eta 14,

azaroak 1 eta 4- Deba-Zumaia trekkinga: urriak

15

MUSIKA IRTEERA:BARAKALDOKO ANTZOKIRA, "El

barbero de sevilla" operabufoa ikustera.

Urriaren 21ean, larunbata.Sarrerak salgai, Forondan,urriaren 9tik aurrera.

Urriaren 16tik 22ra, Alondegian:Kontsumoari buruzkoerakusketa, "ETIKETENgarrantzia".

Urriaren 16tik 22ra, Forondakultur etxean: ANDERSENASTEA

Urriaren 25tik 29ra: AsteMikologikoa

Urriak 31tik azaroaren 12ra,J.L.Ezeiza

Azaroaren 15etik 30era, "Ez zarainoren panpina"

.

16tik 19raZinema Sozial zikloa, 22:00etan,

Aita Mari aretoan.Ostirala, 2022:00etan, Aita Mari aretoan,

antzerkia: "AHULKIAK"Igandea, 2212:00etan, Aita Mari aretoan,

haur antzerkia: "AHATETXOITXUSIA"

Osteguna, 222:15ean, zine forum saioa:

"Camino a Guantánamo".Ostirala, 3

Baleike eta Txinparta elkartearenesku, Literatur emanaldiak:LEIRE BILBAO, "Ezkatak".

Osteguna,919:00etan, Alkoholiko

Anonimoak taldeakantolatutako hitzaldia GizarteZentroan.

Osteguna, 1622:15ean, zine forum saioa:

"Contra la pared".Ostirala, 1722:00etan, Aita Marin, antzerkia

TXALO taldearen "ARTE"Igandea, 1912:00etan, haur antzerkia "Pizti

domatzailea"Asteazkena, 22St. Zeziliako kalejira, iluntzean.

Osteguna, 2317:30ean, haur liburutegian,

ipuin kontaketa, PelloAñorgaren eskutik.

Ostirala, 24Baleike eta Txinparta elkartearen

esku, Literatur emanaldiak:BERTOL ARRIETA, "Txikira betihordago".

Larunbata, 25Iluntzean, Maria eta Jose

aretoan, Udal Musika BandarenSanta Zeziliako kontzertua

22:00etan, Alondegian, antzerkia:"Los Caminos de Juana" – "Loscuatro vientos" teatroa

Osteguna, 3022:15ean, zine forum saioa:

"Cruzando el puente: lossonidos de Estambul".

AZAROA

URRIA

ERAKUSKETAK

IRTEERAK

DEIALDIAK

IKASTAROAK

30 2 0 0 6 k o U R R I A

Juan Belmonte, 6

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

agenda

Kultur errota

Urolako Kultur

Zirkuitua

antolatu dute

eskualdeko lau

elkarteren artean.

Horri esker, hainbat

literatura eta musika

emanaldiz gozatzeko

aukera izango dugu

Azkoitian, Zestoan eta

Zumaian.

Page 30: 148. ZENB. DOHAINIK 2006ko URRIA, · 2016. 6. 22. · 10 2006KO URRIA ze berri Peioi Romatetek eta Luis Llavorik irabazi dute aurtengo Olarro Eguneko argazki rallya Romatetek argazki