123 - 2011 abendua

20
2011ko abendua 123 zb.

description

deskribapena

Transcript of 123 - 2011 abendua

Page 1: 123 - 2011 abendua

201 1ko abendua

1 23 zb.

Page 2: 123 - 2011 abendua

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Page 3: 123 - 2011 abendua

AA TT AA RR II KK OO AAUrtea amaitzear eta oraindik neguaapenas dastatu gabe. Batzuen zorione-rako eta besteen zoritxarrerako –eskia-tzera joateko irrikan egoten diren ho-riez gogoratzen naiz-, udazkenak bereizenari egin dio kasu, eta udaren azke-naren trazarekin agertu zaigu orain ar-te. Hotzari leku handirik utzi gabe etahegotik datorren haizearen goxotasuna-rekin. Hotza ez bezala, baina, euria ur-teko edozein garaitan etor daiteke, delazirimiri tankeran, dela, bat-batekoekaitz jantziarekin, eta udazkenean ereegin du agerpena, nola agertu ere. Aza-roko lehenengo asteburuan ur-jasaetengabekoa izan zen, pausarik gabe-koa, eta hainbat herritarri eragindakooztopo eta kalteez gain, bestelako ondo-rioak ere utzi zituen gure ingurunee-tan. Sastarrain bailaran gora egiteanahikoa da ikusteko euriak eta honeksorrarazitako ibaiak nahi zuten guztiaeraman zutela aurretik, baina baitahainbat txoko ‘garbitu’ ere egin zituzte-la jabetzeko. Urak ‘gure paisaia’ alda-razi egin du, eta orain arte modu batean zena bestelakoa izango da aurrerantzean.Eta bitxia bada ere, paisaia berrira egokituko gara, beti horrelakoa izan balitz be-zala. Plano batean idatzia balego bezala. Hain zuzen ere, nolakoa zen orain dela 200 urte, XVIII. eta XIX. mendeen bidegu-rutzean, Zestoa? Sastarrain eta bainuetxeko bideek oraingoen antzik ba al zuten?Zaila egin ahal zaigu orduko herria irudikatzea, baina horretarako daude plano-ak. Une jakin batean eta proiektu zehatzetarako eginiko planoak. Hilabete hone-tan, hain zuzen ere, ddaannbbooll iinn-ek duela bi mende atzera egiteko aukera emangodizu, 1778an edota 1801ean eginiko proiektuen berri ezagutzeko. Haietako ba-tzuk egin ziren eta beste batzuk moldatu egin behar izan zituzten, baina zer pen-tsatua ere ematen dute. Alde batetik, nola aldatu den ingurunea ikusten dugu, no-la azpiegitura erraldoiek eta modernitateak ezkutatu dituzten garai batean haingarrantzitsuak ziren bide eta bazterrak. Bestetik, proiektu guztien atzean baliabi-deak eta dirua daudela erakusten digute. Hau da, zenbat azpiegitura gelditzen di-ren, gaur egun bezala, limboan, dirua eskas denean.Egunera etorrita, Danbolin-en urteko azken ale honetan bestelakoak ere aurkitukodituzue, besteak beste, arranoak domatzen dituen petsona bati eginiko elkarrizketaeta Aizarnan urteak eman duenaren berri. Urte bukaeran egonik, errepasoak egi-teko ordua iritsi baita.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Mikel L i zarra lde

34 6 10 12 16 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

GG AA RR AA II BB AA TT EE KK OOBB AA ZZ TT EE RR RR AA KK

KKOORRTTAADDIIRREENN PPLLAATTEERREETTIIKK

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

JJ AA RR DD UU NN II AA NNDD AA VV II DD MM OO NN TT EE RR OO

AAIIZZAARRNNAATTIIKK

Page 4: 123 - 2011 abendua

enbidoa I.

G R I P E A Z G O Z A T U ?

Nork botako enbidoa eta oraindik ezagutzen ez dudan Xabik. Aur-kezpen ona izan da zeure buruaz egin duzuna, euskararen ingu-ruan jarduera itxaropentsu baten asmoak azalduz. Eta itxarope-

na eta bestelako giza ezaugarriak kutsakorrak direnez, horrelako kutsadurennahian eta beharrean gaude guztiok.Zure enbidoan gripe hitza irakurtzeak nire burura ekarri duena kontatuko dizuet. Osasunaz pentsatzen dudanean, gizartearen osasuna lotzen dut nirearekin,eta gizartea, gure planeta, gaixorik sumatzen dudan heinean, ni ere ez naizosasuntsu sentitzen, eta alderantziz.

Gripea eta beste hainbat motatako ondoe-zak zera ikusten ditut: daramagun bizimo-duaren aurrean guregan gertatzen direnerantzun gisa. Gure osasuna mantentzekoegiten ari garen ahaleginaren ondorioz,atsedena eskatzen digu gorputzak, jatekogogoa galtzen dugu... Gorputzak momentuhorretan behar duena da atsedena –arlo fi-siko zein emozionalean– eta elikagai esen-tzial deitzen ditugunak –ura, bitaminak,mineralak…– barruko toxikoen eliminaziolana eraginkorki egin ahal izateko.Hori batzutan zaila egiten zaigu, gure ohi-turetan normaltzat hartzen ditugun hain-bat osagai/elikagai eta portaera kaltekoakbaitira gure osasun fisiko eta psikikorako,eta horiek uzteak gaizki sentiarazten bai-kaitu. Gaizki sentitzeak, ordea, beti ezdu esan nahi gaizki goazela. Batzutan,hain zuzen, biderik egokiena hartzen du-gunean sentitzen gara okerren: adibidez,kafea edo/eta gatza utzi eta gaizki senti-

tzeak ez du esan nahi gaizki egiten ari garenik. Sentipenak hartzen ditugu gehienetan gure portaeratarako gida, baina sen-tipenak asaskatzen ditugunean pentsamendu logikoa garatzen dugu etahori da gida fidagarria gure ekintzetarako zein gure buruarekiko, eta baitaingurumenarekiko ere.Ingurumena aipatuta, adibidez, nahiz eta jakin zero zabor dela guztioknahi duguna, hori epe motzera ezinezkotzat jotzen dugu. Eta etsipen horreta-tik bilatzen ditugu azaleko garbi itxura emango duten irtenbide kutsakorrak;esate baterako, baliagarri diren gaiak erre eta toxiko bihurtzeko irtenbideak;edo/eta zaharkitze programatuaren bidez gure sistema ilogiko honi eusteko,gure hondakin informatiko eta abarrak hirugarren mundura bidaliz; edohaien lurrak eta ondasunak, gure ustezko beharrak asetzeko erabiliz... Etajarduera horrek, banaka eta sozialki, gaixotu egiten gaitu gizakiok.Hala ere, sinisten dut gizakion adimenean eta antolatuko garen itxaropenabadut, nahi dugun bezalako bizitza eta planeta berreskuratzeko.Eta ingurumeneko gaia aipatu dudanez, Itziar Sagartzazuri botatzen diot en-bido hau, Ingurumeneko zinegotzi zarenez.

Ba gauza ba-tzuk gaizki eginditudalako… Ezditut oso notaonak atera, kaleaere gustatzenzait… Horregatikagian.

Andrea Arruti

16 urte

Egia esan be-har al da? Egiada aurten gauzadexente ez ditu-gula ondo egineta hor goikoakikusi baditu…Gero nahiko go-zozalea naizelaere ikusiko dueta…

Jon Etxeberria

30 urte

O l e n t z e r o k i k a t z a e k a r t z e nb a d i z u , z e r g a t i ki z a n g o d a ?

I tziar Larrañaga

Page 5: 123 - 2011 abendua

ARAI BATEAN,Euskal Herriko lurralde oso-osoan hitz egiten omen zen euskara. Erdi Aro hasieran espainiar probin-tzia ziren Burgos eta Errioxan ere hitz egiten omen zen, baita Kataluniara bitarteko Pirinioetan ere.Euskara, kasu bakarra Europako mendebaldean, ez zen baztertua izan eta gaurko garaietaraino aile-gatu da bizirik. Nolanahi ere, indoeuropar aurreko hizkuntza berezi honi ez zaio dagokion merezi-mendurik eman, azkenaldian ez diogu behar adina fereka eta laztan egin eta oharkabean trakestueta herdoildu egin zaigu.

Euskaldunoi euskara hutsean mintzatzea kaltegarria eta atzerakoia izatearekin arbuiatu izan di-gute. Elebitasunari eutsi behar diogula entzutearekin gutxi ez, eta orain gobernu espainola hezkun-tza eleanitzaren ereduarekin dator ate joka. Gauzak horrela, espainolek ere bi edo hiru hizkuntza ja-kin beharko lituzkete ezta? Badirudi, ordea, ideia hori euskaldunontzat bakarrik dela onuragarria…

Herri batek ezin du bi hizkuntzez ongi hitz egin, hori herri izatearen kontraesanik handiena li-tzateke. Herri batek duen izaera eta berezitasuna elebakar izate horri zor dio. Ezinezkoa litzatekehaur bat bi zilborresteri lotzea, edo hobekiago pentsatuko duen esperantzan pertsona bati lepoan biburu itsastea. Euskal Herriak bi edo hiru hizkuntzekin aurrera egin lezakeela pentsatzea anakronis-mo hutsa da. Bi edo hizkuntza gehiago izan diren herrietan, denboraren poderioz bata nagusitu dabestearen heriotza eraginez.Horregatik, kontzientziatu beharko dugu, lehenago edo beranduago Euskal Herrian hizkuntza batnagusituko dela, dela euskara, gaztelera edo frantsesa. Hori gure baitan dago noski, hiztunen burueta bihotzetan. Zergatik dugu Euskal Herrian bizi garenok gaztelera edo frantsesa ikasteko obliga-zioa? Eurek ez al dute euskara ikasteko beharrik? Zergatik da hizkuntza bat bestea baino garrantzi-tsuagoa? Nork markatzen ditu parametro horiek? Miguel de Unamuno berak esana da euskara etagaztelera bateraezinak direla: “Dígase lo que se quiera, y si caben individuos no caben pueblos bilin-gües; es éste de la bilingüilidad un estado transitorio...”

Hizkuntza batek ez du luzaroan biziraungo herri aske batean bizi ezean. Kulturalki euskaldu-nak baina politikoki nafarrak garen guztioi, orain ia 500 urte munduaren aurrean askeak izateko au-kera eta eskubidea kendu zizkiguten. Beraz, berandu baino lehen, bigarren aldiz garaituak izan etaarrain herria bihurtu ez gaitezen, historia ere gure paisaia delako, berreskuratu dezagun gure memo-ria historikoa izan zirenengatik, garenongatik eta izango direnengatik, euskaratik eta euskaraz!

5Ba broma

bat egiteko edoizan beharko lu-ke. Nire erreak-zioa ikustekoedo, kristorenparregureaemango lidakekar kar

Mireia Etxabe

51 urte

Ikaragarritxintxoa naizela-ko! Bikiak eretxintxoak dira;haiei ez dieteikatza ekartzen,baina neri bai.

Joan(txo) Olaizola

47 urte

E nbido 2 . A i n h o a O d r i o z o l a A l d a l u r

Nik ez detuste ikatza ekar-tzerik merezi du-danik, baina be-no, hala ekarrizgero, alferra etaparranda zaleanaizelako izangoda

Aitor Zabala

19 urte

Bueno… es-kolan eta pixkabat alperra naiz,eta parranda za-lea ere bai…Hala ere, txin-txo ibiltzen naizberaz…

Nagore Armendariz

16 urte

EUSKARATIK ETA EUSKARAZ!

G

Page 6: 123 - 2011 abendua

Duela berrehun urte gure bazterraknolakoak ziren irudikatzeko, ez da antzinakoplanoak ikustea bezalakorik. Bai, egia da, ez

dira guztiz zehatzak baina hala ereinformazio ugari ematen digute: bateko

bideak, besteko errekak, hango eta hemengoparajeak, etxeak… Orduak eta orduak pasa

daitezke akuarela eta lapitzezko detaileeibegira. Eta finean, oso ederrak dira: Jon

Artanok esango lukeen bezala, “naximentuabezelakoak”, beren etxetxo eta guzti.

[ERREPIDE NAGUSIAREN ERAIKUNTZA LANENBARNEAN] ZESTOAKO LURRALDEARIDAGOKION PLANOAREN AZALPENA. 1842. 39 cm X 11cm. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA (TOLOSA); AGG-GAO JD IT 355,2Planoan aipatzen den errepide nagusia Bergaratik

Getariarakoa da, eta Azkoitia, Azpeitia, Zestoa etaAizarnazabal zeharkatzen zituen. Proiektua 1799an onartuzen baina Lehen Gerra Karlista pasa arte (1833-1840) ezinizan zen gauzatu. Hemen aurkezten den bide zatia XVIII.mendean Gipuzkoako errepideek izan zituzten garapenizugarrien adibide aproposa da.

Page 7: 123 - 2011 abendua

7ITURRIA EGITEKOPROIEKTUAXABIER IGNAZIOETXEBERRIA. 1778AKUARELA, LAPITZA ETA

TINTA PAPEREAN, 49,5 cm X 31,5 cmZESTOAKO UDAL

ARTXIBO HISTORIKOA

Zestoako Udalak Sastarraingourak herrira ekarri nahi zituela-eta, Xabier Ignazio Etxeberriakoso proiektu handinahikoa etagarestia aurkeztu zuen baina, aldiberean, oso erakargarria. IturriaGurutzeagan egitea proposatuzuen, eta haren txostena hobetoulertzeko “iritzira” egindakoplano bat erakutsi zuen. Gauzakkorapilatu egin ziren etaazkenean zubi barrenean eginzen obra, baina hala ereEtxeberriaren plano ederra ezzuen haizeak eraman.

Gesalagako edobainuetxeko zubia eginaurretik, Azpeitirako bidenagusia Erretzabal aldetikLasaoko Zelaitxikieta alderairisten zen. Gero, zubi berriaegin ondoren, Benta aldetikpasako zen bidea.

Zestoako zenbait etxe:Artzubiaga errota, Arteaga,Lizarraitz, Ipintza, Iraetaetxea, Lizentziadokoa,

hiribildu barruko etxeak,Ariztondo, Gurutzeaga,

Gurutzeagatxiki, Atxarangoa, Ospitalea, Portalekoa,Lili jauregia, Zubiaurre, Gesalaga, Benta, Atristain,

Sastarrain…

Planoetako gauzarik oinarrizkoena orientazioa izatenda. “Ipar” geografikoa zehazteko orratz edo gezi

moduko irudiak erabiltzen dira, edo hemen bezala,zortzi puntako arrosa delakoa.

Landaredia irudikatzeak bere zailtasunak zituenantzinako planoetan, baina beti ahalegintzen ziren

belardiak, zuhaiztiak nabarmentzen. Honetan, egileak garbiutzi nahi izan zuen Ertxiña oso haitz-tokia dela herri aldetik

baina, aldiz, baso-gune zabalak zituela Pagio aldera.Landaredia, irudiekin ez ezik koloreen bidez ere azal daiteke,

Txiribogakoan bezala (nabarrez ereiteko lurra, berdezgaztainadia…). ···

Page 8: 123 - 2011 abendua

···

Neurtzeko sistemei dagokionez, normalena oin gaztelaua izaten

zen (pie castellano); 0,2786 metro zituen. XIX. mendean sistema

metriko hamartarra hasi zen erabiltzen, gaur egun erabiltzen duguna.

Plano batzuk ez dute erliebeairudikatzen (Beduakoa edo Txiribogakoakasu) baina beste batzuetan nabarmenduegiten dira mendiak (Sastarrain).Horretarako erarik zaharrena zera da,mendiak albotik ikusita irudikatzea

*

*

Page 9: 123 - 2011 abendua

9IBAÑARRIETA GAINETIK BEDUAKO LONJA-ETXERA DOAZEN GURDI BIDEEN AZALPENAJOAN MANUEL ERRAZTI. 1832 URTEA

AKUARELA ETA TINTA PAPEREAN. 32 cm X 22,8 cmZESTOAKO UDAL ARTXIBO HISTORIKOA

Plano honekin batera, Errazti lur-neurtzaileak Beaindik Beduara doan bide zaharra berritzeko aurrekontua aurkeztu zuen.Guretzat ez da erraza planoan argi eta garbi kokatzea tokiak baina errua ez da planoarena (nahiz eta guztiz zehatzaez den). Errua inguru horrek izan dituen aldaketek dute, batez ere A-8 autopistak. Ordi-erreka eta bide zaharraderitzana autopistak jan zituen. Beain ondotik Beduara zihoan bideak, berriz, garrantzi guztia galdu zuen.

TXIRIBOGA ETXEAREN PLANOAJOSEPH ANTONIO GESALAGA. 1775 URTEA

AKUARELA, LAPITZA ETA TINTA PAPEREAN. 30 cm X 46 cmVALLADOLIDEKO ERRET KANTZELARITZAKO ARTXIBOA

Gaur egun, baserrietan gero eta normalagoa da norbere lursailen planoak izatea: izan ere, zaharrakjoan ahala gazteak ezjakin geratzen dira, askotan, etxeko mugarri kontuetan. Orain dela ehunka urte,ez zen hain erraza etxeko lurren planoak edukitzea, baina diru pixka bat zuena beti ahalegintzen zen,lursail aberatsenak bederen, plano batean jasoarazten. Txiriboga, bere errotarekin, ez zen edozeinetxe garai hartan eta hango mugarriak txukun eta garbi jarri nahi izan zituen. Guk, 236 urte geroago,muga kontuak ez ezik, inguru hura nola aldatu den ere ederki asko ikus dezakegu.

Errekak (H) Iraetaren eta Pagioren sailak bereizten ditu. 2, 3, 4 eta 5 zenbakiek Joango Akoaren sagardiaderitzana mugatzen dute, garai batean Araneta etxearena izan zena. 5etik hamarrera, herri-sailarekin egitendu muga. Hamarretik aurrera, Errege-bidea zeharkatu eta Altzolarats errekarainokoak, Indoetxerenakbereizten ditu. Eta gainontzekoan, Txiriboga etxe honetako sailek Urola ibaiarekin eta Altzolaratserrekarekin egiten dute muga, pintura gorriarekin seinaleztatutakoa izan ezik.

C: Txiriboga; K: Indoetxea; A: Araneta; P: Pagiolarrea; J: Jauregietxea; O: Auspandegi; R:Txiribogako borda; R: Bengoetxeko zubia; M: Urola ibaia; N: Altzolarats erreka; H: Mendiko erreka;S: Errotaren presa; Y: Antepara edo ur-depositua; T: Ereiteko lurra (kolore nabarra) eta berdez,handiena gaztainadia eta txikiena otadia; G: Mendiko errekako zubia; E: Ignazio Atristainen eta

Katalina Aranaren labore-lurra; F: Errege-bidea, Zestoa eta Iraetatik Zarautzera,Aizarnazabalera doana.

Horiz dagoen dena Txiriboga, Indoetxe eta Auspandegiko 3 etxeenbideak eta ataurreak dira.

ARTZUBIAGAKO PRESARENKONPONKETA BERRIETARAKOPLANOA ETA PROFILAMIGEL ANTONIO SARASOLA. 1801AKUARELA, LAPITZA ETA TINTA PAPEREAN

35 cm X 28 cmZESTOAKO UDAL ARTXIBO HISTORIKOA

Oso errota garrantzitsua zen Artzubiagakoa. ZestoakoUdala eta Iraetako dukea ziren nagusi, erdibana. Ura

zubiaren inguruan biltzen zen eta handik kanal bat zihoan,Idiazpitik barrena, errotara. Arduragabekeriak erdi-erditik

puskatu zuen arte, nahiko ondo –planoan jasota dagoenantzera– kontserbatzen zen presa bere egurrezko hezurdura

eta guzti.

F ernando Arza l lus

Page 10: 123 - 2011 abendua

A z a r o a r e n 2 5 aBertso afaria Iraetan Andoni Egaña eta UnaiIturriagarekin

A z a r o a r e n 2 7 aEider Iraolari Euskal Herriko pandero jotzaileonenaren saria eman zioten

A b e n d u a r e n 2 aPresa bat Egunkari bat mus txapelketa LauIturri elkartean

A b e n d u a r e n 2 aDJ festa Gaztetxean

Muu! herri ekimena. Datorren udaberrian burutzekoa den zezenketeninguruko herri galdeketaren harira, zezenketen aurka dauden hainbatherritar bildu eta lanari ekin diote ideiak adostuta. Horrela, Muu! he-rri ekimena sortu eta aurkeztu dute.

Euskararen eguna Zes toan ere f es ta g i roan ospa tu zen . JulioSoto eta Uxue Alberdirekin bertso poteoa izan zen eguerdian, arra-tsaldean haurrek euskararen aldeko mezuak zabaltzeko aukera izanzuten pin tailerrean eta egunari amaiera antzerkiarekin eman zi-tzaion. Jai giroz gain, “Euskaraz bizi nahi dut” leloa izan zen protago-nista.

Page 11: 123 - 2011 abendua

Ab e n d u a r e n 6 aTango eta milonga dantzaldia Baztango

tango eskolaren eskutik

Ab e n d u a r e n 6 a“Konstituzioari ez” lemapean herri eskolak

toril azpian

Angel Goikotxeari omenaldia. Santa Zezilia eguna aitzakiatzat hartu-ta herriko bandak kontzertua eskaini zuen udaletxe azpian. BertanAngel Goikotxea omen zuten bandan daramatzan urte hauengatikguztiengatik. Ondoren, afari ederraz gozatzeko aukera izan zen GureTxokoa elkartean.

Martxan da INFOREGsistema Zestoako Bake

Epaitegian eta, ondorioz haurjaioberrien inskripzioak eta

beste tramite asko eginditzakegu euskaraz. Ez hori

bakarrik, kanpokoherrialderen batean aurkeztu

behar baditugu, hainbathizkuntzatan ere ematen ditu

agiriak programa horrek.

Zestoako Bake Epaitegia lehenengoetariko bat izan daINFOREG sisteman sartzen. Eta horrela izan da, hainbatfamiliek erantzun ziotelako Udalak, UEMAk eta Behatokiakmartxan jarritako kanpainari eta beren haurra euskarazinskribatzeko eskaera egin zutelako. Izan ere, Justiziaadministrazioak lehentasuna eman die eskaerak zituztenherriei.

Zorionak eta eskerrik asko eskaera eginzuten familia horiei, beraiei esker jadanikbadaukagulako haurrak euskarazerregistratzeko modua.

11

danbolinzulo

Page 12: 123 - 2011 abendua

Nola bururatzen zaio bati arranohezitzaile izatea?

Oinarrizkoena animalia zalea izatea da.Niri beti gustatu izan zaizkit animaliak,eta, arrano munduaz gehiago jakiten hasinintzenean, guztiz sartu nintzen honetan.Hasiera batean, nire kasa, Felix Rodriguezde la Fuenteren liburua hartuta. Gerora,mundu honetan gero eta gehiago sartzeanzaletasuna partekatzeko aukera izan dut,eta horrela joan naiz ikasiz. Zaletasun haupartekatzeko da. Liburuetan datorren in-formazioa nahiko orokorra izan ohi da,eta, gehiago sakondu nahian, informaziohoberena jendearekin hartu-emanean ate-ra dut. Ikastaroak ere egon badaude, bai-na edozein hegazti harrapatzaile aditure-kin asko ikas daiteke. Ikasketa handiena,ahoz ahokoa, alegia.

Arrano munduan sartzearekinbatera, erosi egin zenuen animalia-ren bat?

Bai, animaliaren jabetza izateko, beha-rrezkoa da erostea. Itxian hazten dituenbatena jota erosten dira. Gipuzkoan, ani-maliaren paperak egoki edukitzea nahi-koa da. Beste autonomia erkidego ba-tzuetan, ordea, baimen zehatz batzuk es-katzen dira. Hemen, nahiko librea da.

Gizakiaren lagun handienatxakurra dela esan ohi bada ere,

artikuluko protagonistak badutxakurra ez den beste animaliabat lagun: arranoa, hain zuzen

ere. Burgoskoa da David, baina,egun, Zestoan bizi da, eta arrano

hezitzaile gisa aurkeztu ahalkogenuke. Bere lagun bitxi eta

elegantearen presentziarekin egindugu elkarrizketa, eta haien

harremanaz gehiago jakin ahalizan dugu.

davidmonteroJardunian

Page 13: 123 - 2011 abendua

31

Garestia izango da horrelako animalia bat erostea, ezta?Garestia den ala ez erlatiboa da. Hasteko, ez da erosten; jabez

pasatzen da, eta prezioa, trukea egingo denarekin adosten da:animalia haztea kostatzen denaren araberakoa izaten da balioa.Nik daukadana, adibidez, hegazti migratzailearen eta ipar bela-tzaren arteko nahasketa da. Lehenengoa hemengoa da, eta nahi-ko erraza da hazten. Arrak 500 euro inguru balio du, eta emeak,1.200. Ipar belatzak, ordea, bere zailtasunak ditu hazteko or-duan; arrak 6.000-10.000 balio lezake, eta emearen prezioa15.000-20.000 eurorainokoa izan liteke.

Non dauzkazu?Etxean. Haientzat egokituriko gela

bat daukat, eta, han, bi belatz eta hontztxiki bat dauzkat. Askok hegazti harra-pari gehienei arrano deitzen badiete ere,50-60 bat espezie daude, eta nik dituda-nak belatzak dira. Orain, hegaldi garaia

bukatzear dago, eta, segidan hazkuntzaeta lumaberritze garaian sartuko direnez,

kaiola handi gisako gela bat prestatu ohi diet.

Zer jaten dute?Era guztietako hegaztiak. Modu onean lortzen

ditut gainera; izan ere, zooetan saltzen dituztenek guriere saltzen dizkigute, eta nahiko merke ateratzen da.

Izoztua etortzen da; nahiz eta arranoari bizirik gehiago gusta-tuko litzaiokeen, beste animaliarekin pentsatzen da, eta hura

salbatzen da.

Zer beste zainketa behar izaten ditu?Bainatu egin behar da bi edo hiru

egunetik behin, eta, noski, leku eroso batizateaz arduratzea beharrezkoa da: batetik, mugitzeko es-

pazio handia ahalbidetu behar da, eta, bestetik, lumaberritze ga-raian, jarrita egongo diren gainazal apropos bat egokitu. Garaihorretan, geldirik denbora luzez egoten direnez, gainazala airez-tapen minimo batekin egokitu behar zaie, egonaldi luzeekin ani-maliaren oinak mindu ez daitezen.

Ausartzen zara etxetik ateratzen eta askeuzten?

Bai, jakina. Horretan datza animaliarekin go-zatzea. Aske utzi eta nola bueltatzen den ikusteaoso pozgarria da. Berak beti kontrolatzen nau:Izarraitzerainoko hegaldia egin dezake, eta nirekeinu batekin segidan bueltatu daiteke. Bere be-harrak errespetatuz gero, normalean ez dago ihesegiteko arriskurik, nahiz eta edozein animaliare-kin bezala beti dagoen arrisku hori. Hala ere, hordago gakoa: hark hegan egitea beharrezkoa du,eta nik, era berean, harekin ondo pasatzen dut.Bere bidetik ematea ezinbestekoa da. Posible danik akatsen bat egitea, noski, baina ahalik etaegokien eginez gero, ez dago arazorik.

Hala ere, arriskua hor dago, eta, hori kontrola-tzearren, burdinatxo bat jartzen zaie GPS batezartzeko, telefono mugikorrera koordenatuakbidaltzen dituena. Buztanean ipintzen zaien bes-te burdinatxo batean, telemetria igorle bat jar-tzen zaie; hala, baliza deritzon seinale bat jaso-tzen da hargailu batekin.

Zer egiten du hark hegaldietan? Zer as-morekin egiten du hegan?

Beharren arabera, besterik gabe egin lezakehegan, edo helburu gisa ehizatzea izanik. Hau(berarekin ekarri duen belatz arra) oraindik ez dahasi, gaztea baita; 8-9 hilabete ditu. Hurrengo ur-tean hasiko da. Hala ere, ehizatzeko prestatzealehiaketetarako izan ohi da, eta hori ez da nire

···

“Etxean egokituriko gelabat daukat, eta, han, bi

belatz eta hontz txiki batdauzkat”

Page 14: 123 - 2011 abendua

helburua. Nik gehiago gozatzen dut berarekinegoten, hegaldiekin, niregana nola bueltatzenden ikusten… Ehizatuko du, berak hori nahi ba-du, baina nik ez dut behartuko.

Aipatu duzun lumaberritze garaia zertandatza?

Garai horretan, luma aldaketa izaten da, etaez da komeni kanpora ateratzea. Hegaldi garaiangaldutako pisua berreskuratzen lagundu beharzaio animaliari, bere pisu normala hartu dezanlumaberritze garaia hasterako, eta, horrenbestez,prozesua egoki egin dadin.

Zure lanbidea da?Ez. Asko gustatuko litzaidake honekin erlazio-

naturiko lanen bat bilatzea, aireportutako faunakontrolatzen adibidez, baina, mementoz, afiziozegiten dut.

Arraroa izango da, ba, afizioa, ezta?Bai. Ez da ohikoena, baina topatzen da jendea

honetan sartua dagoena. Hemen gertu, hala nolaZarauzko zabortegian, faunaren kontrola egitenda. Baita Hondarribiko aireportuan ere. Legazpinere ba omen dago hegazti harraparien aditurik.Gutxi badira ere, badaude. Herriko baten batekere esan izan dit gustatuko litzaiokeela honetanaritzea.

Etxean edukitzeak gehiago edo gutxiagobizitzea ondoriozta dezake?

Ez, kontrakoa. Ematen zaion bizi kalitatearenaraberakoa da, baina, gutxi gorabehera, 30 urtebizi izaten dira. Kalean, etengabeko biziraupene-

an daude, eta arrisku handiagoan bizi dira. Itxian hazitakoei, be-rriz, dena eginda ematen zaie. Horretan urteak daramatzatenekkanpoan bizitako hegaztien esker onaz dihardute, bizimodua ate-ratzen ibiltzetik bizi errazago batera egokitzeko izaten dutenerraztasuna arrasto izanik. Bestalde, bizi kalitate hori bermatzekohaientzako gunea ondo egokituta edukitzen lortzen da, mugitze-ko aukera emango dion espazioa emanez, hegaldi garaian entre-namendu onak eginez… Izan ere, urteroko lana da lumaberritzegaraitik hegaldi garairako trantsizioan ikasitakoa birgogoratzeaeta horretan entrenatzea.

Zer da buruan daukana? Eta hanketan?Burukoa txano bat da. Narruzkoa

da, eta animalia ez estresatzeko erabil-tzen da. Esku ona eduki behar da ho-nelakoak egiteko. Ikusgarriak daude,lumadunak eta abar. Funtzio garrantzi-tsua egiten du; izan ere, hau jarrita la-sai egoten da, kanpoko estimuluek ezdute aztoratzen. Hanketan, berriz,heltzeko belatz uhalak eta torlojuakerabiltzen dira. Eta lua deituriko esku-larrua, berriz, bera eskuan jartzekoerabiltzen da.

Kuriosoa animalia, eta berari dagokion guztia.Bai, gustatu egin behar zaizu, baina sakrifizioa eskatzen du ho-

nelako animalia bat edukitzeak: zainketa egokia izan behar du,garbiketa ona, animaliaren erosotasuna lortzen saiatu behar da,elikadura zaindu, entrenamenduak egin… Ezin duzu bera utzi etajoan; ardura eskatzen du. Nik gozatu egiten dut.

M aialen Kor tad i Iparrag i rre

···

“Ezin duzu berautzi eta joan;

ardura eskatzendu. Nik gozatu

egiten dut”

Page 15: 123 - 2011 abendua
Page 16: 123 - 2011 abendua

Afariko mahaia betetze aldera, hemen dituzue ideia batzuk:

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa ::

Berotu 3 koilara olio, eta gehitu baratxuria txikituta.Baratxuria gorritzean, bota irina, eta eduki sutan pare bat minutuan.Gehitu ardo zuria, eta, ondoren, salda (2 baso) edo ura. Perrexila.Eduki sutan 10 minutuan, loditu arte.

kortadirenplateretik

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

Nahasi 2 gaztak katilu handi batean sardexka batez, eta egin bolak.Bildu urdaiarekin, txotx batez helduz.Frijitu, irin, arrautza eta ogi arraspatutik pasatu ondoren.

OO ss aa gg aa ii aa kk ::50 g gazta urdin50 g Idiazabal gazta arraspatu3 urdai xerra ArrautzaOgi arraspatua

gaztazkokroketa

OO ss aa gg aa ii aa kk ::Olioa2 baratxuri aleSaldaPerrexilaBaso ardo zuri2 koilara irin

patata tortillasaltsa berdean

zainzurigorriak

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

Bildu zainzuriak argazkian beza-la, eta frijitu, irin eta arrautzatanpasatu ondoren.

tapa, banderilla edo pintxo...gabonetan, ibili...

Page 17: 123 - 2011 abendua

7

Telezailak. Nork esan zuen telebistak tontotu egitenduela? Katixa Agirre, Koldo Almandoz, HarkaitzCano, Irati Jimenez, Goizalde Landarbaso etaXabier Mendiguren. Azken urteetan, telesailekprotagonismo handia hartu dute ikus-entzunezko industrian.Niri ere hainbat telesailek kateatuta eduki naute eta naukate.Hori dela eta, liburu hau irakurtzea erabaki dut, eta gustatuzait sei idazleon ikuspegia. Liburu honetan, sei euskalsortzailek, telesailak aitzakiatzat hartuta literaturaren,gizartearen, historiaren eta beste hainbat konturen ingurukogogoeta egin dute. Telesailen “mundutxoa” gustukoduenarentzat oso gomendagarria eta erraz irakurtzekomoduko liburua dela iruditzen zait.

EGARRI EGUNAK PORTUALDEAN Koldo Izagirre Susa 2011

Egarri egunak, bai, 1977ko udahartakoak: asean gozatu nahi di-tu gazteria matxinatu batek aska-

tasuna, maitasuna, berdintasuna, edertasuna.Egarri anitz honek gatazkan murgilduko du hezi-keta sozial eta sentimentalean aurreneko pauso-ak ematen ari den protagonista, hats kolektiboa-ren eta indibidualismoaren hartean bere ezinta-sun ahuldade eta ametsekin, gizontasun berribaten bila.Irudiak, ideiak, erreferentziazko mundu estetikoeta politiko bortitz bat osatuz luzatzen da nobe-laren haria. Zehatz eta malgu idatzia, kontagaiaez ezik kontagailu bera bihurtu du narratzaileakirakurketaren akuilagarri, dastatzeko materiagordin bezain samurra, protagonista bezala anti-konformista den hizkera narratiboan. Koldo Izagirreren lan bat.

irakurriberridut

TWISTArkaitz Cano. Susa, 2011

Soto eta Zeberio baitu, torturatu,hil eta desagerrarazi egin zituz-ten.Diego Lazkano idazleak gogoanbetiko txertaturik daramatza bi

lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzalhaietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Sotoeta Zeberio ordez bizi ote den zalantzarekin,haien ordez bizitzea balitz bezala bere eran-tzunkizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizi-tzea posible balitz bezala.

1955-12-11 Loritoatrenbideko langile, Zestoan. Zestoako tren geltoki-buruak epaitegira eraman du ondoko etxeko loroa.Izan ere, loroak estazio-buruaren txilibitua imitatu

egiten zuen sarritan eta, ondorioz, trenak orduz lehenabiatzen ziren. Tren araudiak, ordea, garbi azaltzen du

geltoki-buruak ez duela txilibituaren bidez emanbehar bakarrik irteera, baizik-eta tren gidariak

ikusteko moduko seinale baten bidez. Ondorioz, libregeratu dira loroa eta bere jabea. [ABC egunkaria].

efemerideak

1917-12-11 Istripu elektriko han-dia Santa Engrazia inguruan. Argindar linea-ren kablea tiratzen ari zirela, jauzi egin zennonbait hura, goi-tentsioko kable bat ukitu,eta sei langile elektrokutatuta hil ziren.

1977-12-16 Joan Erentxun Onzalo hil zen. Zestoako his-toria eta genealogia ikertzaile handienetakoa izan zen eta liburu etaartikulu franko idatzi zituen. Bereak dira, besteak beste, Cestona(1970), Arrona, Aizarna… (1975), Hidalguías de la Villa de Cestona(1975) eta abar luze bat.

O i e r A r r e g i A r t o l a

1

Page 18: 123 - 2011 abendua

Urte guztiek dute eragina herri baten bizitzan, etaAizarna ez dugu salbuespena; beraz, egin diezaiogunberrikuste bat urtean zehar bizi izan ditugun gertaera,ekintza eta albiste guztiei. Abendua garai egokia da iga-ro dugun urte honek utzi dizkigun onura edo kalteakhausnartzeko. Hori egiten bada, bi aldiz harri bereanestropezu egiteko askoz aukera gutxiago izaten da eta.

Lehenbizi aipatu beharrekoa, ETAren erabakia dugu;inolako zalantzarik gabe, benetan poztu gaituen albis-tea izan da hori. Seguru nago izango duela bere eragina

gure eguneroko elkarbizitzan. Halaber, ezin dugu utziaipatu gabe bakea lortzeko bide honetan Jesus Egigurenaizarnarrak egindako ahalegina. Espero dut ibili luze etazail horiek igaro ondoren gizarteak aintzatespen garbibat egitea politikari horri, eta hark historian bere lekuaizatea.

Prontxio apaizak, bestalde, aurten utzi ditu auzokoapaiz lanak, eta gazte moderno batek ordezkatu du. As-paldiko argazkietan bakarrik ikusten dira apaiz gazteakAizarnan, baina orain badugu aukera egiazko bat ikuste-ko ere. Elkarteko arazoaren ondorioak agerian eta fedeaahul dagoen garaian iritsi da, baina, apaiz gazte horiekhobeto moldatzen direnez gaur egungo gizartera, iritsikodira egun atseginagoak herrira. Ongi etorri auzora!

Jaietan ikusi genituen lepo zapiek "Elkartea zabalik,Herria bizirik" zuten goiburu, baina nahiz elkartearen

auzoetatik

eraikuntza itxita egon, herriak bizirik jarraitzen duenaren ezau-garri izan ziren haiek, jaien antolakuntza ikusita. Hala behar dugainera; horrelako oztopo batengatik ezin du gazteak kikildueta ekintza kulturalak eta jaiak antolatzeari uko egin. Herria bi-zirik ikusi nahi badugu, arazoak gainditzen jakin beharra dauka-gu. Arazo horri irtenbidea aurkitzeko leku faltarik ez du Aizar-nak, eta aukeratu ditugun agintariek arazo hori esku artean du-tenez, itxaropen osoa dut luzaro baino lehen emaitzak ikusteko.

Urte osoan egunero belarrira errepikatu diguten krisiak zerondorio utzi dituen aipatu gabe ere ezin dugu urtea pasatzenutzi. Erakunde guztiek diru murrizketak ezarri dituzten urteaizanik, gurean ere herstura izan da nagusi. Nik dakidanez, ezzegoen plangintza berririk aurreikusita auzorako, eta neurri ho-riek ez dute eragin zuzenik izan Aizarnan.

Poltsikoan nabaritu dugu ederki asko; hark bai erasan digulaeguneroko bizitzan. Krisia dela eta, lurraldean dauzkagun lanto-kiek lan murrizketa ugari ezarri dituzte, eta, langabezia ugalduegin denez, gehiengo batek sufritu du egoera honen eragina.Langile arrunt batek ez dakit zer zerikusi duen krisi honekin,baina bera ari da jasaten erasorik gogorrenak.

Krisiak eta arazoak alde batera utzi, eta ospatu ditzagun Egu-berri jaiak ahalik eta alaitsuen. Kontsumo murrizketak ez dezalazapuztu gure gozamena, eta urtea indarberrituta has dezagun.Tropelean ikastolatik kantuan irteten duten haur eta gurasoenkantak, eliza zaintzaileek jartzen diguten Jaiotza, kalean eta ta-bernetan ikusten diren apaingarri bereziak —argi eta guzti—,Gabonetako otarren zozketak, oparien zain dauden haurrenaurpegi alaiak eta Olentzerok herrira sartzerakoan eskolakoleihotik egiten digun agurra nahikoa dira urte garai honek duenxarma sentitzeko. Beraz, Eguberri zoriontsuak igaro ditzagunguztiok, eta urte berria oparoagoa izateko itxaropenik ez deza-gun galdu, Aizarnak bizirik jarraitzen du eta. Urte berri on.

aizarna

I on Eg iguren

Page 19: 123 - 2011 abendua

1

a g e n d a9

abendua

23 OOSSTTIIRRAALLAA

Soroperietako esku pilota txapelketako final erdiak,22:00tan kiroldegian. Andreu-Odriozola/Otamendi-Aizpurueta Artetxe-Uzkudun/Iriondo-Loiola.

24 LLAARRUUNNBBAATTAA

Urtero moduan Olentzero kantuz eta Jaiotza biziarekinirteten diren abesbatzek kantuz alaituko dituzte kaleak.uskara-ren eguna.

26 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Soroperi eguna. 9:00. Idiakaitz txistulari taldearen dia-na.XXII. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XIV. Ezti lehiaketa.XIII. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogi-leak eta salmenta-postu franko izango dira.Goizen zehar, Zes-toako merkatarien azoka berezia herriko kaleetan/11:00. Moniketa Eider trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kale-jira/12:00. Ertxiña Musika Eskolako trikitilari gazteen kaleji-ra/12:30. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiake-tatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak. Ordu berean, Idia-kaitz txistulari taldearen saioa, kalez kale, eta Gaztetxeakantolatutako triki-poteoa/13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea,plazan/14:30. Baba jana Gaztetxean/17:00. Bikokote TtinbilaTtanbala antzerki taldearen obra berria, Kultur Etxeko areto-an/17:15. Denok kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txarangare-kin/17:30. Esku pilota finala. Herri kirol lehia, Aizarna, Zestoa,Aizarnazabal nor baino nor. Ondoren, Laranjadi txaranga, afa-lordura arte/22:00. Trakets taldea udaletxeko arkupetan.

28 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Gaztelekuak antolatuta futbito txapelketa eta ondorenmerendola, 16:00tan kiroldegian.••Zestoako Idiakaitz TxistulariTaldeak autobusa antolatu du Euskalduna Jauregian izangoden Bilboko TXISTU SYMPHONIC kontzertura joateko. Gari-koitz Mendizabalek protagonismo berezia izango du kontzer-tuan baina Idiakaitz Taldeko beste bi txistulari gazte zestoarrekere parte hartuko dute, Ortzi Alberdik eta Beñat Etxabek. Irtee-ra, arratsaldeko 18:30ean, Gurutzetik eta itzulera, gaueko22:00etan, Bilbotik. Prezioa: 20 € (kontzertua + autobusa). Ize-na emateko, Ekainberri/Turismo bulegoa (Portale 9, Zestoa), te-lefonoz: 656787574 (Gotzon) eta e-postaz: idiakaitz@euskale-

rria.org, abenduaren 26a baino lehen. ••Euskal He-rria-Tunisia partidua ikusteko autobusa antolatu da.Irteera goizeko 10:30etan gurutzetik, buelta partiduaamaitutakoan. (22:30ak aldera Bilbotik). Prezioa 25€(autobusa+sarrera).

29 OOSSTTEEGGUUNNAA

Gaztelekuak antolatuta flamenco eta funkyfusioa, 16:00tan kiroldegian.

30 OOSSTTIIRRAALLAA

Gaztelekuak antolatuta PINera (haurren ga-bonetako parkera) egun pasa. Irteera 9:30ean guru-tzean eta itzulera 19:30ean, prezioa 10€.

31 LLAARRUUBBAATTAA

San Silbestre herrikoia. Izen ematea laster-keta egunean 16:00-16:45 plazan izango da. Irteera17:00tan plazan. 12-15 urtekoak 1,3 km eta 16 urtetikgorakoak 3,5 km. Irabazleei urdaiazpikoa eta ardoaemango zaie, gaztetxoentzako ere egongo dira sa-riak eta partehartzaile guztien artean zozketa egin-go da.okerra Gaztelekuan. ••19:30etan Kontzentra-zioa plazan, “kaleak bete kartzelak hustutzeko” le-mapean.ontzertuak Gaztetxean.

Urtarrila

07 LLAARRUUBBAATTAA

Bilborako manifestaziorako autobusak16:00tan gurutzean.

••Txilipurdika Aisialdi taldea. Abenduak 28,29 eta 30 10:30-12:30 6-8 urteko haurrentzat.

Urtarrilak 3, 4 eta 5 10:30-12:30 9-11 urteko haurren-tzat.

••Zestoako Udalak, etxean konposta egitekokanpaina jarri du abian. Kanpaina honetan

parte hartzeko lorategi txiki bat edo baratzea izanbehar da. Horrela etxean eta lorategian sortzen dengai organikoarekin etxean erabiltzeko konposta lor-tzen da. Erabat dohainik da eta parte hartuz gero,konposta egiteko ontzia, prestakuntza tailerra, nor-banako konpostgintzarako liburuxka bat eta aholku-zerbitzua ematen dira. Animatu eta parte hartu, in-gurumenak eta herriak eskertuko dizute!zena ema-teko: 943147010 edo [email protected]

Page 20: 123 - 2011 abendua