12 zu2arte ekaina 2014

20
Iñaki Camporen margolana

description

 

Transcript of 12 zu2arte ekaina 2014

Page 1: 12 zu2arte ekaina 2014

Iñaki Camporen margolana

Page 2: 12 zu2arte ekaina 2014

2

EGAren baliokideak

EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKOA C1

Nafarroa

Hezkuntza Departamentua EGA - Euskararen Gaitasun Agiria

Hizkuntza Eskola OfizialakC1 Maila5. maila edo gaitasun maila (Antzinako Ikasketa Plana)

Akitania

Euskararen Erakunde Publikoa

Bordeleko, Pabeko eta Adur Herrialdeetako Unibertsitateak

EGA - Euskararen Gaitasun Agiria

Euskal Autonomia Erkidegoa

Eusko Jaurlaritza EGA - Euskararen Gaitasun Agiria

Hizkuntza Eskola OfizialakC1 Maila5. maila edo gaitasun maila(Antzinako Ikasketa Plana)

HABE 3. maila

Administrazio Orokorra IVAP 3. HE

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Irakaspostuen 2. HE

Justizia Administrazioa 3. HE

Osakidetza 3. HE

Ertzaintza Ertzaintzaren 2. HE

BesteakEuskaltzaindia “D” agiria

Labayru Institutua (09/1982 arte) 3. mailako agiria

HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKOA

Zer da europako erreferentZia Markoa?Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta hizkuntzen ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa Europako Kontseiluan 40 herrialdetako adituek hizkuntzei buruz egindako lanaren emaitza da.

Erreferentzia Markoa hizkuntza modernoen arloko profesionalentzat prestatu da, eta bere helburuak dira, besteak beste:

• Hizkuntzen irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren helburuei eta metodologiari buruzko gogoeta sorraraztea.

• Curriculuma eta programak garatzeko oinarri bateratua eskaintzea.

• Azterketak eta ebaluazio-irizpideak zehazteko oinarri bateratua eskaintzea.

• Hezkuntza- eta lanbide-arlo batzuetatik besteetarako pasabidea erraztea.

Europako Erreferentzia Markoa balio handiko tresna da irakasleak prestatzen, programa eta azterketak diseinatzen eta gida eta material didaktikoak sortzen ari direnentzat.

Dokumentu hau 39 hizkuntzatara dago itzulia, euskarara ere itzulia izan da.

A1Hasierakoa

oinarrizkoerabiltzailea

A2tartekoa

B1atalasea

erabiltzaileindependientea

B2aurreratua

C1Gaitasunoperatibo

eraginkorraerabiltzaile

gaituaC2

Menderatzemaila

Page 3: 12 zu2arte ekaina 2014

Orrialdea

A1 maila ..................................................... 4

A2 maila............................................ ......... 4

B1 maila ..................................................... 8

Sortzen festa............................................. 10

B2 maila............... .................................... 13

C1 maila... ................................................ 14

Literatur Txokoa....................................... 16

Euskararen astea....................................... 18

Gogoan dut orain dela hiru urte (ene! Hiru urte, erraz esaten da!) Kepak esan zidanean Zu2arte aldizkaria argitaratu behar genuela. Modu xumean jaio zen aldizkaria, konturatu ere egin gabe, hamabigarren alera iritsi da. Hamabi zenbakia polita da zerbait ospatzeko, baina orain dela gutxi nahiko ospakizun izan dugu: euskararen astea eta Sortzen festa. Beraz, den-borarik ere ez dugu izan gure aldizkaritxoaren 12. alea ospa-tzeko, beste baterako utzi beharko dugu... Agian hogeigarren alea ospatzera iritsiko gara. Hala bedi!

Dozena bat aldizkari, hori da dozena bat arrautza bezala. Gogoratzen duzue arrautzak erostera zindoaztenean? Eta haur txikiei hatzak kontatuz kantatzen genuela: “Honek arrau-tzatxo bat erosi zuen,...”? Bada, nik ere Zu2arte aldizkariari hatzak kontatuko dizkiot:

Honek arrautzatxoa erosi zuen: Kepa Yecoraren taldeak ideia sortu eta egin zuten aldizkaria, helburua garbi: Zubiarte Euskaltegian ari garen irakasle eta ikasleok idaztea eta argi-taratzea.

Honek arrautzatxoa frijitu zuen: Aldizkaria egiten dugun guztiok egiten eta sentitzen duguna adierazteko aukera dugu: irakasleak ikasleak xaxatzen ditu idatz dezaten, batzuek litera-tura lehiaketa ere antolatzen dute, beste batzuek txango bat egiten dutenean argazkiak atera...

Honek gatza bota zion: Zer izango litzateke aldizkari bat gatzik gabe? Horra euskararen astean, euskara praktikatzeaz gain zein ongi pasatzen dugun! Eta zer esan ikasleekin egi-ten diren afariez?Beti ere euskaraz mintzatuz, noski!

Honek pixka bat dastatu zuen: Bai, eta noizen behinka eus-karaz egiteko probak egiten ditugu: kalean, Billabesan... eta jendeak euskaraz erantzuten digunean, hainbatetan harritu ere egiten gara. Aldizkarirako denbora pasak idazten ditugu, baita sukaldaritza errezetak ere, hain zuzen ere, horiek ere dastatzeko.

… eta lodi, potolo honek den-dena jan zuen: Behin aldizka-ria eginda, norentzat da? Ikasleentzat. Hauek baitira gure hatz potoloak, ikasturte honetan 900 ikasle pasatxo izan ditugu, eta horientzat da gure aldizkaria.

On egin, lagunok!

Adelaida KintanaZubiarte Euskaltegiko zuzendaria

Dozena bat aldizkari

3

aurkibidea / editoriala

www.pnte.cfnavarra.es/[email protected]

Zubiarte kalea 13 (Mokarte Parkean)948 36 10 91 · 31620 Uharte

Argitaratzailea: Zubiarte euskaltegia • Testuak: Zubiarte euskaltegiko ikasle-irakasleak • Argazkiak: Zubiarte euskaltegiko

ikasle-irakasleak • Diseinua: Uxue Komunikazioa [email protected] • Inprimatzen du: Gráficas Iratxe •

Ale kopurua: 300 • Lege gordailua: NA-3906/2008 • Doako alea

Aurkibidea

Page 4: 12 zu2arte ekaina 2014

4

A1 + A2

Gu a1 taldekoak Gu A1 taldekoak gara, eta Uharteko euskaltegian ikasten ari gara. Josefina da gure irakasle ona eta alaia, baina ariketa asko bidali dizkigu. Klasean asko kantatzen dugu. Sute simulazioa egin genuen egun batean eta ez zen inor hil.

Asko ikasi dugu.Ikasle batzuk joan ziren eta beste batzuk etorri dira, eta denok lagun onak gara.

Euskaltegira etortzen gara euskaraz bizi nahi dugulako. Den-dan, tabernan eta mendian euskaraz hitz egin nahi dugu eta telebistako eguraldia ulertu behar dugulako. Euskaraz ikasten ari gara neska eta mutil euskaldunekin ligatzeko. Orain Iñakik admiradore asko dauzka…Batzuk errepikatu behar dugu, baina denok telebistako eguraldia ulertzen dugu…

eta udan Zer eGin beHar duGu euskara eZ aHaZteko?

Telebista euskaraz ikusiko dugu.

Gure senideekin eta lagunekin euskaraz hitz egin ahal dugu.

Ogia erosteko euskaraz hitz egitea komeni zaigu.

Euskaraz mezuak bidali ahal ditugu.

Barnetegi batera joatea komeni zaigu, baina ezin badugu,

gure herrian euskaraz hitz egin ahal dugu.

Egunkaria lirakurtzea komeni zaigu.

Apunteak errepasatzea komeni zaigu.

Baina udan ongi pasatu behar dugu!

Bertze urte batzuetan bezala aurten Antsoaingo eskolako ume txikienek txotxongilo koadrilarekin elkartu ziren. Han ibili ziren Otsanda, Hartz Txiki, Mozoloa eta abar, hau-rrekin solasean. Izan ere, An-tsoaingo guraso talde batek, A2 mailakoek hain zuzen, bi antzerkitxo-lan eskaini zizkien haurrei bi egunetan.

Antsoaindarrek primeran igaro zuten arratsaldea, bai ikasleek baita gurasoek ere.

Eskenatokia prestatu on-doren, ongi landutako testuak

interpretatu zituzten: ahots ezberdinak, doinu goxoak eta beldurgarriak, pertsonaien ezaugarriak nabarmenduz, zaratotsak, atrezzo, umeekin elkar eragiteko galderak egi-nez…Ze guraso jatorrak!!!

Haurren irri, oihu eta txa-loek ederki erakutsi ziguten nola ari ziren gozatzen.

Polit-politak izan ziren saioak argazki hauetan ikusten den bezalaxe.

204 taldea - ANTSOAIN

antsoaingo taldeak txotxongilo-saioa eskaini zuen eskolan

Page 5: 12 zu2arte ekaina 2014

5

A2

osagaiakHitzakdenboraausardiairudimenabaikortasuna

tresnakHiztegiaGramatikaLagun euskaldunakeuskal irrati-telebista

prozeduraHasteko, gogo handia behar da. Hartu hiztegia eta ontzi gainean astindu azkar-azkar hitzak erori arte. Gehitu gramatika eta nahasi poliki-poliki, behar duzun denbora guztian. aholku on bat: nahasi bitartean euskal irratia piztu eta abestiak kantatu. Gero, irudimen pixka bat bota eta sartu labean 30 minutuz 200 gradutan. Labetik atera aurretik deitu zure lagun euskaldunei eta gonbidatu as-kaltzera. bukatzeko, lotsarik gabe eta baikortasunez jan ezazue euskal pastela eta gozatu.on egin!

202 taldea goizez

euskaraz ikasteko errezetakosagaiakdenbora askoGogoaGaitasunainteresaeuskararekiko maitasuna

tresnakkoadernoaeuskaltegiabolaluma edo arkatzairakasle on batHiztegiaLiburuakordenagailuaMatrikulafitxak

prozedurapentsa ezazu ongi matrikulatu baino lehen. ondoren, bota ezazu denbora eta gogoa ontzi batean eta nahasi ongi. Gero, gaitasuna eta interesa gehi ezazu, eta euskararekiko maitasuna baduzu, erants ezazu.Matrikulatu ondoren, joan egunero klasera eta egin etxerako lanak. ikas ezazu gramatika noizean behin. eta ez ezazu ahazt irratia entzutea, telebista ikustea eta liburuak irakurtzea garrantzitsua dela, eta, noski, euskaltegitk kanpora mintza praktika egitea ere komenigarria dela.aniMa ZaiteZ probatZera!!!!!!!!!

202 taldea arratsaldez

Page 6: 12 zu2arte ekaina 2014

6

A2

Baietz jakin!

Kultur galderak

Hitz zopa

1. Zein da herri ospetsuena Nafarroan gereziengatik?

2. Nola esaten da euskaraz “alcornoque”?

3. Zein koloretakoak dira Errusiako bandera?

4. Zenbat ziren San Luisen semeak?

5. Zein da munduko ibairik luzeena?

6. Nola zuen izena Francoren itsasuntziak?

7. Zein da Persiako errege baten izena?

8. Zein da Egiptoko erregin baten izena?

9. Nola esaten da euskaraz igelaren seme-alaba?

Gurutzegramak1. Ongi ikasteko balio duena. Jordi Hurtadok eramaten ditu.

2. Urtero festa ospetsua egiten da Alemanian. Edateko balio duena, edari hoberena da.

3. Iaz, aitak niri auto berria oparitu ___________

4. Gaur goizean nik zu parkean ikusi ______________

5.-Zer egiten da Nafarroan bazkaldu eta gero?

6. Uharte batean, itsas zabalean, piratek bilatzen dutena.

Hitz hauek hitz zopan aurkitu behar dituzu:

BAIEZKO - ERREPIDEA - IGOA - HILOBI - ARGIA

AGURAIN - GABON - ANTOLATU - LEGE - HARROBI

1. Nor jaio zen lehenago? Claudio Monteverdi Frederick Chopin Tchaikovsky

2. Zein de Nafarroako mendirik altuena? Erreniega Ori Hiru Errege Mahaia

3. Zein herritan zaude Jakoitan bazaude? Thailandian Indonesian Malaysian

4. Nork idatzi zituen Harry Potterren liburuak? J.K. Rowling J.R. Rowling M.J. Rowling

5. Nor da idazlea? J.S. Bach J.M. Iparragirre Javier Marías

6. Zein da koloreak erabiltzen dituen terapia? Fitoterapia Kromoterapia Akupuntura

7. Non ateratzen dira joaldunak? Lantzen Unanun Ituren eta Zubietan

8. Nor da begi bakarra daukan euskal pertsonaia mitologikoa? Basajaun Tartalo Lamia

Page 7: 12 zu2arte ekaina 2014

7

A2

Hitz zopa

Galde erantzunak

Bila itzazu hitz zopan urteko 12 hilabeteen izenak.

1. Zuk niri atzo opariak ekarri _______________________

2. Pasa den asteburuan gu Iruritan __________________

3. Amaren etxera ________________ istripu bat izan nuen.

a) joan nintzenean b) joaten nindoanean c) dijoaztenean

4. Nik zu Donostiara eramango ______________________

5. Guri txololate pastela jatea gustatzen _______________

6. Nik ez du uste etorriko ______________________ (hura).

ERANTZUN ORRIA

BAIETZ JAKIN: 1. Etxauri, 2. Artelatz, 3. Urdina, gorria eta zuria, 4. 100.000, 5. Nilo, 6. Azor, 7. Nabucodonosor, 8. Cleopatra, 9. Zapaburu. GURUTZEGRAMA:

1. Betaurrekoak, 2. Garagardoa, 3. Zidan, 4. Zaitut, 5. Kuluxka, 6. Altxor. KULTUR GALDERAK: 1. Claudio Monteverdi, 2. Hiru Errege Mahaia, 3. Indonesian,

4. J.K. Rowling, 5. Javier Marías, 6. Kromoterapia, 7. Ituren eta Zubietan, 8. Tartalo. GALDE ERANTZUNAK: 1. Zizkidan, 2. Geunden, 3. Joan nintzenean, 4.

Zaitut, 5. Zaigu/ Zitzaigun, 6. Denik.

HITZ ZOPA:

Page 8: 12 zu2arte ekaina 2014

8

B1

Euskaltegian margo erakus-keta bat izan dugu. Guztiek izan duzue honen berri, egu-nero euskaltegiko pasabidee-tan begi bistan izan ditugu-lako koadroak. Baina agian, oraindik ere, batzuek ez du-zue oso argi zergatik egin zen erakusketa hori. Zergatik eta zertarako…? Beno, bada, era-kusketa euskaltegian egiteko aukeraren berri izan genue-nean, horren inguruan zerbait egitea erabaki genuen B1eko irakasleok. Arteari buruz hitz egin genuen, margolariarekin berarekin hitz egiteko aukera ere izan genuen, … eta tes-tuinguru honetan B1ean egin zen inkesta baten emaitzak eta ikasleen iritzi batzuk hela-razi nahi dizkizuegu.

Hona hemen B1eko taldee-tan egindako inkestaren emai-tzak.

Inkesta honetan agertzen diren ondorioak garbi daude, hausnarketa pixka bat eginda erraz atera dezakegu. Zu zein taldetan sartuko zinateke?

iñaki Camporen margoen erakusketa

BAI EZ

1. Arte Garaikidea gustatzen zaizu % 71,7 % 28,3

2. Artea ikustera joaten zara? % 56,7 % 43,3

3. Artelanik baduzu etxean? % 60,0 % 40,0

4. Arte lanik erosi duzu inoiz? % 61,7 % 38,3

5. Arte Garaikidea iruzurra da? % 41,7 % 58,3

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80BAI EZ

1 2 3 4 5

arte Garaikidea gustukoa al duzu?

Page 9: 12 zu2arte ekaina 2014

9

sekzioaren izena

9

B1

Erakusketa ikusi ondoren Ikas-leen iritziak:

“Hasteko bakarrik esan nahi dut ez zaidala gustatzen

arte garaikidea, edo baliteke nik ez ulertzea.

Saiatu naiz oraingo artea ulertzen, baina azkenean beti pentsatzen dut arte garaikidea edozein harrek egin dezakeela marrazki bat eta marrazki hori izango litzateke arte garaikidea niretzat”.

“Inkesta egin eta gero erran ahal dugu artea adierazpen

modu bat dela, nahiz eta ez izan hain erraza artea defini-tzea.

Batzuek pentsatzen dute denok ezin garela artistak izan; beste batzuek, ordez, pentsa-tzen dute lana eta esfortzua-rekin lortu ahal dela artista izatea, eta beste batzuen us-tez arte garaikidea iruzurra da ulertzen ez dutelako”.

“Ez da inporta nire iritzia, bakoitzak berea dauka,

baina ikasi dut beste gauza bat ordea, tolerantzia, elkarbizitza-ren garrantzia”.

“Duela aste batzuk, euskal-tegian erakusketa bat izan

genuen. Iñaki campo margo-lariarena izan zen. Margoak eginak zeuden teknika bitxia-rekin.Urrutitik ikusten bazen, oleoa ematen zuen, baina ez zen oleoa, ordenagailuarekin egina baizik.

Arte honi buruz nik ez dakit ezer, baina gustatu zait lehe-nengo inpresioan. Uste dut denok, artista bat barruan da-

ramagula, eta modu desberdi-netan adierazi ahal dela. Arte lanak egiten, edo beste lan batzuetan, adibidez, ile-apain-degian, zurgindegian, zirkoan etabar”.

“Hasieran, jendea isil-isilik geratzen da, pentsatzea

beharrezkoa da eta, orduan galdetzen diot neure buruari: “zergatik?” Erantzuna argi eta garbi dago, nire ustez “Arte garaikidea” ezezaguna da, ez dakit ezjakinak garelako, hala gaur egunean dena ba-lio duelako, horregatik ez di-gute iradokitzen ezer. Beste aldetik, artelanak gustatu ahal zaizkigu koloreengatik, mate-rialengatik, … baina ez ditugu ulertzen. Gainera batzuetan, “artea” deitzen dena, ez da artea iruzurra baizik.

Bukatzeko denok konforme gaude, euskara ikastea eta irakastea artea dela. Bai ho-rixe!”.

“Duela aste batzuk eus-kaltegira joan nintzen eta

Iñaki Camporen margolan era-kusketa zegoen, azken egu-netan ikusterakoan diferentea iruditzen zitzaidan.

Iñaki Camporekin oso gus-tura egon ginen, bera ezagu-tzea, eta bere barruko senti-menduak ezagutzeak aldatu zidan nire lana ikusteko ikus-pegia.

Ez dakit ulertu nuen, baina orain gero eta gehiago erakar-tzen nau. Berak esan zigun ez dela inporta artistak zer esan nahi duen, baina nik uste dut artista ezagutzeak ematen di-zula beste perspektiba, eta

obraren prozesuak, historiak, teknikak, etabarrek … ema-ten dizutela lehen ez zuen zentzua.

Gehien gustatzen zaidana bere zintzotasuna da, esan zigun denok artistak garela, baina nik ez dut neure burua artista ikusten, bera berriz bai.

Zorionak Iñaki!”.

“Niretzat margotzea ez da gai ezaguna, ezta margo-

lariak ere.Txikitatik gorrotatu dut

plastikako ikasgaia, oso txarra naizelako marrazkiak egiten eta beti nire aitaren laguntza erabili dut.

Baina, orain dela bi aste bil-botar bat etorri zen gure eus-kaltegira bere erakusketarekin ( ia-ia izan ziren hogei kuadro ).

Hasieran utzi zituen bere artelanak hormetan jarrita guk ondo ikusteko eta irtitziak emateko. Azkenean, etorri ze-nean, hitzaldian, oso harrituta utzi gintuen bere azalpenekin, nahiz eta niretzat eta jende as-korentzat pentsamendu arra-roa iruditzen zitzaigun.

Nola da posible bakarrik ar-gazki bat erabilita, hori egitea, margo bat egitea?

Argazkia bakarrik ez, baita tresna batzuk ere erabili zi-tuen: ordenagailua, musika entzunez, bere burua … ; baina osagarri garrantzitsuena argazki bat zen.

Orokorrean, erakusketa mi-resgarria zen.

Anabel. B1eko 303 taldekoa”

“Euskal artistak erakusketa ikustera gonbidatu gaitu.

bere mundu onirikoan sar-tzeko. Mundu honetan ñabar-dura txikiz beteta dago, eta ho-rrek behin eta berriro gogora ekartzen du artistak munduaz duen pertzepzioa.

Bere lan guztiak ikusi on-doren, lehen inpresioa minga-rria da. Agian kolore nahasketa edo eskuilaren trazua da, nahiz eta kolore beroak ( horia eta laranja ) erabiltzen dituenean, ematen digun sentsazioa kez-kagarria da.

Bere lan guztietatik azken margolana da “ Saturno bere semea irensten ”. Goyaren motibaziotik nabarmenduko genuke lan hau. Goranzko trazu motzak erabiliz ikusleari zuzentzean leherketa gorrien puntua, bihotzean daga bat bezalakoa da.

Bere lanak olioz margo-tuko balitu, indar gehiago izango lukete, horrela mar-golanaren erreliebeak izaera pertsonal bat emango lioke argazkiari.

Arantza Marin 300. taldeko ikaslea”

“Bi astean zehar Zubiarte euskaltegian Iñaki Cam-

pok utzitako margo-lanak ikusi ditugu.

Jarduera polita izan da, alde batetik euskaltegiak margoak ekarri baitizkigu eta bestetik hitzaldi batera joan gara egilea bera entzutera.

Margo-lanei dagokienez, niri bi koadro besterik ez zaiz-kit gustatu. Gainerakoak nire etxean ez nituzke jarriko. Ko-lore argitsuak ilunak baino nahiago ditut. Hau da nire iri-tzia, baina badakizu: zenbat buru hainbat aburu !!

Beste puntu garrantzitsua izan da, B1 mailan ikasten du-gunok aukera izan dugula bi-zipen eta lan gisa ezagutzea. Iñakirengandik margolanak iru-dimenez, beste modu batean begiratzen ikasi dut bereziki.

Ondorioz, euskara ikas-teaz gain, gauza gehiago ikasi dugu. Hori da zortea hori !!

Ikasle batek idatziaB1 300. taldekoa”

kold

o or

tega

, iña

ki C

ampo

eta

303

tald

ea

Page 10: 12 zu2arte ekaina 2014

10

Uharte batean, itsas zabalean...

Sortzen Euskal Eskola Publiko Berriaren alde lan egiten duen elkartea da. Euskal Herri oso-rako Hezkuntza Sistema Pro-pioa eraikitzen ari dira eta lan-taldeetan irakasle, langile eta familiak biltzen dira, ikasle elkar-teekin ere harreman estua dute.

Aurten 2014an Uharte he-rrian ospatu dute Sortzen jaia. Jo ta ke aritu da herri osoa, ikasturte osoan zehar, lanean festa hau ongi atera zedin, eta eguraldia lagun, egun zoraga-rria eta emankorra atera zen.

Festan hiru gune zeuden: Tipu gunea, Txantxu gunea eta Hazitxo gunea. Zubiarte Euskaltegia gonbidatu zuten festa honetan parte hartzera, eta inolako ezbairik gabe baietz esan zuen. Zubiarte Euskaltegiari Hazitxo gunean egotea tokatu zitzaion.

Egun paregabea izan ge-nuen, jendea etengabe pa-satzen baitzen Zubiarte Eus-kaltegiak jarritako txokoaren aurretik. “ADITZARI LOTU” jolasa ipini genuen eta hau-

rrek nahiz helduek aukera izan zuten jolasean parte hartzeko. Esaldi bat aukeratuta, zego-kion aditza sistemari pilota bota behar ziote. Saria gozoki bat zen, baina hori zen gutxie-nekoa: ongi pasatzeaz gain, hainbat esalditan zeuden adi-tzak ikasteko ere aukera izan baitzuten.

Euskara ikasi duten eta ikasi nahi duten gurasoei bi-deo hau ikustea aholkatuko genieke.http://vimeo.com/76415014

Ez dugu bukatu nahi esker aunitz banatu gabe: Txokoa montatzen lagundu zigutenei, gure euskaltegian interesa adierazi zutenei, bisita egi-tera etorri zirenei, gurekin jo-lastu zirenei, eta batez ere, SORTZEN JAIAn egoteko pa-rada eman zigutenei. Denon artean, batzuk haurrak hezten eta besteok helduak euskal-duntzen Uharte euskalduna lortuko dugu.

Bihotzez esker mila.

sortzen festa

anto

lake

ta

iraku

rtzen

ari

gara

asm

atuk

o ot

e du

?

dena

pre

st!

Page 11: 12 zu2arte ekaina 2014

11

Uharte batean, itsas zabalean...

asm

atut

akoa

n po

zik!

Zein

adi

tz iz

anen

da?

txok

oaJo

aldu

nak

Josu

eki

soai

n es

kila

tzai

lea

ere

gure

kin

zego

en

Page 12: 12 zu2arte ekaina 2014

12

B1

“Euskaltegian zegoen margo erakusketa ikusi

nuen lehenengo aldian oso arraroa zela pentsatu nuen. Niri arte abstraktua ez zait asko gustatzen eta ulertzea kostatzen zait. Egun batean gure irakasleak esan zigun kuadroz kuadro joan behar genuela eta zer sentiaraz-ten zigun bakoitzak adierazi behar genuela eta izenburu bat jarri behar geniela. Or-duan, taldeka, hasi ginen agindu ziguten lana egiten. Lan hori oso gogorra izan zen niretzat eta uste dut nire kideentzat ere. Azkenean lortu genuen, eta ustekabe atsegina izan genuen mar-golaria etorri zenean Eus-kaltegira bere lanari buruz mintzaldi bat ematera, eta guk ipini genituen izenburu batzuk egokiak zirela kontu-ratu ginenean.

Esther, 302 taldea”

“Joan den astean, goiz ba-tean Euskaltegira heltze-

rakoan ormak koadroz beteta zeudela ikusi nuen. Koadroak pasabideetan, sarreran, es-kaileretan... Lehenengo al-diz ikusi nituenean nahiko arraroak iruditu zitzaizkidan, baina gero, maitasunez ikus-tean gero eta politagoak zi-rela konturatu nintzen. Egia esanez, niri ez zait arte abs-traktua gustatzen, margola-riak esan nahi duena ez du-dalako ulertzen.

Hala eta guztiz ere, ikusi nuen koadro bat asko gus-tatu zitzaidan; bere koloreek

eta itxurak liluratu ninduten, eta are gehiago, nire egon-gelan zintzilikatuta zegoela irudikatu nuen. Ziur nago oso ongi geratuko litzatekeela. Beste margo batzuk, aldiz, nire gusturako kolore gogo-rregiak dauzkate eta senti-mendu txarrak sentiarazten didate, horregatik ez zaizkit gustatzen.

Aveliñe, 302 taldea”

“Euskaltegian margo era-kusketa jarri zuten eta

goiz batean ibilaldi bat mar-golanen artean egin genuen. Binaka joan ginen komen-tatzen gure iritzia eta, bitar-tean, klasean eman genituen harridurazko perpausak lan-tzen.

Erakusketa oso interesga-rria izan zen, koloretsua eta,

niretzat, obretan indarra ikus-ten da.

Margo batzuen aurrean denbora gehiago pasatu ge-nuen hobeki ikusteko eta sentitzeko, zerbait berezia zutelako. Beste margo ba-tzuek gutxiago esaten zigu-ten eta azkarrago pasatzen ginen.

Orokorrean erakusketa polita zen, ikusteko eta dis-frutatzeko. Eta dudarik gabe, gomendatuko nuke ikustea.

Mapi, 302 taldea”

“Antzinako gizakiak erabili ditu gauza desberdinak

bere bizia, sentimenduak eta asmoak adierazteko.

Hasieran margoa eta gero eskulturak, eraikinak, musika lagundu dute gizakiak hori lortzen. Denboraz, lortzen zi-

tuzten emaitzei “Artea” deitu zieten. Orokorrean, Artea aurreratzen da bere garaiari eta inoiz ikusi ez diren lan be-reziak dira; horrexegatik ga-raian garaiko pertsona batzuei ulertzea kostatzen zaie. Alde batetik, edertasuna edo era-bilgarritasuna bilatzen dugu, baina hori ez da beti artisten asmoa.

Hori dela eta, uste dut hor-txe dagoela muga bat, bereiz-teko zeintzuk diren Arte-lanak eta zeintzuk ez diren. Garai bakoitzean bizi diren pertsonei oso zaila egiten zaie ezagutzea muga hori non dagoen. Beha-rrezkoa da denbora pasatzea horretarako. Urteak pasa eta gero, gauzak argitzen dira eta ia-ia denok dakigu zeintzuk zi-ren iruzurra edo ez.

Beatriz, 302 taldea”

iñak

i Cam

pore

kin

tertu

lian

Page 13: 12 zu2arte ekaina 2014

13

B2

2014ko apirilaren 11n afaria izan genuen txandakako tal-deko kideok, Txantreako Eus-kaldunon Biltokian. Talde ho-netan ikasle batzuk txandaka ibiltzen diren arren, alegia, goizez edota arratsaldez etor-tzen dira Euskaltegira, beste batzuk goizean edo arratsal-dean soilik etortzen zaizkigu, txandarik egin gabe. Hori dela

eta, guztiok ez dugu elkar eza-gutzen. Afaria aukera parega-bea izan zen denok elkar eza-gutzeko: giro aparta, afari ezin goxoagoa, alkohola erruz... zer gehiago? Batek daki! Hala ere, ez pentsa afari osoan argazkietan bezain txintxo ibili ginenik!

Taldea: 400

b2ko afaria

Irakasleon arteko galdera erre-pikakorra izaten da. Zer gerta-tzen da B2n? Zergatik pilatzen da jendea C1era pasa ezinik? Hasieran errudunak bilatzen hasten gara: ikasleak alferrak direla (gezur klasiko bat), gure metodoak ez direla eraginko-rrak (ahots txikian esanda)... eta hor gelditzen gara, irtenbi-dea eman gabe eta urtero be-zala ikasleak B2n pilatuta.

Agian, gauzak bestela ikusi beharko genituzke. Eta gal-dera egokiak egin: Baina, zer da B2? Zein da helburua?

Zein da helburua? Zein da zure helburua? Zer egin nahi duzu euskaraz? Zer egin ahal duzu euskaraz? Eta... egiten al duzu euskaraz aukera duzu-nean momentu eta toki horie-tan? Eta ez baduzu egiten, zer-gatik? Lotsa? Baliabide falta? Benetan zure euskara maila arazo saihestezina da euska-

raz toki eta pertsona horiekin egiteko?

Zer da B2 maila? Euskaldu-nekin mintzatzeko eta komu-nikatzeko maila da; akatsak egingo dituzu, nahi duzun guztia ez duzu erabat esango, baina ulertuko diezu eta esan nahi duzuna ulertuko dizute. Hori da B2, besterik ez. Eta orain erantzun: euskaldune-kin hitz egiten duzu? Ulertzen diezu? Ulertzen dizute? Baietz bada, zorionak! B2 maila duzu. Egin salto kalera, atera eta mintzatu euskaraz lotsarik gabe

Eta, mesedez, euskaraz disfrutatu, ongi pasatu, eta se-guru hurrengo batean hobeki egingo duzula eta gehiago disfrutatuko duzula... euskal-tegian eta batez ere euskalte-gitik kanpo.

B2ko irakasleok

b2 mailan zaude, Zorionak!euskalduna zara!

Atsotitzak• Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.

• Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan.

• Izena duena, bada.

• Isilik dagoenak ez dio gezurrik.

• Amen: zu hor eta ni hemen.

• Nahi bada jan, egin behar da lan.

Page 14: 12 zu2arte ekaina 2014

14

C1

C1 maila edo EGA ikasten ari bazara, ziur maila horien azter-ketetara aurkeztuko zarela eta aurkeztu behar duzun proba bat ahozkoa da, Atarikoak eta Idatzizkoak gainditu ondoren. Baina estatistikek diotena-ren arabera, ahozko saio ho-nek beste bi azterketek baino ikara handiagoa eragiten du. Hiruzpalau arrazoi aipa dai-tezke azterketari gehienen urduritasuna azaltzeko: bakar-dadea, ohiturarik eza eta eran-tzukizuna. Urrezko aholkurik ez daukagu baina zertzelada batzuk aipatuko ditut, baten bati mesede egingo diolakoan

DENBORALDI AURREKOAK

Gai-izarraAlor honek berariazko lanketa eskatzen du, berridazketek eta idazlanek eskatzen duten be-zalaxe. Bi edo hiru gaitatik bat aukeratu behar da azterketan garatzeko. Gai-izar horrek era-bakitzen du proba. Gai topi-koak prestatu azterketa baino lehenago.

Bertsolarien teknikaBertsolariek darabilten tekni-kek zer eskaini ugaria dute edozein hiztunen gaitasuna zorrozteko: kontu-kontari ari-tzeko patxada, edozein gai di-da batean egituratzeko erraztasuna... hitzaldi txatxu eta moldakaitzak kolorez eta bizitasunez janzteko dohaina baitute.

Nork bere neurrianProbara aurkeztuko denak zer egin dezakeen eta zer ez jakin behar du. Zer muga de-zakeen eta zertan luzitu jakin behar du. Beraz, azterketa egunean komeni da ezer ez estrenatzea. Hizkuntzaren arrisku horiek klasean hartu behar dira eta ez azterkete-tan.

GrabazioaPrestaketa saioetan oso komenigarria da nork bere ahotsa behin eta berriro en-tzutea. Ahoskera, tonuera, abiadura, etenak... poliki-po-liki doitzeko. Ozen irakurtzea

ere eta zinta batean graba-tzea lagungarria izan daki-zuke.

ErlojuaKlaseetan edo prestakete-tan oso aproposa duzu. Zure azalpenak eta denbora elka-rrekin egokitzen ikasi behar duzulako.

PRESTAKETA GELAN

Prestaketa-gela esaten zaio testua irakurri eta mintza-gaia prestatzeko erabiltzen den tokiari. Horretan pasako duzun denborari zukua atera behar diozu, azterketa gelan patxadaz aritzeko. Hona, la-bur-labur, gomendio batzuk:

Garaiz iritsiZeure inguruaz jabetzeko as-tia izateak lasaituko zaitu.

Lanen berri zehatza izanAhozko probaren xeheta-sun guztiak (zenbat denbora, tokiak, zuzentzeko irizpi-deak...).

Tresnak eskuraNANa ez ahaztu, boligra-foak...

Janzkera egokiaErosoa. Egun horretan ez jantzi oinetako esturik, edota azkura ematen dizun jertsea.

Laburpen zehatzaLehenengoan testua goitik behera irakurri, honela ideia nagusia aterako duzu. Egin ezazu zeure eskema (hau beti ere pertsonala da): Sa-rrera, garapena (3-4 ideia iza-nen dira), datuak zeure erara jarri behar dituzu. Apika, ideiak bildu beharko dituzu tokien arabera, datuen ara-bera, modu kronologikoan... Azken finean laburpen zeha-tza egin beharko duzu, arti-kuluaren muina eta datu osa-garriak ondo bereiziz. Erne! Testua goitik behera kopiatu gabe. Eta bukaera: ondorioa atera edo zure iritzia eman beharko duzu. Ondoren, zure azterketakidearekin ere eztabaidatu beharko baituzu

ikasleek nola prestatu ahozko proba?

Page 15: 12 zu2arte ekaina 2014

15

C1

eta hainbat puntu defenda-tzeko prest eduki beharko dituzu. Astirik izanez gero, ideia nagusien aldamenean erantsi: lokailuak, esateko estruktura gramatikal abera-tsak edo beste kontu batzuk.

Mintzagaia ere prestatuBat-batean jarraitzeko “erre-kurtso” bat gorde behar duzu “poltsikoan”. Gogoan hartu: zeure mintzalditxoa bidera-tzeko gauza ez bazara, zer esan ez dakizula gelditzeko arrisku larria duzu. Horrela-koetan, aztertzaileek galdera lagungarriak egingo dizkizute eta baliteke zu urduriago jar-tzea, horregatik, hobe duzu adibide bat kontatu, esperien-tziaren bat...

Azterketa gelara zoazBazaude ia. Testua eta mintza-gaia ongi prestatu dituzu, saio ederra aterako da. Azterketa gelara sartu aurretik, ez ahaztu mintzamenaren alderdi fisi-koa: ahotsa garbitu eta berotu; irakurri ozen paragrafotxoren

bat... Azkenik, estutasun guz-tiak uxatzeko, hiru arnasaldi sakon, eta barrura!

AZTERKETA GELAN

JarreraZorionez edo zoritxarrez, zure hizkuntz gaitasuna gorabehera, epaimahaikoek jarrerari ere erreparatuko diote. Aztertzai-leen aurrean heldutasuna, ikas-nahaia erakustea duzu helburu. Beraz: · • Gogoratu epaimahaikoak ere zeure egoeran izan direla inoiz. · • Eseri zuzen, baina gogortu gabe, arreta erakutsiz. Sekula ez nagi edo etzanda. · • Ez begiratu oinetara edo pa-peretara etengabe. Begiak epaimahaikideei begira beti. Irribarretxoren batek ez dizu kalterik egingo. · • Eskuak astiro erabili, azalpe-nei laguntzeko. · • Hots eta keinu nabarmenak baztertu. · • Naturaltasuna erakutsi behar duzu. Hitzalditxoaren nondik

norakoak zerorrek gidatuko duzu. • Erantzunetan: Bai...; ez...; ez zait ezer bururatzen... esanez ardatza galduta zabiltzala era-kutsiko duzu. Zurian gelditzen bazara, bilatu elkarrizketarako haria edota aurretik esanda-koak birgogoratu eta laburtu. Horrela, ondo egituratu ga-bekoari ere antolaketa itxura emango diozu.• Aurrekoekin errespetuz: edo-zein azterketak begirunez joka-tzea eskatzen du.• Urduritasun punttuari eutsi: norbere buruaren kontrolari, alegia. Berotu eta konfiantzaz gainezka dabilenak erdarakade-tara edo hitz-makuluetara joko du erraz: Eske...; osea; ..., no?• Bukatutakoan, presarik ez: amaieran aztertzaileen galde-rak erantzuteko prest zaudela adierazi, zer kontatu gehiago duzula, gustura jarraituko ze-nukeela.

HasieraBatzuek hasiera barroko edo distiratsua erabiltzen dute, fun-

tsik gabe gainera. Hoberena naturaltasunez hastea da, bi-derik xinpleena hasiera orijinala hautatzea da. Aztertzaileak as-pertuta daude honezkero erre-zeta barroko horiekin.

BukaeraEman behar duzun azalpena luzeegia bada, aztertzaileek beraiek esan dizute denbora bukatu dela. Denborarekin motz gelditu bazara, ordea, go-gora ezazu puntu garrantzitsu bat eta bueltatu, erreferentzia eginez, noski. Orduan sar de-zakezu zeure esperientziatik ateratako zerbait, edo adibide-ren bat.Lehenengo azalpena eman on-doren, zure iritzia kontrastatu beharko duzu zeure azterketa-kidearekin. Lasai egon, ziur bai-nago ongi eginen duzula.

ZubiarteC1 mailako irakasle bat

ikasleek nola prestatu ahozko proba?

Page 16: 12 zu2arte ekaina 2014

16

Literatur txokoa

B2ko taldeetan Kontu kon-tari izeneko unitatea landu dugu berriki. Bertan ipuinak sortzeko teknikak jorratu di-tugu bereziki, eta unitatearen amaiera gisa, ipuin lehiaketa antolatu genuen B2n. Ikasle gehienek hartu zuten parte

(gogotsu parte hartu ere!) eta hautaketa prozesu gogor baten ondoren, irabazleak aukeratu genituen. Lehenda-bizi, gela guztietan irabazle bat -bakarra- aukeratu zuten ikasleek, gelako ipuinak ira-kurritakoan. Geletako irabaz-

leak final handira pasatu ziren: ipuin hautatuak gela guztietan irakurri eta horrela txapeldun handia erabaki genuen denon artean. Ipuin txapeldunak -Ipuinetako linboa- landu ge-nuen unitatearen parodia bi-kaina da.

Ikasi bagenuen ipuinak irakurtzea eta idaztea -zer-gatik ez?- zein gozagarria den, gaitz erdi! Literatura baita hizkuntzara hurbil-tzeko eta hizkuntzarekin gozatzeko modu atseginga-rrienetakoa.

kontu kontari

Ematen duenez egun horretan hil nintzen.Zer gertatu zitzaidan? Momentu horretan ez nekien ezer,

eta izututa nengoen.Pentsatu behar nuen ea zer arraio gertatu zen. Ezin nuen

ezer gogoratu.Gainera nik beti pentsatzen nuen hil ondoren ez zegoela

ezer, eta bat-batean hemen nengoen, hemen bai…nonahi. Ez nekien leku hau zer zen, zerua, infernua, linboa...

Momentu horretan pentsatu nuen lelokeria besterik ez nintzela esaten ari! Hau ez zela ez zerua ez infernua, ames-gaiztoa baizik!

Eta zer egin behar nuen amesgaiztotik esnatzeko? Erabaki nuen oihukatzea aproposa zela eta horrela egin nuen:

– Lagunduuuuuu!!!!! Mesedez, esnatu nahi dut!!! Lagun-duuuuu…

Baina ez zen ezer gertatu, hemen jarraitzen nuen. Zer egin nezakeen?

Agian arnasarik hartu gabe eutsi ahal izango nuke, esnatu arte!! Esan eta egin……….bufffff!!!! Ezer ez! Bururatu zitzai-dan guztia probatu nuen…ezertarako ez, noski.

Orduan pentsatzen hasi nintzen zer egin nuen hilda ego-teko. Segur aski afaldu nuena txarra zegoen eta intoxikatu nintzen. Nire amak esaten duen bezala, asko afaltzea ez da ona…

Edo beharbada infartua sufritu nuen, minik ez nuelako sen-titu eta loak hartuta hil nintzen...

Baina zergatik eman zidan bihotzekoak? Gaztea nintzen, osasun ona neukan… beno egia esateko hil baino lehenagoko gauean pixka bat estresatuta nengoen, ipuin bat eman behar nuelako euskaltegian eta ez nuen ezer egin, hasiera izan ezik.

Oheratu nintzenean nire buruan ipuinak zeuden soilik, zeri buruz hitz egin nezake, nolakoak ziren pertsonaiak, binomio fantastikoak erabiliko nituzke ala ez… eta horretan pentsatuz lo egin nuen. Eta bat-batean hemen nengoen, nonahi eta hilda…

Orduan neska bat agertu zen.

– Kaixo! Ongi etorri!– Kaixo! Nor zara zu? Eta inportanteena, non nago? Hilik

nago? Zer egiten ari naiz hemen? Eta zergatik? –Azkar-az-kar galdetu nion.

– Ene! Zenbat galdera! Lasai, dena azalduko dizut, baina lehen zatoz nirekin. –Erantzun zidan.

Beste gelara gindoazen bitartean, konturatu nintzen nes-kak pañuelo gorria lepoan zeramala, ze kasualitate, ipuin ho-rretan bezala, pentsatu nuen.

Baina beste gela batera ailegatu ginenan...hor zeuden! Ezinezkoa iruditzen zitzaidan, baina bai den-denak zeuden: Ander eta Lander bikiak, Ainara eta Naiararekin, noski, kla-sean egin genituen binomioak: hiru txerrikumeak, “Sálvame” aurkezleak eta besteak.

– Orain konturatzen zara non zauden? –Galdetu zidan– Non? –Galdetu nion beldur-beldurrez– Harrapatuta zaude ipuinetako linboan!– Baina nola da posible hori?– Bai, ipuinean gehiegi pentsatzen duzunean, gure munduak

harrapatzen zaitu! Hemen biziko zara eta zorte baduzu nor-baitek aukeratuko zaitu! –Azaldu zidan Pinotxok

– Zertarako aukeratuko nau?– Bere ipuinean agertzeko, eta abentura asko bizi izan ahal

izango dituzu.

Eta horrela ipuinetako pertsonaia bihurtu nintzen. Hemen jarraitzen dut, zain. Agian hurrengo urtean euskaltegiko ikasle batek aukeratuko nau, bere ipuinean agertzeko, zergatik ez?

Zenbat eta ipuin gehiago idatzi, orduan eta aukera gehiago edukiko ditut.

Anima zaitezte idaztera!!

Patricia Iriarte

ipuinetako Linboa

patri

cia

iriar

te

Page 17: 12 zu2arte ekaina 2014

17

Literatur txokoa

Bidegurutzera iristean pertsona bati non zegoen hotela galdetu nion.

–Ez dakit –esan zidan– hotela esan duzu?–Bai, Urbero Hotela deitzen da –erantzun nion.–Barkatu baina ez dakit non dagoen hotela, egia esan ez nago

ziur –azkenean esan zidan. Buelta eman zuen eta joan zen.–Ze arraroa –pentsatu nuen– hain herri txikia den eta jendeak

ez daki non dagoen Urbero hotela? Baina, zenbat hotel daude hemen?

Poliki-poliki gidatzen, eta alde batetik eta bestera begiratzen ea hotela non zegoen, kale nagusitik jarraitu nuen.

Eguzkipean adineko gizon eta emakume-multzoa eserita zeu-den, berriro hotelari buruz galdetzera beraiengana hurbildu nin-tzen. Denek begiratu zidaten eta batek esan zidan:

–Zalantzan nabil baina plazan dagoela uste dut.Baina eskerrak eman baino lehen emakume handi batek

esan zuen:–Ez, ez, ez....! hemen ez dago hotelarik...–Nola ezetz!! –oihu egin zuen gizon batek makilari eskuekin

heltzen zion bitartean– eta nire semearen hotela zer? –jarraitu zuen– edo ez da hotela... denda baizik... ez dakit gizon! –amaitu zuen.

Harrituta geratu nintzen eta ezer ulertu gabe, noski. Ametse-tan nenbilela pentsatzen hasi nintzen edo txantxa astuna zela. Ur freskoa edatera eta nire pentsamenduak freskatzeko plazako iturrira hurbildu nintzen.

Bat-batean furgoneta zuri bat txilibituka nire atzean agertu zen –zer ote gertatzen ari da? –pentsatu nuen.

Furgoneta plaza erdian geratu zen eta etxeetatik jendea ager-tzen hasi zen. Furgonetatik gizon bizarduna jaitsi zen, furgone-tako atzeko atea irekitzean ogi-saltzailea zela konturatu nintzen.

Jendeak ez zuen ezer esaten, sailtzaile bizarduna hitz egiten hasi zen:

–Zuk Roberto, bi ogi nahi dituzu, ezta?–Nork? nik? –tipo batek begi irekiekin galdetu zuen.–Eta zuk, Pilar, gaur larunbata denez lau barra, zure alaba

bere familiarekin bazkaltzera etorriko zaizkizu –berriz esan zuen bizardunak.

–Gaur nire alaba etorriko zait? eta ze demontre egingo dut bazkaltzeko?–esan zuen emakume ile-urdintsu batek.

Modu honetan saltzaileak segitu zuen jende guztia bere ogia erosi arte.

Bizardunarengana galdetzera joan nintzen –zergatik jendeak ez dizu ogia eskatzen? –esan nuen.

–Zu ez zara hemengoa, ezta? –galdetu zidan.–Ez, nire lehen aldiz da hemen.–Nabaritzen da –esan zuen–Ez dut ulertzen ezer!! txantxa al da? –haserre galdetu nuen.–Lasai mutil! –esan zidan bizardunak– herri honetan jende

guztia zalantzatia da, ez dakit zergatik... uragatik edo haizeaga-tik baina holaxe da. Horregatik horrela ogia saltzen dut, bestela egun osoa eman beharko nuke hamar ogi saltzeko..

–Baina hori ez da posible –esan nuen–Eta zu, zer ari zara hemen? –galdetu zidan.–Ba ni hona etorri naiz... ba egia esan... nire lana... adiskide

bat heme... –Ez dakizu, ezta? Denbora gehiegi eman duzu herri honetan!

ni banoa bizkor! Bizardunak bere furgoneta hartu zuen eta joan zen.

Ni kale erdian geratu nintzen, ez nekien zer egin, zalantzan nenbilen, hotela bilatu, etxera joan, kotxea hartu edo autobusa...

Zalantzatia naiz?... ez dakit.

Javier Navarlaz

ZaLantZa dantZa

Bazen behin, herri txiki batean bakarrik bizi zen bederatzi urteko neskato bat. Bere gurasoak hilda zeuden eta auzokideek eman-dako janariari esker hezten zen.

Herrian lagunak zituen baina bakarrik ibiltzea gustatzen zitzaion.Egun batean, mendian zehar zebilenean, euria hasi zuen eta

kobazulo batera sartu zen babesteko. Hor barruan arranoaren luma asko ikusi zituen eta irudimena hegal egiten utzi zuen: “ Zein po-lita izango litzatekeen noizean behin arrano bihurtzea eta baso eta herrien gainetik ibilitzea! Esan zion bere buruari.

Amestu eta egin. Lumak hartu zituen eta lokatzarekin itsasten saiatu zen. Luma batzuk bere gorputzean geratu ziren, beste ba-tzuk, ordea, erori zitzaizkion.

Besoak gora eta behera, arranoek hegoak mugitzen dituz-ten bezala, mugitu zituen, baina alferrik. Ezin izan zuen ezta bi metroko salto bat ere eman. Dena den, etxera joan zen ilusioz beteta. Ez zuen lortu baina beste egun batean berriz saiatuko litzateke.

Hurrengo egunean, eta bestean, eta bestean kobazulora itzuli zen eta luma gehiago bere gorputzean jartzea lortu zuen.

Gau argi batean, ilargia beteta zegoen eta, gure neskak ko-bazuloan gaua pasatzea erabaki zuen. Zerurantz begiratzen ari zenean izar berezi bat ikusi zuen eta deika aritu zen.

“ Ez da posible” pentsatu zuen. Baina orduan argi eta garbi entzun zuen; “ etorri guekin” eta ohartu gabe, hegal egiten hasi zen.

Gau osoa izarren artean pasatu zuen eta egunsentian bere ohean agertu zen.

Geroztik, hilbeteko gau guztietan kobazulora itzuli da hegal egiteko asmoz.

Gaur egun ere, gau argitsuetan, ongi begiratzen badugu arra-no-neskaren bat ikusi ahalko dugu.

Silvia Flamarique

aMetsak betetZen Javi

er n

avar

laz e

ta s

ilvia

fla

mar

ique

Page 18: 12 zu2arte ekaina 2014

18

Euskararen astea

Ginkanaaitzakia polita uharte ezagutzeko:

badakizu non dauden kabi handi-handi batzuk?badakizu nor zen francisco trigo, zalditik erori zen eta hil?badakizu nor zen aita perez Goiena?badakizu non zegoen Mina lantegia, lukainkak egiten zituena?badakizu zein etxe den “danbolinea”?

Hori eta gehiago ikasiko zenukeen euskararen astean egin zuten Ginkanan parte izan bazenu.

Asmakizunak1-

Amak bi ditu aitak ere bai, semeak bat ere ez eta alabak hiru. Zer da?___________

2-

Kobazulo hori beti dago hezea, hesi zuriz inguratua han bizi da herensugea. _____________________

3-

Bi ama eta bi alaba, ondo zenbatzen baduzu, ez dira lau, hiru baizik. Badakizu nik esan gabe? _____________________

1- a letra, 2- aihim, 3- anoma, ama, abala, 4- b letra, 5- aigeb, 6- arrefoxt, 7- aetalokoxt, 8-katrak, 9- akerre

4-

Botilaren muturrean naukazu eta ezinezko da edatea, baina ni askatzeko hobe duzu bi ezpainak ongi ixtea.______________________________

5-

Bi nini doaz parean ezin elkarri begiratuz. _____________________________

6-

Ez da ugazaba, ezta aberatsa ez da zalduna, ezta ezaguna, halere beti ibiltzen Erregea baino lehen __________________________

7-

Txoko batean

musika nota bat

tea hartzen ari da.

Zer da?__________________

8-

Mahaira atera ohi dira

ez da jaten ezta edaten

bai ordea ebaki eta banatzen

Zertaz ari gara?____________

9-

Zer ote da, zer,

hanka gabea

korrikari trebea?

________________________

Page 19: 12 zu2arte ekaina 2014

Urtero bezala, aurten ere maiatzean ospatu dugu Eus-kararen Astea.

Sortzen jaia maiatzaren 18an izan zen, eta Uharteko Udalak Euskararen astea jai horren aurreko astean pres-tatu zuen. Azkenean, Zubiarte Euskaltegia Uharteko Eus-kara Zerbitzuarekin eta Kultur etxearekin adostasun batera iritsi zen, eta aste horretan an-tolatu behar ziren ekitaldiak hi-ruron artean antolatu eta pres-tatu genituen.

Ikusten duzuenez, pro-grama bete-beterik geneukan. Aukera paregabea izan zuten ikasleek mintza lantzeko, ba-tez ere, Mintzodromoan aritu zirenak. Batzuek poz-pozik zeuden eta hilabetero egin beharko genukeelako propo-samena luzatu zuten.

Ginkanarekin Uharte he-rriko hainbat txoko ezagu-

tzeko parada izan zuten. Txoko izkutuak, bitxiak eta politak, ezagutzen ez zituz-tenak, alegia. Ikastaldeak banatu ziren, talde bakoitzak bere animaliaren izena zuen (Katamotzak, Azeriak…) Ka-leko jendeari euskaraz galde-tzeko ere aukera izan zuten, eta txoko bakoitzean atera-tako argazkiekin erakusketa jarri dugu Euskaltegian. Ikusi nahi baduzue, etor zaitezte Euskaltegira.

Talde bat “Pipo” artistare-kin topatu zen, eta artista be-rak erakutsi zizkien Arga ibil-bidean berak eginak jarritako kabiak.

Beste ekitaldiak interesga-rriak ziren oso. Maiatzaren 8an Kultur etxeak “Lingua Na-vajorum” antzezlana progra-matu zuen, arratsalde hartan Euskaltegitik hurbildu zirenek gogotik egin zuten irri.

euskararen astea Zubiarte euskaltegian

patx

i aba

solo

oska

r est

anga

erla

ntz u

rtasu

n

Page 20: 12 zu2arte ekaina 2014