Tarzan, San FrantzisKo Herriko Ikastetxea ( Bermeo)

Post on 15-Apr-2017

329 views 7 download

Transcript of Tarzan, San FrantzisKo Herriko Ikastetxea ( Bermeo)

Edgar Rice Burroughs Amerikako Estatu Batuetako idazlea izan zen, abentura nobela (oihana, zientzia-fikzioa, westerna) landu zuen eta ezaguna egin zuen , batez ere, Tarzan pertsonaia sortzeak.

Chicagon jaio zen 1875ko irailaren 10ean. Gaztetan hainbat eskola publiko eta partikularretara joan zen, Michiganeko Akademia Militarrean graduatu baino lehen.

Gero Estatu Batuetako Zazpigarren Zalditeria Erregimentuan alistatu zen. Hainbat lan desberdin eta beste hainbeste abentura izan zituen negozioetan.

1900ean Enma Centenia Hulbertekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituen Joan, Hully eta Jack . Hasieran familiak arazo ekonomikoak izan zituen.

Bere lehenengo kontakizunari esker, “Martitzeko printzesa bat”, 400 dolar irabazi zituen. Gero nobela historiko bat idatzi zuen, baina atzera bota zuten. Berriz ere pobrezian murgilduta, ia-ia amore eman zuen.

1912an “Tarzan, Tximinoen Erregea” idatzi zuen aldizkari batean eta arrakasta handia izan zuen, baina 1914an liburu forman argitaratu zen eta urte horretako libururik arrakastatsuena izan zen.

Gero nobela asko idatzi zituen : Venus planetari buruzko kontakizunak, apatxei buruzkoak, Mendebalde Urruneko abenturak, detektibeei buruzko nobelak…

Eta Tarzani buruzko 25 liburu baino gehiago idatzi zituen.

1918an Tarzani buruzko lehengo filmea produzitu zen . Elmon Lincon izan zen protagonista eta pelikulak milioi bat dolar baino gehiago bildu zituen.

Geroztik, Tarzani buruzko 39 pelikula produzitu dira eta denek izan dute arrakasta ekonomiko handia.

Hainbat aktorek interpretatu dute Tarzanen papera,besteak beste:

Lex Bakerrek Johnny Weissmullerek

Elmon Linconek

Glen Morrisek

Gordon Scottek

Ron Elyk Mike Henryk

1919an 245 hektareako finka bat erosi zuen Kalifornian eta “Tarzana Ranch” izena jarri zion. Han, “Edgar Rice Burroughs INC”, 1923an sortutako enpresa, administratu zuen.

1941ean gerrako korrespontsala izan zen eta Ozeano Baretik etxera bueltatu zenean, hainbat bihotzeko izan ostean, AEBtako korrespontsalik zaharrena zen.

Hurrengo urteak, ia minusbaliaturik, Encinoko (Kalifornia) etxe apal batean pasatu zituen eta 1950ko martxoaren 19an hil zen bihotzekoak jota.Bere errautsak “Tarzana Ranch”era eraman zituzten.

Marteko krater batek “Burroughs” du izena, idazlearen omenez.

Zientzi fikziozko hainbat liburu idatzi zituen.

Denetara 60 liburu baino gehiago idatzi zituen.