Hilezkortasun zelularra eta minbizia

Post on 25-Feb-2016

125 views 3 download

description

Hilezkortasun zelularra eta minbizia. Ibon Bilbao Arrien eta Ane Ibarzabal Galarza. Zelula batzuek, zenbait eraldaketa jaso eta gero kontrol-prozesuetatik ihes egitea lortzen dute. Kontrol-prozesu horietatik ihes egitea lortzen dutenean neurri gabe ugaltzen dira TUMOREAK sortuz. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Hilezkortasun zelularra eta minbizia

HILEZKORTASUN ZELULARRA ETA MINBIZIAIbon Bilbao Arrien eta Ane Ibarzabal Galarza

Zelula batzuek, zenbait eraldaketa jaso eta gero kontrol-prozesuetatik ihes egitea lortzen dute.

Kontrol-prozesu horietatik ihes egitea lortzen dutenean neurri gabe ugaltzen dira TUMOREAK sortuz.

Tumoreko zelulek gorputzeko beste zelula batzuk inbadituz gero (metastasia gertatuz gero), tumorea gaiztoa izango da, minbizia.

Zelula kantzerosoak HILEZKORRAK dira.

Zelula normala Zelula kantzerosoa

¤ Zelulak bereiziak.¤ Indibiduoaren beharren arabera ugaltzen dira.¤Zelula-bikoizketen kopurua kontrolatuta dago eta gainditzean zelula hil egiten da.¤Alboko zelulekin itsatsita egoten dira.¤Mutazio txikien kalteak konpontzeko sistema dute.¤Transformatuz gero apoptosia gertatzen zaie.

¤ Zelulak atipikoak.¤ Neurri gabeko ugalketa zelularra.¤ Ziklo zelularretan zehar mugarik gabe zatitzen dira.¤ Beste zelula batzuen tokia okupatzen dute ugaltzean tumoreak sortuz (odola eta linfaren bitartez ere heda daiteke)¤ Akats kromosomikoak eta mutazio ugari.¤ Apoptosia inhibitzen dute.

Minbizia eragiten duten agenteak dira.

Agente kartzinogenoak

Agente kartzinogenoak Kantzerra izatearen kausen %20a izaten da

soilik da herentziaz jasotakoa. Kantzerra izatearen kausen %80a aldiz kanpo

agenteen ondorioz izan ohi da, adibidez: Tabakoaren kontsumoa. Dieta desorekatuak. Erradiazio mota kaltegarriak jasatea. Zenbait infekzio biriko. Substantzia kimiko batzuekin izandako

kontaktuak.

Tabakoaren kontsumoa: Adibidez:

birikietako minbiziaren eragile nagusia. Alkitran deitzen den substantziak ditu tabakoak

eta zeluletan mutazioak sortzen ditu. Eragina hauen araberakoa da:

Zigarro kopurua. Erretzaile izaten igarotako denbora. Erretzen hasitako adina.

Lau minbizitatik bat tabakoak sortutakoa da.

Dieta desorekatuak: Adibidez:

kolon eta ondesteko minbizia. Koipe ugari eta barazki edo fruta gutxiko

dietak. Hesteetan gantzak degradatzen direnean

bertako bakterioek substantzia kantzerigenoak sor ditzakete.

Barazkiek zuntz-eduki oparoa dute eta hesteen hustuketa errazten dutenez ez dira substantzia horiek sortzen.

Erradiazio mota kaltegarriak jasatea: Adibidez:

azaleko minbizia Izpi ultramoreak dira kalteak eragiten

dituzten ohiko izpiak. Izpi hauek ADNaren egitura erasotzen dute. (Base nitrogenatuetan)

Infekzio birikoak: Adibidez:

B eta C hepatitisek: Minbizi hepatikoa. Papilomabirusak: Umetokiko minbizia. Epstein-Barr: Minbizi nasofaringeoarekin eta

linfoma batzuekin.

Birusak zelularen barruan sartzen dira eta zelularen aktibitatea kontrolatzen duten geneen sekuentzietan tartekatzen dira. Genetikoki aldatutako zelula hauek kantzeroso gisa jokatzen dute.

Substantzia kimikoak: Adibidez:

Asbesto eta plagizidek: Birikietako minbizia. Bentzenoak: Leuzemia. Amina aromatikoek: gernu maskuriko

minbiziarekin. Industria inguruko lan-eremuetan gertatu

ohi da. ADNarekin elkartu eta ondorioz, honek,

aldakuntzak jasaten ditu.

Agente kartzinogenoen eraginak

ERAGINAK

Hainbat mutazioren ondorioz tumore gaiztoa sortzen da. Agerpena bultzatzen duten hiru gene-talde daude: Protoonkogeneak. Egoera normalean

zelularen zatiketarako faktoreen sintesia eragiten dute, ugalketa zelularra ahalbidetuz.

Mutazio bat jasatean onkogene bihurtzen dira; kasu honetan ugalketa etengabe gertatuko da.

Gene tumore-ezabatzaileak edo antionkogeneak. Egoera normalean ugalketa zelularra inhibitu eta apoptosira daramaten proteinen sintesiaz arduratzen dira.

Hauek inaktibatzen dituzten mutazioek neurriz kanpoko ugalketa eragiten dute.

Gene modulatzaileak. Egoera normalean ehun bakoitzeko

zelulen arteko lotura eta koordinaziorako seinale kimikoen sintesiaz arduratzen dira.

Hauen mutazioek aurreko seinale kimikoen galera eta zelulek beste ehun batzuk inbaditzea ahalbidetzen dute, metastasia eraginez.

Telomerasa entzima eta minbizia

Kromosomen muturretan telomero izeneko eremu batzuk daude, eta hauek kromosomen bikoizketan laburtu edo moztu egiten dira. Zelulak laburketa edo mozketa horien muga bat jasaten duenean, zelula ez da gehiago ugalduko. Baina, zenbait zelula-lerrotan, telomerasa izeneko entzima bat aurkitzen da, eta honek kromosoak laburtzea edo moztea sahiesten du. Zoritxarrez, entzima hau tumore-zeluletan aktibo ageri da, zelula horiek hilezkor bihurtuz.

Minbiziaren tratamendua eta eragina

PREBENTZIOA Lehen mailako prebentzioa edo

primarioa: Gaixotasuna hartzeko arriskua murriztea du helburu.

Prebentzio sekundarioak: Minbiziaren garapen-aldian senda daitezkeen tumoreen antzemate edo kaltegarria izan baino lehen detektatzea du helburu.

TRATAMENDUA Kirurgia

Erradioterapia

Kimioterapia

*(Azken biek zelula osasuntsuak kaltetu ditzakete eta gaixoei asaldurak eragiten dizkiete.)

Beste datu batzuk

Gizaki guztiok ditugu gure gorputzean zelula kantzerosoak.

Zelula kantzeroso horiek 6-10 aldiz agertzen dira gure organismoan bizitzan zehar. Sistema immunologiko osasuntsu batek hauek suntsitu egiten ditu.

Zelula kantzerosoak azukrez elikatzen dira eta ingurune azidoetan hobeto moldatzen dira.

Bideoak