berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko...

24
43. zenbakia 2018ko abendua Errehabilitazio komunitarioa gaixo mentalak gizarteratzeko osatu berri

Transcript of berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko...

Page 1: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

43. zenbakia 2018ko abendua

Errehabilitazio komunitarioagaixo mentalak gizarteratzeko

osatuberri

Page 2: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2 agenda / aurkibidea

3 arestian

4-5 adituakMarta Montejo pediatra, bronkiolitisari buruz

6-7 geure zerbitzuakArabako Osasun Mentaleko ErreabilitazioKomunitarioaren Zerbitzua

8-9 jardunaldiakAfasia eta euskara

10-11 urratsakErizaintzako NANDA taxonomía euskaraz

12-13 osasunez eta osasuntsu biziArnastu Behobia egitasmoa

14-15 unibertsitatetikKoldo Callado ikerlaria, kalamuarenkontsumoaz eta eskizofreniaren garapenaz

16-17 atzera begiraOspitaleko asistentzia psikiatrikoa Bizkaian

18-19 euskara osakidetzanEuskararen erabilera bultzatzeko egitasmoenaitormen jardunaldia

20-21 ja(ki)teaCristina Perez nutrizionista, dietan kaloriakgutxitzeaz

22 lanetik haragoLourdes Unzueta, mediku eta idazlea

23 denbora-pasak

agendaURTARRILA

• DIRU-LAGUNTZAK2018ko atentzio sozialengatik funtsekonomikoa banatzeko deialdiaOsakidetzako langileei zuzenduaEskabideak aurkezteko epea: urtarrilaren 31raarte

• JARDUNALDIAKKoloproktologiaren IV. jardunaldiaUrtarrilaren 31n, Galdakaoko Ospitaleko aretonagusian

OEEren XXIX. Osasun Biltzarrerakoizen-emateak («Osasungintza berria? Berejardunetik ikasten duen osasun-sistema»,Gasteiz, martxoak 22 eta 23)Izena emateko epea dagoeneko zabalik,martxoaren 21era arte

• SOLASALDIAKBernardo Atxaga eta Ruper OrdorikarekinsolaseanUrtarrilaren 16an, Bilboko Kafe Antzokian

• LEHIAKETAKIstorio biziak kontaera laburren lehiaketaAntolatzailea: Bilboko UdalaLanak aurkezteko epea: otsailaren 1era arte

OTSAILA

• JARDUNALDIAKPazientearen segurtasunari buruzko VII.jardunaldiaOtsailaren 27an, Donostiako Kursaal jauregian

Osakidetza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz, Tel.:945 00 63 [email protected]: Xabier Arauzo, Gontzal LopezEuskara-zuzentzaileak:Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)Koordinatzailea:Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea) • Tirada: 5.000 aleLege-gordailua: SS 1472-2011 • ISSN 2254-450XDiseinua eta maketazioa:Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)Inprimategia: Leitzaran Grafikak

Page 3: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3

arestian

Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abianEAEn. Programaren bidez goiz hauteman nahi dira minbizi sortu berriak nahiz minbi-ziaren aurreko lesioak, eta haren eraginkortasuna berriki frogatu da European Journalof Gastroenterology and Hepatology aldizkarian argitaratutako Ikerlan batean. Emai-tzek erakusten dute programako pazienteen biziraupena parte hartzen ez dutenenabaino %20 handiagoa dela. EAEn, programaren xede-populazioa 50 eta 69 urte arteko herritarrak dira, 591.744

pertsona (biztanleen %27,2). 10 urte hauetan 26.856 lesio aurregaizto (adenomaaurreratuak) eta gaizto (minbizi inbaditzaileak) hauteman eta tratatu dira, eta minbiziinbaditzaileen %69 hasierako faseetan aurkitu dira. Osakidetzaren baliabide-hornikuntzari eta herritarren parte-hartzeari esker (mun-

duko handienetakoa eta estatuko handiena), 2017rako gaindituta zueden 2030erakoaurreikuspenak. Parte-hartze horrek, bizi-itxaropena hobetzeaz gain, minbizi berrienintzidentzia gutxitzen du, zeren kolonoskopia bidez diagnostika eta erauz daitezkebestela kirurgia edo kimioterapia beharko luketen lesio aurregaizto ugari.

Abenduaren 13an erresonantzia magnetikoa egiteko ekipa-mendu berria estreinatu zuten Donostiako UnibertsitateOspitalean. Ekipamenduak azken belaunaldiko berrikuntzateknikoak ditu: anatomia antzematen duten sintonizadoreenbidez, sistema pazientearen fisiologiara egokitu daiteke,baita paziente kritikoen kasuan ere; digitaliazizio-sistemaberriak bereizmen handiagoko irudiak hartzen ditu, gorputzosoan; sentsore batzuek arnasa detektatu eta arnasteanorgano eta ehunen mugimenduak eragiten duten inpedan-tzia-aldaketa neurtzen dute, eta taupada-sentsoreari esker,bihotz azterketak egin daitezke larruazalean elektrodorik jarrigabe. Horrez gain, irudiak azkarrago hartzen ditu, azterketaluzeen denbora zeharo murriztuz.Ekipamendu berriak, 1.358.616 euroko inbertsioa eskatu

duenak, 10.000 miaketa egingo ditu urtean, eta, horrela, Osa-kidetzako eta Osatekeko profesionalek azterketa hobeakmodu eraginkorragoan egin ahalko dituzte. Finean, irudibidezko diagnostikoen zerbitzua hobetuko du.

Eusko Jaurlaritzak eta Kutxa Fundazioak abenduaren 27an sinatutako akordioarenondorioz, Donostiako Institutu Onkologikoa Osakidetzako zentroen sareari atxikitaegongo da 2019ko urtarriletik. Hitzarmenaren arabera, Onkologikoa doako zentro irekia izango da, Osakidetzaren

planifikazioari jarraitu eta haren zentroen funtzionamendua izango du. Zerbitzu-zorrobakarra egongo da, eta arreta jasotzeko zerrenda bakarra ere bai. Zentroaren jabetzaeta langileen lan harremanen gaineko titulartasuna, berriz, Kutxa Fundazioaren eskugeratuko dira. Onkologikoa Osakidetzan integratzea garrantzizko aurrerapausoa da minbiziari

aurre egiteko. Bi erakundeen baliabide eta ezagutzaren baturak ahalbidetu egingo duarretaren eta tratamenduen kalitatea hobetzea, ikerketan sakontzea eta teknologiarikaurreratuenak erabiltzea. Bi erakundeek konpromisoa hartu dute asistentzia eta iker-keta arloan Onkologikoa erreferente bihurtzeko.

ONKOLOGIKOAOSAKIDETZARENSARE PUBLIKOAN

ERRESONANTZIAMAGNETIKOA EGITEKO

TEKNOLOGIARIKAURRERATUENA

DONOSTIAKO OSPITALEAN

KOLON ETAONDESTEKOMINBIZIA GOIZDETEKTATZEKOPROGRAMAKOPAZIENTEENBIZIRAUPENAHANDIAGOA DA

Page 4: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

4 / OSATUBERRI 43 / 2018ko abendua

Zer da bronkiolitisa?Birus baten ondorioz birikietakobronkio txikian sortzen den arnas in-fekzioa da. Bi urte baino gutxiagoduten haurrei eragiten die. Gehien-

bat urritik martxora bitartean ager-tzen da, epidemia gisa.Zeintzuk dira bronkiolitisaren ohikosintomak?Hasieran, katarro arruntaren sinto-

mak agertzen ditu: eztula eta mu-kiak. Gero, hiruzpalau egun igarota,arnasa hartzeko eta jateko zailtasu-nak izaten ditu umeak, eta batzue-tan txistu hotsak ere entzuten zaiz-kio bularrean. Gaixotasunak hoberaegin ohi du bi asteren buruan, baina,kasu batzuetan, eztulak lau aste ereiraun dezake. Gaixotasun larria al da?Umea oso txikia bada, larria izan dai-teke. Edozein kasutan, ospitaleratze

Marta Montejo FernandezBarakaldo-Sestaoko ESIko pediatra

Espainiako Kalitate Asistentzialaren Elkarteakkomunikazio onenaren aitormena egin diobronkiolitis akutuaren aurka beharrezkoak ez direnfarmakoak gutxitzea lortu duen proiektuari. Ekimenhorretan, besteak beste, Barakaldo-Sestaoko etaEzkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIek hartu duteparte, eta proiektuaren burua Marta Montejo pediatraizan da (Gasteiz, 1967), Barakaldoko Arrontegikoosasun-zentroko lehen mailako arretan diharduena.Bere hitzetan, badira bestelako tratamenduak haurtxikien birikietako gaixotasunak sendatzeko.

«NAZIOARTEKO ARAZOADA FARMAKOENALFERRIKAKO ERABILERA»

ADITUAK

«Bronkiolitis kasuetan,erdira gutxitu da medikamentuez-eraginkorren erabilera»

Page 5: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 5

dituztenean erabakiak hartzeko ba-liabideak edukitzea ere izan daproiektuaren helburua, hau da, fami-liak erabakiak hartzeko ahalduntzea.Horrela saihestu nahi dira medika-mentuen inguruan sor daitezkeenitxaropen faltsuak. Garrantzitsuagoairuditzen zaigu paziente eta senideeimedikamentuak noiz erabili behardiren irakastea, eta, erabili behar ezdirenerako, hezigarriagoak direnbeste baliabide batzuk erakustea. Nola sortu zen proiektua egitekoideia?Bronkiolitisa da haurtzaroko ospita-leratze kausa nagusia, baita pedia-tren kontsultetara joateko ohikoarrazoia ere. Nire kontsulta praktiko-az gogoeta egitera eraman ninduenhorrek, eta, era berean, interesa piztuzidan gainontzeko pediatrek zer egi-ten zuten jakiteko. Bestalde, bistanda bronkiolitis kasuetan gehiegi jo-tzen dela beharrezkoak ez diren boti-ketara eta esku-hartzeetara, bainahori ez dator bat jardunbide klinikoeiburuzko gidaliburuetako gomendio-ekin, tratamenduan familien babesaeta jarraipena lehenetsi beharko lira-teke eta. Ondorioz, nire praktika klini-koa berraztertzen hasi, eta, jada due-la bost urte, praktika hori aldatu etazuzen ekiteko asmoz hartu nuen ini-ziatiba.Nola antolatu zarete proiektuhonetan?Lehen mailako arretako eta larrialdie-tako pediatrak hasieratik aritu gara el-karlanean. Bi esparruotan prozesuberdinak ditugu, eta hori oso garran-tzitsua da, arreta ere berdina da eta. Prozesu sinplea dirudiHala da, baina arazoa sortzen da pro-fesional batek medikamentua agin-du ez eta beste batek agintzen due-nean. Lehen mailako arretan zein la-rrialdietan berdin jokatzen badugu,gurasoek argi ulertuko dute kontuaknola diren, hau da, mediku guztiekpauso berberak ematen dituztela etahaur guztiak berdin artatzen dituzte-

la. Kontua ez baita medikamentuaematea edo ez, baizik eta profesio-nal guztiek berdin jokatzea eta fami-lia babestuta sentitzea.Orain arte zein emaitza izan dituproiektuak?Oso emaitza onak lortu dira. Bron-kiolitis akutuaren kasuan, erdira gu-txitu da medikamentu ez-eraginko-rren erabilera. Familiek hezibide onaizan dute. Aurrerantzean, bronkioli-tisa etxean artatu ahalko da medika-menturik gabe, bestelako baliabide-en bidez. Lantaldearentzat zer izan daEspainiako Kalitate AsistentzialarenElkarteak egindako aitormena?Lan gehiago [Barreak]. Egiatan,emaitza hauek ez daude mundukobeste edozein tokitan. Proiektuakfrogatu du posible dela urte askotakopraktika desegokiak aldatzea; horrenaitortza jaso dugu. Aldaketa aitortzeaoso garrantzitsua izan da guretzat.Orain beste erakunde batzuek jarrai-tu beharreko eredua gara, farmakoenalferrikako erabilera nazioarteko ara-zoa baita, eta ez soilik bronkiolitisa-ren kasuan. Bestalde, egunerokoanlehengo lan berdina egiten jarraitzendut.Eta gurasoek zer diote protokolohorretaz?Ederto erantzun dute. Oro har, hau-rrak osasun-zentrora gaixorik ekar-tzen dituztenean gurasoek ez dutemedikamenturik nahi izaten. Ondoartatzea, babesa ematea, jarraipenaegitea, heztea eta, zalantza dutenkasuetan, erantzun bat ematea dahaien guraria.Bronkiolitisaz gain, posible daproiektua beste gaixotasunbatzuetara zabaltzea?Gure asmoa da asma kasuetan erearreta irizpideak bateratzen hastea,asmari dagokionez ere alde handiabaitago profesional baten jokaeratikbeste batenera. Gure helburua da pa-zienteek jasotzen duten arreta tokiguztietan izaera berdinekoa izatea.

kausa nagusia da bi urtetik beherakoumeetan.Ospitaleratze tasa handia, zer delaeta? Bronkiolitisaren aurkako tratamen-durako ez dago medikamentu era-ginkorrik, eta batzuetan arnastekolaguntza behar izaten dute haurrek.Horregatik joan behar izaten duteospitalera.Medikamenturik ez baldin badago,zein da tratamendua?Haur gehienek gaixotasun arin ba-ten antzeko bronkiolitisa izaten du-te, eta, kasu horietan, neurri oroko-rrak hartuz gainditu egiten dute: su-durreko garbiketak eginez, haurraeserita edo agonduta edukiz, har-tualdi txikiak emanez, edo, sukarraizanez gero, antitermikoak hartuz.Zer-nolako garrantzia duprotokoloak bronkiolitisa epidemiadenean? Oso garrantzitsua da. Duela urte ba-tzuk pediatrok medikamentu askoagintzen genituen; gaur egun, aldiz,protokolo berriei esker, ez dira beha-rrezkoak, eta, ondorioz, ez dira hain-beste errezetatzen. Medikamentuen erabileragutxitzeko proiektua da, hainzuzen, aurkeztu duzuena Hala da, baina gehiago ere bai. Batezere bronkiolitisa tratatzeko jardun-bide egokiak sustatu nahi izan ditu-gu osasun profesionalen eta ume txi-kien gurasoen aldetik, denek elkarhartuta. Eta planteamendu horrenbarruan, medikamentuen erabileragutxitzea ez ezik familiek zalantzak

«HAUR GEHIENEKGAIXOTASUN ARIN BATENANTZEKO BRONKIOLITISAIZATEN DUTE, ETA NEURRIOROKORRAK HARTUTAGAINDITU EGITEN DUTE»

Page 6: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

6 / OSATUBERRI 43 / 2018ko abendua

GEURE ZERBITZUAK

N ahasmendu mental la-rriak dituzten 16 eta 60 urte bitartekopertsonak Gasteizko ErrehabilitazioKomunitarioaren Zerbitzura bidera-tzen dituzte Arabako osasun mentale-ko zentroetatik nahiz ospitaleetatik.Bizitzeko gaitasun funtzionalak indar-tzen eta ezintasunak gutxitzen lagun-tzen diete bertan, pazienteen eta be-raien familien bizi-kalitatea hobetunahian. Batez ere, pazienteak ahal-duntzea eta beren buruen jabe eta gi-dari izatea dute helburu, errehabilita-zio saretik kanpo ahalik eta autono-miarik handienarekin bizi daitezen.Hilean behin edo hamabost eguneanbehin kontsultara bidali beharrean,jarraipen estuagoa egiten diete.Gasteizko Errehabilitazio Komuni-

tarioaren Zerbitzua 1981ean jarri zenmartxan, duela 37 urte. 1980ko ha-markadan Europan mugimendu batsortu zen, ospitaleetan urteak zera-matzaten paziente mentalak gizarte-

ra irtetearen eta komunitatean inte-gratzearen alde. Familiaren eta bizile-kuaren garrantziaz gain, gaixoen ja-rraipenerako zentroen beharra suma-tzen zen halaber. Horregatik sortu zi-ren errehabilitazio komunitarioarenzerbitzuak. Ordutik, ospitaleetatikzentro horietara bideratzen dira pa-zienteak. Gaur egun, zentroan errehabilitazio

intentsiboa egiten da, norbanakoarenalderdi funtzionalak lantzen dira etapazienteen ahalduntze eta birjabe-tzea sustatzen da. Zerbitzuaren erre-kuperazio eredua IngalaterrakoPsy-chosocial Recovery and Rehabilitatio-netik dator. Errehabilitazioaz gain, pa-zienteek beren beharren araberakolaguntza jasotzen dute, beren nahie-tara iristeko. Errehabilitazio Komunitarioa osa-

sun mentaleko bestelako zerbitzueta-tik bereizten da, zeren eta profesiona-lek, pazienteek eta senideek komuni-

Gasteizko Errehabilitazio Komunitarioaren Zerbitzuangaixotasun mental kronikoak pairatzen dituztenpazienteak artatzen dituzte, gizartean integratzekohelburuarekin. Gaitasunak indartzen eta ezintasunakgutxitzen laguntzen diete, hainbat ekintzaren bidez.Gaixo horien inguruan dagoen estigma kentzeko etagizarteari kolektibo hori ikusarazteko kanpo jarduerakere antolatzen dituzte.

Gaixo mentalak komunitateanahalik eta ondoenbizitzeko erronka

tateari begira eta, sarri, komunitateanbertan lan egiten duten. Adibidez, ko-munitateko espazioak erabiltzen di-tuzte (gizarte etxeak, kasurako), eta gi-zarte jardueren bitartez sendotzen di-tuzte pazienteen gaitasunak: jardueraokupazionalak (eskulanak, ehungin-tza, marrazketa…), kirol-jarduerak(mendi ibilaldiak, igeriketa, saskiba-loia…) edota alderdi kognitiboak esti-mulatzeko jarduerak (irakurketa erra-za…) Eguneroko gizarte bizitzakoekintzak eta izapideak egiteko ere ja-sotzen dute laguntza, besteak bestebizilekuak lortzeko, lan esparruan jar-duteko edota eskolak hartzeko.Zerbitzuan guztira 22 profesional

aritzen dira lanean: psikiatra bat (zer-bitzuko burua), denbora partzialera-ko beste psikiatra bat, psikologoa, te-rapeuta okupazionala, gizarte langi-lea, osasun mentalean espezializatu-tako hiru erizain, gainbegirale bat, ad-ministrari bat eta osasun mentalekohamabi begirale. Zerbitzuak bi programa ditu: Trata-

mendu Asertibo Komunitarioa (TAK)eta Eremu Espezifikoetako Tratamen-du Errehabilitatzailea (ETE). TAK pro-graman arreta asertibo eta etengabealantzen da, bai buruko gaitzengatikdesgaitasun psikikoak dituzten per-tsonak sendatzeko, bai haien gaitasu-nak landuz ingurunean moldatu ahalizateko. Norbanakoari egokitutakoerrehabilitazio plana ezartzen dute,tratamendu psikofarmakologikoa eta

Page 7: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 7

psikiatraren esanetan, «ospitaleratze-ak gutxitu egin dira», egunero ikuska-penak egiten direlako eta, momentuairitsiz gero, hitzezko terapiaren eta psi-kofarmakologiaren bidezko esku-har-tzeak egiten dituztelako. Ospitalera-tzeak «ez dira oso maiz gertatzen, bai-na, beste aukerarik ez dagoenean, os-pitaleratu egin behar izaten ditugu,baldin eta pazientea desorekatzen ba-da eta egoera konpondu ezin badu-gu».Buruko gaitzak dituzten pertsonen

gaitzespenari edo estigmari aurre egi-teko ere egiten dute lan handia. Mari-xa Larreina osasun mentaleko erizainarduradunaren ustez, «arazo mentaladuen jendearen beldur gara gure gi-zartean, baina, zenbat eta ezagutzaeta informazio gehiago eduki, orduangutxiagotu egiten da beldur hori». Ho-rregatik, jarduera ugari antolatzen di-tuzte kanpora begira, gaixo mentalenerrealitatea ikusarazteko: ate irekienjardunaldiak egiten dituzte; hitzal-diak ematen dituzte ikastetxeetan; te-

rapia okupazionaleko eskulanak era-kusten dituzte hiriko gune batzuetan;kultur irteerak eta mendi ibilerak pro-gramatzen dituzte; igerilekuetara jo-aten dira; auzokoentzako eta adine-koentzako antzezlanak prestatzen di-tuzte; gizarte etxeetan irakurketasaioak sustatzen dituzte, eta saskiba-loi, pala edo bestelako kirol jarduere-tan ere parte hartzen dute. Zerbitzuko antzerki taldeak dagoe-

neko nazioarteko bi sari irabazi ditu,bata Belgikan eta bestea Lisboan, Eu-ropako gobernuz kanpoko erakunde-ek antolaturiko SPA jaialdian. Margo-laritzan bi Prosame sari irabazi dituz-te, bata paziente baten obragatik etabestea zerbitzu osoaren lan batega-tik. Beraien margolan asko osasunzentroak apaintzeko erabiltzen dituz-te, gainera. Areto-futboleko taldeakzenbait txapelketatan hartu du parte,eta Euskadiko futbol txapelketara ereaurkeztu izan dira. Gizartean presen-te egoteko berealdiko ahalegina, za-lantzarik gabe.

PROFESIONALEK,PAZIENTEEK ETA SENIDEEKKOMUNITATEARI BEGIRALAN EGITEN DUTE, ETA,SARRI, KOMUNITATEANBERTAN

psikoheziketa emateaz gainera. Biga-rren programan (ETEn), pazienteak gi-zartean bizitzeko trebetasunak lan-tzen dituzte, beren komunitateanahalik eta bizi-kalitaterik onena lordezaten. Programa hau osasun men-taleko beste zentroetan egindako tra-tamendu psikiatrikoen lagungarri etaosagarria da. Gaixo bakoitzak bere programa in-

dibiduala du. Norberaren funtziona-mendua eta beharrizanak ebaluatueta gero, landu beharreko helburuakzehazten dira. Programa horren bi-dez, pertsona guztiei arreta bio-psiko-soziala eta zainketa integrala ematenzaizkie, bizi-kalitatea hobetu eta ko-munitatean integratzeari begira.Elvira Castellano osasun mentaleko

begiraleak azaldu bezala, programe-tan «askotan lantzen da erorikoaksaihesteko prebentzioa». Ospitalera-tuta daudenean ere bisitak egiten diz-kiete, ospitaleko terapeutekin koordi-natuta. Dena den, Margarita MariaHernanz zerbitzuko arduradun eta

Page 8: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

8 / OSATUBERRI 43 / 2018ko abendua

Euskaraldiaren harira, afa-sia eta euskara izan ziren mintzagaiDonostialdeko ESIko langileen eus-kara batzordeak abenduaren 22anDonostiako Ospitalean antolatutakojardunaldian. Afasia burmuinekotraumatismo baten ondorioz mintza-mena edota idazmena galtzea da;normalean ez du adimena kaltetzen,baina komunikaziorako ondorio la-rriak izan ohi ditu.Amaia Muñoz neurologoarekin ba-

tera, Miren Arantzeta, Marie Pourquieeta Amaia Munarriz neuropsikolin-guistak izan ziren jardunaldiko hizla-riak. Paziente euskaldunen afasienberezitasun nagusiak azaldu eta afa-sia euskarari egokiturik ebaluatzekoeta tratatzeko metodoaren garran-tzia azpimarratu zuten.

Eukene Ansuategi eta M. MarUbeda Donostialdeko ESIko liburu-zain-dokumentalisten aurkezpena-ren ondoren, Amaia Muñoz Donos-tialdeko ESIko neurologoak emanzuen lehenengo hitzaldia, afasiareneta iktusaren arteko harremanaardatz hartuta. Afasia kasuen %85iktusengatik gertatzen direla adiera-zi zuen, eta Gipuzkoan, adibidez,urtean 1.200 iktus kasu izaten direla.Hori dela eta, bi gaitzen artekoharreman estua utzi nahi izan zuenagerian. Afasia lengoaiaren galeradela gogorarazita (ahozkoa zein bes-telakoa), tratamendu egokirakopazientearen hizkuntza aintzat har-tzea guztiz beharrezkoa dela gaine-ratu zuen. Haren azken ikerketenarabera, Euskal Autonomia Erkide-

goko osasun sisteman 188 euskal-dunek zuten afasia, gehienek Gipuz-koan. Hala ere, datu hori Osakide-tzan euskara lehenetsita daukateneidagokie, eta, beraz, afasia duteneuskaldunen benetako kopuruaezezaguna da. Edozein kasutan ere,paziente euskaldunen afasiak moduberezian tratatu beharko lirateke.Ildo horretatik jarraitu zuen Miren

Arantzeta neuropsikolinguista etaGroningeneko Unibertsitateko iker-lariak, bere aurkezpenaren izenbu-ruan honako galdera planteatuta:«Bereziak al dira afasia duten eus-kaldunak?» Burmuinak prozesado-re baten moduan funtzionatzenduenez gero, funtzionamendu horiezberdina da hizkuntzaren arabera;hizkuntzaren ezaugarriek, beraz,afasia bera baldintzatuko dute.Euskaldunei dagokienez, elebita-

suna ahaztu ezinezko faktorea delaadierazi zuen Arantzetak. Are gehia-go, elebitasun kasu bakoitzarenberezitasuna nabarmendu zuen,baita euskararen morfologia beraere. Lehenari dagokionez, gaixoa-

Paziente euskaldunen afasia euskaraz ebaluatzeko etatratatzeko beharra nabarmendu zuten hainbat aditukDonostiako Ospitalean izandako jardunaldian.

JARDUNALDIAK

Afasia duten euskaldunakhobeto ulertu nahian

Page 9: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 9

ren arabera bi hizkuntzen ezagutzamaila desberdina izan daiteke, etahorrek berezia egingo du afasia kasubakoitza. Izan ere, afasiadunek inhi-bizio kontrolaren galera sufritzendute, eta horrek hizkuntzak oharka-bean nahastea ekartzen die. Bestal-de, euskararen morfologia askeakere garrantzia du afasia kasuakaztertzeko orduan. Afasia fenome-noak edozein eratan konplexuakbadira ere, paziente euskaldunenkasuetan euskararen ezaugarri pro-pio eta esanguratsuak ere gehitubehar dira. Ondorioz, ikerketengarrantzia ezinbestekoa dela adie-razi zuen.Marie Pourquie neuropsikolin-

guistak diziplinartekotasuna izanzuen ahotan behin baino gehiago-tan. Berak neuropsikolinguistika etaafasiologia uztartu ditu ikerketan.Hala ere, afasiaren ikergaiei dago-kienez, azterketa nagusiak Europa-ko hizkuntzei buruzkoak dira, %89hizkuntza erromantze edo germani-koei buruzkoak eta %10 inguru bes-telako hizkuntza indoeuroparretanoinarrituta. Gauzak horrela, osomarjinalak dira hizkuntza artekota-suna lantzen dituzten ikerlanak.Horrexegatik, Pourquiek beharrez-kotzat jo zuen hizkuntzen artekokonparaketak egitea, disoziazioakaurkitze aldera. Bestalde, euskara-ren kasuan, onurak besterik ez duikusten afasia euskaraz aztertzean,oztopo ugari ere aurki daitezkeelauste duen arren.Amaia Munarriz ikertzailea afasia

duten elebidunen kasuak aztertzenaritu da bere ikerketetan. Bere sola-saldian hizkuntzen arteko ezberdin-tasunak nabarmendu zituen bestebehin ere, hizkuntza guztiak ebalua-tzeko beharra aldarrikatuz, afasia-ren sintomak ez baitira berdinak hiz-kuntza guztietan. Eta sintomakdesberdinak izanda, tratamenduabera ere ezberdina izan behar da;pazienteari berari egokitutako trata-mendua aplikatu behar da.

EUSKALDUNEN AFASIA AZTERTZEKO TESTESTANDARRA AURKEZTU DUTE

Marie Pourquie eta Amaia Munarriz neuropsikolin-guistikako ikerlariek CAT testaren euskal egokitzape-na egiten dihardute, afasia euskaraz ebaluatzeko

2005. urtean afasia ebaluatzekoComprehensive Aphasia Test izene-ko testa argitaratu zen, ingeles hiz-kuntzan oinarritua eta sortua. On-doren, Europako hamalau hizkun-tzatara egokitzen dihardutehainbat ikerlarik, tartean MariePourquie eta Amaia Munarriz neu-ropsikolinguista euskaldunek ere.Europa mailako proiektu handi ba-tean parte hartuta, euskara Euro-pako beste hainbat hizkuntzarenmaila berean kokatu dute. «Euro-pari hizkuntza dibertsitatea intere-satzen zaio», adierazi du Pour-quiek. Horren harira, bai berak baiMunarrizek aukerak ikusten dituz-te euskarak Europako beste hiz-kuntza gutxituen akuilu gisa fun-tzionatzeko.CAT testaren egokitzapena eta

estandarizazioa gauzatzeko une-an, hainbat zailtasun antzeman di-tuzte, euskaldunen ezaugarri ba-tzuk direla medio. Adibidez, Euro-pako sarean ez zuten aintzakotzathartzen elebitasunaren garrantzia,baina hemengo errealitateak ezin

du halako ezaugarri bat aparteutzi, tartean hizkuntza gutxitu batizanda. Munarrizen ustez, «elebi-tasunaren kontzientziazio mailaaltuago baten ondorio izan daite-ke».

Eleaniztasunaren garrantziaGizakien egungo mugimenduen-gatik eleaniztasuna kontuan hartubeharreko faktore inportantea da.Pourquiek Alemaniako turkiarrenadibidea jarri du. Dena den, testa-ren egokitzapena ez da hain erra-za. CAT sarearen barnean hainbatirizpide adostu dituzte. Horietakobat da testerako erabiltzen direnirudiek adostasun handia izanbehar dutela, %85etik gorakoa.Parametro hori dela-eta, zailtasu-nak sortu zaizkie, esaterako,lurralde bakoitzeko euskaldunenartean hitz komun bat lortzeko.Pourquieren eta Munarrizen

ustez, CAT testa euskarara egoki-tzen dutenean, oztopo gutxiagoizango dituzte afasia duten eus-kaldunek.

Page 10: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

10 / OSATUBERRI 43 / 2018ko abendua

O sakidetzako erizai-nek, pazienteak artatzen dituzte-nean, Osanaia izeneko plataformainformatikoa erabiltzen dute, ema-ten duten arretarekin erlazionatu-tako alderdi guztiak historia klini-

koan erregistratuta uzteko. Etabertan, besteak beste, pazienteendiagnostikoak ere erregistratzendituzte. Oraintsu arte Osanaiako eduki

gehien-gehienak gaztelania hutse-an egon dira, eta, horrenbestez,erizainek oso zaila izan dute eus-karaz lan egitea. Gabezia horrekoztopatu egiten zuen pertsoneiarreta osoa euskaraz ematea, etabatez ere historia klinikoa gureeremuko bi hizkuntza ofizialetaneskuragarri egotea. Hala ere, Osa-

kidetzaren konpromisoa betez,2016tik Osanaiako eduki asko eus-karatuz joan dira, eta 2018koazken hiruhilekoan aurrerapausohandia eman da erizainen diag-nostiko guztiak euskaraz erabilga-rri jarri direnean.

Erizaintzako eta medikuntzakodiagnostikoak desberdinak dira Garrantzitsua da erizainen etamedikuen diagnostikoak ondobereiztea, osagarriak diren arrendesberdinak direlako. Medikuendiagnostikoak pertsonen gaixota-sun edo egoera medikoei dagozkie.Erizaintzako diagnostikoek, berriz,pertsonek beren osasun-egoera-ren edo bizi-prozesuen aurreandituzten jokabide, esperientziaedo inguruabarrei egiten dieteerreferentzia. Alegia, pertsonek,familiek edo komunitateek eran-tzun desberdinak dituzte osasun-arazoen edo bizitzako prozesuenaurrean, eta erizainen lana daerantzun horien gaineko ebazpenklinikoa ematea, hau da, erizain-tzako diagnostikoa egitea. Esatebaterako, istripu zerebrobaskularradiagnostiko medikoak pazientea-ren patologiari buruzko informa-zioa ematen digu, eta erizaintzakodiagnostiko osagarriek, aldiz,patologia horri lotutako bestealderdi batzuk ukitzen dituzte:ahozko komunikazioaren ingurukoalterazioak, erortzeko arriskua,pazientearen familiako prozesuen

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko erizainen etaitzultzaileen elkarlanaren ondorioz, erizaintzakodiagnostikoak biltzen dituen NANDA taxonomiaeuskaraz dago Osanaia plataforman

URRATSAK

Erizainek diagnostikoakeuskaraz erregistratu ahaldituzte Osanaian

Regina LarruzeaOsakidetzako Euskara ZerbitzuKorporatiboko itzultzailea

Page 11: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 11

gaineko eraginak, alterazio sexua-lak… Hartara, erizaintzako diag-nostikoekin istripu zerebrobasku-larrak pazientearengan eta harenfamilian izan dituen eraginen ikus-pegi holistikoagoa lortzen da. Eri-zaintzako diagnostikoak ezin diradiseinatu zuzenean diagnostikomedikoetan oinarrituz; izan ere,aldaka-haustura diagnostikomedikoa izaten duten pazienteaskori min akutua, erortzeko arris-kua edota norbere higienea zain-tzeko gaitasunaren urritasunadiagnostikatuko dizkiete erizai-nek, baina, antzeko egoeran, bestepaziente batzuek beste modubatera erantzungo dute, eta antsie-tatea , insomnioa edo egoerariaurre egiteko ezintasuna diagnosti-ka ditzakete erizainek.

Erizainen NANDA taxonomiaeuskarazErizaintzako diagnostiko guztiakNANDA deritzon taxonomia edosailkapen zientifiko kodifikatubatean daude jasota, bakoitza beredeskripzio, bereizgarri eta faktoreerlazionatuekin, eta erizainek erre-ferentzia gisa erabiltzen dute taxo-nomia hori, diagnostikoak denekberdin ulertu eta deskribatzeko.NANDA (North American NursingDiagnosis Association) nazioartekoelkarte zientifikoa da taxonomiaosatzen eta eguneratzen duena.2018ko urritik NANDAren azken

bertsioa euskaraz dago Osanaiaplataforman. Nolanahi ere, diag-nostikoak ez dira estatikoak, gizar-tea aldatzen den modu bereanaldatzen baitira jendeak osasun-egoera desberdinetan dituen eran-tzunak, baita, horrekin batera, eri-zaintzako diagnostikoak ere.Horregatik, hiru urtez behinNANDA elkarteak taxonomiarenbertsio eguneratua plazaratzen du,diagnostikoetan edo horien sailka-penean egin diren aldaketekin,

diagnostiko berriak gehituta etabaztertutakoak ezabatuta.

NANDA euskaratzea, itzulpen-lanabaino gehiagoNANDA taxonomia euskarara ekar-tzea ez da itzulpen soil bat izan,diagnostiko batzuk edo haien ezau-garriak geurera egokitu behar izanbaitira kasu batzuetan, eta horrek,itzulpen hutsaz haratago, hausnar-keta prozesu bat eskatu du. Nazioar-teko elkarte bat izanik, mundukohainbat herrialdetako erizain iker-tzaileek definitu eta deskribatzendituzte diagnostikoak, eta haien tes-tuinguruen berezitasunak islatzendituzte. Horren adibide argia da,esaterako, jatorrizko bertsioan,ingelesez, askotan erabiltzen dutelaclient hitza (bezero), osasun-sistemapribatuen pertzepzioa islatuz.Hemengo erizainek, ordea, ez dituz-te «bezero» gisa ikusten artatzendituzten pertsonak, eta pazienteedo, are zehatzagoak izateko, per-tsona terminoak erabiltzen dituzte.Beste kasu batzuetan, AEBkopazienteen ezaugarriei eta testuin-guruari lotutako xehetasunak mol-datu behar izan dira, hemen ez baita

arrisku-faktorea pazientea amerikarnatiboa edo afroamerikarra izatea.

Itzultzaile eta erizainen elkarlanaOsakidetzako Euskara Zerbitzu Kor-poratiboko itzultzaile bat arduratuda NANDA euskarara egokitzeaz. Lanhori egiteko, Elhuyar Fundazioak2010ean egin zuen itzulpena (2009-2011 bertsioarena) eta 2015-2017bertsioaren gaztelaniazko itzulpenahartu ditu oinarri. Horrez gain, eri-zain-talde aditu baten aholkularitzaizan du, diagnostikoen alderdi guz-tiak ondo ulertu eta moldatzeko,lana erizainen erabilerara zuzendutadagoela kontuan hartuz.

Hurrengo pausoa erizaintzakoemaitzen eta esku-hartzeentaxonomiak euskaratzeaErizaintzako taxonomiarik garrantzi-tsuenak euskaraz egoteko, hurrengolana NOC eta NIC taxonomiak (emai-tzena eta esku-hartzeena) euskara-tzea izango da. Lan horiek bukatueta Osanaian kargatu ondoren, pla-taforma horretako eduki gehienakeuskaratuta izango dituzte erizai-nek, eta historia kliniko elebidunetikare hurbilago egongo gara.

Page 12: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

12 / OSATUBERRI 43 / 2018ko abendua

OSASUNEZ ETA OSASUNTSU BIZI

Minbizia da EAEko heriotza kausa nagusia,Osakidetzako 2018-2023 Plan Onkologikoarenarabera. Gure artean zendutako pertsonen %30,8minbiziagatik hiltzen dira. Eta minbizien artean,biriketakoa da, gaur egun, Europan eta AEBetangehien hiltzen duen minbizi mota. Hala azaldu diguDonostiako Unibertsitate Ospitaleko zirujau torazikoeta Tecnun Unibertsitateko irakasle Jon ZabaletaJimenezek (Donostia, 1981).

«Ezkerreko birikakendu genion, etaprest zegoen birikabakarrarekinBehobia-Donostialasterketa egiteko»

Egitasmoarekiko interesa adierazizuten guztiek. Haietatik hiruk prestatuzuten lasterketa, eta, azkenean, bikhartu zuten parte, batek azkenekomomentuan pneumonia harrapatuzuelako. «Pena handia izan zen; ezke-rreko birika kendu behar izan genion,eta birika bakarrarekin Behobiako las-terketa egiteko prest zegoen». Egitasmoa indartu eta talde eta jen-

de gehiago erakartzeari begira, bultza-tzaileak elkarte zientifikoekin bildu zi-ren. «Paziente horiek onkologiako me-dikuek, onkologiako erradioterapeu-tek, pneumologoek eta zirujauok arta-tzen ditugu. Espainiako lauelkarterekin bildu ginen, eta deneketorri nahi izan zuten gaixoekin korriegitera». Horrez gain, gizartean oihar-tzuna izateko, Alex Ubago abeslariakkantu bat sortu zuen, eta Zuriñe Hidal-gok euskarara moldatu, Zure hauspoaizango gara izenburupean. Kantuarenmelodia egitasmoaren soinu-bandada gaur egun. Eta egindako bideokli-pean guk operatutako lau pazienteagertzen dira». Kamisetak ere jarri zi-tuzten salgai. Hori guztia 2018an anto-latu zuten, eta zeresan handia emanzuen sare sozialetan. Kirol eta kulturmunduko pertsona ezagunen sosten-gua jaso zuten berehala.

B iriketako minbiziak,ordea, ez omen du oihartzun handi-rik ez sare sozialetan, ez albisteetan.«Oso barneratuta daukagu BularrekoMinbiziaren Nazioarteko Eguneanlaguntzea, adibidez, sozialki oso sen-tsibilizatuta gaude gai horrekin,baina ez da horrela gertatzen birike-tako minbiziarekin», gaineratu duZabaletak.Behar horri erantzun nahian sortu

zen Arnastu Behobia egitasmoa, biri-ketako minbizia duten gaixoak ikusga-rriago egiteko, alegia. Eta horrekinbatera beste bi helburu ere bete nahiizan ziren: gaixoei (batez ere diagnos-tikatu berriei) itxaropen mezu baiko-

rra helaraztea, eta bizimodu osasun-tsuaren garrantzia nabarmentzea.«Eman beste pauso bat da biriketakominbiziak eragindakoen elkartearenleloa, eta Behobian pauso pila bat egi-ten denez, elkarlanean zerbait egiteaproposatu genien bai elkarteari baiBehobia-Donostia lasterketaren anto-latzaileei. Bagenekien operatu ondo-ren gaixo batek lasterketa egina zuela,eta sinistuta geunden guk operatuta-ko zenbait gaixok ere egin zezakete-la.» Horrela, lauzpabost pazienterekinjarri ziren harremanetan. «Pazientebereziak ziren horiek», zehaztu duZabaletak, «ebakuntza egin eta lehe-nengo egunetik ibiltzen hasi zirelako.»

Page 13: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 13

gehien hiltzen duenminbizia, bularrekoarenaurretik. Zirujau torazi-koaren esanetan, taba-koa erretzea da biriketa-ko minbiziaren arriskufaktoreetan ohikoena. Biriketakominbizia jasaten duten pertsonen%80 erretzaileak dira. Erretzaile ezden jendeak ere izaten du minbizihori, baina askoz ere kopuru txikia-goan. Gainera, erretzen ez dutenekgaitasun hobea izaten dute ebakun-tza jasateko, kimioterapia edo erra-dioterapia saioak jaso ondoren. «Bi-riketako minbizi kasuen %20n soilikegiten dugu ebakuntza, gehienak be-randu diagnostikatzen direlako edo,gaixoa oso erretzailea bada eta birikaoso zikin badago, ordurako operazio-rik egin ezin zaiolako, bizitzeko gaita-sun faltagatik».«Erretzaileen artean ere badago

arrisku handiagoko talde bat», espli-katu digu Zabaletak. «30 urtean egu-nean kaxa bat tabako errez gero,edota 15 urtean egunean bi kaxaerrez gero, eskaner bat egitea gomen-datzen da, birikak nola dauden ikus-teko; horrela, noduluak fase goiztia-rrean detektatzen badira, garaizgaude pronostikoa hobetzeko». Izan

ere, minbizi mota horrenarazo nagusia da gehiene-tan ez dela sintomariksumatzen. «Jarduera fisi-koa egitean arnasesturiknabaritzen bada, birikak

ez dira ondo funtzionatzen ari, sinto-ma bat da. Gaixoak min torazikoa edoeztula izan ditzake, eta txistua odola-rekin bota dezake. Sintoma horiekagertzen direnean, ordea, metastasiaegoteko aukera handia dago». Prebentzioari begira, Zabaletaren

esanetan «errazagoa da erretzen ezhastea, gero ohiturak aldatu beharizatea baino». Hor dago erronka,«bestela, izurrite bat izan genezake».Biriketako Minbizia Ikertzeko

Nazioarteko Elkarteak (IALSC) bi lanaurkeztu zituen pasa den azaroan,nazioarteko kongresuan. Bietanegiaztatzen da eskaner programekhilkortasun tasa jaisten dutela. «Pix-kana-pixkana programa horiek txer-tatuz joango dira gure osasun siste-metan, hainbat baldintza eta irizpidebetetzen dituzten gaixoei zuzenduta.Katalunian, esate baterako, aurtenjarriko dute abian. Osasun-alorreanurte asko daramatzate neurri horrenatzetik, «ikerketen emaitzak ukaezi-nak baitira».

Lasterketaren egunean 250 lagunaritu ziren korrika gaixoekin batera,haien artean hainbat aurpegi ezagun:Xabi Prieto, Xabi Alonso eta MikelAlonso futbolariak, La Oreja de VanGogh musika taldeko kideak edoJuan Ramon Lucas kazetaria. Orain asmoa da halako egitasmoak

urtetik urtera estatu osora zabaltzenjoatea, biriketako minbiziaren ikus-gaitasuna areagotzeko. «HurrengoaValentzian egingo da segur aski», dioZabaletak. Baina, oraindik, ez dakitenolako egitasmoa izango den.Biriketako minbiziaren atzean

errealitate kezkagarria dago. Euro-pan minbizi hori duten gaixoen kopu-rua nabarmen ari da hazten, eta gauregun biriketakoa da emakume

«ORAIN ASMOA DA HALAKOEGITASMOAK URTETIKURTERA ESTATU OSORAZABALTZEN JOATEA,BIRIKETAKO MINBIZIARENIKUSGAITASUNAAREAGOTZEKO»Jon Zabaleta Jimenez

Jon Zabaleta, erdian, etaharen lantaldea.

Page 14: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

14 / OSATUBERRI 43 / 2018ko abendua

nabarmen handiagoa da heldutan es-kizofrenia edukitzeko arriskua.Zer mekanismok lotzen ditukalamuaren kontsumoa etaeskizofreniaren garapena?2A serotonina hartzaileak, bere fun-tzioak aktibatzean, bi era ditu gauza-tzeko: batetik, farmako batzuek esti-mulatzen duten bide klasikoa dago;baina beste mota bateko farmakoekestimulatzen dutenean, bide alterna-tibo bat jarriko da martxan eta eskizo-freniaren moduko sintomak eragingoditu. Hortaz, ikerketan ikusi dugu sa-guei kalamua gure nerabezaroaren

Nolako lotura dute kalamuak etaeskizofreniak?Askotan eztabaidatu izan da kala-muaren kontsumoak eskizofreniaeragiten ote duen, eta, ikerketek fro-gatu dutenez, ez da horrela. Hala ba-litz, azken urteotan kalamua kontsu-mitzen duten pertsonen portzentaje-ak gora egin duenez, eskizofrenia du-tenen kopurua ere igo egingo zen. Bai-na ez da horrela gertatu. Kalamuarenkontsumoak ez du eskizofrenia sor-tzeko eragin zuzenik, antza, bainaarriskua handitu egiten du. Eta kala-mua nerabetan kontsumitzen bada,

antzeko epe batean kronikoki ematenbazaie, 2A serotonina hartzailearen bi-dez gehiago estimulatzen dela nola-baiteko eskizofreniaren antzeko sinto-matologia eragiten duen bidea.Saguak erabili dituzue. Zerdeskubritu duzue haiekin?2A serotonina estimulatzen dugune-an, estimulazioa alde batetik doa kala-murik hartu ez duten saguetan, bainakalamua kronikoki hartu dutenetan bi-dea beste bat da, eta bigarren bide ho-rrek eragiten ditu, hain zuzen, nolabai-teko eskizofreniaren antzeko sinto-mak, gizakiotan aluzinazioak edo el-darnioak izango liratekeenak.Nolakoa izan da ikerketarenprozesua? Zerk bultzatuta hasizineten?Gaixotasun mentalen oinarri biologi-koak bilatzeko egiten dugu lan, eta, ho-rrez gain, ikerketa lerro zehatza dara-bilgu kalamuan dauden osagaien in-guruan. Kalamuaren eta eskizofrenia-ren arteko lotura zegoenez, interesageneukan fenomeno hori gauzatzenzuen mekanismoa zein zen jakiteko.Gainera, bagenekien eskizofrenia ere-

UNIBERTSITATETIK

«Nerabezaroankalamua kontsumitzeaarriskutsua izandaiteke; hobe dakontsumoa ahalik etagehien atzeratzea»

Koldo CalladoMedikuntzan eta Kirurgian doktorea, Far-makologiako irakaslea EHUn

Kalamuaren kontsumoa eta eskizofrenia lotzen dituenmolekulen mekanismoa aurkitu du Euskal HerrikoUnibertsitateko ikerlari talde batek. Ikerketan,besteak beste, Koldo Callado Farmakologiakoirakasleak (Bilbo, 1967) hartu du parte. Aurkitutakomekanismoak erakusten du kalamuaren kontsumoakeskizofrenia garatzeko arriskua handitzen duela.Ikerketaren beste ondorio bat da kalamua nerabetankontsumituz gero nabarmen handiagoa dela heldutaneskizofrenia pairatzeko arriskua.

Page 15: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 15

du diren zenbait sagutan 2A motakoserotonina hartzaileen kopurua han-diagoa dela sagu arruntetan baino.Nolako ondorioak atera dituzue? Gauza jakina da aurkitutako mekanis-moak igo egiten duela eskizofreniaizateko arriskua. Horrez gain ikusi du-gu zelula barneko zenbait bidek ereparte hartzen dutela mekanismo ho-rretan. Orain helburua da mekanismohori blokeatzea, zertarako eta eskizo-freniaren sintomatologia arintzekoedo hobetzeko.Nori eragiten dio eskizofreniak? Zeinda haren jatorria?

Eskizofreniak oro har gizartearen %1ieragiten dio. Batzuek arrisku genetikoadute, familian eskizofrenia kasuren batizan dutelako. Beste batzuei, ostera,bestelako osagai batzuek eragiten die-te, hala nola inguruneak: estresa paira-tzeak edo nerabezaroan droga kontsu-mitzeak, esate baterako. Azken finean,arrisku sail baten eraginez jo dezakeeskizofreniak, sorburu asko izan ditza-ke. Dena den, gaixotasun mentalen ar-tean berak du osagai genetikorik ga-rrantzitsuena, nahiz eta beste mota ba-tzuetako faktoreek ere arriskua handi-tzen duten. Hortaz, teorian edonorkizan genezake eskizofrenia.Nolako sintomatologia dueskizofreniak?Bi motatako sintomatologia du: positi-boa (eldarnioak, aluzinazioak…) etanegatiboa (arazo afektiboak eta kogni-tiboak). Saguetan ere antzeko sintomabatzuk ikusten dira. Eskizofrenia dutenpazienteetan eraldatuta azaltzen dirazenbait froga edo test, eta antzeko al-daketak ikusten dira eskizofrenia ere-dua diren animalia batzuetan. Gureikerketan ikusi dugu kalamua ematen

zaien saguen kasuan test batzuetakoerantzuna pertsona eskizofrenikoenerantzunaren modukoa dela. Nolako ahalmena eta arriskuak ditukalamuak medikuntzan?Kalamuari buruz hitz egiten dugune-an, lehenengo jakin behar dugu kala-muaren barruan 300 osagai bainogehiago daudela. Osagai horietakobatzuk erabilgarriak izan daitezkeikuspuntu terapeutiko batetik, zen-bait gaixotasun eta sintomatologiatratatzeko, baina beste batzuek (THCosagai psikoaktibo nagusiak, esatera-ko) arazoak sor litzakete nerabezaro-an kontsumituz gero.Zergatik nerabezaroan?Aro horretan garuna oraindik heldugabe dago, eta oso azkar garatzen da.Heltze prozesu horretan kanpoko to-xiko bat sartuz gero, prozesua eralda-tu egiten da, eta garapena ez da nor-mala. Ondorioz, pertsona hori helduaizaten denean, segur aski, arriskugehiago izango ditu zenbait arazomental pairatzeko.Zer aholku emango zenioke kalamuakontsumitu nahi duen nerabe bati?Nerabetan kalamua kontsumitzeaarriskutsua izan daitekeela, eta hobedela kontsumoa ahalik eta gehienatzeratzea, arriskua gutxitzeko. Badi-rudi gure gizarteak onartu egin duelakalamua ez dela kaltegarria, ideia horinagusitu dela, baina ez da horrela. Ka-lamua ez da kaltegarria helduaroaneta neurrian kontsumitzen bada, bai-na arriskutsua da nerabeentzat.Ikerketarekin jarraituko duzue?Saguekin egindako ikerketetan meka-nismoa deskribatu ondoren, orainmekanismo hori eta haren aldaketakpazienteengan sumatzen ote diren az-tertzen hasi gara, benetako paziente-en odola erabiliz. Konparazioak egi-ten ari gara: kalamua kontsumitzen ezduten eskizofrenikoak, kontsumitzendutenak eta eskizofreniarik ez dutenkalamu kontsumitzaileak. Horrela ja-kin ahalko dugu animalien ereduetanikusitako aldaketak pertsonengan erejazotzen ote diren.

«ESKIZOFRENIAKBIZTANLERIAREN EHUNEKOBATI ERAGITEN DIO. BATZUEKARRISKU GENETIKOA DUTE;BESTE BATZUEI BESTELAKOFAKTOREEK ERAGITEN DIETE,ESTRESAK EDO NERABETANDROGA KONTSUMITZEAKADIBIDEZ»

Page 16: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

16 / OSATUBERRI 43 / 2018ko abendua

egoera deitoragarriaren lekukotza utzizuen margolan batean: gaixoak pilatu-ta, biluzik, zaindu gabe, kolpatuta...Eta ospitale hori izan zen, hain zuzen,XX. mendeko 60ko hamarkadara arteBizkaiko «zoroak» hartzen zituen zen-troa, ez baitzen beste ospitale psikia-trikorik haien bizitokitik hurrago. Ha-raxe eroaten zituzten gaixoak, udalekedo aldundiak aginduta, eta, bidaiansenideek laguntzerik ez bazuten, gur-dizainen esku uzten zituzten, beraienegoera edozein zela ere. Gero, Zarago-zako egonaldiak luze samarrak izatenzirenez (hamarkadak, kasu askotan),bakartuta eta deserrotuta geratzen zi-ren gaixo gehienak.Gertaldi akutuen edo behaketen ka-

suetarako, 1877tik aurrera «zoroei» le-

kutxo bat utzi zieten Bilboko SantosJuanes ospitalean, Atxurin. Lehenagobetoa zeukaten. Hala ere, oso baldin-tza kaskarretan egoten ziren, 1895eanGaceta Médica del Norte aldizkariandeskribatzen zen legez: «Gure Ospita-le Zibileko zoroen gelak, zigor-gelakematen dutenak, gaixotutako prosti-tuten gelen artean daude kokatuta».Benetako zigor-geletan ere sartzen

zituzten gaixo mentalak, Bilboko Ura-zurrutiako galera espetxean. Gaizkile,eskale eta prostitutekin batera giltza-petzen zituzten, XIX. mendearen er-dialdetik aurrera kartzela zoroetxehuts bihurtu zuten arte, gaizkileentza-ko leku hobeak topatu zituztelako.Bizkaiko behar asistentzialei eran-

tzuteko «zoroetxearen» aldarrikape-na aspalditik zetorren. XIX. mendea-ren amaieran, adibidez, porrot eginzuen Fermin Daoiz Argaizek oinorde-an agindu zuen Hego Euskal Herrikozoroetxearen proiektuak, eta bestezenbait proposamenek ere huts eginzuten ondorengo urteetan.Bizkaiko lehenengo ospitale psikia-

trikoa Bermeokoa izan zen. 1900. ur-tean inauguratu zuten, eta 1948ra arte

ATZERA BEGIRA

Zamudioko Ospitalea 1968ko irailaren 7an inauguratuzen, Nikolas Atxukarro Institutu Neuropsikiatrikoizenarekin, Bizkakiko Foru Aldundiaren egiturarenbarnean. 50 urte igaro dira ordutik, eta urteurrenakaukera ezin hobea ematen digu lurraldeko gaur artekoasistentzia psikiatrikoaren bilakaera aztertzeko.

XX . mendearenazken laurden arte mendebaldeangaixotasun mentalen arreta oso eska-sa izan bazen ere, are okerragoa izanzen Espainian, bai gaixo mentalekpairatutako bizi baldintza eta tratutxarrengatik, bai buruko gaixotasu-nak tratatzeko zentroen urritasuna-gatik. Pazienteak familiatik eta haieningurunetik urrun ospitaleratzenzituzten, eta ingurunearekiko kontak-tua galtzen zuten berehala, batez ereklaserik baxuenetakoek, senideekbisitan joateko modurik ez zeukatela-ko. Hori ondo dokumentaturik dagoliteratura akademikoan zein herriliteraturan.Goya margolariak Zaragozako

Nuestra Señora de Gracia ospitaleko

Ospitaleko asistentzia psikiatrikoa Bizkaian: zertzelada historikoak

Oscar Martinez AzumendiBizkaiko Osasun Mentaleko Sareko psikiatraBilboko Mediku Zientzien Akademiako historia ataleko kidea

Page 17: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 17

arkitektoak eta Lopez Albo psikiatrakaurkeztu zuten, 30eko hamarkadarenhasieran. 1300-1500 gaixo mentalhartuko zituen ospitale-konplexuaeraiki asmo zuten Derioko lurretan.Baina hainbat gorabehera gertatu etaeraikinaren zati bat jausi ostean, az-kenean proiektua ez zen gauzatu.Amaitu gabeko lau pabilioilak Bilbo-ko Elizbarrutiari eskualdatu zioten1951n, eta gotzainak bertan eraikizuen estilo inperialeko Derioko Semi-nario famatua, askorentzat jatorri his-toriko ezezagunekoa.Ondoren, desiratutako «zoroetxe»

probintziala egiteko proposamengehiago etorri ziren. Derioko proiek-tua birmoldatzea planteatu zen, esa-te baterako, eta lur bila ere ibili zirenGurutzetan, Basurtun edo Deustun.Bien bitartean, arazo asistentziala lu-zatzen eta handiagotzen ari zen. Az-kenean, baina, 60ko hamarkadarenamaieran, Mariano Bustamante Al-dundiko Zerbitzu Psikiatrikoetakoburuaren eta Emiliano Amann arki-tektoaren proiektua gorpuztu eginzen: Zamudioko klinika psikiatrikoa.Ohe kopuruan aurreko proiektuak

baino apalagoa bazen ere, helburuterapeutikoetan aurreratuagoa zen.Horrelaxe jaio zen Zamudioko Ospi-talea.Lehenengo urteetan, Zamudioko

Ospitalea, gainerako asistentzia psi-kiatriko osoa bezala (salbu eta GizarteSegurantzako anbulatorioetako neu-ropsikiatriako kontsulta bakanak), Al-dundiaren menpe egon zen eta ez Gi-zarte Aurreikuspeneko Institutu Na-zionalaren menpe. Horrek asistentziasanitario orokorretik kanpo utzen zi-tuen gaixoak, haien estigma areago-tuz. Osakidetza sortu eta hurrengo ur-tera arte (1984ra arte) Zamudioko Os-pitalea ez zen asistentzia sare publikoorokorrean sartu. Berarekin batera,Bermeoko, Zaldibarko eta Arabakoospitale psikiatrikoak ere sartu zirenOsakidetzan.Orain urte batzuk, 2010eko martxo-

an, Osakidetzaren Administrazio Kon-tseiluak Bizkaiko Osasun MentalekoSarea (BOMS) sortu zuen. Horrela, era-kunde bakarrean integratu ziren baiBermeo, Zaldibar eta Zamudioko os-pitaleetako zerbitzuak, baita ospita-lez kanpoko Bizkaiko osasun menta-leko zentroak ere. Integrazioak arretakomunitarioaren ereduaren inguruanardaztu zen, pazienteak gizarteratze-ko eta familiei laguntza emateko hel-buruz. Horrekin, osasun mentalekozerbitzu asistentzialak normalizatutageratu ziren osasun sare publiko oro-korraren barruan, jardunbide argi ba-tzuekin: baliabide soziosanitario guz-tiez baliatzea, ospitaleko egonaldiakminimoetara mugatzea eta paziente-ak normaltasunez bergizarteratzea.Ikusten denez, egungo plantea-

menduak ez du zerikusirik ibilbidehistoriko honen hasieran aurkeztudugunarekin. Aldaketa eta aurrera-pen handiak izan dira hamarkada gu-txian. Hala eta guztiz, etengabekoahaleginean jarraitu behar dugu, aha-lik eta integraziorik osatuena lortzekoeta gure gaixoen eta haien senideenongizatea hobetzeko.(Erredakzioan itzulita)

udalak kudeatu zuen. Bi hamarkadanpazientez gainezka egonda, zuzenda-riak zentro modernoago bat eraikitze-ko eskaria egin zuen. Sondikan eginnahi zuen. Proposamena bertan be-hera gelditu zen, ordea, 1923an Al-dundiak Zaldibarreko bainuetxe za-harra arreta pskiatrikoa «behin-behi-nean» emateko erosi baitzuen. Denaden, ospitale probintziala eraikitzekoeskaera ez zen batere apaldu, eta ika-mikak eta salaketak ere ez ziren faltaizan, Bermeoko Ospitalearen gabe-ziak zirela bide.Proiekturik handinahiena Basterra

Page 18: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

18 / OSATUBERRI 43 / 2018ko abendua

Abenduaren 12an Jardunbide egokiak Euskararensustapenean izeneko jardunaldia egin zen OsakidetzakoZuzendaritza Nagusian. 2018. urtean zerbitzu erakundeetannabarmendu ziren euskararen aldeko bederatzi egitasmoezagutarazi eta haien bultzatzaileen lana aintzatetsi zen.Itziar San Martin EHUko Medikuntzako dekanordearenhitzaldiak, Osakidetzan euskara normalizatzeko dekretuaren15. urteurrenari buruzko dokumentalak eta Roberto Manjoneuskara teknikariaren omenaldiak osatu zuten ekitaldia....

Osakidetzako zerbitzu era-kunde guztietako ehun ordezkari bainogehiago bildu ziren Gasteizen, Zuzenda-ritza Nagusiko ekitaldi aretoan, 2018aneuskararen erabilera areagotzeko abia-tu edo sendotu ziren egitasmoak ezagu-tu eta esker ona erakutsi guran. Osakide-tzako Euskara Zerbitzu Korporatiboakantolatutako 4. aitormen jardunaldiaizan zen, Osakidetzan Euskara Normali-zatzeko 67/2003 Dekretuaren 15. urteu-rrena ospatzeko ere baliatu zutena. Eki-taldian Miren Dobaran EuskoJaurlaritzako Hizkuntza Politikarakosailburuordea izan zen.

Hainbat arlotako proiektuakJardunaldian bederatzi ekimen aurkez-tu ziren, osasun asistentziaren, komuni-kazioaren, prestakuntzaren edota pa-

zienteen eskubideen esparrukoak. Ire-kiera hitzaldian, Juan Carlos Soto Osa-kidetzako Giza Baliabideen zuzenda-riak erakunde osoaren aitortza agertuzien proiektuei nahiz parte-hartzaileguztiei. Jarraian, egitasmoen ardura-dunek 10na minutu inguru izan zuteneuren lana laburtzeko. Hasteko, Andoni Parrak, Bilbo-Ba-

surtuko ESIko prestakuntza teknika-riak, Euskarazko tutoretzak BAME eus-kaldunentzat izeneko egitasmoa azal-du zuen. Mediku espezialista berriakeuskaraz lan egiteko trebatzea helburuzutela, lehentasunezko hizkuntzarenirizpidea gehitu zuten mediku egoilia-rren tutoreen eskaintzan. Horrela,2018ko maiatzean tutore euskaldunakesleitu ziren zenbait espezialitatetan. Rebeca Villa Barrualde-Galdakaoko

ESIko komunikazio arduradunak etaLeire Sagastizabal euskara teknikariakBarne komunikazioaren kudeaketa aur-keztu zuten. Kudeaketa horren bidez ko-munikazioaren ibilbide osoa zehaztealortu dute, «euskararen eskutik eta lan-kidetzan». Unitateetan komunikazioerreferenteak izendatu dituzte, eskuli-buru bat egin eta erreferenteentzakoprestakuntza saioak antolatu dituzte. Donostialdeko ESIko Maddi Zubiza-

rreta prestakuntza teknikaria eta AnderZuloaga euskara teknikaria Izarki unita-tearen eta euskara zerbitzuaren lanki-detza proiektu batez mintzatu ziren: Be-rrikuntza eta Ezagutza Kudeatzeko Uni-tatearen ahalegina euskara erakundekolan dinamiketan txertatzeko. Word cafebaten bidez, euskaraz lan egiteko gaita-suna duten profesionalak elkartu etaeuskara lan esparruan txertatzeko zeinelementuk eragiten duten aztertu zu-ten. Jose M. Diaz Zorrozuak,Bizkaiko Osa-

sun Mentaleko Sareko kideak,UribekoOsasun Mentaleko Zentroko Berbalaguntaldearen sorrera eta ezaugarriak azal-du zituen. Mara Diaz Sainz erizainarenekimenez, bospasei lankidek asterolantzen eta sustatzen dute euskara era-kundearen barruan. Goierri-Urola Garaiko ESIko Maria Ge-

rrikok, Azpeitiko osasun zentroko eri-zainak, Euskarazko arreta Azpeitiko osa-sun zentroan izeneko proiektuaren non-

EUSKARA OSAKIDETZAN

Osakidetzaeuskalduntzenlaguntzen dutenekimen etapertsonen aitortza

Page 19: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 19

dik norakoak kontatu zituen. Inkestabaten bidez, euren paziente euskal-dunen asebetetze maila ezagutu etaeuskarazko arretaren kalitatea hobe-tzeko alderdi batzuk identifikatu di-tuzte.Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta-

ko euskara teknikari Jabier Gomezekharrera-lekuetako langileen arteanhizkuntz irizpideen betetze maila igo-tzeko sorturiko joko interaktibo ba-ten berri eman zuen: Baietz erronkari!Hizkuntza-irizpideen betetze-mailahobetzeko gamifikazio-proiektua.Egoera errealak simulatuz eta jokoa-ren mekanismoez baliatuz, motiba-zioa eta jokaera aldaketak sustatzeadu helburu. Araba ESIko Amaia Ugartemendia

euskara teknikariak Ezagutza sareak:teoriatik harago ekimenaz hitz eginzuen. Hizkuntza gaitasuna garatzea,profesional euskaldunen sarea sor-tzea eta trebatutako pertsonak euska-raren zabalkundean lider bilakatzeadira helburuak. Hizkera espezializa-tua eta lan hizkuntza bultzatzeko for-makuntza saioak ematen dituzte.M. Eugenia Alkiza Bidasoko ESIko

zuzendari medikoak euren ESIan2016tik martxan dagoen Mintzaprak-tika egitasmoa aurkeztu zuen, proiek-tuaren bultzatzaile Garbiñe Loiarteeuskara teknikariaren rola goraipa-tuz. 2. hizkuntza-eskakizuna egiazta-

tuta daukaten langileen kopuruahanditzea eta ESIan euskararen era-bilera zabaltzea dira egitasmoarenxedeak. Amaitzeko, Aitor Montes Deba-

goieneko ESIko familia medikuakArreta soziosanitarioa hizkuntza ofi-zialetan eskaintzeko estandarrak ize-neko ekimena eman zuen ezagutze-ra. Kanadan onartu dira osasun arre-ta norberaren hizkuntza ofizialeanjasotzeko lehenengo estandarrak,eta Aitor Montesek berak esku hartudu prozesuan. Bere esanetan, estan-dar horiek «aplikagarriak dira» mun-duko beste herrialde batzuetan,«muga administratiboak gainditzendituzte eta». Hori dela eta, Montesekproposamena egin zion Osakidetzariestandarrak III. Euskara Planeantxertatzeko, pertsonei kalitatezkoosasun arreta berma dakien.

Medikuntza Fakultatearenekarpena hizkuntzalaritzatikJardunbide egokien aurkezpenenartean, Itziar San Martin Egiak, EHU-ko Medikuntza eta Erizaintza Fakul-tateko Euskara eta Eleaniztasunarenarloko dekanordeak, Osasun arlokoeuskararen normalizazioa conti-nuum akademiko-profesionaleanizeneko hitzaldia eman zuen. Osasunarloan euskararen garapenak dituenerronkez eta Osakidetza eta EHUrenerantzukizunaz aritu zen.Ikasle euskaldunak lan esparrura

igaro ahala arlo profesionalean eus-kara gehiago erabiliko dela uste izanarren, hainbat oztopo ekarri zituengogora. Adibidez, erizaintzan euskallerroa indarturik badago ere, medi-kuntza ikasketak oraindik ez daudeerabat euskaldunduta, eta, aregehiago, mediku lanbideetangehienbat gaztelaniaz funtzionatzendenez, ikasle euskaldun asko gazte-laniazko lerroan matrikulatzen dira,euskara tekniko-zientifikoarentransmisioa galduz. Hizkuntza teknikoari dagokionez,

osasun arloko hizkera oraindik gara-

tu barik dagoela dio San Martinek.Adituen beharra aldarrikatu zuen, ga-rapen hori bultzatzeko.

Euskara normalizatzeko prozesuadokumental bateanEkitaldian ikus-entzunezko proiektuberezi baten aurkezpena ere eginzen: Osakidetzan Euskara Normaliza-tzeko Dekretuaren 15. urteurrena de-la-eta sortutako dokumentala. Aur-ten 15 urte bete dira dekretua onartueta normalizazio prozesu planifika-tua abiatu zenetik, eta, urteurrenaaprobetxatuz, Osakidetzako hainbatprofesionalen bizipenak eta iritziakjaso dira 40 minutuko filmean.

Ibilbide profesionalarenaintzatespena67/2003 Dekretuari buruzko doku-mentala ikusi ostean, aitortza bereziaegin zitzaion Roberto Manjon Bilbo-Basurtuko ESIko euskara teknikari etaOsakidetzako Euskara Zerbitzu Kor-poratiboko buru ohiari. Euskararennormalizazio prozesua abiatu zuenlankidearen ibilbide profesional osoaaintzatetsi nahi izan zen horrela.

Oroigarri bana egitasmobozkatueneiEkitaldiari bukaera emateko, oroiga-rri bana eman zieten aretoko publiko-ak ondoen baloratutako egitasmoei.Hauek izan ziren bozkatuenak: Euska-razko arreta Azpeitiko Osasun Zentro-an, Goierri-Urola Garaia ESIkoa; Eus-karazko tutoretzak BAME euskaldu-nentzat, Bilbo-Basurtuko ESIkoa; etaBaietz erronkari! Hizkuntza-irizpideenbetetze-maila hobetzeko gamifikazio-proiektua, Ezkerralde-Enkarterri-Gu-rutzetako ESIkoa. Jardunaldia ixteko, hitz batzuk

esan zituen Juan Luis Diego CasalsOsakidetzako Zuzendari Nagusiak.Jon Darpon Osasun sailburuaren me-zua ere irakurri zuen. Gero, parte-har-tzaile guztiek aukera izan zuten iri-tziak eta esperientziak konpartitzekomokadutxo bat janez.

Page 20: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

20 / OSATUBERRI 43 / 2018ko abendua

Ohitura batzuk aldatuta, kaloria gutxiago hartukogenituzke errazio bakoitzean. Horretarako, adibidez,entsaladak nola gatzozpintzen ditugun zaindu, jakiaklurrunetan prestatu eta edari azukredunak etaalkoholdunak saihestu beharko genituzke.

Kaloria gutxiago dituztenplaterak presta daitezke, gauza goxo-ak eta askotarikoak jateari utzi gabe.Ohiko errezetak zertxobait molda-tzea da kontua, eta kaloriaz arintzeagisatuak, entsaladak, pureak, oke-lak, arrainak edo postreak.

Zer elikagai mota erabiltzen denzaindu behar da batetik, nola presta-tzen den bestetik, eta, azkenik, zerosagai erabiltzen diren plater horiekhornitzeko. Askotan, izan ere, horni-gai horien erruz uzten dio errezetabatek osasungarri izateari, eta kalo-riak pilatzen zaizkio, edo gantzak,azukrea edo gatza.

Entsaladak zer daraman eta nolagatzozpintzen den kontuan izanbehar da

Entsaladek osagai asko onartzen di-tuzte, ia denetarik, baina osagai ba-tzuk bere neurrian erabili behar dira,kilokaloria askoko platera nahi ez ba-dugu. Esaterako, artoa, patata, arro-za, pasta, gazta, atuna, urdaiazpikoaeta abar. Entsaladari kilokaloriakkendu nahi izanez gero, barazkiak

izan behar dira osagai erabilienak,nagusiak, azenarioa, letxuga, toma-tea, tipula eta abar.Entsaladak nola gatzozpintzen

ditugun ere garrantzitsua da, itxurabatean garrantzirik gabekoa dirudienarren. Entsaladari olio gutxi botabehar zaio; izan ere, oso erraza daolio asko jartzea, eta konturatu gabedietaren kilokaloriak asko igotzea.Beraz, hoberena olioa neurtzea da.Oro har, koilarakada batekin nahikoaizaten da platerkada bat entsaladan.

Bigarren platerak ez dira baztertubehar, baina kantitateak guxitueta gantzak kendu

Haragia, arraina eta arrautzak izatendira bigarren plateren oinarrizko osa-gaiak, eta hiru horiek proteina ugari-ko elikagaiak dira. Ez dago horiek zertan baztertu.

Nahikoa da kopuru zentzuzkoak jar-tzea otorduetan, 120 g ale bakoitze-ko, eta gantz gutxiago erantsiko die-ten teknikekin prestatzea. Haragi gantzatsua mugatu behar

da, eta janez gero, kendu egin behar

JA(KI)TEA

Cristina PerezNutrizionistaElikadura

Zer egin dietak kaloriagutxiago izan dezan

Page 21: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

horiek erabilita, ez da zertan erabilihainbeste gatz eta saltsa gantzatsu.Plater osasungarri bat alferrik gallezakete gatzozpinek edo saltsek. Bikoilarakada oliok, esaterako, 200kaloria ematen dituzte.Tomate saltsa, jogurt saltsa,

mimosa saltsa edo barazki saltsakere aukera onak dira gantz askoduten saltsa horiek ordezkatzeko. Saltsetan esne gaina erabili beha-

rrean, esne gaingabetuarekin saltsaonak eta arinak egin litezke; bexamelarin bat, esaterako.

Adi edaria hautatzeko orduan

Edari alkoholdun batek edo freskaga-rri azukredun batek hankaz gora botadezake gantzen eta azukreen aurkaotorduetan egiten dugun ahalegina. Dieta hipokaloriko bat laguntzeko

edaririk onena, zalantzarik gabe, urada. Ardoa edan nahi badugu, neu-rrian egin behar da, eta gaseosarekinnahas dezakegu kaloriak jaisteko.

Postre moduan, fruta edo jogurtahoberena

Postrearekin bukatzen ditugu otor-duak, eta postrerik onena, fruta da:freskoa, egosia, sorbeteetan, jogurtgaingabetuarekin, konpotan... Eraaskotara har daiteke fruta. Postreei gozo ukitua emateko ere

balio du fru-

tak, eta horri esker, beste hainbat ten-tagarri saihestuko ditu gozozaleak:mousseak, izozkiak eta tartak, adibi-dez.

Barazkiak erabili

Arroza, pasta eta lekale platerakhartu beharrekoak dira; oinarrizkoakdira, baina dezente arinduko genituz-ke, haiei urdaia, odolkia, haragi xeha-tua edo txorizoa jarri beharrean, ber-dura eta barazkiak erabilikobagenitu. Goxo askoak geratzen dirahoriekin.

Pureekin ere kontuz izan: gantzezkutuak izan ditzakete

Gurinik gabeko pureak. Pureetanesnea, esne gaina eta gurina erabilibeharrean, berdura salda edo oilaskosalda erabil dezakegu. Esnearekinegiten diren pure, krema eta zopaguztiek % 25-50 kaloria gehiago edu-kitzen dituzte, saldaeekin egindadaudenek baino.

Gozo gehiegirik ez erabiltzeko,ongailu gozoak baliatu

Kanelak, banillak, iltzeak eta karda-momoak zapore nabarmena izatendute, eta azukrearen ordez erabiltze-ko moduko espeziak dira. Arrozesnea egiteko erabil daitezke, arrautzesnea egiteko, edo flanak, kafeak,teak eta infusioak laguntzeko.

zaio agerian duen gantza. Gantzikgabeko haragiak hautatzea da auke-ra hoberena; oilaskoak, indioilarraketa untxiak gantz gutxi izaten dute.

Teknologia teknika sinpleakerabili

Lurrunetan, egosita, labean edoparrillan prestatuz gero, arindu egi-ten dira arrain eta itsaski platerak;teknika horiek, gainera, indartu egi-ten diete zaporea, eta gantzik erantsigabe jateko aukera ematen dute.Sukaldean erabiltzen den beste

teknika sinple eta osasungarri batpapillote era da. Oso egokia izatenda hainbat jaki prestatzeko: hara-giak, arrainak, barazki mamitsuak,patata eta beste tuberkulu batzuk;juka edo batata, esaterako. Janagantzak alde batera utzita presta-tzen jakitea oso garrantzitsua da.

Ondo begiratu elikagaiakhobetzeko erabiltzen dirensaltsak eta gantzak

Espeziak, ongailuak eta usain-bela-rrak oso lurrintzaile onak dira, eta

2018ko abendua/ OSATUBERRI 43 / 21

Page 22: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

22 / OSATUBERRI 43 / 2018ko abendua

NOIZBAIT TENTAZIOA IZANBADUT ERE, EZ DITUT INOIZNAHASTU MEDIKUNTZA ETALITERATURA

LANETIK HARAGO

Nola zaletu zinen literaturara?Txikitatik izan dut irakurri eta idaz-teko grina. Eskolan, baina, erdalgiroan ikasi nuen. Garai hartan ezzegoen ikasketak euskaraz egiterik,eta etxean alfabetatu behar izannuen. Derioko seminarioan, Labay-ru Ikastegian ibili nintzen, besteakbeste; udako ikastaroetan parte har-tzen nuen, eta egonaldi haietan,beste batzuen artean, Mikel Zarateeta Karmelo Etxenagusia izannituen irakasle. Idaztea gogoko nue-nez, irakasleek idaztera bultzatzenninduten. Eta hala, lehenengo libu-rua idaztera iritsi nintzen: Argilunakbegietan.Literaturak zertarako balio dizuegunerokoan?Beharrizan bat da. Beste gauza ba-tzuk egiten ditudan moduan, idazte-ko beharra daukat, eta ezin naiz lu-zaroan egon irakurri edo idatzi gabe;nire bizimoduan zerbait falta dudalanabaritzen dut. Osasun-zentroak inspiratzen zaitu?Egunerokoaren parterik handienaosasun-zentroan ematen badut ere,ez nau asko inspiratzen, oso gutxitan

jotzen dut esparru horretara. Nirebaitan bi bide daudela esango nuke,medikua eta idazlea, eta noizbaittentazioa izan badut ere, inoiz ez di-tut nahastu. Zergatik?Hein batean errespetua diot neurelanari, pazienteen konfidentzialta-sunari. Zenbait datu agerian utzi ga-be idaztea posible da, baina nahiagodut alderdi hori errespetatu. Orduan, zein gai dituzu gustukoidazteko orduan?Haurtzaroko kontuez idaztea etapertsonaien barne-munduak azal-tzea gogoko dut. Bidaiatzea eta bi-daien mundua nire erara kontatzeaere gustatzen zait. Nola uztartzen dituzu idazle izateaeta mediku-lana?Mediku izatea nire lehentasuna da,

eta literatura denbora librerako dut.Hala ere, ahal dudan ekintza guztie-tan parte hartzen saiatzen naiz; betinago prest nire ekarpena egiteko.Idazle-ibilbidean zein momentugogoratzen duzu bereziki?Lehen liburuaren argitalpena oso uneberezia izan zen. Bestalde, 90eko ha-markadaren bukaeran emakumeidazleen mugimendua indarra har-tzen hasi zen, eta urtean bizpahiru al-diz elkartzen ginen. Ikusgarritasunaeman nahi izan genion andrazkoen li-teraturari. Pazienteei libururik gomendatu izandiezu? Paziente gutxi batzuek baino ez daki-te idazlea naizela. Noizbait libururenbat oparitu didate, edo suertatu izanda pazienteren batekin kontsultan li-teraturaz jardutea. Baina nik aholka-tzen dizkiedan liburuek medikuntza-rekin zerikusia dute, helburu klinikoadute.Osasun-zentroa eta zure lan literarioalotzen dituen anekdotarik ba al duzu?Haurrentzako Kaiuko bat elurretanliburua idatzi nuenean, sinatzekoeskatu zidaten hainbat lankidek. Osopolita izan zen, azken finean besteekirakurtzeko idazten dugu eta. Zergatik erabaki zenuen medikuizatea?Ez nuke erantzuten jakingo, bainabetidanik eduki dut ideia hori.Beharbada jendearen barne-mun-duak ezagutzea eta haiekin hartu-emana izatea beti atsegin izan duda-lako. Orain erabaki bera hartuko zenuke?Bai.

«Lehen liburuaargitaratzea oso uneberezia izan zen»

Lourdes Unzueta ZamalloaBilbo-Basurtuko ESIko familia-medikua eta idazlea

Duela ia 30 urte argitaratu zuen lehen literatura-liburuaLourdes Unzuetak (Durango, 1956), Deustuko osasun-zentroko medikuak. Orduz geroztik, hainbat lan idatzi ditu,euskal literaturari ekarpena eginez. Narrazioen generoalandu du gehienbat (Argilunak begietan, 1991; 9808narrazioak, 1998; Gutiziak, 2000; Uharak zure begietan, 2005;Kaiuko bat elurretan, 2013). Ipuinen itzulpenak ere egin ditu,eta literatur sari askoren irabazle izan da. Azken urteotanmedikuntzari eta pazienteei emana badago ere, mantal zuriaeskegi eta barrua askatzeko tartea aurkitzen saiatzen dadenbora eta bakardadea lagun dituen aldiro.

Page 23: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren

2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 23

DENBORA-PASAK

Page 24: berri - osakidetza.euskadi.eus · 2018ko abendua / OSATUBERRI 43 / 3 arestian Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa duela 10 urte jarri zen abian EAEn. Programaren