Post on 08-Apr-2016
description
1
FRANTZIAKO
IRAULTZA
Iker Hernández Jauregi D.B.H 4
2
Aurkibidea
Aurkibidea 2
Frantziako Iraultza 4
I. Iraultzaren zergatiak 4
II. 1789ko Estatu Orokorrak 5
III. Nazio Biltzarra (1789) 7
IV. Biltzar Nazional Konstituziogilea (1789-1791) 8
a. Bastillaren hartzea 8
b. Konstituziorako bidean 10
c. Iraultza eta Eliza 10
d. Alderdien agerpena 11
V. Biltzar Legegilea (1791-1792 12
a. Gerra 13
b. Krisialdi konstituzionala 14
VI. Konbentzio Nazionala (1792-1795) 14
a. Girondinoak eta jakobinoak aurrez aurre. 14
b. Errepublika kolokan 16
c. Robespierre eta Izualdi Handia 17
VII. Directoire (1795-1799) 18
VIII. Iraultzaren ondorioak 20
3
IX. Kronologia 22
♦ 1787. 22
♦ 1788. 22
♦ 1789. 22
♦ 1790. 23
♦ 1791. 23
♦ 1792. 23
♦ 1793. 24
♦ 1794. 25
♦ 1795. 25
♦ 1797. 25
♦ 1799. 25
4
Frantziako Iraultza
Frantziako Iraultza (frantsesez Révolution française) 1789tik 1799ra
bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu
sozial eta politikoa izan zen. Prozesu horretan, Frantziako Antzinako
Erregimenaren egitura politikoa (monarkia absolutua, pribilegio
feudalekin aristokraziarentzat eta klero katolikoarentzat) irauli zen,
Ilustrazioko printzipio arrazionaletan oinarrituta eta Liberté, égalité,
fraternité leloan bilduta.
Aldaketa horiek bortizki astindu zuten Frantzia osoa. Errepublikaren
aldekoak eta erregearen aldekoak elkarren kontra borrokatu ziren, eta
Izualdian, exekuzioak zabaldu eta errepresioa areagotu zen, baita
errepublikanoen artean ere. Kanpo harremanei dagokienez, Frantziari
gerra egin zioten Europako botere nagusi guztiek garai honetan, lehengo
egoera politikora itzularazi nahian.
Iraultza Napoleon Bonapartek boterea eskuratzean amaitutzat jo
zen. Inperio bat eta gerra ugariren ondoren, 1815ean monarkia berrezarri
zen Frantzian.
Aro Garaikidea Frantziako Iraultzaren atzetik etorri da. Harrezkero,
errepublikak eta demokraziak ugaldu eta hedatu dira, eta ideologia
modernoak sortu, Frantziako Iraultzan jaiotako liberalismoaren,
nazionalismoaren, sozialismoaren eta sekularizazioaren argitan.
I. Iraultzaren zergatiak
Frantziako egoera orokorra oso zaila zen iraultzaren bezperan,
faktore negatibo asko baitzeuden momentu horretan. Arrazoi horien
artean ilustrazioaren ideiak, burgesiaren gorakada, krisi ekonomikoa eta
uzta txarrak zeuden beste askoren artean.
5
Egitura kariei begira Frantzian, momentu hartan, monarkia
absolutista krisi sakonean zegoen, bere egitura eta erakundeak
estatuaren eta herritarren beharrei irtenbide bat emateko kapazak ez
baitziren. Alde batetik burgesiaren gorakada handia egon zen XVIII.
mende osoan zehar. Honek gero eta garrantzia ekonomiko handiagoa
zuen, haien eskuetan baitzeuden finantzak, merkataritza eta produkzio
bideak, besteak beste. Honen ondorioz estatuaren ondasun sortzaile eta
honen ekonomiaren euskarri ia bakarrak bihurtu ziren. Honez gainera,
haiek ziren, halaber, ikasketak egiten zituztenak, eta Ilustrazioaren
berdintasun politikoaren eta gobernu eta gizarte arrazionalen ideiak hartu
zituzten besteak batzuen artean. Guzti honen ondorioz, bere
garrantziaren kontzientzia hartu zuten eta orduan ia ez zuten ordezkapen
politikoa eskatzen hasi ziren.
Azkenik, aipatutako krisi ekonomiko sakon hori are larriago bihurtu
zen Frantziak AEBen independentziako gerraren gastuen ondorioz. Krisi
ekonomikoko kinka honetara nekazaritza krisia eta uzta txarrak gehitu
ziren, eta ondorioz pobrezia eta gosea gehiago zabaldu ziren. Baina honen
beste ondorio larria ere izan zen industriaren produktuen eskaria jaistea,
krisi industriala sortu zenarekin.
II. 1789ko Estatu Orokorrak
Luis XVI.a tronura igo zen krisi ekonomiko baten erdian; estatua
porrotaren gertu zegoen eta gastuak sarrerak baino handiagoak ziren.
Egoerak Zazpi Urteko Gudan eta Ameriketako iraultzan parte hartzean
zeukan erroa. 1776ko maiatzean, Turgot ogasun ministroa egotzi zuten
erreformak ezartzeko gai izan ez zelako. Hurrengo urtean, Jacques
Necker, atzerritar bat, Ogasun Comptroller Orokorra izendatu zuten. Ezin
izan zuten ministroa izendatu protestantea zelako.
6
Necker zerga atzeragarriek
herri xumea zapaltzen zutela
konturatu zen, aitoren semeentzat
eta elizgizonentzat salbuespen
ugari zeuden bitartean. Herrian
zerga gehiago ezin zirela ezarri eta
salbuespenak kendu behar zirela
esan zuen; eta mailegu gehiago
eskatuz gero, herriaren diru
eskasia konponduko zela iradoki
zuen. Necker txosten bat
argitaratu zuen aldarrikapen hau
sustatzeko (bertan defizita
gutxiesten zuen 36 milio
liberatan), eta legegizonen
boterea murriztea proposatu
zuen.
Erregeen ministroek ez zuen
txostena onartu eta Neckerrek,
bere posizioa sendotzeko ministro
egiteko eskatu zion erregeari. Hark
uko egin zion, Necker egotzi zuen,
eta Charles Alexandre de Calonne
aukeratu zuen. Calonne dirua
xahutzen hasi zen, baina,
berehala, herriaren ogasun egoera
larriaz jabetu zen eta zerga kode
berria proposatu zuen.
Proposamenaren arabera lurraren gaineko zergak ezarriko ziren,
beraz, aitoren semeei eta elizgizonei eragingo zien. Legebiltzarrak
proposamenari aurre egin zionez, Calonnek Handikien Biltzarra antolatu
zuen. Hala ere, Biltzarrak ez zituen Calonneren proposamenak onartu eta,
gainera, kritikak zirela medio, bere posizioa ahuldu zuen. Hortaz, erregeak
Estatu Orokorrak bildu nahi izan zituen 1789ko maiatzerako, 1614tik
lehenengo aldiz. Hori Borboi monarkiaren ahuleziaren seinalea izan zen,
herri xumearen erabakiaren pean geratuko baitzen.
Estatu Orokorrak hiru estatutan antolatuta zeuden: elizgizonak,
nobleak, eta gainerakoak. Batzartu ziren azken aldian, 1614an, estatuek
boto bana izan zuten, beraz, bik bati irabazi ahal zioten. Pariseko
Legebiltzarra gobernuak iruzur egiteko beldur zen; emaitzak moldatuko
zituelakoan baitzegoen. Hori horrela, biltzarra 1614ko bezalakoa izateko
eskatu zuten. 1614ko arauak ez zetozen bat tokian tokiko arauekin,
haietan, legebiltzarkideek boto bana zeukaten; hirugarren estatuaren
7
legebiltzarkideen zenbakia (herri xumea) bikoitza zen; legebiltzarkideak
hautatzeko hauteskundeak zeuzkaten eta legebiltzarkide bat-boto bat
araua zeukaten, estatuka botoa eman beharrean.
Batzartu baino lehen,
“Hogeita hamar laguneko
komitea”, Parisko liberalen talde
bat, estatuka bozkatzearen aurka
hasi zen. Talde hark (batez ere
aberatsak ziren) Estatu
Orokorrean Dauphiné bozketa
metodoa erabiltzearen alde agertu
zen. Taldekideek antzinako
aurrekariak ez zirela nahikoak
esaten zuten, burujabetza herrian
zeutzalako. Neckerrek handikien
bigarren bilkura bat antolatu zuen,
bertan, bitartekaritza bikoitza
egozten zuten, 333 boto aldeko
eta 111 boto aurkako
emaitzarekin. Erregeak, hala ere,
abenduaren 27an proposamena
onartu zuen; baina Estatu
Orokorrent
zat boto
bakoitzaren
pisuaren
eztabaida
utzi zion.
Hauteskundeak 1789ko udaberrian izan ziren; hirugarren estaturako
boto-emaile izateko, 25 urte edo goragoko frantses gizonezkoa izan;
zergak ordaindu eta bozkatuko zen lekuan bizi behar zen.
III. Nazio Biltzarra (1789)
Hilabete bateko eztabaiden ostean, Hirugarren Estatuak ekimena
hartu zuen. Abbé Sieyèsek proposatuta, 1789ko ekainaren 17an, Estatu
Orokorrek Frantziako Nazio Biltzarra izena hartu zuten, orain nazioa bera
(eta ez estamentuak) ordezkatzen baitzuen biltzarrak. Beste bi
estamentuei bat egiteko gonbita luzatu zien, baina haiek gabe ere
jarraitzeko asmoa agertu zuen. Ekainaren 19an, xeheen arazoez
8
arduratuta zeuden apaizek bat egin zuten Hirugarren Estatuarekin, baita
nobleziako 47 kidek ere.
Ekainaren 20an, erregeak
biltzeko lekua itxi zien, prozesua
mugatzeko asmoz. Hala ere,
biltzarra aldameneko pilotaleku
batean bildu zen. Hor Pilotalekuko
Zina egin zuten, zeinetan Frantziak
idatzitako konstituzioa izan arte
biltzen jarraituko zutela hitzartu
zuten.Ekainaren 27rako,
erregearen aldeko alderdiak
amore eman zuen, nahiz eta
Parisera eta Versaillesera soldadu
asko hurbildu ziren. Biltzarrari
babes- eta adore-mezu ugari iritsi
zitzaizkion Frantziako hiri askotatik
bidalita. Uztailaren 9an, biltzarrak
Nazio Biltzar Konstituziogile izena
hartu zuen.
IV. Biltzar Nazional Konstituziogilea (1789-
1791)
a. Bastillaren hartzea
Orduko, Necker Frantziako
gorteko kide askok etsaitzat
zeukaten Hirugarren Estatua
babestu eta gidatzeagatik. Marie
Antoinette erreginak, Artoisko
kondeak (Luisen anaia gazteagoak)
eta erregeko kontseilu pribatuko
beste kide atzerakoiek limurtu
zuten erregea Necker kanporatu
zezan. Uztailaren 11n, erregeak
Necker bota zuen, finantza
ministerioa guztiz eraberritzen
zuen bitartean.
Paristar askok uste zuten
ekintza hori atzerakoien kolpe bat
zela, eta, hurrengo egunean,
berriak entzundakoan, matxinatu
ziren. Halaber, errege soldaduek
Biltzar Konstituziogilea bertan
behera utziko zuten beldur ziren.
Horretarako, etengabeko sesioari
ekin zion Biltzarrak, berriro
9
biltokitik kanpora ez zitzaten.
Paris, berehala, anarkiak
bereganatu zuen. Masek
Frantziako Guardiaren babesa,
tartean hezitako soldaduak eta
armak, eskuratu zituzten, batez
ere erregearen aldeko buruzagiek
hiria utzi zutelako.
Uztailaren 14an,
matxinatuek Bastille gotorlekuan
barnan zeuden armak begiz jo
zituzten. Espetxea, gainera,
monarkiaren tiraniaren ikurra ere
bazen. Zenbait ordu iraun zuen
borrokaren ostean, arratsaldean
bertan amore eman zuen
gotorlekuak. Su-etena agindu
arren, matxinatuek Bernard de
Launay markesa hartu, sastatu eta
erail zuten, burua moztuta. Pika
batean iltzatuta, burua hiri osoan
zehar erakutsi zuten. Askatutako
presoa 7 besterik ez baziren ere,
Antzinako Erregimenaren azpian
gorroto zuten guztiaren ikur
bilakatu zen Bastilla.
Erregeek eta laguntzaile
militarrek atzera egin zuten.
Lafayettek Parisko Guardia
Nazionala bere mendean hartu
zuen. Jean-Sylvain Bailly,
Pilotalekuko Zinaren garaian
Biltzarreko burua, Parisko alkate
berria bihurtu zen, Commune
izeneko gobernu-egitura berriaren
azpian. Erregeak Paris bisitatu
zuen, eta, uztailaren 27an
hirukoloredun txanoa onartu
zuen, Vive la Nation (Gora Nazioa)
oihuen artean. Keinuak keinu,
noblezia ez zen seguruago
sentitzen, eta atzerrira abiatzen
hasi ziren. Horietako batzuek
balizko gerra zibila planeatzeari
ekin zioten, edo Frantziaren aurka
Europako gainerako erresumek
egin zezaten eskatzeari.
Uztailaren amaierako, herri
burujabetzaren izpiritua Frantzian
zehar hedatu zen. Hainbat tokitan,
batzuk haratago joan ziren, eta
noblearekiko kontratu feudalak
erre zituzten, “la Grande Peur”
(Ikaraldi Handia) izeneko
matxinadan barnan.
10
b. Konstituziorako bidean
Abuztuaren 4an, Biltzar Konstituziogileak feudalismoa bertan behera
utzi zuen. Noblezia zein kleroen jaun-eskubideak desagerturik zeuden
hainbat orduren buruan. Ameriketako Estatu Batuetako
Independentziaren Aldarrikapena eredu hartuta, 1789ko abuztuaren
26an, Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena plazaratu
zuen Biltzarrak. Printzipioen zerrenda zen, indarreko konstituzioa baino.
Necker, Mounier, Lally-Tollendal eta beste batzuk senatuaren alde
borrokatu zuten alferrik, herriak hautatutakoen artean koroak
izendapenak egin zitzan. Noble gehienek aristokraziak aukeratutako Goi
Ganbararen alde egin zuten. Baina herritarren alderdiak ebatzi zuen:
Frantziak ganbera bakarreko biltzarra izango zuen. Erregeak
“berandutzeko betoa” zeukan, lege bat indarrean jartzea moteltzeko
ahalmena alegia, baina zeharo geldiarazterik ez.
c. Iraultza eta Eliza
Iraultzak Eliza Katolikotik Estatura igorri zuen botere zinez handia.
Antzinako Erregimenaren azpian, Eliza herrialdeko lur-jabe nagusia izan
zen. 1790ean indarrean ezarri zen legediaren arabera, elizak uzten
gaineko zergak eskatzeko zeukan eskubidea (dîme) bertan behera geratu
zen, kleroaren pribilegio bereziak deuseztatu ziren, eta Elizaren ondasun
ugari bahitu ziren. Hein txiki batean, Biltzarrak krisialdi ekonomikoari
Elizaren ondasunaren bidez aurre egin zion. Ondasun kopuru eskerga hori
diru berehala bihurtzeko, gobernuak paper-moneta berezia (assignats)
sortu zuen, elizaren bahitutako lur-sailek babestuta. 1790eko otsailaren
13an, botoak ezeztatu ziren. Kleroaren Konstituzio Zibilaren bidez
(1790eko uztailaren 12an onartu arren, erregeak abenduaren 26ra arte ez
zuen sinatu), gainerako kleroa Estatuko langile bihurtuta geratu zen, eta,
horrenbestez, konstituzioari fideltasunezko zina egin behar izan zion.
11
Araudi honen aurren, Aixko artzapezpikuak
eta Clermonteko apezpikuak Biltzar
Konstituziogilea utzi zuten. Aita Santuak ez zuen
inoiz itun berri hori onetsi. Ondorioz, zina egin
eta egoera berria onartu zutenen eta onartu ez
zutenen artean zisma bat gertatu zen. Hurrengo urteetan apaizeriak
errepresio bortitza pairatu behar izan zuen. Napoleonek eta Elizak
1801ean hitzartutako Konkordatu berrirekin dekristautasunaren garaiari
amaiera eman zitzaion, eta, Eliza Katolikoaren eta Frantziako Estatuaren
arteko harremana arautu zen, harik eta Hirugarren Errepublikak estatua
eta eliza bereizi zituen 1905eko abenduaren 11n.
d. Alderdien agerpena
Denboraren poderioz, biltzarrean iritziaren arabera alderdiak
agertzen hasi ziren. Jacques Antoine Marie de Cazalès aristokrata eta
Jean-Sifrein Maury apaiza eskuinaren adarraren buru bilakatu ziren,
iraultzaren oposizioa. Eskuin izena hartu zuten biltzarraren eskuinean
kokatzen baitziren. Erregezale demokratek (monarchiens), Jean Joseph
Mounier, Lally-Tollendaleko kontea, Clermont-Tonnerreko kontea, edo
Victor Malouet, Virieuko kontea, Neckerrekin batera, Erresuma Batuaren
gisako eredu konstituzional aldera mugitu nahi zuten Frantzia.
Alderdi
Nazionalean,
biltzarreko
erdialdean edo,
ezker-erdialdean,
Honoré Mirabeau,
Lafayette, eta Bailly
zeuden lerrokatuta.
Adrien Duport,
Barnave eta
Alexandre Lameth
ikusmolde
erradikalagoen ikurra
irudikatzen zuten.
Are ezkerrago, ia
bakarrik, Arrasko
legegizon bat zegoen,
Maximilien
Robespierre. Garai
honetan Abbé
Sieyèsek lortu zuen
erdialdearen eta
ezkerraren arteko
kontsentsua eskuratu
zuen araudi gehiena
plazaratzeko.
12
Parisen,
nolanahi ere, zenbait
komitek, alkateak,
ordezkarien
biltzarrak edo hiriko
barrutiek, guztiek,
autoritatea
aldarrikatzen zuten
besteen esanak
gorabehera. Klase
ertaineko Guardia
Nazionala ere,
Lafayetteren
agintepean, botere
gisa agertzen joan
zen, beren kabuz
sortutako beste
biltzarrek bezala.
Garai honetan,
halaber, klub
politikoak agertu
ziren. Haien artean,
jakobindarra
nabarmendu zen,
zeinek bere barruan
beste klub asko
bereganatu zituen.
Dena den,
herrikoiago
bihurtuta, zenbait
kidek jakobindar
kluba utzi zuten, eta
89etako Kluba osatu
zuten. Erregezaleek
ere berea eratu
zuten, lehendabizi
Club des Impartiaux
izenpean, eta
geroago Club
Monarchique bezala.
Ogia banatuz jende
xehearen oniritzia
eskuratzen saiatu
ziren arren,
matxinatu ugariren
jomuga izan ziren.
Parisko udaleko
agintariek, azkenean,
klub hori itxi zuten
1791ko urtarrilean.
V. Biltzar Legegilea (1791-1792
1791n onartutako
Konstituzioaren pean, Frantziaren
sistema politikoa monarkia
konstituzionala zen. Erregeak
hautatutako Biltzar Legegilearekin
partekatu behar izaten zuen
boterea, nahiz eta ministroak
aukeratzeko eta betoa ezartzeko
eskumena izan. Biltzarra 165 bat
erregezale konstituzionalek
(Feuillants), 300 bat girondinok
(ezkertiar liberalak) eta jakobinok
(iraultzaile erradikalak) ezkerrean,
eta afiliaziorik gabeko 250 bat
diputatuk.
13
Biltzar Legegilea 1791ko
urriaren 1ean bildu zen lehen
aldiz, eta urtebete geroago kaosak
hartuta zegoen. Porrot horren
ondorioz, estatuko altxorra hutsik,
armada diziplina gabe eta herria
matxinatuta geratu ziren.
Hasieratik, erregeak
deserriratutako nobleziaren
kontrako legediari betoa ezarri
zion, baita Konstituzioari zin egin
ez zioten apaizei zortzi egunetan
zin eragiteko aginduari ere.
Urtebete baten buruan, horrelako
desadostasunek ezegonkortasuna
eta iraultzaren areagotzea ekarri
zituzten.
a. Gerra
Garaiko kinka politikoak Frantzia Austriaren eta bere aliatuen
kontrako gerrara eraman zuen. Erregeak, atzerakoiek eta girondinoek
gerra hori nahi zuten. Erregeak, eta harekin batera atzerakoi frankok,
espero zuten gerrak monarkiaren ospea handituko zuela. Gainera,
galtzaileak galtzaile, atarramendua atera ahal zion egoerari.
Girondinoek iraultza Europa osoan zehar hedatu nahi zuten, eta
ondorioz, Frantzian bertan iraultza defendatzea eta sendotzea. Jakobino
erradikalenetako batzuk baino ez zeuden gudaren aurka. Nahiago zuten
etxean finkatzea iraultza, kanporatu aurretik.
Baliteke Austriako enperadoreak, Leopold II.ak, Marie Antoinette
Frantziako erreginaren anaiak, gerra geldiarazi nahi izatea, baina 1792ko
martxoaren 1ean hil zen. Frantziak Austriari apirilaren 20an deklaratu
zion, eta Prusiak Austriarekin bat egin zuen hainbat aste geroago. Prusiak
Frantzia inbaditu zuen, erresistentzia txikia aurkitzen zuela, harik eta
Valmyko batailara arte (1792ko irailaren 20a). Orduko, Frantzia kalapitan
zegoen, eta monarkia iraganaldiko kontua baino ez zen jada.
14
b. Krisialdi konstituzionala
1792ko abuztuaren 10eko gauean, Parisko Komunak erakunde
iraultzaile berriak babestuta, matxinoek Tuileries Jauregia hartu zuten.
Erregeak eta erreginak preso amaitu zuten. Biltzar Legegilearen sasoi
azkar batean, monarkia ezeztatu zen. Diputatuen heren bat baino ez
zegoen bertan, ia guztiak jakobinoak.
Komunak taldeak bidali zituen espetxeetara triskantza egitera.
Frantziako beste hirietara gutun bat igorri zuen Parisko ereduari jarrai
ziezaioten gonbitea egiten. Biltzar Legegileak erresistentzia eskasa eskaini
ahal zion. Gobernu nazionalaren geratzen zen apurra Komunaren esku
geratu zen edozein ekimen hartu ahal izateko.
Egoera honek iraun zuen harik eta Konbentzioa bildu zen arte
(1792ko irailaren 20ra arte) konstituzio berri bat idazteko helburu zuela.
Franziako de factoko gobernu berri honek, hurrengo egunean monarkia
deuseztatu zuen. Data hori, geroago, Frantziako Egutegi Iraultzailearen
Lehenengo Urtearen hasierarekin batu zen.
VI. Konbentzio Nazionala (1792-1795)
a. Girondinoak eta jakobinoak aurrez aurre.
Hastapenean girondinoek
menderatzen zuten Konbentzioa.
Erregearen kontrako epaiketa
saihesten saiatu ziren, kontra-
iraultza eta Europako monarkien
nahigabea ez areagotzearren.
Nolanahi ere, 1792ko azaroaren
20an,
erregearen
kutxa
sekretuan
aurkitutako
dokumentue
k prozesua saihestezina bihurtu
15
zuten, Luis XVI.aren traizioa
ukaezina baitzen. Epaiketa
abenduaren 10ean hasita, errege
erruduntzat jo zuten argi eta garbi
(693 boto alde eta 28 boto aurka).
Heriotz zigorra ez zen hain
nabarmenki ezarri, 366 boto
334ren aurka. Erregea, 1793ko
urtarrilaren 21ean gillotinatu
zuten. Erregina urriaren 16an.
Exekuzioak erantzun epelak
eragin zituen Frantzian eta
beroagoak atzerrian. Izan ere,
Europako erregeek Lehenengo
Koalizioa osatu zuten 1793ko
otsailean. Horri aurre egiteko,
otsailaren 24an, girondinoek
300.000 gizon altxatu zituzten
armadarako. Honek landa-
matxinadak sortu zituen Alsazian,
Bretainian eta beste hainbat
tokitan, zein bortizki utzi zuten
bertan behera.
Vendéeko Gerra martxoaren
hasieran hasi zen, nobleak, zin
egin ez zuen apaizteria eta laborari
nahigabetuak batu baitziren.
Girondinoek Osasun Publikoko
Komitea eta Epaitegi Iraultzailea
onartzeko beharra izan zuten
arazo horiei aurre egiteko. Dena
den, gerraren porroten eta
prezioen igoeren aitzinean, sans-
culottes zeritzonak (langile txiroak
eta jakobino erradikalak)
matxinatu ziren Parisen 1793ko
maiatzaren 31ren eta ekainaren
2ren bitartean. Jakobinoak
horretaz probestu ziren boterea
bereganatzeko. Probintzietan
kontrakoa gertatu zen, Marseillan
edo Lyonen esaterako,
girondinoek tokiko jakobinoak
atzeman zituzten.
16
b. Errepublika kolokan
Jakobinoek
boterea lortu
zutenean,
Errepublikak arrisku
franko zituen.
Vendéeko
altxamendua,
monarkiko bihurtuta
nobleen eskutik,
mendebalderantz
hedatu zen. Saumur
eta Angers 1793ko
ekainean hartu
zituzten, Nantesek
eutsi zuen bitartean.
Parisko errepresioa
ekidin ahal izan zuten
girondinoek
departamenduetan
hiriburuko
gobernuaren aurka
altxatzea eskatzen
zuten. Uztailaren
13an, Marat Charlotte
Corday federalistak
erail zuen. Frantziako
mugetan Espainiako,
Piamonteko, Prusiako,
Austriako eta
Ingalaterrako
armadek aurrera egiten zuten. Horren
guztiaren aurrean, jakobinoek, sans-culottesen
presiopean, neurri erradikalak ezartzeari ekin
zioten.
1793ko ekainean, Konbentzioak
konstituzio demokratikoa eta dezentralizatua
bozkatu zuen, erreferendumen bidez onetsita.
Benetako herri-burujabetzaren alde egin zuen
sufragio unibertsaleko hauteskunde ohikoak
bultzatzen baitzituen. Hala ere, konstituzio
hori ez zen sekula indarrean jarri. Abuztuaren
10ean, Konbentzioak bakera arte utzi zuen
bertan behera konstituzioa.
Biltzarretik ateratako erakunde beterazle
nagusia Osasun Publikoko Komitea izan zen.
1793ko apirilean sortua, Danton horren buru
izan zen ekainaren 10era arte. Hilabetero
aukeratzen ziren 12 kidez osatuta, legeen
ekimena, botere beterazlea eta funtzionarioen
izendatzeko gaitasuna zeuzkan bere gain.
Robespierre buru nagusia bilakatu zen, nahiz
eta kide bakoitza arlo batez arduratu.
Konbentzioak Jacques-René Hébert buru
zuten Parisko sans-culottes erradikalen
presioari aurre egin behar izan zion.
Konbentzioa hartuta, 1793ko irailaren 4an eta
5ean, armada iraultzailearen eraketa eragin
17
zuten, kontra-iraultza
erreprimitzeko. Honen
ondorioa, Izualdia eratu zen.
c. Robespierre eta Izualdi Handia
Robespierren ekimenean, salbuespen-gobernua ezarri zen 1793ko
abenduan. Konbentzioak botere guztiak hartu zituen. Probintzietan
bidegabekeriak galaraztearren, ordezkarien boterea mugatu zuten.
Dekristautasuna eten nahian, ateismoaren kontra egin zuen
Robespierrek. Gurtzen askatasuna bermatu eta arimaren hilezkortasuna
onartu zuen dekretuen bidez.
Parisen, Konbentzioaren gainean sans-culottesek zeukaten eragina
murrizten ahalegindu zen Osasun Publikoko Komitea. Jakobinoen alde
ezkertiarrena suntsitzeko asmoz, 1794ko martxoaren amaieran, haren
buru nagusiak, Hébert, Jacques Roux eta
Varlier, besteak beste, hilarazi zituen.
Apirilean, jakobinoen alde eskuindarra garbitu
zuten. Georges Jacques Danton eta bere
taldekoak gillotinatu zituzten. Fabre
d'Eglantine, egutegi iraultzailearen sortzailea, eta Camille Desmoulins,
Robespierreren laguna izanda ere, gillotinatu egin zituzten.
Izualdia probintzietan apaltzen zen heinean, Parisen areagotu zen
legedi baten bidez eta Izualdi Handiari hasiera emanez. Epaitegi
Iraultzailean epaiketa politikoak ugari izan ziren, Iraultzaren etsaiaren
definizioa zabala izanik. Lekukorik ezta abokaturik gabe, bi irtenbide
besterik ez ziren posible: edota askatasuna edota heriotza. Honela Izualdi
Handia hasi zen. Zetozen asteetan, 1.400 lagun baino gehiago gillotinatu
zituzten Parisen.
18
Gerran, 1794ko udaren hasieran, gerra-
ahalegin itzelak lehendabiziko emaitzak ekarri
zituen. Fleurusko garaipenari esker (1794ko
ekainaren 26an), Belgika berriro hartu ahal izan
zuen Frantziak. Hartutako eskualdeetatik
ondasunak eta janariak Frantziara eraman
zituzten.
Bitartean, Robespierrek gero eta arerio
gehiago zituen Konbentzioko eta Parisko
politikarien artean. Botere osoa bereganatu
nahi zuelako zurrumurruak zabaldu ziren.
Azkenean, Robespierrek aipatu ez zituen
politikarien kontra garbiketa berria egiteko
mehatxua luzatutakoan, 1794ko uztailaren
27an, salatu eta atxilotu zuten. Parisko
Komunak askatu zuen, baina haiekin sans-
culottesek bat ez egitean, Konbentzioak tropak
bidali zituen berriro atzemateko. Hurrengo
egunean, uztailaren 28an, gillotinatu zuten,
bere aldeko batzuekin batera. Izualdia
amaiturik zegoen.
Konstituzio
abuztuaren 17an
onetsi zuen
Konbentzioak, eta
irailean herriak
berretsi. Indarrean
irailaren 26an
sartzean, erregimen
berri bat sortu zuen:
Zuzendaritza.
(Directoire).
VII. Directoire (1795-1799)
Konstituzio berriak Zuzendaritza (directoire frantsesez) sortu zuen,
Frantzian bi biltzar zituen lehendabiziko sistema. Parlamentuek 500
ordezkari (le Conseil des Cinq-Cents, Bostehunen Kontseilua) eta 250
senatari (le Conseil des Anciens, Zaharren Kontseilua) zituzten. Botere
betearazlea bost "zuzendarirengan" zetzan.
19
Zuzendaritza ezartzean, Iraultzak amaiturik iruditu ahal zuen arren,
ezegonkortasun politikoa ez zen desagertu. Izan ere, konstituziogileek
biltzar berrien bi herenak Konbentziotik hautatu behar zirela ezarri zuten.
Hainbat eskualdek, berriz, ordezkari erregezaleak aukeratu zituzten.
Alderdien artean izandako triskantzek ez zioten hitzarmenari biderik
ematen. Monarkiaren itzulera bultzatzen zutenek 1797ko martxoko
hauteskundeak irabazi zituzten. Irailean, ordea, errepublikar moderatuek
estatu-kolpe baten bidez bost zuzendarietatik bi kendu zituzten, 177
ordezkarien hautaketa baliogabetzeaz gain. 1798an, hauteskundeak
jakobinoek irabaztekotan, kontseiluek barrutien erdiko ordezkariak
izendatzeko ahalmena eman zieten euren buruei. Moderatuek boterean
jarrai zuten, baina guztiz deslegitimatuta.
Gerrari dagokionez, Frantziako armadek aurrera egin zuten.
1796aren hasieran, Austria bakea sinatzera behartzearren, Alemanian
zeharkako ofentsiba burutu zuten frantziarrek. Hala ere, Napoleon
Bonaparte jeneral gaztea buru zuen Italiako armadak ustekabe handiena
eman zuen. Honela, Austriak Campo Formioko bakea sinatzera beste
irtenbiderik ez zuen. 1797 eta 1799 bitartean, Italiako penintsula ia
osoan, Frantziak "errepublika ahizpak" sortu zituen, Frantziako
erregimena eta instituzio berdintsuak ezarriz. Zuzendaritzari egoera
ekonomikoa arintzeaz gain, garaipenek armadaren botere gero eta
handiagoa ere ekarri zuten. Barneko tirabiren epaile Bonaparte bilakatu
zen.
Zuzendaritza Napoleonek
emandako 1799ko azaroaren 9ko estatu-
kolpearekin amaitu zen. Kontsulatua
ezarri zen bere ordez. Hiru kontsul
agintearen erpinean egon arren,
bakarrak (Napoleonek hain zuzen)
zeukan benetako boterea. Bide horretan,
20
1804an Bonapartek bere burua enperadore izendatu zuen, eta legez
Errepublika bukatu zen.
VIII. Iraultzaren ondorioak
Iraultzaren ondorioak asko eta ugariak izan ziren eta garrantzia
itzela izan dute eta daukate oraindik, horietako askok gure gizartearen
oinarria dira eta. Politikaren aldetik aldaketa eta erreforma garrantzitsu
asko egin ziren. desagerpena da. Honek itzeleko aurrerakada ekarri zuen
gaurko gizartea osatzerako bidean, haindat printzipio demokratiko ekarri
zituelako berarekin. Alde batetik absolutismoa guztiz desagertu zen, eta
momentu batetik aurrera monarkia ere bai. Horrekin batera konstituzio
idatzia
etorri zen, hau
da, estatuko
antolaketari buruzko
alde guztiak
erregulatzen zituen
lege nagusi bat edo
lege markoa. Egin
ziren kontituzioetan
puntu komunak eta
esanguratsuak egon
ziren ondoko hauek
esaterako: botere
banaketa hiru
multzotan, legegilea,
beterazlea eta
judiziala, haien
artean
independienteak izan behar zirenak;
ordezkapen batzarrak, edo beste modu batean
esanda, herritarek sufragioaren bitartez ( bai
zentsatarioa, bai gizonezko unibertsala)
aukeratutako odezkariz osatutako erakunde
politiko eta gubernamentalak. Azken honek argi
usten zuen herriaren subiranotasunaren ideia,
orain boterea herritik gobernuetara zihoalako,
herria (edo honen zati bat) baitzen haien
gobernuak aukeratzeko eta kentzeko eskubidea
zuten bakarrak. Beste alde batetik baita ere
lortu zen gizonen artean legeen berdintasuna
eta estatuaren batasuna areagotzea, honen
legeak lurralde guztian zehar homogeneizatuz.
Administrazioari begira itzelezko aldaketak
egon ziren baita ere. Alde batetik ordurarte
21
zeuden konterri,
jaunerri, dukerri edo
bestelako lurralde
nazionalaren
banaketa deuseztatu
zuten eta nazioa
departamentuetan
banatu zuten. Horrez
gainera
administrazioa
oraindik gehiago
zentralizatu zuten
eta nazio osorako
Kode Zibil berria
sortu zen. Baita ere
estatua laikoa
bihurtu zen, hau da,
estatuaren eta
elizaren arteko
ezberdinketa osoa
egin zen. Beste alde
batetik hainbat
ereakunde berriak
sortu ziren.
Estatuaren finantza
sistema guztiz
berrantolatu zen eta
Frantziako Bankua
eta Frankoa sortu
zen berrantolaketa
honetan. Justizia nazionala ere sortu zen estatu
osoan justizia modu berdinean banatzeko
inolako bereizketarik gabe eta modu berean
Ejerzito Nazionala sortu zen Nazioaren interesak
defendatzeko.
Aldaketa ekonomikoei begira burgesiaren
interesak defendatzen zituzten erreformak izan
ziren gehienak. Hauen artean burgesek
hainbeste eskatzen zuten ekonomia askatasuna
aldarrikatu zen eta horretarako gremioak eta
edozein langile elkarte deuseztatu ziren. Horrez
gainera jabegoa eskubide sakratua bihurtu zen
eta lurren redistribuzio bat egon zen; elizaren
eta emigratuen lurrak saldu ziren eta burgesia
eta nekazaritzako jaunak izan ziren
berrantolaketa honetan benefiziatuenak. Zergak
biltzeko modu berria ere sortu zen, bertan
estatuak zuzenean hartzen zituen zergak eta
hauek hiritar guztiengatik haien egoera
ekonomikoaren arabera izan behar ziren
ordainduak.
Egin ziren erreformen ondorioz agertu zen
gizartea ere guztiz ezberdina izan zen. Gizarte
Estamantalaren edozein ezaugarri guztiz
ezabatu zen.Honen ondorioz araudi feudala
deseuztatu zen, pribilegoiak desagertu ziren eta
hiritar (gizon) guztien arteko berdintasuna
aldarrikatu
22
zen. Honelako gizartea desagertzean Klase Gizartea deritzona agertu zen.
Hau pertsona bakoitza bere trebetasunaren ondorioz irabazitako
lorpenen arabera “klasifikatzen” zituen pertsonak. Gizarte hau aurrekoa
baino askoz permeableagoa zen, hau da, askoz errazago zen klase batetik
beztera pasatzea. Beste alde batetik gizonaren eta hiritarraren
eskubideen aldarrikapena egin zen. Bertan gizon guztiei haien oinarrizko
eskubideak onartzen zitzaien modu ofizialean. Azkenik ondorio
intelektualen artean merkataritzan eta ekonomian ere eragin handia euki
zuen pisu eta neurrien berdintasuna egon zen, sistema metriko dezimala
hartu zutenean. Beste alde batetik hezkuntza nazionala eta kultura
sustatzeko hainbat erakunde sortu ziren. Haien artean eskolak, liceoak
eta goi- meskolak egon ziren; eta baita ere sortu ziren liburutegi nazionala
eta museoak.
IX. Kronologia
♦ 1787.
Otsailean: Nabarmenen Biltzarra
biltzeko deia egin zuten.
♦ 1788.
Abuztuaren 8an: Estatu Orokorrak
1789ko maiatzean hastekoa zela
erabaki zen.
♦ 1789.
Urtarrilean: "Zer da Hirugarren
Estatua?" izeneko idazkia idatzi
zuen Abbé Sieyèsek.
Maiatzaren 5ean: Estatu
Orokorren lehenengo biltzarra
egin zen.
Ekainaren 17an: Frantziako Estatu
Orokorrek Nazio Biltzarra izena
hartu zuen.
Ekainaren 19an: Hainbat apaizek
eta noblek Hirugarren Estatuarekin
bat egin zuten Nazio Biltzarrean.
Ekainaren 20an: Biltzeko tokia
itxita aurkitutakoan, Pilotalekuko
Zina egin zuten diputatuek.
23
Uztailaren 9an: Nazio Biltzar
Konstituziogile izena hartu zuen
Nazio Biltzarrak.
Uztailaren 11n: Necker finantza
ministeriotik kendu zuen erregeak.
Uztailaren 14an: iraultzaileek
Bastilla gaztelua (Paris) bortxaz
hartu zuten. Egun hori Frantziako
egun nazionala da horrezkero.
Uztailean-Abuztuan: Ikaraldi
Handia, landeetan nekazariek
nobleekiko kontratu feudalak
apurtu zituzten bortizki.
Abuztuaren 4an: Feudalismoa
bertan behera utzi zuen Biltzar
Konstituziogileak.
Abuztuaren 26an: Gizon eta
Hiritarren eskubideen Adierazpena
plazaratu zuen Biltzar
Konstituziogileak.
Urriaren 5ean: Emakumeen
martxa Versailles jauregira abiatu
zen erregea Parisera joan zedin.
Urriaren 6an: Presioari amore
emanda, erret-familia Parisera
joan zen.
♦ 1790.
Otsailaren 13an: Kleroren betoak
ezeztatu ziren.
Uztailaren 12an: Kleroaren
Konstituzio Zibila onartu zuen
Biltzar Konstituziogileak.
Abenduaren 26an: Kleroaren
Konstituzio Zibila sinatu zuen
erregeak.
♦ 1791.
Urtarrilean: Parisko Komunak
azken klub erregezalea itxi zuen.
Ekainaren 20an: Erret-familia
Frantzia uzten saiatu zen.
Abuztuaren 27an: Pilnitzeko
Iragarpena plazaratu zuten
Enperadoreak eta Prusiak
Frantziako erregearen alde.
Irailaren 14a: Frantziako lehen
konstituzioa indarrean jarri zen.
Urriaren 1ean: Biltzar Legegilea
lehen aldiz bildu zen.
♦ 1792.
Martxoaren 1ean: Leopold II.a
enperadorea hil zen.
24
Apirilaren 25ean: Marseillesa sortu
zuten, gaur egun ere Frantziako
ereserkia dena.
Abuztuaren 10ean: Tuilleries
Jauregia hartu zuen Parisko
Komunak, erregea eta erregina
presoa hartuta.
Irailaren 20an: Konbentzio
Nazionala lehen aldiz bildu zen
Frantziari konstituzio berria
emateko.
Azaroaren 20an: Erregeak
Frantziaren aurka konspiratu zuela
frogatzen zuten dokumentuak
aurkitu zituzten.
Abenduaren 10ean: Louis Capet
izena emanda, erregearen
kontrako epaiketa hasi zen.
♦ 1793.
Urtarrilaren 21ean: Louis XVI.a
erregea gillotinatu zuten.
Martxoan: Vendéen iraultzaren
kontrako matxinada piztu zen.
Apirilean: Osasun Publikoko
Komitea sortu zen arazo larriei
konponbidea eman nahian.
Maiatzaren 31an: Parisen, sans-
culottes zeritzanak matxinatu ziren
erreforma sakonagoen eskean.
Ekainean: Konstituzio
demokratikoa eta deszentralizatua
bozkatu zuen Konbentzioak.
Uztailaren 13an: Marat erail zuten.
Abuztuaren 10ean: Onartutako
Konstituzioa bertan behera utzi
zen bakera arte.
Abuztuaren 23an: Gizonezko gazte
frantziar guztiek armadara joateko
deiari men egiteko legea onartu
zen.
Irailean: Susmagarrien Legea
onartu zen kontra-iraultzari aurre
egiteko. Izualdiaren Agintaldia
deritzona hasi zen.
Urriaren 5ean: Egutegi Iraultzailea
abian jarri zen.
Urriaren 16an: Marie-Antoinette
gillotinatu zuten.
Azaroaren 7an: Parisko
artzapezpikuak dimititu zuen.
25
Azaroaren 10ean: Arrazoiaren
besta ospatu zen Notre Dameko
katedralean.
Abenduan: Salbuespen-gobernua
ezarri zen.
♦ 1794.
Otsailaren 4an: Esklabotza bertan
behera utzi zuten kolonietan.
Martxoaren 24an: Hébert, Jacques
Roux eta Varlier, besteak beste,
ezkerreko jakobinoak gillotinatu
zituzten.
Apirilaren 5ean: Danton, Fabre
d'Églatine eta Camille Desmoulins,
besteak beste, eskuineko
jakobinoak gillotinatu zituzten.
Ekainaren 26an: Fleurusko
garaipena lortu zuen Frantziak.
Uztailaren 27an: Robespierre
atzeman zuten.
Uztailaren 28an: Robespierre
gillotinatu zuten.
♦ 1795.
Abuztuaren 17an: Konstituzio
berria onartu zen, Konbentzioaren
amaiera ekarri zuena.
Irailaren 27an: Indarrean jarri zen
konstituzio berria, Zuzendaritzari
(Directoire) hasiera emanez.
♦ 1797.
Martxoan: Monarkiaren aldekoek
hauteskundeak irabazi zituzten.
Irailean: Errepublikar moderatuek
estatu-kolpe bat eman zuten.
♦ 1799.
Azaroaren 9an: Le Directoire
amaitu zen Napoleon Bonapartek
emandako estatu-kolpearekin: «
Citoyens, la révolution est fixée
aux principes qui l'ont
commencée, elle est finie“
26