EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako...

93
EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I Irakaslea: Leire IMAZ ZUBIAUR

Transcript of EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako...

Page 1: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I

Irakaslea: Leire IMAZ ZUBIAUR

Page 2: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

I.- ZUZENBIDE ZIBILA

1. GAIA: “Zuzenbide zibila”

1.1.- Zuzenbide zibilaren kontzeptua

1.1.1.- Zuzenbide zibila historian zehar

Zuzenbide zibilaren kontzeptua aztertzean, ezinbestekoa zaigu

Zuzenbidearen adar horrek historian zehar izan duen eboluzioaren

inguruan hausnartzea; jatorritik gaur egunean indarrean dagoen

ordenamendu juridikora doan bidean iragan dituen tarteko garaiak

labur aztertzea, alegia.

Zuzenbide zibilaren kontzeptuak Zuzenbide erromatarrean

agertu zen lehenengoz, egun Zuzenbidearen esparru zabalean

kokatzen diren beste instituzio eta kategoria asko bezala. Ius civile

zeritzon garai hartan, eta bi adiera zituen:

1.- Alde batetik, ius civile herri edo hiri bakoitzak zuen zuzenbide

esaten zitzaion, hiri horren berezko araudia jasotzen baitzuen, hain

zuzen ere, beste herrietatik argi bereiziz. Ildo horretan, ius gentium

kontzeptuari kontrajartzen zitzaion, azken hori herri edo hirien arteko

harremanak arautzen zituen zuzenbidea baitzen.

2.- Bestalde, ius civile ius pribatumaren ataltzat hartzen zuten

erromatarrek; eta pertsonen arteko harremanak arautzen zituen,

interes pribatu edo partikularretan oinarriturik. Alde horretatik, ius

publicum kontzeptuari kontrajartzen zitzaion, azken hori hirien

barruan agintari eta hiritarren arteko harremanak arautzen zituen

zuzenbidearen adarra baitzen.

2

Page 3: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Ondorioz, Zuzenbide erromatarrean ius civile zeritzonak bi adiera

zituen: herri bakoitzak zuen bere araudia, besteetatik bereizten zuena;

eta Zuzenbide pribatuaren barnean, hiritarren arteko harremanak

arautzen zituen. Tokiko zuzenbidea eta zuzenbide pribatua zen, alegia.

Mendebaldeko Erromatar Inperioa 476. urtean desegin ondoren,

Zuzenbide erromatarra Justinianok egindako bilduman jaso zen, VI.

mendetik aurrera. Erdi Aroko ikertzaile eta glosagileek bilduma horri

Corpus iuris civilis deitu zioten: bertan zuzenbidearen adar askotako

eta esparru anitzetako legeak eta arauak biltzen ziren, nahiz eta mamia

edo funtsa Zuzenbide zibilak osatu (hau da, pertsonen arteko

harremanak arautzen zituen Zuzenbide pribatuaren eremuak). Beste

alde batetatik, Eliza Katolikoak bere legeak sortu eta bildu zituen,

Corpus iuris canonici zeritzon testuan. Bi bilduma horiek

kontrajarriak ziruditen arren, elkar osatzen zuten, eta bietan gordetako

edukia asko aztertu eta berrikusi zen Erdi Aroko gizartera egokitu

nahian. Bi bilduma eta ikerketa guzti horien ondorioz, ius commune edo

zuzenbide komuna garatu zen XI. eta XII. mendeetan zehar.

Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako

Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere.

Interes politiko ugari zeuden zuzenbide komuna Europako herrietan

aplikatzearen alde; izan ere, batasun juridikoa eta homogenizazioa

zekartzan. Ordenamendu bakar bat herrien ordenamendu propioen

gainetik jartzeko asmoa argia zen.

Baina batasun-asmo horrek, erreakzio gisa, herri horien berezko

zuzenbideen loraldia ekarri zuen; “foruak” Euskal Herrian, adibidez.

Herri askok, horrenbestez, beren zuzenbidea aldarrikatu zuten

erromatar-eliztar zuzenbidearen aurrean, eta kontrajartze horretan

arazoak sortuko dira, gainera. Hasiera baten, kontrajartze horretan

zuzenbide komuna izango da nagusi, eta eskuarki aplikatuko da

[ordenamendu osoagoa baitzen]; baina XVI. mendetik aurrera egoera

hori aldatu egingo da. Erreforma protestanteak eliztar-erromatar

3

Page 4: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

zuzenbideak sortutako inperio politiko-espirituala hautsi egingo du, eta

fenomeno horrek herri guztien berezko zuzenbideen goraldia bultzatuko

du; hala, zuzenbide komunaren aplikazio-eremua nabarmenki murriztu

zen.

Aro modernora etorrita, XVII eta XVIII. mendeetan Zuzenbide

Komunak beherantz egingo du: estatuak sortuko dira, botere legegilea

izango dute eta aldaketa politiko guzti horiek estatu bakoitzak bere

zuzenbidea izatea ahalbidetuko dute. Estatu horien barnean ere,

herriek, eskualdeek eta bestelako eremuek beren zuzenbidea garatuko

dute (Suitzan kantoiek, Alemanian landerrek, Espainiako estatuan

probintzia batzuek...). XIX. mendean, Napoleonek azken saiakera bat

egingo du Europan ius communea ezartzeko, 1804. urteko Kode

Zibilaren bitartez, baina ez zuen testua inposatzerik lortu. Haren

inperioa desegin zen; estatu bakoitzak bere kodegintza-prozesuari ekin

zion, nahiz eta onartu behar den Frantziako Kodeak eragin sakona izan

zuela beste kode batzuetan, horien artean Espainiakoan.

Beraz, ikus dezakegu nola funtsean Erromatar Zuzenbidean ius

civile terminoak zituen bi adierak mantentzen diren historian zehar,

egun indarrean dagoen ordenamendura iritsi arte. Izan ere, egun,

Zuzenbide zibilari dagokionez, esan beharra dago estatu bakoitzak

berea duela, eta, aldi berean, hori Zuzenbide pribatuaren adar bat dela,

berez, estatu horien parte diren partikularren arteko harremanak

arautzen dituena.

1.1.2.- Zuzenbide zibilaren egungo kontzeptua

Zuzenbide zibilaren kontzeptuaren definizioa eskaini beharko

bagenu, honako hau litzateke proposamena: “Zuzenbide zibila,

zuzenbide pribatu orokor gisa konfiguratzen da. Bere objektua,

pertsona araupetzea da. Bere egitura organikoak osagai hauek ditu:

pertsonari dagozkion eskubideak, eta familiako kide izatetik nahiz

4

Page 5: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

erkidego barruko ondare baten subjektua izatetik eratortzen diren

harremanak”. Definizio horretatik abiaturik, beraz, Zuzenbide zibilari

dagozkion ezaugarriak aipa genitzake:

1.- Zuzenbide zibila zuzenbide orokor gisa eratzen da; hots,

ordenamendu juridiko baten menpe dauden pertsona guztiei aplikatzen

zaie, ez soilik batzuei (merkatariei, kirolariei, medikuei...).

Naziotasunarekin edo lurralde-eremuarekin lotura zuzena du:

Espainiako Zuzenbide zibila espainiar naziotasuna dutenei edo

Espainiako lurraldean indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren

menpe daudenei aplikatzen zaie. Bestalde, Zuzenbide zibila

aplikagarria da, ez bakarrik espainiarra izateagatik edota espainiar

ordenamendu juridikoaren menpe egoteagatik, baizik eta pertsona

izate hutsagatik; horixe baita Zuzenbide zibila orokor bihurtzen duen

ezaugarria. Gizarte osoari dagozkion arauak ezartzen ditu, eta ez soilik

gizarte horren barnean dagoen sektore edo talde bati dagozkionak.

Aplikazio orokorreko eta ordenamendu juridikoaren oinarrizko gunea

osatzen duten arauak daude Zuzenbide zibilaren eremuan.

2.- Zuzenbide zibila Zuzenbide pribatuaren adar bat da; hau

da, pertsonaren eta pertsonen arteko harremanak arautzen ditu.

Pertsonari dagozkion eremuak aztertzen ditu: arlo pertsonalari

dagozkionak (adina, gaitasuna, naziotasuna, nortasunari dagozkion

eskubideak...), pertsona familia baten barnean kokatzen dutenak

(adopzioa, ezkontza, izatezko bikoteak, seme-alabatasuna,

dibortzioa...) eta baita pertsona ondare baten subjektu izateari

dagozkionak (kontratuak, jabetza, oinordetza, erantzukizun zibila...).

Esparru benetan zabala, ikus daitekeenez.

3.- Pertsonaren eremua duenez muin nagusi Zuzenbide zibilak,

haren askatasuna du oinarri; ondorioz, eskaintzen dituen arau

gehienak xedapenezkoak dira, eta ez aginduzkoak. Azken

baieztapen horren erakusgarri bikaina Kode Zibileko 1255. artikulua

5

Page 6: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

dugu, zeinaren bidez “alderdiek, egokitzat dituzten itunak, klausulak

eta baldintzak ezar baititzakete, legeen, moralaren eta ordenu

publikoaren kontrakoak ez badira”. Artikulu hori AUTONOMIA-

PRINTZIPIOaren paradigma dela azpimarratu beharra dago,

xedapenezko arauen funtsa argi adierazten baitu: partikularrek arau

horien edukia baztertu dezakete, nahi izanez gero; bestela,

xedapenezko arauak ezartzen duena aplikatu beharko zaie.

1.1.3.- Zuzenbide zibil konstituzionala

Espainiako estatuan Zuzenbide zibila nagusiki KODE Zibilean

jasota dago, bertan eta gai zehatz batzuk garatzen dituzten beste lege

batzuetan (Erregistro Zibilaren Legean, Hipoteka Legean, Hiri

Errentamenduen Legean, Landa Errentamenduen Legean, Izatezko

Bikoteen Legean...).

Kode Zibila 1889. urtean zen, eta geroztik, gizarteak eboluzio

nabarmena izan du arlo anitzetan. Espainiako estatuan aldarrikatu zen

azken Konstituzioak, 1978ko abenduaren 6koak, eragin handia izan du

Kode Zibileko hainbat instituziotan, eta haren aginduz, kodeak

erreforma bat baino gehiago izan du (seme-alaben arteko diskriminazio

eza, gizon-emakumeen arteko berdintasuna...). Aipatutako eragin hori

dela eta, doktrinaren barnean proposamen hau atera zen garai batean:

Zuzenbide zibilaren esparruan Zuzenbide zibil konstituzionala zeritzon

azpiadarra egotea.

Egia esateko, egun hipotesi edo proposamen hori baztertu du

doktrina gehienak. Egia da legedian Konstituzioa dela estatuko araurik

gorena, eta haren itzalpean sortu eta garatu behar direla bestelako

arauak, Kode Zibila barne. Konstituzioaren printzipioei egokitu beharko

zaio, ezinbestez, beste arauen interpretazio eta aplikazio oro, zibilak

izan edo ez. Izan ere, gizartea aldatzen den heinean, Zuzenbide zibila

hari egokitu behar zaiola argi erakusten du esperientziak, eta

6

Page 7: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

fenomeno horrek ez du zertan justifikatu Zuzenbide zibil konstituzional

berezi bat dagoela.

1.2.- Zuzenbide publikoa eta Zuzenbide pribatua

Aurreko atalean, Zuzenbide zibila Zuzenbide pribatu orokortzat

hartu da. Pribatutzat hartuz gero, ordea, Zuzenbide publikoari

kontrajartzen zaio. Horregatik, Zuzenbide pribatuaren eta Zuzenbide

publikoaren arteko bereizketa garbi ezartzeko irizpideak argitzea

komeni da.

Bereizketa, nolabait, Erromatar Zuzenbidetik abiatzen da

(Digesto 1, 1, 1-2). Zuzenbide publikoak Erromatar Errepublikaren

gobernua zuen objektu; komunitatearen interesei erantzuten zieten

arloak, hain zuzen ere. Zuzenbide pribatua, aldiz, gizabanako

bakoitzaren interesen inguruan aritzen zen. Horrako bereizketa horren

funtsak ius comnune delakoaren garaian indarra galdu zuen arren

[zuzenbide osoaren kontzepzio bateratu bat aurkezten baita], XVII.

mendean DOMAT legelari frantsesak berriro jaso zuen. Berak dioenez,

Zuzenbide pribatua partikularren hitzarmenez, salerosketez eta beren

desadostasunak saihesteko arautu daitekeen guztiaz arduratzen da;

aldiz, Zuzenbide publikoak beste ardura batzuk zituen: subiranoak

boterera iristeko bidea, beraren eskubideak, justizia, miliziak, finantzak,

agintariak, hirietako polizia eta antzeko beste gai batzuk.

Aurrekari guzti horiek, alabaina, egungo testuinguru juridikoan ez

dute askorik laguntzen Zuzenbide pribatuaren eta Zuzenbide

publikoaren arteko bereizketa zehazteko orduan. Legeak, gainera, ez

du zuzenean bereizketarik egiten; beraz, arazoa eztabaidagai bihurtu

da. Doktrinan iritzi oso desberdinak daude, eta autore batzuek,

zuzenbidearen zentzu bateratua abiapuntutzat hartuta, bereizketa

alferrikakoa dela ere adierazten dute. Hala ere, argi utzi behar da,

bereizketa ez dagokiola partikularrei, ezta haien artean sortu den

7

Page 8: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

erlazio juridikoari ere; aitzitik, ordenamendu juridiko osoa gidatzen

duten printzipioak kontuan hartuz zehaztu behar da.

Aurreko atalean eskainitako definiziotik eratortzen diren bi

ezaugarri erabili dituzte autore batzuek bereizketa egiteko. Alde

batetik, Zuzenbide pribatuaren barneko arauak xedapenezkoak dira,

eta Zuzenbide publikoa osatzen dutenak, aginduzkoak edo

debekuzkoak. Hein handi baten baieztapena egokia izan daitekeen

arren, ez da erabat zuzena; izan ere, Zuzenbide pribatuak aginduzko

arauak dauzka, eta Zuzenbide publikoak, xedapenezkoak. Irizpidea,

beraz, ez da erabakigarria. Beste alde batetik, esan daiteke Zuzenbide

pribatua partikularren arteko harremanez soilik arduratzen dela, eta

Zuzenbide publikoaren eremua entitate juridiko publikoak direla

(Estatuak, autonomia-erkidegoak, probintziak...), baina hori ere ez da

irizpide erabat zuzena. Izan ere, Zuzenbide pribatuak arautuko du,

adibidez, pertsona fisiko edo juridiko baten eta bere herriko udalaren

artean egiten den salerosketa-kontratua.

Aurreko irizpideen baliogabetasunaz ohartu ondoren, interesaren

teoria jartzen da bereizketaren oinarrian, nolabait, lehen aipatu diren

xedapen erromatarrekin loturik dagoena. Tesi horren arabera,

Zuzenbide publikoak interes orokorrak babesten dituzten arauez

osatzen da, eta Zuzenbide pribatua interes partikularren inguruan

sortzen diren arauez gorpuzten da. Doktrinak, hala ere, ez du tesi hori

onartzen, Zuzenbide pribatuak interes orokorrak ere aldezten baititu

(trafiko juridikoa babesten duten publizitate-tresnen araudiak...);

helburu hori ez dute soilik bilatu behar esparru publikoan dauden

entitateek (EKko 1.1 artikulua).

Azkenik, eta agian irizpiderik onartuena dela jakinik, autore

batzuek beste irakurketa bat proposatzen dute: Zuzenbide pribatuaren

eremuan, alderdiek berdintasunez jokatzen dute: ezin dio batak

besteari akordioaren edukia inposatu, berez. Zuzenbide publikoari

8

Page 9: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

dagokionez, ordea, alderdiak ez daude berdintasunean: batek

imperiuma edo subiranotasuna ageri du (estatuak, autonomia-

erkidegoak, udalak), eta besteak, subiranotasun horrekiko

menpekotasuna. Hala ere, bereizketa hori arintzen duten arauak ere

sortu izan dira: berdintasunaren plano hori apurtzen duten fenomenoak

Zuzenbide pribatuan (kontratuen baldintza orokorrak...), esaterako.

Azken bereizketa-irizpide hori kontuan hartuta, honako eskematxo hau

lagungarria izan daiteke:

- Zuzenbide penala

- Konstituzio-zuzenbidea

- Zuzenbide prozesala

- Lan-zuzenbidea (gizarte-segurantza,

sindikatuak...)

- Administrazio-zuzenbidea

- Nazioarteko zuzenbide publikoa

9

ZUZENBIDE PRIBATUA

ZUZENBIDE ZIBILA

(ordezko araudia,

orokorra)

BESTE ADAR BATZUK:

- Merkataritza-zuzenbidea

- Lan-zuzenbidea, langileen

estatutuari dagokionez

- Nazioarteko zuzenbide

pribatua

ZUZENBIDE PUBLIKOA

Page 10: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

1.3.- Zuzenbide zibilaren gaiak: oinarrizko erakundeak

Aurreko ataletan landu dugun definiziotik ondorioztatu eta

sailkatu daiteke Zuzenbide zibileko gaien eremua (horren muina

osatzen duten esparruak, hain zuzen ere).

10

PERTSONA

ARLO PERTSONALA:

- Nortasunaren eskubideak

- Naziotasuna, auzotartasun

zibila, gaitasuna, adina...

FAMILA BATEKO KIDEA DEN HEINEAN:

- Ezkontza, izatezko bikoteak,

dibortzioa

- Adopzioa

- Seme-alabatasuna...

- Guraso-boterea, tutoretza

ONDARE BATEN SUBJEKTU DEN HEINEAN:

-Ondare-zuzenbide zibila (kontratuak,

eskubide eta betebeharrak, erantzukizun

zibila...)

-Ondasun-zuzenbide zibila (jabetza, beste

eskubide errealak...)

-Oinordetza-zuzenbidea

Page 11: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

2. GAIA: “Espainiako estatuko ordenamendu zibila”

2.1.- Zuzenbide zibilen garapen historikoa

Lehenengo atal honek, gida kronologiko bat oinarri hartuta, Erdi

Arotik hasita gaur egun Espainiako estatuan indarrean dagoen

ordenamendu juridikora iritsi arte Zuzenbide zibilek izan duten

garapena du aztergai. Gaur egun Espainiako estatuaren barnean

dauden lurraldeek eta haien ordenamendu juridikoek XIII. mendetik XX.

mendera bitartean izan dituzten faseen inguruan gogoeta egingo dugu.

XIII. mendera arte, Goiz Erdi Aroan [VIII.-XIII. mendeak],

ordenamendu juridikoen aplikazio-eremua lokala zen. Hiri bakoitzak

bere ordenamendua zuen, bere arautegi propioa. Arau sakabanatuen

garaia da. Ez da batasun juridikoaren garaia. Kontuan hartu behar da

garai horretan egungo Espainiako lurraldea osatzen zuten erreinuetan

hiru zuzenbide mota zeudela batera indarrean: Errege-zuzenbide

(erregeek egina); ius commune a (erromatar-eliztarra, Gaztelan Zazpi

Partiden bidez sartua) eta Zuzenbide tradizionala (lurralde bakoitzak

zuen berezko ordenamendua, biztanleen ohituretatik sortua). Gainera,

lurralde guztietan hiru zuzenbide horien konbinazioa ez zen berbera:

Nafarroan tradizionala gailentzen zen, eta Gaztelan, erregearena.

Lurralde bakoitzak ordenamendu bat zeukan, eta denak ziren

ezberdinak. Gauzak horrela, agerikoa eta “logikoa” da erregeek arau

sakabanatu horiek bateratu nahi izatea, beren botere politikoa gehiago

handitzeko bada ere.

Ondorioz, XV. mendetik aurrera lehen aipatutako hiru

zuzenbideetatik erregearena nabarmentzen da, izugarrizko indarra

hartuta. Gainera, hain da bolumen handikoa zuzenbide hori, ezen

berehala bildumetan jaso behar izaten baita. Horrela, erregeek sortzen

duten araudia konpilatu egingo da bildumetan (Nueva Recopilación eta

Novísima Recopilación deiturikoak izan ziren garrantzitsuenetarikoak).

11

Page 12: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Fenomeno honek ez du XIX. mendean kodegintzak izango duen pisu

berbera, baina baditu horrekin antzekotasun batzuk hainbat

aspektutan:

1.- Bizkorrak dira, eta unera erraz egokitzen dira.

2.- Erraz ezagutzen dira, eta ez dago zalantzarik indarrean

daudela.

3.- Etorkizunean irauteko bokazioa dute.

Egoera politiko horretan, errege-zuzenbidearen bildumetatik

abiatua, “batasun”erantz abiatu zen erregegoa arrapaladan, bai

esparru politikoan, bai juridikoan ere, eta agintariak Zuzenbidea

helburu politikoak lortzeko erabiltzen hasiak ziren. Ildo horretan, 1624.

urtean, Filipe IV.ak Olivares-eko Konde Dukearen gomendio argia jaso

zuen, zuzen-zuzena: “Tenga V.M por el negocio más importante de su

Monarquía el hacerse rey de España; quiero decir, Señor, que no se

contente V.M con ser rey de Portugal, de Aragón, de Valencia, Conde

de Barcelona, sino que trabaje y piense, con consejo modulado y

secreto, por reducir estos reynos de que se compone España, al estilo

y leyes de Castilla sin ninguna diferencia, que si V.M lo alcanza, será el

Príncipe más poderoso del mundo”. Gomendio esanguratsua, nolanahi

ere. Errege horrek, Filipe IV.ak, aukera izan zuen bere aholkulariaren

esana errealitate bihurtzeko 1640. urtean Katalunia indarrez konkistatu

zuenean. Hala ere, bai berak eta baita bere seme Karlos II.ak ere,

Katalunian Gaztelako zuzenbidea zabaldu eta inposatu beharrean,

lurralde horren berezko ordenamendua errespetatu zuten.

Ez zuen horrelako errespeturik izan, ordea, Filipe V.ak, Borboi

dinastiako lehenengo erregeak, agintera heldu zenean,

absolutismoaren une gorenean. Izan ere, errege horrek Austriako

Artxiduke Karlosekin izandako gatazka dinastikoaren ondorioz (Karlos

II.aren oinordetza jokoan zegoen), eta afera horretan bere aurka altxatu

ziren Aragoiko Koroako lurraldeak zigortu nahian, haien ordenamendu

12

Page 13: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

juridiko guztia suntsitu zuen, Planta Berriko Dekretuen bidez;

Aragoi, Valentzia, Mallorca eta Kataluniaren aurka erabili zituen.

Bide batez, Filipe V.ak, “batasun” politiko-juridikoa sustatzeko, ordura

arte autonomiaz jarduten zuten lurraldeei botere legegilea kendu zien,

beren zuzenbidea garatu ez zezaten. Hala, esan izan da, egoera

horretan, Filipe V.ak foru-zuzenbideak FOSILIZATU zituela: harri

bihurtu zituen, hain zuzen ere, hazteko gaitasuna lapurtuz, bai esparru

publikoan, bai Zuzenbide pribatuari gagozkiola ere.

“Batasun” hori bultzatzen zuen sukar haren lehenengo biktimak

VALENTZIA eta ARAGOI izan ziren. Argigarria da, benetan,

Valentziako lurraldearentzat Filipe V.ak 1707ko ekainaren 29an

ezarritako dekretuaren edukia: “Es deseo reducir todos mis reinos de

España a la uniformidad de unas mismas leyes, usos, costumbres y

tribunales, gobernándose igualmente todos por las leyes de Castilla,

tan loables y plausibles en todo el universo”. Nahiz eta Aragoik 1711.

urteko beste dekretu baten bidez bere Zuzenbide pribatua

berreskuratu, erregearen aginduz (Mallorcak 1715ean, eta Kataluniak

1716ko dekretuz), “batasun” politiko-juridikoa bultzatzen zuten

ekimenak ugari izan ziren aurrerantzean ere, batez ere kodegintza-

prozesu osoan zehar, XIX. mendean. Kontuan hartu behar da Filipe

V.aren Planta Berriko Dekretu haiek ez zirela Bizkaiaren, Arabaren,

Gipuzkoaren eta Nafarroaren kontra erabili; izan ere, errege horrek

lurralde haien berezko ordenamendua errespetatu zuen (Gaztelaren

“parte” ziren, eta Filipe V.a defendatu zuten gerra dinastikoan).

Kodegintza-prozesua hasita, ordea, lurralde horien ordenamendua

kolokan jarri zen, hurrengo paragrafoek argi adierazten duten bezalaxe.

13

Page 14: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

2.2.- Kodegintza zibila: eranskinak eta konpilazioak

2.2.1.- Kodegintza-prozesuaren esanahia eta printzipioak

Kodegintza-prozesua “fenomeno” edo “mugimendu” bat izan zen,

Europan XVIII. mendearen bukaeratik XX. mendearen hasierara

bitartean gertatu zena. Hura hasi baino lehen, lurralde bakoitzean garai

guztietako arauak sakabanatuak zeuden; onenean ere, bildumetan

pilatuak zeuden, eta Espainiako errege-zuzenbide horren adibide argia

dira (Nueva Recopilación eta Novísima Recopilación, aurreko atalean

aipatuak). Baina bilduma horiek ez zituzten arau bilduak harmonikoki

eta orden bati jarraituz gordetzen; hala, arauen arteko koordinazio eza

da haien ezaugarri nabarmenena.

Gabezia hori konpontzeko asmoz, XVIII. mendean hasi eta XX.

mendean bukatu zen kodegintza-mugimendua sortu zen, arauak legedi

antolatu eta ordenatuetan aurkezteko helburuarekin, hain zuzen.

Kontua ez da, bada, bilduma soilak egitea: testu berriak, koordinatuak

eta ordenatuak (liburu, titulu, kapitulu eta ataletan bereiziak) sortzea

baizik, materiaren arabera banatuak. Zuzenbidearen adar gehienetara

heldu zen, gainera, kodegintza-prozesu hori (Zuzenbide penal eta

zibilera, eta merkataritza-zuzenbidera, esaterako). Adar horietako

bakoitzak bere Kodea izango du, prozesuaren ondorioz.

Arrazoi batek baino gehiagok bultzatu zuten kodegintza-

mugimendu hura: filosofikoak, sozio-politikoak, ekonomikoak eta

tekniko-juridikoak. Azter ditzagun banan-banan, laburki bada ere.

a) Arrazoi filosofikoak

Ilustrazioaren eta Zuzenbide Naturalaren Eskola Arrazionalistak

eta, bereziki, eskola horretako kide ziren HUGO GROCIO eta SAMUEL

PUFENDORF pentsalariek eragin handia izan zuten zuzenbidearen

14

Page 15: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

kodegintza-mugimenduaren sorreran, bai eta JEAN DOMAT pentsalari

frantsesak ere. Autore horiek “ordena” eta “sistematizazio”

kontzeptuak garatu eta sustatu zituzten, eta beren esanahia goraipatu

zuten. Hori dela eta, arauen ordena eta araudi edo lege-testuen barne-

sistematizazioaren beharra aldarrikatzen zituzten.

b) Arrazoi sozio-politikoak

Frantziako Iraultzak (1789) bultzatutako aldaketek ere eragin

ikusgarria izan zuten kodegintza-mugimenduan. Izan ere, printzipio

berri batzuk izango dira gizartearen oinarria: berdintasuna, askatasun

zibila, gizarte-klaseen arteko ezberdintasun eza, pribilegioen

desagertzea, indibidualismoa, eta abar. Gizartearen antolaketa berri

horren inguruan bi tresna juridiko izango dira ezinbestekoak, beraz:

Konstituzio politikoa (printzipio orokorrak ezartzen dituena, balioak,

gizabanakoen eskubide eta betebeharrak, eskuarki) eta Kode Zibila

(Estatuko zuzenbide nazionalaren ikurra, konstituzioan ezartzen diren

printzipioak garatzen dituena, gizabanakoari aplikaturik). Proposatutako

antolaketa horren erakusgarri da 1804an Napoleonek aldarrikatu zuen

Frantziako Kode Zibila (Konstituzio frantsesaren garapena eta estatu

haren zuzenbide nazionalaren ikurra, alegia). Berreskuratu ziren,

ikusten denez, ius civile kontzeptuak Erromatar zuzenbidean zeuzkan bi

adierak.

d) Arrazoi ekonomikoak

Kodegintza-mugimendua ideologia liberala eta hura osatzen

zuten balioak zabaltzeko tresna egokia izango da: jabetzaren

kontzepzio berria, jabego pribatuaren goraipatzea, merkatu-askatasuna

eta autonomiaren printzipioa (azken finean, kapitalismoa eta ekonomia

liberala).

15

Page 16: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

e) Arrazoi tekniko-juridikoak

Kodegintza-prozesuan mamitutako kodeek balio handiko

ezaugarri bat izan zuten: “batasun juridikoa” ahalbidetzen zuten.

Arau guztiak ordenatuak eta sistematizatuak corpus berean zeuden,

materiaka bilduak eta ataletan banatuak. Sakabanaketaren kontrako

efektua zuten: batasuna; eta batasun horrek arauak interpretatzeko eta

aplikatzeko segurtasuna ekarri zuen. Kodeek, horrenbestez, aurreko

araudi osoa indargabetu, eta ordenamendu berri bat sortu zuten arlo

bakoitzean; ondorioz, batasun eta segurtasun juridikoa nabarmen

sustatu ziren.

2.2.2.- Espainiako kodegintza

Europa osoan zehar zabaldu zen kodegintzaren mugimendu

horren paradigmarik argiena Napoleonek 1804ko martxoaren 21ean

aldarrikatutako Kode Zibila izan zen, inguruko herrialdeetan gerora

onartu ziren kodeetan eragin handia izan zuena (baita Espainiakoan

ere). Frantziako Iraultzak gizarteratu zituen balio eta printzipioak

zintzoki gorde eta babesten zituen testua zen —liberala, alegia—.

Espainiako estatuan kodegintza-prozesu hori beste modu batera

bizi izan zen, ordea: geldoagoa eta korapilatsuagoa izan zen, dudarik

gabe, 1889. urtean egun indarrean dagoen Kode Zibila aldarrikatu zen

arte. Ia mende bat iraun zuen prozesu horretatik, nolanahi ere,

elementu berezi bat dago aztergai: Espainiako estatua egun osatzen

duten lurralde batzuek zituzten berezko ordenamenduen babesleen eta

zentralismo sutsu baten ordezkarien artean piztu zen gatazka luzea,

hain zuzen ere. XIX. mendearen hasieratik, Borboiko etxea izan zen

Estatuan agintari, eta haien helburu nagusia lurralde osoaren

“batasun” politiko zein juridikoa ezartzea izan zen, azken hori

lehenengoaren zerbitzura, jakina. Zuzenbide zibilaren eremuan,

16

Page 17: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

horrela, borboitarrek Estatu osorako Kode Zibil bakar eta bateratu bat

egitea zuten helburu, horretarako lurraldeetan indarrean zeuden

ordenamendu zibil propioak deuseztatuz. Horrek, ordea, liskarrak ekarri

zituen.

XIX. mende ia osoa igaro zen Espainiako estatuan Kode Zibila

aldarrikatu zen arte, eta prozesu luze bezain zurrun horretan garai

ezberdinak egon ziren, gainera: 1) Asmo bateratzaileen garaia; 2)

Konpontzeko saioak. Lege bereziak; eta 3) Oinarri-legeak. Azter

ditzagun banaka garai bakoitzeko gertakariak.

1) Asmo bateratzaileen garaia

Atal honetan, kronologiarekin zintzoak izanez, Espainiako

kodegintza-prozesuari hasiera kaxkarra eman zioten zenbait asmoren

berri ematen da, aipatzen diren egitasmo guzti horiek helburu bakar

bat lortu nahi zutela kontuan hartuta: Kode Zibil bat eta bakarra

aldarrikatzea estatuko lurralde osorako:

1.- Cádiz-eko 1812ko Espainiar Konstituzioa (“La Pepa”) da

asmo bateratzaile horiei hasiera eman ziena. 258. artikulua erabat

argigarria da: “Kode Zibila, Kode Kriminala eta Merkataritza Kodea

berberak izango dira monarkia guztiarentzat; dena den, Gorteek

aldaerak ezar ditzakete inguruabar partikularretan”.

2.- Hasitako prozesua geldirik geratu zen, absolutismoa itzuli

zenean, eta ez da berriro abian jarriko hirurteko liberala iritsi arte

(1820-1823). Hirurteko horretatik jaioko da, beraz, Kode Zibilaren

lehenengo proiektua, 1821eko irailaren 14an argitara aterako dena:

1820ko abuztuaren 22an osatutako Gorteetako batzorde berezi batek

egina eta NICOLAS MARIA GARELLY-k aurkeztua, hain zuzen ere.

Proiektu horrek bi asmo dauzka: batetik, Estatuko zuzenbide guztia

biltzea, Cádizeko 1812ko Konstituzioan adierazten diren printzipioak

17

Page 18: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

garatuz, eta, bestetik, zuzenbide hori Estatuko lurralde ororen

ordenamendu komuna eta orokorra izatea. Proiektu hori ez zen aurrera

atera, ordea, bere izaera “publiko”agatik eta, batez ere, arrazoi

politikoengatik.

3.- Kode Zibilaren bigarren proiektua, berriz, 1836ko irailaren

15ekoa da: MANUEL MARIA CAMBRONERO juristak hasi zuen, baina hil

egin zen, eta beraren lekukoa JOSE AYUSO NAVARROk, EUGENIO TAPIAk

eta TOMAS MARIA DE VIZMANOSek osaturiko batzorde batek hartu

zuen. Proiektua, lehenengoaren oso ezberdina, erabat pribatista zen,

zibilista eta bateratzailea, beste lurraldeek dituzten berezko

ordenamenduak argi baztertuz. 2.458 artikulu zituen, nabarmenki

luzea, lau liburutan banatuak.

4.- Ildo horretan gabiltzala, geldiune bat egin beharra dago,

gerra karlistei buruz bi hitz egiteko. Fernando VII.aren oinordetza

jokoan zegoela, bi alderdi bereizi ziren: alde batetik karlistak

(erregearen anaia Karlosen aldekoak), eta, bestetik, isabelinoak edo

liberalak (haren alaba Isabel erregina izatearen aldekoak). Karlistek

absolutismora itzuli nahi zuten, Antzinako Erregimenera; erlijiosoak

ziren erabat, eta Eliza Katolikoaren interesak eta pribilegioak aldezten

zituzten (liberalei ateoak izatea egozten zieten); gizartea osatzen zuten

goi-klaseen pribilegioak mantentzearen aldekoak ziren, eta, haien

ideologian, “foru”en defentsa sartu zuten, horiek ere estamentuetan

oinarritutako gizarte-antolaketaren parte zirelakoan. Horregatik,

foruzale gehienek karlisten aldean borroka egin zuten, nahiz eta

helburuak berdinak ez izan, funtsean. Bat egin zuten, eta karlistek

promes hori egin zieten beren aldera ekartzeko. Lehenengo gerra

karlista 1833. urtean hasi eta 1836an bukatu zen, Maroto eta Espartero

jeneralen “Bergarako besarkada”rekin batera. 1839ko urriaren 25ean, ,

1837ko Konstituzioa indarrean zegoela, Gaztelako Isabel erreginak lege

bat onartu zuen Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan indarrean

jarri zena. Lege horren lehenengo artikuluak hau zioen: “Se confirman

18

Page 19: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

los Fueros de las provincias vascongadas y de Navarra, sin perjuicio de

la unidad constitucional de la monarquía”; horrekin batera, esparru

pribatura mugatzen ziren berezko ordenamenduak suntsitu zituen. Bi

lege izan ziren, 1839koa garatu zutenak: 1841eko abuztuaren 16koa

(Nafarroari gagozkiola) eta 1841eko urriaren 29koa (beste hiru

probintziei dagokienez). Bigarren gerra karlista 1846an hasi eta 1849an

amaitu zen; ezezagunagoa da, eta Zuzenbide Zibilaren esparruan ez

zuen ondoriorik izan,. Azken gerra, eta ezagunena gure eremuan,

1872an hasi eta 1876an bukatu zen, Alfontso XII.ak uztailaren 21ean

“foruak suntsitzeko” legea aldarrikatu zuenean; oraingoan esparru

publikora zabaldu zen “foru”ak deuseztatzeko erabakia; ekonomia-

ituna baino ez zen atxiki.

5.- Kode Zibilaren bigarren proiektu hori egin zenetik 1843. urtera

arte, ez zen beste saiakerarik izan. Ordura arte proiektu pribatuak aipa

daitezke soilik [PABLO GOROSABEL, 1832; FERNANDEZ DE LA HOZ,

1843], 1843ko maiatzaren 18an Espainiako Justizia eta Grazia

Ministerioak KODEGINTZA BATZORDE NAGUSIA sortu zuen arte.

Lehenengo lana Kode Zibil berriak jaso behar zituen oinarrizko

printzipioak lantzea zen, baina batzordea desegin, eta asmoa bertan

behera geratu zen.

6.- 1846ko irailaren 11n, beraz, aurrekoari jarraiki, BIGARREN

KODEGINTZA BATZORDE NAGUSIA eratu zen, eta 1851ko Kode

Zibilaren proiektua moldatu zuen. Proiektu bateratzailea izan zen,

berriro ere, pribatista oso eta frantses kutsu handikoa, FLORENCIO

GARCIA GOYENAk gauzatua. Porrot egin zuen lan horrek ere, baina

eragin handia izan zuen egun indarrean dagoen Kode Zibila

aldarrikatzea ahalbidetu zuten oinarri-legeetan, gerora ikusiko denez.

7.- 1869an Espainiar Konstituzioa aldarrikatu zenean, Kode

Zibilaren beste proiektu bat atera zen, ROMERO ORTIZ Espainiako

Grazia eta Justizia Ministroak urte bereko maiatzaren 19an Gorteetan

19

Page 20: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

aurkeztua, hain zuzen. Ideia berriak zeuzkan, baina ez zen aurrera

atera hura ere.

Asmo bateratzaile guzti horiek, eragina izan arren, Kode Zibil

bakarra onartzea lortzen ez zutela ikusirik, modus operandia aldatu

zuten agintariek, beste TAKTIKA bat aukeratu zuten.

2) Konpontzeko saioak. Lege bereziak

Madrilen 1863ko urriaren 27tik 31ra Juriskontsultoen Kongresua

antolatu zen, eta bertan bi ondorio garrantzitsu ezarri ziren:

1.- Gai zehatz batzuen inguruan lege berezi batzuk onartzea,

eta, horiek harmonizatuz, Kode Zibila eraikitzen hastea. Taktika ona,

benetan, kontuan hartuta Kode Zibil bateratu bat egiteko zeuden

zailtasunak. Lege berezien bidez, agintariek Zuzenbide zibilaren

esparru guztiak arautzeko asmoa agertu zuten, pixkanaka Estatu osoan

aplikagarria zen legedi bat sortuz.

2.- Horrela, lehenengo erabaki hori hartu bitartean, Estatuko

lurraldeek zituzten ordenamendu zibil propioak mantentzeko asmoa

adierazten da.

Kongresu hartatik aurrera, gai zehatz batzuen inguruan lege

bereziak egin ziren: HIPOTEKA LEGEA (1861eko otsailaren 8an),

NOTARIOTZARI BURUZKO LEGEA (1862ko maiatzaren 28an),

EZKONTZA ZIBILARI BURUZKO BEHIN-BEHINEKO LEGEA (1870eko

ekainaren 18an) eta ERREGISTRO ZIBILARI BURUZKO LEGEA (1870eko

uztailaren 17an). Hala ere, Kode Zibil oso bat egiteko helburuak bere

horretan zirauen. Beraz, agintariek beste fase bat bultzatu zuten, egun

indarrean dagoen Kode Zibila ekarriko zuena.

20

Page 21: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

3) Oinarri-legeak

Alfontsotarrek monarkia beren esku hartzen dute, eta kodegintza-

prozesua abian jartzen dute berriro ere, Kode Zibil bakarra osatzeko.

Juriskontsultoen Kongresuan 1863an landutako ideiak berreskuratzen

dituzte eta Estatu osorako lege testu bateratu bat egitea erabakitzen

dute, baina beste lurralde batzuetako zuzenbideak errespetatuz.

Helburu hori lortzeko asmoz ordura arte erabili gabeko sistema

bat aukeratu zuten, ordea: OINARRI LEGEAK egitea [“Estatuko

Gobernuak Gorteetan lege-proiektu bat aurkezten du, baina soilik

oinarriak finkatuta. Gorteek onartzen badute proiektua, batzorde

tekniko bat izendatzen da, oinarri haietatik abiatuta testu artikulatu bat

garatzeko. Testua bukatzean, batzordeak hura Parlamentuan aurkezten

du; bozkatu, eta behin betiko onartzen da”].

Sistema horri jarraiki, 1881eko irailaren 22an MANUEL ALONSO

MARTINEZek Espainiako Senatuan aurkeztu zuen oinarri-lege baten

proiektua, lehenengoa, funtsean bi ideiatan oinarritu zena:

1.- 1851ko Kode Zibilaren proiektua osatzen jarraitzea, Kode

bakar eta bateratu bat lortzearren.

2.- Eduki komunak Kodean sartzea, eta lurraldeek dituzten

ezberdintasun edo berezitasunak ERANSKIN batzuetan gordetzea,

salbuespeneko zuzenbidearen erakusgarri, hala ere. Proiektu hori ez

zen aurrera atera.

21

Page 22: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Beste saiakera bat izango zen, baina, 1885eko urtarrilaren 7an,

FRANCISCO SILVELA ministroak bigarren oinarri-legea aurkeztu zuen.

Bere ezaugarriak honako hauek dira:

1.- Kode zibil bakar bat egiteko ideia baztertzen da, behin betiko.

2.- Kodegintza Gaztelako zuzenbidera mugatuko da, eta

zuzenbide propioak ERANSKIN batzuen bidez jasoko dira

Kodean.

3.- Foru-zuzenbide hori ez da salbuespeneko zuzenbide izango:

aplikagarria izango da lurralde horietan lehentasun osoz, eta

haiek arautzen ez dutena Kode Zibiletik hartu beharko da,

ordezko araudi gisa.

4.- Atariko titulu bat eta lau liburu izango ditu.

Proiektu hau Senatuan onartu zen, baina legealdia amaitu zen

eta ez zuten lege bihurtu. Azkenik, 1888an Kodea burutuko da,

MANUEL ALONSO MARTINEZ Justizia eta Grazia Ministro zela. Urte

horretako maiatzaren 11n behin betiko oinarri legea aurkeztu zen,

funtsean Silvelaren 1885eko proiektuari jarraiki. Ezaugarriak hauek

dira, laburbilduta:

1.- 1851ko proiektuan oinarritzen da testua, baina Gaztelako

zuzenbide zibilera mugaturik.

2.- Foru-zuzenbideak ERANSKINetan jasoko dira, eta ordezko

zuzenbide zibila Kode Zibilak osatuko du, lurralde horietan.

3.- Atariko Titulua eta lau liburu izango ditu Kode berriak, eta

Atariko Titulu horretan jasotzen diren xedapenak Espainiako

Erresuma osoan aplikatuko dira (ezkontza-formak, eta legeak

aplikatzeko eta interpretatzeko arauak).

Azken argitalpena, egun indarrean dagoena, 1889ko uztailaren

29an egin zen.

22

Page 23: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

23

KODE ZIBILAREN EGITURA ETA EDUKIA

1.- ATARIKO TITULUA (1.-16. artikuluak):

Arauen aplikazioa eta interpretazioari buruzko atala da. Arlo zibila

gainditzen dute arau horiek; ia ordena publikokoak dira. Estatu osoan

aplikatu behar dira, salbuespenik gabe: beste zuzenbide-adarren ordezko

araudia dira.

2.- LEHENENGO LIBURUA (17.-332. artikuluak):

Pertsona- eta familia-zuzenbide ez-ekonomikoa arautzen du.

3.- BIGARREN LIBURUA (333.-608. artikuluak):

Ondasunak, jabetza-eskubidea eta haren aldaketak, eta eskubide

errealak arautzen ditu (gozamena, edukitza...).

4.- HIRUGARREN LIBURUA (609.-1087. artikuluak):

Jabetza eskuratzeko moduak arautzen dira: okupazioa, dohaintzak

eta oinordetza.

5.- LAUGARREN LIBURUA (1088.-1975. artikuluak):

Betebehar-zuzenbidea eta kontratuak dira atal honen objektu. Teoria

orokorra eta kontratu zehatzak. Preskripzioa eta iraungitzea. Usukapioa.

Erantzukizun zibila edo kontratuz kanpokoa.

- 1976. artikulu edo xedapen indargabetzaile

- 13 xedapen iragankor

- 3 xedapen gehigarri

*Aipatu behar dira, gainera, Kode Zibilak 1978ko Espainiako

Konstituzioaren printzipioetara egokitzeko jasan dituen erreformak edo

aldaketak (1974, 1981, 1983, 1996...)

Page 24: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

2.2.3.- Foru-zuzenbideen eboluzioa: eranskinak eta konpilazioak

Atal honetan, aurrekoan landutako deskribapena osatzeko asmoz,

Espainiako estatuan gertatu zen kodegintza-prozesua beste

perspektiba batetatik landuko dugu: foru-zuzenbideen ikuspegitik1, hain

zuzen ere. Hirugarren gaia jorratzea, berriz, atal honetan adieraziko

denaren osagai ezinbestekoa da; izan ere, hurrengo gaian euskal

lurralde bakoitzaren ordenamendu propioaren bilakaera historikoa

lantzen da, Erdi Arotik hasita.

Jakina denez, 1889an egun indarrean dagoen Kode Zibila

aldarrikatu zenean, 1888an MANUEL ALONSO MARTINEZ Justizia eta

Grazia Ministro espainiarrak aurkeztu zuen oinarri-legea garaturik,

printzipio gisa Espainiako estatuaren barnean zeuden lurralde batzuek

zituzten berezko zuzenbideak “oraingoz” errespetatzea erabaki zen

(KZko antzinako 12. artikulua). Errespetu horren adierazgarri,

ERANSKIN batzuk sortu ziren, nolabaiteko lege-testuak, non lurralde

bakoitzeko foru-zuzenbide pribatu osoa bilduko baitzen. Ez ziren Kode

Zibilaren parte eranskin horiek, haren eremutik kanpo geratzen ziren

testu mugatuak baizik. Gainera, komeni da gogoratzea Kode Zibileko

Atariko Titulua Estatu osoan aplikatu behar dela, salbuespenik gabe,

eta Kode Zibila bera ordezko araua dela Eranskin horiek arautzen ez

duten esparru orotan.

Egia esanda, Eranskinen sistemak porrot egin zuen. Bakarrik

argitaratu zen ARAGOIKO ERANSKINA, 1925ean, irailaren 7ko Errege

Dekretuaren bidez, eta, ondorioz, hura soilik jarri zen indarrean. Beste

lurraldeek ez zuten eranskinik sortu, eta, horrenbestez, foru-

zuzenbideak lege-tankerako testu berririk gabe geratu ziren. Bizkaiak

eta Arabak, batera gainera, proiektua egin zuten (testu artikulatua egin

1 Aipatu beharra dago, baina, “zuzenbide foral” edo “foru-zuzenbidea” esamoldea, edo termino juridiko-politikoa, XVIII. mendera arte ez zela erabili. Erabiltzen hasi zen Zuzenbide pribatuari erreferentzia egiteko, eta ez publikoari. Egun ere, bereizketa hori dago: zuzenbide autonomikoa (publikoa) eta foru-zuzenbidea (pribatua).

24

Page 25: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

zuten, 1900. urtean lehenengoa eta 1928an berriztatua), baina

Bizkaiko Abokatuen Bazkunak igorri behar zuen txosten bat falta zelako

ez zen tramitazioa bukatu. Ez zen, beraz, testua, argitaratu.

Urte batzuk geroago, 1931ko Errepublika aldarrikatu zen. Urte

bereko Espainiar Konstituzioan 12. artikuluak Errepublika Estatu oso bat

zela ezartzen zuen, eskualde eta udalerrien autonomiarekin

bateragarria. 8. artikuluak, berriz, Estatuko eskualdeei baimena ematen

zien, AUTONOMIA gisa antolatzeko beren buruak, eta beren

ESTATUTUAK sortzeko. Jakina da soilik Kataluniak eta euskal lurraldeek

(Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak) egin zutela hautu hori, 1932ko

irailaren 15ean eta 1936ko urriaren 6an, hurrenez hurren, bakoitzak

bere Estatutua aldarrikatu zuen. Gainera, Errepublikak, Zuzenbide

zibilari gagozkiola, Estatutua zuten lurraldeei haien legeak egiteko

aukera eman zien, Estatuari soilik zegozkion gai batzuetan izan ezik,

jakina. Kataluniak lege batzuk aldarrikatzeko baliatu zuen aukera hori:

testamentu gabeko oinordetzari buruzko legea (1936), emantzipazioari

buruzko legea (1934), ezkontideen arteko berdintasunari buruzko

legea (1934)...

Gerra Zibila piztu zenean, ordea, autonomia horiek desagertu

egin ziren: legeak indarrik gabe geratu ziren, eta, ondorioz, berriz

piztuko zen foru-zuzenbideen auzia.

Gauzak horrela, 1946ko urriaren 3tik 9ra antolatuko da

ZARAGOZAKO ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKO ESTATU MAILAKO

KONGRESUA. Bertan, idei berri eta garrantzitsu bat proposatu zen:

Kode Zibil bakarra lortzeko, foru-zuzenbideen konpilazioak egitea,

horiek sakon ikertzea eta Kode Zibilarekin uztartzeko formula egoki bat

aurkitzea, alegia. Konpilazioak ez dira, baina, bilduma soilak izango,

lege-testuak baizik. Sistematizatuak eta harmonikoki ordenatuak

egongo dira arauak, eta ez dira salbuespenezko zuzenbidetzat joko.

25

Page 26: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Haien lurraldeetan lehentasunez aplikatuko diren lege-testuak izango

dira.

1947ko maiatzaren 25eko Dekretuaren bidez, legelarien batzorde

bat eratzeko agindu zen, 1946ko Kongresuan esandakoari jarraiki.

Prozesu guzti horren fruitu, honako konpilazioak izan ziren:

1.- Bizkaia eta Arabakoa, 1959ko uztailaren 30eko Legea

2.- Kataluniakoa, 1960ko uztailaren 21eko Legea

3.- Balear Uharteetakoa, 1961eko apirilaren 19ko Legea

4.- Galiziakoa, 1963ko abenduaren 2ko Legea

5.- Aragoikoa, 1967ko apirilaren 6ko Legea

6.- Nafarroakoa, 1973ko martxoaren 1eko Legea

Konpilazioak Estatuko legeak izango dira; izan ere, lurraldeek

Gerra Zibilaz geroztik ez dute, Errepublikan izan zuten bezala, berezko

botere legegilerik. Estatuko Gorte Nagusiek onartutako legeak izango

dira, beraz, Espainiako ordenamenduaren parte. Kode Zibilaren

eremutik kanpo geratzen diren lege-testuak izango dira,

independenteak: homogeneoak eta sistematizatuak. Benetako lege-

corpusak, baina ez integralak edo osoak. Soilik arautuko dute bizirik

dirauen foru-zuzenbide pribatua, eta hori ez da asko izango, batez ere

Bizkaian eta Araban. Gainera, Kode Zibila ordezko araua izango da

testu konpilatuek arautzen ez duten gai orotarako (KZko 13. artikulua).

2.3.- Estatuko Zuzenbide zibila eta autonomia-

erkidegoetako Zuzenbide zibilak

Konpilazioek indarrean hamarkada batzuk zeramatzatela, 1978ko

abenduaren 6an egun indarrean dagoen Espainiar Konstituzioa

aldarrikatu zen, eta, horrekin batera, beste estatu eredu bat ezarri:

autonomien estatu deszentralizatua (EKko 1., 2. eta 143.

26

Page 27: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

artikuluak). Antolaketa horrek aukera berriak zekartzan foru-

zuzenbideen auzia arautzeko orduan: 1707ko Filipe V.aren Planta

Berriko Dekretuek suntsitu zituzten botere legegileko organoak

itzultzen dizkie Espainiar Konstituzio berriak autonomiei, Estatutuak

egiteko aukera ematearekin batera (EKko 147. artikulua). Horiek, lege

organiko gisa, Konstituzioaren arauen itzalera sortu beharko dira,

jakina.

Zuzenbide zibilari dagokionez, arau garrantzitsu bati buruz aritu

behar dugu: EKko 149. artikuluaz, hain zuzen ere. Artikulu horrek

Estatuaren eskumen esklusiboak zeintzuk diren argi adierazten du,

horien artean Zuzenbide zibileko legeak egiteko ahalmena (EK-ko

149.1.8 artikulua). Hala ere, atal horrek Estatuaren eskumenaren

gainetik, Zuzenbide zibilaren eremuan, foru-zuzenbidea duten

lurraldeen eskumena jartzen du, hura “kontserbatzeko, aldatzeko

eta garatzeko”, zehazki. Eskumen hori onartzea, ordea, ez da

beharrezkoa, hautazkoa baizik. Autonomia-erkidego bakoitzaren esku

geratzen da hura onartzea, eta ezinbestez errespetatu beharko dira

Estatuaren eskumen esklusiboak.

Artikuluak berak dio edozein kasutan zenbait gai (foru-

zuzenbidea duten lurraldeen esku dagoen eskumenaren gainetik)

Estatuak soilik arautu ditzakeela:

1.- Arau juridikoen aplikazio eta eraginaren inguruko erregelak

2.- Ezkontzeko formetatik eratorritako harreman juridiko zibilak

3.- Errolden eta tresna publikoen antolaketa

4.- Kontratu bidezko betebeharren oinarriak

5.- Lege-gatazkak konpontzeko arauak

6.- Zuzenbidearen iturrien zehaztapena. Azken esparru horretan,

ordea, artikuluak SALBUESPEN bat ezartzen du: Estatuak,

eskumen esklusiboa izan arren, foru-zuzenbideek iturriei buruz

dituzten berezitasunak erabat errespetatu behar ditu.

27

Page 28: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Aurreko pasartean adierazitakoaren laburpen gisa, honako

eskema hau aurkez daiteke:

1.- Arau orokorra I: Estatuaren eskumen esklusiboa da

Zuzenbide zibilaren gaineko legegintza.

2.- Arau orokorra II: Berezko Zuzenbide zibila duten autonomia

erkidegoek (“allí donde existan”) badute hura “kontserbatzeko,

aldatzeko eta garatzeko” eskumena.

3.-Arau partikularra I: Estatuak, hala ere, zenbait gairi buruzko

legegintzarako eskumena dauka.

4.-Arau partikularra II: Zuzenbidearen iturrien gaian, hala ere,

errespetatu beharko du Estatuak autonomia-erkidego eskudunek

ezarritakoa.

EKko 149.1.8 artikuluak berezko Zuzenbide zibila duten

autonomia-erkidegoei ematen dien “kontserbatzeko, aldatzeko eta

garatzeko” eskumenaren inguruan, ordea, eztabaida handia sortu da

azken urteotan doktrinan, “garatu” terminoaren zentzua zehaztu

nahian. Izan ere, ez da gai makala: zer puntutara arte “garatu” dezake

autonomia-erkidego batek bere Zuzenbide zibila? Ba al du, horretarako,

mugarik? Galdera horiei erantzuten dietenen artean, baina, hiru ildo

edo iritzi daude nabarmen:

a) Interpretazio zabala edo teoria maximalista.

Batez ere Kataluniako legelari guztien iritzia da, euskal jurista

askorena ere badelarik (PUIG FERRIOL, ROCA TRIAS...). Autore horien

aburuz, autonomia-erkidego bakoitzak mugarik gabe garatu ahal

izango du bere Zuzenbide zibila, Estatuaren eskumen esklusiboko

28

Page 29: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

esparruetan sartu gabe, jakina. Interpretazio hori Espainiako Auzitegi

Konstituzionalak atzera bota zuen, ordea, 88/1993 sententzian, hain

zuzen ere.

b) Erdibideko interpretazioa edo teoria

Autore batzuek, aldiz, ulertzen dute autonomia-erkidegoek

aurreko konpilazioetan jasotzen ziren printzipioen eta haiekin lotura

zuzena duten gaien inguruan soilik egin ditzaketela legeak

(BERCOVITZ, DELGADO ECHEVERRIA...). Interpretazio horixe da

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak onetsi zuena, hain zuzen ere.

d) Interpretazio edo teoria murriztailea

Beste autore batzuen iritziz, aldiz, autonomia-erkidegoek soilik

egin ditzakete legeak beren konpilazioetan jasotzen ziren figura eta

instituzioen inguruan, inolako berrikuntzarik gabe (DIEZ-PICAZO,

LASARTE, GULLON BALLESTEROS...).

Gauzak horrela, badira zenbait autonomia-erkidego, EKko 149.1.8

artikuluaren babespean, Estatutuan beren Zuzenbide zibila

“kontserbatzeko, aldatzeko eta garatzeko” eskumena hartu egin

dutenak. Gogora dezagun, berez, eskumen hori ez dela beharrezkoa,

hautazkoa baizik:

- VALENTZIA, 31.2 artikulua

- BALEAR UHARTEAK, 10.2 artikulua

- ARAGOI, 35.4 artikulua

- GALIZIA, 27.4 artikulua

- NAFARROA, 48. artikulua

- ASTURIAS, 16. artikulua

- EXTREMADURA, 12. artikulua

- KATALUNIA, 9.2 artikulua

29

Page 30: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

- EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA, 10.3 artikulua

Nahiz eta eskumena hartu, autonomia-erkidego guzti horiek ez

dute foru-zuzenbidearen inguruan lege autonomikorik egin, soilik

batzuek: Kataluniak, Aragoik, Balear Uharteek, Galiziak,

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak. Gure kasuan,

zehazki, 1992ko Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legea

da, 3/1992, uztailaren 1ekoa. Lege horrek arautzen ez dituen

esparruetan, ordezko araudia Kode Zibila izango da, jakina denez.

30

Page 31: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

II.- EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA

3. GAIA: “Euskal Zuzenbide zibila historian zehar”

Gai honek, aurrekoak bezala, iraganari so egiten dio, baina kasu

honetan, egun Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten lurraldeen

ibilbide historikoa aztertuko dugu. Beraz, aurreko gaiko ikuspegi orokor

hura zehaztu egiten da, honako gai honetan, euskal lurraldeen

garapenean. Irakasgaiaren programak Arabako, Gipuzkoako eta

Bizkaiko probintzien bilakaera iragartzen duen arren, zertzelada batzuk

sartuko ditugu Nafarroako eta Iparraldeko probintzien inguruan, “Euskal

Zuzenbidea” esamoldea ahalik eta zehatzen osatze aldera. Lurralde

bakoitzaren bilakaera jorratzen hasi baino lehen, ordea, bi hitz esango

ditugu bakarkako azterketa horien oinarrian dagoen abiapuntuari

buruz.

Aurreko gaiaren atarian adierazten genuen legez, VIII. mendetik

XIII. mendera bitartean, ARAUDI SAKABANATUAren garaian,

ordenamendu juridiko orokorra hiri-zuzenbideekin osatzen zen

(lokalismo juridikoa): gizabanako bakoitza bere bizitokiko araudiaren

menpe dago, eta hiri edo udalerri bakoitzak bere ordenamendua dauka,

lokala. Ordenamendu horiek komunitatearen oniritzia dute oinarri, Jaun

edo Erregearen onarpenarekin batera; FORU edo HIRI-GUTUN forma

hartzen dute. Erdi Aroko foru horien artean, ordea, bereizketa

garrantzitsu bat egin beharra dago: foru batzuek, hiri-gutunekin batera,

hiribilduak sortzeko balio izan zuten. “Foru frankoak” ziren, “udal-

foruak”, eta erregeek hiribilduak (villas) sortzeko erabiltzen zituzten;

pribilegio sortaz osatuak zeuden. Hiriak birsortzeko bide azkarra eta

eraginkorra izan zen hori. Foru-familia batzuk sortu ziren, eta horiek

aplikatzen ziren, kasuan-kasuan aldaketa batzuk eginda, hiri bakoitzean

(Logroñoko forua Gasteizen, Estellako forua Donostian...). Lehenengo

31

Page 32: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

testu juridiko idatziak izan ziren horiek, eta haien helburua zen hirietan

sortzen ari zen klase burgesari pribilegio multzo bat ematea.

Baina “foru franko” horiek desoreka bat sortzen dute

HIRIBILDUAren eta LUR LAUAren artean; hau da, hirigunearen eta

landagunearen artean. Desoreka hori ekiditeko, landaguneek, batuta,

beren “foruak” aldarrikatu zituzten, lurralde bakoitzeko BATZAR edo

BILTZAR NAGUSIen bidez. “Foru” horiek, ordea, ez dute pribilegiorik

jasotzen, mendeetako ohiturak lege bilakatzen dituztenak baizik

(ordura arte lurralde horietan indarrean zegoen ohiturazko zuzenbidea,

idatziz, lege bihurtuak). Horixe da guri interesatzen zaigun foru

multzoa, “foru frankoak” ez direnak. Abiapuntu horretatik hasiko dugu,

beraz, euskal lurraldeen lehenengo zuzenbide idatziaren inguruko

azterketa2.

3.1.- Arabako Zuzenbide zibila

XI. eta XII. mendeetan, gaur egungo Arabako lurraldearen % 40

ARRIAGAKO KOFRADIAren mende zegoen. Kofradia noble talde

boteretsu bat zen, Gaztelako eta Nafarroako erreinuen artean bere

menpekotasuna aldatzen zuena. Talde horrek haien buruzagi izango

zen Jauna aukeratzeko ahalmena zeukan, eta lurrak bere mende zituen.

Oraindik Araba Nafarroako Erreinuaren parte zelarik, Nafarroako Antso

Jakitunak, talde handi horien boterea ezereztu nahian, 1180. urtean

Gasteiz sortu, eta bertako hiritarrei “foru franko” bat eman zien

(Agurainen, Trebiñun eta Laguardian bezala). Foru horiek hiriguneak

birpopulatzeko asmoz egindako pribilegio sorta bat ziren: Logroñoko

forua (Jacako foruen familiatik eratorria). Baina 1200. urtean, Alfontso

2 “Foru” hitza Gaztelako Zuzenbidean du oinarri. Ez dugu aurkituko esamolde hori Galizian, Katalunian (Usatges), Aragoin (Observancias) edo Balear Uharteetan lurralde horietako berezko zuzenbidea adierazteko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gaztelako Erreinuaren parte izan ziren 1200. urteaz geroztik, gutxi gora-behera. Hori dela eta, “foru” hitza erabili zen hemen, lege bilakatutako gure ohiturak adierazteko: herriak sortzen zituen, eta Erregeak edo Jaunak beteko zituela zin egiten zuen, Gaztelako Erreinuaren eta lurralde horien arteko autonomia-batasunaren oreka mantentzearren (CELAYA IBARRA, Derecho foral y autonómico vasco, tomo I, Derecho foral, Universidad de Deusto, Bilbao, 1989, 9.-10. orr.).

32

Page 33: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

VII.ak, Gaztelako erregeak, Gipuzkoa eta Araba konkistatu zituen

(batzuek borondatezko anexio bat izan zela adierazi izan dute), eta

Alfontso X.ak, 1271. urtean, gasteiztarrei errege-forua eman zien,

beste “foru franko” bat.

1332. urtean, ARRIAGAKO KOFRADIA desegiten da, eta Gaztelako

Erreinuaren zerbitzura jartzen da, bere “borondatez” [pacto de

voluntaria entrega]: Alfontso XI.a Jaun eta Errege gisa onartu zuten

Kofradiako nobleek, eta haiei ere errege-forua aplikatu zitzaien,

Gaztelako testua. 1348an Alfontso XI.ak ALCALA-KO ORDENAMENDUA

aldarrikatu zuen Gaztelako Erreinuan, eta, beraz, testua aplikatzen zen

Gasteizen eta Kofradiak Gaztelako Erreinuaren mendera pasatutako

Arabako zatian. Gaur egunera arte iraungo du egoera horrek, izan ere,

garai hartatik, Arabako lurralde gehienean, lehen Gaztelako zuzenbidea

indarrean egon da, eta gaur egun, Espainiako zuzenbidea (Kode Zibila).

Logroñoko foru frankoa (Gasteizi, 1180an, Antso Jakitunak

emana).

Gaztelako errege-forua (Gasteizi, 1271an, Alfontso X.ak

emana).

ARRIAGAKO KOFRADIA 1332an desegin (gaur eguneko Arabako

lurraldearen % 40), eta Gaztelako Koroan sartu. Errege-forua

Zuzenbide aplikagarri.

33

Page 34: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Alfontso XI.ak ALCALA-KO ORDENAMENDUA aldarrikatu.

Gaztelako Zuzenbidea bildu bertan: hiribilduetan eta Kofradiak

Gaztelari emandako lurretan aplikatu.

Gaur egungo egoerak bere horretan dirau.

Araba gehiena Kode Zibilaren eremupean dago.

Garai bertsuan, AIARAKO FORUA aldarrikatu zen 1373. urtean

(nahiz eta data zehatza eztabaidagarri izan den autoreen artean),

Aiarako herri guztietan ordura arte indarrean zeuden usadio eta

ohituren bilduma idatzia (lege-testu gisa plazaratzen dena, alegia).

Aiarako Forua ez da “foru franko” bat, lehenago aipatu ditugunak

bezala. Foru hori Aiarako Zuzenbide pribatua jasotzen duen lege-testua

da, aiararrek sortua eta Erregeak onartua, hain zuzen ere.

1462. urtean Aiara Arabako Anaiartean sartu zen: Anaiartea

delinkuentziaren aurka sortutako instituzioa zen, izatez, pertsonak,

herriak, bideak, basoak eta ondarea, oro har, bandokideengandik eta

gaizkileengandik babesteko asmoz. Anaiarteak bere ORDENANTZAK

zituen, gehienak arau penalak, baina BATZAR NAGUSIAri eta AHALDUN

NAGUSIAri buruzko arauak ere bazituen, Zuzenbide publikoaren arloan

(Aiarako Forua, ondorioz, zabaltzen da 1469an, arlo penal batzuk

erantsiz, garai hartako Anaiartea zela medio). Dirudienez, hala ere,

1487. urtean Aiarako biztanleek uko egin zioten beren foruari (alderdi

batzuk, hala ere, atxiki zituzten: zigortzeko inor kartzelatzea debekatua

zegoen Aiaran; alkateen izendapena foruaren arabera egiten zen, eta

oinordetza bidez xedatzeko askatasun osoa zegoen); haien lurraldean

Gaztelako zuzenbidea aplikatzeko eskatu zuten, eta Errege Katolikoek

ontzat eman zuten, bistan denez, aldaketa hori. Egoerak bere horretan

34

Page 35: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

iraungo du Aiaran, Bizkaiko eta Arabako KONPILAZIOA aldarrikatu arte

1959. urtean (Eranskina ez zen argitaratu, azkenean), bertan 61., 62.

eta 63. artikuluak Aiarako Foruari buruzkoak baitira. Azkenik, 1992ko

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legean, Aiarako Forua

131. eta hurrengo artikuluetan jaso zen.

Aiarako Foruaren lehenengo testu ezaguna, 1373. urtekoa

Aiarako Foruaren “zabaltzea” 1469. urtean

Aiaratarren “ukoa” Gaztelako Zuzenbidearen alde, 1487.

urtean (Aiarako Foruko alderdi batzuei eutsi)

Bizkaiko eta Arabako Konpilazioa, 1959. urtean (61.-63.

artikuluak)

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legea, 1992.

urtean (134.-145. artikuluak)

Bukatzeko, aipatu behar dira LAUDIO eta ARAMAIO udalerriak.

Horiek Arabako lurraldera pasatu ziren 1489an (Aramaio) eta 1491n

(Laudio). Konpilazioan, Bizkaiko Zuzenbidearen barnean geratu ziren,

35

Page 36: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

eta, egun indarrean dagoen legearen arabera, Bizkaiko Forua aplikatu

behar zaie.

3.2.- Gipuzkoako Zuzenbide zibila

Gipuzkoako lurraldea, Arabakoa bezala, Nafarroako eta Gaztelako

erreinuen artean kolokan zegoen, batzuetan baten mendean, besteetan

kontrarioarenean (badirudi, berez, Nafarroako Erreinuaren parte zirela

bi lurraldeak, Bizkaiarekin batera). Bi erreinuen arteko lehia Gaztelaren

aldera lerratu zen, eta 1200. urtean Alfontso VII.ak Gipuzkoa bere

agindupera ekarri zuen. Ordura arte, BASERRIA zen, beste euskal

lurraldeetan gertatzen zen bezalaxe (egia esanda, Pirinioen magaleko

herri guztietan bezala), ekonomiaren oinarri, baita gizarte-

antolakuntzaren muina ere. Zuzenbidea ohiturazkoa zen, eta familia

eta bere “etxea” ziren gizartearen oinarrizko “zedula” (nekazariak eta

abeltzainak, batez ere).

Baina XIII. mendearen hasieran, Gaztelako Erreinuaren barnean,

Gipuzkoako gizarteak aldaketa handiak jasan zituen. Horrela, Gaztelako

Erregeek (lehenago nafarrek egin zuten bezala) HIRIBILDUAk sortzeko

politikan sutsu jarraitu zuten: hiribildu horiek garatzeko interes

ekonomiko argiak zeuden, izatez (merkataritza, itsasgintza eta

artilearen merkataritza Flandes-ekin, klase burgesa handitzea...). Hiria

sortzeko, Arabaren kasuan aipatzen genuen bezala, “foru franko” bat

ematen zen; erregeak hiriguneari “foru” edo “pribilegio” multzo bat

ematen zion, hura birpopulatzeko asmoz, kanpoko eta bertako

jendearekin. 1180. urtetik 1383. urtera, errege nafarrek eta gaztelauek

26 hiribildu sortu zituzten Gipuzkoan, batzuei Donostiako Foru frankoa

emanez, eta beste batzuei, Gasteizkoa. Horiek, era berean, Estellako

eta Logroñoko foru familietatik eratorritako pribilegioak dira, nahiko

antzekoak, gehienetan. Baina, jakin badakigu “foru” horiek ez direla

gipuzkoarren ohiturazko zuzenbidea jasotzen dutenak, Aiarako Foruan

bezala (1373). Egia esanda, Gipuzkoak ez zuen izan, Bizkaiak eta

36

Page 37: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Arabak izan zuten bezala, bere Zuzenbidea idatziz lege bihurtzeko

aukera, eta 1348an, ALCALA-ko ORDENAMENDU gaztelaua

aplikatzen hasi zitzaion, Arabako zati handi bati bezala, alegia. Hala

ere, herritarrek beren ohiturak Gaztelako legediaren gainetik erabiltzen

jarraitu zuten, baina praktika hori ez zuten lege bilakatu.

XIV. mendearen bukaeran, Gipuzkoako hiribildu guztiak batu ziren

ANAIARTE batean, Gaztelako hiribilduengandik zeharo independente,

gainera. Anaiarte hori “bandokideen borrokek” sortzen zuten

biolentziatik babesteko neurri bat izan zen hasieran, baina, bide batez,

gizarte-antolakuntza berri bat ezartzea ahalbidetu zuen probintziaren

onerako. 1397. urtean, Koaderno bat plazaratu zuten Batzar Nagusien

oniritziz (Getariako Batzarra, hain zuzen ere). Arau penalak eta

prozesalak zituen gehienbat, eremu publikoari zegozkionak. Horixe izan

zen Gipuzkoak izan zuen lehenengo legea, eta ondoren 1457ko eta

1463ko eta 1482ko Koadernoek jarraitu zuten bide horretatik.

Gaztelako erregeek oniritzia ematen zieten, bai Anaiarteari baita Batzar

Nagusiei ere, Frantziaren mugaldeko lurraldean bakea mantentzeko

kontrol-tresna bikaina izan baitzen.

Arlo publikoan izan zuen garapen nabarmena Gipuzkoako

lurraldeak, baina bere Zuzenbide zibilari dagokionez, ez zen, sekula,

lege-testurik egin hura jasotzeko, auzoko lurraldeen kasuan ez bezala.

Hala ere, ikerketa ugarik argi uzten duten legez (NAVAJAS LAPORTE),

gipuzkoarrek jarraitu zuten bizitzaren hainbat eremu pribatutan ohitura

aplikatzen, Gaztelako ordenamenduaren gainetik. Izatez, XVI. eta XVII.

mendeetan zehar, Gipuzkoak, Bizkaiarekin eta Arabarekin batera,

“FORU-BAIMENA” (pase foral) erabili zuten, bere pribilegio eta foruen

kontra inposatu nahi ziren arau guztien aurrean (“se obedece, pero no

se cumple”). Lurralde horiek beren ordenamendu berezia (Gipuzkoaren

kasuan ohiturazkoa, arlo pribatuan) babesteko erabili zuten “foru-

baimena”, ia XIX. mendearen hasiera arte: Batzar Nagusiek

artikulatzen zuten.

37

Page 38: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Kodegintza-prozesua bukatuta, ERANSKIN eta KONPILAZIOen

garaian Gipuzkoak ez zuen bere Zuzenbide pribatua lege-testu

bihurtzeko aukerarik izan, “lurralde foruduna” ez baitzen, besteak

bezala. Auzokoek bazituzten beren foruak, beren zuzenbidea jasotzen

zutenak, baina Gipuzkoak ez. Horixe da lurralde horrek konpilaziorik ez

edukitzeko arrazoi ofiziala, behintzat. Espainiar Konstituzioa

aldarrikatzearekin batera, egoera aldatu egin da Gipuzkoarentzat: izan

ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren parte izanik, Gasteizko

Legebiltzarrak Zuzenbide zibilari buruz legeak egiteko eskumena du,

hiru probintzientzat, jakina. Aukera hori ez da, baina, aprobetxatzen,

eta Gipuzkoari buruz artikulu bat soilik jasota dago, 1992ko legean

(147.a, hain zuzen): “1. Baserriaren eta familiaren ondasunen

antolaketari buruzko ohitura zibilen indarra aitortzen da, ohiturok

Eusko Legebiltzarreko legearen bidez eguneratu egin beharko direla. 2.

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako foruzko erakundeek bultzatu eta

sustatu egingo dituzte Lurralde horretako ohiturazko zuzenbidea gaur

egunean duen indarraren araberako behin betiko idazkeraz hornitua

gera dadin lortzeko lanak”. Lan horiek burutu ziren, ordea, eta horien

fruitu den 3/1999 Legea, azaroaren 26koa, aldarrikatu ere, 1992ko

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legea aldatuz

Gipuzkoari dagokionez.

3.3.- Bizkaiko Zuzenbide zibila

Goiz Erdi Aroan, Bizkaia hiru zatitan banatuta zegoen (GREGORIO

MONREAL): Bizkaia nuklearra, Enkarterriak eta Durangaldea. Hiru

eremu horiek, hasieran bereiziak, XIII. mendetik aurrera osatuko dute

Bizkaiko Jaurerria, administrazio-entitate bateratua, alegia. Gainera,

aipatu egin beharra dago hiru eremu horietan, era berean, hiribilduak

(villas) eta lur laua zeudela: hiru lurralde horietan badaude

hiribilduak, erregeek emandako pribilegio edo foru frankoen bidez

sortuak, eta lur laua, landagunean edo nekazaritza-eremuan kokatua.

Lehenengoek foru frankoak zituzten, eta lur lauak ere, eremu

38

Page 39: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

bakoitzean, bere interesak aldezteko erreakzio gisa, lege bihurtu zuen

bere Zuzenbide pribatua, Batzar Nagusien bitartez. Horrela, Durangok

bere forua izan zuen (“Durangoko Forua” data ezezagunekoa da,

baina autoreek XIV. mendean kokatzen dute, Aiarakoa bezala);

Enkarterriek berea, “Avellanedako Forua” (1394) eta, geroago,

“Enkarterriko Foru” berriztatua (1505), eta Bizkaia Nuklearrak,

ahaltsu eta garrantzitsuena, berea, “Bizkaiko Foru Zaharra” (1452).

Hiru foruak egongo dira indarrean aldi berean, baina bakoitza

lurralde-eremu batean. Izan ere, nahiz eta Bizkaia izeneko jaurerria

osatu hirurek XIII. mendetik aurrera (Gaztelaren Koroaren barnean);

ordenamendu-aniztasuna mantendu eta errespetatuko da. Bizkaiko

Foru Zaharra Bizkaia Nuklearreko lur lauan aplikatzen zen, eta

Durangaldekoa eta Enkarterrietakoa, eremu horietako lur lauan, era

berean. Hiribilduak, berriz, erregearen interesen zerbitzuetara sortu

ziren (merkataritzako eta ekonomiako interesak, politikoez gain), eta

haren pribilegioei esker eraiki ziren. Gaztelako Zuzenbidea aplikatuko

zitzaien: Horrenbestez, sartu ziren ALCALA-ko ORDENAMENDUA

(1348) eta, gerora, TORO-ko LEGEAK (1505) Bizkaian, Araban eta

Gipuzkoako lurraldeetan. Hiribilduek Gaztelako Zuzenbidea izango

zuten oinarri, eta lur lauak aipatutako foruetan jasotako ohiturazko

zuzenbidea. Erdi Aroan hasi zen, beraz, egun oraindik indarrean dagoen

ezberdintasun juridikoaren arrazoia.

Hirurogeita hamalau urte geroago, 1526an, Bizkaiko Foru

Berria aldarrikatu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek. Lege-testu horrek

Zuzenbide publikoaren eremuari dagozkion gaiak jasotzen zituen

(horietariko batzuk ere hiribilduetan aplikatzen ziren), baita Zuzenbide

pribatuari buruzkoak ere. Azken horiek soilik aplikatuko dira Bizkaiko lur

lauan, ez hiribilduetan. Ikus daitekeenez, banaketak jarraitzen du:

hiribilduetan Gaztelako ordenamendu juridikoa dago indarrean, eta lur

lauko biztanleen harreman pribatuak, aldiz, ohiturazko Zuzenbidearen

bidez arautzen dira, lege bihurtuta, jakina (1452. urtetik).

39

Page 40: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Aldaketa nabari bat dago, ordea. Bizkaiko Foru Berria Bizkaia

osoan aplikatzen hasi zen 1574. urtetik aurrera; hau da, Enkarterrietan,

Durangaldean eta Bizkai Nuklearrean, inolako bereizketarik egin gabe.

Testuan, hala ere, Gaztelako Erreinuko unibertsitateetan ikasitako

juristen eragina nabarmena da, Gaztelako ordenamenduaren elementu

batzuk barneratzen baitituzte Bizkaiko foruan.

Ia lau mende egongo da indarrean 1526ko Foru Berria Bizkaiko

lur lauan; izan ere, 1900 eta 1928. urteetako ERANSKINak argitaratu

ez zirenez, 1959. urteko KONPILAZIOA aldarrikatu arte itxaron behar

izan zen. Testu hori, gainera, hiribildu eta lur lauaren arteko bereizketan

oinarritzen da; hiribilduetan KODE ZIBILA aplikatuko da, iraganari

jarraiki. Konpilazioak ia bi hamarkada indarrean zeramatzala, Espainiar

Konstituzioa aldarrikatu zen 1978ko abenduaren 6an, eta, ikusi

dugunez, 149.1.8 artikuluak autonomia-erkidegoei haien “Foru

Zuzenbide zibil berezia aldatzeko, kontserbatzeko eta garatzeko”

eskumena eman zien. Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen hori

onartu (EAEE 10.5 artikulua), eta 1992an, Euskal Herriko Foru

Zuzenbide Zibilari buruzko Legea aldarrikatzen du. Bizkaiaren kasuan,

zehazki, hiribildu eta lur lauaren arteko bereizketak indarrean jarraituko

du.

3.4.- Beste euskal lurraldeen Zuzenbide zibilaren

bilakaera

40

Page 41: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

A) NAFARROA

GOYHENECHEk idatzi duen bezala, Nafarroako instituzioak oso

ezberdinak dira beste euskal lurraldeetakoen aldean, eta arrazoiak

historian bertan aurki ditzakegu. Alde batetik, erromanizazioa

nabarmena izan zen Nafarroako hegoaldean, eta antzinako euskal

egiturak eraldatu zituen. Bisigodoen eta musulmanen aurka borrokatu

beharrak, bestalde, monarkiaren eratzea ekarri zuen, antolakuntza

militarrarekin batera. Izatez, Nafarroa Europaren eta Iberiar

penintsularen arteko zubia izan da mendeetan (Donejakue bidea,

frankoen gurutzadak musulmanen kontra...). Frantziako legediaren

eragin handia dauka, beraz, eta, hori dela eta, beste euskal lurraldeak

baino kontserbadoreagoa da: nobleak eta eliza klase pribilegiatuak

izango dira. Hala ere, Nafarroa nortasun handiko lurraldea izan da beti

Euskal Herriaren barruan, seguruenik “estatu independente bat izan

delako XVI. mendera arte” (CELAYA IBARRA).

Hiribilduak sortzeko erabili ziren “foru franko” edo “udal-foru”ez

gain, XIII. mendean nafarren ohiturazko zuzenbidea lege bilakatu zuen

testu garrantzitsu bat aldarrikatu zuten: FORU OROKORRA. Erregeek

arau sorta hori (forua) beteko zutela zin egiten zuten, eta, horregatik,

edozein aldaketak Nafarroako Gorteen baimena behar zuen. Horrela,

Gorteek, Erregearekin batera, “Hobekuntzak” (amejoramientos) egin

zituzten, 1330ean Filipe III.ak eta 1418an Karlos III.ak, baina azken hori

ez zen inoiz ere aplikatu Nafarroan, lurraldean indarrean zeuden ohitura

eta tradizioen kontrako arauak baitzituen. 1515. urtean, Errege

Katolikoek Nafarroa konkistatu eta Gaztelako koroaren menpe jarri

zuten; ondorioz, Nafarroako Estatuak independentzia galdu zuen. Hala

ere, mantendu zituen bere instituzioak eta gobernu-organoak, eta lege-

bildumak ere egin ziren (garrantzitsuena, Novísima Recopilación de las

Leyes de Navarra, Joaquín Elizondok idatzia 1724tik eta 1726ra

bitartean).

41

Page 42: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Ez zuen ERANSKINik izan Kode Zibilak, argitaratu zenean, eta

1973an NAFARROAKO KONPILAZIOA aldarrikatu zen. Badauka lege

autonomikorik, Konpilazioa aldatzeko legea (5/1987, apirilaren 1eko

FORU-LEGEA), egun indarrean dagoena.

B) LAPURDI

MAITE LAFOURCADEk dioen bezala, behintzat, Iparraldeko

lurraldeetatik Lapurdi izan zen bere instituzioak ondoen gorde zituena,

gutxienez 1789ko Frantziako Iraultzara arte. Instituzio horiek faktore

hauek izan zituzten aurka: Zuzenbide feudala, Zuzenbide erromatarra,

eta Frantziako monarkiaren politika zentralista.

Lapurdi Ozeano Atlantikoaren, Aturri ibaiaren eta Landen artean

dago kokatua, Espainiako eta Frantziako Estatuen mugan, hain zuzen

ere. Baionako hiria Lapurditik atera egin zuten (banatu egin zituzten)

1174an, HIRIBILDU bihurtu zutenean, Akitaniako Dukearen aginduz

(Rikardo III, Lehoi-bihotza). Bizkondeak Uztaritzera ihes egin zuen, eta

geroztik hura izan zen Lapurdiko hiriburua [Lapurdiko Bizkonderria

1023an sortu zuen Nafarroako Antso Nagusiak, eta geroztik bizkondeak

egon ziren agintean]. 1451n sinatu zen BELZUNTZE-ko ITUNAren

bidez, Lapurdi Frantziako Erregearen menpe geratu zen, eta bere

instituzio eta berezitasunak Frantziako Iraultzara arte atxiki zituen.

Zuzenbide zibilari gagozkiola, esan beharra dago Familia eta

Oinordetza Zuzenbidean arauak beste euskal lurraldeek zituztenen

antzekoak zirela (sexuen arteko bereizketarik ez etxearen oinordetzan,

oinordeko bakarraren sistema, etxearen osotasuna eta zatiezintasuna,

dotea...).

D) ZUBEROA

42

Page 43: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Oso iluna da, historialarien iritziz, Zuberoako Bizkonderriaren

sorrera edo jaiotza. Antza, Gilen Azkarra izan zen lurralde horretako

lehenengo bizkondea (1023-1040), eta titulua Antso VI.aren eskutik

jaso zuen. 1256. urtetik aurrera, aldika, ingelesek beren mendean izan

zuten Zuberoa, eta Mauleko gazteluan KAPITAIN bat jarri zuten.

Ingelesen agintaldi hura bukatu zen XV. mendean, eta 1520an

Zuberoako ohiturak bildu ziren testu baten, baina oso gutxi garatu

ziren, garai hartarako. Bearnoko hizkuntzan dago idatzia bilduma hori,

ez euskaraz, ez frantsesez (biztanleek euskaraz hitz egiten zuten, eta

agintea Frantziak zuen). Itxura batean, Zuberoan antzinatik dokumentu

publikoak bearnesez idazteko ohitura zegoen.

Zuberoako Zuzenbide pribatuak ez zuen garapen handirik izan;

funtsean; oinordetza-sistema, adibidez, beste euskal lurraldeek zutena

zen, antzekoa, baina ez zuen, etorkizunera begira, bere lekurik lortzerik

izan.

E) NAFARROA BEHEREA

Nafarroa Beherea Erdi Aroko Nafarroako Estatu independentearen

iparraldeko lurraldea zen, pixkanaka Frantziako erregeen dinastien

menpera pasatu zena, batez ere Errege Katolikoek Nafarroa konkistatu

zutenean. Nafarroako Foru Orokorra mantendu zuen 1611. urtera arte,

baina urte horretan foru berri bat onartu zen, hura ordezkatzeko asmoz.

Frantziako Iraultza piztu zenean, ordea, bere Zuzenbide propioa galdu

zuen, Iparraldeko beste lurraldeek bezala. Zuzenbide pribatuari

dagokionez, euskal lurraldeek oinordetza eta familia arloan zituzten

arau berberak zituen, ondare tronkalaren babesean oinarrituak.

4. GAIA: “Legegintza zibilaren inguruko eskumen-eremua”

43

Page 44: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Historiari begiratu ondoren, hurrengo gaiek egungo egoerari so

egiten diote, indarrean dagoen legeriaren sorrera abiapuntu hartuta,

beraren egitura eta edukiaren inguruko azterketan oinarriturik. Helburu

hori gauzatzeko hiru ataletan banatuko dugu laugarren gai hau. Has

gaitezen lehenengoarekin: hasieratik.

4.1.- Konstituzioko araudia eta EAEAEko 10.5 artikulua

Esan dugunez, 1978. urteko Espainiar Konstituzioak ordura arte

indarrean zegoen antolaketa politikoa eraldatu zuen, eta 2. artikuluan

AUTONOMIEN ESTATUA aldarrikatu zuen: “La Constitución se

fundamenta en la indisoluble unidad de la Nación española, patria

común e indivisible de todos los españoles, y reconoce y garantiza el

derecho a la autonomía de las nacinalidades y regiones que la integran

y la solidaridad entre todas ellas”. Ikus daitekeenez, Autonomiak

eratzea ez da inposaketa bat, baizik eta Espainiako estatuko

“nazionalitateek” eta “eskualdeek” beren burua antolatzeko era

berri bat, eskubide baten oinarrian. Honela jasota dago EKko 143.

artikuluan: “En el ejercicio del derecho a la autonomía reconocido en el

artículo 2 de la Constitución, las provincias limítrofes con

características históricas, culturales y económicas comunes, los

territorios insulares y las provincias con entidad regional histórica

podrán acceder a su autogobierno y constituirse en Comunidades

Autónomas con arreglo a lo previsto en este Título y en los respectivos

Estatutos”. Autonomia-eskubidea, beraz, Espainiar Konstituzioaren eta

Autonomia Estatutuen esparruan egikaritu beharko da. Hala ere,

Espainiako Gorte Nagusiek atal horretan aurreikusten diren ezaugarriak

betetzen ez dituzten probintziei eman diezaiekete autonomia osatzeko

aukera, lege organiko baten bidez. Hala gertatu zen, kasurako,

MADRILekin, ERRIOXArekin, MURTZIArekin, ASTURIASekin eta

KANTABRIArekin (EKko 144. artikulua).

44

Page 45: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Hala ere, Espainiar Konstituzioaren testuak berak hitz egiten du,

autonomia eratzeko eskubide horren subjektu gisa, NAZIONALITATE

eta ESKUALDEei buruz, Espainiako estatua osatzen duten lurraldeen

artean bereizketa argia eginez. Izan ere, autonomia-erkidegoa eratzeko

prozesuan hainbat bide eskaini dira, eta horiek ere garbi jaso dira: alde

batetik, “bide geldoa”ri jarraitu dioten autonomiak, eta, bestetik,

“bide azkarra” hartu dutenak.

1.- “Bide geldoa” izan da autonomia gehienek erabili dutena, EK-

ko 143.2 artikuluan ageri dena. Autonomia lortzeko ekimena, kasu

horretan, lurraldeko edozein aldundiri dagokio (edota uharteen arteko

erakundeei) eta udalerrien 2/3i, gutxienez probintziako edo uharteko

hauteskunde-erroldaren gehiengoa ordezkatzen badute. Ekimen hori

aurrera ateratzen ez bada, soilik errepikatu ahal izango da bost urte

igaro ondoren. Egungo autonomia-erkidego gehienek bide horri

jarraituz lortu zuten beren estatusa.

2.- “Bide azkarra” hartu zuten autonomia-erkidegoen artean,

ordea, ezberdintasunak daude: hiru konstituzio-mekanismo daude

oinarrian.

a) Alde batetik, ANDALUZIAren kasua dugu, EK-ko 151.2

artikuluko prozedurari jarraitu ziona. Badu ezberdintasun bat, aurreko

bidearen aldean: probintzia edo uharte bakoitzean udalerrien 3/4en

oniritzia behar du (hauteskunde-erroldaren gehiengoa ordezkatzen

badute, jakina) eta, gainera, erreferendum batean proposamena

berretsi behar du probintzia edo uharte bakoitzeko hautesleen

gehiengo osoak. Prozedura konplexu hori Andaluziak erabili zuen soilik,

esan bezala.

b) Beste aukera bat EUSKADIk, KATALUNIAk eta GALIZIAk

erabilitakoa izan zen, EK-ko BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORrean

oinarritua, alegia: “Los territorios que en el pasado hubiesen

45

Page 46: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

plebiscitado afirmativamente proyectos del Estatuto de Autonomía y

cuenten, al tiempo de promulgarse esta Constitución, con regímenes

provisionales de autonomía podrán proceder inmediatamente en la

forma que se prevé en el apartado 2 del artículo 148, cuando así lo

acordaren, por mayoría absoluta, sus órganos preautonómicos

colegiados superiores, comunicándolo al Gobierno. El proyecto de

Estatuto será elaborado de acuerdo con lo establecido en el artículo

151, número 2, a convocatoria del órgano colegiado preautonómico”.

Horiek izan dira, historikoki, “nazionalitate” deitutakoak, beste

“eskualde”en aurrean argi bereiziz.

d) NAFARROAk, aldiz, beste bide bat, hirugarrena, hautatu zuen,

“foru-erkidegoa”ren izaera oinarri hartuta: EK-ko LEHENENGO

XEDAPEN GEHIGARRIA. Honela dio: “La Constitución ampara y

respeta los derechos históricos de los territorios forales. La

actualización general de dicho régimen foral se llevará a cabo, en su

caso, en el marco de la Constitución y de los Estatutos de Autonomía”.

Hori da, bada, Nafarroari autonomia-erkidegoaren izaera eman zion

Konstituzioko tresna.

Ikus daitekeenez, edozein bide hartuta ere, AUTONOMIA

ESTATUTUA autonomia eratzeko ezinbesteko elementua da, EK-ko

147.1 artikuluak argi eta garbi adierazten duen bezala: “Dentro de los

términos de la presente Constitución, los Estatutos serán la norma

institucional básica de cada Comunidad Autónoma y el Estado los

reconocerá y amparará como parte integrante de su ordenamiento

jurídico”3. Estatutuak Estatuko legeak direla badakigu, lege organikoak,

eta, era berean, autonomia-erkidegoetako arau gorena, haien

autonomiaren edukia zehazten duena, eskumenak bere eginez. Betiere,

3 LORAFNA (Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa, 13/1982, abuztuaren 10ekoa) da, ordea, Nafarroan autonomia-estatutuaren funtzioa betetzen duen Lege Organikoa. Ez da, berez, estatutu bat, baina, funtzio bera betetzen duenez, Estatuan Nafarroa autonomia-erkidegotzat hartzen da.

46

Page 47: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Konstituzioaren mugak errespetatu beharko dituzte lege horiek,

halaber.

Orain arte esandako guztiak zerikusi zuzena dauka autonomia-

erkidegoen ESKUMEN mailarekin. Guztiek izango dituzte instituzio ia

berdinak (exekutiboa, legebiltzarra...), baina botere horiek kudea

dezaketen eskumen maila hasieratik ezberdina izango da. Izan ere,

Espainiar Konstituzioko testuak bi eskumen “zerrenda” dauzka,

hasieratik: autonomia maila bakoitzarentzat bat. “Bide geldoa”

hautatu zutenentzat (MADRIL, ASTURIAS, KANTABRIA, ERRIOXA,

ARAGOI, VALENTZIA, MURTZIA, GAZTELA ETA LEON, GAZTELA-MANTXA,

BALEAR UHARTEAK, KANARIAR UHARTEAK, EXTREMADURA), EK-k

erreserbatzen ditu 148. artikuluko eskumenak soilik. Aldiz, “bide

azkarra” erabili zutenek, 149. artikuluan agertzen diren eskumenak

kenduta (Estatuaren eskumen esklusiboak baitira), beste guztiak

izango dituzte, artikulu horren esparruan betiere. Hala ere, “bide

geldoa” erabili zutenek bost urtean “bide azkarra” hautatu zutenen

eskumen maila bera izatea ere aurreikusten zuen EK-k 148.2 artikuluan.

Izatez, gaur egun desberdintasun oso urriak daude autonomien artean,

“foru-zuzenbidea” eduki edo ez, eta horiek 149.1.8 artikuluan

oinarritzen dira.

Gogora dezagun, beraz, zer dioen artikulu horrek ezberdintasun

horri buruz: “1. El Estado tiene competencia exclusiva sobre las

siguientes materias: (...) 8. Legislación civil; sin perjuicio de la

conservación, modificación y desarrollo por las Comunidades

Autónomas de los derechos civiles, forales o especiales, allí donde

existan. En todo caso, las reglas relativas a la aplicación y eficacia de

las normas jurídicas, relaciones jurídico-civiles relativas a las formas de

matrimonio, ordenación de los registros e instrumentos públicos, bases

de las obligaciones contractuales, normas para resolver los conflictos

de leyes y determinación de las fuentes del Derecho, con respeto, en

este último caso, a las normas de derecho foral o especial”. Lehenago

47

Page 48: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

argi zehaztu dugun bezala, artikulu horrek foru-zuzenbidea duten

autonomia-erkidegoei beren ordenamendu pribatuak (foralak)

garatzeko “baimena” ematen die (Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

88/93 epaian adierazitako zentzuan, jakina). Lurralde horiek gutxi dira:

KATALUNIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA, GALIZIA, ARAGOI,

BALEAR UHARTEAK eta NAFARROA, 1946an antolatu zen

Kongresuaren ondorioz, beren Konpilazioak egin zituztenak4.

Gure kasuan, zehazki, EAEAEko 10. artikuluan ageri dira EAEk

bere burua garatzeko erreserbaturik dituen eskumenak (3/1979,

abenduaren 18ko Legea da Estatutua), modu “esklusibo”an gainera.

Horien artean, 5. zenbakian zera agertzen da: “Euskal Herria osatzen

duten Herrialde Historikoen Zuzenbide Zibil Foral eta berezi —idatzia

nahiz ohizkoaren— kontserbazio, aldatze eta bilakaera, bai eta beraren

indarraren lurralde-barrutiaren finkapena ere”. Eskumen hori

Estatutuan jasotzearen ondorioa da, beraz, 1992an aldarrikatutako

EUSKAL HERRIKO FORU ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKO LEGEA.

4 Puntu horretan aipatu beharra dago VALENTZIAren kasua. Bitxia da ikustea nola Espainiar Konstituzioak materia bakar batean diskriminatu egiten dituen autonomia-erkidegoak: “Zuzenbide zibila”, edo, hobeto esanda, “legegintza zibila“ri dagokiona, hain zuzen ere. Konturatzen bagara, Espainiar Konstituzioak FORALISMO argia hartzen du irizpide nagusitzat, 149.1.8 artikuluan ageri den eskumena eskaintzean. Izan ere, eskumen hori “bide azkarra” erabili zuten erkidegoentzat zen, hasiera baten, haien estatutuetan eskumen hori aitortzen eta onartzen zutenentzat, alegia. Baina Aragoiren eta Balear Uharteen kasuan, nahiz eta ez izan “bide azkar”eko autonomiak eta beren estatutuetan 149.1.8 artikuluko eskumena ez jaso, Estatuak ez ditu horien legeen aurka egin, historikoki lurralde forudunak izan baitira. Valentziak ere mendeetan izan zuen bere ordenamendu propioa, eta, gainera, bere estatutuko 31.2 artikuluan 149.1.8 artikuluko eskumena bere egin du. Hala ere, bere ERRENTAMENDU HISTORIKOen legearen aurka egin zuen Estatuak, antza beraren foru-zuzenbidea bizirik ez baitzegoen Konstituzioa aldarrikatzean (beste bien kasuetan ez bezala). Hala ere, Estatuak onartu behar izan du, 121/1992 irailaren sententziaz geroztik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hala ezarririk, 149.1.8 artikuluak aurreikusten duen foru-zuzenbidea edo berezia garatzeko eskumena ez dagokiela bakarrik konpilazioa izan zuten lurraldeei, baita Konstituzioa aldarrikatu zenean berezko ohitura pribatua bizirik zutenei ere. Eremu horretan (mugatua, hala ere) kokatu da Valentziako legea; bere ohituraren garapen konstituzionalaren barnean, alegia.

48

Page 49: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

4.2.- Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko

Legea

Aipatutako esparrua da, beraz, egun Euskal Autonomia

Erkidegoan foru-zuzenbidearen inguruan dagoen legea sortzea

ahalbidetzen duena. Horrela, zenbait proiektu pribaturen ondorioa da

1992ko legea, hainbat legelarik egindako proiektuen batura bat, hain

zuzen ere.

Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskaera oinarri hartuta,

1988ko ekainaren 17an batzorde bat osatu zen, bizkaitar legelarien

batzorde bat. Talde honen erronka proiektu pribatu guzti horiek testu

bakar batean bateratzea zen. Lan horren fruitua Bizkaiko Aldundiak

onartu egin zuen 1991ko urtarrilaren 22an, eta, onartu ondoren,

Bizkaiko Batzar Nagusiei bidali zien Gasteizko Legebiltzarrera igor

zezaten LEGE-PROPOSAMEN gisa. Prozedura horrek, bistan denez,

Arabako Foru Aldundiaren erreakzioa ekarri zuen; izan ere, ez zen soilik

eguneratu behar Bizkaiko Foru Zuzenbidea, Arabakoak, ere, beharrizan

berdinak baitzeuzkan. Horrela, Arabako Aldundiak 1991ko otsailaren

19an bere batzorde propioa izendatu zuen, lurraldearen berezko

Zuzenbide zibila aztertzeko asmo zorrotzez. Mandatuaren fruitu beste

testu bat izan zen, eta Arabako Batzar Nagusiak onartu egin zuen

1992ko urtarrilaren 31n “Arabako Zuzenbide Zibila eguneratzeko Lege-

Proposamena” izenarekin. Testu hori zela eta, Bizkaiko Batzar Nagusiek

beren testuan Arabako Zuzenbidearen inguruan egindako

erreferentziak ezabatu egin ziren, jakina, eta Bizkaiak 1992ko

martxoaren 21ean bere behin betiko proposamena onartu zuen: “Eusko

Legebiltzarraren aurrean aurkeztu beharreko Lege Proposamena,

Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibila urgentziaz eguneratzekoa”, hain zuzen

ere.

Eusko Legebiltzarrak, ordea, bi testuak aztertu eta gero, bi

eskaera egin zizkien bi batzordeei. Alde batetik, bi lurraldeentzat iturri

49

Page 50: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

komunak ezartzea, ez bakoitzak bereak (biontzat berberak, baizik).

Bestalde, testu bat idazteko eskatu zien Gipuzkoako Zuzenbide

zibila eguneratzeari buruz. Aurkeztutako beste guztiak zuzenean jaso

zuen Legebiltzarraren oniritzia eta onarpena. Zuzenketa gutxi izan ziren

tramitazioan, gehienak Gipuzkoako Zuzenbide zibilaren ingurukoak eta

iturri-sistema komunaren aldekoak.

Ondorioz, bere sorrerarekin erabat koherentea izanda, Euskal

Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legea, 3/1992 uztailaren

1ekoa, hiru liburutan zatitua agertzen da: “Bizkaiko Foru Zibila”,

“Arabako Foru Zibila” eta “Gipuzkoako Foru Zibila”, hain zuzen ere.

Hirugarrena ez da, berez, “foru” bat izango, “ernamuin” bat baizik. Ez

da garatua egongo. Artikulu soil batek, 147.ak, aurreikusiko du bere

etorkizuneko garapena: “1. Baserriaren eta familiaren ondasunen

antolaketari buruzko ohitura zibilen indarra aitortzen da, ohiturok

Eusko Legebiltzarreko legearen bidez eguneratu egin beharko direla. 2.

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako foruzko erakundeek bultzatu eta

sustatu egingo dituzte Lurralde horretako ohiturazko zuzenbidea gaur

egunean duen indarraren araberako behin betiko idazkeraz hornitua

gera dadin lortzeko lanak”. Artikulu horrek iragartzen duen ardura bere

eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiak mandatu bat egin zion 1997ko

uztailaren 29an Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko

saileko zuzendariari, Gipuzkoako ordura arteko ohiturazko zuzenbidea

jasotzeko eta “Foru Zibil”ari buruzko testu edo zirriboro bat aurkezteko.

Horrela, urte bereko urriaren 29an aurkeztu zioten Aldundiari “azken

zirriborroa”. Lan horrek Gipuzkoako baserriaren zatiezintasuna du

oinarri (oinordetza-zuzenbidea, edonola ere). Lehenengo pausotzat

hartu zuten egileek hasieratik. Lan horren fruitu izan zen 3/1999 Legea,

azaroak 26koa, 1992ko Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko

Legea aldarazten duena Gipuzkoako Atalari dagokionez.

Lege horrek 1959an indarrean jarri zen Konpilazioa

indargabetu zuen. Ordutik aurrera, foru-zuzenbideari gagozkiola,

50

Page 51: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

lege-erreferentzia bakarra dago. Hala ere, ez dute legelariek

Konpilazioa eredu gisa hartzen, lege horren edukia eta egitura

antolatzeko, izan ere, Bizkaiko eta Arabako Konpilazioa “xumeegia” da,

batez ere Bizkaiko zuzenbidea zer izan zen islatzeko. 1992ko Legeak

Bizkaiko 1452ko eta 1526ko Foruak hartzen ditu aintzat, bere barne-

antolaketari dagokionez, Bizkaiaren kasuan, eta 1373ko Aiarako Forua,

lurralde horretan indarrean egongo den legedi berriaren egituraketari

gagozkiola. Gipuzkoaren kasuan, bestalde, ohitura izango da

erreferentzia bakarra.

Kritikak jaso izan ditu, hala ere, lege hori prestatu zuen legelari

taldeak. Izatez, autonomia-erkidego oso baten eskumena izan behar

zuen, autonomia-erkidego osorako lege bakar bat eratzeko asmoa

oinarri hartuta. Hala ere, autonomia-erkidego hori osatzen duten

lurraldeek, bakarka eta banatuta, egikaritu duten lanaren fruitua izan

da egun indarrean dagoen legedia. “Autonomismo” bateratu posible

batetatik “foralismo” zorrotz batera igaro da, prozedura horren

bitartez, Euskal Autonomia Erkidego osoaren lege propioa izan zitekeen

hori. Erreforma posibleak hortik doaz, orain, bitxiki.

4.3.- Beste eskumen-eremu batzuetako xedapen zibilak

Orain arte ikusi dugu nola Espainiar Konstituzioak 149.1.8

artikuluan zenbait autonomia-erkidegori haien “Zuzenbide zibila, forala

edo berezia kontserbatzeko, aldatzeko eta garatzeko” eskumena edo

ahalmena ematen dien, betiere Konstituzioa aldarrikatu zen unean

zuzenbide horrek bizirik bazirauen (“allí donde exista”). Eta bitxia da

ohartzea, gainera, eskumen hori “legedi zibila”ri dagokiola,

kontzeptu horrek bilduko balu bezala Zuzenbide zibil osoa, hau da,

foru-zuzenbiderik ez duten autonomia-erkidegoek Zuzenbide zibilaren

inguruan legerik egin ezingo balute bezala.

51

Page 52: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Hori egia ez dela argi frogatu egin da, hau da, tradizionalki “foru-

zuzenbide”tzat hartua izan dena ez dela Zuzenbide zibil osoa. Beste

hainbat esparru Zuzenbide zibilaren barne kokatzen dira, eta

autonomia-erkidegoek legeak egin dituzte horien inguruan, 149.1.8

artikuluko eskumenetik at. Foru-zuzenbidea ez duten erkidegoek ez

ezik, dutenek ere legeak egiten dituzte, beste eskumen-titulu

batzuetan oinarriturik, Zuzenbide zibilaren inguruan.

Argi ikus daiteke aurreko paragrafoan esandakoa EAEAEko 10.

artikuluan. Bertan jasotzen dira Euskal Autonomia Erkidegoari soilik

dagozkion eskumenak, eta, egia esanda, horietariko asko Zuzenbide

zibilarekin zuzenki erlazionatuak daude, eta egun legeak sorturik

gauzatu dira. Gai ugari dira Zuzenbide zibilaren esparruan sartzen

direnak, nahiz eta beste arlo batzuetako araudiarekin bateratua egon

(administrazio-zuzenbidearekin, adibidez):

1.- Mendi-basoak, oihanen erabilera eta zerbitzuak, abelbideak

eta bazka-larreak.

2.- Barne-uretako arrantza, itsaski-bilketa eta arrain-hazkuntza,

ehiza eta ibai-aintziretako arrantza.

3.- Irakaskuntzari, kulturari, arteari, ongintzari, ardura sozialari

eta antzekoei laguntzeko diren Fundazio eta Elkarteak, horiek

beren funtzioak ia erabat Euskal Herrian betetzen dituztenean.

4.- Adingabeen babes eta tutoretzarako, kartzelatzeko eta

bergizarteratzeko erakunde eta etxeen antolaketa...

5.- Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa

6.- Jabego intelektuala eta industriala

52

Page 53: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Hainbat lege egin dira, Zuzenbide zibilaren esparruan, Euskal

Autonomia Erkidegoaren baitan. Hona hemen adibide batzuk:

1.- Fundazioen Legea, 3/1998, otsailaren 12koa

2.- Elkarteen Legea, 12/1994, ekainaren 17koa

3.- Kooperatiben Legea, 1/2000, ekainaren 29koa

4.- Izatezko bikoteen Legea, 2/2003, maiatzaren 7koa

Aurreko lerroetan esandakoak, beraz, zera iradokitzen du: Euskal

Autonomia Erkidegoan ZUZENBIDE AUTONOMIKO bat dagoela,

Estatuak lagatzen dizkion eskumenetatik abiatua eta Gasteizko

Legebiltzarrean sortua. Zuzenbide autonomiko horren barnean,

gainera, badugu ZUZENBIDE ZIBIL bat, beste arlo askorekin batera.

Zuzenbide zibil hori, berriz, etor daiteke EK-ko 149.1.8 artikuluko

eskumenetatik (1992ko Legetik, adibidez) edota beste eskumen-titulu

batzuetatik (EK-ko 148. artikuluan aurki daitezkeenetatik eta Autonomia

Estatutu bakoitzak, esklusiboki, bere egiten dituenetatik).

53

ZUZENBIDE AUTONOMIKOA

PRIBATUA PUBLIKOA

ZUZENBIDE ZIBILA

EK-ko 149.1.8

art.

Beste eskumen-eremu

batzuk

Page 54: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

5. GAIA: “Ezarpen-eremua”

Honako gai honek Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko

Legea du abiapuntu, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen

Zuzenbide Zibil Autonomikoaren arlo konkretu bat arautzen duena.

Oinordetza-sistema eta ezkontza-eraentza ekonomikoaren printzipioak

gauzatzen ditu, eta, tradizionalki, foru-zuzenbide deitu izan zaio.

Horrela bada, lege horren ezarpen-eremuaren inguruan arituko gara gai

honetan, lurralde-ezarpenari buruz eta ezarpen-eremu pertsonalari

buruz: hau da, non aplikatzen den eta nori aplikatzen zaion. Has

gaitezen, bada, lehenengo atalarekin.

5.1.- Lurralde ezarpen-eremua

Aurreko gaian ikusi ahal izan genuen bezala, EHFZZLa, bere

sorrera-prozesuarekin batean, hainbat bloketan dago banatua. Euskal

Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru probintzien arabera antolatuta

daude bloke argi eta bereizi horiek. Honatx legearen EGITURARI

buruzko eskema labur bat:

1.- Zioen adierazpena

2.- Atariko Idazpurua edo Titulua: “Foru Zuzenbidearen

iturburuak” [1.-4. artikuluak]

3.- I. LIBURUA: “Bizkaiko Foru Zibila” [5.-130. artikuluak]

4.- II. LIBURUA: “Arabako Foru Zibila” [131.-146.

artikuluak]

5.- III. LIBURUA: “Gipuzkoako Foru Zibila” [147.-188.

artikuluak]. Hiru artikulutan dago banatua 1999ko legea,

eta bigarrenean jasotzen dira aipatutako 147.-188.

artikuluak.

54

Page 55: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

6.- Lehenengo Xedapen Gehigarria

7.- Bigarren Xedapen Gehigarria

8.- Hirugarren Xedapen Gehigarria

9.- Xedapen iragankorrak

10.- Indargabetze-erabakia

11.- Azken Xedapena

Hiru Foru Zibilen ezarpen-eremuarekin hasiko gara segidan, izan

ere, beste atal guztiak (Atariko Titulua eta Xedapenak) hiru Foru-Zibilak

aplikagarri diren lurralde-eremu osoan indarrean baitaude,

amankomunak diren heinean.

1.-“BIZKAIKO FORU-ZIBILA”

Atal honi Lehenengo Tituluak ematen dio hasiera, “Foru-arauen

ezarpena”z aritzen dena, hain zuzen ere. Titulu horren lehenengo

kapitulua da, zehazki, lehenengo sailean, lurralde-eremuari buruz

jarduten duena, 5.-11. artikuluetan. Azter ditzagun, banaka.

Artikulu horrek dioen bezala, “Foru honek, Bizkaiko Lurraldeko

berezko legeria zibila denez, bere osotasunean izango du indarra Lur

Lauan”. Guk jakin badakigu lege hori ez dela Bizkaian edota Euskal

Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen Zuzenbide zibil guztia,

badagoela gehiago. Baina egia da historian zehar Bizkaiko Foru

Zaharrak (1452), Berriak (1526) eta Konpilazioak (1959) arlo

batzuetako Zuzenbide zibila jaso dutela, Bizkaiko lurraldeari

dagokionez. Historian zehar, badakigu araudi hori lur lauan

(elizateetan) zela aplikagarri soilik, hiribilduetan edo hirietan Gaztelako

Zuzenbidearen ordenamendua aplikatzen baitzuten. Bizkaiko historiari

so eginda ezberdintasun horrek justifikazio bat izan zuen arren, ezin

esan daiteke egun desberdintasun horrek zentzurik duenik. Eusko

55

5. ARTIKULUA

Page 56: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Legebiltzarrak aprobetxatu behar izan zuen EK-ko 149.1.8 artikuluak

ematen zion eskumenak elizateak eta hiribilduak ordenamendu juridiko

bakar batean bateratzeko. Ez zuten, baina, legelari bizkaitarrek hala

ulertu abagune hura, eta ezberdintasun historikoa mantentzea erabaki

zuten. Gaur egun, ordea, legelari berberek aldatu nahi dute ezarpen

hori, EHFZZL aldatzeko aurreproiektuari erreparatuz gero.

Atal horrek azaltzen du, beraz, zer den Bizkaian lur laua: “Lur

laua deritzo Bizkaiko Lurralde osoari, Balmaseda, Bermeo, Durango,

Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa,

Otxandio, Portugalete eta Plentzia hiribilduetako eta Urduña hiriko alde

forugabea eta Bilboko gaur egungo udal-mugarte osoa kanpoan utzita.

Kanpoan utzitako lurraldean legeria zibil orokorra izango da ezargarri,

Foru hau ezargarri den guztietan izan ezik”. Beraz, artikuluak argi

bereizten ditu hiribilduak eta elizateak. Elizate guztietan izango da

aplikagarri lege hori, Bizkaiari dagokionez, jakina, salbuespenik gabe.

Hiribilduei edo hiriei dagokienez, ordea, Forua aplikagarria izango da

haien inguru guztian, baina ez jatorrizko hirigunean. Argigarria da, ildo

horretatik, zazpigarren artikuluak dioena. Beraz, irakur dezagun, eta

ondoren laburtu, zer dioten bi atalek.

Atal honek zera dio: “Aurreko atalean aipatutako lurralde

forugabea, hiribildu bakoitzaren jatorrizko hirigunearen gaur egungo

lurrak eta Foru hau indarrean sartzen denean indarreko hirigintza-

planen arabera “hiri-lur” gisa sailkatua dauden alboko lurrek osatuko

dute”. Adierazpen horrek honako laburpentxo hau behar du:

1.- ELIZATEAK: lurralde osoan da aplikagarri Bizkaiko Forua.

Elizateak 6. artikuluan aipatzen ez diren udalerriak dira.

56

6. ARTIKULUA

7. ARTIKULUA

Page 57: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

2.- HIRIBILDUAK: hiribilduak eta hiriak zerrendatzen dira 6.

artikuluan.

1) Balmaseda

2) Bermeo

3) Durango

4) Ermua

5) Gernika-Lumo

6) Lanestosa

7) Lekeitio

8) Markina-Xemein

9) Ondarroa

10)Otxandio

11)Portugalete

12)Plentzia

13)Urduñako hiria

Hamabi horiek dira hiribilduak, eta hamahirugarrena, Urduña,

hiria da, ez hiribildua [villa-ciudad]. Hamahiru horietan Forua ez da

aplikatzen, 7. artikuluak dioen bezala, bere hirigune historikoan eta

“hiri-lur” gisa kalifikatutako inguruko lurretan (lege hori indarrean jarri

zenean hiri bakoitzaren hirigintza-planak ezartzen zuenaren arabera).

Beste lur guztietan bai, hiri horien barnean.

Azkenik, Bilbo osoa kanpoan uzten da. Ez dago salbuespenik,

beste hamahiru hirietan bezala. Beraz, Bilbo osoan eta hamahiru

bizigune horietako gune historikoan eta inguruko hiri-lurretan Kode

Zibila aplikatuko da, 6.2 artikuluak dioen bezala.

57

8. ARTIKULUA

Page 58: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Arrazoi osoz baieztatzen du atal horrek honako hau:

“Hirigintza-planen osteragoko aldaketek ez dute aldaraziko lurralde

forugabearen luze-zabalera”. Beraz, lege hori indarrean jarri zen

garaiari so egin behar zaio, muga horiek zeintzuk diren argi zehazteko.

1992ko abuztuaren 7an argitaratu zen legea EAEko Aldizkari Ofizialean.

Azken xedapenak dioen bezala, hiru hilabeteren buruan jarri behar zen

indarrean, hau da, 1992ko azaroaren 7an. Data horretarako indarrean

zeuden hirigintza-planak dira kontuan hartu behar direnak, ez geroago

edo lehenago onartu zirenak.

Artikulu honek zera xedatzen du: “Administrazioak egindako

Bizkaiko udalen muga-aldaketek ez dute aldaraziko lurraldeotan ezarri

behar den Zuzenbide Zibila. Hiribilduren bati erantsirik dagoen antzina

Elizate izandakoren bat Hiribildu horretatik bananduko balitz, berez eta

besterik gabe berreskuratuko luke zeukan jatorrizko elizate-izaera”.

Azken honen adibide argia ERANDIO da: Bilbori lotua egon zen, baina

banatu egin zen, eta elizate bihurtu.

Artikulu honek zera dio: “Legeria zibil orokorra ezargarri duten

udalerriek Foru zibil hau euren lurralde guztian ezar dadin aukera egin

ahal izango dute, 1630eko Konkordiaren indarrez eta Konstituzioaren

erabaki gehigarrietako lehenengoan eta Euskal Herriko Autonomia

Estatutuaren 10.5 atalean agintzen denaren arabera, honakook betez

gero:

1) Udalbatzarraren erabakia, aurkako baino aldeko boto

gehiagoz

2) Bizkaiko Batzar Nagusien iritzia entzutea

58

9. ARTIKULUA

10. ARTIKULUA

Page 59: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

3) Herritarrek onartzea, Udalak deitutako

erreferendumean emandako boto baliodunen

gehiengoa alde izanda

4) Eusko Legebiltzarraren lege bidez onartzea

Asmo horrek aurrera egingo ez balu, bost urte iragan beharko

dira berriro horri ekiteko”.

Atal horrek argi zehazten du zer prozedura erabili behar den Kode

Zibila aplikagarri duten Bizkaiko biziguneak foru-zuzenbidearen

mendera iragateko.

Atal honen arabera, “bertako herritarrek aurreko atalean

zehaztutako urrats guztiekin agerturiko borondatearen ondorioz Foru

hau oso-osorik ezartzen bada Hiribildu bateko lurralde forugabean,

forudun auzotartasun zibila lortuko dute zuzen-zuzen. Aurreko atalean

agindutakoaren arabera ezargarri izan dadin legeria berriak ez du

aldaraziko ordura arteko ezkontzen ondasun-jaurpidea, ezkontza-

hitzarmenetan horrela erabakitzen ez baldin badute behintzat.

Pertsonen arteko eta oinordetza-kontuko harremanetan, aldi baterako

erabakietan agintzen dena ezarriko da”. Argi daude hiru xedapenak:

1) Auzotartasun foruduna zuzen-zuzenean jaso

2) Ezkontza-eraentzaren aldaketa ez da automatikoa

3) Oinordetzari eta pertsonari buruzko xedapen

iragankorrak

2.-“ARABAKO FORU ZIBILA”

59

11. ARTIKULUA

Page 60: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Arabako Foru Zibila ez da Araba osoan aplikagarri, inola ere.

Lurralde historiko hori hiru eremutan dago banatua, Zuzenbide zibilaren

aplikazioari dagokionez: AIARA, LAUDIO eta ARAMAIO, eta beste herri

eta hiribildu guztiak. Laburbilduz, hauxe da ezarpen-eremuari buruz

esan daitekeena:

1) AIARAKO FORUA

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen 131. eta

132. artikuluak dira Aiarako Foruaren ezarpen-eremuari buruz aritzen

direnak. Bietarik lehenengoak, 131. artikuluak, zera dio: “Aiarako

Forua, Aiara, Amurrio, eta Okondo udalerri osoetan eta Artziniega

udalerriko Mendieta, Retes Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti

herrietan ezartzen da”.

132. artikuluaren arabera, berriz, “1. Udalerri bat edo batzuk

batzen bazaizkio Aiarako Forua ezargarri duen udalerriren bati, Aiarako

Forua hedatuko zaio udalerri batuberriari. 2. Udalerri forugabe bati

udalerri forudunen bat batzen bazaio edota udalerri forudunen baten

zati bat banatzen bada, horrek ez dio eragingo batutako lurraldean

nahiz banatuan ezargarri zen zuzenbide zibilari. 3. Udalerri

forudunetakoren batek bat egiten badu udalerri forugaberen batekin,

Aiarako Forua izango da ezargarri udalerri berri horretan”. Aiarako

Forua kontserbatzeko edo mantentzeko jarritako arauak dira horiek.

2) LAUDIO ETA ARAMAIO

146.1 artikulua da bi udalerri horien Zuzenbide Zibil aplikagarriari

buruz hitz egiten duena: “1. Laudio eta Aramaio udalerrietan Bizkaiko

Forua da ezargarri, Bizkaiko lurralderako bereziki ezargarri izan

daitekeen lurralde-eremuaren zehaztapenari dagozkion erabakiak

salbu”.

60

Page 61: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

3) ARABAKO BESTE LURRALDE GUZTIA

Aiara, Laudio eta Aramaio kenduta, Arabako beste lurralde osoan

Kode Zibila da aplikagarri, historiak agindu bezala.

3.-“GIPUZKOAKO FORU ZIBILA”

Gipuzkoa da, arlo honetan, konplexutasunik txikiena duena; izan

ere, historian berezko Foru idatzirik izan ez duenez, juridikoki ez dira

elizateak eta hiribilduak hain argi bereizi, nahiz eta praktikan

desberdintasun hori izan zen. 148. artikuluak zera adierazten du, beraz:

“Foru honek Gipuzkoako lurralde historiko osoan izango du indarra,

bertako arautegi zibila denez”.

5.2.- Ezarpen-eremu pertsonala: auzotartasun zibila

Lurralde ezarpen-eremua zehaztuta, argitu beharra dago lurralde-

finkapen hori ez dela nahikoa 1992ko Legea aplikagarria izateko,

1999ko Gipuzkoako legearekin batera. Beste elementu bat bete behar

da, PERTSONALA, alegia. Aurreko atalean aipatu diren lurraldeetan

aplikatuko da Legea, baina soilik FORUDUN AUZOTARTASUN ZIBILA

duten pertsonei, ez edozein pertsonari. Beraz, bi elementu batera

eskatzen ditu Lege horren aplikazioak, eta bigarren elementu horren

beharra zenbait atalek adierazten dute, hiru lurraldeei gagozkiola:

1.- BIZKAIA: 12. artikuluak dioen bezala, “Foru Zibil honen

ondorioetarako, Bizkaiko Lurraldeko auzotartasun zibila dutenak dira

bizkaitarrak. Foru-lurraldeko auzotartasun zibila duena da forudun edo

infantzoia”.

61

Page 62: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

2.- ARABA: 133. artikuluak, Aiarari dagokionez, zera dio: “1.

Auzotartasun zibilak aginduko du Aiarako Forua ezartzerakoan. 2.

Aiarako Forua ezartzeko orduan, Zuzenbide arruntak arautuko du

auzotartasun zibila”. Laudiori eta Aramaiori dagokienez, ordea, 146.2

artikulua dugu: “Bizkaiko Forua ezartzerakoan auzotartasun zibilak

aginduko du Laudio eta Aramaio udalerrietan”.

3.- GIPUZKOA: 149. artikuluaren arabera, “Foru zibil honi

dagokionez, Gipuzkoako lurralde historikoan auzotartasun zibila

eskuratu duen oro da gipuzkoar”.

Ikus daitekeenez, atal guztiek diote gauza bera. Foru zibil horiek

aplikagarri izan daitezen, lurralde-ezarpenarekin batera, ezarpen-

eremu pertsonala beharrezkoa izango da. Forudun auzotartasuna eduki

beharko da: Bizkaian, bizkaitar foruduna; Araban, Aiarakoa, Laudiokoa

edo Aramaiokoa; eta Gipuzkoan, gipuzkoarra. Azter dezagun, baina, zer

den auzotartasun zibila eta nola eskuratzen den; horretarako, jakina,

Kode Zibilera jo beharko dugu. Auzotartasun zibilari buruzko araudia

Estatuaren eskumen esklusiboa da (EK-ko 149.1.8 artikuluaren

arabera).

AUZOTARTASUN ZIBILA

1.- KONTZEPTUA

Auzotartasun zibila pertsonaren egoera zibil bat da, estatus bat,

Erregistro Zibilean inskribatzen dena, eta, horren arabera, naziotasun

espainiarra duen pertsona bati Estatuko zein ordenamendu zibil

aplikatu behar zaion zehazten da. Horrela, naziotasuna bada frantses

edo espainiar bati zein ordenamendu zibil aplikatu behar zaion

finkatzen duen estatusa edo konexio-irizpidea, auzotartasun zibila

Espainiako estatuan indarrean dauden ordenamendu zibiletatik zein

aplikatu behar den adierazten du. Pertsonak duen auzotartasun

62

Page 63: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

zibilaren arabera (katalana, aragoitarra, galiziarra...) auzotartasun horri

dagokion legeri zibila ezarriko zaio. Naziotasun txiki baten antzekoa da,

Espainiako estatuaren barnean erabiltzen den konexio-puntu bat (KZko

14.1, 15.1 eta 16.1.1 artikuluetan arautua dago).

Auzotartasun zibila ez da nahasi behar administrazio-

auzotartasunarekin, hau da, udalerri edo herri bateko auzoko

izatearekin. Auzotartasun zibila ez da toki batean bizitzea edo zure

egoitza herri edo hiri konkretu batean izatea, edota herri horretako

erroldan inskribatua egotea (empadronado). Auzotartasun zibil bat izan

dezakezu, eta beste toki batean bizi (adibidez, ni Katalunian bizi

naiteke lana dela-eta bost urtez, baina, nire auzotartasun zibilari

dagokionez, bizkaitarra izan). Bereizketa hor dago; auzotartasun zibilak

finkatzen du zein izango den niri aplikatuko zaidan legedia, eta

adibideko kasuan, niri Bizkaiko legeria aplikatu beharko zait, ez

katalana, nahiz eta han bizi izan bost urtez. Beraz, ez dira gauza bera.

2.- AUZOTARTASUNA ESKURATZEKO BIDEAK

KZko 14. artikulua da auzotartasun zibila eskuratzeko bideak

zeintzuk diren finkatzen dituen atala:

1.- SEME-ALABATASUNEZ

KZko 14.2 artikuluak dio jaioberriak gurasoen auzotartasun zibila

izango duela; beraz, gurasoek Foru-lurralde bateko auzotartasuna

badute, haien seme-alabek auzotartasun bera izango dute, nahiz aita-

amaK ezkonduak ez egon. Adoptatuak ere, bere adoptatzaileen

auzotartasun zibila izango du, seme-alaben arteko diskriminazio ezaren

printzipioan oinarriturik. Guraso batek bakarrik badu naziotasun

espainiarra, seme-alabek beraren auzotartasun zibila hartuko dute,

besteak ez baitu. Eta seme-alabatasuna soilik guraso batekin finkatu

bada, horrexek emango die seme-alabei auzotartasuna. Baina zer

63

Page 64: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

gertatzen da, gurasoek auzotartasun zibil ezberdina badute? Zeinena

hartuko dute seme-alabek? [Kontuan hartu behar da ezkontideek

auzotartasun ezberdina izan dezaketela, ezkondu eta gero ere]. Kode

Zibilak kasu horietarako irtenbide batzuk proposatzen ditu:

a) Gurasoek seme-alaba izan edo adoptatu eta sei hilabetera

Erregistro Zibilean inskribatuz bietariko baten auzotartasuna

ezarri ahal izango diote umeari. Batek bakarrik badu

umearekiko guraso-agintea, oro har berea emango dio, baina

bestearena aukeratu dezake baita. Akordiorik ez balego,

epailearengan joateko aukera egongo litzateke, baina ez

dirudi oso komenigarria denik puntu horretara heltzea.

b) Ez badute aurreko aukera hautatu, auzotartasun zibila seme-

alabatasuna lehenengo finkatu duen gurasoarena izango da.

Gehienetan, ordea, aldi berean finkatuko da.

c) Ez bada aurreko irizpideekin jadanik zehaztu, umeak bere

jaioterriari dagokion auzotartasuna izango du.

d) Azken irizpide bezala, eta umea atzerrian jaio bada,

auzotartasun zibil “komuna” izango da (hau da, forugabea).

Irizpide hori kritikatua izan da.

2.- TOKI ZEHATZ BATEN JAIOTZEAGATIK

Ezin bada zehaztu umea norena den, eta horrexegatik gurasoen

auzotartasun zibila ezezaguna denean, orduan umeak bere jaioterriari

dagokion auzotartasuna izango du. Gerora, gurasoek seme-

alabatasuna finkatzen badute, orduan jaiotegunera arteko

atzeraeraginkortasunez, gurasoena ezarriko zaio.

3.- AUKERATU IZANAGATIK

Semeak edo alabak aukeratu dezake 14 urte dituenetik bere

auzotartasun zibila (emantzipatua ez badago, guraso edo tutorearen

64

Page 65: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

parte-hartzea beharko du). Hautatu ahal izango du: bere jaioterrikoa

edo bere gurasoetariko bakoitzak izan duen azken auzotartasuna.

4.- EZKONTZAZ

Ezkontzak ez du auzotartasun zibila aldatzen, baina aukera dute,

ezkontideek, legearen arabera banatuak ez daudenean, bere

bikotearen auzotartasuna hartzeko, hala nahi badute.

5.- BIZILEKUAGATIK

Toki baten bi urtez bizitze soilagatik toki horri dagokion

auzotartasun zibila eskuratu dezakezu, baina toki horretako

auzotartasuna eskuratu nahi duzula adieraziz, esanbidez, eta Erregistro

Zibilean inskribatuz. Edo bestela hamar urtez, inolako adierazpenik ez

bada egin kontrako zentzuan. Egin izan bada, ez da eskuratuko.

Ikusi dugun bezala, hauexek dira, laburki azalduak, auzotartasun

zibila eskuratzeko erak. Oso garrantzitsua da, Espainiako estatuko zein

ordenamendu juridiko aplikatuko zaizun jakiteko, zure auzotartasun

zibila zein den jakitea. Hori da giltza, Espainiako estatuan denetariko

ordenamenduak baitaude. Askotan, jendeak ez daki zein den bere

auzotartasun zibila, irizpideak zeintzuk diren ez dakitelako. Horrela,

EHFZZL aplikagarria izateko honako hau beharko du pertsona batek:

1) Bizkaiko Foru Zibila aplikatzeko, bizkaitar foruduna izan

beharko duzu, salbuespen batzuk kenduta (komisario bidezko

testamentua, testamentu mankomunatua eta tronkalitatea)

65

Page 66: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

2) Aiarako Forua aplikagarria izateko, Aiarako auzotartasun zibila

izan beharko duzu. Laudion eta Aramaion, beste horrenbeste

beharko da, Bizkaiko Foru Zibila aplikatzeko.

3) Gipuzkoako Foru Zibilak Gipuzkoako auzotartasun zibila

galdatzen du.

6. GAIA: “Euskal Zuzenbide zibilaren iturriak”

Gai honek Euskal Zuzenbide zibilaren iturriak jorratuko ditu,

EHFZZLren Atariko Titulu komuneko araudi bateratua aztertuz. Baina,

lan horri ekin baino lehen, Zuzenbide zibilaren iturriak zeintzuk diren

aztertu beharko dugu, gerora esparru horretan ikasitakoa Euskal

Zuzenbide zibilaren azterketan islatzeko.

6.1.- Zuzenbide zibilaren iturriak

Espainiako Zuzenbide zibilaren iturriak aztertzean KZko 1.1

artikuluari erreparatu behar zaio: “Espainiar ordenamendu juridikoaren

iturriak legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak dira”.

Ondorioz, KZko 1.7 artikuluak zera dio: “Epaile eta Auzitegiek,

ezagutzen dituzten auzi oro, ezarritako iturri-sistemari jarraiki ebazteko

desenkusaezineko beharra dute”.

Zer da Zuzenbidearen iturri izatea, baina? Doktrinak eman dituen

adiera guztietatik [DE CASTRO], Kode Zibilak bakarra erabiltzen du:

zuzenbidearen iturriak dira zuzenbidea bera ekoizteko edo sortzeko

bideak, hau da, zuzenbidea nola edo nondik sortzen den erakusten

digutenak (legea, ohitura eta printzipioak). Hona haien artean egiten

den bereizketa:

66

Page 67: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

1.- Iturri materiala: potestas normandia edo legeak sortzeko

ahalmena duen organoari deitzen zaio iturri materiala, bertatik

ateratzen baitira iturri formaletako batzuk (legeak, hain zuzen ere).

2.- Iturri formala: arau juridikoak kanpotik hartzen duen formari

deitzen zaio iturri formala. Horien artean beste azpisail bat egin liteke,

dena den:

2.1.- Iturri formal positiboa: Hasieratik du arau-balioa, eta hori

ez da zalantzan ipintzen. Zuzenbidearen iturri da, sortzen denetik.

Horren paradigma legea da. Absolutuak dira, guztientzat zabaltzen

dira, publikatzen direnetik, eta epaile guztiek ezagutu behar dituzte,

auzi oro konpontzeko. Ez da frogatu behar badirela.

2.2.- Iturri formal ez-positiboa: Horien arau-balioa bereziki

jaso egin behar da iturri positibo batean; hau da, lege batek eman

behar dio iturriaren balioa. Ohitura eta printzipio orokorren kasua da

hori. Iturri dira, Espainiako ordenamenduan, hala baitio KZko 1.1

artikuluak. Erlatiboak dira, gainera, epaileek direnik ere ez dutelako

jakin behar, eta, behar izanez gero, frogatu egin beharko du

interesatuak haren aurrean.

Ikusi dugun bezala, beraz, KZko 1.1 artikuluak, ITURRI

PIRAMIDE bat ezartzen du Espainiako Zuzenbide zibilerako, eta

piramide hori berdintasun ezaren adierazle garbia da. Lehenengo

iturria LEGEA izango da; ez badago gai baten inguruan legerik, orduan

OHITURA izango da erreferentziazko iturria, eta, azkenik, ohiturarik ere

ez badago, orduan printzipioetan oinarriturik konpondu beharko da

arazoa. Azken batean, iturrien balioa arazoen konponbidea aurkitzean

datza. Epaile batek arazo bat konpontzeko, lehenengo legeetara joko

du; legerik ez badago, ohiturara, eta, azkenik, printzipioetara. Ordena

hierarkikoa da, erabat. Azter ditzagun banaka.

67

Page 68: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

I.- LEGEA

Legea zer den laburki azalduko dugu atal honetan; izan ere,

Zuzenbide politikoak edo konstituzionalak jorratzen du. Atal honetan,

legea, iturritzat harturik, zeri deitzen diogun aztertuko dugu. Legeak,

beraz, organo eskudunek idatzi, landu eta onartzen dituzten arau

juridikoak dira, ez bakarrik Espainiako Gorte Nagusiek edo parlamentu

autonomikoek onartzen dituztenak [lege organikoak eta legeak zentzu

hertsian], baizik eta denak, baita botere exekutiboak onartzen dituen

DEKRETU eta ERREGELAMENDUAK ere. Denak dira, iturri sistemari

begira, zuzenbidearen iturri. Denak dira arau juridikoak, lege-tankera

hartzen dutenak.

Legeak, legetzat hartzeko, hiru printzipio bete behar ditu:

1.- Legezkotasun-printzipioa: Organo eskudunak ematea,

horretarako erabili behar den prozedurari jarraitzea (tramitazioa), eta

pertsona guztiei berdin eragitea, salbuespenik gabe, diskriminaziorik

gabe.

2.- Publikotasun-printzipioa: Legeek eragina izan dezaten,

onartu eta gero publikatu egin behar dira (aldizkari ofizialetan). Ez

ditugu denak ezagutu behar, baina badugu horiek ezagutzeko aukera

eta eskubidea.

3.- Hierarkia-printzipioa: Legeen artean hierarkia bat dago, eta

errespetatu behar da. Beheragoko lerruna duen legeak ezin du jo

goragoko lerruna duen lege baten kontra. Guztien gainetik, Konstituzioa

dago, jakina (KZko 1.2 artikulua).

II.- OHITURA

68

Page 69: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

KZko 1.3 artikuluak ohitura aipatzen du zuzenbidearen iturri gisa,

baina soilik zuzenbide pribatuaren iturri gisa. Izan ere, ohitura

“praktikan jokabide bat errepikatzetik sortutako arau juridiko bat da,

Estatuaren egituraketa instituzionalean sartuta ez dauden pertsona

edo talde partikularrek burututakoa”. Praktikarekin sortzen dute ohitura

hori, eta, ohitura horren menpe daudenez edo edukiari men egiten

diotenez, ohiturari lotuta daude. Horrenbestez, beharrezkoa da; hau da,

zuzenbide bihurtzen da.

Hauexek dira, beraz, ohituraren EZAUGARRIAK:

1.- Estatuaren antolamendutik at dauden pertsonen praktikaren

bidez sortzen da ohitura. Pertsona partikularrez ari gara beti, nahiz eta

kolektiboki antolatuak egon nolabait. Dena den, Estatuarentzat lan

egiten duten funtzionarioen, epaitegi edo instituzioetan dabiltzanen,

praktikak ez dira ohitura, iturri-sistemari jarraiki.

2.- Iturri-sisteman duen balioa, hala ere, bigarren mailakoa da,

eta subsidiarioa. Bigarren mailakoa, bere iturri-balioa lege batek

onartzen diolako (KZko 1.1 artikuluak); subsidiarioa, legea falta denean

soilik aplikatzen delako. Lege bat badago zerbait arautzeko ez da

ohitura kontuan hartuko (Nafarroan izan ezik, contra legem ohitura

onartzen baita iturri gisa).

3.- Oro har, ohitura ez da idatziz agertzen. Eta idatziz agertzen

bada, soilik izan daiteke bilduma batean, ohituraren balioa egiaztatzeko

tresnak direnean. Aldiz, ohitura legeetan jasotzen bada, jadanik ez da

ohitura, lege bilakatu baita.

4.- KZko 1.3 artikuluak dion bezala, “Auzitegiek ez dute ohitura

ezagutu eta ofizioz aplikatzeko obligaziorik”. Beraz, ez da ulertzen

ohitura ezagutu egin behar dela. Iturri erlatiboa dela badakigu, eta,

beraz, oso nabarmena ez denean, behintzat, epailearen aurrean

69

Page 70: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

frogatu beharko dela: ohitura existitzen dela eta aplikagarria den

legerik ez dagoela. Bi alderdiak, positiboa eta negatiboa.

Ohitura orok bi ELEMENTU dauzka bere barnean, gainera, halako

ohitura JURIDIKOA dela esatea ahalbidetzen dutenak:

1.- ELEMENTU MATERIALA: Praktika da elementu materiala;

hau da, pertsonek etengabe egiten dituzten egintza edo praktikak,

publikoak, denboran zehar errepikatuak. Hori da ohiturak behar duen

lehenengo pausoa: pertsona batzuek zerbait egitea, modu uniforme eta

iraunkorrean, eta luzaroan, gainera. Lurralde batean, toki batean,

gremio batean..., portaera hori taldeko edo tokiko gehienek onartzea.

2.- ELEMENTU ESPIRITUALA: Tradizionalki elementu honi

opinio iuris deitu zaio, eta, funtsean, aurrerago deskribatu dugun

praktika edo portaera beharrezkotzat hartzen duen kontzientzia-

elementua da; hau da, praktika hori egiten duten pertsonek edo

taldeek praktika horri beharrezko iriztea, arautzat hartzea. Haien

kontzientzietan, portaera horrekin lotura bat egotea. Ez da, gaur egun,

elementu subjektibotzat hartzen, pertsonen portaeran islatzen den

datua baita. Ez da pertsonaren kontzientzia aztertu behar, barnerantz

eginez; OBJEKTIBIZAZIO-prozesu bat jasan du elementu honek, batez

ere usadio juridikoak elementu espirituala behar ez duenetik

ohituratzat hartua izateko (KZko 1.3 artikulua).

Azkenik, ohiturak bi muga dituela esan beharra dago, iturri-

sistemaren bigarren ardatza den aldetik:

a) Moralaren aurka ez joatea (KZko 1.3 art.). Balioespen etiko bat

da, arlo horretan, arau juridikoa onartu edo ezeztatuko duena.

b) Ordena publikoaren aurka ez joatea. Ezin da ohitura legearen

kontrakoa izan (Nafarroan onartu egiten da, ordea). Argudiatu

70

Page 71: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

ezberdintasuna, onartzearen edo ezeztatzearen alde contra

legem ohitura.

III.- ZUZENBIDEAREN PRINTZIPIO OROKORRAK

KZko 1.4 artikuluak ezartzen duenez, “zuzenbidearen printzipio

orokorrak lege edo ohiturarik ez dagoenean aplikatuko dira, baina

horrek ez du ahulduko printzipioek ordenamendu juridiko osoarekiko

duten izaera informatzailea”. Definizio horretatik, behintzat, bi alderdi

atera daitezke: iturri gisa, azkenak dira, baina, iturri izateaz gain,

informatzaile ere badira. Bi funtzio betetzen dituzte, alegia.

Definitu beharko bagenitu, zera esango genuke: “Zuzenbidearen

printzipio orokorrak garai historiko batean giza komunitate baten

funtsezko eta oinarrizko ideiak jasotzen dituzten erregela zuzentzaileak

dira, komunitatekideen artean sortutako arazo juridikoak konpontzeko

eta ordenatzeko egokitzat hartzen direnak”. Beraz, honako ezaugarri

hauek atera daitezke:

1.- Iturri-sistemari gagozkiola, bigarren mailakoa da, subsidiarioa,

ohitura bezala. Legerik eta ohiturarik ez badago izango dira aplikagarri

soilik. Eta iturri-balioa, gainera, legeak berak ematen dio; bestela, ez

luke izango.

2.- Jatorria gizartean du, geografikoki eta historikoki mugaturik

dagoen komunitate edo giza talde batean. Positibisten eta

iusnaturalisten jarrera polarizatuak eta iritzi bateratzailea lehian

dabiltza haien funtsa aurkitzeko (legea, zuzenbide naturala edo biak).

3.- Ez dira arau idatziak. Idatzirik baleude, positibatuak egongo

balira, ezingo genituzke printzipio orokor izendatu, lege baizik. Hala

ere, legeak eta ohiturak haiek sortu baino lehenago indarra zuten

71

Page 72: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

printzipio edo ideien emaitza dira. Printzipioetatik eratorriak dira, azken

batean, eta horrexegatik dira ordenamenduaren informatzaile.

4.- Ez daude zerrendatuak. Ordenamenduaren parte dira, eta

ordenamendua den bezalakoa zergatik den argitzen dute. Espainiar

Konstituzioak batzuk zerrendatzen ditu; izan ere, besteak horien

ideietan eta filosofian jasota baitaude. Epaileak erabiltzen badu

horietako bat, formulatu egin beharko du (izatezko bikoteak).

IV.- JURISPRUDENTZIA

Atal honetan azaltzen dugu zer den jurisprudentzia eta zergatik

ez den zuzenbidearen iturri. Jakin badakigu, botere-banaketaren

teoriari jarraiki, botere legegile eta exekutiboaz gain, badagoela

BOTERE JUDIZIALA, eta legegileek edota gobernukideek sortutako arau

juridikoak betearazi eta exekutatzen dituzten epaileek eta magistratuek

osatzen dutela. Epaile hauek ez dute, beraz, zuzenbidea sortzeko

ahalmenik, sortutakoa interpretatzeko eta exekutatzeko eskumena

baizik.

Esparru horretan, aipatu beharra dago, baina,

JURISPRUDENTZIA. Jurisdikzio-ahalmena dutenek beren erabakiekin

sortzen duten doktrina da hori, KZko 1.6 artikuluan aipatzen dena, hain

zuzen ere. Artikuluak honela dio: “Jurisprudentzia Auzitegi Gorenak,

legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak interpretatu eta

aplikatzean, behin eta berriz ezartzen duen doktrina da”. Horrela,

Espainiako Auzitegi Gorenak bere sententzietan legea eta ohitura

interpretatzen dituenean (hau da, iturri-sistema bera), doktrinazko iritzi

bat sortzen du; ildoak, joerak..., arazoak konpontzeko iturriak nola

interpretatu eta aplikatu behar diren adierazten du.

72

Page 73: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Zuzenbide zibilaren inguruko jurisprudentzia Espainiako Auzitegi

Gorenaren 1. salak ematen du, zibileko salak (arlo penalean, 2.ak,

administrazio-arloan, 3.ak, lan-arloan, 4. ak, eta militarrean, 5.ak).

Badago, halaber, JURISPRUDENTZIA TXIKIA deritzona, auzitegi

probintzialek sortzen dutena edo, kasuan-kasuan, autonomia-

erkidegoetako Justizia Auzitegi Nagusietako zibileko salek (foru-

zuzenbidean, adibidez).

Nola ematen du Auzitegi Gorenak jurisprudentzia? Egia esanda,

KASAZIO-ERREKURTSOAK ebatziz ematen du (AZL 477. artikulua),

azken instantzian errekurtsoak aurkezten direnean horiek ebatziz. Izan

ere, ez dago instantzia gehiago gorago, eta AGk baliatzen du bere

azken epai hori, “GAUZAK ARGITZEKO”. Kasua konpontzeaz gain,

auzitegiak bere iritzia ematen du (sententziaren oinarri juridikoak

ematen dituen atalean): kasua ebazteko iturri-sistema nola interpretatu

eta aplikatu duen. Ildo beretik, BI SENTENTZIA eman direnean esan

daiteke jurisprudentzia dagoela, eta auzitegiak joera bat agertzen

duela legea, ohitura eta printzipioak interpretatzean eta aplikatzean.

Jurisprudentziaren balioa BATASUN JURIDIKOA eta, horrekin

batera, ZIURTASUN JURIDIKOA ematea da; hau da, Espainiako

estatuko justiziako instantzia gorenak iturri-sistema nola interpretatu

eta aplikatu behar den adierazten du. Gainera, legeak hutsuneak

dituenean jurisprudentziak betetzen ditu (izatezko bikoteak,

transexualitatea...). Hala ere, aldakorra da, eta horrek bere balioa

erlatibizatzen du. Gustu guztietako jurisprudentzia egoten da kasu

gehienetan.

EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN ITURRIAK

Orain arte esandakoak badu islarik 1992ko Legean. Gogoratu

beharra dago ATARIKO IDAZPURUA horren inguruan aritzen dela,

73

Page 74: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Gasteizko Legebiltzarrak hala eskatuta Legea tramitatu zenean.

Lehenengo lau artikuluak dira aztergai, ezer berririk esaten ez duten

arren. Euskal Zuzenbide zibilaren iturriak zeintzuk diren adierazten du;

iturri-sistema Kode Zibilak ezartzen duen berbera da, baina Euskal

Autonomia Erkidegoko lege, ohitura eta printzipioei loturik, jakina.

Klasean lau artikulu horiek irakurtzea garrantzitsua da, gai horretaz

esan direnak ongi barneratzeok eta finkatzeko:

1. artikulua: zein da iturri-sistema

2. artikulua: jurisprudentziaren balioa

3. artikulua: ordezko zuzenbidea zein den eta nola aplikatu behar

den

4. artikulua: xedapenezko arauen aldeko presuntzioa

74

Page 75: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

7. GAIA: “Ezkontza-eraentza eta oinordetza-sistemaren

printzipio orokorrak”

7.1.- Tronkalitatea, Bizkaian: saka-eskubidearen inguruko

aipamena

Tronkalitatea instituzio bat da Bizkaiko zuzenbide pribatuan. Erdi

Aroko ordenamendu askotan jasota zegoen, eta, denborarekin,

desagertuz joan da. Egun, Kode Zibilak badauka aipamen bakanen bat

tronkalitatearen inguruan (erreserba tronkala, esaterako), eta beste

foru-ordenamenduek ere badute, baina ez erabat arautua. Bizkaiak,

aldiz, eta soilik berak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten

lurraldeen artean, sakonki eta zehaztasunez arautzen du, eta bere

oinordetza-sistema osoa printzipio tronkalaren inguruan oinarritzen du.

Esan genezake, lasai asko, tronkalitatea dela Bizkaiko Zuzenbide

pribatuaren arima.

Jabetzaren eta familiaren arteko lotura bikain islatzen du

tronkalitateak. Instituzio horrek “enbor” batetik datozen ondasunak

“enbor” berean gera daitezen ahalbidetzen du. Eman dezagun aitaita-

amama batzuek etxe bat erosten dutela. Tronkalitatearen bidez, etxe

hori jabeen senideek hartu beharko dute, ondasuna familian gera

dadin. Beraz, tronkalitatearen xedea familiatik datozen ondasunak

familia berean geratzea da, kanpokoen sarrera eragotziz. Horrek ez du

esan nahi jabetza kolektiboa denik. Guztiz kontrakoa. Tronkalitateak

ondasunen izaera familiarra babesten du, baina jabetza banakakoa da,

ez “indibidualista”. Horrela xedatzen du 1992ko legearen 17.

artikuluak, Bizkaiari dagokionez: “Onibarren jabetza tronkalekoa da.

Tronkalaren izate horrekin etxaguntza familia barruan gordetzen da”.

Printzipio horrek, berriz, ezaugarri eta betebehar batzuk konplitzea

eskatzen du: elementu objektiboa, elementu subjektiboa eta

75

Page 76: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

elementu kausala (aurreko biak konektatzen dituena, alegia). Azter

ditzagun elementu horiek, eta, ondoren, tronkalitatearen efektuak

zeintzuk diren aipatuko dugu.

ELEMENTU OBJEKTIBOA

1992ko legearen 18. artikuluak argi adierazten duen bezala,

“tronkaleko senidetasuna Lur Lauan dagoen onibarrari begira

zehaztuko da beti”. Horrek esan nahi du, tronkalitatearen printzipioak

elementu erreal edo objektibo bat behar duela: ONIBARRA. Eta,

gainera, onibar horrek Lur Lauan egon behar duela (ez da

tronkalitaterik izango lurralde forugabeetan dauden ondasunekin).

Zeintzuk dira, bada, legearen arabera, onibarrak?

Legearen 19. artikuluak ematen digu erantzuna: “tronkalari

begira, onibar dira hurrengoen gaineko jabetza zein gauzen gaineko

bestelako gozamen-eskubideak: 1.- Lurra eta lur gainean eraiki,

landatu eta ereindako edozer. Aurreko lerroaldian aipatutakoei lotutako

zein batutako ondasun mugikorrak ere onibartzat joko dira, kalterik

gabe banandu ahal izan eta banatuta eskualdatzen direnean izan ezik.

Eskuratu gabeko fruituak, lurrarekin batera eskualdatzen ez diren

landareak eta ebakitzeko saltzen diren zuhaitzak ez dira tronkalekoak

izango. 2.- Elizateko sepulturak”. Beraz, ondasun tronkalak dira

Bizkaiko lur lauan dagoen lurra eta lurraren gainean eraikitakoa,

landatutakoa eta ereindakoa (etxeak, baserriak, lonjak, eraikinak...),

baita elizetako hilobiak ere. Horiek jasango dituzte, beraz,

tronkalitatearen efektuak. Bi ezaugarri, beraz: onibarra eta lur lauan

egotea.

ELEMENTU SUBJEKTIBOA

Tronkalitateak, funtsean, bi elementu pertsonal batzen ditu. Alde

batetik, jabea, egun ondasun tronkala bere eskuetan duena; bestetik,

76

Page 77: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

tronkaleko senidea, aurrekoak ondasuna eskualdatu nahi izanez

gero, lehenago eskuratzeko eskubidea izango duena. Izan ere,

tronkalitateak ezartzen dituen mugak horiek dira: jabeak ondasun

tronkala familiatik kanpo atera nahi badu, tronkalitateak ez dio uzten,

tronkaleko senideak baldin badaude, horiek baitute lehenago

eskuratzeko eskubidea. Beraz, bi elementu dira.

Jabea nor den zehaztu behar ez dugunez (familiako edozein izan

daiteke), zehaztu behar da nortzuk diren bere tronkaleko senideak.

Alderdi hori legearen 20. artikuluan jasota dago.

1.- Beherako belaun-lerroan, seme-alabak eta gainerako

ondorengoak, baita adopziozkoak ere.

2.- Gorakoan, tronkalaren jatorritik datorren belaun-lerroko

aurrekoak.

3.- Baita bizirik dirauen aita edo ama ere, ezkontza bitartean

erosi edo irabazitako eta bietako bat hildakoan bion seme-alabek

jarauntsitako ondasunetarako.

4.- Alboko belaun-lerroan, onibarren jatorritik datorren aitaren

edo amaren belaun-lerroko senideak, laugarren gradura arte.

Tronkalitatearen efektuetarako, seme-alaba biologikoak eta

adoptiboak berdinak dira, berdintasun printzipioari jarraiki (EK-ko 14.

eta 39.2 artikuluak).

Horrela ba, pertsona batek ondasun tronkal bat baldin badu

bere ondarean, eta tronkaleko senideak baldin baditu (seme-alabak eta

ondorengoak, enborrari dagokion aurretiko ahaideak, edota enbor

horren albokoak), ezin izango du horiengandik kanpo atera haien

77

Page 78: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

“baimen”ik gabe, gero ikusiko dugun bezala. Beraz, tronkalitateak, bere

sistema ezartzeko, onibar bat eta tronkaleko senideak behar ditu.

ELEMENTU KAUSALA

Baina, hala ere, senide guztiak ez dira tronkalekoak ondasun

guztietarako. Puntu horretan bereizketa bat egin beharra dago,

legearen 22. artikuluak adierazten duen bezalaxe, lehenengo bi

zenbakietan:

1.- Beherako belaun-lerroari dagokionez, lur lauan dauden

onibar guztiak dira tronkalak, edonola eskuratuta ere,

kanpokoengandik eskuratuak izan arren.

2.- Gorako eta alboko belaun-lerroari dagokionez, ordea, lur

lauan dauden oinordekoaren eta kausatzailearen (edota

eskuratzaile eta eskualdatzaile) oin berekoak diren onibar guztiak

dira tronkalak, baita kausatzaileak kanpokoengandik eskuratuak

ere, lehenago oin harenak izan baziren.

Hiru elementu horiek (OBJEKTIBOA, SUBJEKTIBOA eta KAUSALA),

beraz, bete beharko dira, tronkalitatearen efektuei buruz hitz egiteko.

Hau da: onibar bat (lur lauan dagoena, jakina); jabea eta bere

tronkaleko senidea, eta onibar hori senide horientzat tronkala izatea.

Elementu horiek egonez gero, 21. artikuluak ezartzen dituen mugen

barnean beti, 24. artikuluak efektu hauek dakartza:

TRONKALITATEAREN EFEKTUAK

1.- Jabeak onibarrak “dohainik” eskualdatzen baditu, bai inter

vivos bai mortis causa, tronkaleko senideengandik at edota haien

arteko lehentasun-ordena gaindituz, DEUSEZAK izango dira xedapen

horiek.

78

Page 79: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

2.- Jabeak, aldiz, onibarrak “kostubide”z eskualdatu nahi baditu,

tronkaleko senideek SAKA-ESKUBIDEA izango dute, legearen 112.

artikuluak adierazten duen bezala. Eskubide hori lehenago eskuratzeko

eskubide bat da. Horrek bi fase ditu: EROSLEHENTASUNA eta ATZERA-

ESKURATZEA. Lehenengo fasea deialdi bat da. Jabeak tronkaleko

senideak deitu beharko ditu, ondasuna eskualdatu nahi badu, legearen

116. artikuluaren arabera. Horietariko bat interesatua badago, berak

erosiko du, beste inork baino lehen. Baina, jabeak deialdi horiek egin

gabe saldu baditu ondasunak, orduan tronkaleko senideek, bigarren

fasean, SAKA-ESKUBIDEA egikaritu eta ondasuna berreskuratu ahal

izango dute, dagokion prezioa ordainduz.

Bukatzeko, beraz, 23. artikuluak ezartzen duen printzipio

garrantzitsu bat aipatu beharra dago: “Tronkaletik datozen eskubide

eta betekizunak, Bizkaiko herritar zibil guztiei dagozkie, bizkaitar

direnez. Tronkalaren beraren izaeragatik, bizkaitar herritasuna galtzeak

ez ditu ezertan murriztuko beraren indarrez izandako eskubide eta

betekizunak”. Horrela bada, elementu guztiak betetzen badira, berdin

dio jabea forugabea izateak. Bete beharko du legeak tronkalitateari

buruz dioena. Lurraldetasun-printzipioaren adibide argia da, izatez.

7.2.-Ezkontza-eraentza ekonomikoa: foru-komunikazioa

Atal honetan oraindik sakonki ezagutzen ez duzuen instituzio

baten alderdi bat jorratuko dugu; hots, ezkontzaren edo ezkontideen

eraentza ekonomikoa. Beraz, aurrerago, beste ikasturte batean, ikasiko

duzuenaren aurrerapen xumea izango da soilik; azalpen orokor bat,

alegia.

Bikote orok, ezkondua egon ala ez (nahiz eta kasu honetan

ezkontideentzat ezarritako araudia dugun oinarri), bizikidetzaren

esparru ekonomiko guztiak arautzeko sistema bat behar du.

79

Page 80: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Horrexegatik, ezkontzaren “efektu pertsonal”ez gain, “efektu

ekonomiko”ei buruz ere hitz egiten dute autoreek: bikotearen eta,

ondorioz, gehienetan behintzat, familiaren arlo pertsonalaren

garapenak beti azpiegitura ekonomiko bat behar izaten du. Hori

hainbat sistema erabiliz antola daiteke. Kode Zibilak hiru sistema

arautzen ditu, eta Bizkaian, EAEren esparruan, beste aukera bat ere

badaukagu. Azter ditzagun, laburki bada ere, Kode Zibilak arautzen

dituenak, lehenbizi. Gero, Bizkaiko Zuzenbide zibilaren atal batek

aurkezten duen aukera ikusiko dugu.

Hala ere, aipatutako azterketa egiten hasi baino lehen,

edozein ezkontza-eraentza ekonomikoren oinarrian dauden irizpide

batzuk aipatzea komeni da:

1.- Eraentza ekonomikoa bikoteak askatasunez aukeratu

dezake, betiere legeak arautzen dituenetatik bat bada. Bizkaitarrek,

horrela, Kode Zibilak jasotzen dituenak eta 1992ko Legeak lurralde

horretarako arautzen duena izango dituzte aukeratzeko. Bizkaitar

foruduna izateak ez du behartzen Bizkaiko eraentza aukeratzera.

Aukeraketa hori negozio berezi baten bidez egiten da, EZKONTZAKO

ITUNAK erabiliz. Alde biko negozio juridiko horren bitartez, ezkontideek

(eta hirugarren pertsonak ere, kasuan kasuan) ezkontzari, familiari eta

oinordetzari buruzko eraentza diseina dezakete. Familia-estatutu bat

bezalakoa da, batez ere euskal zuzenbidean eta Pirinio aldeko beste

ordenamendu guztietan. Horren funtzioa eraentza ekonomikoa ezartzea

baino gehiago izan da.

2.- Berdintasun-printzipioa, Espainiar Konstituzioak 32.

artikuluan zehazten duena, ezkontideei dagokienez. Azken batean, 14.

artikuluaren zehaztapen bat da. Hori ere eraentza ekonomikoan islatu

beharko litzateke.

80

Page 81: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

3.- Ezkontza gauzatzen denean aukeratzen den eraentza

ekonomikoa alda daiteke; aurrekoa likidatu, eta, berriro ere, ezkontzako

itunen bidez, beste bat hauta daiteke.

4.- Ezkontideek elkarrekin bizitzean eta familia sortzean

sortzen diren “kargak” edo “gastuak” jasan beharko dituzte, eta haien

ondarea, sistemak sistema, lotua egongo da gastu horiei, bai kanpo-

esparruan, hirugarrenen aurrean, bai barne-esparruan, ezkontideen

arteko harremanean.

Kode Zibilak HIRU eraentza arautzen ditu. Azter ditzagun,

banaka, laburki bada ere:

Eraentza hori da Espainiako legediak ordezkotzat duena; hau da,

ezkontideek besterik hautatu ez dutenean ezkontzako itunetan,

indarrean egongo dena. Katalunian, aldiz, banantze-eraentza da

ordezkoa. Beraz, irabazpidezko eraentza ekonomikoa abian jarriko da,

ezkontideek hura hautatzen dutenean edo ezer esaten ez badute.

Jakina, hasieran beste eraentza bat hautatu bazuten, eta, ezkonduek

hori aldatzea erabakitzen badute, irabazpidezkoa hauta dezakete,

aldaketa egiteko.

KZko 1344. artikuluaren arabera, ezkontza indarrean dagoen

bitartean, hiru ondare multzo daude: emaztearena, senarrarena eta

komuna. Azken hori bi ezkontideek irabazitakoaz osaturik dago.

Horrela, ezkonduak dauden bitartean, ezkontideek “ondare pribatiboa”

dute, bakoitzak berea (KZko 1346. artikulua), eta horrekin batera,

ondare komun edo erkidea, biona (KZko 1347. artikulua). Bakoitzak

dauka, beraz, norberaren ondarearen titulartasun pribatiboa, eta

ondare komunaren titulartasunaren erdia, nolabait esanda (erdia,

81

IRABAZPIDEZKO ERAENTZA EDO

SOZIETATEA

Page 82: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

germaniar erkidegoetan bezala, kuotarik gabe). Ondare komun horrek

sortzen dituen gastuak ere biei dagozkie, jakina.

Irabazpidezko sozietatea likidatzean, beraz, ondare pribatiboak

pribatiboa izaten jarraituko du; bakoitzak berea izango du. Ondare

komuna erdi bana zatituko da, sortatan edo erlotan esleituz, behin

likidatua dagoenean (zorrak ordaindu eta gero). Ordura arteko

kudeaketa, irabazpidezko ondarearena, bi ezkontideena izango da.

1.- Eraentza horretan bi ondare daude: ezkontide batena eta

bestearena. Ez dira nahasten: biak dira pribatiboak. Bakoitzari bere

zatia administratzea eta kudeatzea dagokio, beraz. Ez dago ondasun

komunik, ez eta elkarrekin kudeatu behar den ondarerik.

2.- Oso sistema egokia da ezkontideen artean berdintasuna

dagoen kasuan, berdintasun eta independentzia (autonomia)

ekonomikoa, jakina. Egoera ekonomikoak orekatuak daudenean, oso

eraentza komenigarria da. Ez da sistema oso egokia, aldiz, bietako

batek (eskuarki, emakumeak) soldata edo errenta bat ez duenean.

Kasu horietan irabazpidezkoa da egokiena edo, bidezkoena; izan ere,

banatzekotan, bakoitzari irabazien erdia dagokio. Eta emakumearen

etxeko lana ekonomikoki aintzat hartzen ez duen legedi batean, hori ez

da gutxi. Aintzat hartua dago etxerako laguntza gisa, kargak jasateko

lan gisa, eta kalte-ordain bat eskatzeko aukera egon daiteke.

3.- Biek jasan beharko dituzte bikotea, etxea edo familiaren

kargak, bakoitzaren ondarearen proportzioan, beste proportzio bat

zehazten ez badute.

82

BANANTZE-ERAENTZA

Page 83: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Eraentza hori hibridoa da; aurreko bi eraentzak osatzen dituzten

elementuen nahasketa bat da, alegia. Ezkontza indarrean dagoen

bitartean, banantze-eraentzaren antzekoa da: bakoitzak bere ondare

pribatiboa du, eta norberak berea kudeatzen du. Eraentza likidatzean,

ordea, irabazpidezkoaren ñabardura “bidezkoago” hori berreskuratu

nahian, ezkontideek eskubidea dute bikoteak lortu dituen irabazien

portzentaje bat lortzeko. Kreditu bat dute, bikoteari zati bat

erreklamatzeko.

Ez badago irabazirik, eta bai galerarik, beste ezkontideak ez du

galera horretan parte hartuko. Hona hemen banaketa hori egiteko

irizpidea:

*Biek lortu dituztenean irabaziak, gutxien irabazi duenak bien

arteko diferentziaren erdia jasotzeko eskubidea du.

*Batek bakarrik irabazi badu, bestea da eskubide hori izango

duena; kasu horretan, irabazien erdia.

Ezkontideek, egia esanda, ezkontzako itunetan beste proportzio

bat hitzar dezakete.

1992ko legeko 94. artikuluak ezartzen du, itunik ez dagoenean,

noiz geratzen diren ezkontideak foru-komunikaziopean:

1.- Bi ezkontideak bizkaitar forudunak direnean

2.- Haien lehenengo bizileku komuna lur lauan egon bada

83

PARTAIDETZA-ERAENTZA

BIZKAIKO FORU-KOMUNIKAZIOA

Page 84: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

3.- Lur lauan ezkondu badira

Ezkontzako itunen bidez, beraz, bi bizkaitarrek ezkondu nahi

badute, edozein eraentza hauta dezakete: foru-komunikazioa edo Kode

Zibilean arautzen diren hirutariko bat. 94. artikuluak irizpide batzuk

ematen ditu, itunik ez dagoenerako.

Zer da, bada, foru-komunikazioa? Eraentza horren bidez ere,

erkidego bat sortzen da, irabazpidezkoan bezala, baina kasu horretan

erkidegoa ez da partziala, unibertsala baizik. KOMUNIKATU egiten dira

ezkontideen ondasun guztiak erkidego bakar baten (hortik izena).

Berdin dio nondik datozen ondasunak (tronkalak ala ez), non dauden

eta zer izaera duten (irabaziak edo ekarritakoak). Denak “dira” bionak,

ezkontza-erregimenak irauten duen bitartean, jakina.

Kudeaketari dagokionez, bakoitzak “administratuko” ditu berak

ekarritakoak, baina “xedatzeko” bien oniritzia beharko da, baita

norberak ezkontzara ekarri duen ondasun bat bada ere.

Eraentza horren berezitasuna FINKATZEAn datza. Eraentza hori

finkatu egiten da, ezkontide bat hil eta seme-alabak badituzte. Hori

gertatzen bada, erkidego unibertsala sortzen da alargunaren eta seme-

alaben artean (jarraipen moduko bat dago), eskuarki komisarioaren

funtzioarekin eta gozamen unibertsalarekin batera datorrena. Denak du

helburu berbera: ondasunak familian gelditzea, eta bi ezkontideak hil

arte, ezkontideek berek kudeatzea. Ezkontideak “talde”tzat hartzen

dira, etxearen eta familiaren ondarearen zerbitzura.

Ordea, lehenago banatu, dibortziatu edo ezkontza deuseztatu

bada, edo eta ezkontide bat hil bada seme-alabarik izan gabe, eraentza

ez da finkatuko, eta orduan, irabazpidezko sozietateak bezala likidatuko

da. Pribatiboak norberaren ondarera itzuli, eta irabaziak erdizka.

Hildakoaren zatian oinordetza gauzatu beharko da, jakina.

84

Page 85: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

7.3.- Oinordetza-sistema

Oinordetza-prozesua norbait beste baten tokian jartzea bada

(sucesión), fenomeno hori inter vivos edo mortis causa gerta daiteke;

hau da, bizirik dauden bi pertsonaren artean, edo bat hil eta bestea

bere tokian jartzen denean. Bigarren horri esaten diogu, teknikoki,

oinordetza: mortis causa edo heriotzagatik gertatzen den ordezkatze-

prozesua. Hau da, KAUSATZAILEAren lekuan beste pertsona bat

(OINORDEKOA) jartzean datza.

K

A B

Z T

Oinordetza-fenomeno hori antolatzeko hainbat bide daude:

1.- Borondatezko oinordetza

Horrek esan nahi du kausatzaileak berak diseinatzen duela nola

gauzatu behar den bere oinordetza: nortzuk diren bere oinordekoak,

zenbat utzi egingo dion bakoitzari, zer baldintzetan... Bi bide daude,

kausatzaileak, bere kabuz, adierazpen horiek egin ditzan:

a) TESTAMENTUA: Testamentua negozio juridiko bat da, zeinaren

bitartez, pertsona batek bere oinordetzaren alderdi

pertsonalak eta ondarezkoak aditzera ematen baititu. Alde

bakarreko negozioa da, berez, eta ezeztagarria. Kausatzaileak

nahi duenean atzera bota dezake, eta beste bat egin.

85

Page 86: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

b) OINORDETZA-ITUNA: Kasu hori ezberdina da. Ez du

kausatzaileak bakarrik egiten; kontratu bat da. Eta kontratu

bat den heinean, oinordekoarekin itundu egiten du bere

oinordetza, edo horren zati bat. Oinordekoak onartu egiten

duenez kontratuan bildutakoa, bien borondateak bat datoz,

eta, horregatik, ituna ez da, testamentua bezala, ezeztagarria,

ezeztaezina baizik.

2.- Legezko oinordetza edo abintestato

Kasu horretan, legeak erabakitzen du kausatzailearen ondarea

nola banatu behar den. Abintestato oinordetza borondatezko

oinordetzarik ez dagoenean gertatzen da, bai ondare osorako bai zati

baterako. Zuk ez baduzu zure oinordetza diseinatu, legegilea kargutzen

da horretaz, eta berak banatuko ditu zure ondasunak, horretarako

aurrez xedaturik dauden arau batzuen bidez, jakina.

Aukera horiek ikusita, aurkeztu beharra dago, segidan, KODE

ZIBILeko oinordetza-sistemaren eta 1992ko LEGEkoaren arteko

ezberdintasun nagusien laburpentxo bat, ahalik eta argien alderatzeko.

1.- Espainiar legegileak soilik onartzen ditu aipatutako

testamentu bidezko oinordetza eta abintestato oinordetza. Beraz,

kausatzaileak bere borondatez antolatu nahi badu bere oinordetza,

testamentua erabil dezake soilik. Oinordetza-ituna gaitzesten du Kode

Zibilak; izan ere, legegilearen iritziz, ituna ezeztaezina izanik,

kausatzaileak bere borondatea eta oinordekoarena lotzen ditu, eta

iritzia aldatzeko aukera egon behar da, kausatzailea hil arte. Beraz,

salbuespen batzuk albora utzita, ez da posible oinordetza-ituna

erabiltzea Kode Zibilaren eremupean.

86

KODE ZIBILA

Page 87: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

2.- Testamentua da Kode Zibilaren oinordetza-sistema osoko

oinarri sendoena eta hobesten den antolatzeko era. Testamentuak

ezaugarri batzuk ditu, ezinbestekoak direnak bi ordenamenduen arteko

aldea ulertzeko:

*Testamentua alde bakarreko tresna da; beraz, ezin dute bi

pertsonak, nahiz eta ezkontide edo bikote izan, testamentu bakar

batean bien nahia adierazi. Ez da, bada, onartzen, TESTAMENTU

MANKOMUNATUA edo ERMANDADEKOA. Bakoitzak bere

testamentua egin behar du, bakarka.

*Gainera, testamentua negozio juridiko txit pertsonala da. Horrek

esan nahi du testamentugileak soilik egin dezakeela eta ezin

duela beste inork ere egin beraren ordez. Izan dezake albazea

exekutatzaile bat hil ostean, edo kontulari-banatzaile bat, baina

testamentua egiteko unean berak bakarrik egin beharko du. Ez

du, bada, Kode Zibilak, KOMISARIO BIDEZKO TESTAMENTUA

onartzen, foru-zuzenbideetan hain erabilia izan arren.

*Bere edukia “pertsonala” edo “ondarezkoa” izan daiteke, edo

bietarikoa.

*Ez da nahitaezkoa jasotzea.

*Negozio erabat formala da. Ez badira legezko formalitateak

aurreikusten, testamentua deuseza izango da.

*Testamentugileak gutxienez 14 urte izan beharko ditu, eta bere

burua kontrolatzeko gaitasun nahikoa eduki.

*Testamentuak bi motatakoak izan daitezke: ARRUNTAK eta

BEREZIAK. Arruntak hiru dira, era berean, IREKIA, ITXIA eta

OLOGRAFOA. Lehenengo biak notarioaren aurrean egiten dira, eta

87

Page 88: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

formalak dira erabat. Hirugarrena, aldiz, etxean norberak egin

dezake. Berezien artean, beste hiru aurki ditzakegu: ITSASOAN

EGINIKOA, MILITARRA, eta ATZERRIAN EGINIKOA. Bakoitzak bere

formalitateak dauzka, eta urgentziazko kasuetarako aldaerak.

Testamentuaz gain, Kode Zibilak abintestato oinordetza onartzen

eta arautzen du, kausatzaileak bere borondatea adierazi ez duenerako,

bai oinordetza osorako bai zati baterako. Xumeagoa da araudia, kasu

horretan.

Aipatu beharra dago, lehenbizi, gure Zuzenbidearen eta Kode

Zibilaren (Gaztelako Zuzenbidearen) arteko ezberdintasun

funtsezkoena oinordetza-sisteman dagoela. Izan ere, Euskal

Zuzenbideak, “Pirinio aldeko” beste Zuzenbide guztiek bezalaxe (baita

Galiziakoak, Asturiaskoak, Balear Uharteetakoak...), bere antolaketa

guztia familiaren eta ondarearen arteko harreman estuan oinarritu du

mendeetan. Tronkalitatearen printzipioaren oinarrian, etxea familiari

atxiki nahi izan zaio: etxea familiarena bada, familian geratu behar du,

hurrengo belaunaldiei mantenua ematearren. Egia da eskema hori Erdi

Aroari eta Aro Modernoari dagokiola; baserria produkzio-unitate bat

zen, ez soilik bizileku bat, eta bertatik bizi ziren familia asko eta asko,

belaunaldiz belaunaldi.

Egitura soziala eta ekonomikoa aldatu diren heinean, argi ikusten

da gure Zuzenbidea zenbait arlotan, beharbada, zaharkitua geratu

dela, eta berritzeko beharra duela. Horrek ez du esan nahi gaur egun

jardunean ari diren enpresa edo ustiategi familiarrei aplikagarri ez

zaienik. Guztiz kontrakoa. Oraindik ere, gure ordenamenduak

eskaintzen dituen zenbait tresna asko erabiltzen dira, eta horiekin lor

daitezkeen helburuak ezin lor daitezke Kode Zibilak duen araudiarekin.

88

EUSKAL ZUZENBIDE

ZIBILA

Page 89: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Lehenbizi aipatu beharra dago, Kode Zibilak ez bezala, gure

Zuzenbideak tresna anitz dauzkala oinordetza antolatzeko. Forudun

guztiek Kode Zibilak arautzen dituen testamentu mota guztiak erabili

ditzakete (arruntak eta bereziak), baina horiez gain, besteek ez

dituzten aukerak badituzte:

Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetan

onartzen da sistema hori, beste foru-zuzenbideetan ere onartzen dena,

alegia. BOTERE bat da, kausatzaileak beste pertsona bati edo batzuei

ematen diena, bera hil ondoren, bere oinordetza antolatzeko. Botere

hori, komisariotza, Kode Zibilaren printzipioen kontrakoa da erabat.

Gogora dezagun Kode Zibilak testamentua negozio txit pertsonal

bezala ulertzen duela (hau da, beste inork kausatzailearen izenean ez

dezake egin).

Gure ordenamenduek, aldiz, onartu egiten dute, eskuarki funtzio

konkretu batekin. Botere hori, gehienetan, ezkontideek ematen diote

elkarri, eta ALKARPODEROSO deritzo. Horrela, lehenengo hiltzen

denaren oinordetza besteak diseinatuko du: nortzuk diren oinordekoak,

zenbat eta zer baldintzatan banatu ondasunak... Ezkontidea denean

komisarioa, maiz, hildakoaren ondarearen gozamen unibertsala

jasotzen du, horrekin batera, bai eta eperik gabe, bere bikotearen

oinordetza aukeratzeko ahalmena. Bitartean, jakina, ondasunak bere

esku atxikitzen ditu. Abantaila asko ikusten dira figura horretan, batez

ere seme-alabek, azken ezkontidea hil baino lehen, ondasunik ez

eskuratzea. Figura hori, gaiaren eskematxoan ikusiko dugun bezala,

estuki lotua dago beste instituzio batzuekin (senipartea, ezkontza-

eraentza ekonomikoa...).

89

KOMISARIO BIDEZ ANTOLATZEA

ERMANDADEKO TESTAMENTUA

Page 90: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

Testamentu horren esentzia Kode Zibilak adierazten dituen

printzipioen aurkakoa da. Gogora dezagun lege-testu horrek

testamentua ALDE BAKARREKO negozio gisa definitzen duela, pertsona

bakar batek eta berak bakarrik egin behar duena, hain zuzen ere. Gure

lurraldeek, aldiz, onartu egiten dute ezkontideek beren nahiak tresna

berean adieraztea: bi pertsona, testamentu bakarra.

Notarioaren aurrean egin behar den testamentu bat da, eskritura

publiko batean bildu behar dena. Formala da, beraz. Ezkontideek eta,

gure lurraldean, izatezko bikoteek soilik egin dezakete, bikotearen

interesak araupetzea baitu helburu nagusi. Ermandadeko testamentua

EZEZTAGARRIA da, nahiz eta biek egina izan. Ezezta dezakete biek

batera, beste testamentu edo oinordetza-itun bat eginez, edo bietariko

batek bakarrik ezezta dezake, besteari jakinaraziz. Salbuespen bat

dago, ordea, ezeztagarritasun horretan: bietatik bat hiltzen bada

ermandadeko testamentua egin eta hurrengo urtera, besteak ezingo

ditu ezeztatu ermandadeko testamentuan ondasun komunen inguruan

ezarri diren xedapenak, horiek aldebiko eta ezeztaezinak bihurtu

baitira.

Tresna hori erabilia den arren, ohitura gehiago daude euskal

lurraldeetan, batez ere Bizkaian, komisario bidezkoa erabiltzean, horrek

beste mota batzuetako abantailak eskaintzen baititu bikotearen

ondarearen antolakuntzan, batez ere foru-komunikazioa bada haien

ezkontza-eraentza ekonomikoa. Eskeman eskainiko da tresna guztien

artean egon daitekeen harremana, adierazgarria benetan.

Kode Zibilak 1.271.II atalean argi debekatzen du instrumentu

hori. Gure ordenamenduan eta beste foru-zuzenbideetan lasai asko

90

OINORDETZA-ITUNA

Page 91: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

arautzen da, historikoki oso funtzio garrantzitsu bat bete duelako, eta

betetzen jarrai dezakeelako.

Figura hori duela mende asko sortu zen. Baserriak eta familia-

ustiategiak belaunaldiz belaunaldi osorik eskualdatzeko aukera eman

du. Gurasoek seme-alabetatik bat aukeratzen zuten, baserriko lanetan

aritzeko trebeena edo prestatuena (sexuen arteko bereizketarik egin

gabe, nahiz eta gehienetan seme edo alaba nagusia izaten zen). Bere

ezkontza prestatzen zuten, beste baserri bateko seme edo alaba

batekin, eta ezkontza horretan bi familia batzen ziren. Familia batek

etxea ekartzen zuen, eta besteak DOTEA, konpentsatzeko, nolabait.

EZKONTZAKO ITUNAK erabiltzen ziren, “itun” edo “kontratu” hori

sinatzeko. Bi familiek bikote berriaren etorkizuna adostua izaten zuten

gehienetan. Estrategia-kontua izan ohi zen. Etxea “oinordetza”n

ematen zitzaion ezkontide bati, bere familiaren baserriaren

titulartasuna, alegia. Bikotea etortzen zen bizitzera etxe horretara,

oinordekoaren guraso eta beste neba-arrebekin, maiz. Biek lan egiten

zuten etxean, eta seme-alabak izatea baldintza izaten zen, kontratuak

iraun zezan. Horrela, kausatzaileek bermatzen zuten belaunaldiz

belaunaldi beste horrenbeste egingo zela etxearekin: seme edo alaba

bat aukeratu, eta hari etxea eman. Etxea, horrela, zerbait estatikoa da,

belaunaldi bakoitzean titular bat izaten duena. Bakar baten esku

geratzen da beti, eta zatiezina da, familiaren barnean,

TRONKALITATEAREN instituzioari esker, jakina. Ondasun tronkalak

zirenez, zuzenean aplikatzen zitzaien.

Egun egoera berdina ez den arren, egia da familiak eraikitako

enpresa, lantegi edo ustiategiak familiaren barnean edukitzeko bide

egokia dela, nahiz eta objektua baserri bat ez izan, zentzu hertsian.

Bakar baten esku uzteko aukera hori, hala ere, XEDATZEKO

ASKATASUNAk ematen du, SENIPARTEaren inguruan, batez ere Bizkaiko

araudian. Azken aldea hor dago.

91

Page 92: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

SENIPARTEA

KODE ZIBILAk senipartea oso indartsua du. Senipartea (legítima)

kausatzaileak nahitaez senide batzuei utzi behar dien ondasun kopurua

da (seme-alabei eta ondorengoei; halakorik ez badago, aurreko

ahaideei, eta, azkenik, alargunari), nahiz eta horren justifikazioan

“justizia” gutxi dagoen askoren iritziz. EUSKAL ZUZENBIDEAK, aldiz,

senipartea beste modu batean arautzen du, “malguagoa” alderdi

batzuetan baina zorrotzagoa besteetan, familia eta ondarea lotuta

baitaude (lotura indartsuagoa gure ordenamenduan).

KODE ZIBILA:

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ORDENAMENDUA:

Ezberdindu behar dira hiru lurraldeak. Gipuzkoak Kode Zibilekoa du.

Aiarak ez du seniparte formalik, berez. Xedatzeko askatasun osoa dago

bertan (134. artikulua). Bizkaiak dauka, beharbada, berezitasunIK

nabarmenena, tronkalitatearen printzipioa dela eta.

BIZKAIA:

*Berez, seme-alabei ondasun guztien lau bostenak utzi behar

dizkie kausatzaileak. Beste bostena askea izango da, nahi duenaren

alde xedatzeko.

92

SENIPARTE HOBEKUNTZA PARTE

HERTSIA ASKEA

4/5 1/5

Page 93: EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA I · Zuzenbide hori ia mendebaldeko Europa osoan aplikatu zen Frantziako Iraultza heldu zen arte, erromatar-eliztar zuzenbidea, hain zuzen ere. Interes politiko

*Hala ere, bosten hori soilik izango da askea, ondasun ez-tronkal

nahikorik badago. Ondasun tronkalak baldin badira kausatzaileak

dituen guztiak, orduan ez da egongo aske xedatzeko aukerarik. Aldiz,

ondasun tronkalak ez badira heltzen 4/5ak betetzera, zati hori ondasun

ez-tronkalekin beteko da. Ondasun tronkalak ezin dira inoiz, dakigunez,

familiatik atera, behintzat ez oinordetzaren bidez.

*Hori bai, oinordeko guztien artean bakarra aukeratu daiteke,

konpentsatzeko senipartearen zurruntasuna. Beste guztiak baztertzen

dira, inor jaraunsgabetu gabe, hala ere.

93