Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko...

16

Transcript of Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko...

Page 1: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,
Page 2: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

2

203. zenb. 2015eko azaroa

Zerk hondoratu gaitzakeErromatar Inperioa bezala?

Abenduan Parisen Lurraren klimaren beroketa aztertu eta erabakiak adosten saiatubehar du COP21 gailurrak. Klimaren aldaketak pizten duen alarma estuki dago lotuta

planetaren mugekin, horregatik aipatzen da hain sarri 1972an argitaratutako The Limits toGrowth (Hazkundearen mugak) informea. Hartan aurreikusitako hipotesirik txarrenetikdoanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa, COP gailurrak...– erreferentzia saihestezi-na da. Bestalde, pentsamendu kritikoak lantzen dituen hazkunde eredua, justizia klimatikoa,garapen iraunkorra, desazkundea... denetan egiten du oihartzun oraindik ikerlan hark.

1972ko The Limits to Growth berrikusi eta eguneratu dutenetako bat Ugo Bardi italiarrada, 2011n The Limits to Growth Revisited publikatuz (gaztelaniazko bertsioa bada: Los límitesdel crecimiento retomados). Ugo Bardi (Florentzia, 1952), kimikako irakaslea Florentziako uni-bertsitatean, aditua da sistemen dinamikan, klimaren zientzian eta energia berriztagarrietan.Petrolioaren gailurraz eta lehengaien ustiaketaz zenbait liburu idatzia, Petrolioaren etaGasaren Gailurra Aztertzeko Elkartearen (ASPO, ingelesez) Italiako saila sortu zuen. Berebloga italieraz Effetto Cassandra da eta ingelesez The Cassandra’s legacy.

Bardik 2009ko ekainean Italiako Alcatraz hirian emandako hitzaldiaren laburpena dakar-gu hona. 40 minutuko saioaren testu osoa Interneten eskuragai dago ingelesez: Peak Civili-sation: The Fall of the Roman Empire. Grezian eta Erromako Inperioan mamitutako zibiliza-zioak hondoa jo zuen V. mendean. Erdi Aroa etorri zen gero. Gizakia barne duen Lurrasistemak Erdi Aroan aurkitu zuen nolabaiteko oreka. Zergatik ez ote zuten oinaze eta txiki-zio gutxiagoko irtenbide bat aurkitu aurreko mendeetako zibilizatuek?

� Egilea: Ugo Bardi.� Itzulpena: Pello Zubiria Kamino.

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.485. zenbakiarekin banatua, 2015eko azaroaren 29an).

Azala: Josevixki · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

Erromako Inperioaren makaltze eta eroriarenabehin eta berriro eztabaidatutako kontua da, ustedugulako gure zibilizazioak jarraitu lezakeelaErromakoaren patu bera: makaldu eta erortzea.Erromakoan ikusi dezakegu hondoa jotzenduten [collapsing] gizarteen paradigma.

Historialariak –eta jende gehiago– eztabaidanaritu dira honetaz, dozenaka esplikaziotara iriste-ko: barbaroen inbasioak, epidemiak, berunagati-ko pozoitzea, dekadentzia morala eta beste hain-bat. Zein ote da zuzena ala denak daude zuzen?Ni oinarrituko naiz Joseph Tainterren [AEB1949, antropologo eta historialaria, Collapse ofComplex Societies famatuaren egilea] interpretazio-an, alegia inperioak eta zibilizazioak sistema

‘konplexutzat’ jotzen dituelako, eta sistemendinamika erabiliko dut kolapsoa deskribitzeko.

HONDAMENDIA BARNETIK IKUSITA

Hasi gaitezen hasieratik... Erromatarrek berekulertu ote zuten zer ari zitzaien gertatzen?Garrantzizko kontua da: gizarte batek, honenagintariek esan nahi da, ulertu badezake kolapsoadatorkiola, egin ote dezake ezer hori saihesteko?

Historialari erromatarren testu ugari dauzka-gu, baina inork ez zuen, antza, ulertu zer zihoangertatzera. Garaiko historialariak nagusiki kroni-kariak ziren, gertakizunak kontatzen zituzten.

3

Zibilizazioen gailurra / Hitzaldia

2010eko argazkian, Siriako Palmira hiri erromatar zaharraren aurriak, tartean ageri zirela orduan –azken gerralehertu aurretik– turistak parajeotatik paseatzen zituzten gamelu eta gidariak.

Page 4: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

Beraz, interesgarria dirudi historialari ez zirenjendeen idatziei begiratzea, Erromatar Inperioa-ren kolapsoa bizi zutenenei.

Marcus Aurelius enperadorearekin hasikonaiz. Kristo ondorengo 120-180 urteetan biziizan zen. Bera izan zen inperio sendo bat edukizuen azken enperadorea. Bere bizitzaren gehienapasa zuen inperioa osorik atxikitzeko borrokan,barbaroen kontra. Marcus Aurelius agertzen da“Gladiator” filmaren lehen irudietan. Inbasoreenkontrako borrokan hil zen.

Marcus Aureliusek lortu zuen barbaroakarrastoan edukitzea, baina bera hil eta hamarka-da gutxira inperioa kolapsatu zen, historialariek“hirugarren mendeko krisia” deitu dutenean.Inperioak lortu zuen bizirautea mende pare batgehiagoz, baina jada ez zen gauza bera, aski zuenbizirautearekin ahal bezala, borrokatuz barbaro-en, izurriteen, goseteen, jauntxoen eta bata bes-tearen ondotik iristen ziren hondamendienartean. Beranduago inperioa izaki politikomoduan desagertu egin zen, V. mendean, Men-debaldean bederen.

Marcus Aurelius “Enperadore filosofo” harkbere burutazioak utzi zizkigun Gogoetak [jatorriz-ko grekeraz Ta eis heauton] liburuan, honelakopasarteekin:

“Biziko bazina ere hiru mila urtez, edo baita hamarmila urtez ere, gogoan eduki ezazu gizonak ez duela gal-tzen orain bizi duen bizia baizik, ez duela bizitzenorain gaitzen duen bizia baizik”.

Gogoetak idatzi duen gizona ari da ikustenbere mundua gainbehera erortzen eta ahalegin-tzen da halako oreka pertsonal bat mantentzen,jarrera moral bat. Aureliusek seguru ulertu zuelazerbait zebilela oker inperioan. Erromatarrakbeti erasoan arituak ziren eta orain beren buruakdefenditzen zebiltzan. Baina Gogoetak-en ezduzue inoiz irakurriko barbaroak borrokatzetikharagoko ezer egin beharraz, edo aldaketa sozia-lak, edo ekonomiaren martxa desastrosoa alda-tzekoak. Itxuraz, berak ez zuen pentsatzen inpe-rioa gaur ez bada bihar erori zitekenik.

Orain aipatu nahi nizueke Erromatar Inperio-ko beste dokumentu bat, De Reditu suo [Harenitzulera, euskaraz], Rutilius Namatianus batek ida-tzia. Bostgarren mende hasieran bizi izan zenNamatianus patrizioa. Karguren bat zeukanErroman Inperioaren administrazioan, Mende-baldeko Erromatar Inperioa ‘ofizialki’ suntsitu(476. urtean) baino hamarkada batzuk lehenago.Bere liburuarekin ere film bat egina dute Italian,De Reditu – Il Ritorno.

Namatianus ohartu zen Erroman bizitzenjarraitzea ez zela posible. Dena gainbehera zeto-rren bere inguruan, horregatik itsasontzi bathartu eta alde egin zuen bere sorterri Galiara,gaur Frantzia deitzen dugunera. Bidaiaren azal-pen beldurgarria eskaintzen digu:

“Itsasoz itzultzea hautatu dut, lehorreko bideakdaudelako edo urak hartuak edo harriz beteak. Toska-natik Via Aurelia errepidetik abiatuta, Godoek suzedo ezpataz eraso ostean ez denez etxerik basoak kon-trolatzeko eta ez zubirik ibaiak zeharkatzeko, handikabenturatzea baino nahiago izan dut itsasoz joatea”.

Sinesgaitza dirudi. Erromatarrak beti egonziren harro beren errepideez. Erromatar inperio-rik ezin da izan errepiderik gabe. Namatianusekaipatzen dizkigu Italiako kostan barrena iparral-dera jo ahala ikusten dituen lokatzak hartutakoportuak, jendeak ihes egindako hiriak, aurrizbetetako paisaiak.

4

203. zenb. 2015eko azaroa

“Gizarte batek, honen agintariek esannahi da, ulertu badezake kolapsoadatorkiola, egin ote dezake ezer horisaihesteko?”

Page 5: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

Ikusten du kolapsoa bere inguruan, baina ezindu ulertu. Buruhauste pasakor bat izan behar du,lehen ere Erromak bizi izan zituen garai latzakbaina beti berpiztu zen eta etsaien gainetik garai-tu zuen. Beti horrela izan da, Erroma berriroindartsu eta aberats izanen da.

Agiri gehiago ekar nitzake horrelakoak, bainahoriekin aski da esateko erromatarrek ez zutelaulertu zer ari zitzaion gertatzen beren inperioari.Badirudi uste dutela makalaldiak konpondu ahal-ko direla armada handiagotuz edo harresi han-diagoak eraikiz. Honek erakusten digu kolapsoanola bizitzen den ‘barnetik’. Jende gehienak ezdu ikusten gertatzen ari denik, arrainari gertatzenzaion bezala: ezin duzu ura ikusi.

ZERK SUNTSITU ZUEN ERROMATARINPERIOA

Dokumentu eta datu asko galdu ditugun arren,informazio asko daukagu inperio horretaz,kolapsatu eta desagertu diren antzinako besteinperioez baino askoz gehiago. Baina ez garaados jartzen kolapsoaren arrazoietan.

Edward Gibbonek Decline and Fall of the RomanEmpire famatuan aipatzen du kristautasunak era-gin ezkorra eduki zuela, antzinako erromatarrenbertute nobleak usteldu zituztela Ekialdetik iritsi-tako fanatiko haiek eta barbaroei aurre egitekoahalmena galarazi zietela. Ziurrenik ados egongozarete esaten badut mugatu samarra dirudielaesplikazio horrek, beranduago etorritako autoree-nak bezala, Splenger eta Toynbee esaterako.

Nire ustean Erromaren gainbeheraren inter-pretazio orijinala Joseph Tainterrek ematen du1990an plazaratu zuen The Collapse of ComplexSocieties liburuan. Kolapsoei buruzko informaziobenetan aberatsa ematen du, erromatarrenazbaina baita beste askorenaz ere.

Gizarteak, dio Tainterrek, izaki konplexuakdira eta horregatik beren kolapsoa lotu behar

zaio konplexutasunari. Blind Spot [2008, PuntuItsua] dokumentalean galdekaturik esan zuenaklaburbiltzen du Tainterren pentsakera:

“Aztertu ditudan antzinako gizarteetan, Erro-matar Inperioan esaterako, arazo nagusia izanzuten soilik status quoari eusteko kostu handieiegin behar zietela aurre. Kopuru oso handiakinbertitu behar, dagoenekoz etekin positibo gar-birik ematen ez zuten baina lehendik zeukatenarieustea bazik baimentzen ez zieten arazoak kon-pontzeko. Honek murrizten du gizarte konplexuizatearen etekina”.

Kontua da Erromatar Inperioa sartu zelakonplexutasun galera katastrofiko batean hiruga-rren mendean. Hori zen benetako kolapsoa.Baina aipatu ditzagun kolapsoaz jendeak ematendituen arrazoi ugariak. Behin eta berriro azaltzendira kolapsoa esplikatzeko kausa bakarrak, badajendea horiez maitemindua: “Nik daukat solu-zioa, hau da eta ez besterik”.

Esan izan da Erromatar Inperioa suntsituzela erromatarrek ardoa berunezko basoetanedaten zutelako, horrek pozoiturik hilarazizituela. Egiatik badu zerbait, antzinako erroma-tarren hezurduretan aurkitzen dira berunezpozoitu izanaren arrastoak. Ziurrenik bazen horarazo bat, agian larria, baina ezin duzu hori isola-

5

Zibilizazioen gailurra / Hitzaldia

Ugo Bardi irakaslea “Extracted” liburua aurkezten.

Page 6: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

turik planteatu. Pentsa etorkizuneko historiabatek esaten duela AEBen inperioa suntsitu zelaamerikarrek hamburgerrak jaten zituztelako.

Antzera gertatzen da beste kausa bakarrekin,klimaren aldaketarekin esaterako. Frogek erakus-ten dute Erromatar Inperioaren eroria lehortee-kin batera egokitu zela. Seguru arazoa izan zirelaerromatarrentzako. Baina esan ahal izango duetorkizuneko historiak AEBen inperioa Katrinaurakanak ekarri zuela?

Izaki konplexu batek era konplexuan eroribehar du. Gizarteek beti klase askotako krisi etadesafioei egin behar diete aurre. Hauentzakoerantzuna izan ohi da egiturak antolatzea, esate-rako burokratiko edo militarrak. Krisi bat kon-pontzen duen aldi bakoitzean, gizartea aurkitzenda konplexutasunezko geruza berri batez horni-tua. Orduan, konplexutasuna handitu ahalamurrizten hasten da konplexutasun extra bakoi-tzaren etekina, Tainterrek ‘konplexutasunarenonura marjinala’ deitzen duena.

Gertatzen da konplexutasunak koste bat dau-kalako: sistema konplexuei eustea energia kosta-tzen da. Konplexutasuna handiagotuz zoazenheinean, etekina negatibo bilakatzen da, konple-xutasunaren kosteak gainditzen du etekina. Unejakin batean, egitura konplexuen zama hain dahandia ezen eta gizarte osoa amiltzen baita, horida kolapsoa.

Gizarteak egokitu egiten zaizkie aldaketei. Sis-tema konplexuen ezaugarrietako bat da egokitzeaaldatzen ari diren kanpoko baldintzei. “Homeos-tasia” deitzen zaio sistema bat konplexua dela (etaez soilik konplikatua) definitzen duen ezaugarrihoni. Sistema konplexuekin ari zarenean lanean,ez duzu pentsatzen “kausa eta eragina” terminoe-tan baizik eta “forcing and feedback” terminoetan.“Forcing” da sistemari kanpotik datorkion zerbait.“Feed-back”, sistemaren erantzuna kanpoko pre-sioari, nolabaiteko homeostasi bat dakarkiona.

Homeostasia oinarrizko kontzeptua da siste-men dinamiketan. Zerbaitek eragiten du bestezerbaitengan, baina azken honek ere erreakziona-tzen du. Hori da feed-backa. Izan daiteke positi-boa (reinforcing) edo negatiboa (damping, amorti-guatzea) eta aipatzen ditugu feed-back zirkuituak,gehienetan sistemak egonkortzen dituztenak,muga batzuen barnean noski.

Homeostasia ondo ulertu behar da. Ez da ore-karen (equilibrium) gauza bera termodinamikandefinitzen den moduan. Konparazio batera, giza-kia sistema konplexu bat da. Bizirik zaudenean,homeostasian zaude. Aldiz, orekan baldin bazau-de esan nahi du hilda zaudela. Homeostasia daindarren oreka dinamikoa.

Bestalde, homeostasiak ez dauka fisikaren prin-tzipioekin kontrajartzerik. Pentsa igerian ari zarelaitsasoan. Fisikak dio flotatzea badaukazula, bainazenbait energia xahutu beharra daukazu ur azaletikburua ateratzeko homeostasi baldintzak manten-tzeko. Pentsa ezazu, orain, zangoa zerbait zama-tsurekin kateatu zaizula. Orduan fisikak dio hon-doratu egingo zarela. Baina energia gehiago xahutudezakezu, gogorrago egin igeri eta horrela man-tendu burua ur azalaren gainetik: berriro homeos-tasian. Baina ezer aldatzen ez bada, une bateranenergia ahituko zaizu, nekatuko zara eta ezingodiozu homeostasiari atxiki. Une horretan fisikanagusituko eta hondoratu egingo zara, ito. Denbo-ra batean eutsi diezaiokete homeostasiari, horretanxahutu beharreko baliabideak dauzkaten bitartean.

6

203. zenb. 2015eko azaroa

“ Joseph Tainter

Aztertu ditudan antzinakogizarteetan, Erromatar Inperioanesaterako, arazo nagusia izan zutensoilik status quoari eusteko kostohandiei egin behar zietela aurre”

Page 7: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

KOLAPSOAREN EREDU DINAMIKOAK

Konplexutasunaren inguruan ari garenez, Tain-terren eredua erkatu dezakegu beste eredubatzuekin. Zuzenean jo dezakegu teoria guztienama den 1972ko Hazkundearen Mugak azterketa-ra. [The Limits to Growth Erromako Klubarenenkarguz eta Volkswagen Fundazioak ordaindu-ta egin zuten Donella H. Meadows, Dennis L.Meadows, Jorgen Randers eta William Behren-sek. “World3” eredua erabiliz simulatu zituztenLurraren eta sistema humanoen arteko interak-zioak eta ondorioak].

Hazkundearen Mugak-en egileek gaur egungomundua deskribatu nahi izan zuten, baina haiekerabilitako eredua oso orokorra da eta beharbada aplikatu diezaiokegu Erromatar Inperioari.Nola funtzionatzen duen ulertzeko, erakutsikodizuet ereduaren irudi grafiko hau:

Hor dauzkazue: populazioa, nekazaritza,baliabide naturalak, kutsadura eta kapitala. Bostosagai dauzka ereduak, bakoitzaren esanahia

intuitiboki ulertzen du. Garrantzitsuena da osa-gai horien arteko feed-back harremana. Beharbada feed-back-loturarik garrantzizkoena dagokapitalaren eta baliabideren artean. Honela des-kribatzen dute Hazkundearen Mugak ikerlanean:

“Kapital industrialaren stocka hazten damaila bateraino ezen eta baliabideen input izuga-rri handia behar baitu. Hazkundearen prozesuaneskuragai diren baliabideetatik asko agortzenditu. Baliabideen prezioak igo eta meategiakahitu ahala, gero eta kapital gehiago erabili beharda baliabideak eskuratzeko, etorkizuneko haz-kundean erabiltzeko gutxiago utziaz. Azkenera-ko inbertsioak ezin du jarraitu depreziazioarenerritmoa eta industriaren oinarria gainbeheradator [collapses], berekin herrestan eramanezzerbitzuen eta nekazaritzaren sistemak, indus-triatiko inputen menpe geratu direlako”.

Myrtveiten irudiekin jolas egin dezakezue etahori alderatu Tainterrek gizarteez esandakoare-kin. Tainterrek zioen krisi bat sortuz gero gizar-tea saiatuko dela hori gainditzen. Eskematikabiatuta, ikusi dezakezue zer gertatzen den den-bora aurrera doan eta jendeek kolapsoa saihestensaiatu ahala.

Pentsa dezagun kutsadura arazo larria bilaka-tu dela. Tximiniek isuritako ke handiek jendeakhiltzen dituela; orduan gizarteak zenbait kapitalipiniko du keak murrizteko. Esaterako, filtroakezarriko dizkie tximiniei. Baina filtroak egitekoenergia eta natur baliabideak behar dira, etahorrek presio gehiago sortuko du natur baliabi-deen gain. Honek presio egingo du kapitalean,eta ondorioz poluzioa borrokatzeak kolapsoarenabiadura handitu dezake baina ez borrokatzeakere kolapsoa ekar dezake, nahiz eta arrazoiezberdinengatik: kutsadurak jendea hiltzen dueta honek eragiten du kapitala nekezago ugal-tzea, eta abar. Horrela funtzionatzen du ereduak.

Beste adibide bat. Suposatu dezagun popula-zioa hazten dela denentzako aski janari ez egote-

7

Zibilizazioen gailurra / Hitzaldia

Myrtveiten irudi famatua: Kutsadura, KapitalInbertsioak, Nekazaritza eta Natur Baliabideak,erdian daukatela Populazioa.

Page 8: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

raino. Erantzun gisa, gizarteak bere natur baliabi-de batzuk erabiliko ditu ongarriak ekoizteko, labo-rantzaren emankortasuna handitzeko. Honek,ordea, ekarriko du populazioa are gehiago handi-tzea, populazioaren gainean presio eginez etakutsadura handituz; eta honek presio berri batekarriko die kapitalari eta baliabideei, eta abar.Muga batzuen barruan, gizartea beti egokitu dai-teke modu horretan, hori da lehen aipatu dugunhomeostasia. Baina soilik muga batzuen barruan.

Modu ezberdinetan jolastu zaitezke jokohonetan. Magne Myrtveiten bost osagaizko iru-dia tresna ona da sentitzeko nola erreakziona-tzen duen gizarteak kanpoko esku hartzeenaurrean eta nola doan aldatuz baliabide naturalakagortu ahala. Baliabide horiek ez-berriztagarriakdirenean, gure mineralekin gertatzen denmoduan, sortu eta atxiki daitekeen kapital kopu-rua gutxitu egingo da. Hau da kolapsoen arrazoiposibleetako bat, ziurrenik ohikoena. Baina nolagertatuko den ulertzeko, eredua ordenagailuanerabili behar duzu eta zer ematen dizun ikusi.Hona Hazkundearen Mugak-en 2004ko edizioarenemaitza (orrialdeko grafikoan).

Agertokiaren parametroak asko hurbiltzenzaizkio gaur egungo egoerari. Kolapsoa gerta-tzen ikus dezakezu, industriaren eta nekazaritza-ren produkzioa hondoratzen ikusten dituzunean.Industriaren eta nekazaritzaren sistema blokatu-ta gelditzen denean, bere konplexutasuna gain-behera dator (eta populazioa ere bai, noski).Beraz, nolabait esateko, Limits to Growth infor-mearen eredua bateragarria da Tainterren ere-duarekin.

Jendea oso ona da ustiapena optimizatzen.Arazoa da esajeratu egiten duela eta sistematikhartzen duela sistemak berak ordezkatu dezakee-na baino gehiago. Hori da kurbaren funtsa.Lehenik goraka zoaz baliabidea ustiatzen hainona zarelako; gero beheraka zoaz gehiegi ustiatuduzulako. Erdian bada gailur bat: horra “peakresource”, baliabidearen gailurra. Petrolioarenkasuan, jendeak “peak oil” aipatzen du. Zibiliza-zioa osotasunean harturik “peak civilisation” esanbeharko genuke, zibilizazioaren gailurra.

Eta esan dugunez, zibilizazioaren gailurra dakonplexutasunaren gailurra (“peak complexity”),Tainterrek deskribatu moduan.

Kolapsoa ez da saihestezina. Gizartea urru-negi joan eta gero kolapsatu egiten da, bainakolapsoak denbora ematen dio larregi ustia-tutako baliabideari aldatzeko, eta hazkundeahasi daiteke berriro aldi baten buruan. Bainahori gertatzen da baliabidea berriztagarriadenean. Ez baldin bada, petrolioa edo ura-nioa ez diren moduan, behin xahutuz gero,gehiago ez da. Kasu honetan kolapsoak ezdauka atzera bueltarik.

Era berean, gizakiari dagokionez, gizartebat kolapsotik berreskuratu daitekeen arrenpertsona baten bizia baino luzeagoko jokodu. Beraz, guri dagokigunez, kolapsoak atze-

ra bueltarik ez du harrapatzen baldin bagaitu, etahori, dudarik gabe, ez zaigu batere gustuko.

8

203. zenb. 2015eko azaroa

”Limits to Growth”en 2004ko argitalpeneko grafikofamatua. Kurbek irudikatzen dituzte: Baliabideak,Industriaren emaitzak, Kutsadura, Populazioa etaJanaria.

Page 9: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

ERROMATAR INPERIOAREN GAINBEHERAREN DINAMIKA

Erromatar Inperioa oinarritzen zen nagusiki bibaliabidetan: armada eta nekazaritza. Legionario-aren irudia ipini diot “kapital baliabideak” atalari,legioak zirelako Erromaren kapitala, kapital mili-tarrak. Hau eraikita zegoen baliabide naturalbaten gainean: urrea. Legioek ez zuten urrea lur-petik ateratzen, hori aurrez lurpetik aterata (edomeatzariari ostuta) zuten jendeari hartzen zioten.

Tainterrek ondo azaldu du abentura milita-rrek funtsezko garrantzia eduki zutela inperioazabaltzeko. Inperioak garaitzen zuen ingurukoerresuma bat, hari urrea ostu eta biztanleen partebat kendu esklabotzarako. Urrearekin legiogehiago ordaintzen zituen eta honela eremuberriak konkistatzen. Feedback positibo batzegoen horretan: zenbat eta legio gehiago eduki,orduan eta urre gehiago lapurtu; zenbat eta urregehiago eduki, orduan eta legio gehiago sortu.Eta abar.

Erromatarren asmakizunetako bat da urrealegio eta legioak urre bihurtzeko ahalmena.Oraindik “soldadu” (soldier, soldat, soldado…) esa-ten dugu, latinez “soldatadun” esan nahi duena.

Baina konkistek aurrera egin ahala, erromata-rrak laster aurkitu ziren erraz konkistatzekolurrik gabe. Arazoa zen Energiaren Itzulkin-Tasa, ingelesez EROEI Energy Return on EnergyInvested esaten dena; kasu honetan litzatekeGROGI (Gold Return On Gold Invested). Lehenmendeko konkisten ondoren gauzak zaildu eginziren. Lurralde berriak konkistatzetik eskuratuta-ko energi etekina jaitsi egin zen. Ipar-EkialdeanGermaniarrak pobreegiak ziren, eta gaineraguduzaleak. Haiek konkistatzeak, zaila izateazgain, ez zuen etekinik uzten. Ekialdean Partia-rrak oso aberatsak ziren, baina militarki indar-tsuak. Gero, mendebalderago Atlantiar itsasoazegoen, Iparraldea hotzegia zen, hegoaldea leho-rregia. Feed-back negatiboa, ikusten?

Legioek ez ekartzean urre gehiago, urreadesagertu zen Inperiotik, zenbait arrazoirenga-tik. Batetik luxuzko gauzak atzerritik erosteko,Inperioak ez zituelako manufakturatzen, zetaesaterako. Bestetik, barbaroen buruzagiei pagatubehar zitzaielako Inperioa inbaditu edo borroka-tu ez zezaten. Urrea zen Erromatar Inperioaren-tzako guretzako dena “urre beltza”, petrolioa.Garai oparoetan beren konkistetatik legioek eka-rri zuten gastatutakoa baino urre gehiago, bainadenborarekin balantzea negatibo bilakatu zen.

Eta gero zegoen nekazaritza. Honek ereeman ditzake feedback positiboak eta negatibo-ak, eskeman ikus daitekeenez. Nekazaritza ona-rekin populazioa handitu egiten da, eta ondorioznekazari gehiago dauzkazu. Erromatar Inperioa-ren kasuan, populazioa handitu ahala legio gehia-go eduki zitzaketen itzultzean esklaboak ekar-tzen zituztenak soroetan lan egin arazteko. Bainafeedback negatiboa ere badauka nekazaritzak etada erosioa, higadura.

9

Zibilizazioen gailurra / Hitzaldia

Myrtveiten eskema Erromatar Inperioari egokiturik.

Page 10: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

Higadura jarri dezakegu eskeman kutsadura(“pollution”) dagoen lekuan. Nekazaritzari kalte-rako eragiten dio. Populazioa gutxi arazten du etadena bihurtzen okerragora. Zenbat eta gehiagobehartu nekazaritza populazio handiagoa (tar-tean legioak) elikatzeko, orduan eta gehiago bor-txatzen duzu zoru emankorra. Hau ez da baliabi-de berriztagarria; mendeak behar da zoruemankorra berregiteko, behin galduz gero. Higa-durak hondatzen dizu nekazaritza, populazioagutxitzen zaizu, legioak ere gutxiago dauzkazueta azkenean… barbaroek inbaditzen zaituzte.

BALIABIDEEN GEHIEGIZKO USTIATZEA

Dauzkagun datuetatik ulertu dezakegu Erroma-tar Inperioa zergatik zebilen larri. Bere armadahandia, legioez osatua, pagatu beharra zegoeneta militarrek ez zuten etekinik sortzen. Urre-hemorragia baten hasiera zen, eten ezin izanzena. Gainera, Inperioak odol gehiago galtzenzuen mugak zaindu eta kudeatzeko gotorlekusistema zabal oso garesti bat eraiki beharragatik.

Gotorlekuen kontuak azaltzen du sistemakonplexu bati gertatzen zaiona homeostasiarieutsi nahi dionean. Legioak garestiegiak zirenezmugak zaintzeko –legio gehiegi beharko ziren–hesiak eraikitzen hasi ziren. Esklaboek eraikikozizuzten, eta esklaboa merkeagoa zen legionarioabaino. Baina esklaboak ez ziren onak borrokara-ko. Ezagutuko duzue Spartacusen historia, eskla-boen matxinadaren liderra izan zenarena: erro-matarrek ez zuten berriro gertatzerik nahiko.Hesietarako esklaboak erabili dituzte, legionariogutxiago behar delako gotorlekua zaintzekomuga zelai zabalean defenditzeko baino. Diruaaurreztu, horra homeostasi ahalegin bat.

Baina hala ere erromatarrek gizonak, legiona-rioak, behar zituzten hesi guztietan jartzeko etahoriek izugarri garestiak ziren. Inperioak bereburua zerratu zuen kaiola batean eta sekula ezzuen eskapo egiterik lortu. Feed-back negatiboakhil egiten du.

Gastu militarrak ez dira izan erorketarenkausa bakarra. Ikusirik higadurak nekazaritzalurrak hondatzen zituela eta meategien produk-tibitatea gainbeheran ari zela, ez genuke harritubehar inperioa hondoa jotzen ikusita. Ezin zenbestela gertatu. Erromatar Inperioaren hondo-razea izan da elkar indartu duten faktore nega-tibo ezberdinez osatutako fenomeno konple-xua. Feed-back negatiboak bata bestearenondotik, horiek hondoratu zuten Inperioa.Horrek erakusten du zein hurbil gauden erro-matarrengandik.

10

203. zenb. 2015eko azaroa

“Erromatarrak hondoratu zituenakhondoratuko gaitu gu ere:baliabideen gehiegizko ustiatzeak”

Galiako etxalde erromatar batean aurkitutakomosaikoa, Inperioan zabaldu zen nekazaritzairudikatuz.

Page 11: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

Dudarik gabe ezberdintasunak badira: guregizartea gehiago da meatzaritzari lotua etagutxiago armadetan oinarritua. Guk ez dituguesklaboak erabiltzen baina makinak. Baditugutraste mordoa erromatarrek ez zeuzkatenak.Baina, azken finean, gure ekonomiako osagaiezberdinen arteko interakzioak ez dira hainezberdinak.

Erromatarrak hondoratu zituenak hondora-tuko gaitu gu ere: baliabideen gehiegizko ustia-tzeak. Erromatarrek aurkitu balute modua berenbaliabideak, nekazaritza adibidez, suntsitu gabeerabiltzeko, adibidez erosioa saihesteko, berengizarteak denbora luzeagoz iraungo zuen. Bainasekula ez zuten aurkitu oreka puntua, eta hondo-ratu ziren zeukatenetik gehiegi usatzen jarraituz.

KOLAPSOA SAIHESTU

Pentsa dezagun norbaitek gauzak oso garbizeuzkala Marcus Aureliusen garaian. ImaginatuBritainia Handiko Druida bat, Merlinen arbasoa,gertatzen ari zenaz ohartzeko bezain bizkorra,Inperioaren ezinegona feed-back negatiboek era-giten zutela, armadaren eta burokraziaren kos-teengatik, lurzoru emankorraren gehiegizkoustiapenagatik eta Erromak konkistatzekomoduko jopuntu errazak agortu zituelako.

Merlinek Arturo erregearekin egin zuen beza-la, druidak usteko zuen enperadoreari kontatubehar ziola Erromara joanik. Askotan pentsatudut zer esango niokeen haren lekuan egonda.

Esate baterako, urrea urritu denez, zergatikez esan Ameriketara espedizio bat antolatzeko?Horixe egin zuen Colonek mila urte eta pikogeroago eta Espainiak horren gainean eraikizuen inperioa. Baina erromatarrek ez zeukatenteknologia egokia ozeanoa zeharkatzeko eta huragaratzeko baliabideak agortuak zituzten. Euro-pan geratu beharra zeukaten, okupatzen zutenguneko mugen barruan konpondu. Beraz, Britai-

niatik joandako Druidaren antzera zuk ere ezindiozu aholku bakarra baizik eman enperadoreari:itzuli behar duzu Inperioaren ekonomikak sos-tengatu ahal izango dituen mugen barrura.

Beraz, gizon jakintsutzat daukazun fama delaeta Enperadoreak hartzen zaitu bere jauregianeta zuk azaldukodiozu aurkitu duzuna:

- “Enperadore, inperioa kondenatuta dago.Ez baduzu zerbait egiten oraintxe, hamarkadagutxi barru hondoratuko da”.

Zur eta lur dago Enperadorea, baina pazien-tzia handiko gizona da. Filosofoa, azken finean.Ez du aginduko zuri lepoa moztea, beste enpera-doreek egingo zuten moduan, eta galdetu dizu:“Baina zergatik diozu hori, druida jakintsua?”.

11

Zibilizazioen gailurra / Hitzaldia

Marcus Aurelius enperadorea zaldi gainean,Erromako Kapitolioko muinoan.

Page 12: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

Eta zuk: “Begira, diru gehiegi xahutzen duzulegio eta gotorlekutan. Mendetako konkistetanpilatutako urrea desagertzen ari zaizu eta ezinduzu pagatu mugak defenditzeko adina legiona-rio. Gainera, presio handiegia dagiozu nekazari-tzari, lurzorua higatu eta galtzen ari da. Laster ezda izango aski janari erromatarrentzako. Buka-tzeko, herria itotzen ari zara burokrazia handiegieta garestiegi batekin”.

Enperadoreari berriro bururatu zaio zuri zin-tzurra moztea, baina ez du aginduko, zorte han-dia duzu enperadore filosofo batekin topo eginizanarekin. Eta galdetu dizu: “Egiaren bat egondaiteke diozun horretan, baina zer egin beharkonuke, druida jakintsu?”.

- “Lehenik zuhaitzak landatuk, lurrak deskan-tsua behar du. Denborarekin zuhaitzek lurraemankor bilakatuko dute”.

- “Baina –Enperadoreak– zuhaitzak landatuzgero jendearentzako ez da aski janari egongo”.

- “Inork ez du goserik pasako baldin etapatrizioek uko egiten badiete beren luxuei”.

- “Bueno, Druida jauna, ulertzen dut zureikuspegia baina ez da erraza izango…”.

- “Eta zure legio ugariak murriztu behar ditu-zu eta harresiak abandonatu”.

- “Baina, baina… Druida… hori eginez gerobarbaroek inbadituko gaituzte…”.

- “Hobe orian gero baino. Orain badaukazuhiriak defenditzeko adina tropa. Beranduago ezi-nezkoa izango da. Defentsa iraunkorra egin”.

- “Iraunkorra?”.- “Bai, esan nahi du pagatu dezakezun defen-

tsa. Legioak bihurtu behar dituzu hiriko miliziaeta… ”.

- “Eta…?”.- “Gutxiago gastatu behar duzu burokrazia

inperialean. Inperioaren zergak altuegiak dira!Jendearekin batean egin behar duzu lan, ez jen-dea zanpatu! Zuhaitzak landatu, armada murriz-tu, elkarrekin lan egin!”.

Oraingoan Marcus Aureliusek seriotan azter-tu du ez ote litzatekeen egokia zuri lepoa moztea.Baina gizon ona denez, berriro Britainiara bidalizaitu eskolta militar gogorrez zainduta, zu berri-ro Erromara itzuli ez zaitezen agindu zorrotzakemanik.

Sekula gertatu ez den pasadizo honek antzahandia dauka “The Limitis to Growth”en egileei,druida moderno haiei, gertatu zitzaienarekin.Ahalegindu ziren beren garaian munduaren agin-tari zirenei esaten zerbait antzekoa. “The Limitstho Growth”en egileei ez zieten zintzurrik moztu,baina nolabait esateko “akademikoki dekapitatu”zituzten. Erabat baztertu. Ez bakarrik baztertu,irrigarri utzi zituzten, iseka egin zitzaien. Ez daerraza druida izatea.

Horra gure garaion eta Erromaren artekoenbeste antzekotasun bat. Bizi dugu “arrainak ure-tan” bizi duen patua, ez dugu ulertzen urez ingu-ratuta gaudela. Eta ez dugu entzun nahi ura esis-titzen denik.

Erromatar Inperioak egin zuen bide beretikgoaz alai aski. Gure liderrak ez dira gai ulertzekosistema konplexuak eta jarraitzen dute ezartzenarazoa okerragotzen duten soluzioak. Druidajakintsua Marcus Aureliusi adierazten saiatu zenmoduan, barbaroak kanpoan uzteko harresiak

12

203. zenb. 2015eko azaroa

“Erromatar Inperioak egin zuen bideberetik goaz alai aski. Gure liderrakez dira gai ulertzeko sistemakonplexuak eta jarraitzen duteezartzen arazoa okerragotzen dutensoluzioak”

Page 13: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

eraikitzea alferrikakoa izateaz gain baliabide gale-ra handia zen. Imajinatu ditzakegu garai hartakopolitikariak esanez “Atxiki ditzagun barbaroakkanpoan! Eraiki hesi gehiago inperioa defendi-tzeko!”. Gaur berdin gertatzen zaigu. Esaiozupolitikari bati arazoak ditugula petrolioarekineta erantzungo dizu “zulatu sakonago!” edo“drill, baby, drill!”. Feed-back negatiboak hil egi-ten du.

TRANTSIZIO KONTROLATUA

Baina bada gehiago. Druidak esan zion Aureliu-si “zuhaitzak landatu, armada murriztu, elkarla-nean aritu”. Pentsatu duzue zer ari zitzaion pro-posatzen? Mundu bat osatua milizia urbanoekdefenditutako hiriz, aginte zentralik ez edo osoahula, nekazaritzan oinarritutako ekonomia.Ohartuak izango zarete: Erdi Aroa da! Ondopentsatuz gero, Erdi Aroa izan da ErromatarInperioaren arazoentzako soluzioa. Inperioahartara zihoan eta ezin izan zuen ebitatu. Drui-dak proposatzen zuena zen horretara joateabaina era kontrolatu batean. Trantsizioa erraztu,

ez haren kontra borrokatu! Baldin badakizunora zoazen, bidaia egin dezakezu estiloz etaerosotasunez. Ez baldin badakizu… bidaiagogorra izango da.

“Trantsizio kontrolatu” bat egin izan baluErromako Inperioak Marcus Aureliusen garaian,justu hori egingo zuen: harresiak abandonatu,legio kopurua muriztu eta milizia urbano bihur-tu, burokrazia eta Inperioaren gastuak urritu,autoritatea deszentralizatu, nekazaritzaren gaine-ko presioa gutxitu: basoak landatu. Trantsizioaez zen traumatikoa izango eta konplexutasungalera txikiagoa eragingo zuen: liburuak, jakin-tzak, arte-lanak eta asko gehiago salbatu ahalizango zen ondoko belaunaldien esku uzteko.

Baina hau ez da ameskeria baizik, prefosta.Erromako enperadore bati ere legioak desegiteaez zitzaion erraza gertatuko. Enperadoreakomandante militarra zen eta Imperator izatekolegioen gogoko izan beharra zegoen. Legioaksuntsitu nahiko zituen Enperadore bat ez zenoso popularra izango eta seguruenik bizi laburraedukiko zuen. Beraz, sistemen dinamikak ulertubalitu ere, ezin izango zuen gauza handirik egin.Egia esan, bizi osoan saiatu zen armada sendo-tzen, ahalik eta legio gehien edukiz.

Enperadoreek eta Erromatarren munduakoro har gogor egin zuen borroka status quo antedelakoa atxikitzeko, alegia, gauzak beti egondiren moduan. III. Mendeko krisiaren ostean,

13

Zibilizazioen gailurra / Hitzaldia

II. mendean Hadrianusek Britainia iparraldeankaledoniarrak (gaurko eskoziarrak) mugaz kanpoatxikitzeko eraikitako harresiaren hondarrak.

“Ondo pentsatuz gero, Erdi Aroa izanda Erromatar Inperioarenarazoentzako soluzioa. Inperioahartara zihoan eta ezin izan zuenebitatu”

Page 14: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

Diocletianus enperadoreak Inperioa berpiztuzuen hau bilakatuz Brezneven garaiko SobietBatasuna gogorarazten digun zerbaiten antzeko.Diktadura zanpatzaile bat bere baitan zekartzanaburokrazia itogarria, zerga handiak herritarren-tzako eta egitura militar zamatsua. Inperioarihori guztia zama latza gertatu zitzaon eta mendebaten buruan hondoratzera eraman zuen.

Gaurko Druidak izan daitezke hobeak Erro-matarren garaikoak baino, ordenagailu digitalakbederen badauzkate. Baina gure liderrak ezdaude Erromatarren garaikoak baino hobetoegokituak ulertzeko sistema konplexuak. Bainaburuzagi hobeak bagenitu ere, arazo berdineiegin beharko liekete aurre: ez dago egiturarikgizartea eroso eramateko joaten ari den lekura.Dauzkagun egitura bakarrak dira gai gizartea

edukitzeko dagoen moduan, axola gabe zeinzaila eta deserosoa izango den hor jarraitzea.Horixe da Tainterrek dioena: arazoei aurre egite-ko gure modua da egitura gero eta konplexuago-ak eraikitzea, horrela azkenean etekin negatiboakeraginez. Horra zergatik hondoratzen direngizarteak.

Gure ahalegin guztiak dira status quo ante horrieusteko. Horregatik ari gara desesperatuki bilakazerbait petrolioa ordezkatuko duena eta gauzaguztiak gaur diren bezala mantenduko dituena.Izan behar du zerbait likidoa, erregarria eta, ahalbada, kiratsa duena. Zulatu gehiago, zulatu sako-nago, egosi hondar alkitrandunak, egin bio-erre-gaiak jendeak gosea pasatu behar badu ere. Edo-zer, denak berdin jarraitzekotan.

Baina jarraitzen dugu fisikaren legeek gara-matzaten norabait: petrolio gutxiagoko, edobatere petroliorik gabeko, mundu bat ezingo daizan ohituta gauden munduaren berdina. Ez dapreziso Erdi Arora itzultzea. Lortzen baldinbadugu energia iturri berriak zabaltzea –berrizta-garriak edo nuklearra– petrolioa eta beste erregaifosilak garaiz ordezkatzeko, kalkulatu dezakegutrantsizioak ez lukeela ekarriko konplexutasungalera handi bat, menturaz batere galerarik ez.Baina probableena da bestea, energia eta baliabi-de naturalen emaria urritzean sistema ekonomi-koan horrek eragingo duela The Limits to Growth-eko simulazioetan erakutsitakoa bezalakokolapsoa. Ezin dugu saihestu joatea fisikarenlegeek garamatzaten lekura.

AZKEN HITZA: UNE ERABAKIGARRIATEUTOBURGEN

Duela bi mila urte Erromaren hiru legio suntsituzituzten erromatarrek “Germania” deitutako tri-buek elkarturik Teutoburgeko oihanetan. Hain-beste urteren buruan eskualde horretako basoakleku baketsuak dira, argazkietan ageri denez.

14

203. zenb. 2015eko azaroa

Marcus Caelius zenturioiaren hilarria. Bera izan zenTeutoburgeko guduan eroritako 18 zenturioietako bat.

Page 15: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

Nekez irudikatu dezakegu zer izango zirenbataila hartako hiru egunak. Germaniarrek ezus-tean harrapatu zituzten legioak, hauek desespe-ratuta ahalegindu ziren erretiradan, euri handiaketa haize gogorrak ziren basoetan, legioek ezzuten lortu lerroak osatu eta entrenatuta zeudenmoduan borrokatzerik. Banan bana gehienak hilzituzten; Varus generalak bere burua hil zuen.Germaniarrek gorpuak usteltzen utzi zituztenoihanean, guduaren oroigarri sakratuak bailiran.Are desgrazia handiagoa, legioek beren estandar-te sakratuak galdu zituzten. Hain handia izan zenhondamendia ezen eta legendak zioen Augustusenperadorea gauero paraje haietatik ibiltzen zelaohika “Varus, itzul’izkidak nire legioak!”.

Une batez ekarri ditzakegu gogora gizonhoriek, germaniarrak eta erromatarrak, hain kar-tsuki gudukatu eta hil zirenak. Ikusi ditzakeguantzekotasun handiak gure munduaren eta Erro-makoaren artean, gizon haiek sentitzen zutenasentitu genezake guk ere. Zergatik borrokatuziren, zergatik hil? Haietako askok, gerra egiteaga-tik pagatzen zituztelako. Beste batzuk komandan-teak edo buruzagiak hala agindu zielako. Baina,ziur nago, kopuru eder batek usteko zutela borro-kan ari zirela Erromatar Inperioa zen kontzeptuabstraktuaren alde (edo kontra). Batzuek sentitu-ko zuten guduka ari zirela zibilizazioa defenditzea-rren barbaroen kontra, besteek berriz beren lurradefenditzen etsai inbaditzailearen kontra.

Bi mila urte beranduago ohartzen gara zeinalferrikakoa izan zen borrokaldi hura euriakputzu bilakatutako oihanean. Urte gutxi beran-duago, Germanicus jeneral erromatarra, Tiberiusenperadorearen iloba, itzuli zen Teutoburgeraberekin eramanez gutxienez zortzi legio. Germa-niarrak garaitu zituzten, aurretik eroritako legio-en estandarteak berreskuratu zituzten eta lurraeman hildako soldadu erromatarrei. Varus men-deratu zuen Arminius lider germaniarrak bereizen ona galdu zuen eta laster bere jendeek hilzuten. Baina horrek ez zuen deus kanbiatu.

Erromatar Inperioak bere baliabideak agor-tuak zituen eta ezin zuen beste inora zabaldu.Germanicusek ezin izan zuen Germania konkis-tatu, Varusek bere legioak hildakoen erresumatikitzularazi ezin izan zituen gisa berean.

Zibilizazio eta inperioak, azken finean, ez dirauhinak baizik denbora den ozeanoan. Badatozeta badoaz, arrasto gutxi utzita salbu eta berenhanditasun eternoa aldarrikatzen duten harri lan-duak. Baina gizakiaren ikuspuntutik, inperioekluze zabal irauten dute eta, gutako batzuentzako,merezi du haien alde edo kontra borroka egitea.Baina Teutoburgen borrokatu zirenek ez zutenhistoriaren ildoa aldatu, geuk ezin dugun bezala.Esan dezakegun bakarra da –orduan bezalaorain– bagoazela etorkizuneko mundu baterazeinari ezin baitiogu itxura lauso bat baino naba-ritu. Garbiki ikusiko bagenu nora goazen, agianez genuke nahiko harantz joaterik; baina denadela, bagoaz. Azkenean, menturaz Marcus Aure-lius izan zen etorkizuna klaruen ikusi zuena:

“Dena gobernatzen duen naturak laster alda-tuko ditu ikusten dituzun gauza guztiak, etasubstantzia beretik gauza ezberdinak egingoditu, eta hauen sustantziatik berriro beste gau-zak, mundua beti berria izan ahal dadin”. (Mar-cus Aurelius Verus - Meditazioak, Kristo ondo-rengo 167. urte inguruan). �

15

Zibilizazioen gailurra / Hitzaldia

“Trantsizioa erraztu, ez haren kontraborrokatu! Baldin badakizu norazoazen, bidaia egin dezakezu estilozeta erosotasunez. Ez baldinbadakizu… bidaia gogorra izango da”

Page 16: Zerk hondoratu gaitzake - Argia 203.pdf · doanez Lurra planeta, katastrofe klimatiko, ekologiko eta azkenean humanoari aurre egite-ko egin diren saiakeretan –Kiotoko protokoloa,

2016ko egutegiaEgunero etxe, elkarte eta eskoletako hormak edukiz jazteko

EGUTEGIA

Historia gaiakHitzokeiakEtxerako gomendioakZientziaBaratzeaErrezetakEfemerideakSantuakEuskal izendegiaEguzkia, ilargia eta mareak

Eskaerak: www.argia.eus/denda · [email protected] · � 943 371 545

9€

egutegia opari

EGURREZKOTAULA

50€