Zabaldu otsaila 2016

8
zabaldu ehbilduzornotza.eus 2016ko otsaila Amorebieta-Etxanoko informazio buletina Beren gehiengoa baliatuta, EAJk eta PSEk araudia aldatuko dute, Tantortan azalera handiko merkataritza gunea eraikitzeko. Egitasmo horrek, besteak beste, herriko merkatariei eta ostalariei kalte egingo diela ziur gaude. Orain Eroskik irekiko du zentro komertzial handi bat, baina etorkizunean beste enpresa batzuk izango dira, legea aldatuta, Zornotzako ateak parez pare irekita izango dituztelako. Merkataritza gune handia, Tantortan Hauteskundeen balantzea 2016ko Udal Aurrekontuak

description

 

Transcript of Zabaldu otsaila 2016

zabaldu ehbilduzornotza.eus

2016ko otsailaAmorebieta-Etxanoko informazio buletina

Beren gehiengoa baliatuta, EAJk eta PSEk araudia aldatuko dute, Tantortan azalera handiko merkataritza gunea eraikitzeko. Egitasmo horrek, besteak beste, herriko merkatariei eta ostalariei kalte egingo diela ziur gaude. Orain Eroskik irekiko du zentro komertzial handi bat, baina etorkizunean beste enpresa batzuk izango dira, legea aldatuta, Zornotzako ateak parez pare irekita izango dituztelako.

Merkataritza gune handia, Tantortan

Hauteskundeen balantzea

2016ko Udal Aurrekontuak

EH Bildurentzat ez dira emaitza onak izan, ez Zornotzan ezta Euskal Herrian ere. Horren inguruko balorazio positibo bat egitea edo baloiak kanpora botatzea ez litzateke gure estiloa izango, gugan sinesten duten pertsonei muzin eginez. Ez dugu hedabideetan beste alderdiek izan duten presentziarik izan inoiz izan diren hauteskunderik mediatikoenetan. Hala ere, hau ezin da aitzakia izan; jakin badakigu hainbat etxeetara ez direla gure bozkak iritsi, eta kanpaina ez dela modu eraginkorrenean eraman, zentzu horretan barkamenak Zornotzako EH Bilduri dagokionetik. Kritikak onartzen ditugu eta ondorengo hauteskundeetan hobeto egingo dugulakoan gaude.Gure boto asko eta asko Podemosek hartu dituela da mintzagai, batzuen ustez “bozka erabilgarri” gisako maileguan, besteen ustez defi nitiboki. Finean, independentzia kenduta, balore ezkertiar oso antzekoak ditugu Podemosek eta guk. Baina, orduan, zergatik ez batera? Hori ez gertatzeko honakoa da bion arteko desberdintasun nagusia: Podemosek Estatu osoa du bere epizentroan, Madril

giltzarri gisa izanik, guk aldiz Euskal Herria dugu gure ahaleginen epizentro. Gure gabezietako bat mezu hau modu eraginkorragoan helarazi ez izana dela uste dugu. Gauzak iragan ostean ikasten dira sarritan.Herri mailako emaitzei dagokienez, parte-hartze esanguratsua egon da, % 73,36koa izan da, udal hauteskundeetan baino ia % 8 gehiago. Zorionak zornotzarroi egindako ahalegin demokratikoagatik. Berriro ere aukera guztiak egon dira mahai gainean, duela zenbait urte izandako ilegalizazio prozesuak atzean geratuz.Zoriontzekoa da profi l ezkertiarreko alderdien artean 5.000 boto kopuruaren langa, ozta-ozta bada ere, gainditu izana. Gure zenbaketetan ez dugu PSE-EE talde honetan sartu, egun EAJ-PNVrekin koalizio-gobernua osatzen duelako euskal instituzioetan. Azken hori ez da alderdi ezkertiarra eta ez gaude ziur ze puntura arte sakrifi katu dituen PSE-EEk bere balore eta ikuspuntu ezkertiarrak eskuineko alderdi demokristau batekin koalizioan aritzearen truke. Honako hau kezkagarria iruditzen zaigu; ez PSE-EEri dagokionez, baizik eta etorkizunean Zornotza ezkertiar bat eraikitzeari begira. Izanak izan, ate interesgarriak irekitzen dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei begira, eta baliteke Ajuria Enean orain arte egon ez den alderdi bat esertzea datorren urteko hauteskundeetatik aurrera. Azken hamarkadetan ezagutu dugun panorama politikoa hankaz gora jarriko luke honek. Ordua da.Zornotzako EH Bilduk, bere aldetik, herri honen alde lan egiten jarraituko du, bere bertute eta akatsekin, Zornotza hobeago baten bila. Kolpea hartu dugu, baina garrantzitsuena kolpea jaso ostean altxatzea da, eta hori egin dugu. Berdin dio zenbat kolpe jasotzen ditugun. Hurrengo txanparako prestatzen ari gara. Hurrengo norgehiagokarako prest egongo gara. Zutik.

(Consulta en nuestra página web la refl exión del portavoz de EH Bildu, Urko Lopez, ante los malos resultados obtenidos por la coalición soberanista en las pasadas elecciones generales)

Kolpea hartu dugu, baina altxatuko garaLehenik eta behin, EAJ eta Podemos-Ahal Dugu alderdiak zoriondu behar ditugu lortutako emaitzengatik, bai herri mailan zein Euskal Herri mailan.

2

amorebieta-etxano

ehbilduzornotza.eus

3

Arreibiko eraikina ere saldu nahi dute, 1,2 milioigatik. Gu Udal ondarea saltzearen kontrakoak gara. Gainera, ez dago beharrizanik; horrek herria deskapitalizatzen du. Uste dugu erabilgarria eta, agian, beharrezkoa izan daitekeen ondare bat saltzea arriskutsua dela.Modu berean, aurrekontuaren hainbat partida kontutan harturik, azterketa eta lan teknikoetan 564.200€ gastatuko dira guztira, zertan gastatuko diren azaldu gabe. Zer dago horren atzetik? Ez al dugu Udalean profesional eta teknikari nahiko azterketa eta lan tekniko hauek egiteko? Bost urte horrelako egoerekin nahikoa da. Gardentasun falta deritzogu.

Gobernu taldearekin izandako negoziaketetan ez genuen inolako akordiora heltzeko aukerarik izan, beraz, emendakinak aurkeztu genituen. Beste behin, ezezkoa jaso genuen Ogasun Sailean.Beraz, hasieran aipatu bezala, gure oinarri eta marra gorriak oso ondo zeintzuk diren badakigu. Ezin diegu uko egin, eta hortaz, ezezkoa bozkatu dugu.

ZERK HARRITU GAITU?

Abenduaren 4ean egindako Osoko bilkuran, sartu berri garen 2016. urteko Udal aurrekontuaren bozketa izan genuen. Alderdi bakoitzak bere jarrera eta ikuspuntua defendatu eta bozketara jo genuen. Aurrekontua onartuta geratu zen EAJ eta PSEren botoei esker (9 alde – 8 kontra). Baina egun horretan gehien harritu gintuena zera da: alderdi bakoitzak bere irizpideak plazaratu zituenean EAJk bere ikuspuntua ez defendatzea. Egun, oraindik, ulertzen ez dugun zerbait da. Ez dakigu isiltasun horren zergatia nondik datorren. Agian, argudio faltagatik izango da eta horretarako PSE morroi lanak egiteko erabili zuen. Ez gara beraien sukaldean sartuko, baina harritu egiten gaitu estatutu ezkertiarrak dituen alderdi batek honakoa babestea 1.023 langabetu dituen herri batean:

Goi kargu, liberatu eta alkatearen soldatak, jardun osora, 53.000-67.000€ bitartean egotea urtean.

Zuk, irakurtzen zabiltzan horrek, zenbat irabazten duzu urtean? Bada, egin kalkuluak eta hausnartu.

EH Bildureninformazio buletina

2016ko Udal Aurrekontuak onartu dituzte EAJk eta PSEk; EH Bildu eta Hiri Ekimena kontra agertu dira Urtero legez, aurten ere aurrekontuak adosteko negoziaketetan gure programaren oinarriak eta marra gorriak kontutan hartu eta gobernu taldeari ondorengo proposamen eta eskariak egin dizkiegu:

ZER ESKATU DU EH BILDUK?

PRESUPUESTOS 2016: ¿Qué ha pedido EH Bildu?Durante la negociación sobre los Presupuestos de 2016, EH Bildu puso sobre la mesa las siguientes propuestas:- Reducir en un 20% los sueldos y las dietas de los cargos públicos.- Más inversiones en todos los barrios. Salvo la inversión de

emergencia realizada en Astepe, para el resto de barrios no hay nada.

- Más fondos para la reparación de caminos.La Escuela de Música es excesivamente cara: 2,5 millones en tres años nos parece una barbaridad. Este proyecto puede realizarse de una manera más barata. El uso del ladrillo debe ser moderado.Por otro lado, el Ayuntamiento pretende vender el edifi cio de Arreibi por 1,2 millones de euros. EH Bildu se opone a vender patrimonio municipal, porque creemos es útil y porque en el futuro puede ser necesario. En cuanto a los Presupuestos, vemos que hay una partida de 564.200 € para realizar inspecciones y trabajos técnicos, sin dar

más detalles. ¿Acaso no hay ya sufi cientes profesionales y técnicos en el Consistorio para dichas labores? ¿Qué se esconde detrás de todo esto? Llevamos cinco años de falta de transparencia en el Ayuntamiento.Durante las negociaciones fue imposible llegar a un acuerdo con el Gobierno municipal de PNV y PSE, por lo que presentamos varias enmiendas que fueron rechazadas. Por lo tanto, y teniendo en cuenta nuestro programa y nuestras líneas rojas, en el pleno del 4 de diciembre votamos en contra de los Presupuestos 2016 aprobados por jeltzales y socialistas (9 votos a favor y 8 en contra).Por último, nos llama la atención que el PSE, un partido que cuenta con un estatuto socialista y de izquierdas, haya apoyado que el alcalde Amorebieta y los altos cargos y liberados del Ayuntamiento cobren sueldos que oscilan entre los 53.000 y los 67.000 euros anuales en una localidad que cuenta con 1.023 personas en paro.

Kargu publikoen soldatak eta dietak % 20 murriztea.

Auzoetan inbertsio berri gehiago, Astepeko inbertsioa kenduta (larrialdi egoera) ez baitago ezer.

Bideak konpontzeko diru gehiago.  

Musika eskola garestiegia da, 2,5 milioi 3 urtetan GEHIEGIKERIA iruditzen zaigu eta merkeago egin behar da. Adreiluaren erabilera neurtua proposatzen dugu gure programan.

4

Tokiko merkatariek lehia latza sufrituko dute eta etorkizunean enpresa eta marka handi gehiago ezarriko dira Zornotzan, mugak kenduko dituztelako

Gai honen inguruan zera adierazi nahi dugu:

Tantortari: Zuekin egon ginen eta argi utzi genizuen gure jarrera eta ikuspuntua. Beste kasu askotan Udalak lur pribatuak erosi ditu b enetako beharrizana ikusi badu. Baina oraingoan ez. Agian, eta berriro diogu, agian, boto gutxi zarete auzoan…

Herriko merkatariei eta ostalariei: Saiatu gara. Gure esku dagoena egin dugu, baina ezin izan dugu proiektua geldiarazi. Barkatu guri dagokigun aldetik.

Eroskiri: Gurekin birritan elkartu eta gero badakizue gure arazoa ez dela inoiz izan herrian dituzuen gainontzeko dendak, baizik eta zentro berri honen eredua. Zuen lehiakideak etortzen badira ezingo dugu deus saihestu. Egingo diren arau aldaketak direla eta, aukerarik gabe geratuko gara.

EAJri eta PSEri: Proiektu honen gaia ez zenuten hauteskundeetan atera, soberan bazenekiten arren. Guk bai. Zergatik ez zenuten gaia atera? Botorik ez galtzeko?

amorebieta-etxano

Tantortako merkataritza gune handia: ez dugu lortu proiektua gelditzeaNormalean alderdi politikook lorpenez hitz egiten dugu, baina lortu ez duguna ere azaltzea ez legoke gaizki. Aspaldi esan genuen azalera handiko merkataritza guneen aurka gaudela, tokiko merkataritza kaltetzen dutenaren iritzikoak garelako. Baina, beren gehiengoa baliatuta, EAJk eta PSEk araudia aldatuko dute, eta, beraz, guk ezingo dugu ezer egin Tantortako azalera handiko merkatalgunearen egitasmoa gelditzeko.

ORAIN ARTEKOA HEMENDIK AURRERA

EGOERA 600 m2-ko muga

Ez dago mugarik

HELBURUA Tokiko merkataritza babestea

Azalera handiko guneak sartuko dira

ONDORIOAK Ez da azalera handiko gunerik sartu

Tokiko merkataritzari lehia kaltegarria (prezio-marjinekin lehia, aparkaleku gehiagoren beharra…)Ez da herriarentzat bakarrik izango. Arratiako eta Durangaldeko merkatuak hartuko dituzte eta hori oso erakargarria da beste enpresa batzuk ere bertan kokatzeko (gaur Eroski da, bihar brikolajea, etzi elektrotresnak, etzidamu ostalaritza...)

5

EH Bildureninformazio buletina

El Ayuntamiento permite la construcción de un gran centro comercial en Tantorta

EH Bildu reconoce que no ha conseguido parar el proyecto que permitirá que en Tantorta puedan construirse centros comerciales de grandes superfi cies. El PNV y el PSE, valiéndose de su mayoría en el Ayuntamiento, cambiarán la legislación para que los grandes establecimientos comerciales puedan instalarse en el barrio zornotzarra. EH Bildu siempre se ha posicionado en contra de estas infraestructuras porque entiende que perjudican al comercio y a la hostelería local. Sin embargo, no ha podido hacer nada frente a la mayoría de jeltzales y socialistas.

¿Y ahora qué?Según la legislación actual, en Amorebieta-Etxano solo pueden construirse centros comerciales que no superen los 600 m2. Con la modifi cación que realizarán PNV y PSE, se elimina esta condición y no habrá límite alguno. Hoy es Eroski quien abrirá un centro comercial en Tantorta, pero en el futuro serán otras empresas y marcas (bricolaje, electrodomésticos, hostelería…), y esto tendrá sus consecuencias en la actividad de los comercios y establecimientos locales, que deberán hacer frente a una fuerte competencia de precios y horarios.

En relación con este proyecto, EH Bildu quiere hacer varias puntualizaciones:- A los vecinos de Tantorta: Nos reunimos con vosotros/as y os

explicamos nuestro punto de vista y nuestra posición. En otros casos el Ayuntamiento ha solido comprar terrenos privados, pero parece ser que en este caso no lo ve necesario. Quizá, y lo subrayamos, quizá, electoralmente al PNV no le es rentable Tantorta.

- A los comerciantes y hosteleros: Lo hemos intentado todo para paralizar este proyecto, pero no lo hemos conseguido. En lo que respecta a nosotros, pedimos disculpas.

- A Eroski: Nos hemos reunido en dos ocasiones y, por lo tanto, ya conocéis de primera mano que consideramos necesarios los establecimientos que operan en el pueblo. Sin embargo, no aceptamos el modelo del nuevo proyecto. Tras el cambio de normativa no habrá limitaciones, y cuando las empresas competidoras de Eroski lleguen a Amorebieta, tampoco se podrá hacer nada para evitar su instalación.

- Al PNV y al PSE: Durante la campaña electoral evitasteis hablar sobre este proyecto, a pesar de que conocíais todos los detalles sobradamente. Nosotros si lo hicimos. ¿Vosotros por qué no? ¿Quizá para no perder votos?

gaur Eroski

bihar brikolajea

etzi elektrotresnaketzidamu ostalaritza...

6

Birziklatzea abantaila da, baina Udalak ez du horren aldeko apustua egiten

Zornotzako birziklapen tasa %19,5koa da eta 10 urteren buruan %5 bat soilik igo da. Inguruko herrien birziklapen tasa %30 ingurukoa izanik datu horiengandik oso urrun gaude. Nabaria da hondakinen inguruan kontzientziazio falta handia dagoela gurean. Azken bizpahiru urteetan Udalak ez du ezer inbertitu gai honetan eta egun ditugun datu kaxkarrak horren erakusle dira. Ez da birziklapena sustatzeko kanpainarik egin, zenbakiak agerikoak dira eta sortutako hondakin kopurua ere kezkagarria da. Amorebieta-Etxanon biztanle bakoitzeko 1,05 kg zabor sortzen dugu eguneko. Kopuru hau ere mantentzen ari da azken urteotan.

Kontsumoan oinarritutako gizarteak nolabaiteko irtenbidea eman behar dio hondakin gisa geratzen zaion material guztiari. Eskasiak birziklatzea sustatzen du eta oparotasuna, aldiz, horren etsaia da.Behar beharrezkoa ikusten dugu kontsumo eta birziklapen kanpaina indartsu bat abiatzea, baina zail ikusten dugu Udalean Ingurumen teknikariaren postua, orain urte bi hutsik gelditu zena, bete gabe jarraitzen duenean.

amorebieta-etxano

Ez da gauza berria: birziklatzeak abantaila ugari ditu. Zakarrontzira botatzen dugun gehiena birzikla daiteke; baina horren atzetik ahalegin asko egin behar da. Ia material guztiak birzikla daitezke: papera, beira, metala, plastikoa, etxeetako gailu elektrikoetakoak…

(El Ayuntamiento no invierte en el reciclaje, a pesar de sus benefi cios, y las tasas de reciclado de Amorebieta se encuentran entre las peores en comparación con los pueblos limítrofes. Consulta todos los detalles sobre la gestión de residuos en nuestra página web)ehbilduzornotza.eus

2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014Zornotza 14,6 16,3 17,8 18,2 18,7 18,3 18,2 18,1 18,9 19,2Durango 15,6 17,6 19 21,8 22,1 22,6 23,1 24,4 29 32,6Bizkaia 20,01 21,24 21,94 23,44 23,94 24,41 23,01 20,42 32,72 33,15EAE 19,93 20,64 21,20 22,55 24,33 24,76 24,62 22,71 32,26 33,54

200410

15

20

25

30

35

2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014

Gaikako bilketa %

Zornotza Durango Bizkaia EAE

Iturria: EUSTAT, Durangoko udala, Zornotzako udala

7

EH Bildureninformazio buletina

Nafarroa Zentroa, zornotzarron ongizatea bermatzeko topaguneaAmorebieta–Etxanoko Udalak duen Ongizate Sailari hainbat eta hainbat eginkizun dagozkio. Egun bizi dugun egoera larri eta prekarioek bizi baldintza eskas eta negargarriak pairatzea eragin die hainbat eta hainbat familia eta herritarrei. Beraz, zuen informazio eta laguntzarako kontutan izan ondorengoa:- Ekonomia arazo larriak izanez gero (desjabetze

arriskuan zaudela, etxearen hilabetekoa ezin ordaindu zabiltzala edo jana erosteko diru eza eta arropa falta duzula, edozein kuota garrantzitsu ordaintzeko zailtasunak dituzula…), hurbil zaitez Nafarroa Zentrora.

- Gaixotasunengatik, ezbeharrengatik edo bestelako laguntza behar baduzu ere hurbil zaitez Nafarroa Zentrora. Bertan egin eskaera eta bertako teknikari eta langileen laguntza izango duzu.

- Jubilatuta bazaude hurbil zaitez Nafarroa Zentrora. Jakin ezazu eskaintza zabala daukazula: kurtso desberdinak, irteerak, IMSERSOko hainbat eskaera orri, lagunak egiteko aukera, deskontu desberdinak…

- Zaintzailea bazara hurbil zaitez Nafarroa Zentrora. Zuretzat eskaintzen diren laguntza eta ikastaroak badituzula jakin behar duzu.

- Menpekotasuna eskatzeko zer egin behar duzun ez dakizula? Hurbil zaitez Nafarroa zentrora.

- Seme-alabaren batekin arazo latzak dituzula, hurbil zaitez Nafarroa Zentrora.

- Edozein eratako indarkeria jasaten duzula? mesedez, lehenbailehen hurbil zaitez Nafarroa Zentrora.

Ongizatea denona eta denontzako da. Gure esku dago informazioa jasotzea behintzat. Ez beldurtu. Ez lotsatu. Horretarako dago, LAGUNTZA emateko. Norbaitek pentsa dezake ez dela horrela, baina hurbiltzen ez bagara sekula ez dugu jakingo.

(EH Bildu recuerda que el Centro Nafarroa ofrece asistencia a todas aquellas personas que sufren graves problemas económicos, que tienen bajo su responsabilidad a personas dependientes o a las víctimas de la violencia machista o cualquier otro tipo de violencia. Consulta esta noticia en castellano en nuestra página web)

ehbilduzornotza.eus

Tokiko hedabideak, komunikatzeko beharra eta zailtasunakSarritan jakinarazi zaigu udaletxean egiten dugunaren inguruan oso gutxi entzuten dela kalean, ez bada aldizkari jakin batzuei esker. Egoera honen aurrean, komunikatzeko moduari buelta bat eman eta erabaki bat hartu dugu EH Bildun. Horrenbestez, www.ehbilduzornotza.eus ataria estreinatu genuen iaz, eta Facebook (EH Bildu Zornotza) eta Twitter (@EHBilduZornotza) kontuak ere zabaldu genituen, jendearengana modu errazago eta azkarrago batean heltzeko asmoz. Horrez gain, une honetan eskuartean duzun Zabaldu aldizkaria argitaratzen dugu.

ZER GERTATZEN DA EGUNGO HEDABIDEEKIN?Hedabide orokorrek eskualdea, herrialdea, EAE edo Estatua dute helburu. Nahiz eta kazetariei ezer esan, azkenean, erredakzio buruen esku geratzen da guk diogun ezer jartzea. Beraz, esaten duguna agertzea ez dago gure esku.Herriko hedabideen artean bi ditugu: Kantarranas eta Hilero.Kantarrasani dagokionez, lehenik eta behin, zorionak AIDAEri egiten ari diren lanagatik. Orain arte, beraiekin lanik egin ez badugu arrazoi argi bategatik da. Alderdi politiko bat gara, eta gure uste apalean, pena handia litzateke alderdi politiko batek aldizkari horretan ezer argitaratzeagatik aldizkariaren politizazio bat gertatzea. Ahal dugun guztian lagunduko genieke tankera honetako aldizkari edo ekimenei, betiere, gure ekintzek politizazioren bat ekarriko ez luketela ziurra balitz.

Hilerori dagokionez, ez du aurrekoaren perfi lik, onura propiorako ari baita. Bi dira Hilerorekin lan egiteari uztearen arrazoiak:1. Oso ale gutxi banatzen ditu (edizio

bakoitzeko 4.000 ale inguru, azken lau urteotan) eta urtero Udaletik 24.200€ jaso arren, ez da etxe guztietara iristen. Beraz, irisgarritasun handiagoa nahi dugu. Guk 8.000 aletik gora banatzen ditugu, adibidez.

2. Prezioa: orrialde bategatik 300 eta 425€ artean kobratu izan digu, kontuak egin eta gero, merkeago ateratzen zaigu tarteka gure aldizkaria gure kabuz argitaratzea. Gainera, a l e kopuru bikoitzarekin gutxienez.

Bestalde, Udaletik abian jarri den Euskara Plana kontutan izanik eta euskararen alde egiten ari garen apustua aintzat harturik, bi aldizkariek diru-laguntza publikoa jasotzen dutenez euskaraz berri gehiago argitaratzeko ahalegina egitera gonbidatzen ditugu.

(EH Bildu ha iniciado un proyecto comunicativo propio para intentar hacer llegar de una manera más efectiva a todos los vecinos y vecinas de Amorebieta lo que se hace y se deja de hacer en el Ayuntamiento. Consulta en nuestra página web los detalles de este proyecto y la opinión de EH Bildu sobre la labor de las revistas locales Kantarranas e Hilero)

ehbilduzornotza.eus

zailtasunakoaren dira k:

au 200€n. Beraz, Guk 8.000

5€ artean kobratu €eago ateratzen zaigu

Tfnoa: 672 108 838 E-posta: [email protected]

Sare sozialetan:

zabaldu

ehbilduzornotza.eus

Zure etxeko atarian eta sarean

twitter.com/EHBilduZornotza facebook.com/ehbilduzornotza

Amorebieta-EtxanoA bi E

Amorebieta-EtxanoA bi E

Herritarren beharrizanetarako, EH Bilduren bulegoko ordutegia:Udaletxean, ostiralero, 09:00-11:00; Far-Farren, asteazkenero, 18:00-20:00.

Plenoak arratsaldez ORAIN

TORTURAREN AURPEGIAK ZORNOTZAN. Pedro Berrioategortua 1967an atxilotu eta torturatu zu-ten; Saioa Agirre, 2010ean. 1967-2010 urteen ar-tean, belaunaldi ezberdinetako gutxienez 100 bat zornotzar torturatu zituzten. Torturak jasan dituzten zornotzarrak mezu argi bat zabaltzeko elkartu dira: BERRIRO INOIZ EZ.