Xabier Lete gogoan

20
Xabier Lete gogoan

Transcript of Xabier Lete gogoan

Page 1: Xabier Lete gogoan

Xabier Letegogoan

Page 2: Xabier Lete gogoan

Non jaio zen?

X a b ie r L e t e B e r g a r e t x e Oiartzunen jaio zen ( Gipuzkoa) 1944ko apirilaren 5ean. Idazle, poeta, kantaria eta politikaria izan zen.

Page 3: Xabier Lete gogoan

Donostiako Herrera auzoko La Salle ikastetxean egin zituen ikasketak. Batxilergoa amaituta, Tarragonara (Herrialde Katalanak) joan zen ikasketa teknikoak egitera, baina ez zituen bukatu.

Page 4: Xabier Lete gogoan

Euskal Herrira bueltan, Pasaiako (Gipuzkoa) lantegi batean sartu zen, eta han hasiko zen lehen poesiak idazten. Irakurzalea gazte-gaztetik izan zen, eta segituan idazten hasi zen. 1965ean, Zeruko Argia aldizkarian kolaborazioak argitaratzen hasi zen. Antzerki munduarekin ere harreman estua izan zuen, Oiartzungo Lartaun taldeko kidea baitzen. Julen Lekuona herrikidearen bitartez, Joxean Artze ezagutu zuen.

Page 5: Xabier Lete gogoan

Ez Dok Ez Dok AmairuAmairuEtaEtaXabier Lete Xabier Lete

Page 6: Xabier Lete gogoan

Ez Dok Amairu taldea

Ez Dok Amairu taldea, 1955. urtean sortu zen. Mikel Laboak, Benito Lertxundik, Joxean Artzek, Xabier Letek, Jose Angel Irigaraik eta Lourdes Iriondok hartu zuten parte, beste askoren artean. Kultura mugimendu abangoardista izan zen.

1972an taldea desegin zen baina ordurako hainbat partaidek haien kabuz ari ziren emanaldiak ematen.

Page 7: Xabier Lete gogoan

Ez dok amairu

Kantarien helburua hau guztia berreskuratzea zen haien ustez:

kantatzeko era herrikoia

kanta zaharrak

hizkuntza eta herri kontzientzia

Page 8: Xabier Lete gogoan

Xabier Lete eta Lourdes Iriondo Xabier Letek

kantagintzan jarraitu zuen ordurako bere emaztea zen Lourdes Iriondorekin batera.

Lourdes emaztearen heriotza 2005ean, kolpe latza izan zen.

vfccaq

Page 9: Xabier Lete gogoan

LITERATURA

Xabier Lete 1964an hasi zen poesia idazten. 1968an argitaratu zuen lehen poema: Egunetik egunera orduen gurpilera.

Page 10: Xabier Lete gogoan

Xabier Lete(Bere Bigarren Poema liburua)

1974ean bigarren poema liburua idatzi zuen. Liburu horretan Letek poetaren rola aztertzen jarraitu zuen, baina aurreko liburuarekin konparatuta askoz sakonagoa izan zen.

Page 11: Xabier Lete gogoan

XABIER LETEREN OLERKIAKXabier Letek 7 olerki liburu

idatzi zituen guztira:

” Egunetik-egunera orduen gurpilean”

” Bigarren poema liburua”

” Urrats desbideratuak”

” Biziaren ikurrak”

” Zentzu antzaldatuen poemategia”

” Abestiak eta poema kantatuak”

” Egunsentiaren esku izoztuak”

Azken liburu honekin “Euskadi Literatura Saria” irabazi zuen.

Page 12: Xabier Lete gogoan

Xabier Lete politikan

Xabier Letek, denboraldi batez literatura sorkuntza alboratu zuen politikan jarduteko. Hain zuzen, 80ko hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailean aritu zen, Zuzendari Nagusi lehenik eta Sailburu ondoren, EAJrekin, lau urtez. Urte batzuk geroago gaixotasunak, baina, zeregin publikoak alde batera uztera behartu zuen.

Page 13: Xabier Lete gogoan

XXaabbiieerr L Leetteeeetta a BBeerrttssoollaarriittzzaa

Page 14: Xabier Lete gogoan

Lan handia egin zuen bertso zaharrak berreskuratzen eta grabatzen. Gaur egun, bere abestien doinuak bertsolariek erabiltzen dituzte (Habanera...)

Page 15: Xabier Lete gogoan

Bertsoak ezagutzera Bertsoak ezagutzera eman zitueneman zituen

Antton Valverderekin batera argitaratutako “Txirritaren bertsoak” izeneko diskoan, XIX. mende bukaerako bertsoak bildu zituen.

Page 16: Xabier Lete gogoan

2001ean Xenpelar, Bilintx, Elizanburu, Etxahun, Otaño, Uztapide, Xalbador eta Lazkaoren bertsoak bildu zituen diska honetan.

Page 17: Xabier Lete gogoan

Xabier Lete Xabier Lete Diskoak Diskoak

Page 18: Xabier Lete gogoan

KantakAsko dira Xabier Leteri

ikasitako kantak. Ezagunen artean

“Izarren hautsa””

“Xalbadorren heriotzean”

“Habanera”

Bere kanta asko beste abeslari batzuk ere abestu izan dituzte.

Page 19: Xabier Lete gogoan

Sariak

Xabier Letek 2009an ``Euskadi Literatura Saria´´ jaso zuen.

Page 20: Xabier Lete gogoan

2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten.

Urte berean hil zen, abenduaren 4an, 66 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.