WordPress.com · Web viewESAERA ZAHARRAK 24, 1-2: “Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta...

7
ASTELEHEN Kaixo lagun! Azaroa amaitzear dugu eta Abenduan sartuko gara. Abenduak suposatzen duenarekin: hiruhilabete bukaera, ikasturte hasieratik hona egindako lanaren amaiera fina eta arduratsua eman nahi diogularik, gabonen festen prestaketan murgiltzen joango gara poliki-poliki. Gabonak, Gau-ona. Norbait bereziaren ospakizuna… abia gaitezen. Milesker danagatik, aste ON izan dezazuela! IKAZKINTZA Egun On! Azaroan gaude, neguaren ateetan. Hil hau urteko hamaikagarrena dugu. Gure herrietan, azaroan, txerria hiltzen zen eta hurrengo urteko uztarako haziak ereiten ziren. Baina tertzio honetan, mendian, egurrez, ikatza ere egiten zen. Izan ere, lehen baso ondoan bizi zen gure mendietako jende asko. Pagadi handietatik enbor eta adar asko biltzen zituzten. Egurra jaso eta pilatu egin behar zen. Egur-pilo hauei “txondor” esaten zaie. Behin txondorrak egin eta gero, sua ematen zitzaion egur pilatuari eta, poliki-poliki, erre egiten zen. Gau eta egun egon behar zuen suak piztuta, eta tarteka-tarteka begiratu egin behar zitzaion txondorrari, sua ondo zegoen ikusteko. Bukatutakoan, ikatza zakuetan biltzen zen: 30-40 zakukada ematen zituen, normalean, halako txondor batek. Guk ere etengabe eta poliki-poliki egin behar dugu lan urtean zehar, gero gure saria jaso ahal izateko. Gogoetarako.- Ondo eramaten duzu eguneroko lana?

Transcript of WordPress.com · Web viewESAERA ZAHARRAK 24, 1-2: “Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta...

Page 1: WordPress.com · Web viewESAERA ZAHARRAK 24, 1-2: “Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta haiekin elkartzeko gogoz ere, indarkeria bakarrik baitute gogoan eta kalte egiteaz baizik

ASTELEHENA

Kaixo lagun! Azaroa amaitzear dugu eta Abenduan sartuko gara. Abenduak

suposatzen duenarekin: hiruhilabete bukaera, ikasturte hasieratik hona egindako lanaren amaiera fina eta arduratsua eman nahi diogularik, gabonen festen prestaketan murgiltzen joango gara poliki-poliki. Gabonak, Gau-ona. Norbait bereziaren ospakizuna… abia gaitezen.

Milesker danagatik, aste ON izan dezazuela!

IKAZKINTZA

Egun On!

Azaroan gaude, neguaren ateetan. Hil hau urteko hamaikagarrena dugu. Gure herrietan, azaroan, txerria hiltzen zen eta hurrengo urteko uztarako haziak ereiten ziren. Baina tertzio honetan, mendian, egurrez, ikatza ere egiten zen. Izan ere, lehen baso ondoan bizi zen gure mendietako jende asko. Pagadi handietatik enbor eta adar asko biltzen zituzten. Egurra jaso eta pilatu egin behar zen. Egur-pilo hauei “txondor” esaten zaie. Behin txondorrak egin eta gero, sua ematen zitzaion egur pilatuari eta, poliki-poliki, erre egiten zen. Gau eta egun egon behar zuen suak piztuta, eta tarteka-tarteka begiratu egin behar zitzaion txondorrari, sua ondo zegoen ikusteko.

Bukatutakoan, ikatza zakuetan biltzen zen: 30-40 zakukada ematen zituen, normalean, halako txondor batek.

Guk ere etengabe eta poliki-poliki egin behar dugu lan urtean zehar, gero gure saria jaso ahal izateko.

Gogoetarako.-

Ondo eramaten duzu eguneroko lana? Lanak egiteko, garaiz ibiltzen zara edo azken ordura arte itxaroten duzu?

Otoitza: IZAN ZERUKO IZAR

Ahal baduzu, izan zaitez zeruko izar. Ezin bazara izan zeruko izar, izan zaitez mendi-gailurreko su. Ezin bazara izan mendi-gailurreko su,izan zaitez zure etxeko argi.

Page 2: WordPress.com · Web viewESAERA ZAHARRAK 24, 1-2: “Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta haiekin elkartzeko gogoz ere, indarkeria bakarrik baitute gogoan eta kalte egiteaz baizik

ASTEAZKENA

ASTEARTEA

JAUNAREN HITZA: KOHELET 5, 18: (ITUN ZAHARRA): "Aberastasunak eta ondasunak eman dizkion gizaki orori, berorietatik jateko, dagokion zatia hartzeko eta lanaz pozteko eskubidea ere eman dio Jainkoak; Jainkoaren dohaina da hori”.

JAUNAREN HITZA: ESAERA ZAHARRAK 10, 4: (ITUN ZAHARRA): "Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu”.

BALIABIDEA-BIDEOA: http://www.youtube.com/watch?v=_sw0dnXbNtM (Talde-lana: pinguinoak, inurriak, karramarroak)

Emakumearen aurkako indarkeria ezabatuz…

Gaur Emakumearen aurkako Indarkeria ezabatzeko Eguna ere bada. Honen inguruan, aurreko urte bateko kanpainak ATERA TXARTEL GORRIA TRATU TXARRAK EMATEN DITUENARI zioen. Esan nahi zuten garbi jokatzen ez duena jokotik kanpo geratzen dela.

Guk, gure klasean, antzeko zerbait egin dezakegu. Giro ona eragiten laguntzen ez duenari txartel gorria atera diezaiokegu.

BALIABIDEA-BIDEOA: http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=JP9Ung7L-Mo(Spot 8 Saca Tarjeta Roja 2'' 00")

Otoitza

O Jainkoa, lagun iezaguzu pozik bizitzengure ikaskideei laguntzen; eta eman iezaguzu indarra min egiten dutenak geldiarazteko.Lagun iezaiezu euren bihotzak aldatzen.

ESAERA ZAHARRAK 24, 1-2: “Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta haiekin elkartzeko gogoz ere, indarkeria bakarrik baitute gogoan eta kalte egiteaz baizik ez dira mintzo”.

Eta Ama Birjinak egin diezagula lagun gaur ere.

LUKURRERIA

Ipuin tradizionala: Ume batek eskua sartu zuen gozokiz beteriko ontzi batean. Ahal beste gozoki hartu zuen, baina eskua atera nahi izan zuenean, trabatuta geratu zitzaion. Ontziaren ahoa eskua sartzeko modukoa zen, baina ukabila ateratzeko modukoa ez. Gozokirik bertan utzi nahi ez zuenez, desilusioak eraginda, negarrari eman zion.

Page 3: WordPress.com · Web viewESAERA ZAHARRAK 24, 1-2: “Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta haiekin elkartzeko gogoz ere, indarkeria bakarrik baitute gogoan eta kalte egiteaz baizik

Hurrean zegoen lagun batek zera esan zion: Konforma zaitez eskuan duzun gozoki-piloaren erdiaz eta eskua atera ahal izango duzu.

Irakaspena: Sekula ez hartu behar duzuna baino gehiago.

Komenta ezazu irakaspena. Beste esaera hauek ere komenta daitezke:

Dena gura, dena galdu / Zekenaren poltsak zulo bi (Adibideak jarri: gertatutakoak edo ikusitakoak).

Sobera hartzen duenak, gaizki tinkatzen / Zazpi amuarrain batera hartu nahi eta denak irristatu (Ikasketei, eskola-jarduerei, eskolaz kanpoko jarduerei eta abarri dagokienez...)

Egun on, Jauna, Eskerrak egun berri hau eman diguzulako.Eskerrak bizitzeko egun bat gehiago eman didazulako,bizitza toperaino aprobetxatzeko.Gaur ez dut denborarik galduko.Ez dut gauza asko egingo,baina egiten ditudanak egingo ditut ondo.Badakit zuk ez didazula ahal dudana baino gehiago eskatzen baina bai ahal dudan guztia egiteko.Hala egiten lagun iezadazu. Amen.

JAUNAREN HITZA: Mateo 6, 19-21: "Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera. Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, hain ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere. Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han”.

BALIABIDEA-BIDEOA:https://www.youtube.com/watch?v=Q4PxAjxVjzkKONTURATZEKE- Lip Dub - Bergarako Marairen Lagundia ikastetxea.

Gure Aita errezatzen, bukatuko dugu gure otoitza.

Page 4: WordPress.com · Web viewESAERA ZAHARRAK 24, 1-2: “Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta haiekin elkartzeko gogoz ere, indarkeria bakarrik baitute gogoan eta kalte egiteaz baizik

OSTEGUNA

OSTIRALA

MAIXU, MAISTREN EGUNA

Gaur maisu-maistren eguna da, zuen irakasleen eguna.

Bai, azaroaren 27a San Jose Kalasanzekoaren eguna da, maisu-maistren patroiaren eguna. Jose Kalasanzekoak munduko lehenengo herri-eskola doakoa sortu zuen, Erroman, 1597an. Inoiz ikusi gabeko gauza izan zen: jende pobrearen seme-alabentzako eskola, doakoa, inor diskriminatzen edo baztertzen ez zuen eskola. Klase orotako umeak hartzen zituen eskola honek: pobreak eta aberatsak, nobleak eta apalak, katolikoak, protestanteak eta juduak. Oso maisu ona izan zen; ikasleek oso maite zuten.

Pentsatu duzu inoiz zure irakasleak zenbat gauza on egiten dituen zugatik/ zure alde? Eskertu diozu bere ahalegin hori inoiz hitzez edo beste modu batez?

Eman zorionak gaur zure maisu/maistrari… eta pentsa ezazu esker on hori nola adieraziko diozun. Esaterako: gaur ez duzu irakaslea haserretuko.

Eskerrak eman Jainkoari zure maisu edo maistragatik eta egin otoitz beronen alde.

Maisu-maistra guztiei, lanez, ahaleginez eta maitasunez etorkizuneko gizateria amesten dutelako

eta egunean-egunean ume bakoitzarengan dagoen jenioa esnatu nahi dutelako... ZORIONAK”

OTOITZA

Nire familiaren alde,nire adiskideen alde, irakasleen alde,zure beharrean dauden guztien alde,ezagutzen ez zaituztenen alde.Lagun iezadazu egunero nire onena ematen,egiten ditudan gauzetan denek zure maitasunaren isla aurki dezaten.

BALIABIDEA-BIDEOA: GRACIAS MAESTRO:https://www.youtube.com/watch?v=sJXz82WGqco

JAUNAREN HITZA: Mk 10, 14: “Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege”

Hilabete barru GABON!

Page 5: WordPress.com · Web viewESAERA ZAHARRAK 24, 1-2: “Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta haiekin elkartzeko gogoz ere, indarkeria bakarrik baitute gogoan eta kalte egiteaz baizik

Oso gutxi falta da Eguberrirako.

Hilabete eskas barru Gabon-gaua ospatzeko prest egongo gara. Biharamunean, abenduaren 25ean, ospatzen den Eguberri-egunari itxaroteko gaua da Gabon-gaua.

Ziur asko gabon-kantak entzungo ditugu kaleetan zehar eta, batez ere, merkataritza-guneetan.

Publizitatea ikusiko dugu bazter orotan eta iragarki gehiago telebistan, apaingarririk, oparirik eta jaki gozorik falta ez dakigun.

Kaleetan, nonahi, ageriko dira koloreetako argiak, forma ezberdinetakoak, izarrak, kanpaiak, gorosti-orriak… antzeratzen dituztenak.

Ikusiko dira erakusleihoak elur artifizialez zurituak, zilarrezko izar artifizialez apainduak eta egiazkoak oso ondo imitatzen dituzten plastikozko zuhaitz artifizialez jantziak.

Eta horrela, elementuak eta gauzak gehituz, sinetsiko dugu hori guztia, zorion-txartelez, musuz eta irribarrez lagundurik, Gabonetako espiritua dela.

Baina aurton ere onartuko dugu hori guztia artifizial izatea?

Tradizioa delako eta beti horrela egin delako inertzian erorita biziko dugu Eguberria?

Pentsatu duzu bestelako Eguberria bizitzea? Edo betiko elementuez lagundurik baina zentzuz eta sentimenduz bizitzea?

Ausartzen zara aurten egiazko Eguberria bizitzera?

Ausartzen bazara, azaroaren 30etik aurrera, datorren igandetik aurrera, zeure burua sakonetik prestatzeko aukera izango duzu. Egun horretan ABENDU-ALDIA hasten da. Lau aste irauten du kristauok Eguberrirako prestatzeko erabiltzen dugun denboraldi berezi honek. Gogoratu behar dugu guztiaren jatorria Jesusengan dagoela, arotz apal eta konprometituagan; ez dakigu zehazki noiz jaio zen, baina haren bizitzak eragina du gaurko egunetan oraindik. Anima zaitez eta ezagutu behin betikoz Eguberria zer den!

BALIABIDEA-BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=_JQYB0IuLow20 cosas que deberíamos decir más seguido por el Niño Presidente

EGUN ON!