Ume Elebidunen Gidaliburu Laburra

3
UME ELEBIDUNEN GURASOENTZAKO ESKULIBURUA / GUIA DE PADRES Y MADRES DE NIÑ@S BILINGÜES. Umeek hizkuntza bat baino gehiago ikas dezakete erraz-erraz, baina lanabesekin gertatzen den moduan, hizkuntzak ere herdoildu egiten dira erabili ezean. Esku artean duzun liburuxka honetan hainbat aholku batu ditugu “umeak-gurasoak” bikotea eta eleaniztasuna ardatz hartuta, gurasoek egin ohi dituzten galderen erantzun gisa antolaturik./ A corta edad, las niñas y niños pueden asimilar fácilmente dos o más idiomas, pero al igual que sucede con una herramienta, la lengua se oxida si no se utiliza. Este folleto que ahora está en tus manos recoge una serie de pistas que tienen en cuenta las relaciones familiares y el plurilingüismo, organizado en forma de consejos a preguntas frecuentes. Euskaldunak bazarete: Ez ezazue euskaraz umearekin bakarrik egin. Bikoteko harremanak euskaraz egiten badituzue, haurrak ere euskaraz egiteko ohitura finkatuko du seguruenik. Etxeko euskara erabili konplexurik gabe: naturaltasunez, informaltasunez, etxeko giroak eskatzen duen modura. Eskolan bai, baina eskolaz kanpo ere bai: garrantzitsua da bere gustuko gauzak ere euskaraz egitea (kirola, dantza, musika...) Umeari kantuak, ipuinak, jolasak erakutsi: horiek haurrarekin euskaraz eginez gero, haurrarentzat mesedegarria izango da, bai hizkuntza hobeto jasoko duelako, bai afektibitatearekin lotuko duelako. Eguneroko zereginetan ere euskara normal erabili: euskarazko prentsa eta aldizkariak irakurri, oparitu umeei euskarazko ikus-entzunezkoak, etxeko paperak euskaraz idatzi, erosketak euskaraz egin, zuen lagun euskaldunekin euskaraz aritu... Saia zaitezte zuen euskarazko gaitasuna, ahozkoa zein idatzizkoa aberasten: haurrak antzemango du, eta zuek ere eskertuko duzue.

description

Berango Merana HHLHIkastetxeak egindako Ume Elebidunen Gidaliburu laburra.

Transcript of Ume Elebidunen Gidaliburu Laburra

Page 1: Ume Elebidunen Gidaliburu Laburra

UME ELEBIDUNEN GURASOENTZAKO ESKULIBURUA / GUIA DE PADRES Y MADRES DE NIÑ@S BILINGÜES.

Umeek hizkuntza bat baino gehiago ikas dezakete erraz-erraz, baina lanabesekin gertatzen den moduan, hizkuntzak ere herdoildu egiten dira erabili ezean. Esku artean duzun liburuxka honetan hainbat aholku batu ditugu “umeak-gurasoak” bikotea eta eleaniztasuna ardatz hartuta, gurasoek egin ohi dituzten galderen erantzun gisa antolaturik./ A corta edad, las niñas y niños pueden asimilar fácilmente dos o más idiomas, pero al igual que sucede con una herramienta, la lengua se oxida si no se utiliza. Este folleto que ahora está en tus manos recoge una serie de pistas que tienen en cuenta las relaciones familiares y el plurilingüismo, organizado en forma de consejos a preguntas frecuentes.

Euskaldunak bazarete:

Ez ezazue euskaraz umearekin bakarrik egin. Bikoteko harremanak euskaraz egiten badituzue, haurrak ere euskaraz egiteko ohitura finkatuko du seguruenik.

Etxeko euskara erabili konplexurik gabe: naturaltasunez, informaltasunez, etxeko giroak eskatzen duen modura.

Eskolan bai, baina eskolaz kanpo ere bai: garrantzitsua da bere gustuko gauzak ere euskaraz egitea (kirola, dantza, musika...)

Umeari kantuak, ipuinak, jolasak erakutsi: horiek haurrarekin euskaraz eginez gero, haurrarentzat mesedegarria izango da, bai hizkuntza hobeto jasoko duelako, bai afektibitatearekin lotuko duelako.

Eguneroko zereginetan ere euskara normal erabili: euskarazko prentsa eta aldizkariak irakurri, oparitu umeei euskarazko ikus-entzunezkoak, etxeko paperak euskaraz idatzi, erosketak euskaraz egin, zuen lagun euskaldunekin euskaraz aritu...

Saia zaitezte zuen euskarazko gaitasuna, ahozkoa zein idatzizkoa aberasten: haurrak antzemango du, eta zuek ere eskertuko duzue.

Gainerako guraso euskaldunekin euskaraz egin eta, bereziki, gutxiago dakitenei euskaraz aritzeko aukera eman.

Batak euskaraz baldin badaki eta besteak ez (aurreko aholku guztiez gain)/ Cuando un@ habla euskera y el/la otr@ no (pistas a añadir a las anteriores):

Pertsona bakoitzak hizkuntza bat: oso garrantzitsua da euskaraz dakien gurasoak euskaraz egitea haurrari, horrela, euskara ere

Page 2: Ume Elebidunen Gidaliburu Laburra

lehen hizkuntza izango du eta hori ezingo dio beste inork eman. Cada persona un idioma, es importante que quien hable euskera lo haga así con su hij@. De ese modo, el euskera también sera un primer idioma.

Familia bidezko transmisioa da hizkuntza bat jasotzeko erarik UNIBERTSALENA, NATURALENA, ABERATSENA, MERKEENA eta ERAGINGARRIENA. La transmisión de un idioma a través de la familia es el modo más UNIVERSAL, NATURAL, ENRIQUECEDOR, SENCILLO Y EFICAZ.

Bikotekide bakar batek euskaraz badaki, ordea, biderik ohikoena dugu euskaldunak umeari euskaraz egitea eta gaztelaniadunak gaztelaniaz. Si solamente un padre o madre habla euskera, la mejor opción es que el/la euskaldun hable en euskera al hij@ y el/la castellanoparlante en castellano.

Hizkuntza gaitasuna hain argi ez dagoenetan, hala eta guztiz ere, hizkuntza-eredu txarra izan baino, hobe da umeari euskaraz ez egitea, eta zure ama hizkuntza umearekin erabiltzea. Cuando la capacitación lingüística no está muy clara, y si vas a ser un mal modelo lingüístico, no es conveniente que les hables euskera. Es mejor hablarles en tu primera lengua. A excepción de modos de expresión o locuciones comunes.

Si ningún@ hablais euskera:

Ofrecedles oportunidades para usar el idioma fuera del ámbito escolar, por ejemplo, participando conjuntamente en actividades culturales o de ocio,contratando una persona euskaldun para que les cuide, ofreciéndoles recurso como juegos, libros, CDs, ver la televisión en euskera juntos expresando interés por aprender euskera también…

Siempre tienes la posibilidad de hacer un pequeño curso de euskera, seguro resulta satisfactorio para vuestra familia.

Motivad a vuestros hijo/as en su proceso de aprendizaje: Creando las condiciones para que se sientan a gusto y apoyados

en su relación con el Euskara. Acompañándoles sistemáticamente en su proceso de

aprendizaje, valorando su esfuerzo y felicitándoles. Animándoles a utilizarlo y creando posibilidades para ello

promoviendo su participación en actos y actividades.

Hizkuntza Normalkuntza Batzordea / Comisión de Normalizazión Lingüística

Page 3: Ume Elebidunen Gidaliburu Laburra