PROIEKTUA - TXOSTEN LABURRA

download PROIEKTUA - TXOSTEN LABURRA

of 8

  • date post

    18-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    227
  • download

    5

Embed Size (px)

description

Proiektua - txosten laburra 2012

Transcript of PROIEKTUA - TXOSTEN LABURRA

  • 1Andra Mari ikastolaEtxarri AranatzEgoitza berria, ikastolaren proiektuaren geroa bermatzeko

    EGOITZA BERRIAREN PROIEKTUA

    Andra Mari Ikastolako ikasleak dira gure etorkizuna. Haiei eta hurrengo belaunaldietakoei eskaini nahi diegu egoitza berria.

    2012

    ko u

    rtarri

    la

  • 2Egoitza berria geroari begira egindako apustu bat da, ikastolaren proiektua bermatzeko asmoz aspaldian hasitako bidea. Bide luzea, baina ilusionagarria. 1969an sortu zenetik, Andra Mari Ikastolak bide luzea egin du euskararen eta euskal kulturaren alde, baita baloreetan oinarritutako hezkuntzaren alde. Herritarren zerbitzuan, herritarrekin batera. Etorkizun hobeagoa amets eta eginkizun. Bide hau guztia elkarrekin egin dugu, elkarren artean eta elkarri laguntzen. Aurrerantzean ere, hala izatea espero dugu.

    Etxe berri bat eraikitzera goaz ikastolarentzat, etxe berri bat gure eginkizunarekin jarraitzeko, egoitza zaharra oztopo eta zama bilakatu aurretik. Etxe berri bat, baina ez dena kolpe batean, baizik eta gure baliabideen arabera, faseka, zatika. Orain zatirik handiena, hemendik urte batzuetara bigarrena. Era horretarako osatuko dugu oraingo eraikin zaharrak ordezkatuko dituen etxe berria. Gainera, etorkizunean, hezkuntza eskaintza zabaldu beharrean edo nahian bagaude espazioa izango dugu jauzi hori egiteko.

    Ikastolaren proiektua indartsua eta erakargarria da, ikasleen matrikulazio datuek erakusten duten moduan, baina instalazio egokiagoak eta espazio zabalagoak behar ditu hezkuntza proiektua baldintza hoberenetan garatu ahal izateko. 2011-2012 ikasturtean 444 ikasle ditu Andra Mari Ikastolak, marka berri bat jarrita bere ibilbidean. Ikastolaren goranzko joera hori indartzeko balio behar du egoitza berriak.

    Ez gelditu lotanametsak eginez;Ametsa badugu,ez dugu ametsik.Egiten badugubeteko duguametsaTxikiak handi2009ko Nafarroa Oinezen kantua

    Joseba Sarrionandia

    Etxe berri batikastolaren geroari begira

    ANDR

    A M

    ARI IK

    ASTO

    LA E

    goitz

    a be

    rriar

    en p

    roiek

    tua

    Etorkizuna xede Andra Mari ikastolako haurrak urteroko Karrakaren ekitaldian. Haiek gozatuko dute bereziki egoitza berria.

  • 3 Espazio faltaBigarren lerroa lortzeko gela gehiago behar dira. Bikoizketarako tokirik ez. Erainkin zaharra da eta egungo kokapenak ez du aukerarik ematen espazio beharrei erantzuteko.

    Gela desegokiakLHko gela batzuek oztopo arkitektonikoak dituzte. HH eta DBHko gela batzuk urriak dira.

    PatioakTxikiak dira eta estalperik gabekoak. Patio nagusia aldapan dago.

    Gimnasio txikiaBakarrik 180 m2.

    Jantoki eskasaTxikia (70 m2) zerbitzua zabaldu ahal izateko. Atseden txokoa txikientzat eta lan txokoa handientzat falta dira.

    Instalazio zaharkituakIsolamendu sistema, berogailu sistema, instalazio elektrikoak... aspaldikoak dira eta eraginkor izateari utzi diote.

    Beste gabezia batzukAreto nagusia, Hizkuntza gela, Biltegia, ikasleen biltokia...

    AbiapuntuaEgoitza zaharkitua berritu beharra

    ANDR

    A M

    ARI IK

    ASTO

    LA E

    goitz

    a be

    rriar

    en p

    roiek

    tua

    Hamaika komeria 50 urte baino gehiago dituzten eraikinak erabiltzeak dakartzan arazoez gain, espazio faltak buru-hauste handiak eragiten ditu. Adibidez, atsedenetako udal frontoi zaharra baliatzen da, eta erabili ahal izateko kalea kateak jarrita itxi beharra dago, haurren segurtasuna bermatzeko.

    Egungo ikastolaren eraikinak eta patioak beste garai batekoak dira, zaharkituta daude eta txikiak dira. Eraikin berri bat egitea da konponbide bakarra.

    Egungo egoitza

  • 4 Bi lerroen helburuaEgoitza berria izateak bi lerroko irakaskuntza legeztatzea ahalbidetuko du. Era horretan, egonkortasun handiagoa lortuko dugu gelen kontzertuak lortzeko orduan.

    Gela egokiak talde guztientzatTalde guztiek gela egokiak izango dituzte, bai neurriz bai hornikuntzari dagokionez.

    Ingleserako gelakInguru berezitu batean eman ahal izango da inglesa.

    Espazio berriak, patio zabalakEgoitza berriari esker gimnasio handiagoa, espazio berriak eta patio zabalak izango ditugu.

    Jantokia guztientzatNahi duten ikasle guztientzat jangela zerbitzua izango da.

    ApustuaProiektuaren etorkizuna bermatu eta indartu

    ANDR

    A M

    ARI IK

    ASTO

    LA E

    goitz

    a be

    rriar

    en p

    roiek

    tua

    Hamaika komeria 50 urte baino gehiago dituzten eraikinak erabiltzeak dakartzan arazoez gain, espazio faltak buru-hauste handiak eragiten ditu. Adibidez, atsedenetako udal frontoi zaharra baliatzen da, eta erabili ahal izateko kalea kateak jarrita itxi beharra dago, haurren segurtasuna bermatzeko.

    Egoitza berriak funtsezko helburuak lortzeko balio izango digu, ikastolaren proiektua hobetzeko eta garatzen jarraitu ahal izateko.

  • 5Lehenfasea3.490 m2

    ANDR

    A M

    ARI IK

    ASTO

    LA E

    goitz

    a be

    rriar

    en p

    roiek

    tua

    Beheko solairua

    Bigarren solairua

    Erdi-sotoa

    Lehen solairua

    Iparraldea

    HegoaldeaHAUR

    HEZKUNTZABeheko solairuan

    patio propioa6 gela

    LEHEN HEZKUNTZA

    Lehen eta bigarren solairuruetan

    12 gela

    ADMINISTRAZIOA eta ZUZENDARITZA

    Beheko solairuan

    ZERBITZUAKGimnasioa (240 m2)

    Gune estalia

    PATIOA eta GUNE BERDEA

    Kirol pistaEspazio berdea

  • 6Andra Mari ikastolak hezkuntza integrala du helburu. Kalitatezkoa, gertukoa, parte hartzailea. Euskarazkoa, baina, aldi berean, eleanitza. Ikaslearen garapen integrala sustatzen duena.

    Eraikin berria hezkuntza proiektu hori indartzera bideratuta dago, ikasle eta irakasleei espazio eta baliabide egokiagoak eskainiz garapen osoaren helburua erdiesteko. Eraikin berria, halaber. osagai ezberdinen arteko oreka lortzeko pentsatuta dago: kal i tatea, erabi lgarr i tasuna, beharren a rabe rako d i se i nua , e rag inko r tasun energetikoa, naturan integratua, espazio aniztasuna, argitasuna...

    Andra Mari ikastola eskualdeko herritarrei lotua izan da sorreratik bertatik. Haien historiaren parte bat da. Haiengadik jaso du garatzeko sostengua, baita egoitza berriaren proiektuari heltzeko babesa ere, 2009ko Nafarroa Oinezen ikusi zen bezala. Espiritu herrikoi horrekin eutsi nahi dio ikastolak egoitzaren era ikuntza prozesuar i eta ondorengo garapenari. Lankidetza espiritu horretan eskualdeko udalek garrantzi berezia dute, historikoki lagundu dutelako ikastola.

    Proiektuintegrala

    ANDR

    A M

    ARI IK

    ASTO

    LA E

    goitz

    a be

    rriar

    en p

    roiek

    tua

    TXIKIAK HANDI, 2009ko NAFARROA OINEZNafarroa Oinez urte osoko jarduera da, euskararen erabilera eta euskal kulturaren garapena bultzatzen duena eta festa erraldoi batekin amaitzen dena. Parte-hartzean eta auzolanean oinarrituta dago. Milaka esku eskuzabali esker aurrera ateratzen da.

    Proiektuherritarra

    Eraikinarenbost ezaugarri

    KALITATEZKOAMaterial egokiak

    FUNTZIONALABeharren arabera

    diseinatutaBERDEA

    Eraginkorra energiaren

    ikuspuntutik

    BEROAOngi isolatuta eta atsegina

    IREKIAIkuspegi

    ederrekoa

  • 7Egoitza berriaren lehen faseko eraikuntzak ia 3 milioi euroko inbertsio ekonomikoa ekarriko du. Ahalegin ekonomiko horrek oso eragin positiboa izango du Sakanako egoera ekonomikoan. Dudarik ez dago ikastola berriaren proiektuak enplegua sustatuko duela (lanpostu zuzenak eta zeharkakoak), eta lagunduko duela inguruaren suspertze ekonomikoan. Andra Mari ikastolak inguruko eragile ekonomiko eta sozialekin lankidetzan aritzeko konpromisoa du.

    Bultzada ekonomikoaSakanarentzat

    ANDR

    A M

    ARI IK

    ASTO

    LA E

    goitz

    a be

    rriar

    en p

    roiek

    tua

    SAKANAREN BIHOTZEAN Andra Mari ikastolaren egoitza nagusi berria Sakanaren bihotzean kokatuta dago. Krisi ekonomikoaren eragina handia izaten ari da Sakanan. Egoera horretan egoitza berriaren eraikuntzaren eragin ekonomiko positiboa are garrantzitsuagoa izango da.

    INBERTSIOAIa 3 milioi

    euroko inbertsio ekonomikoa

    LANPOSTUAKEhundik gora

    lanpostu zuzen eta zeharkako

    SUSPERTZE EKONOMIKOA

    Eragin positiboa

    ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAB kalifikazioa

    Eraikin berriaren proiektu arkitektonikoa diseinatzean ahalegin berezia egin da bere eraginkortasun energetikoa ahalik eta handiena izateko. Ahalegin horren emaitza oso kalifikazio ona lortu izana da: eraikinaren proiektuak B mai lako eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa eskuratu du. Hau da, ia kalifikazioriorik hoberena. Berde kolorez identifikatzen da. Horregatik esan dezakegu gurea proiektu berdea dela ere.

    Proiektuberdea

  • 8PROIEKTUAREN KRONOGRAMA2011 / UZTAILA: LUR-SAILAREN ESLEIPENA.

    Egoitza eraikitzeko lur-saila esleitu zion Etxarri Aranazko Udalak ikastolari.

    2011 / ABUZTUA: KONTSEZIOAREN KONTRATUA.

    Etxarri Aranazko Udalak eta ikastolak kontzezioaren kontratua sinatu zuten.

    2011 / IRAILA: LUR-SAILAREN PRESTAKETA LANAK.

    Lur-saila egokitu zen eraikuntza lanen hasiera errazte aldera.

    2011 / AZAROA: EJEKUZIO PROIEKTUAREN AURKEZPENA.

    Eraikuntzaren Ejekuzio Proiektua aurkeztu zen Etxarri Aranazko udaletxean, tramitazioa abian jartzeko.

    2011 / NEGUA: ERAIKUNTZAREN ANTOLAKETA.

    Eraikuntzarako lizentziak bideratzen diren bitartean, lanen antolakuntzari ekingo zaio.

    2012 / UDABERRIA: ERAIKUNTZARAKO LIZENTZIAK eta

    OBRAREN HASIERA.

    Udaberriaren hasierako espero daitezke obra eta jarduera lizentziak. Eraikuntza lanak segidan hasiko dira.

    2013 / UDABERRIA: ERAIKUNTZAREN AMAIERA.

    Eraikuntzaren ejekuzio epea 12-18 hilabeteetakoa izatea aurreikusita dago.

    Etorkizunari begiraUrratsez urrats

    ANDR