Betabot txosten zientifikoa

download Betabot txosten zientifikoa

of 26

  • date post

    21-Jul-2016
  • Category

    Documents

  • view

    218
  • download

    4

Embed Size (px)

description

Hemen gure proiektua azaltzen duen txosten zientifikoa.

Transcript of Betabot txosten zientifikoa

  • Hezkuntzankomunikazio

    kanalakirekiz

    Txostenzientifikoa

  • 1

    Proiektua garatzen egon garen bitartean eduki dugun motibazioa eta bizi izan

    ditugun abenturak laburtzen dituen egunerokoa eta argazki-sorta:

    Zenbait egun igaro dira, hainbat ideia bota ditugu eta oso motibaturik gabiltza, hezkuntza sistema

    bat sortzea pentsatu dugu, baina horrek duen zailtasunaz ohartu gara.

    Oihane eta Amaiari pasada urteko laguntzagatik eskerrak ematea pentsatu dugu. Zientzia Azokan

    aurten ere parte hartzeko ideiarekin gaudelako.

    Eskerrak emateko idatzi dugun gutuna bukatu egin dugu!! Jesusek (Lauroko DBHko Zuzendariak)

    prestatutako askarian irakurriko diegu.

    Asko gustatu zaie gutuna, baina lortutakoa berriro errepikatzea zaila izango da.

    Udako oporrak bukatu egin dira jada, guztiak elkartu gara, eta noski, betiko gaia/galdera itzuli egin

    da: zer gertatuko da Zientzia-Azokarekin?

    Ene bada! Inskribatu egin gara! Lortu egin dugu! Amaiak eta Oihanek lagunduko gaituztela esan

    digute!!

    1000 ideien inguruan bueltaka ibili ondoren izenik gabe jarraitzen dugu, zelan erditu izen egokia?

    Antza denez ThunderBang deituko gara, ez al da izen polita?

    Dirudienez "Alfabot" izango da gure izena... :D

    Eskerrik asko Jon! Betabot izena oso gogoko dugu! Bigarren aldiz parte hartzen dugunez..

    Programa informatikoak bezala, Beta bertsioa gara! Ez, askoz hobeto!! Betabot taldea gara!

    Proiektu zientifikorako ideia gabe jarraitzen dugu, baina Asierrek logo oso polit bat prestatu du!!

    Ezusteko elkarrizketa bat egin dugu, ez berak ez gu ez genuen elkarrizketa buruan...baina oso

    baliagarria izan da!! Eskerrik asko Viridiana!!

    Gaur Rosabeli (Lauroko DBHko Orientatzaileari) elkarrizketa bat egin diogu Lauroko hezkuntza

    sistemari buruz, oso interesgarria dirudi...

    Gaur, beti bezala... Beste elkarrizketa bat! Hainbat idazteaz nekatzen ari omen da Jonan

    Esatekoa da Jonan eta Ander arraro atera direla elkarrizketatik, beste ikuspunturen bat zutela

    esaten dute.

  • 2

    Posterrerako ideia bikain bat daukagu, zinez polita geratuko da!!

    Azkenean Mertxerekin (Sagrado Corazn Ikastetxeko PT-arekin) jarri gara kontaktuan. Eskerrik

    asko, Maripaz, egindako mesede honengatik!

    Gaur Mertxerengana joan gara, baina Jonan ezin izan da etorri, lastima. Hurrengoan baietz!!

    Proiektu zientifikoak itxura ona dauka, baina eguna heltzen ari da..

    Orain bai! Txosten Zientifikoari ekingo diogu!!!!

    Gaur Mertxerengana itzuli gara, eta oraingoan Jonan etorri ahal izan da!! Gainera, komunikadorea

    asko gustatu zaie!! Bihar Ikerren argazkiak izango ditugu komunikadorea erabiltzen.

    Zoritxarrez Iker gaixorik jarri da eta ezin izan du komunikadorea erabili. Gainera Sue zoratu egin

    da eta zalditik jauzi da, ondo dago baina !!

    Gaur Anderren etxera joan gara denak bazkaltzen!! Gure idei-kutxa ia bukatuta dago eta posterrak

    dekoratu berri bat dauka!!

    Gaur Ikerrengana bueltatu gara, esaldiak nola egiten dituen ikusi dugu. Gainera gure scratcheko

    softwarea erakutsi diegu Ikerren amari eta Mertxeri.

    Gaur proiektua amaitzen ibili gara: posterra eta txostena bukatzen...

    Ezkerreko argazkian blai eginda, Ikerren etxera gindoazela. Eskumakoan, berriz, gutako

    bi Ikerren eskolako zabuetan jolasean.

  • 3

    AURKIBIDEA

    1 - Abstract..4

    2 - Sarrera... 5

    2 - Metodologia..... 6

    2.1 Galdetegiak .. 6

    2.2 Adituekin kontaktuan... 8

    3 - Arazoa ..... 9

    3.1 Kanala 9

    3.2 Kodea. 9 3.3 Mezua....10

    4 - Proposamena ....11

    4.1 Atal estandarra.....12 4.2 Hitzik gabekoa..... 14 4.3 Esaldien bidez komunikatzeko tresna..16 4.4 Kode ezberdina... 20

    5 - Dauden konponbideak... 21

    6 - Bideragarritasuna ... 22

    6.1 Gizartean eragina......... 22 6.2 Merkatu ikerketa....... 23 6.3 Martxan jarrita.... 23

    7 - Ondorioak ..........24

    8 - Hobelerroak ..............24

    9 - Bibliografia .....25

  • 4

    ABSTRACT

    ARAZOA: Hezkuntzan komunikazio prozesua eten daiteke, arrazoi nagusi hauengatik:

    Kanala ezberdina da edo ez dago kanalik (autistak, arreta falta duten pertsonak..)

    Kode (hizkuntza) ezberdina erabiltzen da (etorkinak, dislexiadunak...)

    Mezua ondo transmititu ezin denean (arreta falta edo kontzentrazio falta)

    KONPONBIDEA: Azaldutako arazoa konpontzeko, software batean oinarritutako proposamena diseinatu dugu. Software hau ikasle bakoitzaren beharretara moldatu daiteke,

    eta atal deitutako hiru zatitan banatuta dago momentuz:

    ATAL STANDARRA: Ohiko hezkuntzara moldatutako liburu adimentsua, hainbat

    berezitasunekin (nobela egiturarekin, arreta galtzen bada Eye-Tracking sistemaren

    erabilpenarekin, galdetegien erabilpenarekin, irudi/bideo animatuekin...)

    HITZIK GABEKO ATALA: Autistei eta komunikaziorik gabeko pertsonei bideratuta dago.

    Edukiak irudi, bideo... animatuen bidez azaltzen dira era sinplean. Atal honek

    komunikadore sistema bat dakar ere, gehien bat autismodunei begira.

    PROIEKTUAREN GARAPENA: Iker Sagrado Corazn ikastetxeko 8 urteko Autismo

    Nahaste Larria duen mutilarekin probatu dugu lehenengo kartoiz egindako prototipo

    bat eta bigarrena, digitala, programatzen ari gara.

  • 5

    SARRERA

    Hezkuntzaren ikerketa oso zabala denez eta esparru anitz ikertu daitezkenez, hasieran

    hainbat ideia proposatu genituen lantzeko, ideia hauek guztiak beheko ideia-lore batean batuz.

    XX. mendetik gaur egunera arte hezkuntzan

    erabilitako komunikazio kanalak asko hobetu dira.

    Adibidez, gure aiton-amonen garaian, bi komunikazio

    kanal erabiltzen ziren bakarrik eta egun, beheko irudian

    adierazten den bezala, komunikazio kanal gehiago

    erabiltzen dira irakaslearen eta ikaslearen artean,

    ikasleek edukiak ondo ulertzeko eta barneratzeko.

  • 6

    METODOLOGIA

    Arazo bat finkatu ahal izateko informazioa hainbat iturrietatik atera dugu; elkarrizketetatik,

    galdetegietatik, webguneetatik eta gure eskolako irakasleei galdetuz:

    1. GALDETEGIAK: gure maila bereko kide guztiei (125 ikasleei) eta maila eta zentru

    desberdinetako beste irakasleei (50 irakasle orotara) egin diegu.

    1.1 Galdetegietan egindako galderak ondorengo itemetan oinarrituta daude:

    a) Ikasgai zailena

    b) Ikasgai errezena?

    c) Motibazioa

    d) Teknologia?

    e) Metodologia berriak?

    f) Japoniako hezkuntza?

    g) Finlandiako hezkuntza?

    h) Hego Koreako hezkuntza?

    1.2 Galdetegien emaitzak:

    EMAITZAK ONDORIOAK

    Fisika eta kimika dira ikasgairik

    zailenak, %41-arekin

    Historia bigarren lekuan dago

    %32-arekin

  • 7

    %57-ak teknologiaren erabilpena

    erabilgarria dela pentsatzen dute,

    motibagarria delako.

    %85-ak ikasteko modua

    praktikoagoa izan beharko lukeela

    pentsatzen du.

  • 8

    %54-ak Alemaniako hezkuntza

    sistema eraginkorragoa dela

    pentsatzen du.

    Beraz, ondorio orokorra IKT-en erabilpena hezkuntzarako motibagarria dela eta fisika eta

    kimika ikasgai zailenak direla dakigu.

    2. ADITU DESBERDINEI ERE HAINBAT ELKARRIZKETA EGIN DIZKIEGU:

    Viridiana Barbani, (NCTTko, hau da, National Center of Teaching

    Thinking-eko Espainiar eta Hego Amerikar arduradunari) egin genion

    elkarrizketa bat. Honek garrantzi handia eman zion ikasleak baloratuak

    izateko moduari eta gure buruari atera ahal diogun probetxuari.

    Maripaz Basagoitiri, (Lauro Ikastolako Lehen Hezkuntzako

    Orientatzaileari) elkarrizketa bat egin genion. Honek komunikazio

    kanal asko erabiltzeari garrantzi handia eman zion. Zenbat eta kanal

    gehiago erabili mezu bat transmititzeko, hobeto ulertuko zela mezu

    hori baieztatu zuen.

    Rosabel Urkijori, (Lauro Ikastolako DBHko Orientatzaileari), egin genion

    elkarrizketa bat eta honek ere komunikazio kanal anitzen erabilpenari eman

    zion garrantzia. Gainera PT-i buruz hitz egin zigun eta ikastolaren

    funtzionamendua eta metodologia azaldu zigun.

  • 9

    ARAZOA

    Hau guztia kontuan izanda, hezkuntzan erabiltzen den komunikazioaren arazoak aztertu

    ditugu eta ondorio honetara iritsi gara:

    Hainbat kasutan ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa eten

    egiten da. Hau gertatzen bada, ezin da mezu bat transmititu eta,

    beraz, irakasleak ezin ditu edukiak ondo azaldu ezta ikasleek

    eduki horiek ulertu edo barneratu ere.

    Komunikazioaren etenaldi hau hainbat arrazoiengatik gerta daiteke:

    EZ DA KANAL BERA ERABILTZEN EDO EZ DAGO KOMUNIKAZIO KANALIK: Mezuaren igorleak eta

    hartzaileak kanal berdina erabiltzen ez badute, edo kanalik ez badago, komunikazio

    prozesua eten egiten da eta ezinezkoa da edozein mezu transmititu. Hau izan daiteke

    autismodun edota arreta faltadun pertsonen kasua, adibidez.

    KODE (HIZKUNTZA) EZBERDINA ERABILTZEN DA: Mezuaren igorleak eta hartzaileak kode

    berdina erabiltzen ez badute, komunikazio prozesua eten egiten da eta ezinezkoa da

    edozein mezu transmititzea. Hau etorkin baten edo hemengo hizkuntza ez dakien

    pertsona baten kasua da. Dislexia duten pertsonei eragingo dien arazo bat da, halaber,

    irakurtzeko orduan. Hauek dira kode desberdinen adibide batzuk: Hizkuntza, keinuak,

    zeinuak...

  • 10

    ARRETA EDO INTERES FALTA IKASLEEN ALDETIK: Ikasleek ematen ari diren gaia gustoko ez

    badute eta gainera liburuan agertzen diren azalpenak ez