Euskal Herriko enpresa handien demografiari buruzko txosten laburra.

7
24/09/2013 | GAINDEGIA | +34 943 304 365 Enpresa handien demografia Hamar eskualdetan biltzen dira tamaina handiko enpresen %76,1 Edukia Enpresa handien demografia Establezimenduen pilatzea 1 Enpresen jarduera 2 Gogoeta eta taulak 3 Iruditegia 4-5-6 Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia www.gaindegia.org www.basqueinfo.net [email protected] 943 304 365 Gaur egun, 50 langiletik gorako establezimenduak Euskal Herriko ehun ekonomikoaren %2,5 dira. Mota honetako establezimenduak guztira 3.161 dira eta presentzia altuagoa dute Araba eta Gipuzkoan (%2,8 bi kasuetan) edo Nafarroa Garaiko (%2,7) ehunean gainontzeko lurraldeetan baino. Eskualdeka, tamaina handiko establezimenduen banaketak lurraldean eta honi lotutako beste zenbait aldagaik azterketa zehatzagoa merezi dute. Desberdin banatzen dira lurraldearen gainean establezimenduok eta, ondorioz, hau zergatik ematen den ulertzen saiatuko gara. Aintzat hartzeko lehenengo elementua eskualdearen kokapen geografikoa da; honekin batera, orografia eta lurralde bakoitzean altitudeak ezartzen dituen baldintzak. Bigarren aldagai objektiboa errepide sare nagusiarekiko lotura zuzena egon edo ez egotean datza: pisuzko arrazoia kontuan hartzen badugu sare hau dela pertsonen eta salgaien garraiorako baliatzen den azpiegitura nagusia. Euskal Herriko ehun ekonomikoa hobeto ulertzeko hirugarren aldagaia azken hamarkadetan aurrera eramandako politika publikoen inpaktua litzateke. Hauek, eskualde nahiz nazio mailako jarduera ekonomikoko eragileak diren enpresa handien kokalekuan eragin dute zuzen zuzenean. Pilatze horretan ere eragiten du Euskal Herriko bost hiriburu nagusietan biltzea botere administratiboaren gehiengoa, izan ere, hauetan biltzen dira tamaina handiko enpresen %62,3, eta, bertan, gainera, azpiegitura baldintza egokiak batzen dira. Aldi berean, aipaturiko hiru aldagaiek biztanleriaren lurraldearen gaineko banaketan eragiten dute. Are gehiago, azken hamarkadatan, biztanleriaren banaketa geroz eta desorekatuago izateko joera gailendu da. Bada, hala ere, laugarren aldagai bat. Eskualdean jazotako tokiko ekintzailetasun maila. Kasurik ezagunena Debagoienakoa da, bertan pilatzen dira aztertzen gabiltzan establezimendu motaren 1,52 establezimendu mila biztanleko (Euskal Herrian 1,01 tamaina handiko establezimendu daude mila biztanleko). Fitxa zb. 8. Enpresa demografia

description

Grafikak, datuak, estatistikak, etab.

Transcript of Euskal Herriko enpresa handien demografiari buruzko txosten laburra.

Page 1: Euskal Herriko enpresa handien demografiari buruzko txosten laburra.

24/09/2013 | GAINDEGIA | +34 943 304 365

Enpresa handien demografia Hamar eskualdetan biltzen dira tamaina handiko enpresen %76,1

Edukia

Enpresa handien demografia

Establezimenduen pilatzea 1

Enpresen jarduera 2

Gogoeta eta taulak 3

Iruditegia 4-5-6

Gaindegia, Euskal Herriko

ekonomia eta gizarte

garapenerako behategia

www.gaindegia.org www.basqueinfo.net

[email protected]

943 304 365

Gaur egun, 50 langiletik gorako establezimenduak Euskal Herriko ehun ekonomikoaren %2,5 dira. Mota honetako establezimenduak guztira 3.161 dira eta presentzia altuagoa dute Araba eta Gipuzkoan (%2,8 bi kasuetan) edo Nafarroa Garaiko (%2,7) ehunean gainontzeko lurraldeetan baino. Eskualdeka, tamaina handiko establezimenduen banaketak lurraldean eta honi lotutako beste zenbait aldagaik azterketa zehatzagoa merezi dute. Desberdin banatzen dira lurraldearen gainean establezimenduok eta, ondorioz, hau zergatik ematen den ulertzen saiatuko gara. Aintzat hartzeko lehenengo elementua eskualdearen kokapen geografikoa da; honekin batera, orografia eta lurralde bakoitzean altitudeak ezartzen dituen baldintzak. Bigarren aldagai objektiboa errepide sare nagusiarekiko lotura zuzena egon edo ez egotean datza: pisuzko arrazoia kontuan hartzen badugu sare hau dela pertsonen eta salgaien garraiorako baliatzen den azpiegitura nagusia. Euskal Herriko ehun ekonomikoa hobeto ulertzeko hirugarren aldagaia azken hamarkadetan aurrera eramandako politika publikoen inpaktua litzateke. Hauek, eskualde nahiz nazio mailako jarduera ekonomikoko eragileak diren enpresa handien kokalekuan eragin dute zuzen zuzenean. Pilatze horretan ere eragiten du Euskal Herriko bost hiriburu nagusietan biltzea botere administratiboaren gehiengoa, izan ere, hauetan biltzen dira tamaina handiko enpresen %62,3, eta, bertan, gainera, azpiegitura baldintza egokiak batzen dira. Aldi berean, aipaturiko hiru aldagaiek biztanleriaren lurraldearen gaineko banaketan eragiten dute. Are gehiago, azken hamarkadatan, biztanleriaren banaketa geroz eta desorekatuago izateko joera gailendu da. Bada, hala ere, laugarren aldagai bat. Eskualdean jazotako tokiko ekintzailetasun maila. Kasurik ezagunena Debagoienakoa da, bertan pilatzen dira aztertzen gabiltzan establezimendu motaren 1,52 establezimendu mila biztanleko (Euskal Herrian 1,01 tamaina handiko establezimendu daude mila biztanleko).

Fitxa zb. 8. Enpresa demografia

Page 2: Euskal Herriko enpresa handien demografiari buruzko txosten laburra.

Enpresen pilatzearen ondorioak

Enpresen jarduerak lurraldearekin lotura

2

Euskal Herriko bost hiriburu nagusiek jokatzen duten polo administratibo eta finantzario izaera dela medio, hauek osatzen dituzten eskualdeetan pilatzen dira Euskal Herritik kanpo egoitza nagusia duten establezimendu handien %80,3. Adibide, Bilbo Handian biltzen dira atzerrian egoitza duten lau enpresetatik bat (%28,6). Urrunago daude Donostialdea (%11,7), Iruñerria (%9,2), Gasteiz (%8,8) edo Baiona-Angelu-Biarritz (%4,0).

Zerrendatutako aldagaiak esanguratsuagoak dira Euskal Herritik kanpo egoitza nagusia duten berrogeita hamar langiletik gorako establezimenduen banaketa aztertzen badugu. Eskualdetako argazkiak kontraste sakonagoak ditu: lotura arazoak gailentzen dira, izan ere, tamaina honetako establezimenduen presentzia murritzagoa da errepide sare nagusiarekin lotura eskasak dituzten eskualdetan eta baita logistika oinarriek aipatu sarerako duten eskuragarritasun faltagatik.

Argazki desorekatua

Datuok helarazten diguten argazkia argia da: Euskal Herria lurralde desorekatua dugu eta herrialdeen indar-guneak eta ahuluneak agerikoak dira. Bizkaiko kasuan, Bilbo Handia Durangaldearekin elkartzen duen ardatzak ekonomikoki trakzio-ardatz gisa funtzionatzen du. Horrelaxe gertatzen da Araban eta Donostia-Baiona euro-hirian Europako errepide korridorearekiko. Nafarroa Garaiko iparraldean, Pirinioetako mendikatean kokaturiko eskualdetan bezala, atzerrian egoitza duten establezimendurik ez da apenas eta, orokorrean, jarduera ekonomikoa apala da. Bestalde, tamaina handiko establezimenduak eta egoitza nagusia Euskal Herritik kanpo dutenak alderatzen baditugu, zenbait eskualderen tokiko ekintzailetasun maila azaleratzen da, esaterako, Debagoiena, Goierri, Urola Kostaldea, Estellerriko Kostaldea, Tolosaldea, Debabarrena edo Lea-Artibai. Edozein kasutan, ekintzailetasunaren afera aurrerago landuko dugu.

Bost hiriburu nagusietan pilatzen dira tamaina handiko enpresen %62,3 eta egoitza nagusia

atzerrian dutenen %80,3

14,5

85.5

ESTABLEZIMENDU HANDIAK EGOITZA NAGUSIAREN

KOKAGUNEAREN ARABERA, 2012

Egoitza EH kanpoan

Egoitza EH barnean

Eskualdetako jarduera ekonomikoan duen eraginari dagokionean, azpimarratzekoak dira Euskal Herritik kanpo egoitza nagusia duten establezimenduen berezitasunak. Oinarrian, aipatu establezimenduak industria eta zerbitzuak sektoreei loturikoak dira eta pisu handia dute Bilbo Handia, Donostia-Baiona euro-hiria, Arabako bailara eta lautadan eta Ebro Garaiko Erriberan. Industria sektorean, egoitza nagusia atzerrian duten establezimenduek pisua handia dute Ebro Garaiko Erriberan eta Arga-Aragoiko Erriberan Nafarroa Garaian, Iparralden, berriz, A63 eta A64aren inguruan dauden eskualdeetan eta Bilbo Handia eta Arabako bailaran, beraien posizio geoestrategikoa medio, Bilboko portutik gertu zein Europarekin errepide bidezko konexio onak baitituzte. Kontra, egoitza nagusia atzerrian duten zerbitzu sektoreko tamaina handiko establezimenduek, nabarmentzeko pisua dute Donostia-Baiona euro-hirian eta Bilbo-Gasteiz ardatzean.

Azkenik, enpresa handiek, batez ere egoitza nagusia atzerrian dituztenek, konektibitate eta interakzio ekonomiko altuenak dituzten eremuak bilatzen dituztela.

Page 3: Euskal Herriko enpresa handien demografiari buruzko txosten laburra.

ESTABLEZIMENDU HANDIAK JARDUERA-ADARRA ETA EGOITZA NAGUSIAREN KOKAGUNEAREN ARABERA. EUSKAL HERRIA, 2012.

Egoitza EH kanpoan Egoitza EH barnean

Kop. gordina

% Kop. gordina

%

LEHEN SEKTOREA

0 7,692308 13 92,30769

INDUSTRIA 81 8,9701 822 91,0299

ERAIKUNTZA 20 12,04819 146 87,95181

ZERBITZUAK 349 16,85176 1722 83,14824

OROTARA 457 14,45745 2704 85,54255 Oharra: Sektoreari buruzko datu gabekoak establezimenduak 8 dira.

Oharra: Establezimendu handiak 50 langiletik gorakoak dira.

Iturria: EUSTAT, INSEE eta CAMERDATA.

3

ESTABLEZIMENDU HANDIAK JARDUERA-ADARRA ETA EGOITZA NAGUSIAREN KOKAGUNEAREN ARABERA. EUSKAL HERRIA, 2012

OROTARA

Kop. gordina %

LEHEN SEKTOREA 13 100

INDUSTRIA 903 100

ERAIKUNTZA 166 100

ZERBITZUAK 2071 100

OROTARA 3161 100 Oharra: Sektoreari buruzko datu gabekoak establezimenduak 8 dira.

Oharra: Establezimendu handiak 50 langiletik gorakoak dira.

Iturria: EUSTAT, INSEE eta CAMERDATA.

GOGOETA

Nola saihestu eta aurre egin krisi garaian mota honetako establezimenduek egokitutako lurraldean ezartzen duten babesgabetze egoerari? Ekoizpen eredu berri bat sustatzeko beharra eta ekintzailetasuna garatzeko beharra: helburua jarduera eta garatutako teknologia eremu ez hain “pribilegiatuetara” bideratzea litzateke, izan ere, badira garatzeko gaitasun endogeno handia erakutsi dituzten eremuak.

Page 4: Euskal Herriko enpresa handien demografiari buruzko txosten laburra.

4

Page 5: Euskal Herriko enpresa handien demografiari buruzko txosten laburra.

5

Page 6: Euskal Herriko enpresa handien demografiari buruzko txosten laburra.

EGOITZA NAGUSIA EUSKAL HERRITIK KANPO DUTEN ESTABLEZIMENDU HANDIEN PRESENTZIA (%). EUSKAL HERRIKO ESKUALDEAK, 2012.

6

Page 7: Euskal Herriko enpresa handien demografiari buruzko txosten laburra.
ana
Zigilua
ana
Zigilua