Elorrioko historia laburra

download Elorrioko historia laburra

of 4

  • date post

    23-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    221
  • download

    6

Embed Size (px)

description

Elorrioko historia laburra, bi orrialdetan kontatuta...

Transcript of Elorrioko historia laburra

ELORRIOKO HISTORIAREN LABURPENA

ELORRIOKO HISTORIAREN LABURPENA

Elorrioko zenbait baserriren konponketa lanen ondorioz aurkitu diren aztarnagatik badakigu , Elorrion VII. mendean bazegola bertan bizi zen jendea. Asentamentu hauek Hegoaldera begira dauden auzunetan kokaturik zeuden, batez ere, eguzkiagatik eta herriaren eremu zabal hauetako lurren kalitate onagatik kokatu ziren bertan.

Auzune hauetan ,gaur egun Gazeta,Aldape,Berrio,Zenita, Mendraka; Miota, Leiz, izenagatik ezagutzen ditugunak oso ondo antolatutako komunitate txikiak ziren.Beraien bazeliza,hilerria eta erritualetarako zein beste ekintza batzuetarako lekuak zituzten, toki hauetan baserriak lurrez , lastoz eta zurez eginikoak ziren.Baserrietan obrak egiterakoan aurkitu diren aztarnagatik, badakigu ere, garai horretako baserri gehienetan sagardoa egiten zutela, beraz pentsatsekoa da Elorrion sagarrondo ugari izango zela hasierako mende hauetan.Sagardo hau oso ondo zetorkien batez ere ur manantialak euriagatik edo zikin zetoztenerako.

Baina Elorrio ez zen bakarrik sagarrondoez bizi eta Zerealak ere (garia,oloa,garagarra) ereiten zituzten , kondairak dioenez Guipuzkoa aldetik zereala lapurtzen sartzen zirenez Diego Lopez De Arok (Bizkaiako jauna bera) Don TELLO jaunari Elorrio sortzeko agindua ematen dio 1356. urtean.Hortaz, esan genezake Elorrio urte horretan fundatzen dela nahiz eta badakigun lehenegotik ere bizitzarik bazegoela. Hasiera baten Elorrio harresi batez inguraturiko hiribildua baino ez zen, bi kale izango zituen: Erreka kalea eta Kanpo kalea.

Etxe hauek hasiera batean egurrezkoak ziren .Beheko solairua abereentzako zen, bigarren solairuan bizitza egiteko lekua eta azkeneko pisuan edo ganbaran hortuariak eta fruituak gordetzeko lekua zuten.

Hiribilduak sei ate omen zeuzkan, hauetako bat errekara ematen zuena,gainontzekoak hirigunetik leku desberdinetara irteerak ahalbideratuko zituztenak lirateke.

Baina ,Nafarroako eta Gaztelako koroien eraginez garai horretako Elorrion ere 2 bando edo leinu osatu ziren :Oinaztarrak eta Ganboarrak.Biak borrokatuko ziren Elorrioren kontrola izateagatik eta burruka hauetako batean 1468 . urtean 185 pertsona hil ziren.Elorrioko historiaren puntu beltz honetan erabili ei ziren lehen aldiz lonbardak edo suzko bolak.

.

Historian aurrera eginez aipatuko dugu Elorrio San Agustineko elizatearen lurretan sortu zela, nahiz eta 1630.artean San Agustineko elizatea Elorriori atxikituko zitzaion, hasiera batean behintzat hiribilduak berak ez zeukala elizarik eta jendea San Agustineko eleizara joan beharrean aurkitzen zela, bide horretan lapurren erasoak zirela eta gaur egunean ezagutzen dugun Sortzez Garbiaren elizaren eraikuntzari ekin zioten, hau guztia 1459 .urtean erabaki zuten ,50 urte baino gehiago emango zuten lan honetan.Azkenik eta etenik gabeko aldaketen ondorioz gaur egun duen itxura hartu arte.

Behin eliza bukatuta, beste kale batzuren sorkuntza etorriko zen,Orduan arrabalak deiturikoak eta gaur egun Berriotxoa , Elizburu, Buskantz izenekin ezagutzen ditugunak, denboraren joan etorriaz orain dugun alde zaharra guztiz osatu den arte.