tsa { datorrena } Isidro Esnaola Azeriak oilategia zaintzen · rren Mundu Gerra bukatu zenetik...

7
2015 | apirila | 11 GAUR8 2 / 3 hutsa atzerria N ahiko harrigarria egiten zait nola barnera- tzen ditugun politikoki zuzenak kontside- ratzen diren jarrerak eta ohiturak. Zerbait kritikoa esan behar badugu, aldez aurretik zerbait positiboa esaten dugu ondorengo hitz kritikoak leuntzeko. Adeitasun jarrera horrek buruz buruko elkarrizketan kritikak onartzea, edo, gutxienez, solaskideak egindako aipuak kontutan hartzea laguntzen du. Baina iritzia modu publiko eta orokorrean ematen de- nean, hori bera lekuz kanpo gelditzen da. Modu horretan aritzeak bakarrik balio du estereotipoak indartzeko eta aldez aurretiko iritziak finkatzeko. Esate baterako, Euro- pan oso ohikoa da norbaitek Errusiari buruz hitz egiten duenean, batez ere kritikoki hitz egiten ez badu, berehala hastea Vladimir Putin presidentea kritikatzen, agintari autoritario dela esanez, adibidez. Egia da Errusiako siste- ma politikoak hutsune asko eta nabarmenak dituela, bai- na baita Europako beste esta- tu askok gabezia demokrati- ko handiak dituztela ere: botere politikoaren menpe- kotasuna, botere ekonomi- koaren nagusitasuna, duda- mudako prentsa askatasuna, ustelkeria, eta abar luze bat. Baina gabezia horiei buruz inork ez du ezer esaten, edo, aipatzen direnean, ez da za- lantzan jartzen estatu horien izaera demokratikoa. Eta, ho- rrela, sortzen joaten da irudi bat, bai Putinena bai Errusiarena berarena ere: Putin per- tsona arriskutsua da eta errusiarrak ez dira fidagarriak. Batzuetan, goi mailako karguek ere gezur horiek barne- ratzen dituztela iruditzen zait. Ahaztu egiten zaiela Puti- nen atzean estatu bat dagoela eta hartzen dituen eraba- kiak ez direla inondik inora pertsona baten harrikadak. Batzuekin horrela jokatzen den bitartean, beste ba- tzuekin, aldiz, kontrakoa gertatzen da: pertsona publiko jakin batzuek izan dituzten jokabide itsusiak, txarrak edota deitoragarriak aipatzea bera ere gustu txarrekoa dela dirudi. Kasu horietan isilean gordetzen dira aipu horiek. Pertsona horiek orbangabe agertzen dira iritzi publikoaren aurrean. Horri esker beraien hitzek pisu handia hartzen dute. Horrela gertatzen ari da azken bo- lada honetan Greziarekin zerikusia duten bi pertsonare- kin. Alde batetik dugu Europako Banku Zentraleko bu- rua den Mario Draghi. Kargu hori hartu aurretik, Gold- man Sach International bankuko lehendakariordea izan zen. Banku horrek esku hartuta bukatu zuen krisi finan- tzarioan jokatutako paperagatik. Europan zuen ardura- dunetako bat Draghi jauna zen. Postu horrek ahalmen exekutiboak ematen zizkion, eta, hori dela eta, garai hartan Greziako lehen ministroa zen Kostas Karamanlis berari aholkuak eman zizkion. Karamanlisekin tratatu zuen gaia ez zen inolaz ere orbangabea: gerora jakin den moduan Greziako zorra ezkutatzeko bideak aztertu eta gauzatu zituzten. Beraz, banka pribatuan lan egiten zuen bitartean, Europako instituzioak engainatzera de- dikatu zen Draghi. Ematen du hori Europako erakunde- ren bat zuzentzeko curriculum bikaina dela; antza, bere garaian iruzur egiteko aholkatutakoak presionatzeko hautagai ezin hobea bihurtzen zaitu. Zeregin horretara- ko zuzeneko jakintzarik ez zaio faltako behintzat... Beste alde batetik, Europako Batzordea zuzentzen duen Jean-Claude Juncker berak ere baditu ezkutatzeko moduko kontuak. Luxenburgoko lehen ministroa eta Fi- nantza ministroa zela, nazioarteko multinazional esan- guratsuenekin isilpeko hitzarmenak sinatu zituen. Hi- tzarmen horien bidez, enpresek ez zuten apenas zergarik ordaintzen, ez Luxenburgon ez inon. Hau da, Europako Batzordeko egungo burua denak enpresa handiek iruzur egiteko isilpeko sistema bat martxan jarri zuen. Edozein ikuspuntutatik eskandalagarria den jarduera horrek ez du inolako ondoriorik izan. Junckerrek bere postuan ja- rraitzen du. Are gehiago, berak zuzentzen duen Europako Batzordeak programa bat proposatu du enpresek zergak saihesteko erabiltzen dituzten bideak mozteko! Zuzene- ko jakintzarik ez zaio faltako Junckerri ere horrelako pro- posamenak egiteko, baina borondatea? { datorrena } Azeriak oilategia zaintzen Europako Batzordeko egungo burua denak enpresa handiek iruzur egiteko isilpeko sistema bat jarri zuen martxan. Edozein ikuspuntutatik eskandalagarria den iruzurrak ez du inolako ondoriorik izan Isidro Esnaola hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa { datorrena } Isidro Esnaola Azeriak oilategia zaintzen · rren Mundu Gerra bukatu zenetik...

Page 1: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Azeriak oilategia zaintzen · rren Mundu Gerra bukatu zenetik Britainia Handian izan - dako lehendabiziko gobernu ko - alizioa zela. Hain zuzen ere,

2015 | apirila | 11

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Nahiko harrigarria egiten zait nola barnera-tzen ditugun politikoki zuzenak kontside-ratzen diren jarrerak eta ohiturak. Zerbaitkritikoa esan behar badugu, aldez aurretikzerbait positiboa esaten dugu ondorengohitz kritikoak leuntzeko. Adeitasun jarrera

horrek buruz buruko elkarrizketan kritikak onartzea,edo, gutxienez, solaskideak egindako aipuak kontutanhartzea laguntzen du.Baina iritzia modu publiko eta orokorrean ematen de-

nean, hori bera lekuz kanpo gelditzen da. Modu horretanaritzeak bakarrik balio du estereotipoak indartzeko etaaldez aurretiko iritziak finkatzeko. Esate baterako, Euro-pan oso ohikoa da norbaitek Errusiari buruz hitz egitenduenean, batez ere kritikoki hitz egiten ez badu, berehala hastea Vladimir Putin presidentea kritikatzen, agintariautoritario dela esanez, adibidez. Egia da Errusiako siste-ma politikoak hutsune askoeta nabarmenak dituela, bai-na baita Europako beste esta-tu askok gabezia demokrati-ko handiak dituztela ere:botere politikoaren menpe-kotasuna, botere ekonomi-koaren nagusitasuna, duda-mudako prentsa askatasuna,ustelkeria, eta abar luze bat.Baina gabezia horiei buruzinork ez du ezer esaten, edo,aipatzen direnean, ez da za-lantzan jartzen estatu horienizaera demokratikoa. Eta, ho-rrela, sortzen joaten da irudibat, bai Putinena bai Errusiarena berarena ere: Putin per-tsona arriskutsua da eta errusiarrak ez dira fidagarriak.Batzuetan, goi mailako karguek ere gezur horiek barne-ratzen dituztela iruditzen zait. Ahaztu egiten zaiela Puti-nen atzean estatu bat dagoela eta hartzen dituen eraba-kiak ez direla inondik inora pertsona baten harrikadak. Batzuekin horrela jokatzen den bitartean, beste ba-

tzuekin, aldiz, kontrakoa gertatzen da: pertsona publikojakin batzuek izan dituzten jokabide itsusiak, txarrakedota deitoragarriak aipatzea bera ere gustu txarrekoadela dirudi. Kasu horietan isilean gordetzen dira aipuhoriek. Pertsona horiek orbangabe agertzen dira iritzipublikoaren aurrean. Horri esker beraien hitzek pisuhandia hartzen dute. Horrela gertatzen ari da azken bo-lada honetan Greziarekin zerikusia duten bi pertsonare-kin. Alde batetik dugu Europako Banku Zentraleko bu-

rua den Mario Draghi. Kargu hori hartu aurretik, Gold-man Sach International bankuko lehendakariordea izanzen. Banku horrek esku hartuta bukatu zuen krisi finan-tzarioan jokatutako paperagatik. Europan zuen ardura-dunetako bat Draghi jauna zen. Postu horrek ahalmenexekutiboak ematen zizkion, eta, hori dela eta, garaihartan Greziako lehen ministroa zen Kostas Karamanlisberari aholkuak eman zizkion. Karamanlisekin tratatuzuen gaia ez zen inolaz ere orbangabea: gerora jakin denmoduan Greziako zorra ezkutatzeko bideak aztertu etagauzatu zituzten. Beraz, banka pribatuan lan egitenzuen bitartean, Europako instituzioak engainatzera de-dikatu zen Draghi. Ematen du hori Europako erakunde-ren bat zuzentzeko curriculum bikaina dela; antza, beregaraian iruzur egiteko aholkatutakoak presionatzekohautagai ezin hobea bihurtzen zaitu. Zeregin horretara-ko zuzeneko jakintzarik ez zaio faltako behintzat...

Beste alde batetik, Europako Batzordea zuzentzenduen Jean-Claude Juncker berak ere baditu ezkutatzekomoduko kontuak. Luxenburgoko lehen ministroa eta Fi-nantza ministroa zela, nazioarteko multinazional esan-guratsuenekin isilpeko hitzarmenak sinatu zituen. Hi-tzarmen horien bidez, enpresek ez zuten apenas zergarikordaintzen, ez Luxenburgon ez inon. Hau da, EuropakoBatzordeko egungo burua denak enpresa handiek iruzuregiteko isilpeko sistema bat martxan jarri zuen. Edozeinikuspuntutatik eskandalagarria den jarduera horrek ezdu inolako ondoriorik izan. Junckerrek bere postuan ja-rraitzen du. Are gehiago, berak zuzentzen duen EuropakoBatzordeak programa bat proposatu du enpresek zergaksaihesteko erabiltzen dituzten bideak mozteko! Zuzene-ko jakintzarik ez zaio faltako Junckerri ere horrelako pro-posamenak egiteko, baina borondatea? •

{ datorrena }

Azeriak oilategia zaintzen

Europako Batzordeko egungo burua denakenpresa handiek iruzur egiteko isilpekosistema bat jarri zuen martxan. Edozeinikuspuntutatik eskandalagarria deniruzurrak ez du inolako ondoriorik izan

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Azeriak oilategia zaintzen · rren Mundu Gerra bukatu zenetik Britainia Handian izan - dako lehendabiziko gobernu ko - alizioa zela. Hain zuzen ere,

atzerria

bost urte, 2010ean, David Came-ron egungo lehen ministroakhauteskundeak irabazi zituen,baina gehiengo osotik urrun ge-ratu zen eta liberal-demokrate-kin osatu behar izan zuen go-bernu koalizioa; «naturarenaurkako» akordiotzat hartu zu-ten askok. Akaso zerikusia izan-go zuen horretan 1945ean Biga-rren Mundu Gerra bukatuzenetik Britainia Handian izan-dako lehendabiziko gobernu ko-alizioa zela. Hain zuzen ere, maiatzaren

7ko hauteskundeen aurretik ere,koalizioan gobernatu beharrakeragiten du bi alderdi nagusiennora eza. Kontua ez da bakarrikez dakitela bietatik zeinek iraba-ziko dituen hauteskundeak, bai-zik eta dagoeneko jakin badaki-tela irabazita ere ia ezinezkoaizango dutela gehiengo osoa lor-tzea (Wetsminsterreko 650 eser-lekuetatik 326 lortu behar dira).Normala, beraz, bi alderdi histo-rikoen agintariak nerbioak jotaegotea. Inkestek botoen %32 in-guru ematen dizkiete biei, pun-tu bat gora edo behera. «Kasinobatean gaudela ematen du»,azaldu du Stephen Fielding No-ttinghameko UnibertsitateanHistoria Politikoko irakasleak.Horrela ulertzen da bai DavidCameron lehen ministro kon-tserbadoreak bai Ed Milibandhautagai laboristak Barack Oba-maren kanpainak zuzendu zi-tuzten aholkulariak kontratatuizana. Izan ere, mirari bat behardute bai murrizketa sozialakegin dituen lehen ministroakbai hautesleen artean onarpeneskasa duen Milibandek.

SEI ALDERDI, SEI

Ez da gutxiagorako. Inkestekdiotenez, sei alderdik dute par-lamentura iristeko eta berenbotoekin etorkizuna baldintza-tzeko aukera. Liberal-demokra-tekin batera, lehiakideak sortuzaizkie tory eta laboristei bai es-kuinetik bai ezkerretik. Eskuinmuturrean, UKIP Erresuma Ba-tuaren Independentziaren Al-derdia azaleratu da indar han-diz , Europar Batasunarenaurrez aurre uhartearen izaeraaldarrikatuz Nigel Farage de-magogoaren gidaritzapean.

Dabid LAZKANOITURBURU

BIPARTIDISMOARI «BYE BYE»Britainia Handiko sistema politikoa irauliko dutemaiatzaren 7ko hauteskundeek

Ehun urte luzez «tory» edo laboristek irabazi izan dituztebeti hauteskundeak Britainia Handian, gehiengoosoarekin gainera, gehiengo sinplearen sistemari esker.Hori, baina, pikutara joan da azken urteotan. Maiatzekohauteskundeetan sei alderdi daude lehian eta SNPeskoziarrak izan dezake etorkizunaren giltza.

Cameron lehen ministroakmaiatzekoak bere azkenhauteskundeak izangodirela ziurtatu du,hautesleen artean errukisentimendua zabaldunahian edo. Thierry CHARLIER | AFP

MUNDUA / b

Bipartidismoarenadibiderik boro-bilena izan dabetidanik Britai-nia Handiko sis-tema politikoa.

Tory eta laboristak, kontserba-doreak eta «britainiar erako so-zialdemokratak» boterean tarte-katu dira 1929tik hona, batez ereBigarren Mundu Gerraz geroz-tik. Winston Churchill politikari

kontserbadoreak 1951n Dow-ning Street kaleko 10. zenbakiraitzultzea lortu zuen hauteskun-deetan, adibidez, bi alderdiokbozen %96,8 eskuratu zituzten. Maiatzaren 7rako deituta dau-

den bozetan, ordea, botoen biherenak ere ez omen dituzte bil-duko. Eta ez da gaurko kontua,azken hamarkadotan nabariaizan baita bipartidismoaren kri-sia erakusten zuen joera. Duela

Page 3: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Azeriak oilategia zaintzen · rren Mundu Gerra bukatu zenetik Britainia Handian izan - dako lehendabiziko gobernu ko - alizioa zela. Hain zuzen ere,

2015 | apirila | 11

GAUR8• 4 / 5

UKIP alderdi bozkatuena izanzen Britainia Handian iazko eu-ropar hauteskundeetan. Bozen%27 eskuratu zituen, Europarenaurkako botoa bereganatuz etabide batez egoera ekonomikoa-ren ondoriozko britainiarrenhaserrea aprobetxatuz. Egia daparte hartzea oso urria izan ze-la, hauteskunde europar guztie-tan bezala, eta 4 milioi boto«besterik» ez zituela behar izanFaragek irabazteko. Estatu fran-tsesean, adibidez, gauza berdinagertatu zen FN Fronte Naziona-larekin. Irakurketak irakurketa, ukae-

zina da emaitzon garrantzia.Izan ere, 1929tik, lehen aldiaizan zen alderdi berri batek, ka-su honetan UKIP, hauteskunde-ak irabazten zituela. DepresioHandiak baldintzatutako1929ko hauteskunde horiek urtegutxi batzuk lehenago sortuta-ko Alderdi Laboristak irabazi zi-tuen. Esanguratsua oso, egunEuropa jasaten ari den krisi gor-dina gerra arteko egoerarekinalderatzen duenik badelako.Bestalde, laboristen ezkerrera

ere badira aldaketa haizeak. Ber-deak indarberrituta azaltzen di-ra aspaldiko partez. Ingurugiro-aren defentsa egiteaz aparte,ezkerreko politikak aldarrika-tzen dituzte, Tony Blair lehenministro ohiak bultzatutako Hi-rugarren Bidearen ondorioz la-boristek erabat albo batera utzizituztenak. Berdeekin, UKIPekineta gobernu koalizioan izanda-ko liberal-demokratekin batera,SNP alderdi eskoziar indepen-dentistaren gorakada izugarriaere aipatu behar da.

LONDRESETIK GERO ETA URRUNAGO

Britainia Handiko politikakegun bizi duen ziurgabetasunaulertzeko, 60ko eta batez ere70eko hamarkadan alderdiabertzaleek lortutako lehen ga-raipen elektoralak kontuan har-tu behar dira, bai Eskozian baiGalesen ere, laboristen gotorle-ku historikoak biak. Horri Irlan-dan gertatutako fenomeno batgehitu behar zaio: Irlandakoiparraldeko unionistak eta orohar britainiarzaleak kontserba-doreengatik aldendu egin ziren.Ordura arte, bi alderdi nagusiek

dagokionez edo estatuaren –edoestatuen– egituraketan. Bozetanere berebiziko garrantzia izangodu SNPk azken hamarkadotanegindako lanak; pentsa, errefe-renduma galduta ere, alderdi in-dependentista gero eta indar-tsuago azaltzen da inkestetan.Maiatzaren 7ko hauteskunde-

etan Eskoziak 59 diputatu auke-ratuko ditu Westminsterrerako.Ez dirudite asko. Baina erabaki-garriak izan daitezke. Laboristakbeldur dira, Eskozian bertan galditzaketelako hauteskundeak.Egun Eskoziako barrutietanhautatutako 41 legebiltzarkidedituzte laboristek. Inkesten ara-bera, 30 eta 36 artean galtzerairits daitezke, 5 eta 11 eserleku-ren artean geratuz. Laboristek,beraz, sekulako jipoia paira de-zakete euren gotorleku histori-koan, are garrantzitsuagoa denakontserbadoreek uneotan West-minsterren aukeratutako sei le-gebiltzarkide bakarrik dituztelakontuan izanik. Pentsa, Esko-

zian tory legebiltzarkide bainohartz panda gehiago daudelaesan ohi da txantxetan –Esko-ziako Parlamentuko 127 legebil-tzarkideetatik bakarra da kon-tserbadorea eta Glasgow hirikozoologikoan bi hartz panda dau-de–. Gero eta politika ezkertiarra-

goak defendatzen dituen SNPk,laboristak ahultzea eta berdeekEskozian indarra hartzea du hel-buru (auzi nuklearra pil-pileanda). Aurreikuspenak betetzenbadira, gainera, laboristen gain-beheraren etekina SNPk jasokodu, Westminterren hirugarrenindar politikoa bilakatuz 50 di-putatu ingururekin, tarteanAlex Salmond lehen ministroeskoziar ohia. Erreferendumhistorikoa egitea lortu zuen Sal-mondek, parlamentari eskozia-rren aldarrikapenak Londresenentzunaraztea du orain helburu.Bertan ez dira oso lasai egongo.Eskoziakoa arazo larria da

Erresuma Batuaren aldekoen-

Ed Miliband laborista eta Nick Clegg lehen ministrorde liberala solasean . Justin TALLIS | AFP

Britainiarrek beti mesfidantza osasungarribatekin aztertu dituzte euren politikariak.Orain, ordea, zinismoa da nagusi erabathaserre eta etsita dauden hautesleen artean

Kontua ez da laboristek eta kontserbadoreek ezdakitela nork irabaziko duen, baizik etadagoeneko jakin badakitela irabazita ere iaezinezkoa izango dutela gehiengo osoa lortzea

gestionatzen, edo, hobe esanda,izozten zuten, Britainia Handikoestaturik gabeko herrien au-zia –Ipar Irlandaren kasuan, be-rezko estatutik indarrez banatu-tako herriarena–. Eskoziako auziak argi uzten

du aurrerantzean gauzak ez di-rela berdinak izango ez Londre-sen ez Londresek «periferiara»begiratzeko duen moduan. Izanere, independentistak autode-terminazioaren aldeko errefe-renduma irabaztekotan izan zi-ren iragan irailaren 9an SNPreneta bere kideen bultzadari esker.Emaitzak emaitza, zalantzarikez dago jada ezer ez dela berdi-na izango aurrerantzean, eta ezsoilik lurralde antolamenduari

Page 4: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Azeriak oilategia zaintzen · rren Mundu Gerra bukatu zenetik Britainia Handian izan - dako lehendabiziko gobernu ko - alizioa zela. Hain zuzen ere,

atzerria

tzat. Baina arazoa etxean bertandute. Izan ere, XIX. mendearenbukaeran eta XX. hasieran era-tutako sistema politikoak XXI.mendean arazorik gabe funtzio-na dezakeela uste izatea da ara-zo iturri nagusia. Alderdi kontserbadorea lur

jabe handiek eratu zuten XIX.mendean, lur jabe handien etaEliza Anglikanoaren interesakdefendatzeko. Kapitalismoagailendu zenean kapitalistendefentsa sutsua hartu zuen be-re gain, eta, klase ertainaren etapatriotismoa ikur egiten dutenlangile klaseko kideen babesa-rekin aise irabazi ditu hainbathauteskunde azken ehun urteo-tan. Laboristak, ordea, XX. men-dearen hasieran jaio ziren sin-dikatuen eskutik, langileeninteresak parlamentuan defen-

datzeko asmoz. Laster gailenduzitzaizkien liberalei. Erlijio kon-tuetan aurrerakoia zen libera-len diskurtso sasiprogresistazaharkituta geratu zen laboris-tek klase ezberdintasunak, abe-rastasunaren banaketa eta jabe-goa bezalako auziak mahaigainean jartzean. Horrela bada, boterean tarte-

katu izan dira orduz geroztiktory eta laboristak. Kontserba-doreak gehiagotan nagusitu za-rren, ezkerrak ere izan du bereindarra. 1945 eta 1951 arteko go-bernu laborista Ongizate Esta-tua antolatzen saiatu zen, NHSOsasun Zerbitzu Nazionalamartxan jarriz. Ordutik kon-tserbadoreak ez dira ausartusistema hori bertan behera uz-ten, gogor salatu izan dutenarren.

Eskozian, Galesen eta Ipar Ir-landan erabakitzeko eskubidea-ren aldeko jarrerak eta Londre-sekiko mesfidantza handitzenziren bitartean, britainiar bipar-tidismoak beste krisialdi batpairatu zuen, baina sistemarenbarne-barnetik. 1960ko hamar-kadan kontserbadoreen eta la-boristen hautesleen asperdurasumatzen hasi zen, eta liberalakizan ziren haserrealdi horrenonuradunak.Ingalaterra erdialdeko eta he-

go-ekialdeko hautesle kontser-badore asko liberalei botoaematen hasi ziren. Mugimenduhorrek laboristen garaipena su-posatu zuen 1964ko hauteskun-deetan. Baina, hurrengoetan, al-derantziz gertatu zen; hala,laboristen gotorlekuetan, Esko-zian, Galesen eta Ingalaterraiparraldeko hiri industrializa-tuetan, bozak eskuratzen hasiziren liberalak. Laboristentzatarazoa larritu egin zen AlderdiLiberalak eta laboristen zatiketabatetik sortutako sozialdemo-kratek itun bat sinatu zutenean.Ituna izenarekin hauteskundee-tara aurkeztutako kolazioa labo-ristengatik bi puntura geratuzen kontserbadoreek irabazita-ko 1983ko bozetan. Hori bai,gehiengo sinplean oinarrituta-ko hauteskunde sistemari esker,laboristek 209 eserleku eskura-tu zituzten, eta, Itunak, 23.Margareth Thatcherren aroa

zen eta bipartidismoa ez zegoenoraindik arriskuan. Bere ondo-rengo John Mayorrek, gainera,sekulako emaitzak lortu zituen1992an, Komunen Ganberangehiengo oso aise eskuratuz.Kontserbadoreek ez zuten su-matu ere egin azken aldia izan-go zela. Antzeko zerbait gertatuzitzaien laboristei, Tony Blairrekhiru hauteskunde irabazi zituenjarraian, urtetik urtera sosten-gua galtzen joan arren. Kontuanizan behar da sistemak laboris-tei mesede egiten diela sarri, he-

UKIPeko Nigel Garagek bereburua britainiar xume gisaaurkezten du, baina, egiari

zor, finantzen munduandiru asko egindako

demagogoa baino ez da. Peter BYRNE | AFP

rrialde osoan hedapen oreka-tuena eurek baitute, eta, hala,tarte txikiarekin eskuratzen di-ren eserleku gehienen borrokanizaten baitira.

UKIPEN AGERRALDI INDARTSUA

2010ean, azkenik, bipartidismo-aren porrota agerian geratu zen.Liberalek 59 eserleku eskuratuzituzten eta indar hori Cameronkontserbadorearen gobernuansartzeko baliatu zuten. Bainahorrek egonezina sortu du berehautesleen zati handi batean:establishment-aren alderdi bila-katu dira eta maiatzaren 7kohauteskundeetan porrota ira-gartzen diete inkestek. Gober-nuan gehiengo sinplearen siste-ma aldatzen saiatu dira, bainakale egin dute, eta horrek ereParlamentuan laugarren inda-rra izatera zigortuko ditu.Berdeei eta UKIPeko eskuinda-

rrei ere ez die mesede egiten sis-temak. Eskuin muturra botoetanhirugarren indarra izango da,bozen %15arekin, baina horrekez dizkio bost eserleku bainogehiago emango (agian gutxia-go). Berdeek ere botoen %10 es-pero dituzte, baina gehienez erebi diputaturekin konformatu be-harko dute.Kontuak kontu, britainiar sis-

tema politikoa errotik aldatzekoordua iritsi dela argi dago. Orainarteko bere onuradunen egone-zina ulergarria da, baina gero etagehiago dira sistema itxi eta za-har horretatik irteteko beharraikusten dutenak. Leihoak irekinahi dituztenak. Agian, ordea,beranduegi da jada. Eskoziar in-dependentistak datorren lege-gintzaldiko giltzarri bilaka dai-tezke. Eta, nahiz eta diputatugutxi eskuratu, Europatik alden-tzeari buruzko hausnarketa in-dartu egingo da UKIPen emai-tzekin. Eta ehun urteko eskemakmantentzen tematu direnakizango dute horren erantzukizu-na, ez beste inork.

Britainiar sistema politikoa errotik aldatzekoordua iritsi dela argi dago. Baina beranduegiizango da agian, eta horren erantzukizunasistemaren onuradunak dute, ez beste inork

Europako hauteskundeak irabazi zituen UKIPeskuin muturreko alderdiak. Orain, inkestekbotoen %15 eta hirugarren lekua ematen diote.Hori, baina, ez da legebiltzarrean islatuko

Page 5: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Azeriak oilategia zaintzen · rren Mundu Gerra bukatu zenetik Britainia Handian izan - dako lehendabiziko gobernu ko - alizioa zela. Hain zuzen ere,

Iragan irailaren 18an Eskoziakoindependentzia erreferendumeanunionismoa gailendu zenetik,subiranistek 2015eko maiatzaren 7kodata ezarri zuten mugarri moduaneuren agenda politikoan. Orduanospatuko dira Erresuma Batuanhauteskunde orokorrak eta denekziurtzat dute SNP alderdiindependentista eskoziarrak tokigarrantzitsua hartuko duela LondreskoKomunen Ganberan, hirugarrenindarra bihurtzeraino. Westminsterrerako hauteskundeekprozesu independentistaren bideamarkatuko dute, eta alderantziz. Azken urteotan Eskozian gertatutakoaketa iazko erreferendum kanpainakzuzeneko eragina izango duteLondresko eserlekuen banaketan. SNPkindependentismoak 2014an izandakohazkundearen inertzia balia dezake,eta, Alderdi Laboristak, berriz,kontserbadoreekin batera kanpainaegitearen ondorioak jasan ditzake.David Cameronen eskutik joateakhaustura handia suposatu du eskoziarlaborismoaren baitan, eta inkestekboto galera handia aurreikusten dute. Atzera begiratuta, 2010eko maiatzaren6an egindako hauteskundeetara,orduko hartan WestminsterrerakoEskozian hautatutako 59 eserlekuetatik41 izan ziren laboristentzat, SNPk 11besterik lortu ez zituen bitartean.Kontserbadoreek sei eserlekubereganatu zituzten eta azkenaAlderdi Liberal Demokratareneskuetara joan zen. Bost urtegeroago, aldiz, banaketa goitik beheraaldatuko dela argi dago. Halaegiaztatzen dute kaleratutako inkestaguztiek ere. “The Times” egunkariakotsailean argitaratu zuenarenarabera, adibidez, eserleku guztiakbereganatuko lituzkete SNPk etalaboristek, baina proportzio osodesberdinetan. Laboristek 30eserleku galduko lituzkete, 11 soilikeskuratuz; gainontzeko 48eserlekuak SNPk hartuko lituzke. Emaitza historikoa litzateke,Eskoziaren estatusaren gainekoeztabaida Londresera eramanenlukeena. Ildo horretan, kontuan izanbehar da orain arte Londresek kanpoarazo bat moduan planteatu duelabeti gaia. Zaila dirudi azkenean horrelakolegebiltzarkide banaketa bat ematea,baina ziurtzat jotzen daWestminsterreko «kanpo eragile»garrantzitsuena bilakatuko dela SNP. Eskoziatik beti iritzi izan duteLondresek «iparraldean ahaztuta»

zituela, eta, egia esan, hegoak arduragutxi erakutsi du Newcastletik goragertatzen zenaren inguruan. Haatik,dirudienez, oraingoanhauteskundeetan gertatzen denakinpaktu berezia izango du. “The Times”egunkariak argitaratutako zenbakiakegiaztatuko balira, edo emaitzakhorretatik gertu geratuko balira,Britainia Handian gobernu laboristabat izatea ezinezkoa litzateke. Izan ere,Alderdi Laboristak berak esan du noizedo noiz ez lukeela inoiz koaliziogobernu bat osatuko SNPrekin. Kontuabaina honakoa izan daitekeaurrerantzean: SNPren laguntzarikgabe ezinezkoa bihur daitekelaboristentzat gobernura iristea.Eskozia betidanik izan da laboristenindar eremua, laboristen emaitzakindartu dituen gotorlekua. Egungoegoeran, baina, Ed Milibandek oso zaildauka Downing Streeteko 10. zenbakirairistea. Hain da handia independentziarenaurkako “No” kanpainak laborismoarioraingoan pasako dion faktura, ezenJim Murphy eskoziar laboristenliderrak ere bere kanpainan “Yes”hitzaren indarra baliatu nahi izanduen. “Yes” hitzaindependentismoarekin dago lotutauneotan Eskozian, baina hauteskundeorokorretan aurreikusitako galera dela

eta, mugimendu estrategiakoa egiteaerabaki zuen Murphyk. Modu horretanAlderdi Laboristatik SNP edo AlderdiBerdera ihes egingo duten botoak ezgaltzea zen asmoa. “Yes for Labour”marka erregistratuta, Murphyren estrategiak 2010eanAlderdi Laborista bozkatu baina iazindependentziaren alde egin zuten ia200.000 eskoziarrak zituen jomuga. Behin marka erregistratuta, otsailarenamaieran Murphyk berak kanpainaaurkezteko asmoa zuen. Hala ere,aurretik hainbat hedabidek zabalduegin zuten kanpainaren edukia eta“Yes” hitza bereganatzeko ahaleginakkritika ugari jaso zituen. Hori dela eta,kanpaina bertan behera utzi zuenMurphyk, iragan urtarrilaren 14anhainbat webgune erregistratu ondoren“Yes for Labour”, “Yes for ScottishLabour”, “Yes Scottish Labour” edo “YesLabour” bezalako izenburuekin.Polemikak polemika, argi geratu dalaborismoak “Yes” hitzak transmititzenduen baikortasuna bereganatu nahiizan duela, erreferendumarenkanpainan erabilitako mezunegatiboari aurre egin asmoz. Laboristek euren gotorlekuhistorikoetako batean zuten indarra ezgaltzeko ahaleginak egiten dituztenbitartean, kontserbadoreek Eskoziaalbo ondorio moduan ikusi dute.

Sekula ez dute indar handirik edukiirlaren iparrean, eta euren politikakhegoan zentratzeak galerarik ekarrikoez diela jakitun, Eskozia ahaztuta utzidutela esan daiteke. Are gehiagoerreferendumaren ostean. Esandakoaezer baino hobeto azaleratzen duGobernu kontserbadoreakplanteatutako “Boto ingelesak legeingelesentzat” egitasmoak. Proposamenaren erabat kontra agertudira Eskozian, baina kontserbadoreeiErresuma Batuko hegoaldean botoakemango dizkio segur aski, hau da,kontserbadoreen garaipenakoinarritzen diren lurretan. DavidCameronek bultzatutako neurria,azken batean, Eskoziarentzako boteregehiagoren eskariari erantzun zuzenmoduan uler daiteke. Azken finean, alderdi guztiek egin dituzte eurenkalkuluak eta guztiak bat etorri diraAlderdi Laborista independentziaerreferendumaren biktima nagusimoduan eta Alex Salmond gehienindartutako buruzagi gisaazaltzerakoan. Salmond berak,erreferendumaren emaitza jakin etaordu gutxira, bere kargua utzi zuenLondresera bidean jartzeko. Izan ere,Salmonek argi du independentziarenerreferendumaren bigarren zatiaLondresen jokatuko dela maiatzaren7tik aurrera.

SNP, LONDRESKO «KANPO ERAGILE» NAGUSIA BILAKATZEKO BIDEAN

2015 | apirila | 11

GAUR8• 6 / 7

Kontserbadoreen kartel batean Miliband laborista Alex Salmond SNPko buruzagiaren txaketaren patrikan ageri da, lelo aurpegiarekin. Justin TALIS | AFP

Page 6: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Azeriak oilategia zaintzen · rren Mundu Gerra bukatu zenetik Britainia Handian izan - dako lehendabiziko gobernu ko - alizioa zela. Hain zuzen ere,

Orain aste parebat eskainizioten azkenom e n a l d i aLee Kuan YewSingapur di-

seinatu zuen gizonari. 91 urtezituela hil zen, biriketako gaitzbatek jota, martxoaren 23an,eta hurrengo igandean egin zi-tzaion omenaldi ikusgarria.Eguraldia lagun izan ez ba-

zuten ere, milaka lagunek etabazter guztietatik iritsitakoagintariek esku hartu zutenekitaldian, 31 urtez Asiako hiri-estatu horretako agintari izan-dakoari sekulako arrakastaekonomikoa leporatzen bai-tzaio, bidean baztertuta utzi zi-tuen giza eskubideei ezertara-ko erreparatu gabe. Langabezia, pobrezia eta et-

nien arteko liskarrak nagusi zi-ren herrialdea, Asia osoko le-kurik aurreratuenetako batbihurtu zuen Lee Kuan Yewek.Egokia litzateke Singapur gauregun herrialde aberats bat delaesatea, baina berehala gogoraekarri beharko litzateke osoerregimen autoritarioa delanagusi bertan, eta ustezkoarrakasta ekonomiko horrek ezduela eragin singapurtarrakzoriontsu izatea, inkestek adi-tzera ematen dutenez. CNN te-lebista katearentzat Gallupkonpainiak munduko 148 he-rrialdetan egindako HappyPlanet indizearen arabera, Sin-gapur ageri zen orain bi urtezoriontasun gutxieneko he-rrialdeen artean, Irak eta Ar-meniarekin batera, garai har-tan GAUR8n idatzi genuenez.

MUNDU OSOKO AGINTARIAK

«Urte askotan gure herria gi-datu zuen argia itzali egin zai-gu», nabarmendu zuen LeeHsien Loong lehen ministroak,hildakoaren semeak. Singapur-ko Unibertsitatean egindakoekitaldian egon ziren ere BillClinton AEBetako presidenteohia eta Henry Kissinger esta-tu idazkari ohia, Shinzo Abe Ja-poniako lehen ministroa, ParkGeun-Hye Hego Koreako presi-dentea eta Tony Abbott Austra-liako lehen ministroa, bertanbildutako agintari ezagunenakaipatzeagatik.

atzerria

Unibertsitateko bidean mila-ka lagunek egin zioten azkenagurra. Familia osoak bertara-tu ziren: batzuk negarrez arituziren; besteak, hildakoaren ize-na oihukatzen, eta, bakarrenbatzuk, gorpua zeraman autoa-ri loreak botatzen.Lee Kuan Yewek 1990ean utzi

zuen lehen ministro kargua,baina ez zuen inoiz Gobernuautzi, berak beti baitzuen eser-leku bat gordeta, berarentzatpropio sortutako kargu bati es-ker. Parlamentari ere hil arteizan zen.1923an jaio zen Singapurren

bertan, Txinatik etorritakohakka etniako familia batean.Garai hartan uhartea BritainiaHandiaren kolonia bat zen.Bertara joan zen Leeren birrai-tona, XIX. mendeko azken ur-teetan, Lee Kuan Yewek berebiografian kontatu zuenez.

AMA HIZKUNTZA, INGELESA

Malaysieraz eta kantoneraz(Txinako hegoaldean erabil-tzen den txineraren dialektoa)egiten bazuen ere, ingelesezegin zituen ikasketak uhartekoRaffles ikastetxean, bertako fa-milia aberatsenetako umeakjoaten ziren lekuan alegia. Ingelesa zuen ama hizkun-

tza. Britainia Handiko Cam-bridgeko Unibertsitatean eginzituen Zuzenbide ikasketak,oso nota onekin gainera.Unibertsitatean hasi aurretik

japonieraz egiten ere ikasizuen. Bigarren Mundu Gerranjaponiarren propaganda bule-go batean egin zuen lan, alia-tuen aldeko espioitza lanakegiteko. Gerra amaitzen ari ze-la, okupatzaileek ia-ia exekuta-tu egin zuten.Leeri ez zitzaizkion gusta-

tzen ez britainiar kolonizatzai-leak ez japoniarrak. Hala ere,onartzen zuen kolonizatzailehoriek ere bazituztela gauzaonak: eraginkortasuna eta eli-tismoa, «gizarte bateko elitea-ren alde eta eliteak sortzearenalde egiten duen sistema», hiz-tegiaren arabera.Britainia Handitik itzultze-

an, ordura arte gehien erabilizuen Harry Lee izena utzi etajaio zenean jarri zioten Lee

LEE KUAN YEWGiza eskubiderik gabeko arrakastaekonomikoaren ereduaren sortzailea

[email protected]

Langabezia, pobrezia eta etnien arteko liskarrak nagusiziren herrialdea, Asia osoko lekurik aurreratuenetako batbihurtu zuen Lee Kuan Yew hil berri den agintariak. Bainairudi argi horrek badu iluntasunik atzeko aldean: gizaeskubideak sistematikoki urratzen dira Singapurren etaoposizioa betidanik isilarazita eduki du aginteak.

POLITIKA / b

Singapurren azalera ez da iristen 700kilometro koadrora eta 5,3 milioitik gorapertsona bizi dira bertan: hiri-estatukopopulazioaren dentsitatea mundukohandienetakoa da, hirugarren handienaWikipedia entziklopediaren arabera.

Munduko hiririk seguruenen artean agerida Singapur sailkapen ezberdinetan, etabertako egonkortasuna, aberastasuna etaarrakasta ekonomikoak mundu osoko 7.000konpainia multinazional erakarri ditubertara. Ustelkeriari buruzko sailkapenetanere posturik onenetan egoten da, eta gauzabera gertatzen da Justizia Administrazioareneraginkortasunari dagokionez ere. Bainaeskubide politikoei dagokien sailkapenetanatzeko postuetan bilatu behar da Asiako

estatu txikia. Esaterako, bost lagun bainogehiago kalean elkartzeko Poliziari baimenaeskatu behar zaio. Herritarrek protestaeremu jakin batzuetan baino ezin dute egin.Ulertzekoa da Singapurrek negozioborobilenak egin nahi dituzten enpresariakerakartzea. Uhartea paradisu fiskala izateakere lagunduko du zentzu horretan.

Atzerriko langileentzat, berriz, infernuitxura hartzen du uharteak. Honela genionGAUR8n 2013an: «Singapurrek lehen aldizbizi izan du langileen greba bat.Atzerritarrek egin dute, txinatar jatorrikoautobus gidariek, kobratzen dituzten soldatatxikiak handitzeko exijitzeko. Paradisufiskalaren kontraesanak mahaiaren gaineanipini ditu gidarien gatazkak».

7.000 MULTINAZIONALEN EGOITZA

Page 7: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Azeriak oilategia zaintzen · rren Mundu Gerra bukatu zenetik Britainia Handian izan - dako lehendabiziko gobernu ko - alizioa zela. Hain zuzen ere,

2015 | apirila | 11

GAUR8• 8 / 9

Kuan Yew hartu zuen. Gainera,Txinako beste hizkuntza ba-tzuetan trebatzen saiatu zen,eta herrialde erraldoiko kultu-ra eta baloreak hobeto ezagu-tzeko ahaleginak egin zituen.Txinarekiko lotura beti zain-

du izan zuen Singapurren sor-tza i leak . Gainera , Txinakoagintari komunistekin oso on-do konpondu izan zen. Xi Jinping presidenteak be-

rak «txinatar herriaren aspal-diko laguna» deitu zion hil etaberehala. Nazioartean estatu-buru eta estratega moduanzuen ospea nabarmendu zuenXi Jinpingek.

ERAGIN HANDIA TXINAN

Hala ere, bi herrialdeetakoagintarien artean izan zirenliskar batzuk ere, batez ere sin-gapurtarrak Txinan nekazariaskori lurrak kendu izana sala-tu zuenean. Malaysian eta In-donesian 1960ko hamarkadanaltxamendu komunistak izanzirenean ere harremanak gaiz-totu egin ziren.Edonola ere, Willy Lam adi-

tuaren ustez, «zilegi da Singa-purko ereduak Txinaren gara-

pen ekonomikoan sekulakoeragina izan duela esatea». La-mek erantsi du Singapurrekere alderdi politiko bakarrekoestatu baten ezaugarriak di-tuela, Txinak bezala alegia.Kontuan hartu behar da LeeKuan Yewek sortu zuen PAPHerritarren Ekintzarako Alder-diak egin diren hauteskundeguztiak irabazi egin dituela.PAP alderdia 1954an sortu

zuen, komunistekin bat eginondoren. Baina ezkertiarrakkanpoan utzi zituen gero, agin-tarien laguntzarekin: atxilotuegin zituzten ekintzaile komu-nista gehienak. Eta 1959anbihurtu zen Singapurko lehen

ministro. Garai hartan autono-mia zuen uharteak, baina inde-pendentziarik ez. SingapurMalaysian sartzeko ahaleginaegin zuen Leek, baina esperi-mentuak porrot egin zuen,uhartean sortu ziren etnien ar-teko borroken eraginez.

OPOSIZIOA ISILARAZI

Malaysiarekin bat egiteko au-kera baztertu ondoren, Singa-pur bera aldatzen hasi zen.Txinatar jatorrikoa da Singa-purko gehiengoa, baina malay-siar eta indiar gutxiengo han-diak ere baditu. Testuinguruhorretan hasi zuen ustelkeria-ren aurkako borroka, merito-

krazia (merezimenduan oina-rritutako gobernatzeko era)bultzatzen zuen bitartean. Bioinarri horien gainean eraikizuen Asiako itsas garraioareneta finantzen hiriburua. Horibai, hedabideak eta oposizioaoso zorrotz markatuta edukizituen beti, eta agintarien lanakritikatzera ausartzen zirenherritarrak isilarazi egiten zi-tuen, epaitegietako salaketeneta isun izugarrien bitartez.Era horretan lortu zuen Sin-

gapur «Asiako lau tigreetakobat» bihurtzea (besteak HegoKorea, Hong Kong eta Taiwanizan ziren).«Ezin da Lee Kuan Yewek Sin-

gapurren garapen ekonomiko-an izan duen eragin ikaraga-rria kinkan ipini, baina horilortu zuen giza eskubideak sis-tematikoki urratuta», esan duPhil Robertson Human RightsWatch erakundeko adituak.«Erabat mugatutako adieraz-pen askatasuna, autozentsuraeta alderdi anitzeko demokra-z ia ahula ere , S ingapurrekorain gainditu behar duen on-darearen zati dira». Benetakodemokrazia helburu, alegia.

Ezkerreko orrialdean,Lee Kuan Yewrenerretratu bat HongKongen, martxoaren29an. Orrialde honetan,Singapurren agintariaagurtzeko egin zenekitaldi ikusgarri batekoirudia. P. LOPEZ - Adek BERRY | AFP

Willy Lamen ustez, «zilegi da SingapurrekTxinaren garapenean sekulako eragina izanduela esatea». Singapurrek ere alderdibakarreko estatu baten ezaugarriak ditu

HRW: «Ezin da Lee Kuan Yewek Singapurrengarapen ekonomikoan izan duen eraginikaragarria kinkan ipini, baina hori lortu zuengiza eskubideak sistematikoki urratuta»