tsa { datorrena } Iñaki Soto Ametsa, proiektua, beldurra ... · Hego Sudan etik 2,4 milioi la -...

7
2016 | urtarrila | 30 GAUR8 2 / 3 hutsa atzerria K ontakizun politikoak, relato delakoak, gerta- tutakoa kontatzeaz gain gertatzea nahi dugu- na irudikatzen dute. Zentzu horretan, inkesten antzera, aldi berean dira deskripzio eta pres- kripzio. Jarduera horretan posizionamendu politiko jakin bat bilatzen da. Dakizuenez, kon- takizunek emozioa dute helburu, batez ere, eta sarri ho- riek pizteko errealitatea ez da nahikoa. Estrategia baten barruan kokatzen direnez, bi ikuspuntu horien arteko ore- kek eta desorekek kontakizunaren eraginkortasuna bal- dintzatzen dute. Alegia, egiaren eta nahiaren arteko dan- tzan oso ondo asmatu behar da, kontatu nahi denaren sinesgarritasuna jokoan baitago, baita kontatzailearekiko sentituko dugun konfiantza bera ere. Harvard Business School prestigiotsuko Amy Cuddy adituak dioenez, jendeak bi segundotan egiten du beste pertsonei buruzko juizioa eta bi irizpide nagusitzen dira epai horretan. Alde batetik, sinesgarritasuna, aurrean du- gun pertsona sinesten ote du- gun, eta, bestetik, errespetua, gure interlokutorea errespe- tatuko ote dugun. Erreduk- zionistegia iruditzen zait, bi ardatzotan eragiten duten baldintzak aldakorrak direla- ko. Nolanahi ere, ekonomia- ren ikuspuntutik (ez diruaren ikuspuntutik, baizik eta es- fortzuen errentagarritasuna- ren ikuspuntutik), kontuan hartzekoa iruditzen zait. Ziur asko, zientziaren autoritateaz jantzi nahi den Cuddyren kontakizun horretan, errealita- tearen eta nahiaren arteko oreka ere egongo delako. ALEX SALMOND VS PROJECT FEAR Asteburu honetan Alex Salmond Euskal Herrian izango da. Sabino Arana Fundazioak saria emango dio bihar. “The Dream Shall Never Die” liburuaren euskarazko ber- tsioa ere aurkeztuko du. Iaz Eskozian izan nintzen Sal- mond elkarrizketatzen (http://goo.gl/rdqkQA) eta, konpa- razioz, bihar EAJko buruzagien aurrean esango duena interesgarria izan daiteke. Handik bueltan, aipatu libu- ruaz gain Joe Pike berriemaile politikoaren “Project Fear” irakurri nuen. Biak aldi berean irakurtzea ariketa bitxia izan zen, ikuspuntu zeharo diferentetatik egindako aro berberaren kontakizunak baitira. Salmonden liburuaren balio nagusia testigantza da, lehendabiziko pertsonan egindako egunkaria dela. Animalia politiko izugarri inte- ligentea izan arren, Salmonden prosa ez da Gerry Adam- sena bezain ederra eta, umore handiko zirikatzailea izan arren, bere probokazio maila ez da Alastair Campbellena, muturreko bi adibide jartzeagatik. Nolanahi ere, bere lor- pen politikoak bi horien lorpenen parekoak dira, handia- goak ez badira, eta iraganeko testigantzaz harago, libu- ruan SNPren datozen urteetako planak azaltzen dira. Izenburuak berak dioen bezala, eskoziarren ametsaz ari da, etorriko denaz, ez igarotakoaz. Galdutako erreferendu- maren kontakizuna izan arren, ez da independentziaren porrotaz ari, baizik eta independentziaren garaipenaz. Pi- keren balioa, ordea, “Better Together” kanpainaren ba- rruan, unionismoaren aginte-aretoan dituen iturriak dira. Kasu honetan, ez da kanpaina horren garaipenaz ari, bai- zik eta proiektu horren porrotaz. Zentzu horretan, konta- kizunak bat datoz. Adibidez, Salmonden eta Alastair Dar- lingen telebista bidezko elkarrizketa-saioen kontakizuna bikaina da, batak zein besteak galtzen dutenean atzean da- goena primeran ikusten baita. Horretan ere, bat datoz. [Izkribuen gaia ez izan arren, sozialdemokraziaren ez- tabaida ideologikoa, alegia, laboristen eta nazionalisten arteko talka ideologikoa, oso interesgarria iruditzen zait. Hori, ordea, artikulu baterako baino gehiago saiakera ba- terako gaia da. Egin dezatela, mesedez, euskal sozialde- mokratek. Beldur barik, sinetsiz eta errespetuz] Efikaza izateko kontakizunak errealista bezainbeste koherentea behar du izan. Eta koherentzia balio erlazio- nala da, zerbaitekiko gara koherente. Adibidez, gure ame- tsak gauzatzeko proiektuarekiko. Ametsak ahaztea be- zain larria baita gure proiektuari beldurra izatea. Sinesgarritasuna eta errespetua irabazi behar dira, eta le- hendabiziko bi segundoen ostean zailagoa da. { datorrena } Ametsa, proiektua, beldurra; eskoziar kontakizunaz Efikaza izateko kontakizunak errealista eta koherentea behar du izan, zerbaitekiko koherentea; gure ametsak gauzatzeko proiektuarekiko, kasu. Ametsak ahaztea bezain larria da proiektuari beldurra izatea Iñaki Soto hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa { datorrena } Iñaki Soto Ametsa, proiektua, beldurra ... · Hego Sudan etik 2,4 milioi la -...

Page 1: tsa { datorrena } Iñaki Soto Ametsa, proiektua, beldurra ... · Hego Sudan etik 2,4 milioi la - gunek ihes egin dute, horietatik 645.000 Etiopian, Ken yan, Su - danen eta Ugandan

2016 | urtarrila | 30

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Kontakizun politikoak, relato delakoak, gerta-tutakoa kontatzeaz gain gertatzea nahi dugu-na irudikatzen dute. Zentzu horretan, inkestenantzera, aldi berean dira deskripzio eta pres-kripzio. Jarduera horretan posizionamendupolitiko jakin bat bilatzen da. Dakizuenez, kon-

takizunek emozioa dute helburu, batez ere, eta sarri ho-riek pizteko errealitatea ez da nahikoa. Estrategia batenbarruan kokatzen direnez, bi ikuspuntu horien arteko ore-kek eta desorekek kontakizunaren eraginkortasuna bal-dintzatzen dute. Alegia, egiaren eta nahiaren arteko dan-tzan oso ondo asmatu behar da, kontatu nahi denarensinesgarritasuna jokoan baitago, baita kontatzailearekikosentituko dugun konfiantza bera ere.

Harvard Business School prestigiotsuko Amy Cuddyadituak dioenez, jendeak bi segundotan egiten du bestepertsonei buruzko juizioa eta bi irizpide nagusitzen diraepai horretan. Alde batetik,sinesgarritasuna, aurrean du-gun pertsona sinesten ote du-gun, eta, bestetik, errespetua,gure interlokutorea errespe-tatuko ote dugun. Erreduk-zionistegia iruditzen zait, biardatzotan eragiten dutenbaldintzak aldakorrak direla-ko. Nolanahi ere, ekonomia-ren ikuspuntutik (ez diruarenikuspuntutik, baizik eta es-fortzuen errentagarritasuna-ren ikuspuntutik), kontuanhartzekoa iruditzen zait. Ziurasko, zientziaren autoritateazjantzi nahi den Cuddyren kontakizun horretan, errealita-tearen eta nahiaren arteko oreka ere egongo delako.

ALEX SALMONDVS PROJECT FEARAsteburu honetan Alex Salmond Euskal Herrian izangoda. Sabino Arana Fundazioak saria emango dio bihar.“The Dream Shall Never Die” liburuaren euskarazko ber-tsioa ere aurkeztuko du. Iaz Eskozian izan nintzen Sal-mond elkarrizketatzen (http://goo.gl/rdqkQA) eta, konpa-razioz, bihar EAJko buruzagien aurrean esango duenainteresgarria izan daiteke. Handik bueltan, aipatu libu-ruaz gain Joe Pike berriemaile politikoaren “Project Fear”irakurri nuen. Biak aldi berean irakurtzea ariketa bitxiaizan zen, ikuspuntu zeharo diferentetatik egindako aroberberaren kontakizunak baitira. Salmonden liburuarenbalio nagusia testigantza da, lehendabiziko pertsonan

egindako egunkaria dela. Animalia politiko izugarri inte-ligentea izan arren, Salmonden prosa ez da Gerry Adam-sena bezain ederra eta, umore handiko zirikatzailea izanarren, bere probokazio maila ez da Alastair Campbellena,muturreko bi adibide jartzeagatik. Nolanahi ere, bere lor-pen politikoak bi horien lorpenen parekoak dira, handia-goak ez badira, eta iraganeko testigantzaz harago, libu-ruan SNPren datozen urteetako planak azaltzen dira.Izenburuak berak dioen bezala, eskoziarren ametsaz arida, etorriko denaz, ez igarotakoaz. Galdutako erreferendu-maren kontakizuna izan arren, ez da independentziarenporrotaz ari, baizik eta independentziaren garaipenaz. Pi-keren balioa, ordea, “Better Together” kanpainaren ba-rruan, unionismoaren aginte-aretoan dituen iturriak dira.Kasu honetan, ez da kanpaina horren garaipenaz ari, bai-zik eta proiektu horren porrotaz. Zentzu horretan, konta-kizunak bat datoz. Adibidez, Salmonden eta Alastair Dar-

lingen telebista bidezko elkarrizketa-saioen kontakizunabikaina da, batak zein besteak galtzen dutenean atzean da-goena primeran ikusten baita. Horretan ere, bat datoz.

[Izkribuen gaia ez izan arren, sozialdemokraziaren ez-tabaida ideologikoa, alegia, laboristen eta nazionalistenarteko talka ideologikoa, oso interesgarria iruditzen zait.Hori, ordea, artikulu baterako baino gehiago saiakera ba-terako gaia da. Egin dezatela, mesedez, euskal sozialde-mokratek. Beldur barik, sinetsiz eta errespetuz]

Efikaza izateko kontakizunak errealista bezainbestekoherentea behar du izan. Eta koherentzia balio erlazio-nala da, zerbaitekiko gara koherente. Adibidez, gure ame-tsak gauzatzeko proiektuarekiko. Ametsak ahaztea be-zain larria baita gure proiektuari beldurra izatea.Sinesgarritasuna eta errespetua irabazi behar dira, eta le-hendabiziko bi segundoen ostean zailagoa da. •

{ datorrena }

Ametsa, proiektua, beldurra;eskoziar kontakizunaz

Efikaza izateko kontakizunak errealista etakoherentea behar du izan, zerbaitekikokoherentea; gure ametsak gauzatzekoproiektuarekiko, kasu. Ametsak ahazteabezain larria da proiektuari beldurra izatea

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { datorrena } Iñaki Soto Ametsa, proiektua, beldurra ... · Hego Sudan etik 2,4 milioi la - gunek ihes egin dute, horietatik 645.000 Etiopian, Ken yan, Su - danen eta Ugandan

atzerria

Unicef Nazio Ba-tuen HaurrenLaguntzarakoFuntsak 2.600milioi eurokolaguntza deial-

dia egin du munduko 63 herrial-detan larrialdi egoeran bizi di-ren 43 milioi haur lagundu ahalizateko. Lehen aldiz, laguntza-ren %25 larrialdi egoeran bizi di-ren haurren hezkuntzara bide-ratuko da. Aurten, izan ere, krisiegoeran bizi diren haurren hez-kuntzari arreta berezia emangodio Unicefek. 2015ean, 4,9 milioihaur eskolaratzea lortu zuen,aurten 8,2 milioi izatea esperodu. Erdia baino gehiago, 5 mi-lioi, Sirian bertan edo mugakidediren herrialdeetan bizi direnhaur siriarrak izango dira. «Mi-lioika haurri ikasteko aukera la-purtu diete. Hezkuntzak umeenbizitzak salbatzen ditu; granadaeta tiro artean bizi direnei ikas-teko eta jolasteko aukera ema-ten die. Aurten deialdiko dirua-ren laurdena hezkuntzarabideratuko dugu. Hezkuntza es-kubidea eta etorkizun hobeaizateko itxaropena elkarri lotutadaude. Umeek bost urtez eskola-ra joaterik ez badute, belaunaldioso bat galtzen da. Hori frogatu-ta dago. Haur eta gazte horienhezkuntza bermatuz, krisi kro-nikoen zikloari amaiera emandiezaiokegu», nabarmenduzuen Afshan Khan Unicefen la-rrialdietarako programaren ar-duradunak.2016ko deialdiak duela hiru

urte egindakoa bikoizten du. Ga-tazka armatuak eta muturrekotenperaturak dira krisi egoerakeragin dituzten arrazoi nagu-siak. Horien ondorioz, gero etahaur gehiagok beraien etxeeta-tik alde egin behar izan dute etamilioika haur elikagai gabezia-ren, biolentziaren, gaixotasu-nen eta abusuen biktima dira.Ekintza humanitariorako Uni-

cefek egindako txostena aurkez-teko deitutako agerraldian azal-du zutenez, munduan bederatziumetik bat gatazka eremu bate-an bizi da egun. Gatazkarik ezduten herrialdeetan bizi direnadingabeekin alderatuta, gataz-ka eremuetan hazten diren hau-rrek ekidin daitezkeen arra-

zoiengandik bost urte bete bai-no lehenago hiltzeko bi aldiz au-kera gehiago dituzte.Aldaketa klimatikoa gero eta

mehatxu handiagoa dela ere ohartarazi du Nazio Batuen Era-kundeak. Egun, 500 milioitikgora haur uholdeak pairatzekoarrisku handia duten zonaldee-tan bizi dira, eta ia 160 milioi le-horte larri edo oso larriak egon

daitezkeen lekuetan. El Niño fe-nomenoak, ume horien bizi-bal-dintzak nabarmen larriagotu di-tzake gainera.Beraien etxeetatik alde egite-

ra behartutako pertsonen kopu-ruak gora egiten du urtetik urte-ra. «Azken hilabeteetan nirebegiekin ikusi dut Burundikohaurren sufrimendua, gizakiakpaira ditzakeen mugetatik hara-

go doana, Nigeria ipar-ekialdekoumeen egoera latza edota Euro-para heltzen ari diren errefuxia-tu eta migratzaileen sufrikarioaere ezagutu ditut. Mundu oso-an, biolentziaren eta gatazka ar-matuen eraginez, milioikaumek alde egin behar izan duteberaien etxeetatik, zituzten on-dasun guztiak atzean utzita.Errefuxiatuen mundu mailakokrisia haurrentzako bereziki la-tza da, izan ere, ihesaldian abu-su, esplotazio eta salerosketakjasateko arrisku gehiago dute»,plazaratu zuen Khanek.“Haurrentzako Ekintza Huma-

nitarioa 2016” txostena 63 he-rrialdetako 76 milioi pertsonaribideratuta dago. Horietatik 63milioi haurrak dira. Guztiak la-gundu ahal izateko, 2.800 milioidolar (2.600 milioi euro inguru)eskatu dit Unicefek.

«ZIFRA ETA ERRONKA ERRALDOIAK»Diruaren zatirik handiena, 1.160milioi dolar, Siriara bideratukoda, tartean Egipto, Irak, Jorda-nia, Libano eta Turkian eraginaduen Siriako errefuxiatuen kri-sialdira. Ur edangarria, txertoak,hezkuntza eta babesa bermatze-ko «ezinbestekoa» da laguntza.Beste, 30,8 milioi dolar Euro-

pako errefuxiatu eta migrante-en krisiari aurre egiteko beharditu Unicefek; 180 milioi dolarYemengo haurrentzako, non 10milioi umek berehalako lagun-tza humanitarioa jasotzeko be-harra duten gerra dela eta; 25,5milioi dolar Burundiko haurrakbabesteko eta munduko herrial-de txiroenetakotik Ruanda etaTanzaniara ihes egin duten erre-fuxiatuei laguntzeko; eta 188,9milioi dolar Nigeria, Kamerun,Niger eta Txadeko beharrizaneierantzuteko. Unicefeko zuzendari Anthony

Lakeren hitzetan, «harrigarriaeta mingarria da milioika haurkrisi humanitario baten erdiannora ezean ikustea. Ia 250 milioi

1.160milioi dolar Siriakogerrak eragindakoerrefuxiatu krisirabideratuko dira, baiSirian bertan baiLibanon, Turkian,Jordanian, Irakenedota Egiptonlaguntza emateko.Helburua haurrentzattxertoak, uredangarria, babesaeta hezkuntzabermatzea da.

30,8milioi dolar eskatuditu UnicefekEuropako errefuxiatueta migratzailekrisiari aurre eginahal izateko. Milioibat pertsona iritsidira Europara gatazkaarmatuetatikihesean, batez ereSiriatik.

Nutrizio programa bateanparte hartzen ari den ume

bat, Hego Sudanen. Ondokoorrialdean, Alepotik

Damaskora ihes egiten duensiriar familia bat.

UNICEF

{ txostena } Ainara Lertxundi

HAURRAK HAUR IZAN DAITEZENNazio Batuen Erakundeak 2.800 milioi dolar eskatu ditu43 milioi haur lagundu ahal izateko 63 herrialdetan

Page 3: tsa { datorrena } Iñaki Soto Ametsa, proiektua, beldurra ... · Hego Sudan etik 2,4 milioi la - gunek ihes egin dute, horietatik 645.000 Etiopian, Ken yan, Su - danen eta Ugandan

2016 | urtarrila | 30

GAUR8• 4 / 5

haur biolentzia pairatzen dutenherrialdeetan bizi dira. Tamalez,gainera, iraupen luzeko gataz-kak dira. Iaz, etorkizun hobeagobaten bila milioika haurrek ihesegin behar izan zuten biolen-tziak, jazarpenak eta pobreziakbehartuta. Komunikabideekegunero gogorarazten digutegatazkak eta hondamendiak bi-derkatzen ari direla. Beharriza-nak pilatu egiten ari zaizkigu.Zifrak erraldoiak dira, baina bi-zitzak salbatzeko eta egoeraahulean dauden familiei bere-halako laguntza humanitarioaemateko eskura ditugun auke-rak ere handiak dira».Berehalako beharrizanak ase-

tzeaz gain, epe luzerako plan-gintzak behar direla nabarmen-du zuen Lakek. «Hezkuntzaeskubidea bermatu eta bizitakotrauma gainditzen lagundu be-har diegu haurrei. Horrek nola-baiteko normaltasuna ematendie umeei egokitu zaien testuin-guru gogor horren baitan. Hez-kuntzaren bitartez beraien bizi-tza berreraikitzeko tresnakeskuratzen dituzte. Hezkuntzabermatzearen onurak norbana-koan eta bere komunitatean an-tzeman daitezke epe motz zeinluzean», gaineratu zuen.Iaz, tokian tokiko gobernue-

kin eta erakundeekin batera laneginez, hainbat lorpen garran-tzitsu lortu zituztela nabarmen-du zuen Lakek. Adibidez, Nepa-len izandako lurrikararenostean, Gobernuaren gizarte-la-guntza sistemaz baliatuta, egoe-ra ahulenean zeuden 400.000laguni zuzeneko diru-laguntzaematea lortu zuten. Hego Suda-nen, 500.000 lagunek ur edan-garria izan zezaten lortu zuten,baita talde armatuen esku zeu-den 1.775 ume beraien komuni-tateetara itzultzea ere. «Horiekadibide soilak besterik ez dira.Dohaintza-emaileak behar-be-harrezkoak ditugu, erronkak ge-ro eta handiagoak baitira: ta-maina berekoa izan beharkolitzateke gure erantzuteko gaita-suna ere. Elkarrekin emaitza po-sitiboak lor ditzakegu; auzola-nean gerrak mehatxatutakohaur belaunaldiak etorkizunhurbilean bakerako aktibo bihurditzakegu».

2015eko egoerari errepaso egi-nez, Unicefek hainbat zonaldeeta krisi nabarmendu ditu beretxostenean, hala nola, Afrikako Sahel eskualdeko egoera.2016an, 23,5 milioi lagunek la-guntza beharko dute elikagaifaltagatik. 5,8 milioitik gorahaurrek desnutrizioa pairatukodute, larria edo moderatua.

MUNDUAN ZEHARREKO BEGIRATUA

Burundik, munduko herrialdebehartsuenetarikoa, krisi politi-ko larria bizi du. 220.000 per-tsona inguruk Kongoko Errepu-blika Demokratikoan, Ruandan,Tanzanian eta Ugandan babespolitikoa eskatu dute. Pasa denasteartean, Nazio Batuen GizaEskubideetarako Goi Mandata-riak Burundiko Gobernuak Na-zio Batuen aditu talde bati sa-rrera galarazi diola salatu zuen.Oinarrizko askatasunen eta gizaeskubideen urraketak ikertu be-har zituen eta gomendioakeman. Krisia pasa den apirileanhasi zen, Pierre Nkurunziza pre-sidenteak, Konstituzioak ezar-

tzen duenaren kontra, hiruga-rren aldiz hautagai gisa aurkez-tuko zela esan zuenean. Uztaileko hauteskundeetan,

bozen %69 lortu zituen, bainanazioarteko komunitateak ezdie emaitza horiei zilegitasunikeman berme ezagatik. Nazio Ba-tuen arabera, apirilaz geroztik400 pertsona hil dira biolentziapolitikoaren ondorioz. Burun-dik hamabi urtez gerra zibil gor-dina pairatu zuen. Nazioartekoadituak beldur dira ez ote den2005ean amaitutako gerra ber-piztuko.Afrika Erdiko Errepublikan,

elikadura arloko segurtasunezaren ondorioz, 1,2 milioi per-tsona arriskuan daude. Unice-fen arabera, 5 urte baino gutxia-go dituzten 39.000 haurrekdesnutrizio larria jasango duteaurten.Nigerian, Boko Haram talde

jihadistaren etengabeko erasoekia bi milioi herritarren barnedesplazamendua eragin dute.Desnutrizioak gora egin du etaeskolak nahiz osasun etxeak txi-

kitu dituzte jihadistek. Pasa denurtean, 3.000tik gora lagun hilziren Boko Haramen erasoetan.Eta duela bi urte, 200 neskatobahitu zituzten Chibokeko esko-la batean.Hego Sudanetik 2,4 milioi la-

gunek ihes egin dute, horietatik645.000 Etiopian, Kenyan, Su-danen eta Ugandan bizi diraerrefuxiatu gisa. Unicefek ohar-tarazi duenez, ume belaunaldioso bat galtzeko arriskua dago.2009an independentzia aldarri-katu zuen Hego Sudanek. SalvaKiir presidentearen eta Riek Ma-char presidenteordearen artekogatazkak biolentzia areagotu duherrialdean. Nazio Batuen GizaEskubideetarako Goi Mandata-riak alde guztiek giza eskubide-ak urratu dituztela plazaratu be-rri du. Desagertzeen erantzuleegiteaz gain, epaiketarik gabekohilketak burutzea eta emaku-meak sexu esklabo gisa erabil-tzea leporatu die aldeei. «Herriosoak kiskalita ikusi ditugu, uz-tak txikituta eta ganadua lapur-tuta. Gerra estrategia horiek

9umetik bat gatazkaeremu batean bizi damunduan. Bost urtebete baino lehenagohiltzeko bi aldizarrisku gehiago dutehaurrok. Horrez gain,500 milioitik gorahaur uholdeakjasateko arriskuhandia duteninguruetan bizi dira.

Page 4: tsa { datorrena } Iñaki Soto Ametsa, proiektua, beldurra ... · Hego Sudan etik 2,4 milioi la - gunek ihes egin dute, horietatik 645.000 Etiopian, Ken yan, Su - danen eta Ugandan

atzerria

2015eko erdialdetik hona nabar-mendu dira. Gobernua nahiz Su-daneko Askatasunerako HerriArmada urraketa horien eran-tzule direla uste dugu», esanzuen Hego Sudanera Nazio Ba-tuek bidalitako misioak. 280 se-xu biolentzia kasu zenbatu ditumisioak eta 15.000 adingabe ar-mak hartzera behartu dituztelasalatu du, batez ere oposiziokotalde armatuek.

Yemenen, 21,2 milioi pertsona,biztanleriaren %82, laguntza hu-manitarioaren beharrean daudeuneotan. Horietatik 9,9 milioiumeak dira. Gerra 2015eko mar-txoan hasi zenetik, bi milioi he-rritar baino gehiagok ihes egindute herrialdetik eta airepor-tuak, eskolak, errepideak etaetxeguneak bezalako azpiegitu-ra ugari zeharo txikituta daude.Ez da harritzekoa, askotan, era-soen jomuga zuzena baitiraezinbesteko azpiegitura horiek.2.759 pertsona hil dira eta 5.324zauritu baino gehiago egon diradagoeneko.

Afganistanen, gatazka arma-tuek eta naturak eragindakohondamendiek milaka pertso-nen desplazamendua eragin du-te. Izan ere, uholde, lurrikaraketa elur-jausi larriak jasan dituz-te, gerra amaigabeak zeharo txi-kitutako herrialdeko egoera aragehiago okertuz. Oinarrizkohezkuntzako eta osasuneko zer-bitzuek kalte handiak pairatudituzte. 2015eko urtarriletik aza-rora, 300.000 afganiarrek be-raien etxebizitzak utzi zituztengatazka armatua dela eta.

Iraken, biolentziak 3,2 milioidesplazatu sortu ditu. Horrezgain, Siriako errefuxiatuak erebadaude Iraken. Eskolatze tasakjaitsi egin dira eta haur lanarenindizeak gora egin du. Koleraarriskupean ere bada gaineraherrialdea. Irailean antzemanzuten kolera agerraldiak 2.200pertsonari, horietatik %20 ume-ak, eragin die jada. Irakeko 18probintzietatik 15etan antze-man dituzte kolera kasuak. Uni-cefek 37.000 laguni banatu diebotilaratutako ura.

Ukrainian, gerrak 3,7 milioipertsona, 580.000 ume tartean,kaltetu ditu zuzenean. Egunero,aire erasoei eta lehertu gabeko

lehergailuei aurre egin behardiete. Sirian, 4 milioi lagunekihes egin dute herrialdetik etabeste 6,5 milioi barne desplaza-tuak dira. Oro har, 13,5 milioi la-gunek berehalako laguntza hu-manitarioa behar dute Sirianbertan. Ihes egiten duten horie-tatik askok Europarako bideahartzen dute beraien bizitzaarriskuan jarriz. Milioi bat per-tsona iritsi dira jada Europara.

HERRI DEFENDATZAILEAK, KEZKATUTA

Haurren eskubideak bermatze-az arduratzen diren Europakoherri defendatzaileen ENOC sa-reak, umeek ihesbidean «onar-tezinak diren arriskuak» paira-tzen dituztela salatu duEuropako Kontseiluari igorrita-ko txosten mardul batean. «Gai-

xotasunei, heriotzari, pertsonentrafikoari, trafikatzaileei… aurreegin behar diete. Askotan, gai-nera, gurasoengandik galdu egi-ten dira, batez ere, mugako kon-troletan, horietan nahasmenanagusitzen baita. Mediterrane-oa gurutzatzen hil direnen %30adingabeak dira. Kostaldera iris-ten direnean, hotzak jota daude,hipotermia izateko arriskuan,eta, ondorioz, pneumoniaz gai-xotzeko arrisku handiagoa dute.Boluntarioak Greziako itsaser-tzean ari dira lanean, baina ezdago koordinaziorik. Lesbosen,migratzaileek 70 kilometro oi-nez ibili behar dituzte harreragunera iristeko. Europako he-rrialdeek eta erakundeek hutsegin dute haur migratzaileakbabesterakoan», dio txostenak.

Balkanetako herrialdeetandauden harrera zentroak adin-gabeentzat ez direla egokiak ere nabarmendu dute herri defen-datzaileek. Askok neguko tenpe-ratura baxuei aurre egiteko hor-nikuntzarik ez dutela –berogailusistemak kasu– eta gutxienekoosasun zerbitzuak ez dituztelabermatzen gaineratu dute.

Herri defendatzaileek salatudutenez, herrialdeen araberazentroen %22tik %45era bitarte-an soilik daude prestatuta erre-fuxiatuak neguan hartzeko.«Arriskuak, zoritxarrez, ez diraamaitzen helmuga duten herri-ra iristean. Estatu batzuek ez du-te babes sistemarik bakarrik bi-daiatzen duten umeentzat .Horrek bereziki ahul egiten di-tu», nabarmendu dute azkenik.

Tebak 11 urte ditu. Alepokoaizanik, Damaskora ihes egin

behar izan du. Unicefekemandako neguko

arroparekin azaltzen daargazkian. Bere ametsa

medikua izatea da. Behean,haur talde bat errefuxiatu

kanpamendu bateanjolasean.

Ashley GILBERTSON | AFP

337mila haur errefuxiatugisa erregistratuzituzten iaz.Iheslarientzako NazioBatuen GoiMandatariakemandako datuenarabera, ekaineanMediterraneoagurutzatu zutenen%16 adingabeakziren. Abenduan,berriz, %35era igo zenportzentaje hori.

188milioi dolar eskatuditu Unicefek Nigeria,Kamerun, Niger etaTxadeko beharrizaneierantzuna emateko.

Page 5: tsa { datorrena } Iñaki Soto Ametsa, proiektua, beldurra ... · Hego Sudan etik 2,4 milioi la - gunek ihes egin dute, horietatik 645.000 Etiopian, Ken yan, Su - danen eta Ugandan

2016 | urtarrila | 30

GAUR8• 6 / 7

Zika birusak sekulako buruhausteak eragin ditu Ameri-

kako makina bat herrialdetan. «Aedes aegypti» izene-

ko eltxoak kutsatzen ditu gizakiak eta normalean ez

du arazo larririk eragiten, baina eltxoak zizta egiten

diona haurdun badago kontua erabat aldatzen da,

umea mikrozefaliarekin jaio baitaiteke: entzefaloa gu-

txiegi garatuta edukiko du, eta, kasu batzuetan, entzefalo-masarekin ere gauza bera gertatuko

da. Brasilen iaz jaiotako umeetako 3.174k gaixotasun hori izan zuten, eta zika iritsi aurretik 160

kasu baino ez zituzten izaten urtean, Osasun Ministerioak emandako datuen arabera. Beraz, au-

rre egin beharreko arazo bihurtu da. Horregatik herrialde ezberdinetan makina bat toki fumiga-

tzen ari dira, baita kanposantuak ere. Baina osasun langileak inon ez dira jantzi Rioko irudi horre-

tan bezala, Sierra Leonan ebolaren aurka aritu direnen itxura hartu baitute. Sambodromoa bera

ere fumigatu dute, gaur zortzi espero den jendetza hartu aurretik. [email protected]

EBOLAZ MOZORROTU AL DA ZIKABIRUSA RIOKO INAUTERIETARAKO?

Christophe SIMON | AFP

C IKUSMIRA

Page 6: tsa { datorrena } Iñaki Soto Ametsa, proiektua, beldurra ... · Hego Sudan etik 2,4 milioi la - gunek ihes egin dute, horietatik 645.000 Etiopian, Ken yan, Su - danen eta Ugandan

atzerria

Black Twitter mugi-mendua Amerike-tako Estatu Batue-tan jaio zen etasekulako garran-tzia hartu du He-

goafrikan. Erabiltzaile beltzeksare sozialera jotzen dute eki-men arrazistak salatu eta mun-du osoan giza eskubideak defen-ditzeko. Urtea hasi denetikAfrikako hegoaldeko herrialde-

an izan diren gertaera arrazistabatzuek garbi utzi dute giza mu-gimendu hori gero eta garran-tzitsuagoa dela komunitate bel-tzarekin lotutako kontuetan;arrazakeriaren aurkako armadamoral baten tankerako zerbaitbihurtu da dagoeneko.Urtarrilaren 4an Hegoafrika-ko hiru gizon zurik lanpostuaketa laguntzak galdu zituzten, be-raiek adierazpen arrazistak egin

ondoren sarean haserrea ikara-garri hedatu zenean. «Black Twi-tterrek ez du horrenbesteko era-ginik izan mundu osoan.Hegoafrikan, hiru arrazista,egun bakar batean», idatzi zuenemakume erabiltzaile batek.Black Twitterrek ahalbidetutakoerantzunak eragin zuen alderdipolitiko eta bestelako erakundebatzuek hiru pertsona horienaurkako ekimen legalak abianjartzea.

ESTATUA ETA IKASLEAK

Ez da giza marea haserre horrenlehen arrakasta izan. LurmuturHiriko Unibertsitatean kokatutazegoen Cecil Rhodes buruzagikolonialistaren estatua bat bota-tzea lortu zuten iazko apirilean,esaterako. Orduan #Rhodes-MustFall etiketa erabili zuten,eta sarean egindako beste kan-paina batzuentzat inspirazioiturri izan zen, adibidez #Fees-MustFall traola erabili zuenaren-tzat (hau da, “tasek erori eginbehar dute”).Lehen kanpainak eragin ba-zuen garabi handi batek CecilRhodesen estatua eramatea,besteak lortuko zuen Gober-nuak atzera egin eta aurreikusi-ta zuen matrikulen igoera ber-tan behera uztea. Ordurakoikasleek mobilizazio jendetsuakeginak zituzten, Black Twitterberak bultzatuta.«Errepublikako gobernu be-rria da orain Black Twitter», ida-tzi zuen sare sozialean besteerabiltzaile batek, agintariakmakurrarazteko mugimenduakerakutsi zuen gaitasuna nabar-menduz. «Black Twitter Hegoa-frikako CIA inteligentzia zerbi-tzua da», erantzun zuen bestebatek, sarean zein saretik kanpoizaten diren portaera arrazistakagerian uzteko erabiltzaileekagertu duten trebetasuna gogo-ra ekarriz.Gizakiak baztertzeko edozeinjarrerak salaketa publikoa iza-ten du bide berri honetan. BlackTwitterren askotan galdetzen daea arrazista zehatz baten ingu-ruan ezer egin ote den. Gauzakbehar bezala egiteko, arrazistahorri buruzko datuak eskain-tzen dira, beste inorekin nahas-tu ez dezaten. Inpunitateari

«#RhodesMustFall»etiketa erabili zutenLurmutur HirikoUnibertsitateko ikasleekzein irakasleek CecilRhodes buruzagiarrazistaren estatua kenzezaten exijitzeko. GAUR8

HEGOAFRIKABERRIA«Twitter Beltza»,arrazistak bere tokianjartzeko ekimena

Marcel Gascon (Efe)

«Apartheid» sistema ofizialki aspaldi bukatu bazen ere,arrazakeriak bizi-bizirik dirau Mandelaren herrialdean. Jarreraarrazistak salatzeko Black Twitter izeneko ekimenaerabiltzen dute herritar beltzek eta dagoeneko garaipenbatzuk ospatzeko moduan daude. Beste batzuek sekulakoarriskua ikusten diote giza fenomeno berriari.

JENDARTEA / b

Page 7: tsa { datorrena } Iñaki Soto Ametsa, proiektua, beldurra ... · Hego Sudan etik 2,4 milioi la - gunek ihes egin dute, horietatik 645.000 Etiopian, Ken yan, Su - danen eta Ugandan

2016 | urtarrila | 30

GAUR8• 8 / 9

amaiera emateko tresna mo-duan ikusten dute herritar as-kok, sarean zein saretik kanpoizaten diren jarrera arrazisten-gatik ordainarazteko aukera be-rria. Baina beste begirale ba-tzuek uste dute Black Twiterrekproposatzen duen bidea arris-kutsua dela, iritzi ezberdin guz-tiekin bukatzeko gaitasuna ikus-ten diotelako.

ARRISKUAK

Christ Hart ekonomialaria zuriada. Lanik eta soldatarik gabeutzi zuen bankuak Twiterrenesaldi bat idatzi eta mugimen-duak salatu zuenean. Hartekidatzi zuen apartheid sistemabukatu zenetik bi hamarkadapasa ondoren, herritar beltz as-kok erresuminez tratatzen ja-rraitzen dutela eta horregatikzerbait zor zaiola berari, zuriarialegia. Handik pixka batera Ga-reth Cliff kazetari zuria arrazis-

tatzat jo zuten eta zuen lanetakobat galdu egin zuen. Bere iritziz,adierazpen arrazisten aurkakojazarpen legala ez da bidezkoa,esandako guztia adierazpen as-katasunak babesten duelakoan.

«Black Twitter fenomenoa po-tentzialki oso arriskutsua da,batez ere statu quo-ak ezarrita-ko marren artean ez daudenen-tzat», uste du Kutlwano Khaliemakume olerkariak. «Armadahori prest dago jendetza irentsieta sinesmen, printzipio moraleta iritzi guztien aurka hasteko.Nire beldurrik handiena da, jus-tizia lortzeko gurutzaldian, ino-lako errurik ez duen edozeinbiktimaren aurka hastea. Erabil-tzaile zehatz batzuen ospe etaentzute egarriak segundo gutxibatzuetan eragin dezake, ahale-gin handirik egin gabe, edono-ren izen ona hankaz gora bota-tzea», azaldu du bere kezkapoeta beltzak.

Cecil Rhodeskolonialistarenbrontzezko estatuaapirilaren 9an kenduzuten Lurmutur HirikoUnibertsitatetik, ikasleekhilabete batezmobilizazioak eginondoren. Rodger BOSCH | AFP

GORROTO GEHIEN ERAGITENDUEN GIZON ZURIACecil John Rhodes 1853an jaio eta 1902an zendu zen, bainaoraindik Hegoafrikako beltzen artean gorroto gehieneragiten duten pertsonetako bat da. «Izorratu Rhodes, aldeegin geure bizitzetatik, kale hauetan, herrialde honetan,hiltzaileentzat lekurik ez dago-eta», esaten zuten apirileanLurmutur Hiriko Unibertsitateko ikasleek buruzagikolonialistaren estatua kentzea lortu zutenean.Milaka afrikarren heriotza leporatzen zaio Rhodesi.

Mertzenarioz osatutako armada eratu zuen Zambia etaZimbabwe kolonizatzeko; britainiar ohiturak ezarri zituen,eta bertako kulturak suntsitu. Oso denbora gutxian aberastuzen, diamante meategiak bereganatu ondoren.“Sufrimendu beltza ez dago salgai”, irakur zitekeen

pankarta batean. “Deskolonizazioa”, “Geure ahotsa entzunbehar duzue”, “Historia egiten ari gara, ez suntsitzen”, bestebatzuetan. Baita Thomas Sankara Burkina Fasokoiraultzailearen aldeko mezuak ere. Campuseko giroakNelson Mandela askatu berriko urteetakoa ekartzen zuengogora. Baita 1960ko hamarkadako AEBetako beltzenmobilizazioak ere. Witwatersrand, Rhodes eta KwaZulu-Natal unibertsitateetan ere bertara begira zeuden.