tsa { datorrena } Badator · Erresuma Batua eta Dani-markarena demokratikoa, eta Estatu...

7
2017 | otsaila | 18 GAUR8 2 / 3 hutsa atzerria A rtur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigaoren kontrako epaiketa burutu berri da Katalu- nian, 2014ko azaroaren 9an herri galdeketa antolatu izanagatik. Eta epaiketa horrek prozesu katalanaren azkartze bat ekarri du ezinbestean. Datozen aste eta hilabeteetan bi aldeen arteko konfrontazioak gora egingo du zalantza- rik gabe, katalanek prozesuan aurrerapauso definitiboak emango dituztelako eta espainiar Estatua, dagoeneko adierazi duen bezala, prozesua geldiarazten saiatuko de- lako. Erresuma Batuak ere deskonexio prozesua martxan ja- rriko du pixkanaka, eta ikusteko dago Brexitak zer-nola- ko eragina duen Eskozia eta Irlandako prozesuetan, bai- na gerta liteke Eskozian beste erreferendum bat antolatzeko prozesua hastea datozen hilabeteetan. Alex Salmondek aste honetan bigarren erreferenduma 2018an kokatu du. Faroe uharteetan ere Konstituzio pro- pio bat bozkatuko dute 2018an. Kasuon arteko konpara- keta itzela izango da, Europa berdinaren baitan hiru ego- era berdintsu eta estatuen jarrera guztiz kontrakoa. Erresuma Batua eta Dani- markarena demokratikoa, eta Estatu espainiarrarena demokraziaren guztiz kon- trakoa. Badago nire ustez Greziako eta Kataluniako egoeren ar- tean antzekotasun garrantzi- tsu bat. Greziaren eta Euro- par Batasunaren artean eman zen pultsua ez zen gre- ziarren arazoa soilik. Euro- par guztien, eta bereziki eu- ropar ezkertiar guztien borroka ere bazen, eta, hilabete luze horietan ikusi zen bezala, ez ginen gai izan gure herri eta gizarteak mobili- zatu eta greziarren alde jartzeko. Eta ondorioz, gertatu beharrekoa gertatu zen, gehienetan gertatzen den beza- la: Goliatek David garaitu zuen. Eta greziarrekin batera guztiok galdu genuen. Kataluniako prozesua ere guztion prozesua da, europar demokrata guztion prozesua hain zuzen. Estaturik gabeko herri guztion borroka ere bada, bereziki espainiar Estatuaren demokrazia eza eta eraso- ak ezagutu eta pairatzen ditugunona. Asko dugu galtze- ko, baina nire ustez, eta bereziki, asko dugu irabazteko. Argi dago euskaldunok interes oso bereziarekin jarrai- tzen dugula Katalunian gertatzen den guztia, alderantziz ere gertatu ohi den bezala. Baina iruditzen zait garaia iri- tsi zaigula gai honetan ere aurrerapauso bat emateko, unearen garrantziaz jabeturik, gure borroka ere badela ohartu eta jokoan gure etorkizuna ere badagoela kon- tuan harturik. Argi dago partida Katalunian jokatzen dela, baina baita Estatuan eta nazioartean ere. Hor egongo dira hiru bo- rroka gune nagusiak. Erreferendum bidez lortzen badute edo Parlamentua bada independentzia aldarrikatzen duena, katalanek nazioarteko estatuen onarpena behar- ko dute aurrera egin ahal izateko. Eta hori lortzekotan ez dute egun batetik bestera lortuko, pausuz pausu joango dira babesak eskuratzen. Espainiar Estatuaren jarrera ez da samurra izango, eskura dauzkaten baliabide guztiak erabiliko dituzte prozesuak aurrera egin ez dezan, nazio- arteko estatu eta erakundeak presionatuko dituzte Kata- lunia onartu ez dezaten, dituzten harreman diplomatiko guztiak erabiliko dituzte bide horretan, Katalunia ekono- mikoki itotzen saiatuko dira… Greziako kasuan egin bezala, oraingoan ezin gara gure etxeetako telebista eta ordenagailuetan gertatzen dena ikusten geratu. Iruditzen zait katalanen patua gurera oso loturik dagoela, eta katalanen garaipen edo galerak gure etorkizun hurbila ere marraztuko duela. Gurea urte luze- etako bidea izan da, zailtasun, momentu gogor eta alai asko bizi izan ditugu, negar eta irri egin dugu, erabaki egoki eta okerrak hartu ditugu, baina pixkanaka-pixka- naka gure momentura hurbiltzen goaz, eta ezin dugu au- kera hau inolaz ere pasatzen utzi. Gurea Eskozia edo Fa- roe uharteetako prozesuen antzekoa izatea nahiko genuke, noski, baina ez da horrelakoa izango. Horregatik, gerta daitekeena inkognita handi bat da, eta katalanekin batera bide berriak esploratu eta marraztu beharko ditu- gu. Nazioartea, Europa, beste alde batera begiratzen saia- tuko dira, espainiar Estatua beraien aliatu garrantzitsua baita, baina gure esku dago hori egiteko aukerarik izan ez dezaten. Gu guztion eskuetan, ez dezagun aukera gal- du, ez gaitezen beranduegi jabetu. { datorrena } Badator Kataluniako prozesua estaturik gabeko herri guztion borroka da, bereziki espainiar Estatuaren demokrazia eza pairatzen dugunona. Gure etorkizuna jokoan dago eta aurrerapauso bat eman beharra dugu Gorka Elejabarrieta hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa { datorrena } Badator · Erresuma Batua eta Dani-markarena demokratikoa, eta Estatu...

Page 1: tsa { datorrena } Badator · Erresuma Batua eta Dani-markarena demokratikoa, eta Estatu espainiarrarena demokraziaren guztiz kon - trakoa. Badago nire ustez Greziako eta Kataluniako

2017 | otsaila | 18

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigaorenkontrako epaiketa burutu berri da Katalu-nian, 2014ko azaroaren 9an herri galdeketaantolatu izanagatik. Eta epaiketa horrekprozesu katalanaren azkartze bat ekarri duezinbestean. Datozen aste eta hilabeteetan

bi aldeen arteko konfrontazioak gora egingo du zalantza-rik gabe, katalanek prozesuan aurrerapauso definitiboakemango dituztelako eta espainiar Estatua, dagoenekoadierazi duen bezala, prozesua geldiarazten saiatuko de-lako.Erresuma Batuak ere deskonexio prozesua martxan ja-

rriko du pixkanaka, eta ikusteko dago Brexitak zer-nola-ko eragina duen Eskozia eta Irlandako prozesuetan, bai-na gerta liteke Eskozian beste erreferendum batantolatzeko prozesua hastea datozen hilabeteetan. AlexSalmondek aste honetan bigarren erreferenduma2018an kokatu du. Faroe uharteetan ere Konstituzio pro-pio bat bozkatuko dute 2018an. Kasuon arteko konpara-keta itzela izango da, Europa berdinaren baitan hiru ego-era berdintsu eta estatuenjarrera guztiz kontrakoa.Erresuma Batua eta Dani-markarena demokratikoa,eta Estatu espainiarrarenademokraziaren guztiz kon-trakoa.Badago nire ustez Greziako

eta Kataluniako egoeren ar-tean antzekotasun garrantzi-tsu bat. Greziaren eta Euro-par Batasunaren arteaneman zen pultsua ez zen gre-ziarren arazoa soilik. Euro-par guztien, eta bereziki eu-ropar ezkertiar guztienborroka ere bazen, eta, hilabete luze horietan ikusi zenbezala, ez ginen gai izan gure herri eta gizarteak mobili-zatu eta greziarren alde jartzeko. Eta ondorioz, gertatubeharrekoa gertatu zen, gehienetan gertatzen den beza-la: Goliatek David garaitu zuen. Eta greziarrekin bateraguztiok galdu genuen. Kataluniako prozesua ere guztionprozesua da, europar demokrata guztion prozesua hainzuzen. Estaturik gabeko herri guztion borroka ere bada,bereziki espainiar Estatuaren demokrazia eza eta eraso-ak ezagutu eta pairatzen ditugunona. Asko dugu galtze-ko, baina nire ustez, eta bereziki, asko dugu irabazteko. Argi dago euskaldunok interes oso bereziarekin jarrai-

tzen dugula Katalunian gertatzen den guztia, alderantzizere gertatu ohi den bezala. Baina iruditzen zait garaia iri-tsi zaigula gai honetan ere aurrerapauso bat emateko,unearen garrantziaz jabeturik, gure borroka ere badela

ohartu eta jokoan gure etorkizuna ere badagoela kon-tuan harturik. Argi dago partida Katalunian jokatzen dela, baina baita

Estatuan eta nazioartean ere. Hor egongo dira hiru bo-rroka gune nagusiak. Erreferendum bidez lortzen baduteedo Parlamentua bada independentzia aldarrikatzenduena, katalanek nazioarteko estatuen onarpena behar-ko dute aurrera egin ahal izateko. Eta hori lortzekotan ezdute egun batetik bestera lortuko, pausuz pausu joangodira babesak eskuratzen. Espainiar Estatuaren jarrera ezda samurra izango, eskura dauzkaten baliabide guztiakerabiliko dituzte prozesuak aurrera egin ez dezan, nazio-arteko estatu eta erakundeak presionatuko dituzte Kata-lunia onartu ez dezaten, dituzten harreman diplomatikoguztiak erabiliko dituzte bide horretan, Katalunia ekono-mikoki itotzen saiatuko dira…Greziako kasuan egin bezala, oraingoan ezin gara gure

etxeetako telebista eta ordenagailuetan gertatzen denaikusten geratu. Iruditzen zait katalanen patua gurera osoloturik dagoela, eta katalanen garaipen edo galerak gure

etorkizun hurbila ere marraztuko duela. Gurea urte luze-etako bidea izan da, zailtasun, momentu gogor eta alaiasko bizi izan ditugu, negar eta irri egin dugu, erabakiegoki eta okerrak hartu ditugu, baina pixkanaka-pixka-naka gure momentura hurbiltzen goaz, eta ezin dugu au-kera hau inolaz ere pasatzen utzi. Gurea Eskozia edo Fa-roe uharteetako prozesuen antzekoa izatea nahikogenuke, noski, baina ez da horrelakoa izango. Horregatik,gerta daitekeena inkognita handi bat da, eta katalanekinbatera bide berriak esploratu eta marraztu beharko ditu-gu.Nazioartea, Europa, beste alde batera begiratzen saia-

tuko dira, espainiar Estatua beraien aliatu garrantzitsuabaita, baina gure esku dago hori egiteko aukerarik izanez dezaten. Gu guztion eskuetan, ez dezagun aukera gal-du, ez gaitezen beranduegi jabetu. •

{ datorrena }

Badator

Kataluniako prozesua estaturik gabekoherri guztion borroka da, bereziki espainiarEstatuaren demokrazia eza pairatzendugunona. Gure etorkizuna jokoan dagoeta aurrerapauso bat eman beharra dugu

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { datorrena } Badator · Erresuma Batua eta Dani-markarena demokratikoa, eta Estatu espainiarrarena demokraziaren guztiz kon - trakoa. Badago nire ustez Greziako eta Kataluniako

atzerria

Rajendar izeneko gizona Pun-jabekoa da. Demokrazia ikaraga-rri gustatzen zaio, batez ere hau-teskunde garaian, bere dosialortzeko ez baitu ez eskale mo-duan ibili behar, ez lapurretan,ez mailegu eske. Ez. Etxera ekar-tzen dio bere botoa nahi duenalderdiak. «Drogaren mendeeroritako guztiek bezala, maiteditut hauteskundeak. Hilerobozketak egitea gustatuko litzai-dake», azaldu du 38 urteko neka-zariak. Bere begiek distira hezeazuten, AFPko kazetariarekin hitzegiteko garaian. Egun batzukbaino ez ziren falta egun handi-rako.«Behar duzuna lortzeko garai-

rik onena da. Bestela etxetik ir-ten eta saltzaileren baten bila jo-an behar duzu, baina, aldiz,hauteskundeak izaten direnean,etxera ekartzen dizute eta ez du-zu ezer ordaindu beharrik», es-plikatu digu bi seme-alaben ai-tak. Bere egoera berean daudebeste dozenaka mila lagun Pun-

Bhuvan BAGGA (Afp)

DROGA ETA DEMOKRAZIAHilero egingo lituzkete hauteskundeakIndiako Punjab estatuko drogazaleek

Gero eta heroina eta opio gehiago kontsumitzen duenmunduan, Indiako Punjab estatua nabarmentzen da,milaka herritar baitaude sekulako menpekotasunarekin.Alderdi politikoetako hautagaiek badakite hori eta drogadosiak hartuta joaten dira herrietara, kontsumitzaileenbotoa eskuratu nahian. Beraiek, pozik, doan da-eta.

«Drogaren mende eroritakoguztiek bezala, maite dituthauteskundeak», esan dioAFPri Rajendar nekazariheroinazaleak. Narinder NANU | AFP

POLITIKA / b

Punjab Indiako ipar-mendebaldeko es-tatu bat da, Pakis-tango izen berekoestatuaren ondoandagoena. Erlijioari

dagokionez, hinduak ez diragehiengoa (populazioaren %37inguru), sikhak baizik (%60). Pa-kistango Punjaben, aldiz, mu-sulman sunitak dira gehiengoa(%90etik gora).

Indiako Punjab estatuan udalhauteskundeak egin zituzten hi-laren 4an, bertako opiomanoekoso gustuko duten “demokrazia-ren festa”. Baina beraientzat benetako

festa egun batzuk lehenago iris-ten da, alderdi politikoetako or-dezkariak narkotrafikatzailebihurtu eta droga doan eskain-tzen dietenean, botoaren truke,jakina.

Page 3: tsa { datorrena } Badator · Erresuma Batua eta Dani-markarena demokratikoa, eta Estatu espainiarrarena demokraziaren guztiz kon - trakoa. Badago nire ustez Greziako eta Kataluniako

2017 | otsaila | 18

GAUR8• 4 / 5

jab osoan, batez ere nekazari-tzak jasaten duen krisi larriareneraginez. Azken urteotan lanikgabe geratu dira herritar askoeta Punjabek fama txarra hartudu: legez kontrako droga erraze-gi mugitzen den lekuarena.Punjabeko udal hauteskunde-ak oso garrantzitsuak zirelaesan zuten analistek, NarendraModi lehen ministroaren Go-bernuak duen sostengua neur-tzeko balioko zuelakoan. Tes-tuinguru horretan estatumailan baino ibiltzen ez direnalderdiek zein India osoan aur-kezten direnek oso borroka go-gorra izan zuten, herritarrakerakarri nahian. Hautagaiek bo-to-emaileei etxetresna elektri-koak, alkohola edo dirua emateaohitura bihurtuta dago Indiaosoan. Baina Punjab estatua be-rezia da, bertan droga dosi ba-ten truke ematen baitute botoaherritar askok.Punjabeko aurreko eskualdehauteskundeak 2012an egin zi-ren. Orduan Indiako Hauteskun-de Batzordeak egin zuen ikerke-tak ondorioztatu zuen «drogaoso arazo larria» zela, S. Y. Qu-

Nekazaritzak jasaten duen krisiaren eraginez,lanik gabe geratu dira herritar asko etaPunjabek fama txarra hartu du: legez kontrakodroga errazegi mugitzen den lekuarena

«Bestela etxetik irten eta saltzaileren baten bilajoan behar duzu, baina, hauteskundeak izatendirenean, etxera ekartzen dizute eta ez duzuezer ordaindu beharrik», esplikatu digu

Ia 1.300 milioi biztanle dituen Indian umeasko bizi da kalean, gurasorik gabe eta goseazein hotza pasa beharrean. Munduko besteleku askotan gertatzen den moduan, adintxikiko horiek gai ezberdinak droga moduanerabiltzen dituzte –normalean arnastu egitendituzte–, ezer jan gabe daudela eta berenegoera negargarria ahaztu nahian. Adituekdiotenez, lo-belar gehien ekoizten dutenAsiako bi eskualdeen artean dago India, eta,horregatik, etengabe gora egiten du opioa etahortik sortutako beste drogak erabiltzendituztenen kopuruak. Baina errealitatehorren ondoan beste bat dago, larriagoa,zortzi-hamar hamar urteko umeak izatenbaitira protagonistak.Jhanvi Jain izeneko terapeutak

errehabilitazio zentro batean egiten du lan.Instalazioetan itsatsita dauden karteletanbeste erabiltzaileekin xiringarik ezkonpartitzeko mezuak irakur daitezke. Gelailun batean ume asko daude erdi lo, ohatzetanetzanda. Batek marrazteko liburu bat daukaeskuetan. 10 urte besterik ez ditu eta sukarhandiarekin ibili denez, eskolara joan gabegeratu da. Sukarra izaten dute gurpilakkonpontzeko substantzia arnasteko ohituraedo mendekotasuna atzean utzi nahi dutenhaurrek lehen egunetan.«Ume horiek ez dira inoiz eskolara joan.

Batzuk joan ziren, baina drogen eraginezikasitako gauza guztiak ahaztu egin dituzte»,esplikatzen du Jain psikologoak. Beste batzukez daude hain gaizki. Ondoan duen 8 urtekoume batek hilabete baino ez daramazentroan, baina dagoeneko oso bizkoridazteko gauza da. Psikologoa harro dago:«Umezurtza da. Kalean eskean aritzen zen etahodi batean sartuta saltzen den gurpilakkonpontzeko substantzia arnasten zuen.Gazteenek gehien erabiltzen duten droga da,

gaur egun edonon eros dezakezulako eta osomerkea delako, 0,45 dolar inguru. Gero,aukera izanez gero, substantzia hori aldebatera utzi eta marihuana edo heroinarekinhasten dira», erantsi du.SPYM Gazteria Sustatzeko Elkartea izeneko

gobernuz kanpoko erakundeak egin dituenkalkuluen arabera, herrialde osoan 400.000ume drogazale inguru daude egun. Horietakogehienak, kolarekin edo gurpilakkonpontzeko substantziaren tankerakoekinhasten dira. Bertako adituek diote heroinabera baino kaltegarriagoa dela gurpilakkonpontzeko substantzia. Rajesh Kumar SPYMerakundeko zuzendariak garbi dauka: «Gaihorren eta heroinaren artean aukeratzekoesanez gero, zein baimendu galdetuz gero, nikheroinaren alde egingo nuke».Oso toxikoa eta arriskutsua da Indiako

milaka umek egunero arnasten duten gaia.Garunaren garapena oztopatzen du, adintxikikoak ezertarako balio ez dutela, eta ezeregiteko gauza ez direla, uzteko.Baina heroina askoz ere garestiagoa da (22

dolar gramo bat pasatxoko dosia). Nolalortzen dute dirua umeek? «Zure eta nirepoltsikotik», kontatzen du Kumarzuzendariak. Bere esperientziaren arabera,erabat baztertuta dauden eremuetako umeakeskale moduan hasten dira kalean, horietakobatzuk 5 urte baino ez dituztela. Gerolapurreta txikiak egiten segitzen dute,«krimen larriagoak» egiten hasi aurretik.New Delhi hiriburuan 20.000 ume

drogazale daude eta, datu ofizialen arabera,kopuruak gora egin du etengabe azken hiruhamarkadotan.SPYM erakundeko zuzendariak uste du

normala dela zentroan dituzten umeek ihesegiten saiatzea: «Kontuan hartu behar duzukaleko umeak direla».

GURPILAK KONPONTZEKO SUBSTANTZIAKEZERTARAKO BALIO EZ DUTELA UTZITAKOAK

Ezkerreko irudian, RomeshMahadan Gusdaspur

barrutiko desintoxikaziozentro bateko zuzendaria.

Eskuinekoan, Raikot hirikoerrehabilitazio zentro

bateko zaindari bat. Narinder NANU | AFP

Shammi MEHRA | AFP

Page 4: tsa { datorrena } Badator · Erresuma Batua eta Dani-markarena demokratikoa, eta Estatu espainiarrarena demokraziaren guztiz kon - trakoa. Badago nire ustez Greziako eta Kataluniako

atzerria

raishi batzordeburuak adieraziduenez. «Hilabete bakar batean,55 kilo heroina, 430 kilo lo-belarerretxin eta kalean izaten direndroga guztiak konfiskatu geni-tuen, kopuru ezberdinetan», go-gorarazi du Quraishik.Gauzak aldatu egin dira eta

aurten dagoeneko 2.630 kilodroga konfiskatu ditu Poliziak,27 milioi biztanle dituen esta-tuan. Punjabetik gertu dagoenUttar Pradesh estatuak 200 mi-lioi biztanle ditu, baina Punja-ben baino legez kontrako drogagutxiago harrapatu dute berta-ko segurtasun indarrek.

POLIZIAREN KONTROLAK

Orain bi urte inguru egindakoikerketa batek kalkulatu zuenPunjab estatuan 320.000 opio-mano inguru zeudela, droga ho-rrekiko menpekotasuna zute-nak alegia. «Herritar batzuekalkohola nahi dute, beste ba-tzuek lo-belarra, heroina edo pi-lulak», kontatu du Romesh Ma-hadan Gusdaspur barrutikodesintoxikazio zentro batekozuzendariak. Bertara joaten daRajendar nekazaria.Poliziak, jakina, ezin du esan

legez kontrako drogen aurkaezer egiten ez duenik. France

Presse agentziak galdetuta, poli-ziaburuak dio makina bat automiatu izan dituztela, botoakerosteko gailuz edo drogaz bete-ta ez zeudela bermatu nahian.«Mehatxu horren aurkako bo-rrokan erabat konprometitutagaude eta gure agenteek ez duteatsedenik hartzen», adierazi duM. F. Farooqui Punjab estatukopoliziaburuak.Publikoki hori esaten du Poli-

ziak, t inkotasuna erakutsinahian. Baina drogazaleen boto-ak lortu nahi dituzten hauta-gaiek badakite horretarako ezdagoela eguneko dosia eskain-tzea bezalakorik. Mahajanek zu-zentzen duen zentroan dagoenIndrajeet opiomanoak adierazidu «oso ohikoa» dela hauta-

gaiak horrelako gaiak eskain-tzea botoaren truke. «Zure he-rrixkara iristen direnean, esatendute: ‘nahi duzuen droga, edo-zein izanda ere, emango dizue-gu gure aldeko botoa emanezgero’, eta ondoren beste norbaitbidaltzen dute, alkohola edo es-tupefazienteak hartuta. Eta jaki-na, zerbait doan ematen badizu-te, hartu egiten duzu», laburtudu egoera.

AUKERAREN AURREAN...Bozketak zein egunetan egingodiren iragarri baino lehen biz-kortzen da drogak banatzekoprozesua, hortik aurrera Hau-teskunde Batzordeak kontrolakjartzen baititu, banaketa horisaihesteko asmoarekin, RomeshMahajanek esplikatu duenez.«Bost axola niri hauteskunde-

ak nork irabazten dituen!», na-barmendu du Rajendarrek. Due-la gutxi hasi du opioa uztekodesintoxikazio prozesua. «Txu-tea lortzeagatik botoa beraieiemango diezula agintzen duzu.Eta hori agintzen zaio edonoretorrita ere. Badakizu hautes-kundeen ostean ez dituzulagehiago ikusiko. Aukera mutu-rraren aurrean duzun bitarteanbaliatu egin behar duzu».

Indiako Polizia drogak etaalkohola ekoizteko legez

kontrako instalazioenaurkako operazio batean.Kontrolak jartzen dituzte

errepideetan hautagaidroga banatzaileak

harrapatzeko. Shammi MEHRA | AFP

Orain bi urte inguru egindako ikerketa batekkalkulatu zuen Punjab estatuan 320.000opiomano inguru zeudela, droga horrekikomendekotasuna zutenak alegia

Boto-emaileei etxetresna elektrikoak, alkoholaedo dirua ematea ohitura bihurtu da Indian.Punjab berezia da, bertan droga dosi batentruke ematen baitute botoa herritar askok

GERO ETAHERIOTZAGEHIAGOERAGITENDU OPIOAKLo-belarrarekin zerikusiaduten drogak, heroinabatez ere, hilgarrienakdira gaur egun, NazioBatuek emandako datuenarabera. Yuri FedotovONUDD bulegokozuzendariak orain seihilabete nabarmenduzuen heroinak berrizgora egin izana osokezkagarria dela etaberehala erantzunbeharko litzaiokeelafenomenoari.Iazko Drogen inguruko

Munduko Txostenak dio2014an 207.000 pertsonahil zirela mundu osoanlegez kontrako drogakkontsumitzeagatik (ezdira kontuan hartzenalkoholak eragindakoheriotzak). Ikerketakeransten du heroinarenkontsumoak gora eginduela planetan,gaindosiek eragindakoheriotzek egin dutenmoduan, batez ere IparAmerikan eta Europakomendebaldean. Xiringatzen diren

drogak dira hilgarrienak,besteak baino hamabostaldiz hilgarriagoak, hiesabezalako gaixotasunaktransmititzen baitiraxiringen bitartez.Estatubatuarrek

okupatu zutenAfganistan da nagusiopio eta heroinarenekoizpenari dagokionez.2016an %43 egin zuengora herrialdeko opioekoizpenak. Munduosoan ekoizten denopioaren %85 inguruAfganistangoa da.Heroinaren kasuan,tankerako proportzioaeskaintzen du talibanenherrialdeak. AEBetakomerkatu erraldoiraLatinoamerikako lo-belarra iristen da.

Page 5: tsa { datorrena } Badator · Erresuma Batua eta Dani-markarena demokratikoa, eta Estatu espainiarrarena demokraziaren guztiz kon - trakoa. Badago nire ustez Greziako eta Kataluniako

2017 | otsaila | 18

GAUR8• 6 / 7

Aliatuen bonbardaketek Dresden hiri alemaniarra

guztiz suntsitu zuteneko 72. urteurrena beroa

izan da aurtengoan. Eta ez soilik jada II. Munduko

Gerra azken arnas odoltsuak ematen ari zenean

AEBek eta Britainia Handiak egindako sarraskia

(25.000 hildako tartean) gogoratu dutelako. Ma-

naf Halbouni artistak, jatorriz siriarra, Alepo hiria-

ren aurkako bonbardaketak salatuz, zutik jarrita-

ko hiru autobusez osatutako lana jarri du

egunotan Dresdengo enparantza nagusian. Hiri-

ko Udalak berak bultzatutako ekimenak haserrea eragin du Pegida mugimendu xenofobo eta ul-

traeskuindarrean, azpiko argazkian ikusten den bezala. Artistak Alepoko matxinoek Siriako Ar-

madari bidea ixteko erabili zuten hiru autobusez osatutako barrikada (goiko argazkia) hartu du

oinarri bezala. Antza, Pegidako kideei ez zaie gustatu Dresdengo alemaniar petoak eta siriarrak

nolabait parekatzea, bonbardaketen azpian bada ere. Halbounirena «arte degeneratua» dela sa-

latu dute. Hitler eta bere aldekoen duela 72 urteko hizkera berbera. Dabid LAZKANOITURBURU

ALEPO, DRESDENETA «ARTEDEGENERATUA»

AFP

C IKUSMIRA

Page 6: tsa { datorrena } Badator · Erresuma Batua eta Dani-markarena demokratikoa, eta Estatu espainiarrarena demokraziaren guztiz kon - trakoa. Badago nire ustez Greziako eta Kataluniako

atzerria

Heriotza, kultura etaerlijioari (edo az-ken honen ezari)lotuta agertu zai-gun afera da. Mun-duan hemeretzi er-

lijio nagusi eta 4.200 sinismentalde ezberdin daudela adieraz-ten dute hainbat ikerketek. Badi-rudi, beraz, erlijioak kultur erai-kuntzaren ondorio direla.Horrela, heriotza bizitzeko mo-duak oso desberdinak eta ani-tzak dira. Batzuentzat ez da exis-titzen, bizitza ez baita amaitzen,eraldatzen doan zerbait delako.Beste batzuek, ekidin beharrekozerbait bezala ulertzen dute. Erli-jioek onarpen prozesuan lagun-du dezakete, horregatik fedega-

beek zailtasun handiagoak edukiditzakete heriotza asimilatzekogaraian.

Mendebaldean«Horrela, gizon bakar baten bi-tartez sartu zen bekatua mundu-ra, eta bekatuarekin heriotza»(Errom 5, 12). Horregatik, «beka-tuaren ordaina da heriotza»(Errom 6, 23).

Itun Berritik ateratako pasartehorrek heriotza bide okerrarenondorio bezala kokatzen du. He-riotza zerbait negatiboa da. Egiada, kristau erlijioak, Jesukristo-rengan sinetsiz gero bekatueta-tik askatzeko aukera ematenduela eta bide batez salbazioa-ren bitartez betirako bizitza es-kuratzea posiblea dela. Egun, or-dea, kristau jendartean zaila dahori sinisten duen inor topatzea.

Gurean, tradizio judeokristauanagusi bada ere, sistema kapita-listaren pean egoteak heriotzaulertzeko modu materialistanizugarrizko eragina izan du. Ma-terialismoak jabetzaren ideiaerrotu du gure jendartean eta

horrek bizitza atxikitzera bultza-tzen gaitu, heriotzaren onarpe-nerako oztopo bilakatuz.

Heriotzaren onarpen ezak, he-riotzarekin etengabeko borro-kan egotera eraman du Europamendebaldeko jendartea. Ga-rrantzitsuagoa bilakatu da zen-bat bizi garen nola bizi garenbaino. Hor kokatzen da Mende-baldean gero eta ohikoagoa deneutanasiaren auzia. Batzuentzatirtenbide duina eta burujabeta-sunaren ondorio kontsekuenteabada ere, erlijio kristauentzat le-ge naturalaren eta Jainkoaren hi-tzaren aurkako ekintza da. Jain-koak bizitzaren eta heriotzarenburujabetza absolutua omenduenez, suizidioarekin zein eu-

tanasiarekin norberak bere bu-ruarekiko amodio eza erakustenomen du. Mendebaldeko medi-kuntza ere gaixoaren bizitza lu-zatzera bideratua dago, baita gai-xoaren eritasuna sendaezinadenean ere.

Dolua beltzez egiten da, urrutidagoen kanposantu batean lore-ak jartzen zaizkielarik zulo bate-an sartuta dauden hildakoei. He-riotzari beldurra zaiolakoheriotza ez da ikusgarria. Epicu-ro greziarrak, ordea, «ez edukibeldurra heriotzari eta ez diozubizitzari beldurrik edukiko» esa-ten zuen. Horrekin eztabaida batirekitzen da, batzuek uste baitu-te beldur horrekin jokatu izandutela kristau instituzioek kon-

trol soziala ezartzeko, zer dagoenongi eta zer gaizki esanez, dok-trina zehatz bat eta bizitza estilobat ezarriz. Kristautasunarekin kritiko direnek jendartea aske ezizatera eraman dezakeela diote,izan ere, heriotzaren mamua as-tinduz bizitzaren jarduna bal-dintzatzen du.

Varanasin Ganges ibaiaren ertzean gorpu-tzen errausketa ikus dezaketebertaratzen direnek. Indiako Va-ranasi hiri hinduistara erlijio ho-rren jarraitzaile asko joaten dirahiltzera zein bere gertukoei no-labaiteko agurra ematera. Hin-duistek uste dutenez, mokhsa

edo etengabeko berraragiztatze-an murgildurik gaude eta ziklohorretatik askatzeko joaten diraGangesen hiltzera. Ibai sakratuhorretan hiltzen zarenean berra-ragiztatze prozesutik askatzenzara (samsara). Beraz, heriotzaaskapen prozesu bezala ulertzenda. Erritual horrek heriotza era-bat agerikoa egiten du bertaratu-tako ororentzat. Emakume hin-duistak, ordea, ezin dira bertanegon, soilik errituala hasi aurre-ko uneetan izateko baimena du-te. Errausketak irauten duen bi-tartean inork ez du malkorikisurtzen, eta, antza denez, osomodu naturalean ikusten dituz-te gorputzak erretzen bizpahiruorduz. Beraientzat heriotza mo-du fisikoan ematen da soilik etagertaera hori ez zaie zorigaizto-koa suertatzen.

Indiako jendartea kastetansailkatua dago eta hori heriotza-ren orduan ere islatzen da. Gan-ges erriberako eremu altuenakkasta inportanteentzat gorde-tzen dira, eta, behekoak, aldiz,kasta umilentzat. Bakoitzarenegoera sozial zein ekonomikoa

Liburu dendetan jaio berrieiburuzko idatzi asko topatukoditugu. Aldiz, bizitzarenlehenengo urratsak ez, baiziketa azkenekoak jorratzendituzten liburuak topatzeaaskoz ere zailagoa izaten da.

Bizitza, heriotzaren ataria{ analisia } Uberka Bravo

hutsa

hutsa

Page 7: tsa { datorrena } Badator · Erresuma Batua eta Dani-markarena demokratikoa, eta Estatu espainiarrarena demokraziaren guztiz kon - trakoa. Badago nire ustez Greziako eta Kataluniako

2017 | otsaila | 18

GAUR8• 8 / 9

azken hatsa bota arte dira alda-ezinak. Hurrengo berraragizta-tzera itxaron beharra dute hin-duistek kasta posizioan igonahi izanez gero. Behin gorpu-tza errauts bihurtuta, errautsakibaian botako dituzte, erritualaamaituz.

FedegabetasuneanHeriotzaren aurrean ez diraerantzun errazekin aurkitzenJainkoarengan sinisten ez dute-nak. Erlijioetan ez bezala, ez da-go ez erreferente nagusirik ezeta jarraitzeko dogmarik ere.Egungo garaiotan jendartea se-gurtasun bila dabilela dirudieta erlijioek babesgune paperajoka dezakete. Ateo zein ez-erli-jiosoen kopuruek, ordea, goraegin dutela diote egindako neurketa ezberdinek. Eredu so-zialistak aldarrikatu dituztenhainbat herrialdetan zein ere-du kapitalista jarraitu dutene-tan ere eman dira fedegabeenigoera nabarmenenak. Txina,Japonia, Txekiar Errepublika,Frantzia eta Islandia ditugu he-

rrialde laikoen lidergoan gauregun.

Ateoek Jainkoaren existen-tzia ukatzen dute eta munduazein bizitza mugatua dela esa-ten dute. Erlijioek, bakoitzakduen ardura alde batera uztenduela salatzen dute. Indibidua-lismoa indartzen ari den ga-raiotan, komunitate ezak balia-bide oso eskasekin uzten dupertsona heriotzaren aurrean.Horri fedegabeentzat eta ateo-entzat errealitatea bereziki gor-dina dela ere gehitu beharkogenioke, ez baitago ezer norba-nakoa heriotzatik salbatukoduenik, ez dago horretan espe-rantzarik. Alabaina, egunerokobizitza indarberriturik etor dai-teke, heriotzaren kontzientziaedukitzeak eguneroko bizitzaaskoz gehiago baloratzera etaaprobetxatzera eraman dezake-elako.

Goiko irudian, Maorenmausoleoaren sarrera,Pekinen. Behekoan, Bilbokokanposantu bat. GAUR8

J. HERNAEZ | ARGAZKI PRESS

hutsa

hutsa

hutsa