tsa { datorrena } Isidro Esnaola Nazioarteko ekonomia eta …€¦ · atzerria izan ez arren,...

7
2017 | urtarrila | 21 GAUR8 2 / 3 hutsa atzerria E txebizitza baten eraikuntzan energia eta ma- terial kontsumo handiena lurraren prestake- tan eta eraikuntza materialen moldaketan (adreiluak, porlana...) ematen da. Lan eta ma- terial horiek guztiek unitateko prezio oso txi- kia dute. Eta horiekin lotutako lanen prezioa ere oso baxua da. Bestalde, eraikuntzaren amaieran sus- tatzaile, jabetzaren erregistratzailea eta notarioa daude. Horiek ez dute apenas energia eta materiak gastatzen, baina, aldiz, etxebizitzaren azken prezioaren zati handi bat eramango dute. Beraien lanaren balorazioa oso han- dia da, nahiz eta energia eta material gastua txikia izan. Adibide hori erabili zuten Antonio Valero eta Jose Ma- nuel Naredok gure ekonomiak nola funtzionatzen duen argitzeko. Eta “notarioaren araua” deitu zioten. Kontzeptu horrekin egungo sistema ekonomikoak lan eta materialak modu berezi batean balioesten dituela irudikatu nahi zuten. Kostu fisiko handi eta lan nekosoko jarduerei balio gutxi emate- ko zenbait balorazio araua erabiltzen dira. Esate batera- ko, ekoizpen prozesuaren al- de formalei garrantzi handia ematen zaien bitartean, pro- zesu horrek sortzen dituen hondakinak edota erabiltzen duen energia mota ez dira kontuan hartzen. Horrek, besteak beste, ekoizpenaren iraunkortasuna baloratzeko ez du balio, eta, gainera, kate- aren amaieran daudenei abe- rastasuna pilatzeko aukera bermatzen die. “Notarioaren arauaren” eragina estatuen arteko harre- manetan oso nabaria da. Horri esker, Ipar Atlantikoko es- tatuetan munduko aberastasuna pilatzen joan da; lan neketsuak eta material eta energia asko behar dituzten prozesuak munduko beste herrialdeetara bideratu dituz- ten bitartean, beraiek diseinuan, gestioan eta finantze- tan espezializatu dira. Balio erantsi handiko prozesuak deitu ohi dira horiek. Horren adibideetako bat Oxfam gobernuz kanpo erakundeak asteon kaleratu duen “Po- pulazioaren %99rentzat ekonomia bat” txostenean ager- tzen da: Londreseko burtsako FTSE 100 indizeko edozein enpresako zuzendari nagusiak urtebetean Bangladeshe- ko ehungintzako 10.000 langilek beste irabazten du. Joko arauak aurka edukita ere, Txinak munduko biga- rren potentzia ekonomikoa bilakatzea lortu du. Edozein estatuaren esku ez dago lorpen hori. Txinaren ezaugarri politiko, sozial, demografiko eta kulturek ahalbidetu du- te aldaketa, beste herrialdeen hegemonia zalantzan ja- rriz. Horrekin batera etorkizuneko arauak ezartzeko bo- terea handitu du Txinak. Testuinguru horrek kezka handia zabaldu du orain arteko globalizazioaren defen- datzaileen artean. Txinaren nagusitasunari aurre egiteko bi estrategia agertu dira. Alde batetik, Obamaren Admi- nistrazioak martxan jarri zuena, merkataritza libreko hi- tzarmenen bitartez. Mugimendu horrekin, AEBek, nola- bait esateko, “notarioaren araua” beraien alde birdefinitzea bilatzen zuten. Horretarako funtsezkoak di- ren kontuak gehiago zehaztu nahi zituzten AEBek, hala nola, marken defentsa, inbertsioen babesa, zerga arauak, jabetza eskubideak... Kontua, baina, honakoa da: globali- zazioaren ondorioz Ipar Atlantikoko estatuetan aberasta- suna pilatu baldin bada ere, industria nazionala gainbe- hera joan da. Eta prozesu hori gero eta nabarmenagoa da herrialde askotan. Egoerari aurre egiteko, Donald Trump AEBetako presidente berriak beste bide bat aukeratu du: industria nazionala babestea. Horrek ekarriko du kanpo- tik datozen produktuei zergak ezartzea, kupoak zehaztea eta antzeko neurriak hartzea. Politika horri protekzionis- moa deitzen zaio. Eta ekonomiaren erlijioan benetako heresia da. Davos Foroaren karietara aste honetan argitaratutako datuek argi utzi dute, krisiaren gorabeheren gainetik, aberastasunak gutxi batzuen eskuetan pilatuta jarrai- tzen duela. Denbora izango dugu ikusteko protekzionis- moak aurrera egiten duen ala ez, baita zer eragin izango duen munduko aberastasunaren banaketan ere. Edozein kasutan, nazioarteko harreman ekonomikoak beste oina- rri batzuen gainean eraikitzeko tenorea iritsi da. { datorrena } Nazioarteko ekonomia eta «notarioaren araua» Txinaren nagusitasunari aurre egiteko estrategia ezberdina dute Obamak eta Trumpek. Merkataritza libreko hitzarmenen alde agertu zen Obama, baina Trumpek industria nazionala babestea hobetsi du Isidro Esnaola hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa { datorrena } Isidro Esnaola Nazioarteko ekonomia eta …€¦ · atzerria izan ez arren,...

Page 1: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Nazioarteko ekonomia eta …€¦ · atzerria izan ez arren, Sobietar Batasu - nean eta, batez ere, Errumania - ko agintaldi komunistan , agin - tarientzat

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Etxebizitza baten eraikuntzan energia eta ma-terial kontsumo handiena lurraren prestake-tan eta eraikuntza materialen moldaketan(adreiluak, porlana...) ematen da. Lan eta ma-terial horiek guztiek unitateko prezio oso txi-kia dute. Eta horiekin lotutako lanen prezioa

ere oso baxua da. Bestalde, eraikuntzaren amaieran sus-tatzaile, jabetzaren erregistratzailea eta notarioa daude.Horiek ez dute apenas energia eta materiak gastatzen,baina, aldiz, etxebizitzaren azken prezioaren zati handibat eramango dute. Beraien lanaren balorazioa oso han-dia da, nahiz eta energia eta material gastua txikia izan.Adibide hori erabili zuten Antonio Valero eta Jose Ma-nuel Naredok gure ekonomiak nola funtzionatzen duenargitzeko. Eta “notarioaren araua” deitu zioten. Kontzeptu horrekin egungo sistema ekonomikoak lan

eta materialak modu berezi batean balioesten dituelairudikatu nahi zuten. Kostufisiko handi eta lan nekosokojarduerei balio gutxi emate-ko zenbait balorazio arauaerabiltzen dira. Esate batera-ko, ekoizpen prozesuaren al-de formalei garrantzi handiaematen zaien bitartean, pro-zesu horrek sortzen dituenhondakinak edota erabiltzenduen energia mota ez dirakontuan hartzen. Horrek,besteak beste, ekoizpenareniraunkortasuna baloratzekoez du balio, eta, gainera, kate-aren amaieran daudenei abe-rastasuna pilatzeko aukera bermatzen die. “Notarioaren arauaren” eragina estatuen arteko harre-

manetan oso nabaria da. Horri esker, Ipar Atlantikoko es-tatuetan munduko aberastasuna pilatzen joan da; lanneketsuak eta material eta energia asko behar dituztenprozesuak munduko beste herrialdeetara bideratu dituz-ten bitartean, beraiek diseinuan, gestioan eta finantze-tan espezializatu dira. Balio erantsi handiko prozesuakdeitu ohi dira horiek. Horren adibideetako bat Oxfamgobernuz kanpo erakundeak asteon kaleratu duen “Po-pulazioaren %99rentzat ekonomia bat” txostenean ager-tzen da: Londreseko burtsako FTSE 100 indizeko edozeinenpresako zuzendari nagusiak urtebetean Bangladeshe-ko ehungintzako 10.000 langilek beste irabazten du. Joko arauak aurka edukita ere, Txinak munduko biga-

rren potentzia ekonomikoa bilakatzea lortu du. Edozein

estatuaren esku ez dago lorpen hori. Txinaren ezaugarripolitiko, sozial, demografiko eta kulturek ahalbidetu du-te aldaketa, beste herrialdeen hegemonia zalantzan ja-rriz. Horrekin batera etorkizuneko arauak ezartzeko bo-terea handitu du Txinak. Testuinguru horrek kezkahandia zabaldu du orain arteko globalizazioaren defen-datzaileen artean. Txinaren nagusitasunari aurre egitekobi estrategia agertu dira. Alde batetik, Obamaren Admi-nistrazioak martxan jarri zuena, merkataritza libreko hi-tzarmenen bitartez. Mugimendu horrekin, AEBek, nola-bait esateko, “notarioaren araua” beraien aldebirdefinitzea bilatzen zuten. Horretarako funtsezkoak di-ren kontuak gehiago zehaztu nahi zituzten AEBek, halanola, marken defentsa, inbertsioen babesa, zerga arauak,jabetza eskubideak... Kontua, baina, honakoa da: globali-zazioaren ondorioz Ipar Atlantikoko estatuetan aberasta-suna pilatu baldin bada ere, industria nazionala gainbe-

hera joan da. Eta prozesu hori gero eta nabarmenagoa daherrialde askotan. Egoerari aurre egiteko, Donald TrumpAEBetako presidente berriak beste bide bat aukeratu du:industria nazionala babestea. Horrek ekarriko du kanpo-tik datozen produktuei zergak ezartzea, kupoak zehazteaeta antzeko neurriak hartzea. Politika horri protekzionis-moa deitzen zaio. Eta ekonomiaren erlijioan benetako heresia da. Davos Foroaren karietara aste honetan argitaratutako

datuek argi utzi dute, krisiaren gorabeheren gainetik,aberastasunak gutxi batzuen eskuetan pilatuta jarrai-tzen duela. Denbora izango dugu ikusteko protekzionis-moak aurrera egiten duen ala ez, baita zer eragin izangoduen munduko aberastasunaren banaketan ere. Edozeinkasutan, nazioarteko harreman ekonomikoak beste oina-rri batzuen gainean eraikitzeko tenorea iritsi da.

{ datorrena }

Nazioarteko ekonomia eta«notarioaren araua»

Txinaren nagusitasunari aurre egitekoestrategia ezberdina dute Obamak etaTrumpek. Merkataritza libreko hitzarmenenalde agertu zen Obama, baina Trumpekindustria nazionala babestea hobetsi du

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Nazioarteko ekonomia eta …€¦ · atzerria izan ez arren, Sobietar Batasu - nean eta, batez ere, Errumania - ko agintaldi komunistan , agin - tarientzat

atzerria

izan ez arren, Sobietar Batasu-nean eta, batez ere, Errumania-ko agintaldi komunistan, agin-tarientzat ehizaldiak nolaantolatzen zituzten gogoratukodugu: hartzak propio prestatzenzituzten, sarritan eztia erabilizeta baita vodkaz mozkortuz ere,gonbidatuek erraz asko sarraski-tu zitzaten.

BI IDI, BI PANDA ERRALDOIREN TRUK

Mendebaldean, faisaien berro-gei espeziekin batera, hartz pan-da kreatura potxoloaren berriaurrenekoz eman zuena euskal abade ilustratu bat izan zela go-goratu behar da: Txinan misio-lari izandako Armand David ez-peletarra. Aizue, hartz motahonen “aitatzat” euskaldun batjotzea ez da ez nolanahikoa! Txinak 1965. urtean eman zi-

tuen lehen hartz pandak oparidiplomatiko gisa. Mao Zedongliderraren opari “pertsonalak”izan ziren, Sobietar BatasunekoNikita Khrustxev eta Ipar Korea-ko Kim Il Sung liderrentzat hainzuzen. Mendebaldeko herrialde bate-

ra bidali zuen lehen pandarenhistoria zinez kuriosoa da. Ame-riketako Estatu Batuetako Ri-chard Nixon presidenteak1972an Txinara egin zuen bi-daian trukea proposatu zien txi-natarrei: bi musketa-idi, bi pan-da erraldoiren truke. Etatxinatarrek onartu egin zuten.Ling-Ling eta Hsing-Hsing ize-neko hartzak eraman zituztenAEBetara, eta orduz geroztik es-tatubatuarrek pandekin dutenamodiozko harremanak ez duetenik izan. Iritsi ziren momen-tu beretik, zooak jendez lepo be-te ziren bikote perla ikusi ahalizateko: atentzio izugarria bere-ganatu zuten. Animalien kon-tserbazioaren ikono bilakatu zi-ren, pandak zituzten zooenmarka korporatiboak indartuz.Ospearekin batera, baina, di-

plomazia zegoen, komertzioa,nazioarteko tratatuak, eta, har-tara, Txinak bere altxor nazio-nala ongi baliatu zuen. Mao Ze-dongek hasitako praktikaurteetan zehar aldatuz joan da.1972tik 1984ra bitartean pandakoparitu egiten zituen Txinak,oparia opariaren truke; 1984tik

Mundu oso-an oso he-d a t u t adaude gi-zakia etahartza lo-

tzen dituzten kondairak, ipui-nak eta errepresentazioak. Bestearrazoi askoren artean, bi espe-zieon arteko antza fisikoan aur-ki daitezke harreman horrenarrazoiak: biak zutitu eta hankabien gainean ibil daitezke. Har-tzak aurreko hankak guk eskuakbezala erabiltzen ditu. Amakumeari bezala, hartz emeek ereberen kumeei titia ematen die-te. Biek dituzte antzeko oinaz-pia, plantigradoak diren heine-an. Biak dira iletsuak (edo izanziren garai batean) eta histo-riaurrean biak ziren bizilagun,leizeak konpartitu zituzten hei-nean, hori liskarretarako moti-bo izan bazitekeen ere. Hartza ez da basapizti hutsa.

Animalia totemikoa eta mitolo-gikoa dugu. Xamanismoa osolotuta dago hartzarekin. Grezia-rrek ere, historiaurreko sineske-rak berenganatuta eta moldatu-ta, zeruko kosmologian lekugarrantzitsu bat eman zioten.Hartzari dantzatu egiten zaio

hainbat tokitan, baita EuskalHerrian ere. Hartz larruekin jan-tzita, dantzariak bizkarrez goraibiltzen dira kaleetan, gero bihanketan jaikiz, heriotza eta bir-jaiotza sinbolizatzen duten in-terpretazioetan. Ijitoek lepotikkateatuta Urtezahar eguneanekartzen zituzten herrietara,haien musika dantzatzeko, edoneguko solstizioa ospatzeko, ar-gia berriz itzultzen zenean zikloberri baten birsorkuntza aurre-ratuz. Hartzaren hibernazioak,heriotza egoeratik birsortzerakojauzia ordezkatzen zuen antzi-nako praktika erlijiosoetan.Hori guztia eta bost gehiago

esan liteke hartzaren inguruan.Lerrootan, baina, kreaturamaiestatikook diplomaziarekinizan duten harremana, edo nolaerabili diren, aztertuko da. Ho-rretarako aski ezaguna den“Panda diplomazia” errepasatu-ko dugu, Txinak nazioarteko ha-rremanak josteko hartzak mai-leguan emanda nola jokatuduen. Bestetik, hain ezaguna

Mikel Zubimendi Berastegi

HARTZ DIPLOMATIKOAKKomertzio itun eta nazioarteko sekretuaskoren zoritxarreko opari eta ehizaki

Hartzak kreatura maiestatikoak dira. Gurekin antz fisikohandia dute. Bi hanketan ibil daitezke, titia ematen dute.Askoz gehiago ere badira, baina. Txinak diplomazia modubat eraiki du altxor nazionaltzat jotzen duen hartz pandapotxoloarekin. Errumaniak, aldiz, ehizaldiak antolatzenzituen atzerriko estatuburuentzat, akordioak ixteko.

Hartz panda eta hartz arrea,bi kreatura eder eta ikoniko,mitologian eta antzinakopraktika erlijiosoetan lekuberezia dutenak, baina,horrez gain,diplomaziarako, estatuenarteko itunak egiteko, sarri baliatu direnak. GAUR8

ANALISIA / b

Page 3: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Nazioarteko ekonomia eta …€¦ · atzerria izan ez arren, Sobietar Batasu - nean eta, batez ere, Errumania - ko agintaldi komunistan , agin - tarientzat

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 4 / 5

1998ra bitartean, baina, maile-guan baino ez zituen uzten, fi-nantza transakzioetako moldebera erabiliz; 2008tik aurrera,maileguok bi herrialdeen artekobata bestearekiko beharretan oi-narritzen dira eta Txinak balorehandiko baliabide eta teknolo-giak lortzeko erabiltzen ditu. Maileguok guanxi bezala ezagu-tzen dira, influentzia pertsonali-zatuan, konfiantzan, elkarreki-kotasunean eta leialtasuneanoinarritzen diren sareak deskri-batzen dituen txinerazko hitzaerabiliz.

PANDAK OPARI, IZOKINAK NEGOZIO

Zer den diplomazia! Eskoziak,adibidez, bere panda bikotea2011n eskuratu zuen. Gero etorriziren izokin, energia berriztaga-rri eta Land Rover ibilgailuen in-guruan sinatutako 3.000 milioidolarretik gorako kontratuak.Norvegiak, ordura arte bi ha-markadaz Txina izokinez horni-tu zuen herrialdeak, Nobel Sariaeman zion Liu Xiaobo txinatardisidenteari. Eskoziaren kalte-tan, bada, izokinaren Txinakomerkatu osoa galdu zuen ordai-nean Norvegiak. Kanada, Fran-tzia edo Australiari egindako“panda maileguen” ondoren, be-rriz, uranioaren komertzioanitun garrantzitsuak sinatu ziren,Txinaren hazkunde nuklearraazkartzeko ezinbestekoa zena.“Pandaren diplomaziarekin”

Txinak azpilana egiten du, softpower bezala ezagutzen denapraktikatuz. Pandak bidaltzeanez da automatikoki komertzioituna ixten, epe luzeagoko ha-rremanetarako apustua egitenda, nolabait, bi herrialdeen arte-an abiapuntu berri bat ezartzenda. Bai, esan daiteke panda har-tzak “urrezko meategiak” izandirela, eta direla, Txinarentzat.Baita jaso dituzten zooentzat

ere. AEBetako Memphis hirian,adibidez, pandak izan dituztenhamar urteotan diru kopuru sa-rrerak 135 milioi dolar handitudira. Txinako Gobernuaren jabe-tza izaten jarraitzen dute har-tzok, baita munduko zooetanjaiotako hartz panda kumeekere. Hala, “alokairu kontratua”hamar urtero berritzen da arazodiplomatiko larririk ez bada.

Praktika honek lagundu al du,baina, hartz pandaren kontser-bazioan? Galtzeko arriskuan di-ren animalien zerrendatik ateraberri duten arren, demontreahor dago: zooetan gero eta pan-da gehiago daude, gero etagehiago esplotatzen dira komer-tzialki, gero eta intrusiboagoakdira ar eta emeentzat artifizialkiernalduta geratzeko teknikak,baino, aldiz, gero eta urriagoakdira hartzaren habitat naturalakerrekuperatzeko ahaleginak.Hartz pandak egunetik eguneraari dira galtzen naturan libre bi-zitzeko espazioak. Hori oso kon-tuan hartu beharrekoa da haineder eta potxolo diren kreaturaikonikook edozein zootan berta-tik bertara ikustean.

MOZKORTUTAKO HARTZEI TIRO

Hartzak nahita elikatu, eremuitxietan ehizaren eguna iritsi ar-te preso atxiki eta erraz tiro egi-teko mozkortzearena ez zen Es-painiako Juan Carlos Borboikoaerrege ohiarekin hasi. Ezagunada “ehiztari” prestu horrekErrusian egin zuen barrabaske-ria: umeen aisialdi gune batetikberarentzat espresuki atera etazeharo mozkortutako Mitrofanhartza tirokatu hil zuen. Zutikeusteko gai ere ez zen hartzmozkortua itu erraza baita tirozhiltzeko. Hura koldarkeria tota-la, drama higuingarria izan zen,pertsonaiari zor zaion higuina-ren neurrikoa.Errumaniak hartzak trofeo gi-

sa ehizatzeko tradizio luzea du.Nicolae Ceausescu zenak, epai-keta fartsa baten ondoren kol-darki fusilatu zuten presidentekomunistak, bere agintaldi des-potikoan zehar 400 hartz hilomen zituen tiroz; pentsa, egun

bakar batean 24 hiltzera ere iri-tsi zela esaten da.Errusiatik mendebaldera da-

goen hartz populazio handienadu Errumaniak, Karpatoek men-di ekosistema oso aproposa osa-tzen baitute hartz arrentzat.Azaleran AEBetako Yellowstoneparkearen tamaina bertsua du-te, baina Yellowstonen bainozazpi aldiz hartz gehiago bizi di-ra bertan. Elkarren aurrean ten-tuz jokatuz, Karpato mendietanhomo sapiens-ak eta ursus ac-tors-ak milurteko luzez bizi izandira elkarrekin. Historian zehar hartzak ehiza-

tzea ez da oso praktika hedatuaizan Karpato mendietan. Har-tzekin batera oreinak, orkatzak,basurdeak... bezalako beste ani-malia batzuk ere bizi dira ber-tan, haragi hobea dutenak eta arrisku gutxiagorekin ehizatudaitezkeenak. 1920. urtean, bai-na, hartza «izurri eta pizti arris-kutsu» gisa izendatu zuten, sa-rraskiari argi berdea emanez. Ordura arte, noblesse oblige,

aristokraziaren landa-abenturazen hartzaren ehiza. Ordutik au-rrera orokortu zen sarraskiahartz arren populazioa arriskubizian uzteraino. Hamar urtegeroago, neurriak hartu ziren:hartzen populazioa lehengai ba-liotsu eta finitoa izanik, hartz-kumeekin ziren emeak tiroka-tzea debekatu zen, eta hartzarenehiza kirol gisa arautu zen,hainbat printzipio argi eta etikoezarriz. Horrek asko lagundu zuen

hartz populazioaren hazkunde-an. Hartzak artifizialki elikatzenere hasi ziren. Ehiza eremu ez-berdinetan banatu zituzten Kar-patoak eta eremu bakoitzari ba-sozain bat egokitu zitzaion.

Nicolae Ceausescu harro, berak tiroz hildako hartzen aurrean. GAUR8

Stephen Harper Kanadako lehen ministroa, panda bati ongi etorria ematen. GAUR8

Hartz panden maileguak «guanxi» bezalaezagutzen dira, elkarrekikotasun, konfiantzaeta leialtasunean oinarritzen diren sareakdeskribatzen dituen txinerazko hitza erabiliz

Hartz pandak kontserbazioaren eta zooenmarka korporatibo bilakatu dira. Baina Txinakbere «altxor nazionala» nazioarteko itunaksinatzeko, komertziorako, baliatzen du

Gatibutzan, artifizialki ernaldutako hartz panda kumeak. GAUR8

Iraganean boteretsuen pribilegioa zen hartz ehiza Errumanian. GAUR8

Page 4: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Nazioarteko ekonomia eta …€¦ · atzerria izan ez arren, Sobietar Batasu - nean eta, batez ere, Errumania - ko agintaldi komunistan , agin - tarientzat

atzerria

Basozainek fruitu, arto eta hara-gi ustelak uzten zizkieten har-tzei. Izenez ezagutzen zituzten,hartzen egunerokoa behatzenzuten, kumaldiak kontrolatzenzituzten eta ehizaldietan tira-tzaileen laguntzaile gisa aritzenziren.Bigarren Mundu Gerraren on-

doren, 1947an hain zuzen, erre-gea abdikatzera behartu zutenkomunistek eta Errumania erre-publika herritarra bilakatu zen, sobietarren kontrol eremuankokatuz. Eta Karpatoetan har-tzak ehizatzea, nomenklatura-ren, Errumaniako alderdi komu-nistaren elitearen, pribilegiobilakatu zen. Orotan ehiztari sarraskigilee-

na, praktikan Errumaniako“ehiztari gorena”, CeaucescuConducatore-a bera bilakatuzen. Vasile Crisan basozainarenmemorietan irakur daitekeenez,helikopteroz heltzen zen DealulNegru ostatura, berarentzat pro-pio Karpatoetan eraikitako lu-xuzko gunea. Alderdiak 400 batnekazari mobilizatzen zituenbasozainek elikaturiko hartzakbertaraino erakartzeko, eta, Ce-aucescuk, aulkitik altxatu gabe,bertatik bertara tiro eginda hil-tzen zituen. Baita dozenaka ere. Gero, Ceacescurentzat lan egi-

ten zuten taxidermistek diseka-tzen zituzten. Ehizatutako trofe-oa handitzeko asmoz, larrualandu eta topera tiratzen zutenbere ehiztari onaren sona haus-potzeko. Zorigaitzeko trofeo ho-riek, Karpatoetako Ehiza Museo-an daude egun. Pentsa, museohorretan erakusten diren trofeoguztien %80 Ceaucescu berakehizatutakoak dira. Are, bera daere nazioarteko CIC Wildlife era-kunde kontserbazionistak aitor-

tzen dituen bi errekor tristerenjabea: munduan hartz gehienhil dituen ehiztariarena etahartz handiena hil duenarena.

VARSOVIAKO ITUNA, HARTZAK HEGAN?Ehizaldi esklusibootara estatu-buru asko gonbidatu zituen Ce-aucescuk: besteak beste, Mua-mar Gadafi l ibiarra, NikitaKhrustxev sobietarra, Bulgaria-ko buru izandako Todor Zhiv-kov, Jugoslavia ohiko Josip BrozTito...Karpatoetako hartzaren ingu-

ruan diplomazia kuriosoa eraikizen azkenerako. Ehizaldiok Var-soviako Ituna zenaren baitakoelkarrizketa sekretuetarako gu-ne aproposak ziren. Eta ez baka-rrik ehizaldiak. Berriki, Frankfurteko Elkarte

Zoologikoak egindako ikerketabatek legenda hutsa zela ustezena baieztatu du. Bai, Varsovia-ko Itunean hartz hegalariakzeuden! Bulgariako hartzen po-pulazioak Karpatoetan duela ja-torria frogatu ahal izan da; hauda, hegazkin militarretan bidalizizkiola Ceaucescuk opari gisaTodor Zhivkov bere (ehiza)lagu-nari. Beste legenda batek dioenez,

Ceaucescuk hartzak ehizatzeragonbidatu zuen Nikita Khrus-txev buruzagi sobietarra eta or-duan konbentzitu zuen SobietarBatasuneko tropak Errumania-tik ateratzeko. Tiro egiteko pro-pio prestaturiko hartzak, eroso-eroso eserita zain egon hartzajomugan izan arte, janari onaeta ardo hobea, errumaniarabeslari onenak eguna alaituz…“Abegi onaren” horrelako de-mostrazioa jaso eta gero, NikitaKhrustxev bai esan zion antzaErrumaniatik Armada Gorria

erretiratzeari. Eta hala eginzuen 1958. urtean.

PARADOXA MINGARRIA

Atzo arte munduko aberatsenpribilegioa izan da Karpatoeta-ko hartzak ehizatzea. 10.000 eu-

ro ordaintzen zituzten hartz ba-koitzeko. Zorionez, baina, inorkgutxi espero zuen erabakia har-tuz, iragan urtean 550 hartz,600 otso eta 500 katamotz hil-tzeko baimena eman ondoren,Errumaniako Gobernuak aurten

debekatu du harrapariok ehiza-tzea. Berri ona da. Paradoxamunduko beste puntatik dator:Yellowstonen, Grizzly hartza gal-tzeko arriskuan diren espezienzerrendatik atera eta trofeo gisaehizatzea baimendu nahi dute.

Goian, ErrumaniakoMoldavia eskualdeko landaeremuan izpiritu txarrakuxatzeko eta hartzenetorrera ospatzeko neguroegiten den dantza. Erdian,Kung Fu Panda txinatarrendesfile batean, animaliapotxolo eta ikoniko horrenesplotazio komertzialarenbeste erakusgarri bat.Behean, Txinara bisitanjoandako agintariak hartz panden berreskurapenerako zentro batean.GAUR8

Frankfurteko Elkarte Zoologikoaren ikerketaklegenda egiaztatu du: Ceaucescuk Zhivkovioparitutako hartzak hegazkin militarretaneramaten zituzten Errumaniatik Bulgariara

Karpatoetako Dealul Negru Ceaucescuren ehizaostatua, ehizaldietarako eraikitako luxuzkogunea zen. Varsoviako Ituneko elkarrizketasekretu askoren egoitza ere izan zen

Page 5: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Nazioarteko ekonomia eta …€¦ · atzerria izan ez arren, Sobietar Batasu - nean eta, batez ere, Errumania - ko agintaldi komunistan , agin - tarientzat

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 6 / 7

Negu gorri bete-an, Gazan bizidiren palesti-narrak hotzezdardarka dau-de, argindarrik

gabe egoten baitira egunean ho-gei orduz, egoera okertzen ez de-nean. Baldintza negargarri ho-riek salatzeko makina batprotestaldi egin dituzte herrita-

rrek eta Gazako agintariek, Ha-mas mugimendu islamistakoek,errepresioarekin erantzun dute.

Bazter guztietan entzuten di-ra hotzez hildako umeei buruz-ko kontuak, baina berriak baiez-tatzea ia ezinezko da gaur egunMediterraneo itsasoko lurralde-an. Agintean Hamas dago eta Is-raelgo zein Egiptoko erregime-nek lurraldeari blokeo zorrotza

ezarri diote. Ondorioetako batda, PCHR Giza Eskubideen Pales-tinako Zentroak egin dituen kal-kuluen arabera, dagoeneko 130herritar hil direla energia iturrialternatiboren bat bilatunahian: baldintza kaskarretandauden sorgailuen eta kandelenerabilerak eragin ditu istripugehienak.

HAMASEN AURKAKO PROTESTA

Hilaren 12an Hamasek zuzen-tzen dituen segurtasun indarrekborrak erabili zituzten Jabaliakoerrefuxiatu eremuan elkartu zi-ren 1.000 manifestarien protes-taldia zapuzteko. Herritarrakbeldurtu nahian tiro ere eginzuten agenteek, airera.

Argindarra exijitzen zutenmanifestariek. France Presseagentziako argazkilari bat egur-tu zuten segurtasun indarrek,bere lana egin zezan oztopatuz.Associated Press AEBetako berriagentziako kazetari bati bere te-

Gazako Jabaliaerrefuxiatu eremukoherritarrak argindarkonpainiarenegoitzaraino joatensaiatu ziren hilaren 12an,segurtasun indarrekmobilizazioa zapuztuzuten arte. Mohammed ABED | AFP

PALESTINAArgindar eskasiak eragindako protesteieutsi ezinik ibili da Hamas Gazan

[email protected]

Gaza, hotzak akabatzen. Okupazioak eragindako energia-pobreziak dagoeneko 130 hildako utzi ditu Mediterraneokolurraldean. Qatarrek eman duen hamabi milioi dolarrekolaguntzak egoera zertxobait leundu du azken egunotan,baina Israelgo agintariek beren eskuetan giltza guztiakdituzten bitartean, arazoa ez da konponduko.

JENDARTEA / b

Page 6: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Nazioarteko ekonomia eta …€¦ · atzerria izan ez arren, Sobietar Batasu - nean eta, batez ere, Errumania - ko agintaldi komunistan , agin - tarientzat

atzerria

lefonoak kendu zizkioten zibilezjantzitako agenteek, armak era-kutsita, Atzerriko Prentsaren El-karteak salatu duenez.

Gaza Hirian bizi direnek gai-nerako herritarrek baino egoerahobea dute, baina joan den aste-artea bitartean egunean hiruz-palau orduz baino ez dute izanargindar zerbitzua, nahiz etazortzi ordukoa agindu zitzaien.

Kontuan hartu behar da bes-tela ere nahikoa arazo badituelaGazako populazioak, 2008 eta2014 artean Israelgo indar oku-patzaileen hiru erasoaldi militarbortitz jasan behar izan baitzi-tuen. Gaur egun krisi ekonomi-ko eta humanitario ezin larria-goa jasaten dute herritarrek,Israelen, Egiptoren eta Medite-rraneo itsasoaren artean koka-tutako lurraldean.

Egoera horri aurre eginnahian batzuek gasolina erre-tzen duten sorgailuak erabiltzendituzte, baina erregaiaren sal-neurriak gora egin du eta luxuz-ko produktu bihurtu da. Besteaskok egurra erretzen dute bero-tu nahian, istripuei eta suteeiatea zabalduz.

Gainera, milioi erdi ikaslekberen ikasketak kaltetuta ikusidituzte. Horien sufrimenduaareagotzen da azterketen garaiairisten denean.

OSASUN EGOERA

Osasun efektuak kezkatzekomodukoak dira, bestela ere ego-era larria jasaten zuen lurralde-an. Hamas bera ere oso kezkatu-ta dago, arazoa konpontzerik ezbaitu, eta herritarren haserrearieutsi beharrean dagoelako.

Medikuarengana joan edoosasun zerbitzuren bat beharzuten herritar asko (elbarriaketa adinekoak batez ere) zerbi-tzu hori jaso ezinik geratu izandira, puntu batetik bestera joa-teko aukerarik ez zutelako.

Gazako jarduera industrialabera ere erabat kaltetu du elek-trizitaterik ez izateak. Denda etaestablezimendu askok murriztuegiten dituzte beren ordutegiak,egoera negargarri horretaraegokitu nahian.

Agintarien ezintasuna agerianutzi zuen hilaren 11n Adel Mes-huji abeslari eta umoristaren

atxiloketak. Argindar faltari bu-ruzko bideo bat egin eta sareraigo zuen Meshujik eta berehala150.000 lagunek ikusia zuten.«Hamas, nahikoa da» zioenumoristak bere lanean, eta atxi-lotu egin zuten.

Nikolay Mladenov NBEk pa-lestinarren eta israeldarren ar-teko bake prozesua koordinatze-ko bidalitako ordezkariak berakere bere «ezinegon sakona»adierazi du atxiloketaren ingu-ruan. Manifestazio eskubideaerabat errespetatu behar delaesan zuen, eta argindarrarenkrisiari berehalako erantzunaeman behar zaiola.

ATXILOTUAK, KALEAN

Gazako segurtasun indarrek 280manifestari atxilotu dituzte az-ken asteotan, Hamaseko aginta-riei egungo egoera tristearenerantzukizuna leporatzeagatik.Eyad al Bozzom Barne Ministe-rioko eledunak joan den astear-tean esan zuen manifestari guz-tiak aske utzi dituztela, bestealderdietako ordezkariekin bile-ra bat egin ondoren.

«Argindar faltak eragindakohaserrea eta erremina ikaraga-rriak dira Gazako kaleetan»,esan du Ahmad al Shawwa go-bernuz kanpoko erakunde sarebaten zuzendariak.

Ahmad al Soarka 24 urtekogazteak kazetariei esan dienez,bere hamabi hilabeteko semea«muturreko hotzak hil zuen,erietxean esan zigutenez». Fa-miliaren etxea Israelgo Arma-dak suntsitu zuen 2014ko eraso-aldi militarrean eta geroztiketxe aurrefabrikatu batean bizidira: «Hozkailu baten tankera-koa da». Gazako agintariek ezdituzte baieztatu umearen he-riotzaren arrazoiak.

Gazako lurraldean bizi direnia bi milioi lagunek gutxienezegunean 600 megawatt behardituzte aurrera atera ahal izate-ko, betiko jarduerari eusteko,baina kopuru horren erdia ereez dute izaten normalean. Ez daharritzekoa, Gaza osoan dagoenzentral elektriko bakarra kaltetuegin baitzuten okupatzaileenerasoaldiek, eta energia sortze-ko gaitasuna oso murriztutadauka.Energia pobreziak Gazan eragindako hiru egoera: protestak kalean, suarekin berotzen eta ia argirik gabe ikasten. AFP

Page 7: tsa { datorrena } Isidro Esnaola Nazioarteko ekonomia eta …€¦ · atzerria izan ez arren, Sobietar Batasu - nean eta, batez ere, Errumania - ko agintaldi komunistan , agin - tarientzat

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 8 / 9

Bestalde, lurraldeko etxeen%70ak ez ditu argindar fakturakordaintzen, pobreegiak direlakoedo fakturak kobratzeko siste-ma oso txarra delako, Nazio Ba-tuen arabera. Diru hori kobra-tzerik izanez gero, Gazakobertako argindar hornikuntzakere hobera egingo lukeelakoandaude zerbitzuaren arduradu-nak (erregairik falta ez denean,100 megawatt inguru ematenditu). Lurraldean kontsumitzenden gainerako argindarra Egip-totik (20 megawatt) eta, batezere, Israeldik (120 megawatt) ja-sotzen dute Gazako herritarrek.

POLITIKARIAK ARAZO

Egoera konpontzeko ahalegine-an ez du batere laguntzen pales-tinarren arteko zatiketak. Teo-rian batasun gobernu batosatzeko urratsak eginak badau-de ere, Zisjordanian PAN Palesti-nar Aginte Nazionala da nagusieta Gazan Hamas mugimendu

islamista. PANek erosten dio ar-gindarra Egiptori eta Israeli, bai-na arazo «finantzarioak» medio (arrazoiak «politikoak» direlanabarmentzen dute begirale ba-tzuek, hau da, Al Fatah eta Ha-mas ados jartzeko gauza ez iza-teak eragindakoak), Gazari ezzaio iristen behar duen guztia.Hamasek eta PANek elkarri le-poratzen diote arazoa sortu iza-na, eta Israelek palestinarren ar-teko l iskarrei egozten diearazoa. Indar okupatzailea po-zik, okupatuak elkarri mokokanola ari diren ikusita.PCHR zentroak PANen nagusi

diren Al Fatah alderdiko kideeizein Hamasekoei leporatzen dieardura. Indar politiko horiek el-karri leporatu diote egoerarenerantzukizuna hedabideetan,Gazako herritarrek jasan beharizan dituzten baldintzei jara-mon egin gabe.Azken boladako arazoak urta-

rrilaren 7an hasi ziren, Gazako

Argindar Banaketarako Korpo-razioak jakinarazi zuenean zen-tral elektrikoko bigarren sorgai-luak matxura izan zuela.

ENERGIAREN %73 FALTA

Egun hartan plazaratutako agi-riaren arabera, Gazak 147 mega-watt baino ez zituen, betiko jar-duerari eusteko 600en batbehar dituenean. Beraz, behardutenaren %27 baino ez dute

izan egunik txarrenetan. Gaine-ra, jasotzen duten energia apu-rra oso garesti ateratzen zaie: al-derdi politikoen arteko liskarrakhasi zirenean ordaintzen zutenkopurua hirukoiztuta pagatubehar dute orain, baina garai ba-teko zerbitzuaren laurdena bai-no ez dute izaten.Aste honetan bertan arazoa

konpontzeko ahalegin bat eginda, Qatarreko agintariek ordain-duta. Gazako zentral elektrikoakhamabi ordutik zortzitan zerbi-tzua eskaintzeko modua izandu, nahikoa erregai iritsi delako.Horri esker, plantako hiruga-rren turbina lanean jarri ahalizan dute, eta krisia hasi aurre-tik zuten egoerara itzuli dira.Lasaitu ederra hartu zuen Is-

mail Haniyah Gazako lehen mi-nistro islamistak. Agintariak be-rak jakinarazi zuen joan denigandean Qatarrek dirua jarriduela mahaiaren gainean eta ar-gindarraren arazoa konpontze-ko bidean dagoela. Rami Hamdala PANeko lehen

ministroak Zisjordaniako Rama-llah hirian prentsaurrekoa es-kaini zuen asteartean energiakrisia konpontzeko gaiari bu-ruzko ardura batasun Gober-nuaren eskuetan utzi behar delaesateko. Jakina, Hamasek eginbeharko luke urrats hori.Hamdalak emandako datuen

arabera, Gazako zentral elektri-koa lanean edukitzeko bi milioidolar inguru ordaintzen dituztehilean. Tankerako kopuru bat(1,8 milioi) ordaintzen zaio Egip-tori bidaltzen duen energiarentruke.Mohammed Al-Talouli Jaba-

liako 25 urteko gaztea joan denostegunean itzuli zen etxera. Ez-kutuan egin ditu egun batzuk,Hamaseko segurtasun indarrakbere bila ari zirelako. Izan ere,Guevara goitizeneko mutila ar-gindar faltaren aurkako mobili-zazioak antolatzen ibili zen etaetxean ez geratzea erabaki zuen.Ostegunean heroi moduan har-tu zuten auzokoek.Gazako agintariek lortu dute

herritarren protestaldiak isila-raztea, kalean manifestaririk ezikustea, baina egoerak eraginda-ko haserrea eta sufrimendua ezdira oraindik amaitu.

Termometroak beheraegiten duenean, ez dagobetiko labe baten ondoanegotea bezalakorik.Irudia Rafahkoerrefuxiatu eremukookindegi bateanhartutakoa da. Said KHATIB | AFP

Argindar faltari buruzko bideoa egin eta sareraigo zuen Meshujik. Berehala 150.000 lagunekikusia zuten. «Hamas, nahikoa da» zioenumoristak bere lanean, eta atxilotu egin zuten

«Guevara» goitizeneko mutila argindar faltarenaurkako mobilizazioak antolatzen ibili zen etaetxean ez geratzea erabaki zuen. Osteguneanheroi moduan hartu zuten auzokoek